Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

185. zk., 2003ko irailaren 23a, asteartea

N.º 185, martes 23 de septiembre de 2003


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
Ordenación del Territorio y Medio Ambiente
5163
5163

206/2003 DEKRETUA, irailaren 9koa, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen, Lurraldearen Zatiko Planen eta Lurraldearen Arloko Planen funtsezkoak ez diren aldaketak onartzeko prozedura arautzen duena.

DECRETO 206/2003, de 9 de septiembre, por el que se regula el procedimiento para la aprobación de las modificaciones no sustanciales de las Directrices de Ordenación Territorial, Planes Territoriales Parciales y Planes Territoriales Sectoriales.

4/1990 Legeak, maiatzaren 31koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzkoak, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Lurraldearen Zatiko Planak eta Lurraldearen Arloko Planak lantzeko prozedurak ezartzen ditu bere artikuluetan eta Eusko Jaurlaritzari baimena ematen dio, 2. azken xedapenaren arabera, legean xedatutakoa garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

La Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco establece en su articulado los procedimientos de elaboración de las Directrices de Ordenación Territorial, Planes Territoriales Parciales y Planes Territoriales Sectoriales, y autoriza al Gobierno Vasco, en virtud de su Disposición Final 2.ª, para dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo y aplicación de lo dispuesto por ella.

Dekretu honek lurralde-antolamenduko tresna horiek aldatzeko prozedurak arautzea du helburu eta horretarako lege horren 10.10. artikuluan egindako aurreikuspena hartzen da abiapuntutzat. Horrela, onartutako lurralde-antolamenduko tresnek behar izan ditzaketen doikuntzak edo aldaketa puntualak egiteko prozedura arinagoa jarri nahi da administrazio eskudunen eskueran.

El presente Decreto tiene por objeto regular los procedimientos de modificación de los citados instrumentos de ordenación del territorio para lo cual se parte de la previsión realizada en el artículo 10.10 de la mencionada Ley. De esta forma se pretende dotar a las administraciones competentes de un procedimiento más ágil para los posibles y necesarios ajustes o alteraciones puntuales de los instrumentos de ordenación territorial aprobados.

Dekretu hau adierazitako artikuluan ezarritakoari lotzen zaio eta hasierako eta behin betiko onarpenerako ezarritako izapideak gordetzeko betebeharra errespetatzen du.

Este Decreto se ajusta a lo establecido en el mencionado artículo respetando la obligación de conservar los trámites establecidos para la aprobación inicial y definitiva.

Horrenbestez, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko irailaren 9ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora, y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión del día 9 de septiembre de 2003,

XEDATU DUT:
DISPONGO

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honek Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, Lurraldearen Zatiko Planak eta Lurraldearen Arloko Planak aldatzeko prozedurak arautzea du helburu, tresna horien berrikuspen orokorrik edo funtsezko aldaketarik ez dakartenak arautzea hain zuzen ere.

Es objeto del presente Decreto regular los procedimientos de modificación de las Directrices de Ordenación Territorial, Planes Territoriales Parciales y Planes Territoriales Sectoriales que no supongan la revisión general o una alteración sustancial de tales instrumentos.

2. artikulua.– Aldaketa funtsezkoa ez izateari

Artículo 2.– Pronunciamiento previo sobre el carácter no sustancial de la modificación.

buruzko aurretiazko erabakia.

Para que se pueda tramitar una modificación de los instrumentos de ordenación territorial por el procedimiento establecido en el presente Decreto los órganos competentes para adoptar la iniciativa de formular la modificación deberán pronunciarse expresa y motivadamente sobre el carácter no sustancial de la misma. A los efectos del presente Decreto se entiende por modificación sustancial toda alteración del modelo de planeamiento inicialmente elegido y aprobado, que lo haga aparecer como distinto en tal grado que pueda estimarse como uno nuevo y no solamente diferente en aspectos puntuales y accesorios.

Lurralde-antolamenduko tresnen aldaketa dekretu honetan ezarritako prozeduraren bitartez izapidetu ahal izateko, aldaketa formulatzeko ekimena hartzeko eskumena duten organoek erabaki berariazkoa eta arrazoitua adierazi beharko dute aldaketa funtsezkoa ez izateari buruz. Dekretu honen ondorioetarako, funtsezko aldaketatzat jotzen da alderdi puntual eta osagarrietan desberdina dela iruditu beharrean, berritzat jotzeko modukoa izan daitekeen hasieran hautatu eta onartutako plangintza-ereduaren aldaketa oro.

