Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

251. zk., 2003ko abenduaren 24a, asteazkena

N.º 251, miércoles 24 de diciembre de 2003


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
7039
7039

5/2003 LEGEA, abenduaren 15koa, Euskadiko Garraio Agintaritzarena.

LEY 5/2003, de 15 de diciembre, de la Autoridad del Transporte de Euskadi.

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 15eko 5/2003 Legea, Euskadiko Garraio Agintaritzarena, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la siguiente Ley

ABENDUAREN 15EKO 5/2003 LEGEA, EUSKADIKO GARRAIO AGINTARITZARENA.
LEY 5/2003, DE 15 DE DICIEMBRE, DE LA
ZIOEN ADIERAZPENA
AUTORIDAD DEL TRANSPORTE DE EUSKADI.

"Garraio Jasangarriaren Gidaplana-Garraio-politika erkidea Euskadin, 2002-2012" delakoak, Eusko Jaurlaritzak 2002ko azaroaren 19an onartutakoak, bost helburu ditu, argi-argiak, Europako Batasunaren Garraioaren Liburu Zuriarekin bat datozenak: 1. Ekonomia-garapenaren eta garraio-eskaeraren hazkundearen arteko lotura etetea; 2. Irisgarritasun unibertsala eta jasangarria erdiestea; 3. Garraiobideen arteko oreka berria sustatzea; 4. Euskadik Europan duen kokaleku estrategikoa indartzea 5. Garraio jasangarrirako bidean aurrera egitea.

El "Plan Director del Transporte Sostenible-La política común de transportes en Euskadi 2002-2012", aprobado por el Consejo de Gobierno en fecha 19 de noviembre de 2002, persigue, en consonancia y de acuerdo con el Libro Blanco del Transporte de la Unión Europea, cinco claros objetivos: 1. Desvincular el desarrollo económico del incremento de demanda del transporte; 2. Lograr una accesibilidad universal y sostenible; 3. Impulsar un nuevo equilibrio de los modos de transporte; 4. Potenciar la posición estratégica de Euskadi en Europa; y 5. Avanzar hacia un transporte sostenible.

Helburu horiek lortuko badira, jasangarritasunaren kultura sustatu behar da, eta garraioaren planifikazioa eta antolamendua horretan zerikusia duten herri-administrazio guztien arteko koordinazioaren bidez egin. Helburu horiek erdiestearren, estrategia eta ekintza-ildo batzuk ezarri dira garraioaren arlorako, gure Autonomia Erkidego honetan 10 urteko epean gauzatzeko.

El logro de dichos objetivos pasa necesariamente por impulsar una cultura de sostenibilidad mediante una planificación y ordenación del transporte de forma coordinada por todas las administraciones implicadas. Para la consecución de estos objetivos se establecen una serie de estrategias y líneas de actuación a llevar a cabo en nuestra Comunidad Autónoma en materia de transportes en un horizonte temporal de 10 años.

Gidaplan hori garatzeko oinarrietako bat da Garraio Agintaritza eratzea; antolamendu-, planifikazio- eta koordinazio-organoa izango da bera, eta aipatutako gidaplan horretan ezarritako helburu eta estrategiak gauzatzeko langintza hartuko du bere gain. Euskadiko Garraio Agintaritza tresna ezinbestekoa izango da gidaplanak eragingo duen egoera berria koordinatu eta koherentziaz hornitzeko; izan ere, ezarri beharreko aldaketa horiek ezartzeko beharrezkoa da administrazio guztiek zuzen-zuzenean parte hartzea.

Dicho plan contempla como uno de sus pilares básicos para su desarrollo la creación de la Autoridad del Transporte como órgano ordenador, planificador y coordinador, y sobre el que recaerá la tarea de implementar los objetivos y estrategias establecidos por el plan director. La Autoridad del Transporte de Euskadi es el instrumento clave para coordinar y dotar de coherencia al nuevo escenario que el plan prefigura, pues es necesaria la implicación directa de todas las administraciones en la implantación de los cambios.

Euskadiren errealitate geografikoa zaila da: orografia gaitza du, demografia-dentsitate handia eta administrazio-antolaketako sistema berezia, eta horrek, denboraren joanean, hiri-sistema gune anitzekoa deritzona ekarri du –horrela deitzen diote Lurraldearen Antolamenduko Artezpideek–; sistema horrek, mugikortasunaren halabeharrarengatik, garraio-eskari handiko joan-etorri bizi-biziak eragiten ditu, udalerri eta eskualde-egiturez gaindikoak, eta are lurralde historikoez gaindikoak ere; horri, gainera, Euskadiren kokaleku geoestrategikoaren ondorio, mugaz gaindiko joan-etorriak gehitu behar zaizkio.

La compleja realidad geográfica de Euskadi, con su accidentada orografía, su densa población y su peculiar sistema de organización socioadministrativa, se ha manifestado a través del tiempo en lo que las Directrices de Ordenación del Territorio han definido como un sistema polinuclear de ciudades, generador de intensos flujos de demanda de transporte causados por una movilidad esencial y necesaria, que trasciende no sólo de los municipios y áreas funcionales, sino incluso de los propios territorios históricos, a lo que hay que añadir los flujos transfronterizos derivados de su situación geoestratégica.

