Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

105. zk., 2005eko ekainaren 6a, astelehena

N.º 105, lunes 6 de junio de 2005


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
Ordenación del Territorio y Medio Ambiente
2854
2854

86/2005 DEKRETUA, apirilaren 12koa, Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.

DECRETO 86/2005, de 12 de abril, por el que se aprueba definitivamente el Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Eibar (Bajo Deba).

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen babesean idatzi eta bideratutakoak, otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez behin betiko onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren, otsailaren 12an.

1.– Las Directrices de Ordenación del Territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco redactadas y tramitadas al amparo de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, fueron aprobadas definitivamente mediante Decreto 28/1997, de 11 de febrero, publicado en el Boletín Oficial del País Vasco de 12 de febrero.

Artezpide horietan, lurraldearen zatiko planak, horien artean Debabarreneko Eremu Funtzionalekoa, idazteko esparruak ezartzen dira.

En dichas Directrices se establecen los ámbitos para la redacción de los Planes Territoriales Parciales entre los que se encuentra el Área Funcional de Eibar (Bajo Deba).

Aipatutako Legearen 2. eta 11. artikuluen arabera, lurraldearen zatiko planak nahitaez landu beharreko lurralde antolamendurako tresnak dira. Ildo horretatik, artezpide horien 22. kapituluko 7. atalean, aplikatu beharreko arauei buruzkoan, dioenez, oso garrantzitsua da Lurraldearen Zatiko Planak lehenbailehen formulatzea, aipatutako artezpideen osagarriak izango diren hirigintza- eta lurralde-irizpideak gaineratzeko eta, horrela, udal-esparruko planak doitasun handiagoaz garatu eta lurraldearen arloko planen formulazioan lurralde koherentzia handiagoa ziurtatu ahal izateko.

De conformidad con los artículos 2 y 11 de la referida Ley, los Planes Territoriales Parciales son instrumentos de Ordenación Territorial de necesaria elaboración. En este sentido, el apartado 7 del capitulo 22 de las Directrices, relativo a las Normas de Aplicación, señala que se considera muy importante proceder a la formulación, lo antes posible, de los Planes Territoriales Parciales con objeto de aportar criterios urbanísticos y territoriales complementarios a los de las referidas Directrices que permitan un más ajustado desarrollo de los planes de ámbito municipal y que garanticen una mayor coherencia territorial en la formulación de los Planes Territoriales Sectoriales.

2.– Debabarreneko Eremu Funtzionalari dagokionez, prozesu horri ekiteko, 1992ko uztailaren 13an lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten orduko Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Hirigintza eta Arkitektura Sailak.

2.– En lo relativo al Área Funcional de Eibar (Bajo Deba) este proceso se inició con la suscripción de un Convenio de Cooperación de fecha 13 de julio de 1992 entre los entonces denominados Departamento de Urbanismo y Vivienda del Gobierno Vasco y Departamento de Urbanismo y Arquitectura de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

Gainera, kontuan izan behar da Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planaren lurralde esparruan Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako udalerriak barne hartzen direla. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legearen 13.1. artikuluak Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ematen dio plan hori formulatzeko ekimena.

Por otra parte, habida cuenta que el ámbito de ordenación contenido en el Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Eibar (Bajo Deba) se circunscribe a municipios pertenecientes a los Territorios Históricos de Gipuzkoa y Bizkaia, la Ley de Ordenación del Territorio del País Vasco en su artículo 13.1 otorga la iniciativa para su formulación al Departamento de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente del Gobierno Vasco.

Lurraldearen zatiko plan hau Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 13. artikuluan jasotako formulazio- eta bideratze-prozesuaren emaitza da. Prozesu horrek aurrerapenaren eta hasierako, behin-behineko eta behin betiko onarpenaren faseak bildu ditu, eta toki-korporazioek eta hainbat sailek, bai autonomikoek bai foralek, hartu dute parte horietan.

El presente Plan Territorial Parcial se configura como el resultado de un dilatado proceso de formulación y tramitación previsto en el artículo 13 de la Ley de Ordenación del Territorio, con sus correspondientes fases de Avance, Aprobación Inicial, Provisional y Definitiva en el que han participado las corporaciones locales y los diferentes Departamentos, tanto autonómicos como forales.

3.– Planaren edukiak Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoari erantzuten dio. Aipatutako artikuluak lurraldearen zatiko planek bildu behar dituzten zehaztapenak jasotzen ditu. Planak, gainera, jarduteko hainbat neurri ezarri eta beste hainbeste proposamen egiten ditu, Debabarrenaren erabateko antolamendua lortzea helburu nagusi dutenak, esparru horretan zentzua hartzen duen guztia eskualdearen esparrura eramanez eta, era berean, udal-jarduna ahalbidetuz, bere autonomiatik abiatuta.

