Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

123. zk., 2004ko ekainaren 30a, asteazkena

N.º 123, miércoles 30 de junio de 2004


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
3499
3499

105/2004 DEKRETUA, ekainaren 8koa, aholkularitza entitateen homologazioa arautzen duena, enpresa eta erakundeei gizon eta emakumeen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emateko.

DECRETO 105/2004, de 8 de junio, por el que se regula la homologación de entidades consultoras para la prestación de asistencia técnica en materia de igualdad de mujeres y hombres a empresas y entidades.

Agente sozial guztien inplikazioa behar-beharrezkoa da, esparru sozioekonomikoan emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko; horregatik, Emakumearen Euskal Erakundeak, sortu zenetik, hainbat neurriren garapena sustatu du helburu hori lortzeko.

Dada la importancia de implicar a los diferentes agentes sociales en la consecución de la igualdad de mujeres y hombres en el ámbito socioeconómico, el Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea desde su creación ha impulsado el desarrollo de medidas dirigidas a este objetivo.

Hala, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuaren bitartez, figura berri bat sortu da: Gizon eta Emakumeen Aukera Berdintasunerako Entitate Laguntzailea. Figura hori sortu da, batetik, esparru soziolaboralean aukera berdintasunaren alde ager litezkeen ekimenak bultzatzeko, eta, bestetik, entitate eta enpresek esparru horretan egindako lana eskertzeko. Hainbat neurri sustatu nahi dira, emakume eta gizonek enpresaren esparruan parte hartze orekatuagoa izan dezaten; horretarako, zenbait ekintza jarriko dira abian, eta poliki-poliki aplikatuko dira, gaur egun oraindik ere Euskadiko hainbat emakumek pairatzen dituzten lan desberdintasuneko egoerak desagerrarazteko.

Así se creó, mediante Decreto 424/1994, de 8 de noviembre, la figura de Entidad Colaboradora en Igualdad de Oportunidades entre Mujeres y Hombres. Esta figura nace con el fin de incentivar las iniciativas que pudieran surgir en el ámbito sociolaboral en favor de la igualdad de oportunidades, así como de reconocer la labor realizada por las distintas entidades y empresas en dicho ámbito. Con ella se pretende impulsar el desarrollo de medidas destinadas a lograr una participación más equitativa de las mujeres y los hombres en el ámbito de la empresa a través de acciones que, aplicadas paulatinamente, eliminen las situaciones de desigualdad laboral en las que aún hoy se encuentran las mujeres en Euskadi.

Entitate Laguntzailearen figura sortu ondoren, Emakumearen Euskal Erakundeak Optima programan parte hartu zuen, Now Europa Erkidegoko Enplegu Ekimenaren esparruan eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioarekin: batetik, enpresei ekintza positiboko neurriak ezartzen laguntzeko, eta, horrela, emakumeak erakundeetan sartzea, irautea eta sustatzea errazteko; eta, bestetik, emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko gizarte prozesu bat abian jartzeko. Alde horretatik, zenbait enpresa eta erakunde nabarmendu nahi dira, besteentzat erreferente izan daitezen.

Tras la creación de la figura de Entidad Colaboradora, el Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea participó, en el marco de la Iniciativa Comunitaria de Empleo Now y cofinanciado por el Fondo Social Europeo, en el Programa Optima con el objeto de apoyar a las empresas en la implantación de medidas de acción positiva para facilitar la incorporación, permanencia y promoción de las mujeres en las organizaciones, así como para desencadenar un proceso social favorable a la igualdad de mujeres y hombres, destacando a una serie de empresas y organizaciones como referentes para otras.

"Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeentzako Ekintza Positiboko III. Plana. Genero ikuspegia politika publikoetan" izeneko planak –indarrean dagoena– honako behar hau jasotzen du: "enpresetan ekintza positiboko planen garapena sustatzea, gizarte agenteen bitartez, emakume eta gizonen artean aukera berdintasuna lortzeko" (5.5.4. helburua). Horretarako, honako ekintza hauek aurreikusi dira, beste batzuen artean: "Enpresetan ekintza positiboko programak sustatzea, enpresa horiek aukera berdintasunerako entitate laguntzaile bihurtzeko, eta jendaurrean horrela aurkezteko" (5.4.4.2) eta "Ekintza positiboak diseinatzeko eta abian jartzeko laguntza teknikoa ematea, enpresaren eta negoziazio kolektiboaren esparruan" (5.5.4.4).

El "III Plan de Acción Positiva para las Mujeres en la Comunidad Autónoma de Euskadi: Enfoque de género en las políticas públicas", actualmente vigente, recoge la necesidad de "promover a través de los agentes sociales el desarrollo de medidas de acción positiva en las empresas tendentes a lograr la igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres" (objetivo 5.5.4.). Para ello se contemplan, entre otras, las siguientes acciones: "Incentivar programas de acción positiva en las empresas, de modo que éstas se constituyan en entidades, reconocidas públicamente, como colaboradoras de igualdad de oportunidades"(5.4.4.2) y "Apoyar técnicamente el diseño y la puesta en marcha de acciones positivas en el marco de la empresa y de la negociación colectiva" (5.5.4.4).

Ekintza horiek aurrera eramateko, Emakumearen Euskal Erakundeak erakunde edo enpresak sentsibilizatzeko lanean jarraitu du; orobat, erakunde edo enpresa horien eskura beharrezko laguntza teknikoa jartzen jarraitzen du, desberdintasun egoera diagnostikatzeko eta ekintza positiboko planak diseinatu eta abian jartzeko.

En desarrollo de estas acciones el Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea ha seguido trabajando en la sensibilización de las organizaciones o empresas y continúa proporcionándoles la asistencia técnica necesaria para el diagnóstico de la situación de desigualdad, y el diseño y puesta en funcionamiento de planes de acción positiva.

Gainera, nabarmentzekoa da azken urte hauetan erkidegoko alor horretako araudia sustatu dela, eta Euskal Autonomia Erkidegoan sentsibilizazio lan bikaina egin dela; horiei esker, gero eta enpresa gehiago ari dira kontzientzia hartzen, eta, hori ez ezik, emakume eta gizonen berdintasunaren alorreko aholkularitza espezializatuko eskariak ere handitzen jarraitzen du. Emakumearen Euskal Erakundeak Aholkularitza Enpresak Prestatzeko Programa jarri zuen abian, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioarekin, prestakuntza homogeneoa jasoko duten aholkularitza enpresa espezializatuen eskaintza bat eskura izateko, eta, horrela, eskari horri erantzun ahal izateko. Programa hori hiru fasetan banatu da:

Asimismo, gracias al impulso de la normativa comunitaria en la materia y al trabajo de sensibilización realizado dentro de la Comunidad Autónoma de Euskadi, en los últimos años se ha experimentado por parte de un número cada vez mayor de empresas un aumento de la concienciación y un incremento de la demanda de consultoría especializada en materia de igualdad de mujeres y hombres. Con el fin de disponer de una oferta de consultoras especializadas que cuenten con una formación homogénea y que puedan dar respuesta a esta demanda, desde el Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea se puso en marcha un Programa de Formación de Empresas Consultoras, cofinanciado por Fondo Social Europeo, que consta de tres fases:

1) Aholkularitza Enpresak Prestatzeko Programaren aurretiko diseinua egin da –emakume eta gizonen aukera berdintasunean aholku emateko–, enpresa onuradunen beharretara egokitua. Lehenik, programaren koordinazio taldearen prestakuntzaren, hautaketaren, abian jartzearen, kudeaketaren eta zuzendaritzaren bederatzi gai multzoak zehaztu dira, eta, ondoren, gai multzo bakoitzaren prestakuntza taldeak abian jarri eta koordinatu dira. Lehen fase hori 2002. urtean zehar egin zen.

