Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

92. zk., 2005eko maiatzaren 18a, asteazkena

N.º 92, miércoles 18 de mayo de 2005


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Euskal Herriko Unibertsitatea
Universidad del País Vasco
2469
2469

ERABAKIA, 2005eko martxoaren 14koa, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluarena, Barne Antolaketa eta Jardunbiderako Arautegia onartzeko dena.

ACUERDO de 14 de marzo de 2005, del Consejo Social de la Universidad del País Vasco, por el que se aprueba su Reglamento interno de Organización y Funcionamiento.

María Pilar Elorrieta Santos, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren Idazkari Nagusia, naizen honek ondokoa

María Pilar Elorrieta Santos, Secretaria General del Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea,

ZIURTATUKO DUT:
CERTIFICA:

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, bere laurogeita hemeretzigarren bileran, bi mila eta bosteko martxoaren hamalauan, jarraian ageri duen erabakia onetsi du, Aztergaien Zerrendako bigarren gaiari buruz (Gizarte-Kontseiluaren Arautegia):

Que el Pleno del Consejo Social en su sesión nonagésimo novena celebrada el 14 de marzo de 2005 adoptó el acuerdo siguiente en relación con el punto dos del Orden del Día. Reglamento del Consejo Social:

«Gizarte Kontseiluaren Arautegi Aldaketarako Batzordeak arautegia berrikusi du ondokoetara egokitzeko asmoz: abenduaren 21eko Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikora (ULO), otsailaren 25eko Euskal Unibertsitate Sistemaren 3/2004 Legera (EUSL) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak argitaratzeko den abenduaren 23ko 322/2003 Dekretura.

«La Comisión para la revisión del Reglamento del Consejo Social ha revisado el Reglamento con el objeto de adaptarlo a la Ley Orgánica 6/2001, de 21 de diciembre, de Universidades (LOU), a la Ley 3/2004, de 25 de febrero, del Sistema Universitario Vasco (LSUV), y al Decreto 322/2003, de 23 de diciembre, que publica los Estatutos de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Aipatu arauetako bakoitzaren maila kontuan hartuta, berrikuspena egitean ULOri eman zaio beste bien gaineko lehentasuna; eta ULO eta EUSL arauei estatutuen gainekoa.

Atendido el rango normativo de cada una de las normas señaladas, ha prevalecido en la revisión la LOU sobre las otras dos y la LOU y la LSUV sobre los Estatutos.

ULOk, zioen azalpenean, lotu egin ditu batetik unibertsitateen autonomia eta bestetik unibertsitatea sustatu eta finantzatzen duen sozietateari kontuak eman beharra. Halaber, esparru horretan, argi bereizten ditu gobernu, ordezkaritza, kontrol eta aholkularitzarako eginkizunak, horietariko bakoitza unibertsitateko egitura barruko organo jakin bati emanez eta sozietatearen eta unibertsitatearen arteko partaidetza eta aldi bereko erantzukizunen eskemak eginez.

La LOU en su Exposición de Motivos ha vinculado autonomía universitaria con rendición de cuentas a la Sociedad que impulsa y financia la Universidad y ha establecido en este marco una nítida distinción entre las funciones de gobierno, representación, control y asesoramiento, correspondiendo cada una de éstas a un órgano distinto en la estructura de la Universidad, con esquemas de coparticipación y corresponsabilidad entre Sociedad y Universidad.

EUSLk, bestalde, Gizarte Kontseiluaren eginkizunak berregituratu ditu, sozietateak unibertsitate politikaren helburuak zehaztean duen parte hartzeari garrantzi handiagoa emanez baina Legeak unibertsitateko beste organo batzuei emandakoak kaltetu gabe.

La LSUV ha procedido a una reestructuración de las funciones del Consejo Social dando mayor relevancia a las de participación de la Sociedad en la definición de los objetivos de la política universitaria, sin menoscabo de las que la Ley atribuya a otros órganos de la Universidad.

Horrela, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseilua unibertsitateko organo gisa finkatu da, hau da, Euskal Herriko gizarteari unibertsitatearen gobernuan parte hartzeko aukera ematen dion organo gisa.

Queda definido así el Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea como el órgano de la Universidad a través del cual la sociedad vasca participa en el gobierno de aquélla.

EUSLaren 76.1. artikuluak xedatutakoaren arabera, Gizarte Kontseiluak barne antolaketa eta jardunbiderako arautegia izango du; arautegi hau onetsi ostean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

El artículo 76.1 de la LSUV dispone que el Consejo Social se dotará de un reglamento interno de organización y funcionamiento, que una vez aprobado será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco.

Gizarte Kontseiluaren arautegia indarreko arautegira egokitu duen batzordeak zorrotz berrikusi du Kontseiluaren eskumenen katalogoa, betiere urte hauetan guztietan zehar bere jarduerak arautu dituzten jardunbiderako arauak mantenduz. Horrela, egokitzat jo dira.

La Comisión que ha desarrollado los trabajos de adaptación del Reglamento del Consejo Social a la normativa vigente ha incidido de manera especial en la revisión del catálogo de competencias del Consejo, manteniendo las normas de funcionamiento que a lo largo de estos años han regulado sus actividades y se han mostrado adecuadas.

Hori dela bide, eta Arautegia Berrikusteko Batzordearen proposamena kontuan hartuta, Gizarte Kontseiluak 2005eko martxoaren 14an egindako Osoko Bilkuran hurrengo erabakia hartu da.

En su virtud, el Pleno del Consejo Social, a propuesta de la Comisión para la revisión del Reglamento, en su reunión de 14 de marzo de 2005, adopta el siguiente

ERABAKIA:
ACUERDO:

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren barne antolaketa eta jardunbiderako arautegia onetsi da eta eranskin gisa ematen da erabaki honekin batera.»

Aprobar el Reglamento interno de Organización y Funcionamiento del Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, que se incorpora como anexo al presente acuerdo.»

Eta horrela ager dadin, Akta oraindik onetsi gabe dagoela ohartarazirik, ziurtagiri hau eman dut Kontseiluburuaren aginduz, eta berak ontzat eman du, Bilbaon, bi mila eta bosteko martxoaren hamazazpian.

Y para que conste, con la reserva de que el Acta todavía no ha sido aprobada, expido la presente, de orden y con el visto bueno del Presidente, en Bilbao a diecisiete de marzo de dos mil cinco.

Idazkari nagusia,

La Secretaria General,

M. PILAR ELORRIETA SANTOS.

M.ª PILAR ELORRIETA SANTOS.

O.E.

V.º B.º

Kontseiluburua,

El Presidente,

JOSÉ MENDIA URKIOLA.

JOSÉ MENDIA URKIOLA.

GIZARTE KONTSEILUAREN ERREGELAMENDUA
I. TITULUA
KONTZEPTUA, EGOITZA, ESKUMENAK
REGLAMENTO DEL CONSEJO SOCIAL
TÍTULO I
CONCEPTO, SEDE, COMPETENCIAS

1. artikulua.– Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseilua unibertsitateko organo bat da euskal gizarteak Euskal Herriko Unibertsitatearen gobernu eta zuzendaritzak parte hartzea bermatzen duena.

Artículo 1.– El Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea es el órgano universitario que garantiza la participación de la sociedad vasca en el gobierno y dirección de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2. artikulua.– Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak Unibertsitateen Lege Organikoak, Euskal Herriko Unibertsitate Sistemaren Legeak, Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuek, erregelamendu honek eta aplikagarri diren gainerako lege-xedapenek ezarritakoaren arabera betetzen ditu bere zereginak.

Artículo 2.– El Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea desarrolla sus funciones de acuerdo con lo establecido en la Ley Orgánica de Universidades, la Ley del Sistema Universitario del País Vasco, los Estatutos de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, el presente Reglamento y las demás disposiciones legales que le sean de aplicación.

3. artikulua.– Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak Bilbaon du bere egoitza. Gizarte Kontseiluak egoitzak Donostia-San Sebastianen eta Vitoria-Gasteizen ezarri ahal izango ditu.

Artículo 3.– El Consejo Social de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea tiene su sede en Bilbao. El Consejo Social podrá establecer sedes en Donostia-San Sebastián y en Vitoria-Gasteiz.

4. artikulua.– Euskara sustatuko da Gizarte Kontseiluaren esparruan. Gizarte Kontseiluak ematen dituen ebazpen guztiak, bai eta egintza, jakinarazpen edota administrazio-komunikazio guztiak ere, euskaraz eta gaztelaniaz idatziko dira. Halaber, aukera emango da Gizarte Kontseiluaren ekintza eta bilera guztietan hizkuntza bat zein bestea erabiltzeko, eta horretarako beharrezkoak diren baliabide tekniko eta materialak ezarriko dira.

Artículo 4.– Se potenciará el uso del Euskera en el ámbito de este Consejo Social. Toda resolución oficial que emane de este Consejo Social, así como todo acto, notificación o comunicación administrativa del mismo, se redactará en euskera y en castellano. Asimismo se posibilitará el uso indistinto de ambas lenguas en todos los actos y reuniones de este Consejo Social, para lo cual se le proveerá de cuantos medios técnicos y materiales sean precisos.

5. artikulua.– Gizarte Kontseiluaren eskumenak Euskal Unibertsitate Sistemaren Legearen 70. artikuluan eta bat datozenetan ezarritakoak dira, eta zehazki honako hauek:

Artículo 5.– Son competencias del Consejo Social las señaladas en el artículo 70 y demás concordantes de la Ley del Sistema Universitario Vasco, y en concreto las siguientes:

1.– Gizartea, bere antolakundeak eta bera ordezkatzen duten erakundeak Unibertsitatearen helburuak ezartzen parte hartzera sustatzea, gizartearen interesetara egokitzeko, eta, halaber, unibertsitate jardueren finantzaketan eta babesean parte hartzera sustatzea. Halaber, Gizarte Kontseiluari dagokio Unibertsitatearen eta gizarte-erakunde eta udalen arteko elkarlanerako moduak sustatzea.

1.– Fomentar la participación de la Sociedad, sus organizaciones y entidades representativas en el establecimiento de los objetivos de la Universidad para su adecuación a los intereses sociales, así como en la financiación y en el patrocinio de las actividades universitarias. Le corresponde también promover fórmulas de colaboración mutua entre la Universidad y las entidades sociales y corporaciones representativas.

2.– Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluari edota unibertsitateen arloan eskumena duen sailari proposatzea titulu ofizialak edo Autonomia Erkidegoak aitortuak lortzera bideratutako irakaskuntzak ezartzea, aldatzea edo kentzea eta, era berean, unibertsitate-irakastegiak edo ikerketa-institutuak sortzea, aldatzea edo kentzea edota irakastegiak edo ikerketa-institutuak Unibertsitateari atxikitzea edo Unibertsitatetik banantzea.

2.– Proponer al Consejo de Gobierno de la Universidad y/o al Departamento competente en materia de universidades la implantación, modificación o supresión de enseñanzas conducentes a la obtención de títulos oficiales o reconocidos por la Comunidad Autónoma, así como la creación, modificación o supresión de centros docentes universitarios o de institutos de investigación, o la adscripción o desadscripción a la Universidad de centros docentes o de investigación.

3.– Unibertsitatearen eta beste erakunde publiko zein pribatuen arteko lankidetza sustatzea, ikasleen prestakuntza osatzeko eta horiek lan-merkatuan sartzea errazteko, baita tituludunak laneratzea errazteko ere.

3.– Promover la colaboración entre la Universidad y otras entidades públicas o privadas con el fin de completar la formación del alumnado y facilitar su acceso al mercado de trabajo, así como el de las tituladas y el de los titulados.

4.– Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak proposatuta, eta Unibertsitate Koordinaziorako Kontseiluaren txostenaren ondoren, ikasleek Unibertsitatean aurreratzeko eta irauteko arauak onestea, ikasketa ezberdinen ezaugarriei erantzunda, diskriminazioak alde batera uzteko.

4.– Aprobar, a propuesta del Consejo de Gobierno de la Universidad y previo informe del Consejo de Coordinación Universitaria, las normas de progreso y permanencia del alumnado en la Universidad, atendidas las características de los diferentes estudios, de manera que se eviten las discriminaciones.

5.– Gobernu Kontseiluak Unibertsitaterako egindako aurrekontua eztabaidatu eta, hala badagokio, onestea, edo berriz egitera itzultzea, ez onartzearen arrazoia emanda.

5.– Debatir y, en su caso, aprobar el presupuesto de la Universidad elaborado por su Consejo de Gobierno o devolverlo para su reelaboración motivando su rechazo.

6.– Unibertsitatearen urteko kontuak onestea. Kontuak aurreko ekitaldiko aurrekontuaren kitapen ikuskatuak, ekitaldi ekonomikoaren egoeraren balantzeak eta ekonomi memoriak osatuko dituzte. Halaber, bestelako erakundeen urteko kontuak onestea, baldin eta Euskal Herriko Unibertsitateak bere kapitalean, ondare-funtsean edo zuzendaritza-organoetan gehiengo partaidetza badu, eta hori ez da eragozpen izango erakunde horiek, beren nortasun juridikoaren arabera, bete behar duten merkataritza legedia edo bestelako legedia betetzeko.

6.– Aprobar las cuentas anuales de la Universidad, consistentes en la liquidación auditada del presupuesto del ejercicio anterior, el balance de situación del ejercicio económico y la memoria económica, así como aprobar también las cuentas anuales de las entidades en las que la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea tenga participación mayoritaria en el capital, fondo patrimonial equivalente o en sus órganos de dirección, y sin perjuicio de la legislación mercantil u otra a las que dichas entidades puedan estar sometidas en función de su personalidad jurídica.

7.– Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak proposatuta, Unibertsitatearena ez den nortasun juridikoa duten erakundeak eratzea, aldatzea edo deuseztatzea onestea, unibertsitatearen xedeak sustatzeko eta bideratzeko, partzuergo modura nahiz zuzenbide publikoko erakunde, fundazio, elkarte, sozietate zibil edo merkataritza-sozietate edo zuzenbideak baimendutako beste edozein sozietate modura, eta xede berari begira Unibertsitateak beste erakunde publiko eta pribatuetan parte hartzea onestea.

