Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

113. zk., 2001eko ekainaren 14a, osteguna

N.º 113, jueves 14 de junio de 2001


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Industria, Comercio y Turismo
3307
3307

102/2000 DEKRETUA, maiatzaren 29koa, hotel-establezimenduen antolaketa ezartzen duena.

DECRETO 102/2000, de 29 de mayo, por el que se establece la ordenación de los establecimientos hoteleros.

Euskadiren irudia turismo helmuga erakargarri, anitz eta kalitatezko gisa proiektatzeko eta hedatzeko, beste lehentasunak beste direla, beharrezko gertatzen da botere publikoek turismo-eszenategi berriaren eskariei egoki diezaien dagoen araudia.

La proyección y difusión de la imagen de Euskadi como destino turístico atractivo, diverso y de calidad, requiere entre otras prioridades que los poderes públicos adecuen la normativa existente a las exigencias del nuevo escenario turístico.

Turismo-jarduera inguru berriari, gero eta handiagoa eta anitzagoa den eskaera batek exijitzen duenari egokituko bazaio, gomendagarria da hotel-ostatuen araupetze berria eratzea, araupetutako turismo-jarduera gisa ez ezik, baita turismo-baliabide gisa ere.

La adecuación de la actividad turística al nuevo entorno, a las exigencias de una demanda creciente y variada aconseja una nueva regulación del alojamiento hotelero, considerado no sólo como actividad turística reglamentada, sino como recurso turístico.

Eskaintza turismo-baliabidetzat hartzean, kalitatearekin, euskarritasunarekin, enpleguarekin eta erabiltzaileen eta kontsumitzaileen aurreko bermearekin lotuta dauden irizpideei ere erantzuten zaie.

La concepción de la oferta como recurso turístico responde también a criterios de calidad, sostenibilidad, empleo y garantía ante usuarios y consumidores.

Turismoa Antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legea argitaratu zenean, euskal turismo-sektorearen antolaketarako eta garapenerako oinarriak ezarri ziren, turismo-jardueraren antolaketan batua eta sistematikoa eskaini zelarik. Turismo-enpresen araupetzea eta, horien barnean, bereziki, turismo-ostaturako zirenena, izango litzateke nabarmen genezakeen atala.

La publicación de la Ley 6/1994, de 16 de marzo, de Ordenación del Turismo supuso sentar las bases para la ordenación y el desarrollo del sector turístico vasco, ofreciendo una ordenación unitaria y sistemática de la actividad turística, en la que destaca la regulación de las empresas turísticas, y dentro de éstas, singularmente, las de alojamiento turístico.

Dekretu honen xedea turismorako hotel-establezimenduen trataera bateratua eskaintzea da.

El objeto del presente Decreto, es ofrecer un tratamiento armónico de los establecimientos de alojamiento turístico hoteleros.

Turismorako hotel-ostatuen zerbitzuetan ager daitezkeen erak araupetzen ditu Dekretu honek, era horretan hala enpresentzat nola mota honetako ostatuen erabiltzaileentzat beharrezko eta komenigarri gertatzen den erantzun integrala ematen delarik segmentu honen garapenari begira.

En el presente Decreto se regulan las modalidades que pueden presentar los servicios de alojamiento turístico hotelero, dando así una respuesta integral para el desarrollo de este segmento, necesaria y conveniente tanto para las empresas como para los usuarios de este tipo de alojamiento.

Aipamen berezia egin behar da funtzionamenduari, prezioei eta erreserbei buruzko kapituluari buruzko V. kapituluari dagokionez. Aipatu kapituluan turismo-establezimenduetako prezioen eta erreserben erregimenari buruzko 1978ko irailaren 15eko Aginduko oinarrizko arauak ageri dira, funtsezko edukia aintzat hartuta.

Cabe hacer una especial consideración al capítulo V del presente Decreto, referido al régimen de funcionamiento, precios y reservas. En el citado capítulo, se reproduce la regulación básica contenida en la Orden de 15 de septiembre de 1978.Régimen de precios y reservas en establecimientos turísticos, observando su contenido sustancial.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko maiatzaren 29ko bilkuran eztabaidatu ondoren, honako hau

En su virtud, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora del Gobierno Vasco, a propuesta del Consejero de Industria, Comercio y Turismo, y previa deliberación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 29 de mayo de 2001.

XEDATU DUT:
DISPONGO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DE LAS DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 1.– Ambito de aplicación.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko eran eta profesional gisa, eta beste zerbitzu osagarri batzuk eduki zein eduki ez, pertsonei, prezio bidez, ostatua eskaintzen diharduten hotel-establezimenduak dira Dekretu honi lotuta daudenak.

1.– Quedan sujetas al presente Decreto los establecimientos hoteleros dedicados a ofrecer alojamiento de personas, mediante precio, de forma habitual y profesional, con o sin otros servicios complementarios, en establecimientos situados en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Honako hauek daude araudi honetatik salbuetsita:

2.– Están exceptuados de la presente normativa:

a) Turismo-apartamentuak, kanpinak, oporretarako turismo-etxebizitzak, etxe partikularretan ematen den ostatua, nekazal turismorako establezimenduak eta berariazko araupetzea duten gainontzeko establezimendu guztiak.

a) Los apartamentos turísticos, los campings, las viviendas turísticas vacacionales, los alojamientos en casas particulares, establecimientos de agroturismo y cuantos otros establecimientos dispongan de una normativa específica.

b) Ostatariak edukitze soila, aldi baterako edo etxebizitzaren zati baten azpierrentamenduaren bidez bada ere, hiri-errentamenduei buruzko erregimen juridikoa aplikagarri gertatzen deneko balizkoetan.

b) La simple tenencia de huéspedes, aún con carácter de temporada o el subarriendo parcial de la vivienda en los supuestos en que sea de aplicación el régimen jurídico vigente sobre arrendamientos urbanos.

2. artikulua.– Izaera publikoa.

Artículo 2.– Carácter público.

Hotel-establezimenduak publikotzat hartuak izango dira. Hala eta guztiz ere, establezimendu bakoitzaren Zuzendaritzak erabaki ahal izango du zeintzuk izango diren zerbitzuak eta instalazioak erabiltzeko barruko erregimenari buruzko arauak, zuzenbidearen araberakoak eta, beti ere, bezeroen eskubideei eragiten ez dietelarik eta publizitatea bermatzeko moduan erakutsiak direlarik.

Los establecimientos hoteleros tendrán la consideración de públicos. No obstante, la Dirección de cada establecimiento podrá acordar normas de régimen interior, conformes a derecho, sobre el uso de los servicios e instalaciones, siempre que no afecten a los derechos de los clientes y sean exhibidas de forma que garantice su publicidad.

3. artikulua.– Sailkapena.

Artículo 3.– Clasificación.

1.– Honako hauek izango dira turismorako hotel-establezimenduak sailkatuko direneko multzoak:

1.– Los establecimientos turísticos hoteleros se clasificarán en los siguientes grupos:

a) 1. multzoa: Hotelak, bertan bi mota bereiztuta: hotelak eta hotel-apartamentuak.

a) Grupo 1.º: Hoteles, donde se distinguirán dos modalidades: hoteles y hoteles-apartamentos.

b) 2. multzoa: Pentsioak.

b) Grupo 2.º: Pensiones.

2.– Xedapen honen ondorioetarako, honakoak hartuko dira:

2.– A los efectos de la presente disposición se entiende por:

a) Hoteltzat: Jantoki zerbitzuaz edo jantoki zerbitzurik gabe eta beste zerbitzu osagarri batzuekin, ostatua eskaintzen duten establezimenduak, eraikin oso bat edo beraren atal banandu bat erabiliaz eta berari dagozkion sailak bertan bakarrik erabiltzekoak diren sarrerak, igogailuak eta eskailerak izanik, baldin eta xedapen honek ezartzen dituen betekizunak betetzen badituzte. Salbuespen moduan, arkitektura-multzo bateratua eratzen duten eta hotel-zerbitzuak eskaintzen dituzten eraikinak bat baino gehiago izatea onartuko da.

a) Hoteles: Aquellos establecimientos que ofrecen alojamiento, con o sin servicio de comedor, y otros servicios complementarios ocupando la totalidad de un edificio o parte independizada del mismo y constituyendo sus dependencias un todo homogéneo con entradas, ascensores y escaleras de uso exclusivo, y que reúnan los requisitos de la presente disposición. Excepcionalmente se admitirá la existencia de varios edificios que presten los servicios de hotel, de forma que constituya todo ello un conjunto arquitectónico.

b) Hotel-Apartamentutzat: Hotel batek bere dituen betekizunak beteaz, egitura eta zerbitzuak direnak direlako, ostaturako unitate bakoitzaren barruan elikagaiak kontserbatzeko, maneatzeko eta hartzeko instalazio egokiak dituzten establezimenduak, egongela-jangela, sukaldea, logela eta bainugela edo komuna gutxienez izango dituelarik edo, bestela, arestian aipatutako gelak bere baitara biltzen dituen estudioa delarik.

b) Hoteles-Apartamentos: Aquellos establecimientos que cumpliendo los requisitos propios de un hotel dispongan, por su estructura y servicios, de las instalaciones adecuadas para la conservación, elaboración y consumo de alimentos dentro de cada unidad de alojamiento, estando dotadas éstas al menos de salón-comedor, cocina, dormitorio y baño o aseo, o bien de un estudio que integre las estancias anteriores.

c) Pentsiotzat: Ostatua eskainita eta zerbitzu osagarriak izan zein izan ez, Dekretu honetako III. Kapituluan hotelen multzorako exijitzen diren gutxieneko betekizunak biltzen ez dituzten establezimenduak.

c) Pensiones: Aquellos establecimientos que ofreciendo alojamiento, con o sin otros servicios de carácter complementario, no reúnen los requisitos mínimos exigidos para el grupo de hoteles en el Capítulo III del presente Decreto.

3.– 1. Multzora bilduta dauden establezimenduak izarren bidez bereiztuko diren 5 kategoriatan sailkatuko dira.

3.– Los establecimientos comprendidos en el Grupo 1.º se clasificarán en 5 categorías identificadas por estrellas.

Pentsioen multzoa 1 eta 2 izarrez identifikatuko diren 2 kategoriatan sailkatuko dira.

El grupo de pensiones estará clasificado en 2 categorías identificadas por 1 y 2 estrellas.

4.– Osagarri gisa eta hotel-establezimenduen lehiakortasuna indartzeko xedearekin, establezimenduon kalifikazio-sailkapenerako eredua ezarriko da, kalitatearen hobekuntzarako prozedura mailan oinarri hartuta. Eredu horrek "Iso 9002 Araua", "I.C.H.E. (Espainiako Hotel-Kalitatearen Institutua) Araua" eta "E.F.Q.M. (European Foundation Quality Management) Araua" bilduko ditu bere baitara.

4.– Complementariamente, y con el fin de reforzar la competitividad de los establecimientos hoteleros, se establecerá un modelo de clasificación cualitativa de los mencionados establecimientos, basándose en el grado de implantación de procedimientos de gestión para la mejora de la calidad, enmarcados en los sistemas de normas ISO-9002, normas I.C.H.E (Instituto Calidad Hotelera Española) o las normas E.F.Q.M (European Foundation Quality Management).

Euskadiko hotel-establezimenduak beren gogoa halakoxea bada atxikiko zaizkio sailkapenerako eredu honi.

La adhesión, por parte de los establecimientos hoteleros del País Vasco a este modelo de clasificación cualitativa será voluntaria.

4. artikulua.– Bereizkuntza-plaka.

Artículo 4.– Placa distintiva.

1.– Establezimenduari dagozkion multzoa, era eta kategoria azaltzen dituen bereizgarria erakusten duen plaka arautua ezarri beharko dute hotel-establezimendu guztiek sarrera nagusiaren aldamenean.

1.– En todos los establecimientos hoteleros será obligatoria, junto a la entrada principal, la existencia de una placa normalizada en la que figure el distintivo correspondiente al grupo, modalidad y categoría a la que pertenezca el establecimiento.

2.– Metalezko errektangelua izango da plaka eta ,bertan, urdin turkesa koloreko hondoaren gainean, multzoari eta erari dagokien hizkia edo hizkiak azalduko dira (H Hotelentzat; HA Hotel-apartamentuentzat; P, Pentsioentzat), bai eta kategoriari dagozkion izarrak ere, 1. Eranskineko irudian adierazten diren eran eta neurrietan. Urre kolorekoak izango dira hotelen eta hotel-apartamentuen izarrak eta zilar kolorekoak, berriz, pentsioen izarrak.

2.– La placa consistirá en un rectángulo de metal en el que, sobre fondo azul turquesa, figuren en blanco la letra o letras correspondientes a su grupo y modalidad (H, para Hoteles; HA, para Hoteles-Apartamentos; P, para Pensiones), así como las estrellas que correspondan a su categoría en la forma y dimensiones que se indican en el dibujo inserto en el anexo 1. Las estrellas serán doradas para los establecimientos clasificados en las modalidades de hotel y hotel-apartamento, y plateadas para las del grupo de pensiones.

5. artikulua.– Debekuak.

Artículo 5.– Prohibiciones.

1.– Ezein hotel-establezimenduk ezingo ditu erabili bere taldea, era edo espezializazioa direla-eta, dagozkion izendapenak edo adierazgarriak ez direnak, eta ezingo du, ezta ere, ezartzen zaion kategoria ez den besterik agerrarazi.

1.– Ningún establecimiento hotelero podrá usar denominación o indicativos distintos de los que le correspondan por su grupo, modalidad o especialización, ni ostentar otra categoría que aquella que le fuere señalada.

2.– Galarazita dago establezimenduen izenburu edo izenpe gisa, "turismoa", "aterpetxea", "turismorako etxea", "ostatua", "ostatari-etxea", "fonda" bezalako hitzak, parekoak edota eratorritakoak, baita antzekoak ere, erabiltzea; debekatuta dago, halaber, hotel-establezimenduaren sailkapenari edota espezializazioari buruzko nahastea eragin dezaketen inizialak, laburdurak edo hitzak erabiltzea.

