Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

105. zk., 2002ko ekainaren 5a, asteazkena

N.º 105, miércoles 5 de junio de 2002


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Industria, Comercio y Turismo
3253
3253

104/2002 DEKRETUA, maiatzaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoan Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzen duena.

<P ALIGN="JUSTIFY">DECRETO 104/2002, de 14 de mayo, por el que se aprueba definitivamente el Plan Territorial Sectorial de la Energía Eólica en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoan energia eolikoaren lurralde eta arloko plangintza 3E-2005 Planean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan jasotzen da batez ere, eta Europako jokabideari jarraituz, baliabide berriztagarriak ahalik eta gehien aprobetxatzearen alde egiten du, bai eta autohornikuntza energetikoaren tasa handitu eta energia garbiak erabiltzearen alde ere, atmosferara guztira eta bereziki jaulkitzen diren kutsatzaileak murrizten laguntzeko.

La planificación territorial y sectorial de la energía en la Comunidad Autónoma del País Vasco contenida básicamente en el Plan 3E-2005 y en las Directrices de Ordenación Territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, apuestan, siguiendo la tendencia europea, por el aprovechamiento máximo de los recursos renovables, por el incremento de la tasa de autoabastecimiento energético y por la utilización de energías limpias que coadyuven a la reducción de las emisiones atmosféricas totales y especificas de los contaminantes.

Energia berriztagarrien artean, eolikoa da etorkizun handiena daukana, garapen teknologiko maila eta kostuak ikusirik eta garbia eta bukaezina izanik, oso aplikagarria delako baliabide energetiko endogeno gisa gure erkidegoan.

De entre las energías renovables, la eólica, por su grado de desarrollo tecnológico, sus costes y su carácter limpio e inagotable, es una de las que cuenta con mayor futuro y tiene un alto potencial de aplicación, como recurso energético endógeno, en nuestra Comunidad.

Hala ere, Euskadin parke eolikoak jartzeak eragin handia izan dezake lurraldean eta kokatzen diren ingurunean; hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoan Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana oso baliabide erabilgarria da jokabide eta irizpide orientatzaileak finkatzeko orduan, administrazioak zein partikularrek, kokapenak hautatzerakoan, energia eta ekonomia eta ingurumenaren ikuspuntu bateratuetatik, baliabide natural hori aprobetxatzeko eta, azken batean, parke eolikoek ahalik eta kokapen onena izan dezaten Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen ondorioz indarrean dagoen antolamenduaren barruan.

No obstante, la implantación de parques eólicos en Euskadi puede tener una incidencia territorial importante y afectar notablemente al medio natural y al entorno del lugar donde aquellos se ubiquen; esto hace que el Plan Territorial Sectorial de la Energía Eólica se revele como un instrumento útil para la fijación de pautas y criterios orientadores, tanto para la Administración como para los particulares, en la selección de los emplazamientos, desde el punto de vista combinado energético-económico y medioambiental, para el aprovechamiento de este recurso natural y en definitiva para la búsqueda del mejor acomodo territorial de los parques eólicos, dentro de la ordenación vigente resultante de las Directrices de Ordenación Territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrak, beharrezko jotzen duenez kokapen eolikoak planifikatzea, 1997ko martxoaren 20an izan zuen osoko bilkuran, onartu egin zuen aldaketa-proposamen transakzional batez bidez, ez legezko proposamen bat, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana egiteko.

Por ello el Parlamento Vasco, considerando necesaria la planificación de los emplazamientos eólicos, aprobó en Pleno celebrado el 20 de marzo de 1997, a través de una enmienda transacional, una proposición no de ley por la que instaba al Gobierno Vasco a que a través del Departamento de Industria, Agricultura y Pesca elaborara el Plan Territorial Sectorial de Energía Eólica.

Lurraldearen Arloko Planak erantzuna ematen dio errekerimendu horri Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen antolamenduan kokapen eoliko egokienak identifikatu, hautatu eta integratuz baliabide natural eta autoktono hori aprobetxatu ahal izateko eta plangintza hori lurraldea antolatzeko politika global baten barruan geratu dadin, garapen eolikoan batzen diren interes sektorialen behar bezalako koordinazioarekin.

El Plan Territorial Sectorial da respuesta a este requerimiento identificando, seleccionando e integrando en la ordenación del territorio de la Comunidad Autónoma Vasca los emplazamientos eólicos mas idóneos, para el aprovechamiento de este recurso natural y autóctono, y con el objetivo de que tal planificación quede enmarcada dentro de una política global de ordenación del territorio, con la necesaria coordinación de los intereses sectoriales concurrentes en el desarrollo eólico.

Euskal Autonomia Erkidegoan Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plan hori egite eta koordinazio prozesu luze baten ondorio da, izan ere, interesa zuten beste administrazio publiko eta erakunde batzuekin jardun da ahalik eta adostasunik handiena lortzeko planak eragiten dituen alde guztietan.

El presente Plan Territorial Sectorial de la Energía Eólica en la Comunidad Autónoma del País Vasco se configura como resultado de un dilatado proceso de elaboración y de coordinación con otras Administraciones Publicas y Organismos interesados con la finalidad de lograr el mayor consenso posible en todas las vertientes afectadas por el mismo.

Edukiari dagokionez, lurraldea antolatzeko baliabidea denez, Euskal Autonomia Erkidegoan Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Planaren xede da izan daitezkeen instalazio eoliko guztietatik lurraldean eragin nabarmena dutenak arautzea. Bestetik, plan honen beste funtsezko proposamen bat da kokapenak bi taldetan banatzea; horrela, parke eolikoen instalazioak I Taldean sartutako kokapenen batean jarriko dira lehentasunez. Ondorioz, helburu energetikoak beteko lirateke, ingurumenean ahalik eta eragin gutxiena eginez eta bakarrik onartuko lirateke instalazioak II Taldeko kokapenen batean, egiaztatuz gero zailtasun objektiboa dagoela betetzeko aurreikusitako helburu energetikoak kokapen horiek erabili gabe.

En cuanto a su contenido, el Plan Territorial Sectorial de la Energía Eólica como instrumento de ordenación territorial tiene por objeto, de todas las instalaciones eólicas posibles, aquellas que tienen una incidencia territorial significativa. Por otro lado, una de las propuestas fundamentales de este Plan Territorial Sectorial es la división de los emplazamientos en dos grupos, de modo que las instalaciones de parques eólicos se harán preferentemente en alguno de los emplazamientos incluidos en el Grupo I, lo que permitiría el cumplimiento de los objetivos energéticos con el mínimo impacto ambiental, y únicamente se permitirían instalaciones en alguno de los emplazamientos del Grupo II cuando se acredite la dificultad objetiva para el cumplimiento de los objetivos energéticos previstos sin recurrir a dichos emplazamientos.

Behin-behineko onespena Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2001eko azaroaren 16ko Aginduz egin zen. Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeak irizpena eman dio planari 2002ko urtarrilaren 16an izandako bilkuran, bai eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak ere.

La aprobación provisional ha sido realizada por Orden de 16 de noviembre de 2001, del Consejero de Industria, Comercio y Turismo. El Plan ha sido informado por la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco en su sesión celebrada el 16 de enero de 2002, y por el Departamento de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente.

Ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko maiatzaren 14ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En virtud de lo anteriormente expuesto, a propuesta de los Consejeros de Industria, Comercio y Turismo, y de Ordenación del Territorio y Medio Ambiente, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su reunión del día 14 de mayo de 2002,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

Artikulu bakarra.

Articulo único.

Behin betiko onartu da Euskal Autonomia Erkidegoan Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plana. Horren zehaztapenak dekretu honen eranskinean jasotzen dira, bai eta antolamendurako planoak ere.

Se aprueba definitivamente el Plan Territorial Sectorial de la Energía Eólica en la Comunidad Autónoma del País Vasco, cuyas determinaciones se incluyen como Anexo al presente Decreto junto con los planos de ordenación.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango du indarra dekretu honek.

El presente Decreto entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko maiatzaren 14an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 14 de mayo de 2002.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

El Consejero de Industria, Comercio y Turismo,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.

Lurralde Antolamendu

El Consejero de Ordenación del Territorio

eta Ingurumen sailburua,

y Medio Ambiente,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

I. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ENERGIA
ANEXO I
PLAN TERRITORIAL SECTORIAL DE LA ENERGÍA EÓLICA EN LA COMUNIDAD AUTÓNOMA

EOLIKOAREN LURRALDEAREN

DEL PAÍS VASCO

DETERMINACIONES
TÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

ARLOKO PLANA.

Artículo 1.– Definición de parque eólico

XEDAPENAK
I. TITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Parke eolikoaren definizioa.

A los efectos de este Plan Territorial Sectorial, se entenderá que son parques eólicos las instalaciones dedicadas a la generación de electricidad a partir de la energía eólica, a través de un conjunto de varios aerogeneradores, interconectados eléctricamente mediante redes propias, compartiendo una misma estructura de accesos y control, con medición de energía propia y con conexión a la red general.

Lurraldearen Arloko Plan honetan, parke eolikoak dira energia eolikotik elektrizitatea sortzeko instalazioak. Elektrizitatea hainbat sorgailuen bidez sortzen da. Aerosorgailuak elektrizitatearen eta sare propioen bidez elkarrekin konektatuta daude. Instalazio horietara heltzeko, horiek kontrolatzeko azpiegitura berak erabiltzen dira. Bestalde, instalazio horiek beren energia neurtzeko aparatuak dituzte eta energia banatzeko sare orokorrera konektatuta daude.

Artículo 2.– Ámbito del Plan Territorial Sectorial

2. artikulua.– Lurraldearen Arloko Planaren eremua.

1.– El ámbito territorial del Plan es la Comunidad Autónoma del País Vasco.

1.– Planaren lurralde eremua Euskal Autonomia Erkidegoa da.

