Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

241. zk., 2002ko abenduaren 18a, asteazkena

N.º 241, miércoles 18 de diciembre de 2002


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Kultura Saila
Cultura
7211
7211

289/2002 DEKRETUA, 2002ko abenduaren 10ekoa, Euskal Kirol Federazioen Batasunari buruzkoa.

DECRETO 289/2002, de 10 de diciembre, de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas.

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak Euskal Kirol Federazioen Batasunaren sorrera aurreikusten du III. Tituluaren VI. Kapituluan. Arau horretako xedapenen arabera, Euskal Kirol Federazioen Batasuna elkarte-izaera eta nortasun juridikoa duen entitatea da eta bere helburua Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-federazioak hobetzeko eta garatzeko oinarri komunak bilatzea, beren kirol-helburuak babestea eta hobeto betetzea eta kirol-federazioen administrazio-egitura edo laguntza teknikoa emateko egitura komunak ezartzea izango da. Horretaz gain, Legearen arabera, aholkularitza-eginkizunak izango ditu kirol-administrazioan, eta euskal kirol-federazioak eta lurraldeetako kirol-federazioak ordezkatuko ditu.

La Ley 14/1998, de 11 de junio, del Deporte del País Vasco, contempla en el Capítulo VI, del Título III, la creación de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas. Con arreglo a las disposiciones contenidas en dicha norma, la Unión de Federaciones Deportivas Vascas se configura como una entidad de base asociativa y con personalidad jurídica que tiene por objeto la búsqueda de bases comunes para la mejora y el desarrollo de las federaciones deportivas vascas, la defensa y mejor cumplimiento de sus fines deportivos y el establecimiento de comunes estructuras administrativas o de asistencia técnica. Asimismo, la Ley le encomienda una función asesora de la Administración deportiva y una función representativa del conjunto de las federaciones deportivas vascas y territoriales.

Legeak ez du Euskal Kirol Federazioen Batasuna sortzen, baina sortzeko aukera irekitzen du, betiere, euskal kirol federazioek eskaria egiten badute. Euskadiko Kirolaren Legearen 38. artikuluaren arabera, legeak berak, hori garatzen duten xedapenek eta bere organoek balio osoz onartutako estatutu eta araudiek osatuko dute entitate horren araubide juridikoa "eratze, inskribatze, iraungitze, antolatze eta jarduteari dagokionez".

De la lectura de la citada Ley se desprende que la misma no crea directamente la Unión de Federaciones Deportivas Vascas sino que únicamente contempla su posible creación, a instancia de las federaciones deportivas vascas. Conforme al artículo 38 de la citada Ley del Deporte del País Vasco, el régimen jurídico de esta entidad relativo "… a la constitución, inscripción, extinción, organización y funcionamiento…", vendrá configurado por los mandatos de la propia Ley y, las disposiciones de desarrollo, y los estatutos y reglamentos válidamente adoptados por sus órganos.

Federazioek sortuko duten entitateak elkarte-izaera duenez, Administrazioak uste du bere zeregin araugilea gai horiei buruzko manuak garatzera mugatu behar dela, ezinbestekoa baita entitatea martxan jartzeko eta esleitu zaizkion lege-manuak beteko direla bermatzeko.

Habida cuenta del carácter asociativo de la Entidad que han de crear las Federaciones llamadas a ello, la Administración considera que su labor reglamentaria se ha de limitar a desarrollar los preceptos relativos a dichas cuestiones, indispensables para dar cauce a su puesta en marcha, y garantizar el cumplimiento de los mandatos legales que le vienen asignados.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko abenduaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Cultura, de acuerdo a la Comisión Jurídica Asesora del Gobierno Vasco, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno, en sesión celebrada el día 10 de diciembre de 2002,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Articulo 1.– Objeto.

Euskal kirol federaziek eratutako entitateari, Euskal Kirol Federazioen Batasunari, administrazio-onespena emateko behar diren alderdiak zehaztea da Dekretu honen helburua, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 36. artikuluan aurreikusten diren ondorioetarako.

