Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

48. zk., 2004ko martxoaren 10a, asteazkena

N.º 48, miércoles 10 de marzo de 2004


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Arbitraje Batzordea
Comisión Arbitral
1296
1296

7/03 EBAZPENA, Arabako Foru Aldundiak ingurumenaren alorrean planteatutako eskumen-gatazka positiboan Ebazpen Batzordeak emandakoa.

RESOLUCIÓN 7/03, adoptada por la comisión Arbitral en el conflicto positivo de competencia planteado por la Diputación Foral de Álava en materia medioambiental.

Nik, M.ª Lourdes Ronda Araúzo, Ebazpen Batzordeko Idazkariak, fede ematen dut eta testigantza, Arabako Foru Aldundiak planteatutako eskumen-gatazka positiboan, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak El Villar aldea lur ureztatu bihurtzeko proiektuak ingurumenean izan dezakeen eraginari buruzko Ebaluazioaren gainean egin dituen jarduketen inguruan, Batzordearen osoko bilkurak honako ebazpena eman zuela 2003ko abenduaren 19an:

M.ª Lourdes Ronda Araúzo, Secretaria de la Comisión Arbitral, doy fe y testimonio, que en el conflicto positivo de competencia planteado por la Diputación Foral de Álava, respecto de las actuaciones de la Dirección de Calidad Ambiental del Departamento de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente del Gobierno Vasco sobre la Evaluación de Impacto Ambiental del Proyecto de transformación en regadío de la zona de El Villar, por el Pleno de la Comisión, se dictó con fecha 19 de diciembre de 2003, la Resolución del siguiente tenor literal:

7/03 EBAZPENA
RESOLUCIÓN N.º 7/03

Manuel M.ª Zorrilla Ruiz presidenteak eta Iñaki Lasagabaster Herrarte, Mario Fernández Pelaz, Edorta Cobreros Mendazona, Andres M.ª Urrutia, Fernando Campo Antoñanzas eta José Manuel Castells Artetxe kideek osatzen duten Ebazpen Batzordeko Bilkurak, Gasteizen 2003ko abenduaren hemeretzian, eman du ondoko:

En la Ciudad de Vitoria-Gasteiz, a diecinueve de diciembre de 2003, el Pleno de la Comisión Arbitral, formado por el Sr. Presidente D. Manuel M.ª Zorrilla Ruiz y los Vocales D. Iñaki Lasagabaster Herrarte, D. Mario Fernández Pelaz, D. Edorta Cobreros Mendazona, D. Andrés M.ª Urrutia, D. Fernando Campo Antoñanzas y D. José Manuel Castells Artetxe, han dictado la siguiente

EBAZPENA:
RESOLUCIÓN:

Arabako Foru Aldundiak Ebazpen Batzordearen aurrean planteatutako eskumen-gatazka positiboan, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak El Villar aldea lur ureztatu bihurtzeko proiektuak ingurumenean izan dezakeen eraginari buruzko Ebaluazioaren gainean egin dituen jarduketen inguruan.

En el conflicto positivo de competencia formulado ante la Comisión Arbitral por la Diputación Foral de Álava respecto de las actuaciones de la Dirección de Calidad Ambiental del Departamento de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente del Gobierno Vasco sobre la Evaluación de Impacto Ambiental del Proyecto de transformación en regadío de la zona de El Villar.

AURREKARIAK:
ANTECEDENTES DE HECHO:

Lehena.– Diputatuen Kontseiluak martxoaren 25ean hartutako 219/03 erabakiaren bitartez eta aldez aurretik Eusko Jaurlaritzari gai horri buruz egindako errekerimenduak erantzunik izan ez zuenez, erabaki zen eskumen-gatazka positiboa planteatzea Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzaren Ebazpenaren aurka, zeinaren bitartez "El Villar aldea lur ureztatu bihurtzeko proiektua"k ingurumenean izan dezakeen eraginari buruzko Ebaluaziorako prozedura hasi zuen, bai eta Zuzendaritza horrek gerora egindako beste tramite guztien aurka ere.

Primero.– Por acuerdo del Consejo de Diputados 219/03, de 25 de marzo, y como consecuencia de ser desatendido el requerimiento previo efectuado al Gobierno Vasco sobre la cuestión, se decidió formular conflicto positivo de competencia contra la Resolución por la que la Dirección de Calidad Ambiental del Departamento de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente del Gobierno Vasco inició el procedimiento para la Evaluación de Impacto Ambiental del denominado "Proyecto de transformación en regadío de la zona de El Villar", así como contra todos los trámites posteriores desarrollados por la mencionada Dirección.

Bigarrena.– Gatazka onarturik, tramiteak eginik eta aldeei entzun ondoren, eta oraindik ebazpenik eman ez delarik, Batzorde honek Arabako Foru Aldundiaren idatzi bat jaso du, zeinaren Erregu atalean izenburuan aipatutako 4/03 eskumen-gatazka positiboan atzera egin nahi duela dioen, horretarako Diputatuen Kontseiluak 2003ko urriaren 7an hartutako erabakia bidaltzen duelarik.

Segundo.– Admitido el conflicto, realizados los trámites y oídas las partes, y pendiente de dictarse resolución se ha recibido por esta Comisión escrito de la Diputación Foral de Álava en cuyo Suplico se señala su interés en considerarla desistida en el conflicto positivo de competencia 4/03, al que se ha hecho referencia en el encabezamiento, aportando a los efectos el Acuerdo adoptado por el Consejo de Diputados el 7 de octubre de 2003.

Horiek horrela,

A la vista de estos hechos,

EBAZPEN BATZORDEAREN BILKURAK EBATZI DU:
EL PLENO DE LA COMISIÓN ARBITRAL RESUELVE:

Arabako Foru Aldundiaren ordezkaritzak egindako eskabidea onartuz, amaitutzat jotzen dela prozedura, Arabako Foru Aldundiak Ebazpen Batzorde honen aurrean hasitako eta 4/03 eskumen-gatazka positibo gisa tramitatutako prozeduran atzera egin duelako.

Que, accediendo a la petición formulada por la representación de la Diputación Foral de Álava, se acuerda dar por terminado el procedimiento a causa del desistimiento de la Diputación Foral de Álava en el procedimiento por ella iniciado ante esta Comisión Arbitral y tramitado como conflicto positivo de competencia número 4/03.

Hala ematen dugu eta sinatzen gure ebazpen hau, interesatuei jakinaraziko zaiena eta legez argitaratuko dena.

Así, por ésta nuestra resolución, que se notificará a los interesados y se publicará en forma legal, lo pronunciamos, y firmamos.

Aurrean doana bat dator bere jatorrizkoarekin, beti ere hari bainatxekio, eta izan beharreko ondorioak izan ditzan, idatzi hau luzatzen dut.

Lo preinserto concuerda bien y fielmente con su original, al que en todo caso me remito, y para que surta los efectos oportunos, expido el presente.

Vitoria-Gasteiz, 2004ko otsailaren 6a.

En la Ciudad de Vitoria-Gasteiz, a 6 de febrero de 2004.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común