Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

41. zk., 2003ko otsailaren 26a, asteazkena

N.º 41, miércoles 26 de febrero de 2003


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
Ordenación del Territorio y Medio Ambiente
1186
1186

34/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa balorizatzea eta gerora erabiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan arautzen duena.

Decreto 34/2003, de 18 de febrero, por el que se regula la valorización y posterior utilización de escorias procedentes de la fabricación de acero en hornos de arco eléctrico, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoak hondakinen alorrean duen politika, otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzkoaren 69. artikuluarekin bat, hondakinak berrerabiltzea, birziklatzea zein balorizatzeko eta zikloak ixteko bestelako edozein modu sustatzeko printzipioan oinarritzen da, besteak beste.

La política de la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de residuos viene inspirada, entre otros principios, y de conformidad con lo dispuesto en el artículo 69 de la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, por el relativo a la incentivación de la reutilización, reciclado y cualesquiera otras formas de valorización y cierre de ciclos.

Printzipio horiekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoan altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zeparen balorizatze- eta ondorengo erabiltze-operazioei aplikatuko zaien erregimen juridikoa ezartzen du Dekretu honek, osasun publikoa eta ingurumena babestearren. Asko dira arau espezifiko hau justifikatzen duten arrazoiak, horietan azpimarragarriena, Euskal Autonomia Erkidegoan urtero arku elektrikoko labeetan sortzen diren 800.000 t zepa horietatik gehienak, besterik gabe, zabortegira eramaten direla. Zepa hori balorizatzea, zenbaitetan lehengai batzuen oso antzekoa izanagatik, oso bakanka egin izan da orain artean. Bestalde, esan beharra dago azken urteotan izandako aurrerakada teknologikoak, bai eta zepa balorizatzeak eragindako ingurumen-arriskuak ebaluatzeko prozesuetan lortutako emaitzek ere, nazioartean bildutako eskarmentuarekin batera, fede ematen dutela arku elektrikoko labeetako zepa eraikuntzaren eta zementuaren sektorean erabiltzea egokia dela.

En consonancia con dichos principios, el presente Decreto establece el régimen jurídico aplicable a las operaciones de valorización y posterior utilización en la Comunidad Autónoma del País Vasco de las escorias procedentes de la fabricación de acero en hornos de arco eléctrico, con el fin de proteger la salud pública y el medio ambiente. Las razones que justifican esta regulación específica son varias y entre ellas debe destacarse que el destino más habitual de las aproximadamente 800.000 t de escorias de horno de arco eléctrico generadas dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco consiste, en la actualidad, en su deposición en vertedero, configurándose la valorización de estas escorias que, en algunos casos presentan características muy similares a ciertas materias primas, en una práctica de carácter aislado. Por otro lado, debe subrayarse que el desarrollo tecnológico de los últimos años y los resultados obtenidos en los procesos de evaluación de riesgos medioambientales derivados de las operaciones de valorización de escorias, junto con la experiencia internacional en la materia, han acreditado la bondad de la utilización de escorias de horno de arco eléctrico en el sector de la construcción y del cemento.

Irizpide horiek aintzat hartuta, zepa balorizatzeko jarduerak arautzen ditu Dekretu honek, eta, behin balorizatuta, zein erabileratarako diren egokiak ere erabakitzen du; halaber, zaintza eta kontrolerako erregimena ezartzen du. Arauak berak bere testuan gogora dakarkigunez, ez da ahaztu behar erabilera-zerrenda hori egiteko ingurumen-irizpideak baino ez direla aintzat hartu; beraz, balorizatutako zeparen erabilerak gainerako arau sektorialak ere bete beharko ditu, eraikuntza alorreko betebehar teknikoei dagozkienak zein egin nahi den erabileraren arabera aplikagarri gerta litezkeen bestelakoak direla ere; beraz, ez da baztertzen beste arlo horietako organo eskudunek ere esan dezaketena.

De acuerdo con estas premisas, el presente Decreto regula las actividades de valorización de escorias, estableciendo la relación de usos para los que las mismas se consideran aptas, una vez valorizadas, y el régimen de seguimiento y control, si bien, como la misma norma recuerda en su articulado, tal relación de usos se establece desde una valoración exclusivamente medioambiental por lo que la utilización final de las escorias valorizadas debe ajustarse, también, a los requisitos técnicos de carácter constructivo y a aquellos otros que pudieran resultar de aplicación en función del destino final propuesto, no excluyéndose, en consecuencia, el pronunciamiento, si procediere, de otros órganos competentes en la materia.

Balorizatutako zepa erabiltzeko Dekretuak ezartzen dituen baldintzek ez dute helburutzat Europako Batasuneko beste Estatuetara zepa esportatzeko aurretiko betebeharrak ezartzea.

Las condiciones de uso de las escorias valorizadas que el Decreto impone no tienen por objeto establecer requisitos previos para la exportación de escorias hacia otros Estados miembros de la Unión Europea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 22ko 98/34/CE Zuzentarauan (gerora uztailaren 20ko 98/48/CE Zuzentarauak aldatua) eta horiek Espainiako antolamendu juridikora biltzen dituen uztailaren 31ko 1337/1999 Errege Dekretuan aurreikusitako informazio-prozedurari egokitu zaio xedapen hau, hots, informazioaren gizartearen zerbitzuen inguruko arau eta arautegi teknikoei eta araudiei buruzko informazioaren prozedura arautzen duenari.