2.– Constituyen el ámbito material del Plan Territorial Sectorial de la energía eólica, exclusivamente, los parques eólicos que cuenten con más de ocho aerogeneradores, viertan la energía generada en la red general y tengan así mismo una potencia instalada superior a 10 MW.

2.– Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Planaren eremu materiala ezaugarri hauek dituzten parke hauek bakarrik osatzen dute: zortzi aerosorgailu baino gehiago edukitzea, sortutako energia sare orokorrera botatzea eta 10 MW baino potentzia handiagoa edukitzea.

3.– El resto de instalaciones de energía eólica no incluidas en el punto anterior, requerirán de la preceptiva autorización industrial de las instalaciones y en su caso de la correspondiente evaluación de impacto ambiental, y se someterán en cuanto su implantación a la legislación del suelo. Estas instalaciones de energía eólica, a efectos de la legislación citada, son declaradas de utilidad pública.

3.– Aurreko puntutik at geratzen diren energia eolikoaren gainerako instalazioek instalazioei buruzko derrigorrezko industria-baimena beharko da, eta hala behar izanez gero, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa ere bai; lurzoruari buruzko Legea errespetatu beharko dute, bestalde, ezarri nahi direnean.

Si se pretendiera instalar en suelo no urbanizable, en zonas en las que el planeamiento municipal no lo impida, una instalación eólica de las incluidas en el párrafo anterior, previamente a la concesión de la licencia precisarán obtener la autorización administrativa señalada en la legislación urbanística para las instalaciones de utilidad pública o interés social que hayan de emplazarse en tal clase de suelo.

Instalatu nahi izanez gero, lurzoru ez urbanizagarrian, hirigintza-plangintzak debekatzen ez duen zonetan, lizentzia lortu aurretik hirigintza-legerian aipatzen den administrazio-baimena lortu beharko da lurzoru-mota horietan ezarri nahi diren erabilera publikoko edo interes sozialeko instalazioentzat.

Artículo 3.– Objeto y naturaleza del Plan Territorial Sectorial de la energía eólica.

3. artikulua.– Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Planaren xedea eta izaera

1.– El objeto del presente Plan Territorial Sectorial es la selección de los emplazamientos más adecuados para la implantación de parques eólicos en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, así como que tal planificación quede enmarcada dentro de una política global de ordenación del territorio, con la necesaria coordinación de los intereses sectoriales concurrentes en el desarrollo eólico.

1.– Lurraldearen Arloko Planaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoak ezartzeko kokalekurik egokienak hautatzea. Planaren xedea da, halaber, planifikazio hori lurralde antolamendurako politika oso baten barruan sartzea, garapen eolikoan inplikatuta dauden sektoreen interesak koordinatuz.

2.– El Plan Territorial Sectorial, constituye un instrumento de ordenación del territorio, cuya finalidad es la de proporcionar a los parques eólicos necesarios para el desarrollo de este tipo de energía, la adecuada inserción en el territorio; así como, garantizar la coordinación de los distintos títulos de intervención pública en los órdenes sectoriales: energético eólico, territorial y urbanístico.

2.– Lurraldearen Arloko Plana lurralde antolamenduko tresna bat da. Horrela, Planaren bidez nahi da energia mota hau garatzeko behar diren parke eolikoak lurraldean egoki banatzea; nahi da, halaber, sektoreetan (energetiko-eolikoa, lurraldea, eta hirigintza) administrazio publikoen esku-hartzeko eskubideen koordinazioa bermatzea.

En tal sentido, las actuaciones que constituyen el objeto y ámbito del Plan Territorial Sectorial de la energía eólica, están caracterizadas por su marcada índole territorial y alcance supramunicipal.

Zentzu horretan, Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plan honen objektua eta eremua osatzen duten jarduerek bi ezaugarri nagusi dituzte: lurraldetasuna eta udalerrizgaindiko ikuspegia.

Artículo 4.– Objeto de las determinaciones del Plan Territorial Sectorial.

4. artikulua.– Lurraldearen Arloko Planeko xedapenen xedea

Las presentes determinaciones tienen por objeto establecer normas concretas de aplicación general, con el objetivo de disciplinar y encauzar el desarrollo del proceso de implantación de parques eólicos en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

TÍTULO II
CONTENIDO, EFECTOS Y ALCANCE

Xedapen hauekin nahi da aplikazio orokorrerako arau zehatzak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoak ezartzeko prozedura antolatzeko eta bideratzeko asmoz.

Artículo 5.– Contenido y alcance normativo

II. TITULUA
EDUKIA, ONDORIOAK ETA GARRANTZIA

5. artikulua.– Edukia eta garrantzia normatiboa

1.– El presente Plan Territorial Sectorial está integrado por los siguientes documentos:

1.– Lurraldearen Arloko Plan hau dokumentu hauek osatzen dute:

I.– Memoria.

I.– Memoria.

II.– Determinaciones.

II.– Xedapenak.

III.– Planos.

III.– Planoak.

– Grupo A: Planos de Ordenación.

– A taldea: ordenazio planoak.

– Grupo B: Planos de información.

– B taldea: informazio planoak.

IV.– Anejos.

IV.– Eranskinak.

2.– Si bien el contenido normativo del presente Plan está configurado por el conjunto de documentos que lo integran, son sus documentos II: "Determinaciones" y III: "Planos": Grupo A: "Planos de Ordenación" los que ostentan específicamente dicho carácter normativo, y que por tanto, vinculan directamente.

2.– Plan honen eduki arau emailea Plan hau osatzen duten dokumentuek osatzen badute ere, II. Dokumentua – Xedapenak, eta III. Dokumentua – Planoak, A taldea: ordenazio planoak dira, zehatzago esanda, arau emate izaera hori duten dokumentuak. Eta dokumentu horiek dira, beraz, zuzenean lotesten dutenak.

3.– El resto de planos y documentos, Memoria y Anejos, posee un carácter fundamentalmente indicativo, referencial, explicativo o justificativo, por lo que, en caso de contradicción en su contenido con los documentos señalados en el apartado 2 de este artículo, serán estos últimos los que prevalezcan.

3.– Gainerako plano, dokumentu, memoria eta eranskinak dira, batik bat, adierazgarritzat hartzeko, erreferentziatzat edukitzeko, azalpenak izateko eta justifikatzeko. Beraz, dokumentu horien eta 2 atalean aipatutakoen artean kontraesanik egonez gero, azken horiek diotena balioko du.

Artículo 6.– Efectos sobre los instrumentos de planificación urbanística. Adaptación de los planes urbanísticos.

6. artikulua.– Ondorioak, hirigintza plangintzako tresnengan. Hirigintza planak egokitzea.

1.– Los planes urbanísticos regulados en la Legislación sobre régimen del suelo, habrán de ajustarse a las rectificaciones introducidas en el Plan Territorial Sectorial de la energía eólica, en el plazo de un año, conforme al procedimiento señalado en el Artículo 9 de la Ley 4/1990, de 31 de mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco.

1.– Lurzoruari buruzko Legean araututako hirigintza planak moldatu egin beharko dira Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plan honetan ezarritakora; horretarako, urtebeteko epea egongo da. Horrela agintzen du maiatzaren 31ko Euskadiko Lurralde Antolamendurako 4/1990 Legeak (9. artikulua).

2.– En cualquier caso, estas determinaciones del Plan Territorial Sectorial, incluidos los Planos de Ordenación, prevalecerán desde el mismo momento de su publicación, sobre las determinaciones de los Planes y Normas municipales, se haya o no realizado la adaptación formal de éstos al contenido de las presentes determinaciones.

2.– Edozein modutan, Lurraldearen Arloko Planeko xedapenak, ordenazio planoetakoak barne, argitaratzen diren momentutik bertatik udalerrietako planen eta Arauen xedapenen gainetik egongo dira, baita Plan honetako xedapenetara egokitu ez badira ere.

Artículo 7.– Alcance de sus determinaciones.

7. artikulua.– Xedapenen garrantzia.

El Plan Territorial Sectorial constituye el instrumento de ordenación idóneo y suficiente para justificar desde el punto de vista de la ordenación territorial y urbanística las acciones que sobre el territorio se lleven a cabo en ejecución de las previsiones contenidas en el mismo. A tal efecto, la ejecución de parques eólicos en los emplazamientos contemplados en la disposición adicional segunda, no precisará de más instrumento de desarrollo o especificación, que la tramitación y aprobación de los instrumentos de proyección técnica señalados en el título IV.

Lurraldearen Arloko Plana behar adinako tresna egokia da, lurralde eta hirigintza aldetik begiratuta, lurgainean aurreikusten diren ekintzak justifikatzeko. Horrela, bigarren xedapen gehigarrian aurreikusten diren kokalekuetan parke eolikoak instalatzeko ez da behar izango, garatzeko edo zehazteko beste tresnarik; IV. Tituluan aipatzen diren proiektu teknikora tresnak bideratzearekin eta onartzearekin nahikoa izango da.

Artículo 8.– Ejecutividad, Obligatoriedad y Legitimación Expropiatoria

8. artikulua.– Betearaztea, derrigortzea eta desjabetzeko legitimatzea.

1.– El presente Plan Territorial Sectorial será inmediatamente ejecutivo una vez sea publicada su aprobación definitiva.

1.– Lurraldearen Arloko Plan hau behin betiko onartu eta argitaratzen denean berehalaxe betearazlea izango da.

2.– La eficacia de la obligatoriedad del presente Plan Territorial Sectorial se despliega vinculando a la Administración en cada caso competente para el desarrollo de las acciones en el mismo previstas; a los instrumentos de ordenación urbana; y a los instrumentos y actuaciones sectoriales que afecten a los emplazamientos seleccionados; así como a los particulares al llevar a cabo la implantación de parques eólicos.