3.– El contenido del Plan da respuesta al artículo 12 de la Ley de Ordenación del Territorio que recoge las determinaciones que deben contener los Planes Territoriales Parciales. El Plan establece además una serie de medidas y realiza una serie de propuestas de actuación que buscan, como objetivo primordial, conseguir una ordenación integral del Bajo Deba, propiciando la comarcalización de todo aquello que adquiere sentido en este marco y posibilitando, a su vez, la actuación municipal, desde su propia autonomía.

4.– Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planak ondoko udalerriak barne hartzen ditu: Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze- Placencia de las Armas. Plan horren helburu nagusiak izango dira, batetik ingurumen fisikoari buruz jarrera aktiboa eta konprometituagoa lortzea eta hirigune eta jarduera ekonomikoetarako eremuak transformatzea, eta, bestetik, eremu funtzionalaren garapen iraunkorra bermatzeko 16 urteko denbora-tartean gertatu behar diren eta lurraldean eragina izango duten ekintzak koordinatzea.

4.– El Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Eibar (Bajo Deba), que comprende los términos municipales de Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku y Soraluce-Placencia de las Armas, tiene como objetivos principales conseguir una postura activa y más comprometida con el medio físico y transformar el espacio urbano y la nueva actividad económica coordinando las acciones con incidencia territorial que se deben producir en un horizonte temporal de 16 años para garantizar el desarrollo sostenible del Área Funcional.

5.– Ingurune fisikoa dela eta, lurraldearen zatiko planean jasotzen denez, funtsezkoa da natura-ingurunea babestea eta balioz hornitzea. Hori dela eta, Izarraitz (767 ha) eta Arno (1.054 ha) proposatzen ditu Natura 2000 Sarearen Batasuneko Intereseko Lekuak (BIL) izateko, baita interes naturalistikoko beste eremu batzuk eta beste enklabe interesgarri batzuk ere.

5.– En cuanto al medio físico, el Plan Territorial Parcial considera esencial la tutela y puesta en valor del medio natural por lo que recoge los ámbitos de Izarraitz (767 ha.) y Arno (1.054 ha.) como Lugares de Interés Comunitario (LIC) de la Red Natura 2000 así como diferentes Áreas de Interés Naturalístico y otros enclaves de interés.

6.– Eremu funtzionalaren kokalekuei dagokionez, helburu orokorra Ermua, Eibar eta Soraluze-Placencia de las Armas eremuetan gehiegizko eraikuntza gutxitzea da, itsasertz guneak bultzatzea (Deba eta Mutriku); baita, gutxiago bultzatu nahi bada ere, Elgoibar, Mendaro eta Mallabiako udalerriak ere. Biztanleriaren arloan, bestalde, biztanleriari eutsi nahi zaio. Etxebizitzari dagokionez, 8.519 etxebizitza berri proiektatu dira eta jarduera publikoak hiriguneak berriztatzea, babestea eta birgaitzea du helburu nagusia.

6.– Por su parte, la ordenación de los asentamientos del Área Funcional persigue el objetivo general de disminuir la sobresaturación del ámbito de Ermua, Eibar y Soraluce-Placencia de las Armas, potenciar el ámbito territorial del litoral (Deba y Mutriku) y en menor medida el ámbito territorial de Elgoibar y Mendaro así como Mallabia. En materia de población se pretende su consolidación. En cuanto a vivienda, se proyectan 8.519 nuevas viviendas y la actuación pública se centra fundamentalmente en operaciones de renovación urbana, y de protección y rehabilitación.

7.– Baliabideen eraginkortasunaren eta optimizazioaren irizpide berei jarraituta, lurzorua gorde nahi da ekonomia jardueretarako. Horrenbestez, esku hartze estrategiko publikoak proposatzen dira hainbat lurzoru sortzeko Goitondo-Mallabian (10/15 ha) eta Albitxuri-Elgoibarren (10 ha), baita Itziar-Deba eta Mijoa-Mutriku Industrialdeetan eraikitzeko ere. Horrez gain, hiriguneak berriztatzeko ekimenak Olasope-Elgoibarren, Matsaria-Eibarren eta Alfa-Eibarren ere proposatzen dira.

7.– Con los criterios de eficiencia y optimización de los recursos se pretende asegurar suelo para actividades económicas de forma que se plantean una serie concreta de intervenciones estratégicas públicas de generación de suelo en Goitondo-Mallabia (10/15 ha) y Albitxuri-Elgoibar (10 ha), de edificación con los industrialdeas de Itziar-Deba y Mijoa-Mutriku, y de renovación urbana en Olasope-Elgoibar y Matsaria-Eibar o Alfa-Eibar.