Historian zehar, garraiobide bakoitzean, era bateko eta besteko konponbideak eman izan zaizkie kontu batzuetan eta besteetan sortu izan diren arazoei, direla eskumenen inguruko arazoak, titulartasunaren ingurukoak, eginkizunei dagozkienak –eskaintzak elkarren gainera pilatzea, garraioen arteko loturarik eza– edo tarifen ingurukoak, eta komeni da horiek guztiak bateratu eta arrazionalizatzea; batez ere, norberaren ibilgailua erabiltzeko joera goraka doan honetan, azpiegiturak itoaraziz eta sistema jasangaitz bihurraraziz.

El devenir histórico ha ido alumbrando distintas soluciones en cada uno de los modos del transporte con concreciones diversas, tanto en el ámbito competencial y en el de titularidades como en el funcional –con superposiciones de ofertas, omisiones de correspondencias– y tarifario, que conviene integrar y racionalizar, máxime al observar el uso intensivo del vehículo privado con la saturación de las infraestructuras e insostenibilidad de todo el sistema.

Garraio-sistema bateratua ezartzeko kezka hori engoitik bazen 1975 urtean Bizkaiko Garraioen Partzuergoa Sortzeko Legea egin zenean; lege horretan aurreikusten zenez, erakunde horrek lurreko garraioa koordinatu zezakeen lurralde historiko guztian.

La preocupación por establecer un sistema integrado del transporte subyace ya desde la ley de creación del Consorcio de Transportes de Bizkaia de 1975, donde se preveía la posibilidad de que este ente coordinara el transporte terrestre de todo el territorio histórico.

Lege horretako aurreikuspen hori gorabehera, zail da garraio guztien antolaketa-, koordinazio- eta planifikazio-erakunde bat eratzea, gai horretako eskumenak administrazio askoren artean baitaude barreiatuta, eta zerbitzu publiko horren kudeaketa era bateko eta besteko enpresen artean –publiko zein pribatu– egiten baita.

A pesar de esta pronta previsión, la constitución de un órgano ordenador, coordinador y planificador de todos los transportes es una cuestión problemática, debido al reparto competencial en esta materia en multitud de administraciones y a que la gestión de este servicio público se realiza desde diferentes empresas, ya sean públicas o privadas.

Eskua duten administrazioak eurak, horren zailtasunaz jabetuta, hainbat urtean ahaleginetan ibili dira zerbitzua eraginkortasun handiagoz emateko elkarren arteko estrategia bat ezarri nahian, legediak administrazioen arteko lankidetza eta koordinaziorako eskaintzen dituen tresnak baliatuz (tresna horiexek dira lege honen beronen oinarri).

Las propias administraciones competentes, conscientes de esta dificultad, llevan unos años haciendo un esfuerzo por diseñar una estrategia común para el ofrecimiento del servicio de una forma más eficiente, basándose en los instrumentos de colaboración y coordinación entre administraciones que ofrece el marco normativo y que son precisamente el fundamento de la presente ley.

Horrela bada, Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen Arteko Harremanen gaineko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-erakundeen arteko harremanak lankidetza- eta elkartasun-printzipioetan oinarrituko dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren baitako era bateko eta besteko administrazioek, nork bere eskumenak darabiltzalarik, eraginkortasun- eta koordinazio-printzipioen arabera jokatuko dute.

De este modo, la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, establece en su artículo 2 que las relaciones entre las instituciones comunes del País Vasco y los órganos forales de sus territorios históricos se basarán en los principios de colaboración y solidaridad, y que, en el ejercicio de sus respectivas competencias, las respectivas Administraciones del País Vasco actuarán de acuerdo con los principios de eficacia y coordinación.

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatuko 10. artikuluko 32. eta 34. paragrafoetan oinarrituta sortzen da Euskadiko Garraio Agintaritza; izan ere, paragrafo horien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du gai hauetan: trenbideak, lurreko garraioa, itsasokoa, ibaietakoa eta kable bidezkoa, portuak, heliportuak, aireportuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Meteorologia Zerbitzua –Konstituzioko 149.1.20.ean ezarritakoaren kalterik gabe–, garraioaren arloko kontratazio-zentroak eta kargalekuak. Era berean, Autonomia Estatutuko 12.9 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena izango da salgaien eta bidaiarien garraioaren antolamenduaren arloko Estatuaren legeria betearaztea, garraio hori Autonomia Erkidegoaren lurraldearen baitan hasi eta amaitzen denean, nahiz eta garraio hori Konstituzioko 149. artikuluko 1. paragrafoko 21 zenbakian aipatutako Estatuaren titularitateko azpiegiturak erabiliz egin; hala ere, horrek ez dio kalterik eragingo Estatuak beretzat gorde dezakeen zuzeneko betearazpenari.

