Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

212. zk., 2004ko azaroaren 5a, ostirala

N.º 212, viernes 5 de noviembre de 2004


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Nekazaritza eta Arrantza Saila
Agricultura y Pesca
5670
5670

201/2004 DEKRETUA, urriaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoan urpekaritza profesionala arautzeko dena.

DECRETO 201/2004, de 13 de octubre, por el que se establecen las condiciones para el ejercicio del buceo profesional en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Urpeko jarduerei buruzko irailaren 27ko 2055/1969 Dekretuak arautzen ditu Estatu mailan urpeko jarduerak. Dekretu hori garatzeko –batik bat titulazio, segurtasun eta dokumentazio alderdiak garatzeko– hainbat arau eman ziren, baina Nekazaritza, Arrantza eta Sustapen Ministerioaren 1995eko abenduaren 22ko Aginduak horiek indargabetu egin zituen. Halaber, Sustapen Ministerioaren 1997ko urriaren 17ko Aginduak urpeko jarduerak egiteko segurtasun-arauak ezarri zituen, aurreko dekretuak ezarritako mugen barruan (2000ko uztailaren 20ko Aginduak aldatu zuen agindu hori).

El ejercicio de las actividades subacuáticas está regulado en el ámbito estatal por el Decreto 2055/1969, de 27 de septiembre, sobre actividades subacuáticas, desarrollado por diversas normas, básicamente en sus aspectos de titulaciones, seguridad y documentación, y derogadas éstas a su vez por la Orden de 22 de diciembre de 1995, del Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación. Asimismo, las normas de seguridad para el ejercicio de actividades subacuáticas quedan establecidas por Orden del Ministerio de Fomento de 14 de octubre de 1997, modificada mediante Orden de 20 de julio de 2000, dentro de los límites establecidos en dicho Decreto.

Bestalde, Autonomia Estatutuak 16. artikuluan irakaskuntzaren alor guzti-guztiak esleitzen dizkio Euskal Autonomia Erkidegoari, bere luze-zabalean, maila eta gradu guztietan, molde eta espezialitate orotan, Estatuaren Administrazio Orokorrak dituen eskumenei kalterik egin gabe. Alde horretatik, alor horretako zerbitzuak autonomia erkidego honi eskualdatzea honako errege dekretu hauetan gauzatu zen: irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretua eta abenduaren 30eko 3195/1980 Errege Dekretua (irakaskuntza oro har), abenduaren 29ko 3391/1981 Errege Dekretua (uretako eta arrantzako irakaskuntzak, gaur egun lanbide heziketako goi-mailako zikloa), eta uztailaren 8ko 1544/1994 Errege Dekretua (uretako kirol-irakaskuntzak, eta urpeko kirol-irakaskuntzak), besteak beste. Aipatzeko da, baita ere, abuztuaren 23ko 1948/1996 Errege Dekretua, oro har agiriak emateko zerbitzuak eta eginkizunak zabaltzen dituena.

Por otra parte, el Estatuto de Autonomía atribuye a la Comunidad Autónoma del País Vasco en su artículo 16 la enseñanza en toda su extensión, niveles y grados, modalidades y especialidades, sin perjuicio de las competencias que la Administración General del Estado posee. En este sentido, los traspasos de servicios efectuados a esta Comunidad Autónoma en relación con la materia se concretaron mediante los Reales Decretos 2808/1980, de 26 de septiembre, y 3195/1980, de 30 de diciembre (enseñanza en general), y Reales Decretos 3391/1981, de 29 de diciembre (enseñanzas náutico-pesqueras; ciclo superior de Formación Profesional en la actualidad) y 1544/1994, de 8 de julio (enseñanzas náutico-deportivas y subacuático-deportivas), entre otros. Asimismo, hay que hacer mención del Real Decreto 1948/1996, de 23 de agosto, mediante el cual se amplían las funciones y servicios en materia de expedición de títulos en general.

Horiek horrela, bidezkoa da Euskal Autonomia Erkidegoak arautu ditzan urpekaritza profesionala egiteko gaitasuna habilitatzen duten baldintzak, titulazio profesionalei eta horiei esleitutako eskumenei dagokienez, eta prestakuntza-zentroei eta urpekaritza-jardueren liburuxkei dagokienez.

Por lo dicho, se hace aconsejable que la Comunidad Autónoma del País Vasco desarrolle las condiciones que habilitan para el ejercicio de actividades subacuáticas de carácter profesional en cuanto a las titulaciones profesionales y sus atribuciones, centros de formación y libretas de actividades subacuáticas.

Azkenik, esan beharra dago ezen, antolamenduaren eremuari dagokionez, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen dituen urriaren 29ko 256/2002 Dekretuak sail honi esleitzen dizkiola uretako eta arrantzako prestakuntza eskumenak, bai eta ur-olgetarako irakaskuntzak eta urpekaritza profesionalari lotutakoa ere.

Finalmente hay que indicar que, en el ámbito interno organizativo, el Decreto 256/2002, de 29 de octubre, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Agricultura y Pesca, atribuye a este Departamento la materia de formación náutico-pesquera y enseñanzas náutico-recreativas así como la de buceo profesional.

