Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

213. zk., 2005eko azaroaren 9a, asteazkena

N.º 213, miércoles 9 de noviembre de 2005


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
Vicepresidencia del Gobierno
5550
5550

309/2005 DEKRETUA, urriaren 18koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutua onartzen duena.

DECRETO 309/2005, de 18 de octubre, por el que se aprueba el Estatuto de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea zuzenbide publikoko entitatea da, nortasun juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu erabatekoa du, eta herri-administrazioekiko inongo loturarik gabe betetzen ditu bere eginkizunak. Aipatu 2/2004 Legearen 10.1 artikuluak ezartzen du Datuak Babesteko Euskal Bulegoa lege honetan eta bere estatutuan xedatutakoaren arabera arautuko dela. Estatutu hori Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez onartuko da, Lehendakariordetzak proposaturik. Ondorioz, egokia da 2/2004 Legean aurreikusitako Bulegoaren oinarrizko antolaketaren diseinua osatzea, lege-aurreikuspenekin bat bere estatutua onartuz eta, era berean, jarduteko nahikoa tarte utziz, Bulegoak autoantolaketa ahalak gauzatu ahal izateko. Ondorio hauetarako, legez esleituta dituen eginkizunak gauzatzeko herri-administrazioekiko inongo loturarik gabe jarduten duen entitatea dela kontuan hartu behar da.

La Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, configura a ésta como un ente de derecho público, con personalidad jurídica propia y plena capacidad pública y privada, que actúa con plena independencia de las Administraciones Públicas en el ejercicio de sus funciones. El artículo 10.1 de la citada Ley 2/2004 establece que la Agencia Vasca de Protección de Datos se regirá por lo dispuesto en la Ley de su creación y en su Estatuto propio que será aprobado por Decreto del Gobierno Vasco, a propuesta de la Vicepresidencia. Procede, en consecuencia, completar el diseño organizativo básico de la Agencia, previsto en la Ley 2/2004, mediante la aprobación de su Estatuto de acuerdo con las previsiones legales y dejando, al mismo tiempo, el margen de disponibilidad suficiente como para que la propia Agencia pueda ejercer las potestades de autoorganización necesarias para su adecuado funcionamiento, teniendo en cuenta, a estos efectos, que se trata de un ente que, en el ejercicio de las funciones que tiene legalmente atribuidas, actúa con plena independencia de las Administraciones Públicas.

Ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzari entzun ondoren, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko urriaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu eta gero, honakoa

En su virtud, a propuesta de la Vicepresidenta del Gobierno, de conformidad con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión celebrada el día 18 de octubre de 2005,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.– Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiak eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 10.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, entitate honen Estatutua onartzea; beronen testua jarraian dator.

Artículo único.– De conformidad con lo dispuesto en el artículo 10.1 de la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, se aprueba el Estatuto de esta Entidad, cuyo texto se inserta a continuación.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariordetzari eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariari baimena ematen zaie, bakoitzari dagozkion eskumenen esparruan, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutuan xedatutakoa garatu eta aplikatzeko.

Se autoriza a la Vicepresidenta del Gobierno Vasco y al Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos, a cada uno en el ámbito de sus respectivas competencias, para el desarrollo y aplicación de lo dispuesto en el Estatuto de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko urriaren 18an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 18 de octubre de 2005.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

La Vicepresidenta del Gobierno,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

URRIAREN 18KO 309/2005
ANEXO AL DECRETO 309/2005,

DEKRETUAREN ERANSKINA

DE 18 DE OCTUBRE

DATUAK BABESTEKO EUSKAL
ESTATUTO DE LA AGENCIA VASCA

BULEGOAREN ESTATUTUA

DE PROTECCIÓN DE DATOS

I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

Artículo 1.– La Agencia Vasca de Protección de Datos.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa zuzenbide publikoko entitatea da, nortasun juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu erabatekoa du eta herri-administrazioekiko inongo loturarik gabe betetzen ditu bere eginkizunak. Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Eusko Jaurlaritzarekin Lehendakariordetzaren bidez erlazionatzen da.

La Agencia Vasca de Protección de Datos es un ente de derecho público, con personalidad jurídica propia y plena capacidad pública y privada, que actúa con plena independencia de las Administraciones Públicas en el ejercicio de sus funciones. La Agencia Vasca de Protección de Datos se relaciona con el Gobierno Vasco a través de la Vicepresidencia.

2. artikulua.– Araubidea.

Artículo 2.– Régimen jurídico.

1.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoa ondoko legezko eta erregelamenduzko xedapenek eraentzen dute:

1.– La Agencia Vasca de Protección de Datos se rige por las siguientes disposiciones legales y reglamentarias:

a) 2/2004 Legea eta berau garatzeko erregelamenduzko xedapenek.

a) La Ley 2/2004 y las disposiciones reglamentarias de desarrollo de la misma.

b) Estatutu honek.

b) El presente Estatuto.

c) Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak eta hau garatzeko erregelamenduek.

c) La Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, y los reglamentos de desarrollo de la misma.

d) Administrazio ahalak gauzatzean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak.

d) Cuando ejerza potestades administrativas, la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de la Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

e) Irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bitartez onartutako Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko legezko xedapenen Testu Bateginak.

e) El Texto Refundido de las disposiciones legales vigentes sobre Régimen Presupuestario de Euskadi, aprobado por Decreto Legislativo 1/1994, de 27 de septiembre.

f) Aplika daitezkeen beste xedapenek.

f) Cuantas otras disposiciones resulten de aplicación.

