Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

32. zk., 2005eko otsailaren 16a, asteazkena

N.º 32, miércoles 16 de febrero de 2005


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
Ordenación del Territorio y Medio Ambiente
662
662

277/2004 DEKRETUA, abenduaren 28koa, Araba Erdialdeko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen duena.

DECRETO 277/2004, de 28 de diciembre, por el que se aprueba definitivamente el Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Álava Central.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen babesean idatzi eta bideratutakoak, otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez behin betiko onartu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren, otsailaren 12an.

1.– Las Directrices de Ordenación del Territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco redactadas y tramitadas al amparo de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco fueron aprobadas definitivamente mediante Decreto 28/1997, de 11 de febrero y publicadas en el Boletín Oficial del País Vasco el 12 de febrero.

Artezpide horietan, lurraldearen zatiko planak, horien artean Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalekoa, idazteko esparruak ezartzen dira.

En dichas Directrices se establecen los ámbitos para la redacción de los Planes Territoriales Parciales entre los que se encuentra el Área Funcional de Álava Central.

Aipatutako Legearen 2. eta 11. artikuluen arabera, lurraldearen zatiko planak nahitaez landu beharreko lurralde-antolamendurako tresnak dira. Ildo horretatik, artezpide horien 22. kapituluko 7. paragrafoan, aplikatu beharreko arauei buruzkoan, dioenez, oso garrantzitsua da Lurraldearen Zatiko Planak lehenbailehen formulatzea, aipatutako artezpideen osagarriak izango diren hirigintza- eta lurralde-irizpideak gaineratzeko eta, horrela, udal-esparruko planak doitasun handiagoaz garatu eta Lurraldearen Arloko Planen formulazioan lurralde-koherentzia handiagoa ziurtatu ahal izateko.

De conformidad con los artículos 2 y 11 de la referida Ley, los Planes Territoriales Parciales son instrumentos de Ordenación Territorial de necesaria elaboración. En este sentido, el apartado 7 del capítulo 22 de las Directrices, relativo a las Normas de Aplicación señala que se considera muy importante proceder a la formulación, lo antes posible, de los Planes Territoriales Parciales con objeto de aportar criterios urbanísticos y territoriales complementarios a las referidas Directrices que permitan un más ajustado desarrollo de los planes de ámbito municipal y que garanticen una mayor coherencia territorial en la formulación de los Planes Territoriales Sectoriales.

2.– Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalari dagokionez, prozesu horri ekiteko, 1998ko urtarrilaren 14an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten orduko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro Sailak.

2.– En lo relativo al Área Funcional de Álava Central este proceso se inició con la suscripción de un Convenio de Cooperación de fecha 14 de enero de 1998 entre los entonces denominados Departamento de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente del Gobierno Vasco y Departamento de Urbanismo, Arquitectura y Medio Ambiente de la Diputación Foral de Álava.

Lurraldearen Zatiko Plan hau Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 13. artikuluan jasotako formulazio- eta bideratze-prozesuaren emaitza da. Prozesu horrek aurrerapenaren eta hasierako, behin-behineko eta behin betiko onarpenaren faseak bildu ditu, eta toki-korporazioek eta hainbat sailek, bai autonomikok bai foralek, hartu dute parte horietan.

El presente Plan Territorial Parcial se configura como el resultado de un dilatado proceso de formulación y tramitación previsto en el artículo 13 de la Ley de Ordenación del Territorio, con sus correspondientes fases de Avance, Aprobación Inicial, Provisional y Definitiva en el que han participado las corporaciones locales y los diferentes Departamentos, tanto autonómicos como forales.

3.– Planaren edukiak Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 12. artikuluan ezarritakoari erantzuten dio. Aipatutako artikuluak lurraldearen zatiko planek bildu behar dituzten zehaztapenak jasotzen ditu. Planak, gainera, jarduteko hainbat neurri ezarri eta beste hainbeste proposamen egiten ditu, eremu funtzionalaren erabateko antolamendua lortzea helburu nagusi dutenak, esparru horretan zentzua hartzen duen guztia eskualdearen esparrura eramanez eta, era berean, udal-jarduna ahalbidetuz, bere autonomiatik abiatuta.

