Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

222. zk., 2003ko azaroaren 13a, osteguna

N.º 222, jueves 13 de noviembre de 2003


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Industria, Comercio y Turismo
6105
6105

265/2003 DEKRETUA, urriaren 28koa, erradiazio ultramoreen bidez beltzarantzeko jarduera arautzekoa.

DECRETO 265/2003, de 28 de octubre, por el que se regula la actividad de bronceado artificial mediante la utilización de radiaciones ultravioletas.

Azaroaren 18ko Kontsumitzaileen Estatutuari buruzko 10/1981 Legeak 4. artikuluan dioenaren arabera, ondasuna eta zerbitzua eskaintzean, osasunerako zein segurtasun fisikorako arriskurik ez da eragingo, beti ere, aurreikus daitezkeen baldintzetan denean. Halaber, bigarren paragrafoan dioenez, kontsumitzaile eta erabiltzaileei ondare edo zerbitzu horien jarduera normalean egon daitezkeen arriskuak jakinaraziko zaizkie, behar bezalako baliabideak erabilita, argi adierazita eta erraz ikusten den lekuan jarrita. Hori alde batetik, eta bestetik apirilaren 25eko Sanitateko 14/1986 Lege Orokorrak, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak herri administrazioei, bereziki Osasun Administrazioari, kontsumitzaileen osasunerako eta segurtasunerako arriskuei aurre hartzeko neurriak har ditzaten eskatzen die.

La Ley 10/1981, de 18 de noviembre, de Estatuto del Consumidor, establece, en su artículo 4, que los bienes y servicios deben ser prestados de forma que, en condiciones previsibles, no presten peligro alguno para la salud o la seguridad física. Asimismo, en su párrafo segundo establece la obligación de poner en conocimiento de los consumidores y usuarios, por los medios apropiados y de forma clara y visible, cualquier riesgo que pudiera derivarse de la normal utilización de bienes y servicios. Por otra parte, la Ley 14/1986, de 25 de abril, General de Sanidad y la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, obligan a las Administraciones Públicas y, en particular, a la Administración Sanitaria, a adoptar medidas con el fin de evitar los riesgos que para la salud y seguridad de los consumidores pueden provocar determinados bienes.

Beltzarantze artifizialak, berez, arrisku batzuk ditu osasunerako, erradiaziopean egotearen eta erradiazio hori eta eragile kimiko exogeno edo endogenoen arteko elkareraginaren ondorioz.

El bronceado artificial conlleva una serie de riesgos para la salud que se pueden derivar de la exposición a la radiación y de la interacción de esta radiación con agentes químicos exógenos o endógenos.

Segurtasun mailarik altuena lortzeko, eremu horretan dagoen zientziaren ziurgabetasuna handia baita, erradiazio ultramoreen bidez beltzarantzeko aparailuen salmenta eta erabilera arautzen duen irailaren 27ko 1002/2002 Errege Dekretua eman zen.

Con el objetivo de obtener un alto nivel de seguridad, en un ámbito caracterizado por la incertidumbre científica, el Real Decreto 1002/2002, de 27 de septiembre, regula la venta y utilización de aparatos de bronceado mediante radiaciones ultravioletas.

Izpi ultramoreen gailuak erabilita beltzarantzeko zerbitzuak merkataritza jarduera gisa eskaintzen duten zentroen eremuan, 1002/2002 Errege Dekretuak hainbat betebehar ezartzen dizkie titularrei mantenimendu, eta gailuen berrikuspenaren arloan, baita UV izpien aparatuak erabiltzen dituzten langileen prestakuntzaren, erabiltzailearentzako informazioaren, eta betebehar higieniko-sanitario, zein segurtasunezkoen arloan ere.

En el ámbito de los centros que ofrecen servicios de bronceado como actividad comercial, mediante el uso de dispositivos de rayos ultravioleta, el Real Decreto 1002/2002, obliga a sus titulares al cumplimiento de obligaciones en materia de mantenimiento y revisión de los aparatos, formación del personal destinado a la aplicación de los aparatos de rayos UV, información al usuario y exigencias higiénico sanitarias y de seguridad.

Arau horiek beteko badira, beraiek aplikatzeko eskumena duten autonomia erkidegoek neurri egokiak ezarri beharko dituzte, arau markoa osatzen dutenak, hain zuzen, eta egoki diren administrazio prozesuak sortu. Hori dela eta, dekretu honen bidez, beltzarantzeko zentroak irekitzeko administrazio prozedurak arautzen dira, baita prestakuntza ikastaroen homologazioa, kontrol teknikoko erakundeen baimena eta aparailuei eta beltzarantzeko zentroei aplikatu behar zaizkien xedapenak betetzen direla kontrolatzeko zein ikuskatzeko zereginak ere.

El cumplimiento de estas normas exige de las Comunidades Autónomas, competentes para su aplicación, el establecimiento de medidas pertinentes que completen el marco normativo, creando los procesos administrativos pertinentes. A tal fin este Decreto regula los procedimientos administrativos para la apertura de centros de bronceado, la homologación de cursos de formación, la autorización de organismos de control técnico y el ejercicio de las funciones de control e inspección del cumplimiento de las disposiciones aplicables a los aparatos y centros de bronceado.