2.– Lurraldearen Arloko Plan honek kasu bakoitzean eskumena duen administrazioa derrigortuko du garatzera bertan aurreikusitako ekintzak eta hirigintza ordenazioko tresnak; derrigortuko ditu garatzera, halaber, aukeratutako kokalekuei eragiten dieten sektore tresnak ez ezik, parke eolikoak ezartzera doazen partikularrak ere bai.

3.– La aprobación del presente PTS implicará la declaración de utilidad pública de todas las acciones en él comprendidas, a efectos de expropiación forzosa de los terrenos necesarios para su ejecución, así como para la imposición y ejercicio de las servidumbres que proceda al mismo fin.

3.– LAP hau onartzen denean, bertan aurreikusten diren ekintza guztiak herri erabilerarako deklaratuko dira, gero behar diren lursailen jabetza kentzeko asmoz, eta baita ekintza horiek burutzeko eskatzen diren zorrak ezartzeko eta erabiltzeko ere.

4.– Para la expropiación y la imposición de limitaciones a la propiedad que requieran la construcción, el uso y defensa de las infraestructuras, así como para garantía de seguridad de las personas y bienes, se estará a lo dispuesto en el título IX de la Ley 54/1997, de 27 de noviembre, del Sector Eléctrico, o legislación estatal o autonómica que la sustituya y/o desarrolle.

4.– Azpiegiturak eraiki, erabili eta babesteko, edota pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko, behar den jabetza kentzerakoan edo mugatzerakoan, Sektore elektrikoari buruzko 54/1997 Legea, azaroaren 27koa, hartuko da kontuan (IX. Titulua), edo bestela, Estatuko legeria edo hori ordezkatzen eta/edo garatzen duen Autonomia Erkidegoko legeria.

5.– Para el reconocimiento concreto de la utilidad pública de las instalaciones, será preciso que la empresa interesada lo solicite, incluyendo una relación concreta e individualizada de los bienes y derechos que el solicitante considere de necesaria expropiación.

5.– Instalazioak herri erabilpenerako direla onartzeko, beharrezkoa izango da enpresa interesdunak hala eskatzea. Eskaeran eskatzaileak banan-banan aipatuko ditu bere iritziz desjabetu behar diren ondasunak eta eskubideak.

La declaración de utilidad pública llevará implícita, en todo caso, la necesidad de ocupación de los bienes o adquisición de los derechos afectados e implicará la urgente ocupación a los efectos del artículo 52 de la Ley de Expropiación Forzosa. Igualmente llevará implícita la autorización para el establecimiento o paso de la instalación eléctrica sobre terrenos de dominio, uso o servicio público o patrimoniales del Estado, o de la Comunidad Autónoma, o de uso público, propios o comunales del Territorio Histórico o municipio, obras y servicios de los mismos y zonas de servidumbre pública.

TÍTULO III
VIGENCIA, REVISIÓN Y MODIFICACIÓN

Ondasunak eta eskubideak herri erabilerarako direla deklaratzeak berekin dakar beti deklarazioak ukitzen dituen ondasunak hartzea eta eskubideak eskuratzea, eta baita presazko okupazioa ere (Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legea, 52. artikulua). Ondasunak eta eskubideak herri erabilerarako deklaratzeak berekin dakar, halaber, instalazio elektrikoa lursailetan ezartzeko edo lursailetatik pasatzeko baimena. Lursail horiek Estatuarenak edo Autonomia Erkidegoarenak izan daitezke (jabetza, erabilera edo zerbitzu publikokoak edo ondare ondasunak) edota Lurralde Historikoarenak edo udalerriarenak ere bai (erabilera publiko, bereak edo komunalak, edota obra, zerbitzu eta zor publiko eremuetakoak).

Artículo 9.– Vigencia

III. TITULUA
IRAUPENA, BERRIKUSPENA ETA ALDAKETA

9. artikulua.– Iraupena.

La vigencia del presente Plan Territorial Sectorial será indefinida.

Lurraldearen Arloko Plan honen iraupena mugagabea izango da.

Artículo 10.– Revisión

10. artikulua.– Berrikuspena.

1.– Con independencia de las modificaciones que durante su vigencia se introduzcan, cada ocho (8) años, se verificará la oportunidad de proceder a la revisión, la cual se podrá producir en cualquier otro momento anterior o posterior cuando la aprobación de disposiciones de mayor rango así lo demandara.

1.– Indarrean dagoen bitartean, Planean egin daitezkeen aldaketak alde batera utzita, zortzi (8) urtean behin aztertuko da Plana berrikustea komeni den ala ez. Plana beste edozein unetan, aurretik eta ondoren, berrikus daiteke, onartzen den maila goragoko xedapenak hala eskatzen badu.

2.– Sin perjuicio de lo señalado en el punto anterior, el Departamento de Industria, Comercio y Turismo informará, cada cuatro años, a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco, sobre la adecuación del Plan Territorial Sectorial a la realidad existente, recomendando, en su caso, la revisión correspondiente.

2.– Aurreko puntuan esandakoa ahaztu gabe, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak lau urtean behin informatuko dio Euskadiko Lurralde Antolamendurako Batzordeari Lurraldearen Arloko Plan hau errealitatera zenbat egokitzen den, eta behar izanez gero, berrikustea ere aholkatuko dio.

3.– La revisión se llevará a cabo por el procedimiento establecido para su aprobación.

TÍTULO IV
EJECUCIÓN Y SEGUIMIENTO DE

3.– Plana berrikusteko, Plana onartzeko erabilitako jardunbide bera erabiliko da.

PARQUES EÓLICOS

IV. TITULUA
PARKE EOLIKOAK BURUTZEA
ETA JARRAITZEA

11. artikulua.– Parkeak burutzea. Instalazioak baimentzea.

Artículo 11.– Ejecución de los parques. Autorización de Instalaciones

1.– Lurraldearen Arloko Plan honetan (bigarren xedapen gehigarria) aukeratutako kokalekuetan parke eolikoak ezartzeko, aurretik instalazioen administrazio baimena lortu beharko da eta proiektu teknikoa onartu, legeria elektrikoaren arabera.

1.– La implantación de los parques eólicos en los emplazamientos seleccionados en este Plan Territorial Sectorial y que son los señalados en disposición adicional segunda, requerirá la previa tramitación de la autorización administrativa de las instalaciones y la aprobación del proyecto técnico en los términos previstos en la legislación eléctrica.

2.– Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak, instalazioen inguruko administrazio baimena emateko eskudunak, eskaerak ebatziko ditu, sektore legeriako eta, batez ere, Lurraldearen Arloko Plan honetako irizpideak eta baldintzak kontuan hartuz.

2.– El Departamento de Industria, Comercio y Turismo, competente para el otorgamiento de las autorizaciones administrativas de las instalaciones, resolverá las solicitudes atendiendo a los criterios y condiciones aplicables según la legislación sectorial y especialmente al contenido de este Plan Territorial Sectorial.

3.– Baldin eta zona berean eta arau bidez ezarritako epean, parke eolikoak ezartzeko bi eskaera edo gehiago badaude, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak proiekturik egokiena baimenduko du, horretarako finkatuta dagoen prozedura bidez; horretarako, irizpide hauek erabiliko ditu: iniziatiba eduki izana, behar adinako gaitasun teknikoa eta finantzarioa edukitzea, teknikoki bermatzea ekoizpen energetikoaren eta ingurumen-eraginaren arteko erlazio egokia, besteak baino hobeto egokitzea energia-plangintzara, eta Autonomia Erkidegoarentzat abantaila sozioekonomikorik handienak ekartzea.

3.– En el supuesto de que sobre una misma zona concurrieran, en el periodo que reglamentariamente se determine, dos o más peticiones de implantación territorial de parques eólicos, el Departamento de Industria, Comercio y Turismo, dentro de procedimiento fijado al efecto, elegirá el proyecto idóneo, atendiendo a los siguientes criterios: haber tenido la iniciativa, poseer capacidad técnica y financiera suficiente, asegurar técnicamente una adecuada relación entre la producción energética y la afección ambiental, adaptarse mejor a la planificación energética y presentar mejores ventajas socioeconómicas para la Comunidad Autónoma en su conjunto.

4.– Instalazioak ezartzeko administrazio baimenaren helburua izango da parke eolikoan horrelako parke batek eskatzen dituen zerbitzuak eta instalazioak ezartzea, horien segurtasun baldintzak eta baldintza teknikoak bermatzea eta parkearen inguruko hainbat balore zaintzea (natura, hirigintza, paisaia, kultura, nekazaritza, abeltzaintza eta basoen inguruko baloreak).

4.– La autorización administrativa de las instalaciones tendrá como finalidad implantar el parque eólico dotándolo de los servicios e instalaciones que tal implantación requiera; garantizar las condiciones técnicas y de seguridad de las mismas; y establecer las medidas necesarias para preservar los valores naturales o urbanos, paisajísticos, culturales, agropecuarios y forestales existentes en su ámbito.

5.– Instalazioen baimena eskatzen duenak egiaztatu beharko ditu eskatutako instalazioen inguruko baldintza teknikoak eta segurtasun baldintzak, ingurumena babesteko baldintzak ondo betetzea eta duen ahalmena (legala, teknikoa eta ekonomikoa) eskatutako proiektua burutzeko.

5.– El solicitante de la autorización de las instalaciones deberá acreditar: las condiciones técnicas y de seguridad de las instalaciones propuestas, el adecuado cumplimiento de las condiciones de protección del medio ambiente, y su capacidad legal, técnica y económica, para ejecutar el proyecto solicitado.

6.– Parke eolikoak instalatzeko administrazio baimena Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak emango du, sektore elektrikoko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen arabera eta instalazio hauen inguruko gainerako Estatuko legeriaren edo hori ordezkatzen eta/edo garatzen duen Autonomia Erkidegoko legeriaren arabera.