7.– Aprobar, a propuesta del Consejo de Gobierno de la Universidad la constitución, modificación o supresión de entidades con personalidad jurídica diferente a la de la Universidad, para la promoción y desenvolvimiento de los fines de la misma, bajo la forma de consorcio, entidad de derecho público, fundación, asociación, sociedad civil o mercantil, o cualquier otra permitida en derecho, y aprobar para la misma finalidad la participación de la Universidad en otras entidades, públicas o privadas.

8.– Unibertsitateen arloan eskumena duen sailari hitzarmenak sinatzea proposatzea, beren onespenerako, Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren txostena egin ondoren, unibertsitateari atxikitzeko, unibertsitate institutu gisa, erakundeak edo ikerketa-zentroak edo sormen artistikoko zentroak, baita irakastegiak atxikitzeko ere, batzuk nahiz besteak titulartasun publikokoak zein pribatuak izan.

8.– Proponer al Departamento competente en materia de universidades, para su aprobación, la suscripción de convenios previo informe del Consejo de Gobierno de la Universidad, para la adscripción a ésta, como institutos universitarios, de instituciones o centros de investigación o de creación artística, así como la adscripción de centros docentes, en uno y otro caso de titularidad pública o privada.

Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposatuta, lankidetzaren ondoriozko jarduerengatik Unibertsitateari dagozkion izaera ekonomikoko eskubideak onestea.

Aprobar a propuesta del Consejo de Gobierno de la Universidad los derechos de carácter económico correspondientes a la Universidad por las actividades resultantes de los convenios.

Sail eskudunak onetsi ondoren, Unibertsitateak dagokion hitzarmena egin ahal izango du.

Una vez otorgada la aprobación por el Departamento competente, la Universidad podrá formalizar el correspondiente convenio.

Atxikipenak estatutuen 210. artikuluaren 2 idatz-zatian ezarritako baldintzak bete beharko ditu, eta aurrekontuaren eta irakasleriaren arloan artikulu beraren 3 idatz-zatian xedatutakoari egokitu beharko du.

La adscripción deberá cumplir los requisitos establecidos en el apartado 2 del artículo 210 de los Estatutos y ajustarse en materia presupuestaria y de profesorado a lo dispuesto en el apartado 3 del mismo artículo.

Atxikipena bertan behera uzteko, lehenengo idatz-zatian aurreikusitako izapidetzari jarraituko zaio.

Para proceder a la desadscripción se seguirá la tramitación prevista en el párrafo primero.

9.– Ikasleei bekak, laguntzak eta kredituak emateko politika antolatzea, hala badagokio, eta tasa akademikoen ordainketa osotik edo zati batetik salbuesteko modalitateak ezartzea.

9.– Instrumentar, en su caso, una política de becas, ayudas y créditos al alumnado y establecer modalidades de exención total o parcial del pago de tasas académicas.

10.– Gobernuak ezarritako mugen barruan, Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposatuta eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren egiaztapenaren ondoren, unibertsitate-irakasleei ordainsari osagarriak ematea erabakitzea, izaera bereziz eta banakakoaz eta irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa-mailako merezimenduak kontuan hartuta.

10.– Dentro de los límites fijados por el Gobierno, a propuesta del Consejo de Gobierno de la Universidad y previa certificación de la Agencia de Evaluación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco, acordar la asignación de retribuciones adicionales al profesorado universitario con carácter singular e individual y en atención a méritos docentes, investigadores y de gestión.

11.– Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposatuta, bere hainbat urtetarako inbertsio programa onestea.

11.– Aprobar, a propuesta del Consejo de Gobierno de la Universidad, el programa plurianual de inversiones de ésta.

12.– Onestea, prezio publikoak aplikatu beharreko urteko aurrekontuekin batera, titulu ofizialak lortzera bideratuta ez dauden ikasketetarako prezio publikoak eta gainerako eskubideak, hala nola, irakaskuntza propioak, barne hartuta Autonomia Erkidegoak aitortutako titulazioak eta diplomak, espezializazio ikastaroak eta titulu ofizialak lortzera bideratuta ez dauden unibertsitate-mailako bestelako prestakuntza jarduerak.

12.– Aprobar junto con los presupuestos anuales en los que se deban aplicar, los precios públicos y demás derechos para estudios no conducentes a títulos oficiales, como son las enseñanzas propias, incluidas las titulaciones o diplomas reconocidos por la Comunidad Autónoma, los cursos de especialización y las demás actividades de formación universitaria no conducentes a títulos oficiales.

13- Gastu arruntak kapital gastuetara transferitzea erabakitzea, Eusko Jaurlaritzaren baimena jaso ondoren, eta kapital gastuak beste edozein kapitulutara transferitzea, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legean aurreikusitakoari jarraiki.

13.– Acordar las transferencias de gastos corrientes a gastos de capital y, previa autorización del Gobierno Vasco, las transferencias de gastos de capital a cualquier otro capítulo, de acuerdo con lo previsto en la Ley del Sistema Universitario Vasco.

14.– Unibertsitatearen izaera ekonomikoko jarduerak eta bere zerbitzuen errendimendua gainbegiratzea.

14.– Supervisar las actividades de carácter económico de la Universidad y el rendimiento de sus servicios.

15.– Errektorearekin batera, eta horrek proposatuta, erabakitzea Unibertsitatearen gerentzia nork beteko duen. Errektoreak izendatuko du.

15.– Acordar con la Rectora o el Rector, y a propuesta de la misma o del mismo, la persona que ocupará la gerencia de la Universidad que será nombrada por aquélla o aquél.

16.– Bere aurrekontua egin eta onestea, eta beraren urteko kitapena onestea, baita bere urteroko kontuak osatzen dituzten gainerako dokumentuak ere; hori ez da eragozpen izango, hala ere, Autonomia Erkidegoak Unibertsitatearen aurrekontua garatu eta egikaritzeko ezartzen dituen arauak eta prozedurak betetzeko, eta ez da eragozpen izango, halaber, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egiten duen fiskalizaziorako.

16.– Elaborar y aprobar su propio presupuesto y aprobar la liquidación anual del mismo y los demás documentos que constituyan sus cuentas anuales, todo ello de acuerdo con las normas y procedimientos que establezca la Comunidad Autónoma para el desarrollo y ejecución del presupuesto de la Universidad, y sin perjuicio de la fiscalización pertinente por el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

Aurrekontuak Gizarte Kontseiluaren Idazkaritza Nagusiari eta Lehendakaritzari bere eginkizunak behar bezala betetzeko bitarteko material eta langileria-arloko bitarteko nahikoak emateko beharrezko kontu-sailak sartu beharko ditu.

El presupuesto deberá incluir las partidas necesarias para dotar a la Presidencia y a la Secretaría General del Consejo Social de los medios materiales y de personal suficientes para el adecuado cumplimiento de sus funciones.

17.– Hala badagokio, Estatuko Gobernuari proposatzea atzerrian Unibertsitatearen mendeko irakastegiak sortzea eta kentzea, horietan Estatu osoan baliozkoak diren izaera ofizialeko unibertsitate-tituluak lortzeko irakaskuntzak eman ditzaten.

17.– Proponer, en su caso, al Gobierno del Estado, la creación y supresión de centros docentes dependientes de la Universidad sitos en el extranjero, que impartan enseñanzas conducentes a la obtención de títulos universitarios de carácter oficial y validez en todo el territorio del Estado.

18.– Unibertsitateen arloan eskumena duen sailaren baimena eskuratu ondoren, onestea jabari publikoko ondasunen desafektazioa, higiezinak eta aparteko balioko higigarriak eta, hala badagokio, Unibertsitateko organo eskudunek horien antolamendurako erabakitako egintzena, eta antolamendu-egintzen emaitza zein xedetara esleitu behar den finkatzea.

18.– Aprobar, previa autorización del Departamento competente en materia de Universidades, la desafectación de los bienes de dominio público, inmuebles, y muebles de extraordinario valor y, en su caso, la de los actos de disposición de los mismos acordados por los órganos competentes de la Universidad, y fijar los fines a los que ha de ser asignado el producto de los actos de disposición.

19.– Administrazio publikoei aplikagarri zaien araudian aurreikusitakoari jarraiki, Unibertsitateko organo eskudunek erabakitzen duten ondare higiezinak eta aparteko balioko higigarriak erosi, antolatu eta kudeatzeko prozedurak eta gehienezko mugak onestea.

19.– Aprobar, con sujeción a lo previsto en la normativa aplicable a las Administraciones Públicas, los procedimientos y límites máximos para los actos de adquisición, disposición y gestión de bienes patrimoniales inmuebles, y muebles de extraordinario valor, que acuerden los órganos competentes de la Universidad.

20.– Unibertsitateari egiten zaizkion legatu, lagapen eta dohaintzak onartzea erabakitzea.

20.– Acordar la aceptación de legados, cesiones y donaciones que se hagan a la Universidad.

21.– Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluan parte osatu behar duten Gizarte Kontseiluko hiru kideak izendatzea.

21.– Designar a los tres miembros del Consejo Social que deban formar parte del Consejo de Gobierno de la Universidad.

22.– Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluaren eta Gizarte Kontseiluaren artean sortzen diren eskumen-gatazketarako Bitariko Batzordean parte hartu behar duten bi kideak izendatzea.

22.– Designar a los dos miembros que deban formar parte de la Comisión Mixta para los conflictos de atribuciones que surjan entre el Consejo de Gobierno de la Universidad y el Consejo Social.

23.– Unibertsitate Irakaskuntza Publikoaren Koordinazio Kontseiluan parte hartu behar duten Gizarte Kontseiluko bi kideak izendatzea.

23.– Designar a los dos miembros del propio Consejo Social que deban formar parte del Consejo de Coordinación de la Enseñanza Pública Universitaria.

24.– Azkenik, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeak, unibertsitateei buruzko oinarrizko legediak edo Unibertsitatearen estatutuek aitortzen dizkioten eskumenak izango ditu.

24.– Por último, tendrá las competencias que le atribuyen la Ley del Sistema Universitario Vasco, la legislación básica sobre Universidades o los Estatutos de la Universidad.

II. TITULUA
KONTSEILARIEN ESKUBIDE
ETA BETEBEHARRAK
TÍTULO II
DE LOS DERECHOS Y DEBERES
DE LAS CONSEJERAS Y DE LOS CONSEJEROS

6. artikulua.– Kontseilariek honako eskubide hauek izango dituzte:

Artículo 6.– Las Consejeras y los Consejeros tendrán los siguientes derechos:

a) Lehendakaritzaren bitartez, Unibertsitatearengandik nahiz Administrazio Publikoarengandik beren zereginak betetzeko beharrezkoak dituzten datuak eta dokumentuak lortzeko eskubidea.

a) Obtener los datos y documentos necesarios para el ejercicio de sus funciones y solicitar, a través de la Presidencia, los datos y documentos precisos, tanto de la Universidad como de la Administración Pública.

b) Kontseiluaren batzordeek garatzen dituzten gai eta azterketei buruzko dokumentazio eta informazioa eskuratzeko eskubidea, baita Gizarte Kontseiluaren beraren akten ziurtagiriak jasotzeko ere.

b) Obtener la documentación y la información de los temas o estudios que desarrollen las Comisiones del Consejo, así como certificaciones de las actas del propio Consejo Social.

c) Proposamenak eta iradokizunak aurkezteko eskubidea, horiek gai-zerrendan sartzeko, Osoko Bilkuran erabakiak hartzeko edota gai jakin bat Batzordean aztertzeko.

c) Presentar propuestas y sugerencias para su inclusión en el orden del día, así como para la adopción de acuerdos por el Pleno o para el estudio de una determinada materia en Comisión.

d) Egokitu lekizkiekeen dietak, konpentsazioak eta bestelako kalte-ordain kontzeptuak jasotzeko eskubidea, dela bilkuretara joategatik edo joan etorriengatik, dela, hala badagokio, bestelako funtzio bereziak aldi batez edo era iraunkorrean egiteagatik, baldin eta Osoko Bilkurak edo Lehendakaritzak agintzen badizkiete eta Osoko Bilkurak aurrez horren berri izan badu, hori guztia urteko aurrekontuan zehaztutako esparru ekonomikoaren barruan.

d) Percibir las dietas, compensaciones y otros conceptos indemnizatorios que pudieran corresponderles, por asistencia a las sesiones y desplazamientos y, en su caso, por el ejercicio de otras funciones específicas, sean permanentes o temporales, que les sean encomendadas por el Pleno o por la Presidencia, previo conocimiento del Pleno, todo ello en el marco económico definido en el Presupuesto anual.

e) Kontseiluaren ordezkari gisa jarduteko eskubidea, Kontseiluak agindutako egintzetan, hori eragozpen izan gabe Lehendakaritzari dagokion ordezkaritzaren atribuzio orokorrerako.

e) Ostentar, en cuantos actos hayan sido comisionados por el Consejo, la representación de éste, sin perjuicio de la atribución general de representación que corresponde a la Presidencia.

f) Gutxienez 48 orduko aurrerapenaz bileretarako deialdiaren berri izatea, gai-zerrenda barne, eta aldi berean gai-zerrendako gaiei buruzko dokumentu eta informazioa eskuratzea.

f) Conocer con una antelación mínima de 48 horas, la convocatoria conteniendo el orden del día de las reuniones y tener a su disposición en el mismo plazo los documentos e información sobre los temas que figuren en él.

g) Botoa emateko eskubidea erabiltzea, eta boto partikularra ematea, baita beren botoaren zentzua eta botoa justifikatzeko arrazoiak adieraztea ere. Bozketetan ezin izango dira abstenitu Gizarte Kontseiluko kide direnek, agintari edo Administrazio publikoen zerbitzurako langile izaera dela-eta.

g) Ejercer su derecho al voto y formular su voto particular, así como expresar el sentido de su voto y los motivos que los justifican. No podrán abstenerse en las votaciones quienes tengan la condición de miembros del Consejo Social por su cualidad de autoridades o personal al servicio de las Administraciones Públicas.

h) Galderak eta eskariak egitea.

h) Formular ruegos y preguntas.