Dekretu hau gertatzerakoan kontsulta egin zaie urpekaritzako eta urpekaritzaren irakaskuntzako erakunde profesionalei, enpresei eta adituei, baita zientzia erakundeei, arrantzaleen kofradiei, kontsumitzaile-erabiltzaileei, eta jarduera horretan interesa izan dezaketen bestelakoei ere. Halaber, aintzakotzat hartu dira hezkuntza eta portu eta itsas gaiak oro har kudeatzen dituzten erakundeen ikuspuntuak.

En la elaboración de la presente disposición han sido consultadas las organizaciones profesionales, empresas y expertos del sector del buceo y de su enseñanza, así como entidades científicas, cofradías de pescadores, consumidores y usuarios y otros interesados en la actividad. Asimismo, han sido aportados los puntos de vista de los órganos gestores de la materia genérica de educación y de puertos y asuntos marítimos.

Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko urriaren 13an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Consejero de Agricultura y Pesca, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el 13 de octubre de 2004,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea eta eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito.

1.– Dekretu honen helburua da arautzea Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuaren menpeko barruko uretan, itsas-uretan eta ur kontinentaletan urpekaritza profesionala, hau da, helburu profesionala edo zientifikoa duten jarduera hiperbariko eta urpekoak, halako pertsonak ingurune hiperbarikoan jartzen dituztenak. Hori guztia urpeko jardueretako segurtasuna bermatzeko berariaz ezarrita dauden arauak errespetatuta.

1.– El presente Decreto tiene por objeto regular las condiciones que habilitan para la práctica del buceo profesional, es decir, de intervenciones hiperbáricas y subacuáticas de carácter profesional o científico, en aguas interiores, marítimas o continentales, pertenecientes al ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en las que se someta a las personas a un medio hiperbárico, sin perjuicio de las normas de seguridad para el ejercicio de actividades subacuáticas, establecidas al efecto.

2.– Kirol-urpekaritza eta urpekaritza militarra beren beregi uzten dira dekretu honetatik kanpo.

2.– La regulación del buceo deportivo y militar se excluye expresamente del presente Decreto.

2. artikulua.– Titulazio profesionalak.

Artículo 2.– Titulaciones profesionales.

Urpekaritzako titulazio profesionalek, eta hala badagokio urpeko espezialitateei buruzkoek, baimena emango dute dekretu honetan ezarritako mugen barruan jarduerak burutzeko, bakoitzari esleitzen zaion eremuaren barruan eta lehenago aipaturiko segurtasun-arauen menpe.

Las titulaciones profesionales de buceo y, en su caso, las especialidades subacuáticas, permitirán desarrollar las actividades dentro de los límites establecidos en este Decreto para su ejercicio, en las atribuciones de cada una de ellas y en las normas de seguridad para el ejercicio de actividades subacuáticas indicadas anteriormente.

3. artikulua.– Urpekaritza-jardueren liburuxka.

Artículo 3.– Libreta de Actividades Subacuáticas.

Urpekaritza-jarduerak egin ahal izateko, urpekariak "urpekaritza-jardueren liburuxka" eskuratu behar du. Agiri horrek egiaztatuko baitu urpekariaren identifikazio profesionala, haren titulazio profesionalak, aldizkako azterketa mediko eta psikologikoak, egin dituen urperatzeak eta dekretu honetan ezartzen diren bestelako datu edo oharrak.

Para el ejercicio profesional de actividades subacuáticas, el/la buceador/a deberá estar en posesión de la Libreta de Actividades Subacuáticas, como documento de identificación profesional y de acreditación de las titulaciones profesionales del buceador/a profesional, de los reconocimientos médicos y psicológicos periódicos, así como de las actuaciones de inmersión que el/la buceador/a realice y de cualesquiera otros datos o anotaciones que en desarrollo de este Decreto se determinen.

4. artikulua.– Titulazio profesionalak eta urpekaritza-jardueren liburuxka eskuratzea eta berritzea.

Artículo 4.– Expedición y renovación de las titulaciones profesionales y de la Libreta de Actividades Subacuáticas.

Nekazaritza eta Arrantza Sailaren organo eskudunak emango eta berrituko ditu titulazio profesionalak eta urpekaritza-jardueren liburuxka, interesatuaren eskariz, dekretu honetan eta dekretua bera garatuko duten xedapenetan ezarritako eran.

La expedición y renovación de las titulaciones profesionales, así como de la Libreta de Actividades Subacuáticas se efectuará, a solicitud de la persona interesada, por él órgano competente del Departamento de Agricultura y Pesca, en la forma establecida en esta disposición y en las que la desarrollen.

5. artikulua.– Mugak.

Artículo 5.– Limitaciones.

Urpekaritza-jarduerak egiten diren tokia eta duten helburua aintzat hartuta, administrazio publiko eskudunek mugak ezarri ahal izango dituzte jarduera hori burutzeko.

El desarrollo de las actividades subacuáticas quedará sujeto a las limitaciones que puedan establecerse por las Administraciones Públicas competentes en razón del lugar donde se realice o de la finalidad del buceo.