6.– La autorización administrativa de las instalaciones de los parques eólicos se tramitará y otorgará, en su caso, por el Departamento de Industria, Comercio y Turismo, de conformidad con lo establecido en la Ley 54/1997 de 27 de noviembre, del Sector Eléctrico y demás normativa estatal o autonómica que la sustituya y/o desarrolle.

7.– Baimenak emango dira ahaztu gabe, betiere, behar izan litezkeen beste emakida, lizentzia edo baimenak, aplikagarriak diren beste xedapenen arabera.

7.– Las autorizaciones serán otorgadas sin perjuicio de las concesiones o autorizaciones, permisos o licencias que sean necesarias de acuerdo con otras disposiciones que resulten aplicables.

8.– Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ez du baimenik emango, baldin eta proiektuak ez badu jasotzen ingurumen inpaktuari buruzko aldeko ebaluazioa, hori emateko organo eskudunarengandik legeria edo Lurraldearen Arloko Plan honetako funtsezko xedapenak errespetatzen ez baditu, konponezinezko hutsune teknikoak baditu edo behar adinako aurrekontua ez badu. Sailak baimena ez emateko ebazpena arrazoitu egingo du.

8.– El Departamento de Industria, Comercio y Turismo, denegará motivadamente la autorización si el proyecto no obtuviera una evaluación de impacto ambiental positiva del órgano ambiental competente, si no se ajustara a la legislación aplicable, a las prescripciones esenciales del presente Plan Territorial Sectorial, o apreciase deficiencias técnicas no subsanables o financiación insuficiente.

12. artikulua.– Ingurumen inpaktuari buruzko ebaluazioa.

Artículo 12.– Evaluación de Impacto Ambiental

1.– Aurreko artikuluan esandakoa ahaztu gabe, Lurraldearen Arloko Plan honetako parke eoliko bakoitzari ingurumen inpaktuari buruzko ebaluazioa egingo zaio, Ingurumena Babesteko Euskadiko 3/1998 Lege Orokorrak dioenez.

1.– Sin perjuicio de lo señalado en el artículo anterior, los parques eólicos a que se refiere este Plan Territorial Sectorial, están sometidos al procedimiento de Evaluación Individualizada de Impacto Ambiental, de acuerdo con lo establecido en la Ley 3/1998, General de Protección de Medio Ambiente del País Vasco.

2.– Aurreko artikuluan aipatutako baimena eman aurretik, proiektuak aurreko zenbakiko prozedura jarraituko du. Prozeduraren amaieran organo eskudunak ingurumen inpaktuari buruz bere iritzia emango du: proiektua, ingurumenaren aldetik bakarrik ikusita, komenigarria den ala ez esango du. Komenigarria dela adierazten badu, proiektua burutzeko baldintzak ezarriko ditu.

2.– Con carácter previo al otorgamiento de la autorización de instalaciones señalada en el artículo anterior, el proyecto se someterá al procedimiento del número precedente, el cual culminará con una declaración de impacto ambiental del órgano competente que determinará, a los solos efectos ambientales, la conveniencia o no de tal actuación y, en caso afirmativo, fijará las condiciones en que deba realizarse.

3.– Lurraldearen Arloko Plan honetako instalazioen ingurumen inpaktuari buruzko deklarazioa egiteko organo eskuduna da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen organoa.

3.– Se entenderá que el órgano competente para la declaración de impacto ambiental de las instalaciones incluidas en este Plan Territorial Sectorial, es el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma.

4.– Ingurumen inpaktuari buruzko deklarazioa loteslea izango da, proiektua burutzeko neurriei eta baldintzei dagokienez. Aurkako deklarazioa bada, ezinezkoa izango proiektua gauzatzea.

4.– El contenido de la declaración de impacto ambiental tendrá efectos vinculantes en lo relativo a las medidas y condiciones para la ejecución del proyecto, así como respecto a la imposibilidad de llevarlo a cabo como consecuencia de una declaración desfavorable.

5.– Ondorio guztietarako eta batik bat ingurumen inpaktuari buruzko deklaraziorako, deklarazio horren edukia aurreko artikuluko instalazioen baimenaren edukiaren balio eta eraginkortasun berdina izango du.

5.– A todos los efectos, y en especial a los de vigilancia y seguimiento del cumplimiento de la declaración de impacto ambiental, el contenido de ésta tendrá el mismo valor y eficacia que el resto del contenido de la autorización de instalaciones del artículo anterior.

6.– Proiektua jendaurrean jartzeko izapidea (ekainaren 28ko 1302/1986 Errege Dekretu Legegilea) Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak gauzatuko du, proiektuaren instalazioak baimentzeko prozeduraren barne.

6.– A efectos del trámite de información pública contemplado en el Real Decreto Legislativo 1302/1986, de 28 de junio, este será sustanciado por el Departamento de Industria, Comercio y Turismo, dentro del procedimiento de autorización de instalaciones del proyecto.

7.– Proiektuak ingurumen-inpaktuaren inguruan banan-banan ebaluatzeko, eta ahaztu gabe irailaren 30eko 1131/1988ko Errege Dekretuko, Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa gauzatzeko Erregelamendua onartu zuen Errege Dekretuko 13. artikuluan eta ondorengoetan esandakoa, ingurumen inpaktuari buruzko azterketa eduki beharko du. Azterketan, gutxienez, datu hauek jasoko dira:

7.– En orden a su sometimiento al procedimiento de evaluación individualizada de impacto ambiental, y sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 13 y siguientes del Real Decreto 1131/1988, de 30 de septiembre, por el que se aprueba el Reglamento para la ejecución del R.D.L. de evaluación de impacto ambiental, los proyectos deberán incluir un estudio de impacto ambiental que contendrá, al menos, los siguientes datos:

a) Proiektuaren deskripzioa eta ekintzak.

a) Descripción del proyecto y sus acciones.

Proiektuaren deskripzio orokorra egingo da. Zehatzago azalduko dira ingurumenean eragin nabarmenak izan ditzaketen ekintzak; horretarako, azterketa zehatza egingo da bai proiektua burutzeko faseari buruz, bai funtzionamendu faseari buruz.

Se efectuará una descripción general del proyecto y de forma específica de aquellas acciones que puedan generar afecciones significativas sobre las condiciones ambientales del medio, mediante un examen detallado tanto de la fase de realización como de su funcionamiento.

Saihestu edo zuzendu nahi diren eraginen jatorria proiektuan planteatzen den jarduera bera izan daiteke edo horren jarduera osagarriak.

Las afecciones que se pretende evitar y corregir pueden provenir tanto de la propia actividad que plantee el proyecto como de todas aquellas actividades complementarias propias del mismo.

Argi eta garbi geratuko dira:

Deberán quedar perfectamente definidas las siguientes cuestiones:

– Kokaleku geografikoa.

– Localización geográfica.

– Jarduera. Aerosorgailuak: kopurua, kokalekua eta ezaugarriak (tamaina, kolorea…).

– Definición de la actuación. Número y ubicación precisa de los aerogeneradores. Características de los mismos: dimensiones, color, etc.

– Ondoko azpiegiturak:

– Infraestructuras anejas:

– Azpiestazio elektrikoa: kokaleku aukerak, aukeratutako kokalekuaren justifikazioa.

– Subestación eléctrica: alternativas de localización, justificación de la opción elegida.

– Sare elektrikoarekin konektatzeko linea: trazatu aukerak, aukeratutako kokalekuaren justifikazioa.

– Línea de conexión con la red eléctrica: alternativas de trazado. Justificación de la alternativa seleccionada.

– Ingurumenean eragina izan lezaketen jardueraren inguruko ekintzen zerrenda:

– Relación de todas las acciones inherentes a la actuación susceptibles de producir un impacto sobre el medio ambiente:

– Prozesuen deskripzioa eta erabilitako materialak.

– Descripción de los procesos y materiales empleados.

– Egin beharreko obra zibilak: behar diren egiturak, ezaugarriak.

– Necesidad de obra civil: estructuras necesarias, características.

– Lur mugimenduak: deskripzioa, kopurua, geratuko den erliebearen ezaugarriak…

– Movimientos de tierras: Descripción, cuantificación, características del relieve resultante, etc.

– Behar den lursail azalera guztia, zehaztuz egitura propioa, eragiketa lagungarriak…

– Necesidades de superficie de suelo totales, especificando propia estructura, operaciones auxiliares, etc.

– Obren inguruko bideak eta sarbideak, behin-behinekoak nahiz behin betikoak. Trazatuen justifikazioa.

– Pistas y accesos adicionales de obra, tanto provisionales como definitivos. Justificación de su trazado.

– Proiektuko faseetan sortutako hondakinak: ezaugarriak, tratamendua, lixibiatzea…

– Residuos generados en las diversas fases del proyecto, características, tratamientos, producción de lixiviados, etc.

– Emisioak eta isurketak: izaera, tratamenduak.

– Producción de emisiones y vertidos, naturaleza de los mismos, tratamientos.

– Soberakinen deposituen kokalekua eta horien inguruko azpiegiturak.

– Localización de depósitos de sobrantes y sus infraestructuras asociadas.

– Ubideak saihestu, kanalizatu… beharra (behin-behinekoak eta behin betikoak).

– Necesidades de desvíos, canalizaciones etc., de cauces de agua (provisionales y definitivos).

– Sortutako hautsak, zaratak eta bibrazioak.

– Producción de polvo, ruido, vibraciones.

– Arlo desberdinetako azpiegiturak eta zerbitzuak (sare elektrikoa, bideak…).

– Infraestructuras y servicios intersectados (red eléctrica, caminos, etc.)

– Osasunarentzat eta ondasun materialentzat arriskutsuak diren jarduerak zehaztuta.

– Determinación de la posibilidad de actuaciones que comporten riesgos para la salud y los bienes materiales.