1) la realización del diseño previo de un Programa de Formación de Empresas Consultoras para asesorar en igualdad de oportunidades de mujeres y hombres, adaptado a las necesidades de las empresas beneficiarias, con la definición de los nueve bloques temáticos de la formación, la selección, puesta en marcha, gestión y dirección del Equipo de Coordinación del Programa y la puesta en marcha y coordinación de los Equipos de Formación de cada Bloque temático. Esta primera fase se realizó durante el año 2002.

2) Prestakuntza 2003. urtean zehar garatu eta eman zen; prestakuntza prozesua 2004ko lehen hiruhilekoan amaitu zen, eta eskatutako fase eta betebehar guztiak bete dituzten guztiei "emakume eta gizonen berdintasunerako aholkularitza"ko akreditazioa eman zieten.

2) El desarrollo e impartición de la formación durante el año 2003, culminándose el proceso formativo en el primer trimestre de 2004 con la expedición de las acreditaciones en "consultoría para la igualdad de mujeres y hombres" a quienes han superado todas las fases y requerimientos exigidos.

3) Aholkularitza enpresetako langileen eskura emakume eta gizonen berdintasunerako aholkularitza akreditazioak jarri ondoren, aholkularitza enpresen homologazioarekin amaituko da programa. Horregatik, une honetan, lehen prestakuntza ikastaroa amaitu ostean, behar-beharrezkoa da aholkularitza enpresak homologatzeko prozesua arautzea, enpresa horiek bestelako entitate eta enpresei emakume eta gizonen berdintasunerako laguntza teknikoa emateko aukera izan dezaten; horrela, entitate homologatu berrietako aholkularitza zerbitzuen kalitatea, eraginkortasuna eta profesionaltasuna bermatuko da, bai eta aurrez aipatutako 424/1994 Dekretuaren helburuetara egokitzen direla ere.

3) Tras la acreditación en consultoría para la igualdad de mujeres y hombres del personal de las empresas consultoras, el programa finaliza con la homologación de las empresas consultoras. Es por ello que, en este momento, tras la finalización de este primer curso de formación, se hace necesario regular un proceso de homologación de empresas consultoras para que puedan prestar asistencia técnica en materia de igualdad de mujeres y hombres a otras entidades y empresas, a fin de garantizar la calidad, eficacia y profesionalidad de los servicios de consultoría de estas entidades y su adaptación a los objetivos del Decreto 424/1994 anteriormente citado.

Horrenbestez, Lehendakaritzaren proposamenari jarraiki, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2004ko ekainaren 8an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren,

En su virtud, a propuesta de la Presidencia y previa deliberación y aprobación por el Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 8 de junio de 2004

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea aholkularitza enpresa eta entitateen homologazio prozesua arautzea da, aholkularitza enpresa homologatu bihur daitezen, emakume eta gizonen berdintasunaren alorrean.

Es objeto del presente Decreto la regulación del proceso de homologación de empresas y entidades de consultoría a fin de que se constituyan en consultoras homologadas en materia de igualdad de mujeres y hombres.

2. artikulua.– Homologaziorako bete beharrekoak.

Artículo 2.– Requisitos para la homologación.

Dekretu honen xedeetarako, hainbat aholkularitza entitatek edo enpresak jaso ahal izango dute emakume eta gizonen berdintasunaren alorreko homologazioa; horretarako, baina, zerbitzu pribatuen entitate horiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

A los efectos del presente Decreto tienen la consideración de entidades o empresas consultoras susceptibles de ser homologadas en materia de igualdad de mujeres y hombres las entidades de servicios privados:

a) enpresa izen batekin, Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez lantoki bat izatea.

a) que bajo una Razón Social, tengan, al menos, un centro de trabajo en la Comunidad Autónoma de Euskadi

b) bestelako enpresa edo entitate pribatuei aholkularitza zerbitzuak ematea, honako alor hauetan: zuzendaritza orokorrean, pertsona kudeaketan, plangintza estrategikoan, kalitate kudeaketan edo berdintasun politikak garatzeko egokitasuna egiaztatu duten alor guztietan.