6. artikulua.– Urpekaritza profesionalaren titulazioak.

Artículo 6.– Titulaciones para el ejercicio del buceo profesional.

Euskal Autonomia Erkidegoan urpekaritza profesionala egiteko, honako titulu hauetako bat eduki behar da:

Para el ejercicio del buceo profesional en la Comunidad Autónoma del País Vasco, se deberá estar en posesión de alguno de los títulos que figuran a continuación:

a) Sakonera txikiko urpekari profesionala.

a) Buceador/a Profesional de Pequeña Profundidad.

b) Sakonera ertaineko urpekari profesionala.

b) Buceador/a Profesional de Media Profundidad.

c) Sakonera handiko urpekari profesionala.

c) Buceador/a Profesional de Gran Profundidad.

d) Titulu bereziak:

d) Títulos especiales:

– Urpekari irakasle berezia.

– Buceador/a Instructor/a Especial.

– Urpekari zientzialaria.

– Buceador/a Científico/a.

7. artikulua.– Urpekaritza profesionalaren titulazioei dagozkien gaitasun-mailak eta eskumenak.

Artículo 7.– Niveles de competencia y atribuciones correspondientes a las titulaciones para el ejercicio del buceo profesional.

Euskal Autonomia Erkidegoan urpekaritza profesionala egiteko behar den urpekaritza-jardueren liburuxka eskuratzeko, aurreko artikuluan adierazitako tituluetako bat eduki behar da. Horretarako, gaitasun-maila hauek ezarri dira:

Para la expedición y obtención de la correspondiente Libreta de Actividades Subacuáticas para el ejercicio del buceo profesional en la Comunidad Autónoma del País Vasco, se deberá estar en posesión de alguno de los títulos enumerados en el artículo anterior, estableciéndose para ello los siguientes niveles de competencia:

1.– I. maila: sakonera txikia.

1.– Nivel I: Pequeña Profundidad.

Titulua: sakonera txikiko urpekari profesionala. Ondokoentzako baimena ematen du:

Título: Buceador/a Profesional de Pequeña Profundidad. Este título capacita para lo siguiente:

a) Urpekaritza ekipo autonomoak erabiltzeko, sistema irekian eta itxian; eta uretatik kanpoko aire bidezko hornidura erabiltzeko.

a) Utilizar equipos de buceo autónomo en sistemas abierto y cerrado, y de suministro desde superficie con aire.

b) 30 metrorainoko sakonerako urperatzeak egiteko.

b) Efectuar inmersiones hasta una profundidad de 30 metros.

c) Urpeko oinarrizko lanak egiteko, bide eta sistema arautuak erabiliz.

c) Realizar trabajos subacuáticos básicos utilizando métodos y procedimientos establecidos

2.– II. maila: sakonera ertaina.

2.– Nivel II: Media Profundidad.

Titulua: Sakonera ertaineko urpekari profesionala. Ondokoentzako baimena ematen du:

Título: Buceador/a Profesional de Media Profundidad. Este título capacita para lo siguiente:

a) Urpekaritza ekipo autonomoak erabiltzeko, sistema irekian eta itxian; uretatik kanpoko aire bidezko hornidura erabiltzeko, eta kanpai hezeak erabiltzeko.

a) Utilizar equipos de buceo autónomo en sistemas abierto y cerrado, de suministro desde superficie con aire y campanas húmedas.

b) Botilekin 50 metrorainoko sakonerako urperatzeak egiteko, eta uretatik kanpoko aire bidezko hornidurarekin 60 metrorainoko urperatzeak egiteko, beti ere erabiltzen diren ekipoen segurtasun-arauak eta mugak errespetatuta.

b) Efectuar inmersiones hasta una profundidad de 50 metros con botellas y 60 metros con suministro de aire desde superficie, conforme a las normas de seguridad y limitaciones de los equipos utilizados.

c) Nitrogeno-oxigeno nahasketa binarioak eta airea erabiltzeko, legediak ezartzen dituen mugen barruan

c) Utilizar aire y mezclas binarias de nitrógeno y oxígeno, según las limitaciones que marca la legislación.

d) Urpeko oinarrizko lanak egiteko, bide eta sistema arautuak erabiliz.

d) Efectuar trabajos subacuáticos utilizando métodos y procedimientos establecidos.

e) Honako teknikak behar dituzten lanak egiteko, koordinatzeko eta gainbegiratzeko:

e) Realizar, coordinar y supervisar trabajos que requieran la utilización de las siguientes técnicas:

1. Urpeko ebaketak eta soldadurak.

1.º Cortes y soldaduras subacuáticas.

2. Lan hidraulikoak.

2.º Obras hidráulicas.

3. Itsasontzien ur-gaineko konponketak eta salbamenduak.

3.º Reparaciones a flote y salvamento de buques.

4. Urpekaritza instalazioak eta sistemak.

4.º Instalaciones y sistemas de buceo.

5. Urpeko ikuskapenak.

5.º Inspecciones subacuáticas.

6. Urpeko lanak lehergaiekin.

6.º Trabajos subacuáticos con explosivos.