Izpi ultramoreak igortzen dituzten gailuen bidezko beltzarantzeko jardueran arituko diren zentroak irekitzeko orduan, udal lizentzia lortzeko izapidea aprobetxatzen du dekretuak, edo jarduerarako lizentzia behar ez denean, 165/1999 Dekretuan jasotzen diren izapideak egitea, aparatuen segurtasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, baita langileen prestakuntzarena ere eskatzeko. Aukera horrek tokiko autonomiaren eremuarekiko errespetua erakutsiko du, Toki-jaurbidearen oinarriak arautzen dituen Legearen, Sanitateko Lege Orokorraren, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legeen markoaren barruan.

En relación con la apertura de centros que presten actividad de bronceado mediante dispositivos emisores de rayos ultravioleta, el Decreto aprovecha el trámite de obtención de la licencia municipal o, en caso de actividad exenta de licencia de actividad, la realización de los trámites que se recogen en el Decreto 165/1999, para integrar en los mismos la documentación acreditativa de la seguridad de los aparatos y la formación del personal. Esta opción se ha de considerar respetuosa con el ámbito de autonomía municipal, en el marco de la Ley Reguladora de las Bases de Régimen Local y de la Ley General de Sanidad y Ley de Ordenación Sanitaria de Euskadi.

UV izpien bidez beltzarantzeko aparailuei 1002/2002 Errege Dekretuak ezartzen dizkien mugak betetzen direla egiaztatzea Industria Administrazioaren zeregina da, eta eskumen hori egiaztatua dauden saiakuntza-laborategien bidez baita 2200/1995 Errege Dekretuak dioenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan aritzeko baimenduak dauden kontrol erakundeen bidez gauzatuko da.

La acreditación del cumplimiento de las limitaciones que establece el Real Decreto 1002/2002 a los dispositivos de bronceado mediante rayos UV corresponde a la Administración Industrial, competencia que ejercerá a través de los laboratorios de ensayo acreditados y los organismos de control autorizados para actuar en la Comunidad Autónoma del País Vasco conforme al Real Decreto 2200/1995.

Osasun Sailak baimendutako eta prestakuntzarako gaitasuna duten enpresa edo erakundeak arduratuko dira gailu horiek maneiatuko dituzten langileen prestakuntzaz.

La formación del personal que maneje estos dispositivos será impartida por empresas y entidades con capacidad de formación, autorizadas por el Departamento de Sanidad.

Horrenbestez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoa entzun ondoren, eta 2003ko urriaren 28ko bilkuran Gobernu Kontseiluak eztabaidatu eta onartu ondoren,

En su virtud, a propuesta de los Consejeros de Industria, Comercio y Turismo y de Sanidad, oída la Comisión Jurídica Asesora, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión del día 28 de octubre de 2003,

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea eta aplikazio eremua.

Artículo 1.– Objeto y ámbito de aplicación.

Dekretu honek, 1002/2002 Errege Dekretuaren markoaren barruan, honako aspektuak arautuko ditu:

El presente Decreto, en el marco del Real Decreto 1002/2002, tiene por objeto regular los siguientes aspectos:

a) Izpi ultramoreak igortzen dituzten gailuen bidezko beltzarantzeko jardueran arituko diren zentroak edo establezimenduak, edozein dela modalitatea, irekitzea. Zerbitzu hori bakarrik edo estetika, kirol, aisialdiko edo bestelako izaerakoekin batera eskaini daiteke.

a) La apertura de centros o establecimientos en los que se preste al público, de forma exclusiva o simultáneamente a otras actividades de carácter estético, deportivo, recreativo o de otra naturaleza, servicios de bronceado artificial mediante la utilización de dispositivos emisores de rayos ultravioleta (UV), en cualquiera de sus modalidades.

b) UV izpien bidez beltzarantzeko aparailuen egiaztapena, eta erabiltzailearentzako segurtasun baldintzak eta informazioa.

b) La verificación de los aparatos de bronceado con rayos UV y las condiciones de seguridad e información al usuario.

c) UV izpien bidez beltzarantzeko gailuak erabiltzen dituzten langileen prestakuntza ikastaroen homologazioa.

c) La homologación de cursos de formación de personal que utilice los dispositivos de broceado con rayos UV.

d) Xedapen horiek kontrolatzeko eta ikuskatzeko administrazioaren eskumenak gauzatzea.

d) El ejercicio de las competencias de la Administración para el control e inspección de estas disposiciones.

II. KAPITULUA
BELTZARANTZEKO ZENTROAK IREKITZEA.
CAPÍTULO II
APERTURA DE CENTROS DE BRONCEADO.

2. artikulua.– Araubide juridikoa.

Artículo 2.– Régimen jurídico.

UV izpien bidez beltzarantzeko zerbitzua eskaintzen duten zentroak irekitzeko udal lizentzia beharko da, edo kasuan kasu, martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuak — otsailaren 27ko Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa babesteko 3/1998 Lege Orokorrean xedatutako jarduera lizentzia eskuratzeko salbuetsiak dauden jardueren zerrenda ezartzekoa— aurreikusten dituen izapideak.