2.– Queda prohibido el uso de términos como "turismo", "albergue", "villa turística", "hostal", "hospedaje", "casa de huéspedes", "fonda" y sus equivalentes y derivados, o términos similares como título o subtítulo de los establecimientos, así como el uso de iniciales, abreviaturas o términos que puedan inducir a confusión sobre la clasificación y/o especialización del establecimiento hotelero.

3.– Galarazita dago hotel-ostaturako establezimendu bat irekitzea edo martxan jartzea administrazioaren manuzko baimenik izan gabe eta sailkapenerako ezarrita dagoen prozedurari egokitu gabe. Horrelako jarduerak Turismoaren Antolaketari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legean aurreikusitako lege-hausteen eta zehapenen erregimenaren arabera zigortuko dira.

3.– Queda prohibida la apertura o funcionamiento de un establecimiento de alojamiento hotelero sin la preceptiva autorización administrativa y sin adecuarse al procedimiento establecido para su clasificación. Tal actividad será sancionada conforme al régimen de infracciones y sanciones previsto en la Ley 6/1994, de 16 de marzo, de Ordenación del Turismo.

6. artikulua.– Establezimenduaren publizitatea.

Artículo 6.– Publicidad del establecimiento.

1.– Establezimendua baimendua eta sailkatua izan deneko establezimenduaren izena, multzoa, era eta kategoria nahastea ezinezko gertatzeko moduan azalduko dira hotel-establezimenduen publizitate, agiri edo faktura guztietan; hala behar denean, emaniko espezialitatea ere agerrarazi ahal izango da, baita 3.4 artikuluaren arabera egoki lekiokeen sailkapen kualitatiboa eta hurrengo artikuluan zehazten den "Energi Eraginkortasunaren Egiaztagiria" duenentz ere.

1.– En toda publicidad, documento o factura de los establecimientos hoteleros, constará de forma que no pueda inducir a confusión, el nombre del establecimiento, grupo, modalidad y categoría en que haya sido autorizado y clasificado el establecimiento; y en su caso podrá constar la especialidad otorgada así como la clasificación cualitativa que le pudiera corresponder según el art. 3.4, y si dispone o no del "Certificado de Eficiencia Energética" determinado en el artículo siguiente.

2.– Ostatu hartzeko unitate bakoitzean, ikusteko moduko toki batean azalduko dira, eredu ofizialean, establezimenduaren erregistro zenbakia eta unitate horretan ostatu hartzeko baimendutako toki kopurua.

2.– Figurará en un lugar visible de cada unidad de alojamiento, en modelo oficial, el número de registro del establecimiento, así como el n.º de plazas autorizadas en dicha unidad de alojamiento.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
PROZEDURA
DEL PROCEDIMIENTO

7. artikulua.– Jarduerarako baimena eta sailkapena.

Artículo 7.– Autorización de actividad y clasificación.

1.– Turismo-ostatua hartzeko enpresek, establezimenduak abian jarri baino lehen, jarduerarako baimena eta sailkapena eskatu beharko dituzte Lurraldeko Bulegoan edo Turismo Administrazioaren organo periferikoan, dituzten eskumenak direla kausa, beste erakunde batzuei hartzea dagokienaren kalterik gabe. Horretarako, ondoren adierazten diren agiriak eraman beharko dira, eskariarekin batera:

1.– Las empresas de alojamiento turístico, con anterioridad a la entrada en funcionamiento de sus establecimientos, deberán solicitar ante la Oficina Territorial ú órgano periférico de la Administración Turística la autorización de actividad y clasificación, sin perjuicio de la que corresponda otorgar a otros organismos en virtud de sus respectivas competencias. Para ello, deberán aportar junto con la solicitud, los siguientes documentos:

A.– Eskatzailearen nortasun fisikoa edo juridikoa egiaztatzen duen agiria.

A.– Documento acreditativo de la personalidad física o jurídica del solicitante.

B.– Higiezinaren jabetza-eskriturak. Eskaria jabea ez den pertsona batek gauzatzen duenean, higiezina hotel-establezimendu gisa ustiatzeko prest dagoela egiaztatzen duen agiria.

B.– Escrituras de la propiedad del inmueble. Cuando la solicitud se realice por persona distinta al propietario, documento acreditativo de la disponibilidad del inmueble para la explotación del mismo como establecimiento hotelero.

C.– Hala behar denean, Herri Administrazioaren aurrean, establezimenduaren legezko ordezkaritza bereganatzen duenaren identifikaziorako agiria.

C.– Documento identificativo, en su caso, de quien asuma la representación legal del establecimiento ante la Administración Pública.

D.– Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren Alta Agiriaren kopia, edo pareko agiria. Jarduerarako baimenaren eta sailkapenaren ebazpena hartzen denetik zenbatzen hasita, hilabeteko epearen barruan aurkeztu ahal izango da agiri hori.

D.– Copia del Certificado de Alta en el Impuesto de Actividades Económicas, o documento equivalente. Este documento podrá ser aportado en el plazo de un mes, contado a partir de la recepción de la resolución de autorización de actividad y clasificación.

E.– Irekitzeko Udal Lizentzia.

E.– Licencia Municipal de Apertura.

F.– Erantzukizun Zibilari dagokion arrisku-estaldura egiaztatzen duten agiriak.

F.– Documentación acreditativa de la cobertura del riesgo de Responsabilidad Civil.

Dekretu honek araupetzen dituen establezimenduen ustiapenaren titularrek jarduerak eragin litzakeen arriskuak bermatzen dituen erantzukizun zibileko asegurua izan beharko dute, honakoak izango direlarik gutxieneko estaldurak:

Los titulares de la explotación de los establecimientos regulados en el presente Decreto, deberán contratar un seguro de responsabilidad civil que garantice los posibles riesgos de su actividad, con las coberturas mínimas siguientes:

Toki kopurua:

N.º plazas:

<=25 toki 26-75 toki >75 toki

<=25 plazas 26-75 plazas >75 plazas

a) hotelak: 50 milioi / 300.506,05 euro 75 milioi / 450.759,08 euro 100 milioi / 601.012,1 euro

a) hoteles: 50 millones / 300.506,05 euros 75 millones / 450.759,08 euros 100 millones / 601.012,1 euros

b) pentsioak 25 milioi / 150.253,03 euro 50 milioi / 300.506,05 euro 50 milioi / 300.506,05 euro

b) pensiones 25 millones / 150.253,03 euros 50 millones / 300.506,05 euros 50 millones / 300.506,05 euros

G.– Egite-memoriaren kopia. Beraren jatorrizko aleak eskumeneko batek sinatua beharko du egon eta dagokion Elkargo Ofizialaren oniritzia izan eduki beharko du, berariaz azalarazi beharko delarik sarbidea erraztea sustatzeko araudia eta suteen aurreko segurtasunari eta prebentzioari buruzko araudia betetzen direla.

G.– Copia de la memoria de ejecución, cuyo original deberá estar firmado por facultativo y visado por el Colegio Oficial correspondiente, con pronunciamiento expreso sobre el cumplimiento de la normativa de promoción de la accesibilidad y de la normativa de seguridad y prevención de incendios.

H.– Logelen zerrenda, eta oniritzidun planoen honako kopiak hauek:

H.– Relación de habitaciones, así como las siguientes copias de planos visados:

– Solairuen banaketaren eskalazko planoa, areto bakoitza zertarako den adierazita.

– Plano a escala de distribución de plantas, indicando el destino de cada dependencia.

– Solairuen banaketaren eskalazko planoa, akotatua.

– Plano a escala de distribución de plantas, acotado.

– Ebakidura-planoa.

– Plano de sección.

– Suteak prebenitzeko elementuen (alarma eta detekzio sistemak eta abar) eta suteen aurka babesteko elementuen (BIE, su-itzalgailuak, eta abar) kokapen-planoa.

– Plano de ubicación de los elementos de prevención de incendios (sistemas de alarma, detección, etc.) y de los elementos de protección de incendios (BIE´s, extintores, etc.).

I.– Eskatzaileek Lurralde Bulegoetan beren esku izango dituzten jarraibide teknikoak jarraitu beharko dituen "Norberaren Babeserako Plana".

I.– "Plan de Autoprotección", que deberá de seguir las correspondientes directrices técnicas que estarán a disposición de los solicitantes en las Oficinas Territoriales.

"Harrera-lekuan edo Atezaindegian" "segurtasun gutunontzia" egongo da, 35 cm x 35 cm-koa. Beraren kanpoko aldea kristalezkoa izango da, errotulu hau edukiko du: "Larrialdietarako Zerbitzuek soilik erabiltzekoa", eta barruan, arestian aipatu diren jarraibide teknikoetan zehazten diren agiriak utziko dira.

En "Recepción-Conserjería" existirá "un buzón de seguridad" de 35 cm x 35 cm. cuya cara externa será de cristal, en la que figurará el siguiente rótulo : "De uso exclusivo por los Servicios de Emergencia", y dentro del cual se depositarán aquellos documentos que se determinen en las directrices técnicas anteriormente citadas.

J.– Hiru izar edo gehiago dituzten hotel-establezimenduek Energiaren Euskal Erakundeak luzatutako "Energi Eraginkortasunaren Egiaztagiria"-ren kopia ere eramango dute.

J.– Los establecimientos hoteleros de 3 o más estrellas aportarán copia de la "Certificación de Eficiencia Energética" expedida por el Ente Vasco de la Energía.

2.– Establezimendu bat pentsio gisa sailkatua izan dadin eskatzen denean, aurreko 7.1.G eta 7.1.H ataletara bildutakoaren ordez, atal horietan aipatzen diren agirietan agerrarazi beharreko datu guztiak ageri direneko memoria aurkeztu ahalko da, oinplanoak eta fatxadaren argazkiak erantsita.

2.– Cuando se solicite la clasificación de un establecimiento como pensión podrá sustituirse lo recogido en los apartados anteriores 7.1.G y 7.1.H por una memoria en la que figurarán cuantos datos deban consignarse en los documentos que se citan en tales apartados, acompañando planos de planta y fotografías de la fachada.

3.– Bestelako agiriak: Turismo Administrazioak ofizioz galdatu ahalko du izan nahi diren multzoan, eran edo kategorian sailkatzeko, bai eskatzailearen, bai beste Administrazio batzuen, edo bai beste erakunde publiko zein pribatu batzuen proposamenaren aldeko gerta daitekeen beste edozein agiri, berariaz adieraziko delarik zer denbora-epe ematen den agiri horiek lortzeko.

3.– Otra documentación: La Administración Turística podrá recabar de oficio cualquier otro documento que apoye la propuesta de clasificación en el grupo, modalidad y categoría pretendidos, tanto del solicitante como de otras Administraciones, así como de otras entidades públicas o privadas, haciendo expresa mención del tiempo para obtener dicha documentación.

Beste Herri Administrazio edo organo batzuen txostenak eskatzen direnean, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 82 eta 83. artikuluetan xedatutakoari begiratuko zaio.

En caso de petición de informes de otras Administraciones Públicas u órganos, se estará a lo dispuesto en los artículos 82 y 83 de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

8. artikulua.– Establezimenduaren kategoriaren orientazio-adierazpena.

Artículo 8.– Indicación orientativa de la categoría del establecimiento.

Ostatua proiektaturik egonez gero, ezaugarrien, instalazioen eta zerbitzuen arabera legokiekeen kategoria adieraz diezaien eska diezaiokete enpresek Turismo arloan eskumena duen Sailari, eta horretarako behar besteko zehaztasunez eta xehetasunez eginiko memoria aurkeztuko dute, blokeko edo ostatu multzoko gela, instalazio eta zerbitzu orokor bakoitzaren helburua eta azalera agerrarazten dituen ostatuaren eskalazko planoa ere erantsita.

Cuando el alojamiento estuviese proyectado las empresas podrán solicitar al Departamento competente en materia de Turismo la indicación de la categoría que pudiera corresponderles en función de sus características, instalaciones y servicios, para lo cual expondrán con la precisión y detalle necesario en una memoria a la que se adjuntarán asimismo, un plano del alojamiento a escala en el que se consignará el destino, superficie de cada una de las dependencias, instalaciones y servicios generales del bloque o conjunto de alojamientos.

Turismo Administrazioak honelako balizkoetan eman dezakeen kategoriaren izaera, adierazlea baino ez da izango, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.g) artikuluan esleituriko informazioarekin eta orientazioarekin loturiko betebeharrak betetzearen ondorioetarako, eta proiektua egitean kontsulta egiteko aurkeztutako memoriari, planoei eta gainontzeko agiriei erabat doitzen zaionean baino ez zaio loteslea gertatuko.

La categoría que en este supuesto se asigne por la Administración Turística tendrá un carácter exclusivamente indicativo, a los efectos de cumplir con los deberes de información y orientación consignados en el artículo 35.g) de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, y sólo vinculará a ésta, cuando la ejecución del proyecto se ajuste íntegramente a la memoria, planos y demás documentación aportada al realizar la consulta.

9. artikulua.– Baimen emateko prozedura.

Artículo 9.– Procedimiento de autorización.

1.– Aurreko artikuluan ezarritako agiriak establezimendua kokatuta dagoen Lurralde Historikoko Turismo Administrazioaren Lurralde Bulegora edo organo periferikora zuzenduko da, eta bertan egiaztatuko da bidezkoa denentz eta ekingo zaio baimen emateko eta sailkatzeko dagokion izapideari.

1.– La documentación establecida en el artículo anterior se dirigirá a la Oficina Territorial u órgano periférico de la Administración Turística, del Territorio Histórico en el que esté situado el establecimiento, donde se verificará su pertinencia e iniciará el oportuno expediente de autorización y clasificación.

2.– Eskariak exijitzen diren betekizunak bete ezean, dagokion Turismo Administrazioaren Lurralde Bulegoko edo organo periferikoko arduradunak era frogagarrian eskatuko dio doakionari antzemaniko akatsak hamar eguneko epean zuzen ditzan, hala egiten ez badu, eta horretarako emango den ebazpenaren ondoren, eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela adieraziz.

