Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

214. zk., 2000ko azaroaren 8a, asteazkena

N.º 214, miércoles 8 de noviembre de 2000


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Justicia, Trabajo y Seguridad Social
4907
4907

202/200 DEKRETUA, urriaren 17koa, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroei buruzkoa.

DECRETO 202/2000, de 17 de octubre, sobre los centros de día para personas mayores dependientes.

Adinekoen kolektiboa erabat heterogeneoa da: kolektibo horretako pertsonek behar desberdinak dituzte, eta, ondorioz, erantzunak ere desberdinak izango dira kasuaren arabera.

El colectivo de las personas mayores es sumamente heterogéneo, presentando diferentes situaciones de necesidad que exigirán respuestas diversas.

Asko dira antzemandako eta aurreikusitako beharrak, eta ikusi denez, asko ugaritu dira eta, gainera, gero eta konplexuagoak dira. Hori dela eta, euskal herri-administrazioek bere gain hartu beharko dute gerontologiaren alorrean egiten dituzten eskuhartzeak hobetzeko nahia: erabilgarri dauden baliabideak eraginkorrago erabiliko dituzte, zerbitzu-eskaintza handia, era askotakoa eta kalitatezkoa egingo dute, eta baliabide eta beharrak bat datozela bermatuko dute.

Teniendo en cuenta la amplitud de las necesidades detectadas y previstas, caracterizadas por un crecimiento cuantitativo y una mayor complejidad cualitativa, las Administraciones públicas vascas deberán asumir una voluntad explícita de optimización de sus intervenciones en materia gerontológica, en base a la utilización eficaz de los medios disponibles, mediante una oferta de servicios amplia, variada y de calidad, garantizando la adecuación entre recursos y necesidades.

Bestalde, egiaztatu da ia adineko gehienek beren ohiko etxebizitzan bizitzen jarraitu nahi dutela. Horrekin bat, adinekoa bere ohiko ingurunean mantentzera laguntzen duten zerbitzu, baliabide edo prestazioetara bideratutako eskuhartzeen alde egin zuen Euskadiko Plan Gerontologiakoak, zeina Eusko Legebiltzarreko Lan eta Osasun Batzordeak onartu baitzuen 1994ko maiatzaren 12an. Azken baten, komunitatean burutzen diren ekintzen edo komunitateko eskuhartzeen egitekorik behinenaren alde egin zuen, eta egin ere dituen helburuak lortzeko, hala nola, adinekoen eguneroko bizimoduaren normalizazioa, gizarteratzea eta berea duten ingurunean segitzea.

En coherencia con la constatación de que la casi totalidad de las personas mayores desea continuar viviendo en su domicilio habitual, el Plan Gerontológico de Euskadi, aprobado por la Comisión de Trabajo y Sanidad del Parlamento Vasco con fecha 12 de mayo de 1994, propugna orientar las intervenciones de carácter asistencial, prioritariamente, hacia aquellos servicios, recursos o prestaciones que contribuyan realmente al mantenimiento de la persona mayor en su entorno habitual. En suma, apuesta por el papel predominante de las actuaciones en la comunidad o intervención comunitaria de cara a la consecución de los objetivos de normalización de la vida cotidiana, integración social y mantenimiento en el propio entorno para las personas mayores.

Adinekoa bere ohiko ingurunean mantentzeko bideratzen diren baliabideen artean eguneko zentro deiturikoak ditugu. Zentro horiek komunitate-izaera duten beste gizarte-zerbitzu batzuekin batera lan egin beharko dute (etxerik etxeko laguntza, teleasistentzia, egoitzetako aldi baterako egonaldiak, ea.). Izan ere, horrela jokatuta, zerbitzuen sare bat eratuko da, eta osasun arlokoekin osatuta eta koordinatuta, adinekoak etenik gabe laguntzeko edo zaintzeko zerbitzu bat.

En el contexto de los recursos sociales destinados a mantener a la persona mayor en su entorno se encuentran los denominados centros de día, que deberán actuar de forma conjunta con otros servicios sociales de carácter comunitario, (ayuda domiciliaria, teleasistencia, estancias temporales en residencias, etc.), para constituir un entramado de servicios que, complementándose con los de carácter sanitario, y en estrecha coordinación con éstos, establezcan una auténtica continuidad asistencial o de cuidados.

Beraz, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroak pertsona jakin batzuen beharrei erantzuteko sortzen dira, honako hauei erantzuteko, hain zuzen: egoitza batean sartzeko beharra izan gabe, ohiko bizilekuan behar bezala eman ezin diren berariazko zainketak behar dituztenei. Zentro horien bidez, gainera, adinekoaren familiari ere laguntzen zaio, familiako kideek lan eta gizarte arloko bizitzarekin jarrai dezaten ahalbidetzen baita.

Por tanto, la creación de centros de día para personas mayores dependientes responde al objetivo de cubrir las necesidades específicas de quienes, no precisando el ingreso en una residencia, requieren atenciones específicas que no se pueden prestar adecuadamente en el domicilio habitual, apoyando a la familia mediante la provisión de un recurso que posibilite la vida socio-laboral de sus miembros.

Laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroak gizarte-baliabide nahiko berriak dira, eta gure ingurunean oraintxe ari dira ezartzen; hala ere, benetan oso eraginkorrak direla ikusi da, baina orain arte ez da gai horri buruzko berariazko legeriarik egon EAEn. Horretxegatik prestatu da dekretu hau. Izan ere, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroek bete behar izango dituzten baldintza tekniko eta funtzionalak zehaztu nahi ditu dekretuak, hartara zentroen erabiltzaileen eskubideak behar bezala betetzen direla bermatzeko.

A pesar de que los centros de día para personas mayores dependientes son un recurso social relativamente novedoso, en actual fase de implantación en nuestro medio, la constatación de su evidente utilidad, junto con la ausencia de legislación específica previa en la materia en la CAPV, ha conducido a la necesidad de elaborar el presente Decreto, que intenta perfilar los requisitos técnicos materiales y funcionales que deberán cumplir los centros de día destinados a personas mayores dependientes, con el fin de garantizar el correcto ejercicio de los derechos de las personas usuarias de los mismos.

Horri dagokionez, I. eranskinean kalitate-baldintza material eta funtzionalak ezartzen dira, eta bereziki garrantzitsu iritzi zaio erabiltzaile bakoitzarentzat dagoen espazio fisikoari edo azalerari eta zentro horietan kalitatezko atentzioa bermatzeari. Zentroetarako baimena jasotzeko, baldintza horiek bete beharko dituzte bai titularitate publikopeko eguneko zentroek bai titularitate pribatupekoek. Gainera, II. eranskinean ezarrita daude titularitate pribatupeko eguneko zentroak homologatzeko irizpideak, ezinbestekoa izango baita homologazioa Herri-Administrazioarekin ituna egiteko.

A este respecto, en su Anexo I se establecen las condiciones de calidad materiales y funcionales reseñadas, poniendo especial énfasis en el espacio físico o superficie disponible para cada persona usuaria y en el personal necesario para garantizar la calidad de la atención en dichos centros. Estos requisitos deberán ser cumplidos, no sólo por los centros de día de titularidad pública, sino también por todos aquéllos de titularidad privada como condición indispensable para su autorización. Además, en el Anexo II se contemplan los criterios para la homologación de los centros de día de titularidad privada como condición previa para su concertación con la Administración Pública.

Gizarte Zerbitzuei buruzko ekainaren 18ko 5/1996 Legearen 9.2 eta 10.3 artikuluek arauzko garapenerako eta gizarte zerbitzuak antolatzeko eskumenak ematen dizkiote Eusko Jaurlaritzari. Hala ere, erabilitako araudia dela eta (Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak ematen parte hartzen duten erakunde, zerbitzu eta zentroei buruzko administrazio-jarduketak arautzen dituen dekretua-arlokako dekretuak), baimen, erregistro, homologazio eta ikuskaketari buruzko administrazio-egintzak bestela arautuko dira: martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuaz, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzekoaz.

El presente Decreto se dicta en virtud de las competencias de desarrollo normativo y ordenación de los servicios sociales que los artículos 9.2 y 10.3 de la Ley 5/1996, de 18 de octubre, de servicios sociales, atribuyen al Gobierno Vasco, si bien, debido a la técnica normativa utilizada, (Decreto regulador de las distintas actuaciones administrativas relativas a las entidades, servicios y centros que intervienen en la prestación de servicios sociales en la Comunidad Autónoma del País Vasco-Decretos Sectoriales), las actuaciones administrativas de autorización, registro, homologación e inspección se regirán por lo dispuesto en el Decreto 40/1998, de 10 de marzo, por el que se regula la autorización, registro, homologación e inspección de los servicios sociales en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Dekretu honek, halaber, ezartzen du laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroen jarduera arautuko duten printzipio orokorrak, eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak zehazten ditu.

Asimismo, el presente Decreto establece los principios generales que deberán regir la actuación de los centros de día para personas mayores dependientes, especificando de igual modo los derechos y deberes de las personas usuarias.

Xedapen iragankorrek, bestalde, dekretu hau indarrean sartzean funtzionamenduan dauden adinekoentzako eguneko zentroei aplikatuko zaien araubide iragankorra arautzen dute.

Las Disposiciones Transitorias están dedicadas a regular el régimen transitorio aplicable a los centros de día para personas mayores dependientes que, a la entrada en vigor del presente Decreto, se encuentren en funcionamiento.

Horrela, lehenengo xedapen iragankorrean urtebeteko epea aurreikusi da, xedapen hau indarrean sartzen denetik aurrera, aipatutako eguneko zentroen titularrek nahitaezko funtzionamendu-baimena eska dezaten. Baimen hori emateko, beti ere, I. eranskinean aipatzen diren baldintza material eta funtzionalak beteta eduki beharko dituzte. Horrez gain, kasu jakin batzuetan —kasua neurtu ondoren betiere— erakunde horiei gehienez ere bost urteko behin-behineko baimena emateko aukera jasotzen da.