La apertura de centros en los que presten servicios de bronceado artificial con rayos UV se someterá a la obtención de la correspondiente licencia municipal o, en su caso, a la realización de los trámites previstos en el Decreto 165/1999, de 9 de marzo, por el que se establece la relación de actividades exentas de la obtención de la licencia de actividad prevista en la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco.

3. artikulua.– Agiriak.

Artículo 3.– Documentación.

1.– Beltzarantzeko zentroetako titularrek udaleko agintaritzaren aurrean, ondoren adierazitako dokumentazioa aurkeztuko dute, udal lizentzia igortzeko edo aldatzeko prozeduran sartzeko, edo martxoaren 9ko 165/1999 Dekretuaren 3. artikuluaren ondorioetarako:

1.– Los titulares de centros de bronceado presentarán ante la autoridad municipal, para su integración en el procedimiento municipal de emisión o modificación de la correspondiente licencia municipal o a los efectos establecidos en el artículo 3 del Decreto 165/1999, de 9 de marzo, la siguiente documentación:

a) Jardueraren titularrak sinatutako aitorpena non aparailu, material, eta dituen segurtasun elementuen deskribapen teknikoa jasoko den. Aparailuen marka, modeloa eta zein urtetan egin diren adierazi beharko da bertan, baita establezimenduko langileek izan duten prestakuntza ere, legeak ezarritako estandarren araberakoa izango dena.

a) Declaración firmada por el titular de la actividad en la que conste la descripción técnica de los aparatos, materiales y elementos de seguridad de que dispone, con indicación de marca, modelo y año de fabricación y la formación recibida por el personal del establecimiento, de acuerdo con los estándares legalmente exigibles.

b) UV izpiak igortzen dituzten aparailuak erabiltzeko beharrezko ezagupen eta gaitasuna izatearen ziurtagiria, beltzarantzeko zentroetako langileak prestatzeko baimenduta dauden enpresa edo entitateek emana, beti ere dekretu honen IV. kapituluak xedatutakoaren arabera.

b) Certificado que acredite la adquisición de los conocimientos y aptitudes necesarios para el manejo de los aparatos de rayos UV, expedido por las empresas o entidades autorizadas para impartir formación a personal del centro de bronceado, conforme a lo establecido en el Capítulo IV del presente Decreto.

c) Industria administrazioak baimendutako erakundeak egindako egiaztapen teknikoaren ziurtagiria, dekretu honen 4. artikuluak xedatutakoaren araberakoa. Bertan, UV izpiak botatzen dituen aparailua 1002/2002 Errege Dekretuan ezarritako zehaztasun teknikoek ezarritakoaren araberakoa dela jasoko da.

c) Certificación técnica emitida por el organismo autorizado por la Administración Industrial, conforme a lo establecido en el artículo 4 del presente Decreto, en el que se haga constar que el aparato de emisión de rayos UV es conforme con las especificaciones técnicas establecidas en el Real Decreto 1002/2002.

2.– Aurreko paragrafoan adierazitako aitorpena eta dokumentazioa, izpi ultramoreak igortzen dituzten gailuetan aldaketarik egiten den, aparailuak aldatzen diren, edo berritzen diren bakoitzean eguneratu beharko da, baita aparailu horiek erabiliko dituzten langile berriak sartzen direnean ere.

2.– La declaración y la documentación a que se refiere el párrafo anterior deberán actualizarse cada vez que se produzca la modificación, sustitución o renovación de los dispositivos de emisión de rayos ultravioleta o la incorporación de nuevo personal en el manejo de los aparatos de bronceado.

III. KAPITULUA
SEGURTASUNERAKO BALDINTZAK
CAPITULO III
REQUERIMIENTOS DE SEGURIDAD

4. artikulua.– Beltzarantzeko aparailuen egiaztapena.

Artículo 4.– Verificación de los aparatos de bronceado.

1.– Beltzarantzeko zerbitzuak publikoari eskaintzeko UV izpiak igortzen dituzten aparailuek, martxan jarri baino lehen, 1002/2002 Errege Dekretuan xedatutako zehaztasun teknikoak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. Halaber, urtean behin egingo zaie berrikuspena, baita makinen elementu kontsumigarriak aldatzen direnean ere, segurtasunerako eta funtzionamendurako baldintzak manten daitezen.

1.– Los aparatos de rayos UV destinados a la prestación al público de servicios de bronceado deberán, previamente a su puesta en servicio, acreditar el cumplimiento de las especificaciones técnicas establecidas en el Real Decreto 1002/2002. Asimismo, deberán ser revisados con una periodicidad anual y, además, cuando se realicen cambios de los elementos consumibles de las máquinas, con objeto de que se mantengan los requisitos de seguridad y de funcionamiento.

2.– Aparailuen egiaztapena, aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera egingo da, eta abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuak — Industria Kalitatea eta Segurtasunerako Azpiegituraren Erregelamendua— dioenari jarraiki egiaztatutako saiakuntza laborategiek egingo dute, edo Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko behar bezala baimendutako kontrol-erakundeek.