2.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoak bere funtzioak zuzendariaren bidez gauzatuko ditu, ondorioz, zuzendariaren egintzak Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egintzak izango dira.

2.– La Agencia Vasca de Protección de Datos ejercerá sus funciones por medio del Director, a cuyos efectos, los actos del Director se consideran actos de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

3.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren funtzio publikoak gauzatzean, zuzendariak agindutako egintzek errekurtso bidea agortuko dute. Hauen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, aurreko aukerako berraztertzeko errekurtsoa urratu gabe.

3.– Los actos dictados por el Director, en el ejercicio de las funciones públicas de la Agencia Vasca de Protección de Datos, agotan la vía administrativa. Contra los mismos podrá interponerse recurso contencioso-administrativo, sin perjuicio del previo recurso potestativo de reposición.

4.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoa auzibidean ordezkatzea eta defendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko zerbitzu juridikoen ardura izango da, Euskal Autonomia Erkidegoa Ordezkatu eta Defendatzeari buruzko ekainaren 26ko 7/1986 Legean xedatutakoarekin bat.

4.– La representación y defensa, en juicio, de la Agencia Vasca de Protección de Datos, estará a cargo de los servicios jurídicos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de acuerdo con lo dispuesto en la Ley 7/1986, de 26 de junio, de Representación y Defensa de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

II. KAPITULUA
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOAREN
CAPÍTULO II
FUNCIONAMIENTO DE LA AGENCIA VASCA
DE PROTECCIÓN DE DATOS

JARDUNBIDEA

Artículo 3.– Funciones de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

3. artikulua.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zereginak.

La Agencia Vasca de Protección de Datos desempeñará las funciones que le atribuye el artículo 17 de la Ley 2/2004, para lo cual podrá dirigirse directamente a los responsables de los ficheros a que se refiere el artículo 2.1 de dicha Ley y a los encargados de tratamiento de los mismos.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zereginak 2/2004 Legearen 17. artikuluak emandakoak izango dira, horretarako aipatu legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen fitxategien arduradunengana eta hauen tratamenduaren arduradunengana jo ahal izango du zuzenean.

Artículo 4.– Instrucciones y recomendaciones.

4. artikulua.– Jarraibideak eta gomendioak.

La Agencia Vasca de Protección de Datos velará por el cumplimiento de la legislación sobre protección de datos y controlará su aplicación, en relación con los ficheros a que se refiere el artículo 2.1 de la Ley 2/2004 y en el ámbito de las competencias autonómicas. A tal efecto dictará las instrucciones y recomendaciones necesarias para la correcta aplicación de las disposiciones legales y reglamentarias en materia de protección de datos de carácter personal, control de acceso a los ficheros y para adecuar los tratamientos de datos a lo dispuesto en las mismas.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak datuen babeserako legeria betetzen dela zaindu eta honen aplikazioa kontrolatuko du, 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen fitxategiei dagokienez eta autonomiaren eskumenen esparruan. Ondorio horretarako, datu pertsonalak babesteari, fitxategietara sartzeko kontrolari eta fitxategietan ezarritako datuen tratamenduak egokitzeari dagokionean, legezko eta erregelamenduzko xedapenak zuzen aplikatzeko behar diren jarraibideak eta gomendioak aginduko ditu.

Artículo 5.– Ficheros estadísticos.

5. artikulua.– Fitxategi estatistikoak.

En el ejercicio de las funciones que le atribuye el artículo 17.1.l de la Ley 2/2004, la Agencia Vasca de Protección de Datos dictará las instrucciones precisas para velar por el cumplimiento de las disposiciones que la legislación sobre función estadística establece respecto a la recogida de datos y al secreto estadístico. Asimismo, ejercerá, en esta materia, las siguientes funciones:

2/2004 Legearen 17.1.1 artikuluak ezartzen dizkion egitekoak gauzatzean, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak jarraibide zehatzak emango ditu legeriak estatistikako datuen bilketari buruz eta estatistikako isilpekotasunari buruz dakartzan xedapenak betetzen direla zaintzeko. Halaber, gai honi dagokionez, honako egiteko hauek beteko ditu:

a) Informar las disposiciones normativas que determinen estadísticas de respuesta obligatoria.

a) Nahitaezko erantzuna behar duten estatistikak zehazten dituzten xedapen araugileen berri eman.

b) Dictaminar sobre las condiciones de seguridad de los ficheros constituidos con fines exclusivamente estadísticos.

b) Estatistikarako bakarrik sortutako fitxategien segurtasun-baldintzei buruzko irizpenak eman.

c) Cualesquiera otras que la atribuyan las leyes y los reglamentos.

c) Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainontzeko ahalak.

