Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

218. zk., 2005eko azaroaren 16a, asteazkena

N.º 218, miércoles 16 de noviembre de 2005


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
Vicepresidencia del Gobierno
5667
5667

308/2005 DEKRETUA, urriaren 18koa, datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duena.

DECRETO 308/2005, de 18 de octubre, por el que se desarrolla la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de ficheros de datos de carácter personal de titularidad pública y de creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

Otsailaren 25eko 2/2004 Legearen bidez, alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek sortu eta kudeatutako datu pertsonaletarako fitxategiei buruzko alderdiak arautu ziren eta, bestetik, Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortu zen. Herritarren intimitate pertsonalaren eta etxeko intimitatearen babes eraginkorragoa lortuko bada legezko arauak osatu behar dira, hain zuzen ere doktrinak "informazio autodeterminaziorako eskubidea" izenaz izendatu duena. Kasu honetan, hala ere, babesak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei lotutako fitxategiei baino ez daragie, bertan sortu edo kudeatzen direlako. 2/2004 Legeak berak, azken xedapenean, baimena ematen dio Eusko Jaurlaritzari legea garatu eta aplikatzeko. Alabaina, izaera orokorreko gaitasun horretaz gain, 2/2004 Legeak hainbat aldiz joten du araudira, besteak beste, nabarmendu egin behar dira datuen aurka egiteko, datuetara iristeko, datuak zuzentzeko, indarrik gabe uzteko eta legeak aitortutako edozein eskubide erabiltzeko prozedura arautzeari dagokiona. Legegilearen asmoa, argi dago, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko bakoitzak nork bere titularitatepeko fitxategien prozedura arautzea izan da (hau da, erakunde bakoitzak sortu edo kudeatutakoen prozedura). Dekretu honek, beraz, Autonomia Administrazioak berak sortu edo kudeatutako fitxategiei buruzko eskubideez baliatzeko prozedura arauak baino ez ditu ezartzen. 2/2004 Legeak, halaber, bertan aipatzen diren eskubideak ukatu baitzaie, herritarrek Datuak Babesteko Euskal Bulegoan aurkez ditzaketen erreklamazioak erregelamendu bidez arautu behar direla esaten du.

Por Ley 2/2004, de 25 de febrero, se regulan aspectos relacionados con los ficheros de datos de carácter personal creados o gestionados por los Entes públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco y se crea la Agencia Vasca de Protección de Datos. Es preciso completar la regulación legal para una protección más eficaz de la intimidad personal y familiar de los ciudadanos, más concretamente, lo que la doctrina ha venido en denominar el derecho a la autodeterminación informativa; aunque, en este caso, la protección sólo se hace operativa en relación con ficheros vinculados, por su creación o por su gestión, a los Entes públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco. La misma Ley 2/2004, en su disposición final, autoriza al Gobierno Vasco para su desarrollo y aplicación. Pero, además de esta habilitación de carácter general, la Ley 2/2004 contiene diversas llamadas al reglamento, de entre las que debemos destacar la relativa a la regulación del procedimiento para el ejercicio de los derechos de oposición, acceso, rectificación, cancelación y cualesquiera otros que les reconozca la ley. Bien es cierto que el legislador ha querido que cada Ente público de la Comunidad Autónoma del País Vasco regule este procedimiento en relación con los ficheros de su titularidad (es decir, de los creados o gestionados por el mismo), por lo que este Decreto se limita a establecer reglas procedimentales para el ejercicio de tales derechos respecto de los ficheros creados o gestionados por la propia Administración autonómica. La Ley 2/2004 también remite al reglamento la regulación de las reclamaciones que los ciudadanos, a quienes se deniegue los derechos a que se refiere dicha Ley, pueden interponer ante la Agencia Vasca de Protección de Datos.

Dekretu honek ez ditu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren alderdi organikoak arautzen, Erakundearen Estatutuan bertan arautu beharreko gaiak baitira, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

No aborda este Decreto los aspectos orgánicos de la Agencia Vasca de Protección de Datos, que son materia propia del Estatuto de este Ente, de acuerdo con el artículo 14 de la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de ficheros de datos de carácter personal de titularidad pública y de creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

19 artikulu eta azken xedapen batek osatzen dute dekretua. Azken xedapenean baimena ematen zaio sailburuordeari dekretua garatzeko, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Aholkularitza Batzordeak aurretik horri buruzko iritzia eman ondoren. Artikuluak lau kapitulutan banatu dira.

El Decreto consta de 19 artículos y una disposición final que habilita a la Vicepresidenta para el desarrollo del Decreto, previo informe del Consejo Consultivo de la Agencia Vasca de Protección de Datos. Aquéllos están distribuidos en cuatro capítulos.

I. kapituluak, xedapen orokorrei buruzkoak, alde batetik, dekretuaren aplikazio eremua finkatzen du eta, bestetik, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari fitxategiak jakinarazteko alderdiak eta ereduzko kodeak arautzen ditu.

El Capítulo I, de disposiciones generales, concreta el ámbito de aplicación del Decreto y regula aspectos relacionados con la notificación de los ficheros a la Agencia Vasca de Protección de Datos y los códigos tipo.

II. kapitulua, hasierako fasean informazio autodeterminazioaren eskubideak erabiltzeari buruz aritzen da; hau da, fitxategiaren arduradunaren aurrean. Azpimarratu behar da, nolanahi ere, Kapitulu honen aplikazio eremuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak edo berari lotuta dauden edo menpeko diren erakunde publikoek sortu edo kudeatutako fitxategiei bakarrik daragiela.

El Capítulo II se refiere al ejercicio de los derechos en que se concreta la autodeterminación informativa, en la fase inicial; es decir, ante el responsable del fichero. Es de destacar que el ámbito de aplicación de este Capítulo se limita a los ficheros creados o gestionados por la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y Entes públicos vinculados o dependientes de la misma.