3.– El contenido del Plan da respuesta al artículo 12 de la Ley de Ordenación del Territorio que recoge las determinaciones que deben contener los Planes Territoriales Parciales. El Plan establece además una serie de medidas y realiza una serie de propuestas de actuación que buscan, como objetivo primordial, el de conseguir una ordenación integral del Área Funcional, propiciando la comarcalización de todo aquello que adquiere sentido en este marco y posibilitando, a su vez, la actuación municipal, desde su propia autonomía.

4.– Araba Erdialdeko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Planak honako udalerri hauek hartzen ditu bere baitan: Alegria-Dulantzi, Armiñon, Arraia-Maeztu, Arrazua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Zigoitia, Kuartango, Burgelu, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Lagran, Lantaron, Legutiano, Otxandio, Peñacerrada-Urizaharra, Ribera Alta, Erribera Beitia, Añana, Agurain, Donemiliaga, Ubide, Urkabustaiz, Valdegovia, Harana, Vitoria-Gasteiz, Zalduondo, Zambrana eta Zuia. Horrez gain, Badaiako Brava mendilerroa, Entziako Partzuergoa eta Peñacerrada-Urizaharra, Lagran eta Lañoko komunitatea esparruak barne hartzen ditu. Lurraldearen Zatiko Planaren helburu nagusia lurralde-eredu berria bultzatuko duten eta 16 urteko denbora-mugan sortu behar diren lurralde-eragineko ekintzak definitzea da, eremu funtzionalaren garapen iraunkorra bermatzearren.

4.– El Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Álava Central, que comprende los términos municipales de Alegría-Dulantzi, Armiñón, Arraia-Maeztu, Arrazua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Campezo, Zigoitia, Kuartango, Elburgo, Iruña de Oca, Iruraiz-Gauna, Lagrán, Lantarón, Legutiano, Otxandio, Peñacerrada-Urizaharra, Ribera Alta, Ribera Baja, Añana, Salvatierra, San Millán, Ubide, Urkabustaiz, Valdegovia, Valle de Arana, Vitoria-Gasteiz, Zalduondo, Zambrana, Zuia e incluye además los ámbitos de Sierra Brava de Badaya, Parzonería de Entzia, Comunidad de Peñacerrada-Urizaharra Lagrán y Laño, tiene como objetivo principal la definición del conjunto de acciones con incidencia territorial que se deben de producir en un horizonte temporal de 16 años como impulsoras de un nuevo modelo territorial, para garantizar el desarrollo sostenible del Área Funcional.

5.– Lurraldearen Zatiko Planak Araba Erdialdearen abagune orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoaren abagunetzat seinalatzea hartzen du abiapuntu, hala nola orografia laua, kargan espezializatutako aireportuaren presentzia eta Vitoria-Gasteizek Europan zeharreko Ipar/Hego Ardatzean duen posizioaren balioa. Neurri horretan, Etxabarri-Ibiña – Armiñon bide-lotura eta euskal trenbide-sarearen modernizazioa eremu funtzionalerako helburu gisa taxutzen dira planean, adierazitako Europan zeharreko Ardatz horretan egoteko bitarteko gisa.

5.– El Plan Territorial Parcial parte del señalamiento de las bazas genéricas de Álava Central como bazas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, siendo éstas una orografía llana, la presencia del aeropuerto especializado en carga y el valor de la posición de Vitoria-Gasteiz en el Eje Transeuropeo Norte/Sur. En esta medida la conexión viaria Etxabarri Ibiña-Armiñon y la modernización de la red ferroviaria vasca se configuran en el Plan como objetivos para el Área Funcional, como medio de estar en el citado Eje Transeuropeo.