– Obraren plana. Obrak egiteko gutxi gorabehera beharko den denbora.

– Plan de obra. Tiempo estimado de duración de la actuación.

– Obraren kostu ekonomikoa.

– Coste económico de la obra.

– Ondorioztatutako edo lotutako jarduerak (erauzketak, trafiko pisua ugaritzea)

– Actividades inducidas o asociadas (extractivas, aumento del tráfico pesado)

b) Alternatiben azterketa eta aukeratutako soluzioaren justifikazioa.

b) Examen de alternativas y justificación de la solución adoptada.

Ingurumen inpaktuko azterketak justifikatuko du proposatutako kokalekuaren aukeraketa, beste aukeren aurrean, egongo balira. Eta kokaleku aukera gehiago egongo balira, konparaketa egingo litzateke aztertuz aukera bakoitzaren eragina inguruneko elementuengan.

El estudio de impacto ambiental justificará la elección de la localización propuesta frente a otras alternativas de ubicación, si las hubiera, en cuyo caso el análisis comparativo se realizará estudiando la interacción entre las acciones de las distintas alternativas y los elementos del medio que pudieran verse afectados.

c) Ingurumen inbentarioa eta funtsezkoak diren elkarrekintza ekologikoen edo ingurumenekoen deskripzioa.

c) Inventario ambiental y descripción de las interacciones ecológicas o ambientales clave.

Atal honetan, azterketak inguruaren deskripzio bat egin beharko du, eta baita proiektuarekin eragiten zaien espazioaren ingurumen baldintzena ere. Obrekin hasi aurretik, lekua eta lekuaren ingurumen baldintzak aztertuko dira, eta baita egon daitezkeen lurzoru erabilpenak eta beste baliabide naturalen aprobetxamenduak ere; kontuan izango dira aurretik dauden jarduerak. Gutxienez aztertuko dira irailaren 30eko 1131/1988 EDko 6. artikuluan agertzen diren alderdiak, proiektuak eragin diezaieken alderdiak, alegia.

En este apartado el estudio deberá realizar una descripción del medio y de las condiciones ambientales del espacio afectado por el proyecto. Comprenderá el estudio del lugar y de sus condiciones ambientales antes de la realización de las obras, así como los tipos existentes de ocupación del suelo y aprovechamiento de otros recursos naturales, teniendo en cuenta las actividades preexistentes. Se analizarán como mínimo aquellos aspectos recogidos en el art. 6 del R.D. 1131/1988, de 30 de septiembre, que puedan ser afectados por la actuación proyectada.

Ingurumen inbentarioaren atal bakoitza balioztatuko da. Balioztatzeko marko bezala hartuko da espazio erreferentzia bateko (bertakoa, erregionala edo besteren bat) elementuen garrantzia erlatiboa.

El inventario ambiental deberá ser valorado en cada uno de sus apartados. Como marco de valoración se considerará la importancia relativa de los elementos adoptando un ámbito referencial espacial (local, regional u otros).

Kontuan hartuko dira, bereziki, ondoren aipatuko diren alderdiak, eta arreta berezia ipiniko da azterketan bereziki aztertu behar diren alderdietan:

Se deberán tener en cuenta, en particular, aspectos como los relacionados a continuación y se pondrá especial cuidado en señalar aquellos que el estudio debe considerar con particular atención:

– Geologia eta Geomorfologia.

– Geología y Geomorfología.

– Ezaugarri geoteknikoak.

– Características geotécnicas.

– Interes geologikoko puntuak edo areak.

– Puntos y áreas de interés geológico.

– Lurgaineko eta lurrazpiko hidrologia.

– Hidrología superficial y subterránea.

– Aipatuko dira aldi baterako eta etengabeko uren eta instalazioko elementuen arteko elkarrekintzak.

– Se indicarán las interacciones existentes entre los cursos de agua temporales y permanentes y los distintos elementos de la instalación.

– Urguneen inbentarioa (putzuak, uraskak…).

– Inventario de puntos de agua, incluyendo charcas, bebederos, etc.

– Ur hartzeak, uraren erabilpenak adieraziz.

– Captaciones de agua, con indicación de su uso.

Akuiferoen zaurgarritasuna.

Vulnerabilidad de acuíferos.

– Arean dauden biozenosisen eta ekosistemen deskripzioa.

– Descripción de las biocenosis y ecosistemas presentes en el área.

– Eragindako landaretza eta fauna, adieraziz kontserbazio maila, egituraren konplexutasuna, dauden espezieak (berezkoak, enblematikoak edo aipagarriak)… Bereziki zehaztuko da proiektuak eragin diezaiokeen hegazti fauna, kontuan izanik habiak, espazioaren erabilpena (espezie enblematikoen larreratzeguneak, migrazio bideak…).

– Comunidades vegetales y faunísticas afectadas, con indicación de su grado de conservación, complejidad estructural, presencia de especies características, emblemáticas o significativas, etc. Se considerará con especial detalle el estudio de la avifauna que pueda verse afectada por el proyecto, teniendo en cuenta aspectos como nidificación, utilización del espacio (áreas de campeo de especies emblemáticas, rutas migratorias, etc.).

Paisaia. Batik bat alderdi hauek:

– Paisaje. Se atenderá especialmente a los siguientes aspectos:

– Ikuspena.

– Visibilidad.

– Bertako paisaiaren kalitatea.

– Calidad del paisaje intrínseco.

– Hauskortasuna.

– Fragilidad.

Arreta berezia jarriko da paisaiaren kalitatea definitzen duten paisaiaren berezko elementuetan, kontuan izanik EAEko mendiguneetan nabarmenak diren alderdi estetiko-kulturalak. Horrela, osagai naturalak eta erabilpenenak, elementu estetikoak, eta hortik ondorioztatzen den emozio giroa.

Se prestará una especial atención a los componentes del paisaje intrínseco que definen la calidad del paisaje, teniendo en cuenta los aspectos estético-culturales, de gran relevancia en las zonas de montaña de la CAPV, a este respecto se considerará la integración de los componentes naturales y de usos, la composición estética y la atmósfera emocional que de ello se deriva.

– Jendeak betidanik biltzeko erabili ohi dituen puntuak edo guneak, barrutietarako, ganaduentzako, aisialdirako, ibilaldiak egoteko… bideak. Proiektuan identifikatuko dira puntu edo bide horiek ukitzen dituzten guneak.

– Presencia de puntos o enclaves valorados como punto de reunión y actividades colectivas tradicionales, vías de uso agrícola, ganadero o recreativo, senderismo, etc., con identificación de sus puntos de intersección con el proyecto previsto.

– Ondare historiko kulturala.

– Patrimonio histórico-cultural.

– Lurralde antolamendua, sektore antolamendua barne.

– Planificación territorial, incluyendo planificación sectorial.

Irudikapen kartografikoak jaso beharko dira. Horietan gutxienez jasoko dira ondoren aipatuko diren alderdiak. Proiektuak ukitzen duen azalera guztia jasoko da, erantsitako azpiegiturak barne:

Deberán obtenerse representaciones cartográficas que contengan, al menos, los aspectos que se relacionan a continuación. El ámbito de representación incluirá todas las superficies afectadas por el proyecto, incluyendo las infraestructuras anejas:

Eskala 1:5.000 edo zehatzagoa:

A escala 1:5.000 u otra de mayor detalle:

– Interes geologikoa eta geomorfologikoa duten puntuak.

– Puntos de interés geológico y geomorfológico.

– Natur interesguneak.

– Enclaves de interés naturalístico.

– Interesgune historiko kulturalak.

– Puntos de interés histórico y cultural.

– Urguneak.

– Puntos de agua.

Proiektuko eskalan:

A escala de proyecto:

– Aerosorgailuen kokalekua.

– Localización de los aerogeneradores.

– Garraio elektrikoaren sarearen trazatua.

– Trazado de la red de transporte eléctrico.

– Transformaziorako azpiestazioaren kokalekua.

– Ubicación de la subestación de transformación.

– Behin-behineko eta behin betiko sarbideak.

– Accesos provisionales y definitivos.

– Soberakinen deposituen kokalekua.

– Ubicación de depósitos de sobrantes.

Lurralde eta sektore plangintza, definituta dagoen eskalan.

El planeamiento territorial y sectorial, a la escala a la que se encuentre definido.

d) Inpaktuaren identifikazioa eta balioztatzea, bai aukeratutako soluzioarena, bai beste alternatibena.

d) Identificación y valoración de impacto tanto en la solución propuesta como en sus alternativas.

Inpaktuak identifikatuko dira proiektuaren eta proiektuak ukitutako zonako elementuen arteko elkarrekintzak aztertzen direnean. Kasu bakoitzean, inpaktua sortuko da proiektuak ukitutako elementuaren balorea galtzen denean.

La identificación de impactos derivará del estudio de las interacciones entre las acciones del proyecto y los elementos específicos del medio afectado. En cada caso el impacto se derivará de la pérdida de valor del elemento afectado por la actividad.

Ingurumen inpaktuko azterketan antzemandako inpaktuak bilduko ditu, egitura honen arabera:

El estudio de impacto ambiental agrupará los impactos detectados según la estructura siguiente:

– Baliabide naturalen galera: Elementu hauengan gertatutako inpaktuengatik: balio duten ekosistemak, espezie enblematikoak, aniztasun biologikoaren oinarri den espazio ugaritasuna, interes geologikoko puntuak… Eraginaren tamaina neurtuko da kontuan hartuta zuzenean edo zeharka proiektuak ukitu dituen baliabideen kalitatea eta kantitatea.

– Pérdida de recursos naturalísticos. Derivados, en su caso, de impactos sobre ecosistemas valiosos, especies emblemáticas, sobre la heterogeneidad espacial como base del mantenimiento de la diversidad biológica, puntos de interés geológico, etc. La magnitud de la afección se realizará teniendo en cuenta la calidad y la cantidad de los recursos afectados directa o indirectamente.