La presente disposición ha sido sometida al procedimiento de información en materia de normas y reglamentaciones técnicas y de reglamentos relativos a los servicios de la sociedad de la información, previsto en la Directiva 98/34/CE del Parlamento Europeo y del Consejo de 22 de junio, modificada por la Directiva 98/48/CE de 20 de julio, así como en el Real Decreto 1337/1999, de 31 de julio que incorpora estas Directivas al ordenamiento jurídico español.

Hori dela eta, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburuak hala proposatuta, Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Juridiko Aholkulariari adituta, eta aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko otsailaren 18an egindako bilkuran eztabaidatuta eta onetsita,

En su virtud, a propuesta del Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente, oída la Comisión Jurídica Asesora del Gobierno Vasco y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 18 de febrero de 2003,

XEDATU DUT
DISPONGO

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.–Objeto.

Euskal Autonomia Erkidegoan altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zeparen balorizatze- eta ondorengo erabiltze-operazioei aplikatuko zaien erregimen juridikoa ezartzea da Dekretu honen helburua, osasun publikoa eta ingurumena babestearren.

El presente Decreto tiene por objeto el establecimiento del régimen jurídico aplicable a la valorización y posterior utilización en la Comunidad Autónoma del País Vasco de las escorias procedentes de la fabricación de acero en hornos de arco eléctrico, con el fin de proteger la salud pública y el medio ambiente.

2. artikulua.– Definizioak

Artículo 2.–Definiciones.

Dekretu hau aplikatzeko, honako definizio hauek hartuko dira aintzat:

A efectos de la aplicación del presente Decreto se entiende por:

a) Zepa: altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen jatorri industrialeko gaia, altzairua urtzean, fintzean zein lantzean sortua eta, hark baino pisu espezifiko txikiagoa duelarik, hartatik bereizi egiten dena.

a) Escoria: material de origen industrial procedente de la fabricación de acero en hornos de arco eléctrico que se forma durante el proceso de fusión, afino o elaboración del acero y que se separa de él debido a su menor peso específico.

b) Zepa beltza: txatarra urtzean metalak dituen ezpurutasunekin nahasten den gain geruza, karga likidotik bere dentsitate desberdinaren ondorioz bereizten dena.

b) Escoria negra: capa sobrenadante que se combina con las impurezas del metal fundido en el proceso de fusión de la chatarra y que se separa de la carga líquida por diferencia de densidades.

c) Zepa zuria: txatarra urtzean metalak dituen ezpurutasunekin nahasten den gain geruza, karga likidotik bere dentsitate desberdinaren ondorioz bereizten dena.

c) Escoria blanca: capa sobrenadante que se produce durante la operación de afino del acero fundido y que se separa de la carga líquida por diferencia de densidades.

d) Zepa-ekoizlea: Altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeko industria zein jarduera baten titular moduan zepa sortzen duen pertsona fisiko zein juridikoa.

d) Productor de escorias: persona física o jurídica generadora de escorias como titular de una industria o actividad de fabricación de acero en hornos de arco eléctrico.

e) Zepa balorizatzea: zepak bere baitan dituen baliabideak profitatzea ahalbidetzen duen prozedura oro, dela zepa-ekoizleak aplikatua, dela bestek; bereziki eraikuntza alorrean agregakin naturalen ordezko izan daitezkeen gai ez-organikoak. Hori guztia giza osasuna arriskuan ipini gabe eta ingurumena kalte lezaketen prozedura eta metodorik erabili gabe.

e) Valorización de escorias: todo procedimiento aplicado bien por el productor de la escoria bien por un tercero, que permita el aprovechamiento de los recursos contenidos en las escorias y específicamente la obtención, a partir de las mismas, de materiales inorgánicos sustitutivos de los áridos naturales, y todo ello sin poner en peligro la salud humana y sin utilizar procedimientos ni métodos que puedan causar perjuicios al medio ambiente.

f) Zepa balorizatzailea: zepa balorizatzen jarduten duen pertsona fisiko zein juridikoa. Ez dira halakotzat hartuko hurrengo atalean definitutako erabiltzaileak.

f) Valorizador de escorias: persona física o jurídica que lleve a cabo operaciones de valorización de escorias. No tendrán la consideración de valorizadores los usuarios definidos en el apartado siguiente.

g) Balorizatutako zepen erabiltzailea: balorizatutako zepa Dekretu honen 5. artikuluan aurreikusitako moduren batean erabiltzen duen pertsona fisiko zein juridikoa

g) Usuario de escorias valorizadas: persona física o jurídica que utilice una escoria valorizada para alguno de los usos contemplados en el artículo 5 de este Decreto.

3. artikulua.– Zepa balorizatzeko baimenak

Artículo 3.–Autorizaciones para la valorización de escorias.

1.– Altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sortutako zepa balorizatu ahal izateko Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren baimena beharko da, aldez aurretik jarduera egin behar deneko instalazioak ikuskatuta, eta betiere bestelako xedapenek ezar litzaketen baimen eta lizentziak ordeztu gabe.

1. La valorización de escorias procedentes de la fabricación de acero en hornos de arco eléctrico deberá estar autorizada por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, previa comprobación de las instalaciones en las que vaya a desarrollarse la actividad, y ello sin perjuicio de las demás autorizaciones o licencias exigidas por otras disposiciones.