Diseinatutako lurralde-egituran "Sareak" nabarmentzen dira. Kontzeptu horretan garraiobide desberdinei lotutako fluxu-bideratzaileak barne hartzen dira, lurralde osoan garrantzia dutenak: ibilbide luzekoak, lurraldearen banaketarako fluxuak, eskualdeko loturaguneak, lurraldearen erlazio-ardatzak, eskualdeko eta nazioarteko trenbidea, garraio arineko tokiko linea edo ibilbide tematikoak.

En la Estructura Territorial diseñada destacan las "Redes" en cuyo concepto se incluyen los diversos canalizadores de flujo relacionados con los distintos medios de transporte, con significación en el conjunto del territorio: de largo recorrido, de distribución territorial, conectores comarcales, ejes de relación territorial, así como las líneas ferroviarias regional-internacional, de transporte ligero o los recorridos temáticos.

Horrez gain, logistika eta produkzioko "Antolamenduak" definitzen dira, bereziki nabarmenduz Berrikuntzaren Arku gisa identifikatutakoa, Forondako aireportuari loturik Langraiz Okatik Legutianora garatzen dena, jarduera-ardatz dinamikoa osatuz.

Se definen también las "Organizaciones" logístico-productivas, entre las que se singulariza la identificada como Arco de la Innovación que vinculada al aeropuerto de Foronda se desarrolla desde Nanclares de la Oca a Legutiano, conformando un dinámico eje de actividad.

Era berean, balio enblematikoa duten "Espazioak", konexio eta banaketakoak eta izaera naturalekoak adierazten dira. Azken horien artean Gorbeia, Valderejo eta Izkiko Parke Naturalak eta planak "Lurraldea babesteko prozesua" izendatzen duenaren barruan hirigintza-garapenik ez duen lurraldea jasotzen dira.

Se significan igualmente los "Espacios" de valor emblemático, de conexión y distribución y de equipamiento natural, recogiéndose entre estos últimos los Parques Naturales de Gorbeia, Valderejo e Izki, y el territorio exento de desarrollo urbanístico dentro de lo que el Plan denomina "Proceso de Protección Territorial".

"Hiri Sistemari" dagokionez, Araba Erdialdeko hiri-sistemaren kontsolidazio-prozesuan bultzatu nahi den guneen hierarkia biltzen du: Vitoria-Gasteizko erdigunea; hiri-espazio nagusiak izateko bokazioa duten guneak, hazkunde selektibokoak (Agurain eta Iruña Oka) edo eskualde-mailaren azpitik interesgarriak diren guneen hazkundekoak (Alegria-Dulantzi, Asparrena, Kanpezu, Legutiano, Otxandio eta Erribera Beitia); zehaztu gabeko hazkundea duten dentsitate txikiko guneak (Arrazua-Ubarrundia, Burgelu, Urkabustaiz, Valdegovia, Zigoitia eta Zuia); eta neurri txikia duten oraingo hiriguneak, hauen artean egiturari dagokionez berezitasunak dituzten guneak (fundazioko hiribilduak, hiri-bilbe interesgarria edo populaketa kontzentratuko bilbea, Añana, Armiñon, Berantevilla, Bernedo, Lagran, Lantaron, Arraia-Maeztu, Peñacerrada-Urizaharra, Harana, Zalduondo, Zambrana eta Ubide) eta Populaketa sakabanatuko bilbe unitarioko egitura duten guneak (Barrundia, Iruraiz-Gauna, Kuartango, Ribera Alta eta Donemiliaga) bereiziz.

