Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

249. zk., 2002ko abenduaren 31, asteartea

N.º 249, martes 31 de diciembre de 2002


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
Vivienda y Asuntos Sociales
7429
7429

317/2002 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa.

Proyecto de Decreto 317/2002, de 30 de diciembre, sobre actuaciones protegidas de rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado.

1983ko abenduan Eusko Jaurlaritzak ondare urbanizatu eta eraikiaren birgaitzeari buruzko lehen Dekretua onartu zuenetik, gure hiri-areak zein landa-areak berriz kualifikatzeko egindako ahaleginak gora egin du 1990, 1996 eta 2000ko maila bereko hurrenez hurreneko xedapenek eta herritarrek aldi berean agertu duten gero eta konpromiso handiagoak bultzatuta. Izan ere, herritarrek multzo eta eraikin asko leheneratzeko hain beharrezkoa eta begi-bistakoa den jarduketan lagundu dute eta beren baliabideekin osatu dute.

Desde que en diciembre de 1983 se aprobara por el Gobierno Vasco el primer Decreto sobre rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado, el decidido esfuerzo para la recualificación tanto de nuestras áreas urbanas como de las rurales, ha seguido un progresivo aumento auspiciado por las sucesivas disposiciones del mismo rango de 1990, 1996 y 2000, y el también ascendiente y simultáneo compromiso de la ciudadanía que ha apoyado y complementado con sus recursos, una actuación tan necesaria como ya visible, de la recuperación de muchos conjuntos y edificaciones.

Jasangarritasuna bezalako printzipio unibertsalak oso garrantzitsuak dira gero eta urriagoa den lurzoru eskuragarriaren kontsumo handiaren aurrean egun dagoen higiezinen parkea berrerabiltzeko aukerari dagokionez. Hori guztia euskal erakundeek azken urteotan garatu dituzten eta orain, lerro hauek azaldu nahi duten Dekretuaren bitartez, indar eta ezagutza handiagoarekin tinkotu eta proiektatzen diren birgaitze eta berrikuntza politiken bitartez lor daiteke.

Modernos principios universales como el de la sostenibilidad, alcanzan un lugar destacado en la potenciación de la reutilización del parque inmueble existente sobre el creciente consumo del cada vez más escaso suelo disponible. Y ello resulta posible a través de políticas de rehabilitación y renovación como las llevadas a cabo por las instituciones vascas a lo largo de los últimos años y que ahora se apuntalan y proyectan con más vigor y conocimiento, si cabe, a través del Decreto de cuya exposición versan estas líneas.

Oro har eta 2003-2005eko Etxebizitza Plan Zuzentzailean bildutako jarduketa-jarraibideen arabera, ondokoa aldarrikatzen da: eraikin eta etxebizitza okupatuen birgaitzeari bultzada tinkoa ematea, alokairuan jartzeko etxebizitza hutsen birgaitzea sustatzea, hiri-berrikuntza orokorra eta, horrez gain, berrurbanizazioari eta ekipamenduen eta espazio publikoen zuzkidurari bultzada handia ematea, gure eguneroko bizitzaren inguruko habitata hobetzeko parametropean. Eta, hori guztia, landa-eremua ahaztu gabe; bertan egingo diren esku-hartzeek despopulatze-prozesuei aurre egiteko baldintza egokiak bilatuko dituzte.

En términos generales, y siguiendo las pautas de actuación contenidas en el Plan Director de Vivienda 2003-2005, se propugna un decidido impulso de la rehabilitación de edificios y viviendas ocupadas; el fomento de la rehabilitación de viviendas vacías para su puesta en arrendamiento; la renovación urbana en su conjunto, con la novedosa adición de un fuerte empuje a la reurbanización y a la dotación de equipamientos y espacios públicos bajo el parámetro de la mejora del hábitat que rodea nuestra vida cotidiana, y, todo ello, sin olvidar al ámbito rural en cuyo seno las intervenciones buscarán con ahínco las condiciones adecuadas para frenar los procesos de despoblamiento.

Lerro nagusi hauek guztiak Dekretu honetan egituratuta daude. Dekretuaren abiapuntua (I. kapitulua) birgaitze-jarduketatzat hartu behar denaren inguruko aldez aurreko definizioek osatzen dute. Ondoren jarduketa babestuak edo sustatuak aztertzen dira eta, horien artean, besteak beste, lokalak etxebizitza bihurtzea, alokairu babestuan jartzeko etxebizitza birgaitzea edota Jabeen Erkidegoei elementu komunen birgaitzerako zuzeneko laguntza emateko aukera azpimarratu behar dira.

Todas estas líneas maestras se articulan en este Decreto que parte (capítulo I) de las necesarias definiciones previas en torno a lo que ha de considerarse como actuaciones de rehabilitación para seguir con la enumeración de las protegidas o fomentadas entre las que destacan, entre otras, la conversión de locales en viviendas, la rehabilitación de vivienda para su puesta en arrendamiento protegido o, incluso, la posibilidad de apoyo directo a las Comunidades de Propietarios para la rehabilitación de elementos comunes.

“Birgaitze Integratuko Areen eta Area Degradatuen erregimen juridikoan" (II. kapitulua) malguagoak dira Area Degradatuak kalifikatzeko eta birgaitze integratuaren onurak eskuratzeko beharrezkoak diren baldintzak. Halaber, aipatu beharra dago birgaitze-arloko profesionalek eta langileek behin eta berriz egindako eskaera bat sartu dela, hau da, birgaitze-plan bereziaren diseinu-arauen lehentasuna, babes ofizialeko etxebizitzen araudi teknikoan bildutako arauekin alderatuta.

En el "régimen jurídico de las Áreas de Rehabilitación Integrada y Áreas Degradadas" (capítulo II), se flexibilizan las condiciones o requisitos necesarios para la calificación de las Áreas Degradadas y su acceso a los beneficios de la rehabilitación integrada, cabiendo también reseñarse la introducción de una reiterada petición de los profesionales y operadores de la rehabilitación cual es el de la preeminencia de las normas de diseño del propio plan especial de rehabilitación sobre las contenidas en la normativa técnica de las viviendas de protección oficial.

Azkenik, eta arau gehienak II. kapituluan barne hartuta badaude ere, une honetan azpimarratu beharra dago (Dekretu honen bigarren xedapen gehigarrian jasotako aurreikuspenaren harira) udalek, birgaitzeko hirigintza-sozietateen bitartez, bizilagunekiko bitartekaritzan duten garrantzi nabarmena –orain berresten dena– eta ondare eraikia eta bere ingurune urbanizatu eta ekipatua birgaitzeko politiken eguneroko kudeaketan duten lidergoa.

Por último, y aunque el grueso de su regulación viene contemplada en el capítulo II, procede subrayar en este lugar (al hilo de la previsión contenida en la disposición adicional segunda de este Decreto), la importancia destacada, y que ahora se reafirma, de los ayuntamientos, a través de sus sociedades urbanísticas de rehabilitación, en la intermediación con los vecinos y el liderazgo en la gestión diaria de las políticas de rehabilitación del patrimonio edificado y su entorno urbanizado y equipado.

Horri jarraiki, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren, abenduaren 30ean egindako bilkuran

En su virtud, a propuesta del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno, en su sesión celebrada el día 30 de diciembre.

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1. Dekretu honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoan errotutako ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketen, hiri nahiz landa ingurunekoen, erregimen juridikoa arautzea da, etxebizitzaren sektorea sustatzeko eta indartzeko helburuarekin, batez ere hirigintza-intereseko eremuetan.

1. Es objeto del presente Decreto regular el régimen jurídico de las actuaciones de rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado radicado en la Comunidad Autónoma del País Vasco, tanto en el medio urbano como en el rural, al objeto de promocionar y fomentar el sector de la vivienda principalmente en áreas de interés urbanístico.

2. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren erabakiaren bidez zehaztuko dira birgaitze-jarduketa horien finantza-neurriak, nahiz irisgarritasunerako planak garatzeko dirulaguntzak arautzea eta, hobekuntza-lanak burutu eta hiri-inguruan eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko ekipamendua erostea, bai eta berrurbanizazio eta eraikuntzarako Area Degradatuetako laguntzak ere.

2. Mediante Orden del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales, se determinarán las medidas financieras de dichas actuaciones de rehabilitación, así como la regulación de las subvenciones para la elaboración de planes de accesibilidad y ejecución de obras de mejora y adquisición de equipamiento para garantizar la accesibilidad en el entorno urbano y las edificaciones, y las ayudas en Áreas Degradadas para reurbanización y edificación.

2. artikulua.– Birgaitzeko jarduketak.

Artículo 2.– Actuaciones de rehabilitación.

Birgaitzeko jarduketa izango dira ondare urbanizatu eta eraikiari dagokion balioa ematea eta horrek erabilera egokiago izatea lortzeko egindako esku-hartzea edo esku-hartzeak.

Serán actuaciones de rehabilitación las constituidas por una o varias intervenciones sobre el patrimonio urbanizado y edificado al objeto de conseguir su puesta en valor y su más adecuada utilización.

Birgaitzeko jarduketak osatzen dituzten esku-hartzeak eta horiek birgaitze-plan berezien idazketan izango duten erabilera ezartzeko, dekretu honen I. eranskinean biltzen diren definizioen koadroa hartuko da aintzat.

A efectos de definir las diferentes intervenciones que constituyen las actuaciones de rehabilitación y de su utilización en la redacción de los Planes Especiales de Rehabilitación, será tenido en cuenta el cuadro de definiciones que se recoge como Anexo I del presente Decreto.

3. artikulua.– Birgaitzeko jarduketen eremua.

Artículo 3.– Ámbito de las actuaciones de rehabilitación.

1.– Birgaitzeko jarduketek honako helburuetako bat edo batzuk izan ditzakete:

1.– Las actuaciones de rehabilitación podrán perseguir uno o varios de los siguientes objetivos:

a) Eraikuntza-unitateak hirigintzara moldatzea.

a) La adecuación urbanística de las unidades edificatorias.

b) Eraikuntzen egitura edo/eta eraikuntza moldatzea.

b) La adecuación estructural y/o constructiva de los edificios.

c) Etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak moldatzea.

c) La adecuación de las condiciones de habitabilidad de las viviendas.

d) Eraikinen era etxebizitzen elementu komun edo pribatiboen akabera orokorra eraikuntza onaren printzipioetara moldatzea.

d) La adecuación del acabado general de los elementos comunes y/o privativos de los edificios y de las viviendas y locales a los principios de la buena construcción.

e) Etxebizitzak eta lokalak eta horietarako sarbideak minusbaliotasunen bat duten pertsonentzat egokitzea.

e) La adecuación de las viviendas y locales y sus accesos por personas con minusvalías.

2. Eraikuntza-unitate bat edo eraikuntza bat hirigintzara moldatutakoa dela esango dugu ondorengo bi egoeretakoren batean dagoenean:

2. Se considera que una unidad edificatoria o una construcción está adecuada urbanísticamente cuando se encuentre en alguna de las dos situaciones siguientes:

– indarrean dagoen lurzoruaren legeriari jarraiki antolamendutik kanpo ez dagoenean edo indarrean dagoen plangintzaren arabera lagapenen bati lotutakoa ez denean eta, horrenbestez, ez denean beharrezkoa horren zati bat edo osorik erraustea lehen mailako ekipamendu komunitarioak, plazak, parke publikoak, berdeguneak egiteko edo trafikoarentzako edo oinezkoentzako bideak, hirigintza-plangintzan definitutakoak, irekitzeko.

– no está fuera de ordenación según la vigente legislación del suelo ni sujeta a cesión alguna por imperativo del planeamiento vigente, no siendo preciso por ello su derribo total o parcial para realizar equipamientos comunitarios primarios, plazas, parques públicos, zonas verdes, o para la apertura o ampliación de vías de tráfico o peatonales, definidos por el planeamiento urbanístico

– oin berriko eraikuntza bat egiteko ordenantza betetzen ez badu ere, plangintzak, bere helburuekin bateragarri ez delako, osorik edo zati bat, erraustu beharreko eraikuntzatzat jo ez duenean.

– aún sin cumplir con la ordenanza para realizar una construcción de nueva planta, no haya sido declarada por aquel planeamiento como construcción a demoler, total o parcialmente, por ser incompatible con sus objetivos.

Hirigintzara moldatzeko ezinbesteko obrak Dekretu honen II. eranskinean bildu ditugu.

Las obras precisas para alcanzar la adecuación urbanística se encuentran recogidas en el Anexo II del presente Decreto.

3. Eraikuntzak egitura egokia duela esango dugu eraikuntza-segurtasunari dagokionez baldintza nahikoak betetzen dituenean, eraikinaren egonkortasuna, erresistentzia, irmotasuna eta sendotasuna bermatzeko moduan.

3. Se considera que un edificio posee adecuación estructural cuando presenta condiciones suficientes respecto a la seguridad constructiva, de forma que estén garantizadas la estabilidad, resistencia, firmeza y solidez del edificio.

Eraikin batek eraikuntza-egokitasuna duela esango dugu, eraikuntza onaren printzipioei jarraiki, gutxieneko baldintzak betetzen dituenean ondoren adierazitako alderdiei dagokienez: sarbideak, uraren eta hezetasunaren estankotasuna, isolamendu termikoa, uraren sare orokorrak, saneamendua, elektrizitatea, istripu eta ezbeharretako segurtasuna eta, hala badagokio, telefoniako sare orokorrak eta igogailua egoki instalatua egotea.

Se considera que un edificio posee adecuación constructiva cuando, de acuerdo con los principios de la buena construcción, reúne condiciones mínimas respecto de accesos, estanquidad frente a la lluvia y humedad, aislamiento térmico, redes generales de agua, saneamiento, electricidad, seguridad frente a accidentes y siniestros, y, en su caso, redes generales de telefonía e instalación adecuada de ascensor.

Egiturari eta eraikuntzari dagokienez egoki izateko baldintza orokorrak eta egoera horietara iristeko obrak Dekretu honetako III. eranskinean bildu ditugu eta Eraikuntzaren Ordenamendurako azaroaren 5eko 38/99 Legearen 3. artikuluan.

Las condiciones generales de los edificios para tener la adecuación estructural y constructiva, y las obras conducentes a tal estado se encuentran recogidas en el Anexo III del presente Decreto y en el artículo 3 de la Ley 38/99 de 5 de noviembre, de Ordenación de la Edificación.

4. Etxebizitza batek bizigarritasun-baldintzak betetzen dituela esango dugu etxebizitza hori egiturari eta eraikuntzari dagokienez egokia den eraikin batean dagoenean eta etxebizitza horrek, gainera, gutxieneko baldintzak betetzen dituenean ondoren aipatutako alderdiei gagozkiola: azalera erabilgarria, barne-banaketa, aireztapena, argi naturala eta aireberritzea, uraren eta saneamenduaren instalazioa, elektrizitatea, isolamendu termikoa eta akustikoa, berokuntza edo gas naturaleko instalazioa, zerbitzu higienikoak eta sukaldeko oinarrizko instalazioak.

4. Se considera que una vivienda reúne condiciones de habitabilidad, cuando se encuentre situada en un edificio que posea adecuación estructural y constructiva y cumpla además dicha vivienda unas condiciones mínimas respecto a superficie útil, distribución interior, ventilación, iluminación natural y aireación, instalaciones de agua y saneamiento, electricidad, aislamiento térmico y acústico, instalación de calefacción o gas natural, servicios higiénicos, e instalaciones básicas de cocina.

Etxebizitzaren bizigarritasun-baldintzak eta egoera horretara iristeko obrak Dekretu honetako IV. eranskinean daude, bai eta Eraikuntzaren Ordenamendurako azaroaren 5eko 38/99 Legearen 3. artikuluan ere.

Las condiciones de habitabilidad de las viviendas y las obras conducentes a tal estado se encuentran recogidas en el Anexo IV del presente Decreto y en el artículo 3 de la ley 38/99 de 5 de noviembre de Ordenación de la Edificación.

5. Eraikin baten eta etxebizitzen akabera orokorra eraikuntza onaren printzipioetara egokitzen dela esango dugu, eraikina egiturari eta eraikuntzari dagokienez egokia denean eta etxebizitzek bizigarritasun-baldintzak bete eta elementu komunetan eta pribatiboetan obrak egiterakoan akabera nagusia aipatutako eraikuntza onaren printzipio horietara egokitzeko moduan egin direnean. Atal honetan hartuko dira barne eraikinetako elementu komunen akabera orokorreko obrak, baita etxebizitzetako eta lokaletako elementu pribatiboenak ere, besteak beste, zarpeatua, alikatatua, zolatua, arotzeria, pintura eta bestelakoak, dagokion administrazio-organoaren aurrean egiaztatzen denean horiek duten egoera txarra.

5. Se considera que el acabado general de un edificio y de las viviendas y locales se encuentra adecuado a los principios de la buena construcción cuando, gozando los edificios de adecuación estructural y constructiva y las viviendas de condiciones de habitabilidad, se hayan realizado obras en elementos comunes y privativos destinadas a lograr que su acabado general responda a los citados principios de la buena construcción. Se incluirán en este apartado las obras de acabado general de los elementos comunes de los edificios y también las de los elementos privativos de las viviendas y locales, como raseos, alicatados, solados, carpintería, pintura, u otros, siempre que se acredite ante el órgano administrativo correspondiente el mal estado de los mismos.

Helburu hori izango dute, halaber, etxebizitzak eta lokalak instalazio komunez nahikoa hornituta egoteko egindako obrek. Horien artean hartuko ditugu barne tximistorratza, ikus-entzunezkoetarako antenak edo gasaren sare orokorren instalazioa, edo etxebizitzak energia aurrezteko egokituta egotea ere.

También cumplirán este objetivo las obras encaminadas a conseguir que las viviendas y locales gocen de un nivel suficiente de instalaciones comunes tales como pararrayos, antenas para audiovisuales o de instalaciones de redes generales de gas, o que las viviendas se encuentren adaptadas al ahorro energético.

6. Etxebizitzak edo lokalak minusbaliatuek erabiltzeko egokituta daudela esango dugu etxebizitza horiek eta horietarako sarbideek talde horri dagokionez aplikagarri den legerian adierazitakoa betetzen dutenean. Administrazio-organo eskumendunak, aldeko txosten teknikoaren ostean, baimena eman ahal izango du babes daitekeen aurrekontuan barne hartzeko aipatutako legerian berariaz adierazi ez diren baina etxebizitzaren erabilera edozein minusbaliotasun-motak ezarritako berariazko mugetara egokitzea helburu duten etxebizitzaren edo lokalaren barruko obrak.

6. Se considera que las viviendas y locales están adecuados para su utilización por minusválidos cuando éstas y sus accesos cumplan lo establecido en la normativa aplicable a este colectivo. El órgano administrativo competente, previo informe técnico favorable, podrá autorizar la inclusión en el presupuesto protegible de aquellas obras a realizar en el interior de la vivienda que, sin estar expresamente previstas en la citada normativa, tengan por objeto adecuar el uso de la vivienda o local a las limitaciones específicas impuestas por cualquier tipo de minusvalía.

4. artikulua.– Birgaitzeko jarduketa babestuak.

Artículo 4.– Actuaciones protegidas de rehabilitación.

1.-Jarduketak birgaitzeko jarduketa babestutzat joko dira horien titularrak Dekretu honetan eta berori garatzen duen araudian ezarritako baldintzak betetzen dituenean eta dagokion administrazio-organoak halakotzat jotzen dituenean, kasuan kasu egoki izan daitezkeen finantza-neurriak eta zerga-onurak lortzea ahalbidetzeko.

1.– Tendrán la consideración de actuaciones protegidas de rehabilitación aquéllas que, cumpliendo su titular los requisitos establecidos en este Decreto y la normativa de desarrollo, así sean declaradas por el órgano administrativo correspondiente, posibilitando su acceso a las medidas financieras y a los beneficios tributarios que en cada caso procedan.

2.-Birgaitzeko jarduketak sustatzeko beharrezkotzat jotzen diren neurrien kaltetan izan gabe, lehenik eta behin destino nagusi bezala etxebizitza izango duten eraikinen birgaikuntza-jarduketetara bideratuko da finantziazio kualifikatua.