2.– La verificación de los aparatos, en los términos previstos en el párrafo anterior, será realizada por los Laboratorios de ensayo acreditados conforme a lo dispuesto en el Real Decreto 2200/1995, de 28 de diciembre, por el que se aprueba el Reglamento de la Infraestructura para la Calidad y Seguridad Industrial y los Organismos de Control debidamente autorizados para actuar en la Comunidad Autónoma del País Vasco conforme al citado Real Decreto.

3.– Behar bezala egiaztatutako saiakuntza laborategiak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko baimenduta dauden kontrol-erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko industria establezimenduen erregistroan sartu beharko dira.

3.– Los Laboratorios de ensayo debidamente acreditados y los Organismos de Control autorizados para actuar en la Comunidad Autónoma del País Vasco deberán inscribirse en el Registro de establecimientos industriales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

5. artikulua.– Egiaztatze-eremua.

Artículo 5.– Ámbito de la verificación.

1.– Aparailuen egiaztapena egiten duen erakundeak berrikuskapenaren oinarrizko datuak jasotzen dituen dokumentua emango du. Datu horien barruan jasoko da irradiazio efektiboa W/m2-tan, eta uhin ertaineko luzeera nm-tan.

1.– La entidad que efectúe la verificación de los aparatos emitirá el documento correspondiente en el que se acrediten los datos fundamentales de la revisión, comprendiendo, en todo caso, la irradiancia efectiva medida en W/m2 y la longitud de onda medida en nm.

2.– Horretaz aparte, erakunde horrek erraz ikus daitekeen lekuan etiketa bat jarri beharko du, non egiaztapenaren data, eta hori egin duen erakundearen izena agertuko den. Halaber, hurrengo egiaztapena urtea pasa baino lehen egin behar dela adieraziko da.

2.– Esta entidad deberá colocar, además, de forma visible, una etiqueta indicativa con la fecha en la que se ha realizado la verificación y el nombre de la entidad que lo ha efectuado. Asimismo, se deberá indicar que la próxima revisión deberá efectuarse en el plazo de 1 año.

3.– Egiaztapena egin ondoren, aparatuak 1002/2022 Errege Dekretuak xedatutako zehaztasun teknikoak betetzen ez dituela ikusten bada, egiaztapena egin duen erakundeak, errez ikus daitekeen tokian "“““zerbitzuz kanpo" jartzen duen etiketa jarri beharko du, eta egiaztapen berri bat egin bitartean ezin izango da aparailua erabili.

3.– En el supuesto en que, realizada la verificación, el aparato no sea conforme con las características técnicas establecidas en el Real Decreto 1002/2002, la entidad que haya efectuado la verificación deberá colocar, de forma visible, una etiqueta de "“““fuera de servicio", no pudiendo ser utilizado el citado aparato hasta que supere una nueva verificación.

6. artikulua.– Segurtasunerako baldintzak.

Artículo 6.– Condiciones de seguridad.

1002/2002 Errege Dekretuak ezarritako segurtasun baldintzez aparte, honakoak ere ezartzen dira:

Adicionalmente a los requisitos de seguridad del Real Decreto 1002/2002, se establecen los siguientes:

a) Beltzarantzeko zentroetan 18 urte baino gutxiago dituztenek ezin izango dituzte izpi ultramoreak igortzen dituzten gailuak baliatu beltzarantzeko. Hori betetzen dela egiaztatzeko, adina egiaztatu beharko da, horretarako nortasun agiria erakutsi beharko dela.

a) En los centros de bronceado se prohibirá la utilización de dispositivos de irradiación con rayos ultravioletas a menores de 18 años. A tal efecto, se exigirá la verificación del requisito de edad a la entrada en el establecimiento mediante la exhibición del correspondiente documento identificativo.

b) Beltzarantzeko zentroek ezin izango dute produktu kimiko, dermatologiko edo kosmetikoa eman beltzarantzea azkarragoa izateko, eguzki-iragazkia edo erradiazio ultramoreen erginpean denbora luzeagoa egon ahal izateko.

b) Los centros de bronceado no podrán entregar ningún tipo de producto químico, dermatológico ni cosmético cuya función sea acelerar el bronceado, actuar como filtro solar o permitir exposiciones más prolongadas a las radiaciones ultravioleta.

7. artikulua.– Erabiltzaileentzako argibideak.

Artículo 7.– Información al usuario.

1.– Beltzarantzeko zentroek publikoaren eskura izango dute, erraz ikus daitekeen eta lehentasunezko tokian, 1002/2002 Errege Dekretuak 9.2 artikuluan ezartzen dituen ezaugarri, ohar eta gomendioen zerrenda.

1.– Los centros de bronceado tendrán expuesto al público, en lugar visible y preferente, un listado de las características, indicaciones y recomendaciones que se establecen en el artículo 9.2 del Real Decreto 1002/2002.