Esandako helburuaz egindako baimen-eskaerak berekin eraman beharko ditu artikulu honen hirugarren atalean xedatutako betebeharrak betetzen direla frogatzen duten agiriak.

La solicitud de autorización formulada para el citado fin deberá acompañarse de la documentación técnica acreditativa del cumplimiento de los requisitos establecidos en el apartado tercero de este artículo.

2.– Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, zepa altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeko instalazioetan sortzen duten zepa-ekoizleek berek balorizatzeko ez da baimenik beharko; hala eta guztiz ere, Dekretu honetan bildutako betebeharrei lotuko zaizkie ekoizleak, oro har, eta bereziki hurrengo atalean balorizatzaileei ezartzen zaizkien betebehar teknikoei.

2. No obstante lo dispuesto en el apartado anterior, no requerirá autorización administrativa la valorización de escorias llevada a cabo por los productores de escorias en las instalaciones destinadas a la fabricación de acero en horno de arco eléctrico, la cual deberá ajustarse, con carácter general, a las prescripciones contenidas en el presente Decreto y, específicamente, a los requisitos técnicos que para los valorizadores se establecen en el apartado siguiente.

3.– Artikulu honek dioen baimenak emateko, ezinbesteko baldintza izango da balorizatzaileek, gutxienez, honako betebehar teknikook betetzea:

3. El otorgamiento de las autorizaciones a las que se refiere el presente artículo quedará supeditado al cumplimiento, por parte de los valorizadores de, al menos, los siguientes requisitos técnicos:

a) Balorizatzeko instalazioetan zepa biltzeko eta lantzeko eremuetan zoladura egokia jartzea eta behar bezalako aldapak egitea, bai eta zirkulazio-bideetan eta maniobratzeko eta aparkatzeko eremuetan ere, euri-ura eta gurpilak garbitzeko instalazioetatik datorrena, zaparraden lehen hogei minutuetan botatako ur guztia biltzeko moduko dekantazio-putzu batera eramatearren. Edukiera hori finkatzeko hamar urteko errepikatze-aldia hartuko da erreferentziatzat.

a) Adecuado pavimento y diseño con las pendientes suficientes de las zonas de almacenaje y tratamiento de escorias de las instalaciones de valorización así como de las vías de circulación, zonas de maniobras y parking, en orden a conducir las aguas pluviales y las procedentes de las instalaciones de limpieza de ruedas a una balsa de decantación capaz de almacenar el agua caída durante los veinte primeros minutos de lluvia, considerando un período de retorno de diez años.

b) Zarata eta konfinatu gabeko hauts-isuriak minimizatzeko neurriak hartzea (zarata eta hautsaren aurkako barrerak, ureztatze-sistemak, garraio-zintak estaltzea, eremu kritikoetan hartze- eta garbitze-sistemak...)

b) Adopción de medidas para minimizar los ruidos y emisiones no confinadas de polvo (barreras antirruido y antipolvo, sistemas de riego, carenado de cintas, sistemas de captación y depuración en las zonas críticas...)

4. artikulua.– Erregistroak.

Artículo 4.– Registros.

1.– Dekretu honen arabera zepa balorizatzen jarduteko baimena lortzen dutenek agiri-erregistro bat eduki beharko dute, non zeparen kantitatea, izaera, jatorria, helburua, biltze-maiztasuna, garraiobidea eta balorizatzeko modua agertuko diren. Horiei buruzko memoria hilean behin igorriko diote administrazioaren ingurumen-organoari.

1. Quienes hayan obtenido una autorización para llevar a cabo actividades de valorización de escorias de acuerdo con lo establecido en el presente Decreto, deberán llevar un registro documental en el que figuren la cantidad, naturaleza, origen, destino, frecuencia de recogida, medio de transporte y método de valorización, estando obligados a remitir al órgano ambiental, mensualmente, una memoria comprensiva de los datos que figuren en dicho registro.

2.– Balorizatze-lanak egiten dituzten zepa-ekoizleek hala jakinarazi beharko diote ingurumen-organoari, eta hark erregistro batean erregistratuko ditu, aurretik Dekretu honetan ezarritako betebeharrak betetzen direla egiaztatuta.

2. Los productores de escorias que realicen operaciones de valorización deberán notificarlo al órgano ambiental, el cual constituirá un registro en el que procederá a la inscripción de aquéllos, una vez se constate el cumplimiento de las obligaciones impuestas en el presente Decreto.

3.– Balorizatze-lanak egiten dituzten zepa-ekoizleek ere agiri-erregistro bat eduki beharko dute, non beren instalazioetan balorizatutako zepa-kantitatea, horrekin egindako balorizazio-lanak, instalazioetatik eramandako zepa-kantitatea eta horien helburua zein den agertu beharko baita, hori beste balorizatzaile bat zein balorizatutako zeparen erabiltzailea dela ere. Horiei buruzko memoria sei hilean behin igorriko diote administrazioaren ingurumen-organoari.

3. Los productores de escorias que realicen operaciones de valorización deberán contar, asimismo, con un registro documental en el que figuren la cantidad de escorias valorizadas en sus instalaciones, las operaciones de valorización llevadas a cabo en relación con las mismas, la cantidad de escorias evacuadas de sus instalaciones y la identificación de su destinatario, bien sea éste un ulterior valorizador o un usuario de escorias valorizadas. Con periodicidad semestral los productores de escorias remitirán al órgano ambiental una memoria comprensiva de los datos que figuren en el registro descrito.