Así, la Disposición Transitoria Primera ha previsto el plazo de un año, a partir de la entrada en vigor de la presente disposición, para que las entidades titulares de los centros de día anteriormente mencionados soliciten la preceptiva autorización de funcionamiento, previo el cumplimiento de los requisitos materiales y funcionales establecidos en el Anexo I. Junto a ello, se contempla la posibilidad de conceder a dichas entidades, y en determinados supuestos tasados, una autorización provisional por un plazo máximo de cinco años.

Bigarren xedapen iragankorrak, berriz, erakunde horiek itunduta edo diruz lagunduta dauden kasuetarako, urtebeteko epea jarri du, dekretu hau indarrean sartzen denetik aurrera, homologazioa eska dezaten, beti ere, II. eranskinean ezarritako baldintzak bete ondoren. Azkenik, lehenengo xedapen iragankorreko 2. paragrafoaren arabera emandako behin-behineko baimena duten erakundeentzat, gehienez ere hiru urteko behin-behineko homologazioa aurreikusi da.

La Disposición Transitoria Segunda, por su parte, y para el supuesto de que las citadas entidades estuvieran concertadas y/o subvencionadas, ha establecido el plazo de un año, a contar desde la entrada en vigor de este Decreto, para que soliciten la preceptiva homologación, previo el cumplimiento de los requisitos establecidos en el Anexo II. Por último, y para las entidades que cuenten con una autorización provisional concedida de conformidad con lo previsto en la Disposición Transitoria Primera, párrafo 2, se ha previsto una homologación provisional por un plazo máximo de tres años.

Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, interesatuta dauden organo aholkulariei entzunda, Aholku-Batzorde Juridikoaren irizpenaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko urriaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Consejero de Justicia, Trabajo y Seguridad Social, oídos los órganos consultivos interesados, de acuerdo con el dictamen de la Comisión Jurídica Asesora, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 17 de octubre de 2000,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Dekretu honen xedea da laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroak arautzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

1.– El presente Decreto tiene por objeto la regulación de los centros de día para personas mayores dependientes, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Dekretu honen ondorioetarako, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroa hau izango da: izena edo titularitatea edozein duela ere, eguneroko zereginetarako laguntza behar duten 60 urtetik gorako bost pertsonari edo gehiagori, egunez eta banan banan, atentzio-programa bat eskaintzen dien establezimendua; beste pertsona batzuei ere eskain diezaieke atentzio hori, hain zuzen ere, gorabehera pertsonal edo sozialengatik aipatutako kolektibo horrekin parekatu daitezkeenei. Atentzio hori propio jarritako espazio eta instalazioetan eman beharko du, eta duen helbururako prestatutako langileak eta programak eduki beharko ditu.

2.– A los efectos del presente Decreto, se considerará centro de día para personas mayores dependientes, cualquiera que sea su denominación o titularidad, todo establecimiento que ofrezca un programa de atención diurna individualizada a 5 ó más personas mayores de 60 años que necesitan la ayuda de otras para la realización de sus actividades de la vida cotidiana, así como a aquéllas que por circunstancias personales y sociales puedan equipararse a las del mencionado colectivo, en un espacio e instalaciones destinados a tal fin, con un personal y unos programas de actuación propios.

3.– Beren beregi kentzen dira dekretu honen aplikazio-eremutik erretiratuen etxeak eta klubak, bai eta egoitzetan eguneko erregimena eskaintzen duten zerbitzuak ere.

3.– Expresamente se excluyen del ámbito de aplicación de este Decreto los hogares y clubes de jubilados, así como el servicio de estancia en régimen diurno en residencias.

4.– Laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentro guztiek indarrean den legedia bete beharko dute osasun, arkitektura, hirigintza, lan eta segurtasun eta higienearen alorretan.

4.– Todos los centros de día para personas mayores dependientes deberán cumplir la legislación vigente en cuanto a normas sanitarias, arquitectónicas, urbanísticas, laborales y de seguridad e higiene.

2. artikulua.– Erabiltzaileen profila.

Artículo 2.– Perfil de las personas usuarias.

1.– Zentroren baten arreta behar duten adinekoek talde hauetakoren batekoak izan beharko dute:

1.– Las personas mayores que pudieran precisar atención en un centro de día pertenecerán a alguno de los grupos siguientes:

a) Senideekin bizi diren 60 urtetik gorakoak, baldin eta kausa fisiko edo psikikoengatik egunerokoak egiteko zailtasun gradu ertaina edo handia badute.

a) Personas mayores de 60 años que convivan con familiares y presenten una dificultad de grado medio o alto para la realización de las actividades de la vida diaria, ya sea por causas físicas o psíquicas.

b) Senideekin edo bakarrik bizi diren 60 urtetik gorako pertsonak, baldin eta eguneroko lanetarako (oinarrizkoetarako zein gauzak erabiltzeko) ezgaitasun arina badute, eta okerrera egiteko arriskuan badaude dela adinagatik dela babes sozial faltagatik edo gaixotasunagatik.

b) Personas mayores de 60 años que, viviendo solas o con familiares, y presentando un nivel ligero de discapacidad para las actividades de la vida diaria, básicas y/o instrumentales, se encuentren en riesgo previsible de deterioro por razones diversas: edad avanzada, desamparo social o enfermedad.

2.– Orohar, ez dute eguneko zentroan sartzerik izango ez atentzio intentsiboa behar duten adinekoek, ez jokabidean nahasmendua dutenek, elkarbizitzan arazo larriak sortu, edo gainerako erabiltzaileak arriskuan jar ditzaketen pertsonak dira eta.

2.– Con carácter general quedará excluida la posibilidad de acceso al centro de día para aquellas personas mayores que necesiten atención sanitaria intensiva y las que padezcan trastornos conductuales que pudieran dificultar gravemente la convivencia u originar algún tipo de riesgo para el resto de personas usuarias.

3. artikulua.– Helburuak.

Artículo 3.– Objetivos.

1.– Helburu orokorra: laguntza behar duten adinekoen eta senitartekoen bizi-baldintzak egokiak izan daitezen laguntzea, eta alderdi biei ahalik eta autonomia eta bizi-kalitate handiena ematea.

1.– Objetivo general: favorecer la existencia de condiciones adecuadas de vida entre las personas mayores dependientes y sus familiares, procurando el mayor nivel posible de autonomía y de calidad de vida para ambas partes.

2.– Berariazko helburuak:

2.– Objetivos específicos:

a) Laguntza behar duen adinekoak bere ohiko ingurunean segi dezala laguntzea.

a) Posibilitar la permanencia de la persona mayor dependiente en su entorno habitual.

b) Erabiltzaileen beharrei erantzutea, ahalik eta autonomia handiena lortzeko behar diren programak garatuz.

b) Atender a las necesidades de las personas usuarias mediante el desarrollo de los programas adecuados para conseguir el máximo nivel de autonomía posible.

c) Erabiltzaileen senideei laguntza eta aholkuak ematea, adinekoak beren ingurunean bizitzen jarrai dezaten, eta zainketa lanak egiteko behar den jokabideari buruzko informazioa ematea.

c) Ofrecer a las familias de las personas usuarias el debido apoyo y asesoramiento para que puedan seguir manteniéndolas en su medio, e informarles de las pautas necesarias para la realización de las labores de cuidado.

4. artikulua.– Administrazio-egintzak.

Artículo 4.– Actuaciones administrativas.

1.– Laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroak administrazio-ekintza hauei loturik daude:

1.– Los centros de día para personas mayores dependientes estarán sujetos a las siguientes actuaciones administrativas:

a) Administrazio-baimena, titularitate pribatupekoak direnentzat:

a) Autorización administrativa de aquéllos que sean de titularidad privada para:

– Sortu, eraiki edo instalatzeko jardueretarako eta abian jartzeko.

– Los actos de creación, construcción o instalación y puesta en funcionamiento.

–Hasierako egitura funtzional edo egiturari dagokionez, aldaketak egiteko.

– Los actos de modificación que, con respecto a su estructura o régimen funcional inicial, pudieran adoptarse.

– Lekuz aldatzeko.

– Su traslado.

b) Baimena eman zuen administrazioko agintaritzari jakinaraztea,

b) Comunicación a la autoridad administrativa que otorgó la autorización para:

– Zerbitzua emateari uzteko.

– El cese del servicio.

– Titularitatea aldatzeko.

– El cambio de titularidad.

c) Erregistroa, titularitate pribatu edo publikopekoa izan.

c) Registro, tanto de los de titularidad pública como privada.

d) Homologazioa, behar denean, titularitate pribatupekoentzat.

d) Homologación, en su caso, de los de titularidad privada.

e) Ikuskaritza, titularitate publiko edo pribatupekoa izan.

e) Inspección, tanto de los de titularidad pública como privada.

2.– Administrazio-ekintza hauek martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan ezarritakoaz arautuko dira, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzekoaz.

2.– Estas actuaciones administrativas se regirán por lo establecido en el Decreto 40/1998, de 10 de marzo, por el que se regula la autorización, registro, homologación e inspección de los servicios sociales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

5. artikulua.– Printzipio orokorrak.

Artículo 5.– Principios generales.

Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legean ezarritakoarekin bat, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroen jarduera printzipio orokor hauek arautuko dute:

De conformidad con lo establecido en la Ley 5/1996, de 18 de octubre, de Servicios Sociales, la actuación de los centros de día para personas mayores dependientes se regirá por los principios generales siguientes:

1.– Autonomia printzipioa: erabiltzaileen autonomia sustatu beharko da, halako moldez non zerbitzuak ez dion beste laguntzarik emango, adinekoak duen menpekotasun fisiko edo psikikoak eskatzen duena baino.