2.– Sin perjuicio de cuantas medidas se consideren necesarias para el fomento de actuaciones de rehabilitación, la financiación cualificada se destinará preferentemente a las actuaciones de rehabilitación en edificios cuyo destino principal sea el de vivienda.

3.– Higiezin baten elementu komunak birgaitzen diren kasuan, Dekretu hau garatuko duen Aginduak zehazten duen babesteko moduko aurrekontuaren portzentajea zuzenean lortuko du Jabeen Erkidegoak finantza-neurrien bidez. Laguntza hori bateragarria –eta osagarria– izango da eskubide-titular bakoitzari bere diru-sarreren arabera indibidualki dagokion laguntzarekin.

3.– En los supuestos de rehabilitación de elementos comunes de un inmueble las medidas financieras beneficiarán directamente a la Comunidad de Propietarios en el porcentaje del presupuesto protegible que se determine mediante Orden de desarrollo del presente Decreto. Dicha ayuda será compatible y complementaria de la que corresponda a cada uno de los titulares de derechos de forma individual en función de sus ingresos.

4.– Lokalak etxebizitza bihurtzeko laguntzetarako berariazko erregimen bat ezarriko da, betiere Dekretu honen IV. Eranskinean adierazitako bizigarritasun-baldintzak betetzen badira.

4.– Se establecerá un régimen específico de ayudas para la conversión de locales en viviendas, siempre y cuando se cumplan los requisitos de habitabilidad a los que se refiere el Anexo IV del presente Decreto.

5. artikulua.– Birgaitzeko jarduketa babestuetako finantza-neurriak.

Artículo 5.– Medidas financieras en las actuaciones protegidas de rehabilitación.

1.– Indarrean dagoen araudiak aitortutako zerga-onuren kaltetan izan gabe, birgaitzeko jarduketa babestuetarako finantza-neurriak ondoko motetakoak izan daitezke:

1.– Sin perjuicio de los beneficios tributarios reconocidos por la normativa vigente, las medidas financieras para las actuaciones protegidas de rehabilitación podrán adoptar las siguientes formas:

a) Finantzaketa kualifikatua, Kreditu Erakundeekin egindako Hitzarmenean finkatzen den interes-tasarekin.

a) Financiación cualificada al tipo de interés que se fije en el correspondiente Convenio con las Entidades de Crédito.

– Kreditu Erakundeen zuzeneko maileguak.

– Prestamos directos de las Entidades de Crédito.

– Kreditu Erakundeen obra-egiaztagirien banku-deskontuak.

– Descuentos bancarios de certificaciones de obra de las Entidades de Crédito.

b) Zuzeneko diru-laguntzak:

b) Ayudas económicas directas:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak emandako diru-laguntzak.

– Subvenciones otorgadas por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak mailegu kualifikatuen interes-tasarako emandako sorospen partziala.

– Subsidiación parcial por la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco del tipo de interés de los préstamos cualificados.

c) Eusko Jaurlaritzak Dekretu bidez ezartzen duen beste edozein, xedapen honetan xedatutakoaren garapena eta burutzapena kontuan hartuta eta, bereziki, berariazko biztanle-taldeei zuzendutako birgaitzeko jarduketei bereiz erantzuteko.

c) Cualquier otra que pueda establecer el Gobierno Vasco, mediante Decreto, teniendo en cuenta el desarrollo y ejecución de lo dispuesto en la presente disposición, y en particular para atender de forma diferenciada las actuaciones de rehabilitación destinadas a grupos específicos de población

2.– Elementu pribatiboak birgaitzeko laguntzen kasuan, laguntzen onuradunak jasotako kopuruak itzuli beharko ditu (itzultzeko egunean eguneratuak) edozein intervivos tituluren bidez bost urteko epean (obraren azken egiaztapenaren egunetik aurrera kontatzen hasita) laguntzen xede den etxebizitzaren jabetza edo beste edozein eskubide transmitituz gero.

2.– En los casos de ayuda para rehabilitación de elementos privativos, el beneficiario de las ayudas deberá devolver las cantidades percibidas, actualizadas a la fecha de la devolución, si transmitiera por cualquier título intervivos la propiedad o cualquier otro derecho sobre la vivienda objeto de las ayudas antes de transcurridos cinco años contados desde la fecha de la certificación final de la obra.

6. artikulua.– Jarduketa-motak.

Artículo 6.– Tipos de actuaciones.

1.– Finantzaketa kualifikatua zehazteari dagokionez, birgaitzeko jarduketa babestuak birgaitze integratutzat edo birgaitze isolatutzat jo ahal izango dira, jarduketen xede diren higiezinen kokapenaren arabera.

1.– A efectos de determinación de la financiación cualificada, las actuaciones protegidas de rehabilitación podrán tener la consideración de Rehabilitación Integrada o Rehabilitación Aislada, en función de la ubicación de los inmuebles objeto de las actuaciones.

2.– Birgaitze integratutzat joko dira Birgaitze Integratuko Area bezala deklaratutako hiri-multzoetan eragiten duten jarduketak, Dekretu honetan eta birgaitze-plan berezian adierazitakoari jarraiki. Edonola ere, birgaitzeko jarduketa babestuen finantziazio kualifikatuari dagokionez, birgaitze-plan berezian bildutako zehaztasunek Dekretu honetan ezarritakoa izan beharko dute oinarri.

2.– Tendrán la consideración de Rehabilitación Integrada aquellas actuaciones que se realicen en los conjuntos urbanos declarados Áreas de Rehabilitación Integrada, de conformidad con lo indicado en el presente Decreto y en el Plan Especial de Rehabilitación. En todo caso, las especificaciones recogidas en el Plan Especial de Rehabilitación referentes al acceso a la financiación cualificada de las actuaciones protegidas de rehabilitación deberán fundamentarse en lo establecido en el presente Decreto.

3.– Banakako Birgaitzetzat joko dira birgaitze integratuko areetatik kanpo egiten diren jarduketak.

3.– Tendrán la consideración de Rehabilitación Aislada aquellas actuaciones que se realicen fuera de las Áreas de Rehabilitación Integrada.

Halaber, Banakako Birgaitzetzat joko dira ondoren adierazitako jarduketak:

Asimismo tendrán la consideración de Rehabilitación Aislada las siguientes actuaciones:

– Area horietan kokatuta dauden baina hirigintza, egitura eta eraikuntzari dagokienez egoki ez dauden, edo bizigarritasun-baldintza guztiak betetzen ez dituzten etxebizitzen kokaleku diren eraikinetan egindako jarduketak birgaitze isolatutzat joko dira. Dagokion administrazio-organoak finantziazioa onartuko du, betiere lurzoruaren legerian aurreikusitakoaren arabera obrak egiteko agindu bat badenean edo beharrezkoa denean etxebizitzaren bizigarritasun-baldintzak egokitzeko presako obrak egitea.

– aquellas actuaciones que se realicen en edificios situados en las citadas Áreas, y no se encuentren adecuados urbanística, estructural y constructivamente, o sin que las viviendas reúnan todas las condiciones de habitabilidad, se considerarán como de Rehabilitación Aislada. El órgano administrativo correspondiente reconocerá la financiación siempre que exista una orden de ejecución de obras en los términos previstos en la legislación del suelo o siempre que sea preciso efectuar obras urgentes para la adecuación de las condiciones de habitabilidad de la vivienda.

– Birgaitze integratuko areetan, arrazoi tipologikoak edo bestelakoak direla eta, birgaitze-plan bereziak birgaitze integratuko finantziaziotik bazter utzitako erakinetan egiten diren jarduketak.

– aquellas actuaciones que se realicen en Áreas de Rehabilitación Integrada, en edificios excluidos por el Plan Especial de Rehabilitación de la financiación de Rehabilitación Integrada en base a razones tipológicas u otras consideraciones.

Edonola ere, zenbaki honetan barne hartutako jarduketek nahitaezko obretarako udal-baimena izan beharko dute.

En todo caso las actuaciones recogidas en el presente número deberán contar con la preceptiva licencia municipal de obras.

7. artikulua.– Birgaitzeko jarduketetako finantza-neurriak eskuratzeko baldintzak.

Artículo 7.– Condiciones para el acceso a las medidas financieras en las actuaciones de rehabilitación.

1.– Etxebizitza izatea erabilera nagusitzat duten eraikuntza-unitateen inguruko birgaitzeko jarduketak ondoko baldintzak egiaztatzen direnean bakarrik joko dira jarduketa babestutzat:

1.– Las actuaciones de rehabilitación que se refieran a unidades edificatorias que tengan como uso principal el de vivienda sólo tendrán la consideración de actuaciones protegidas cuando se verifiquen las siguientes condiciones:

a) Birgaitu beharreko eraikinek 10 urte baino gehiago izatea, ondoko kasuetan izan ezik: etxebizitzak minusbaliatuek erabiltzeko egokitzean, eraikinean gas naturala instalatzen denean edota obrak instalazioak indarrean dagoen araudi tekniko berriari egokitzeko beharrezkoak direnean (obrak burutzeko administrazio-agindua izango da).

a) Que los edificios a rehabilitar tengan una antigüedad superior a diez años, excepto cuando se trate de adaptación de las viviendas para uso de personas minusválidas, cuando se trate de la instalación de gas natural en el edificio o cuando las obras sean necesarias para adaptar las instalaciones a la normativa técnica aplicable vigente, existiendo orden administrativa de ejecución de obras.

b) Hirigintzara egokituta ez dauden eraikuntza-unitateen edo egiturari edo eraikuntzari dagokionez egokituta ez dauden eraikinen kasuan, ez dira babestuko aipatutako baldintzak lortzeko beharrezko lanak barne hartzen ez dituzten obrak, arau honen 6.3 artikuluan jasotako kasuetan izan ezik.

b) En las unidades edificatorias que no se encuentren adecuadas urbanísticamente o en los edificios que no se encuentren adecuados estructural o constructivamente, no se protegerá la realización de obras que no incluyan las necesarias para la consecución de las citadas condiciones, excepto en aquellos supuestos recogidos en el artículo 6.3 de la presente norma.

c) Hirigintzara egokitzea eta eraikinen egitura eta eraikuntza egokitzea helburu duten birgaitzeko jarduketetan eta etxebizitzek Dekretu honen IV. Eranskinean eta Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko Legearen 3. Artikuluan aipatutako bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituztenean, eraikinak bizitzeko egokitzea bermatuko duten antolamendu espaziala eta eraikuntza-ezaugarriak izatea eskatuko da.

c) En aquellas actuaciones de rehabilitación que tengan por objeto la adecuación urbanística, o la adecuación estructural y constructiva de los edificios, y las viviendas no reúnan las condiciones de habitabilidad a que se refiere el Anexo IV de este Decreto, y el artículo 3 de la Ley de Ordenación de la Edificación, se exigirá que el edificio posea una organización espacial y unas características constructivas que garanticen la posibilidad de alcanzar dicha adecuación de habitabilidad.

Aipatutako bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzen kokaleku diren eraikinak hirigintzara egokitzeko eta/edo eraikinen egitura eta eraikuntza egokitzeko finantzaketa, nolanahi ere, bi urteko epean aipatutako baldintza horiek lortzeko beharrezkoak diren obrak egiteko baldintzapean geratuko da.

En todo caso la financiación para la adecuación urbanística y/o para la adecuación estructural y constructiva de los edificios donde se ubiquen viviendas que no reúnan las condiciones de habitabilidad citadas, estará condicionada a que en el plazo de dos años se acometan las obras necesarias para alcanzar las citadas condiciones.

d) Eraikinak, bertan jarduketak egin ondoren, gutxienez guztizko azalera erabilgarriaren bi heren etxebizitzara destinatuta izatea (behe-oinaren azalera salbuetsita). Baldintza hau ez da exijituko birgaitzeko jarduketak hirigintza, egitura eta eraikuntzari dagokienez dagoeneko egokituta dauden eraikinetako etxebizitzen elementu pribatiboetan egin beharreko esku-hartzeak direnean.

d) Que el edificio, efectuadas las actuaciones sobre el mismo, disponga de un mínimo de dos terceras partes de la superficie útil total destinada a vivienda, quedando excluida de este cómputo la superficie de la planta baja. Este requisito no será exigible cuando las actuaciones de rehabilitación consistan en intervenciones en elementos privativos de las viviendas en edificios ya adecuados urbanística, estructural y constructivamente.

2.– Aurreko zenbakian exijitutako baldintzez gain, Birgaitze Isolatuko jarduketa babestuetan ondokoak ere eskatuko dira:

2.– Además de los requisitos exigidos en el número anterior para las actuaciones protegidas en Rehabilitación Aislada se exigirá:

a) Birgaitu beharreko eraikinak hirigintzara egokitutakoak izatea eta aurreikusitako erabilera edo udal-baimena lortzea eragotziko duen mugarik ez izatea, arau honen 6.3 artikuluan jasotako kasuetan izan ezik.

a) Que los edificios a rehabilitar se encuentren adecuados urbanísticamente, y sin limitaciones que impidan el uso previsto o la obtención de licencia municipal, excepto en aquellos supuestos recogidos en el artículo 6.3 de la presente norma.

b) Eraikina aurri-egoeran edo partzialki erautsita ez egotea, barnealdea hustuta ez izatea edo jarduketek fatxaden eraispena edo erabateko hustuketa barne hartzea.

b) Que el edificio no se encuentre en estado de ruina demolido parcialmente o vaciado en su interior, o que las actuaciones incluyan la demolición de fachadas o su vaciado total.

Dena dela, ondoren zehaztuko diren etxebizitzetan hustuketa-obrak barne hartzen dituzten birgaitzeko jarduketen titularrek arau honetan ezarritako mailegu kualifikatuak eta, hala badagokie, interes-tasen sorospena eskuratu ahal izango dituzte:

No obstante, los titulares de actuaciones de rehabilitación que conlleven obras de vaciado en las viviendas que a continuación se detallan, podrán acceder a los prestamos cualificados, y en su caso, a la subsidiación de los tipos de interés establecidos en esta norma:

– landa-areako eraikuntza tradizionalari erantzuten dion eraikuntza-tipologia duten landa-inguruneko etxebizitzetan.

– viviendas sitas en el medio rural cuya tipología constructiva responda a la edificación tradicional del área rural.

– nekazaritza-izaera edo landa-izaera izan duten edo gremioei lotutako herri-arkitekturako tipologia duten eraikuntza tradizionaleko etxebizitzetan.

– viviendas de construcción tradicional, cuyo origen haya sido de carácter agrícola o rural, o que correspondan a tipologías arquitectónicas populares de carácter gremial.

c) Eraikuntza berriko obren bidez bizitzeko egoki den etxebizitzaren espazioa zabaltzeko esku-hartzeek aginduzko udal-baimena izatea eta horiek egin ostean lortuko diren etxebizitzek bizigarritasun-baldintzak betetzea.

c) Que las intervenciones de ampliación del espacio habitable de la vivienda mediante obras de nueva construcción cuenten con la preceptiva licencia municipal, y las viviendas resultantes tras la realización de las mismas cumplan con las condiciones de habitabilidad.

Esku-hartze horiek, emaitza gisa, gehienez ere 90 m2-ko guztizko azalera erabilgarria edo eraiki ziren unean etxebizitza horiek izan zuten babes ofizialeko erregimenak ezarritako gehieneko azalera ematea exijituko da, ondoko kasuetan izan ezik:

Se exigirá que den como resultado una superficie útil total de la vivienda que no exceda de 90 m2, o de la superficie máxima establecida en el régimen de protección oficial al que se acogieron las viviendas en el momento de su construcción, a excepción de:

– landa-areako eraikuntza tradizionalari erantzuten dion eraikuntza-tipologia duten eraikinen kasuan.

– edificios sitos en el medio rural cuya tipología constructiva responda a la edificación tradicional.

– nekazaritza-izaera edo landa-izaera izan duten edo gremioei lotutako herri-arkitekturako tipologia duten eraikuntza tradizionaleko eraikinen kasuan.

– edificios de construcción tradicional, cuyo origen haya sido de carácter agrícola o rural o que correspondan a tipologías arquitectónicas populares de carácter gremial.

Terrazak ixteko jarduketak ez dira babes daitezkeen birgaitzeko jarduketatzat hartuko.

El cerramiento de terrazas no se considerará actuación protegible de rehabilitación.

3.– Halaber, birgaitzeko jarduketa babestuen multzoak jarduketa bakoitzari dagokionez Dekretu honek xedatzen duena eta, hala badagokio, Birgaitze Plan Berezian eta indarrean dagoen legeria aplikagarrian erabakitakoa bete beharko du. Kasu guztietan beharrezkoa izango da obretarako dagokion udal-baimena lortzea.

3.– Asimismo, el conjunto de las actuaciones protegidas de rehabilitación deberá verificar las especificaciones que para cada actuación recoja el presente Decreto y lo estipulado, en su caso en el Plan Especial de Rehabilitación y en la normativa aplicable vigente. En todos los casos, deberán contar con la correspondiente licencia municipal de obras.

8. artikulua.– Birgaitzeko jarduketa babestuen titularrak.

Artículo 8.– Titulares de las actuaciones protegidas de rehabilitación.

1.– Birgaitzeko jarduketa babestuak birgaitu beharreko higiezinen jabe, errentari edo gozamendun diren edo horien inguruko beste edozein gozamen-titulu duten pertsona fisiko edo juridikoek, pribatu nahiz publikoek, egin ahal izango dituzte. Horiek birgaitzearen titular bihurtuko dira izapideei eta arau honetan ezarritako finantzaketa kualifikatua eskuratzeko aukerari dagokienez.

1.– Las actuaciones protegidas de rehabilitación podrán ser realizadas por personas físicas o jurídicas, privadas o públicas, que ostenten la condición de propietario, arrendatario, usufructuario, o cualquier otro título de disfrute sobre los bienes inmuebles a rehabilitar, constituyéndose, a los efectos de tramitación y acceso a la financiación cualificada establecida en esta norma, en titulares de la rehabilitación.

Elementu komunetan egin beharreko esku-hartzeak direnean, laguntzen izapideak Jabeen Erkidegoaren ordezkariak egin beharko ditu, Jabetza Horizontalari buruzko Legeak ezarritako baldintzetan.

Cuando se trate de intervenciones en elementos comunes la tramitación de las ayudas deberá efectuarse por quien representante a la Comunidad de Propietarios en los términos establecidos por la Ley sobre Propiedad Horizontal.

2.– Birgaitzeko jarduketetako titularra jabea ez denean, ezinbestekoa izango da jabearen baimena eta birgaitzeko obren kostuen ordainketaren inguruko erabakia aurkeztea.

2.– En aquellas actuaciones de rehabilitación cuyo titular no sea el propietario, será precisa la presentación de la autorización de la persona propietaria, así como el acuerdo sobre quién costeará las obras de rehabilitación.

II. KAPITULUA
BIRGAITZE INTEGRATUKO AREEN ETA AREA DEGRADATUEN ERREGIMEN JURIDIKOA
CAPÍTULO II
RÉGIMEN JURÍDICO DE LAS ÁREAS DE REHABILITACIÓN INTEGRADA Y ÁREAS DEGRADADAS

9. artikulua.– Birgaitze integratuko areen definizioa.

Artículo 9.– Definición de las Áreas de Rehabilitación Integrada.

1.– Birgaitze integratuko areatzat jo ahal izango ditugu beren ezaugarri arkitektoniko edo hirigintzakoen balio nabarmena edo ondare urbanizatu edo eraikiaren degradazio-egoera direla eta babestera, zaintzera edo hobetzera bideratutako administrazioaren ekintza bereziak behar dituzten hiri- edo landa-multzoak.

1.– Podrán ser declaradas Áreas de Rehabilitación Integrada aquellos conjuntos urbanos o rurales que por el notorio valor de sus caracteres arquitectónicos o urbanísticos así como por las condiciones de degradación de su patrimonio urbanizado y edificado deban ser sometidos a una acción especial de la Administración tendente a su protección, conservación o mejora.

