Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

78. zk., 2005eko apirilaren 26a, asteartea

N.º 78, martes 26 de abril de 2005


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Hacienda y Administración Pública
2109
2109

82/2005 DEKRETUA, apirilaren 12koa, estatistika-eragiketen proiektu teknikoak onartu ahal izateko prozedura arautzen duena, eta Proiektu Teknikoen eta Estatistika Eragiketen Galdeketen Erregistroa sortzen duena.

DECRETO 82/2005, de 12 de abril, por el que se regula el procedimiento para la aprobación de proyectos técnicos de operaciones estadísticas, y se crea el Registro de Proyectos Técnicos y Cuestionarios de Operaciones Estadísticas.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 29.a) artikuluak adierazten duenez, Euskal Estatistika Erakundearen eskumenekoa da eragiketa bakoitzaren proiektu teknikoa onartzea.

El artículo 29.a de la Ley 4/1986, de 23 de abril, de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi señala como competencia del Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística la aprobación del proyecto técnico de cada operación.

Bestalde, artikulu horren g)idatz-zatiak xedatzen duenez, Euskal Estatistika Erakundeak onartuko ditu Estatistika-antolakundea osatzen duten itaun-zerrendak eta zerrenda horien Errolda Nagusia edukiko du. Errolda horrek izaera publikoa izango du.

Por su parte, el apartado g) del propio artículo dispone que Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística aprobará los cuestionarios integrantes de la Organización Estadística y mantendrá con carácter público, un Registro Central de aquéllos.

Kontuan izanda eskuarki itaun-zerrendak estatistika-eragiketa baten diseinu metodologikoaren zati izaten direla eta, gainera, proiektua osatzen duen elementuetako bat direla, aurreko artikuluan aipatzen diren proiektu teknikoen eta itaun-zerrenden onarpena prozedura bakar batean egiteko asmoa dago.

Habida cuenta de que habitualmente los cuestionarios forman parte del diseño metodológico de una operación estadística y que, a su vez, son uno de los elementos integrantes del proyecto técnico, se pretende regular en un único procedimiento la aprobación de proyectos técnicos y cuestionarios a que hace referencia el artículo anteriormente citado.

Bestalde, Proiektu Teknikoen eta Estatistika Eragiketen Galdeketen Erregistroa sortzen da. Erregistro horrek proiektuen atal bat eta itaun-zerrenden beste atal bat izango ditu. Bertan Euskal Estatistika Erakundearen onarpena lortzen duten proiektuak eta itaun-zerrendak inskribatuko dira.

Por otro lado, se crea el Registro de Proyectos Técnicos y Cuestionarios de Operaciones Estadísticas, que dispondrá de una sección de proyectos y otra de cuestionarios, en las que se inscribirán aquéllos que obtengan la aprobación del Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko apirilaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 12 de abril de 2005,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea estatistika-eragiketen proiektu teknikoak onartu ahal izateko prozedura arautzea da, eta bai Proiektu Teknikoen eta Estatistika Eragiketen Galdeketen Erregistroa sortzea ere.

Es objeto del presente Decreto regular el procedimiento para la aprobación de proyectos técnicos de operaciones estadísticas, así como la creación de un Registro de Proyectos Técnicos y Cuestionarios de Operaciones Estadísticas.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

1.– Dekretu honen aplikazio-eremua Euskal Estatistika Planean eta garapeneko Urteko Estatistika Programetan sartzen diren estatistika-eragiketen proiektu teknikoek osatzen dute.

1.– Constituyen el ámbito de aplicación del presente Decreto los proyectos técnicos de las operaciones estadísticas incluidas en el Plan Vasco de Estadística y en los Programas Estadísticos Anuales de desarrollo.

2.– Euskal Autonomia Erkidego Estatistikari buruzko Legearen 8.1. artikuluan adierazten diren estatistika-eragiketen proiektu teknikoei aplikatuko zaie dekretu honetako 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoa.

2.– A los proyectos técnicos de las operaciones estadísticas a las que se refiere el artículo 8.1 de la Ley de Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi les será de aplicación lo dispuesto en los artículos 3 y 4 de este Decreto.

3. artikulua.– Proiektu teknikoaren definizioa

Artículo 3.– Definición de proyecto técnico.