b) que presten servicios de consultoría a otras empresas o entidades privadas en los campos del asesoramiento a la dirección general, asesoramiento en gestión de personas, planificación estratégica, gestión de calidad o aquellas áreas que sean de interés por su idoneidad al desarrollo de políticas de igualdad y así lo acrediten.

c) gutxienez, enpresako pertsona batek honako akreditazio hauetako baten jabe izan behar du: emakume eta gizonen berdintasuneko aholkularitza prestakuntza egin izanaren akreditazioa, Emakumearen Euskal Erakundeak emana; edo emakume eta gizonen aukera berdintasuneko agente izatearen akreditazioa, unibertsitate batek edo herri administrazio batek emana. Besteren konturako langileak badira, kontratu mugagabea beharko dute.

c) que cuenten, al menos, con una persona con la acreditación de haber realizado la formación en consultoría de igualdad de mujeres y hombres emitida por el Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea o con la acreditación como agentes de igualdad de oportunidades de mujeres y hombres emitida por una Universidad o por la Administración pública. En caso de ser personas trabajadoras por cuenta ajena deberán tener contrato indefinido.

d) gutxienez, hiru langile izatea, zuzendaritza taldea barne.

d) que cuenten con un personal de, al menos, tres personas, incluido el equipo directivo.

e) Emakumearen Euskal Erakundeak "emakume eta gizonen aukera berdintasunerako entitate laguntzaile"tzat hartu izana, edo, 10 langile edo gutxiago dituzten enpresa eta entitateen kasuan, aukera berdintasuneko printzipioa errespetatzen dutela egiaztatzea, barne antolaketan eta zerbitzuak ematean.

e) que hayan sido reconocidas por el Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea como "Entidades colaboradoras en igualdad de oportunidades entre mujeres y hombres", o que se trate de empresas y entidades de 10 ó menos trabajadoras o trabajadores que acrediten que respetan el principio de igualdad de oportunidades tanto en su organización interna como en la prestación de servicios.

f) Proiektu bat aurkeztea; hartan bilduko dira bestelako enpresekin garatu beharreko laguntza eta aholkularitza lana, batetik, ekintza positiboko neurriak garatzeko, eta, bestetik, genero ikuspegia txertatzeko, bai pertsonak kudeatzeko politikan, bai produktu eta zerbitzuen garapenean.

f) que presenten un proyecto en el que recojan la labor de asistencia y asesoramiento a desarrollar con otras empresas para que desarrollen medidas de acción positiva e incorporen la perspectiva de género tanto en su política de gestión de personas como en el desarrollo de sus productos y servicios.

Proiektuan argi eta garbi azalduko dira, batetik, enpresa batean emakume eta gizonen berdintasuneko diagnostiko bat egiteko laguntza prozesuaren deskribapena (gutxienez, honakoak bilduko ditu: helburuak, metodologia, erabili beharreko teknikak, aztertu beharreko aldaerak, beharrezko baliabideak, tenporizazioa eta aurreikusitako aurrekontua), eta, bestetik, ekintza positiboko plan bat diseinatzeko, ezartzeko eta ebaluatzeko laguntza prozesuaren deskribapena (gutxienez, honakoak hartuko ditu barne: helburuak, metodologia, erabili beharreko teknikak, beharrezko baliabideak, ebaluazio irizpide eta tresnak, tenporizazioa eta aurreikusitako aurrekontua).

En el proyecto se ha de hacer constar de forma explícita la descripción del proceso de asistencia para la realización de un diagnóstico de igualdad de mujeres y hombres en una empresa (que incluya, como mínimo, objetivos, metodología, técnicas a utilizar, variables a analizar, recursos necesarios, temporización y presupuesto estimado) y la descripción del proceso de asistencia para la realización del diseño, implantación y evaluación de un plan de acción positiva (que incluya, como mínimo, objetivos, metodología, técnicas a utilizar, recursos necesarios, criterios e instrumentos de evaluación, temporización y presupuesto estimado).