2.– Era berean, birgaitze integratuko area deklaratu ahal izango dira beren ezaugarri arkitektoniko eta hirigintzakoak balio nabarmenekoak ez izan arren ondare urbanizatu eta eraikiaren degradazio-egoera dela eta hala eskatzen duten orain gutxi sortutako egoitzarako hiri-multzoak, area degradatutzat jo daitezkeenak.

2.– Igualmente podrán ser declaradas Áreas de Rehabilitación Integrada los conjuntos urbanos residenciales de reciente creación en los que, aun no siendo de notorio valor sus caracteres arquitectónicos o urbanísticos, así lo aconseje el estado de degradación de su patrimonio urbanizado o edificado, que pudieran tener la consideración de Área Degradada.

Dekretu honen ondorioetarako area degradatutzat hartuko dira ekonomia, gizarte, hirigintza eta arkitekturaren alderdiei dagokienez ondorengo degradazio-egoeran daudenak:

A los efectos de este Decreto se entiende por Área Degradada aquella en la que se dan el conjunto de las siguientes condiciones de degradación económico-social y urbanístico-arquitectónicas:

a) Areako biztanleen errenta-mailek Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion Lurralde Historikoaren batez besteko errentaren %80tik beherakoak izan beharko dute. Paragrafo honen hurrengo letretan ezarritako portzentajeen %30tik gorako arkitektura edo hirigintza degradazioa dagoen kasuetan, portzentajea %85era igoko da.

a) Los niveles de renta de la población del Área habrán de ser inferiores al 80% de la renta media del Territorio Histórico correspondiente de la Comunidad Autónoma del País Vasco. En aquellos casos en los que exista degradación arquitectónica y/o urbanística superior al 30% de los porcentajes establecidos en las siguientes letras de este párrafo, el porcentaje se elevará al 85%.

b) Areako biztanleriaren langabezia-mailak Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino handiagoa izatea.

b) La tasa de paro de la población del Área ha de ser superior a la media de la tasa de paro de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Berriz urbanizatzeko obren zenbatekoak urbanizazioaren balioaren %40 gainditzea.

c) El importe de las obras de reurbanización habrá de superar el 40% del valor de la urbanización.

d) Egiturari eta eraikuntzari dagokienez egoki izateko eta Dekretu honetako IV. eranskinean ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzeko birgaitzeko obren zenbatekoak eraikuntzaren balioaren %25 gainditzea, lurraren balioa kenduta.

d) El importe de las obras de rehabilitación de la edificación al objeto de que se encuentre adecuada estructural y constructivamente, y reúna las condiciones mínimas de habitabilidad establecidas en el Anexo IV del presente Decreto, ha de superar el 25% del valor de la edificación excluido el valor del terreno.

3.– Multzoak eraikuntza bakarreko eraikuntza-unitatea, eraikuntza-konplexua duen eraikuntza-unitate bat edo batzuk edo hiri- edo landa-area zabalagoa barne har ditzake.

3.– El conjunto puede comprender una unidad edificatoria con una única construcción, una o varias unidades edificatorias con un complejo de construcciones, o un área urbana o rural más extensa.

4.– Multzoa eraikuntza bakarrekoa denean, ezinbesteko baldintza izango da birgaitze integratuko area gisa deklaratzeko kalifikatutako ondasun kulturala izatea, indarrean dagoen legeriaren arabera.

4.– Cuando el conjunto suponga una única construcción, será condición indispensable para su declaración como Área de Rehabilitación Integrada que sea un bien cultural calificado o inventariado, de acuerdo con la legislación vigente.

5.– Multzo bati birgaitze integratuko area gisa hasiera emateko edo halakotzat deklaratzeko ezinbesteko baldintza izango da edozein kasutan area hori mugatzen duen perimetroan dauden lurrak hiri-lurzoru gisa edo landaguneko lurzoru ez-urbanizagarri gisa sailkatzea hirigintza-plangintzak.

5.– Para que un conjunto pueda ser incoado o declarado Área de Rehabilitación Integrada será condición indispensable en cualquier caso que los terrenos que se comprendan en el perímetro que lo delimite estén clasificados por el Planeamiento urbanístico como suelo urbano o como suelo no urbanizable de núcleo rural.

6.– Multzoak eraikuntza bakarreko eraikuntza-unitatea edo eraikuntza-konplexua duen eraikuntza-unitate bat edo batzuk hartzen dituenean barne, izaera isolatuko hiri-lurzoru gisa sailkatuko da.

6.– Cuando el conjunto comprenda una unidad edificatoria con una única construcción o una o varias unidades edificatorias con un complejo de construcciones, se clasificará como ámbito de suelo urbano de carácter aislado.

7.– Hala ere, "Area Degradatu" kontzeptua lurzoru ez-urbanizagarrian eta degradazio-egoeran dauden kultur intereseko landaguneen kasuetara zabaldu ahal izango da.

7.– No obstante, cabrá la ampliación del concepto de Área Degradada a supuestos de núcleos rurales de interés cultural, en suelo no urbanizable, en situación de degradación

10. artikulua.– Birgaitze-plan bereziak.

Artículo 10.– Planes Especiales de Rehabilitación.

1.– Birgaitze integratuko area deklaratutako multzoetako administrazioaren ekintza bereziak bertako hiri-ehuna babestea, zaintzea, zaharberritzea eta hobetzea, baita bertako perimetroan barne hartutako ondareari balioa ematea eta horren erabilera egokitzea ere, ondorio izango duten birgaitzeko jarduketak barne hartuko ditu. Jarduketa horien bidez lortuko dugu dagoen biztanleriari eustea, horien bizi-baldintzak eta batez ere etxebizitzaren kalitatea hobetzea eta ekipamendu komunitarioak eta aurrez adierazitako helburuekin bat datozen ekonomia-jarduerak sustatzea.

1.– La acción especial de la Administración en los conjuntos declarados Áreas de Rehabilitación Integrada comprenderá las actuaciones de rehabilitación protegida que supongan la protección, conservación, restauración y mejora de su tejido urbano, así como la puesta en valor y más adecuada utilización del patrimonio urbanizado y edificado contenido en su perímetro, de manera que se consiga el mantenimiento de la población existente, la mejora de sus condiciones de vida y en especial la calidad de la vivienda, y la potenciación de los equipamientos comunitarios y de las actividades económicas compatibles con los objetivos anteriormente indicados.

2.– Birgaitze integratuko areetan administrazio orokorrak egingo dituen birgaitzeko jarduketak zehazteko plangintza-figurak Birgaitze-plan bereziak izango dira.

2.– La figura de planeamiento a través de la cual se concretarán las actuaciones de rehabilitación de la Administración General en las Áreas de Rehabilitación Integrada serán los Planes Especiales de Rehabilitación.

3.– Birgaitze-plan bereziak indarrean dagoen lurzoruaren erregimenari eta hiri-antolamenduari buruzko araudian definitutako plan berezi batzuk dira. Horiek lege horretan eta hori garatzen duten erregelamenduetan edo ordezten duen araudian plan berezietarako ezarritakoaren menpekoak izango dira, baita berariaz Dekretu honetan adierazitakoari atxikitakoak ere.

3.– Los Planes Especiales de Rehabilitación son una clase de los Planes Especiales definidos en la normativa vigente sobre régimen del suelo y ordenación urbana, estando sujetos a lo establecido para los Planes Especiales en dicha Ley y en los Reglamentos que la desarrollan o a la normativa que les sustituya, así como a lo indicado específicamente en el presente Decreto.

4.– Birgaitze-plan bereziak hiri-antolamendurako tresna xehekatuak dira, birgaitze integratuko area gisa deklaratzeko espedienteari hasiera eman zaion hiri-lurzoruko areetako plan orokorretako edo arau subsidiarioetako kalifikazio globaleko zehaztasunak garatzea helburu dutenak.

4.– Los Planes Especiales de Rehabilitación son instrumentos pormenorizados de ordenación urbana para el desarrollo de las determinaciones de la calificación global de los Planes Generales o de las Normas Subsidiarias en las áreas de suelo urbano en las que se haya incoado un expediente de declaración de Área de Rehabilitación Integrada.

5.– Garatzen dituzten arau edo planen kalifikazioaren zehaztasunak errespetatzea alde batera utzita, birgaitze-plan bereziek beren zehaztasunen artean hartu beharko dituzte barne artikulu honetako lehen pasartean adierazitako administrazioaren ekintza berezia osatzen duten neurriak planifikatzea ahalbidetuko dutenak.

5.– Con independencia del respeto de las determinaciones de calificación global de los Planes o Normas que desarrollen, los Planes Especiales de Rehabilitación deberán contener entre sus determinaciones aquéllas que permitan planificar las medidas constitutivas de la acción especial de la Administración indicada en el párrafo primero de este artículo.

6.– Ezin izango da birgaitze-plan berezirik formulatu, horien izapideak egin edo onartu aldi berean edo aurrez onartzen ez badira horiek oinarri dituzten plan orokorrak edo arau subsidiarioak.

6.– No se podrán formular, tramitar y aprobar Planes Especiales de Rehabilitación, sin la previa o simultánea aprobación de los Planes Generales o de las Normas Subsidiarias que les sirvan de cobertura.

11. artikulua.– Birgaitze integratuko area deklaratzeko espedienteari hasiera ematea.

Artículo 11.– Incoación del expediente de declaración de Área de Rehabilitación Integrada.

1.– Hiri- edo landa-multzo bat birgaitze integratuko area deklaratzeko espedienteari hasiera Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez emango zaio, horren eragina izango duen tokiko korporazioaren edo korporazioen eskaeraren ondoren.

1.– La incoación del expediente de declaración de un conjunto urbano o rural como Área de Rehabilitación Integrada se realizará a través de Orden del Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales a petición de la Corporación o Corporaciones Locales afectadas.

2.– Hasiera emateko udalaren eskaerarekin batera aurkeztuko dira mugaketa, deskribatzeko eta justifikatzeko memoria eta areako gizarte eta hirigintza alderdien azterketa.

2.– La petición municipal de incoación deberá ir acompañada de una delimitación, una Memoria descriptivo-justificativa y un Estudio socio-urbanístico del Área.

3.– Multzo bat birgaitze integratuko area deklaratzeko espedienteari hasiera emateko aginduak honakoak izango ditu eranskin gisa: hasiera ematea deskribatzeko eta justifikatzeko memoria, hasierako mugaketa eta areako gizarte eta hirigintza alderdien azterketa, baita birgaitze-plan berezia formulatzeko, horren izapideak egiteko eta onartzeko epeak ere.

3.– La Orden de incoación del expediente de declaración de un conjunto como Área de Rehabilitación Integrada, deberá contener como Anexos, una Memoria descriptivo-justificativa de la incoación, una primera delimitación y un estudio socio-urbanístico del Área, así como, los plazos para la formulación, tramitación y aprobación del Plan Especial de Rehabilitación.

4.– Udalek birgaitze-plan bereziei hasierako onarpena emateko ezarri ahal izango den gutxieneko epea bederatzi hilabetekoa izango da. Hamabi hilabeteko epea izango da, berriz, behin-behinekorako, biak ere hasiera emateko agindua argitaratzen denetik hasita.

4.– El plazo mínimo que se podrá fijar para la aprobación inicial por los Ayuntamientos de los Planes Especiales de Rehabilitación será de nueve meses, y de doce para la provisional, contados ambos desde la publicación de la Orden de incoación.

5.– Hasiera emateko agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta horren eragina izango duen lurralde historikoko edo lurralde historikoetako aldizkarietan argitaratuko da.

5.– La Orden de incoación se publicará en el Boletín Oficial de País Vasco y en el del Territorio o Territorios Históricos afectados.

6.– Birgaitze integratuko area deklaratzeko espedienteari hasiera emateko prozeduretan, eskaera aurkeztu eta hiru hilabeteko epean berariazko erabakirik ematen ez bada, onartutako moduan ulertuko da.

6.– Tendrá efectos estimatorios la falta de resolución expresa en los procedimientos para la incoación del expediente de declaración de Área de Rehabilitación Integrada, transcurridos tres meses desde la presentación de la correspondiente solicitud.

12. artikulua.– Birgaitze-plan bereziak formulatzeko, horien izapideak egiteko eta onartzeko prozedura.

Artículo 12.– Procedimiento para la formulación, tramitación y aprobación de los Planes Especiales de Rehabilitación.

1.– Multzo bat birgaitze integratuko area deklaratzeko espedienteari hasiera eman ondoren, dagozkien birgaitze-plan bereziak formulatu ahal izango dituzte horien eragina izango duten tokiko korporazioek.

1.– Una vez incoado el expediente de declaración de un conjunto como Área de Rehabilitación Integrada, podrán ser formulados los correspondientes Planes Especiales de Rehabilitación por las Corporaciones Locales afectadas.

2.– Horien eragina izango duen tokiko korporazioaren edo korporazioen baimenaren ostean eta aurreko paragrafoan adierazitako izapideak egin ondoren, birgaitzeko hirigintza-sozietateek birgaitze-plan bereziak formulatu ahal izango dituzte. Indarrean dagoen lurzoruaren erregimenari eta hiri-antolamenduari buruzko araudian xedatutakoaren arabera, hirigintza-antolamenduari dagokionez horiek organo eskumenduntzat hartuz.

2.– Previa autorización de la Corporación o Corporaciones Locales afectadas y cumplido el trámite indicado en el párrafo anterior, las Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación podrán formular los Planes Especiales de Rehabilitación, considerándose a los efectos de la normativa vigente sobre régimen del suelo y ordenación urbana, como órganos competentes en el orden urbanístico.

3.– Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak birgaitze-plan bereziei buruzko derrigorrezko txostena egingo du behin betiko onartu baino lehen. Birgaitze-plan bereziek kalifikatutako edo inbentarioan jasotako monumentu-multzoetan eragiten dutenean, aipatutako txosten hori uztailaren 3ko 7/1990 Legean, Euskal Kultur Ondareari buruzkoan, xedatutakoari lotuko zaio.

3.– Los Planes Especiales de Rehabilitación serán sometidos a informe preceptivo del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco antes de su aprobación definitiva. Cuando los Planes Especiales de Rehabilitación afecten a Conjuntos Monumentales calificados o inventariados el citado informe será vinculante en los términos establecidos en la Ley 7/1990, de 3 de julio de Patrimonio Cultural Vasco.

4.– Halaber, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak birgaitze-plan bereziei buruzko derrigorrezko txostena egingo du, behin betiko onartu baino lehen. Edonola ere, eta ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuen finantziazioari dagokionez, sailak birgaitze-plan bereziak berariaz hartu beharko ditu bere gain.

4.– Asimismo los Planes Especiales de Rehabilitación serán sometidos a informe preceptivo del Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales del Gobierno Vasco antes de su aprobación definitiva. En cualquier caso, y a efectos de la financiación de las actuaciones protegidas de rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado, los Planes Especiales de rehabilitación, deberán ser asumidos expresamente por dicho Departamento.

5.– Birgaitze-plan berezien izapideak egiteko eta horiek onartzeko prozedura barne-erreformako plan berezietarako adierazitako arauetara egokituko da, Dekretu honetako artikulu honetan eta aurrekoan adierazitakotik eratorritako zehaztasunak aintzat hartuz.

5.– El procedimiento para la tramitación y aprobación de los Planes Especiales de Rehabilitación se ajustará a las reglas indicadas para los Planes Especiales de Reforma Interior, con las precisiones que se deriven de lo indicado en éste y en el anterior artículo del presente Decreto.

6.– Babes ofizialeko etxebizitzen diseinuari buruzko Ordenantzak dagokion Birgaitze Plan Bereziko zehaztapenen mendekoak izango dira eta, beraz, azken hauek izango dute lehentasuna kontraesanik baldin badago.

6.– Las Ordenanzas de diseño de viviendas de protección oficial serán subsidiarias respecto a las determinaciones del correspondiente Plan Especial de Rehabilitación, de forma que deberán prevalecer estas últimas en caso de contradicción.

13. artikulua.– Birgaitze-plan berezien kalifikazio xehekatuaren zehaztasunak.

Artículo 13.– Determinaciones de la calificación pormenorizada de los Planes Especiales de rehabilitación

1.– Birgaitze-plan bereziek, besteak beste eta gutxienez, kalifikazio xehekatuaren berezko zehaztasun hauek barne hartuko dituzte:

1.– Los Planes Especiales de Rehabilitación contendrán, entre otras y como mínimo, las siguientes determinaciones propias de la calificación pormenorizada:

a) Birgaitze integratuko arearen eremua osatzen duten lurren perimetroaren mugaketa eta, ondorioz, plan bereziarena.

a) Delimitación del perímetro de los terrenos que constituyen el ámbito del Área de Rehabilitación Integrada y en consecuencia del Plan Especial.

b) Tokian tokiko espazio libreen sistemaren osagai izango diren parke eta lorategi publikoetara bideratutako espazio libreen eta berdeguneen trazadura. Horietan egin ahal izango diren eraikuntzak eta instalazioak arautuz.

b) Trazado de los espacios libres y zonas verdes destinados a parques y jardines públicos integrantes del sistema local de espacios libres, con regulación de las edificaciones e instalaciones que se permitan en ellos.

c) Lehen mailako ekipamendu komunitarioen toki-sistemako lurren mugaketa. Ekipamendu horietan ondorengo arloetako zerbitzu publikoak eskainiko dira: irakaskuntza, kultura, elkarteak, sorospena, jolasa, ikuskizunak, osasuna, merkataritza, erlijioa, kirola, administrazioa eta antzeko helburua duten beste hainbat.

c) Delimitación de los terrenos del sistema local de equipamiento comunitario primario compuesto por los establecimientos para prestar servicios públicos de carácter docente, cultural, asociativo, asistencial, recreativo, de espectáculos, sanitarios, comercial, religioso, deportivo, administrativo y otros de finalidad análoga.

d) Garraio eta komunikazioen tokian tokiko sistemaren trazadura eta ezaugarriak, ibilgailuen eta oinezkoen bideak eta aparkaleku publikoak barne. Horiek guztiz zehazteko beharrezko lerrokatzeak eta sestrak adieraziko dira, baita sistema orokorrekin edo, hala badagokio, hiriko gainerako trazadurekin ondo lotzeko beharrezkoak direnak ere.

d) Trazado y características del sistema local de transporte y comunicaciones, comprendiendo las vías de tráfico rodado y peatonal y los aparcamientos públicos, con señalamiento de las alineaciones y rasantes precisas para su completa definición, incluso aquéllas que sean necesarias para su correcto enlace con los sistemas generales o con el resto de los trazados urbanos, en su caso.

e) Parke eta lorategi publikoetara, ibilgailuen eta oinezkoen bideetara eta aparkaleku publikoetara bideratutako espazio libreen eta berdeguneen trazadura, baita sistema orokorren izaera duten lehen mailako ekipamendu komunitarioetarako lurren mugaketa ere, tokiko sistemei dagokienez aurreko idatz-zatian adierazitako zehaztasun-mailarekin definitutakoa.

e) Trazado de los espacios libres y zonas verdes, destinados a parques y jardines públicos, vías de tráfico rodado y peatonal y aparcamientos públicos, así como delimitación de los terrenos para equipamiento comunitario primario que posean el carácter de sistemas generales, definido con el nivel de precisión indicado en el apartado anterior para los sistemas locales.

f) Hala dagokionean, eraikuntza-lerroa eta errepide bazterretako hesien ezaugarriak eta kokagunea finkatzea.

f) En su caso, fijación de la línea de edificación y características y situación de los cierres en los bordes de las carreteras.

g) Irabazi-asmoko ustiapenerako azaleren mugaketa, tokian tokiko sistemetarako eta sistema orokorretarako izendatu direnak kanpoan utziz.

g) Delimitación de las superficies con aprovechamiento lucrativo, con exclusión de aquéllas destinadas a sistemas locales y a sistemas generales.

h) Areako eraikuntza-unitate guztien mugaketa eta banan-banako izendapena, berori osatzen duten lur-zatia eta eraikuntza edo eraikuntzak zehaztuz, bai tokian tokiko sistemetakoak eta sistema orokorrekoak, bai irabazi-asmoko ustiapenerako azaleretakoak ere.