III. kapituluan datuen blokeoa eta informazio autodeterminazioa osatzen duten eskubideen babesa arautzen dira. Babesa Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean egin beharreko erreklamazio faseari dagokio; hau da, eragindako herritarrak fitxategiko arduradunaren ezetza jaso duenean. Arautu egiten dira, halaber, legezko edo arauzko manuak hausten dituzten fitxategietako arduradunen aurrean Datuak Babesteko Euskal Bulegoak berehala jarduteko dituen aukera ezberdinak.

En el Capítulo III se regula el bloqueo de datos y la tutela de los derechos que integran el de autodeterminación informativa, en la fase de reclamación ante la Agencia Vasca de Protección de Datos, una vez que el ciudadano afectado ha visto desestimada su pretensión ante el responsable del fichero. Se regulan, asimismo, las diversas posibilidades de actuación inmediata de la Agencia Vasca de Protección de Datos, ante los responsables de los ficheros que incumplen los preceptos legales o reglamentarios, para proteger los derechos de los ciudadanos.

IV. kapituluan Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, bere aplikazio eremuan sartzen diren fitxategiei dagokienez, jarraitu behar duen zigor-prozedurari buruzko aginduak zehaztu dira. Bestalde, 2/2004 Legean jasotako arauak osatu behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legean ezarritakoaren arabera. Ildo horretan, gogorarazi behar da ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak, datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren zenbait alderdi garatzekoak (datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren hirugarren xedapen iragankorraren babespean gaur egun indarrean), Autonomia Erkidegoei, beren fitxategiei dagokienez, zigortzeko prozedura arautzeko bai eta eragindakoaren eskubideak erabili eta babesteko eskumena ere aitortzen die.

El Capítulo IV contiene preceptos relativos al procedimiento sancionador que ha de seguir la Agencia Vasca de Protección de Datos en relación con los ficheros que entran en su ámbito de aplicación. Es necesario completar la regulación contenida en la Ley 2/2004, de acuerdo con la que se establece en la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la potestad sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco. En este sentido, conviene recordar que la misma disposición adicional segunda del Real Decreto 1332/1994, de 20 de junio, de desarrollo de determinados aspectos de la Ley Orgánica 5/1992, de 29 de octubre, de regulación del tratamiento automatizado de los datos de carácter personal (vigente, al amparo de la disposición transitoria tercera de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de protección de datos de carácter personal), atribuye a las Comunidades Autónomas, respecto de sus propios ficheros, la regulación del procedimiento sancionador, así como la del ejercicio y tutela de los derechos del afectado.

Ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko urriaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Vicepresidenta del Gobierno, de conformidad con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 18 de octubre de 2005,

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Aplikazio eremua.

Artículo 1.– Ámbito de aplicación.

1.– Dekretu honen aplikazio eremuak (II. kapituluan ezarritakoa salbu, bertan aurreikusitakoa izango baitu) honako fitxategiak hartuko ditu:

1.– El presente Decreto, salvo lo dispuesto en su Capítulo II que tendrá el ámbito de aplicación previsto en el mismo, será de aplicación a los siguientes ficheros:

a) 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen Administrazio, instituzio, erakunde eta korporazio publikoek (aurrerantzean Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoak) eskubide publikoko ahalmenez baliatzeko sortu eta erakunde horiek edo pertsona pribatuek, fisikoek zein juridikoek, kudeatutakoak.

a) Los creados por las Administraciones Públicas, Instituciones, Entidades y Corporaciones a las que se refiere el artículo 2.1 de la Ley 2/2004 (a las que, en adelante, se denominará Entes públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco) para el ejercicio de potestades de derecho público, que sean gestionados por las mismas o por personas, físicas o jurídicas, privadas.

b) Beste pertsona batzuek, fisikoek zein juridikoek, publikoek zein pribatuek, sortutakoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eskubide publikoko ahalmenez baliatzeko kudeatutakoak badira.

b) Los creados por otras personas, físicas o jurídicas, públicas o privadas, en tanto sean gestionados por los Entes públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el ejercicio de potestades de derecho público.

2.– 2/2004 Legearen 2.2 artikuluak aipatzen dituen fitxategietan, berriz, ez da dekretu honetan ezarritakoa aplikatuko.

2.– Lo dispuesto en este Decreto no será de aplicación a los ficheros a que se refiere el artículo 2.2 de la Ley 2/2004.

3.– Estatistiketarako baino ez diren eta funtzio estatistiko publikoari buruzko legeen babesean dauden datu pertsonalen fitxategiek berariazko xedapenak izango dituzte araubide, baldin eta dekretu honetan horietako bereziki ezarri ez bada.

3.– Los ficheros de datos personales que sirvan para fines exclusivamente estadísticos, amparados por la legislación sobre función pública estadística, se regirán por sus disposiciones específicas, sin perjuicio de la aplicación de lo especialmente dispuesto para los mismos en este Decreto.

4.– Pertsonen osasunari buruzko datuen fitxategiak arautzeko, baldin eta osasun-erakunde edo -zentro publikoen edo horien zerbitzuan dauden profesionalen jabetzapekoak badira, osasunari buruzko alorreko legeetan ezarritakoari begiratuko zaio. Hala ere, dekretu honetan ezarritakoari jarraituko zaio lege horiekin bateraezina ez den guztian.

4.– Los ficheros de datos relativos a la salud de las personas, de la titularidad de instituciones y centros sanitarios de carácter público y de los profesionales a su servicio, se regirán por lo dispuesto en la legislación sectorial sobre sanidad, sin perjuicio de la aplicación de lo dispuesto en este Decreto en todo lo que no sea incompatible con dicha legislación.

5.– 2/2004 Legearen 2.2 artikuluan aipatu ez diren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak sortu edo kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategietan dekretu honetan ezarritakoa aplikatzerakoan, Poliziak duten araubide juridikoaren berezitasunak kontuan hartuko dira. Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean eta lege horiek garatzen dituzten xedapenetan aurreikusten dira berezitasun horiek.

