Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

71. zk., 2001eko apirilaren 11, asteazkena

N.º 71, miércoles 11 de abril de 2001


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
1926
1926

1/2001 LEGEA, martxoaren 16koa, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala sortzekoa.

LEY 1/2001, de 16 de marzo, de creación del Colegio Oficial de Fisioterapeutas del País Vasco.

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la siguiente:

MARTXOAREN 16KO 1/2001 LEGEA, EUSKADIKO FISIOTERAPEUTEN ELKARGO OFIZIALA
LEY 1/2001, DE 16 DE MARZO, DE CREACIÓN DEL COLEGIO OFICIAL DE FISIOTERAPEUTAS DEL PAÍS VASCO.
SORTZEKOA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluak eskumen esklusiboa ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoari profesionalen elkargoen eta tituludun lanbideak betetzearen arloan; nolanahi ere, Konstituzioko 36. eta 139. artikuluetan xedatzen direnak kontuan hartuta. Estatutuko artikulu horri jarraiki onartu zen 18/1997 Legea, azaroaren 21ekoa, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzkoa. Eta, lege horrek 29. artikuluan dioenez, profesionalen elkargo berriak sortzeko, Eusko Legebiltzarraren lege bat beharko da. Lege hori profesionalek berek eskatu beharko dute eta eskariak haiek ordezkatzeko nahikoa indar eduki beharko du eta behar bezala egiaztaturik egon beharko du.

El artículo 10.22 del Estatuto de Autonomía atribuye a la Comunidad Autónoma del País Vasco competencia exclusiva en materia de colegios profesionales y ejercicio de las profesiones tituladas, sin perjuicio de lo dispuesto en los artículos 36 y 139 de la Constitución. En su virtud se dictó la Ley 18/1997, de 21 de noviembre, de ejercicio de profesiones tituladas y de colegios y consejos profesionales, la cual establece en su artículo 29 que la creación de nuevos colegios profesionales precisará ley del Parlamento Vasco a petición suficientemente representativa y debidamente acreditada de los/as profesionales interesados/as.

1998ko uztailaren 21ean, Espainiako Fisioterapeuten Elkarteko Euskadiko Delegazioak Fisioterapeuten Elkargoa sortzeko eskatu zuen. Segidan, eskaria arrazoizkoa ote zen eta legezko baldintzak betetzen ote ziren egiaztatzeko izapide-lanei ekin zitzaien, eta bete beharreko baldintza nagusietako bat honako hau zen: interes publikoko nahikoa arrazoirik ba ote zegoen lanbide horretako elkargo bat sortzeko.

Con fecha 21 de julio de 1998, la Delegación de Euskadi de la Asociación Española de Fisioterapeutas solicitó la creación del Colegio de Fisioterapeutas, dando lugar a la oportuna tramitación encaminada a la verificación del fundamento de la petición formulada y de los requisitos legalmente exigibles, entre los que destaca la concurrencia de suficientes razones de interés público que justifiquen el carácter colegiado de la profesión.

Fisioterapiako ikasketak urriaren 26ko 1.414/1990 Errege Dekretu bidez bihurtu ziren, ofizialki, unibertsitateko ikasketa. Dekretu horrek fisioterapiako unibertsitate-diplomatuko titulu ofiziala ezarri zuen eta bai titulu hori lortzera bideratutako ikasketa-planen jarraibide orokorrak ere. Hortaz, nahikoa egiaztaturik dago tituluaren beharra, alegia azaroaren 21eko 18/1997 Legean, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzkoan, 23. artikuluan, ezarrita zegoen baldintza.

Los estudios de fisioterapia obtuvieron la oficialidad de su docencia de carácter universitario mediante el Real Decreto 1.414/1990, de 26 de octubre, por el que se establece el título universitario oficial de diplomado en fisioterapia y las directrices generales propias de los planes de estudios conducentes a la obtención de aquel. Queda suficientemente acreditado, por tanto, el requisito de titulación exigido en el artículo 23 de la Ley 18/1997, de 21 de noviembre, de ejercicio de profesiones tituladas y de colegios y consejos profesionales.