CAPÍTULO III
ORGANIZACIÓN DE LA AGENCIA VASCA
DE PROTECCIÓN DE DATOS

III. KAPITULUA
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOAREN
ANTOLAMENDUA

Artículo 6.– Organización de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

6. artikulua.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren antolamendua.

1.– La Agencia Vasca de Protección de Datos se estructura en los siguientes órganos:

1.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoa honako organo hauek osatzen dute:

a) El Director.

a) Zuzendaria.

b) El Consejo Consultivo.

b) Kontseilu Aholku-emailea.

2.– Dependerán jerárquicamente del Director el Registro de Protección de Datos y otros órganos que se creen en virtud del presente Estatuto así como de las disposiciones que lo desarrollen.

2.– Hierarkikoki zuzendariaren menpe egongo dira Datuak Babesteko Erregistroa eta estatutu honi jarraiki sortuko diren bestelako organoak, nola hauek garatzen dituzten xedapenen menpe.

Artículo 7.– El Director.

7. artikulua.– Zuzendaria.

1.– El Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos dirige ésta y ostenta su representación.

1.– Zuzendariak zuzentzen eta ordezkatzen du Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

2.– Corresponde al Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos dictar las resoluciones, instrucciones y recomendaciones que requiera el ejercicio de las funciones de la Agencia Vasca de Protección de Datos y, en especial:

2.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariari dagokio Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren eginkizunak gauzatzeko behar diren ebazpenak, jarraibideak eta gomendioak agintzea, eta bereziki:

a) Resolver motivadamente sobre la procedencia o improcedencia de las inscripciones y demás anotaciones en el Registro de Protección de Datos.

a) Datuak Babesteko Erregistroan inskripzioak eta bestelako idatzoharrak bidezkoak diren edo ez erabakitzea, arrazoiak emanez.

b) Resolver las reclamaciones que le pueda dirigir la ciudadanía en el ejercicio de sus derechos de acceso, oposición, rectificación y cancelación, todo ello en relación con los ficheros de datos de carácter personal sujetos a la Ley 2/2004.

b) Fitxategietara sartu, aurka egin, zuzendu eta ezerezteari buruzko euren eskubideak erabiltzean hiritarrek egindako erreklamazioak erabakitzea, hau guztia 2/2004 Legeari lotutako datu pertsonalen fitxategiei dagokienez.

c) Recabar de las Administraciones Públicas, Instituciones, Entidades y Corporaciones a que se refiere el artículo 2.1 de la Ley 2/2004, la información necesaria para el cumplimiento de sus funciones.

c) Bere egitekoak gauzatzeko beharrezko argibideak jasotzea herri-administrazioak, erakundeak, entitateak eta korporazioengandik, 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen duena.

d) Adoptar las medidas cautelares y provisionales que requiera el ejercicio de la potestad sancionadora, de conformidad con lo dispuesto en la Ley 2/2004.

d) Zehatzeko ahala erabiltzeko eskatzen duten hartu beharreko zuhurtziako eta behin-behineko neurriak hartzea, 2/2004 Legean xedatutakoarekin bat.

e) Iniciar y resolver los expedientes sancionadores y, en su caso, instar la incoación de los expedientes disciplinarios en los casos de infracciones cometidas por Administraciones Públicas u otras Entidades o Instituciones de derecho público.

e) Zehatzeko espedienteak hasi eta ebaztea, eta diziplinako espedienteak hasteko eskatzea herri-administrazioek edo bestelako zuzenbide publikoko entitate edo erakundeek egindako arau-hausteen kasuan.

f) Autorizar la entrada en los locales en que se hallen los ficheros, con el fin de proceder a las inspecciones pertinentes. Cuando dichos locales tengan la consideración legal de domicilio, la labor inspectora deberá ajustarse, además, a las reglas que garantizan su inviolabilidad.

f) Fitxategiak dauden lokaletarako sarrera baimentzea, ikuskapen egokiak egiteko. Aipatu lokalak legezko helbidetzat jotzean, ikuskaritza-lana bere bortxaezintasuna bermatzen duten arauetara egokitu beharko da.

g) Actuar como órgano de contratación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

g) Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren kontratazio-organo gisa jardutea.

h) Aprobar gastos y ordenar pagos, dentro de los límites de los créditos del presupuesto de gastos de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

h) Gastuak onartzea eta ordainketak bideratzea, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren gastuen aurrekontuaren kredituen mugen barnean.

i) Programar la gestión de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

i) Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren kudeaketa programatzea.

j) Elaborar el anteproyecto de presupuesto de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

j) Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontu-aurreproiektua lantzea.

k) Elaborar y aprobar la relación de puestos de trabajo de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

k) Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuen zerrenda egin eta onartzea.

l) Aprobar la memoria anual de la Agencia Vasca de Protección de Datos y elevarla a la Vicepresidencia.

l) Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren urteko memoria onartzea eta Lehendakariordetzari aurkeztea.

m) Firmar convenios de colaboración, con entidades públicas y privadas, para un mejor desempeño de las funciones atribuidas a la Agencia Vasca de Protección de Datos.