5.– La aplicación de lo dispuesto en este Decreto a los ficheros de datos de carácter personal, distintos de los citados en el artículo 2.2 de la Ley 2/2004, creados o gestionados por los Cuerpos de Policía del País Vasco, se efectuará sin perjuicio de las especialidades de su régimen jurídico previstas en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de protección de datos de carácter personal, en la Ley 4/1992, de 17 de julio, de Policía del País Vasco, y en las disposiciones que las desarrollen.

2. artikulua.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoari fitxategien berri ematea.

Artículo 2.– Notificación de ficheros a la Agencia Vasca de Protección de Datos.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek datu pertsonalen fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatzeko egindako eragiketen berri emango diote Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, Datuak Babesteko Erregistroan inskripzioa egiteko. Horretarako, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak egindako eredu normalizatuaren bidez, sortu, aldatu edo ezabatzeko xedapen edo ebazpenaren kopia bidali beharko da.

1.– Los Entes públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco notificarán a la Agencia Vasca de Protección de Datos toda creación, modificación o supresión de ficheros de datos de carácter personal, para su inscripción en el Registro de Protección de Datos, mediante el traslado, a través del modelo normalizado que al efecto elabore la Agencia Vasca de Protección de Datos, de una copia de la disposición o acuerdo de creación, modificación o supresión.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek, dekretu honen 1.1.b artikuluan aipatzen diren eskubide publikoko eskumenez baliatzeko kudeatzen dituzten fitxategien berri emango diote Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

2.– Los Entes públicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco notificarán a la Agencia Vasca de Protección de Datos, utilizando el modelo que al efecto elabore ésta, los ficheros a que se refiere el artículo 1.1.b de este Decreto que gestionen para el ejercicio de potestades de derecho público.

3. artikulua.– Ereduzko kodeak.

Artículo 3.– Los códigos tipo.

1.– Ereduzko kodeak Datuak Babesteko Erregistroan gordailatuko dira beren inskripzioa egiteko, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutuan ezarritakoaren arabera.

1.– Los códigos tipo se depositarán, para su inscripción, en el Registro de Protección de Datos, de acuerdo con lo dispuesto en el Estatuto de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

2.– Datuak Babesteko Erregistroan gordailatu eta inskribatutako ereduzko kodeen kopiak edonoren eskuragarri egongo dira.

2.– Cualquier persona podrá obtener copias de los códigos tipo depositados e inscritos en el Registro de Protección de Datos.

3.– Ereduzko kodeetan jasotako arauak urratuz gero, kodeak arautzen dituzten ebazpen edo xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

3.– En caso de incumplimiento de las normas contenidas en los códigos tipo se estará a lo dispuesto al efecto en los acuerdos o disposiciones que los formulen.

II. KAPITULUA
ESKUBIDEAK ERABILTZEA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO FITXATEGIEN GAINEKO
ESKUBIDEAK ERABILTZEA
CAPÍTULO II
EJERCICIO DE LOS DERECHOS, EN RELACIÓN CON LOS FICHEROS DE LA ADMINISTRACIÓN DE LA CAPV

4. artikulua.– Eskubideen izaera pertsonala.

Artículo 4.– Carácter personal de los derechos.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta bere erakunde publikoek sortu edo kudeatutako datu pertsonalen fitxategien aurka egiteko edo bertara iristeko eskubidea, fitxategia edozein dela eta, baldin eta beren menpe edo beraiei lotuta badaude, eta baita datuak zuzendu edo ezabatzeko eskubideak ere, zeharo pertsonalak dira eta eragindakoak berak erabiliko ditu fitxategiko arduradunaren aurrean, 15/1999 Lege Organikoan eta indarrean dauden bestelako xedapenetan berariaz aurreikusitako mugak baino ez dituztela horietarako. Hala ere, eragindakoaren legezko ordezkariak jokatu ahal izango du, baldin eta eragindakoa ezintasun egoeran badago edo adin txikikoa bada eta euren kabuz eskubide horiek ezin baditu erabili.

1.– El derecho de oposición y el de acceso a los ficheros de datos de carácter personal creados o gestionados por la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y por los Entes públicos, de cualquier tipo, dependientes o vinculados a la misma, así como los derechos de rectificación y cancelación de datos, son personalísimos y serán ejercidos por el afectado frente al responsable del fichero, sin más limitaciones que las expresamente previstas en la Ley Orgánica 15/1999 y demás disposiciones en vigor. No obstante, podrá actuar el representante legal del afectado, cuando éste se encuentre en situación de incapacidad o minoría de edad que le imposibilite el ejercicio personal de los derechos.

2.– Artikulu honek aipatzen dituen eskubideez borondatezko ordezkariaren bidez baliatzeko, ekitaldi bakoitzean kreditatu beharko da ordezkaritza, zuzenbidean baliozkoa den eta modu fidagarrian erasota uzteko moduko edozein bide erabiliz edo doakionak fitxategiko arduradunaren aurrean agertuz egindako aitorpenaren bidez.

2.– Para el ejercicio de los derechos a que se refiere este artículo, por medio de representante voluntario, deberá acreditarse la representación, para cada actuación concreta, por cualquier medio válido en derecho que deje constancia fidedigna o mediante declaración en comparecencia personal del interesado ante el responsable del fichero.

5. artikulua.– Aurka egiteko eskubidea.

Artículo 5.– Derecho de oposición.

1.– Datu pertsonalen tratamenduak eragindakoaren zalantzarik gabeko adostasuna eskatzen duenean, aurka egiteko eskubideaz baliatzea bi modutara egin daiteke: adostasuna azaldu barik edo adostasuna ez dela ematen azaltzen.

1.– Cuando el tratamiento de datos de carácter personal requiere el consentimiento inequívoco del afectado, el derecho de oposición se ejerce tanto mediante la no manifestación de dicho consentimiento como mediante la manifestación de la negativa a concederlo.