7. artikulua.– Kontseilarien betebeharrak honako hauek dira:

Artículo 7.– Son deberes de las Consejeras y de los Consejeros:

a) Osoko Bilkurako eztabaidetara joatea eta zein batzordetarako izendatuak izan diren, horietan parte hartzeko betebeharra dute.

a) Asistir a los debates de las sesiones del Pleno y formar parte de las Comisiones para las que hayan sido designados.

b) Legozkiekeen bateraezintasunei buruzko arauak betetzea beti. Zehazki, ezin izango dituzte aldi berean bete kontseilari kargua eta Unibertsitateak obrak, zerbitzuak eta horniketak esleitu dizkion erakundeetako zuzendaritza karguak bete, ez beraiek ezta tartekatutako pertsona baten bidez ere; halaber, ezin izango dituzte bete Unibertsitateak ehuneko hamarretik gorako partaidetza duen erakundeetako zuzendaritza-karguak ere.

b) Observar en todo caso las normas sobre incompatibilidades que pudieran afectarles. En particular, no podrán simultanear el cargo de Consejera o Consejero con el desempeño por sí o por persona interpuesta, de cargos directivos en entidades a las que la Universidad adjudique obras, servicios y suministros, ni tampoco con la participación superior al diez por ciento.

c) 6. artikuluaren a), b) eta c) hizkietan araututako eskubideak, beti ere, idatziz eta Kontseiluaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez beteko dira.

c) Los derechos regulados en las letras a), b) y c) del artículo 6 se ejercitarán, en todo caso, por escrito y a través de la Secretaría General del Consejo.

8. artikulua.– Bateraezintasunen ondorioetarako, Gizarte Kontseilurako ordezkariak izendatzen dituzten organo eta erakunde guztiek dagokien izendapenean ziurtatu egin beharko dute izendatutako pertsona ez dagoela erasaten dioten bateraezintasun-kasuetakoren batean sartuta.

Artículo 8.– A los efectos de las incompatibilidades, todos los órganos y entidades que designen representantes en el Consejo Social acreditarán en la designación correspondiente que la persona designada no se halla incursa en ninguna de las incompatibilidades legales que le puedan afectar.

9. artikulua.– 1.– Kontseilari izaera galdu egiten da:

Artículo 9.– 1.– La pérdida de la condición de Consejera o de Consejero se produce:

a) Heriotzarengatik, dimisioagatik edota bat-batean gertatutako bateraezintasunagatik.

a) Por fallecimiento, dimisión o incompatibilidad sobrevenida.

b) Indarrean den araudian eta erregelamendu honetan aurreikusitako arrazoiengatik eta eran erabakita kargua uzteagatik. Kargu-uztea behar bezala arrazoitu beharko da, eta dagokion aldizkari ofizialean argitaratu, edo Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian fede-emanez ziurtatu.

b) Por cese acordado por los motivos y en la forma previstos en la normativa vigente y en este Reglamento. El cese habrá de estar debidamente fundado y publicado en el Boletín Oficial correspondiente o acreditado fehacientemente ante la Secretaría General del Consejo.

c) Kargu publikorako gaitasungebetzea edo etendura dakarren epailearen erabaki irmoaren ondorioz.

c) Por decisión judicial firme que conlleve la inhabilitación o suspensión para cargo público.

d) Unibertsitate-komunitatea osatzen duten kideei dagokienez, beren izendapena arrazoitzen duen kargua uzteagatik.

d) En el caso de los miembros pertenecientes a la comunidad universitaria, por cese en el cargo que fundamenta su designación.

2.– Hautapen gorputz, sindikatu eta enpresa elkarteen hauteskunde prozesuek ez dute inoiz ere izendapen prozesu berri bat irekitzea ekarriko harik eta lehendik izendatutakoen legealdia amaitzen ez den arte.

2.– Los procesos electorales de los cuerpos electivos, Sindicatos y Asociaciones empresariales no conllevarán en ningún caso la apertura de un nuevo proceso de designaciones hasta que no finalice el mandato de los anteriormente designados.

3.– Bi bilera jarraikitara edo jarraian izan ez diren hiru bileratara arrazoirik gabe huts egitea arrazoi bat izango da Osoko Bilkurak derrigorrez azter dezan egokia den kontseilaria izendatu zuen agintari, organo edo hautapen gorputzari kargu-uztea proposatzea. Ondorio bera sortuko du hamabi hilabeteko epean egindako bilkuren erdia baino gehiagotara huts egin izanak, huts egite horiek justifikatuak izanda ere.

3.– La inasistencia no justificada a dos reuniones consecutivas o a tres discontinuas a lo largo del año será causa para que el Pleno examine preceptivamente la conveniencia de proponer el cese a la autoridad, órgano o cuerpo electivo que designó a la Consejera o al Consejero. El mismo efecto surtirá la inasistencia a más de la mitad de las sesiones celebradas en un período de doce meses, aunque las ausencias fueren justificadas.

4.– Osoko Bilkurak bateraezintasun zioan den kontseilariaren kargu-uztea proposatuko dio kontseilaria izendatu zuen agintari, organo edo hautapen gorputzari, baldin eta bateraezintasuna gertatzen denetik hilabete bateko epean kontseilariak ez badu aukera bat edo bestea hautatu.

4.– El Pleno propondrá el cese de la Consejera o del Consejero incurso en causa de incompatibilidad a la autoridad, órgano o cuerpo electivo que lo hubiere designado, si en el plazo de un mes desde que concurra la incompatibilidad aquélla o aquél no hubiere ejercitado la opción correspondiente entre uno y otro puesto.

III. TITULUA
GIZARTE KONTSEILUAREN ANTOLAMENDUA
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
TÍTULO III
DE LA ORGANIZACIÓN DEL CONSEJO SOCIAL
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

10. artikulua.– Gizarte Kontseiluaren organoak dira honakoak:

Artículo 10.– Son órganos del Consejo Social:

a) Osoko Bilkura.

a) El Pleno.

b) Batzordea.

b) Las Comisiones.

c) Lehendakaritza.

c) La Presidencia.

d) Idazkaritza Nagusia.

d) La Secretaría General.

II. KAPITULUA
OSOKO BILKURA
CAPÍTULO II
DEL PLENO

11. artikulua.– 1.– Osoko Bilkurari dagokio -Kontseiluko kide guztiek osaturik-, Gizarte Kontseiluari 5. artikuluak emandako eskumenen gai diren arloez arduratzea, eta horiei buruz eztabaidatzea eta iritzia ematea.

Artículo 11.– 1.– Corresponde al Pleno, integrado por la totalidad de los miembros del Consejo, el conocimiento de las materias objeto de las competencias atribuidas al Consejo Social por el artículo 5 y debatir y pronunciarse sobre ellas.

2.– Osoko Bilkurari dagokio, halaber, honako gai hauei buruzko iritzia eman eta erabakiak hartzea:

2.– También corresponde al Pleno conocer y adoptar acuerdos sobre las materias siguientes:

a) Bere erregelamendua osatu eta aldatzea, VIII. Tituluan ezarritakoaren arabera.

a) Elaborar y modificar su propio Reglamento, de conformidad con lo dispuesto en el Título VIII.

b) Batzorde iraunkorrak sortzea eta horietako kideak izendatzea.

b) Crear Comisiones Permanentes y designación de los miembros de las mismas.

c) Hala badagokio, egokitzat jotzen diren aldi baterako batzordeak sortzea, eta bere kideen kopurua finkatu eta kideak izendatzea.

c) Crear, en su caso, las Comisiones Temporales que se estimen oportunas, fijación del número de sus miembros y designación de los mismos.

d) Aholkularitza batzordeak eratzea, bertan parte hartuz euren eskumenengatik, jarduera, ezaguera edo esperientziarengatik Gizarte Kontseiluaren eginkizunak hobeto betetzen lagun dezaketen pertsona eta erakundeek, interes sozial, profesional, akademiko edo ekonomikoen ordezkari direnek.

d) Constituir Comisiones asesoras con participación de personas y de entidades representativas de los intereses sociales, profesionales, académicos o económicos que por sus competencias, actividades, conocimientos y experiencia puedan contribuir al mejor desempeño de las funciones del Consejo Social.

e) Bere edozein kideren kargu-uztea onestea, 9. artikuluaren 3. eta 4. idatz-zatietan ezarritakoaren arabera.

e) Aprobar la propuesta de cese de cualquiera de sus miembros, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 9, apartados 3 y 4.

f) Kontseiluaren urteko Memoria onestea.

f) Aprobar la Memoria anual del Consejo.

g) Lehendakaritzaren bitartez, agintari akademikoengandik, administrazio publikoengandik eta erakunde pribatuengandik egokitzat jotzen dituen txostenak, azterketak eta irizpenak eskuratzea.

g) Recabar de las Autoridades Académicas, Administraciones Públicas y entidades privadas, a través de la Presidencia, cuantos informes, estudios y dictámenes considere oportunos.

h) Kontseilari bat edo gehiagok proposaturik, erabakitzea jorratu beharreko gaiak direla eta komenigarritzat jotzen diren pertsonak batzordeetan izatea, hitz egiteko eskubidea bai baina botoa emateko eskubiderik gabe.

h) Acordar, a propuesta de uno o más Consejeras o Consejeros, la asistencia a las Comisiones, con voz pero sin voto, de cuantas personas se considere conveniente en razón de los temas que vayan a tratarse.

i) Euskal Unibertsitate Sistemaren Legeak, unibertsitateei buruzko oinarrizko legediak edo estatutuek ematen dizkiotenak.

i) Las demás que le atribuyen la Ley del Sistema Universitario Vasco, la legislación básica sobre Universidades o los Estatutos.

12. artikulua.– 1.– Era berean, Osoko Bilkuraren eskumena izango da unibertsitateen arloan eskumena duen sailaren pertsona titularrari lehendakariaren kargu-uztea proposatzea.

Artículo 12.– 1.– Será asimismo competencia del Pleno proponer a la persona titular del Departamento competente en materia de universidades el cese de la Presidenta o del Presidente.

2.– Proposamena idatziz aurkeztu beharko da organoko Idazkaritza Nagusian, eta Kontseiluko legezko kide-kopuruaren gutxienez heren batek horren aldeko iritzia eman beharko du, eta beti ere heren horrek Kontseiluan ordezkatutako gizarte sektore bat baino gehiagoko pertsonez osaturik egon beharko du.

2.– La propuesta deberá ser presentada por escrito en la Secretaría General del órgano y deberá ir apoyada como mínimo por un tercio del número legal de miembros del Consejo, siempre que el tercio se forme con personas de más de uno de los sectores sociales representados en el Consejo.

Eskabideak aurrera egin dezan Kontseiluko kideen gehiengo absolutuak aldeko botoa eman beharko du.

Para que la solicitud prospere se requerirá el voto favorable de la mayoría absoluta de los miembros del Consejo.

3.– Bai Osoko Bilkurari aurkeztutako proposamenak, baita hala badagokio eskumena duen saileko pertsonari ematen zaionak, arrazoituta egon beharko du, arrazoi hauetako bat tarteko dela:

3.– Tanto la propuesta presentada al Pleno, como la que, en su caso, se elevare a la persona titular del Departamento competente, habrá de estar motivada en alguna de las causas siguientes:

a) Ezintasun fisikoa edo sei hilabete jarri edo eten baino gehiagoko gaixotasuna.

a) Imposibilidad física o enfermedad de duración superior a seis meses continuos o discontinuos.

b) Unibertsitatearen Gizarte Kontseilua erregulatzeko arauek proposatzen dituzten helburuekiko kontrako jarrera ageria edo ezintasun ageria.

b) Incompetencia manifiesta o actuación manifiestamente contraria a los objetivos que se proponen en las normas reguladoras del Consejo Social de la Universidad.

c) Doluzko delituaren zigorra.

c) Condena por delito doloso.

13. artikulua.– Osoko Bilkura ohiko bilkuran bilduko da gutxienez urtean hiru aldiz, eta ohiz kanpo ere bildu ahal izango da Lehendakaritzak hori erabakitzen duenean edo kontseilarien zuzenbideko kopuruaren laurdenak idatziz eskatzen badio lehendakaritzari. Eskaera-idazkian horren arrazoiak jaso beharko dira, eta gai-zerrendan sartu nahi diren gaiak, eta lehendakariak Osoko Bilkuraren deialdia egin beharko du eskabidea Gizarte Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian sartzen den egunetik hilabeteko epean.

Artículo 13.– El Pleno se reunirá con carácter ordinario al menos tres veces al año, pudiendo hacerlo con carácter extraordinario cuando así lo acuerde la Presidencia o lo solicite por escrito dirigido a ésta un cuarto de las Consejeras y de los Consejeros de derecho. En el escrito de solicitud deberá hacerse constar los motivos de la misma y los asuntos que se desee incluir en el orden del día y la Presidencia deberá convocar el Pleno dentro del mes siguiente a la fecha de entrada de la solicitud en la Secretaría General del Consejo Social.

Aldian-aldian osoko bilkura deitu beharko da Gizarte Kontseiluaren jarduerari buruzko eztabaida orokorrak egiteko.

Con carácter periódico deberá ser convocado un pleno a los efectos de desarrollar debates generales sobre la actividad del Consejo Social.

Halaber, osoko bilkura monografikoak deitu ahal izango dira, beren intereseko gai bat edo batzuk eztabaidatzeko.

Del mismo modo, podrán convocarse plenos monográficos para el debate de uno o varios asuntos de su interés.

14. artikulua.– Osoko Bilkuraren deialdia egitea Lehendakaritzari dagokio, eta gutxienez zazpi egun lehenago jakinarazi beharko da, non eta lehendakariak ez duen premiazkotzat jotzen, eta orduan beharrezkoa eta nahikoa izango da berrogeita zortzi orduko aurrerapena.

Artículo 14.– La convocatoria del Pleno corresponderá a la Presidencia y deberá notificarse con una antelación de al menos siete días, salvo urgencia estimada por aquélla, en cuyo caso será necesaria y suficiente una antelación de cuarenta y ocho horas.