7. Urpeko bilaketak eta salbamenduak.

7.º Búsqueda y salvamentos subacuáticos.

8. Akuikultura instalazioak.

8.º Instalaciones de cultivos acuícolas.

9. Kamera hiperbarikoekin egiten diren operazioak, honakoetarako gaitasuna dutenak:

9.º Operaciones con cámaras hiperbáricas con capacidad para realizar las siguientes actividades:

– Espezialista-zereginak, kamera hiperbarikoaren eta hari lotutako sistemen operazio, kontrol, gainbegiratze eta mantentze lanetan.

– Ejercer como especialista en los trabajos de operación, control, supervisión y mantenimiento de la cámara hiperbárica y sus sistemas asociados.

– Mediku espezialistaren aginduetara jardutea, tratamendu medikuak egin behar direnean.

– Actuar bajo la supervisión del médico/a especialista en caso de tratamientos médicos.

– Uretatik kanpo errekonpresioak eta deskonpresioak egitea.

– Efectuar recompresiones y descompresiones en superficie.

f) Prestakuntza-lanetan urpekari irakaslearen laguntzaile moduan jarduteko.

f) Ejercer como ayudante de Buceador/a Instructor/a en tareas formativas.

3.– III. maila: sakonera handia.

3.– Nivel III: Gran Profundidad.

Titulua: sakonera handiko urpekari profesionala. III. gaitasun-mailak hiru azpimaila izango ditu:

Título: Buceador/a Profesional de Gran Profundidad. En el Nivel de competencia III, existirán tres subniveles:

a) III.1 maila: Esku-hartzea:

a) Nivel III.1.: Intervención:

1. 90 metrorainoko sakonerako urperatzeak egiteko.

1.º Efectuar inmersiones hasta una profundidad máxima de 90 metros.

2. Airea eta gasen nahasketa sintetikoak erabiltzeko, legediak ezartzen dituen mugen barruan.

2.º Utilizar aire y mezclas sintéticas de gases, según las limitaciones que marca la legislación.

3. Esku-hartzeetan ekipo autonomoak, uretatik kanpoko aire bidezko hornidura eta kanpai hezeak erabiltzeko.

3.º Utilizar para las intervenciones equipos de buceo autónomo, suministro desde superficie y campanas húmedas.

4. Gas-nahasketak dituzten ekipo bereziak erabiltzeko.

4.º Utilizar equipos especiales de mezcla de gases.

5. Urpeko lanak egiteko, bide eta sistema arautuak erabiliz.

5.º Efectuar trabajos subacuáticos utilizando métodos y procedimientos establecidos.

6. Talde-buru jarduteko, III.1 mailako operazioetan.

6.º Actuar como jefe de equipo en operaciones del Nivel III.1.

7. Prestakuntza-lanetan urpekari laguntzaile moduan jarduteko.

7.º Participar en las actividades de formación como buceador/a ayudante.

b) III.2 maila: Esku-hartzea saturazio egoeran.

b) Nivel III.2.: Intervención a Saturación:

1. Ekipoek eta nahasketa sintetiko arnasgarriek uzten duten neurrirainoko urperatzeak egiteko, indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen segurtasun-mugen barruan.

1.º Efectuar inmersiones hasta la profundidad máxima que permitan los equipos y las mezclas sintéticas respirables, dentro de los límites de seguridad marcados por la legislación vigente.

2. Airea eta gasen nahasketa sintetikoak erabiltzeko, legeriak ezartzen dituen mugen barruan.

2.º Utilizar aire y mezclas sintéticas de gases, según las limitaciones que marca la legislación.

3. Esku-hartzeetan III.1 mailako urpekariek erabiltzen dituzten ekipoak erabiltzeko, baita urperatzeko dorretxoak (kanpai itxiak) ere.

3.º Utilizar para las intervenciones los equipos empleados por un buceador del Nivel III.1., así como torretas de inmersión (campanas cerradas).

4. Gas-nahasketak dituzten ekipo bereziak erabiltzeko.

4.º Utilizar equipos especiales de mezcla de gases.

5. Gune hiperbarikotik saturazio egoerako urperatzeak egiteko.

5.º Efectuar inmersiones a saturación desde el correspondiente complejo hiperbárico.

6. Urpeko lanak egiteko, bide eta sistema arautuak erabiliz.

6.º Realizar trabajos subacuáticos utilizando métodos y procedimientos establecidos.

7. Talde-buru jarduteko, III.1 mailako operazioetan. Esku-hartzea.

7.º Actuar como jefe de equipo en operaciones del Nivel III.1. Intervención.

8. Prestakuntza-lanetan urpekari laguntzaile moduan jarduteko.

8.º Participar en las actividades de formación como buceador/a ayudante.

c) III.3 maila: gune hiperbarikoaren burua.

c) Nivel III.3.: Jefe de Complejo Hiperbárico:

1. III.1 eta III.2 mailetako eskumenak garatzeko.

1.º Desarrollar todas las competencias de los Niveles III.1 y III.2.

2. Gas-nahasketak diseinatzeko.

2.º Diseñar las mezclas de gases.