m) Erakunde publiko eta pribatuekin lankidetza-hitzarmenak sinatzea Datuak Babesteko Euskal Bulegoari esleitutako eginkizunak hobeto gauzatzeko.

n) Dispensar al responsable del fichero, de la obligación de informar a los interesados, cuando concurran los supuestos previstos en el artículo 6 de la Ley 2/2004.

n) Fitxategiko arduraduna interesdunei informazioa eman behar izatetik libre uztea, 2/2004 Legearen 6. artikuluan aurreikusitakoak gertatzean.

o) Instar a las Administraciones Públicas, Instituciones y Entidades a que se refiere el artículo 16 de la Ley 2/2004 a que designen, cuando proceda, a sus representantes en el Consejo Consultivo, a fin de evitar, en lo posible, la existencia de vacantes.

o) 2/2004 Legearen 16. artikuluak aipatzen dituen herri-administrazioei, erakundeei eta entitate publikoei Batzorde Aholku-emailean euren ordezkariak izenda ditzatela eskatzea, horrela egin behar denean, ahal den heinean, bete gabe ez uzteko.

p) Cualesquiera otras que se le atribuyan en el presente Estatuto y demás disposiciones en vigor, así como todas aquellas funciones de dirección y representación de la Agencia Vasca de Protección de Datos que no estén expresamente atribuidas a otro órgano.

p) Estatutu honetan eta indarrean dauden gainontzeko xedapenetan ezartzen zaizkion bestelakoak, hala nola beste organo bati berariaz esleituta ez dauden Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendaritza eta ordezkaritza egiteko guztiak.

3.– El Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos podrá delegar las funciones a que se refieren las letras g), h), i), j) y m) del número anterior en un órgano jerárquicamente dependiente del mismo.

3.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak aurreko zenbakiko g), h), i), j) eta m) hizkietan aipatzen diren eginkizunak esleitu ahal izango dizkio hierarkikoki bere menpekoa den organo bati.

4.– El Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos percibirá las retribuciones que en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco tengan asignados los Directores de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko zuzendariek esleituta dituzten ordainsariak eskuratuko ditu.

5.– Cuando proceda tramitar el expediente que puede conducir a la separación del Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos, por alguna de las causas previstas en el artículo 15.3.b de la Ley 2/2004, el acto de inicio y la elevación a Consejo de Gobierno de la propuesta de resolución del expediente corresponderán a la Vicepresidenta.

5.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren banaketa bidera dezakeen espedientea izapidetu behar denean, 2/2004 Legearen 15.3.b artikuluan aurreikusitako arrazoiren batengatik, Lehendakariordetzari egokituko zaizkio hasierako egintza eta espedientearen ebazpen-proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Artículo 8.– El Consejo Consultivo.

8. artikulua.– Kontseilu Aholku-emailea.

1.– El Consejo Consultivo de la Agencia Vasca de Protección de Datos es un órgano colegiado de asesoramiento al Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos, cuya composición es la que determina el artículo 16 de la Ley 2/2004.

1.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Kontseilu Aholku-emailea Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren aholkularitzako kide anitzeko organoa da, eta honen osaera 2/2004 Legearen 16. artikuluak zehazten du.

2.– El Consejo Consultivo emitirá informe en todas las cuestiones que le someta el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos y podrá formular propuestas en temas relacionados con las materias de la competencia de ésta.

2.– Kontseilu Aholku-emaileak Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak eskatutako gai guztiei buruzko txosten bat emango du eta honen eskumenekoak diren gaiekin lotura duten proposamenak egin ahal izango ditu.

3.– Las personas designadas como miembros del Consejo Consultivo, comenzarán a desempeñar sus funciones a partir del día en que sea notificada la designación a la Secretaría del Consejo Consultivo.

3.– Kontseilu Aholku-emaileko kide izendatutako pertsonak Kontseilu Aholku-emailearen Idazkaritzari izendapena jakinarazi ostean hasiko dira euren zereginak gauzatzen.

4.– Los miembros del Consejo Consultivo desempeñarán su cargo durante el tiempo que se establezca en el acto o acuerdo de su designación, entendiéndose que ésta es por tiempo indefinido a falta de mención expresa a la duración.

4.– Kontseilu Aholku-emaileko kideek euren kargua euren izendapen-jardueran edo akordioan ezartzen duen aldian beteko dute; iraupenaren berariazko aipamena egin ezean, kargua denbora mugagabekoa izango dela ulertuko da.

5.– El Consejo Consultivo aprobará sus propias normas de organización y funcionamiento, de acuerdo con el artículo 16.2 de la Ley 2/2004 y artículos 22 a 27 de la Ley 30/1992.

5.– Kontseilu Aholku-emaileak bere antolamendu eta jardunbide arauak onartuko ditu, 2/2004 Legearen 16.2 artikulua eta 30/1992 Legearen 22tik 27rako artikuluekin bat.

Artículo 9.– Registro de Protección de Datos.

9. artikulua.– Datuak Babesteko Erregistroa.