3. artikulua.– Funtzioak eta onurak.

Artículo 3.– Funciones y beneficios.

1.– Dekretu honetan ezarritakoaren arabera, aholkularitza enpresa homologatuek laguntza eta aholkularitza teknikoa eman behar diete emakume eta gizonen berdintasunaren alorrean, hala eskatzen duten enpresa eta entitateei, bai barne antolaketari eragiten dioten diagnostikoak eta planak garatzeko, bai bezeroentzako jarduera, produktu eta zerbitzuei eragiten dieten diagnostikoak eta planak garatzeko.

1.– Es labor de las Consultoras homologadas otorgar asistencia y asesoramiento técnico en materia de igualdad de mujeres y hombres a aquellas empresas o entidades que las requieran para desarrollar diagnósticos y planes que afecten tanto a su organización interna como a las actividades, productos y servicios que dirijan a su clientela, en el marco de lo establecido en el presente Decreto.

2.– Aholkularitza enpresa homologatuek eskubidea dute "homologatu" izendapen hori dokumentu guztietan erabiltzeko, eta kasu bakoitzean ezartzen diren dirulaguntzak eta gainerako onura ekonomiko eta administratiboak eskura ditzakete.

2.– Las consultoras homologadas tienen derecho a utilizar esta mención en todos sus documentos y pueden acceder a las subvenciones y demás beneficios de carácter económico y administrativo que en cada caso se establecen.

4. artikulua.– Deialdia.

Artículo 4.– Convocatoria.

Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak deialdia egingo du, Dekretu honetan aurreikusitako homologazio eskaerak aurkezteko; deialdi hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

La Directora del Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea realizará la convocatoria, que será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco, para la presentación de las solicitudes de homologación previstas en este Decreto.

Nolanahi ere, aipatutako Ebazpenak honako hauek zehaztuko ditu: deialdiaren xedea, eskaerak aurkezteko tokia eta modua, eskaeren eredu normalizatua eta erantsi beharreko dokumentuak.

La citada Resolución determinará, en todo caso, el objeto de la convocatoria, el lugar y el modo de presentación de las solicitudes, el modelo normalizado de aquéllas y la documentación a adjuntar.

5. artikulua.– Homologazio prozedura.

Artículo 5.– Procedimiento de Homologación.

1.– Eskaera egiten duten aholkularitza enpresek, homologazioa lortzeko:

1.– Para la homologación de las Consultoras solicitantes éstas deben:

a) Dekretu honetako 2. artikuluan ezarritako betebeharrak bete behar dituzte.

a) Cumplir los requisitos establecidos en el artículo 2 del presente Decreto.

b) 2.f) artikuluan aipatzen den proiektuan, gutxienez 50 puntu lortu behar dituzte, irizpide hauen arabera:

b) Obtener un mínimo de 50 puntos en el proyecto a que se refiere el artículo 2.f), en función de los siguientes criterios:

– Barne koherentziako analisia: proportzionaltasuna egotea aurreikusitako aurrekontuaren eta tenporizazioaren eta helburuen, edukien, metodologia eta tekniken, baliabideen eta ebaluazio irizpide eta tresnen artean (45 puntura artean).

– El análisis de su coherencia interna: adecuación entre objetivos, contenidos, metodologías y técnicas, recursos, criterios y herramientas de evaluación y temporización y presupuesto estimado (hasta 45 puntos).

– Proposamenaren eta emakume eta gizonen berdintasunaren alorrean indarrean dauden metodologien arteko egokitzapena (35 puntura artean).

– La adecuación de la propuesta a las metodologías ya existentes en materia de igualdad de mujeres y hombres (hasta 35 puntos).

– Originaltasuna eta elementu, estrategia eta metodologia berritzaileak proposatzea (20 puntura artean).

– La originalidad y la propuesta de elementos, estrategias, metodologías innovadoras (hasta 20 puntos).