2.– Si la solicitud no reuniera los requisitos exigidos, el responsable de la Oficina Territorial u órgano periférico de la Administración Turística correspondiente, requerirá fehacientemente al interesado para que en el plazo de diez días proceda a subsanar los defectos observados, con indicación de que, si no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, previa resolución dictada al efecto.

3.– Doakienek ez dute zertan aurkezturik dagoeneko Turismo arloan eskumena duen Sailaren esku dauden agiriak, eta halakoetan, eskarian agerrarazi beharko dituzte, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) idatz-zatian eta abenduaren 17ko 2225/1993 Errege Dekretuaren 4. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoaren arabera eta bertako betekizunak beteaz, aurkeztu zituzteneko data eta organoa edo saila.

3.– No será preceptiva la presentación por los interesados de aquellos documentos que ya se encuentren en poder del Departamento competente en materia de Turismo, haciendo constar en la solicitud, la fecha y órgano o dependencia en que se presentaron, en los términos y con los requisitos establecidos en el apartado f), del artículo 35 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre y en el apartado 2, del artículo 4, del Real-Decreto 2225/1993, de 17 de diciembre.

4.– Behin espedientea osatuta, dagokion Turismo Administrazioaren Lurralde Bulegoak edo organo periferikoak egin den eskariaren bidezkotasunari buruzko txosten teknikoarekin batera helaraziko du Turismoaren Antolaketa-Zuzendaritzara, bidezko izatera, establezimenduaren jarduerarako baimena eta sailkapena luzatua izateko xedearekin.

4.– Completado el expediente, la Oficina Territorial u órgano periférico de la Administración Turística correspondiente lo elevará junto a un informe técnico sobre la procedencia de la solicitud efectuada, a la Dirección de Ordenación de Turismo, con objeto de que proceda a expedir, en su caso, autorización de actividad y clasificación del establecimiento.

5.– Ebazpena emateko eta doakionari beraren berri emateko epea 4 hilabetekoa izango da. Eskaerak izapiderako eskumena duen organoaren erregistroan sarrera izan duen datatik hasiko da zenbatzen, halakorik gertatuz gero, behar bezala zuzendua izan ondoren, eta Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluan aipaturiko eten-epearen deskontua eginda.

5.– El plazo para dictar resolución y notificarla al interesado será de 4 meses. Este plazo se computará, desde la fecha en que la solicitud, en su caso debidamente subsanada, y descontado el plazo de suspensión aludido en el artículo 42.5 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, haya tenido entrada en el registro del órgano competente para su tramitación.

6.– Turismo gaietan eskumena duen organoak, ondorio horietarako ezarrita dagoen epearen barruan, berariazko ebazpenik jakinarazi ezean, doakienek uler dezakete beren eskaerak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldarazitako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, balioetsi egin direla isiltasun administratiboaren bidez.

6.– Si dentro del plazo establecido al efecto, el órgano competente en materia de Turismo no hubiera notificado resolución expresa, los interesados podrán entender estimadas por silencio administrativo sus solicitudes en los términos establecidos en el artículo 43.2 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, modificada por la Ley 4/1999, de 13 de enero.

7.– Jarduerarako baimena eta sailkapena independente izango dira beste erakunde batzuek, dagozkien eskumenak direla kausa, eman beharrekoekiko.

7.– La autorización de actividad y clasificación será independiente de la que corresponda otorgar a otros organismos en virtud de sus respectivas competencias.

10. artikulua.– Kategoriaren berrikuspena.

Artículo 10.– Revisión de categoría.

1.– Emaniko sailkapenak bere horretan iraungo du berori gauzatzean kontuan hartu ziren betekizunak betetzen diren bitartean.

1.– La clasificación otorgada se mantendrá en tanto sean cumplidos los requisitos que se tuvieron en cuenta al efectuar aquella.

2.– Hotel-establezimenduen kategoriaren berrikuspena ofizioz edo alderdi baten eskariz gauzatu ahalko da. Eraikina edo instalazioak esleituta daukan kategoriarekin bat ez datozenean, eta dagokion espedientea instruitu ondoren, beste kategoria bat esleituko du Turismo Administrazioaren organo eskudunak.

2.– La categoría de los establecimientos hoteleros podrá revisarse de oficio o a instancia de parte. El órgano competente de la Administración Turística asignará una categoría distinta previa instrucción del correspondiente expediente cuando la edificación o instalaciones no estén de acuerdo con la categoría asignada.

11. artikulua.– Funtsezko berrikuntzak.

Artículo 11.– Reformas sustanciales.

1.– Turismo gaietan eskumena duen Sailari jakinarazi egin beharko zaio, aldez aurretik, baimenduta dauden ostatu-establezimenduei eragin nahi zaien berrikuntza oro, horretarako baimena eman dezan.

1.– Toda reforma sustancial que afecte a los establecimientos de alojamiento ya autorizados, debe ser notificada con carácter previo al Departamento que tenga la competencia en materia de Turismo para su autorización.

2.– Dekretu honek ezartzen dituen ondorioetarako, gainazalean, kapazitatean edo establezimenduak direnak diren aldetik daukaten sailkapenean eragina izanik, azpiegiturari edo ezaugarriei dagozkienean gauzatzen diren aldarazpen guztiak hartuko dira funtsezko berrikuntzatzat.

2.– Se entiende por reformas sustanciales a los efectos establecidos en este Decreto, toda modificación de las instalaciones de infraestructura o características de los establecimientos que puedan afectar a su superficie, capacidad o a su propia clasificación como tales.

3.– Berrikuntzetarako baimena emateko prozedura Kapitulu honetan ezartzen dena izango da, eta doakionak eskaera egin ondoren, eskumena duen Turismo Administrazioaren Lurralde Bulegoak edo organo periferikoak Dekretu honetako 7. artikuluan ezarrita dauden agirietatik derrigor zeintzuk aurkeztu behar diren adieraziko dio.

3.– El procedimiento para autorizar reformas será el establecido en este Capítulo, indicándose tras la solicitud del interesado, por la Oficina Territorial u órgano periférico de la Administración Turística competente, qué documentos de los establecidos en el artículo 7 de este Decreto deben ser aportados con carácter preceptivo.

12. artikulua.– Funtsezkoak ez diren aldarazpenak eta establezimendua ixtea.

Artículo 12.– Modificaciones no sustanciales y cierre del establecimiento.

1.– Titularra edo izendapena aldatuz gero, edo gainazalean, kapazitatean edo establezimenduak direnak diren aldetik daukaten sailkapenean eraginik ez duten aldarazpenak gauzatuz gero, aldarazpenok gauzatu eta hilabeteko epean jakinaraziko zaizkio Turismo Administrazioari, 7. artikuluan adierazitako agirietatik, beroriek justifikatzen dituztenak aurkeztuta.

1.– Los cambios de titular, denominación y demás modificaciones que no afecten a la superficie, capacidad o la propia clasificación del establecimiento serán comunicados a la Administración Turística, en el plazo de un mes, a partir de que se produzca la modificación, aportando cuanta documentación de la señalada en el artículo 7, los justifique.

2.– Halaber, edozein hotel-establezimendu ixten denean, hilabeteko epean jakinarazi beharko zaio Turismo Administrazioaren dagokion Lurralde Bulegoari edo organo periferikoari. Aldi baterako itxi arren, egoera horrek bederatzi hilabetez baino luzaroago iraunez gero, establezimenduaren behin betiko baja eragingo da. Itxi egin dela jakinarazi ezean, ofizioz izapidetuko du Turismo Administrazioak baja Turismo Enpresen Erregistroan.

2.– Asimismo, todo cierre de un establecimiento hotelero deberá comunicarse a la Oficina Territorial correspondiente u órgano periférico de la Administración Turística en el plazo de un mes. Cuando se trate de un cierre temporal que exceda de nueve meses producirá la baja definitiva del establecimiento. En caso de ausencia de comunicación del cierre, la Administración Turística tramitará, de oficio, la baja en el Registro de Empresas Turísticas.

13. artikulua.– Dispentsa.

Artículo 13.– Dispensa.

1.– Turismo gaietan eskumena daukan Sailak, ematen diren inguruabarrak beren osotasunean haztatuta, era arrazoituan eta salbuespen gisa, dispentsa eman ahalko dio establezimendu jakin bati jardueraren baimenerako eta sailkapenerako dauden betekizunetatik bati edo batzuei dagokienean.

1.– El Departamento que tenga atribuida la competencia en materia de Turismo, ponderando en su conjunto las circunstancias existentes, podrá razonadamente dispensar, con carácter excepcional a un establecimiento determinado de alguno o algunos de los requisitos mínimos para la autorización de la actividad y clasificación.

2.– Arkitektura balio berezi egiaztatua duten edo eskualdean edo inguruan ohiko duten arkitekturaren araberakoak diren eraikinetan kokatutako establezimenduen egoerei begiratuko zaie, besteak beste, eta era berezian manuzko neurriei dagokienean, dispentsa horiek orekatu egin beharko direlarik arkitekturaren arte balioaren edo beste konpentsazio-faktore batzuen bidez.

2.– Se atenderán, entre otras, aquellas situaciones de los establecimientos instalados en edificios de singular valor arquitectónico acreditado, o en edificios o construcciones que respondan a la arquitectura tradicional, típica de la comarca o zona, especialmente las relativas a las medidas preceptivas, debiendo equilibrarse tales dispensas con el valor artístico de la arquitectura u otros factores compensatorios.

3.– Hala ere, dispentsa neurria eraikinaren segurtasunari dagokion edo eragin diezaiokeen instalazioen, zerbitzuen edo elementuen gainekoa denean, beraren segurtasuna bermatuko duten beste irtenbide alternatibo batzuk hartu beharko dira, eta manuz, onirizpen teknikoan esku hartzen duten entitateek hala agerraraziko dute era teknikoan eta agirien bidezkoan, baldin eta, proiektuaren berezitasunak hala eratorrita, behar bezala justifikatu behar dela uste badute. Turismo Administraziora aurkezten diren agirietan, berariaz agerraraziko da establezimenduak indarrean dagoen araudiak ezarritako eraikinetako segurtasun baldintzak eta suteen aurreko babeserakoak betetzen dituela.

3.– No obstante, cuando la medida de dispensa se refiera a instalaciones, servicios o a elementos que pudieran afectar o tener incidencia en la seguridad del edificio, deberán adoptarse otras soluciones alternativas que garanticen la seguridad del mismo y así se haga constar por las entidades que intervengan preceptivamente en el visado técnico, la supervisión y el informe del proyecto, cuando consideren suficientemente justificada, técnica y documentalmente su necesidad, derivada de la singularidad del proyecto. En la documentación que se aporte a la Administración Turística, constará expresamente que el establecimiento cumple las condiciones de seguridad y de protección contra incendios de los edificios establecidas en la normativa vigente.

14. artikulua.– Erregistroa.

Artículo 14.– Registro.

Hotel-establezimenduek, behin baimena emanda, ofizioz emango dute izena Turismo Enpresen Erregistroan, bertan ezarritako prozedurarekin bat etorririk.

Los establecimientos hoteleros, una vez autorizados se inscribirán de oficio en el Registro de Empresas Turísticas de conformidad con el procedimiento establecido en el mismo.

15. artikulua.– Establezimenduaren ordezkariak.

Artículo 15.– Representación del establecimiento.

1.– Establezimenduaren titularra den enpresak, 7.1.C artikuluan adierazitako legezko ordezkaria ez ezik, bezeroaren aurrean eta Turismo Administrazioaren aurrean enpresaren kudeaketaren erantzukizunak bereganatuko dituen pertsona bate ere izendatuko du.

1.– La empresa titular del establecimiento designará, además del representante legal indicado en el artículo 7.1.C, una persona que asuma la responsabilidad de la gestión de la empresa ante el cliente y ante la Administración Turística.

2.– Enpresa titularrak zeregin horietarako askatasunez izendatutako pertsonari dagokion edozein aldaketa gertatzera, eskumena duen Turismo Administrazioari jakinarazi beharko zaio aldaketa jazo eta hilabete iragan baino lehen.

2.– Cualquier cambio de la persona libremente designada para este cargo por parte de la empresa titular deberá ser notificado a la Administración Turística competente antes del transcurso de un mes, a partir de que se produzca el cambio.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
TURISMORAKO HOTEL-ESTABLEZIMENDUEN GUTXIENEKO BETEKIZUNAK ETA BALDINTZAK
DE LOS REQUISITOS Y CONDICIONES MÍNIMAS DE LOS ESTABLECIMIENTOS TURISTICOS HOTELEROS
1. ATALA
SECCION 1.ª
MANU OROKORRAK
DE LAS PRESCRIPCIONES GENERALES

16. artikulua.– Aplikazioa.

Artículo 16.– Aplicación.

1.– Kapitulu honetako manuak hotel-establezimendu guztiei aplikatzekoak izango dira, beraien era, kategoria eta, halakorik izatera, espezializazioa direnak direlarik ere, hori guztia izan ditzakeen berezitasunen aplikazioaren kalterik gabe.

1.– Las prescripciones de este capítulo serán de aplicación a todos los establecimientos hoteleros cualquiera que sea su modalidad, categoría y, en su caso, especialización, sin perjuicio de la aplicación de sus especificidades.

2.– Instalazioen eta zerbitzuen kalitatea kontuan hartuta eta kapitulu honetan, multzo, era eta kategoria bakoitzerako ezartzen diren gutxieneko betekizunen oinarriaren gainean gauzatuko da hotel-establezimenduen sailkapena.

2.– La clasificación de los establecimientos hoteleros se realizará teniendo en cuenta la calidad de las instalaciones y servicios y sobre la base de los requisitos mínimos que se establezcan en el presente capítulo para cada grupo, modalidad y categoría.