1.– Serán objeto de inscripción en el Registro de Protección de Datos:

1.– Datuak Babesteko Erregistroan inskribatzeko helburu izango dira:

a) Los ficheros a que se refiere el artículo 2.1 de la Ley 2/2004.

a) 2/2004 Legearen 2.1 artikuluan aipatzen diren fitxategiak.

b) Las autorizaciones a que se refiere la Ley Orgánica 15/1999 y disposiciones de desarrollo.

b) 15/1999 Lege Organikoan aipatzen diren baimenak eta garatzeko xedapenak.

c) Los códigos tipo que afecten a los ficheros inscritos.

c) Inskribatutako fitxategiei eragiten dieten kode tipoak.

2.– En los asientos de inscripción de los ficheros creados por las Administraciones Públicas, Instituciones, Entidades y Corporaciones a que se refiere el artículo 2.1 de la Ley 2/2004, figurará, en todo caso, la información contenida en la disposición o acuerdo de creación o de modificación del fichero, con especificación de la disposición o acuerdo y del diario oficial de su publicación y toda aquella que sea necesaria para el ejercicio de los derechos de información, acceso, rectificación, cancelación y oposición.

2.– 2/2004 legearen 2.1 artikuluan aipatzen diren herri-administrazioek, erakundeek, entitateek eta korporazioek sortutako fitxategien inskribatze-idazpenetan, dena den, xedapenean edo fitxategia sortzeko edo aldatzeko akordioan dagoen informazioa agertuko da, xedapena edo akordioa eta argitaratu den aldizkari ofiziala zein den zehatuz, baita fitxategian sartu, zuzendu, ezereztu edo aurkatzeko eskubideak erabiltzeko beharrezko den informazio guztia ere.

3.– Los asientos de inscripción de los ficheros a que se refiere el número anterior, los de modificación de su contenido y los de cancelación de los mismos, se efectuarán de oficio, una vez publicadas las disposiciones o acuerdos de creación o de modificación, anotándose las incidencias de cualquier naturaleza que concurran en los ficheros inscritos. Lo dispuesto en este número se entiende sin perjuicio de la obligación, del titular del fichero, de notificar a la Agencia Vasca de Protección de Datos la creación, modificación o supresión del fichero, mediante el traslado de la correspondiente disposición o acuerdo, siguiendo el modelo normalizado que al efecto elabore la Agencia Vasca de Protección de Datos.

3.– Aurreko zenbakian aipatzen diren fitxategien inskribatze-idazpenak, euren edukia aldatzekoak eta ezereztekoak, administrazioaren kabuz egingo dira, behin xedapenak edo sortzeko edo aldatzeko akordioak argitaratu ostean, eta inskribatutako fitxategietan biltzen diren edozein motatako gertakariak idatziko dira. Zenbaki honetan xedatutakoa fitxategiaren titularrak Datuak Babesteko Euskal Bulegoari fitxategiak sortu, aldatu edo kentzea jakinarazteko duen obligazioari eragin gabe gauzatuko da, dagokion xedapena edo akordioaren lekualdatzearen bidez, Datuak Babesteko Euskal Bulegoak horretarako sortzen duen eredu arautuari jarraiki.

4.– En los asientos de inscripción de ficheros de titularidad privada gestionados, para el ejercicio de potestades de derecho público, por las Administraciones Públicas, Instituciones, Entidades y Corporaciones a que se refiere el artículo 2.1 de la Ley 2/2004, figurará toda la información que, respecto de los mismos ficheros, figura en el Registro General de Protección de Datos de la Agencia Española de Protección de Datos. La inscripción de estos ficheros se practicará a solicitud del ente gestor y previa instrucción del oportuno expediente, en el que se dará audiencia al titular del fichero y se aportará, en su caso, el correspondiente certificado del Registro General de Protección de Datos.

4.– Eskubide ahal publikoak erabiltzeko, 2/2004 Legearen 2.1 artikuluan aipatzen diren herri-administrazioek, erakundeek, entitateek eta korporazioek kudeatutako titulartasun pribatuko fitxategien inskribatze-idazpenetan Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean ageri den fitxategi hauei buruzko informazio guztia agertuko da. Fitxategi hauen inskripzioa entitate kudeatzaileak eskatzean gauzatuko da, aurretik espediente egokiaren izapidetzea egingo da, fitxategiaren titularrari entzungo zaio eta, hala behar bada, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren ziurtagiri egokia aurkeztuko da.

5.– Los códigos tipo se depositarán, para su inscripción, en el Registro de Protección de Datos. Si se ajustan a las disposiciones vigentes, el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos resolverá su inscripción; en caso contrario, requerirá a los solicitantes para que subsanen las deficiencias en un plazo de diez días, con indicación de que, si así no lo hicieran, se les tendrá por desistidos de su petición, de acuerdo con el artículo 71 de la Ley 30/1992.

5.– Kode tipoak Datuak Babesteko Erregistroan utziko dira, beren inskripzioa egiteko. Indarrean dauden xedapenetara egokitzen badira, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak bere inskripzioa gauzatuko du; alderantzizko kasuan, eskatzaileei hamar eguneko epean akatsak zuzen ditzatela eskatuko zaie, eta hala egiten ez badute euren eskariari uko egin diotela ulertuko dela adieraziko zaie, 30/1992 Legearen 71. artikuluarekin bat.