Dekretu honen eraginetarako, proiektu teknikotzat joko da estatistika-eragiketen betearazpen-prozedurak fase guztietan sistematizatzen dituen agiria.

A los efectos del presente Decreto se entenderá por proyecto técnico el documento en el que se sistematizan los procedimientos de ejecución de las operaciones estadísticas en todas sus fases.

4. artikulua.– Proiektu teknikoen edukia.

Artículo 4.– Contenido de los proyectos técnicos.

1.– Euskal Estatistika Erakundeak ezarritako gidalerroen arabera egingo dira proiektu teknikoak.

1.– Los proyectos técnicos se realizarán conforme a las directrices establecidas por Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística.

2.– Gutxienez ezaugarri hauek izango dituzte proiektu teknikoek:

2.– Los proyectos técnicos contendrán como mínimo los siguientes aspectos:

a) Definizioa, helburuak eta eragiketaren zabalkundea.

a) Definición, objetivos y difusión de la operación.

b) Metodologiaren diseinua eta, hala egokituz gero, itaun-zerrendena.

b) Diseño metodológico y, en su caso, de los cuestionarios.

c) Betearazteko prozedurak.

c) Procedimientos de ejecución.

d) Funtzioak eta erantzukizunak.

d) Funciones y responsabilidades.

e) Kalitatearen kontrola.

e) Control de calidad.

f) Informatizazioa.

f) Informatización.

5. artikulua.– Proiektu teknikoak lantzea eta aurkeztea.

Artículo 5.– Elaboración y presentación de los proyectos técnicos.

1.– Proiektu teknikoak lantzea eta aurkeztea izango da estatistika-eragiketaren lehenengo fasea, eta Euskal Estatistika Planean edo Urteko Estatistika Programetan eragiketa osoaren erakunde erantzule gisa ageri diren organo edo enteei egokituko zaie lan hori.

1.– La elaboración y presentación de los proyectos técnicos, que constituirá la primera fase de una operación estadística, corresponderá a los órganos o Entes que figuren como organismos responsables del conjunto de la operación en el Plan Vasco de Estadística o en los Programas Estadísticos Anuales.

2.– Euskal Estatistika Erakundeak onar ditzan aurkeztuko dira proiektu teknikoak.

2.– Los proyectos técnicos se presentarán para su aprobación ante la Dirección General del Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística.

6. artikulua.– Proiektu teknikoak lantzea eta aurkeztea.

Artículo 6.– Informe sobre el contenido de los proyectos técnicos.

1.– Proiektu teknikoa jaso ondoren, Euskal Estatistika Erakundeko Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko Zuzendariordetzak txosten bat emango du proiektuaren edukiari buruz eta dekretu honetako 4. artikuluan ezarritakoa betetzeari buruz. Txosten hori proiektu teknikoa aurkeztu ondoren emango da, gehienez ere hamabost egun balioduneko epean.

1.– Una vez recibido el proyecto técnico, la Subdirección de Coordinación Técnica y Difusión del Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística emitirá un informe acerca de su contenido y del cumplimiento de lo establecido en el artículo 4 del presente Decreto. Dicho informe se emitirá en el plazo máximo de quince días hábiles desde la presentación del proyecto técnico.

2.– Proiektu teknikoaren edukian akatsak antzematen badira, akats horien berri emango zaie estatistika-eragiketen titular diren organo edo enteei, akatsa zuzendu dezaten. Hamar eguneko epea izango dute akatsa zuzentzeko, jakinarazpen formala egiten den egunetik kontatzen hasita.

2.– Cuando se observen defectos o errores en el contenido del proyecto técnico, se pondrán los mismos en conocimiento de los órganos o Entes titulares de las operaciones estadísticas, a fin de proceder a su subsanación, que tendrá lugar en el plazo máximo de diez días hábiles desde la notificación formal de los errores observados.

Akatsa zuzentzeko izapideak lehenengo paragrafoan aurreikusitako txostena emateko epearen zenbaketa etengo du.

El trámite de subsanación de errores interrumpirá el cómputo del plazo de emisión del informe previsto en el párrafo primero.

3.– Txostena egiteko epea pasa eta txostenik egin ez bada, txostena aldekoa dela ulertuko da eta jarduerei ekingo zaie.

3.– Transcurrido el plazo para la emisión del informe sin que este haya sido evacuado, se entenderá que el mismo es de carácter favorable y se proseguirán las actuaciones.