2.– Datu pertsonalak tratatzeko eragindakoaren adostasuna beharrezkoa denean, betiere legeek aurkakorik ezartzen ez badute, eragindakoa bere datuen tratamenduaren aurka ager daiteke bere egoera zehatzari buruzko arrazoi sendoak eta legezkoak daudela adierazten duen idazki bat fitxategiko arduradunari igorriz. Horrelakoetan, fitxategiko arduradunak eskaeraren gai den edo diren tratamenduetatik baztertuko ditu eragindakoari buruzko datuak eta, hamar egunetik gora gabeko epean, berari jakinaraziko dio bazterketa zelan egin den.

2.– En los casos en los que no sea necesario el consentimiento del afectado para el tratamiento de datos de carácter personal, y siempre que la ley no disponga lo contrario, éste podrá oponerse a su tratamiento cuando existan motivos fundados y legítimos relativos a una concreta situación personal, mediante escrito dirigido al responsable del fichero. En tal supuesto, éste excluirá del tratamiento o tratamientos a que se refiera la petición, los datos relativos al afectado y le notificará a éste, en un plazo no superior a diez días, los términos en los que se ha efectuado la exclusión.

6. artikulua.– Datuetara iristeko eskubidea.

Artículo 6.– Derecho de acceso.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta beraren menpe edo berari lotutako erakunde publikoen fitxategietako datuetara iristeko eskubideaz baliatzeko, fitxategiko arduradunari zuzendutako eskabide bat egin beharko da. Eskegilea eragindakoa dela ziurtatzen duen edozein bide erabili ahal izango da horretarako eta, gainera, kontsultatu beharreko fitxategia edo fitxategiak adierazi beharko dira.

1.– El derecho de acceso, a los ficheros de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y Entes públicos dependientes o vinculados a la misma, se ejercerá mediante solicitud dirigida al responsable del fichero. Podrá formularse por cualquier medio que garantice la identificación del afectado y la constancia del fichero o ficheros a consultar.

2.– Fitxategiaren konfigurazioak eta ezarpen materialak bide ematen badute, eragindakoak ondoren adierazten diren aukerak izango ditu fitxategia kontsultatzeko:

2.– El afectado podrá optar por uno o varios de los siguientes sistemas de consulta del fichero, siempre que la configuración e implantación material del fichero lo permita:

a) Pantaila bistaratzea.

a) Visualización en pantalla.

b) Postaz bidalitako idazki, kopia edo fotokopia.

b) Escrito, copia o fotocopia remitida por correo.

c) Telekopia.

c) Telecopia.

d) Fitxategiaren konfigurazioari edo ezarpen materialari egokitutako beste edozein bide erabiliz.

d) Cualquier otro procedimiento que sea adecuado a la configuración e implantación material del fichero.

3.– Fitxategiko arduradunak hilabeteko epean ebatzi beharko du datuak eskuratzeko eskabidea. Epea eskabidea jasotzen den egunean hasiko da. Epe hori iragan eta interesdunak berariazko ebazpenik jaso ez badu, 2/2004 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako erreklamazioa aurkeztu ahal izango du.

3.– El responsable del fichero resolverá sobre la petición de acceso en el plazo de un mes, a contar desde el día de la recepción de la solicitud. Transcurrido dicho plazo sin resolución expresa, el interesado podrá interponer la reclamación prevista en el artículo 9 de la Ley 2/2004.

4.– Ebazpena baiezkoa izanez gero, horren jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean eskuratuko dira eskatuko datuak.

4.– Si la resolución fuera estimatoria, el acceso se hará efectivo en el plazo de los diez días siguientes al de la notificación de aquélla.

7. artikulua.– Informazioaren edukia.

Artículo 7.– Contenido de la información.

1.– Informazioa, ematen den euskarria edozein dela, modu irakurgarri edo ulergarrian eman beharko da, berariazko dispositibo mekanikoen erabilpena ezinbesteko duten gakoak edo kodeak erabili barik.

1.– La información, cualquiera que sea el soporte en que fuera facilitada, se dará de forma legible o inteligible sin utilizar claves o códigos que requieran el uso de dispositivos mecánicos específicos.

2.– Informazioak, eskabidean zehaztutakoaren arabera, eragindakoaren oinarrizko datuak eta edozein informatika-lan edo prozesuaren ondoriozkoak hartu ahal izango ditu, bai eta datuen jatorria, datuen emaileak eta datuak zelan eta zertarako bildu ziren ere.

2.– La información podrá comprender, de acuerdo con los términos de la petición, los datos de base del afectado y los resultantes de cualquier elaboración o proceso informático, así como el origen de los datos, los cesionarios de los mismos y la especificación de los concretos usos y finalidades para los que se almacenaron los datos.

8. artikulua.– Datuak eskuratzeko ukapena.

Artículo 8.– Denegación del acceso.

Eragindakoa edo, dekretu honen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, ordezkoa ez den beste pertsona batek eskabidea aurkezteak datuak eskuratzeko ukapena ekarriko du. Beste horrenbeste gertatuko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak aurreikusitako ukatze-egoeraren bat gertatzen denean.

Sólo podrá denegarse el acceso cuando la solicitud sea formulada por persona distinta de la afectada o de su representante en los términos del artículo 4 de este Decreto, o se dé alguno de los supuestos de denegación previstos en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.

9. artikulua.– Datuak zuzendu eta indargabetzeko eskubideak.

Artículo 9.– Derechos de rectificación y cancelación.

1.– Interesdunak datuak zehaztugabeak edo osatugabeak, ezegokiak edo gehiegizkoak direla jotzen badu datuok zuzentzeko edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatu ahal izango dio fitxategiko arduradunari. Hala ere, administrazio prozedura batean jasotako egintzak islatzen dituzten datuak izanez gero, zuzentzat joko dira espedientean jasotakoekin bat baldin badatoz.

1.– Cuando el interesado considere que sus datos son inexactos o incompletos, inadecuados o excesivos podrá solicitar del responsable del fichero la rectificación o, en su caso, cancelación de los mismos. No obstante, cuando se trate de datos que reflejen hechos constatados en un procedimiento administrativo, aquéllos se considerarán exactos siempre que coincidan con éste.