6.– Corresponde al Registro de Protección de Datos:

6.– Datuak Babesteko Erregistroari dagokio:

a) Instruir los expedientes de inscripción a que se refiere el artículo 18.2 de la Ley 2/2004.

a) 2/2004 Legearen 18.2 artikuluan aipatzen diren inskripzio-fitxategiak izapidetzea.

b) Instruir los expedientes de modificación y cancelación del contenido de los asientos.

b) Idazpenen edukia aldatzeko eta indargabetzeko espedienteak izapidetzea.

c) Rectificar de oficio los errores materiales de los asientos.

c) Idazpenen errakuntza materialak administrazioaren kabuz zuzentzea.

d) Expedir certificaciones de los asientos.

d) Idazpenen egiaztagiriak egitea.

e) Publicar anualmente la relación de los ficheros inscritos, con la información adicional que el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos determine.

e) Inskribatutako fitxategien zerrenda urtero argitaratzea, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak zehaztutako informazio osagarriarekin.

7.– El responsable del fichero que considere que la información relativa a éste, contenido del Registro de Protección de Datos, es incorrecta podrá presentar la oportuna reclamación ante el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos, que deberá resolverla en el plazo de un mes. Transcurrido este plazo sin que se haya notificado la resolución se entenderá estimada la reclamación y deberá modificarse el contenido del asiento en los términos de aquélla.

7.– Datuak Babesteko Erregistroan dauden fitxategiari buruzko informazioa ez dela zuzena uste duen fitxategiaren arduradunak Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariari egoki iritzitako erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkio, eta honek hilabeteko epea izango du konpontzeko. Epe hau amaitutakoan ebazpena jakinarazi ez bada, erreklamazioa baietsi dela ulertuko da eta idazpenaren edukia haren arabera aldatu beharko da.

8.– Las resoluciones del Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos que modifiquen el contenido del Registro de Protección de Datos serán notificadas a los responsables de los ficheros afectados. Contra las mismas podrá interponerse recurso contencioso-administrativo y, potestativamente, con carácter previo, el de reposición.

8.– Datuak Babesteko Erregistroaren edukia aldatzen duten Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren ebazpenek eragiten dieten fitxategien arduradunei jakinaraziko zaizkie. Ebazpen hauen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da eta, nahi izanez gero, aurretik, berraztertzeko errekurtsoa.

9.– El Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos adoptará las medidas necesarias para facilitar el acceso de los ciudadanos al Registro de Protección de Datos.

9.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariak Datuak Babesteko Erregistrora hiritarren sartzea errazteko beharrezko diren neurriak hartuko ditu.

10.– Al frente del Registro de Protección de Datos existirá un responsable directamente dependiente del Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos. Éste podrá delegar en aquél la totalidad o parte de las funciones que le atribuye el presente artículo.

10.– Datuak Babesteko Erregistroaren buru Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariaren menpeko zuzena izango den arduradun bat egongo da. Zuzendariak artikulu honek ematen dizkion zeregin guztiak edo batzuk eskuordetu ahal izango dizkio.

Artículo 10.– Otros órganos.

10. artikulua.– Bestelako organoak.

La estructura orgánica de la Agencia Vasca de Protección de Datos se completa con los órganos jerárquicamente dependientes del Director dedicados al desempeño de las funciones de asesoría, instrucción, inspección, secretaría y registro.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egitura organikoa hierarkikoki zuzendariaren menpe dauden organoekin osatzen da; aholkularitza, izapidetzea, ikuskaritza, idazkaritza eta erregistroa dira organo hauen zereginak.

En desarrollo de dicha estructura orgánica, por resolución del Director, previo informe del Consejo Consultivo, se podrá prever la existencia de otras unidades funcional y jerárquicamente dependientes del Director, así como las funciones asignadas a las mismas. En la relación de puestos de trabajo se determinará la dotación de puestos de cada uno de los distintos órganos y unidades, las características de cada uno de los puestos y los requisitos exigidos para acceder a los mismos.

Aipatu egitura organikoaren garapenean, zuzendariaren ebazpenez, lehenik Batzorde Aholku-emailearen txostena eginda, funtzionalki eta hierarkikoki zuzendariaren menpe dauden beste unitate batzuk existitzea aurreikusi ahal izango da, hala nola hauei esleitutako zereginak. Lanpostuen zerrendan organo eta unitate bakoitzaren lanpostu-hornikuntza zehaztuko da, lanpostu bakoitzaren ezaugarriak eta hauetara heltzeko eskatutako baldintzak.

CAPÍTULO IV

INSPECCIÓN

IV. KAPITULUA

IKUSKARITZA

Artículo 11.– Funciones inspectoras.

11. artikulua.– Ikuskaritza-lanak.