3. Talde-buru jarduteko, III.2 mailako urperatzeetan.

3.º Actuar como jefe de equipo en inmersiones del Nivel III.2.

4. Gune hiperbarikoaren talde-buru moduan jarduteko.

4.º Actuar como jefe de equipo de un complejo hiperbárico.

5. Urpeko lanak egiteko, bide eta sistema arautuak erabiliz.

5.º Realizar trabajos subacuáticos utilizando métodos y procedimientos establecidos.

6. Prestakuntza-lanetan urpekari laguntzaile moduan jarduteko.

6.º Participar en las actividades de formación como buceador/a ayudante.

4.– Titulu bereziak.

4.– Títulos especiales.

Dekretu honetako 6. artikuluan xedatzen denaren arabera, bi titulu berezi ezartzen dira hemen arautzen diren eta honen aurretik arauturik dauden titulazio profesionaletan oinarrituta:

Conforme se fija en el artículo 6 del presente Decreto, quedan establecidos dos títulos especiales con base en las otras titulaciones profesionales aquí reguladas y en las obtenidas con anterioridad al mismo:

Titulua: Urpekari irakasle profesionala. Baldintza hauek bete behar dira:

Título: Buceador/a Instructor Profesional. Se requerirán los siguientes requisitos:

a) II. mailako edo hortik gorako titulazio profesionala edukitzea, gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin.

a) Estar en posesión de la titulación profesional de Nivel II o superior por un período mínimo de 6 meses.

b) Prestakuntza-laguntzaile gisa gutxienez 250 orduko esperientzia egiaztatzea.

b) Acreditar una experiencia mínima de 250 horas como ayudante de formación.

c) Zehazten den egokitzapen pedagogikoari buruzko ikastaroa egitea eta gainditzea.

c) Realizar y superar el curso de adaptación pedagógica que se determine.

d) Zehazten diren gaitasun-probak gainditzea.

d) Superar las pruebas de aptitud que se establezcan.

Titulua: Urpekari zientzialaria: Baldintza hauek bete behar dira:

Título: Buceador/a Científico/a: Se requerirán los siguientes requisitos:

a) Urpekariaren edo kirol-urpekariaren titulazio profesionala izatea, ekipo autonomoen bitartez gutxienez 30 metrorainoko esku-hartzeak egiteko.

a) Estar en posesión de alguna titulación profesional de buceador/a o de buceador/a deportivo/a con capacidad de intervención, mediante equipos autónomos, a una profundidad igual o superior a 30 metros.

b) Egiaztatzea kasuan kasuko zientzia espezialitateari dagokion titulazio akademikoa eta burutu nahi den proiektuarekiko eta ikerketa-zentro sustatzailearekiko lotura zientifikoa. Ikasleen kasuan, zientzia proiektua sustatzen duen erakundeak egiaztatu beharko du horien parte-hartzea.

b) Acreditar titulación académica relativa a la especialidad científica que se va a desarrollar así como la vinculación científica con el proyecto que se ejecuta y con el centro de investigación que lo promueve. En el caso de estudiantes se requerirá la acreditación de su participación por la entidad que promueve el proyecto científico.

c) Urpekari gisa duen esperientzia egiaztatzea, finkatzen den moduan.

c) Acreditar la experiencia como buceador/a que se establezca.

8. artikulua.– Oinarrizko lan profesionalak.

Artículo 8.– Trabajos profesionales de carácter básico.

1.– Oinarrizko urpeko lan profesionalak egiteko –ikerketak, probak, lagin-bilketak, identifikazioak, bilaketak informazio teknikoa jasotzea eta antzekoak–, gutxienez honako titulazio profesionaletako bat eskatuko da, titulazioak dituen mugen barruen:

1.– En aquellos trabajos subacuáticos profesionales de carácter básico y elementales de investigación, de pruebas, recogida de muestras, toma de datos, identificación, búsqueda, recogida de información técnica u otros similares, se exigirá al menos una de las siguientes titulaciones profesionales, con las limitaciones de cada una:

a) Sakonera txikiko urpekari profesionala (I. maila). Dekretu honetan araututa dago.

a) Buceador/a Profesional de Pequeña Profundidad (Nivel I), regulado por el presente Decreto.

b) Bigarren motako urpekari murriztua edo sakonera txikikoa (30 metrorainokoa), Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 1995eko abenduaren 22ko Agindua indarrean jarri aurretik eskuratua. Agindu horrek urpeko jarduerak arautzen dituzten hainbat xedapen indargabetu zituen.

b) Buceador/a de Segunda Clase Restringido o de Pequeña Profundidad (hasta 30 metros) obtenido antes de la entrada en vigor de la Orden de 22 de diciembre de 1995 del M.A.P.A., por la que se derogan determinadas normas reguladoras de actividades subacuáticas.

c) Sakonera txikiko urpekaria (25 metrorainokoa), Administrazio Orokorrak irailaren 25eko 2055/1969 Dekretuan arautua. Titulu honek balio izango du soil-soilik lana egiteko kasko zurruna duten ekipoak erabiltzen direnean, uretatik kanpoko baliabide osagarrien menpean.

c) Buzo de Pequeña Profundidad (hasta 25 metros) regulado por la Administración General del Estado en el Decreto 2055/1969, de 25 de septiembre. Este título sólo será admitido cuando el trabajo a desarrollar se realice mediante equipos de casco rígido, en directa dependencia de medios auxiliares situados en la superficie.