7. artikulua.– Proiektu teknikoak onartzea.

Artículo 7.– Aprobación de los proyectos técnicos.

1.– Txostena egin ondoren edo txostena egiteko epea pasa ondoren, Euskal Estatistika Erakundeko Zuzendaritza Nagusiak ebazpena hartuko du, hamabost egun balioduneko epean, gehienez ere, proiektu teknikoa onartzeko edo ezesteko. Ezesten bada, arrazoiak azaldu beharko dira.

1.– Emitido el informe o transcurrido el plazo para su emisión, la Dirección General del Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística resolverá, en el plazo máximo de quince días hábiles, sobre la aprobación del proyecto técnico o su denegación indicando, en este último caso, los motivos.

2.– Inola ere ez da onartuko organo eskudunak landu edo aurkeztu ez duen proiektu teknikorik, edo dekretu honetako 4.2. artikuluan adierazitako ezaugarriren bat garatzen ez duenik, estatistika-eragiketaren ezaugarrien arabera beharrezkoa bada.

2.– En ningún caso se aprobará un proyecto técnico que no haya sido elaborado o presentado por órgano competente o que no desarrolle, siempre que sea necesario según las características de la operación estadística, alguno de los aspectos señalados en el artículo 4.2 de este Decreto.

3.– Estatistika-eragiketaren erantzukizuna duen Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Antolakundeko organo edo enteari jakinaraziko zaio ebazpenaren edukia.

3.– El contenido de la resolución se notificará al órgano o Ente de la Organización Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi responsable de la operación estadística.

4.– Estatistika-eragiketa baten ondorengo faseekin jarraitzeko, aurretik nahitaezkoa izango da proiektu teknikoa onartzea.

4.– Para la continuación de las siguientes fases de una operación estadística, será requisito previo e indispensable la aprobación del proyecto técnico.

8. artikulua.– Itaun-zerrendak onartzea.

Artículo 8.– Aprobación de los cuestionarios.

Estatistika-eragiketarekin batera itaun-zerrendak landu behar direnean, proiektu teknikoen onarpenarekin itaun-zerrendak ere onartu egingo dira.

Cuando la operación estadística conlleve la elaboración de cuestionarios, la aprobación de los proyectos técnicos llevará implícita la aprobación de aquéllos.

9. artikulua.– Proiektu teknikoak aldatzea.

Artículo 9.– Modificación de los proyectos técnicos.

1.– Estatistika-eragiketa baten garapenean onartutako proiektuak aldaketa garrantzitsuren bat izaten badu, aldaketa horren berri eman behar zaio Euskal Estatistika Erakundeko Zuzendaritza Nagusiari, aztertzeko eta baloratzeko.

1.– Si en el desarrollo de una operación estadística el proyecto aprobado sufre alguna modificación sustancial, deberá ponerse la misma en conocimiento de la Dirección General del Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística para su examen y valoración.

2.– Euskal Estatistika Erakundeko Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko Zuzendariordetzak aldaketaren edukia aztertuko du eta hamar egun balioduneko epean aldaketa zenbaterainokoa den zehaztuko du.

2.– La Subdirección de Coordinación Técnica y Difusión del Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística examinará el contenido de la modificación y en el plazo máximo de diez días hábiles determinará el alcance de la misma.

3.– Aldaketa garrantzitsua dela irizten bada, dekretu honetako 6., 7. eta 8. artikuluetan aurreikusitako prozedura jarraituko da. Aurkako kasua bada, proiektua eragiketaren organo edo ente erantzuleari itzuliko zaio, Euskal Estatistika Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, eta itzulketaren arrazoiak adieraziz.

3.– Cuando la modificación se considere sustancial se seguirá el procedimiento previsto en los artículos 6, 7 y 8 del presente Decreto. En caso contrario, el proyecto se devolverá por Resolución del Director General del Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística al órgano o Ente responsable de la operación, indicando los motivos de la devolución.

4.– Proiektu teknikoari egindako aldaketak itzultzeko arrazoi izango dira, besteak beste, dekretu honetako 7. artikuluko 2. idatz-zatian azaltzen direnak.

4.– Serán causa de devolución de la modificación del proyecto técnico, entre otras, las que figuran en el apartado 2 del artículo 7 de este Decreto.