– Balore estetiko-kulturalen galera. Paisaia baliotsuak daudelako: elementu naturalak eta horien erabilpena uztartu egiten dira, eta baita sortzen den estetika eta emozio giroa.

– Pérdida de valores estético-culturales, derivados de la presencia de paisajes valiosos, desde el punto de vista de la integración de sus componentes naturales y de su uso, su composición estética y atmósfera emocional que se deriva.

– Ondare historiko artistikoaren galera edo hondamena.

– Pérdida o deterioro del patrimonio histórico artístico.

– Giza osasunarengan edo lasaitasunarengan eragina, zuzen edo zeharka. Jendea bizi den inguruetan zarata mailak edo beste edozein eragozpen handitzeagatik.

– Incidencia directa o indirecta sobre la salud humana y las condiciones de sosiego. Derivadas del incremento de niveles sonoros y otras molestias en zonas habitadas próximas.

– Uraren kalitatearengan eragina. Uraren kalitatearengan (lurgainekoak eta lurpekoak) gerta litezkeen eraginak ebaluatuko dira, kontuan izanik baliabide honen gaur egungo kalitatea.

– Afecciones sobre la calidad del agua. Se evaluarán las posibles afecciones a la calidad de las aguas tanto superficiales como subterráneas, teniendo en cuenta la calidad actual de estos recursos.

– Ondasunei eragin diezaiekeen istripu arriskuak.

– Riesgos de accidentes que puedan afectar a los bienes.

Ingurumen inpaktuko azterketan zehaztuko dira, ingurumen inpaktua ebaluatzeko edo balioztatzeko erabili diren metodologiak eta prozedurak. Inpaktuen tamainaren kalifikazioa, 1131/88 EDko 10 artikuluko terminologiaren arabera egingo da.

El estudio de impacto ambiental detallará las metodologías y procesos de estimación utilizados en la evaluación o valoración de los impactos ambientales. La calificación de la magnitud de los impactos deberá ajustarse a la terminología establecida en el art. 10 del R.D. 1131/1988.

Era berean, mailakatu egin beharko dira identifikatutako eta balioztatutako ingurumen inpaktuak, horien garrantzia erlatiboa ezagutzeko. Aurretik ingurumen kalitateko helburuak zehaztuko dira, muga minimoak jartzeko; horretarako, erreferentzia bezala indarrean dagoen legeria hartuko da kontutan, eta baita kasu bakoitzean eskumena duten organoen gidalerroak ere.

Asimismo deberán jerarquizarse los impactos ambientales identificados y valorados para conocer su importancia relativa. Para ello se definirán previamente objetivos de calidad ambiental que fijen los límites mínimos aceptables, tomando como referencia la legislación vigente, así como las directrices de los órganos competentes, en cada caso.

e) Neurri zuzentzaileen eta babesleen ezarpena.

e) Establecimiento de medidas correctoras y protectoras.

Aipatuko dira neurri zuzentzaileen proiektuak bereziki azpimarratu behar dituen alderdiak. Neurrien proposamena eta garrantzia espero diren inpaktuen tamainaren araberakoak izango dira. Ingurumen inpaktuaren azterketan identifikatuko dira, bidezkoa bada, inpaktuak zuzentzeko ekintza bakoitza, dagokion aurrekontu partidarekin.

Se señalarán los aspectos sobre los que debe hacer una mayor incidencia el proyecto de medidas correctoras. La propuesta y dimensionamiento de las mismas se hará en relación con la magnitud de los impactos esperados. El estudio de impacto ambiental identificará, si procede, cada una de las acciones destinadas a la corrección de impactos con la partida presupuestaria consiguiente.

Inpaktuak zuzentzeko neurrien proiektuan jasoko dira, xehetasun osoz, aurreikusten diren neurri zuzentzaileak, eta baita obrak direla-eta ukitu diren lursailetan landaretza berriro jartzeko plana ere, proiektuaren inguruko azpiegituren tratamendua barne (transformazio elektrikorako azpiestazioa, sare elektrikoarekin konektatzeko linearen trazatua, behin-behineko eta behin betiko sarbidea, soberakinen deposituak edo zorguneak eta bideen berritzeak). Inpaktuak zuzentzeko neurrien proiektua, dagokion aurrekontuarekin, hirugarrengoek gauzatzeko moduan garatu beharko da.

El proyecto de medidas de corrección de impactos incluirá la descripción detallada de las medidas correctoras previstas, así como el plan de revegetación de todas las superficies afectadas por las obras, incluyendo el tratamiento de las infraestructuras anejas, subestación de transformación eléctrica, trazado de la línea de conexión a la red eléctrica, los accesos provisionales y definitivos, los depósitos de sobrantes o zonas de préstamos y las reposiciones de caminos. Este proyecto, con su correspondiente presupuesto, deberá desarrollarse con el detalle suficiente para su ejecución por terceros.

f) Ingurumen zaintzako programa.

f) Programa de vigilancia ambiental.

Ingurumen zaintzako programaren oinarrizko eginkizuna izango da sistema ezartzea, ingurumen inpaktuko azterketan jasotzen diren xedapenak eta neurri babesleak eta zuzentzaileak beteko direla bermatzeko. Horretarako, fase hauek aurreikusiko dira:

El programa de vigilancia ambiental se redactará de manera que su función básica sea establecer un sistema que garantice el cumplimiento de las indicaciones y medidas protectoras y correctoras contenidas en el Estudio de Impacto Ambiental. Para ello contemplará las siguientes fases:

– Helburuak: Programak, izan behar dituen helburuak ezarriko ditu. Helburu horiek identifikatuko dituzte ukitutako sistemak, inpaktu motak eta aukeratutako adierazleak.

– Objetivos: El programa de vigilancia establecerá los objetivos que debe tener. Estos objetivos deben identificar los sistemas afectados, los tipos de impactos y los indicadores seleccionados.

Programa eraginkorra izan dadin, adierazleak erraz neurtzeko modukoak ez ezik, ukitutako sistemaren erakusgarri ere izan behar dute.

Para que el programa sea efectivo, los indicadores deben ser fácilmente medibles y representativos del sistema afectado.

– Datuak biltzea eta aztertzea: Datuak bildu eta jaso egingo dira; gainera, eskura egongo dira eta aldagaien arabera sailkatuko dira. Datuak noizbehinka jasoko dira, kontrolatua izaten ari den aldagaiaren arabera egongo da maiztasuna.

– Recogida y análisis de datos: Incluye la recogida de datos, su almacenamiento y acceso y su clasificación por variables. La recogida de datos debe tener una frecuencia temporal adecuada que dependerá de la variable que se esté controlando.

– Bildutako informazioa interpretatzea: Programako alderdirik garrantzitsuena da. Aldaketak interpretatzeko dauden bi teknika hauek dira: denboraldi luze bateko datu basea edukitzea edo lekuko zonetan kontrolatzea.

– Interpretación de la información recogida. Debe considerarse como el aspecto más importante del programa de vigilancia. Las dos técnicas posibles para interpretar los cambios son o tener una base de datos de un periodo de tiempo importante anterior a la obra o su control en zonas testigo.

– Emaitzen feed back: Lortutako emaitzek balio dezakete hasierako helburuak aldatzeko. Horregatik, jarraipen programa malgua izan behar du; programak, bestalde, ingurumenaren inguruan dauden arazoak ahalik eta egokien azaldu behar ditu.

– Retroalimentación de los resultados: Los resultados obtenidos podrán servir para modificar los objetivos iniciales. Por ello, el programa de seguimiento deberá ser flexible y reflejar lo más adecuadamente posible la problemática ambiental.

g) Laburpen dokumentua.

g) Documento de síntesis.

Laburpen dokumentu bat sartuko da, ingurumen inpaktuari buruzko legerian agintzen den bezala. Dokumentuko informazioa zehatza izateaz gain, modu ulergarrian egongo da, jendeak, oro har, uler dezan proiektuaren izaera eta proiektuak ingurunean izango duen eragina. Bestalde, dokumentazio grafikoa ere sartuko da, jendaurrean azaltzeko.

Se incluirá un documento de síntesis según se establece en la normativa de evaluación de impacto ambiental, con información concisa y en términos asequibles al público en general para dar a conocer la naturaleza del proyecto y el modo en que el medio es afectado. Se incluirá documentación gráfica con fines de información pública.

13. artikulua.– Ingurumen jarraipena.

Artículo 13.– Seguimiento ambiental

1.– Ingurumen inpaktuaren inguruko neurri zuzentzaileak behin praktikan jarri ondoren, parke bakoitza sustatzen duen enpresak burututako ekintzen jarraipena eta kontrola egingo du, batik bat aurreneko urteetan. Jarraipen eta kontrol horren helburua izango da parkea egoki ari dela funtzionatzen egiaztatzea; halaber, beste ordezko neurri batzuk aplikatzea, behar izanez gero, eta aurrekoek gaizki funtzionatzen dutelako; azkenik, jarduerak planteatzea, egoera berriak edo antzekoak sortu direlako.

1.– Puestas en práctica las medidas correctoras de la declaración de impacto ambiental, la empresa promotora de cada parque deberá proceder, principalmente durante los primeros años, a realizar un seguimiento y control de las actuaciones ejecutadas. Su finalidad será comprobar su adecuado desarrollo, aplicar otras medidas sustitutorias, si fuera necesario, por incorrecto funcionamiento de las anteriores, plantear actuaciones ante nuevas situaciones surgidas u otras similares.

2.– Aerosorgailuek hegazti faunan duten eragina benetan zehaztu ahal izateko, eraikitako parke bakoitzean enpresa sustatzaileek jarraipen plan bat garatu beharko dute. Plan horretan alderdi hauek zainduko dira: talkak, migrazioa eta bertako hegazti fauna, hegazti faunarengan izandako eraginak areagotu ditzaketen faktoreen azterketa.