5. artikulua.– Balorizatutako zeparen erabilera onargarria.

Artículo 5.–Usos admisibles de las escorias valorizadas.

1.– Dekretu honetan ezarritakoaren arabera balorizatutako zepa hurrengo atalean xehatzen diren moduetan erabiltzeko gai izango da.

1. Las escorias valorizadas conforme a lo dispuesto en este Decreto, se consideran materias aptas para los usos que se describen en el apartado siguiente.

2.– Altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sortzen duen zepa, 7. artikuluan erabilerari ezartzen zaizkion mugen barruan, Dekretu honetan zehaztutakoarekin bat eta aldez aurretik balorizatuta, honela erabili ahal izango dira:

2. Las escorias procedentes de la fabricación de acero en hornos de arco eléctrico podrán ser destinadas, con las condiciones de uso contempladas en el artículo 7, de acuerdo con las especificaciones de este Decreto y tras su sometimiento al correspondiente proceso previo de valorización, a los siguientes usos:

a) Zepa beltzaren erabilera.

a) Utilización de escorias negras.

1.– Azken gai moduan:

1. Como producto final:

– Errepide eta gurpildun ibilgailuetarako bide publiko zein pribatuetan, hauetako geruza estrukturaletan: errodadura-geruzan, gai bituminosoekin nahastuta, oinarrian, oinarriazpian eta zoru zelaitu hobetuan.

– En las carreteras y vías públicas o privadas de tráfico rodado en cualquiera de las siguientes capas estructurales: capa de rodadura con mezclas bituminosas, base, sub-base y explanada mejorada.

– Eremu industrialak urbanizatzeko proiektuetan.

–En proyectos de urbanización de áreas industriales.

– Zabortegiak eta beren baitako aldi baterako bideak estaltzeko material moduan

– Como material de cubrición de vertederos y pistas provisionales en su interior.

2.– Gerora aldatu beharreko lehengai moduan:

2. Como materia prima objeto de una transformación posterior:

– Zementua fabrikatzeko.

– En la fabricación de cemento.

– Hormigoiaren agregakin moduan.

– Como árido de hormigón.

b) Zepa zuriaren erabilera.

b) Utilización de escorias blancas.

1.– Gerora aldatu beharreko lehengai moduan:

1. Como materia prima objeto de una transformación posterior:

– Zementua fabrikatzeko.

– En la fabricación de cemento.

3.– Dekretu hau zentzuz eta eraginkor aplikatzearren, arku elektrikoko labean sortutako zepa aurreko atalean aipatzen diren modu baimenduetan erabil dadin saiatuko dira Administrazio Publikoak, horretarako sustatze-neurriak hartuz.

3. Con el fin de conseguir una racional y eficiente aplicación del presente Decreto las Administraciones Públicas Vascas adoptarán todas aquellas medidas tendentes a fomentar la utilización de las escorias procedentes de horno de arco eléctrico en los usos autorizados a los que se refiere el apartado anterior.

4.– Altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzean sortutako zepa Dekretu honetan xedatutakoaren arabera balorizatu ezean, bai eta, balorizatuta ere, bertan baimentzen diren moduetan erabiltzen ez direnak ere, hondakin inerte eta inertizatuak kudeatzeari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuan xedatutako arauen arabera egoki kudeatu beharko dira.

4. Las escorias procedentes de la fabricación de acero en horno de arco eléctrico que no sean valorizadas de conformidad con el presente Decreto y las que no se destinen a cualquiera de los usos autorizados una vez valorizadas, deberán ser gestionadas adecuadamente atendiendo a las

5.– Balorizatutako zepa erabiltzeko Dekretu honek xedatzen dituen arauak beteta ere, egin nahi den azken erabileraren arabera aplikagarri gerta litezkeen bestelako betebehar teknikoak ere bete beharko dira.

prescripciones contenidas en el Decreto 423/1994, de 2 de noviembre, sobre gestión de residuos inertes e inertizados.

6. artikulua.– Balorizatutako zeparen bestelako erabilera.

5. Las prescripciones contempladas en el presente Decreto para la utilización de escorias valorizadas, lo serán sin perjuicio del cumplimiento del resto de requisitos técnicos que pudieran resultar de aplicación atendiendo al uso final al que aquéllas se destinen.

1.– Balorizatutako zepa ezin izango da aurreko artikuluaren bigarren atalean aurreikusi gabeko moduetan erabili, salbu eta ingurumen-organoak hala baimenduko balu, eta interesdunak, aldez aurretik, proposatzen den destinoa egokia dela justifikatuta.

Artículo 6.– Otros usos de las escorias valorizadas.

2.– Aurreko atalean xedatutakoa dela eta, proposatzen den destinoaren egokitasuna frogatzearren, zepa 5. artikuluan aurreikusi gabeko moduetan erabiltzea proposatzen duenak, honako agiriak aurkeztu beharko dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari:

1. Las escorias valorizadas no podrán utilizarse en usos distintos a los previstos en el apartado segundo del artículo anterior, salvo que mediare autorización del órgano ambiental, y previa justificación por el interesado de la idoneidad del destino propuesto.