La creación de la Autoridad del Transporte de Euskadi se produce en virtud del artículo 10, apartados 32 y 34, del Estatuto de Autonomía del País Vasco, que establece como competencias exclusivas de la Comunidad Autónoma del País Vasco las de ferrocarriles, transportes terrestres, marítimos, fluviales y por cable, puertos, helipuertos, aeropuertos y Servicio Meteorológico del País Vasco, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 149.1.20 de la Constitución, y de los centros de contratación y terminales de carga en materia de transportes. Asimismo, el artículo 12.9 del Estatuto de Autonomía establece que corresponde a la Comunidad Autónoma del País Vasco la ejecución de la legislación del Estado en materia de ordenación del transporte de mercancías y viajeros que tenga su origen y destino dentro del territorio de la Comunidad Autónoma, aunque discurra sobre las infraestructuras de titularidad estatal a que hace referencia el número 21 del apartado 1 del artículo 149 de la Constitución, sin perjuicio de la ejecución directa que se reserve el Estado.

Bestalde, Autonomia Erkidegoko Erakunde Erkideen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanen gaineko azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, foru-erakundeek eskumen esklusiboa dute bide eta errepideen planifikazio, egitasmo, eraikuntza, artatze, aldaketa, finantzaketa, erabilera eta ustiapenaren arloetan; eskumen hori Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek onartutako Errepide Plan Nagusiaren baitan erabiliko dute, eta guztia Autonomia Estatuko 10.34 artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe. Horrez gain, lege horretako 10. artikuluan ezartzen denez, Autonomia Erkidegoko erakunde erkideei dagozkie errepideko garraiobide mekanikoen arloko legegintza, erregelamendu bidezko garapena, goi-mailako ikuskaritza, plangintza eta koordinazioa, eta lurralde historikoek, aldiz, lege hura onartu zenean indarrean ziren Estatuarekiko hitzarmenen ondorioz Arabak bere lurraldean zituen ahalmenak erabiliko dituzte beren lurraldeetan, ahalmen berberak eta izaera berekoak.

Por su parte, la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, establece en su artículo 7 las competencias exclusivas de los órganos forales en materia de planificación, proyecto, construcción, conservación, modificación, financiación, uso y explotación de carreteras y caminos, conforme al Plan General de Carreteras aprobado por las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma, todo ello sin merma de lo dispuesto en el artículo 10.34 del Estatuto de Autonomía. Y además en su artículo 10 establece que corresponden a las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma las competencias de legislación, desarrollo normativo, alta inspección, planificación y coordinación en materia de transportes mecánicos por carretera, ejerciendo los territorios históricos "las mismas facultades y con el mismo carácter que en el presente ostenta Álava, dentro de su territorio, de acuerdo con los convenios vigentes con el Estado".

Gai honetan eskumena hainbat administraziok dutela eta horiek elkarren artean koordinatu behar dutela jabetuta, hortixe sortzen da lege-mailako arau baten beharra, haren bidez Euskal Autonomia Erkidego osorako garraio-sistema bateratu bat eratu ahal izateko tresna eta mekanismoak sortzeari ekiteko. Lege honen helburua da garraioaren gure antolaketa instituzionala harmonizatu eta orekatzea. Euskadiko garraio-politikaren eraginkortasunak eta eragimenak –beharrizanen araberakoek– eskatzen dute hori, eta Europar Batasunaren garraioaren arloko politika erkidearen paradigmetara doitu beharrak ere bai.

Desde esta conciencia de la existencia de diversas administraciones competentes en la materia que han de coordinarse entre sí, es desde donde nace la necesidad de abordar a través de una norma con rango de ley la creación de los instrumentos y mecanismos que posibiliten un sistema integrado de transporte para toda la Comunidad Autónoma del País Vasco. Armonizar y equilibrar nuestra organización institucional del transporte es el objetivo de la presente ley. La eficacia y eficiencia de la política de transporte de Euskadi en consonancia a sus necesidades y su adecuación a los paradigmas comunitarios en materia de transporte así lo exigen.

Oinarri horien gainean sortzen da Euskadiko Garraio Agintaritza, garraioaren antolamenduaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren aholku- eta koordinazio-organo goren gisa, Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Sailari atxikia.

Sobre estas bases se crea la Autoridad del Transporte de Euskadi, como órgano superior consultivo y de coordinación de la Administración General del País Vasco en materia de ordenación del transporte, que estará adscrita al Departamento de Transportes y Obras Públicas del Gobierno Vasco.

Legearen I. kapituluak Euskadiko Garraio Agintaritzaren xedea eta eremua arautzen ditu, eta herri-administrazioen arteko lankidetza-printzipioa jasotzen du.

El capítulo I de la ley está dedicado a regular el objeto y ámbito de la Autoridad del Transporte de Euskadi, recogiendo el principio de colaboración entre Administraciones públicas.

II. kapituluak Euskadiko Garraio Agintaritzaren helburuak, eginkizunak, antolaketa eta jarduteko modua arautzen ditu. Eginkizunak honela banatzen dira: antolaketakoak, koordinaziokoak, plangintzakoak, goi-mailako ikuskaritzakoak eta aholkularitzakoak.

El capítulo II regula los objetivos, funciones, organización y funcionamiento de la Autoridad del Transporte de Euskadi. Las funciones se distribuyen en las de ordenación, coordinación, planificación, alta inspección y consultivas.