2.– Aurreko titulazio horietako bat beharko da urpeko lan profesionaletan laguntzaile gisa jarduteko, maila altuagoko teknikari urpekarien ondoan.

2.– Será necesario poseer alguna de las titulaciones anteriores para actuar en calidad de ayudante en trabajos profesionales junto con otros técnicos buceadores de mayor nivel.

9. artikulua.– Espezializatutako lan profesionalak.

Artículo 9.– Trabajos profesionales de especialización.

1.– Aurreko artikuluan jasotzen ez diren urpeko lanetan, baita urperatzea bitarteko tekniko berariazkoen bidez egiten denean ere, honako titulazioetako bat eskatuko da gutxienez, kasuan kasuko mugen barruan.

1.– En aquellos trabajos subacuáticos no incluidos en el artículo anterior, así como cuando para la inmersión sea necesario la aplicación de técnicas específicas, se exigirá al menos una de las siguientes titulaciones profesionales, con los límites propios de cada una:

a) Sakonera ertaineko urpekari profesionala (II. maila). Dekretu honetan araututa dago.

a) Buceador/a Profesional de Media Profundidad (Nivel II), regulado por el presente Decreto.

b) Lehenengo motako urpekaria edo sakonera handikoa, lehenago aipaturiko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 1995eko abenduaren 22ko Agindua indarrean jarri aurretik eskuratua.

b) Buceador/a de Primera Clase o de Gran Profundidad obtenido antes de la entrada en vigor de la antedicha Orden de 22 de diciembre de 1995 del M.A.P.A.

c) Bigarren motako urpekaria edo sakonera ertainekoa (50 metrorainokoa), lehenago aipaturiko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 1995eko abenduaren 22ko Agindua indarrean jarri aurretik eskuratua.

c) Buceador/a de Segunda Clase o de Media Profundidad (hasta 50 metros) obtenido antes de la entrada en vigor de la mencionada Orden de 22 de diciembre de 1995 del M.A.P.A.

d) Sakonera handiko urpekaria (75 metrorainokoa), lehen aipaturiko Estatuaren irailaren 25eko 2055/1969 Dekretuan arautua. Titulu honek balio izango du soil-soilik lana egiteko kasko zurruna duten ekipoak erabiltzen direnean, uretatik kanpoko baliabide osagarrien menpean.

d) Buzo de Gran Profundidad (hasta 75 metros) regulado por el antedicho Decreto estatal 2055/1969. Este título sólo será admitido cuando el trabajo a desarrollar se realice mediante equipos de casco rígido, en directa dependencia de medios auxiliares situados en la superficie.

e) Esku-hartzeko sakonera ertaineko urpekari profesionala (III.1 maila). Dekretu honetan araututa dago.

e) Buceador/a Profesional de Gran Profundidad de Intervención (Nivel III.1.), regulado por el presente Decreto.

f) Esku-hartzeko sakonera handiko urpekari profesionala (III.2 maila). Dekretu honetan araututa dago.

f) Buceador/a Profesional de Gran Profundidad de Intervención a Saturación (Nivel III.2.), regulado por el presente Decreto.

g) Gune hiperbarikoaren burua, sakonera ertaineko urpekari profesionala (III.3 maila). Dekretu honetan araututa dago.

g) Buceador/a Profesional de Gran Profundidad Jefe de Complejo Hiperbárico (Nivel III.3.), regulado por el presente Decreto.

h) Urpekari irakasle profesionala, aipaturiko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 1995eko abenduaren 22ko Agindua indarrean jarri aurretik eskuratua.

h) Buceador/a Profesional Instructor obtenido antes de la entrada en vigor de la precitada Orden de 22 de diciembre de 1995 del M.A.P.A.

2.– Urpekaritza jardueretan espezializazioa eskatzen duten urpeko lanak egiten direnean, sakonera ertaineko urpekari profesionalaren titulazioa (III. maila) eskatuko da gutxienez (dekretu honetan arautzen da) edo lanari dagokion urpeko espezialitate profesionalarena, aipaturiko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren 1995eko abenduaren 22ko Agindua indarrean jarri aurretik eskuratua. Lan zientifikoen kasuan, berriz, dekretu honetan jasotzen den urpekari zizentzialariaren titulazioa eskatuko da.

2.– Cuando en el desarrollo de la actividad de buceo se realicen trabajos subacuáticos que requieran una especialización se exigirá como mínimo la titulación profesional de Buceador/a Profesional de Media Profundidad (Nivel III) aquí regulada o la de Especialidad Subacuática Profesional correspondiente al trabajo a realizar obtenida antes de la entrada en vigor de la meritada Orden de 22 de diciembre de 1995 del M.A.P.A., y en caso de trabajos de carácter científico, el nivel de especialización de Buceador/a Científico/a establecido por este Decreto.