Es objeto del presente Decreto el establecimiento de los extremos que permitan el reconocimiento administrativo de la entidad constituida por las Federaciones Deportivas Vascas, como Unión de Federaciones Deportivas Vascas a los efectos que prevé el artículo 36 de la Ley 14/1998, de 11 de junio del Deporte del País Vasco.

2. artikulua.– Definizioak eta zereginak

Artículo 2.– Definición y funciones.

1.– Euskadiko Kirol Federazioen Batasuna elkarte-izaeradun entitate pribatua izango da, nortasun juridikoa izango du eta, gutxienez, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 36. artikuluan zehazten diren eginkizunak izango ditu.

1.– La Unión de Federaciones Deportivas Vascas será la entidad privada de base asociativa, con personalidad jurídica, que acometerá al menos, las funciones que se determinan en el artículo 36 de la Ley 14/1998, de 11 de junio, del Deporte del País Vasco le asigna.

2.– Zeregin horiek berariaz agertuko dira estatutuetan, nahiz eta horrek ez duen baztertzen beste egiteko batzuk ere bereganatzeko aukera. Estatutuetan finkatzen diren zereginak ezin dira bateraezinak izan Euskadiko Kirol Federazioen Batasunari legez esleitutakoekin, ezta Euskadiko Kirolaren Legearen eta, oro har, ordenamendu juridikoaren edukiarekin ere.

2.– Tales funciones deberán aparecer expresamente señalados en los Estatutos de la entidad, y no excluyen el ejercicio de otras. Cuantos otros objetivos puedan contemplarse estatutariamente no podrán ser incompatibles con los legalmente atribuidos a la Unión de Federaciones Deportivas del País Vasco, con los contenidos de la propia Ley del Deporte del País Vasco, y con el ordenamiento jurídico en general.

3.– Euskadiko Kirol Federazioen Batasunaren zereginek errespetatu egingo dituzte euskal kirol federazio guztien eskumenak.

3.– Las funciones a desarrollar por la Unión de Federaciones Deportivas Vascas deben entenderse, en todo caso, sin perjuicio de las competencias propias de cada federación deportiva vasca.

3. artikulua.– Jarduera-eremua

Artículo 3.– Ámbito de actuación.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak Euskal Autonomia Erkidegoan jardungo du. Kanpoan ere defendatu ahal izango ditu bere helburuak eta bere zereginak bete baina, betiere, aplikagarri diren lege edo administrazio mugak errespetatuta.

El ámbito de actuación de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas será el correspondiente a la Comunidad Autónoma del País Vasco si bien, podrá defender sus objetivos y desarrollar sus funciones en el exterior con respeto a las limitaciones legales o administrativas que resulten de aplicación.

4. artikulua.– Osaera eta eraketa.

Artículo 4.– Composición y constitución.

Kirol Erakundeen Erregistroan dauden euskal kirol federazioen %60ak, gutxienez, osatu behar du Euskal Kirol Federazioaren Batasuna.

La Unión de Federaciones Deportivas Vascas tendrá que estar integrada, al menos, por el 60% de las federaciones deportivas vascas inscritas en el Registro de Entidades Deportivas.

Onartua izan dadin, entitatea sustatzen duten euskal kirol federazioek eskritura publikoan jaso behar dute Euskadiko Kirol Federazioen Batasuna eratzeko borondatea. Eskritura hori, entitatearen estatutuekin batera, eratze-akta izango da.

Para su reconocimiento como tal, las federaciones deportivas vascas que la promuevan deberán elevar a escritura pública su voluntad de constituir la Unión de Federaciones Deportivas Vascas como acta constitutiva junto con los Estatutos de la misma.

Eratzeko ekitaldian bertan, talde bat izendatuko da entitatea kudeatzeko. Talde hori hiru pertsonak osatuko dute gutxienez, eta, entitatea ordezkatzeaz gain, eskumena izango dute entitatearen onespena lortzeko eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroan sartzeko behar diren egintzak gauzatzeko.