Nolanahi ere, Osoko Bilkura balio osoz osaturik geldituko da deialdiaren eskakizunak betetzen ez badira ere, baldin eta kontseilari guzti-guztiak elkartuta aho batez hori erabakitzen badute.

En todo caso, quedará válidamente constituido el Pleno, aún cuando no se hubieren cumplido los requisitos de la convocatoria, cuando hallándose reunida la totalidad de las Consejeras y de los Consejeros, lo acuerden por unanimidad.

15. artikulua.– 1.– Lehenengo deialdian Osoko Bilkura balio osoz eratzeko quoruma zuzenbideko kideen gutxienez erdiak osatuko dute.

Artículo 15.– 1.– El quórum para la válida constitución del Pleno en primera convocatoria será la mitad al menos de sus miembros de derecho.

2.– Quorum hori lortzen ez bada, Osoko Bilkura bigarren deialdian elkartuko da, lehenengo deialdirako zehaztutako ordutik hogeita lau ordutara.

2.– Si no se alcanzare dicho quórum, el Pleno se constituirá en segunda convocatoria veinticuatro horas después de la señalada para la primera.

Aurreko lerroaldean ezarritakoa gorabehera, deialdiaren iragarkian bigarren deialdirako toki eta eguna adierazi ahal izango da, eta kasu horretan lehenengo eta bigarren bileraren arteko tartea gutxienez ordu erdikoa izango da.

No obstante lo dispuesto en el párrafo anterior, en el anuncio de convocatoria podrá indicarse lugar y fecha de la segunda convocatoria, en cuyo caso el plazo entre la primera y la segunda reunión será como mínimo de media hora.

Edonola ere, Osoko Bilkura bigarren deialdian eratzeko nahikoa izango da bere kideen herena bertaratzea.

En todo caso, para la constitución del Pleno en segunda convocatoria será suficiente la asistencia de la tercera parte de sus miembros.

3.– Lehenengo nahiz bigarren deialdian Osoko Bilkura balio osoz eratzeko, ezinbesteko baldintza izango da lehendakaria bertan izatea, eta, halaber, idazkari nagusia edo ordezkatzen dituztenak.

3.– Para la válida constitución del Pleno tanto en primera como en segunda convocatoria será requisito indispensable la presencia de la Presidenta o del Presidente y de la Secretaria General o del Secretario General o de quienes hagan sus veces.

16. artikulua.– 1.– Gai-zerrenda lehendakariak finkatuko du, horretarako kontuan hartuta kideek egindako eskaerak, deialdia egin baino gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago eginak. Epe hori betetzetik salbuetsita gelditzen dira lehendakariaren iritziz presazkoak direnak, beti ere 14. artikuluaren lehenengo paragrafoaren bigarren tartekaduran ezarritako gutxienezko aurrerapena bete badaiteke.

Artículo 16.– 1.– El orden del día lo fijará la Presidencia, teniendo en cuenta para ello las peticiones de los miembros formuladas con una antelación de al menos cuarenta y ocho horas respecto del día en que se haga la convocatoria. Se exceptúan de esta limitación las peticiones que, a juicio de la Presidencia, presenten carácter de urgencia, siempre que pueda cumplirse el plazo mínimo de antelación establecido en el segundo inciso del párrafo primero del artículo 14.

2.– Aurreko lerroaldean ezarritako baldintza beteta, lehendakariak Kontseiluaren zuzenbidezko kideen gutxienez laurdenak idatziz aurkezturiko puntuak sartuko ditu gai-zerrendan. Kide-kopuru txikiagoak aurkeztutako gaiak sartzea lehendakariaren eskumeneko aukera da, eta Osoko Bilkurari azaldu beharko dio zergatik ez duen gairen bat edo beste sartu, hala egin badu.

2.– Cumpliéndose el requisito establecido en el párrafo precedente la Presidencia incluirá siempre en el orden del día los puntos que hayan sido presentados por escrito por un mínimo de la cuarta parte de los miembros de derecho del Consejo. La inclusión de cuestiones presentadas por un porcentaje inferior de miembros será facultativa de la Presidencia, explicando ante el Pleno los motivos por los que, en su caso, no hubiere incluido una o varias.

17. artikulua.– Kontseilariak beste kontseilari baten bitartez ordezkatuak izan ahalko dira. Ordezkaritza idatziz jaso beharko da, eta argitara emango du idazkari nagusiak edo bilkura eratzerakoan hori ordezkatzen duenak.

Artículo 17.– Las Consejeras y los Consejeros podrán ser representados por otra Consejera o Consejero. La representación deberá constar por escrito y se hará pública por la Secretaria General, por el Secretario General o por quien haga sus veces en el momento de constituirse la sesión.

Kontseilari batek ezin izango du bat baino gehiago ordezkatu. Bertaratuen kopurua ezartzearen ondorioetarako, baita gehiengoetarako ere, erregelamendu honi jarraiki balio osoz emandako ordezkaritzak zenbatuko dira.

Ninguna Consejera o Consejero podrá ostentar más de una representación. A efectos de establecer el número de asistentes, así como las mayorías, se computarán las representaciones válidamente otorgadas con arreglo a este Reglamento.

18. artikulua.– Ezin izango da gai-zerrendan sartu ez den gairik eztabaidatu edo erabaki, non eta ez diren kontseilarien gutxienez herenak bertaratu eta aho batez erabaki gaia sartzearen presa.

Artículo 18.– No podrá ser objeto de deliberación o acuerdo ningún asunto que no figure en el orden del día, salvo que asistiendo al menos dos tercios de las Consejeras y de los Consejeros acuerden por unanimidad la urgencia del asunto e incluirlo.

19. artikulua.– Osoko Bilkuraren erabakiak berehala izango dira betearazleak, administrazio-bideari amaiera emango diote eta inpugnatu ahal izango dira administrazioarekiko auzi jurisdikzioan.

Artículo 19.– Los acuerdos del Pleno serán inmediatamente ejecutivos, agotarán la vía administrativa y serán impugnables ante la Jurisdicción contencioso-administrativa.

20. artikulua.– Osoko bilkura bakoitzaren akta egingo da, idazkari nagusiak fede emanda eta lehendakariak oniritzia emanda.

Artículo 20.– De cada sesión plenaria se levantará acta, bajo la fe de la Secretaria General o del Secretario General, en la que figurará el visto bueno de la Presidenta o del Presidente.

Arau gisa aktetan honakoak jasoko dira: bertaratuak, bilkura non eta noiz egin den, gai-zerrenda, eztabaiden puntu nagusiak, lehendakaritzak bozketara jarritako proposamenak, hartutako erabakien edukia, bozketa modua, hartutako erabakiaren aldeko eta kontrako botoak, abstentzioak, eta, 44.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, botoaren zentzua eta boto partikularrak.

Como norma las actas recogerán: asistentes, circunstancias de lugar y tiempo de la sesión, orden del día, puntos principales de las deliberaciones, propuestas sometidas a votación por la Presidencia, contenido de los acuerdos adoptados, forma de las votaciones, votos a favor y en contra del acuerdo adoptado, abstenciones y, en los casos previstos en el artículo 44.1, el sentido del voto y los votos particulares.

Kontseilariek beren mintzaldiak aktan hitzez hitz jasotzea nahi badute, esan egin beharko dute, eta beren mintzaldiari dagokion idazkia idazkari nagusiari eman, bilkura horretan bertan edo lehendakariak adierazten duen epean. Halaber, kontseilariek beren boto partikularra aktan jasotzea nahi badute, 44.1 artikuluan ezarritako baldintzak betez egin ahal izango dute.

Las Consejeras y los Consejeros que deseen que conste en acta el contenido literal de sus intervenciones o propuestas deberán manifestarlo verbalmente, entregando por escrito a la Secretaria General o al Secretario General del órgano la redacción correspondiente en el acto o en el plazo que señale la Presidencia. Asimismo, las Consejeras y los Consejeros que deseen que conste en acta su voto particular podrán hacerlo con los requisitos establecidos en el artículo 44.1.

Aktak bilkuran bertan edo hurrengoan onetsiko dira.

Las actas se aprobarán en la misma o en la siguiente sesión.

Kontseiluko kide bakoitzari aktaren testua emango zaio.

Se entregará a cada miembro del Consejo el texto del acta.

Kontseilari guztiek eskubidea izango dute akten artxiboak ikusi nahi dituztela eskatzeko eta banaka adierazitako datuak edo kopiak eskuratzeko, baina artxibotik ezin izango da dokumenturik atera.

Toda Consejera o Consejero podrá solicitar vista del archivo de actas y obtener datos o copias que individualizadamente señale, pero no podrá sacar documento alguno del archivo.

Eskabidea idatziz egingo da, eta datuak eskuratu eta kopiak atera eskatzen duen pertsonak berak egin beharko du bere kabuz, baldin eta eskatutako datuak bi akta baino gehiagotan badaude edo bi bilkura baino gehiagotako aktak nahi badira.

La solicitud se hará por escrito y tanto la obtención de datos, como la de copias, serán realizadas por la persona solicitante y a su costa, en la medida en que los datos se refieran a más de dos actas o en que se pretendan las actas de más de dos sesiones.

III. KAPITULUA
BATZORDEAK
CAPÍTULO III
DE LAS COMISIONES

21.– artikulua.– Batzordeak izan daitezke:

Artículo 21.– Las Comisiones pueden ser:

a) Iraunkorrak edo aldi batekoak, kontseilariek osatuak.

a) Permanentes o temporales, constituidas por Consejeras y Consejeros.

b) Aholkularitza batzordeak, 11.d artikuluan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten pertsona eta erakundeez osatuak.

b) Asesoras, con participación de personas y entidades que reúnan las condiciones indicadas en el artículo 11.d.

22. artikulua.– Batzorde iraunkorrak dira honakoak:

Artículo 22.– Las Comisiones Permanentes son:

a) Gizartearekiko Harremanetarako Batzordea.

a) La Comisión de Relaciones con la Sociedad.

b) Ekonomi eta Finantza Batzordea.

b) La Comisión Económica y Financiera.

c) Batzorde Akademikoa eta Euskarakoa.

c) La Comisión Académica y de Euskera.

d) Sortzea beharrezkotzat jotzen den beste edozein batzorde.

d) Cualquiera otra cuya creación se estime necesaria.

23. artikulua.– Batzorde iraunkorrak osatuko dituztenak hauek dira:

Artículo 23.– Las Comisiones Permanentes estarán compuestas por:

a) Gizarte Kontseiluko lehendakaria.

a) La Presidenta o el Presidente del Consejo Social.

b) Gizarte Kontseiluko gutxienez lau kide.

b) Cuatro miembros del Consejo Social como mínimo.

Idazkari gisa Gizarte Kontseiluaren idazkari nagusia arituko da.

Actuará como Secretaria o Secretario la Secretaria General o Secretario General del Consejo Social.

24. artikulua.– 1.– Batzorde iraunkorrek proposamenak edo txostenak egingo dituzte eman zaien eskumeneko gaiei buruz.

Artículo 24.– 1.– Las Comisiones Permanentes elaborarán propuestas o informes en relación con los asuntos cuya competencia se les haya atribuido.

2.– Batzorde iraunkorrek Gizarte Kontseiluaren eskumeneko gai hauetan beteko dituzte beren eginkizunak:

2.– Las Comisiones Permanentes ejercerán sus funciones en las siguientes materias de la competencia del Consejo Social:

2.1.– Gizartearekiko Harremanetarako Batzordeak 5. artikuluaren 1., 3. eta 7. idatz-zatietan araututako gaietan izango du eskumena.

2.1.– La Comisión de Relaciones con la Sociedad será competente en las materias reguladas en los apartados 1, 3 y 7 del artículo 5.

2.2.– Ekonomi eta Finantza Batzordeak 5. artikuluaren 5. eta 6., 9.16 eta 18.20 idatz-zatietan araututako gaietan izango du eskumena, baita gainerako gaietako alderdi ekonomikoetan ere, eta horiekin lotutako beste edozein gaitan.

2.2.– La Comisión Económica y Financiera será competente en las materias reguladas en el artículo 5, apartados 5 y 6, 9 a 16 y 18 a 20, así como en los aspectos económicos del resto de materias, y cualquier otra materia relacionada con los mismos.

2.3.– Batzorde Akademiko eta Euskarakoak eskumena izango du 5. artikuluaren 2., 4., 8. eta 17. idatz-zatietan araututako gaietan, baita gainerako gaietako alderdi akademikoetan ere, eta horiekin loturiko beste edozein gaitan.

2.3.– La Comisión Académica y de Euskera será competente en las materias reguladas en los apartados 2, 4, 8 y 17 del artículo 5, así como en los aspectos académicos del resto de materias, y cualquier otra materia relacionada con los mismos.

3.– Batzorde Iraunkorraren eskumeneko gaiei buruzko alderdiak jorratzeko aldi baterako batzordea sortzen bada, Aldi Baterako Batzordearen eskumenak Batzorde Iraunkorrak gai horren gainean duen eskumena galtzea ekarriko du.

3.– En el caso de que se cree una Comisión Temporal para tratar asuntos relativos a las materias cuya competencia se atribuye a una Comisión Permanente, la competencia de la Comisión Temporal implicará la supresión de la competencia de la Comisión Permanente sobre dicho asunto.

25. artikulua.– 1.– Aldi baterako batzordeen zeregina kasu bakoitzean agintzen zaizkion inkestak, txostenak, azterketak, ponentziak eta bestelako lanak egitea izango da.

Artículo 25.– 1.– Las Comisiones Temporales tendrán como misión la realización en cada caso de encuestas, informes, estudios, ponencias y cuantos trabajos les sean encomendados.

2.– Egokitzat jotzen bada, eta Osoko Bilkurak onetsi ondoren, batzorde horiek azterketak erakundeei, adituei edo enpresa eskudunei eskatu ahal izango dizkiete, beti urteko aurrekontuaren barruan.

2.– Si se estimare oportuno, y previo acuerdo del Pleno, estas Comisiones podrán encargar estudios a organismos, expertas o expertos o empresas competentes, dentro del marco presupuestario anual.