2.– Beltzarantzeko zentroek argibideak ematen dituen dokumentua emango diete erabiltzaileei sina dezaten eta ados daudela adieraz dezaten. Dokumentu horrek 1002/2002/ Errege Dekretuaren 9.1 artikuluak xedatutako aspektuak jasoko ditu.

2.– Los centros de bronceado harán entrega al usuario, para su firma y conformidad, de un documento informativo que contenga los aspectos que establecen en el artículo 9.1 del Real Decreto 1002/2002.

3.– Halaber, jarraipena egiteko, beltzarantzeko zentroak fitxa pertsonala egingo du erabiltzaile bakoitzeko. Bertan jasoko den informazioa: haren fototipoa, eta kontuan hartu beharko den erabiltzailearen beste edozein ezaugarri, baita saio kopurua eta horietako bakoitzean zenbat denbora egon den izpien eraginpean ere, guztira zenbat denbora egin duen ere adierazi beharko da.

3.– Asimismo, el centro de bronceado elaborará para cada usuario una ficha personal de seguimiento, que contendrá información sobre su fototipo y cualquier otra característica del usuario que deba ser considerada, así como el número de sesiones y dosis de exposición radiante recibida en cada una de ellas, con cómputo de la dosis de exposición total.

4.– Adostasuneko argibide-dokumentuak, eta erabiltzaileen jarraipen fitxak bost urtez kontserbatu beharko dira establezimenduan.

4.– Los documentos informativos de conformidad y las fichas de seguimiento de los usuarios deberán ser conservadas por el establecimiento durante cinco años.

IV. KAPITULUA
LANGILEEN PRESTAKUNTZA
CAPÍTULO IV
FORMACIÓN DEL PERSONAL

8. artikulua.– Prestakuntzaren eremua.

Artículo 8.– Ámbito de la formación.

1.– Beltzarantzeko zentroetan izpi ultramoreak igortzen dituzten aparailuak erabiltzeko ardura duten langileek kapitulu honetan arautzen den eduki eta zenbaterainokoa izango duen prestakuntza izango dute.

1.– El personal de los centros de bronceado dedicado al manejo de los dispositivos de emisión de rayos ultravioleta deberá poseer una formación con el contenido y alcance que se regula en el presente capítulo.

2.– Beltzarantzeko zentro guztiek, zerbitzua eskaintzen duten orduetan, gutxienez, pertsona bat izan beharko dute dekretu honen araberako prestakuntza duela egiaztatua duen langilea.

2.– Todo centro de bronceado deberá contar durante toda la franja horaria de prestación de servicios, con al menos una persona que posea acreditación formativa acorde a este Decreto.

9. artikulua.– Prestakuntza emateko baimena duten enpresak eta entitateak.

Artículo 9.– Empresas y entidades autorizadas para la formación.

1.– Osasun Sailak baimendutako enpresa edo entitateek emango dute prestakuntza, eta hori egiteko gaitasuna izan beharko dute.

1.– La formación será impartida por empresas o entidades autorizadas por el Departamento de Sanidad, con capacidad para impartir formación.

2.– Baimena eskuratzeko eskabideak Osasun Publikoko Zuzendaritzaren aurrean aurkeztu beharko dira, prestakuntza-enpresa edo entitatearen titularrak egin beharko du, edo haren ordezko legalak, eta harekin batera prestakuntza programa egongo da, non honakoak adieraziko diren:

2.– Las solicitudes de autorización serán presentadas ante la Dirección de Salud Pública por el titular de la empresa o entidad formadora, o por su representante legal, acompañada de un programa formativo en el que hará constar:

a) Helburuak, edukina, iraupena, metodologia, ebaluaziorako irizpideak. Prestakuntzarako orduak, gutxienez, 20.

a) Objetivos, contenido, duración, metodología y criterios de evaluación. Número de horas de formación, no inferior a 20.

b) Giza baliabideak, materialak eta enpresak edo entitateak duen azpiegitura, klaseak emango diren zentroa, edo zentroak adierazi beharko dira ere.

b) Medios humanos, materiales e infraestructura disponible, incluyendo centro o centros donde se impartan las clases.

c) Irakasleen identifikazioa eta trebakuntzaren egiaztapena.

c) Identificación y acreditación de la cualificación del personal docente.

d) Izena emateko eta eskaintzen den toki kopurua, talde bakoitzeko, gehienez ere, 30 ikasle.

d) Condiciones de inscripción y número de plazas ofertadas, sin superar el número de 30 alumnos inscritos por grupo.

3.– Osasun Publikoko Zuzendaritzak, behin dokumentazioa ikusi ondoren, enpresaren prestakuntzarako gaitasuna baloratuko du, baita beltzarantzeko zentroetako langileen beharretarako prestakuntza programa egokia den ere, eta kasuan kasu, beharrezko aldaketak sartzeko exijituko du.

3.– La Dirección de Salud Pública a la vista de la documentación presentada, valorará la capacidad de formación de la empresa para la formación y la adecuación de su programa formativo a las necesidades del personal de los centros de bronceado, exigiendo, en su caso, la introducción de las modificaciones pertinentes.