– Proposatzen den erabilerari buruzko memoria, erabili beharreko zeparen tipologia eta kantitatea barne.

2. A efectos de lo dispuesto en el apartado anterior, y en orden a acreditar la idoneidad del destino propuesto, quien promueva la utilización de escorias en usos distintos a los contemplados en el artículo 5 deberá presentar ante el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la siguiente documentación:

– Zeparen lagin adierazgarrien karakterizazio-analisiak.

–Memoria explicativa referida al uso propuesto, incluyendo tipología y cuantía de las escorias a utilizar

– Zepak epe luzean aurreikusitako moduan erabilita izan lezakeen portaera eta osasun publikoari eta ingurumenari egin liezaiokeen eragina aurreikustea ahalbidetzen duen arrisku-analisia.

– Análisis de caracterización sobre muestras representativas de las escorias.

3.– 5. artikuluan aurreikusi gabeko moduan erabiltzeko ematen diren baimenek, beren baitan bilduko dute, halakorik erabakiz gero, aurreko atalean esandako arrisku-analisien emaitzen ondorioz beharrezkotzat jotzen den baldintza eta betebehar oro.

– Análisis de riesgos que permita conocer el comportamiento de las escorias a largo plazo en relación con el uso previsto y su afección sobre la salud pública y medio ambiente.

7. artikulua.– Zepa erabiltzeko baldintzak.

3. Las autorizaciones que faculten para la utilización de escorias en usos distintos a los previstos en el artículo 5 incorporarán el conjunto de requisitos y condiciones que, en su caso, se consideren precisos a tenor de los resultados obtenidos en el análisis de riesgos al que se refiere el apartado anterior.

Zepa baloratua Dekretu honen 5. artikuluan aurreikusitako moduren batean erabiltzekotan, honako baldintza hauek bete beharko dira.

Artículo 7.– Condiciones de uso de escorias.

1.– Balorizatutako zepa errepide eta gurpildun ibilgailuetarako bide pribatuetako geruza estrukturaletan erabiltzen delarik, dela oinarrian, oinarriazpian zein zabalketa hobetuan, bideek errodadura-geruza izan beharko dute eta zepa-geruza 70 cm baino meheagoa izango da.

La utilización de escorias valorizadas en alguno de los usos contemplados en el artículo 5 de este Decreto estará sometida a las siguientes condiciones:

Geruza estruktural horiek egiteko zepa bestelako ohiko gaiekin nahastuta erabiltzen denean, lehen esandako lodiera erabilitako zepa-proportzioaren arabera handitu ahal izango da.

1. Cuando las escorias valorizadas se utilicen en capas estructurales de carreteras y vías privadas de tráfico rodado consistentes en explanada mejorada, sub-base y base, aquéllas deberán contar con capa de rodadura y el espesor de la capa de escorias no superará los 70 cm.

Zepa industria-eremuak urbanizatzeko proiektuetan erabiltzen denean, aurreko baldintzak betetzeaz gain, geruza iragazkaitz bat ere gehitu beharko da gainean.

Cuando la construcción de dichas capas estructurales se lleve a cabo mediante la utilización de mezclas de escorias y otros materiales tradicionales, el espesor arriba citado podrá corregirse al alza en función del porcentaje de escorias en la mezcla utilizada.

2.– Uholdeei aurre hartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Plan Integralaren arabera 100 urteko birgertatze-aldiko uholdeak jasan ditzaketen eremuetan ez da balorizatutako zepa erabiltzerik izango.

En los supuestos de utilización de escorias para la ejecución de proyectos de urbanización de áreas industriales, tal utilización se hallará sometida a las condiciones señaladas en el presente apartado debiendo incorporarse, además, una capa superior impermeable.

3.– Berariazko baimenaz eta kasuan kasu erabakitzen diren baldintza eta betebeharrez ez bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Ubide eta Errekak babesteko Lurralde Plan Sektorialean poluitzeko arriskua oso altua zein altua duten akuiferoen babes-perimetroetan ez da zepa erabiltzerik izango.

2. Las escorias valorizadas no se utilizarán en las zonas inundables con un periodo de retorno de 100 años y que se especifican en el Plan Integral de Prevención de Inundaciones de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

4.– Aurreko atalean esaten den baimena izapidetzeko, aurretik zepa erabili nahi den eremuari buruzko azterketa hidrogeologikoa, alde batetik, eta hartan oinarrituta, proposatzen den zepa-erabilerak akuiferoei egin liezaiekeen kalteak zehazten dituen arrisku-analisia, bestetik, aurkeztu beharko dira.

3. Las escorias valorizadas no se utilizarán, excepto con autorización específica y en las condiciones y con los requisitos que se determinen, en aquellas zonas comprendidas dentro de los perímetros de protección de acuíferos con vulnerabilidad muy alta o alta, de conformidad con lo previsto en los Planes Territoriales Sectoriales de Protección de Cauces y Arroyos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

5.– Euskal Herriko Izadia Kontserbatzeko Ekainaren 30eko 16/1994 Legean arautzen diren babes bereziko figuraren bat esleituta duten espazio naturaletan ez da balorizatutako zeparik erabiliko. Urdaibaiko Biosferaren Erreserba Babesteko eta Antolatzeko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak aipatzen dituen babes bereziko guneetan ere ez da balorizatutako zepa erabiltzerik izango.