2. ATALA
SECCION 2.ª
GELAK, INSTALAZIOEK ETA ERABILERA OROKORREKO ZERBITZUAK
DE LAS DEPENDENCIAS, INSTALACIONES Y SERVICIOS DE USO GENERAL

17. artikulua.– Sarbideak.

Artículo 17.– Accesos.

1.– Sarbideak:

1.– Accesos:

HOTELA / HOTEL-APARTAMENTUA PENTSIOA

HOTEL / HOTEL-APARTAMENTO PENSIÓN

5 izar 4 3 2 1 2 1

5 estrellas 4 3 2 1 2 1

Bezeroentzako sarrerarik BAI BAI BAI BAI BAI BAI BAI

Entrada clientes SI SI SI SI SI SI SI

Zerbitzuarentzako sarrerarik BAI BAI BAI EZ EZ EZ EZ

Entrada servicio SI SI SI NO NO NO NO

Bezeroentzako eskailera. Manuzko gutxieneko zabalera 1´5 m. 1´4 m. 1´3 m. 1´2 m. 1´1 m. 1 m. 1 m.

Escalera clientes, anchura mínima preceptiva 1´5 m. 1´4 m. 1´3 m. 1´2 m. 1´1 m. 1 m. 1 m.

Zerbitzuarentzako eskailerarik BAI BAI BAI EZ EZ EZ EZ

Escalera servicio SI SI SI NO NO NO NO

Igogailuak, manuzkoak solairu zenbakiarekin B+1 B+1 B+2 B+2 B+3 EZ EZ

Ascensores, preceptivos con el n.º de plantas indicado B+1 B+1 B+2 B+2 B+3 NO NO

Karga-jasogailuak, manuzkoak solairu zenbakiarekin B+2 B+2 B+3 EZ EZ EZ EZ

Montacargas, preceptivos con el n.º de plantas indicado B+2 B+2 B+3 NO NO NO NO

Korridoreak. Manuzko gutxieneko zabalera 1´75 m. 1´60 m. 1´50 m. 1´30 m. 1´20 m. 1 m. 1 m.

Pasillos, anchura mínima preceptiva 1´75 m. 1´60 m. 1´50 m. 1´30 m. 1´20 m. 1 m. 1 m.

2.– Hiru izar edo gehiago dituzten hotel-establezimenduen sarrerek eta irteerek bikoitzak beharko dute izan, elkarren txandan itxiko direlarik. Bost izarreko kategorian, markesina edo estalkia izango du sarrera nagusiak.

2.– Las entradas y salidas de los establecimientos hoteleros de 3 o más estrellas serán de doble franqueo y cierre alternativo. En la categoría de 5 estrellas, la entrada principal estará dotada de marquesina o cubierta.

3.– Igogailurik izatea manuzkoa denean, solairu guztiak lotu beharko dituzte beroriek.

3.– Cuando la existencia de ascensores sea preceptiva, estos deberán comunicar todas las plantas.

4.– Bost, lau eta hiru izarreko establezimenduetako korridoreek soinu-material xurgatzailez estalita egon beharko dute beren luzera guztian. Korridoreetarako ezarritako gutxieneko zabalerak %15ean gutxitu ahalko dira baldin eta logelak korridorearen alde bakar batean badaude, baina inoiz ere ez dira metro bat baino estuagoak izango.

4.– Los pasillos en los establecimientos de 5, 4 y 3 estrellas deberán estar recubiertos de materiales acústicos absorbentes en toda su longitud. Las anchuras mínimas establecidas para pasillos podrán reducirse un 15% cuando sólo existan habitaciones a un lado de aquellos, pero sin que en ningún caso sea inferior a 1m.

18. artikulua.– Klimatizazioa eta aire egokitua, berogailuak eta higiene ontzietako ur beroa.

Artículo 18.– Climatización-aire acondicionado, calefacción y agua caliente sanitaria.

HOTELA/HOTEL-APARTAMENTUA PENTSIOA

HOTEL/HOTEL-APARTAMENTO PENSIÓN

5 izar 4 3 2 1 2 1

5 estrellas 4 3 2 1 2 1

Klimatizazioa – aire egokitua BAI BAI BAI,esparru nobleetan soilik EZ EZ EZ EZ

Climatización – aire acondicionado SI SI SI,sólo en zonas nobles NO NO NO NO

Ur beroa higiene ontzietan BAI BAI BAI BAI BAI BAI BAI

Agua caliente sanitaria SI SI SI SI SI SI SI

1.– Behar beste elementu jaulkitzaile izango dira denontzako esparruetan. Logeletan eta bainugeletan ere izango dira, eta honakoek graduaziorako agintea edukiko dute.

1.– Existirán elementos emisores en número suficiente en las zonas comunes; también, con mando graduable, en las habitaciones y baños.

2.– Manuzkoak izango dira berogailuak hotel-establezimendu guztietan, klimatizazioa – aire egokitua dagoenetan salbu; gela guztietan martxan ibili beharko du berogailuak, baita logeletan eta bainugeletan ere, baldin eta giroaren hotz-beroak hala eskatzen badu.

2.– La calefacción será preceptiva en todos los establecimientos hoteleros, salvo que exista climatización-aire acondicionado; la calefacción deberá funcionar en todas las dependencias, incluidas las habitaciones y baños, siempre que la temperatura ambiente lo requiera.

3.– Ataria, egongelak, jantokiak eta tabernak hartzen dira "Esparru Nobletzat".

3.– Se consideran "Zonas Nobles" el vestíbulo, los salones, comedores y bares.

19. artikulua.– Zerbitzuak.

Artículo 19.– Servicios.

HOTELA/HOTEL-APARTAMENTUA PENTSIOA

HOTEL/HOTEL-APARTAMENTO PENSIÓN

5 izar 4 3 2 1 2 1

5 estrellas 4 3 2 1 2 1

Kanpoaldeko harrerarako zerbitzua BAI EZ EZ EZ EZ EZ EZ

Servicio de admisión exterior SI NO NO NO NO NO NO

Ekipaiarako morroia / Mandatu mutila BAI BAI EZ EZ EZ EZ EZ

Mozo de equipaje/botones SI SI NO NO NO NO NO

Logeletako zerbitzua Egunean 24 orduz Establezi-menduak ezartzekoa Establezimenduak ezartzekoa EZ EZ EZ EZ

Servicio de habitaciones 24 h/día A fijar por el establecimiento A fijar por el establecimiento NO NO NO NO

Garbiketa eta lisaketa zerbitzua. Jantziak itzultzeko gehienezko epea 48 ordukoa, eta 24koa premiazkoa izanez gero BAI BAI BAI BAI BAI EZ EZ

Servicio de lavandería/planchado, con plazo máximo de entrega 48 h, o 24 si es urgente SI SI SI SI Si NO NO

Gaueko zainketa-zerbitzua BAI BAI BAI EZ EZ EZ EZ

Servicio de vigilancia nocturna SI SI SI NO NO NO NO

Harrera edo atezain-lekua BAI BAI BAI BAI BAI BAI EZ

Recepción/Conserjería SI SI SI SI Si SI NO

Ekipaiarako tokia BAI BAI BAI BAI BAI EZ EZ

Local para equipajes SI SI SI SI Si NO NO

Denontzako komunak (Komuna eta konketa) BAI BAI BAI BAI BAI EZ EZ

Aseos generales (inodoro y lavabo) SI SI SI SI Si NO NO

Solairuetako ofizioak BAI BAI BAI BAI BAI,solairuko 14 gelatik gora izanez gero EZ EZ

Oficios de planta SI SI SI SI Si,si tienen mas de 14 habitaciones / planta NO NO

Taberna BAI BAI BAI EZ EZ EZ EZ

Bar SI SI SI NO NO NO NO

Garaje/aparkalekua, gutxienez leku bat izango duten gelekiko %: %25 %20 EZ EZ EZ EZ EZ

Garaje/parking, % habitaciones que obligatioriamente tendrán al menos 1 plaza: 25 % 20 % NO NO NO NO NO

Denentzako telefonoa BAI BAI BAI BAI BAI BAI BAI

Teléfono general SI SI SI SI Si SI SI

Telefonoa eta Interneterako konexioa logeletan BAI BAI BAI BAI BAI EZ EZ

En habitaciones, teléfono y conexión a Internet SI SI SI SI Si NO NO

Faxa edo komunikaziorako bestelako zerbitzu elektronikoa BAI BAI BAI EZ EZ EZ EZ

Fax o servicio de comunicación electrónico alternativo SI SI SI NO NO NO NO

Internetekin lotutako ordenagailuak bezeroek erabiltzeko BAI BAI BAI EZ EZ EZ EZ

Ordenadores para uso clientes con conexión a Internet SI SI SI NO NO NO NO

Kutxa gotor orokorra, dohainik (gordailuak ordainagiri bidez egingo dira) BAI BAI BAI BAI BAI BAI EZ

Caja fuerte general, gratuita (los depósitos se efectuaran contra recibo) SI SI SI SI Si SI NO

Banakako kutxa gotorra BAI BAI,gelen %60an baino gehiagotan BAI,gelen %40an baino gehiagotan EZ EZ EZ EZ

Caja fuerte individual SI SI,en n.º > que el 60% de las habitaciones SI,en n.º > que el 40% de las habitaciones NO NO NO NO

Botikina BAI BAI BAI BAI BAI BAI BAI

Botiquín SI SI SI SI Si SI SI

1.– Zerbitzu alorreko gelak, bezeroentzat direnetatik erabat bananduta egongo dira hotel-establezimenduetan.

1.– En los establecimientos hoteleros las dependencias de la zona de servicios estarán totalmente separadas de las destinadas al uso de los clientes.

2.– Harrera-lekua edo atezaindegia bezeroentzako harremanetarako gunea izango da administrazio, arreta eta informazio ondorioetarako, eta zeregin hauetarako erabiliko da, besteak beste: ostaturako erreserbekin loturiko arretarako; sarrera-fitxa betetzeko; erreklamazioei erantzuteko; fakturak luzatzeko; ostatariek hartzen dituzte gutunak, gaztiguak eta mezuak hartzeko, gordetzeko eta bezeroei emateko; eta inguruetako turismo-baliabideei buruzko informazioa emateko.

2.– La recepción-conserjería constituirá el centro de relación permanente con los clientes a efectos administrativos, de asistencia e información, y desempeñará, entre otras funciones, las siguientes: atender las reservas de alojamiento; formalizar la ficha de entrada; atender las reclamaciones; expedir facturas; recibir, guardar y entregar a los huéspedes la correspondencia, así como los avisos y mensajes que reciban; y facilitar información de los recursos turísticos de la zona.

A.– Areto hauetan izango dira erreklamazioetarako orri ofizialak, sarrera-fitxa, ikuskaritza-liburua, prezioen zerrendaren eredu ofiziala, inguruetako turismo-baliabideei buruzko informazioa, eta 7.1.I artikuluan aipatu den segurtasun-gutunontzia.

A.– En estas dependencias obrarán las hojas oficiales de reclamaciones, la ficha de entrada, el libro de inspección, el listado de precios en modelo oficial, información de los recursos turísticos de la zona, y el buzón de seguridad aludido en el artículo 7.1.I.

B.– Bost izarreko kategorian bereiztuta egongo dira atezaindegia eta harrera-lekua, nahiz eta bi alderdi banandutan izanik, espazio fisiko berberean koka daitezkeen.

B.– En la categoría de 5 estrellas la conserjería y la recepción deben encontrarse diferenciadas, pudiendo sin embargo estar ambas en un mismo espacio físico con dos zonas separadas.

3.– Denok erabiltzeko komunak derrigorrezkok direla zehazten deneko establezimenduek, behar beste komun izango dute; denek erabiltzen dituzten aldeetan kokatuta egon beharko dute, bezerorik gehien biltzen direneko alderdietatik hurbil; eta independenteak beharko dute izan emakumezkoentzat direnek eta gizonezkoentzat direnek, 10 gela baino gutxiago dituzten establezimenduetan izan ezik.

3.– Aquellos establecimientos en los que se determine la obligatoriedad de los servicios higiénicos generales, dispondrán de un número suficiente; ubicados en zonas de uso común, próximos a las zonas de mayor concentración de clientes; y serán independientes para señoras y caballeros salvo en los establecimientos con un n.º de habitaciones inferior a 10.

Izar bateko pentsioetan, sei tokiko, denok erabiltzeko bainugela bat izango da (bainuontzia edo dutxa, komuna eta konketa izango ditu).

En las pensiones de una estrella existirá un aseo de uso común (bañera o ducha, inodoro y lavabo) cada 6 plazas.

4.– Behar adinako sarritasunaz egin beharko da garbitasuna eta egunean behin gutxienez.

4.– El servicio de limpieza deberá realizarse con la frecuencia necesaria, y al menos una vez al día.

5.– Hotel-establezimenduaren zerbitzuak direnak direla, izen, sarrera eta kategoria propioarekin baina ustiapen-unitate berera bilduta, erantsitako jatetxe, kafetegi edo taberna-zerbitzuak eskaintzen direnean, instalazio komunak bien artean erabiliak izan ahalko dira, baldin eta ostatuan, jatetxean, kafetegian edo tabernan daudenen bezeroen eskubideei kalterik eragiten ez bazaie, eta baldin eta bataren zerbitzuen kategoria bestearenena baino eskasagoa ez bada.

5.– Cuando con independencia de los servicios del establecimiento hotelero se ofrezcan anexionados servicios de restaurante, cafetería o bar, con nombres, entradas y categorías propias, pero integrados en la misma unidad de explotación, las instalaciones comunes podrán ser compartidas siempre que con ello no se perjudique en sus derechos, ni a la clientela del alojamiento, ni a la del restaurante, cafetería o bar, ni desmerezcan aquellos de la categoría del otro establecimiento.