III. kapituluan zehazten denez, Euskadiko Garraio Agintaritzak, eskumena duten instituzioen eta erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenen bitartez, garraioaren lurralde-agintaritzak sortzea sustatuko du.

El capítulo III recoge que la Autoridad del Transporte de Euskadi promoverá la creación de las diferentes Autoridades Territoriales del Transporte, a través de la celebración de convenios de colaboración entre las instituciones y entidades competentes.

I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDEA ETA EREMUA
OBJETO Y ÁMBITO

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Lege honen xedea da Euskadiko Garraio Agintaritza sortzea; agintaritza hori izango da garraioaren antolamenduaren eta garraio-azpiegituren gaietan Euskal Autonomia Erkidegoaren koordinazio- eta aholku-erakunde gorena, eta lege honetan esleitutako eskumenak eta eginkizunak izango ditu, bai eta beste edozein lege- edo erregelamendu-xedapenek eslei diezazkiokeenak ere. Garraio-sistema bateratu bat benetan ezartzeko bidea irekitzearren eratzen da erakunde berri hau.

1.– El objeto de la presente ley es la creación de la Autoridad del Transporte de Euskadi, como órgano superior consultivo y de coordinación de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de ordenación del transporte y sus infraestructuras, con las competencias y funciones que se le atribuyen en esta ley y las que puedan asignársele en cualquier otra disposición legal y reglamentaria, a fin de que se posibilite la efectiva implantación de un sistema integrado de transporte.

2.– Euskadiko Garraio Agintaritza garraio-gaietan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari atxikita egongo da, eta sail horrek haren eskura jarriko ditu esleituta dituen eginkizunak betetzeko behar dituen langileak eta bitarteko materialak.

2.– La Autoridad del Transporte de Euskadi estará adscrita al Departamento competente en materia de transportes del Gobierno Vasco, el cual pondrá a su disposición los medios personales y materiales necesarios para la realización de sus funciones.

2. artikulua.– Eremua.

Artículo 2.– Ámbito.

Euskadiko Garraio Agintaritzak arlo hauetan beteko ditu bere eginkizunak, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren heinean: trenbide, errepide, itsaso, ibai eta kable bidezko garraioa; portu, heliportu eta aireportuak, eta garraioaren jarduera lagungarri eta osagarriak, arlo honetan beste administrazioek dituzten eskumenei kalterik egin gabe.

La Autoridad del Transporte de Euskadi ejercerá sus funciones en relación con los transportes por ferrocarril y por carretera, marítimos, fluviales y por cable, puertos, helipuertos y aeropuertos, así como respecto a las actividades auxiliares y complementarias del transporte, que sean competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco, sin perjuicio de las competencias que tengan atribuidas otras administraciones en estas materias.

3. artikulua.– Herri-administrazioen arteko lankidetzaren printzipioa.

Artículo 3.– Principio de colaboración entre Administraciones públicas.

Euskadiko Garraio Agintaritzan parte hartzen duten herri-administrazioek betebehar hauek izango dituzte euren arteko harremanetan: elkarri informazioa ematea, elkarren arteko lankidetza eta koordinazioa eta elkarrenganako begirunea.

Las Administraciones públicas que participan en la Autoridad del Transporte de Euskadi ajustarán sus relaciones recíprocas a los deberes de información mutua, colaboración, coordinación y respeto entre ellas.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
EUSKADIKO GARRAIO AGINTARITZA
DE LA AUTORIDAD DEL TRANSPORTE DE

4. artikulua.– Helburuak.

Artículo 4.– Objetivos.

Hauek dira Euskadiko Garraio Agintaritzaren helburuak:

Son objetivos de la Autoridad del Transporte de Euskadi:

a) Zeregin hauetan lagundu behar du: garraioa antolatzeko politikak zehazten, garraio-politika erkidea koordinatzen, era bateko eta besteko garraiobideak planifikatzen, garraio-politikak lurralde-orekaren arabera doitzen, eta, oro har, garapen jasangarria lortzen eta garraioaren arloko politika erkideak gauzatzen eta betearazten.

a) Coadyuvar a la definición de las políticas de ordenación del transporte, a la coordinación de la política común de transportes, a la planificación de las distintas modalidades del transporte y a ajustar las políticas de transporte al equilibrio territorial, y en general al desarrollo sostenible, así como implementar y ejecutar las políticas comunitarias en materia de transporte.

b) Garraioaren arloan eskumena duten erakunde guztiek beren ahalmen publikoak koordinatuki erabil ditzaten sustatzea eta erraztea; administrazioen arteko lankidetza bere gain hartzea eta Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan garraio-politikei buruz biltzen diren interes askotarikoak batzea.

b) Promover y facilitar el ejercicio coordinado de las potestades públicas por todas las instituciones con competencias en materia de transportes, asumir la cooperación interadministrativa y conciliar los diversos intereses que confluyen en el ámbito geográfico del País Vasco en relación con las políticas de transporte.

c) Zerbitzu, sare eta tarifen arteko koordinazioa sustatu eta laguntzea, eta erabiltzailearen eskura eskaintza hobea jartzea, azken xedea garraio kolektiboaren erabilera indartu eta eragitea izanik.