2.– Fitxategiko arduradunak zuzendu edo ezabatuko ditu datuak, eskabidea jasotzen duenetik hasi eta hurrengo hamar eguneko epearen barruan. Datuak beste edonori jakinarazi bazaizkio, fitxategiko arduradunak, epe berean, datuak zuzendu edo ezabatuko direla jakinaraziko dio, eta pertsona horrek jasotako datuak oraindik baldin baditu, modu berean zuzendu edo ezabatu beharko ditu.

2.– La rectificación o cancelación se hará efectiva, por el responsable del fichero, dentro de los diez días siguientes al de la recepción de la solicitud. Si los datos hubieran sido comunicados a un tercero, el responsable del fichero le notificará, en el mismo plazo, la rectificación o cancelación efectuada, para que, en el caso de que aquél mantenga el tratamiento por cuenta de éste, proceda también a la misma rectificación o cancelación.

3.– Fitxategiko arduradunak eragindakoaren eskabidea ezin dela onartu uste badu, jakinarazi eta horretarako arrazoiak emango dizkio, aurreko zenbakian adierazitako epe berean, eragindakoak Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean 2/2004 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako erreklamazioa egiteko aukera izan dezan.

3.– En el supuesto de que el responsable del fichero considere que no procede acceder a lo solicitado por el afectado, se lo comunicará motivadamente, dentro del plazo señalado en el número anterior, a fin de que éste pueda hacer uso de la reclamación prevista en el artículo 9 de la Ley 2/2004 ante la Agencia Vasca de Protección de Datos.

4.– Hamar eguneko epea iragan eta ebazpen adierazia jakinarazi ez bazaio, interesdunak dagokion erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean.

4.– Transcurrido el plazo de diez días sin que se haya notificado expresamente la resolución, el interesado podrá formular la reclamación que corresponda ante la Agencia Vasca de Protección de Datos.

III. KAPITULUA
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOAK DATUAK BLOKEATZEKO ETA ESKUBIDEAK BABESTEKO MODUA
CAPÍTULO III
BLOQUEO DE DATOS Y TUTELA DE DERECHOS POR LA AGENCIA VASCA DE PROTECCIÓN DE DATOS

10. artikulua.– Datuen blokeoa.

Artículo 10.– Bloqueo de los datos.

1.– Datuak idargabetzeak horien blokea ekarriko du, geroago prozesatu edo erabiltzeko bidea ixteko. Administrazio publikoen, epaileen eta epaitegien eskuragarri egongo dira bakar-bakarrik, tratamenduan agian sortu diren erantzunkizunak indarrean dauden epean bilatu ahal izateko.

1.– La cancelación de los datos dará lugar al bloqueo de los mismos, con el fin de impedir su ulterior proceso o utilización, conservándose únicamente a disposición de las Administraciones Públicas, Jueces y Tribunales, para la atención de las posibles responsabilidades nacidas del tratamiento, durante el plazo de prescripción de éstas.

2.– Epe hori iragan ondoren datu guztiak ezabatuko dira. Hala ere, ezabatu beharreko datuak iruzur, doilor edo bidegabez jaso edo erregistratu direnean, datuak ezabatzeak datuak jasotzen dituen euskarria bera deuseztatzea ekarriko du.

2.– Cumplido el citado plazo se procederá a la supresión de los datos. No obstante, cuando los datos a cancelar hayan sido recogidos o registrados por medios fraudulentos, desleales o ilícitos, la cancelación de los mismos comportará siempre la destrucción del soporte en el que aquéllos figuren.

3.– Datuen blokeoa agintzen duen fitxategiko arduradunaren ebazpenaren aurka 2/2004 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariari zuzenduta.

3.– Contra la resolución por la que el responsable del fichero acuerda el bloqueo de los datos podrá interponerse, ante el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos, la reclamación prevista en el artículo 9 de la Ley 2/2004.

4.– Artikulu honetan ezarritako ondorioetarako, tratamendua galerazteko datuak identifikatzea eta gordetzea da blokeotzat jo behar dena.

4.– A los efectos de lo dispuesto en este artículo, se entiende por bloqueo de datos la identificación y reserva de datos con el fin de impedir su tratamiento.

11. artikulua.– Eskubideak babestea.

Artículo 11.– Tutela de derechos.

1.– 2/2004 Legearen 9. artikuluan aipatu eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean egin beharreko erreklamazioak artikulu honetan aurreikusitako moduan egin beharko dira.

1.– Las reclamaciones ante la Agencia Vasca de Protección de Datos, a que se refiere el artículo 9 de la Ley 2/2004, se sustanciarán en la forma prevista en este artículo.

2.– Eragindakoak eskatuta hasiko da prozedura. Horrek, idatziz egin beharko du erreklamazioa, edukia argi eta garbi azalduta, eta bere ustez urratu diren legezko edo arauzko manuak zehaztu beharko ditu.

2.– El procedimiento se iniciará a instancia del afectado o afectados, que deberá expresar, con claridad y por escrito, el contenido de la reclamación y los preceptos legales o reglamentarios que consideran vulnerados.

3.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioa jaso eta gero, fitxategiko arduradunari igorriko zaio, hamabost eguneko epean, bidezko iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

3.– Recibida la reclamación en la Agencia Vasca de Protección de Datos, se dará traslado de la misma al responsable del fichero, para que, en el plazo de 15 días, formule las alegaciones que estime pertinentes.

4.– Alegazioak jaso edo horiek egiteko epea iragan ondoren, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak, txostenak, probak eta bidezko iritzitako beste instrukzio ekintza batzuk egin ostean, fitxategiko arduradunari eta eragindakoei entzutea barne, aurkeztutako erreklamazioaren gaineko ebazpena hartuko du bidezko kasuetan, 30/1992 Legearen 84. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.– Recibidas las alegaciones o transcurrido el plazo para formularlas, el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos, previos los informes, pruebas y otros actos de instrucción pertinentes, incluida la audiencia del responsable del fichero y de los afectados, en los supuestos en que proceda, de acuerdo con el artículo 84 de la Ley 30/1992, resolverá sobre la reclamación formulada, dando traslado de la resolución a los interesados.