3.– Aldi baterako batzordeak deuseztatu egingo dira horiek sortzea eragin zuen lana amaitzen denean eta Kontseiluaren lehendakaritza igortzen dutenean horrek jakin dezan. Edonola ere, deuseztatuta geldituko dira Kontseiluak dagokion erabakiaren bitartez erabakitzen duenean.

3.– Las Comisiones Temporales se extinguirán una vez hayan finalizado el trabajo que motivó su creación y lo hayan remitido a la Presidencia del Consejo para el conocimiento de ésta. En todo caso quedarán extinguidas cuando así lo decida el Consejo mediante el acuerdo correspondiente.

4.– Aldi baterako batzordeek Osoko Bilkurak kasu bakoitzean komenigarritzat jotzen duen osaera izango dute.

4.– Las Comisiones Temporales tendrán la composición que el Pleno estime conveniente en cada caso.

26. artikulua.– 25.2 artikuluan aurreikusitakoaren kaltetan izan gabe, aholkularitza batzordeak sortu ahal izango dira 11. artikuluaren d) letran zehaztutako ezaugarrietako pertsonekin edo erakundeekin, baldin eta espezialisten ezaguerak eta esperientzia eskatzen dituzten konplexutasun bereziko gaiak aztertu behar badira.

Artículo 26.– Sin perjuicio de lo previsto en el artículo 25.2, se podrán crear Comisiones Asesoras con la participación de personas o entidades de las características indicadas en la letra d) del artículo 11, siempre que sea preciso examinar asuntos de especial complejidad que exijan conocimientos y experiencia de especialistas.

Batzorde horiek lehendakaritzaren ekimenez sortuko dira, edo Gizarte Kontseiluaren zuzenbideko kideen gutxienez laurdenaren ekimenez.

Estas Comisiones se crearán a iniciativa de la Presidencia, o de un mínimo de la cuarta parte de los miembros de derecho del Consejo Social.

Proposamena idatziz egingo da, batzordearen xedea eta osaera zehaztuta eta, halaber, batzordeak esleitu zaizkion zereginak betetzeko beharrezkotzat jotzen den denbora eta ekimenaren oinarri izan diren arrazoiak zehaztuta.

La propuesta se hará por escrito, señalando el objeto y la composición de la Comisión, el tiempo estimado para que la Comisión cumpla las funciones asignadas, así como las razones en las que se funde la iniciativa.

Sortzeko erabakian zehaztu egin beharko dira eratutako organoaren xedea, osaera eta iraupena.

El acuerdo de creación incluirá el objeto, la composición y la duración del órgano constituido.

27. artikulua.– Batzordeetako buru Kontseiluko lehendakaria izango da, horren ordezkoa edota Batzordeko kideen artean horiek eskuordetzen dutena.

Artículo 27.– Las Comisiones serán presididas por la Presidenta o el Presidente del Consejo, quien haga sus veces, o persona en quien aquéllos o éstos deleguen, de entre los miembros de la Comisión.

Idazkari gisa jardungo du, hitza duela baina botoa eman gabe, Gizarte Kontseiluko idazkari nagusiak. Idazkari nagusia ez bada, beharra edo egokitasuna, 33. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Actuará como Secretaria o Secretario, con voz pero sin voto, la Secretaria General o el Secretario General del Consejo Social. En casos de ausencia de la Secretaria General o del Secretario General, necesidad u oportunidad, se estará a lo dispuesto en el artículo 33.

28. artikulua.– Batzordeak Kontseiluko lehendakariaren ekimenez, batzordeko lehendakariaren ekimenez edo Osoko Bilkurako kontseilarien herenen ekimenez elkartuko dira, edota Batzordeko kontseilari diren kideen erdia gehi baten ekimenez. Deialdia Kontseiluko idazkariaren bitartez egingo da.

Artículo 28.– Las Comisiones se reunirán a iniciativa de la Presidencia del Consejo, de su propia Presidencia, de un tercio de Consejeras y Consejeros del Pleno o de la mitad más una de las Consejeras y Consejeros de la Comisión. La convocatoria será realizada por conducto de la Secretaría del Consejo.

Batzorde iraunkorrak gutxienez lau hilabetetik behin elkartuko dira.

Las Comisiones Permanentes se reunirán como mínimo una vez cada cuatro meses.

29. artikulua.– Batzordeek hartu beharreko edozein erabaki bertaratutako kontseilarien gehiengo soilaz hartuko da beti.

Artículo 29.– Cualquier acuerdo que deban tomar las distintas Comisiones se adoptará siempre por mayoría simple de Consejeras y Consejeros presentes.

IV. KAPITULUA
LEHENDAKARITZA
CAPÍTULO IV
DE LA PRESIDENCIA

30. artikulua.– Gizarte Kontseiluko lehendakariri dagozkio honako eskumen hauek:

Artículo 30.– Corresponden a la Presidencia del Consejo Social las siguientes facultades:

a) Gizarte Kontseilua ordezkatzea.

a) Ostentar la representación del Consejo Social.

b) Bere eskumenen esparruan, Unibertsitateari aplikagarri zaizkion lege-xedapenak eta, hala badagokio, indarrean diren gainerako legeak betetzen direla zaintzea.

b) Velar en el ámbito de sus competencias por el cumplimiento de las disposiciones legales aplicables a la Universidad y, en su caso, de las demás leyes vigentes.

c) Gizarte Kontseilua arautzen duten legeak eta gainerako xedapenak betetzen direla zaintzea.

c) Velar por el cumplimiento de las Leyes y demás Disposiciones que regulan el Consejo Social.

d) Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkuraren erabakiak eta xedeak betetzen direla zaintzea.

d) Velar por el cumplimiento de los fines y de los acuerdos del Pleno del Consejo Social.

e) Gizarte Kontseiluaren zerbitzuen jardunbide ona zaintzea.

e) Velar por el buen funcionamiento de los servicios del Consejo Social.

f) Ohiko eta ohiz kanpoko osoko bilkuren eta batzordeen gai-zerrenda finkatzea, non eta ez duen osoko bilkurako edo batzordeko lehendakaritzarako beste kontseilari bat eskuordetu.

f) Fijar el orden del día de las sesiones ordinarias y extraordinarias del Pleno y de las Comisiones, salvo que haya delegado la presidencia de aquél o de éstas últimas en otra Consejera o Consejero.

g) Ohiko eta ohiz kanpoko osoko bilkurak deitzea, buru izatea eta amaiera ematea, baita batzordeetan ere, bertara joaten denean.

g) Convocar, presidir y levantar las sesiones ordinarias y extraordinarias del Pleno, así como de las Comisiones cuando asista a las mismas.

h) Osoko Bilkurako eta batzordeetako buru izatea bertara joaten denean, erregelamendu honen IV. Tituluan ezarritakoaren arabera; bilkuren garapena moderatzea eta arrazoitutako zioengatik bilkurak bertan behera uztea.

h) Presidir el Pleno y las Comisiones cuando asista a las mismas, de acuerdo con lo establecido en el Título IV del presente Reglamento, moderar el desarrollo de sus debates y suspenderlos por causas justificadas.

i) Osoko Bilkurari proposatzea kontseilarien artean lehendakariorde bat edo gehiago izendatzea zeregin zehatzetarako, eta osoko bilkurari entzun ondoren, Kontseiluko idazkari nagusia eta gainerako konfiantzazko langileak kargutik-kentzea.

i) Proponer al Pleno la creación y designación, de entre las Consejeras y los Consejeros, de una o más Vicepresidencias para funciones específicas y nombrar y cesar, oído previamente el Pleno, a la Secretaria General o al Secretario General del Consejo y al resto del personal de confianza.

j) Osoko Bilkurari aurkeztea, onets dezan, Kontseiluaren jardunbide onerako beharrezkoak diren gainerako giza baliabideen eta baliabide materialen proposamena, eta dagokion izapidetza agintzea langileak izendatzeko eta kentzeko, indarrean den araudiaren arabera.

j) Presentar al Pleno para su aprobación la propuesta de los restantes medios humanos, así como de los medios materiales necesarios para el normal funcionamiento del Consejo y ordenar la tramitación que proceda para el nombramiento y la separación del personal de acuerdo con la normativa vigente.

k) Egokitzat jotzen dituen txostenak, azterketak eta irizpenak jasotzea agintari akademikoengandik, administrazio publikotik, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentziatik eta erakunde pribatuetatik.

k) Recabar de las Autoridades académicas, Administraciones públicas, Agencia de Educación de la Calidad y Acreditación del Sistema Universitario Vasco y de entidades privadas cuantos informes, estudios y dictámenes considere oportunos.

l) Jorratu beharreko gaiak direla eta beharrezkotzat jotzen diren pertsonak osoko bilkurara eta batzordeetara gonbidatzea. Horiek hitza izango dute baina botoa emateko eskubiderik ez.

l) Invitar al Pleno y a las Comisiones a cuantas personas considere conveniente en razón a los temas a tratar, con voz pero sin voto.

m) Osoko Bilkurari Kontseiluaren aurrekontu proiektua aurkeztea.

m) Presentar al Pleno el proyecto de presupuesto del Consejo.

n) Osoko Bilkurak onesten dituen aurrekontu-aldaketak edo Osoko Bilkuraren erabakiak betetzeko beharrezkoak direnak agintzea, azkeneko kasu horretan hurrengo osoko bilkuran horren berri emanda.

n) Ordenar las modificaciones presupuestarias que apruebe el Pleno o que sean necesarias para ejecutar los acuerdos de aquél, dando cuenta en este último caso en la primera sesión del Pleno.

ñ) Indarrean den legediak kontratazioaren arloan beste organo edo agintariei ematen dizkien ahalmenetarako eragozpen izan gabe, Kontseiluaren erabakiak eta xedeak betetzeko eta erabakiak betearazteko beharrezkoak diren kontratuak eta egintzak egitea, baita onetsitako aurrekontuetatik datozen era guztietako eragiketak egitea ere.

ñ) Sin perjuicio de las facultades que la legislación vigente atribuya a otros órganos o autoridades en materia de contratación, realizar los actos y celebrar los contratos que sean necesarios para el cumplimiento de los fines y acuerdos del Consejo y la ejecución de sus acuerdos, así como llevar a cabo toda clase de operaciones que deriven de los presupuestos aprobados.

o) Legez egokia denean zuzeneko kontratazioko gastua baimentzea, gastua xedatzea, betebeharraren kontratazioa, ordainketa agintzea eta ordainketa egitea, eta hori guztia Gizarte Kontseiluaren aurrekontuaren kargura baldin badoa.

o) La autorización del gasto siempre que proceda legalmente la contratación directa, la disposición del gasto, la contratación de la obligación, la ordenación del pago y el pago, y todo ello siempre que vaya con cargo al Presupuesto del Consejo Social.

p) Onetsitako aurrekontuekin bat, eta bere mugen barruan: funtsak xedatzea; funtsak erreklamatzea, jasotzea eta kobratzea, datozen lekutik eta dagozkion interesetan; gordailuak eratzea, ageriko banku kontu korronteak ezartzea, kreditu kontuak eta bestelakoak, esku-dirua ateratzea edo balioak oro har, era guztietako banku-eragiketak egitea estatu-mailako erakundeekin edo atzerrikoekin, baita banku ofizialarekin ere; kanbio-letrak igortzea, endosatzea, abalatzea, onartzea, ordaintzea edo negoziatzea eta merkataritzako efektuak; hitz batean, Kontseiluaren helburuak eta erabakiak betetzeko beharrezkoak diren eragiketa guztiak.

p) De conformidad con los presupuestos aprobados y dentro de sus límites: disponer de los fondos; reclamarlos, percibirlos y cobrarlos de donde proceda y a los intereses que convenga; constituir depósitos, establecer cuentas bancarias corrientes a la vista, de crédito y de otra índole, retirar metálico o valores en general, realizar toda clase de operaciones bancarias con entidades estatales o extranjeras, incluso la banca oficial; librar, endosar, avalar, aceptar, pagar o negociar letras de cambio y efectos de comercio; en suma, todas las operaciones necesarias para cumplir los fines y acuerdos del Consejo.

q) Gizarte Kontseiluaren aurrekontuaren urteko kitapena Osoko Bilkuraren eztabaidaren eta erabakiaren pean jartzea.

q) Someter a la consideración y aprobación del Pleno la liquidación anual del presupuesto del Consejo Social.

r) Unibertsitateen arloan eskumena duten sailei eta aurrekontu eta kontrol ekonomikoaren arloko sail eskudunei erakundeen urteko aurrekontuak igortzea, legeak ezarritako epean, dagokion dokumentazio osagarri guztiarekin batera. Unibertsitateak gehiengo partaidetza izan beharko du erakunde horien kapitalean edo ondare-funts baliokidean edo gobernu organoetan. Halaber, erakunde horien aurrekontuen kitapena ere igorriko die, behar bezala ikuskatu ondoren.

r) Remitir a los departamentos competentes en materia de universidades y de presupuestos y control económico en plazo legal los presupuestos anuales, con toda la documentación complementaria, de las entidades en las que la Universidad tiene participación mayoritaria en su capital o fondo patrimonial equivalente o en sus órganos de gobierno, así como la liquidación de los presupuestos de esas entidades debidamente auditadas.

s) Unibertsitateen Euskal Kontseiluan eta bere Batzorde Iraunkorrean parte hartzea.

s) Formar parte del Consejo Vasco de Universidades y de su Comisión Permanente.

t) Erregelamendu honek, lege-xedapenek edo aplikagarri diren erregelamenduetakoek ematen dizkioten beste edozein eta Kontseiluak ongi jardun dezan onuragarriak izan litezkeen guztiak, eta, oro har, lege-arauek edo erregelamendu honek beste organoei esleitzen ez dizkienak.

t) Cualesquiera otras que le atribuyan, este Reglamento, las disposiciones legales o reglamentarias de aplicación, y cuantas puedan resultar útiles para el buen funcionamiento del Consejo y, en general, todas las que no se hallen atribuidas por las normas legales o por este Reglamento a otros órganos.