Gaur egun fisioterapiak geroz eta garrantzi handiagoa dauka osasun-zerbitzuetan, eta fisioterapia hori kontrolatzeko eta garatzeko ardura duten profesionalek ere bai. Horregatik, elkargo ofizial bat sortzeko premia dago, gizartearen interes orokorrak eta profesional horien interes bereziak zuzen babesteko. Osasun- eta gizarte- mailako beharra da lanbidea denon onerako antolatzea eta deontologia ere horrelaxe arautzea, osasunaren arloan prebentzio, arreta eta birgaitze eraginkorra benetakoa izan dadin. Unibertsitateko titulazioak, prestakuntza orokorreko ikastaroekin eta praktikekin batera, arlo horri dagokion profesionalen multzoa osatu egingo du, Europako Batasuneko herrialdeetan indarrean dauden irizpideen arabera, eta garapen-maila bertsuko herrialdeetako egoerarekin parekatuko da lanbidea. Hauek dira korporazio profesional hori sortzeko arrazoi edo helburu batzuk, eta helburuak lortzeko tresna egokiren bat behar da, denon interesaren ikuspuntutik.

La creciente importancia de la fisioterapia en el mundo de la sanidad justifica que los/as profesionales responsables de su adecuado control y desarrollo reclamen la creación de un colegio oficial que sirva eficazmente a los intereses generales de la sociedad y a los particulares de dichos profesionales. La necesidad de una ordenación profesional y regulación deontólogica al servicio de la colectividad responde a una necesidad sanitaria y social de hacer real y efectiva la prevención, atención y rehabilitación en materia de salud. Su titulación universitaria, con los cursos de formación general y las correspondientes prácticas, de acuerdo con los criterios vigentes en los países de la Unión Europea, vendrá a completar el conjunto profesional en esta materia y se corresponde con la situación existente en los países de similar nivel de desarrollo. Éstos son algunos de los aspectos que justifican suficientemente, desde el punto de vista del interés público, la creación de esta corporación profesional, como organización instrumental eficaz para su consecución.

1. artikulua.– Sortzea.

Artículo 1.– Creación.

1.– Sortu egin da Fisioterapeuten Euskadiko Elkargo Ofiziala. Zuzenbide publikoko korporazio bat da, nortasun juridiko propioa dauka, eta bere helburuak eta eginkizunak betetzeko gaitasun osoa ere bai, legearen barruan betiere.

1.– Se crea el Colegio Oficial de Fisioterapeutas del País Vasco, como corporación de derecho público, con personalidad jurídica propia y plena capacidad de obrar para el cumplimiento de sus fines y el ejercicio de sus funciones con sujeción a la ley.

2.– Lege honetan ezarritakoari eutsiz gobernu-organoak osatzen direnetik aurrera izango ditu elkargoak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa.

2.– La adquisición de personalidad jurídica y de plena capacidad de obrar se producirá a partir del momento en el que, conforme a lo dispuesto en la presente ley, se constituyan los órganos de gobierno del Colegio.

2. artikulua.– Norako den.

Artículo 2.– Ámbito territorial.

Fisioterapiako Elkargo Ofiziala Euskal Autonomia

El ámbito territorial del Colegio Oficial de Fisioterapeutas del País Vasco es el de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Erkidegorako da.

Artículo 3.– Ámbito personal.

3. artikulua.– Langileak.

En el Colegio Oficial de Fisioterapeutas del País Vasco se integrarán aquellos/as profesionales que se encuentren en posesión de la titulación de fisioterapeuta obtenida de conformidad con lo dispuesto en el Real Decreto 1.414/1990, de 26 de octubre, o de cualquiera otra homologada por la autoridad competente.