2.– Dekretu honetako 6. artikuluan aipatzen den Batzorde Ebaluatzaileak, egokitzat jotzen badu, elkarrizketa bidez proiektua aurkezteko eta argitzeko eskaera egin dezake.

2.– La Comisión Evaluadora a que se refiere el artículo 6 del presente Decreto puede requerir la presentación del proyecto y aclaración del mismo mediante la realización de la correspondiente entrevista, si lo considera oportuno.

6. artikulua.– Batzorde Ebaluatzailea.

Artículo 6.– Comisión Evaluadora.

Homologazio irizpideak baloratzeari ekiteko, Batzorde Ebaluatzaile tekniko bat eratu da, homologazio proposamenak Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari helarazteko; erakundeko kide hauek osatzen dute Batzorde hori:

A los efectos de proceder a la valoración de los criterios de homologación, se constituye una Comisión Evaluadora de carácter técnico que eleva las propuestas de homologación a la Directora del Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea y que está compuesta por las siguientes personas del Instituto:

a) Presidentea: idazkari nagusia.

a) Presidenta: La Secretaria General.

b) Batzordekideak:

b) Vocales:

Programak sustatzeko arduraduna.

La persona responsable de Impulso de Programas.

Emplegu programaren arduraduna.

La persona responsable del Programa de Empleo.

c) Idazkaria: aholkularitza juridikoaren arduraduna.

c) Secretaria o Secretario: la persona responsable de la Asesoría Jurídica.

7. artikulua.– Ebazpena eta epeak.

Artículo 7.– Resolución y plazos.

1.– Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, Batzorde Ebaluatzailearen proposamenari jarraituz, aholkularitza enpresa eskatzaileak homologatzen ditu, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpenaren bitartez. Homologazioa emateko edo ukatzeko ebazpena entitate eskatzaileei jakinarazi behar zaie. Ebazpen hori bi hileko epean emango da, gehienez, eskaera aurkezten den unetik.

1.– La Directora del Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea, a propuesta de la Comisión Evaluadora, homologa, mediante Resolución expresa que se publica en el Boletín Oficial del País Vasco, a las Consultoras solicitantes. La Resolución de concesión o denegación de la homologación se ha de notificar a las Entidades solicitantes. El plazo máximo para dictar esta Resolución es de dos meses desde la presentación de la solicitud.

Homologazioa emateko edo ukatzeko gehienezko epea amaitzerako ebazpenik eman ez bada, eskaera ukatutzat emango da, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44.1. artikuluan ezarritakoaren xedeetarako, ebazpena emateko betebeharrari utzi gabe.

Transcurrido el plazo máximo para conceder o denegar la homologación sin que se haya dictado Resolución expresa, la solicitud se entiende denegada, a los efectos de lo establecido en el artículo 44.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, sin perjuicio de la obligación de resolver expresamente.

2.– Ebazpen horrek administrazio bidea agortzen du, eta helegiteak aurkezteko epea ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasten da.

2.– Dicha Resolución agota la vía administrativa y el plazo para interponer los recursos pertinentes comienza el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

8. artikulua.– Emakume eta gizonen berdintasunaren alorrean homologatutako aholkularitza enpresen erregistroa.

Artículo 8.– Registro de Entidades Consultoras Homologadas en materia de igualdad de mujeres y hombres.

1.– Emakume eta gizonen berdintasunaren alorrean homologatutako aholkularitza enpresen erregistro publikoa sortzen da, Emakumearen Euskal Erakundeari atxikia.

1.– Se crea el Registro de Entidades Consultoras Homologadas en materia de igualdad de mujeres y hombres, adscrito al Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea y de carácter público.

2.– Erregistroan homologazio ebazpen guztiak erregistratu behar dira; horietan bildutako datuak eta aipatutako homologazioei dagozkien garrantzizko gertaera guztiak azalduko dira.

2.– Se han de inscribir en el Registro las Resoluciones de homologación, anotándose los datos en ellas contenidos, así como todas las incidencias relevantes referidas a las citadas homologaciones.