h) Delimitación e individualización de todas las unidades edificatorias del Área, con especificación de la parcela y la o las construcciones que la componen, tanto de los sistemas generales y locales como de las superficies con aprovechamiento lucrativo.

i) Handitzeko, ordezkatzeko edo oin berriko eraikuntzako esku-hartzeak egitea ahalbidetzen duten eraikinen kasuan, trazaduraren ordenantzaren, grafiko eta idatziaren, bidezko berariazko arautze zehatza. Ondorengo alderdiak zehaztuko ditu: eraikin edo instalazioaren mota, kokalekua, solairu-kopurua, solairu bakoitzaren altuera libreak, erlaitzaren lerroa, estalki-mota eta egoki irizten diren eraikinen neurriari, itxurari, fatxaden osaketari eta eraikuntzen eta eraikuntza-unitateetako espazio libreen akaberari buruzko gainerako ezaugarri guztiak.

i) En las unidades edificatorias en las que se permitan intervenciones constructivas de ampliación, sustitución o de nueva planta, regulación específica y detallada a través de la ordenanza de trazado, gráfica y escrita, que precise los siguientes extremos: tipo de la edificación o instalación, situación, número de plantas, alturas libres de las diversas plantas, línea de cornisa, tipo de cubierta, y cuantas otras condiciones relativas a la dimensión, forma, composición de fachadas y acabado de las construcciones y los espacios libres de las unidades edificatorias que se estime preciso concretar.

j) Areako eraikuntza-unitateetan ahalbidetzen den eraikuntzako esku-hartzea edo esku-hartzeak finkatzea, ordenantza grafiko eta idatzien bidez, aurreko idatz-zatian aipatutako zehaztasun-mailaren arabera.

j) Fijación de la o las intervenciones constructivas permitidas en las unidades edificatorias del Área, a través de la ordenanza gráfica y escrita con el nivel de precisión indicado en el apartado anterior.

k) Dekretu honetako I. Eranskinean aipatutakoaren arabera planak birgaitzeko esku-hartzetzat hartzen dituen ordezkatzeko eta oin berriko esku-hartzeak azaltzea.

k) Indicación de las intervenciones de sustitución y nueva planta a las que el Plan otorga el carácter de intervenciones de rehabilitación en función de lo indicado en el Anexo I de este Decreto.

l) Guztiz eta neurri batean erraustu behar diren eraikuntzak azaltzea, plan bereziaren helburuekin bateraezinak direlako, aurreko idatz-zatietan aipatutako tokian tokiko sistemak edo sistema orokorrak gauzatu ahal izateko erraustu behar direnak alde batera utzita.

l) Indicación de aquellas construcciones que deban ser demolidas, total o parcialmente, con independencia de las que deban serlo para posibilitar la realización de los sistemas generales o locales indicados en los apartados anteriores por ser incompatibles con los objetivos del Plan Especial.

m) Beren ezaugarriak direla-eta, lehen mailako ekipamendu komunitarioei atxikita geratu behar duten eraikuntzak aipatzea, hala dagokionean.

m) Señalamiento, en su caso, de las construcciones existentes que por sus características deban quedar afectas a equipamientos comunitarios primarios.

n) Urbanizatzeko esku-hartzeak, ezaugarri teknikoak eta urbanizazio-elementuen eta hiri-altzarien trazadura zehaztuz eta, Dekretu honetako I. eranskinean aipatutakoaren arabera, planak birgaitzeko esku-hartzetzat hartzen dituenak adieraziz. Behar adina zehaztu eta mugatuko dira horiek egiteko gastuen ebaluazio ekonomikoa egin ahal izateko.

n) Intervenciones urbanizadoras con precisión de las características técnicas y trazado de los elementos de urbanización y mobiliario urbano, con indicación de aquéllas a las que el Plan otorga el carácter de intervenciones de rehabilitación en función de lo indicado en el Anexo I de este Decreto, definidas con el nivel de precisión suficiente para permitir la evaluación económica de los costes de su realización.

o) Eraikuntza-unitateak erabiltzeko ordenantza, areako lurretan, urbanizazioetan eta eraikuntzetan egin ahal izango diren erabilera berriak zehaztean oinarritutakoa. Horiek eraikuntza-unitateka adieraziko dira eta eraikinetako solairuetako bakoitzaren erabilera zehaztuko da.

o) Ordenanza de uso de las unidades edificatorias consistente en la asignación pormenorizada de los usos de nueva implantación permitidos a los terrenos, urbanizaciones y construcciones del Área, individualizándolos por unidades edificatorias, especificando en los edificios los usos en cada una de las plantas.

p) Eraikuntza-unitate bakoitzerako, plan berezia indarrean jarri aurretik zeuden erabileren, ezarpen berrikoetan barne hartzen ez direnen, arautze berezi bat, artikulu honetako hurrengo idatz-zatietan aipatutakoari jarraiki. Hori ere erabilera-ordenantzaren zati izango da.

p) Regulación, para cada unidad edificatoria, mediante un régimen especial de los usos anteriores a la entrada en vigor del Plan Especial no comprendidos entre los de nueva implantación, de acuerdo con lo indicado en los párrafos siguientes de este artículo, la cual constituirá igualmente parte de la Ordenanza de uso.

q) Birgaitze-arean baimentzen diren jardueren katalogoa.

q) Catálogo de actividades permitidas en el Área de Rehabilitación.

r) Partzelazio-ordenantza, orain dagoen partzelazioari dagoenean eutsi behar dioten eraikuntza-unitateak eta alda daitezkeen eraikuntza-unitateak aipatuko dituena. Horiez gain, lur-zatien itxurari, neurriei eta beste hainbat ezaugarriri buruzko baldintzak aipatuko dira.

r) Ordenanza de parcelación, con indicación de aquellas unidades edificatorias en las que se debe mantener la parcelación existente y de aquellas otras que pueden modificarse, con indicación de las condiciones relativas a la forma, dimensión y restantes características de las parcelas.

s) Areako lurrek, urbanizazioek eta eraikuntzek bete behar dituzten segurtasun, osasungarritasun eta apainketaren inguruko ordenantzak.

s) Ordenanzas de seguridad, salubridad y ornato que deban cumplir los terrenos, urbanizaciones y construcciones del Área.

Eraikuntza-unitateen laburpen-fitxa bana egingo da, gutxienez i), j), k), l), m), n), o), p), r) eta s) idatz-zatietako zehaztasun grafikoak eta idatziak bilduz.

De cada unidad edificatoria se realizará una ficha resumen conteniendo como mínimo las determinaciones gráficas y escritas de los apartados i), j), k), l), m), n), o), p), r) y s).

2.– Eraikuntza-unitate bakoitzean baimentzen den eraikuntzako esku-hartzea edo esku-hartzeak finkatzeko, Dekretu honetako I. eranskinean zehaztutako esku-hartzeen motaren bat edo beste hartu beharko da. Hala ere, eraikuntza-unitate bakoitzerako beharrezko irizten diren berariazko baldintzak barne hartu ahal izango dira eraikuntza-unitate bakoitzaren ordenantzan. Gainera, esku-hartze mota bat egiteko aukera, aldi berean beste bat egitearen menpekoa edo berarekin batera eraikuntza-unitatea osatzen duten eraikuntzak eta eraiki gabeko lurrek erabilera jakin bat edo beste izatearen menpekoa izan liteke.

2.– La fijación de la o las intervenciones constructivas permitidas en cada una de las unidades edificatorias se deberá realizar adoptando alguno o algunos de los tipos de intervención definidos en el Anexo I de este Decreto, pudiendo sin embargo introducir en la ordenanza propia de cada unidad edificatoria las condiciones específicas que se estime necesario precisar para cada una de ellas, e incluso condicionando la posibilidad de realizar un tipo de intervención a la realización simultánea de otro o a la sujeción de la construcción y los terrenos no edificados que formen con ella la unidad edificatoria a un uso o usos determinados.

3.– Edozein eraikuntza-unitateren trazaduraren ordenantza, artikulu honetako lehenengo idatz-zatiaren i) paragrafoan jasotako alderdien arabera ulertutakoa, desberdina izan daiteke baimendu daitezkeen eraikuntzako esku-hartze bakoitzerako. Hori dela eta, kasuan kasu zehaztu beharko da eta ez da onartuko hirigintzako parametro orokorretan oinarritzen diren eraikuntza-multzoetako ordenantza orokorrik.

3.– La ordenanza de trazado de una unidad edificatoria, entendiendo como tal los extremos contenidos en el apartado i) del párrafo primero de este artículo, podrá ser diferente para cada una de las diversas intervenciones constructivas que se permitan, debiendo ser individualizada para cada una de ellas, no admitiéndose las ordenanzas genéricas para conjuntos de construcciones que se basen en parámetros urbanísticos generales.

4.– Birgaitze-plan berezia onartu aurretik ezarritako erabilerak edo jarduerak, beren kalifikazioaren arabera ezarpen berriko erabilera baimendu gisa zehaztutakoen artean barne hartzen ez badira, antolamenduaren kanpoko erabilera gisa edo erabilera toleratu gisa kalifikatuko dira gainerako kasuetan.

4.– Los usos o actividades implantados con anterioridad a la aprobación de un Plan Especial de Rehabilitación que no se encuentren comprendidos entre los definidos por su calificación como usos permitidos de nueva implantación, serán calificados como usos fuera de ordenación o como usos tolerados, en los demás casos.

5.– Ezarritako erabilera edo jardueraren bat antolamendutik kanpoko erabilera gisa kalifikatzeak esan nahi du, erabilera edo jarduera horrek bere horretan dirauen artean, bertako eraikinak eta instalazioak indarrean dagoen lurzoruaren erregimenari eta hiri-antolamenduari buruzko araudian aipatutako muga eta baldintzen menpeko izango direla.

5. La calificación de un uso o actividad ya implantada como fuera de ordenación, supondrá que sus edificios e instalaciones quedan sometidos, en tanto permanezca el uso o actividad, a las limitaciones y condiciones indicadas en la normativa vigente sobre régimen del suelo y ordenación urbana.

6.– Erabilera edo jardueraren bat erabilera toleratu gisa kalifikatzeak esan nahi du bertako eraikin eta instalazioetan egin ahal izango diren eraikuntzako esku-hartzeak arautu egin behar direla, hala badagokio, erabilera hori epe zehatz batean bertan behera uzteko baldintzapean.

6.– La calificación de un uso o actividad como uso tolerado, supondrá la regulación de las intervenciones constructivas posibles a realizar en sus edificios e instalaciones, condicionándolas, en su caso, a la supresión del uso en un plazo determinado.

7.– Eraikuntza-unitatetzat joko da eraikuntza batek edo gehiagok eta horiekin batera erregistroko unitate bat osatzen duen lur-zatiak osatzen duten multzoa. Hori dela eta, intereseko unitate morfologikoa osatzen dutenez, ezin dira banan-banan besterendu eta bere horretan eutsi beharko zaie eraikuntza bakar hori edo horiek errausten diren arte.

7.– Se entiende por unidad edificatoria al conjunto formado por una o varias construcciones y la parcela que forma con ellas una unidad registral, de manera que por constituir una unidad morfológica de interés no pueden enajenarse independientemente, debiendo mantenerse en tanto en cuanto no sea demolida la o las construcciones.

8.– Tokian tokiko sistema gisa ulertuko dira erabilera edo zerbitzu publiko bati atxikitako lur-azalerak, urbanizazioko elementuak, eraikinak, instalazioak eta erabilera publikorako beste eraikuntzak, birgaitze-plan berezian horrela zehaztuta daudenean eta komunitatearen premiak betetzea eta zerbitzu publikoak eskaintzea helburu dutenean, betiere premia eta zerbitzu horiek birgaitze integratuko arean barne hartzen den lurraldearen zatiko biztanleei dagozkienak direnean.

8.– Son sistemas locales, las superficies de terreno, elementos de urbanización, edificios, instalaciones y demás construcciones de dominio público afectados a un uso o servicio público, definidos como tales por el Plan Especial de Rehabilitación con el fin de satisfacer las exigencias comunitarias, y de posibilitar la prestación de los servicios públicos siempre y cuando aquéllas y éstos se refieran principalmente a la población correspondiente a la parte del territorio comprensiva del Área de Rehabilitación Integrada.

9.– Artikulu honetako lehenengo idatz-zatiko a), b), c), d), e), f), g), h), i), j), k), l), m), n), r) eta s) paragrafoetan zehazten diren plan berezien agiri grafikoak 1:500 eskalan egingo dira, baina hobeto 1:250 eskalan egiten badira.

9.– La documentación gráfica de los Planes Especiales definidora de los apartados a), b), c), d), e), f), g), h), i), j), k), l), m), n), r) y s) del párrafo primero de este artículo se redactará a escala 1:500 y preferentemente a 1:250.

10.– Baimendutako eraikuntzako eta urbanizazioko esku-hartzeen bidez elementu eraiki edo urbanizaturen bati eusteko beharra eta, hala dagokionean, berreraikitzeko beharra ezartzen zaien unitateen eta urbanizazio-elementuen eta hiri-altzarien fitxen bilduma, behar bezala ordenatutakoa, izango da indarrean dagoen Lurzoruaren Erregimenari eta Hiri Antolamenduari buruzko Legearen 93. artikuluak zehaztutako katalogoa.

10.– La colección, debidamente ordenada, de las fichas de cada una de las unidades y de los elementos de urbanización y mobiliario urbano a los que se les imponga, a través de las intervenciones constructivas o urbanizadoras permitidas, la necesidad de conservar algún elemento construido o urbanizado así como, en su caso, la reedificación, constituirá el catálogo definido en el artículo 93 de la vigente Ley sobre Régimen del Suelo y Ordenación Urbana.

11.– Babesa behar duten aurreko paragrafoan zehaztutako elementuen katalogoak birgaitze-plan bereziaren zati gisa formulatu, izapidetu eta onartuko dira.

11.– Los catálogos de los elementos objeto de protección indicados en el párrafo anterior se formularán, tramitarán y aprobarán formando parte del Plan Especial de Rehabilitación.

14. artikulua.– Kudeaketaren eta ekonomia eta finantza azterketaren inguruko zehaztasunak.

Artículo 14.– Determinaciones de Gestión y del Estudio Económico Financiero.

1.– Plan bereziek, besteak beste, ekonomia eta finantza azterketaren eta horren gauzatzearen kudeaketaren inguruko zehaztasun hauek jasoko dituzte:

1.– Los Planes Especiales contendrán entre otras las siguientes determinaciones propias del Estudio Económico-Financiero y de la gestión de su ejecución:

a) Poligonoak, jarduketa-unitateak eta, hala badagokio, jarduketa isolatuak, edozein kasutan azalera etenek osatutakoak izan daitezkeenak, mugatzea.

a) Delimitación de los polígonos, unidades de ejecución y, en su caso, actuaciones aisladas, las cuales podrán en cualquier caso estar constituidas por superficies discontinuas.

b) Hala badagokio, poligono bakoitzari eta jarduketa-unitate bakoitzari aplika dakiokeen jarduketa-sistema finkatzea.

b) Fijación, en su caso, del sistema de actuación aplicable a cada polígono y unidad de ejecución.

c) Hala badagokio, administrazioaren eta gizabanakoen artean banatzea urbanizazioaren segurtasun, osasungarritasun eta apainketaren inguruko baldintzak betetzeko eta ziurtatzeko betebeharrak.

c) En su caso, la distribución entre la Administración y los particulares, de los deberes de conservar y asegurar las debidas condiciones de seguridad, salubridad y ornato de la urbanización.

d) Urbanizazioko esku-hartzeen ekonomia-ebaluazioa, birgaitzeko esku-hartze gisa zehaztu direnen kostuak banakatuz, poligono, jarduketa-unitate eta jarduketa isolatu bakoitzari dagozkion kostuak izendatuz.

d) Evaluación económica de las intervenciones urbanizadoras con desglose del coste de las que se han definido como intervenciones de rehabilitación, asignando los costes que correspondan a cada polígono, unidad de actuación y actuación aislada.

e) Birgaitzeko esku-hartze gisa definitutako eraikuntzako esku-hartzeen ekonomia-ebaluazioa, aurreko idatz-zatian aipatutako esleipenarekin.

e) Evaluación económica de las intervenciones constructivas que se definan como intervenciones de rehabilitación, con la asignación indicada en el apartado anterior.

f) Poligono eta jarduketa-unitate bakoitzean eraikigarri diren metro koadroen batez besteko ustiapena definitzea, baimendutako erabileren arabera haztatuta.

f) Definición del aprovechamiento medio en metros cuadrados edificables de cada polígono y unidad de actuación, ponderado en función de los usos permitidos.

g) Administrazio publiko bakoitzaren konpromisoak zehaztea, sistema orokorretarako eta tokian tokiko sistemetarako lurzorua erosteko finantziazioari, lehen mailako ekipamendu komunitarioetara bideratutako eraikuntzak eskuratzeari eta, hala badagokio, birgaitzeari eta urbanizatzeko esku-hartzeak egiteari dagokienez.

g) Definición de los compromisos de las diferentes Administraciones Públicas en orden a la financiación de la obtención de suelo para sistemas generales y sistemas locales, a la obtención y en su caso rehabilitación de construcciones destinadas a equipamientos comunitarios primarios y a la realización de intervenciones urbanizadoras.

h) Lurzoruaren eta, hala badagokio, eraikuntzen hirigintza-balioa zehaztea mota guztietako zergei dagokienez, indarrean dagoen legeriaren arabera, plan bereziak ezarritako era guztietako ustiapen eta mugak kontuan izanik.

h) Definición del valor urbanístico del suelo y, en su caso, de las construcciones a efectos de toda clase de tributos, de conformidad con la legislación vigente teniendo en cuenta los aprovechamientos y las limitaciones de todo tipo impuestos por el Plan Especial.

i) Kontribuzio bereziak ezartzeko kontuan izan beharreko irizpideak eta dagokion udal-ordenantza idazteko oinarriak.

i) Criterios a tener en cuenta para la aplicación de contribuciones especiales y bases para la redacción de la Ordenanza Municipal correspondiente.

2.– Eraikuntza-unitateen erabilera-ordenantza definitzeko horietan baimendutako eraikuntzako esku-hartzeak hartuko dira kontuan eta definizio horrek bat etorri beharko du esku-hartze zientifiko eta kontserbatzaileetan horretarako zehaztutako irizpideekin.

2.– La definición de la Ordenanza de uso de las diversas unidades edificatorias se realizará teniendo en cuenta las intervenciones constructivas en ellas permitidas y de acuerdo con los criterios fijados al efecto para las intervenciones científica y conservadora.

3.– Indarrean dagoen lurzoruaren erregimenari eta hiri-antolamenduari buruzko araudiaren arabera eta, hala badagokio, plan bereziaren arabera, jabeek doan laga edo urbanizatu behar ez dituzten poligonoko edo jarduketa-unitateko tokian tokiko sistemak hiri-lurzoruko banakako jarduketa gisa definituko dira eta horiek gauzatzeko desjabetzapen-sistema aplikatuko da.

3.– Los sistemas locales que, en virtud de la normativa vigente sobre régimen del suelo y ordenación urbana y, en su caso, del Plan Especial, no deban ser cedidos y urbanizados gratuitamente por los propietarios incluidos en el polígono o unidad de actuación, se definirán como actuaciones aisladas en suelo urbano y se aplicará el sistema de expropiación para su ejecución.

4.– Lurzoruaren eta, hala badagokio, artikulu honetako lehen paragrafoko h) zehaztapenean jasotako eraikuntzen balorazioa kontuan izango da ondasun higiezinen eta hiri-izaerako lurraren balioa handitzearen gaineko udal-zergen ondorioetarako. Balorazio horren berri eman beharko zaie zerga-administrazioko organo eskumendunei indarrean dagoen lurzoruaren erregimenari eta hiri-antolamenduari buruzko araudian definituta zerga-balioen eta hirigintza-balioen arteko ezinbesteko egokitzapena egiteko.

4.– La valoración del suelo y en su caso de las construcciones indicadas en la determinación h) del párrafo primero de este artículo, se tendrá en cuenta a efectos de los impuestos municipales sobre bienes inmuebles y sobre el incremento de valor de los terrenos de naturaleza urbana y habrá de ser elevada a los Órganos competentes de la Administración tributaria a los efectos de la obligada acomodación entre los valores fiscales y los urbanísticos definida en la normativa vigente sobre régimen del suelo y ordenación urbana.