Fisioterapeuta-titulua dutenak sar daitezke Fisioterapeuten Euskadiko Elkargo Ofizialean, baldin eta titulu horiek urriaren 26ko 1.414/1990 Errege Dekretuan xedaturikoaren arabera lortuak badira. Orobat, eskumena daukan aginteak homologaturiko beste edozein titulu dutenak ere sar daitezke elkargo horretan.

Artículo 4.– Relaciones con la Administración General del País Vasco.

4. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrarekiko harremanak.

Sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 56.1 de la Ley 18/1997, de 21 de noviembre, sobre el órgano administrativo de relación competente en los aspectos profesionales generales, institucionales y corporativos, el Colegio Oficial de Fisioterapeutas del País Vasco se relacionará con la Administración General del País Vasco en los aspectos relativos a los contenidos de su profesión a través del Departamento de Sanidad o del que en su día ejerza las competencias en materia sanitaria.

Azaroaren 21eko 18/1997 Legeko 56.1 artikulua baztertu gabe (lanbideari buruzko gai orokorretan, erakunde arteko gaietan eta elkargoei buruzko gaietan harremanak izateko eskumena duen administrazio-organoari dagokio artikulu hori), Fisioterapeuten Euskadiko Elkargoak Euskadiko Administrazio orokorrera jo behar badu bere lanbidearekin zerikusia duen zerbaitekin, harreman horiek Osasun Sailaren bitartez izan beharko ditu, edo momentu horretan osasun-eskumenak dituen sailaren bitartez.

DISPOSICIONES FINALES

AZKEN XEDAPENAK

Primera.– Estatutos.

Lehenengoa.– Estatutuak.

La Delegación de Euskadi de la Asociación Española de Fisioterapeutas elaborará los Estatutos del Colegio en el plazo de seis meses a partir de la entrada en vigor de esta ley. Una vez aprobados, se comunicarán a la Administración General del País Vasco, a través del Departamento competente en materia de justicia, para verificar su adecuación a la legalidad y ordenar su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Espainiako Fisioterapeuten Elkarteko Euskadiko Delegazioak sei hilabeteko epea izango du, lege hau indarrean jartzen denetik, elkargoko estatutuak egiteko. Estatutu horiek onartu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari helarazi behar zaizkio justizia gaietan eskumena duen sailaren bitartez, hark legea betetzen ote duten azter dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu dezan.

Segunda.– Período de colegiación.

Bigarrena.– Elkargoan izena emateko epea.

Una vez publicados los Estatutos, se abrirá un período de colegiación para posibilitar la adquisición de la condición de colegiado/a a todos/as aquellos/as que reúnan los requisitos exigidos al efecto. La apertura de dicho período se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco y en, al menos, dos de los periódicos de mayor difusión en la Comunidad Autónoma.

Estatutuak argitaratu ondoren, elkargoan izena emateko epea zabalduko da, baldintzak betetzen dituzten guztiek elkargoko kideak izateko aukera izan dezaten. Epe horren hasiera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoko egunkari zabalduenetako bitan argitaratu beharko da.

Tercera.– Constitución de los órganos de gobierno.

Hirugarrena.– Gobernu-organoak eratzea.

Una vez concluido el periodo de colegiación, se convocará al órgano plenario del Colegio al objeto de proceder a la elección de los miembros integrantes de los órganos de gobierno. La constitución de los órganos de gobierno será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco.

Elkargoan izena emateko epea amaitu ondoren, elkargoak osoko bilkura baterako deia egin beharko du, gobernu-organoak osatuko dituzten kideak aukeratzeko. Gobernu-organoen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Cuarta.– Vigencia.

Laugarrena.– Indarraldia.

La presente ley entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Beraz, lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 28 de marzo de 2001.

El Lehendakari,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko martxoaren 28an.

<FONT SIZE=2>

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

<FONT SIZE=2>


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común