Artículo 3.– Procedimiento para la aprobación de las modificaciones no sustanciales de las Directrices de Ordenación Territorial.

3. artikulua.– Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen funtsezkoak ez diren aldaketak onartzeko prozedura.

1. Corresponde al Consejo de Gobierno decidir acerca de la oportunidad de formular una modificación de las Directrices de Ordenación Territorial. El acuerdo será motivado señalando las causas que lo justifiquen y habrá de ser publicado en el Boletín Oficial del País Vasco y en, al menos, dos periódicos de los de mayor circulación en la Comunidad Autónoma.

1.– Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aldaketa formulatzea egokia ote den erabakitzea. Erabakia arrazoitua izango da eta justifikatzen duten arrazoiak adieraziko dira, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan zabalkunde handiena duten egunkarietako bitan argitaratu beharko da.

2. El órgano competente para proponer al Consejo de Gobierno una modificación de las Directrices de Ordenación de Territorio es el Consejero o Consejera del Departamento competente en materia de Ordenación del Territorio.

2.– Lurraldea antolatzeko eskumena duen saileko sailburua da Jaurlaritzaren Kontseiluari Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aldaketa proposatzeko eskumena duen organoa.

3. La dirección y preparación de la modificación corresponde al Departamento competente en materia de Ordenación del Territorio, que podrá recabar de los Departamentos del Gobierno Vasco y demás Administraciones, cuantos datos e informaciones estime necesarios para la más correcta formulación de la modificación. La contestación a la solicitud anterior deberá evacuarse por los Departamentos y demás Administraciones en el plazo de 1 mes contado a partir del día siguiente en que sea solicitada.

3.– Aldaketa zuzentzeko eta prestatzeko lanak lurraldea antolatzeko eskumena duen sailari dagozkio; horretarako, aldaketa ahalik eta zuzenen formulatzeko beharrezkotzat jotzen dituen datu eta informazio guztiak eskatu ahal izango dizkie Eusko Jaurlaritzako sailei eta gainerako administrazioei. Eskaera horren erantzuna eskaera egiten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean eman beharko dute sailek eta gainerako administrazioek.

4. Una vez redactado el documento de modificación de las Directrices de Ordenación Territorial será sometido a los informes preceptivos del Consejo Asesor de Política Territorial y de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco que deberán ser emitidos en el plazo máximo de 3 meses.

4.– Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak aldatzeko dokumentua idatzi ondoren, Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen eta Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen nahitaezko txostenen iritzipean jarriko da; txosten horiek, luzeen jota ere, 3 hilabeteko epean eman beharko dituzte.

5. La aprobación inicial del documento se realizará mediante Orden del Consejero o Consejera del Departamento competente en materia de Ordenación del Territorio.

5.– Dokumentuaren hasierako onarpena lurraldea antolatzeko eskumena duen saileko sailburuaren aginduaren bidez gauzatuko da.

6. El acuerdo de aprobación inicial de la modificación de las Directrices de Ordenación Territorial será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco, y anunciado en, al menos, dos periódicos de los de mayor circulación en la Comunidad Autónoma, y el texto íntegro de la modificación será remitido a la Delegación del Gobierno en la Comunidad Autónoma, a las Diputaciones Forales y a los Ayuntamientos a través de las Asociaciones de Municipios.

6.– Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aldaketaren hasierako onarpen-erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan zabalkunde handiena duten egunkarietako bitan iragarriko da, eta aldaketaren testu osoa Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritzari, Foru Aldundiei eta Udalei bidaliko zaie, hauei Udalen Elkartearen bitartez.

7. Desde el día siguiente al de la publicación del acuerdo de aprobación inicial en el Boletín Oficial del País Vasco, quedará abierto un período simultáneo de audiencia e información pública de un mes, dentro del cual las distintas Administraciones y Entidades Públicas y Privadas así como las personas físicas y jurídicas podrán presentar cuantas alegaciones, observaciones y sugerencias estimen convenientes, quedando expuesta la documentación de la modificación propuesta en los lugares que al efecto se señale en cada uno de los Territorios Históricos.