4. La tramitación de la autorización a que se refiere el apartado anterior requerirá la previa presentación de un estudio hidrogeológico referido al área en la que fueran a utilizarse las escorias y de un análisis de riesgos que determine, en base a los resultados del estudio hidrogeológico, los posibles impactos a los acuíferos que pudieran verse afectados por el uso de escorias propuesto.

8. artikulua.– Onartze-agiria.

5. Las escorias valorizadas no se utilizarán en espacios naturales que presenten alguna figura de protección especial de las reguladas por la Ley 16/1994, de 30 de junio, sobre Conservación de la Naturaleza del País Vasco. Tampoco podrán utilizarse escorias valorizadas en ninguna de las áreas de especial protección a las que se refiere la Ley 5/1989,de 6 de julio, de Protección y Ordenación de la Reserva de la Biosfera de Urdaibai.

1.– Balorizatze-instalazio baterako zepa ekoizten duen orok, haren titularrak zepa onartzen duelako konpromiso-agiria eskatu beharko du.

Artículo 8.– Documento de aceptación.

2.– Eskaera jaso eta, gehienez, hilabeteko epean, balorizatzaileak idatziz adierazi beharko du zepa onartzen duen ala ez eta, onartuz gero, zein baldintzatan; erantzuna baiezko bada, halaber, zepa Dekretu honetan xedatutakoaren arabera balorizatzeko konpromisoa hartuko du.

1. Todo productor de escorias con destino a una instalación de valorización deberá solicitar un compromiso documental de aceptación por parte del titular de dicha instalación.

Onartze-agiri hori eskuratzea ezinbesteko aurrebaldintza izango da zepa balorizagarria ekoizlearen instalazioetatik lekualdatzen hasteko.

2. El valorizador, en el plazo máximo de un mes, a partir de la recepción de la correspondiente solicitud, deberá manifestar documentalmente la aceptación y los términos de ésta o, en su caso, la denegación de la misma, comprometiéndose, en el primero de los supuestos, a valorizar las escorias de acuerdo con lo dispuesto en el presente Decreto.

3.– Onartze-agiriak Dekretu honen I. eranskinean adierazten den gutxieneko edukia izango du, eta balorizatzaileak haren kopia bat bidaliko dio ingurumen-organoari; ale bana gordeko dute, halaber, bai berak, bai ekoizleak, haren iraunaldian zehar.

La obtención de dicho compromiso documental de aceptación será requisito imprescindible y de carácter previo al traslado de las escorias valorizables desde las instalaciones del productor.

9. artikulua.– Zepa lagintzea eta analizatzea.

3. El valorizador remitirá al órgano ambiental una copia del documento de aceptación, que se ajustará al contenido mínimo especificado en el Anexo I, debiendo conservar, tanto él como el productor de escorias, un ejemplar del citado documento, debidamente cumplimentado, durante el periodo de validez del mismo.

1.– Balorizatutako zepa 5. artikuluaren 2. a) 1 atalean aurreikusitako moduan, zabortegiak eta bertako behin-behingo bideak estaltzeko izan ezik, erabiltzen hasi aurretik, balorizatzaileek Dekretu honen II. eranskinean zehazten diren laginketa eta analisiak egin beharko dituzte, balorizatutako zeparen ezaugarriak hari eman nahi zaion erabilerari egokitzen zaizkion egiaztatzearren.

Artículo 9.– Muestreos y análisis de escorias.

2.– Neurtu beharreko parametroak eta horien muga-balioak Dekretu honen III. eranskinean datozenak dira. Balio horiek ezin izango dira zepari bestelako gaiak gehituta bahiz horiekin nahastuta egokitu.

1. Con carácter previo a la utilización de una escoria valorizada para los usos previstos en el apartado 2. a) 1 del artículo 5, excepción hecha del uso como material de cubrición de vertederos y pistas provisionales en su interior, los valorizadores deberán realizar los muestreos y determinaciones analíticas que se especifican en el Anexo II de este Decreto, con el fin de verificar la adecuación de las características de las escorias valorizadas al uso propuesto.

10. artikulua.– Erabiltze-agiria.

2. Los parámetros a determinar y sus valores límite serán los que se especifican en el Anexo III de este Decreto, no pudiéndose ajustar éstos últimos mediante adición o mezcla con otros materiales

1.– Balorizatzaileak eta balorizatutako zeparen erabiltzaileak erabiltze-agiri bat sinatuko dute, IV. eranskinean adierazten den gutxieneko edukia izango duena, Dekretu honetan aurreikusten diren moduetan erabiltzen hasi aurretik betiere. Agiri hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari igorriko dio zepa-balorizatzaileak, eta bai berak, bai zepa-erabiltzaileak, gutxienez bost (5) urtez gorde beharko dute ale bana.

Artículo 10.– Documento de uso.

2.– Balorizatutako zepa 5. artikuluaren 2. a) 1 atalean aurreikusitako moduan, zabortegiak eta bertako behin-behingo bideak estaltzeko izan ezik, ingurumen-organoak, jasotako erabiltze-agiria ikusirik, balorizatutako zeparen ezaugarriak hari eman nahi zaion erabilerari egokitzen zaizkiola egiaztatzen duen ziurtagiria egingo du, ingurumen-irizpideak soilik aintzat hartuta.

