Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

105. zk., 2005eko ekainaren 6a, astelehena

N.º 105, lunes 6 de junio de 2005


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
Ordenación del Territorio y Medio Ambiente
2855
2855

87/2005 DEKRETUA, apirilaren 12koa, Debagoieneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.

DECRETO 87/2005, de 12 de abril, por el que se aprueba definitivamente el Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Mondragón-Bergara (Alto Deba).

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen babesean idatzi eta bideratutakoak, otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez behin betiko onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren, otsailaren 12an.

1.– Las Directrices de Ordenación del Territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco redactadas y tramitadas al amparo de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco fueron aprobadas definitivamente mediante Decreto 28/1997, de 11 de febrero y publicadas en el Boletín Oficial del País Vasco el 12 de febrero.

Artezpide horietan, lurraldearen zatiko planak, horien artean Debagoieneko Eremu Funtzionalekoa, idazteko esparruak ezartzen dira.

En dichas Directrices se establecen los ámbitos para la redacción de los Planes Territoriales Parciales entre los que se encuentra el Área Funcional de Mondragón-Bergara (Alto Deba).

Aipatutako Legearen 2. eta 11. artikuluen arabera, lurraldearen zatiko planak nahitaez landu beharreko lurralde antolamendurako tresnak dira. Ildo horretatik, artezpide horien 22. kapituluko 7. atalean, aplikatu beharreko arauei buruzkoan, dioenez, oso garrantzitsua da Lurraldearen Zatiko Planak lehenbailehen formulatzea, aipatutako artezpideen osagarriak izango diren hirigintza- eta lurralde-irizpideak gaineratzeko eta, horrela, udal-esparruko planak doitasun handiagoaz garatu eta Lurraldearen Arloko Planen formulazioan lurralde koherentzia handiagoa ziurtatu ahal izateko.

De conformidad con los artículos 2 y 11 de la referida Ley, los Planes Territoriales Parciales son instrumentos de Ordenación Territorial de necesaria elaboración. En este sentido, el apartado 7 del Capítulo 22 de las Directrices, relativo a las Normas de Aplicación señala que se considera muy importante proceder a la formulación, lo antes posible, de los Planes Territoriales Parciales con objeto de aportar criterios urbanísticos y territoriales complementarios a las referidas Directrices que permitan un más ajustado desarrollo de los planes de ámbito municipal y que garanticen una mayor coherencia territorial en la formulación de los Planes Territoriales Sectoriales.

2.– Debagoieneko Eremu Funtzionalari dagokionez, prozesu horri ekiteko, 1992ko uztailaren 13an lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten orduko Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza eta Arkitektura Sailak.

2.– En lo relativo al Área Funcional de Mondragón-Bergara (Alto Deba) este proceso se inició con la suscripción de un Convenio de Cooperación de fecha 13 de julio de 1992 entre los entonces denominados Departamento de Urbanismo y Vivienda del Gobierno Vasco y Departamento de Urbanismo y Arquitectura de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Gainera, kontuan izan behar da Debagoieneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren lurralde esparruan Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako udalerriak barne hartzen direla. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolakuntzari buruzko Legearen 13.1. artikuluak Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ematen dio Plan hori formulatzeko ekimena.

Por otra parte, habida cuenta que el ámbito de ordenación contenido en el Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Mondragón-Bergara (Alto Deba) se circunscribe a municipios pertenecientes a los Territorios Históricos de Álava y Gipuzkoa, la Ley de Ordenación del Territorio del País Vasco en su artículo 13.1 otorga la iniciativa para su formulación al Departamento de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente del Gobierno Vasco.

Lurraldearen Zatiko Plan hau Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 13. artikuluan jasotako formulazio- eta bideratze-prozesuaren emaitza da. Prozesu horrek aurrerapenaren eta hasierako, behin-behineko eta behin betiko onarpenaren faseak bildu ditu, eta toki-korporazioek eta hainbat sailek, bai autonomikoek bai foralek, hartu dute parte horietan.

El presente Plan Territorial Parcial se configura como el resultado de un dilatado proceso de formulación y tramitación previsto en el artículo 13 de la Ley de Ordenación del Territorio, con sus correspondientes fases de Avance, Aprobación Inicial, Provisional y Definitiva en el que han participado las corporaciones locales y los diferentes Departamentos, tanto autonómicos como forales.

3.– Planaren edukiak Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoari erantzuten dio. Aipatutako artikuluak lurraldearen zatiko planek bildu behar dituzten zehaztapenak jasotzen ditu. Planak, gainera, jarduteko hainbat neurri ezarri eta beste hainbeste proposamen egiten ditu, Debagoienaren erabateko antolamendua lortzea helburu nagusi dutenak, esparru horretan zentzua hartzen duen guztia eskualdearen esparrura eramanez eta, era berean, udal-jarduna ahalbidetuz, bere autonomiatik abiatuta.

3.– El contenido del Plan da respuesta al artículo 12 de la Ley de Ordenación del Territorio que recoge las determinaciones que deben contener los Planes Territoriales Parciales. El Plan establece además una serie de medidas y realiza una serie de propuestas de actuación que buscan, como objetivo primordial, el de conseguir una ordenación integral del Alto Deba, propiciando la comarcalización de todo aquello que adquiere sentido en este marco y posibilitando, a su vez, la actuación municipal, desde su propia autonomía.