7.– Hasierako onarpen-erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean, hilabeteko entzunaldia eta jendaurreko erakustaldia irekiko da, administrazioek eta erakunde publikoek eta pribatuek eta pertsona fisikoek eta juridikoek komenigarritzat jotzen dituzten alegazioak, oharrak eta iradokizunak aurkezteko aukera izan dezaten. Aldi horrek dirauen artean, proposatutako aldaketaren dokumentazioa lurralde historiko bakoitzean horretarako adierazten den lekuetan egongo da ikusgai.

8. Concluido el plazo al que hace referencia el número anterior y a la vista del resultado de los trámites de audiencia e información pública, se realizarán, en su caso, las modificaciones que procedieren, tras lo cual el Consejero o Consejera de Ordenación el Territorio, previo informe preceptivo de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco a emitirse en un plazo máximo de tres meses, procederá a dictar el acuerdo de aprobación provisional de modificación de las Directrices que elevará al Consejo de Gobierno para su aprobación definitiva.

8.– Aurreko zenbakian adierazitako epea amaitu eta entzunaldiko eta jendaurreko erakustaldiko izapideen emaitza aztertu ondoren, dagozkion aldaketak egingo dira. Jarraian, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak luzeen jota ere hiru hilabeteko epean nahitaezko txostena egin ondoren, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aldaketa behin-behinean onartzeko erabakia emango du eta Jaurlaritzaren Kontseiluari helaraziko dio, honek behin betiko onar dezan.

9. La aprobación definitiva de la modificación de las Directrices de Ordenación Territorial revestirá la forma de Decreto, será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco y se anunciará en, al menos, dos periódicos de los de mayor circulación en la Comunidad Autónoma.

9.– Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aldaketaren behin betiko onarpena dekretu bidez emango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan zabalkunde handiena duten egunkarietako bitan iragarriko da.

Artículo 4.– Procedimiento para la aprobación de las modificaciones no sustanciales de los Planes Territoriales Parciales.

4. artikulua.– Lurraldearen Zatiko Planen funtsezkoak ez diren aldaketak onartzeko prozedura.

1. Serán órganos competentes para iniciar el procedimiento de modificación de los Planes Territoriales Parciales los descritos en el artículo 13.1 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, en la forma prevista por el mismo. El órgano que adopte la iniciativa para modificar el Plan será competente para tramitar el procedimiento y aprobar aquélla tanto inicial como provisionalmente.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13.1. artikuluan deskribatutako organoak izango dira, bertan aurreikusitako eran, Lurraldearen Zatiko Planak aldatzeko prozedura hasteko eskumena dutenak. Plana aldatzeko ekimena hartzen duen organoa izango da prozeduraren izapideak egiteko eta aldaketaren hasierako zein behin-behineko onarpena emateko eskumena izango duena.

2. El órgano competente podrá recabar cuantos datos e informaciones estime necesarios para la más correcta formulación de la modificación tal y como se establece en el artículo 13.2 de la mencionada Ley. La contestación a la solicitud anterior deberá evacuarse por las Administraciones consultadas en el plazo de 1 mes contado a partir del día siguiente en que sea solicitada.

2.– Organo eskudunak aldaketa ahalik eta zuzenen formulatzeko beharrezkotzat jotzen dituen datu eta informazio guztiak eskatu ahal izango ditu, adierazitako legearen 13.2. artikuluan ezartzen den bezalaxe. Eskaera horren erantzuna eskaera egiten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean eman beharko dute kontsulta egiten zaien administrazioek.

3. Con carácter previo a su aprobación inicial la propuesta de modificación será preceptivamente informada por la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco en el plazo máximo de tres meses.

3.– Aldaketa-proposamenari hasierako onarpena eman baino lehen, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak nahitaezko txostena eman beharko du, luzeen jota ere hiru hilabeteko epean.

4. La modificación inicialmente aprobada será sometida a un período de información pública por plazo de un mes, contado a partir del día siguiente al de la publicación del acuerdo en el Boletín Oficial del País Vasco. Asimismo, el acuerdo será publicado en el Boletín Oficial del Territorio Histórico correspondiente y anunciado en, al menos, dos periódicos de los de mayor circulación en la Comunidad Autónoma.