31. artikulua.– Edozer dela eta lehendakaria bertan ez bada, lehendakariordeak ordezkatuko du; lehendakariordeak bat baino gehiago baldin badira, urte gehien dituen lehendakariordeak. Lehendakaririk ezean, urte gehien dituen kontseilariak ordezkatuko du, eta Osoko Bilkura edo Batzordearen bilkurako buru izan behar duenean, bertaratutako kontseilarien artean urte gehien dituenak.

Artículo 31.– En caso de ausencia de la Presidenta o del Presidente por cualquier causa le sustituirá la Vicepresidenta o Vicepresidente; si éstos fueren más de uno, la Vicepresidenta o Vicepresidente de mayor edad. En defecto de Vicepresidente o Vicepresidenta o Vicepresidentes, será sustituido por la Consejera o Consejero de más edad y cuando se trate de presidir una sesión del Pleno o de las Comisiones, la de mayor edad o el de mayor edad de las Consejeras y Consejeros presentes.

V. KAPITULUA
IDAZKARI
NAGUSIA
CAPÍTULO V
DE LA SECRETARIA GENERAL
O DEL SECRETARIO GENERAL

32. artikulua.– Idazkari nagusiak honako ahalmen hauek beteko ditu, lehendakariaren zuzendaritzapean:

Artículo 32.– La Secretaria General o Secretario General ejerce, bajo la dirección de la Presidencia, las siguientes facultades:

a) Gizarte Kontseiluan bere kideen bidez nahiz besteren bidez aurkeztu nahi diren gai, txosten, proposamen edo dokumentu guztiak bideratzearen harrera, antolamendua eta prestaketa, hori baita Osoko Bilkurak edo Batzordeak lantzeko erregelamenduzko bidea; eta horiei guztiei dagokien tramitazioa ematea.

a) La recepción y ordenación y preparación del despacho de todos los asuntos, informes, propuestas o documentos que se desee presentar al Consejo Social, tanto por sus miembros como por terceras personas, siendo éste el cauce reglamentario para su tratamiento por el Pleno o por las Comisiones; y dar a todos ellos la tramitación que proceda.

b) Osoko Bilkurarako eta Batzordearen bilkuretarako gai-zerrenda egiterakoan lehendakariari laguntzea, eta horietarako deialdia egitea, baita dagokien kideei zitazioak egitea ere.

b) Asistir a la Presidencia en la elaboración del orden del día para las sesiones del Pleno y de las Comisiones y efectuar la convocatoria de las mismas así como las citaciones a los miembros correspondientes.

c) Gai-zerrendan sartutako gaiei buruzko dokumentuak kontseilarien esku edukitzea, azter ditzaten.

c) Mantener a disposición de las Consejeras y de los Consejeros, para su examen, cuantos documentos se refieran a los asuntos incluidos en el orden del día.

d) Dagokien pertsona edo erakundeetara bideratzea Gizarte Kontseiluak sortzen edo daukan informazioa.

d) Canalizar hacia las personas o instancias que procedan, la información que origine o de que disponga el Consejo Social.

e) Osoko bilkuretara eta batzordeen bilkuretara joatea, hitza izango du baina botoa emateko eskubiderik ez.

e) Asistir, con voz pero sin voto, a las sesiones del Pleno y de las Comisiones.

f) Osoko Bilkurako eta batzordeen bilkuretako aktak egitea.

f) Levantar acta de las reuniones del Pleno y de las Comisiones.

g) Fede-emaile gisa jardutea, lehendakariaren oniritziarekin batera, Kontseiluak hartutako erabaki eta irizpen eta kontsultak ziurtatzen eta hala badagokio ziurtagiria dagokion akta onetsi aurretik egina dela berariaz jasotzen.

g) Actuar de fedataria o fedatario, con el visto bueno de la Presidencia, certificando las consultas, los dictámenes y los acuerdos adoptados por el Consejo, haciendo constar expresamente, en su caso, que la certificación es anterior a la aprobación del acta correspondiente.

h) Bere kargu dauden espedienteak eta artxiboa antolatzea eta zaintzea, baita dokumentuen sarrera eta irteera erregistroa ere.

h) Organizar y custodiar los expedientes y el archivo a su cargo, así como el registro de entrada y salida de documentos.

i) Kontseiluaren aurrekontu proiektua egitea, beraren urteko kitapena eta urteko jarduera-memoria.

i) Elaborar el proyecto de presupuesto del Consejo, la liquidación anual del mismo y la memoria anual de actividades.

j) Kontseiluak normal jardun dezan beharrezkoak diren giza baliabide eta baliabide materialen azterketa era arrazoituan prestatzea.

j) Preparar razonadamente el estudio de los medios humanos y materiales necesarios para el normal funcionamiento del Consejo.

k) Unibertsitateko gainerako organo, zerbitzu eta bulegoekin ohiko harremana izatea.

k) Mantener relación habitual con los restantes Órganos, Servicios y Dependencias de la Universidad.

l) 30. artikuluaren n) eta o) idatz-zatietan aurreikusitako ahalmenak, Osoko Bilkurak urtero erabakitzen duen eragiketa-mugarekin.

l) Las facultades previstas en los apartados n) y o) del artículo 30, con el límite por operación que decida cada año el Pleno.

m) Osoko Bilkurari Kontseiluaren aurrekontu proiektua aurkeztea.

m) Presentar al Pleno el proyecto de presupuesto del Consejo.

n) Lehendakariak eskuordetu edo agintzen dizkion kudeaketa eta koordinazio ekintza guztiak, edo bere karguari dagozkionak.

n) Cuantos actos de gestión y coordinación le sean encomendados o delegados por la Presidencia, o sean propios del cargo.

33. artikulua.– Kontseiluko idazkari nagusia ez badago, urte gutxien duen kontseilariak egingo ditu haren eginkizunak, ziurtagiriak eta antzeko dokumentuak igortzeari dagokionez soilik. Halaber, bertaratutakoen artean urte gutxien duen kontseilariak ordezkatuko du Osoko Bilkuran edo batzordeen bilkuretan eginkizunak betetzeari dagokionez.

Artículo 33.– En caso de ausencia de la Secretaria General o del Secretario General del Consejo, hará sus funciones a los meros efectos de expedir certificaciones y documentos análogos la Consejera o el Consejero de menor edad. Igualmente le sustituirá la Consejera o el Consejero de menor edad de los presentes cuando se trate de ejercer las funciones en sesiones del Pleno o de las Comisiones.

IV. TITULUA
JARDUNBIDEAREN ARAUBIDEA
I. KAPITULUA
BILKURAK
TÍTULO IV
DEL RÉGIMEN DE FUNCIONAMIENTO
CAPÍTULO I
DE LAS SESIONES

34. artikulua.– Osoko bilkurak ezin izango dira hasi kontseilariei bilkura baino gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago gai-zerrendako aztergaiak eztabaidatzeko oinarri den dokumentazioa banatu gabe, 18. artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik.

Artículo 34.– Las sesiones del Pleno no podrán comenzar sin haber distribuido a las Consejeras y a los Consejeros, con una antelación de al menos cuarenta y ocho horas a la celebración de la sesión, la documentación que, en su caso, hubiere de servir de base para la deliberación sobre los puntos del orden del día, salvo lo previsto en el artículo 18.

35. artikulua.– 1.– Osoko bilkuran erregelamendu honetan finkatutako mintzaldi-txanda zainduko da.

Artículo 35.– 1.– En el desarrollo del Pleno se observará el turno de intervenciones que se fija en el presente Reglamento.

2.– Kontseilariek ezin izango dute hitz egin lehendakariak hitza eman ez badie. Mintzaldiak banaka egingo dira, ozenki, eta oztoporik ez da izango esku hartzen duenak beharrezkoak diren dokumentuez baliatzeko.

2.– Ninguna Consejera ni Consejero podrá hablar sin haber obtenido de la Presidencia la palabra. Las intervenciones se pronunciarán personalmente y de viva voz, sin perjuicio de auxiliarse el interviniente de los documentos que sean precisos.

3.– Inori ezin izango zaio mintzaldia eten hitz egiten ari den bitartean, lehendakariak egiten badu izan ezik; lehendakariak eten ahal izango du denbora agortu zaiola esateko, gai-zerrendako gaira itzultzeko eskatzeko, hitza kentzeko edo Osoko Bilkurari, batzordeari edo kontseilariren bati ordena eskatzeko.

3.– Nadie podrá ser interrumpido cuando hable, sino por la Presidencia, para advertirle de que se ha agotado el tiempo, para llamarle a la cuestión o al orden, para retirarle la palabra, o para hacer llamadas al orden al Pleno, a la Comisión o a alguna Consejera o Consejero.

4.– Hitzaren erabilera galdu duten kontseilariek txanda laga ahal izango diote elkarri.

4.– Las Consejeras y los Consejeros que hayan pedido el uso de la palabra podrán cederse el turno entre sí.

5.– Ezarritako denbora amaitzean, lehendakariak, hitz egiten ari den kontseilariari amaitzeko bi aldiz eskatu ondoren, hitza kenduko dio.

5.– Transcurrido el tiempo establecido, la Presidencia, tras indicar dos veces a la Consejera o Consejero interviniente que concluya, le retirará la palabra.

36. artikulua.– Eztabaida sortzen duten gai guztietan aldeko txanda bat eta kontrako txanda bat sartzen dira. Edozein gairi buruzko eztabaida batean mintzaldi bakoitzaren iraupenak ez du bost minututik gorakoa izan behar. Nolanahi ere, lehendakariak eskumeneko boterea du mintzaldi-txanda gehiago eta luzeagoak baimentzeko, egoerak edo gaiak justifikatzen dutenean.

Artículo 36.– En toda cuestión que suscite debate cabe un turno a favor y otro en contra. La duración de cada intervención en una discusión sobre cualquier asunto o cuestión no deberá exceder de cinco minutos. No obstante, la Presidencia podrá autorizar discrecionalmente mayor número de intervenciones y más prolongadas, cuando el asunto o la ocasión lo justifiquen.

37. artikulua.– 1.– Eztabaidak egiterakoan lehendakariaren iritziz kontseilariaren pertsonari buruzko balio-judizioren bat edo zehaztugabetasuna dakarten aipamenak egiten badira, aukera izango du ahotan hartua izan denari hitza emateko, horrek hala eskatzen badu; hitz egiteko gehienez ere hiru minutu emango dizkio, eztabaidaren funtsean sartu gabe egindako zehar-aipamenei erantzun diezaien. Kontseilariak muga horiek gainditzen baditu, lehendakariak hitza kenduko dio.

Artículo 37.– 1.– Cuando, a juicio de la Presidencia, en el desarrollo de los debates se hicieren alusiones que impliquen juicio de valor o inexactitud sobre la persona de una Consejera o Consejero, podrá conceder a la aludida o al aludido, si así lo solicitare, el uso de la palabra por tiempo no superior a tres minutos para que, sin entrar en el fondo del asunto en debate, conteste estrictamente a las alusiones realizadas. Si la Consejera o el Consejero excediere estos límites, la Presidencia le retirará la palabra.

2.– Zehar-aipamenei bilkuran bertan edo hurrengoan erantzun beharko zaio.

2.– No se podrá contestar a las alusiones sino en la misma sesión o en la siguiente.

3.– Zehar-aipamenei egiten zaien erantzunari ezin izango zaio berriz erantzun, eta ez du, halaber, eztabaida zabalduko.

3.– Las contestaciones a las alusiones no podrán ser objeto de nueva respuesta ni dar lugar a la apertura del debate.

38. artikulua.– Lehendakariak edo idazkariak eztabaidan parte hartu nahi dutenean, hori egin ahal izango dute erregelamendu honetan eztabaidetarako ezarritako arauak betez.

Artículo 38.– Cuando la Presidenta o el Presidente o la Secretaria o el Secretario desearen tomar parte en el debate, podrán hacerlo con sujeción a las normas establecidas para los debates en este Reglamento.

39. artikulua.– Lehendakariak eztabaida amaitzea erabaki dezake gai bat nahikoa jorratu dela uste duenean.

Artículo 39.– La Presidencia podrá acordar la conclusión de un debate cuando estimare que un asunto está suficientemente tratado.

II. KAPITULUA
BOZKETAK
CAPÍTULO II
DE LAS VOTACIONES

40. artikulua.– Bozketa egiteko era hauetako bat erabiliko da:

Artículo 40.– La votación se efectuará de alguna de las siguientes maneras:

1.– Eskua altxatuta.

1.– A mano alzada.

2.– Izenez; horretarako, idazkariak Kontseiluko kontseilari bakoitzaren izena esango du, bere botoa adieraz dezan.

2.– Nominalmente, a cuyo fin la Secretaria General o el Secretario General irá designando a cada Consejera o Consejero del Consejo, para que exprese su voto.

3.– Isilpeko paperaren bidez. Era honetara egingo da bozketa erabakia pertsona jakin bati buruzkoa denean. Horrela egingo da, halaber, kontseilari batek eskatzen duenean, baldin eta lehendakariak gaia bozketan jarri eta gehiengo soilak aldeko botoa ematen badu.

3.– Mediante papeleta secreta. Procederá esta modalidad cuando el acuerdo se refiera a una determinada persona. También procederá en el caso de ser solicitada por una Consejera o un Consejero, siempre que la Presidencia someta a votación la cuestión y su resultado sea favorable por mayoría simple.

41. artikulua.– Bozketara jarritako proposamen bakoitza gehiengo soilaz edo absolutuaz onetsiko da, baina hori ez da eragozpen izango erregelamendu honetan ezartzen diren gehiengo kualifikatuetarako.

Artículo 41.– Cada propuesta sometida a votación se aprobará por mayoría simple o absoluta, sin perjuicio de las mayorías cualificadas que se establecen en el presente reglamento.

Gehiengo soila da bertaratutakoen eta ordezkatutakoen erdiak eta batek emandako aldeko botoa, eta gehiengo absolutua, berriz, Kontseiluaren legezko kopuruaren erdiak eta batek emandako aldeko botoa, kasu honetan ere ordezkaritzak zenbatuta.