4.– Baimenak bukaerarik gabeko indarraldia izango du, beti ere 14. artikuluak xedatzen duena bete beharko dela. Hala ere, bi urte jarraian prestakuntza jarduerarik ez bada egiten baimena iraungi egingo da, lehenago horrela adierazi beharko da baita jakinarazi ere.

4.– La autorización tiene una vigencia indefinida, sin perjuicio de lo establecido en el artículo 14. No obstante, la no realización de actividad formativa durante un periodo continuado de dos años determinará la caducidad de la autorización, previa declaración que será objeto de notificación.

5.– Baimendutako enpresak eta entitateek Osasun Publikoko Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote baimenerako kontuan hartzen diren elementuen inguruko aldaketak. Osasun Publikoko Zuzendaritzak baliorik gabe utzi ahalko du baimena egoera berriaren arabera, prestakuntza kalitatea eta beltzarantzeko zentroetako langileek dituzten prestakuntza beharretara egokitzen ez badira.

5.– Las empresas y entidades autorizadas deberán comunicar a la Dirección de Salud Pública las modificaciones que afecten a los elementos considerados a efectos de la autorización. La Dirección de Salud Pública podrá dejar sin efecto la autorización si a la vista de la nueva situación no se garantiza la calidad formativa y su adecuación a las necesidades formativas del personal de los centros de broceado.

10. artikulua.– Prestakuntza programaren edukina.

Artículo 10.– Contenido del programa formativo.

1.– Prestakuntza programa alde teorikoaz eta praktikoaz osatua egongo da. Alde teorikoan, ezaugarrien, UV erradiazioen ezaugarri fisikoen, fototipo ezberdinen arteko eragin biologikoaren, eta haien ondorio txarren berri emango da. Alde praktikoan, berriz, ikasleak aparailuak erabiltzen konfiantza hartzea izango da helburua.

1.– El programa formativo constará de una parte teórica, en la que se expondrán las propiedades, características físicas de las radiaciones UV, sus efectos biológicos en función de los diferentes fototipos y sus reacciones adversas, y una parte práctica, con el fin de familiarizar al alumno con el manejo de los distintos aparatos.

2.– Prestakuntza programa bost urtetik behin eguneratu behar da aurrerapen zientifiko eta teknikoetara egokitzeko. Aipatu programa Osasun Publikoko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio.

2.– El programa formativo deberá actualizarse cada cinco años para incorporar los avances científicos y técnicos que se produzcan. Dicho programa formativo deberá comunicarse a la Dirección de Salud Pública.

11. artikulua.– Ikastaroen antolakuntza.

Artículo 11.– Organización de cursos.

1.– Baimendutako enpresa eta entitateek Osasun Publikoko Zuzendaritzari jakinaraziko diote non, zein egunetan eta zein ordutan izango diren prestakuntza jarduerak, gutxienez, zazpi egun lehenago. Eta jakinarazpen horrekin batera honakoa joango da:

1.– Las empresas y entidades autorizadas notificarán a la Dirección de Salud Pública, con una antelación de 7 días, el lugar, día y hora de impartición de las actividades formativas. A dicha comunicación se acompañará:

a) Parte hartzaile kopurua.

a) Número de asistentes.

b) Ikastaroaren programa.

b) Programa del curso.

c) Ikastaroa emateko ardura duena.

c) Responsables de la impartición del curso.

2.– Osasun Publikoko Zuzendaritzak aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta dekretu honetan xedatutako baldintzen edo baimena emateko ebazpenean ezarritakoen arabera egokia ez dela iruditzen zaionean, behar diren aldaketak sartzeko exijitu ahalko du. Hutsuneak ez zuzentzeak ikastaroa ez egitea ekar dezake.

2.– La Dirección de Salud Pública analizará la documentación presentada, pudiendo exigir la introducción de las modificaciones necesarias cuando se determine su inadecuación a los requisitos previstos en el presente Decreto o a las condiciones establecidas en la resolución de autorización. La necesidad de subsanación determina la suspensión de la celebración del curso.

3.– Behin prestakuntza amaituz gero, baimendutako enpresa edo entitateak Osasun Publikoko Zuzendaritzara bidaliko du ikastaroaren helburuak gainditu dituzten ikasleen zerrenda, dagokion tokian inskripzioa egin dadin.

3.– Una vez finalizada la formación, la empresa o entidad autorizada remitirá a la Dirección de Salud Pública una relación de alumnos que han superado los objetivos del curso, para su inscripción correspondiente.

12. artikulua.– Baimendutako enpresa eta entitateen, eta prestakuntza egiaztatua duten langileen erregistroa.

Artículo 12.– Registro de empresas y entidades autorizadas y de personal con formación acreditada.

Osasun Publikoko Zuzendaritzari atxikia eta eguneratua dagoen erregistro bat egongo da, honako hauek barruan izango direla:

Adscrita a la Dirección de Salud Pública existirá un registro en el que constará, de forma actualizada:

a) Baimendutako enpresak eta entitateak.

a) Las empresas y entidades autorizadas.

b) UV izpiak igortzen dituzten aparailuak erabiltzeko prestakuntza egiaztatua duten pertsonen zerrenda.

b) Relación de personas con formación acreditada para el manejo de aparatos de rayos UV.