4.– Debagoieneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planak ondoko udalerriak barne hartzen ditu: Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati. Plan horren helburu nagusiak izango dira, batetik, behar besteko tamaina funtzionala lortzea eta lurraldearen mugapen fisikoa gainditzea, eta, bestetik, eremu funtzionalaren garapen iraunkorra bermatzeko 16 urteko denbora-tartean gertatu behar diren eta lurraldean eragina izango duten ekintzak koordinatzea.

4.– El Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Mondragón-Bergara (Alto Deba), que comprende los términos municipales de Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Mondragón, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga y Oñati, tiene como objetivos principales adquirir un tamaño funcional suficiente, superando la limitación física del territorio y coordinar la acciones con incidencia territorial que se deben producir en un horizonte temporal de 16 años para garantizar el desarrollo sostenible del Área Funcional.

5.– Lurraldearen Zatiko Planean jasotzen denez, funtsezkoa da natura-ingurunea babestea eta balioz hornitzea. Hori dela eta, Urkiolako natura-parkea eta Aizkorriko parkearen proposamena jasotzeaz gain, Albinagoiko pagadia, Udalaitz eta interes naturalistikoko beste eremu batzuk eta beste enklabe interesgarri batzuk Babestutako Natura Espazioen Sarearen kategorian barne hartzea proposatzen du.

5.– El Plan Territorial Parcial considera esencial la tutela y puesta en valor del medio natural, por lo que además de recoger el Parque Natural de Urkiola y la propuesta de Aitzkorri, propone incorporar a la categoría de Red de Espacios Protegidos el Hayedo de Albinagoia, Udalaitz y otras áreas de interés naturalístico y enclaves de interés.

6.– Ekipamenduei eta espazio libreei dagokienez, Planak ekipamenduak eremu funtzionalerako dituen ahalmenak aztertzen ditu, batez ere, Mondragon Unibertsitateari buruzkoak.

6.– En lo relativo a los equipamientos y espacios libres el Plan analiza las potencialidades para el Área Funcional destacando Mondragón Unibertsitatea.

7.– Lurraldearen ingurumen-kalitatea eta ahalmenak kontuan izanik, ereduaren funtsezko elementu gisa aurkezten da Bergaraldea, Oñati eta Leintz-Aramaioko hiru azpieskualdeen kohesioa. Hiru eskualdeburutzak lotzen dituen San Prudentzioko «interkonektorearen» bitartez bideratuko da hiru azpieskualde horien arteko kohesioa. Bestalde, ezinbestekoa izango da izaera «direkzionaleko» azpiegiturak, ekipamenduak eta zerbitzuak ezartzea.

7.– Teniendo en cuenta la calidad ambiental y capacidades del territorio, se presentan como elementos claves del modelo la necesidad de cohesionar las tres subcomarcas de Bergaraldea, Oñati y Leintz-Aramaio, a partir de las tres cabeceras y la articulación de todas ellas mediante el denominado «Interconector» de cabeceras de Comarca de San Prudencio y la implantación de infraestructuras, equipamientos y servicios de carácter «direccional».

8.– Biztanleriaren arloan, bestalde, gaur egun eremu funtzionalean 64.900 biztanle inguru daude, eta biztanleriari eutsi nahi zaio. Etxebizitzari dagokionez, 9.536 etxebizitza berri proiektatu dira, eta horietako 2.510 babes ofizialeko etxebizitzak dira. Hazkundearen bidez hiru azpieskualdeen arteko oreka lortu nahi da, eta eskualde horiek tamaina-lerrunaren ikuspegitik balio egokiak badituzte ere, Bergaraldea zein Oñati beren ahalmenaren azpitik daude. Hortaz, bi horien pisua areago dadin proposatzen du Planak.

8.– En materia de población de los 64.900 habitantes que se estima cuenta en la actualidad el Área Funcional, se pretende consolidar la población. En materia de vivienda, se proyectan 9.536 nuevas viviendas de las cuales 2.510 viviendas son de protección oficial. El crecimiento que se plantea se dirige al reequilibrio ligero de las tres subcomarcas dado el buen comportamiento de las mismas desde la óptica de su tamaño-rango, quedando no obstante ligeramente por debajo de sus posibilidades tanto Bergaraldea como Oñati proponiendo el aumento del papel de ambos.

9.– Baliabideen eraginkortasunaren eta optimizazioaren irizpide berei jarraituta, lurzorua gorde nahi da ekonomia jardueretarako. Horrenbestez, hainbat esku-hartze estrategiko proposatzen dira Garaian (50 ha), Garagaltza-Berezaon (30 ha), Eskoriatzan (6 ha), Zaldunbiden (Bergara) (6 ha) eta Deskargan (25 ha).

9.– Con estos mismos criterios de eficiencia y optimización de los recursos se pretende asegurar suelo para actividades económicas de forma que se plantean una serie concreta de intervenciones estratégicas en Garaia (50 ha), Garagaltza-Berezao (30 ha), Eskoriatza (6 ha), Zaldunbide (Bergara) (6 ha), Deskarga (25 ha).