A.– Jantoki-zerbitzua, nahiz eta hotel-establezimendu guztietan izan daitekeen, ez da derrigorrezkoa. Establezimendu guztiek, beraiek hala nahita, egin ahal duten eskaintzatzat hartuko dira janarien zerbitzuak, eta bertan ostatu hartu duten bezeroei soilik edota joan nahi duen orori eman ahalko zaizkio. Lehenengo kasuan, pentsio osoa –ostatua eta jatorduak biltzen ditu bere baitan (gosaria, bazkaria eta afaria)-, pentsio-erdia edota ostatua eta gosaria eskaintzen dituzten erregimenak eskaini ahalko dira.

A.– El servicio de comedor, pudiendo existir en todos los establecimientos hoteleros, no tiene carácter obligatorio. Los servicios de comida se entenderán de libre oferta por parte de todos los establecimientos, pudiendo prestarse sólo para la propia clientela alojada o para el público en general. En el primer caso, se podrán ofrecer los regímenes de pensión completa -que comprende el alojamiento y la pensión alimenticia (desayuno, almuerzo y cena)- media pensión y alojamiento y desayuno.

B.– Jantoki-zerbitzua emanez gero, zuzendaritzak zehazten duen ordutegiaren barruan gauzatuko da, jatordu nagusi bakoitzaren kasuan, gutxieneko epeak 2 ordu eta erdikoa izan beharko duelarik. Jendeak ikusteko moduko toki batean jarriko da ordutegi hori.

B.– La prestación del servicio de comedor tendrá lugar dentro del horario señalado por la dirección que, en todo caso, corresponderá a un período mínimo de 2 horas y media para cada una de las comidas principales. Dicho horario se expondrá al público en lugar visible.

C.– Lau izar edo gehiago dituzten establezimenduek geletan gosaltzeko zerbitzua eskaini beharko dute. Kategoria baxuagoko establezimenduetan, berriz, establezimenduaren aukerakoa izango da zerbitzu hori. Hiru orduko epea bilduko du, gutxienez, bi kasuetan ere.

C.– Los establecimientos clasificados en cuatro estrellas y superiores deberán ofertar servicio de desayunos en habitaciones. En establecimientos de inferior categoría, será potestativo del establecimiento. En ambos casos, comprenderá como mínimo, un periodo de tres horas.

6.– Garajea/aparkalekua eraikin berean edo hitzartutako beste batean kokatuta egongo dela ulertuko da; bigarren kasuan, ibilgailuak aparkatzeko zerbitzua eskaintzeko langileak izango dituzte establezimenduek.

6.– Se entenderá que el garaje/parking se ubicará en el mismo edificio o en otro concertado; en este segundo caso los establecimientos contarán con personal para prestar el servicio de aparcamiento.

20. artikulua.– Jantokiak eta egongelak.

Artículo 20.– Comedores y salones.

HOTELA HOTEL-APARTAMENTUA PENTSIOA

HOTEL HOTEL-APARTAMENTO PENSIÓN

5 izar 4 3 2 1 5 4 3 2 1 2 1

5 estrellas 4 3 2 1 5 4 3 2 1 2 1

Egongelaren m2 / lekuko 2 1´6 1´5 1 1 1´5 1´2 1 0´8 0´6 BAI (egongela) BAI (egongela)

m2 / plaza del salón 2 1´6 1´5 1 1 1´5 1´2 1 0´8 0´6 SI (sala de estar) SI (sala de estar)

Jantokiaren m2 / lekuko 3 2´5 2´5 1´5 1´5 2´5 2 1´6 1´3 1 — —

m2 / plaza del salón-comedor 3 2´5 2´5 1´5 1´5 2´5 2 1´6 1´3 1 — —

Arropazaindegia BAI BAI EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ EZ

Guardarropa SI SI NO NO NO NO NO NO NO NO NO NO

1.– Hotelen kategoria bakoitzari guztira dagozkion azalerek, egongelak edo jantokiak antolatzeko egoki irizten zaion eran birbana daitezkeen modulu globalak osatzen dituzte, eta areto horietako bakoitzak, gutxienez, guztira izan behar den azalera global horren %25 hartu beharko du, haietako bakoitzak, beti ere, 10 m2 izan beharko duelarik gutxienez.

1.– Las superficies totales que correspondan a cada categoría de los hoteles constituyen módulos globales que podrán redistribuirse para salones y/o comedores en la forma que se estime conveniente, debiendo ocupar cada una de estas dependencias, como mínimo, el 25% de dicha superficie global, no pudiendo ser estas inferiores a 10 m2.

2.– Irakurtzeko, telebista ikusteko eta jolasetarako guneak egongelaren ataltzat konputatu ahalko dira, baldin eta egongela erabat ezabatzen ez bada. Egongelari edo jantokiari dagozkion alderdietan dauden taberna-barrek okupatzen duten azalera, ordea, ez da egongelaren ataltzat konputatuko.

2.– Los espacios destinados a salas de lectura, televisión y juegos podrán computarse como formando parte del salón, siempre que éste no quede suprimido en su totalidad. Sin embargo no se computará como parte del salón las superficies que ocupen las barras de bar situadas en la zona del salón o comedor.

21. artikulua.– Sukalde orokorrak.

Artículo 21.– Cocinas generales.

1.– Gutxienez, jantokiko lekuen %50entzako jatorduak batera maneatzeko besteko gaitasuna eta instalazioak eduki beharko dituzte sukaldeek.

1.– Las cocinas deberán tener capacidad e instalaciones suficientes para preparar simultáneamente comidas como mínimo para el 50% de las plazas de comedor.

22. artikulua.– Zerbitzu-langileentzako instalazioak.

Artículo 22.– Instalaciones del personal de servicio.

1.– Hotelen multzora bildutako establezimendu guztiek aldagela independenteak izango dituzte emakumezko eta gizonezko langileentzat. Halaber, komunak ere independenteak izango dira eta dutxak, konketak eta komunak (ontziak) izango dituzte.

1.– Todos los establecimientos del grupo Hoteles dispondrán de un vestuario independiente para el personal masculino y femenino. Igualmente dispondrán de aseos independientes con instalación de duchas, lavabos e inodoros.

2.– Establezimenduak jantoki-zerbitzua ematen badu, sukaldetik bereiztuta egongo den langileentzako jangela izango da 5, 4 eta 3 izarreko establezimenduetan, baina, hala ere, bezeroen jangelak bete ahalko duen zeregin hori jatordu eta gosari zerbitzuaren ordutegitik landa.

2.– Cuando el establecimiento preste servicio de comedor, en los establecimientos hoteleros de 5, 4 y 3 estrellas existirá un comedor de personal independiente de la cocina, pudiendo sustituirlo, no obstante, por el comedor de clientes fuera del horario del servicio de comedor y desayuno.

3. ATALA
SECCION 3.ª
OSTATURAKO UNITATEAK, BEREN INSTALAZIOAK ETA HORNIDURA
DE LAS UNIDADES DE ALOJAMIENTO, SUS INSTALACIONES Y EQUIPOS.

23. artikulua.– Logelak.

Artículo 23.– Habitaciones.

HOTELA HOTEL-APARTAMENTUA PENTSIOA

HOTEL HOTEL-APARTAMENTO PENSIÓN

5 izar 4 3 2 1 5 4 3 2 1 2 1

5 est. 4 3 2 1 5 4 3 2 1 2 1

Batentzako logelak, logela guztien %10 edo gehiago: m2 10 9 8 7 7 9 8 7 6 6 7 6

Habitación individual, en n.º igual o mayor que el 10% del total de habitaciones: m2 10 9 8 7 7 9 8 7 6 6 7 6

Birentzako logela: m2 17 16 15 14 12 14 13 12 11 10 12 10

Habitación doble: m2 17 16 15 14 12 14 13 12 11 10 12 10

Birentzako logela egongelarekin: logelaren m2 15 14 13 12 11 — — — — — — —

Habitación doble con salón: m2 habitación 15 14 13 12 11 — — — — — — —

Birentzako logela egongelarekin: egongelaren m2 12 10 10 9 8 — — — — — — —

Habitación doble con salón: m2 salón 12 10 10 9 8 — — — — — — —

Egongela duten birentzako logelen % %20 %10 — — — — — — — — — —

% de habitaciones dobles con salón 20 % 10 % — — — — — — — — — —

Jangelaren azalera ostatu-unitatean (m2) — — — — — 12 12 11 10 9 — —

Superficie del salón-comedor en unidad de alojamiento (m2) — — — — — 12 12 11 10 9 — —

Estudioak (egongela-jangela-logela): m2 — — — — — 24 22 20 18 16 — —

Estudios (salón-comedor-dormitorio) : m2 — — — — — 24 22 20 18 16 — —

Suiteak BAI EZ EZ EZ EZ — — — — — EZ EZ

Suites SI NO NO NO NO — — — — — NO NO

Suiteak: logelaren m2 17 16 15 14 12 — — — — —

Suites: m2 de las habitaciones 17 16 15 14 12 — — — — —

Suiteak: egongelaren m2 12 10 10 9 8 — — — — — — —

Suites: m2 del salón 12 10 10 9 8 — — — — — — —

Sabaien altuera 2´7 m. 2´7 m. 2´6 m. 2´5 m. 2´5 m. 2´7 m. 2´7 m. 2´6 m. 2´5 m. 2´5 m. 2´5 m. 2´5 m.

Altura techos 2´7 m. 2´7 m. 2´6 m. 2´5 m. 2´5 m. 2´7 m. 2´7 m. 2´6 m. 2´5 m. 2´5 m. 2´5 m. 2´5 m.

Bainugela osoa birentzako geletan (bainuontzia edota dutxa, bideta, komuna eta konketa): m2 5 4´5 4 3´5 3´5 5 4´5 4 3´5 3´5 — —

Baño completo en habitaciones dobles (baño y/o ducha, bidé, inodoro y lavabo): m2 5 4´5 4 3´5 3´5 5 4´5 4 3´5 3´5 — —

Bainugela osoa batentzako geletan (bainuontzia edota dutxa, bideta, komuna eta konketa): m2 4´5 4 4 3 3 4´5 4 3´5 3 3 — —

Baño completo en habitaciones individuales (baño y/o ducha, bidé, inodoro y lavabo): m2 4´5 4 4 3 3 4´5 4 3´5 3 3 — —

Bainugela osoen gutxieneko kopurua %100 %100 %50 %25 — Bi pertsonako 1 <5 pertsona, 1 >4pertsona, 2 1,beti ere 1 soilik 4 pertsona bitartean 1 soilik 4 pertsona bitartean — —

N.º mínimo de baños completos 100% 100% 50% 25% — 1 pax cada 2 –1 si n.º pax < 5 –2: >4 pax 1 en todos los casos 1 sólo hasta 4 pax 1 sólo hasta 4 pax — —

Komuna (dutxa, komuna –ontzia- eta konketa) EZ EZ 3´5 m2 3 m2 3 m2 EZ EZ >4 pertsona,1 >4 pertsona,2 >4 pertsona,2 BAI,3 m2 EZ

Aseo (ducha, indoro y lavabo) NO NO 3´5 m2 3 m2 3 m2 NO NO 1 si n.º pax > 4 2 si n.º pax > 4 2 si n.º pax > 4 SI,3 m2 NO

1.– Ostatu diren gela guztiak sartzeko atearen kanpoko aldean itsatsiko den zenbaki baten bidez identifikatuko dira. Osagarri gisa, beste identifikazio-markaren batzuen bidez ere ezagutuko ahalko dira.

1.– Todas las habitaciones dedicadas al alojamiento estarán identificadas mediante un número fijado en el exterior de sus puertas de entrada. Complementariamente, podrán ser reconocidas por otros identificadores.

Gelak solairu batean baino gehiagotan daudenean, identifikatzeko erabiltzen den lehenengo zenbakiak edo zenbakiek solairua adieraziko du/dute, eta gainontzekoak edo gainontzekoek, logelaren zenbakia.

Cuando las habitaciones estén situadas en más de una planta, la primera o primeras cifras del número que las identifique indicarán la planta y la restante o restantes el número de la habitación.

Gelen azalera zehazterakoan, logelen barruan dauden horma-armairuak ere konputatu ahalko dira beraien azalera moduan; halaber, logelaren barruan dagoen korridorearen %50era arte ere gelaren osagai gisa konputatu ahalko da, beti ere 1,5 m2 –ko azalera muga izanik.

A la hora de determinar las superficies de las habitaciones, se podrán computar los armarios empotrados existentes dentro de las habitaciones como parte de las mismas; asimismo, se podrá computar hasta el 50% de la superficie del pasillo existente dentro de la habitación como parte integrante de la misma, en una cantidad no superior a 1´5 m2.

2.– Logelen konputu osoan sartuta egongo dira suiteak eta egongela duten birentzako logelak.

2.– En el cómputo del total de habitaciones se entenderán incluidas las suites y las habitaciones dobles con salón.

Birentzako bi gelak edo gehiagok, bakoitza dagokion bainugelarekin, eta gutxienez egongela batek osatzen duten multzoa hartuko da suitetzat.

Se entiende por suite el conjunto de dos o más habitaciones dobles con sus correspondientes cuartos de baño y, al menos, un salón.

Egongela duten birentzako logelak ez dira ezinbestekoak izango hiru izar edo gehiago duten establezimenduetan, baina halakorik izatera, adierazitako azalera eduki beharko du.

Las habitaciones dobles con salón no serán obligatorias en los establecimientos de tres o menos estrellas, pero si las hubiere deberán tener la superficie indicada.

3.– Txapitula-sabaia duten geletan, ezarritako gutxieneko altuera edukiko du gutxienez azaleraren %50ek eta gainontzekoa 1,50 m baino altura handiagokoa izango da.

3.– En las habitaciones con techos abuhardillados, al menos el 50% de la superficie tendrá la altura mínima establecida, y el resto será superior a 1,50 m.

4.– Logela batek, "terrazadun logelatzat" hartu ahal izateko, kategoria bakoitzerako adierazitako azalera eduki beharko du gutxienez, eta terrazaren azalera alde bat utzita konputatuko da. Gutxieneko zabalerak 1´60 m-koa izan beharko du.

4.– Para que pueda ser considerada una habitación como "habitación con terraza" la superficie de la habitación deberá tener la superficie indicada para cada categoría, computándose separadamente la superficie de la terraza. Su anchura mínima será de 1´60 m.