4.– Hasierako onarpena eman zaion aldaketa jendaurreko erakustaldian jarriko da hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Halaber, erabakia dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratuko da eta, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan zabalkunde handiena duten egunkarietako bitan iragarriko da.

5. Simultáneamente al período de información pública se dará audiencia a todas las Administraciones Públicas territoriales interesadas a fin de que en el plazo de un mes puedan formular sus alegaciones, observaciones y sugerencias a la modificación, que les será remitida a estos efectos.

5.– Jendaurreko erakustaldiaren aldi berean, lurralde-administrazio publiko interesdun guztiei entzungo zaie, hilabeteko epean horretarako bidaliko zaien aldaketaren gaineko alegazioak, oharrak eta iradokizunak formulatzeko aukera izan dezaten.

6. A la vista del resultado de los trámites precedentes, se adoptará el acuerdo de aprobación provisional del que se dará traslado junto con el expediente, a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco para que emita su preceptivo informe en un plazo máximo de tres meses.

6.– Aurreko izapideen emaitza aztertu ondoren, behin-behineko onarpen-erabakia hartuko da eta Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari helaraziko zaio espedientearekin batera, luzeen jota ere hiru hilabeteko epean nahitaezko txostena eman dezan.

7. Evacuado éste, la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco remitirá el expediente con su informe al Departamento competente en materia de Ordenación del Territorio, que elevará la correspondiente propuesta, junto con el informe mencionado, al Consejo de Gobierno para la aprobación definitiva de la modificación.

7.– Txostena egin ondoren, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak espedientea eta txostena lurraldea antolatzeko eskumena duen sailari bidaliko dizkio. Sail honek dagokion proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari helaraziko dio adierazitako txostenarekin batera, honek aldaketa behin betiko onar dezan.

8. La aprobación definitiva revestirá la forma de Decreto y se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco, fecha que determinará su entrada en vigor, así como en el Boletín Oficial del Territorio Histórico correspondiente y anunciado en, al menos, dos periódicos de los de mayor circulación de la Comunidad Autónoma.

8.– Behin betiko onarpena dekretu bidez emango da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, egun horretan jarriko baita indarrean. Horrez gain, dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratuko da eta, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan zabalkunde handiena duten egunkarietako bitan iragarriko da.

Artículo 5.– Procedimiento para la aprobación de las modificaciones no sustanciales de los Planes Territoriales Sectoriales.

5. artikulua.– Lurraldearen Arloko Planen funtsezkoak ez diren aldaketak onartzeko prozedura.

1. Serán órganos competentes para iniciar el procedimiento de modificación de los Planes Territoriales Sectoriales los descritos en el artículo 16 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, en la forma prevista por el mismo. El órgano que adopte la iniciativa para modificar el Plan será competente para tramitar el procedimiento y aprobar aquélla tanto inicial como provisionalmente.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 13.1. artikuluan deskribatutako organoak izango dira, bertan aurreikusitako eran, Lurraldearen Arloko Planak aldatzeko prozedura hasteko eskumena dutenak. Plana aldatzeko ekimena hartzen duen organoa izango da prozeduraren izapideak egiteko eta aldaketaren hasierako zein behin-behineko onarpena emateko eskumena izango duena.

2. La propuesta de modificación será sometida al trámite de consulta establecido en el artículo 17.1 de la mencionada Ley a fin de garantizar desde el primer momento su correcta inserción en el marco territorial definido por las Directrices de Ordenación Territorial y los Planes Territoriales Parciales.

2.– Aldaketa-proposamena lege horren 17.1. artikuluan ezarritako kontsulta-izapidepean jarriko da, hasiera-hasieratik bermatzearren Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek eta Lurraldearen Zatiko Planek definitzen duten lurralde-esparruan zuzen txertatzen dela.

3. El órgano competente podrá recabar cuantos datos e informaciones estime necesarios para la más correcta formulación de la modificación tal y como se establece en el artículo 13.2 de la mencionada Ley para los Planes Territoriales Parciales. La contestación a la solicitud anterior deberá evacuarse por las Administraciones consultadas en el plazo de 1 mes contado a partir del día siguiente en que sea solicitada.