1.– Principio de autonomía: se deberá fomentar la autonomía de las personas usuarias, de modo que por parte del servicio no se les proporcionará más asistencia tutelar que la estrictamente exigida por su nivel de dependencia física y/o psíquica.

2.– Parte hartzeko printzipioa: erabiltzaileak eguneko zentroan bete betean integratzeko, zentroko ekintzetan eta funtzionamendu orokorrean parte hartu dezaten sustatu beharko da.

2.– Principio de participación: con objeto de lograr la plena integración de las personas usuarias en el centro de día se deberá potenciar al máximo posible su participación en las actividades y en el funcionamiento general del centro.

3.– Integrazio printzipioa: eguneko zentroaren asistentziari buruzko filosofiarekin bat, erabiltzaileak beren ohiko komunitatean mantentzera joko da.

3.– Principio de integración: en consonancia con la propia filosofía asistencial del centro de día se tenderá al mantenimiento de las personas usuarias en el entorno comunitario habitual.

4.– Globaltasun printzipioa: osoko atentzioa eskaini beharko da, osasun eta ongizatearen alorretan ahalik eta mailarik handiena lortzeko.

4.– Principio de globalidad: se deberá prestar una atención integral en pos de la consecución del mayor nivel posible de salud y bienestar.

5.– Banan banako atentzioaren printzipioa: eguneko zentroko langileek banan banako arreta eman beharko dute, erabiltzaile bakoitzak dituen beharren arabera.

5.– Principio de atención personalizada: el personal del centro de día deberá prestar una atención personalizada acorde a las necesidades de cada persona usuaria.

6.– Profesionalizazio printzipioa: eguneko zentroko langile guztiek duten maila profesionalaren araberako kualifikazio teknikoa eduki beharko dute. Hala ere, gizarte-boluntarioen lan osagarria aitortzen da, eta ez da bazter utziko.

6.– Principio de profesionalización: reconociendo la validez complementaria del voluntariado social, y sin perjuicio de su labor, todo el personal del centro de día deberá tener la cualificación técnica correspondiente a su nivel profesional.

6. artikulua.– Erabiltzaileen eskubideak.

Artículo 6.– Derechos de las personas usuarias.

Laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroko erabiltzaileek eskubide hauek izango dituzte:

Las personas usuarias de los centros de día para personas mayores dependientes tendrán los derechos siguientes:

1.– Zentroetara joateko eta asistentzia jasotzeko, inolako bereizketarik egiteke sexua, arraza, erlijioa, ideologia edo beste edozein baldintza edo gorabehera pertsonal edo sozial dela-eta.

1.– A acceder a los mismos y recibir asistencia sin discriminación por razón de sexo, raza, religión, ideología o cualquier otra condición o circunstancia personal o social.

2.– Erabiltzaile diren aldetik, beren eraginpekoak edo interesekoak diren edozein gairi buruzko informazioa eta aholkua jasotzeko.

2.– A ser informadas y consultadas sobre cualquier asunto que pueda afectarles o interesarles en su calidad de usuarias.

3.– Behar duten arreta jasotzeko, zuzentasunez, errespetuz eta ulermenez, banan banan eta bakoitzari dagokion moduan.

3.– A recibir la necesaria atención, con corrección, respeto y comprensión, de forma individual y personalizada.

4.– Beren intimitatekoak diren datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatzeko.

4.– Al tratamiento confidencial de los datos personales que afecten a su intimidad.

5.– Intimitatea errespetatzeko. Besteak beste, gernu-ihesaren arazoei tratamendu egokia emango zaie, erabiltzaileak bainatzen ari direla intimitatea bermatuko zaie eta pertsonarteko harremanak edukitzeko askatasuna edukiko dute.

5.– Al respeto a su intimidad, garantizando el tratamiento adecuado a los problemas de incontinencia, preservando la intimidad de las personas usuarias durante el baño y respetando su libertad para mantener relaciones interpersonales, entre otros aspectos.

6.– Zentroko zuzendaritzari proposamenak edo erreklamazioak aurkezteko, zerbitzuei funtzionamenduari buruz edo horiek hobetzeari buruz, eta eskatutakoaren gainean erantzuna jasotzeko.

6.– A elevar a la dirección del centro propuestas o reclamaciones concernientes al funcionamiento o a la mejora de los servicios y a recibir respuesta sobre las mismas.

7.– Zerbitzuak erabiltzeari uzteko edo zentroan jarraitzeari borondatez uko egiteko.

7.– A cesar en la utilización de los servicios o en la permanencia en el centro por voluntad propia.

8.– Eskubide horiei buruz edo eskubideak erabiltzeko dauden bideei buruz informazioa jasotzeko, hizkera errazaz.

8.– A ser debidamente informadas, en lenguaje fácilmente inteligible, del contenido de estos derechos y de las vías existentes para hacer efectivo su ejercicio.

7. artikulua.– Erabiltzaileen betebeharrak.

Artículo 7.– Deberes de las personas usuarias.

Laguntza behar duten adinekoek betebehar hauek izango dituzte:

Las personas usuarias de los centros de día para personas mayores dependientes tendrán las obligaciones siguientes:

1.– Zentroaren erabilera-arauak ezagutu eta bete beharko dituzte. Arauok zentroaren barne-araubideko erregelamenduan ezarriko dira.

1.– Conocer y cumplir las normas de utilización del centro de día que se establezcan en el reglamento de régimen interior del mismo.

2.– Elkarrenganako errespetuz, tolerantziaz eta lankidetzaz jokatzea, ahalik eta elkarbizitzarik onena lortzeko.

2.– Ejercitar una conducta basada en el mutuo respeto, tolerancia y colaboración, orientada a la consecución de una convivencia óptima.

8. artikulua.– Baimena.

Artículo 8.– Autorización.

Administrazio eskudunak baimena emateko, titularitate pribatupeko eguneko zentroek dekretu honen I. eranskinean aipatzen diren baldintza material eta funtzionalak bete beharko dituzte. Baldintza horiek titularitate publikoa dutenek ere bete beharko dituzte.

Para ser autorizados por la Administración competente, los centros de día para personas mayores dependientes de titularidad privada deberán cumplir los requisitos materiales y funcionales que se establecen en el Anexo I del presente Decreto. Dichos requisitos deberán ser cumplidos también por los centros de titularidad pública.

9. artikulua.– Homologazioa.

Artículo 9.– Homologación.

Laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroek, titularitate pribatupekoek, homologazioa jaso nahi badute, dekretu honen II. eranskinean ezartzen diren irizpideak bete beharko dituzte.

Los centros de día para personas mayores dependientes de titularidad privada que quieran ser homologados deberán cumplir los criterios que se establecen en el Anexo II del presente Decreto.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Funtzionamendu-baimena.

Primera.– Autorización de funcionamiento.

1.– Dekretu hau indarrean sartzen denean indarrean dauden eguneko zentroen titularrek nahitaezko funtzionamendu-baimena eskatu beharko diote administrazio eskudunari, urtebeteko epean aipatu egunetik aurrera. Hori baino lehen, dena den, dekretu honen I. eranskinean ezarritako baldintza material eta funtzionalak bete beharko dira.

1.– Las entidades titulares de los centros de día para personas mayores dependientes que se encuentren en funcionamiento a la entrada en vigor del presente Decreto deberán solicitar de la Administración competente, en el plazo de un año a partir de la citada fecha, la preceptiva autorización de funcionamiento, previo el cumplimiento de los requisitos materiales y funcionales establecidos en el Anexo I del presente Decreto.

Ordura arte, eta eskabidea ebazten den artean, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroek beren ohiko funtzionamenduarekin jarraituko dute.

Hasta entonces, y mientras se resuelva su solicitud, los centros de día para personas mayores dependientes continuarán con su funcionamiento habitual.

Baldin eta urtebeteko epea igaro ondoren laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroek lehen aipatu diren baldintza tekniko eta funtzionalak ez badituzte bete, edota, beteta ere, nahitaezko funtzionamendu-baimena eskatu ez badute, administrazio eskudunak eguneko zerbitzuak ematen dituen zentroa itxi egingo du, martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuak 16.1 artikuluan esaten duenarekin bat, eta alde biko espedientea instruitu, eta interesatuari entzun ondoren (Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen du dekretu horrek).

Si, transcurrido dicho plazo de un año, las entidades titulares de los centros de día para personas mayores dependientes no hubieran cumplido los requisitos materiales o funcionales citados o, habiéndolos cumplido, no hubieran solicitado la preceptiva autorización de funcionamiento, la Administración competente procederá al cierre del centro donde se estuvieran prestando estos servicios de atención diurna, de conformidad con lo previsto en el artículo 16.1 del Decreto 40/1998, de 10 de marzo, por el que se regula la autorización, registro, homologación e inspección de los servicios sociales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y previa instrucción del oportuno expediente contradictorio con audiencia de la entidad interesada.

2.– Eraikuntzako edo bestelako arrazoi teknikoren bategatik laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroek ez badituzte betetzen dekretu honetan ezarritako baldintza materialak edo funtzionalak, administrazio eskudunak bost urteko behin-behineko baimena eman ahalko die; betiere, ikuskaritzako txostenean ikusten bada akatsok ez diotela eragiten osasun edo segurtasunaren alorrari, eta ondorioz, erabiltzaileen bizi-kalitateari ondorio txarrik ekartzen ez badiote.

2.– Si por razones técnicas de construcción o de otra índole dichos centros de día para personas mayores dependientes no cumplieran algunos de los requisitos materiales o funcionales establecidos en el presente Decreto, y siempre que el informe de la inspección especifique que no afectan a aspectos sanitarios o de seguridad que redunden gravemente en la calidad de vida de las personas usuarias, la Administración competente podrá concederles una autorización provisional por un plazo máximo de cinco años.