10. artikulua.– Gaitasun-maila eskuratzeko betebeharrak.

Artículo 10.– Condiciones y requisitos para acceder a cada nivel de competencia.

1.– I. gaitasun-maila:

1.– Nivel de competencia I:

– Hamazortzi urte beteak izatea.

– Haber cumplido dieciocho años de edad.

– Urpekaritzan jarduteko azterketa medikoa gainditzea.

– Haber superado el reconocimiento médico de aptitud para el buceo.

– Ebaluazio psikologikoko probak gainditzea.

– Haber superado las pruebas de evaluación psicológica.

– Arauz ezartzen diren proba fisikoak eta igeriketari buruzkoak gainditzea.

– Haber superado las pruebas físicas y de natación que reglamentariamente se establezcan.

– Arauz ezartzen den prestakuntza ikastaroa gainditzea.

– Superar el curso de formación que reglamentariamente se establezca.

2.– II. gaitasun-maila:

2.– Nivel de competencia II:

– Hamazortzi urte beteak izatea.

– Haber cumplido dieciocho años de edad.

– Urpekaritzan jarduteko azterketa medikoa gainditzea.

– Haber superado el reconocimiento médico de aptitud para el buceo.

– Ebaluazio psikologikoko probak gainditzea.

– Haber superado las pruebas de evaluación psicológica.

– Arauz ezartzen diren proba fisikoak eta igeriketari buruzkoak gainditzea.

– Haber superado las pruebas físicas y de natación que reglamentariamente se establezcan.

– Sakonera ertaineko urpekari teknikariaren titulua izatea (727/1994 eta 750/1994 Errege Dekretuak).

– Estar en posesión del titulo académico de Técnico/a en Buceo de Media Profundidad regulado por los Reales Decretos 727/1994 y 750/1994.

3.– III. gaitasun-maila:

3.– Nivel de competencia III:

a) III.1 maila:

a) Nivel III.1.:

– Hamazortzi urte beteak izatea.

– Haber cumplido dieciocho años de edad.

– Urpekaritzan jarduteko azterketa medikoa gainditzea.

– Haber superado el reconocimiento médico de aptitud para el buceo.

– Ebaluazio psikologikoko probak gainditzea.

– Haber superado las pruebas de evaluación psicológica.

– Sakonera ertaineko urpekari profesionalaren titulua (II. maila) izatea.

– Estar en posesión del titulo de Buceador/a Profesional de Media Profundidad (Nivel II).

– Arauz ezartzen den prestakuntza ikastaroa gainditzea.

– Superar el curso de formación que reglamentariamente se establezca.

b) III.2 maila:

b) Nivel III.2.:

– Hamazortzi urte beteak izatea.

– Haber cumplido dieciocho años de edad.

– Urpekaritzan jarduteko azterketa medikoa gainditzea.

– Haber superado el reconocimiento médico de aptitud para el buceo.

– Ebaluazio psikologikoko probak gainditzea.

– Haber superado las pruebas de evaluación psicológica.

– III.1 maila izatea.

– Estar en posesión del Nivel III.1.

– Arauz ezartzen den prestakuntza ikastaroa gainditzea.

– Superar el curso de formación que reglamentariamente se establezca.

c) III.3 maila:

c) Nivel III.3.:

– Hamazortzi urte beteak izatea.

– Haber cumplido dieciocho años de edad.

– Urpekaritzan jarduteko azterketa medikoa gainditzea.

– Haber superado el reconocimiento médico de aptitud para el buceo.

– Ebaluazio psikologikoko probak gainditzea.

– Haber superado las pruebas de evaluación psicológica.

– III.2 maila izatea.

– Estar en posesión del Nivel III.2.

– Arauz ezartzen den prestakuntza ikastaroa gainditzea.

– Superar el curso de formación que reglamentariamente se establezca.

4.– Prestakuntzarako gaitasun-maila:

4.– Nivel de competencia para la formación:

– Hamazortzi urte beteak izatea.

– Haber cumplido dieciocho años de edad.

– Urpekaritzako II. gaitasun-maila edo hortik gorakoa edukitzea, gutxienez 6 hilabeteko antzinatasunarekin.

– Estar en posesión del Nivel de competencia II o superior de buceo por un período mínimo de seis meses.

– Prestakuntza-laguntzaile gisa gutxienez 250 orduko esperientzia egiaztatzea (edo sakonera txikiko urpekari profesionalaren ikastaroaren baliokidea, I. maila).

– Acreditar una experiencia mínima como ayudante de formador de 250 horas (o equivalente a la duración del curso de Buceador/a Profesional de Pequeña Profundidad, Nivel I).

– Prestakuntza pedagogikoari buruzko ikastaroa gainditzea.

– Superar el curso de formación pedagógica.

5.– Kamera hiperbarikoak erabiltzeko gaitasun-maila:

5.– Nivel de competencia para el manejo de cámaras hiperbáricas:

– Hamazortzi urte beteak izatea.

– Haber cumplido dieciocho años de edad.