13. artikulua.– Prestakuntzaren egiaztapena.

Artículo 13.– Acreditación de la formación.

1.– Beltzarantzeko zentroetako langileak prestatzeko baimenduak dauden enpresa edo entitateek ziurtagiri bat emango diote ikasle bakoitzari non UV izpiak igortzen dituzten aparailuak erabiltzeko beharrezko diren ezagupenak eta gaitasuna dutela adieraziko den.

1.– Las empresas o entidades autorizadas para impartir formación a personal de los centros de bronceado expedirán a cada alumno un certificado que acredite la adquisición de los conocimientos y aptitudes necesarios para el manejo de los aparatos de rayos UV.

2.– Prestakuntza ziurtagiriak, gutxienez, honako informazioa izango du:

2.– El certificado de formación contendrá, como mínimo, la siguiente información:

a) Ikaslearen izen-abizenak.

a) Nombre y apellidos del alumno.

b) NAN

b) D.N.I.

c) Ikastaroak emateko enpresari baimena ematen dion ebazpen administratiboaren erreferentzia.

c) Referencia de la resolución administrativa de autorización de la empresa para impartir cursos.

d) Ikastaroa noiz egin den.

d) Fecha de realización del curso.

e) Prestakuntza arduradunaren sinadura.

e) Firma del responsable de la formación.

3.– Prestakuntzaren ziurtagiriak bost urteko balioa izango du, denbora hori pasa ondoren, baimendutako enpresek emandako birziklai ikastaroen bidez berriztatu beharko da, eta horretan azkenenego aurrerapen zientifiko eta teknologikoak sartuko dira. Ikastaro horrek, gutxienez, bi ordukoa izango da, eta 11. artikuluak dioenaren araberakoa.

3.– La acreditación de la formación tiene una vigencia de cinco años, transcurridos los cuales deberá renovarse mediante la realización de un curso de reciclaje impartido por las empresas o entidades autorizadas en el que se incluyan los últimos avances científicos y técnicos. Dicho curso tendrá una duración mínima de dos horas y se ajustará a lo dispuesto en el artículo 11.

14. artikulua.– Prestakuntza jarduerak kontrolatzea eta gainbegiratzea.

Artículo 14.– Control y supervisión de las actividades formativas.

1.– Osasun Publikoko Zuzendaritzak kontrolatu eta gainbegiratuko du prestakuntza jardueren antolakuntza eta garapena.

1.– La Dirección de Salud Pública controlará y supervisará la organización y el desarrollo de las actividades formativas.

2.– Dekretu honen 9. artikuluan arautzen diren baimenetarako baldintzak ez betetzeak baimenaren iraungitzea ekarriko du, baita erregistroko inskripzioa deuseztatzea ere.

2.– El incumplimiento de los requisitos de las autorizaciones que se regulan en el artículo 9 del presente Decreto determinará su caducidad, procediéndose a la cancelación de la inscripción registral.

CAPÍTULO V
VIGILANCIA E INSPECCIÓN

V. KAPITULUA

Articulo 15.– Área de Consumo.

ZAINTZEA ETA IKUSKATZEA

15. artikulua.– Kontsumo arloa.

1.– La vigilancia e inspección de la efectiva aplicación en los centros de bronceado de lo dispuesto en este Decreto y en el resto de la normativa aplicable será realizada de forma ordinaria por la Dirección de Consumo del Gobierno Vasco.

1.– Dekretu honetan, eta aplikatu beharreko bestelako araudietan beltzarantzeko zentroetan bete beharrekoa xedatzen da, eta hori horrela egiten dela ziurtatzeko zaintza eta ikuskaritza Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo Zuzendaritzak egingo du.

2.– La inspección de consumo pondrá en conocimiento de la autoridad sanitaria aquellos hechos que impliquen riesgo inminente y grave para la salud de las personas, a los efectos que se determinan en el artículo siguiente.

2.– Kontsumo ikuskaritzak pertsonen osasunerako arrisku agerikoa eta larria ekar dezaketen gertakarien berri emango dio osasun agintaritzari, hurrengo artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

Articulo 16.– Área sanitaria.

16. artikulua – Osasun arloa.

La autoridad sanitaria, sin perjuicio de las actuaciones que corresponden a las autoridades municipales en materia de control sanitario y salubridad, adoptará las medidas cautelares y de sanción previstas en el artículo 34 y siguientes de la Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación Sanitaria de Euskadi, para asegurar la efectividad en la protección de la salud, por riesgo derivado del funcionamiento de los dispositivos de bronceado mediante rayos UV. A tal efecto, se presumirá la existencia de riesgo para la salud cuando se sigan utilizando dispositivos de bronceado con rayos UV puestos en situación de fuera de servicio de conformidad con lo previsto en el artículo 5 del presente Decreto.