En cuanto al "Sistema Urbano", recoge la jerarquía de núcleos que pretende impulsarse en el proceso de consolidación del sistema urbano de Álava Central: núcleo central de Vitoria- Gasteiz; Núcleos con vocación de espacios urbanos principales de Crecimiento Selectivo (Salvatierra-Agurain, e Iruña de Oca) o de Crecimiento de Núcleos de Interés Subcomarcal (Alegría- Dulantzi, Asparrena, Campezo, Legutiano, Otxandio y Ribera Baja); Núcleos con Crecimiento Difuso en Baja Densidad (Arrazua-Ubarrundia, Elburgo, Urcabustaiz, Valdegovía, Zigoitia y Zuia); y Núcleos Urbanos existentes de pequeña dimensión, diferenciándose los Núcleos con peculiaridades estructurales (villas de fundación, trama urbana de interés o trama de poblamiento concentrado, Añana, Armiñón, Berantevilla, Bernedo, Lagrán, Lantarón, Arraia-Maeztu, Peñacerrada-Urizaharra, Valle de Arana, Zalduondo, Zambrana y Ubide), de los núcleos con estructura de trama unitaria de poblamiento disperso, (Barrundia, Iruraiz-Gauna, Cuartango, Ribera Alta y San Millán).

Lurraldearen gobernurako, planak 11 lurralde-zatitan banatzen du eremu funtzionala eta hainbat prozesu planteatzen ditu: "Lurraldea transformatzeko prozesuak" (lurraldearen gainerako esparruetan sinergia positiboak sortzeko gai izango diren hiri-transformaziorako jarduerak jasotzeko aukerako kokalekuak), "Lurraldea babesteko prozesuak" (ingurumenari dagokionez balio handiko esparruak, urbanizazio-prozesuak jasotzetik salbuetsiak), "Lurraldea birkualifikatzeko prozesuak" (aurrekoen kualitate berberak dituzten esparruak, baina "Lurraldea transformatzeko" prozesuaren mende dauden lurzoruei lotuak) eta "Baliabideak erreserbatzeko prozesuak" (aurreko prozesuetako batean ere barne hartzen ez diren esparruak, Lurraldearen Zatiko Planak bertan aurreikusi ez diren udal-ekimen guztiak kokatzeko erabilgarri uzten duen lurraldearen erreserba osatzen dutenak).

Para el gobierno del territorio el Plan desagrega el Área Funcional en un total de 11 Fragmentos Territoriales, y plantea para el mismo Procesos "de Transformación Territorial" (emplazamientos de oportunidad para acoger actuaciones de transformación urbana con capacidad de generar sinergias positivas en el resto del territorio), "De Mantenimiento de Vacíos" (ámbitos de grandes valores ambientales excluidos de acoger procesos urbanizadores) de "Recualificación Territorial" (con cualidades idénticas a los anteriores pero ligados a suelos sujetos a "Transformación Preferente") y de "Reserva de Recursos" (ámbitos no comprendidos en ninguno de los procesos anteriores que constituyen la reserva territorial que el PTP deja disponible para la localización de todas las iniciativas municipales no previstas en el mismo).

6.– Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan mugatutako lurralde-esparruaren barruan, Plan honek, gainera, lurraldearen arloko planak integratzen ditu, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailek bai Arabako Foru Aldundiko eta Bizkaiko Foru Aldundiko sailek sustatutakoak. Batik bat, lurraldearen arloko plan hauek kontuan hartu dira:

6.– Dentro del marco territorial definido por las Directrices de Ordenación del Territorio, este Plan realiza, además, un ejercicio de integración de los diferentes Planes Territoriales Sectoriales promovidos tanto por los diferentes Departamentos de las Administración General de la Comunidad Autónoma como por los Departamentos de las Diputaciones Forales de Álava y Bizkaia. Principalmente se han tenido en cuenta los siguientes Planes Territoriales Sectoriales:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra.

– Plan General de Carreteras del País Vasco.

– Arabako Lurralde Historikoko Errepideen Plan Integrala.

– Plan Integral de Carreteras de Álava.

– Bizkaiko Errepideen Plana.

– Plan de Carreteras de Bizkaia.

– EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (Isurialde Mediterraneoa).

– Plan Territorial Sectorial de Ordenación de Márgenes de Ríos y Arroyos (Vertiente Mediterránea) de la CAPV.

– EAEko Inguru Hezeak Babesteko eta Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Zonas Húmedas de la CAPV.