Se entiende por mayoría simple el voto favorable de la mitad más uno de las presentes y de los presentes y de las representadas y de los representados y por mayoría absoluta el voto favorable de la mitad más uno del número legal de miembros del Consejo, entendiéndose que también en este caso se computan las representaciones.

Berdinketa gertatzen bada lehendakariak proposamenaren aldeko eta kontrako mintzaldien beste txanda bati ekingo dio, eta txanda horren ondoren egiten den bozketan emaitza berriz ere berdinketa baldin bada, lehendakariaren edo lehendakaria ordezkatzen duen pertsonaren kalitatezko botoaren bitartez ebatziko da berdinketa.

En caso de empate la Presidencia abrirá un nuevo turno de intervenciones a favor y en contra de la propuesta y, si después de este turno, el resultado de la nueva votación que seguidamente se efectúe, fuere también de empate, éste se resolverá mediante el voto de calidad de la Presidencia o de quien haga sus veces.

42. artikulua.– Bozkatzeko jartzeko, proposamenaren testuak idatzia egon beharko du botoa eman aurretik; salbuespen bakarra izango da bertaratutako kideen gehiengoak beste gauza bat erabakitzea.

Artículo 42.– No se someterá a votación ninguna propuesta cuyo texto no haya sido redactado por escrito con carácter previo a la emisión del voto, salvo que la mayoría de miembros presentes acuerde otra cosa.

43. artikulua.– Erabakiak onetsiak izateko gehiengo absolutua beharko da arlo hauetan:

Artículo 43.– Se requerirá mayoría absoluta para la aprobación de los acuerdos que se adopten sobre las siguientes materias:

a) Unibertsitatearen urteko aurrekontuaren onespena, aurrekontuaren aldaketen onespena eta Unibertsitatearen hainbat urtetarako programazioaren onespena.

a) Aprobación del presupuesto anual de la Universidad, de las modificaciones del mismo y de la programación plurianual de la Universidad.

b) Unibertsitatearen ekonomi jardueren eta bere zerbitzuen errendimenduaren onespena.

b) Aprobación de las actividades económicas de la Universidad y del rendimiento de sus servicios.

c) Fakultateak, goi-mailako eskola teknikoak, unibertsitate-eskolak eta unibertsitate institutuak eta era litezkeen bestelako ikastegiak sortzeko eta kentzeko proposamena.

c) Propuesta de creación y supresión de Facultades, Escuelas Técnicas Superiores, Escuelas Universitarias e Institutos Universitarios y cualesquiera otros Centros que pudieren constituirse.

d) Ezarritako epeetan dagozkien probak gainditu ez dituzten ikasleek unibertsitatean jarraitzea erregulatzeko arauak onestea, Unibertsitate Koordinaziorako Kontseiluaren txostenaren ondoren eta Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposatuta.

d) Aprobación de las normas que regulen la permanencia en la Universidad de aquellas estudiantes o aquellos estudiantes que no superen las pruebas correspondientes en los plazos que se determinen, previo informe del Consejo de Coordinación Universitaria y propuesta del Consejo de Gobierno de la Universidad.

e) Ikerketa programak garatzeko beharrezkoak diren ekipo ondasunak esleipen zuzenaren bitartez eskuratzeko baimena ematea.

e) Autorización de la adquisición, mediante adjudicación directa, de los bienes de equipo necesarios para el desarrollo de los programas de investigación.

f) Kontseilarien kargu-uztea proposatzea, 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

f) Propuestas de cese de las Consejeras y de los Consejeros, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 6.

g) Aldi baterako batzordeak eta batzorde iraunkorrak sortzea eta deuseztatzea.

g) Creación y extinción de Comisiones Permanentes y Temporales.

44. artikulua.– 1.– Gizarte Kontseiluko kontseilariek beraiek emandako aldeko botoa edo boto partikularra aktan jasoarazi ahal izango dute. Boto horiek, eta horien arrazoiketa, erasaten dituzten Osoko Bilkurako eta batzordeetako proposamen, txosten eta irizpenetan jasoko da.

Artículo 44.– 1.– Las Consejeras y los Consejeros del Consejo Social podrán hacer constar en acta el sentido de su voto favorable o su voto particular. Estos votos con su motivación se incluirán en las propuestas, informes y dictámenes del Pleno y de las Comisiones a los que afecten.

Erregelamendu honen ondorioetarako, boto partikulartzat jotzen da kontseilari batek proposamen jakin baten alde bozkatu duenean bere botoa zein izan den eta horretarako izan dituen arrazoiak aktan jasoarazteko duen nahia. Boto partikularra idatziz egin beharko da, berrogeita zortzi orduko epean, eta horren edukia aktaren testuari erantsiko zaio.

Se entiende por voto particular a los efectos de este reglamento, la voluntad de una Consejera o de un Consejero de hacer constar en acta los fundamentos y el sentido de su voto, cuando hubiere votado a favor de una propuesta determinada. El voto particular deberá formularse por escrito en el plazo de cuarenta y ocho horas y su contenido se incorporará al texto del acta.

2.– Kontra bozkatu edo abstenitu egiten diren kontseilariak salbuetsita egongo dira Gizarte Kontseiluaren erabakietatik hala balegokio letorkeen erantzukizunetik.

2.– Las Consejeras y los Consejeros que voten en contra o se abstengan quedarán exentas o exentos de la responsabilidad que, en su caso, pueda derivarse de los acuerdos del Consejo Social.

V. TITULUA
GIZARTE KONTSEILUAREN
ANTOLAMENDU ADMINISTRATIBOA
TÍTULO V
DE LA ORGANIZACIÓN ADMINISTRATIVA
DEL CONSEJO SOCIAL

45. artikulua.– Gizarte Kontseiluaren egitura administratiboa idazkari nagusiaren mende eratzen da; horretarako, behar diren giza baliabide eta baliabide materialak ezarriko ditu Gizarte Kontseiluaren eginkizunak behar bezala betetzeko, Kontseiluaren beraren aurrekontuaren kontu-sailen kargura.

	

46. artikulua.– Idazkaritza Nagusia bi arlotan antolatzen da: arlo ekonomikoan eta administratiboan.

Artículo 45.– La estructura administrativa del Consejo Social se constituye bajo la dependencia de la Secretaria General o del Secretario General, a cuyo efecto dispondrá de los medios materiales y personales suficientes para el adecuado cumplimiento de las funciones del Consejo Social con cargo a las partidas necesarias del presupuesto propio del Consejo.

1.– Arlo ekonomikoaren zereginak dira honakoak:

Artículo 46.– La Secretaría General se organiza en dos áreas: la económica y la administrativa.

– Bere arloari datxekion baliabideak eta Gizarte Kontseiluaren organoetatik ateratzen diren enkarguak antolatzea, arlo honek bereak dituen zereginei dagokienez.

1.– Son funciones del área económica:

– Kontseiluan sortzen diren gai ekonomiko guztiak gainbegiratzea, barne-kudeaketakoak izan nahiz eskumenen garapenei lotutakoak izan, eta horretarako bere espezialitatearekin lotutako alderdietan idazkari nagusiarekin elkarlanean aritzea.

– Organizar los recursos adscritos a su área y los encargos, que emanen de los diferentes órganos del Consejo Social, en relación con las funciones de este área.

– Esleitutako eskumen ekonomikoak betetzeko dagozkion jarduerak Unibertsitatearen kudeaketa eta kontrol organoekin eta erakunde publiko eta pribatuekin koordinatzea.

– Supervisar cuantos asuntos económicos surjan en el Consejo, ya sean de gestión interna o asociados al desarrollo de las competencias, colaborando con la Secretaria General o con el Secretario General en aspectos relacionados con su especialidad.

– Bere eginkizunak betetzeko beharrezkotzat jotzen dituen txosten edo azterketak zuzentzea eta eskatzea, behar duen onespenaz.

– Coordinar con los diferentes organismos, entidades públicas y privadas, y órganos de gestión y control de la Universidad aquéllas actividades correspondientes al ejercicio de las competencias económicas asignadas.

– Bere eginkizunak betetzerakoan jasotzen dituen txostenak edo informazio ekonomikoa jaso, kontrastatu eta ebaluatzea.

– Dirigir y solicitar, con la debida aprobación, aquellos informes o estudios que entienda necesarios para el desarrollo de sus funciones.

– Bere lana laburbiltzeko eta Gizarte Kontseiluko organoei beren zereginak garatzea errazteko beharrezko txosten ekonomikoak egitea.

– Recibir, contrastar y evaluar cuanta información económica o informes reciba en el desempeño de sus funciones.

– Euskal Herriko Unibertsitatearentzat egiten diren auditoria zerbitzuak gainbegiratzea.

– Confeccionar los informes económicos necesarios que sinteticen su labor y faciliten a los diferentes órganos del Consejo Social desarrollar sus funciones.

– Oro har, arlo ekonomikoan jasotako zereginak behar bezala betetzeko beharrezkotzat jotzen diren zeregin guztiak.

– Supervisar los servicios de auditoría que se lleven a cabo para la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

2.– Arlo administratiboaren zereginak dira honakoak:

– En general, cuantas atribuciones se entiendan necesarias para el buen desarrollo de las funciones contempladas en el área económica.

– Txostenak ematea, era guztietako dokumentuak eskuz edo makinaz transkribatzea, ikuskatzea eta prestatzea.

2.– Son funciones del área administrativa:

– Postaren sarrera eta irteera.

– Suministro de informes, transcripción manual o mecánica e inspección y preparación de toda clase de documentos.

– Administrazio prozesuen eta datu-prozesuen mekanizazioa.

– Entrada y salida de correspondencia.

– Eta oro har, arlo honi aitortu ohi zaizkion zeregin guztiak.

– Mecanización de procesos administrativos y proceso de datos.

47. artikulua.– Lehendakariaren goragoko mailako aginterako eragozpen izan gabe, idazkari nagusia Idazkaritzako burua da, eta bertako langile guztien buruzagitza betetzen du.

– Y en general, todos aquellos trabajos reconocidos habitualmente como propios de esta área.

48. artikulua.– Kontseiluko Idazkaritzako lanpostuak Unibertsitatearen lanpostu zerrendetan agertuko da, eta horien lan-baldintzak indarrean diren arauek ezartzen dituztenak izango dira.

Artículo 47.– Sin perjuicio de la autoridad superior de la Presidencia, la Secretaria General o el Secretario General es jefa o jefe de la Secretaría y ejerce la jefatura de todo su personal.

VI. TITULUA
GIZARTE KONTSEILUAREN
ERREGIMEN EKONOMIKOA

49. artikulua.– Gizarte Kontseiluaren baliabide ekonomikoak honako hauek dira:

Artículo 48.– Los puestos de trabajo de la Secretaría del Consejo figurarán en las relaciones de puestos de trabajo de la Universidad y sus condiciones de trabajo serán las que establezcan las normas vigentes.

TÍTULO VI
DEL RÉGIMEN ECONÓMICO
DEL CONSEJO SOCIAL

a) Kontseiluaren aurrekontuan Euskal Autonomia Erkidegoaren ekarpen gisa finkatutako diru-kopuruak.

Artículo 49.– Los recursos económicos del Consejo Social estarán constituidos por:

b) Pertsona, erakunde eta instituzio publiko nahiz pribatuek borondatez egindako ekarpenak eta dirulaguntzak.

a) Las cantidades fijadas en el presupuesto del Consejo como aportación de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Bere baliabideetatik lor litzakeen edo ematen zaizkion beste edozein.

b) Las subvenciones y aportaciones voluntarias de personas, entidades o instituciones, tanto públicas como privadas.

50. artikulua.– Gizarte Kontseiluaren ekonomi eta finantza eragiketa guztien kontabilitate erregistroa ezartzen da, Autonomia Erkidegoko arloko arauen arabera, Unibertsitateko eta Administrazio Autonomikoko kontabilitate sistemekin bateragarria izateko eran.

c) Cualesquiera otros que obtuviere de sus propios recursos o que pudieren serle asignados.

51. artikulua.– Gastua baimentzea, legearen arabera obligazioa hartzea badagokio, eta ordainketa agintzea eta ordaintzea, Gizarte Kontseiluaren aurrekontuaren kargura, hori lehendakariari dagokio.

Artículo 50.– Se establece el registro contable de todas las operaciones económicas y financieras del Consejo Social, con arreglo a las normas de la Comunidad Autónoma en la materia, de forma que resulte compatible con los sistemas contables de la Universidad y de la Administración Autonómica.

– Gastua baimentzea kontabilitateko egintza bat da eta horren bitartez zenbateko zehatz edo gutxi-gorabeherako batez kreditu baten kargura gastu bat egitea erabakitzen da, eta horretarako kredituan erabilgarria dena gordetzen da, guztia edo zati bat.

Artículo 51.– La autorización del gasto siempre que proceda legalmente la contracción de la obligación y la ordenación del pago y el pago con cargo al presupuesto del Consejo Social compete a su Presidenta o a su Presidente.

– Gastua xedatzea kontabilitateko egintza bat da eta horren bitartez, formalizatu egiten da, dagozkion lege-izapideak egindakoan, zehazki obrak egitea eta ondasunak eta zerbitzuak hornitzea, eta horren ondorioz ordaintzeko kreditua gordetzen da, zehatz ezarritako zenbatekoaz eta baldintzetan.

– Por autorización del gasto se entiende el acto por el cual se acuerda su realización por importe cierto o aproximado con cargo a un determinado crédito reservando a tal fin la totalidad o una parte disponible del mismo.

– Obligazioa hartzeak esan nahi du kredituak kontuetan erregistratzen direla, hau da, ezarritako edo erabakitako baldintzak betetzeagatik edo «xedatze»aren gai izan den prestazioa ongi bete dela egiaztatzeagatik eskagarriak diren kredituak erregistratzeko eragiketa da.

– La disposición del gasto es el acto por el cual se formaliza, una vez efectuados los trámites legales que sean procedentes, la realización concreta de obras y la prestación o suministro de bienes y servicios con la consiguiente reserva del crédito de pago por importe y condiciones exactamente determinadas.

– Agindutako ordainketa kontabilitateko beste eragiketa bat da eta horren bitartez arduradunak kontrako ordainketa-agindua egiten dio diruzaintzari, hartutako obligazio baten inguruan.