1. El valorizador y el usuario de escorias valorizadas deberán proceder a la formalización de un documento de uso, de acuerdo con el contenido mínimo que se establece en el anexo IV, con carácter previo a la utilización de las escorias en cualquiera de los usos contemplados en este Decreto. Dicho documento será remitido al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco por el valorizador de las escorias y deberá ser conservado tanto por el valorizador como por el usuario de escorias durante un periodo no inferior a cinco (5) años.

XEDAPEN IRAGANKORRA

2. En el caso de que las escorias valorizadas se destinen a alguno de los usos previstos en el apartado 2. a) 1 del artículo 5, con la excepción de la utilización como material de cubrición de vertederos y pistas provisionales en su interior, el órgano ambiental, a la vista del documento de uso remitido, emitirá una certificación que acredite, a los solos efectos ambientales, la idoneidad de las características de las escorias valorizadas para el uso propuesto.

Dekretu hau indarrean jartzerako, altzairua arku elektrikoko labean fabrikatzeak sorrarazten duen zepa lehengo arauekin bat ekoizten eta balorizatzen dihardutenek, sei hilabeteko epean egokituko zaizkie honetan xedatutako betebeharrei.

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

AZKEN XEDAPENAK

Las actividades de producción y valorización de escorias procedentes de la fabricación de acero en hornos de arco eléctrico, que a la entrada en vigor del presente Decreto funcionaran de conformidad con la normativa en vigor, se adaptarán, en el plazo de 6 meses desde la citada fecha, a las prescripciones que en él se contienen.

Lehena.– Dekretu hau garatzeko behar diren gainerako arauak xedatzeko ahalmena ematen zaio Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburuari; bereziki, balorizatutako zeparen laginketa eta analisiak egiteko arau teknikoak aldatzeko, aurrerapen zientifiko eta teknologikoek hala gomendatzen badute.

DISPOSICIONES FINALES

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 6 hilabetera jarriko da indarrean.

Primera.– Se faculta al Consejero de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente para el dictado de cuantas normas sean precisas para el desarrollo del presente Decreto y, en concreto, para la modificación, si procediere, y en consonancia con los avances científicos y tecnológicos, de las normas técnicas para la toma de muestras y realización de análisis de escorias valorizadas.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko otsailaren 18an.

Segunda.– El presente Decreto entrará en vigor a los 6 meses de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu

En Vitoria-Gasteiz, a 18 de enero de 2003.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

eta Ingurumen sailburua,

El Consejero de Ordenación del Territorio

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

y Medio Ambiente,

I. ERANSKINA
ONARTZE-AGIRIA

Zepa-ekoizlearen datuak.

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

ANEXO I
DOCUMENTO DE ACEPTACIÓN.

Onartu beharreko zeparen ezaugarriak zein hura ez onartzeko arrazoi izan daitezkeen parametroak.

Datos del productor de las escorias.

Zepa-balorizatzailearen datuak.

Características de las escorias a aceptar y/o parámetros limitativos para la aceptación.

II. ERANSKINA
LAGINKETA ETA ANALISIAK
LAGINKETAK

Zepa lurrean nola paratuko den eta erabili beharreko kantitatea aintzat hartuta erabakiko da balorizatutako zeparen zenbat lagin hartuko diren lagin konposatua osatzeko. Gutxienez lagin konposatu bat analizatuko da ekoizle bakoitzak ekartzen dituen 5.000 tonako.

Datos del valorizador de las escorias.

ANALISIAK
ANEXO II
MUESTREOS Y DETERMINACIONES ANALÍTICAS
MUESTREOS.

Zepa karakterizatzeko metodologia.

El número de muestras de escorias valorizadas que servirán para componer la muestra compuesta se definirá en función de su disposición en el terreno y las cantidades a utilizar. Como mínimo se analizará una muestra compuesta por cada 5.000 Tm de escorias valorizadas con origen en el mismo productor.

DETERMINACIONES ANALÍTICAS.

Balorizatutako zepa karakterizatzeko, prEN 12457 (3. zatia) Europako aurrearauan aurreikusten den lixibiazio-saioa egitea ezarri da.

Metodología para la caracterización de escorias.

Analisi kimikoak egiteko gida metodologikoa.

Para la caracterización de las escorias valorizadas se establece la realización del ensayo de lixiviación contemplado en la prenorma europea prEN 12457 (parte 3).

prEN 12457 (3. zatia) Europako aurrearauan deskribatzen den metodologiaren arabera lortutako lixibiatuan dauden elementuak analizatzeko gomendatzen diren metodologiak hauek dira:

Guía metodológica de análisis químicos.

Barioa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Las metodologías recomendadas para el análisis de los elementos presentes en el lixiviado obtenido según la metodología descrita en la prenorma prEN 12457 (parte 3) son las siguientes:

Kadmioa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Bario: Espectrometría de absorción atómica. Plasma acoplado por inducción.

Molibdenoa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Cadmio: Espectrometría de absorción atómica. Plasma acoplado por inducción.

Nikela: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Molibdeno: Espectrometría de absorción atómica. Plasma acoplado por inducción.

Beruna: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Níquel: Espectrometría de absorción atómica. Plasma acoplado por inducción.

Selenioa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Plomo: Espectrometría de absorción atómica. Plasma acoplado por inducción.

Banadioa: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Selenio: Espectrometría de absorción atómica. Plasma acoplado por inducción.