5.– Berrogeita hamar lekuko edo kopuru horren zatikiko, higikortasuna urrituta duten pertsonek lehentasunez ostatu hartzeko toki bat eduki beharko dute hotel establezimendu guztiek. Esandakoaz gain, 10 lekutik edo kopuru horren zatikitik batean, komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonek era autonomoan ostatu hartu ahal izateko moduko laguntza teknikoak edukiko dira.

5.– Todas los establecimientos hoteleros reservarán para uso prioritario de personas con movilidad reducida un alojamiento por cada cincuenta o fracción. Además en una de cada 10 plazas o fracción se dispondrá de las ayudas técnicas necesarias para que personas con dificultades en la comunicación ocupen un alojamiento de forma autónoma.

24. artikulua.– Hotel-apartamentuetako sukaldeak.

Artículo 24.– Cocinas de hoteles-apartamentos.

1.– Edozein kategoriatako hotel-apartamentuetan ostatu hartzeko unitateetako sukaldeetan, honakoa izango da hornidura: labea, hozkailua, ke-erauzgailua; sutegia, harri-aska eta kategoriari eta edukierari dagokien behar adinako tresneria. Plantxa (bezeroak eskatuz gero), irabiagailua eta lauskigailua 5 eta 4 izarreko kategorietan baino ez dira izango ezinbesteko.

1.– En las unidades de alojamiento de los hoteles-apartamentos de cualquier categoría, la dotación de la cocina será la siguiente: horno, frigorífico, extracción de humos; así como fuegos, fregadero y menaje adecuado a la categoría y capacidad en número y cantidad suficiente. La plancha (en caso de petición por el cliente), batidora y exprimidor, solamente serán obligatorias en las categorías de 5 y 4 estrellas.

25. artikulua.– Aireztapena eta iluntzeko sistemak.-

Artículo 25.– Ventilación y sistemas de oscurecimiento.

1.– Kanpora ematen duten kristaldun hutsune irekigarri bat edo gehiago edukiko dute logela guztiek. Hutsune horien gutxieneko azalera 1,20 metro koadrokoa izango da, markoa/ak kontuan hartu gabe.

1.– Todos los dormitorios tendrán uno o varios huecos acristalados practicables al exterior. El total de dicha superficie no podrá ser inferior a 1,20 metros cuadrados, excluyendo el/los marco/s.

2.– Bezeroak hala nahi badu, argitasuna sartzea erabat eragotziko duen iluntzeko sistema eraginkorra edukiko dute gela guztiek.

2.– Todas las habitaciones dispondrán de un sistema efectivo de oscurecimiento que impida totalmente la entrada de la luz a voluntad del cliente.

26. artikulua.– Hornidura.

Artículo 26.– Equipamiento.

1.– Hotel-establezimenduetako logela guztiek, kalitateari dagokionean establezimenduaren kategoriaren araberakoak izango diren altzari, tresna eta instalazio hauek izango dituzte:

1.– Todos los dormitorios de los establecimientos hoteleros estarán equipados, acordes en su calidad a la categoría del establecimiento, de al menos los siguientes muebles, enseres e instalaciones:

a) Batentzako edo birentzako ohea, edo batentzako bi ohe. Oheon gutxieneko neurriak honakook izango dira:

a) una cama individual o doble, o dos camas individuales. Las dimensiones mínimas de las camas serán las siguientes:

KATEGORIA BIRENTZAKOAK: BATENTZAKOAK:

CATEGORIA DOBLES: INDIVIDUALES

5 izar 2 m luze x 1,80 m zabal 2 m luze x 1 m zabal

5 estrellas 2 m. largo x 1,80 m. ancho 2m. largo x 1 m. ancho

4 izar 2 m luze x 1,50 m zabal 2 m luze x 0,90 m zabal

4 estrellas 2 m. largo x 1,50 m. ancho 2 m. largo x 0, 90 m. ancho

Gainontzekoetan 1,90 m luze x 1,35 m zabal 1,90 m luze x 0,90 m zabal

Resto 1,90 m. largo x 1,35 m. ancho 1,90 m. largo x 0, 90 m. ancho

b) Mesanotxe bat edo bi, zenbatentzako gela den.

b) una o dos mesillas de noche, según el n.º de plazas.

c) Besaulki, butaka edo aulki bat ostatariko, eta mahai edo idazmahai bat.

c) un sillón, butaca o silla por huésped, y una mesa o escritorio.

d) Maleta-tokia.

d) un portamaletas.

e) Armairua, hormakoa edo bestelakoa, behar adina erretilurekin edo apalekin eta esekigailurekin.

e) un armario empotrado o no, con bandejas o estantes y perchas en número suficiente.

f) Ohe-aldameneko alfonbra bat edo bi, zenbateko logela den, baldin eta logelako behegaina alfonbra batez edo moketaz erabat estalia ez badago.

f) una o dos alfombras de pie de cama, según el número de plazas, salvo que el suelo de la habitación esté totalmente cubierto por alfombra o moqueta.

g) Ohe-buruko bi lanpara edo ezarkin.

g) una o dos lámparas o apliques de cabecera.

h) Elektraindar-instalazioaren ekipamendu guztiak itzaltzeko gailua, logelen sarreran ezarria.

h) un dispositivo de apagado general del equipamiento de instalaciones eléctricas, colocado a la entrada de las habitaciones

2.– Izar bateko pentsioei ez zaie exijituko "c", "d", "f" eta "h" ataletara bildutakoa. Bi izarreko pentsioei, berriz, ez zaie exijituko "d" atalera bildutakoa

2.– No será exigibles a las pensiones de una estrella lo recogido en los anteriores apartados: "c", "d", "f", y "h". A las pensiones de dos estrellas no se exigirá lo recogido en el apartado "d".

27. artikulua.– Ohe gehigarriak.

Artículo 27.– Camas supletorias.

1.– Bezeroak hala eskatuz gero, bi ohe gehigarri erabili ahalko dira gehienez logela bakoitzeko, baldin eta logelon azalera, ohe bakoitzeko, exijitutako gutxieneko azaleraren %25 baino handiagoa bada.

1.– Podrá utilizarse, a petición del cliente, hasta un máximo de dos camas supletorias por habitación siempre que la superficie de las habitaciones exceda por cada cama en un 25% de la mínima exigida.

2.– Ohe gehigarriak ezartzea salbuespenezko gertaera izango da eta oheon baldintzei dagokienean, establezimenduaren kategoriari exiji dakizkiokeen egonkortasuna, erosotasuna eta neurriak izango dituzte. Establezimenduaren titularraren aukeran lotzen den erabakia da, beti ere, ohek gehigarriak jartzearena.

2.– La instalación de las camas supletorias, que deberán reunir las normales condiciones de estabilidad, confort y dimensiones exigibles a la categoría del establecimiento, tendrá carácter excepcional. En todo caso esta instalación es potestativa para el titular del establecimiento.

3.– Hotel-apartamentuetan, ohe bihurtzen den sofa era iraunkorrean jarri izanak ez du apartamentuaren lekuak gehitzerik ekarriko, plaza gehiagokoa izateko baimena emanda eduki ezean.

3.– En los hoteles-apartamentos, la colocación de sofá-cama con carácter permanente, no implicará el incremento de plazas del apartamento a no ser que hubiesen sido autorizadas como tales.

4.– Bezeroak hala eskatzen duenean, 2 urtetik beherakoentzako sehaskak ezarriko dira edozein logelatan.

4- La instalación de cunas, en cualquier habitación, para menores de 2 años, se realizará a petición del cliente.

28. artikulua.– Bainugelak.

Artículo 28.– Baños.

1.– Geletako bainugelek edo komunek aireztapen zuzena edo bortxatua edukiko dute, eta airea etengabe berriztatuko da.

1.– Los cuartos de baño o aseos de las habitaciones tendrán ventilación directa y/o forzada, con continua renovación de aire.

2.– Higiene-ontziez gain, honako tresnak eta instalazioak izango dira bertan:

2.– Deberán estar equipados, además de con los elementos sanitarios, con los siguientes enseres e instalaciones:

a) Argi-gunea eta ispilua konketaren gainean.

a) Punto de luz y espejo encima del lavabo.

b) Apaintzeko objektuetarako arasa.

b) Soporte para objetos de tocador.

c) Korronte-hartunea.

c) Toma de corriente.

d) Bainuontzietan eta dutxetan gortinak edo manparak; 4 eta 5 izarreko establezimenduetan ezinbestekoak izango dira manparok.

d) Cortinas o mamparas en las bañeras y duchas; estas mamparas serán obligatorias en los establecimientos de 4 y 5 estrellas.

e) Bainugelako alfonbratxoak.

e) Alfombrillas de baño.

f) Bainugela osatzen duen higiene-ontzi bakoitzerakoa toaila joko bana ostatarientzat.

f) Un juego de toallas para cada huésped para cada elemento sanitario que integra el baño

g) Bainugelako aulkitxoa.

g) Banqueta de baño.

h) Paperontzia edo higiene-ontzia.

h) Papelera o cubo higiénico.

i) Lau eta bost izarreko hoteletan, ile-lehorgailua.

i) Secador de pelo, en los hoteles de cuatro y cinco estrellas.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
HOTEL ESPEZIALIZATUAK
DE LOS HOTELES ESPECIALIZADOS

29. artikulua.– Espezializazioa.

Artículo 29.– Especialización.

1.– Hotel-establezimenduek espezializazioaren onarpena eskura dezakete Turismo-Administrazioaren eskutik (hondartzakoa, motela, bainu-etxea, eta abar) bai geografi kokapenaren eta instalazioen berezitasunen edo ematen dituzten zerbitzuen, eta bai establezimenduaren eskariaren tipologiaren arabera ere.

1.– Los establecimientos hoteleros podrán obtener de la Administración Turística el reconocimiento de su especialización (playa, motel, balneario, etc.), en función de su situación geográfica y peculiaridades de las instalaciones o la prestación de servicios, así como de la tipología de la demanda del establecimiento.

2.– Espezialitate jakin bati atxiki ahal izateko, Dekretu honetan edo ondoren argitara daitezkeen beste xedapen batzuetan horretarako exijitzen diren betekizunak bete beharko ditu. Espezialitate horren araberako publizitatea egiteko aukera darama berekin espezializazioak.

2.– Para la adscripción a una determinada especialidad deberá reunir los requisitos que para ella se exijan en el presente Decreto u otras disposiciones posteriores. La especialización conllevará la posibilidad de publicitarse como tal especialidad.

3.– Honako hauek dira hotel-establezimenduei onar dakizkiekeen espezialitateak:

3.– Podrá obtenerse el reconocimiento de las especialidades siguientes:

a) Hondartzako hotela.

a) Hotel de playa.

b) Errepideko hotela.

b) Hotel de carretera.

c) Hotel-bainuetxea.

c) Hotel balneario.

d) Landa-Hotela.

d) Hotel rural.

e) Arkitektura-balio berezidun hotela.

e) Hotel de singular valor arquitectónico.

4.– Aurreko atalean xedatutakoa, Turismo arloko eskumenak dituen Sailburuaren Aginduz, eta merkatuaren eskari berrien arabera, espezialitate berriak gehitzeko edo arautzeko egon daitekeen aukeraren kalterik gabe ulertzen da.

4.– Lo dispuesto en el apartado anterior se entiende sin perjuicio de que por Orden del titular del Departamento que tenga atribuida la competencia en materia de Turismo se puedan ampliar y regular nuevas especialidades, en función de las nuevas exigencias del mercado.

30. artikulua.– Espezialitate bakoitzaren berezitasunak.

Artículo 30.– Particularidades de cada especialidad.

1.– Hondartzako hotela.

1.– Hotel de playa.

Itsasoko hondartza bateko lehen lerroan edo, gehienez, bertatik 250 metrora dauden establezimenduak sailkatuko dira hondartzako hotel gisa, beti ere, xedapenetan itsasertzeko lerroari, alderdiei, zerbitzuei eta segurtasun distantziei buruz, lege edo arau bidez ezarritako mugen barne, hondartza hori bertara heltzeko modukoa denean.

Los establecimientos clasificados como de playa serán aquellos que, situándose en primera línea o a menos de 250 metros de una playa de mar, y en todo caso dentro de los límites establecidos legal o reglamentariamente en las disposiciones sobre línea de litoral, zonas, servidumbres y distancias de seguridad, dicha playa resulte accesible.

Espezialitate horretako hotelek, denontzako terrazak, bezeroentzako egokitutako berdeguneak edo kanpoko aldean estalitako jantokiak badauzkate, %25etan gutxituko ahalko dituzte egongeletarako edo jantokietarako exijitzen zaizkien gutxieneko azalerak.

Los hoteles de dicha especialidad, si disponen de terrazas comunes, zonas verdes acondicionadas para clientes, o comedores cubiertos en el exterior podrán reducir en un 25% las superficies mínimas exigidas a salones y comedores.

2.– Errepideko Hotela.

2.– Hotel de carretera.

Errepideetatik hurbil egonik, garajea edo aparkalekua erantsita duten sailetan ostatu ematen duten establezimenduak dira. Eraikin edo bloke batean edo gehiagotan daude gelak baina, azken kasua gertatzera, euretariko bakoitzak bere sarrera independentea eduki beharko du kanpoko aldetik, eta halakoetan "motel" izena hartu ahal izango dute.

Son aquellos establecimientos que están situados en las proximidades de las carreteras y facilitan alojamiento en departamentos con garaje o aparcamiento anejo a los mismos. Sus dependencias se integran en uno o más edificios o bloques, pero en este último caso, cada una de ellas ha de tener su propia entrada independiente desde el exterior, pudiendo en este caso denominarse "motel".

Derrigor eduki beharreko plaka normalizatua aparte utzita, establezimenduek lekurik badutela edo beteta daudela adieraz dezakete, adierazle horrek, zailtasunik gabe, errepidetik eta baita gauez ere, irakurtzeko modukoa izan beharko duelarik.