En el mismo acto constitutivo, deberá nombrarse un equipo gestor de la Entidad en constitución integrado por un mínimo de tres personas a quienes se les facultará para ostentar la representación y acometer las actuaciones necesarias para lograr el reconocimiento e inscripción de la Entidad en el Registro de Entidades Deportivas del Gobierno Vasco.

Talde kudeatzaile horrek entitatearen zuzendaritzako lanak hartuko ditu bere gain, harik eta, behin entitatea onartu eta inskribatu ondoren, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko organo eskudunak gobernu-organoen kideak estatutuen arabera izendatzen dituen arte. Hori guztia egiteko, bi hilabeteko epea egongo da, entitatea onartu dela jakinarazten den egunetik aurrera.

Este equipo gestor, asumirá las funciones directivas de la Entidad hasta que, una vez reconocida e inscrita, el órgano competente de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas elegirá los miembros de los órganos de gobierno de la Entidad conforme a sus propios Estatutos. Estos acuerdos deberán realizarse en el plazo máximo de dos meses a partir de la fecha de notificación del acto de reconocimiento de la Entidad.

5. artikulua.– Administrazioaren onespena.

Artículo 5.– Reconocimiento administrativo.

1.– Euskal Kirol Federazioen Batasunari onespena emateko, nahitaezkoa izango da legez ezarritako eskakizunak betetzea. Administrazioaren onespena izatea ezinbestekoa izango da "Euskal Kirol Federazioen Batasuna" izena erabiltzeko eta legez esleituta dituen zereginak gauzatzeko.

1.– El reconocimiento de la correspondiente entidad como Unión de Federaciones Deportivas Vascas quedará supeditado al cumplimiento de los requisitos legalmente establecidos. Sólo el reconocimiento administrativo dará derecho a la correspondiente entidad a utilizar su denominación como "Unión de Federaciones Deportivas Vascas" y a ejercer las funciones que legalmente le vienen atribuidas a esta Entidad.

2.– Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariari dagokio entitatea onartzea legez ezarritako ondorioetarako. Onespena emateko, organo horrek entitateak eskakizunak betetzen dituela egiaztatuko du, besterik ez.

2.– Corresponde al Director de Deportes del Gobierno Vasco el reconocimiento de la Entidad a los efectos legalmente establecidos. Para el reconocimiento de la Entidad este órgano se limitará a verificar el cumplimiento de los requisitos establecidos.

3.– Organo eskudunak hiru hilabete izango ditu erabakia

3.– El órgano competente dispondrá de un plazo de tres meses para resolver y notificar su resolución, a contar desde el día en el que la solicitud haya tenido entrada. Este órgano podrá suspender o ampliar tal plazo conforme a lo dispuesto en las disposiciones de procedimiento administrativo común.

hartzeko eta jakinarazteko, eskariari sarrera eman zaion egunetik hasita. Organo horrek epea eten edo luza dezake, administrazio-prozedura erkidean xedatutakoaren arabera.

4.– El acto de reconocimiento, sin perjuicio de otras menciones que procedan conforme a la normativa sobre procedimiento administrativo, incorporará el mandato de inscripción en el Registro de Entidades Deportivas, y la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, de tal acto y de los Estatutos de la entidad reconocida como Unión de Federaciones Deportivas Vascas.

4.– Onespena emateko egintzan, entitatea Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzeko agindua emango da, baita egintza bera eta Euskal Kirol Federazioen Batasunaren estatutuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzekoa ere, administrazio-prozedurari buruzko arauen arabera egin beharreko gainerako aipamenak ere egingo direlarik.

5.– Igual procedimiento se aplicará a las modificaciones estatutarias, que deberán ser autorizadas administrativamente. Sin perjuicio de los efectos que estos acuerdos pudieran surtir entre los miembros de la Entidad, las modificaciones acordadas solo podrán ser aplicadas una vez notificada la autorización administrativa de las mismas.