c) Fomentar e impulsar la coordinación de los servicios, redes y tarifas, y la puesta a disposición del usuario de una mejor oferta, con el fin último de potenciar y estimular el uso del transporte colectivo.

d) Garraio sare bakar eta osoa sustatzea.

d) Promover la red de transportes única e integral.

e) Garraio arrazionalago eta eraginkorragoa erdiets dadin saiatzea, garapen jasangarriaren gizarte, ingurumen, eta ekonomiaren alderdiak aintzat hartu eta erabat bateratuta.

e) Impulsar la consecución de un transporte más racional y eficiente mediante la integración plena de los aspectos sociales, medioambientales y económicos del desarrollo sostenible.

f) Baliabide publiko eta pribatuak ahalik eta ondoen erabiltzea, era bateko eta besteko garraiobideak elkarren artean lotzeko gaitasuna indartzearren eta Europako garraio-sisteman sartzearren.

f) Optimizar los recursos públicos y privados para impulsar la interoperabilidad de los diferentes modos de transporte y su inserción en el sistema europeo de transporte.

5. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 5.– Funciones.

1.– Euskadiko Garraio Agintaritzak eginkizun hauek izango ditu:

1.– La Autoridad del Transporte de Euskadi ejercerá las siguientes funciones:

1.1.– Antolatzekoak.

1.1.– De ordenación.

a) Garraioa antolatzeko politikaren irizpide oinarrizkoak lantzea, Autonomia Estatutuan eta aplikatzekoa den gainerako araudian ezarritakoaren arabera.

a) Elaborar criterios básicos de la política de ordenación del transporte de conformidad con lo establecido en el Estatuto de Autonomía y demás normativa de aplicación.

b) Garraioren antolamenduaren arloan arauak egin edo aldatzeko proposamenak egitea.

b) Proponer la elaboración o modificación de disposiciones normativas en materia de ordenación del transporte.

1.2.– Plangintzakoak.

1.2.– De planificación.

a) Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan garraio-zerbitzu eta -azpiegituren plangintza koordinatua egiten laguntzea.

a) Contribuir a la planificación coordinada de los servicios e infraestructuras de transporte en el ámbito de la Comunidad Autónoma vasca.

b) Autonomia Erkidegoaz gaindiko eta mugaz gaindiko garraioaren plangintzan laguntzea esparru horietako agintariekin batera.

b) Colaborar en la planificación del transporte supracomunitario y transfronterizo junto con las autoridades correspondientes.

1.3.– Koordinaziokoak.

1.3.– De coordinación.

a) Beharrezko diren neurriak proposatzea garraioaren arloan eragina duten lurralde-pl angintzakoekintzak koordinatzeko nahiz Jaurlaritzako sailek eta garraioaren arloan eskumena duten administrazioek ekintza horiek gauza ditzaten.

a) Proponer las medidas precisas para coordinar las actuaciones de planificación territorial con incidencia en el ámbito del transporte y su ejecución por los distintos Departamentos del Gobierno, así como por las Administraciones con competencias en materia de transportes.

b) Garraioaz besteko gai batzuetan eskumenak dituzten organismo eta erakundeekin koordinatzeko mekanismoak proposatzea garraioaren arloan eragin dezaketen ekinbideak gauzatzen dituztenerako.

b) Proponer mecanismos de coordinación con aquellos organismos e instituciones que, teniendo competencias en otras materias, puedan desarrollar actuaciones que incidan en el ámbito del transporte.

c) Garraioari eragiten dioten jardueretan ari diren zernahi gisatako erakundeekiko lankidetza proposatzea akordio, hitzarmen eta programa-kontratuen bitartez; orobat beste herri-administrazio batzuekin, Garraio Agintaritzaren eginkizun-eremuari dagozkion gaien inguruan.

c) Proponer la cooperación mediante acuerdos, convenios y contratos-programa con cualesquiera entidades cuya actividad afecte al transporte, así como con otras Administraciones públicas sobre materias relacionadas con el ámbito funcional de la Autoridad.

d) Garraioaren lurralde-agintaritzei –eratutakoan– beren lurralde historikoetako edo jardute-eremuetako garraioaren egoerari buruzko informazioa eskatzea.

d) Solicitar a las Autoridades Territoriales del Transporte que en su momento se constituyan información sobre el estado del transporte en sus respectivos territorios históricos o ámbitos de actuación.

e) Garraio-zerbitzu publikoen gaineko informazioa sustatzea.

e) Fomentar la información sobre los servicios públicos de transporte.

f) Urtero txosten bat ematea Euskal Autonomia Erkidegoko garraioaren egoeraren gainean.

f) La emisión de un informe anual sobre la situación del transporte en la Comunidad Autónoma vasca.

1.4.– Goi-mailako ikuskaritzakoak.