Bost urteko epea pasatuta, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroen titularrek dekretu honen I. eranskinean ezarritako baldintza materialak eta funtzionalak ez badituzte bete, edota beteta ere, nahitaezko funtzionamendu-baimena eskatu ez badute, administrazio eskudunak eguneko zerbitzuak ematen dituen zentroa itxi egingo du, martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuak 16.1 artikuluan esaten duenarekin bat, eta emandako behin-behineko baimena ezeztatzeko prozedura instruitu ondoren, dekretu horren 15. artikuluan agindutako moduan (Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen du dekretu horrek).

Si transcurrido este plazo de cinco años las entidades titulares de los centros de día para personas mayores dependientes no hubieran cumplido los requisitos materiales o funcionales establecidos en el Anexo I del presente Decreto o, habiéndolos cumplido, no hubieran solicitado la preceptiva autorización definitiva de funcionamiento, la Administración competente procederá al cierre del centro donde se estuvieran prestando estos servicios de atención diurna, de conformidad con lo previsto en el artículo 16.1 del Decreto 40/1998, de 10 de marzo, por el que se regula la autorización, registro, homologación e inspección de los servicios sociales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, y previa instrucción del oportuno procedimiento de revocación de la autorización provisional concedida tal como dispone el artículo 15 del citado Decreto.

Bigarrena.– Homologazioa.

Segunda.– Homologación.

1.– Dekretu hau indarrean sartzen denean edozein euskal administrazio publikorekin itunduta dauden edota haiengandik diru-laguntzak jasotzen dituzten eguneko zentroen titularrek nahitaezko homologazioa eskatu beharko die administrazio eskudunari —dekretu honen lehenengo xedapen iragankorreko 1. paragrafoan aipatzen dira zentro horiek—. Homologazioa eskatzeko urtebeteko epea izango dute, egun horretatik aurrera zenbatuta, betiere dekretu honen II. eranskinean ezartzen diren irizpideak beteta dituztela.

1.– Las entidades titulares de los centros de día para personas mayores dependientes a las que se refiere el párrafo 1 de la Disposición Transitoria Primera de este Decreto que, a la fecha de su entrada en vigor, estuvieren concertadas y/o subvencionadas por cualquier Administración Pública Vasca, deberán solicitar de la Administración competente, en el plazo de un año a partir de la citada fecha, la preceptiva homologación, previo el cumplimiento de los criterios que se establecen en el Anexo II del presente Decreto.

Ordura arte, eskabidea ebazten den artean, daukaten itun edo diru-laguntzen araubideaz jarraituko dute.

Hasta entonces, y mientras se resuelve su solicitud, continuarán con el régimen de concertación y/o subvención que tuvieren.

Urtebete igarota, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroen titularrek homologatzeko eskatzen diren baldintzak bete gabe badituzte, edo beteta ere, homologazioa eskatu gabe badute, administrazio eskudunak deuseztatu egingo du zentroak duen itun edo diru-laguntzen araubidea, martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Si transcurrido dicho plazo de un año las entidades titulares de los centros de día para personas mayores dependientes no hubieran cumplido los criterios para su homologación, o habiéndolos cumplidos no la hubieren solicitado, la Administración competente rescindirá el régimen de concertación y/o subvención existente, conforme a lo establecido en el artículo 37 del Decreto 40/1998, de 10 de marzo.

2.– Laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroen titularrek, baldin eta dekretu honen lehenengo xedapen iragankorraren 2. paragrafoaren arabera behin-behineko baimena baldin badute, gehienez ere hiru hilabete izango dituzte II. eranskinean ezarritako homologazio-irizpideetara egokitzeko. Epe horretan behin-behingoz homologatu ahalko ditu administrazioak.

2.– Las entidades titulares de centros de día para personas mayores dependientes que, de conformidad con lo previsto en el párrafo 2 de la Disposición Transitoria Primera de este Decreto, hubieran obtenido una autorización provisional, dispondrán de un plazo máximo de tres años para su adecuación a los criterios de homologación previstos en el Anexo II, plazo durante el cual podrán ser homologadas provisionalmente por la Administración competente.

Hiru urte horiek igaro ostean behin betiko homologaziorako jarritako irizpideak bete gabe badituzte, edo beteta ere, homologazioa eskatzen ez badute, administrazio eskudunak deuseztatu egingo du behin-behineko homologazioa, martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Si transcurrido dicho plazo de tres años dichas entidades no hubieran cumplido los criterios para su homologación definitiva o, habiéndolos cumplido, no la hubieren solicitado, la Administración competente rescindirá el régimen de homologación provisional existente, conforme a lo establecido en el artículo 37 del Decreto 40/1998, de 10 de marzo.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Arauzko garapena.

Primera.– Desarrollo reglamentario.

Ahalmena ematen zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren beste xedapen emateko.

Se faculta al Consejero de Justicia, Trabajo y Seguridad Social para dictar cuantas disposiciones sean necesarias para el desarrollo y aplicación del presente Decreto.

Bigarrena.– Indarrean sartzea.

Segunda.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko urriaren 17an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 17 de octubre de 2000.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

El Consejero de Justicia, Trabajo y Seguridad Social,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

I. ERANSKINA
LAGUNTZA BEHAR DUTEN ADINEKOENTZAKO EGUNEKO ZENTROEN KALITATEZKO BALDINTZA MATERIALAK ETA FUNTZIONALAK.
ANEXO I
CONDICIONES DE CALIDAD MATERIALES Y FUNCIONALES DE LOS CENTROS DE DÍA PARA PERSONAS MAYORES DEPENDIENTES.

Oro har, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentro guztiek, titularitate publikoa nahiz pribatua izan, baldintza material eta funtzional hauek bete beharko dituzte:

Con carácter general, todos los centros de día para personas mayores dependientes, tanto los de titularidad pública como privada, deberán cumplir los requisitos materiales y funcionales siguientes:

1.– Kokapena:

1.– Ubicación:

Eguneko zentroa horretarako soilik jarritako etxe batean koka daiteke, edo bestela, gizarte-zerbitzuen beste baliabide baten menpean; bertan, ekintza jakin batzuk burutzen ditu erabiltzaileek.

El centro de día podrá ubicarse de forma independiente o como centro dependiente de otro recurso social donde la persona usuaria realiza determinadas actividades.

Edonola ere, lekua ez da bakartua izango, osasungarria izango da, ez da zaratatsua izango, ez eta arriskutsua ere erabiltzaileen osasunerako; eta inguruak ondo argiztatuak izan beharko ditu. Lorategiak edo kanpoko gune zabalak izan beharko ditu, paseatzeko modukoak, edo plaza nahiz lorategi publikoetara erraz iristeko modukoak, behintzat.

En todo caso, se emplazará en zona no aislada, salubre, no especialmente ruidosa ni peligrosa para la integridad física de las personas usuarias y con alrededores bien iluminados. Además, contará con jardines o espacios exteriores amplios para el paseo o, en su defecto, fácil accesibilidad a plazas o jardines públicos.

Zentroa beste baliabide baten barruan badago (zaharren egoitza edo etxe batean, ea.), zentroak espazio leku zehatz eta jakin bat hartuko du, dekretu honetan agintzen denaren arabera. Izan ere, erabiltzailea leku zehatz horrekin identifikatuko da, eta une oro, erlazio jakin bat egongo da azalera, jarduera eta erabiltzaile kopuruaren artean.

Cuando el centro de día esté ubicado en dependencias de otro recurso social, (residencia, hogar, etc.), el mismo ocupará un espacio físico concreto y determinado, de conformidad con lo dispuesto en el presente Decreto, con el que se identifique la persona usuaria, existiendo en todo momento una relación entre la superficie, la actividad y el número de usuarios.

2.– Banaketa espaziala:

2.– Distribución espacial:

2.1.– Alderdi orokorrak:

2.1.– Aspectos generales:

a) Kanpotik eguneko zentrora iristeko alderdiak garraio egokituaren araberakoak eta gurpil-aulkian dauden erabiltzaileen araberakoak izango dira, hau da, arrapalak jarriko dira, laguntza teknikoak, sartzeko malguki bat markesina bat duela, ...ea.

a) Las zonas de acceso al centro de día desde el exterior se adecuarán tanto al transporte adaptado como a las personas usuarias en silla de ruedas, p. ej: desniveles con rampas, ayudas técnicas, muelle de acceso con marquesina, etc.

b) Zentroko leku guztiak erabiltzaileen egoerara eta egin behar dituzten programetara egokituko dira. Zentroa moduluka banatuko da, erabiltzaileen kopuru eta profilaren arabera.

b) Todos los espacios físicos del centro de día se adaptarán a las condiciones de las personas usuarias y a los programas que en los mismos se vayan a desarrollar, contemplándose una distribución modular en función del número y perfil de usuarios.

c) Laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroek irisgarritasunari buruz Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean den araudian ezarritakoa bete beharko dute.

c) Los centros de día para personas mayores dependientes deberán estar a lo establecido en la normativa vigente en la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de accesibilidad.

2.2.– Oinarrizko guneen garapen teknikoa.

2.2.– Desarrollo técnico de las dependencias básicas:

2.2.1.– Harrera gunea eta jantzitegia:

2.2.1.– Zona de recepción y guardarropía:

Jantziak gordetzeko leku bat egongo da; bertan armairuak jarriko dira, apalak eta pertxetarako barrak dituztela.

Existirá un espacio destinado a guardarropía dotado de armarios con balda y barra para perchas.

2.2.2.– Gune nagusia:

2.2.2.– Espacio principal:

Zentroaren gune nagusia gutxienez bi zati bereizitan banatuko da: bata ekintzetarako eta bestea atsedenerako.

El espacio principal del centro dispondrá de una configuración espacial estructurada, como mínimo, en dos zonas diferenciadas, que corresponderán, respectivamente, a actividades y a reposo.

Bi alderdi horiek zuzenean komunikatuta egon beharko dute, hau da, ez da ezelako arkitektura-oztoporik egongo bien artean ez eta kanpora joateko ere, eta gutxienez 4,5 metro karratuko gutxieneko azalera erabilgarria eduki beharko dute plaza bakoitzeko.