5.– Plan berezia gauzatzeko ezinbesteko inbertsioei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak bere egindako konpromisoak Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren aurrekontu-partiden edukiaren arabera ulertuko dira kasu guztietan.

5.– La asunción de los compromisos del Gobierno Vasco en orden a las inversiones precisas para la ejecución del Plan Especial, se entenderá, en cualquier caso, de conformidad con el contenido de las partidas presupuestarias de los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma aprobados por el Parlamento Vasco.

6.– Urbanizazioko esku-hartzeen ekonomia-ebaluazioa Zatiko Planetarako lurzoruaren erregimenari eta hiri-antolamenduari buruzko araudian obren eta zerbitzuen ezarpenaren ebaluazioari dagokionez adierazitakoaren arabera egingo da.

6.– La evaluación económica de las intervenciones de urbanización se realizará de acuerdo con lo indicado para la evaluación de la implantación de obras y servicios en la normativa vigente sobre régimen del suelo y ordenación urbana para los Planes Parciales.

15. artikulua.– Jarduketa-programaren zehaztasunak.

Artículo 15.– Determinaciones del Programa de actuación.

1.– Jarduketa-programak, Kudeaketaren eta ekonomia eta finantza azterketaren inguruko zehaztasunak kontuan izanik, udal-inbertsioak Eusko Jaurlaritzaren eta bestelako administrazio publikoen inbertsioekin koordinatzea izango du helburu, baita banakoekin egin beharrekoak koordinatzea ere. Horrezaz gain, antolamendua gauzatzeko epeak eta lehentasunak ezartzea, eraikuntzako nahiz urbanizazioko esku-hartzeak barne hartuz.

1.– El programa de actuación, teniendo en cuenta las determinaciones de Gestión y del Estudio Económico-Financiero, tendrá como finalidad coordinar las inversiones municipales con las del Gobierno Vasco y las de otras Administraciones Públicas, así como con las que deban realizar los particulares y establecer los plazos y las prioridades para la ejecución de la ordenación, comprendiendo tanto las intervenciones constructivas como urbanizadoras.

2.– Ondorio hauek lortzeko, launa urteko bi alditan finkatuko da jarduketa isolatuak egiteko lehentasunen ordena. Bertan adieraziko dira administrazioaren organoek beren gain hartutako finantziazio-konpromisoak betetzeko epeak.

2.– A estos efectos se establecerá, en dos etapas de cuatro años, el orden de prioridades para la ejecución de las actuaciones aisladas con la indicación de los plazos en los que se deberán cumplir los compromisos de financiación de los diferentes órganos de la Administración.

3.– Era berean, gutxi gorabehera bada ere, etxebizitzen bizigarritasun-baldintza egokiak lortu arte eta eraikinak eta etxebizitzak eraikuntza onaren printzipioetara egokitu arte bi laurtekoetako urte bakoitzean birgaitu beharreko etxebizitzen kopurua zehaztuko da. Horrezaz gain, kostuaren balioespena adieraziko da.

3.– Igualmente se definirá, con carácter orientativo, el número de viviendas a rehabilitar hasta alcanzar la adecuación de las condiciones de habitabilidad de las viviendas y la adecuación de los edificios y de las viviendas a los principios de la buena construcción en cada uno de los años de los dos cuatrienios, conteniendo la estimación de su coste.

4.– Poligono edo jarduketa-unitate bakoitzerako honako zehaztasunak finkatuko dira programan:

4.– Para cada polígono o unidad de actuación se definirá en el Programa las siguientes determinaciones:

a) Egin beharreko urbanizazioko proiektuak formulatzeko epea.

a) Plazo para la formulación de los Proyectos de Urbanización precisos.

b) Desjabetzapenerako, birpartzelaziorako eta konpentsaziorako proiektuak formulatzeko epea.

b) Plazo para la formulación de los Proyectos de Expropiación, Reparcelación o Compensación.

c) Urbanizazioko esku-hartzeak gauzatzeko faseak, horietako bakoitzari dagozkionak eta iraupena adieraziz, ezarritako epeen hasierako data aipatzearekin batera.

c) Fases para la ejecución material de las intervenciones urbanizadoras, con indicación de las correspondientes a cada una de ellas y su duración con referencia a la fecha de comienzo de los plazos que se establezcan.

d) Tokian tokiko sistemetarako gordetako lurzorua zerbitzuan jartzea.

d) Puesta en servicio de las reservas de suelo para sistemas locales.

5.– Administrazio publikoek birgaitze-plan berezia gauzatzea finantzatzeko hartutako konpromisoak berariaz beren gain hartu dituztenean bakarrik izango dira lotesleak, aurreko artikuluko seigarren paragrafoan zehaztatutakoa kaltetu gabe.

5.– Los compromisos de las distintas Administraciones Públicas en la financiación de la ejecución del Plan Especial de Rehabilitación, solamente tendrán carácter vinculante cuando hayan sido expresamente asumidos por aquellos, sin perjuicio de lo indicado en el párrafo sexto del artículo anterior.

16. artikulua.– Birgaitze-plan berezien agiriak.

Artículo 16.– Documentación de los Planes Especiales de Rehabilitación.

1.– Birgaitze-plan bereziak honako agiriak izango ditu:

1.– El Plan Especial de Rehabilitación se compondrá de los siguientes documentos:

a) Hirigintzako informazioa bilduko duen gizarte eta hirigintza alderdien azterketa.

a) Estudio socio-urbanístico comprensivo de la información urbanística.

b) Deskribatzeko eta justifikatzeko memoria.

b) Memoria descriptivo-justificativa.

c) Hirigintzako araudia, Antolaketaren planoak izango dituena.

c) Normativa urbanística, que comprenderá como Planos de ordenación.

– Eraikuntza-unitate guztien trazadura, erabilera eta partzelazioa adieraziko dituzten ordenantzak.

Ordenanzas de trazado, uso y parcelación de las diferentes unidades edificatorias.

Honako ordenantzak gutxienez:

Ordenanzas mínimo:

– segurtasun, osasungarritasun eta apainketaren ingurukoak.

– de seguridad, salubridad y ornato.

d) Ekonomia eta finantza alderdien azterketa.

d) Estudio Económico-Financiero.

e) Jarduketa-programa.

e) Programa de actuación.

f) Babestu behar diren ondasunen katalogoa.

f) Catálogo de los bienes objeto de protección.

2.– Aurreko paragrafoan aipatutako agirien edukia Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailaren aginduz garatuko da.

2.– El contenido de los documentos indicados en el párrafo anterior se desarrollará por Orden del Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales.

17. artikulua.– Birgaitze integratuko area deklaratzea.

Artículo 17.– Declaración de Área de Rehabilitación Integrada.

1.– Multzo bat birgaitze integratuko area deklaratzeko baldintzak honakoak izango dira:

1. Serán requisitos para la declaración de un conjunto como Área de Rehabilitación Integrada los siguientes:

a) Dagokion birgaitze-plan bereziaren onarpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokien lurralde historikoetako aldizkarietan argitaratzea.

a) La publicación en el Boletín Oficial del País Vasco y en el del Territorio o Territorios Históricos afectados de la aprobación definitiva del correspondiente Plan Especial de Rehabilitación.

b) Birgaitze-plan bereziak eragindako toki-korporazioek horretarako sortutako birgaitzeko hirigintza-sozietate bat osatzea.

b) La constitución de una Sociedad Urbanística de Rehabilitación creada al efecto por las Corporaciones Locales afectadas por el Plan Especial de Rehabilitación.

2.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak berariaz horrela onartzen duenean, ez da beharrezko baldintza izango birgaitzeko hirigintza-sozietate bat osatzea, multzoren bat birgaitze integratuko area deklaratzeko.

2. Cuando así se admita expresamente por el Consejero del Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales, no será precisa la constitución de una Sociedad Urbanística de Rehabilitación como requisito para la declaración de un conjunto como Área de Rehabilitación Integrada.

3.– Aurrez aipatu diren baldintzak bete eta gero, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak multzo hori birgaitze integratuko area deklaratu ahal izango du.

3. Una vez cumplidos los requisitos indicados anteriormente, el Consejero de, Vivienda y Asuntos Sociales podrá proceder a declarar el conjunto como Área de Rehabilitación Integrada.

18. artikulua.– Birgaitzeko hirigintza-sozietateak.

Artículo 18.– Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioak birgaitzeko hirigintza-sozietateak osatu ahal izango ditu, birgaitze-plan berezien zehaztasunak gauzatzeko.

1. La Administración Local de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá constituir Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación para la ejecución de las determinaciones de los Planes Especiales de Rehabilitación.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, lurralde historikoetako foru-administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakundezko administrazioak, tokikoarekin batera, birgaitzeko hirigintza-sozietateak osatu ahal izango dituzte, birgaitze-plan berezien zehaztasunak hobeto gauzatzeko.

Asimismo la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, la Foral de los Territorios Históricos y la Institucional de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrán igualmente constituir, conjuntamente con la Local, Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación para la mejor ejecución de las determinaciones de los Planes Especiales de Rehabilitación.

2.– Administrazio Publikoek, beren ahalmenen esparruan eta birgaitzeko hirigintza-sozietateetako bazkideen esparruan, aurretik lehiaketarik egiteko premiarik gabe, birgaitze-plan berezia gauzatzeko kudeaketa osoaren edo zati baten emakida administratiboa eman ahal izango diete sozietate horiei.

2. Las Administraciones Públicas, dentro de la esfera de sus capacidades y la de los socios de las Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación, podrán otorgar a éstas, sin necesidad de previo concurso, la concesión administrativa para la totalidad o parte de la gestión de la ejecución del Plan Especial de Rehabilitación.

3.– Emakida administratiboaren ondorioz, sozietate horiek desjabetzapenaren onuradun izango dira eta eragiketa materialak gauzatzeko Administrazioak dituen ahalmenak ordezkotzan hartuko dituzte.

3. La concesión administrativa conllevará la condición de beneficiario de la expropiación y la subrogación en las facultades de la Administración para la realización de las operaciones materiales de la ejecución.

4.– Birgaitzeko hirigintza-sozietateen xede sozialak hauetako helbururen bat edo gehiago izango ditu:

4. Constituirá el objeto social de las Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación alguno o algunos de los fines siguientes:

a) Gizarte eta hirigintza mailako azterketak eta horien jarraipena egitea.

a) La elaboración y seguimiento de estudios socio-urbanísticos.

b) Hirigintzako planak eta proiektuak formulatzea, zorren eta irabazien banaketena barne, baita indarrean dagoen hirigintzako legeriaren arabera berari dagokiokeen izapide eta onarpenerako ekimena ere.

b) La formulación de Planes y Proyectos Urbanísticos incluidos los de reparto de cargas y beneficios, así como la iniciativa para su tramitación y aprobación que le pueda corresponder conforme a la legalidad urbanística vigente.

c) Eraikuntza-mota guztietako birgaitzeko proiektuak idaztea.

c) La redacción de Proyectos de Rehabilitación de todo tipo de construcción.

d) Birgaitzeko jarduketak osatzen dituzten obrak egitea, baita birgaitze-plan bereziak burutzeko den beste edozein obra ere.

d) La realización de las obras constitutivas de las actuaciones de rehabilitación, así como de cualquier otra obra que suponga la ejecución de los Planes Especiales de Rehabilitación.

e) Lurzoruaren programazioaren eta prestaketaren sustapena, birgaitze-plan berezien zehaztasunak gauzatu ahal izateko.

e) La promoción de la programación y preparación de suelo con objeto de ejecutar las determinaciones de los Planes Especiales de Rehabilitación.

f) Desjabetzapen-espedienteak idazten eta horien kudeaketa egiten laguntzea, onuradun ez denean.

f) La colaboración en la redacción y gestión de los expedientes de expropiación cuando no ostente la condición de beneficiario.

g) Birgaitze-plan bereziak egitetik sor daitezkeen mota guztietako ondasun, obra eta zerbitzuen kudeaketa, ustiapena eta zaintza, baita birgaitze integratuko areetan barne hartzen direnena ere.

g) La gestión, explotación y conservación de todo tipo de bienes, obras y servicios resultantes de la ejecución de los Planes Especiales de Rehabilitación, así como aquellos otros incluidos en las Áreas de Rehabilitación Integrada.

h) Sozietateak edo administrazioak beren ahalmenak garatzeko behar duten beste edozein agiri tekniko edo juridiko egitea.

h) La elaboración de cualquier otro documento técnico o jurídico que precise la Sociedad o la Administración para el ejercicio de sus facultades.

i) Aurretik aipatu diren helburuekin zuzenean edo zeharka zerikusia duen beste edozein helburu.

i) Cualquier otro fin mediata o inmediatamente relacionado con los anteriormente indicados.

5.– Birgaitzeko hirigintza-sozietateek birgaitze integratuko area batean baino gehiagotan bete ahal izango dute beren xede soziala. Area horiek, gainera, udalerri batekoak nahiz zenbaitetakoak izan daitezke.

5. Las Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación podrán realizar su objeto social en más de un Área de Rehabilitación Integrada, pudiendo éstas estar situadas en uno o en varios términos municipales.

19. artikulua.– Birgaitzeko hirigintza-sozietateen eginkizunak.

Artículo 19.– Funciones de las Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación.

Aurreko artikuluan aipatutakotik erator daitezkeenez gain, beren helburuak hobeto betetzeko, besteak beste honako eginkizunak izan ditzakete birgaitzeko hirigintza-sozietateek:

Además de las que se puedan derivar de lo indicado en el artículo anterior, para el mejor cumplimiento de sus fines, podrán corresponder a las Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación, entre otras, las siguientes funciones:

I.– Birgaitzeko jarduketa publikoei dagokienez:

I. En relación con las actuaciones públicas de rehabilitación:

a) Lehen mailako ekipamendu komunitarioa handitzeko eta hobetzeko eta urbanizazioko esku-hartzeak gauzatzeko inbertsiorako berariazko planak egitea.

a) La elaboración de planes específicos de inversión para el incremento y mejora del equipamiento comunitario primario y la realización de intervenciones urbanizadoras.

b) Lankidetza-hitzarmenak sinatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzarekin, foru-aldundiekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste edozein entitate publikorekin.

b) El establecimiento de Convenios de Colaboración con el Gobierno de la Comunidad Autónoma del País Vasco, las Diputaciones Forales y cualquier otro Ente Público de la Comunidad Autónoma.

c) Erakunde publikoen baliabideak eta esku-hartzeak koordinatzea eta bideratzea.

c) La coordinación y canalización de los recursos e intervenciones de Organismos Públicos.

II.– Birgaitzeko jarduketa pribatuei dagokienez:

II. En relación con las actuaciones privadas de rehabilitación:

a) Diru gutxi duten etxebizitzen erabiltzaileekin hitzarmenak egitea, sozietateari emanez etxebizitza horiek birgaitzeko ahalmena. Nolanahi ere, aipatutako hitzarmen horretan itundutako baldintza ekonomikoak Dekretu honetan aipatutakoak baino onuragarriagoak izango dira birgaitu beharreko etxebizitzaren erabiltzailearentzat.

a) El establecimiento de convenios con los usuarios de viviendas de escasa capacidad económica, facultando a la Sociedad a realizar las obras de rehabilitación de dichas viviendas. En cualquier caso, las condiciones económicas pactadas en dicho convenio resultarán, para el usuario de la vivienda a rehabilitar, más beneficiosas que las señaladas en el presente Decreto.

b) Birgaitzeko jarduketetarako ekimen pribatuari eman beharreko laguntzen planak egitea.

b) La elaboración de planes de ayudas a la iniciativa privada para actuaciones de rehabilitación.

c) Birgaitzeko laguntzen eskaerak jaso eta egiaztatzea eta gero dagokion erakundeari bidaltzea.

c) La recepción y comprobación de solicitudes de ayudas a la rehabilitación para su posterior remisión al organismo competente.

d) Jarduketa pribatuen kontrola, sustapena, kudeaketa, aholkularitza, informazioa eta koordinazioa.

d) El control, fomento, gestión, asesoramiento, información y coordinación de las actuaciones privadas.

e) Birgaitzeko obrak egiten diren bitartean obren eraginpean dauden pertsonentzako behin-behineko ostatua prestatzeko planak egitea.

e) La elaboración de planes de alojamiento provisionales durante las obras de rehabilitación para los afectados por las mismas.

20. artikulua.– Birgaitzeko hirigintza-sozietateen baliabideak.

Artículo 20.– Recursos de las Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación.

Birgaitzeko hirigintza-sozietateen aurrekontu-fondoak honako hauek dira:

Constituyen los fondos presupuestarios de las Sociedades Urbanísticas de Rehabilitación:

a) Sozietatea osatzen duten administrazioen aurrekontuen kargura egindako ekarpena.

a) La aportación con cargo a los presupuestos de las Administraciones constituyentes de la Sociedad.

b) Euskal Autonomia Erkidegoaren, foru-aldundien eta beste entitate publiko batzuen laguntzak eta dirulaguntzak.

b) Las ayudas y subvenciones de la Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de Diputaciones Forales o de otros Entes Públicos.

c) Sozietatearen jarduerak, hala badagokio, sor ditzakeen baliabideak.

c) Los recursos que, en su caso, genere la actividad societaria.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehena.– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak, laguntza bereziak izango dituzten birgaitzeko berariazko programak ezarri ahal izango ditu agindu bidez, birgaitzeko esku-hartze jakin batzuen ezaugarri bereziek edo gorabehera berezi eta ustekabekoen ondorioz sortutako egoerek hala eskatzen dutenean.

Primera.– El Consejero del Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales del Gobierno Vasco podrá establecer, mediante Orden, programas específicos de rehabilitación que gozarán de ayudas especiales, siempre que así lo aconsejen las peculiares características de determinadas intervenciones de rehabilitación o las situaciones generadas por circunstancias extraordinarias e imprevistas.

Bigarrena.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuak hirigintzari edo birgaitzeari lotutako Udal Sozietateekin alde biko Hitzarmenak formalizatzeko baimena eman ahal izango du, sozietate hauek birgaitzeko laguntzen kudeaketan Eusko Jaurlaritzaren eta interesatuen arteko bitartekari gisa jardun dezaten.

Segunda.– El Consejero del Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales, podrá autorizar la formalización de Convenios bilaterales con Sociedades Municipales Urbanísticas o de Rehabilitación, con el objeto de que éstas actúen como intermediarias entre el Gobierno Vasco y los interesados, en la gestión de ayudas para la rehabilitación.

Hirugarrena.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuak, horretarako emandako Agindu bidez eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren aldez aurreko txostenaren ondoren, Birgaitze Integratuko Areetarako definitutako laguntzak Dekretu honen 9. artikuluan definituta dauden eta kudeatzeko eta burutzeko Birgaitze Plan Berezia idatzi beharra eskatzen ez duten Area Degradatuetarako eman ahal izango ditu.

Tercera.– El Consejero del Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales podrá conceder, mediante Orden dictada al efecto, previo informe de la Dirección de Suelo y Urbanismo, las ayudas definidas para las Áreas de Rehabilitación Integrada, a aquellas Áreas Degradadas definidas en el artículo 9 del presente Decreto, cuya gestión y ejecución no precise la redacción de Plan Especial de Rehabilitación.

Horretarako, honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio udal-eskariari:

A tal efecto, la petición municipal deberá acompañarse de la siguiente documentación:

– Eremuaren mugaketa.

– Delimitación del ámbito.

– Deskribatzeko eta justifikatzeko memoria.

– Memoria descriptivo-justificativa.

– Gizarte eta hirigintza azterketa.

– Estudio socio-urbanístico.

– Ekonomia eta finantza azterketa eta jarduketa programa.

– Estudio económico-financiero y Programa de Actuación.