8.– Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan mugatutako lurralde esparruaren barruan, plan honek, gainera, lurraldearen arloko planak integratzen ditu, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek bai Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko sailek sustatutakoak. Batik bat, lurraldearen arloko plan hauek kontuan hartu dira:

8.– Dentro del marco territorial definido por las Directrices de Ordenación del Territorio, este Plan realiza, además, un ejercicio de integración de los diferentes Planes Territoriales Sectoriales promovidos tanto por los diferentes Departamentos de las Administración General de la Comunidad Autónoma como por los Departamentos de las Diputaciones Forales de Gipuzkoa y Bizkaia. Principalmente se han tenido en cuenta los siguientes Planes Territoriales Sectoriales:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra.

– Plan General de Carreteras del País Vasco.

– Bizkaiko eta Gipuzkoako Errepideen Planak.

– Planes de Carreteras de Bizkaia y Gipuzkoa.

– EAEko Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Energía Eólica en la CAPV.

– EAEko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de la Red Ferroviaria en la CAPV.

– EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Ordenación de Márgenes de los Ríos y Arroyos de la CAPV.

– EAEko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Zonas Húmedas de la CAPV.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Protección y Ordenación del Litoral de la CAPV.

– EAEko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial de Creación Pública de Suelo para Actividades Económicas y de Equipamientos Comerciales de la CAPV.

– EAEko Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Promoción Pública de Vivienda de la CAPV.

– EAEko Nekazaritza eta Basozaintza Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial Agroforestal de la CAPV.

– EAEko Kultura-ondarea Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Patrimonio Cultural de la CAPV.

9.– Planak Antolamendurako Arauak gaineratzen ditu. Bertan, xedapen eta proposamen arautzaile guztiak jasotzen dira, Dekretu honen eranskinean, hain zuzen, argitara daitezen.

9.– El Plan incorpora las Normas de Ordenación, donde se recoge el conjunto de las disposiciones y propuestas a las que el Plan les confiere carácter normativo y que se acompañan como anexo al presente Decreto para su publicación.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko apirilaren 12an egindako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onarturik,

En su virtud, a propuesta del Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 12 de abril de 2005,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.– Debabarreneko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen da. Plan horren Antolamendurako Arauak Dekretu honen eranskinean daude.

Artículo único.– Se aprueba definitivamente el Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Eibar (Bajo Deba) cuyas Normas de Ordenación se incluyen como anexo al presente Decreto.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Lurraldearen arloko planak formulatu eta aldatzeko dokumentuek, plan hau indarrean jartzeko garaian hasierako onarpenik jaso ez badute, plan honetan bildutako zehaztapenetara egokitu beharko dira, Debabarreneko Eremu Funtzionalari dagokionean.

Primera.– Los documentos de formulación y modificación de los Planes Territoriales Sectoriales que no hayan sido aprobados inicialmente en el momento de la entrada en vigor de este Plan, deberán adaptarse a las determinaciones contenidas en éste en lo que afecten al Área Funcional de Eibar (Bajo Deba).

Nolanahi ere, Lurraldearen Zatiko Plan hau indarrean jartzen den garaian indarrean dauden Lurraldearen Arloko Planak honako Plan honetan xedatutakora egokitu beharko dira, Lurraldearen Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen Laugarren Xedapen Gehigarrian jasotakoari dagokionean salbu.

En todo caso, los Planes Territoriales Sectoriales vigentes a la entrada en vigor de este Plan Territorial Parcial se adaptarán a lo dispuesto en el mismo con excepción de lo previsto en la Disposición Adicional Cuarta de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco.

Bigarrena.– Arau subsidiarioak eta hiri-lurzorua mugatzeko proiektuak formulatu, berraztertu edo aldatzeko prozesuetan dauden Debabarreneko Eremu Funtzionaleko udalerrien hirigintza dokumentuek, plan hau indarrean jartzeko garaian hasierako onarpenik jaso ez badute, plan honetan bildutako zehaztapenetara egokitu beharko dira.

Segunda.– Los documentos urbanísticos de los municipios pertenecientes al Área Funcional de Eibar (Bajo Deba) inmersos en procesos de formulación, revisión o modificación de Planes Generales y Normas Subsidiarias que no hayan sido aprobados inicialmente en el momento de la entrada en vigor de este Plan, deberán adaptarse a las determinaciones contenidas en éste.

Nolanahi ere, indarrean dagoen hiri plangintza orokorra egokitu egin beharko da plan honetan xedatutakora eta bi urteko epea izango du plana indarrean jartzen denetik.

En todo caso, el planeamiento urbanístico general municipal vigente deberá de adaptarse a lo dispuesto en este Plan en el plazo de dos años a contar desde su entrada en vigor.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabetera jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor al mes de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko apirilaren 12an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 12 de abril de 2005.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu

El Consejero de Ordenación del Territorio

eta Ingurumen sailburua,

y Medio Ambiente,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen da
aipaturiko eranskina
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Suplemento aparte se publica
el anexo que se cita
(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común