Estos dos ambientes identificados deberán estar directamente comunicados entre sí, sin ningún tipo de barreras arquitectónicas entre ellos ni con el exterior, y con una superficie útil mínima de 4,5 metros cuadrados por plaza.

Gainera, azaldutako alderdi biek ezaugarri hauxe izango dute: funtzio anitzekoak izango dira.

Además, las dos zonas descritas se caracterizarán por su multifuncionalidad.

2.2.3.– Erabiltzaileentzako bainuak eta komunak.

2.2.3.– Baños y aseos para personas usuarias:

a) Bainu geriatrikoa:

a) Baño geriátrico:

– Gutxieneko ratioa: bainu geriatriko bat 20 erabiltzaileko edo frakzioko.

– Ratio mínimo: 1 baño geriátrico por cada 20 personas usuarias o fracción.

– Gutxieneko azalera erabilgarria, banakakoa: 8 metro karratu.

– Superficie útil individual mínima: 8 metros cuadrados.

– Gurpil-aulkiak eta garabi geriatrikoak sartzeko modukoa.

– Será accesible para sillas de ruedas y grúas geriátricas.

– Gutxienez, hauek eduki beharko ditu: dutxa edo bainu geriatrikoa, komuna eta konketa, hankarik gabekoak, aginte bakarreko kanilak dituztela.

– Dotado, como mínimo, de ducha o bañera geriátrica, inodoro y lavabo sin pedestal con grifería monomando.

Bainu-ontzia jartzen bada, gutxieneko azalera erabilgarria 15 metro karratukoa izango da.

En el supuesto de que se opte por la solución de bañera, la superficie útil mínima será de 15 metros cuadrados.

Dutxa jartzen bada, ez du ezelako arkitektura-oztoporik eduki beharko, telefono erako kanilak izango ditu eta hustubide sifonikoa, xurgapen handikoa. Azken baten, "ad hoc" aulkien bidez, gurpil-aulkiaren beharra duten erabiltzaileen higienea egiteko modukoa izan beharko da.

En el caso de optar por la ducha, ésta no deberá presentar ninguna barrera arquitectónica en el suelo, dispondrá de grifería tipo teléfono y de un sumidero sifónico de gran absorción en el suelo de tal forma que, mediante el uso de sillas "ad hoc", se facilite la higiene de las personas usuarias que se vean obligadas a utilizar silla de ruedas.

Elementu guztiak gurpil-aulki baten daudenek erabiltzeko modukoak izango dira, arkitektura-oztoporik gabekoak. Laguntza teknikoak jarriko dira hori lortzeko.

Cualquier elemento podrá ser utilizado por personas en sillas de ruedas, sin barreras arquitectónicas, disponiendo de ayudas técnicas al efecto.

– Zoru ez irristakorra.

– Pavimento no deslizante.

– Erraz garbitzeko moduko zoru eta parametro bertikalak.

– Pavimento y paramentos verticales fácilmente lavables.

– Deiak egiteko txirrinak.

– Punto de llamada.

– Konketaren gainean ispilu bat, parametro bertikalarekiko inklinazio erregulagarria duena.

– Espejo sobre el lavabo, con inclinación regulable sobre el paramento vertical.

– Atea kanpotik desblokeatzeko sarraila bat izan beharko dute.

– La puerta de acceso dispondrá de condena con botón de desbloqueo exterior.

b) Garbigela:

b) Aseo:

– Bainu-gela geriatrikoez gain, hamabost erabiltzaileko edo frakzioko garbigela bat egongo da, komun eta konketa bat dituela.

– Además de los baños geriátricos se dispondrá de un aseo, con inodoro y lavabo, por cada 15 personas usuarias o fracción.

– Gutxieneko azalera erabilgarria, banakakoa: 3,5 metro karratu.

– Superficie útil individual mínima: 3,5 metros cuadrados.

– Hankarik gabeko komun eta konketak, aginte bakarreko kanilak dituztela.

– Inodoro y lavabo sin pedestal con grifería monomando.

– Elementu guztiak gurpil-aulki baten daudenek erabiltzeko modukoak izango dira, arkitektura-oztoporik gabekoak. Laguntza teknikoak jarriko dira horretarako.

– Cualquier elemento podrá ser utilizado por personas en sillas de ruedas, sin barreras arquitectónicas disponiendo de ayudas técnicas al efecto.

– Zoru ez irristakorra.

– Pavimento no deslizante.

– Erraz garbitzeko moduko zoru eta parametro bertikalak.

– Pavimento y paramentos verticales fácilmente lavables.

– Deiak egiteko txirrinak.

– Punto de llamada.

– Atea kanpotik desblokeatzeko sarraila bat izan beharko dute.

– La puerta de acceso dispondrá de condena con botón de desbloqueo exterior.

2.2.4.– Jarduera profesionaletarako alderdia.

2.2.4.– Zona de actividades profesionales:

Erabilera askotarako bulego bat egongo da (erabiltzaileak eta senitartekoak hartzeko, sendaketetarako, kontsulta medikoetarako, botikinerako, e.a.), eta konketa bat eta erabiltzaileak aztertzeko ohatila bat izango ditu.

Contará con un despacho de usos múltiples, (atención a familiares y personas usuarias, curas, consulta médica, botiquín, etc.), dotado de lavabo y camilla de exploración.

2.2.5.– Jantokia:

2.2.5.– Zona de comedor:

Gutxieneko azalera: 2 metro karratu erabiltzaileko, jantokia denok batera erabiltzen denean neurtuta. Gehienez bi txanda jarriko dira.

Superficie mínima: 2 metros cuadrados por persona usuaria, en utilización simultánea del comedor. Se establece en dos el número máximo de turnos.

Sukalde-zerbitzua bertakoa edo kontratatutakoa izan daiteke.

El servicio de cocina podrá ser propio o contratado.

Sukalde-instalaziorik ez badago, leku bat office-rako utziko da: gutxieneko azalera bat izango du, elikagaiak behar bezala manipulatzen uzten duena, bai eta prestazio eta zerbitzu osagarriak ere.

En el caso de que no exista instalación de cocina se destinará un espacio físico para el office que garantice, con unas instalaciones mínimas, la adecuada manipulación de los alimentos, así como las prestaciones y servicios complementarios.

2.2.6.– Orohar, kontuan hartzekoa izango da gizarte-zerbitzuen beste baliabide batzuei (zaharren egoitza, etxe, ea.) loturik dauden eguneko zentroek harekin batera erabili ahalko dituztela leku hauek guztiak edo batzuk: jantokia, bulegoa eta harrera, betiere beste gizarte-zerbitzuak baldin baditu.

2.2.6.– Con carácter general, se deberá tener en cuenta que los centros de día anexos a otro recurso social, (residencia, hogar, etc.), podrán compartir con éste todos o alguno de los siguientes espacios: comedor, despacho profesional y recepción, todo ello en el supuesto de que el otro recurso social cuente con los mismos.

3.– Instalazioak:

3.– Instalaciones:

3.1.– Suaren aurkako instalazioa:

3.1.– Instalación contra incendios:

Laguntza behar duten adinduentzako eguneko zentro guztiek gutxieneko instalazio hauek eduki beharko dituzte:

Todos los centros de día para personas mayores dependientes contarán con las siguientes instalaciones mínimas:

– Seinaleztapena.

– Señalización.

– Larrialdietarako argiak.

– Iluminación de emergencia.

– Su-itzalgailu mugikorren dotazioa.

– Dotación de extintores portátiles.

– Detektatzeko eta alarmarako instalazioa.

– Instalación de detección y alarma.

Hori guztiori NBE-CPI.96 Arauko estandarren arabera; arau hori osorik aplikatu beharko da beharrezkoa denean.

Todo ello según los estándares de la Norma NBE-CPI.96, sin perjuicio de la aplicación integra de dicha norma cuando proceda.

Establezimenduko zuzendaritzak antolatuko eta bere gain hartuko ditu suaren aurkako segurtasun-sistemen mantenimendua, bai aurrea hartzeari dagokionez, bai detektatu, itzali eta zentroa husteari dagokionez. Horrez gain, egindako ikuskaketen erregistroaren ardura izango du.

La dirección del establecimiento organizará y se responsabilizará del mantenimiento de los sistemas de seguridad contra incendios, tanto en sus aspectos de prevención, como de detección, extinción y evacuación, llevando un registro de las revisiones realizadas.

Gainera, edozein larrialditarako arauak egongo dira, argi eta garbi azalduta, zentroko langile guztiek jakin beharrekoak, bai suari aurrea hartzeari dagokionez, bai detektatzeri, suaren aurrean izan beharreko jokaerari eta lokala husteari dagokienez.

Además, existirán normas claras para cualquier tipo de emergencia, que todo el personal del centro de día deberá conocer, en aspectos tanto de prevención como de detección, normas de actuación ante el fuego y en la evacuación del local.

3.2.– Instalazio elektrikoa.

3.2.– Instalación eléctrica:

Instalazio elektriko egokia eduki beharko du, erabiltzaileentzako babes bereziak dituela. Entxufe guztiek estalkia eduki beharko dute.

Se contará con una adecuada instalación eléctrica, con protecciones específicas para las personas usuarias. Todos los enchufes estarán dotados de tapa protectora.

Bereziki, garbiketa-gelek hau eduki beharko dute:

De modo específico, los aseos dispondrán de:

– Txirrina, kontrol-postu bati lotuta, deia nondik datorren jakiteko prestatuta.

– Timbre de llamada, con aviso en un puesto de control, que permita identificar su procedencia.

3.3.– Berokuntza.

3.3.– Calefacción:

Berokuntza-instalazioa egongo da, segurtasun-neurri egokiak dituela. Giroko tenperaturaren arabera beharrezkoa denean jarriko da, erabiltzaileei eta langileei erosotasuna emateko.