Con independencia de la placa obligatoria y normalizada, los establecimientos podrán indicar que hay plazas libres o que el establecimiento está al completo, todo ello de forma que permita su lectura sin dificultad desde la carretera, incluso de noche.

Espezialitate honetako hotelak izar batekoen edo bikoen kategorian baino ezingo dira sailkatu.

Los hoteles de esta especialidad sólo podrán ser clasificados como de 2 y 1 estrella.

Garajeak edo bakoitzarentzako aparkalekuak izan beharrean, ostatu hartzeko adina leku izango dituen aparkaleku nagusia eduki ahal izango dute.

En lugar de garajes o aparcamientos individualizados, podrán disponer de un aparcamiento general con un número de plazas igual al de unidades de alojamiento.

Honelako establezimenduetan jantoki zerbitzua izango duen kafetegia izan daiteke jantokiaren ordez.

En este tipo de establecimientos el comedor podrá ser sustituido por una cafetería con servicio de comedor.

Hoteletarako exiji daitezkeen gutxieneko kopuruei dagokienean, %50eko murrizketa egin dakieke, bai denok erabiltzekoak diren egongelen eta alderdien azalerari, eta bai ohe gehigarriei dagokienean, 27.1. artikuluan adierazitako gutxieneko portzentaje aplikagarriari ere.

Respecto de las cantidades mínimas exigidas para los hoteles, podrá reducirse en un 50%, tanto la superficie de los salones y zonas de uso común, como el porcentaje mínimo aplicable para las camas supletorias indicado en el artículo 27.1.

Bi izarreko establezimenduetan, guztien %10ekoa izango da, gutxienez, bainugela osoa eduki behar duten gelen portzentajeak.

El porcentaje de habitaciones con baños completos en establecimientos de dos estrellas, será al menos del 10% del total.

3.– Hotel-bainuetxea. Establezimendu batek, beraren espezialitatea dela kausa, bainuetxetzat hartua izan ahal izateko, halakotzat onartua beharko du egon osasun publikoaren alorrean eskumena duen erakundearen aldetik, eta honako baldintza hauek ere bete beharko ditu:

3.– Hotel balneario. Para que un establecimiento sea calificado por su especialidad como balneario, deberá estar reconocido como tal por el organismo competente en materia de salud pública, y reunir las siguientes condiciones:

a) Bezeroek ur termaletarako sarbidea eduki behar dute.

a) Tener posibilidad de acceso a aguas termales por parte de los clientes.

b) Medikuen edo termen instalazioak eta hotelekoak independenteak izango dira.

b) Las instalaciones médicas o termales deberán estar independizadas de las hoteleras.

c) Ostatu hartzeagatiko fakturazioa eta medikuaren edo termen tratamenduari dagokionak bereiztuta egongo dira, bi zerbitzuak bere baitara biltzen dituen paketean denean salbu. Halakoetan batera egin ahalko da fakturazioa, baina zerbitzu ezberdinen batuketa baino merkeagoa izango da.

c) La facturación por conceptos de hospedaje deberá diferenciarse de la correspondiente al tratamiento médico o termal, salvo que se trate de un paquete que incluya ambos servicios, cuya facturación podrá ser conjunta pero inferior a la suma de los diferentes servicios.

4.– Landa-Hotela.

4.– Hotel rural.

Landan edo hiri-inguruetatik urruti kokaturik, eskualdean edo inguruan ohiko den arkitekturaren arabera altxatutako eraikinetan dauden hotel-establezimenduak hartuko dira landa-hoteltzat.

Tienen la consideración de hotel rural los establecimientos hoteleros situados en el medio rural o alejados del entorno urbano, en edificios o construcciones que respondan a la arquitectura tradicional, típica de la comarca o zona.

Altzariak eta establezimendua eraikitzeko erabilitako material ikusgarriak tipikoak izango dira eskualdean edo inguruan.

El mobiliario y los materiales visibles usados en la construcción del establecimiento serán típicos de la comarca o zona.

Jantoki-zerbitzua eskainiko dute establezimendu hauek eta eskualdean edo inguruan tipiko diren platerak emango dituzte nagusiki.

Estos establecimientos ofrecerán el servicio de comedor en cuyos platos predominen productos típicos de la comarca o zona.

40 pertsonarentzako lekua izango dute, gehien jota, establezimendu hauek.

Dichos establecimientos tendrán una capacidad máxima de 40 plazas.

5.– Arkitektura-balio berezidun hotela.

5.– Hotel de singular valor arquitectónico.

Establezimenduari espezialitate hau emateko, berariazkotasun bereziaz zuzkitzen duten ezaugarriak batu beharko ditu objektiboki, besteak beste direla, historiari, arteari eta inguruarekiko egokitzapenari dagokienean.

Para otorgar esta especialidad el establecimiento deberá reunir objetivamente aquellas características históricas, artísticas, de adecuación al entorno, etc. que lo doten de especificidad propia.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
FUNTZIONAMENDU-ERREGIMENA, PREZIOAK ETA ERRESERBAK
DEL REGIMEN DE FUNCIONAMIENTO, PRECIOS Y RESERVAS

31. artikulua.– Bezeroen inskripzioa.

Artículo 31.– Inscripción de los clientes.

1.– Gelak erabili ahal izateko, nahitaez bete beharreko betekizuna izango da bezeroa aldez aurretik inskribatzea, egiaztatzeko beharrezko gertatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituelarik berorrek.

1.– Será requisito imprescindible para hacer uso de las habitaciones la previa inscripción del cliente, quien presentará los necesarios documentos acreditativos.

2.– Harrera gauzatu baino lehen, sarrera fitxa edo agiria emango zaie turismo-zerbitzuaren erabiltzaile guztiei eta, bertan, gutxienez, izena, kategoria, sarrera eta irteera egunak, ostatu-unitatearen identifikazioa, logela erabiliko duten pertsona kopurua, ohe gehigarririk eskatu denentz eta prezioa azalduko dira. Enpresak agiri horren kopia bat gordeko du erabiltzaileak bete eta sinatutakoan, eta urtebetez izango du Turismo-Administrazioaren esku izango delarik eta administrazio ondorioetarako froga balioa edukiko duelarik.

2.– A todo usuario turístico antes de su admisión le será entregado un documento o ficha de entrada" en el que conste, al menos, el nombre, categoría, fechas de entrada y salida, identificación de la unidad de alojamiento, n.º de personas que van a ocupar la habitación, si solicita camas supletorias y precio. La copia de este documento, una vez cumplimentado y firmado por el usuario deberá conservarse por la empresa a disposición de la Administración Turística durante un período de un año teniendo valor de prueba a efectos administrativos.

3.– Halaber, hartua den unean, behar bezalako informazioa eman beharko zaio bezeroari abenduaren 24ko 317/1996 Dekretuan araututako turismo-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideen eta betebeharren eregimenari buruz.

3.– Asimismo, en el momento de su admisión, deberá ser informado debidamente sobre el régimen de derechos y obligaciones de los usuarios turísticos regulado en el Decreto 317/1996, de 24 de diciembre.

32. artikulua.– Prezioen jakinarazpena eta publizitatea.

Artículo 32.– Comunicación y publicidad de precios.

1.– Zerbitzu guztien prezioen ahalik eta publizitaterik handiena egingo da, eta era nabarmenean eta erraz aurkitzeko moduan erakutsiko dira harrera-lekuan edo atezaindegian. Eredu ofizialaren arabera iragarriko dira prezioak, eta bana-banan azalduko da zerbitzu bakoitzaren prezioa, ezinezko gertatuko delarik iragarritakoak baino prezio handiagoak kobratzea.

1.– Los precios de todos los servicios gozarán de la máxima publicidad y se expondrán en forma destacada y de fácil localización en la recepción-conserjería. Los precios se anunciarán según modelo oficial, en donde constará por separado el precio de cada servicio, y no se podrá percibir precios superiores a los anunciados.

33. artikulua.– Egotaldia eta gelen prezioa.

Artículo 33.– Estancia y precio de las habitaciones.

1.– Egunetan zenbatuko da gelen prezioa, bertan zenbat gau ematen den kontuan hartuta. Egun bakoitza, kontrako hitzarmena dagoenetan salbu, eguerdiko 12etan amaituko da.

1.– El precio de las habitaciones se cuenta por días o jornadas conforme al número de pernoctaciones. Cada jornada, salvo pacto en contrario, terminará a las 12:00 horas.

2.– Erabiltzen duen gela ordu horretarako lagatzen ez duen bezeroak, egotaldia beste egun batez luzatzen duela ulertuko da, eta hotelaren konpromisoek hala uzten baldin badute gertatuko da horrela.

2.– El cliente que no abandone a dicha hora el alojamiento que ocupa se entenderá que prolonga su estancia un día más, lo que sucederá siempre que los compromisos de contratación del hotel lo permitan.

3.– Ostatuaz eta beste zerbitzuez gozatzeko aukera establezimenduaren eta bezeroaren edota beraren ordezkariaren artean adostutako denboraz luzatuko da.

3.– El disfrute del alojamiento y otros servicios durará el tiempo convenido entre el establecimiento y el cliente o su representante.

4.– Une horretan batentzako gelarik ez dela eta, bezeroak berak bakarrik birentzako gela bat erabiliz gero, inola ere ezingo zaio birentzako gela baten prezioaren %80 baino kopuru handiagorik exijitu.

4.– En ningún caso se podrá exigir al cliente que ocupe una habitación doble para uso individual, por no tener disponible en el momento una habitación individual, una cantidad superior al 80% del precio de una habitación doble.

Atal honetan ezarritako prezioaren murriztapenetik at daude eurentzat bakarrik den egongela duten gelak eta suiteak.

Quedan excluidas de la reducción de precio que se establece en este apartado las habitaciones dotadas de salón privado y las suites.

5.– Bi urtetik beherako umeentzako sehaskak ezarriz gero, dohaineko zerbitzua izango da.

5.– La posible instalación de cunas para niños menores de dos años tendrá carácter gratuito.

6.– Ohe gehigarri bakoitzaren ezarpena ezingo da jartzen deneko batentzako gelaren prezioaren %60 baino altuagoa izan, ez eta gelaren prezioaren %35 baino altuagoa ere, gela birentzakoa izanez gero.

6.– El precio de la instalación de cada cama supletoria no podrá ser superior al 60% del precio de la habitación individual en que se instale, ni al 35% del precio de la habitación si ésta fuera doble.

Gelaren azalera aintzat hartuta, bigarren ohe gehigarria ezarriz gero, beraren prezioa ezingo da batentzako gela baten %40 baino altuagoa izan, ez eta gelaren prezioaren %25 baino altuagoa ere, gela birentzakoa izanez gero.

Cuando en atención a la superficie de la habitación se instale una segunda cama supletoria, su precio no podrá ser superior al 40% del precio de la habitación individual, o al 25% del precio de la habitación doble.

34. artikulua.– Zerbitzuen prezioa.

Artículo 34.– Precio de los servicios.

1.– Ostatu-sariak ostaturako unitatearen eta berari erantsitako edota establezimendu guztiarenak diren zerbitzuen erabilera biltzen dituela ulertuko da, eta ezi daiteke prezioan inolako gehigarririk kobratu azken horiek erabiltzeagatik.

1.– Se entenderá que el hospedaje comprende el uso de la unidad de alojamiento y servicios anejos a la misma o comunes a todo el establecimiento, no pudiendo percibirse suplemento alguno de precio por la utilización de éstos últimos.

2.– Honakoak dira establezimendu guztiaren zerbitzutzat hartuko direnak: igerilekuak, hamakak, olanak, aulkiak, zabuak eta igeritokiek, hondartzek edo lorategiek beren dituzten altzariak.

2.– Tendrán la consideración de servicios comunes los siguientes: piscinas, hamacas, toldos, sillas, columpios y mobiliario propio de las piscinas, playas o jardines.

3.– Jantoki-zerbitzua duten hotelak direnean, jendaurrean erakutsitako prezioen artean, ostatuari eta zerbitzu komunei dagozkienak ez ezik, jatorduei eta berau osatzen duten zerbitzu solteei dagozkienak ere ezarriko dira.

3.– En el caso de los hoteles con servicio de comedor, los precios expuestos al público se referirán además de al alojamiento y servicios comunes, a la pensión alimenticia y servicios sueltos integrantes de la misma.

Jatordu-pentsioaren prezioa ezin izan daiteke gosariari, bazkariari eta afariari dagozkien prezioen batuketaren %85 baino altuagoa izan.

La pensión alimenticia no podrá exceder el 85% de la suma de los precios señalados al desayuno, almuerzo y cena.

Pentsio osoaren prezioa, ostatuari eta jatordu-pentsioari dagozkionen batuketa egitean suertatzen dena izango da.

El precio de la pensión completa se obtendrá por la suma de los correspondientes al alojamiento y a la pensión alimenticia.

Pentsio osoko edo pentsio-erdiko erregimenari eutsi nahi dion bezeroa derrigortuta dago hitzartutako prezioa ordaintzera, nahiz eta inoiz edo behin erregimen horiek beren baitara biltzen dituzten zerbitzuetako bat edo beste erabili ez. Ezin izango dira zerbitzu horiek beste batzuen bidez konpentsatu edo beste egun batzuetara aldatu.

El cliente que solicite acogerse a los regímenes de pensión completa o media pensión queda obligado al pago del precio convenido, aún cuando dejare de utilizar ocasionalmente alguno de los servicios que comprendan dichos regímenes. Servicios estos que no podrán ser compensados por otros ni cambiados a diferentes fechas.

4.– Establezimenduek ez dute pentsio osoko erregimena zertan derrigor eskaini baldin eta egotaldiak 48 ordutik beherakoak badira.

4.– No será obligatorio para los establecimientos ofrecer el régimen de pensión completa para estancias inferiores a 48 horas.

Bezeroek, egokien irizten diotelako, establezimenduarekin hitzartzen duten pentsio-erregimenera doituko dute beren egotaldia, eta establezimenduak ezin derrigor ditzake egotaldia erregimenen arteko era zehatz batera doitzera.