1.– La Agencia Vasca de Protección de Datos podrá efectuar inspecciones periódicas o circunstanciales, de oficio o a instancia de los afectados, de cualesquiera de los ficheros a que se refiere el artículo 2.1 de la Ley 2/2004, se hallen o no inscritos en el Registro de Protección de Datos, y de los equipos informáticos correspondientes, en los locales que se hallen. A tal efecto podrá:

1.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, administrazioaren kabuz edo eraginpekoek eskatuta, aldizka edo noiz nola, ikuskatu ahal izango ditu 2/2004 Legearen 2.1 artikuluan aipatzen diren zeinahi fitxategi, Datuak Babesteko Erregistroan inskribatuta egon edo ez, eta ekipamendu informatikoak, dauden lokaletan. Horretarako honakoak egin ahal izango ditu:

a) Examinar los soportes de información que contengan los datos personales.

a) Datu pertsonalak dituzten informazioaren euskarriak aztertu.

b) Examinar los equipos físicos.

b) Ekipamendu fisikoak aztertu.

c) Requerir los programas o la documentación pertinente al objeto de determinar, en caso necesario, el tratamiento de que los datos sean objeto.

c) Programak edo agiri egokiak eskatu, hala behar bada, xede diren datuen tratamendua zehazteko.

d) Examinar los sistemas de transmisión y acceso a los datos.

d) Transmisioko eta datuetara sartzeko sistemak aztertu.

e) Realizar auditorías de los sistemas informáticos, para determinar su conformidad o no con la legislación vigente.

e) Sistema informatikoen auditoria gauzatu, indarrean dagoen legeriarekin bat datozen edo ez zehazteko.

f) Requerir la exhibición de cualesquiera otros documentos pertinentes.

f) Bestelako zeinahi agiri bereizle erakusteko eskatu.

g) Requerir el envío de toda la información precisa para el ejercicio de las funciones inspectoras.

g) Ikuskaritza-lanetarako behar diren argibide guztiak igortzeko eskatu.

h) Revisar las medidas de seguridad aplicadas a los ficheros.

h) Fitxategiei aplikatutako segurtasun-neurriak berrikusi.

2.– Las funciones inspectoras serán desempeñadas por funcionarios adscritos a los puestos de inspector en la relación de puestos de trabajo de la Agencia Vasca de Protección de Datos, los cuales tendrán acceso a los locales en que se hallen los ficheros y los equipos informáticos, previa exhibición, al responsable del fichero, de la autorización expedida por el Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos. Cuando dichos locales tengan la consideración legal de domicilio, la labor inspectora deberá ajustarse, además, a las reglas que garantizan su inviolabilidad.

2.– Ikuskaritza-lanak Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zerrendako ikuskatzaile lanpostuei atxikitako funtzionarioek gauzatuko dituzte; fitxategiak eta ekipamendu informatikoak dauden lokaletara sartu ahal izango dira, fitxategiaren arduradunari Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak emandako baimena erakutsi ostean. Aipatu lokalak legezko helbidetzat jotzean, ikuskaritza-lana bere bortxaezintasuna bermatzen duten arauetara egokitu beharko da.

Artículo 12.– Actos de instrucción de expedientes sancionadores.

12. artikulua.– Zehatzeko espedienteen izapidetze-egintzak.

Los funcionarios adscritos a los puestos de inspector colaborarán en los actos de instrucción de expedientes sancionadores tramitados por la Agencia Vasca de Protección de Datos.

Ikuskatzaile lanpostuei atxikitako funtzionarioek Datuak Babesteko Euskal Bulegoak izapidetutako zehatzeko espedienteen izapidetze-egintzetan parte hartuko dute.

CAPÍTULO V
RÉGIMEN ECONÓMICO, PATRIMONIAL
Y DE PERSONAL

V. KAPITULUA
EKONOMIA-ARAUBIDEA, ONDAREZKOA
ETA LANGILEENA

Artículo 13.– Recursos, contabilidad, control y presupuestos.

13. artikulua.– Errekurtsoak, kontabilitatea, kontrola eta aurrekontuak.

1.– La Agencia Vasca de Protección de Datos contará, para el cumplimiento de sus fines, con los recursos previstos en el artículo 12 de la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

1.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, bere helburuak betetzeko, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 12. artikuluan aurreikusitako errekurtsoak izango ditu.

2.– Los regímenes presupuestario, contable y de control económico financiero y de gestión de la Agencia Vasca de Protección de Datos serán los previstos en el artículo 13 de la citada Ley 2/2004 y en las disposiciones específicas que sean de aplicación de acuerdo con dicho precepto. Asimismo de conformidad con el artículo 10.3 de dicha Ley el régimen de contratación de la Agencia Vasca de Protección de Datos será el previsto en el derecho público vigente para las Administraciones Públicas.

2.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontu, kontabilitate eta ekonomiaren eta finantzen kontrola eta kudeaketa-kontroleko araubideak aipatu 2/2004 Legearen 13. artikuluan eta aipatu manuarekin bat aplikatzeko diren berariazko xedapenetan aurreikusitakoak izango dira. Halaber, aipatu legearen 10.3 artikuluarekin bat, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren kontratazio-araubidea herri-administrazioentzako indarrean dagoen zuzenbide publikoan aurreikusitakoa izango da.