Existirá instalación de calefacción, con medidas de seguridad adecuadas. Cuando su empleo sea necesario en función de la temperatura ambiente, aportará confort a las personas usuarias y al personal.

3.4.– Argiztapena eta aireztapena.

3.4.– Iluminación y Ventilación:

Eguneko zentro guztiek argiztapen eta aireztapen naturala eduki beharko dute gune nagusian eta jantokian; gainerako lekuetan artifiziala izan daiteke.

Todo centro de día dispondrá del nivel adecuado de iluminación y ventilación natural en el espacio principal y comedor, pudiendo ser artificial en el resto de dependencias.

3.5.– Altzariak:

3.5.– Mobiliario:

Seguruak eta erosoak izango dira. Mahaiak gurpil-aulkian egoteko modukoak izango dira. Aulkiak sendoak izango dira, oinarri onekoak eta garbitzeko modukoak.

Reunirá características de seguridad y comodidad. Las mesas permitirán el acceso con silla de ruedas. Las sillas serán sólidas, con buena base y de material lavable.

Material osagarria sendoa izango da, egitura arriskutsurik gabekoa, ertzak biribilduta egongo dira edo, bestela, babesgailua jarriko zaie.

El material complementario será sólido, evitando estructuras peligrosas, y tendrá esquinas redondeadas o guardavivos protectores.

3.6.– Dekorazioa:

3.6.– Decoración:

Narriadura kognitibo larria duten adinekoentzako eguneko zentro bereziek erabiltzaileen denbora-espazioko orientazioa eta memoria indartuko dute, eta horretarako dekorazio egokia izango dute (hau da, ordulariak, egutegiak, errotuluak ea.). Gainera, kolore leunak jarriko dira zoru eta hormetan, eta atentzio-guneak (mahaiak, iragarkien-taulak, ea.), behar den kontrastea egiteko koloreaz. Pertsona horientzako arriskutsuak izan daitezkeen objektu dekoratzaile txikiak saihetsi egingo dira, eta oro har, instalazioen segurtasun pasiboa landuko da bereziki.

En los centros de día específicos para personas mayores con deterioro cognitivo avanzado, se reforzará su orientación témporo-espacial y su memoria mediante la decoración adecuada, (relojes, calendarios, letreros, etc.). Además se emplearán colores suaves en paredes y suelos, así como focos de atención, (mesas, tablones de anuncios, etc.), con colores que proporcionen el adecuado contraste. Se evitarán pequeños objetos decorativos accesibles y peligrosos para estas personas y, en general, se hará hincapié en la seguridad pasiva de las instalaciones.

3.7.– Igogailuak:

3.7.– Ascensores:

Eguneko zentroan, guztia edo zatiren bat, beheko solairutik gora badago, igogailua eduki beharko du, gurpil-aulkientzat egokia.

En el supuesto de que el centro de día esté parcial o totalmente ubicado en planta diferente a la baja, dispondrá de ascensor, adecuado al uso de sillas de ruedas.

3.8.– Telefonoa:

3.8.– Teléfono:

Solairu bakoitzean telefono publiko bat jarri beharko da gutxienez, kanpora deitzeko konektatuta.

Se deberá contar, como mínimo, con un teléfono público por planta, conectado con el exterior.

4.– Erregelamendua, administrazioa eta ekonomia:

4.– Aspectos reglamentarios, administrativos y económicos:

4.1.– Barne-araubideko erregelamendua.

4.1.– Reglamento de régimen interior:

Erregelamendu bat eduki beharko dute, eta behar den moduan jakinarazi eta zabaldu beharko da. Honako hauek adieraziko ditu:

Contarán con un reglamento, con la debida publicidad y difusión, incluyendo:

– Eguneko zentroak dituen helburuak.

– Objetivos del centro de día.

– Edukiera (plaza kopurua).

– Capacidad (número de plazas).

– Erabiltzaileen eta langileen eskubideak eta betebeharrak.

– Derechos y deberes de las personas usuarias y del personal.

– Barne-funtzionamendurako arauak.

– Normas de funcionamiento interno.

– Erabiltzaileek edo horien legezko ordezkariek era demokratikoan parte hartzeko bideak.

– Cauces de participación democrática de las personas usuarias o de sus representantes legales.

– Erreklamazioak eta kexak egiteko prozedura.

– Procedimiento de reclamaciones y quejas.

– Zentroak ematen dituen zerbitzuen ezaugarriak.

– Características de los servicios que presta el centro.

Erregelamenduaren kopia bat eman beharko zaie erabiltzaileei edo horien legezko ordezkariei, eguneko zentrora sartu aurretik egiten den bisitan.

Se deberá proporcionar una copia del reglamento a las personas interesadas o a su representante legal en la visita previa al acceso al centro de día.

4.2.– Administrazio-araubidea.

4.2.– Régimen administrativo.

a) Kontratuan, egonaldiaren oinarrizko baldintzak eta bereziak jaso beharko dira, idatziz; besteak beste, puntu hauek jasoko dira:

a) Se dejará constancia por escrito, en un documento contractual, de las condiciones básicas y específicas de la estancia, incluyendo, entre otros, los siguientes puntos:

– Onarpen, baja eta ausentzietako sistema.

– Sistema de admisiones, bajas y ausencias.

– Prezioak: egonaldiaren eta eskaintzen diren zerbitzuen kostua.

– Precios: costo de la estancia y de los servicios que se oferten.

– Eskaintzen diren zerbitzuen prezioak kobratzeko sistema.

– Sistema de cobro del precio de los servicios que se oferten.

Erabiltzaileek edo ordezkariek adostasuna eman beharko diote agiri horri.

Las personas usuarias o sus representantes deberán dar su conformidad a dicho documento.

b) Sarrera-espedienteaz gain, pertsona bakoitzaren fitxategi bat egongo da, eta hor, etenik gabe, erabiltzailean datuak jasoko dira, hain zuzen ere, administrazio, gizarte eta osasunaren arlokoak. Aurreko puntuan adierazitako agiriaren kopia sartuko da hor.

b) Con independencia del expediente de ingreso, existirá un fichero individualizado de cada persona usuaria en el que se recojan, de forma continuada, sus principales datos administrativos, sociales y sanitarios, con inclusión de una copia del documento referido en el punto anterior.

c) Nahitaez, iradokizunen ontzi bat eta erreklamazioen liburu bat egongo dira, eta kexen eta hartutako neurrien erregistroa behar bezala egitea bermatuko da.

c) Obligatoriamente se contará con un buzón de sugerencias y con un libro de reclamaciones, garantizándose el adecuado registro de las quejas y de las medidas adoptadas.

d) Administrazio eskudunari ondoko gaien berri emateko obligazioa izango du zentroak, administrazioak erabaki dezan aldizkatasunaz:

d) Existirá obligación de informar a la Administración competente, con la periodicidad que ésta pudiera acordar, sobre los aspectos siguientes:

– Erabiltzaileen zerrenda eguneratua.

– Listado actualizado de personas usuarias.

– Hala eskatuz gero, estatistika-datuak, gizarte zerbitzuak hobeto planifikatu eta programatzeko.

– Datos estadísticos que puedan ser requeridos en orden a una mejor planificación y programación de los servicios sociales.

4.3.– Ekonomia:

4.3.– Económicos:

a) Kontabilitate-araubidea: eguneko zentroko administrazioa legez dagokion kontabilitate-araubidera egokituko da.

a) Régimen contable: en la administración del centro de día se ajustarán al régimen contable que legalmente les corresponda.

b) Prezioen araubidea: prezioen tarifak ezarriko dira, zehaztuz zein indarraldi izango duten nahiz tarifa horietan zein zerbitzu edo zerbitzu-multzo sartzen diren. Laguntza behar duten adinekoen eguneko zentroak, titularitate pribatupekoak badira, funtzionamendu-baimena bermatzen duen agiria agerian jarri beharko dute, ondo ikusteko moduan, eta, horretaz gain, administrazio eskudunari jakinarazitako prezioen tarifak.

b) Régimen de precios: Se establecerán tarifas de precios, especificando tanto su vigencia temporal como el servicio o conjunto de servicios agrupados a los que afecten. Con carácter específico, los centros de día para personas mayores dependientes que sean de titularidad privada deberán exponer en lugar bien visible el documento que garantice la autorización de funcionamiento, así como las tarifas de precios comunicadas a la Administración competente.

5.– Prestazioak:

5.– Prestaciones:

Adierazten den izaeraz, prestazio hauek ezartzen dira:

Con el carácter que se señala, se establecen las siguientes prestaciones:

5.1.– Nahitaezkoak:

5.1.– Obligatorias:

a) Banan banako oinarrizko atentzioa.

a) Atención personal básica:

Adinekoak, autonomiarik ez duelako, bete ezin dituen beharrei erantzuteko laguntza emango da.

Se orientará a la prestación de ayuda para cubrir las necesidades que la persona mayor no pueda satisfacer por falta de autonomía.

Laguntza horretan sartuko da jardueren eguneroko plangintza, gaitasun pertsonalak garatzera bideratutakoa. Halaber, erabiltzaileengan antzematen diren aldaketak ikusi eta horien berri jasoko da, eta erabiltzaileak gainbegiratu eta zaindu egingo dira, asaldu mentalak edo kognitiboak dituztenak bereziki. Horretarako, intzidentzien liburu bat prestatuko da, zenbakituta eta eguna eta zigilua jarrita.