3.– Organo eskudunak aldaketa ahalik eta zuzenen formulatzeko beharrezkotzat jotzen dituen datu eta informazio guztiak eskatu ahal izango ditu, adierazitako legearen 13.2. artikuluan Lurraldearen Zatiko Planetarako ezartzen den bezalaxe. Eskaera horren erantzuna eskaera egiten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean eman beharko dute kontsulta egiten zaien administrazioek.

4. La propuesta de modificación será preceptivamente informada por la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco en el plazo máximo de tres meses con carácter previo a su aprobación inicial.

4.– Aldaketa-proposamenari hasierako onarpena eman baino lehen, Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak nahitaezko txostena eman beharko du, luzeen jota ere hiru hilabeteko epean.

5. La modificación inicialmente aprobada será sometida a un período de información pública por plazo de un mes, contados a partir del día siguiente a la publicación del acuerdo en el Boletín Oficial del País Vasco.

5.– Hasierako onarpena eman zaion aldaketa jendaurreko erakustaldian jarriko da hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

6. Simultáneamente al período de información pública se dará audiencia a todas las Administraciones Públicas territoriales interesadas a fin de que en el plazo de un mes puedan formular sus alegaciones, observaciones y sugerencias a la modificación, que les será remitida a estos efectos.

6.– Jendaurreko erakustaldiaren aldi berean, lurralde-administrazio publiko interesdun guztiei entzungo zaie, hilabeteko epean horretarako bidaliko zaien aldaketaren gaineko alegazioak, oharrak eta iradokizunak formulatzeko aukera izan dezaten.

7. A la vista del resultado de los trámites precedentes, se adoptará el acuerdo de aprobación provisional del que se dará traslado junto con el expediente a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco para que emita su informe preceptivo en el plazo máximo de tres meses.

7.– Aurreko izapideen emaitza aztertu ondoren, behin-behineko onarpen-erabakia hartuko da eta Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari helaraziko zaio espedientearekin batera, luzeen jota ere hiru hilabeteko epean nahitaezko txostena eman dezan.

8. En el supuesto de que la modificación haya sido formulada por alguno de los Departamentos del Gobierno Vasco habrá de ser preceptivamente informada por el Departamento competente en materia de Ordenación del Territorio y se elevará al Consejo de Gobierno para su aprobación definitiva a propuesta conjunta de los/as Consejeros/as del Departamento interesado y del Departamento competente en materia de Ordenación del Territorio. El acuerdo de aprobación definitiva revestirá forma de Decreto y se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco, fecha que determinará su entrada en vigor.

8.– Aldaketa Eusko Jaurlaritzako sailen batek formulatu badu, lurraldea antolatzeko eskumena duen sailak nahitaezko txostena eman beharko du eta Jaurlaritzaren Kontseiluari helaraziko zaio, sail interesduneko eta lurraldea antolatzeko eskumena duen saileko sailburuen baterako proposamenez behin betiko onar dezan. Behin betiko onarpen-erabakia dekretu bidez emango da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, egun horretan jarriko baita indarrean.

9. En el supuesto de que la modificación haya sido formulada por los órganos forales de los territorios históricos, emitido el informe preceptivo de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco mencionado en el párrafo séptimo, se procederá a la aprobación definitiva por dichos órganos.

9.– Aldaketa lurralde historikoetako foru-organoek formulatu badute, zazpigarren paragrafoan adierazitako Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen nahitaezko txostena eman ondoren, organo horiek behin betiko onartuko dute aldaketa.

DISPOSICIÓN ADICIONAL

XEDAPEN GEHIGARRIA

De conformidad con lo dispuesto en la Disposición Adicional Primera de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco, el procedimiento previsto en el artículo quinto del presente Decreto sólo regirá en defecto de regulación específica establecida en la legislación sectorial que sea aplicable.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen lehen xedapen gehigarrian adierazitakoarekin bat etorriz, dekretu honen bosgarren artikuluan aurreikusitako prozedura aplikatzekoa den arloko legerian berariazko arautzerik ezartzen ez denean baino ez da erabiliko.

DISPOSICIÓN FINAL

AZKEN XEDAPENA

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 9 de septiembre de 2003.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko irailaren 9an.

El Consejero de Ordenación del Territorio

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu

y Medio Ambiente,

eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común