Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

106. zk., 2004ko ekainaren 7a, astelehena

N.º 106, lunes 7 de junio de 2004


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Hacienda y Administración Pública
2999
2999

AGINDUA, 2004ko maiatzaren 12koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren menpeko araubidean diharduten kreditu-erakundeek egiten dituzten publizitate-eragiketen Urteko Tasa Baliokidearen (UTB) ezaugarriei buruzkoa.

ORDEN de 12 de mayo de 2004, de la Consejera de Hacienda y Administración Publica, sobre las características de la Tasa Anual Equivalente (TAE) de las operaciones publicitarias que realicen las entidades de crédito bajo régimen de dependencia de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Indarrean dagoen legediak ezartzen du nahitaezkoa dela aurretiazko baimena izatea, kreditu-erakundeek egin ditzaketen finantza eragiketa, zerbitzu edo produktuen gaineko publizitatearen kasuan. Baimen horretan, gainera, jarduera horien kostua edo errendimendua adierazi beharko da.

La normativa vigente establece la necesidad de autorización previa de toda actividad publicitaria sobre operaciones, servicios o productos financieros que efectúen las entidades de crédito en las que se haga referencia a su coste o rendimiento.

Aipaturiko legediarekin bat, publizitate horrek baimena izan dezan finantza-eskaintzaren ezaugarriak azaldu beharko ditu jendaurrean, argi, zehatz eta lehiakideekiko errespetuaz: eskaintzen den produktuaren deskripzio aski zehatza jaso beharko du, bereziki horren kostua edo errendimendu benetakoa (UTB), adibide argigarri bat erantsita.

De conformidad con la normativa referida, para que dicha publicidad sea autorizada, deberá presentar al público, con claridad y precisión y respeto de la competencia, las características de la oferta financiera, debiendo contener una descripción suficiente del producto ofertado, que muestre los aspectos más significativos del mismo y, en particular, su coste o rendimiento efectivo (TAE) mediante un ejemplo representativo.

Hori dela eta, komenigarria da Euskal Autonomia Erkidegoaren menpeko araubidean diharduten kreditu-erakundeek egiten dituzten publizitate-eragiketen Urteko Tasa Baliokidearen (UTB) ezaugarriak zehaztea, horien helburua finantza eragiketa, zerbitzu edo produktuen gaineko publizitatea bada, jarduera horien kostua edo errendimendua aipatzen delarik.

A estos efectos, resulta conveniente precisar las características que la Tasa Anual Equivalente (TAE) debe poseer en toda actividad publicitaria que realicen las entidades de crédito bajo régimen de dependencia de la Comunidad Autónoma de Euskadi cuyo objeto sean operaciones, servicios o productos financieros en la que se haga referencia a su coste o rendimiento.

Alde horretatik, agindu honen funtsezko helburua hau da: Urteko Tasa Baliokidearen eta interes-tasa nominalaren arteko neurri-ezberdintasunek edo bestelako inpresio-ezaugarriek sor ditzaketen nahasketak saihestea, zeren eta interes-tasa nominala jasotzen duen publizitateak sor litzakeen itxaropenak kontuan hartuta, badirudi komeni dela berariazko kontrol-sistema bat ezartzea.

En este sentido, la presente orden, fundamentalmente, tiene por objeto evitar la confusión que podría originar las diferencias de tamaño o de otras características de impresión entre la Tasa Anual Equivalente y el tipo de interés nominal, pues las expectativas que la publicidad que contenga el tipo de interés nominal pueda generar aconseja hacerla objeto de un particular control.

Euskal Automonia Erkidegoaren Estatutuaren 10.26 eta 10.28 artikuluetan xedatutakoari jarraiki, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluko 4. idatz-zatian ematen zaizkidan eskumenak erabiliz, eta urriaren 16ko 221/2001 Dekretuko 3. artikuluko 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat etorriz,

De conformidad con lo dispuesto en los citados artículos 10.26 y 10.28 del Estatuto de Autonomía del País Vasco y de las facultades que me son conferidas por el apartado 4.º del artículo 26 de la Ley 7/1981, de 30 de junio, sobre "Ley de Gobierno", de acuerdo con el apartado 1 del artículo 3 del Decreto 221/2001, de 16 de octubre,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoaren menpeko araubidean diharduten kreditu-erakundeek egiten dituzten publizitateak –finantza eragiketa, zerbitzu edo produktuen gaineko publizitatea egiten dutenean eta jarduera horien kostua edo errendimendua aipatzen delarik– Urteko Tasa Baliokidea (UTB) jasoko du, eta horren ezaugarri grafikoak, tamainari eta tipografiari dagokionez, interes-tasa nominalaren antzekoak izango dira, interes-tasa hori publizitatean agertzen baldin bada.

Primero.– La publicidad de las entidades de crédito bajo régimen de dependencia de la Comunidad Autónoma de Euskadi que haga referencia al coste o rendimiento de operaciones, servicios o productos financieros, incluirá la Tasa Anual Equivalente (TAE) con unos caracteres gráficos de dimensiones, al menos, iguales y características tipográficas similares a los del tipo de interés nominal, si éste se refleja en la citada publicidad.

Bigarrena.– Dena den, Urteko Tasa Baliokidea (UTB) argi eta garbi agertuko da, nabarmen, eta publizitatea jaso behar duenak erraz ikusteko moduan.

Segundo.– En cualquier caso, la Tasa Anual Equivalente (TAE) deberá reflejarse con claridad, de forma destacada y visible para el destinatario de la publicidad.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Tercero.– La presente Orden entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko maiatzaren 12a.

En Vitoria-Gasteiz, a 12 de mayo de 2004

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

La Consejera de Hacienda y Administración Pública,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común