Incluirá planificación diaria de actividades orientada al desarrollo de las capacidades personales. Asimismo, incluirá funciones de observación e información de los cambios que puedan detectarse en las personas usuarias, así como la supervisión y vigilancia de éstas, sobre todo de las que presenten trastornos mentales y/o cognitivos, contando al efecto con un libro de incidencias numerado, fechado y sellado.

b) Eguneroko jardueretarako berregokitzea.

b) Readaptación para las actividades de la vida diaria.

c) Gizarte eta kultura dinamizazioa:

c) Dinamización socio-cultural:

Programa soziokultural bat prestatuko da, jendearen partaidetza garatzeko ekintzez osatua. Aisia aktiboa eta parte hartzeko metodologia bat bultzatuko dira, ezinbestekoak dira-eta adinekoak komunitatean integratzeko eta mantentzeko.

Se contará con un programa sociocultural integrado por actividades destinadas a desarrollar la participación social. Aportará unos contenidos de ocio activo y una metodología de la participación, imprescindibles para avanzar en el proceso de integración y mantenimiento activo de las personas mayores en la comunidad.

d) Sukalde-zerbitzua:

d) Restauración:

Erabiltzaileei nutrizio egokia eman beharko zaie, eta behar diren jarraibide dietetikoak jarri beharko dira.

Se deberá observar el cumplimiento de una correcta nutrición de las personas usuarias, aportando las precisas pautas alimentarias.

Eguneko zentroaren funtzionamendu-ordutegian egiten diren otorduak erabiltzaileek dituzten behar berezietara egokitu beharko dira kantitate, kalitate eta barietateari dagokienez. Dena den, gutxienez bi menu aukeratu ahalko dituzte erabiltzaileek.

Las comidas a realizar durante el horario de funcionamiento del centro de día deberán adaptarse, en cantidad, calidad y variedad, a las necesidades específicas que presenten las personas usuarias. En todo caso, las mismas podrán elegir entre un mínimo de dos menús.

Zerbitzu hauek eskainiko ditu:

Ofrecerá los siguientes servicios:

– Gosaria, bazkaria eta askaria, erabiltzaile bakoitzak zentroa zein ordutan erabiltzen duen kontuan hartuta.

– Desayuno, comida y merienda, según horario de utilización individual.

– Elikagaien kontrol dietetikoa eta kalorikoa.

– Control dietético y calórico de los alimentos.

– Behar denean, dieta bereziak, patologia bakoitzerako propio egindakoak prestatu beharko dira. Espezialista baten zuzendaritza eta ikuskaritzapean egingo da hori, eta berak jarriko ditu jarraibide dietetikoak.

– En su caso, elaboración de dietas especiales, específicas para cada patología, bajo dirección y supervisión de personal especialista que establezca las pautas dietéticas oportunas.

– Elikagaien manipulazio eta higienearekin loturako alderdiak gainikustea.

– Supervisión de aspectos relacionados con la higiene y manipulación de alimentos.

e) Familia atenditzea:

e) Atención familiar:

Eguneko zentroak erabiltzailearen familia atendituko du, eta hau emango dio:

El centro de día contará con una prestación de atención a la familia de la persona usuaria, que proporcionará:

– Sartzerakoan, informazio orokorra: irekitzeko ordutegiak, funtzionamenduaren egutegia, zerbitzuen azalpen orokorra, dohainik ematen diren prestazioak, ordaindu beharrekoak, ea.

– Información general al ingreso: horarios de apertura, calendario de funcionamiento, descripción general de los servicios, prestaciones gratuitas y de pago, etc.

– Adinekoa atenditzeko banan banako plana garatzeari buruzko informazioa.

– Información sobre el desarrollo del Plan Individual de Atención a la persona mayor.

– Erabiltzailearen familiari babesa eta motibazioa ematea.

– Apoyo y motivación a la familia de la persona usuaria.

Azaldutako prestazio guztiak diziplina anitzeko ikuspegi batetik prestatuko dira, eta horrek, Atentzioko Banan-Banako Plan bat eskatuko du.

Todas las prestaciones descritas deberán adoptarse desde una perspectiva multidisciplinar, que obligará al establecimiento de un Plan Individualizado de Atención.

Plan hori adinekoa zentroan sartzerakoan egingo da, erabiltzaile bakoitzaren beharrak kontuan hartuta. Zentroko profesional guztiek hartuko dute parte, eta dagokion erregistroan jasoko da. Planak gai hauek jasoko ditu:

Dicho Plan será elaborado al ingreso, teniendo en cuenta las necesidades de cada persona usuaria, con la participación de todas las figuras profesionales del centro, reflejándolo en el registro correspondiente. El plan incluirá los siguientes aspectos:

– Adinekoaren defizit edo ezgaitasunen balorazioa.

– Valoración de los déficits o discapacidades de la persona mayor.

– Erabiltzaile bakoitzari detektatutako defizit edo ezgaitasunak gutxitzeko edo konpentsatzeko ekintzak diseinatu eta gauzatzea.

– Diseño y ejecución de las acciones necesarias para paliar o compensar los déficits o discapacidades detectadas en cada persona usuaria.

– Adinekoak asaldura fisiko edo psikikorik edukiz gero, asaldura horren garapenaren kontrola eta segimendua, bai eta asalduraren ondorioz sor daitekeen menpekotasunarena ere.

– Control y seguimiento de la evolución de las posibles alteraciones físicas y/o psíquicas, así como de las dependencias que de ellas pudieran derivarse.

– Jarritako tratamendu medikoaren segimendua, behar denean.

– Seguimiento, en su caso, del tratamiento médico prescrito.

– Erabiltzaile eta senitartekoekiko elkarrizketak, behar diren baliabideak koordinatzeko.

– Entrevistas periódicas con las personas mayores usuarias y con sus familiares, para la coordinación de los recursos necesarios.

– Ebaluazio bat egingo da, sei hilean behin gutxienez.

– Se realizará una evaluación del mismo, como mínimo, con una periodicidad semestral.

5.2.– Aukerakoak:

5.2.– Opcionales:

Aurreko puntuan aipatu diren nahitaezkoez gain, eguneko zentroaren titularrak hainbat prestazio eskaini ahalko ditu erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetzeko. Edozein kasutan ere, bai eskaintza bai eta prestazioon erabilera ere, borondatezkoak izango dira.

Además de las que con carácter obligatorio se han establecido en el punto anterior, la entidad titular del centro de día podrá ofertar otras prestaciones tendentes a mejorar la calidad de vida de las personas usuarias. En todo caso, tanto su oferta como el uso que de las mismas se pudiera realizar, se caracterizarán por tener un carácter facultativo.

Besteak beste, hauek izan daitezke:

Entre otras, podrán ser las siguientes:

a) Garraioa:

a) Transporte:

Ibilgailu egokitu bat erabiltzea zentroaren eta zentrora joateko zailtasunak dituzten erabiltzaileak dauden lekuaren artean joan-etorriak egiteko. Dena den, aldez aurretik egiaztatu egingo da familiartekoak ezin duela egin bere baliabideez edo garraio publiko egokitu baten bidez.

Utilización de un vehículo adaptado para realizar traslados bidireccionales entre el centro y el punto de encuentro de aquellas personas usuarias con dificultad de desplazamiento, previa constatación de la imposibilidad de sus familiares de hacerlo por medios propios o mediante un servicio de transporte público adaptado.

b) Erizaintza zerbitzua.

b) Servicio de enfermería.

c) Zerbitzu medikoa.

c) Servicio médico.

d) Gizarte-laguntzako zerbitzua.

d) Servicio de asistencia social.

e) Podologia.

e) Podología.

f) Ikuzketa zerbitzua.

f) Lavandería:

g) Ile-apaindegi zerbitzua.

g) Peluquería.

h) Asteburu eta jaiegunetako atentzioa.

h) Atención en fines de semana y días festivos:

Adierazitako aldian, gutxienez, oinarrizko atentzioa eta mantenua emango die familiartekoek euren etxean edo beste baliabide batzuen bidez zaindu ezin dituzten adinekoei, laguntza behar dutenei alegia.

Aportará, como mínimo, atención básica y manutención a aquellas personas mayores dependientes que no puedan ser atendidas por sus familiares, o por medios alternativos, en su domicilio habitual, durante los periodos señalados.

i) Beste prestazio batzuk: kafetegia, liburutegia, dendak, ea.

i) Otras prestaciones: cafetería, biblioteca, tiendas, etc.

6.– Atentzio araubidea.

6.– Régimen de atención:

Eguneko zentroan erabilgarri dauden baliabideak erabiltzeko beharra zenbaterainokoa den kontuan hartuta, bi araubide bereizten dira erabiltzaileak atenditzeko:

Atendiendo al grado de necesidad de uso de los recursos disponibles en el centro de día, se diferencian los siguientes regímenes de atención a las personas usuarias:

a) Osoko atentzioa: eranskin honetako 5. zehaztapen teknikoaren 1. idatz-zatian aipatutako nahitaezko zerbitzu guztiak erabili ahalko ditu erabiltzaileak, eta nahi duen denbora guztian egon daiteke bertan zentroa zabalik den artean.

a) Atención global: la persona usuaria podrá utilizar la totalidad de los servicios obligatorios señalados en el apartado 1º de la especificación técnica número 5 del presente Anexo, teniendo la posibilidad de permanecer en el centro de día todo el tiempo que esté abierto.

b) Atentzio partziala: nahitaezko zerbitzuak emateko ezarritako ordutegiaren arabera, eta kontuan hartuta erabiltzailea eguneko zein zatitan (goizean edo arratsaldean) joaten den, erabiltzaileak zerbitzu horien zati bat erabili ahalko du.

b) Atención parcial: en función del horario establecido para la prestación de los diferentes servicios obligatorios y teniendo en cuenta la fracción diaria en que la persona usuaria acude al centro de día, (mañana o tarde), ésta podrá hacer uso de una parte de dichos servicios.

Kasu bietan, zentroak eskaintzen dituen aukerako prestazio edo zerbitzuak erabili ahalko ditu.

En ambos casos, la persona mayor podrá utilizar las prestaciones o servicios opcionales que oferte el centro de día.

7.– Jendea hartzeko ordutegia.