Los clientes ajustarán su estancia al régimen de pensión pactado con el establecimiento que consideren mas conveniente, sin que el establecimiento pueda obligar a que su estancia se ajuste a un determinado tipo de ellos.

5.– Enpresak bezeroen kontura gehi ditzake bezerook erabiltzen dituzten aparteko zerbitzuak, adostasun-txartela izenpetu ondoren.

5.– La empresa podrá cargar en la cuenta de los clientes los servicios extras utilizados por los mismos, previa firma de vale.

35. artikulua.– Fakturaren edukia.

Artículo 35.– Contenido de la factura.

1.– Ezarrita dauden prezioen arabera, bezeroari emaniko zerbitzuen faktura luzatu beharko dute establezimenduek. Gai honekin lotutako guztia araupetzen duten arauetan xedatutakoari egokituko zaio faktura.

1.– Los establecimientos deberán expedir una factura de los servicios prestados al cliente de acuerdo con los precios establecidos. Dicha factura se adecuará a lo dispuesto al respecto en las normas reguladoras de dicha materia.

2.– Erabilitako ostatu-unitatea eta 31.2 artikuluan aipatzen den sarrera-fitxaren zenbakia gutxienez azalaraziko dira beti ere. Halaber, era zeharo argian bilduko dira emaniko zerbitzuak, egunetan eta kontzeptutan behar bezala xehatuta eta, beharrezko gertatzen denean, 40. artikuluan adierazten den kalte-ordainaren ziozko zenbatekoa.

2.– En todo caso, se consignará al menos, junto al nombre del cliente, la unidad de alojamiento utilizada, y el número de la ficha de entrada indicada en el artículo 31.2. Asimismo, recogerán indubitadamente los diversos servicios que se hayan prestado, debidamente desglosados por días y conceptos, y en su caso el importe por indemnización señalado en el artículo 40.

36. artikulua.– Erreklamazio-orriak.

Artículo 36.– Hojas de reclamaciones.

Dekretu honek araupetzen dituen turismo-ostaturako establezimendu guztiek eduki beharko dituzte erreklamazio orriak turismo-zerbitzuen erabiltzaileen esku, eta dagokien araudian ezarritakoaren arabera, behar bezala ikusteko moduan iragarri beharko dute badituztela.

Todos los establecimientos de alojamiento turístico regulados en el presente Decreto, deberán disponer de hojas de reclamaciones a disposición de los usuarios turísticos, y anunciarlo de forma visible conforme a lo establecido en la normativa correspondiente.

37. artikulua.– Erreserben erregimena.

Artículo 37.– Régimen de reservas.

1.– Hitzartutako ezaugarriak dauzkaten ostatu-unitateak bezeroen esku jarri beharko ditu establezimenduaren titular denak.

1.– El titular del establecimiento deberá poner a disposición de los clientes las unidades de alojamiento que reúnan las características pactadas.

Bezeroek ostatu-unitate zehatzak erreserbatu –kopurua eta kokapena zehaztuta- eta baldin eta enpresak baieztatu baditu, derrigortuta egongo da adostutako egunean beraien esku jartzera.

Cuando los clientes hubieran reservado unidades de alojamiento concretas -con especificación de su número y situación- y la empresa las hubiera confirmado, estará obligada a ponerlas a disposición de aquéllos en la fecha convenida.

2.– Bezeroak erreserba bat idatziz eskatuz gero, establezimenduak baieztatu egin beharko du, gehienez jota 10 eguneko epean eta bertan adostutako prezioa ere batuta, erasota uzteko bide ematen duen edozein sistema erabiliz.

2.– Cuando el cliente solicite por escrito una reserva, el establecimiento deberá confirmarla, en un plazo máximo de 10 días, por cualquier sistema que permita su constancia en el que se incluirá el precio convenido.

3.– Aurreko bi zenbakietan adierazitakoaren ondorioetarako, hala beretzat nola hirugarrenentzako diharduen enpresa moduan, hotel-establezimenduekin zerbitzuak kontratatzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa hartuko da bezerotzat.

3.– A los efectos de lo señalado en los dos números anteriores, se entiende por cliente la persona física o jurídica que, para sí o como empresa para terceros, contrata servicios con establecimientos hoteleros.

38. artikulua.– Dirua aurreratzea.

Artículo 38.– Anticipo.

Erreserbak egiten direnean, eta ostatuari dagokionean fakturatu beharreko prezioaren aurrerakin gisa, ostatu eta zerbitzu-unitateko, seinale moduan egun bateko prezioari dagokion zenbatekoa eskatu ahalko dute gehien jota hotel-establezimenduek, erreserbak barne hartzen duen hamar edo berorren zatiki bakoitzeko.

Los establecimientos hoteleros, como máximo, podrán exigir en concepto de señal en caso de reservas y como anticipo a cuenta del precio a facturar del alojamiento, el importe correspondiente al precio de un día por unidad de alojamiento y servicio, por cada diez o fracción del tiempo que comprenda la reserva.

Seinale edo aurreratzen den diru hori gordailuan edukiko da ostatuaren fakturazioa egin arte edo, 40. artikuluan arautzen diren irizpideekin bat etorrita, erreserbaren deuseztapenaren zioz dagokion kitapena egiten ez den bitartean.

Esta señal o anticipo se mantendrá en depósito hasta que no se efectúe la facturación del alojamiento o se produzca la correspondiente liquidación por anulación de la reserva conforme a los criterios preceptuados en el artículo 40.

39. artikulua.– Erreserba mantentzea./ Erreserbaren eta aurreratutako diruaren galera.

Artículo 39.– Mantenimiento de la reserva./ Pérdida de reserva y anticipo

Hotel-establezimenduak, inolako ordainketarik edo seinalerik gabe, erreserba baieztatzen duenean, nahitaez eutsi beharko dio erreserba horri zehaztutako egunaren arratsaldeko 6ak arte, gutxienez lau egun arinago egin behar izango den kontrako jakinarazpen berariazkoa egiten denetan salbu. Baldin eta bezeroak dirua edo seinalea aurreratu badu, establezimenduak orduen aldetiko inolako mugarik gabe eutsi beharko dio, lehendabiziko egunean, aldez aurretik gauzatutako erreserbari.

Cuando el establecimiento hotelero haya confirmado la reserva sin exigencia de ningún pago o señal, estará obligado a mantenerla hasta las 18 horas del día señalado, salvo comunicación expresa en sentido contrario que deberá realizarse con una antelación de al menos 4 días. Si el cliente ha abonado el anticipo o señal, el establecimiento está obligado a mantener la reserva efectuada sin ningún límite horario durante el primer día.

Aurreikusitako epean aurkezten ez bada, aurreratu duen dirua itzulia izan dakion daukan eskubidea galduko du bezeroak.

El cliente perderá el derecho al reintegro del anticipo si no se presenta en el plazo previsto.

40. artikulua.– Erreserbaren deuseztapena.

Artículo 40.– Anulación de reserva.

Bezeroak ez badu deuseztatzen erreserba gelan sartzeko finkatutako eguna baino zazpi egun lehenago, enpresak beretzat gordeko du seinale gisa jarritako kopurua, 38. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Si la anulación de la reserva por parte del cliente, no se efectúa siete días antes del fijado para ocupar la habitación, quedará a disposición de la empresa la cantidad recibida en concepto de señal, conforme a lo dispuesto en el artículo 38.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
ZEHAPENAK
DE LAS SANCIONES

41. artikulua.– Arau-hausteen ziozko erantzukizuna.

Artículo 41.– Responsabilidad por infracciones.

Dekretu honetan arautzen denaren aurka gauzatzen diren arau-hausteek administrazio-erantzukizuna eragingo dute eta, beharrezkoa gertatuz gero, Turismoaren Antolaketari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legean ezarritako zehapenetariko bat edo batzuk ezarriz burutuko da.

Las infracciones que se cometan en contra de lo preceptuado en el presente Decreto darán lugar a responsabilidad administrativa, que, en su caso, se hará efectiva mediante la imposición de alguna o algunas de las sanciones establecidas en la Ley 6/1994, de 16 de marzo, de Ordenación del Turismo.

XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Dekretu honen III. Kapitulura bilduta dauden aginduak, ingurugiroari, eraikuntzari, makineriaren instalazioari eta funtzionamenduari, osasunari, segurtasunari, suteak prebenitzeko, itzaltzeko eta halakoetako ebakuazio sistemei eta, berariaz, sarbidea errazteko daudenei, bai eta aplikagarri gerta lekiekeen bestelako edozeini dagokienean indarrean dauden xedapenek ezar dezaketenaren kalterik gabe ulertzen dira.

Los preceptos contenidos en el Capítulo III del presente Decreto, se entenderán sin perjuicio de lo que puedan establecer las disposiciones vigentes en materia de medio ambiente, construcción y edificación, instalación y funcionamiento de maquinaria, sanidad, seguridad, sistemas de prevención de incendios, extinción y evacuación y específicamente las referidas a la promoción de la accesibilidad así como cualesquiera otras que les fueren de aplicación.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Dekretu hau indarrean sartzen den egunean baimenduta dauden hotel-establezimendu guztiek, Dekretua indarrean sartu eta bi urteko epean egokitu eta araupetu beharko dute beren egoera, bertara bilduta dauden betekizunetara eta arauetara moldatuaz.

Primera.– Todos los establecimientos hoteleros que estén autorizados en la fecha de entrada en vigor de este Decreto deberán en el plazo de dos años desde la fecha de entrada en vigor, adecuar y regularizar su situación, adaptándola a los requisitos y prescripciones que se contienen en él.

Moldaketa horren ondorioetarako ez zaie, hala ere, aplikagarri gertatuko, Dekretu honetan ezarri diren gutxieneko azalerak.

No obstante, no les serán de aplicación, a efectos de su adaptación, las superficies mínimas establecidas en este Decreto.

Bigarrena.– Establezimenduak, arestian aipaturiko epearen barruan ezarritako agiriak aurkeztu ezean, edo bertan gauzatzen den moldaketa behar bestekoa izan ezean, ofizioz birsailkatuko ditu Turismo-Administrazioak.

Segunda.– Los establecimientos que dentro del plazo anteriormente citado no presentaran la documentación establecida o la adaptación resultara insuficiente serán reclasificados de oficio por la Administración Turística.

Hirugarrena.– Turismo gaietan eskumena daukan Sailak, dagokion Lurralde-Bulegoak edo organo periferikoak aldez aurretik proposamena eginda, Dekretu hau indarrean sartzen deneko egunean baimenduta dauden establezimenduei aldi baterako lehenengo xedapenean adierazitako betebeharraren dispentsa eman ahalko die baldin eta, eraikinaren egiturak berak eratortzen dituen zailtasunak direla kausa, moldaketarik egiterik ez badago.

Tercera.– El Departamento que tenga atribuida la competencia en materia de Turismo, previa propuesta de la Oficina Territorial u órgano periférico correspondiente, podrá dispensar a los establecimientos autorizados en la fecha de entrada en vigor de este Decreto de la obligación señalada en la disposición transitoria primera, cuando la adaptación no se pueda realizar debido a dificultades derivadas de la propia estructura de la edificación.

Laugarrena.– Dekretu hau indarrean sartzean izapide-egoeran dauden irekitzeko baimena emateko espedienteak aurreko legerian ezarritako arauen arabera ebatziko da, doakionak Dekretu hau aplika dakion berariaz eskatzen duenean salbu.

Cuarta.– Los expedientes de autorización de apertura que se hallen en trámite a la entrada en vigor del presente Decreto, se resolverán de conformidad con los preceptos establecidos en la anterior legislación, salvo que el interesado solicitara expresamente la aplicación del presente Decreto.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Dekretu honetan ezarritakoaren aurkako diren xedapen guztiak indarrik gabe geratu dira.

Quedan derogadas cuantas disposiciones se opongan a lo establecido en el presente Decreto.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean ez dira aplikagarri gertatuko, ez hotel-establezimenduak sailkatzeko arauak eman zituen 1968ko uztailaren 19ko Agindua, ez hotel-establezimenduen antolaketa arautu zuen ekainaren 15eko 1634/83 Erret Dekretua ezta Turismo-Enpresen Establezimendu-Zuzendariei buruzko Estatutua onartu zuen 1976ko abenduaren 13 Agindu bidez aldarazitako 1972ko abuztuaren 11ko Agindua ere.

Primera.– En el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco no serán de aplicación la Orden de 19 de julio de 1968, por la que se dictan normas sobre clasificación de los establecimientos hoteleros, el Real Decreto 1634/1983 de 15 de Junio, por el que se regula la ordenación de establecimientos hoteleros ni la Orden de 11 de agosto de 1972, modificada por la Orden de 13 de diciembre de 1976 por la que se aprueba el Estatuto de los Directores de Establecimientos de Empresas Turísticas.

Bigarrena.– Dekretu honek aurreikusi ez duen orotan, turismo-ostaturako enpresen betebeharrei aplikagarri zaion indarreko araudiari begiratuko zaio era osagarrian.

Segunda.– En lo no previsto en el presente Decreto se estará supletoriamente a la normativa vigente aplicable a las obligaciones de las empresas de alojamiento turístico.

Hirugarrena.– Ahalmen ematen zaio Turismo gaietan eskumena duen Sailburuari Dekretu hau garatzeko eta betearazteko beharrezko gerta daitezkeen xedapenak eman ditzan.

Tercera.– Se faculta al titular del Departamento que tenga atribuida la competencia en materia de Turismo para dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo y ejecución del presente Decreto.

Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean Dekretu hau.

Cuarta.– El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko maiatzaren 29an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 29 de mayo de 2001.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

El Consejero de Industria, Comercio y Turismo,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.

I. ERANSKINA
ANEXO I
4. ARTIKULUAN JASOTZEN DEN PLAKA-EREDUA
MODELO DE PLACA A QUE ALUDE EL ARTICULO 4
(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común