5.– Aldaketak egiteko, administrazio-baimena beharko da, eta prozedura berberari jarraituko zaio. Erabakiok entitateko kideengan izan dezaketen eragina gorabehera, aldaketak bakarrik aplikatu ahal izango dira administrazio-baimenaren jakinarazpena egin ondoren.

Artículo 6.– Estatutos.

6. artikulua.– Estatutuak

1.– Conforme a lo dispuesto en el artículo 38 de la Ley 14/1998, de 11 de junio del Deporte del País Vasco, los Estatutos de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas regularán su estructura interna y funcionamiento de acuerdo con principios democráticos y representativos y establecerán la elección de todos sus miembros mediante sufragio libre, igual y secreto de todas las federaciones deportivas asociadas.

1.– Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legearen 38. artikuluari jarraituz, Euskal Kirol Federazioen Estatutuek printzipio demokratiko eta ordezkapenezkoak beteko dituzte barne-egitura eta funtzionamendua arautzeko eta, gainera, kideak aukeratzeko orduan, bazkide diren kirol-federazio guztien sufragio libre, berdin eta sekretua erabiliko da.

2.– Los estatutos de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas deberán regular, como mínimo, los siguientes extremos:

2.– Euskal Kirol Federazioen Batasunaren estatutuek honako hauek arautuko dituzte gutxienez:

a) Denominación, objeto y funciones.

a) Izena, helburua eta zereginak.

b) Domicilio social.

b) Egoitza soziala.

c) Ámbito de actuación.

c) Jarduera-eremua.

d) Clases de miembros.

d) Kide-motak.

e) Adquisición y pérdida de la condición de miembro.

e) Kide egiteko eskakizunak eta kidetza galtzeko arrazoiak.

f) Derechos y obligaciones de los miembros.

f) Kideen eskubideak eta betebeharrak.

g) Estructura orgánica y régimen de funcionamiento.

g) Egitura organikoa eta funtzionamendu-araubidea.

h) Sistema de elección y cese de los miembros de los órganos de la Unión.

h) Batasuneko organoetako kideak aukeratzeko eta karguak uzteko sistema.

i) Régimen económico y patrimonial.

i) Ekonomia eta ondare araubidea.

j) Régimen documental.

j) Dokumentu-araubidea.

k) Régimen disciplinario.

k) Diziplina-araubidea.

l) Régimen de impugnación de acuerdos sociales.

l) Sozietatearen erabakien aurka egiteko araubidea.

m) Modificación de estatutos y reglamentos.

m) Estatutuen eta araudien aldaketak.

n) Régimen de disolución y liquidación.

n) Sozietatea desegiteko eta likidazioa egiteko araubidea.

ñ) Régimen de arbitraje, mediación y conciliación.

ñ) Arbitraje, bitartekaritza eta adiskidetze araubidea.

Artículo 7.– Régimen jurídico.

7. artikulua.– Araubide juridikoa.

La Unión de Federaciones Deportivas Vascas se regirá por las normas de la Ley 14/1998, de 11 de junio, del Deporte del País Vasco, por el presente Decreto y disposiciones que la desarrollen, por sus estatutos y reglamentos y por los acuerdos válidamente adoptados por sus órganos.

Hauek dira Euskal Kirol Federazioen Batasunaren eraentzan beteko diren xedapenak: Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea, dekretu hau eta berori garatuko duten xedapenak, sozietatearen estatutuak eta araudiak eta sozietateko organoek hartutako erabaki baliodunak.

Artículo 8.– Miembros.

8. artikulua.– Kideak.

1.– Podrán ser miembros de pleno derecho de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas las Federaciones Deportivas Vascas inscritas como tales en el Registro de Entidades Deportivas del Gobierno Vasco que así lo deseen y manifiesten expresamente tal voluntad mediante acuerdo de su Asamblea General, habilitando a una persona para que participe en el proceso constitutivo de la Entidad.