7.– Horario de atención:

Oro har, astegunetan, goizeko zortzietatik iluntzeko zortzietara izango da, egunean sei orduz gutxienez.

Con carácter general, se establecerá, los días laborables, entre las ocho y las veinte horas, con una duración mínima de seis horas diarias.

Halaber, eguneko zentroaren sarrera eta irteera ordutegiak zehazteko, kontuan hartuko dira garraio-bidea, bidea egiteko behar den denbora (aldakorra —hirian edo landa-ingurunean egiten den—, atenditutako jendeak behar duen laguntzaren gradua, ea.), eta egin beharreko bidaia kopurua (erabiltzaileen kopuruaren arabera, garraio-mota, ea.).

Asimismo, los horarios de entrada y de salida del centro de día se determinarán teniendo en cuenta la fórmula de transporte, el tiempo a emplear en realizar las rutas de transporte, (variable, según se trate de medio urbano o rural, grado de dependencia de la población atendida, etc.), y el número de viajes a efectuar (en función del número de personas usuarias, tipología del transporte, etc.).

Eguneko zentroa erabiltzeko aukerak ahalik eta malguenak izateko eta zentroak duen ekintzarako ahalmena handitzeko, ordutegi osoz egunero ematen den atentzioaz gain, beste aukera hauek egongo dira erabiltzaileen beharretara egokituta:

Con objeto de flexibilizar al máximo las posibilidades de utilización del centro de día y lograr una mayor capacidad operativa del mismo, adaptándolo a las necesidades de las personas usuarias, además de la atención diaria en horario completo, podrán existir otras opciones de uso:

– Ez egunerokoa: astean egun batzuetan soilik.

– No diario: limitado a algunos días a la semana.

– Orduka: eguneko ordu batzuetan joaten da —ez ordutegi osoaz— ekintza edo programa bat edo batzuk burutzeko. Gainera, zentrora orduka joateko aukeraz gain, egunero edo beste aldizkatasun batez egin daiteke.

– Por horas: se acude durante algunas horas al día, no en horario completo, para realizar una o varias actividades y/o programas. Además, esta fórmula de asistencia por horas podrá ser diaria o con otra periodicidad.

8.– Langileak:

8.– Personal:

a) Eguneko zentroak, eskaintzen dituen zerbitzuak emateko —nahitaezkoak zein aukerakoak— langile egokiak eduki beharko ditu, bai kopuruari bai kualifikazio profesionalari dagokionez. Profesionalizazio printzipioarekin bat, langile guztiek titulazio akademiko ofiziala edukiko dute, edo bestela, titulurik behar ez den kasuetan, maila profesionala eta esperientzia egiaztatu beharko dute.

a) El centro de día deberá disponer del personal adecuado, en número y en cualificación profesional, para realizar los servicios que oferte, tanto con carácter obligatorio como opcional. Así, de acuerdo con el principio de profesionalización, la totalidad del personal contará con la debida titulación académica oficial o, en su defecto, en aquellos casos en los que la misma no sea obligatoria, deberá acreditar su nivel profesional y la experiencia necesaria.

b) Pertsona batek hainbat prestazio eman dezake; betiere behar den kualifikazioa eduki beharko du, eta prestazioak emateko ordutegia bateragarria izan beharko da.

b) Se admitirá que una misma persona pueda llevar a cabo diversas prestaciones, garantizando que posea la cualificación debida y que exista compatibilidad horaria para el desarrollo de las mismas.

c) Zuzeneko atentzioko langileen tasa edo ratioa.

c) Tasa o "ratio" de personal de atención directa:

Eguneko zentroaren erabiltzaileen behar asistentzialak betetzeko behar diren langileak kalkulatzeko, honako hauek joko dira zuzeneko atentzioko langiletzat: zaintzaileak, pertsonal sanitarioak, ekintzetako monitoreak eta gizarte-laneko langileak. Boluntarioak nahiz ikasleak ez dira inoiz ere zuzeneko atentzioko langiletzat joko ratioa kalkulatzeko.

A los efectos del cálculo del personal para cubrir las necesidades asistenciales de las personas usuarias del centro de día, se define como personal de atención directa el integrado por: personal cuidador, personal sanitario, monitores de actividades y el personal de trabajo social. En ningún caso se podrán computar como personal de atención directa, a efectos de cálculo de "ratio" asistencial, a personas voluntarias ni estudiantes.

Zuzeneko atentzioko langileen eta erabiltzaileen arteko gutxieneko tasa edo ratioa hau izango da:

La tasa o "ratio" mínimo entre el personal de atención directa y las personas usuarias del centro de día deberá ser el siguiente:

– Zuzeneko atentzioko langileen 1/6, dekretu honen 2. artikuluko a) idatz-zatian azaldutako erabiltzaileei dagokienez (zuzeneko atentzioko profesional 1, 6 erabiltzaileko).

– Ratio de 1/6 de personal de atención directa con respecto a las personas usuarias descritas en el apartado a) del artículo 2 del presente Decreto (1 profesional de atención directa por cada 6 personas usuarias).

– Zuzeneko atentzioko langileen 1/9, dekretu honen 2. artikuluko b) idatz-zatian azaldutako erabiltzaileei dagokienez (zuzeneko atentzioko profesional 1, 9 erabiltzaileko).

– Ratio de 1/9 de personal de atención directa con respecto a las personas usuarias descritas en el apartado b) del artículo 2 del presente Decreto (1 profesional de atención directa por cada 9 personas usuarias).

– Zuzeneko atentzioko langileen 1/5, dementzia diagnostikatu zaien adinduei dagokienez (zuzeneko atentzioko profesional 1, 5 erabiltzaileko).

– Ratio de 1/5 de personal de atención directa con respecto a las personas mayores diagnosticadas de demencia (1 profesional de atención directa por cada 5 personas usuarias).

Baldin eta eguneko zentro batean atentzio-ratio desberdinak dagozkien erabiltzaileak elkartzen badira, administrazio eskudunak gutxieneko langile kopurua zehaztuko du, talde bakoitzari dagokion adinduen proportzioa kontuan hartuta.

En el supuesto de que en un mismo centro de día confluyeran personas usuarias a las que correspondan diferentes ratios de atención, la Administración competente determinará el número mínimo de personal exigible, una vez considerada la proporción de personas mayores correspondientes a cada grupo.

9.– Programazioa:

9.– Programación:

Urteko programa bat ezarriko da, hainbat ekintza, desberdinak eta antolatuak, jasoko dituena. Ekintza horiek Parte Hartzeko Pan Orokorraren baitakoak izango dira. Helburuak, egutegia, gauzatzeko teknikak eta metodoak eta ebaluazio-sistemak zehaztuko dira, eranskin honetako 5. zehaztapen teknikoan deskribatutako prestazioak bermatzeko.

Se establecerá un programa anual de actividades variadas y organizadas, enmarcadas en un Plan General de Intervención, indicando objetivos, calendario, métodos y técnicas de ejecución, así como sistemas de evaluación, al objeto de garantizar las prestaciones descritas en la especificación técnica número 5 del presente Anexo.

Horretaz gain, eguneko zentroek honako hauek eduki beharko dituzte:

Además todos los centros de día deberán contar con:

– Zuzeneko eta banan banako atentzio-programa. Erabiltzaile bakoitzari erreferentziako langile bat izendatuko zaio.

– Programas de atención directa individualizada, asignando a cada persona usuaria un/una trabajador/a de referencia.

– Langilearen jarduketa-protokoloak.

– Protocolos de actuación del personal.

– Aldizkako batzarrak: hilero gutxienez.

– Reuniones periódicas: como mínimo, con periodicidad mensual.

– Zuzen jokatzeko eskuliburua, bertakoa edo kanpokoa, langileen eskuragarri.

– Manual de buena práctica, propio o asimilado, a disposición del personal.

II. ERANSKINA
HOMOLOGATZEKO IRIZPIDEAK
ANEXO II
CRITERIOS DE HOMOLOGACIÓN

Nahitaezko baimenean jasotzeko baldintza material eta funtzionalak betetzeaz gain, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroek, titularitate pribatupekoak badira eta homologazioa eskatzen badute borondatez, irizpide hauetara egokitu beharko dira kalitate, eraginkortasun eta kostu ekonomiko eta sozialari dagokienez:

Además del cumplimiento de las condiciones de calidad materiales y funcionales para la obtención de la preceptiva autorización, los centros de día para personas mayores dependientes cuya titularidad sea privada y de forma voluntaria soliciten su homologación, deberán ajustarse a los siguientes criterios de calidad, eficacia, coste económico y social:

1.– Administrazio eskudunak plangintza eta programazioaren alorrean ezartzen dituen helburu eta jarduteko ildoetara egokitu beharko dituzte helburuak, eta behar bada, parte hartzeko plan orokorra, programak eta ekintzak.

1.– Adecuación de sus objetivos y, en su caso, de su plan general de intervención, programas y actividades, a los objetivos y líneas de actuación que establezca la Administración competente en materia de planificación y programación.

2.– Administrazio eskudunak ikuskaritza egitekoen gainean proposatzen dituen iradokizunak bete beharko dituzte.

2.– Cumplimiento de las sugerencias que, en su caso, pudiera proponer la Administración competente en el ejercicio de las funciones de inspección.

3.– Administrazio eskudunari aurkeztu beharko diote ebaluatzeko plan propio bat, prestakuntzakoa, edo bestela, gehienez urtebeteko epean ezarriko duen konpromisoa. Horri egiten zaion segimenduaren berri eman beharko zaio administrazio eskudunari, urtero.

3.– Obligación de presentar, ante la Administración competente, un plan de evaluación propio, de carácter formativo o, en su defecto, compromiso de establecerlo en el plazo máximo de un año. El seguimiento del mismo deberá ser puesto en conocimiento de la Administración competente con periodicidad anual.

4.– Langileak etengabe prestatzeko programa.

4.– Programa de formación permanente para el personal.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común