10.– Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan mugatutako lurralde esparruaren barruan, Plan honek, gainera, lurraldearen arloko planak integratzen ditu, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek bai Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundiko sailek sustatutakoak. Batik bat, lurraldearen arloko plan hauek kontuan hartu dira:

10.– Dentro del marco territorial definido por las Directrices de Ordenación del Territorio, este Plan realiza, además, un ejercicio de integración de los diferentes Planes Territoriales Sectoriales promovidos tanto por los diferentes Departamentos de las Administración General de la Comunidad Autónoma como por los Departamentos de las Diputaciones Forales de Álava y Gipuzkoa. Principalmente se han tenido en cuenta los siguientes Planes Territoriales Sectoriales:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra.

– Plan General de Carreteras del País Vasco.

– Araba eta Gipuzkoako Errepideen Planak.

– Planes de Carreteras de Álava y Gipuzkoa.

– EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de la Red Ferroviaria de la CAPV.

– EAEko Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de la Energía Eólica de la CAPV.

– EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Ordenación de Márgenes de Ríos y Arroyos de la CAPV.

– EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Zonas Húmedas de la CAPV.

– EAEko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial de Creación Pública de Suelo para Actividades Económicas y de Equipamientos Comerciales de la CAPV.

– EAEko Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Promoción Pública de Vivienda de la CAPV.

– EAEko Nekazaritza eta Basozaintza Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial Agroforestal de la CAPV.

– EAEko Kultura-ondarea Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Patrimonio Cultural de la CAPV.

11.– Planak Antolamendurako Arauak gaineratzen ditu. Bertan, xedapen eta proposamen arautzaile guztiak jasotzen dira, Dekretu honen eranskinean, hain zuzen, argitara daitezen.

11.– El Plan incorpora las Normas de Ordenación, en el que se recogen el conjunto de las disposiciones y propuestas a las que el Plan les confiere carácter normativo y que se acompañan como anexo al presente Decreto para su publicación.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko apirilaren 12an egindako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onarturik,

En su virtud, a propuesta del Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 12 de abril de 2005,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.– Debagoieneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen da. Planaren Antolamendurako Arauak Dekretu honen eranskinean daude.

Artículo único.– Se aprueba definitivamente el Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Mondragón-Bergara (Alto Deba), cuyas Normas de Ordenación se incluyen como anexo al presente Decreto.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Lurraldearen Arloko Planak formulatu eta aldatzeko dokumentuak, Plan hau indarrean jartzeko garaian hasierako onarpenik jaso ez badute, Plan honetan bildutako zehaztapenetara egokitu beharko dira, Debagoieneko Eremu Funtzionalari dagokionean.

Primera.– Los documentos de formulación y modificación de los Planes Territoriales Sectoriales que no hayan sido aprobados inicialmente en el momento de la entrada en vigor de este Plan, deberán adaptarse a las determinaciones contenidas en éste en lo que afecten al Área Funcional de Mondragón-Bergara (Alto Deba).

Nolanahi ere, Lurraldearen Zatiko Plan hau indarrean jartzen den garaian indarrean dauden Lurraldearen Arloko Planak honako Plan honetan xedatutakora egokitu beharko dira, Lurraldearen Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen Laugarren Xedapen Gehigarrian jasotakoari dagokionean salbu.

En todo caso, los Planes Territoriales Sectoriales vigentes a la entrada en vigor de este Plan Territorial Parcial se adaptarán a lo dispuesto en el mismo con excepción de lo previsto en la Disposición Adicional Cuarta de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio.

Bigarrena.– Arau subsidiarioak eta hiri-lurzorua mugatzeko proiektuak formulatu, berraztertu edo aldatzeko prozesuetan dauden Debagoieneko Eremu Funtzionaleko udalerrien hirigintza dokumentuak, Plan hau indarrean jartzeko garaian hasierako onarpenik jaso ez badute, Plan honetan bildutako zehaztapenetara egokitu beharko dira.

Segunda.– Los documentos urbanísticos de los municipios pertenecientes al Área Funcional de Mondragón-Bergara (Alto Deba) inmersos en procesos de formulación, revisión o modificación de Planes Generales y Normas Subsidiarias que no hayan sido aprobados inicialmente en el momento de la entrada en vigor de este Plan, deberán adaptarse a las determinaciones contenidas en éste.

Nolanahi ere, indarrean dagoen hiri plangintza orokorra egokitu egin beharko da Plan honetan xedatutakora eta bi urteko epea izango du Plana indarrean jartzen denetik.

En todo caso, el planeamiento urbanístico general municipal vigente deberá de adaptarse a lo dispuesto en este Plan en el plazo de dos años a contar desde su entrada en vigor.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabetera jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor al mes de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko apirilaren 12an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 12 de abril de 2005.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu

El Consejero de Ordenación del Territorio

eta Ingurumen sailburua,

y Medio Ambiente,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen da
aipaturiko eranskina
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Suplemento aparte se publica
el anexo que se cita
(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común