5.– Erreklamazio idazkia aurkeztu eta sei hilabete iragan ondoren ebazpen adierazia jakinarazi ez bada, erreklamazioa ezetsi egin dela ulertuko da.

5.– Transcurridos seis meses, desde la presentación del escrito de reclamación, sin que se haya notificado resolución expresa, se entenderá que aquélla ha sido desestimada.

6.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren ebazpena edo eskatutako babesa administrazio isilbidez ezestearen aurka, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, jurisdikzio hori arautzen duen Legearen arabera. Hala ere, aurretik eta borontatez, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da.

6.– Contra la resolución del Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos o la desestimación por silencio administrativo de la tutela solicitada podrá interponerse recurso contencioso-administrativo, de acuerdo con la Ley reguladora de esta Jurisdicción. No obstante, podrá interponerse con carácter previo y potestativo recurso de reposición.

12. artikulua.– Fitxategietako arduradunei errekerimenduak egitea.

Artículo 12.– Requerimientos a los responsables de los ficheros.

1.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko batek sortu edo kudeatutako fitxategi jakin bati eustea edo berori erabiltzea legezko edo arauzko manu baten aurka dagoela, errekerimenduan berariaz finkatutako epean zehazten diren zuzenketa-arauak hartzeko eskatu ahal izango dio fitxategiko arduradunari. Fitxategiko arduraduak bost egunetik behera gabeko epean bidezko iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango ditu eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak, hala badagokio, horiei buruzko ebazpena hartuko du, betiere bost egunetik gora gabeko epean.

1.– Cuando el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos constate que el mantenimiento o uso de un determinado fichero creado o gestionado por un Ente público de la Comunidad Autónoma del País Vasco contraviene un precepto legal o reglamentario podrá requerir al responsable del fichero que adopte las medidas correctoras que determine en el plazo que expresamente se fije en el requerimiento. Dentro de este plazo, si fuera igual o superior a cinco días, y en este último plazo si fuera inferior a él, el responsable del fichero podrá presentar las alegaciones que estime convenientes, vistas las cuales, en su caso, el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos adoptará la resolución que proceda, en un plazo no superior a otros cinco días.

2.– Eragindako herritarren eskubideak bermatzeko beharrezko zuhurtziazko neurriak jasoko ditu errekerimenduak, bai eta dagokion zigortze prozedura hasteko agindua ere. Kasu horretan, zuhurtziazko neurriak hartu ondorengo bost eguneko epean alegazioak aurkeztu ahal izango ditu fitxategiko arduradunak.

2.– El requerimiento contendrá las medidas cautelares necesarias para garantizar los derechos de los ciudadanos afectados, así como también contendrá el acuerdo de inicio del procedimiento sancionador que corresponda. En este caso, el responsable del fichero podrá presentar alegaciones en el plazo de cinco días posteriores a la adopción de la medida cautelar.

3.– Fitxategiko arduradunak zuzentzeko eskatutako errekerimendua edo, hala izanez gero, alegazio-izapidearen osteko ebazpena betetzen ez badu, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak fitxategiko arduradunaren ebazpena edo ez-egiteko jarrera errekurritu ahal izango du Administrazio-Auzietarako juridikzioaren aurrean, Jurisdikzio hori arautzen duen Legearen arabera.

3.– Si el responsable del fichero requerido incumpliera el requerimiento formulado o, en su caso, la resolución posterior al trámite de alegaciones, el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos podrá recurrir, la resolución o la actitud omisiva del responsable del fichero, ante la Jurisdicción Contencioso-Administrativa, de acuerdo con la Ley reguladora de esta Jurisdicción.

4.– Errekerimendua zigortze-prozedura baten esparruan gertatzen bada eta datu pertsonalen bidegabezko erabilpen edo emateari uztekoa bada –betiere arau-hauste larria dela, eta Konstituzioak eta Legeak bermatzen ditue herritarren eskubideen erabilpenaren eta nortasuna garatzeko askatasunaren aurka daudela- Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak artikulu honetan aipatzen diren zuhurtziazko neurriak hartu ahal izango ditu. Gainera, ezarritako epean errekerimenduari erantzuna ematen ez bazaio, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak, arrazoitutako ebazpen baten bidez, fitxategiak geldiarazi ahal izango ditu eragindako pertsonen eskubideak leheneratzeko.

4.– Si el requerimiento se produce en el marco de un procedimiento sancionador y es para que cese una utilización o cesión ilícita de datos de carácter personal, constitutiva de infracción muy grave, en que se impida gravemente o se atente de igual modo contra el ejercicio de los derechos de los ciudadanos y el libre desarrollo de la personalidad que la Constitución y las Leyes garantizan, el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos podrá adoptar las medidas cautelares a que se refiere este artículo. Además, si el requerimiento no fuera atendido en el plazo que se establezca, nunca superior a dos días, el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos podrá, mediante resolución motivada, inmovilizar los ficheros a los solos efectos de restaurar los derechos de las personas afectadas.

13. artikulua.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Ikuskaritzak zuhurtziazko neurriak hartzea.

Artículo 13.– Adopción de medidas cautelares por la Inspección de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

1.– Salbuespenez, oso larritzat zigortutako arau-hausteak ez jarraitzeko edo antzekoak ez errepikatzeko; haiek sortutako kalteen jarraipena saihesteko edo kalteak arintzeko, zuhurtziazko neurriak hartu behar dira. Datuak Babesteko Euskal Bulegoak bere funtzionariei aitortzen dizkion ikuskaritza-egitekoak burutzerakoan behin-behingoz zilegiak ez diren gertakariak egiaztatzen badituzte funtzionarioek berek ezarri ahal izango dituzte. Zuhurtziazko neurri horiek bai eta neurrien zergatia eta xedea ere ikuskapen-aktan adierazi beharko dira.