Laugarrena.–

Cuarta.–

1. Uztailaren 3ko 7/1990 Legean, Euskal Kultur Ondareari buruzkoan, ezartzen denaren arabera, monumentu-multzo gisa kalifikatzen edo inbentariatzen diren areetan, Dekretu honetan ezarritako birgaitze integraturako finantza-neurriak eman ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

1. En aquellas Áreas en que se realice la Calificación o Inventariado como Conjunto Monumental, de conformidad con lo establecido en la Ley 7/1990, de 3 de julio, de Patrimonio Cultural Vasco, para que puedan concederse las medidas financieras a la rehabilitación integrada establecidas en el presente Decreto, deberán cumplirse los siguientes requisitos:

a) Areak barne hartzen dituen kultur ondasun higiezin kalifikatuak edo inbentariatuak babesteko neurriak ezartzeko plan berezian jasotako zehaztasunek Dekretu honek birgaitzeko plan berezietarako jaso dituenak barne hartzea.

a) Que las determinaciones del Plan Especial para el establecimiento de las medidas de protección de los Bienes Inmuebles Culturales Calificados o Inventariados contenidos en el Área, incluyan las recogidas en el presente Decreto para los Planes Especiales de Rehabilitación.

b) Aipatutako area birgaitze integratuko area deklaratzea Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailak.

b) Que la citada Área sea declarada Área de Rehabilitación Integrada por el Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales del Gobierno Vasco.

2. Xedapen honetako 1. zenbakian ezartzen denaren ondorioetarako, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailari arauzko txostena eskatu beharko zaio, plan berezia landu ahal izateko. Edozein kasutan, aipatutako sailak Dekretu honetako 15.5 artikuluan ezartzen denaren arabera egin beharko du bere konpromiso ekonomikoa.

2. A los efectos de lo establecido en el número 1 de la presente Disposición, para la elaboración del Plan Especial deberá recabarse informe preceptivo del Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales. En todo caso, se realizará de conformidad con lo establecido en el Artículo 15.5 del presente Decreto la asunción de compromisos económicos por el citado Departamento.

XEDAPEN IRAGANKORRA

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Lehena.– Dekretu honetan xedatutakoa bertan ezarritako laguntzen eskaeretan aplikatuko da, Dekretua bera indarrean sartu ondoren egiten direnean. Data horren aurretik formulatutako eskaerak eskaera-datan indarrean dagoen araudiari jarraiki bideratu eta ebatziko dira.

Primera.– Lo dispuesto en el presente Decreto será de aplicación para aquellas solicitudes de ayudas establecidas en el mismo, que se produzcan con posterioridad a su entrada en vigor. Las solicitudes formuladas con anterioridad a dicha fecha, se tramitarán y resolverán conforme a la normativa vigente a la fecha de solicitud.

Bigarrena.– Horretarako, birgaitzeko sustapen-laguntzen eskabideak aurkezteko epea behin-behineko kalifikazioaren eskabideena izango da.

Segunda.– A estos efectos, el plazo para las solicitudes de ayudas de promoción por rehabilitación, será el de la solicitud de calificación provisional.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indarrik gabe geratuko da abenduaren 26ko 308/00 Dekretua, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa, eta Dekretu honetan xedatutakoaren aurkako gainerako xedapenak, Dekretu honen babesean sortutako egoeretan aplikatzen jarraitzea eragotzi gabe.

Primera.– Queda derogado el Decreto 308/00 de 26 de diciembre, sobre actuaciones protegidas de rehabilitación del patrimonio urbanizado y edificado, y demás disposiciones que se opongan a lo dispuesto en el presente Decreto, sin perjuicio de que puedan seguir aplicándose a las situaciones creadas a su amparo.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehena.– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak behar adina xedapen eman ahal izango ditu Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko.

Primera.– Por el Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales del Gobierno Vasco podrán dictarse, cuantas disposiciones sean necesarias para el desarrollo y aplicación del presente Decreto.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean sartuko da indarrean.

Segunda.– El presente Decreto entrará en vigor el mismo día de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen 2002ko abenduaren 30ean.

Dado en Vitoria-Gasteiz a 30 de diciembre de 2002.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua,

El Consejero de Vivienda y Asuntos Sociales,

FRANCISCO JAVIER MADRAZO LAVÍN.

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

I. ERANSKINA
ANEXO I

Birgaitzeko esku-hartzeak

Intervenciones de rehabilitación

I.– Sarrera

I. Introducción

II.– Urbanizazioko esku-hartzeak

II. Intervenciones Urbanizadoras

Urbanizazioko elementuak eta hiri-altzariak zaintzeko, zaharberritzeko, berriztatzeko edo handitzeko obrak.

Obras de conservación, restauración, reforma o ampliación de los elementos de urbanización y del mobiliario urbano existentes.

III.– Eraikuntzako esku-hartzeak.

III. Intervenciones Constructivas

1.– Oin berriko eraikuntzako esku-hartzeak

1. Intervenciones constructivas de nueva planta.

2.– Errausteko esku-hartzeak.

2. Intervenciones de Demolición

3.– Handitzerik gabeko eraikuntzako esku-hartzeak:

3. Intervenciones Constructivas sin ampliación:

a) Eraikiari estu lotuta egingo dena:

a) Ejecución estricta de lo construido:

– Zaharberritze zientifikoa

– Restauración Científica

– Zaharberritze kontserbatzailea

– Restauración Conservadora

– Zaintzea eta apaintzea

– Conservación y ornato

– Sendotzea

– Consolidación

b) Eraikia sakonean aldatuko duena:

b) Modificación profunda de lo construido:

– Berreraikitzea

– Reedificación

– Berriztatzea

– Reforma

4.– Handitzea ekarriko duten eraikuntzako esku-hartzeak.

4. Intervenciones Constructivas con ampliación.

5.– Bitariko esku-hartzeak:

5. Intervenciones Mixtas:

a) Ordezkatzea

a) Sustitución

b) Berreraikitzea

b) Reedificación

I. Sarrera

I. Introducción.

1.– Birgaitzeko esku-hartzetzat joko da jadanik badagoen eraikuntza edo urbanizazio batean egin beharreko obra-multzo sistematikoa, lehendik zegoena erabat edo neurri batean aldatzea helburu izango duena, bere arkitekturaren inguruko balioei gehiago egokituko zaiona eta bizitzeko eta erabiltzeko baldintza hobeak izango dituena. Eraikuntzen inguruko birgaitzeko esku-hartzeak eraikuntza-unitatea osatzen duten eraiki gabeko lurren urbanizazioa eta akabera egokitzeko obretara hedatu ahal izango dira, hala nola, patio, baratze, lorategi, klaustro eta atarietara.

1.– Se entiende por intervención de rehabilitación el conjunto sistematizado de obras a realizar sobre una construcción o urbanización existente con objeto de transformarla en otra diferente en todo o en parte de la precedente, más adecuada a sus valores arquitectónicos, y dotada de unas mejores condiciones de habitabilidad y uso. Las intervenciones de rehabilitación sobre construcciones podrán extenderse a las obras de adecuación de la urbanización y acabados de los terrenos no edificados, tales como patios, huertas, jardines, claustros, pórticos, que constituyan la unidad edificatoria.

Halaber, dauden arkitektura-oztopoak kentzeko xedez egiten diren obrak birgaitzeko obratzat hartuko dira.

Asimismo tendrán la consideración de obras de rehabilitación, aquellas que se lleven a cabo con el objeto de suprimir las barreras arquitectónicas existentes.

2.– Aurreko idatz-zatian aipatutakoa horrela izan arren, birgaitzeko esku-hartzetzat hartu ahal izango dira jadanik bazeuden urbanizazio edo eraikuntzak erraustu ondoren berritik eraikitzeko edo oin berriko eraikuntzak egiteko obrak, berariaz gisa horretan definitzen badira birgaitze-plan berezietan, birgaitze integratuko areetan hiri-ehuna zaharberritzeko eta hobetzeko ondorio nabariak izaten dituztelako.

2. No obstante lo indicado en el párrafo anterior, se podrán igualmente considerar como intervenciones de rehabilitación las obras de primer establecimiento o de nueva planta realizadas tras la demolición de urbanizaciones o construcciones existentes siempre que se definan expresamente como tales por los Planes Especiales de Rehabilitación, por producir efectos evidentes de restauración y mejora del tejido urbano en las Áreas de Rehabilitación Integrada.

3.– Birgaitzeko esku-hartzetzat hartu ahal izango dira halaber jadanik badauden eraikuntza edo urbanizazio osoak edo horien zati bat errausteko obrak, lan horiek plazak, parke publikoak eta berdeguneak lortu eta ibilgailuentzako edo oinezkoentzako bideak egin edo handitzeko, edo komunitate osorako lehen mailako ekipamenduak hartuko dituzten lurrak lortzeko badira. Gisa horretako ekipamendutzat joko dira aisialdia, elkartzea, sorospena, osasuna, merkataritza, kirola, administrazioa edo/eta antzeko helbururen bat dutenak, betiere birgaitze-plan bereziko zehaztasunetan helburu horietara bideratu direnean.

3. También se podrán considerar intervenciones de rehabilitación las obras de demolición total o parcial de construcciones o urbanizaciones existentes si están dirigidas a la obtención de plazas, parques públicos y zonas verdes, apertura o ampliación de vías de tráfico rodado o peatonal, o a la obtención de terrenos para albergar equipamientos comunitarios primarios, entendiendo como tales los establecimientos de carácter recreativo, asociativo, asistencial, sanitario, comercial, deportivo, administrativo y otros de análoga finalidad, siempre que hayan sido destinados a tal fin por las determinaciones del Plan Especial de Rehabilitación.

4.– Birgaitzeko esku-hartzeak eraikuntzako edo urbanizazioko esku-hartzeak izan daitezke, beren helburua hurrenez hurren eraikuntzak edo urbanizazioak diren neurrian.

4. Las intervenciones de rehabilitación podrán ser intervenciones constructivas o urbanizadoras, según tengan por objeto construcciones o urbanizaciones respectivamente.

5.– Eraikuntza-unitate bateko birgaitzeko jarduketa birgaitzeko esku-hartze batek edo beren artean bateragarri diren hainbatek osatu ahal izango dute.

5. Una actuación de rehabilitación sobre una unidad edificatoria podrá constar de una o de varias intervenciones de rehabilitación compatibles entre sí.

II.– Urbanizazioko esku-hartzeak

II.– Intervenciones Urbanizadoras.

1. Ondare urbanizatua birgaitzeko urbanizazioko esku-hartzeak honetan dautza: jadanik badauden urbanizazioko elementuak eta hiri-altzariak zaintzeko, zaharberritzeko, berriztatzeko edo handitzeko obrak egitean, baita birgaitze-plan berezietan berariaz horrela zehaztuta agertzen diren berritik eraikitzeko obrak egitean ere.

1. Las intervenciones urbanizadoras de rehabilitación del patrimonio urbanizado consistirán en obras de conservación, restauración, reforma o ampliación de los elementos de urbanización y del mobiliario urbano existentes, así como aquellas otras de primer establecimiento que vengan definidas expresamente como tales por los Planes Especiales de Rehabilitación.

2. Ondorio horietarako honako hauek hartuko dira urbanizazioko elementutzat:

2. Se consideran a estos efectos elementos de urbanización:

a) Hiri-zerbitzuak osatzen dituzten azpiegiturako mota guztietako sareak, hala nola, ura eta gasa banatzekoak, estolderia, saneamendua, argiteria publikoa eta energia elektrikoaren banaketa, beren osagarri guztiekin eta eraikuntzekin dituzten banan banako loturekin batera.

a) Las redes de todo tipo de infraestructura constitutiva de los servicios urbanos tales como distribución de agua y gas, alcantarillado, saneamiento, alumbrado público y distribución de energía eléctrica, incluidos todos sus componentes y su conexión individualizada con las construcciones.

b) Kale, plaza, zumardi, parke eta jabari eta erabilera publikoko beste edozein espazioren zoladura.

b) La pavimentación de calles, plazas, alamedas, parques y cualquier otro espacio de dominio y uso público.

c) Kale, zumardi, plaza, parke publiko eta berdeguneetako lorategiak osatzen dituzten elementuak, zuhaitzak eta babes-elementuak barne.

c) Los elementos componentes de la jardinería de las calles, alamedas, plazas, parques públicos y zonas verdes, incluido el arbolado y sus elementos de protección.

3. Hiri-altzaritzat joko dira kaleetan urbanizazioko edo eraikuntzako elementuei gainean edo lotuta jartzen zaizkien gauza guztiak, horiek aldatu edo mugitu arren elementuetan funtsezko aldaketarik ez eragiteko moduko ezaugarriak izango dituztenak.

3. Se considerará mobiliario urbano, el conjunto de objetos a colocar en la vía pública superpuestos o adosados a los elementos de urbanización o de edificación, con unas características tales que su modificación o traslado no genere modificaciones substanciales de aquélla.

4. Urbanizazioko elementuen eta hiri-altzarien multzoak osatzen du ondare urbanizatua.

4. El conjunto de elementos de urbanización y de mobiliario urbano constituyen el patrimonio urbanizado.

III.– Birgaitzeko eraikuntzako esku-hartzeak

III.– Intervenciones Constructivas de Rehabilitación.

1. Ondare eraikia birgaitzeko eraikuntzako esku-hartzeak lau talde handitan sailkatzen dira:

1. Las intervenciones constructivas de rehabilitación del patrimonio edificado se clasifican en cuatro grandes grupos:

a) Oin berriko eraikuntzak sortzeko esku-hartzeak.

a) Intervenciones que dan origen a construcciones de nueva planta.

b) Jadanik badauden eraikuntzak errausteko esku-hartzeak.

b) Intervenciones que dan origen a la demolición de construcciones existentes.

c) Jadanik badauden eraikuntzen inguruko esku-hartzeak, eraikitako azalera, altuera edo solairuen kopurua handitzea ondorio ez duten aldaketak dakartzatenak.

c) Intervenciones sobre construcciones existentes que dan origen a modificaciones que no suponen ampliación de su superficie construida ni de su altura o número de plantas.

d) Jadanik badauden eraikuntzen inguruko esku-hartzeak, beren azalera eraikia handitzea ekarriko duten aldaketak sortuko dituztenak.

d) Intervenciones sobre construcciones existentes que dan origen a modificaciones que suponen ampliación de su superficie construida.

Sailkapen hori ez da ulertuko ordezkatzea eta berreraikitzea bezalako bitariko esku-hartzeen kaltetan.

La clasificación anterior se entiende sin perjuicio de las intervenciones mixtas como la sustitución y la reedificación.

2. Dekretu honetako ondorioetarako, eraikuntza gisa ulertuko dira jarraian aipatzen diren definizioen araberako eraikinak eta instalazioak. Eraikinen eta instalazioen multzoak osatuko du ondare eraikia deitzen duguna.

2. A los efectos del presente Decreto se entenderán por construcciones tanto los edificios como las instalaciones según las definiciones que se indican a continuación. El conjunto de los edificios y las instalaciones constituyen lo que se denomina patrimonio edificado.

3. Eraikintzat joko da, bizitzeko moduko espazioa osatzea ezaugarri duen edozein obra, egoitza izateko helburuekin erabil daitekeena edo ondasunak sortzeko edo zerbitzuak eskaintzeko jarduerak gauzatzeko erabil daitekeena.

3. Se entiende por edificio cualquier obra, que tenga la característica de constituir espacio habitable apto para ser utilizado con fines residenciales, o albergar actividades de producción de bienes o prestación de servicios.

4. Instalaziotzat joko da ideia bateratu baten inguruan biltzen diren elementu guztien multzoa, bertan bizi ahal izatea ahalbidetzen ez duena eta ondasunen eta zerbitzuen produkzio-jarduerak egitea helburu duena. Eraikinei lotutakoak edo horiekin zerikusirik ez dutenak izan daitezke.

4. Se entiende por instalación el conjunto de elementos situados conforme a una idea conjunta, que no constituyan un espacio habitable, cuyo fin es la realización de actividades productivas de bienes y servicios. Podrán ser independientes de los edificios o albergarse en ellos.

III.1.– Oin berriko eraikuntzako esku-hartzeak.

III. 1. Intervenciones Constructivas de Nueva Planta.

Oin berriko eraikuntzak sortzeko esku-hartzetzat joko dira, aurretik egon ez diren eta berreraikitzeen kategorian barne hartu ezin diren obrak, nahiz eta eraikin berria egiten den tokian aurretik gaur egun eraitsita dagoen beste eraikin bat egon.

Se consideran intervenciones que dan origen a construcciones de nueva planta las obras que constituyen construcciones no existentes con anterioridad y que no pueden incluirse en la categoría de reedificación, aún cuando la nueva edificación surja sobre una superficie anteriormente ocupada por otro edificio ya demolido.

III.2.– Errausteko esku-hartzeak.

III. 2. Intervenciones de Demolición.

1. Jadanik badagoen eraikuntza oso bat edo horren zati bat desagertzera bideratutako eraikuntzako esku-hartzea da erraustea.

1. Demolición es un tipo de intervención constructiva dirigida a la desaparición total o parcial de una construcción existente.

2. Eraikuntza osorik errausteko esku-hartzea berreraikitzeko edo oin berriko eraikuntza sortzeko esku-hartze bati lotuta egon daiteke.

2. La intervención de demolición total podrá ir vinculada a una intervención de reedificación o de nueva planta.

3. Eraikuntzaren zati bat errausteko esku-hartzea, berriztatzeko eta, hala badagokio, handitzeko esku-hartze bati lotuta egon daiteke, eraikuntzako beste esku-hartze batzuetan barne hartutako eranskin itsusgarriak errausteko obrak kaltetu gabe.

3. La intervención de demolición parcial podrá ir vinculada a una intervención de reforma y en su caso también de ampliación, sin perjuicio de las obras de demolición de añadidos degradantes incluidas en otras intervenciones constructivas.

4. Halaber, eraikuntza oso bat edo horren zati bat errausteko esku-hartzea plazak, parke publikoak eta berdeguneak lortzera, ibilgailuentzako edo oinezkoentzako bideak egin edo handitzera edo lehen mailako ekipamendu komunitarioak hartuko dituzten lurrak lortzera bideratu ahal izango da, birgaitze-plan bereziko zehaztasunei jarraiki.

4. Igualmente la intervención de demolición total o parcial podrá estar dirigida a la obtención de plazas, parques públicos y zonas verdes, apertura o ampliación de vías de tráfico rodado y peatonal o a la obtención de terrenos para albergar equipamientos comunitarios primarios, de acuerdo con las determinaciones del Plan Especial de Rehabilitación.

5. Errausteko esku-hartze bat oin berriko eraikuntza sortzeko esku-hartze bati lotutakoa denean, bien multzoari ordezkatzeko esku-hartzea deituko diogu, berreraikitzeko esku-hartzetzat jotzeko baldintzak betetzen direnean izan ezik.

5. Cuando una intervención de demolición vaya unida a una de nueva planta, el conjunto de ambas se denominará intervención de sustitución, salvo que se cumplan las condiciones para ser considerada como intervención de reedificación.

III.3.– Handitzerik gabeko eraikuntzako esku-hartzeak.

III. 3. Intervenciones Constructivas sin ampliación.

1. Eranskin honetan bildutako eraikuntzako esku-hartzeen hirugarren multzoan bi azpimultzo nagusi bereizten dira, esku-hartzeak eraikitakoari zorrotz eustearen edo, aitzitik, aldaketa sakonagoa ahalbidetzearen arabera.

1. Dentro del tercer grupo de las intervenciones constructivas establecidas en este Anexo se distinguen dos grandes subgrupos, según que la intervención suponga una ejecución lo más estricta posible a lo construido o que se posibilite una modificación más profunda.

2. Lehenengo azpimultzoko esku-hartzeak honako hauek dira:

2. Los tipos de intervenciones del primer subgrupo son los siguientes:

a) Zaharberritze zientifikoa.

a) Restauración científica.

b) Zaharberritze kontserbatzailea.

b) Restauración conservadora.

c) Zaintzea eta apaintzea.

c) Conservación y ornato.

d) Sendotzea.

d) Consolidación.

3.– Bigarren azpimultzoko esku-hartzeak honako hauek dira:

3. Los tipos de intervenciones del segundo subgrupo son los siguientes:

a) Berreraikitzea.

a) Reedificación.

b) Berriztatzea.

b) Reforma.