1.– Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroan izena emanda dauden euskal kirol federazioak izan daitezke Euskal Kirol Federazioen Batasuneko kide, betiere, nahi badute eta berariaz adierazten badute kide izateko borondatea. Borondate hori Batzar Orokorrak adierazi behar du erabaki baten bitartez eta, ondoren, pertsona bat gaitu behar du entitatea eratzeko prozesuan parte har dezan.

2.– Una vez cerrado el proceso constitutivo las federaciones deportivas vascas que deseen incorporarse a la Unión de Federaciones Vascas, deberán acordar a través de sus Asambleas Generales dicha voluntad asociativa y solicitar formalmente su admisión con arreglo a los requisitos y procedimiento establecidos en los estatutos y reglamentos de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas. No se podrá denegar la admisión a una federación deportiva vasca inscrita en el Registro de Entidades Deportivas que cumpla con los citados requisitos estatutarios y reglamentarios.

2.– Eratze-prozesua amaituta, euskal kirol federazioren batek Euskal Kirol Federazioen Batasunean sartu nahi badu, batzar orokorrak kide izateko borondatea adierazi eta sartzeko eskaria egin behar du, betiere, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko estatutuetan eta araudietan agertzen diren eskakizunak betez eta bertan adierazitako prozedurari jarraituz. Ezin izango da euskal kirol federaziorik baztertu baldin eta Kirol Erakundeen Erregistroan badago eta estatutuetako eta araudietako baldintzak betetzen baditu.

3.– Los requisitos estatutarios y reglamentarios no podrán significar un trato discriminatorio entre las federaciones deportivas vascas. Ello no obstante, podrán establecerse mecanismos que en base a razones generales y objetivas permitan modular la representatividad de las Federaciones asociadas en la toma de decisiones.

3.– Estatutu eta araudietako eskakizunetan ezin da diskriminaziorik egin euskal kirol federazioen artean. Hala ere, hainbat mekanismo ezar daitezke federazio bazkideek erabakiak hartzeko orduan izango duten ordezkaritza orekatzeko, betiere, arrazoi orokor eta objektiboen arabera.

4.– Junto a los miembros de pleno derecho, la Unión de Federaciones Deportivas Vascas podrá admitir como miembros colaboradores, sin derecho a voto, a cualesquiera entidades que puedan coadyuvar en el cumplimiento de los objetivos sociales de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas.

4.– Eskubide osoko kideez gain, Euskal Kirol Federazioen Batasunak kide laguntzaileak ere izan ditzake. Kide horiek Euskal Kirol Federazioen Batasunaren helburuak betetzen lagun dezaketen entitateen artean aukeratuko dira eta hitza izango dute, baina botorik ez.

5.– Las federaciones deportivas vascas podrán dejar de formar parte de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas mediante acuerdo de la correspondiente Asamblea General y comunicación fehaciente a la Unión y al Registro de Entidades Deportivas del Gobierno Vasco.

5.– Euskal kirol federazioek Euskal Kirol Federazioen Batasuna utz dezakete baldin eta batzar orokorrak horixe erabakitzen badu eta entitateari eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Erakundeen Erregistroari horren berri ematen bazaie era fede-emailean.

Artículo 9.– Revocación.

9. artikulua.– Baliogabetzea

1.– Al Director de Deportes del Gobierno Vasco competerá, en su caso, revocar el reconocimiento de la entidad como Unión de Federaciones Deportivas Vascas cuando esta Entidad deje de cumplir el requisito de composición mínima establecido en el artículo 4 del presente Decreto o cuando deje de atender las funciones legalmente atribuidas.

1.– Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak eskumena du Euskal Kirol Federazioen Batasunari emandako onespena baliogabetzeko baldin eta dekretu honetako 4. artikuluan aipatzen den gutxieneko kide-kopurua betetzen ez bada edo sozietateak legez esleitu zaizkion zereginak betetzen ez baditu.

2.– La revocación del reconocimiento exigirá la instrucción de un expediente administrativo al efecto, que, garantizando los derechos de la Entidad, determine y fundamente el incumplimiento que determine la revocación del reconocimiento.