1.4.– De alta inspección.

a) Euskal Autonomia Erkidegoaren baitako goi-mailako ikuskaritza-eginkizunak bateratzea bermatzeko oinarrizko irizpideak proposatzea.

a) Proponer los criterios básicos para garantizar la uniformidad de las funciones de inspección en la Comunidad Autónoma vasca.

b) Ikuskaritzako urteroko planetarako irizpideak ezartzea ikuskaritzaren arloan eskumena duten erakundeekin koordinatuta.

b) Establecer criterios para los planes anuales de inspección, en coordinación con las instituciones competentes en materia de inspección.

c) Ikuskaritzako ekinaldi orokor eta zehatzak egitea proposatzea.

c) Proponer la realización de campañas generales y específicas de inspección.

1.5.– Kontsultakoak.

1.5.– De consulta.

Gai hauen inguruko txostenak ematea dagokio Euskadiko Garraio Agintaritzari:

Corresponde a la Autoridad del Transporte de Euskadi informar en las siguientes materias:

a) Errepide-planen gaineko txostenak egitea, hala plan orokorren gainekoak nola lurraldearen arloko planen gainekoak.

a) Informar sobre los planes de carreteras, tanto generales como territoriales sectoriales.

b) Trenbide, portu, aireportu, heliportu, gune logistiko eta askotariko garraiobideen guneen gaineko lurraldearen arloko planen gainean txostenak egitea.

b) Informar sobre los planes territoriales sectoriales ferroviarios, de puertos, aeropuertos, helipuertos, centros logísticos y centros intermodales.

c) Eratzen diren Garraioaren lurralde-agintaritzen estatutuen gaineko txostenak egitea.

c) Informar sobre los estatutos de las Autoridades Territoriales del Transporte que se creen.

d) Lurralde-antolamenduko tresnen gainean txostenak egitea, garraioan eragina izan dezaketen alderdiei buruz.

d) Informar sobre los instrumentos de ordenación territorial en los aspectos que tengan incidencia en el transporte.

e) Zerbitzuak ustiatzeko administrazio-emakiden esleipen, aldaketa edo amaitzeei buruzko espedienteen gainean txostenak egitea, baldin eta zerbitzu horiek lurralde historiko batean baino gehiagotan badute eragina edo beste garraio-modu batzuek ematen dituztenekin bat badatoz.

e) Informar los expedientes de otorgamiento, modificación y extinción de concesiones administrativas de explotación de servicios cuando afecten a más de un territorio histórico o resulten coincidentes con servicios prestados por otros modos de transporte.

f) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eta garraioen arloan garrantzi berezia duten beste administrazio batzuen arteko lankidetzarako proposamen eta akordioen gainean txostenak egitea.

f) Informar propuestas y acuerdos de colaboración de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco con otras Administraciones que tengan especial relevancia en materia de transportes.

g) Indarrean dagoen legeriaren arabera aginduzkoak diren txostenak egitea, eta, bereziki, Lurreko Garraioen Antolamenduaren gaineko Legeak eta hura garatzeko arauek Lurreko Garraioen Estatuko Kontseiluari esleitzen dizkioten eginkizunak betetzea Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenetan.

g) Emitir los informes que sean preceptivos conforme a la legislación vigente, y, particularmente, ejercer las funciones que la ley de Ordenación de los Transportes Terrestres y sus normas de desarrollo atribuyen al Consejo Nacional de Transportes Terrestres, respecto a aquellas competencias cuyo ejercicio corresponda a la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Horiez gain, Euskadiko Garraio Agintaritzak lege- edo erregelamendu-xedapenen bidez berari esleitutako beste edozein eginkizun beteko du.

2.– Además la Autoridad del Transporte de Euskadi ejercerá cualesquiera otras funciones que pudieran asignarle mediante disposición legal o reglamentaria.

6. artikulua.– Txostenak.

Artículo 6.– De los informes.

1.– Garraio Agintaritzak gehienez hiru hilabeteko epea izango du, eskabidea jasotzen duenetik kontatzen hasita, lege honen arabera ematea dagozkion txostenak emateko.

1.– La Autoridad del Transporte deberá emitir, en el plazo máximo de tres meses contados desde la recepción de la solicitud, los informes que le corresponden de conformidad con la presente ley.

2.– Aurreko artikuluko 1.5 paragrafoan aipatutako txostenak aginduzkoak dira.

2.– Los informes establecidos en el apartado 1.5 del artículo anterior tendrán carácter preceptivo.

7. artikulua.– Euskadiko Garraio Agintaritzaren antolamenduaz.

Artículo 7.– De la organización de la Autoridad del Transporte de Euskadi.

1.– Euskadiko Garraio Agintaritza Osoko Bilkuraren, atalen eta txosten-batzordeen bidez jardun ahal izango da.

1.– La Autoridad del Transporte de Euskadi podrá actuar en pleno, en secciones y en ponencias.

2.– Osoko Bilkura hiru hilabeterik behin bilduko da gutxienez, aldez aurretik Osoko Bilkurako buruak deituta edo Osoko Bilkurako kideen laurdenek eskatuta.

2.– El Pleno se reunirá previa convocatoria de su presidente, al menos una vez cada trimestre, o cuando lo solicite la cuarta parte de sus miembros.

8. artikulua.– Osoko Bilkuraren osaera.

Artículo 8.– Composición del Pleno.