– EAEko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial de Creación Pública de Suelo para Actividades Económicas y de Equipamientos Comerciales de la CAPV.

– EAEko Etxebizitzen Sustapen Publikorako Lurzorua Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Promoción Pública de Vivienda de la CAPV.

– EAEko Nekazaritza, Basozaintza eta Natura Ingurunea Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial Agroforestal de la CAPV.

– EAEko Kultura-ondarea Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Patrimonio Cultural de la CAPV.

– Haize-energia Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.

– Plan Territorial Sectorial de Energía Eólica.

7.– Planak Antolamendu Arauak gaineratzen ditu. Bertan, Planak izaera arautzailea ematen dien xedapen eta proposamena guztiak biltzen dira, Dekretu honen eranskin gisa jasotakoak, argitara daitezen.

7.– El Plan incorpora las Normas de Ordenación, en el que se recoge el conjunto de las disposiciones y propuestas a las que el Plan les confiere carácter normativo y que se acompañan como anexo al presente Decreto para su publicación.

Horren indarrez, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko abenduaren 28an egindako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onarturik,

En su virtud, a propuesta del Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 28 de diciembre de 2004,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.– Araba Erdialdeko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzen da. Planaren Antolamendu Arauak eranskin gisa gaineratu zaizkio Dekretu honi.

Artículo único.– Se aprueba definitivamente el Plan Territorial Parcial del Área Funcional de Álava Central cuyas Normas de Ordenación se incluyen como anexo al presente Decreto.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Lurraldearen Arloko Planak formulatu eta aldatzeko dokumentuak, Plan hau indarrean jartzeko garaian hasierako onarpenik jaso ez badute, Plan honetan bildutako zehaztapenetara egokitu beharko dira, Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalari dagokionean.

Primera.– Los documentos de formulación y modificación de los Planes Territoriales Sectoriales que no hayan sido aprobados inicialmente en el momento de la entrada en vigor de este Plan, deberán adaptarse a las determinaciones contenidas en éste en lo que afecten al Área Funcional de Álava Central.

Nolanahi ere, Lurraldearen Zatiko Plan hau indarrean jartzen den garaian indarrean dauden Lurraldearen Arloko Planak honako Plan honetan xedatutakora egokitu beharko dira, Lurraldearen Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen Laugarren Xedapen Gehigarrian jasotakoari dagokionean salbu.

En todo caso, los Planes Territoriales Sectoriales vigentes a la entrada en vigor de este Plan Territorial Parcial se adaptarán a lo dispuesto en el mismo con excepción de lo previsto en la Disposición Adicional Cuarta de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio.

Bigarrena.– Plan orokorrak eta arau subsidiarioak formulatu, berraztertu edo aldatzeko prozesuetan dauden Araba Erdialdeko Eremu Funtzionaleko udalerrien hirigintza-dokumentuak, Plan hau indarrean jartzeko garaian hasierako onarpenik jaso ez badute, Plan honetan bildutako zehaztapenetara egokitu beharko dira.

Segunda.– Los documentos urbanísticos de los municipios pertenecientes al Área Funcional de Álava Central inmersos en procesos de formulación, revisión o modificación de Planes Generales y Normas Subsidiarias que no hayan sido aprobados inicialmente en el momento de la entrada en vigor de este Plan, deberán adaptarse a las determinaciones contenidas en éste.

Nolanahi ere, indarrean dagoen hiri-plangintza orokorra Plan honetan xedatutakora egokitu beharko da, berori indarrean jartzen denetik bi urteko epean.

En todo caso, el planeamiento urbanístico general municipal vigente deberá de adaptarse a lo dispuesto en este Plan en el plazo de dos años a contar desde su entrada en vigor.

AMAIERAKO XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hilabetera jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor al mes de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko abenduaren 28an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 28 de diciembre de 2004.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

El Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Ale Gehigarri bereizian argitaratzen da aipaturiko Eranskina

En Suplemento aparte se publica el Anexo que se cita

(Ikus .PDF)

(Véase el .PDF)


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común