– Contracción de la obligación significa la operación de registrar en cuentas los créditos exigibles por motivo de que haya sido acreditada satisfactoriamente la prestación objeto de la «disposición» o el cumplimiento de las condiciones acordadas o establecidas al respecto.

52. artikulua.– Gizarte Kontseiluaren aurrekontuaren kargura esleitu behar diren kontratuen dokumentazioa Gizarte Kontseiluaren Idazkaritza Nagusiak prestatu behar du.

– Pago ordenado es la operación por la que el responsable expide, en relación con una obligación contraída, el mandamiento de pago contra la tesorería.

Oinarrien edo esplotazioko administrazio klausula partikularren proposamena, eta dagokien gastua baimentzea, Gizarte Kontseiluko lehendakariaren eskumena izango dira, kontratazio zuzena egokia denean; gainontzeko kasuetan, biak Osoko Bilkuraren eskumenekoak dira.

Artículo 52.– La elaboración de la documentación de los contratos que deban adjudicarse con cargo al presupuesto del Consejo Social será preparada por la Secretaría General del Consejo Social.

Kontratazio Mahaia honela osatuta egongo da: lehendakaria, bi mahaikide, aholkulari juridiko bat eta idazkaria.

La propuesta de cláusulas administrativas particulares, de explotación o de bases, así como la autorización del gasto correspondiente, serán competencia de la Presidenta o del Presidente del Consejo Social cuando legalmente proceda la contratación directa; en los demás casos, ambas competencias corresponden al Pleno.

Mahaiko lehendakaria Gizarte Kontseiluko lehendakaria izango da, edo eskuordetzen duen pertsona.

La Mesa de contratación estará compuesta por una Presidenta o Presidente, dos Vocales, una Asesora Jurídica o Asesor Jurídico y una Secretaria o Secretario.

Mahaikideak eta aholkulari juridikoa gastua baimentzea dagokion organoak izendatuko ditu.

Será Presidenta o Presidente de la Mesa quien lo sea del Consejo Social o persona en quien delegue.

Idazkaria Gizarte Kontseiluko idazkari nagusia izango da.

Las vocales y los vocales, la Asesora Jurídica y el Asesor Jurídico serán designados por el Órgano al que corresponda autorizar el gasto.

VII. TITULUA
GIZARTE KONTSEILUAREN
ERREGIMEN JURIDIKOA
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

53. artikulua.– Gizarte Kontseiluko edozein organori zuzendutako eskabideak edo erreklamazioak bertako Idazkaritzan aurkeztu ahal izango dira, idatziz, eta bertan erregistratuko dira, edo bestela Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak baimendutako edozein tokian. Interesatuak hala eskatzen badu, lege horrek aurreikusitako eran aurkeztutako dokumentuaren edo dokumentuen jaso izanaren agiria emango da.

La Secretaria o Secretario será la Secretaria General o Secretario General del Consejo Social.

TÍTULO VII
DEL RÉGIMEN JURÍDICO DEL
CONSEJO SOCIAL
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

54. artikulua.– Ondorio guztietarako, sarrera-datatzat jotzen da Gizarte Kontseiluaren Idazkaritzako erregistroan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bulego edo erregistroetako batean aurkezten den eguna.

Artículo 53.– Toda petición o reclamación dirigida a cualquiera de los órganos del Consejo Social podrá presentarse por escrito en la Secretaría del mismo, donde será registrada, o en cualquiera de los lugares autorizados por la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. A petición de la interesada o del interesado, se dará recibo del documento o documentos presentados en la forma prevista en la Ley mencionada.

55. artikulua.– Lehendakariaren ebazpenen eta Osoko Bilkuraren eskuordetzaz batzordeek emandako erabakien kontra errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osoko Bilkurari hilabeteko epean.

Artículo 54.– Se entiende como fecha de entrada a todos los efectos la de presentación en el registro de la Secretaría del Consejo Social o en cualquiera de los registros u oficinas previstas en el artículo 38.4 de la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Osoko Bilkuraren erabakiek, organo horrek zuzenean hartuak izan nahiz errekurtsoen ebazpenetan hartuak izan, amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta horiek inpugnatu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan, jurisdikzio hori arautzen duen legean aurreikusitako baldintzetan eta epeetan.

Artículo 55.– Las resoluciones de la Presidencia y los acuerdos dictados por las Comisiones en virtud de delegación del Pleno pueden ser recurridos ante el Pleno en el término de un mes.

56. artikulua.– Izapide guztietan prozedura ofizioz bultzatuko du Idazkaritza Nagusiak.

Los acuerdos del Pleno, ya sean adoptados directamente por este órgano, ya en resolución de recursos, agotan la vía administrativa y son impugnables ante la Jurisdicción Contencioso-Administrativa con los requisitos y en los plazos previstos en la Ley reguladora de dicha jurisdicción.

57. artikulua.– Espedienteak ebazteko gehienezko epea aplikagarri den prozeduratik datorrena izango da. Prozeduraren arauak eperik ezartzen ez badu, ebazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da. Edonola ere, epe hori ezin izango da sei hilabetetik gorakoa izan.

Artículo 56.– El procedimiento será impulsado de oficio en todos sus trámites por la Secretaría General.

Izandako eskabideen kopuruak aplikagarri den prozeduran aurreikusitako epeak betetzea era arrazoituan galarazten badu, edo ebazteko gehienezko epea galarazten badu, eskabideak bideratzeko edo hala badagokio ebazteko organo eskudunak ebazteko organo eskudunari edo hala badagokio hierarkiako nagusi den organoari proposatu ahal izango dio epeak luzatzeko, berariazko ebazpena eman ahal izateko.

Artículo 57.– El plazo máximo para resolver los expedientes será el que resulte del procedimiento aplicable. Cuando la norma de procedimiento no fije plazos, el plazo máximo de resolución será de tres meses. En todo caso, este plazo no podrá exceder de seis meses.

58. artikulua.– Gizarte Kontseiluaren organoen jardunbidearekin bateragarria den heinean aplikagarria izango da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea.

Cuando el número de solicitudes formuladas impida razonablemente el cumplimiento de los plazos previstos en el procedimiento aplicable o el plazo máximo de resolución, el órgano competente para instruir o, en su caso, resolver las solicitudes, podrá proponer al órgano competente para resolver o, en su caso, al órgano jerárquicamente superior la ampliación de los plazos que posibilite la adopción de una resolución expresa.

II. KAPITULUA
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN
AURREKONTUA ONESTEKO
PROZEDURA, AURREKONTU-ALDAKETAK
ETA HAINBAT URTETARAKO
PROGRAMAZIOA

59. artikulua.– Gobernu Kontseiluak, errektorearen bitartez, Euskal Herriko Unibertsitatearen Aurrekontuaren proiektua aurkeztu beharko dio Gizarte Kontseiluaren lehendakaritzari, eta horrekin batera, aurrekontua egikaritzeko arauen proiektua eta azalpen-memoria.

Artículo 58.– En cuanto sea compatible con el funcionamiento de los órganos del Consejo Social será de aplicación la Ley de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

CAPÍTULO II
DEL PROCEDIMIENTO PARA LA APROBACIÓN DEL PRESUPUESTO DE LA UNIVERSIDAD DEL
PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA,
DE LAS MODIFICACIONES PRESUPUESTARIAS
Y DE LA PROGRAMACIÓN PLURIANUAL

60. artikulua.– Dokumentazio hori kontseilariei igorriko zaie. Ekonomi eta Finantza Batzordea proiektua onartzea edo ez onartzea erabakitzeko bilduko da.

Artículo 59.– El Consejo de Gobierno habrá de presentar a la Presidencia del Consejo Social a través de la Rectora o del Rector el proyecto de Presupuesto de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, acompañado de un proyecto de normas de ejecución presupuestaria y de una Memoria explicativa.

Erabakia idatziz egingo da, eta arrazoituta, eta, hura zein den arabera dokumentazioa itzuliz edo itzuli gabe, Gizarte Kontseiluko lehendakariak, errektorearen bitartez, Gobernu Kontseiluari igorriko jakinaraziko dio.

Artículo 60.– Se remitirá esta documentación a las Consejeras y a los Consejeros. La Comisión Económica y Financiera se reunirá para decidir sobre la admisión o no del proyecto.

61. artikulua.– Ekonomi eta Finantza Batzordeak onartzea erabaki ondoren, Gizarte Kontseiluko kideek kontu-sailen izaerari eta irismenari buruz nahi duten informazio eta argibide guztiak eskatu ahal izango diote Gobernu Kontseiluari, idatziz, Kontseiluaren Idazkaritza Nagusiaren bitartez bideratuta.

El acuerdo será escrito y razonado y se comunicará, con o sin devolución de la documentación, según sea aquél, al Consejo de Gobierno a través de la Rectora o del Rector por la Presidencia del Consejo Social.

62. artikulua.– Izapide horiek amaitzean, Ekonomi eta Finantza Batzordea deituko da Osoko Bilkurara aurkezteko irizpena egin dezan.

Artículo 61.– Acordada la admisión por la Comisión Económica y Financiera, los miembros del Consejo Social podrán solicitar del Consejo de Gobierno por escrito tramitado a través de la Secretaría General del Consejo cuanta información y aclaraciones deseen sobre la naturaleza y alcance de las distintas partidas.

63. artikulua.– Batzordearen irizpena kontseilarien eskura jarriko da zazpi eguneko aurrerapenaz, eta Osoko Bilkura deituko da Euskal Herriko Unibertsitatearen Aurrekontua eztabaidatzeko eta hala badagokio onesteko.

Artículo 62.– Finalizados estos trámites se convocará la Comisión Económica y Financiera para emitir dictamen que será elevado al Pleno.

64. artikulua.– Lehendakariak Osoko Bilkurako eztabaidak eta bozketak Aurrekontuaren egiturara gehien egokitzen den eran agindu ahal izango ditu. Edonola ere, hitza emango dio Ekonomi eta Finantza Batzordearen bozeramaileari edo lehendakariari beharrezkoa den guztietan, Batzordearen irizpena azal dezan eta eskatzen zaizkion argibide guztiak eman ditzan.

Artículo 63.– El dictamen de la Comisión se pondrá a disposición de las Consejeras y de los Consejeros con una antelación de siete días y se convocará el Pleno con el exclusivo objeto de debatir y, si procede, aprobar el Presupuesto de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

65. artikulua.– Aurrekontu proiektua ez onartzeak Gobernu Kontseiluari itzuli beharra dakar, eta horrekin batera proiektua ez onartzea erabakitzeko arrazoiak azalduz behar bezala arrazoitutako testu bat erantsiko da.

Artículo 64.– La Presidencia podrá ordenar los debates y votaciones del Pleno en la forma que más se acomode a la estructura del Presupuesto. No obstante, dará la palabra a la Presidenta o al Presidente o portavoz de la Comisión Económica y Financiera en todo caso y cuantas veces sea necesario, al objeto de que explique el dictamen de la Comisión y haga todas las aclaraciones que le fueren solicitadas.

66. artikulua.– Aurreko artikuluetan ezarritakorako eragozpen izan gabe, Gizarte Kontseiluak aurrekontu proiektua onesten ez duen bitartean aurreko ekitaldiko aurrekontua luzatuko da.

Artículo 65.– La no aprobación del proyecto de presupuesto implica su devolución al Consejo de Gobierno y a ella deberá acompañarse un texto suficientemente razonado y detallado, comprensivo de los motivos determinantes de la no aprobación.

67. artikulua.– Aurrekontu aldaketek eta urte anitzetarako programazioak kapitulu honetan Aurrekontua onesteko aurreikusitako izapideak beteko dituzte, indarrean den lege-araubidea kontuan hartuta.

Artículo 66.– Sin perjuicio de lo establecido en los artículos precedentes, hasta tanto no se aprobare por el Consejo Social el proyecto de presupuesto, se prorrogará automáticamente el del ejercicio precedente.

Aurrekontu-aldaketa dagokion sailak informatutako espediente bitartez izapidetuko da, hau da, zein sailetako aurrekontua aldatu behar den, sail horrek informatuko du, edo organismoa atxikita duenak, eta honakoa sartuko da:

Artículo 67.– Las modificaciones presupuestarias y la Programación Plurianual seguirán los trámites previstos en este Capítulo para la aprobación del Presupuesto, teniendo en cuenta el régimen legal vigente.

a) Beharraren justifikazioa edo gastuak duen presa.

La modificación presupuestaria se tramitará mediante expediente informado por el Departamento a cuyo presupuesto afecte o al que esté adscrito el Organismo, que incluirá:

b) Proposatutako gehikuntza finantzatu behar duen baliabidearen zehaztapena.

a) La justificación de la necesidad o urgencia del gasto.

c) Handitu beharreko aurrekontu-saila, behar bezala zehaztua.

b) La especificación del recurso que ha de financiar el aumento propuesto.

VIII. TITULUA
ERREGELAMENDUAREN ONESPENA
ETA BERRITZEA

68. artikulua.– Erregelamendua berritzea proposatu ahal izango du Gizarte Kontseiluko kideen legezko kopuruaren ehuneko berrogeita hamarrek.

c) La partida presupuestaria, debidamente detallada, a incrementar.

TÍTULO VIII
DE LA APROBACIÓN Y REFORMA
DEL REGLAMENTO

Berritzeko proposamenarekin batera aukerako testu egituratu batez eta oinarri duen argudiaketa egin beharko da.

Artículo 68.– Podrá proponer la reforma del Reglamento un cincuenta por ciento del número legal de los miembros del Consejo Social.

Berritzeko proposamena onartzeko beharrezkoa izango da kontseilarien legezko kopuruaren gehiengo absolutuak emandako aldeko botoa.

La propuesta de reforma deberá ir acompañada de un texto articulado alternativo y de la argumentación en que se funde.

AZKEN XEDAPENA

Para la aprobación de la propuesta de reforma será necesario el voto favorable de la mayoría absoluta del número legal de las Consejeras y de los Consejeros.

Erregelamendu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunean sartuko da indarrean.

DISPOSICIÓN FINAL

Este Reglamento entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común