1.– Euskadiko Garraio Agintaritzaren Osoko Bilkura honela osatuko da:

1.– El Pleno de la Autoridad del Transporte de Euskadi tendrá la siguiente composición:

– Burua: Garraio eta Herri Lan sailburua.

– Presidente: Consejero de Transportes y Obras Públicas.

– Buruordea: Garraio eta Herri Lan sailburuordea.

– Vicepresidente: Viceconsejero de Transportes y Obras Públicas.

– Kideak:

– Vocalías:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren 8 ordezkari.

– 8 representantes de la Administración General del País Vasco.

– Foru-aldundien 6 ordezkari:

– 6 representantes de las Diputaciones forales:

– Arabako Foru Aldundiaren 2 ordezkari.

– 2 representantes de la Diputación Foral de Álava.

– Bizkaiko Foru Aldundiaren 2 ordezkari.

– 2 representantes de la Diputación Foral de Bizkaia.

– Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2 ordezkari.

– 2 representantes de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

– Udalen 4 ordezkari:

– 4 representantes de los Ayuntamientos:

– Bilboko Udalaren ordezkari 1.

– 1 representante del Ayuntamiento de Bilbao.

– Donostiako Udalaren ordezkari 1.

– 1 representante del Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián.

– Gasteizko Udalaren ordezkari 1.

– 1 representante del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.

– Euskal Autonomia Erkidegoko udal gehien ordezkatzen dituen udalen elkarteak aukeraturiko ordezkari 1.

– 1 representante elegido por la asociación de municipios que represente a la mayoría de los municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Buruak beste pertsona batzuk edo beste erakunde batzuetako ordezkariak gonbidatu ahal izango ditu Agintaritzaren osoko bilkuretara etor daitezen, hitzarekin eta botorik gabe parte hartzera, aztertu beharreko gaiaren inguruan jakintza handia dutelako edo gai horretan nabarmendu egiten direlako.

2.– El presidente podrá invitar a otras personas, en razón a su especial conocimiento o significación en la materia a tratar, o a representantes de otras instituciones, para que asistan a sesiones de la Autoridad con voz pero sin voto.

3.– Euskadiko Garraio Agintaritzaren Osoko Bilkurak idazkari bat izango du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko kideetako batek beteko du kargu hori.

3.– El Pleno de la Autoridad del Transporte de Euskadi contará con un secretario, cargo que corresponderá a uno de los vocales de la Administración General del País Vasco.

9. artikulua.– Idazkaritza Teknikoa.

Artículo 9.– Secretaría Técnica.

1.– Euskadiko Garraio Agintaritzaren Idazkaritza Teknikoa Garraio eta Herri Lan Sailean gai horren inguruko eskumena duen zuzendaritzari dagokio.

1.– La Secretaría Técnica de la Autoridad del Transporte corresponderá a la Dirección del Departamento de Transportes y Obras Públicas competente por razón de la materia.

2.– Idazkaritza horri dagokio gaiak prestatzea eta, hala behar balitz, lege honetako 5. artikuluan aipatutako txosten-proposamenak egitea, non eta eginkizun hori ez den berariaz txosten-batzorde baten edo beste organo baten gain utzi, gaiaren berezitasuna dela-eta.

2.– A esta secretaría le corresponderá la preparación de los asuntos y, en su caso, las propuestas de informe previstas en el artículo 5 de esta ley, salvo que haya sido expresamente encomendada tal función a alguna ponencia o a otro órgano en atención a la especialidad de la materia.

10. artikulua.– Osoko Bilkuraren eginkizunak.

Artículo 10.– Funciones del Pleno.

Osoko Bilkurari dagokio:

Corresponde al Pleno:

a) Euskadiko Garraio Agintaritzari esleitutako eginkizunak garatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzea.

a) Adoptar los acuerdos necesarios en el desarrollo de las funciones atribuidas a la Autoridad del Transporte de Euskadi.

b) Lege- edo erregelamendu-mailako xedapenen bidez esleitzen zaizkion gainerako eskumenak.

b) Las demás competencias que se le atribuyan mediante disposición legal o reglamentaria.

11. artikulua.– Osoko Bilkurako buruaren eginkizunak.

Artículo 11.– Funciones del presidente.

1.– Osoko Bilkurako buruari dagokio:

1.– Corresponde al presidente del Pleno:

a) Euskadiko Garraio Agintaritzaren ordezkari izatea.

a) Representar a la Autoridad del Transporte de Euskadi.

b) Osoko bilkuretarako deialdia egitea, bilkuretan buru izatea eta gai-zerrenda ezartzea; baita kide anitzeko organo bateko buruari dagozkion eginkizunak betetzea ere, hala nola bozetan berdinketa gertatzen bada kalitateko bozarekin ebaztea.

b) Convocar, presidir y fijar el orden del día de las reuniones del Pleno y ejercer las funciones inherentes a la presidencia de un órgano colegiado, decidiendo los empates con voto de calidad.

c) Garraioaren lurralde-agintaritzekiko harremanak zuzentzea, bai eta, Garraio Agintaritzaren eginkizunen eremuko gaietan, herri-administrazioetako organo betearazleekiko harremanak ere.