1.– Excepcionalmente, si para evitar la continuidad o la repetición de hechos de igual o similar significación que otros ya sancionados como muy graves; para evitar el mantenimiento de los daños que aquéllos hayan ocasionado, o para mitigar dichos daños, se requiere la asunción inmediata de medidas cautelares, éstas podrán ser impuestas, sin audiencia de los interesados, por funcionarios que en el ejercicio de las funciones de inspección atribuidas a la Agencia Vasca de Protección de Datos constaten los hechos eventualmente ilícitos. Dichas medidas cautelares, así como la causa y finalidad concreta de las mismas, deberán expresarse en el acta de inspección.

2.– Aurreko idatz-zatian aipatutako zuhurtziazko neurriak hartzen direnean, dihaduen ikuskariak berehala jakinaraziko dizkio Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariari eta honek hasiera emango dio dagokion zigortze-prozedurari. Hasteko egintzan zuhurtziazko neurrien ezeztapena, jarraipena edo aldakuntza zehaztuko da, arrazoiak eta guzti, eta bost eguneko epea emango zaio fitxategiko arduradunari berak iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

2.– Cuando se adopten las medidas cautelares a que se refiere el número anterior, el inspector actuante las pondrá inmediatamente en conocimiento del Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos, el cual procederá a la incoación del correspondiente procedimiento sancionador. En el acto de iniciación se determinará, motivadamente, la revocación, mantenimiento o modificación de las citadas medidas cautelares, y se dará un plazo de cinco días, al responsable del fichero, para que formule las alegaciones que estime conveniente.

3.– Artikulu honek aipatzen dituen zuhurtziazko neurriak hartu eta lau egun geroago dagokion zigortze-prozedura hasi ez bada indargabetuko dira.

3.– Las medidas cautelares a que se refiere este artículo se extinguirán una vez transcurridos cuatro días desde su adopción sin que se haya iniciado el correspondiente procedimiento sancionador.

IV. KAPITULUA
ZIGORTZE PROZEDURA
CAPÍTULO IV
PROCEDIMIENTO SANCIONADOR

14. artikulua.– Hasiera.

Artículo 14.– Iniciación.

1.– Ofizioz hasiko da zigortze-prozedura, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren ebazpenaz, bere kabuz, edo administrazio publiko batek nahiz beste erakunde publiko batek arrazoiak emanez horrela eskatzen duelako edo salaketa baten ondorioz.

1.– El procedimiento sancionador se iniciará de oficio por acuerdo del Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos, bien por propia iniciativa, por petición razonada de una Administración Pública u otro Ente público o por denuncia.

2.– Hasteko ebazpena gutxienez honakoak izangod ditu: a) ustez erantzukizundunak diren pertsona edo pertsonen identifikazioa; b) prozedura hasteko zio diren egintzen azalpena, agiango legezko kalifikazioa eta dagozkiekeen zehapenak; c) prozeduraren instrukzio-egilearen izendapena, errekusatzeko araubidea berariaz azalduta; eta d) prozedura ebazteko organo ekuduna zuzendaria dela adierazi beharko da, Datuak Babeteko Euskal Bulegoko Estatutuak ekumena ematen dion manua berariaz agertu beharko dela.

2.– El acuerdo de iniciación contendrá, al menos: a) la identificación de la persona o personas presuntamente responsables; b) la descripción de los hechos que motivan la incoación del procedimiento, su posible calificación jurídica y las sanciones que pudieran corresponder; c) la designación del instructor del procedimiento, con expresa indicación del régimen de recusación; y d) la indicación de que el órgano competente para la resolución del procedimiento es el Director, con mención del precepto del Estatuto de la Agencia Vasca de Protección de Datos que le atribuye la competencia.

3.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoko funtzionario letradu bat izango da intrukzio-egilea, bat baino gehiago egonez gero txanda sistema objetibo bati jarraituzko zaio. Instrukzio-eginkizuna betetzeko ez du izango inolako funtzio-menpekotasunik.

3.– El instructor será un funcionario Letrado de la Agencia Vasca de Protección de Datos, designado siguiendo un sistema objetivo de turno en el supuesto de que hubiera más de uno. No estará sujeto a dependencia funcional alguna en el cumplimiento de su labor instructora.

15. artikulua.– Instrukzioa.

Artículo 15.– Instrucción.

1.– Zigortzeko espedientea hasteko agindua intrukzio-egileari jakinaraziko zaio eta ustezko erantzuleari eta gainerako interesdunei jakinaraziko zaie, hamabost eguneko epean bidezko iritzitako alegazio, agiri edo argibideak aurkez ditzaten, froga-aldiaren hasiera eskatzeko eta egoki iritzitak proba-bideak proposatzeko.

1.– El acuerdo de iniciación del expediente sancionador se comunicará al instructor y se notificará al presunto responsable y demás interesados, dándoles un plazo de quince días para aportar cuantas alegaciones, documentos o informaciones estimen convenientes, para solicitar la apertura de un período probatorio y proponer los medios de prueba que consideren adecuados.

2.– Honako kasuetan froga-aldi bat irekiko da:

2.– Se abrirá un período probatorio en los siguientes supuestos:

a) Alegazio-izapidean edozein interesdunek hala eskatzen duenean, frogabide zehatzak proposatuz, baldin eta instrukzio-egileak horietakoren bat egokitzat jotzen badu. Instrukzio-egileak froga-aldia irekitzeko eskabidea edo froga zehatzak ezesten baditu, zergatik egiten duen azaldu beharko du. Egintza horien aurka, hala ere, errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzkoa otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 41. artikuluaren arabera.

a) Cuando, en el trámite de alegaciones, lo solicite cualquiera de los interesados, con proposición de medios de prueba concretos, siempre que alguno de éstos sea considerado pertinente por el instructor. Éste deberá motivar, en su caso, la desestimación de la solicitud de apertura del período probatorio y el rechazo de pruebas concretas; actos que serán recurribles de acuerdo con el artículo 41 de la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la potestad sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

b) Interesdunek eskabiderik egin ez dutenean baina instrukzio-egileak, gertatutakoak argitzeko eta erantzuleak zehazteko ezinbestekotzat jotzen duenean. Kasu horretan, bost eguneko epea emango zaie interesdunei bizdezkotzat eritzitako frogabideak aurkez ditzaten.

b) Cuando, en ausencia de solicitud de parte interesada, el instructor lo considere necesario para el esclarecimiento de los hechos y determinación de los responsables. En este caso, dará un plazo de cinco días a los interesados para que propongan los medios de prueba que estimen oportunos.