4. Multzo honetako eraikuntzako esku-hartzeak egiteko baimena duten eraikuntzetan, handitzeko esku-hartzea baimen dezakete birgaitze-plan bereziek, batez ere horietan funtsezko instalazio teknologikoak eta higienearen eta osasunaren ingurukoak jartzeko.

4. Los Planes Especiales de Rehabilitación podrán permitir, en aquellas construcciones en las que autoricen intervenciones constructivas de este grupo, una ampliación principalmente para dotarlas de instalaciones tecnológicas e higiénico-sanitarias fundamentales.

5. Funtsezko instalazio teknologiko eta higienearen eta osasunaren inguruko instalaziotzat joko dira birgaitutako eraikuntza batek gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzeko beharrezko direnak. Baldintza horien artean aipa ditzakegu energia elektrikoaren instalazioak, uraren banaketa, telefonoa, berogailua, zerbitzu higienikoak eta artifizialki argitutako eta aireztatutako sukaldeak, oro har horma-instalazio izan behar dutenak, eraikuntzaren barrukoak nahiz eraikuntzaren barnera iristen diren kanpoko hartuneetakoak.

5. Se consideran instalaciones tecnológicas e higiénico-sanitarias fundamentales las precisas para que la construcción rehabilitada reúna las condiciones mínimas de habitabilidad tales como instalaciones de energía eléctrica, distribución de agua, teléfono, calefacción, servicios higiénicos y cocinas ventiladas e iluminadas artificialmente, debiendo ser normalmente instalaciones empotradas, tanto las del interior de la construcción, como las de las acometidas exteriores que acceden a ella.

Zaharberritze zientifikoa

Restauración Científica

1. Arkitekturaren ikuspegitik berariazko balioak dituela-eta hiri-ehunean berebiziko garrantzia duen eraikin edo instalazio batean eta, hala badagokio, eraiki gabeko lurretan egindako eraikuntzako esku-hartzea da zaharberritze zientifikoa, bere nolakotasunak zaintzera eta balioa ematera bideratutakoa, bere barnean aipatutako balio horiei dagokienez egoki izango den edo diren erabilerak ahalbidetuko dituena.

1. Restauración científica es un tipo de intervención constructiva sobre una edificación o instalación y, en su caso, sobre sus terrenos no edificados, que posee una relevante importancia en el tejido urbano por efecto de sus específicos valores arquitectónicos, dirigida a la conservación y a la puesta en valor de sus cualidades, de forma que se posibilite en su interior un uso o usos adecuados a los valores citados.

2. Eraikuntzaren gai tipologikoak, formalak eta egiturazkoak errespetatuz egindako zaharberritze zientifikoak honako obrak har ditzake barne:

2. La restauración científica respetando los elementos tipológicos, formales y estructurales de la construcción podrá prever la realización de las siguientes obras:

a) Arkitektura-itxura zaharberritzea eta aldatutako zatiak jatorrizko egoerara lehengoratzea honako hauek eginez:

a) La restauración del aspecto arquitectónico y el restablecimiento en su estado original de las partes alteradas a través de:

Barruko edo kanpoko fatxadak zaharberritzea.

La restauración de las fachadas internas o externas.

Barruko espazioak zaharberritzea.

La restauración de los espacios internos.

Eraitsi edo erraustutako eraikinaren zati baten edo batzuen berreraikitze filologikoa.

La reconstrucción filológica de la parte o partes del edificio derrumbado o demolido.

Jatorrizko espazioen banaketa eta antolaketa zaintzea edo lehengoratzea.

La conservación o el restablecimiento de la distribución y organización espacial original.

Eraikuntza-unitatearen zati diren eraikitako lurren (patio, klaustro, plaza, baratze, lorategi eta abarren) jatorrizko egoera zaintzea edo lehengoratzea.

La conservación o el restablecimiento del estado original de los terrenos edificados que constituyen parte de la unidad edificatoria, tales como patios, claustros, plazas, huertas o jardines.

b) Berreskuratu ezin diren zatiak ordezkatuz sendotzea, ondoren adierazitako egituraren inguruko elementuen kokapena edo kotak aldatu gabe:

b) La consolidación con sustitución de las partes no recuperables sin modificar la posición o cota de los siguientes elementos estructurales:

Kanpoko eta barruko sostengu-hormak.

Muros portantes externos e internos.

Forjatuak eta gangak.

Forjados y bóvedas.

Eskailerak.

Escaleras.

Estalkia, estaltzeko jatorrizko materiala lehengoratzea.

Cubierta con el restablecimiento del material de cobertura original.

c) Eranskin itsusgarriak eta orain gutxiko interesik gabeko obra-motak edo eraikuntzaren, eraikuntza-unitatearen edo bere inguruaren jatorrizko arkitektura-ezaugarriekin bat ez datozenak kentzea.

c) La eliminación de añadidos degradantes y cualquier género de obra de época reciente que no revistan interés o contrasten negativamente con las características arquitectónicas originales de la construcción, de su unidad edificatoria o de su entorno.

d) Funtsezko instalazio teknologikoak eta higienearen eta osasunaren ingurukoak jartzea, aurretiaz adierazitakoa errespetatzen den heinean.

d) La introducción de instalaciones tecnológicas e higiénico-sanitarias fundamentales, siempre que se respete lo indicado anteriormente.

Zaharberritze kontserbatzailea

Restauración Conservadora

1. Arkitekturaren ikuspegitik berariazko baliorik izan ez arren eraikitako ondarearen alderdi interesgarria den eraikin edo instalazio batean eta, hala badagokio, eraiki gabeko lurretan egindako eraikuntzako esku-hartzea da zaharberritze kontserbatzailea. Alderdi interesgarri izan ohi dira tipologiaren ikuspuntutik garrantzizko elementua delako, barruko banaketa, banaketa bertikaleko elementuen antolaketa, lur-zatiko kokapena eta antolaketa edo beste edozein ezaugarri morfologikori dagokienez.

1. Restauración conservadora es un tipo de intervención constructiva sobre una edificación o instalación y, en su caso, sobre sus terrenos no edificados, que no posee valores arquitectónicos de singular relevancia, pero que constituye una parte interesante del patrimonio edificado en tanto en cuanto es un elemento significativo desde el punto de vista tipológico por su distribución interna, la disposición de los elementos de distribución vertical, la ocupación y disposición sobre la parcela o cualquier otra característica morfológica.

2. Zaharberritze kontserbatzailea eraikuntza zaintzera eta bere funtzionalitatea ziurtatzera bideratutakoa izan ohi da. Horretarako betiere eraikuntzaren elementu tipologikoak, formalak eta egiturazkoak errespetatuko dituzten obrak egingo dira eta horien barnean ez da baimenduko horiekin bat ez datorren erabilerarik. Esku-hartze horrek eraikuntza osatzen duten elementuak sendotzea, zaharberritzea eta berriztatzea, baimendutako erabilerak egiteko beharrezko elementu berriak gehitzea eta eranskin itsusgarriak kentzea hartuko ditu barne.

2. La restauración conservadora se dirige a conservar la construcción y asegurar su funcionalidad por medio de una serie de obras que en cualquier caso han de respetar sus elementos tipológicos, formales y estructurales, no permitiéndose en su interior un uso o usos no adecuados con aquéllos. Comprenderá esta intervención, la consolidación, la restauración y la renovación de los elementos constitutivos de la construcción, la introducción de nuevos elementos necesarios para albergar los usos permitidos y la eliminación de los añadidos degradantes.

3. Zaharberritze kontserbatzaileak honako kategorietan sailka ditzakegu:

3. La restauración conservadora se divide en las categorías siguientes:

1) A kategoriako zaharberritze kontserbatzailea.

1) Restauración conservadora categoría A.

2) B kategoriako zaharberritze kontserbatzailea.

2) Restauración conservadora categoría B.

3) C kategoriako zaharberritze kontserbatzailea.

3) Restauración conservadora categoría C.

4.– Honako eraikin hauei aplikatuko zaie A kategoriako zaharberritze kontserbatzailea: beren kontserbazio-egoera dela eta, eraikinaren alderdi tipologiko, formal eta egiturazkoei balioa ematea ahalbidetzen duten eta erabat berreskuratzeko aukera eskaintzen duten eraikuntzei. Honako obra hauek barne har ditzake:

4. La restauración conservadora categoría A se aplicará a aquellas construcciones cuyo estado de conservación permite la puesta en valor de los valores tipológicos, formales y estructurales de la construcción y permite su total recuperación. Podrá prever la realización de las siguientes obras:

a) Alderdi arkitektonikoari balioa ematea, hau da, jatorrizko balioak berreskuratzea, ondoren adierazitakoak eginez:

a) La puesta en valor de su aspecto arquitectónico consistente en el restablecimiento de sus valores originales a través de:

Kanpoko eta barruko fatxadak zaharberritzea. Azken horietako zati batzuk aldatzea ahalbidetuko da, betiere osaketaren batasuna hausten ez den eta balio estilistiko bereziko elementuak errespetatzen diren bitartean.

La restauración de las fachadas externas o internas, permitiéndose en estas últimas modificaciones parciales siempre que no se altere la unidad de su composición y se respeten los elementos de especial valor estilístico.

Barneko espazioak zaharberritzea, arkitektura edo kulturaren inguruko garrantzi nabarmena duten elementuak direnean.

La restauración de los espacios interiores siempre que sean elementos de notoria importancia arquitectónica o cultural.

b) Aurreko idatz-zatiko bigarren paragrafoko b), c) eta d) puntuetan zehazten direnak.

b) Las indicadas en los puntos b), c) y d) del párrafo segundo del apartado anterior.

5.– Honako eraikin hauei aplikatuko zaie B kategoriako zaharberritze kontserbatzailea: kontserbazio-egoera txarra edo erdipurdikoa duten eta, balio berezia duten elementu arkitektonikorik izan ez arren, ondare eraikiaren zati interesgarritzat har daitezkeen eraikuntzei.

5. La restauración conservadora categoría B se aplicará a aquellas construcciones en mediocre o mal estado de conservación y que no poseyendo elementos arquitectónicos de especial valor, constituyen sin embargo una parte interesante del patrimonio edificado.

Honako obra hauek har ditzake barne:

Podrá prever la realización de las siguientes obras:

a) Alderdi arkitektonikoari balioa ematea, honako hauek eginez:

a) La puesta en valor de su aspecto arquitectónico a través de:

Kanpoko eta barruko fatxadak zaharberritzea. Azken horietan baoak irekitzea ahalbidetuko da, betiere osaketaren batasuna hausten ez den bitartean.

La restauración de las fachadas externas o internas, permitiéndose en estas últimas la apertura de nuevos huecos siempre que no se altere la unidad de composición.

Barneko espazioak zaharberritzea. Horietan bertako forjatuen kotak aldatzea ahalbidetuko da, betiere leihoen kotei eta erlaitzen lerroei bere horretan eusten zaien bitartean.

La restauración de los espacios interiores, permitiéndose la modificación de las cotas de sus forjados siempre que se mantengan fijas las cotas de las ventanas y de la línea de cornisa.

b) Egoera txarrean dauden egitura-elementuak sendotzea eta, beharrezkoa denean, ordezkatzea. Eraikuntzaren zati handi batean forjatuen kotak aldatzeko aukera izango da.

b) La consolidación y en su caso sustitución de los elementos estructurales en malas condiciones por otros nuevos con una posible modificación de cotas de los forjados en una gran parte de la construcción.

c) Aurreko idatz-zatiko bigarren paragrafoko c) eta d) puntuetan zehazten direnak.

c) Las indicadas en los apartados c) y d) del párrafo segundo del apartado anterior.

6. Honako eraikin hauei aplikatuko zaie C kategoriako zaharberritze kontserbatzailea: zaharberritze zientifikoan barne hartu ezin diren erdi erraustutako eraikuntzei, baina jatorrizko eraikuntzako tipoa berrezartzeko aukera eskaintzen dutenei, aurkitutako agiri fidagarriei esker badugulako jatorrizko eraikuntzako tipoaren antolamenduaren berri.

6. La restauración conservadora categoría C actúa sobre construcciones parcialmente demolidas que no pueden ser consideradas como incluíbles en la Restauración Científica y de las que es posible encontrar documentación fiable de la organización de su tipo edificatorio primitivo, de manera que se consiga un restablecimiento del tipo edificatorio original.

Ondorio horietarako, honako obra hauek egin ahal izango dira, arkitekturaren alderdiari balioa emateko helburuarekin:

Podrá a estos efectos prever la realización de las siguientes obras, referidas a la puesta en valor de su aspecto arquitectónico:

Elementu bertikalak eta horizontalak —atariak, eskailera-blokeak, arkupeak, galeriak eta abar— jatorrizko egoerara lehengoratzea.

El restablecimiento en su estado original de los elementos verticales y horizontales comunes tales como vestíbulos, bloques de escaleras, pórticos, galerías, etc.

Eraikuntza-unitatearen forma, dimentsioak eta eraikuntzaren eta eraikuntza-unitatearen zati irekien —patio, klaustro eta abarren— arteko erlazioa jatorrizko egoerara lehengoratzea.

El restablecimiento en su estado original de la forma, dimensión y relación entre la construcción y las partes descubiertas de la unidad edificatoria tales como patios, claustros, etc.

Eraikuntzako tipoa osatzen duten gainerako elementu guztiak lehengoratzea.

El restablecimiento en su estado original de todos los demás elementos constitutivos del tipo edificatorio.

Zaintzea eta apaintzea

Conservación y Ornato

1.– Zaintzea eta apaintzea eraikuntzako esku-hartzeetako bat da, honakoak lortzea helburu duena: dauden eraikuntzetako akabera-elementuak konpontzea, berriztatzea edo ordezkatzea, eraikuntza horietako gutxieneko bizigarritasun-baldintzei (gutxieneko higiene-zerbitzuen, bainu, komun eta sukaldeko gasen aireztapenaren eta bizitzeko egoki diren gainerako gelen ingurukoei) eustea edo horiek eskaintzea, uraren hornidura, elektrizitate, berogailu eta saneamenduari dagokienez indarrean dagoen legeriaren araberako instalazio egokiak jartzea, geletako argitasuna eta aireztapena hobetzea, beharrezko izanez gero fatxada-baoak konponduz edo berriak eginez, eta eraikinak narriatzea saihesteko gutxieneko baldintzak eta Dekretu honen II. eta III. eranskinetan zehazten diren gutxieneko bizigarritasun-baldintzak izateko obra txikiak.

1. Conservación y ornato es un tipo de intervención constructiva dirigida a la reparación, renovación o sustitución de los elementos de acabado de las construcciones existentes así como mantener o dotar a aquéllas de las condiciones mínimas de habitabilidad en lo referente a servicios higiénicos mínimos, ventilación de baños, aseos, cocinas y resto de piezas habitables, dotar al edificio de instalaciones correctas conforme a la normativa vigente de abastecimiento de agua, electricidad, calefacción y saneamiento, mejorar las condiciones de iluminación y ventilación de las piezas habitables incluso con la reforma o apertura de nuevos huecos de fachada y cuantas otras pequeñas obras sean necesarias para dotar al edificio de las condiciones generales precisas para evitar su deterioro y de las condiciones mínimas de habitabilidad definidas en los Anexos II y III del presente Decreto.

2.– Zaintzeko eta apaintzeko esku-hartze batean barne hartutako obrek ez dute eraginik izango eraikuntzaren egonkortasunean, ez zimenduei, ez sostengu-egiturei, ez estalkiaren egiturari dagokienez. Alabaina, nolabaiteko eragina izan dezake azalera erabilgarriaren barne-banaketan, baina eraikinean funtsezko instalazio teknologikoak eta higienearen eta osasunaren ingurukoak jartzeko eta aurrez adierazitako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzeko helburuarekin bakarrik.

2. Las obras comprendidas en una intervención de conservación y ornato no tendrán incidencia en la estabilidad de la edificación, tanto de su cimentación, como de su estructura portante o de la estructura de su cubierta, pudiendo incidir ligeramente en la distribución interior de su superficie útil, con el fin exclusivo de dotar al edificio de las instalaciones tecnológicas e higiénico-sanitarias fundamentales y de las condiciones mínimas de habitabilidad, anteriormente indicadas.

3.– Honakoak izan daitezke zaintzeko eta apaintzeko esku-hartze batean barne hartutako obrak:

3. Las obras comprendidas en una intervención de conservación y ornato podrán consistir entre otras en:

a) Fatxaden itxura aldatzen duten obra txikiak, baoetan eragina dutenak edo bao berriak irekitzea eragiten dutenak, horiek lehendik dagoen azalera erabilgarriaren banaketa eta fatxaden osaera orokorra aldatzen ez dituztenean.

a) Pequeñas obras de modificación del aspecto de las fachadas afectando la modificación a los huecos, o a la apertura de nuevos huecos cuando no alteren la distribución preexistente de la superficie útil ni la composición general de sus fachadas.

b) Estalkia konpontzeko obrak. Hala badagokio, petralak eta bestelako egitura-elementuak ere aldatu ahal izango dira, baina betiere horien formari eutsiz.

b) Obras de reparación de la cubierta, pudiendo incluso ser sustituidas las correas u otros elementos estructurales, en su caso, pero debiendo mantener su forma.

c) Eraikinaren edozein elementu inpermeabilizatzeko obrak.

c) Obras de impermeabilización de cualquier elemento del edificio.

d) Fatxada, balkoietako hegalkin, begiratoki, erlaitz eta sarbideetako ateetako egurra ordezkatzeko obrak. Horrelakoetan lehendik zeuden material eta diseinuen antzekoak erabili beharko dira, lehengoak hobetzeko horiek aldatzea aholkatzen denean izan ezik.

d) Obras de sustitución de carpinterías de fachada, de voladizos de balcones, de miradores, cornisas y puertas de acceso, debiendo en estos casos efectuarse la sustitución con material y diseño similar a los preexistentes, salvo que condicionantes de mejora de aquél aconsejen su modificación.

e) Narriatuta dagoen beste akabera-elementuren bat konpontzea helburu duten obrak, horiek egitura- edo sostengu-funtzioren bat dutenean izan ezik.

e) Obras que tienen por objeto reparar algún otro elemento de acabado que esté deteriorado, siempre que no tenga una función estructural o resistente.

f) Eraikinaren banaketan eragiten edo hori aldatzen ez duten barneko obrak, besteak beste, luzitzea, pintatzea, zolatzeak egitea eta konpontzea, barneko arotzeria-lanak, iturgintza, berogailu eta fumisteriako konponketak, sukaldeak eta aparatu sanitarioak aldatzea eta funtsezko instalazio teknologikoak eta higienearen eta osasunaren ingurukoak jartzea.

f) Obras interiores que no afecten o modifiquen la distribución del edificio, como revoco y pintura, ejecución y reparación de solados, trabajos interiores de carpintería, reparaciones de fontanería, calefacción y fumistería, cambios de cocinas y aparatos sanitarios e introducción de instalaciones tecnológicas e higiénico-sanitarias fundamentales.

g) Aurrekoen garrantzi bera edo antzekoa duen beste edozein obra.

g) Cualquier otra obra de la misma importancia o análoga a las anteriores.

4.– Zaintzeko eta apaintzeko esku-hartzean barne hartutako obrek eranskin itsusgarriak kentzea eragin dezakete eta egokiak ez diren kanpoko estalduraren tratamenduetan ere eragin dezakete, bai estaldura-materialari, bai, hala badagokio, pintura, kolore eta ehundurari dagokienez.

4. Las obras comprendidas en una intervención de conservación y ornato podrán también afectar a la eliminación de añadidos degradantes o a tratamientos indebidos del revestimiento exterior tanto de su material de revestimiento como de su pintura, color o textura, en su caso.

Sendotzea

Consolidación

1.– Sendotzea eraikuntzako esku-hartze bat da, honako helburuetara bideratutakoa: zaintzeko eta apaintzeko esku-hartzeen kasuan adierazitako helburuetara, batetik, eta eraikuntzaren egonkortasuna hobetzera, bestetik. Hori egitura-elementuak berriztatuz eta ordezkatuz egingo da.