2.– Onespena baliogabetzeko, nahitaezkoa da administrazio-espediente bat bideratzea. Prozesu horretan, entitatearen eskubide guztiak bermatuko dira eta onespena baliogabetzea eragin duten ez-betetzeak zehaztu eta arrazoituko dira.

3.– La revocación administrativa comportará:

3.– Administrazioak onespena baliogabetuz gero:

a) La cancelación de oficio de su inscripción en el Registro de Entidades Deportivas.

a) Kirol Erakundeen Erregistroko inskripzioa ezabatu egingo da ofizioz.

b) La pérdida de la titularidad de los derechos y funciones encomendados por la Ley 14/1998, del Deporte del País Vasco, especialmente del derecho a utilizar la denominación de Unión de Federaciones Deportivas Vascas.

b) Euskadiko Kirolaren 14/1998 Legean zehazten diren eskubideen eta zereginen titulartasuna galduko da, bereziki Euskal Kirol Federazioen Batasuna izena erabiltzeko eskubidearena.

c) La transformación de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas en una asociación de régimen general, cuando reuniese los requisitos para ello.

c) Euskal Kirol Federazioen Batasuna araubide orokorreko elkarte bihurtuko da, baldin eta horretarako eskakizunak betetzen baditu.

4.– El acto de revocación deberá publicarse en el Boletín Oficial del País Vasco.

4.– Baliogabetzeko egintza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Artículo 10.– Colaboración con la Administración.

10. artikulua.– Administrazioarekiko lankidetza.

La Unión de Federaciones Deportivas Vascas podrá desarrollar las funciones que legalmente le vienen asignadas en colaboración con el Gobierno Vasco. A tal efecto, ambas entidades suscribirán entre sí los pertinentes convenios de colaboración al objeto de determinar los objetivos, programas, presupuestos y demás aspectos directamente relacionados con las funciones encomendadas. Este marco de colaboración no excluye la conclusión de otros acuerdos de similar naturaleza para el desarrollo de las demás funciones que pueda desarrollar la Unión de Federaciones Vascas, con el Gobierno Vasco o cualquier otra Institución.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan burutu ahal izango ditu bere zereginak. Kasu horretan, erakunde biek lankidetza hitzarmenak sinatuko dituzte, helburuak, programak, aurrekontuak eta emandako zereginekin zuzeneko lotura duten gainerako alderdiak finkatzeko. Lankidetza-esparru hori gorabehera, Euskal Kirol Federazioen Batasunak antzeko beste hitzarmen batzuk ere sina ditzake, bai Eusko Jaurlaritzarekin, bai beste edozein erakunderekin, bere gainerako zereginak burutzeko.

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

XEDAPEN IRAGANKORRA

Única.– Registro de Entidades Deportivas.

Bakarra.– Kirol Erakundeen Erregistroa

En tanto no se dicten las disposiciones pertinentes para la nueva organización y funcionamiento del Registro de Entidades Deportivas, el reconocimiento y Estatutos de la Unión de Federaciones Deportivas Vascas se inscribirán en el Registro de Asociaciones y Federaciones Deportivas, establecido por Decreto 94/1990, de 3 de abril, a cuyo efecto por el órgano responsable del mismo se adoptarán las medidas organizativas adecuadas para verificar tal inscripción.

Kirol Erakundeen Erregistroa berrantolatzeko eta funtzionamendu berria finkatzeko xedapenak ematen ez diren bitartean, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren onespena eta estatutuak Kirol Elkarte eta Federazioen Erregistroan inskribatuko dira (erregistro hori apirilaren 3ko 94/1990 Dekretuaren bitartez sortu zen). Inskripzioa egiteko, erregistroaren organo arduradunak beharrezko antolaketa-neurriak hartuko ditu.

DISPOSICIONES FINALES

AZKEN XEDAPENAK

Única.– Entrada en vigor.

Bakarra.– Indarrean jartzea.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 10 de diciembre de 2002.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko abenduaren 10ean.

La Consejera de Cultura,

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común