Zinka: Absortzio atomikoko espektrometria. Indukzioz akoplatutako plasma.

Vanadio: Espectrometría de absorción atómica. Plasma acoplado por inducción.

Fluoruroak: Kromatografia ionikoa. Elektrodo selektiboa.

Zinc: Espectrometría de absorción atómica. Plasma acoplado por inducción.

Sulfatoak: Kromatografia ionikoa. Turbidimetria.

Fluoruros: Cromatografía iónica. Electrodo selectivo.

III. ERANSKINA
ERABILERAREN ARABERAKO PARAMETROEN
MUGA-BALIOAK

a) 5. artikuluan aurreikusi bezala, balorizatutako zepa errepide eta gurpildun ibilgailuetarako bide pribatuetako oinarrian, oinarriazpian zein zabalketa hobetuan erabiltzen denean (eranskin honen c) atalean eginiko definizioen arabera), bai eta industria eremuak urbanizatzeko proiektuetan erabiltzen denean ere, honako parametroak kontrolatuko dira, adierazte diren muga-balioak aintzat hartuta:

Sulfatos: Cromatografía iónica. Turbidimetría.

ANEXO III
PARÁMETROS Y VALORES LÍMITE EN FUNCIÓN DEL USO

Elementua	Unitatea	Muga	

a) En los usos previstos en el artículo 5 y que se refieren a la utilización de escorias en base, sub-base y explanada mejorada en carreteras y vías privadas de tráfico rodado (atendiendo a las definiciones incluidas en el apartado c) de este anexo) y en proyectos de urbanización de áreas industriales, se controlarán los siguientes parámetros con los valores límite que se expresan:

Ba	mg/kg	17	

Elemento	Unidad	Límite	

Cd	mg/kg	0,009	

Ba	mg/kg	17	

Cr	mg/kg	2,6	

Cd	mg/kg	0,009	

Mo	mg/kg	1,3	

Cr	mg/kg	2,6	

Ni	mg/kg	0,8	

Mo	mg/kg	1,3	

Pb	mg/kg	0,8	

Ni	mg/kg	0,8	

Se	mg/kg	0,007	

Pb	mg/kg	0,8	

V	mg/kg	1,3	

Se	mg/kg	0,007	

Zn	mg/kg	1,2	

V	mg/kg	1,3	

F-	mg/kg	18	

Zn	mg/kg	1,2	

SO4-2	mg/kg	377	

F-	mg/kg	18	

b) Zepa errodadura-geruza gai bituminosoekin nahastuta erabiliz gero, kontrolatu beharreko parametroak eta horien muga-balioak hauek dira:

SO4-2	mg/kg	377	

	

b) En la utilización de escorias en capa de rodadura con mezclas bituminosas, los parámetros a controlar y sus valores límite serán los siguientes:

Elementua	Unitatea	Muga	

Elemento	Unidad	Límite	

Cd	mg/kg	0,6	

Cd	mg/kg	0,6	

Se	mg/kg	0,2	

Se	mg/kg	0,2	

c) Definizioak.

c) Definiciones.

Errodadura-geruza: zoladuraren gaineko geruza, ibilgailuen jarduna zuzenean pairatzen duena.

Capa de rodadura: parte superior del firme cuya superficie soporta directamente las acciones del tráfico.

Errepidearen oinarria: aurrekoaren azpian dagoen geruza.

Base de carretera: capa del firme situada debajo de la capa de rodadura.

Errepidearen azpioinarria: aurrekoaren azpian eta zabalketa hobetuaren gainean dagoen geruza.

Sub-base de carretera: capa del firme situada debajo de la base y sobre la explanada mejorada.

Zabalketa hobetua: bidea zimendatzen den zabalketaren gaineko geruza.

Explanada mejorada: capa de coronación de la explanación sobre la que se cimienta el firme.

IV. ERANSKINA
ERABILTZE-AGIRIA
ANEXO IV
DOCUMENTO DE USO

Eskatzailearen datuak.

Identificación del solicitante.

Zepa-balorizatzailea.

Valorizador de las escorias.

Balorizatze-modua.

Procedimiento de valorización.

Zeparen ezaugarriak.

Características de las escorias.

Proposatzen den erabilera.

Uso propuesto.

5. artikuluaren 2 a) 1 atalean aurreikusitako kasuetan, zeparen gutxi gorabeherako lodiera eta ohiko beste materialekin zein proportziotan dagoen nahastuta.

Espesor aproximado de escorias y mezcla porcentual con otros materiales tradicionales en los supuestos del apartado 2.a) 1 del artículo 5.

Proposatutako erabilera non gauzatu nahi den.

Descripción de la ubicación del uso propuesto.

Erabili nahi den balorizatutako zeparen bolumena.

Volumen de escorias valorizadas a utilizar.

Beharrezkoak direnean, analisien emaitzak.

Resultados de las determinaciones analíticas realizadas cuando las mismas sean precisas.

Aplikagarriak badira, Dekretu honen II. eranskinean xedatutako mugak betetzen diren.

Cumplimiento de los límites establecidos en el anexo II de este Decreto, cuando resulte de aplicación.

Erabilera-mugak betetzen diren.

Cumplimiento de las restricciones de uso.

Aurrerantzean egin beharreko jarraipena.

Propuesta de seguimiento posterior.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común