– Osasun-pertsonalak edo talde-buruak gainbegiratuta, kamera hiperbarikoak erabiltzeko, kontrolatzeko eta mantentzeko behar den gaitasun-maila izatea.

– Estar en posesión del nivel de competencia para el manejo, control y mantenimiento de cámaras hiperbáricas, con la supervisión del personal sanitario o del jefe de equipo.

11. artikulua.– Prestakuntza-zentroak.

Artículo 11.– Centros de formación.

1.– Urpekaritza profesionala egiteko dekretu honetako 6. artikuluan aipatzen diren tituluak lortzeko ikastaroak eskaini nahi dituzten preskakuntza-zentroek berariazko baimena beharko dute, kasuan kasuko ikastaro edo urteko programa emateko.

1.– Los centros de formación que deseen impartir cursos para la obtención de los títulos para el ejercicio del buceo profesional, previstos en el artículo 6 del presente Decreto, deberán contar con una autorización expresa para cada curso o programa anual de formación.

2.– Nekazaritza eta Arrantza sailburuak arautuko ditu, agindu bidez, urpekaritza profesionala egiteko titulua lortzeko dekretu honetan jasotzen diren ikastaroetan parte hartzeko eta ikastaroak eskaintzeko programak, edukiak, betebeharrak eta baimenak.

2.– Los programas, contenidos, requisitos y autorizaciones, para la impartición y participación en cursos para la obtención de título de buceo profesional recogidos en el presente Decreto, serán regulados mediante Orden del Consejero de Agricultura y Pesca.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Sakonera ertaineko urpekari teknikoaren titulu profesionala lortzeko, beharrezkoa da 727 eta 750/1994 errege dekretuek araututako sakonera ertaineko urpekari teknikoaren titulua izatea.

Primera.– Para poder optar a la posesión de título profesional de técnico/a en buceo a media profundidad es necesario estar en posesión del título académico de técnico/a en buceo a media profundidad regulado por los Reales Decretos 727 y 750/1994.

Bigarrena.– Nekazaritza eta Arrantza Sailak, beste autonomia erkidegoetako organo eskudunekin elkarlanean, erkidego horien beren beregiko gorabeheren ondorioz bakoitzak bere lurralde-eremuan ematen dituen tituluen arteko baliokidetasuna adostu ahal izango dute, dekretu honetan ezarritakoaz besteko eskumen-mailak daudenean.

Segunda.– Por el Departamento de Agricultura y Pesca se podrá acordar con los órganos correspondientes de otras Comunidades Autónomas, que por sus especiales circunstancias establezcan niveles de competencias diferentes de los definidos en este Decreto, el reconocimiento recíproco en sus ámbitos territoriales de la validez de los títulos expedidos por cada una de ellas.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Nekazaritza, Arrantza eta Sustapen Ministerioaren 1995eko abenduaren 22ko Agindua indarrean jarri baino lehenago eskuratutako urpekaritza profesionala egiteko baimena ematen duten tituluak, ziurtagiriak, edo txartelak indarrean mantenduko dira harik eta haien balioa amaitu arte, eta ezartzen den prozedurari jarraituz berritu beharko dira. Agindu horrek urpeko jarduerak arautzen dituzten hainbat xedapen indargagabetu zituen.

Primera.– Los títulos, certificados o tarjetas que habilitan para el ejercicio profesional del buceo, obtenidos con anterioridad a la entrada en vigor de la Orden de 22 de diciembre de 1995 del Ministerio de Agricultura, Pesca y Alimentación, por la que se derogan determinadas normas reguladoras de actividades subacuáticas, mantendrán su validez hasta la finalización de su vigencia debiendo ser renovadas conforme al procedimiento que se establezca.

Bigarrena.– Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpeko Pasaiako Itsaso eta Arrantzako Ikastetxe Politeknikoak urpekaritza profesionalari buruzko ikastaroei ematen dizkien ziurtagiriak homologatu edo baliozkotu ahal izango dira dekretu honetan ezarritako administrazio-titulazio baliokideekin.

Segunda.– Las certificaciones de cursos de buceo profesional emitidas por el Instituto Politécnico Marítimo-Pesquero de Pasaia, adscrito al Departamento de Agricultura y Pesca, podrán ser homologadas o convalidadas en relación con las titulaciones administrativas correspondientes aquí establecidas.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Nekazaritza eta Arrantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko behar diren xedapenak emateko, eta bereziki beste esparru batzuetako titulazioak baliokidetzeko edo baliokotzeko behar diren prozedurak ezartzeko (horretarako, prestakuntza-programak eta egiaztaturiko esperientzia profesionala hartuko ditu aintzakotzat).

Primera.– Se faculta al Consejero de Agricultura y Pesca para dictar cuantas disposiciones sean necesarias para el desarrollo y ejecución del presente Decreto, y en especial para establecer los procedimientos para el reconocimiento o convalidación de titulaciones de otros ámbitos, para lo que se tendrá en cuenta los programas de formación y/o la experiencia profesional acreditada.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Segunda.– El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko urriaren 13an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 13 de octubre de 2004.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

El Consejero de Agricultura y Pesca,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común