Osasun agintaritzak ekainaren 26ko Euskadiko Osasunaren Antolakuntzari buruzko 8/1997 Legearen 34. eta ondorengo artikuluetan aurreikusten diren kautelazko eta zehapen neurriak hartuko ditu; beti ere, udal agintaritzari osasun eta osasungarritasunaren kontrolari dagozkion jardunketak mantenduko direla. Neurri horiekin UV izpien bidez beltzarantzeko gailuen funtzionamendutik eratorritako arriskua dela eta, osasun babesaren eraginkortasuna ziurtatu nahi da. Ondorio horretarako, osasunerako arriskua dagoela ulertuko da dekretu honen 5. artikuluak dioenaren arabera, zerbitzuz kanpo egoeran dauden UV izpien bidez beltzarantzeko gailuak erabiltzen jarraitzen denean.

Artículo 17.– Área de Industria.

17. artikulua.– Industria arloa.

Sin perjuicio de lo dispuesto en los artículos anteriores, corresponderá a la autoridad competente en materia de seguridad industrial la vigilancia e inspección del cumplimiento de la normativa vigente en relación con la seguridad de los dispositivos de bronceado mediante emisión de rayos UV.

Aurreko artikuluetan xedatutakoaren kaltetan izan gabe, industria segurtasuneko eremuan eskumena duen agintaritzari dagokio UV izpien bidez beltzarantzeko gailuen segurtasunaren inguruan indarrean dagoen araudia betetzen dela zaintzea eta ikuskatzea.

Artículo 18.– Régimen sancionador.

18. artikulua.– Zehapen araubidea.

Se aplicará a las infracciones a lo establecido en el presente Decreto el régimen sancionador previsto en la legislación de defensa de los consumidores y usuarios y en la legislación sanitaria y/o de seguridad industrial en vigor.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsarako legedian, baita osasun eta industria segurtasunean indarrean dagoen legedian ere ezarritako zehapen araubideari jarraituko zaio dekretu honetan ezarritakoa betetzen ez den kasuetan.

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Primera.– Los titulares de centros de bronceado de la Comunidad Autónoma del País Vasco presentarán ante la autoridad municipal, en el plazo de seis meses, la documentación a que se refiere el artículo 3 del presente Decreto.

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko beltzarantzeko zentroetako titularrek sei hilabete pasa baino lehenago udal agintaritzaren aurrean aurkeztu beharko dute dekretu honen 3. artikuluan aipatzen den dokumentazioa.

Segunda.– En el plazo de tres meses desde la entrada en vigor del presente Decreto, los aparatos de bronceado mediante emisión de rayos UV en funcionamiento en la Comunidad Autónoma del País Vasco serán sometidos a la revisión establecida en el artículo 4.

Bigarrena.– Dekretu hau indarrean sartzen denetik hiru hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden UV izpien bidez beltzarantzeko gailuei 4. artikuluan xedatutako berrikuspena egingo zaie.

Tercera.– Mientras no exista ningún Laboratorio de ensayo acreditado ni ningún Organismo de Control autorizado en este campo reglamentario para actuar en la Comunidad Autónoma del País Vasco, podrán efectuar las funciones de verificación de los aparatos, prevista en el artículo 4 del presente Decreto, los Servicios de Asistencia Técnica que posean autorización escrita del fabricante o de su representante legal en España (S.A.T. Oficial de Marca) según lo previsto en el artículo 1.2.3 del Real Decreto 58/1988, de 29 de enero.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoan araudi eremu honen barruan aritzeko egiaztatutako saiakuntza laborategirik, edo kontrola egiteko erakunde baimendurik ez dagoen bitartean, fabrikatzailearen idatzizko baimena edo Espainian duen ordezkari legalarena duten Laguntza Teknikoko Zerbitzuek (markaren LTZ ofiziala) egin ahalko dute aparailuen egiaztapena, dekretu honen 4. artikuluan xedatutakoa, hain zuzen, urtarrilaren 29ko 58/1988 Errege Dekretuaren 1.2.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Los S.A.T. que ejerzan estas funciones de forma transitoria deberán inscribirse en el Registro de establecimientos industriales de la Comunidad Autónoma del País Vasco y deberán acreditar ante la Oficina Territorial de Industria correspondiente a su ámbito de actuación que disponen de la autorización del fabricante que les permite actuar como servicios oficiales de marca.

Denbora batez, zeregin horietaz arduratzen diren Laguntza Teknikoko Zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoko industria establezimenduen erregistroan inskribatu beharko dira, eta Ingustria lurralde-bulegoan egiaztatu beharko dute haien jarduteko eremuan fabrikatzailearen baimena dutela markako zerbitzu ofizial bezala aritzeko.

Los SAT dejarán de ejercer estas funciones una vez que se den las condiciones que establece el artículo 4 del presente Decreto.

Dekretu honen 4. artikuluan ezarritako baldintzak ematen direnean Laguntza Teknikoko Zerbitzuek utziko diote zeregin horiek betetzeari.

DISPOSICIÓN FINAL

AZKEN XEDAPENA

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Dekretua hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 28 de octubre de 2003.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko urriaren 28an.

La Vicepresidenta del Gobierno,

Lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BENDARRAIN.

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BENDARRAIN.

El Consejero de Industria, Comercio y Turismo,

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.

El Consejero de Sanidad,

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común