3.– Erregistroko inskripzioak azaldutako datuen publizitatea dakar, eta ofizioz egiten da.

3.– La inscripción registral tiene como efecto la publicidad de los datos anotados y se realiza de oficio.

4.– Inskripzioak ofizioz indargabetzen dira, homologazioa baliogabetzen den kasu guztietan, Dekretu honetako 11. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.– Las inscripciones se cancelan de oficio en todos los casos en los que se produce la revocación de la homologación, en los términos contemplados en el artículo 11 del presente Decreto.

5.– Inskripzioak alderdiak eskatuta ere indargabe daitezke.

5.– Las inscripciones pueden cancelarse, así mismo, a instancia de parte.

9. artikulua.– Homologazioaren iraunaldia.

Artículo 9.– Vigencia de la homologación.

1.– Homologazioak bost urteko iraunaldia du, 11. artikuluan ezarritakoaren arabera baliogabetu ez bada, behintzat.

1.– La homologación tiene una vigencia quinquenal, siempre que no haya sido revocada en virtud de lo establecido en el artículo 11.

2.– Homologazioaren iraunaldia ebazpen berria eman aurretik amaitzen bada, homologazioa luzatzen dela ulertuko da, ebazpen hori eman arte.

2.– En caso de que se produzca la pérdida de la vigencia de la homologación con anterioridad a que se dicte la nueva Resolución de concesión, la homologación se entiende prorrogada hasta que aquélla se dicte.

10. artikulua.– Segimendua.

Artículo 10.– Seguimiento.

1.– Urtero-urtero, lehen hiruhilekoaren barruan, entitate homologatuak aurreko urtean egindako jardueren zerrenda aurkeztu behar du, emakume eta gizonen berdintasunaren alorrean emandako laguntza teknikoari dagokionez; orobat, aholkularitza enpresak urte horretarako aurreikusi duen berdintasuneko barne plana aurkeztuko du, bai eta gutxienez kontratu mugagabea duen pertsona bat dutelako akreditazioa ere, 2.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.

1.– Dentro del primer trimestre de cada año, la entidad homologada ha de presentar una relación de las actividades realizadas en el año anterior con relación a la asistencia técnica prestada en materia de igualdad de mujeres y hombres, así como el plan interno de igualdad de la propia consultora para ese año y acreditación de que siguen contando, en su caso, con, al menos, una persona con contrato indefinido en los términos recogidos en el artículo 2.c).

2.– Edozein unetan, Emakumearen Euskal Erakundeak beharrezkotzat jotzen dituen argibide guztiak eskatu ahal izango ditu, aurreko atalean aurreikusitako segimendua egiteko.

2.– El Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea podrá solicitar, en cualquier momento, cuantas aclaraciones considere oportunas a efectos de realizar correctamente el seguimiento previsto en el apartado anterior.

11. artikulua.– Homologazioa baliogabetzea.

Artículo 11.– Revocación de la homologación.

Aholkularitza enpresa homologatuek homologazioaren oinarrizko baldintza edo betebeharretako bat betetzen ez badute, edo eskatzen zaizkien dokumentuak aurkeztu ezean, Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak homologazio hori baliogabetu ahal izango du, ebazpen bitartez eta dagokion entitateari entzun ondoren.

En el supuesto de que las Consultoras Homologadas incumplan cualquiera de las condiciones y requisitos que sirvieron de base para su homologación o no remita la documentación que se le requiera, la Directora del Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea, previa audiencia a la entidad interesada y mediante Resolución expresa, podrá revocar dicha homologación.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehena.– Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari eskubidea ematen zaio, Dekretu hau betearazteko beharrezko neurriak har ditzan.

Primera.– Se faculta a la Directora del Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea para adoptar las disposiciones necesarias para la correcta ejecución del presente Decreto.

Bigarrena.– Dekretu hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.

Segunda.– El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2004ko ekainaren 8an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 8 de junio de 2004.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

La Vicepresidenta del Gobierno,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común