2.– Con el fin de poder determinar de forma veraz el alcance real de las afecciones producidas por los aerogeneradores en la avifauna, en cada parque construido las empresas promotoras deberán llevar a cabo un plan de seguimiento que contemplará los siguientes aspectos: colisiones; observación de la migración y de la avifauna sedentaria; estudio de las posibles circunstancias atmosféricas agravantes de otras afecciones sobre la avifauna.

14. artikulua.– Gizartearen onarpenaren jarraipena.

Artículo 14.– Seguimiento de la aceptación social

1.– Enpresa sustatzaileak parke eolikoaren inguruan bizi den jendearen artean inkestak egin beharko ditu, parkea martxan jarri eta urtebetera.

1.– Las empresas promotoras deberán realizar encuestas en el entorno social inmediato a cada parque eólico, dentro del año siguiente a su puesta en funcionamiento.

2.– Jendearen iritziaren azterketa ez da bakarrik izango parkearen inguruko jendearena; unibertso sozial zabalagoetako iritzia ere jasoko da.

2.– El análisis de la opinión pública no se limitará al entorno social inmediato a cada parque, sino que tratará de conocer, así mismo, la opinión general existente en universos sociales más amplios.

3.– Instalatutako lehen 100MW energia eolikoa martxan dagoenean, azterketa bat egingo da, instalazio mota hauen inguruan Euskadin dagoen iritziari buruz.

3.– A la puesta en funcionamiento de los primeros 100 MW instalados de energía eólica, se efectuará un estudio de opinión general existente en Euskadi sobre este tipo instalaciones.

15. artikulua.– Jarraipenaren urteko txostena.

Artículo 15.– Informe anual de seguimiento

Euskal Autonomia Erkidegoan gutxienez parke bat duten enpresa sustatzaileek urtero txosten bat aurkeztu beharko diote Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari. Txostenean hau azalduko da gutxienez:

Las empresas promotoras de los parques eólicos con al menos uno en funcionamiento dentro de la Comunidad Autónoma del País Vasco, deberán presentar anualmente, ante el Departamento de Industria, Comercio y Turismo del Gobierno Vasco, un informe que tendrá como mínimo el siguiente contenido:

a) Energia elektrikoari buruzko ebaluazioa.

a) Evaluación de la demanda de energía eléctrica.

b) Energia elektrikoaren ekoizpena.

b) Producción de energía eléctrica.

c) Helburuak betetzearen justifikazioa.

c) Justificación del cumplimiento de objetivos.

d) Instalatutako parke eolikoen funtzionamenduaren ebaluazioa.

d) Evaluación del funcionamiento de los parques eólicos instalados.

e) Ingurumen jarraipenari buruzko txostena: konklusioak.

e) Conclusiones del informe de seguimiento medioambiental.

V. TITULUA
HIRIGINTZA ORDENAZIO BERRIA
TÍTULO V
NUEVA ORDENACIÓN URBANÍSTICA

16. artikulua.– Erabilpenen erregimena.

Artículo 16.– Régimen de usos.

1.– Lurralde Antolamendurako Ildoetako ingurune fisikoari buruzko Ildoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, parke eolikoak zerbitzu ez linealetako (B mota) instalazioetan sartzen dira.

1.– A los efectos previstos en la Directriz del medio físico de las Directrices de Ordenación del Territorio, los parque eólicos se incluyen dentro de las instalaciones técnicas de servicios de carácter no lineal, tipo B.

Lurraldearen Arloko Plan honetan aukeratutako kokalekuetan parke eoliko bat ezartzea onartuko den erabilpen edo jarduera bat izango da, beste inongo garapen plangintzarik gabe, proiektuak bera instalatzeko behar diren baimenak bakarrik beharko dira; berdin dio lurzoruaren sailkapena eta kalifikazioa. Eta betiere ingurune fisikoari buruzko Ildoan aurreikusitako ordenazio maila guztien barruan.

La implantación de un parque eólico, en los emplazamientos seleccionados en este Plan Territorial Sectorial, será un uso o actividad admisible, sin necesidad de más planeamiento de desarrollo que la autorización de instalaciones del proyecto concreto, cualquiera que sea la clasificación y calificación del suelo y dentro de todas las categorías de ordenación previstas en la Directriz del medio físico.

2.– Erabilpen hori onartuko da parke eolikoko aerosorgailuak jartzeko moduko lursail batean, zabaleran. Parke eolikoaren neurri zehatzak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak finkatuko du, proiektua baimentzeko Ebazpenean.

2.– La admisibilidad de aquel uso se dará en una superficie de terreno lo suficientemente extensa para albergar los aerogeneradores del parque eólico, quedando la delimitación exacta del parque eólico fijada en la resolución administrativa del Departamento de Industria, Comercio y Turismo que autorice el proyecto concreto.

Parke eolikoko aerosorgailuak jar daitezkeen lursailari, kartografikoki, "kokalekuaren eremua" deituko zaio. Eremu horretan behar adina leku egongo da, parke eolikoak eta aerosorgailuek eska ditzaketen zehaztapenak, aldaketak eta aukerak gauzatzeko. Horiek guztiak, parkea osatzen duten elementuen kokaera zehatzarekin batera, instalazio proiektuen bidez burutuko dira. Horien baimena, berriz, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak bideratuko du. Ingurumen inpaktuari buruzko ebaluazioa ere egingo zaie (12 eta 13. artikuluak).

Los terrenos donde es admisible la instalación de los aerogeneradores del parque eólico se configuran cartográficamente en lo que se viene a denominar "ámbito del emplazamiento"; que constituye una banda lo suficientemente amplia para poder albergar las necesarias concreciones, ajustes y opciones que la efectiva configuración del parque eólico y localización de los aerogeneradores requiera; operaciones éstas que, junto a la ubicación concreta de elementos que lo componen, se llevarán a cabo en los correspondientes proyectos de instalación, cuya autorización tramitará el Departamento de Industria, Comercio y Turismo. Y se someterá a evaluación de impacto ambiental, en los términos fijados en los artículos 12 y 13.

Parke eolikoa behin gauzatu ondoren, parkeari lotuta geratu ez diren lursailei beste edozein erabilpen eman dakieke, betiere parkearen funtzionamendu zuzenarekin bateragarriak diren erabilpenak.

Una vez que se lleve acabo la ejecución del parque eólico, los terrenos que no hayan quedado efectivamente vinculados al mismo podrán ser objeto de cualquier otro uso compatible con su correcto funcionamiento.

3.– Energia eolikoa hartu eta transformatzeko jarduera burutzeko baimena, automatikoki, udalerriko hirigintza plangintzan sartuko da, Lurraldearen Arloko Plana behin indarrean sartzen denean; dena den, udalek euren plangintzara sarrera hori dokumentatzeko dagokion prozedura hasi dezakete.

3.– La admisibilidad del uso o actividad de captación y transformación de energía eólica se incorporará automáticamente al planeamiento municipal tras la entrada en vigor del Plan Territorial Sectorial, sin perjuicio de que los Ayuntamientos afectados puedan incoar los procedimientos precisos para documentar aquella incorporación a sus planeamientos.

4.– Parke eolikoak instalatzeko aukeratu diren kokalekuen lursailen inguruan, ondorengo erabilpenen erregimena ezartzen da. Erabilpena burutuko den lur zerrenda, zabaleran, izango da aerosorgailuen besoek, luzeran, neurtzen duten halako bi; bestalde, lur zerrenda horren ardatza izango da aerosorgailuen lerrokadura. Erabilpenen erregimena modu orokorrean eta energia eolikoa hartzeko eta transformatzeko jardueraren inguruan ezartzen da.

4.– Sobre el suelo de los emplazamientos elegidos para la ubicación de los parques eólicos, en una franja de terreno de anchura igual al doble de la longitud de las palas de los aerogeneradores y siendo el eje de dicha franja la alineación de éstos, se establece con carácter general, en relación a la actividad propiciada de captación y transformación de energía eólica, el siguiente régimen de usos:

1.– Baimendu daitezke:

1.– Podrán autorizarse:

a) Parke eolikoak hartutako lur zerrendatik pasatu behar duten ganaduarentzat alanbrezko itxiturak jartzea edo zaintzea, zonako abeltzaintza ustiapena egoki burutzeko. Kasu honetan, langak edo beste edozein sistema jarriko dira, parke barruko bidetik pasoa ez mozteko.

a) La construcción o mantenimiento de cercas de alambre para ganado que precisen atravesar la franja ocupada por el parque eólico para la adecuada explotación ganadera de la zona. En este caso, se dispondrá de puertas o sistemas que permitan dar continuidad al camino interior del parque.

b) Lur zerrendatik pasa behar duten lurpeko urentzat pasabideak egitea edo zaintzea. Pasabide horiek lurpeko kanalizazio elektrikoen zorrak errespetatuz egingo dira.

b) La construcción o mantenimiento de conducciones de agua enterradas que precisen atravesar aquella franja. Su ejecución deberá hacerse respetando las servidumbres de las canalizaciones eléctricas enterradas.

c) Uraskak egitea edo zaintzea, ganaduak ura edan dezan.

c) La construcción o mantenimiento de fuentes para abrevar ganado.

d) Zuhaitzak eta zuhaixkak aldatzea; betiere baxuak, haizearen zirkulazioa ez eragozteko eta, beraz, aerosorgailuei ez kalterik egiteko.

d) La realización de plantaciones de árboles y arbustos de bajo porte que no supongan alteraciones de la circulación del aire, y por tanto, no perjudiquen al funcionamiento de los aerogeneradores.

e) Parke barruko bideak erabiltzea, zerbitzuko autoek pasatzeko, eta baita traktoreak eta nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako autoak pasatzeko ere, euren lantokietara joan daitezen.

e) La utilización de los caminos interiores el Parque para paso de los vehículos del servicios, así como de tractores y vehículos agrícolas, ganaderos o forestales para el acceso a las explotaciones correspondientes.

f) Obrak behin amaitzen direnean, parkeko instalazioekin benetan okupatuko den lursaila kalifikatutakoa baino askoz txikiagoa izango denez, okupatu gabe geratzen den lursaila horien jabeek erabil dezakete, ordu arte erabiltzen zutenetarako (nekazaritzarako, abeltzaintzarako…).

f) Como quiera que la ocupación real del terreno con las instalaciones del parque, una vez terminadas las obras, será muy inferior al terreno calificado, el excedente podrá seguir siendo utilizado por los propietarios de los terrenos para los mismos usos agrícola-ganaderos que vienen realizando.