c) Dirigir las relaciones con las Autoridades Territoriales del Transporte, así como con los órganos ejecutivos de las Administraciones públicas, en materias del ámbito funcional de la Autoridad del Transporte.

d) Garraio Agintaritzaren administrazio-jarduera eta jarduera teknikoa zuzendu eta gainbegiratzea.

d) Dirigir y supervisar el funcionamiento administrativo y técnico de la Autoridad del Transporte.

e) Osoko Bilkurari Euskadiko Garraio Agintaritzaren antolaketaren eta jarduteko moduaren erregelamendua proposatzea, onar dezan.

e) Proponer al Pleno la aprobación del reglamento de organización y funcionamiento de la Autoridad del Transporte de Euskadi.

f) Lege- edo erregelamendu-mailako xedapenen bidez esleitzen zaizkion gainerako eskumenak.

f) Las demás competencias que se le atribuyan mediante disposición legal o reglamentaria.

2. Burua ez dagoenean, buruordeak beteko ditu haren eginkizunak.

2.– El vicepresidente realizará las funciones del presidente en ausencia de este.

12. artikulua.– Jarduteko modua.

Artículo 12.– Funcionamiento.

1.– Euskadiko Garraio Agintaritzak erregelamendu bat landu eta onartuko du bere antolaketaren eta jarduteko moduaren araubidea ezartzeko, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

1.– La Autoridad del Transporte de Euskadi elaborará y aprobará un reglamento en el que se establezca su régimen de organización y funcionamiento, que se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Osoko bilkuran eztabaidak egin eta erabakiak hartzeko, hauek egon beharko dute bertan: buruak edo haren ordezkoak, Osoko Bilkurako kideen erdiek eta idazkariak edo haren ordezkoak.

2.– En todo caso, las deliberaciones y acuerdos del Pleno requieren la presencia del presidente o de quien haga sus veces, la de la mitad al menos de sus miembros, y la del secretario o quien le sustituya.

3.– Bertaratutakoen botoen erabateko gehiengoa beharko da erabakiak hartzeko.

3.– Los acuerdos se adoptarán por mayoría absoluta de votos de los asistentes.

13. artikulua.– Atalak eta txosten-batzordeak.

Artículo 13.– Secciones y ponencias.

Osoko Bilkurak egoki deritzen atalak eta txosten-batzordeak sortu ahal izango ditu, Euskadiko Garraio Agintaritzak eraginkortasunez jardun dezan.

Para el eficaz funcionamiento de la Autoridad del Transporte de Euskadi, el Pleno podrá crear las secciones y ponencias que se estimen convenientes.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZAK
DE LAS AUTORIDADES TERRITORIALES DEL TRANSPORTE

14. artikulua.– Garraioaren lurralde-agintaritzak sortzea.

Artículo 14.– Creación de las Autoridades Territoriales del Transporte.

Euskadiko Garraio Agintaritzak, bere ekimenez edo interesa duten foru- eta toki-erakundeek eskatuta, garraioaren lurralde-agintaritzak sortzea sustatuko du, eskumena duten erakunde eta entitateen artean lankidetza-hitzarmenak eginez; garraioaren lurralde-agintaritza horiek kasuan kasuko erabide juridikoa izango dute.

La Autoridad del Transporte de Euskadi promoverá, a iniciativa propia o a instancia de los entes forales y locales interesados, la creación de diferentes Autoridades Territoriales del Transporte, las cuales adoptarán la figura jurídica correspondiente, mediante la celebración de convenios de colaboración entre las instituciones y entidades competentes.

15. artikulua.– Garraioaren lurralde-agintaritzen araubidea.

Artículo 15.– Régimen de las Autoridades Territoriales del Transporte.

Garraioaren lurralde-agintaritzen izaera, helburuak, eginkizunak, egitura, antolaketa eta finantzaketa haien sorrera-agirian egongo dira ezarrita.

Las Autoridades Territoriales del Transporte tendrán la naturaleza, objeto, funciones, estructura, organización y financiación que se establezcan en el instrumento de creación de las mismas.

16. artikulua.– Jarduteko irizpideak.

Artículo 16.– Criterios de actuación.

Garraioaren lurralde-agintaritzek Euskadiko Garraio Agintaritzak emandako oinarrizko irizpideen arabera beteko dituzte euren eginkizunak.

Las Autoridades Territoriales del Transporte desarrollarán sus funciones de acuerdo con los criterios básicos emanados de la Autoridad del Transporte de Euskadi.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabe geratzen da lege honetan xedatutakoaren aurka doan maila bereko edo apalagoko xedapen oro.

Quedan derogadas cuantas disposiciones de igual o inferior rango se opongan a lo previsto en la presente ley.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluari lege hau garatu eta ezartzeko beharrezko diren xedapenak eman ditzan.

Primera.– Se autoriza al Consejo de Gobierno Vasco para dictar las demás disposiciones precisas para el desarrollo y ejecución de la presente ley.

Bigarrena.– Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da indarra izaten.

Segunda.– La presente ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2003ko abenduaren 19a.

Dada en Vitoria-Gasteiz, a 19 de diciembre de 2003.

Lehendakaria,
El Lehendakari,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común