10. artikulua.– Proiektu teknikoak inskribatzea eta artxibatzea.

Artículo 10.– Inscripción y archivo de proyectos técnicos.

Proiektu teknikoa edo horren aldaketa onartzen duen ebazpena eman ondoren, Proiektu Teknikoen eta Estatistika Eragiketen Galdeketen Erregistroan inskribatu eta artxibatuko da.

Emitida la resolución de aprobación del proyecto técnico o de su modificación, se procederá a su inscripción y archivo en el Registro de Proyectos Técnicos y Cuestionarios de Operaciones Estadísticas.

11. artikulua.– Proiektu Teknikoen eta Estatistika Eragiketen Galdeketen Erregistroak sortzea.

Artículo 11.– Creación del Registro de Proyectos Técnicos y Cuestionarios de Operaciones Estadísticas.

1.-Dekretu honen 2.1. artikuluan aurreikusitako Proiektu Teknikoen eta Estatistika Eragiketen Galdeketen Erregistroa sortuko da, Euskal Estatistika Erakundeko Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko Zuzendariordetzara atxikituta egongo delarik.

1.– Adscrito a la Subdirección de Coordinación Técnica y Difusión del Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística, se crea el Registro de Proyectos Técnicos y Cuestionarios de las Operaciones Estadísticas previstas en el artículo 2.1 del presente Decreto.

2.– Erregistroak bi atal izango ditu; bata, estatistika-eragiketen proiektu teknikoetarako, eta bestea, estatistika-eragiketen itaun-zerrendetarako.

2.– El Registro dispondrá de dos secciones destinadas, respectivamente, a proyectos técnicos de operaciones estadísticas y cuestionarios de operaciones estadísticas.

3.– Proiektu tekniko horiei buruz, dekretu honetako 4.2. artikuluan adierazten diren ezaugarriek izaera publikoa dute. Edozein pertsona, edo erakunde publiko edo pribatuk, eskura ditzake inskribapen horiek, baldin eta erregistratutako agirietan bidezko eta zuzeneko interesa dutela egiaztatzen badute. Horretarako, aurretik, kontsultatu beharreko agirien banana-banako eskaera egin beharko dute. Ezin izango dute eskaera orokorrik egin.

3.– Los aspectos de los proyectos técnicos indicados en el artículo 4.2 de este Decreto tienen carácter público, pudiendo acceder a sus inscripciones cualquier persona o entidad, pública o privada, que acredite un interés legítimo y directo en el conocimiento de los documentos registrados, previa petición individualizada de los documentos a consultar y sin que quepa formular solicitudes genéricas.

4.– Aurreko idatz-zatian adierazten dena kaltetu gabe, Erregistroari atxikita dagoen organoak agindu ahal izango du inskribatutako proiektu teknikoen eta itaun-zerrenden inbentario edo katalogo bat egitea, edozein euskarritan, informatzeko eta jendeari jakinarazteko beste helbururik gabe.

4.– Sin perjuicio de lo dispuesto en el apartado anterior, a los efectos meramente informativos y de conocimiento general, el Órgano al que está adscrito el Registro podrá ordenar la confección, en cualquier tipo de soporte, de un inventario o catálogo de proyectos técnicos y cuestionarios inscritos.

12. artikulua.– Proiektu Teknikoen eta Estatistika Eragiketen Galdeketen Erregistroen egitekoak.

Artículo 12.– Funciones del Registro de Proyectos Técnicos y Cuestionarios de Operaciones Estadísticas.

1.– Proiektu teknikoak eta itaun-zerrendak inskribatzeaz gain, egiteko hauek izango ditu Proiektu Teknikoen eta Estatistika Eragiketen Galdeketen Erregistroak:

1.– Además de la inscripción de los proyectos técnicos y cuestionarios, serán funciones del Registro de Proyectos Técnicos y Cuestionarios de Operaciones Estadísticas las siguientes:

a) Egiten diren inskribapen guztiei buruzko egiaztagiriak ematea.

a) Expedir certificación de toda inscripción que se practique.

b) Erregistroan dauden agiriei buruz eskatzen diren egiaztagiriak ematea, hamar egun balioduneko epean.

b) Expedir, en un plazo de diez días hábiles, las certificaciones solicitadas, referidas a los documentos obrantes en el Registro.