2.– Debekatuta egongo diren erabilpenak eta jarduerak izango dira energia elektrikoa sortzeko prozedura normalarekin eta parkeko instalazioen ezaugarriekin bateragarriak ez direnak, eta baita instalazio mota hauek behar dituzten segurtasun baldintzak errespetatzen ez dituztenak ere.

2.– Serán usos y actividades prohibidos, aquellas incompatibles con el desarrollo normal del proceso de generación de energía eléctrica eólica y con las propias características de las instalaciones que conforman el Parque, así como los que alteren o ignoren las condiciones de seguridad inherentes a este tipo de instalaciones.

Hain zuzen, aipatutako lur zerrenda haren zonan debekatuta egongo da:

En particular en la zona de aquella franja de referencia queda prohibida:

a) Larreak, uztondoak edo beste edozein landaretza erretzea.

a) La quema de pastos, rastrojeras o cualquier tipo de vegetación.

b) Hegazti faunarentzat simaurtegiak edo jantoki osagarriak jartzea, gertuen dagoen aerosorgailutik hasi eta 5 km baino gutxiagora.

b) La instalación de muladares y comederos suplementarios para la avifauna, a una distancia inferior a 5 km. al aerogenerador más próximo.

c) Parke barruko bideetatik motor autoetan ibiltzea, baimenduta izan ezik.

c) La circulación de vehículos a motor, salvo los autorizados, por los caminos interiores de los parques.

d) Haizearen zirkulazioari eragozten dieten oztopoak jartzea.

d) La colocación de obstáculos que afecten a la circulación del aire.

e) Delta hegalean, parapentean… airean ibiltzea, 80 metro baino baxuago.

e) La navegación aérea con ala delta, parapente, etc., a menos de 80 metros de altura.

f) Lurpeko kanalizazioei eragin diezaiekeen landaketak egitea.

f) La realización de plantaciones que pudieran afectar a las canalizaciones subterráneas.

g) Jarduera zinegetikoak burutzea.

g) La práctica de actividades cinegéticas.

Aurreko paragrafoan esandakoaz gain, energia elektrikoa pasatzeko zor bidea ere errespetatu beharko da, sektore elektrikoko Legearen, abenduaren 1eko 1995/2000ko Errege Dekretuaren eta nahitaezko desjabetzearen inguruko legeri orokorraren arabera.

Además de lo establecido en el párrafo anterior, deberá respetarse la servidumbre de paso de energía eléctrica en los términos y con el alcance que se determine en la Ley del Sector Eléctrico, en el Real Decreto 1955/2000, de 1 de diciembre, y en la legislación general sobre expropiación forzosa.

Dena dela, ezin izango da instalatutako aerosorgailuen ekoizpen gaitasuna murriztuko duten jarduerarik burutu, ezta parke eolikoa zabaltzea mugatuko duten jarduerarik ere.

No obstante, no se podrá ejecutar ninguna actuación que pueda limitar la capacidad de producción de los aerogeneradores instalados, o de futuras ampliaciones del parque eólico que se pudieran plantear.

LEHEN XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Administrazio eskumendunek sustatuko dute Plan honetan aurreikusitako baino haize-intentsitate txikiagoekin energia eolikoa aprobetxatzera zuzendutako teknologien garapena, mendi guneetatik kanpo parke eolikoak instalatzea ahalbidetzeko eta, horrela, Autonomia Erkidegoko natur eta paisaia ondareak epe luzera kontserbatzeko.

Las Administraciones competentes fomentarán el desarrollo de tecnologías encaminadas al aprovechamiento eólico con menores intensidades de viento que las previstas en el marco del presente Plan, con el objetivo de permitir el desarrollo de parques eólicos fuera de las zonas de montaña y así salvaguardar a largo plazo el patrimonio natural y paisajístico de la Comunidad Autónoma.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

1.– Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Plan honetan parke eolikoak instalatzeko aukeratutako kokalekuak dira Ordunte, Ganekogorta, Oiz, Gazume, Mandoegi, Kolometa, Elgea-Urkilla, Arkamo, Badaya, Montes de Iturrieta eta Cruz de Alda-Arlabakoak.

1.– Los emplazamientos seleccionados en este Plan Territorial Sectorial de la energía eólica para posibilitar en ellos la implantación de parques eólicos, son los siguientes: Ordunte; Ganekogorta; Oiz; Gazume; Mandoegui; Kolometa; Elgea-Urkilla; Arkamo; Badaya; Montes de Iturrieta; Cruz de Alda-Arlaba.

Energia Eolikoaren Lurraldearen Arloko Planean kokaleku berriak sartzeko, Plana aldatu beharko da. Aurreko puntuko kokalekuren bat ateratzeko ere Plana aldatu beharko da.

La inclusión en el Plan Territorial Sectorial de la energía eólica de nuevos emplazamientos requerirá, su modificación; igual modificación se precisará para excluir alguno de los previstos en el punto anterior.

10. artikuluan esandakoa kontuan izanik, aldaketen bidez hiru kokaleku baino gehiago sartu edo atera nahi badira, Lurraldearen Arloko Plana berrikusi beharko da. Hiru kokaleku arte sartzea edo ateratzea eskatzen duten aldaketak ez dira funtsezkotzat hartzen eta, beraz, ez da beharrezkoa izango Plana berrikustea.

A los efectos previstos en el artículo 10, cuando las modificaciones supongan o pretendan la inclusión o exclusión de más de tres emplazamientos, procederá la revisión del Plan Territorial Sectorial. Por el contrario se entiende que no son sustanciales y no exigen, en consecuencia, la revisión del Plan, las modificaciones que supongan o pretendan la inclusión o exclusión de hasta tres emplazamientos.

2.– Parke eolikoetako instalazioak Multzo I-eko kokalekuetan egingo dira aurrena (Ordunte, Ganekogorta, Oiz, Mandoegi, Elgea-Urkilla eta Badaya) eta Multzo II-n instalatzea baimenduko da egiaztatzen bada objektiboki zaila dela aurreikusitako helburu energetikoak erdiestea kokaleku horietara jo gabe (Gazume, Kolometa, Arkamo, Montes de Iturrieta eta Cruz de Alda-Arlaba).

2.– Las instalaciones de los parques eólicos se harán preferentemente en alguno de los emplazamientos incluidos en el Grupo I (Ordunte, Ganekogorta, Oiz, Mandoegi, Elgea-Urkilla y Badaya) y únicamente se permitirán instalaciones en alguno de los emplazamientos del Grupo II (Gazume, Kolometa, Arkamo, Montes de Iturrieta y Cruz de Alda-Arlaba) cuando se acredite la dificultad objetiva para el cumplimiento de los objetivos energéticos sin recurrir a dichos emplazamientos.

Aurreko paragrafoan esandakoa kontuan izanik, parke eolikoak Multzo II-n instalatzeko baimena Gobernu Kontseiluak emango du, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak hala proposatuta.

A los efectos señalados en el párrafo anterior, la implantación de parques eólicos en los emplazamientos del Grupo II, deberá ser autorizada, en su caso, por el Consejo de Gobierno a propuesta del Consejero de Industria, Comercio y Turismo.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA

1.– Oraingo Lurralde Planean aurreikusita ez dauden kokalekuetan, Espazio Natural Babestuak diren kasuan, Parke Eolikoak instalatu ahal izango dira soilik baldin Baliabide Naturalen Ordenaziorako Planean erabakia espezifikoki hartua badago, edo hartzen bada.

1.– La instalación de Parques Eólicos en emplazamientos no previstos en el presente Plan Territorial, que hayan sido o sean declarados Espacios Naturales Protegidos, sólo podrá ser permitida cuando dicha determinación haya sido recogida o se recoja específicamente como tal en los respectivos Planes de Ordenación de Recursos Naturales.

2.– Kolometako kokalekuak eskatzen ditu Gorbeiako Baliabide Naturalen Ordenaziorako Planaren balorazioa eta egokitzapena.

2.– El emplazamiento de Kolometa precisará de la valoración y adecuación pertinentes del Plan de Ordenación de Recursos Naturales de Gorbeia.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL CUARTA

1.– Hirigintza ordenazioko tresnak xedapen hauetara egokitu behar dira (6. artikulua), eta hori urtebeteko epean, Plan hau argitaratzen den egunetik hasita.

1.– La necesaria adaptación de instrumentos de ordenación urbanística contemplada en el artículo 6 de las presentes determinaciones, se llevará a cabo en el plazo de un año a contar desde su publicación.

2.– Edozein modutan, Lurraldearen Arloko Plan hau indarrean sartutakoan plangintza tresnak berrikusten ari diren udalerriak baldin badaude, udalerri horiek berrikuspen hori aprobetxatuz egokituko dituzte tresna horiek Plan honetara, nahitaez.

2.– En cualquier caso, los municipios cuyos instrumentos de planeamiento se encuentren a la entrada en vigor de este Plan Territorial Sectorial, en fase de revisión, efectuarán la adaptación necesariamente en dicho procedimiento.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común