3.– Froga-aldia hogeita hamar egunekoa izango da; hala ere, legez aurreikusitako kasuetan epe hori luzatu edo laburtu ahal izango da.

3.– El período probatorio durará treinta días hábiles, sin perjuicio de la posibilidad de reducir o prorrogar dicho plazo en los supuestos legalmente previstos.

4.– Frogak 30/1992 Legean ezarritakoari jarraituz burutuko dira.

4.– La práctica de las pruebas se realizará de acuerdo con lo establecido en la Ley 30/1992.

16. artikulua.– Ebazpen proposamena eta entzunaldiaren izapidea.

Artículo 16.– Propuesta de resolución y trámite de audiencia.

1.– Frogaldia amaitu ostean instrukzio egileak ebazpen proposamena egingo du, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 41. artikuluaren arabera.

1.– Concluido, en su caso, el período probatorio, el instructor formulará la propuesta de resolución, de acuerdo con el artículo 38 de la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la potestad sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Ebazpen-proposamena interesdunei jakinaraziko zaie eta, horretaz gain, hamabost eguneko epea dutela alegazioak aurkezteko eta epe horretan espedientea agerian izango dutela, espedientea bera aztertu edo barruan jasotako agirien kopiak egin ahal izateko.

2.– La propuesta de resolución se notificará a los interesados, indicándoles que disponen de un plazo de quince días para formular alegaciones y que, en dicho plazo, se les pondrá de manifiesto el expediente, a fin de que puedan consultarlo y obtener copias de los documentos que obren en el mismo.

3.– Entzunaldia amaitu ostean, instrukzio-egileak ebazpen-proposamena igorriko dio berehala Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariari bai eta horrekin batera espedientean jasotako agiri, alegazio eta argibideak ere.

3.– Concluido el trámite de audiencia, el instructor cursará inmediatamente la propuesta de resolución al Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos, junto con los documentos, alegaciones e informaciones que obren en el expediente.

17. artikulua.– Jarduera osagarriak.

Artículo 17.– Actuaciones complementarias.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak, ebazpena hartu baino lehen, prozedura ebazteko beharrezkotzat jotzen dituen jarduera osagarriak egin ahal izango ditu, 2/1998 Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Antes de dictar resolución, el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos podrá decidir, mediante acuerdo motivado, la realización de las actuaciones complementarias que considere necesarias para la resolución del procedimiento, de acuerdo con el artículo 42 de la Ley 2/1998.

18. artikulua.– Organo eskudunari igortzea.

Artículo 18.– Remisión a órgano competente.

Zigortze-prozeduraren edozein fasetan Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak gertakariak arau-hausteak direla baina, hala ere, bere eskumenekoak ez direla uste duenean, organo aginpidedunari jakinaraziko dio eta jardundako guztia igorriko dio.

Cuando, en cualquier fase del procedimiento sancionador, el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos considere que los hechos son constitutivos de una infracción cuya sanción no le compete, lo comunicará al órgano que considere competente, trasladándole todo lo actuado.

19. artikulua.– Prozeduraren ebazpena.

Artículo 19.– Resolución del procedimiento.

1.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak ebazpen arrazoitua hartuko du, interesdunek agertutako gai guztiak eta prozeduraren ondoriozkoak ebatziko dituena, 2/1998 Legearen 43. artikuluan eta 2/2004 Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera. Bertan, halaber, prozeduraren izapideak egiterakoan hartutako behin-behineko edo zuhurtziazko neurriei buruzko adierazpena egingo du.

1.– El Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos dictará resolución motivada, que decidirá sobre todas las cuestiones planteadas por los interesados y aquellas otras derivadas del procedimiento, de acuerdo con el artículo 43 de la Ley 2/1998 y artículo 24 de la Ley 2/2004. Asimismo, contendrá la declaración pertinente en orden a las medidas provisionales o cautelares adoptadas durante la tramitación del procedimiento.

2.– Prozedura hasi eta sei hilabeteko epean ebazpena jakinarazi ez bada, prozedura iraungiko da, 30/1992 Legeak ezarritako moduan eta ondorioekin. Hala ere, interesdunei lepora dakizkien arrazoiengatik eta 2/1998 Legean aurreikusitako gainerako kasuetan prozedura etenda dagoenean epe hori pausatuta geratuko da.

2.– Si no hubiera sido notificada la resolución en el plazo de seis meses desde la iniciación del procedimiento, se producirá la caducidad de éste, en los términos y con las consecuencias que establece la Ley 30/1992. No obstante, el referido plazo quedará interrumpido mientras el procedimiento se encuentre paralizado por causas imputables a los interesados, así como en el resto de los supuestos previstos en la Ley 2/1998.

AZKEN EBAZPENA.– Arau garapena.

DISPOSICIÓN FINAL.– Desarrollo reglamentario.

Baimena emanten zaio Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeari dekretu honetan ezarritakoa garatzeko, betiere Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Aholkularitza Batzordearen irizpena jaso ostean.

Se faculta a la Vicepresidenta del Gobierno Vasco para, previo informe del Consejo Consultivo de la Agencia Vasca de Protección de Datos, desarrollar lo dispuesto en este Decreto.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko urriaren 18an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 18 de octubre de 2005.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

La Vicepresidenta del Gobierno,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común