c) Artxiboan dauden agiriei buruz eskatzen diren kopia konpultsatuak ematea, eskaera egiten denetik hasi eta hamar egun balioduneko epean. Zenbat orri eta zein egunetan ematen diren adierazi beharko da, eta orriek Erregistroko zigilua edukiko dute. Kopia konpultsatuak interesdunak adierazitako eta artxibatutako agiri guztien erreprodukzioa edukiko du.

c) Expedir, en un plazo de diez días hábiles desde su solicitud, copia compulsada de los documentos que obren en su archivo, con indicación del número de hojas y de la fecha en que se extienden, que llevarán estampado el sello del Registro. La copia compulsada contendrá la reproducción de todos los documentos archivados que se señalen por el interesado.

d) Inskribatutako proiektu edo itaun-zerrendari dagokionez, aldaketak edo dagozkion gainerako gorabeherak idaztea.

d) Anotar, con referencia al proyecto o cuestionario inscrito, las modificaciones o demás circunstancias relevantes que procedan.

e) Estatistika-eragiketen proiektu tekniko eta itaun-zerrenden edukiaren gidalerroen eta egiteko metodologiaren berri ematea.

e) Informar sobre las directrices de contenido y metodología de realización de los proyectos técnicos y cuestionarios de operaciones estadísticas.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistika Antolakundea osatzen duten organoek eta enteek estatistika-eragiketen proiektu teknikoak eta itaun-zerrendak lantzeari buruz izan ditzaketen zalantza guztiak argitzea.

f) Resolver cuantas dudas puedan tener los órganos y Entes que conforman la Organización Estadística de la Comunidad Autónoma de Euskadi, respecto a la elaboración de proyectos técnicos y cuestionarios de operaciones estadísticas.

2.– Erregistroa zein organora atxikita dagoen, organo hori arduratuko da egiteko horietaz.

2.– Estas funciones serán ejercidas por el Órgano al que se adscribe el Registro.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Aldian-aldian errepikatzen diren estatistika-eragiketetan, betiere proiektu teknikoa behar bezala inskribatuta baldin badago, onartzen den urteko estatistika-programa berri bakoitzarekin eta eragiketa hasi aurretik, organo edo ente erantzuleek Erregistroari jakinarazi beharko dizkiote inskribatutako proiektu teknikoa erabiliko den epe berriko gorabeherak, dagokion idatzoharra egin ahal izateko.

Primera.– En las operaciones estadísticas cuya ejecución se repita periódicamente y el proyecto técnico esté debidamente inscrito, los órganos o Entes responsables de las mismas, con cada nuevo programa estadístico anual que se apruebe y antes del comienzo de la operación, deberán comunicar al Registro la circunstancia de la utilización para el nuevo período del proyecto técnico inscrito, al efecto de que se proceda a realizar la anotación correspondiente.

Bigarrena.– Dekretu hau indarren sartu aurretik hasitako eragiketen erakunde eta ente erantzuleek, Euskal Estatistika Erakundera bidali beharko dituzte proiektu teknikoak, 6 hilabeteko epean, Proiektu Teknikoen eta Estatistika Eragiketen Galdeketen Erregistroak ezagutu eta artxibatu ditzan.

Segunda.– Los órganos y Entes responsables de las operaciones estadísticas iniciadas con anterioridad a la entrada en vigor del presente Decreto, deberán en el plazo de 6 meses remitir a Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística los proyectos técnicos al objeto de su conocimiento y archivo por el Registro de Proyectos Técnicos y Cuestionarios de Operaciones Estadísticas.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Erregimen Gehigarria.

Primera.– Régimen Supletorio.

Dekretu honetan administrazio-prozedurari dagokionez aurreikusten ez denerako, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

En lo no previsto en el presente Decreto en cuanto al procedimiento administrativo será de aplicación la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Bigarrena.– Erregelamendu bidezko garapena.

Segunda.– Desarrollo Reglamentario.

Ahalmena ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari Dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak har ditzan.

Se faculta a la Consejera de Hacienda y Administración Pública para adoptar las disposiciones necesarias para el desarrollo del presente Decreto.

Hirugarrena.– Indarra hartzea.

Tercera.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko apirilaren 12an.

Dado en Vitoria-Gastéis, a 12 de abril de 2005.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

La Consejera de Hacienda y Administración Pública,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común