Artículo 14.– Régimen patrimonial.

14. artikulua.– Ondare-araubidea.

1.– Los bienes y derechos de la Agencia Vasca de Protección de Datos pertenecerán al patrimonio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

1.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren ondasunak eta eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoaren ondarea izango dira.

2.– Los bienes que la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco adscriba a la Agencia Vasca de Protección de Datos quedarán afectados a su servicio y conservarán la calificación jurídica originaria. Estos bienes sólo podrán ser utilizados para los fines que determinaron su adscripción.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak Datuak Babesteko Euskal Bulegoari atxikiko dizkion ondasunak bere zerbitzupeko geratuko dira eta jatorrizko kalifikazio juridikoa gordeko dute. Ondasun hauek bere atxikipena zehaztu zuten helburuetarako erabili ahal izango dira soilik.

Artículo 15.– Régimen de personal.

15. artikulua.– Langileen araubidea.

1.– La relación de puestos de trabajo de la Agencia Vasca de Protección de Datos será aprobada por Resolución de su Director, previo informe del Consejo Consultivo, y entrará en vigor el día de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

1.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoko lanpostuen zerrenda bere zuzendariaren ebazpenez onartu beharko da, lehenik Batzorde Aholku-emailearen txostena eginda, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.

2.– Los puestos de inspector y cualesquiera otros que comporten el ejercicio de potestades públicas estarán reservados a personal funcionario.

2.– Ikuskatzaile lanpostuak eta ahal publikoak erabili beharra daukaten lanpostuak funtzionarioentzat gordeta egongo dira.

3.– Los puestos reservados a funcionario se proveerán por concurso o por libre designación, previa convocatoria del Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos, a la que podrán acceder funcionarios de las Administraciones Públicas, Instituciones y Entidades a que se refiere el artículo 2.1 de la Ley 2/2004 que cumplan los requisitos exigidos, para cada puesto, en la relación de puestos. No obstante, ésta podrá reservar determinados puestos de trabajo a funcionarios de la propia Agencia Vasca de Protección de Datos.

3.– Funtzionarioentzat gordetako lanpostuak lehiaketa bidez edo izendapen askez beteko dira, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak deialdia ostean. Deialdi honetan, lanpostuen zerrendan, lanpostu bakoitzerako eskatutako baldintzak betetzen dituzten 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen herri-administrazio, erakunde eta entitateetako funtzionarioek parte hartu ahal izango dute. Aitzitik, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko funtzionarioentzat gorde ahal izango dira lanpostu jakin batzuk.

DISPOSICIONES ADICIONALES

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Primera.– El Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos incorporará al Registro de Protección de Datos los ficheros a que se refiere el artículo 2.1 de la Ley 2/2004 que ya estén creados, en la medida que vaya recibiendo las comunicaciones a que se refiere la disposición adicional primera de dicha Ley. Asimismo, podrá solicitar del Registro General de Protección de Datos de la Agencia Española de Protección de Datos la relación de ficheros y demás elementos inscritos en la misma que deben ser también objeto de inscripción en el Registro de Protección de Datos de la Agencia Vasca de Protección de Datos. En este último caso, la inscripción se practicará, en su caso, tras un trámite de audiencia, por un plazo de diez días, al responsable del fichero afectado; y la resolución que se adopte será notificada también al Registro General de Protección de Datos.

Lehenengoa.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak Datuak Babesteko Erregistroan sartuko ditu 2/2004 Legearen 2.1 artikuluak aipatzen dituen fitxategiak, jada sortuta daudenak, aipatu legearen lehen xedapen gehigarriak aipatzen dituen komunikazioak jasotzen doazen heinean. Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistro Orokorretik fitxategien eta bertan inskribatutako bestelako elementuen zerrenda eskatu ahal izango da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Datuak Babesteko Erregistroan inskribatzeko helburu ere izan behar dutenak. Azken kasu honetan, hala behar bada, inskripzioa eraginpetutako fitxategiaren arduradunari entzunaldia egin ondoren gauzatuko da, hamar eguneko epean; eta hartutako erabakia datuak Babesteko Erregistro Orokorrari ere jakinaraziko zaio.

Segunda.– El Director de la Agencia Vasca de Protección de Datos designará a un funcionario al servicio de esta Entidad para que desempeñe las funciones de Secretario del Consejo Consultivo hasta que este órgano apruebe sus propias normas de organización y funcionamiento. Se podrá proceder a la constitución del primer Consejo Consultivo a partir del momento en que se reciba, en la Secretaría del Consejo, las notificaciones de designación de cuatro de sus miembros.

Bigarrena.– Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariak entitate honen zerbitzura egongo den funtzionario bat izendatuko du Kontseilu Aholku-emailearen idazkari-lanak egin ditzan, organo honek bere antolaketa- eta jardunbide-arauak onartu arte. Kontseilu Aholku-emailearen lehen eraketa, bere kideetako lauren izendapenen jakinarazpenak Kontseiluaren Idazkaritzan jasotzen diren unetik aurrera egin ahal izango da.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común