1. Consolidación es un tipo de intervención constructiva dirigida a las finalidades indicadas para la intervención de conservación y ornato y además a la mejora de la estabilidad de la construcción por medio de la renovación y sustitución de elementos estructurales.

2.– Sendotzeko esku-hartze batean barne hartutako obrak honakoak izango dira, zaintzeko eta apaintzeko esku-hartzeen kasuan adierazitakoez gain: egoera txarrean dauden egitura-elementuak ordezkatzea, nahiz eta berriak beste material batekoak izan, eta egonkortasuna eta segurtasuna areagotzea ondorio izango duten egituraren eta zimentazioaren osaketaren inguruko gainerako lanak.

2. Entre las obras comprendidas en una intervención de consolidación, además de las indicadas para la conservación y ornato, se admite la sustitución de los elementos estructurales en malas condiciones por otros nuevos aunque sean de distinto material, y aquellas otras operaciones en la composición de la estructura y cimentación que supongan un aumento de su estabilidad y seguridad.

3.– Egitura-elementuak ordezkatzeko obrek forjatuen kotak aldatu ahal izango dituzte pixka bat, erlaitzaren eta leihoen kotei bere horretan eutsiz.

3. Las obras de sustitución de elementos estructurales podrán modificar ligeramente la cota de los forjados, manteniendo fijas las cotas de cornisa y de ventanas.

4.– Egitura sendotzeko obrak egin ondoren, eraikinaren gainerako elementuak berregin beharko dira jatorrian zituzten formaren eta banaketaren inguruko ezaugarrien arabera, aipatutako obra horiek berriz egiteko erraustea eskatzen duten kasuetan.

4. Con posterioridad a la ejecución de las obras de consolidación estructural deberán rehacerse el resto de elementos del edificio en las mismas condiciones de forma y distribución en que anteriormente se encontraban, si es que las obras citadas exigen su derribo para nueva ejecución.

Berreraikitzea

Reedificación

1.– Berreraikitzea eraikuntzako esku-hartze bat da, honakoa helburu duena: aurrez erraustu egingo den eta zaharberritze zientifikoa edo kontserbatzailea egitea eskatzen duen berariazko arkitektura-baliorik ez duen jatorrizko eraikuntza bat berriz eraikitzea.

1. Reedificación es un tipo de intervención constructiva dirigida a la nueva creación de una construcción anteriormente existente que previamente se derriba y que no posee específicos valores arquitectónicos, que aconsejan la utilización del tipo de restauración científica o conservadora.

2.– Berreraikitzeko esku-hartzeetan berreraikitako eraikuntzaren solido inguratzaile berria bat etorriko da, espazioari dagokionez, jatorrizkoarekin. Horrenbestez, lur eta espazio berean kokatu behar du, solairu guztietan azalera berdina izan behar du (bai sotoan, bai goikoetan), azalera eraikigarri berdina izan behar du eta solairuen kopuruak ere berdina izan behar du.

2. En las intervenciones de Reedificación el nuevo sólido envolvente de la construcción reedificada ha de coincidir espacialmente con el primitivo, debiendo situarse en el mismo terreno y espacio, ocupar la misma superficie en todas sus plantas, tanto de sótano como elevadas, poseer la misma superficie edificable y el mismo número de plantas.

3.– Berreraikitzeko esku-hartzeetan ez da ezinbestekoa izango erabiliko diren materialek jatorrizko eraikuntzan erabilitakoen ezaugarri berdinak izatea, ezta barneko banaketa berdina eta fatxaden diseinua zehatza izatea ere. Alabaina, eutsi egin beharko zaie eraikuntzako tipoaren oinarrizko antolamenduari, fatxada-aurpegien osaketaren oinarrizko elementuei eta estalkiaren antolamendu eta formari.

3. En este tipo de intervención, no será preciso mantener en los materiales a emplear las mismas características de los de la primitiva construcción, ni la distribución exacta de su interior, ni el diseño exacto de sus fachadas, debiendo ser mantenida la organización básica del tipo edificatorio y los elementos básicos de la composición de los frentes de fachadas, así como la organización y forma de su cubierta.

Berriztatzea

Reforma

Berriztatzea eraikuntzako esku-hartze bat da, sendotzeko esku-hartzearen kasuan adierazitakoez gain, honako helburuetakoren bat edo guztiak dituena:

Reforma es un tipo de intervención constructiva dirigida a las finalidades indicadas para la intervención de consolidación y además a alguna o a la totalidad de las siguientes:

a) Barruko espazioen banaketa eta antolamendua aldatzea, aldaketak instalazio teknologikoak eta higienearen eta osasunaren ingurukoak barne hartzean egindako egokitzapenak baino harantzago doazenean.

a) Modificación de la distribución y organización de los espacios interiores que supere las pequeñas acomodaciones derivadas de la inclusión de las instalaciones tecnológicas e higiénico-sanitarias fundamentales.

b) Ondorengo egitura-elementuen kokapena, kota, forma eta dimentsioak aldatzea:

b) Modificación de la posición, cota, forma y dimensiones de los siguientes elementos estructurales:

Barruko hormak eta gangak.

Muros internos y bóvedas.

Pilareak, forjatuak eta gangak.

Pilares, forjados y bóvedas.

Eskailerak.

Escaleras.

Estalkia

Cubierta.

c) Kanpoko eta barruko fatxadak aldatzea, balio estilistiko berezia duten elementuei eutsiz. Betiere osaerak duen batasunari eutsi beharko zaio.

c) Modificación de las fachadas interiores y exteriores conservando los elementos de particular valor estilístico, debiendo siempre ser salvaguardada la unidad compositiva.

III. 4.– Zabalkuntza ekarriko duen eraikuntzako esku-hartzea

III. 4. Intervenciones Constructivas con ampliación.

1. Zabalkuntza zera da: eraikuntzako esku-hartze bat, lehendik dagoen eraikuntzaren azalera eraikia handitzea helburu duena. Hori solairu berriak jasoz, eraikitako perimetroa handituz, forjatu berriak eraikiz edo beste nolabait egin daiteke.

1. Ampliación es un tipo de intervención constructiva dirigida a aumentar la superficie construida de la construcción existente, ya sea por levante de nuevas plantas, ampliación del perímetro de edificado, construcción de nuevos forjados o cualquier otra causa.

2. Zabalkuntzako esku-hartzea berriztatzeko esku-hartzearekin batera egin ahal izango da eta, hala dagokionean, eraikuntzaren zati bat erraustearekin batera.

2. La intervención de ampliación podrá coexistir con la intervención de reforma y en su caso con la demolición parcial.

II. ERANSKINA
ANEXO II

Eraikuntza-unitate bat hirigintzari dagokionez egokia izan dadin egin behar diren obrak

Obras precisas para que una unidad edificatoria se encuentre adecuada urbanísticamente

Eraikuntza-unitate bat edo eraikuntza bat hirigintzari dagokionez egokitzeko obrak izango dira honakoa helburu dutenak: plangintza gauzatzeko eragiketa materialak egitea ahalbidetzen duen banakera lortzea eta eraikuntza-unitate bat osorik edo horren zati bat edo eraikuntza bat kentzea, plangintzak bere helburuekin bat ez datorrela adierazten duenean. Horien artean honakoak aipa ditzakegu:

Son obras destinadas a adecuar urbanísticamente una unidad edificatoria o una construcción, las dirigidas a que la disposición de las mismas permita la realización de las operaciones materiales de ejecución del planeamiento, así como en su caso a suprimir en su totalidad o en parte una unidad edificatoria o una construcción por estar declarada por el planeamiento incompatible con sus objetivos, tales como los siguientes:

a) Estalkiak, forjatuak, hormak eta eraikuntzaren beste edozein egitura-elementu edo eraikuntza-unitateko lurren urbanizazioa erraustea.

a) La demolición de cubiertas, forjados, muros y cualquier otro elemento estructural de la construcción, o de la urbanización de los terrenos de la unidad edificatoria.

b) Aurreko idatz-zatian aipatutako errausteen ondorioz egitura-elementuak sendotzea.

b) El refuerzo de elementos estructurales derivado de las demoliciones del apartado anterior.

c) Aurreko a) idatz-zatiko obren ondorioz sortutako egoera berrian dagoen eraikuntza-unitatearen lurrak ixteko, estaltzeko eta, hala badagokio, urbanizatzeko elementu berriak jartzea.

c) La reposición de nuevos elementos de cierre, de cobertura y en su caso de urbanización de los terrenos de la unidad edificatoria en su nueva situación como consecuencia de las obras del apartado a).

Idatz-zatian adierazitako errausteko obren ondorioz eraikuntza-unitatean egin beharreko gainerako obrak eraikinaren egitura eta eraikuntza egokitzeko obra bezala edo etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak egokitzeko obra bezala katalogatuko dira.

El resto de obras que sea preciso realizar en la unidad edificatoria como consecuencia de las obras de demolición indicadas en el apartado a) se catalogarán como obras de adecuación estructural o constructiva del edificio o de adecuación de las condiciones de habitabilidad de las viviendas.

III. ERANSKINA
ANEXO III

Eraikin batek egitura eta eraikuntzari dagokienez egoki izateko bete behar dituen baldintza orokorrak.

Condiciones generales que debe reunir una edificación para que se encuentre adecuada estructural y constructivamente

Baldintza Orokorrak

Condiciones generales:

1.– Egitura eta eraikuntza elementuen sendotasun eta segurtasunaren ingurukoak:

1.– Relativas a la solidez y la seguridad de los elementos estructurales y constructivos:

– Behar bezalako zimenduak izatea.

– Disponer de cimentación adecuada.

– Egitura-elementuetako materiala ez egotea zaharkituta eta horien erresistentzia ez dela gutxitu bermatzea.

– La ausencia de deterioro del material constitutivo de los elementos estructurales, garantizándose que la resistencia de los mismos permanece inalterada.

– Sostengu-elementuetan aldarotzerik ez izatea.

– La ausencia de desplomes en elementos portantes.

– Habe eta forjatuek gezirik ez izatea.

– La ausencia de flechas en vigas y forjados.

– Eraikinaren hegalkin-zatiak osatzen dituzten elementuak askatzen direnerako segurtasun-bermea.

– La garantía de seguridad ante el desprendimiento de elementos constitutivos de las partes voladas del edificio.

– Erortzeetarako segurtasun-elementuei eusteko eta horiek amarratzeko bermeak.

– Las garantías de sujeción y amarre de los elementos de seguridad ante caídas.

– Eraikinaren beste elementu batzuk —teilak, fatxadako plakadurak, tximiniak, isurkiak, ateburuak eta kristalak— askatzen direnerako segurtasun-bermeak.

– Las garantías de seguridad ante el desprendimiento de otros elementos tales como tejas, aplacados de fachada, chimeneas, vierteaguas, dinteles y cristales.

2.– Sarbideen ingurukoak:

2.– Relativas a la accesibilidad:

– Bide edo espazio publikotik sartzeko bide independentea.

– Acceso independiente desde la vía pública o espacio público.

– Etxebizitzetara sartzeko inolako trabarik ez izatea.

– Ausencia de obstáculos para el libre acceso a las viviendas.

3.– Uraren eta hezetasunaren estankotasunaren ingurukoak:

3.– Relativas a la estanquidad frente a la lluvia y la humedad:

– Itoginik ez izatea.

– La ausencia de goteras.

– Estalkia osatzen duten elementuen zuzentasuna.

– La integridad de los elementos constitutivos de la cubrición.

– Estalkian elementu arrotzik ez izatea.

– La ausencia de elementos extraños en cubierta.

– Fatxadetan hezetasunik ez izatea.

– La ausencia de humedades de fachadas.

– Zolata, horma eta bestelako elementuetan hezetasunik ez izatea.

– La ausencia de humedades en soleras, muros y otros elementos.

4.– Instalazioen egoera onaren ingurukoak:

4.– Relativas al buen estado de las instalaciones:

– Instalazioen estankotasuna eta funtzionalitatea.

– La estanquidad y funcionalidad de las instalaciones.

– Hormetako eta tutuetako instalazio elektriko orokorra.

– La instalación general eléctrica empotrada o entubada.

IV. ERANSKINA
ANEXO IV

Etxebizitzen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak

Condiciones mínimas de habitabilidad de las viviendas

Gutxieneko bizigarritasun-baldintzak.

Condiciones mínimas de habitabilidad.

1.– Etxebizitzak gutxienez bizitzeko egoki diren bi espazio berezi izatea. Horiek sukaldea, jangela, egongela, bi oheko logela eta komuna hartuko dituzte barne.

1.– Que la vivienda se componga, al menos, de dos espacios habitables diferenciados, que alberguen las áreas de cocina, comedor, sala de estar y un dormitorio doble y un aseo.

Ezin izango dira espazio berean jarri sukaldeari eta logelari dagozkien areak.

No podrán situarse en el mismo espacio las áreas correspondientes a cocina y dormitorio.

2.– Gelak elkarren artean bereizi egin beharko dira. Gela horiek ezin izango dute igarobidetzat izan logelaren bat eta, halaber, logela bat ezin izango da izan komunerako pasabide. Logela bakarra denean komuna horri erantsitakoa izan liteke.

2.– Que las habitaciones sean independientes entre sí, de modo que ninguna utilice como paso un dormitorio, ni sirva a su vez de paso al aseo. En el caso de un único dormitorio, el aseo podrá estar incorporado a él.

3.– Bizitzeko egokiak diren espazioek (komun, sukalde eta despentsak izan ezik) zuzenean kalera jotzen duten kristalezko irekiuneak izango dituzte. Arkitekturari dagokionez hori lortzea ezinezkoa denean, espazio horietako bat argia duen beste baten bidez edo eskailera-begiaren bidez argitzea ahalbidetuko da, betiere horri nahikoa argi iristen zaionean zenitalki edo galeria edo antzeko beste espazioren baten bidez. Zuloen azalera ez da inoiz izango berorien bidez argitzen den guztizko azaleraren 100eko 10 baino txikiagoa, eskaileraren kaxaren bidez argitzen den kasuan izan ezik. Kasu horretan aipatutako balioen erdia izan daiteke.

3.– Que los espacios habitables, exceptuando los aseos, cocinas y despensa, dispongan de aberturas acristaladas directas al exterior. En casos extremos en los que la solución arquitectónica no sea viable, se permitirá que un espacio se ilumine a través de otro iluminado o a través del hueco de escalera siempre que éste se encuentre suficientemente iluminado cenitalmente o a través de una galería u otro espacio similar. La superficie de los huecos nunca será inferior al 10% de la superficie total que se ilumine a su través, salvo la iluminación a través de la caja de la escalera que podrá reducirse a la mitad de los valores anteriores.

4.– Espazio guztiek kanpoko zuzeneko aireztapena izatea (komun eta despentsetara bideratutakoek izan ezik) argitzeko azalera guztizko azaleraren 1/3 denean. 3. idatz-zatian adierazitakoak onartzen dira kasu honetan ere.

4.– Que todos los espacios, excepto los destinados a aseos y despensas tengan ventilación directa al exterior, con una superficie igual a 1/3 de la superficie de iluminación. Se admiten los mismos extremos que en el apartado 3.

Zuzenean aireztatzen ez diren komunak ezin izango dira beste logela baten bidez aireztatu. Horrelakoetan airea berritzea eta garbitzea ahalbidetuko duen aireztatze-sistema behartu bat jarri beharko da.

Los aseos que no tengan ventilación directa no podrán ventilarse a través de otra habitación, debiéndolos dotar de un sistema de ventilación forzada que permita la renovación de aire y su limpieza.

Sukaldeak beti izan beharko du erauzle behartu independentea, sukaldean sortzen diren uraren lurrina, gasak eta kea erauztea ahalbidetuko duena.

La cocina deberá dotarse en todo caso de una extracción forzada independiente que permita la evacuación de vapor de agua, gases o humos que se producen en dicho espacio.

5.– Patioek bizitzeko egoki diren espazioak argitzea eta aireztatzea eta eraiki berriak edo berritutakoak izatea. Horiek gutxienez zazpi metro koadroko azalera izatea eta zuzeneko argia bi metrokoa izatea gutxienez.

5.– Que los patios proporcionen luz y ventilación a los espacios habitables y sean de nueva creación o remodelación, tengan una superficie no inferior a siete metros cuadrados y luz recta no inferior a dos metros.

Patioa lehendik dagoenean eta hori berritzen ez denean, dituen dimentsioei eutsi ahal izango zaie.

En aquellos casos en los que el patio ya existe y no se efectúe sobre él ninguna remodelación, podrán mantenerse las dimensiones actuales.

6.– Etxebizitzaren azalera erabilgarria ez izatea 37 metro koadro baino txikiagokoa.

6.– Que la vivienda tenga una superficie útil no inferior a 37 metros cuadrados.

Espazioek gutxieneko azalera hauek izango dituzte:

Los espacios no serán inferiores a las siguientes superficies:

Sukaldea 5 m.2

Cocina 5 m.2

Sukaldea-jangela 8 m.2

Cocina-comedor 8 m.2

Egongela 10 m.2

Estar 10 m.2

Logela nagusia 10 m.2

Dormitorio principal 10 m.2

Bi oheko logela 8 m.2

Dormitorio doble 8 m.2

Ohe bateko logela 6 m.2

Dormitorio sencillo 6 m.2

Komuna 1,5 m.2

Aseo 1,5 m.2

Etxebizitza guztiek izan beharko dituzte gutxienez logela nagusi bat, egongela, sukaldea eta komuna.

Toda vivienda deberá tener, al menos, un dormitorio principal, un estar, una cocina y un aseo.

Sukalde, egongela eta jangelarekin bat egitea erabakitzen denean guztizko azalera 18 m2 erabilgarrikoa izango da gutxienez.

Si se opta por hacer en una misma pieza el área correspondiente a cocina, estar, comedor su superficie total no será inferior a 18 m2 útiles.

7.– Egitura-segurtasun ona duen eraikineko etxebizitza guztietan dauden altuerei eutsi ahal izango zaie, 2,20 metrokoak edo gehiagokoak direnean.

7.– En toda vivienda situada en un edificio, cuya seguridad estructural sea correcta, se podrán mantener las alturas existentes siempre que sean iguales o superiores a 2,20 metros.

Ganbarak diren tokietan, ez dira joko metro koadro erabilgarritzat 1,50 metro baino gutxiagoko altuera librea dutenak. Gainera, horien bolumena azalera bereko eta 2,20 metroko altuerako logela bati dagokiona baino handiagoa izango da.

En el caso de espacios abuhardillados no se computarán como metros cuadrados útiles las superficies con altura libre inferior a 1,50 metros, y su volumen será superior al correspondiente a una habitación de la misma superficie y 2,20 metros de altura.

8.– Beheko solairuan etxebizitzaren bat dagoenean, isolamendu termikoa eta inpermeabilizazioa bermatu beharko dira, material hidrofugo eta isolatzaile egokien bidez.

8.– En el caso de existir viviendas en planta baja, se deberá asegurar el aislamiento térmico e impermeabilización por medio de materiales hidrófugos y aislantes adecuados.

9.– Ur beltzak estolderia-sare orokorrera isurtzea, tutu iragazgaitzen eta aireztatuen bidez. Horrelako sarerik ez dagoenean, ur korronteetara isuri baino lehen edo lurrari eman baino lehen likidoa araztea ahalbidetuko duten hobi septiko egokiak erabiliko dira.

9.– Que tengan resuelto el vertido de aguas negras, mediante tuberías impermeables y ventiladas, a la red general de alcantarillado. En caso de no existir dicha red, se utilizarán fosas sépticas adecuadas que permitan el depurado del líquido afluente antes de verterlo a las aguas corrientes o entregarlo al terreno.

10.– Komunak komuna bera, konketa eta dutxa izatea gutxienez.

10.– Que el aseo contenga como mínimo inodoro, lavabo y ducha.

11.– Etxebizitzako instalazio elektrikoak Behe Tentsioko Erregelamendua betetzea.

11.– La instalación eléctrica de la vivienda cumplirá el Reglamento de Baja Tensión.

12.– Etxebizitzak berokuntza-instalazioa edukitzea.

12.– Que la vivienda disponga de instalación de calefacción


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común