Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

196. zk., 2000eko urriaren 11, asteazkena

N.º 196, miércoles 11 de octubre de 2000


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Nekazaritza eta Arrantza Saila
Agricultura y Pesca
4462
4462

<P ALIGN="JUSTIFY">198/2000 DEKRETUA, urriaren 3koa, Itsasoko Kirol-arrantzaren Arautegia onartzeko dena.

<P ALIGN="JUSTIFY">DECRETO 198/2000, de 3 de octubre, por el que se aprueba el Reglamento de Pesca Marítima Recreativa.

Azken hamarkadan, itsasoko kirol-arrantzak gorakada nabarmena egin du Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldean. Goraka joate horren kariaz, beharrezkoa da arrantza-mota hori lege-esparruan sartzea, aurrerantzean arau garbiak izan ditzan.

El ejercicio de la pesca marítima recreativa ha tenido en la última década un importante desarrollo e influencia en las zonas costeras del País Vasco. Este desarrollo ha hecho necesario dotar a esta modalidad de pesca marítima del necesario marco legal, que establezca unas normas claras para el desarrollo de la actividad.

Eusko Legebiltzarrak Itsasoko Arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1988 Legea onartu zuen. Lege horretan esparruaren zedarriak, helburuak eta gidalerroak finkatu ziren, itsasoko kirol-arrantzaren garapenak eta jarduerak kohesio materiala izan dezaten lege-sistemaren barruan.

El Parlamento Vasco aprobó la Ley 6/1988, de 13 de marzo, de pesca marítima, que configura el marco legal y fija, entre otros, los objetivos y líneas directrices para el ejercicio de la actividad recreativa, dotando a ésta de la necesaria cohesión material y del marco legal adecuado para el desarrollo y práctica de la pesca marítima recreativa.

Azaroaren 10eko 304/1998 Dekretuaren bidez Itsasoko Kirol Arrantzaren Arautegia onartu zen. Hortaz, Itsasoko Kirol Arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen printzipioak garatuz, jarduera hori erregulatzen duten arauak ezarri ziren.

Mediante el Decreto 304/1998, de 10 de noviembre, se aprobó el reglamento de pesca marítima recreativa, y se establecieron las normas por las que se regula el ejercicio de esta actividad, desarrollando los principios de la Ley 6/1998, de 13 de marzo, de pesca marítima.

Hala eta guztiz ere, Dekretua indarrean jarri zenetik hona beharrizan berriak sortuz joan dira, eta beraz, komenigarritzat jotzen da zenbait aldaketa egitea, Dekretua arrantzaren gaur egungo beharretara egokitzearren.

No obstante, la aplicación del mencionado Decreto ha originado la necesidad de adecuar el mismo a la realidad de la actividad pesquera, en atención a las nuevas coordenadas que dan forma al entorno pesquero, siendo conveniente introducir algunos cambios que se derivan de determinadas necesidades sobrevenidas con posterioridad a la entrada en vigor de la mencionada normativa.

Itsasoko kirol-arrantzari buruzko arauak egokitu behar direnez, eta herritarrek nahasmendurik izan ez dezaten, uste izan da hobe dela aurreko Dekretuaren (304/1998, azaroaren 10ekoa) indarrean jarraitzen duten artikuluak eta proposatzen diren aldaketak bategin eta honako Dekretu hau ateratzea, aplikatzerakoan askoz argiagoa izango delakoan. Hori horrela, Dekretu honen bitartez lege-xedapenak kirol-arrantzaren gaur egungo beharrizanetara egokitu eta, gainera, arrantzaren bi atalen interesak –lanbide eta kirol gisakoenak– uztartu nahi dira.

Ante la necesidad de adaptación de las normas para el ejercicio de la pesca marítima recreativa, y a efectos de no crear confusión en los administrados, se ha considerado más eficaz proceder a la refundición en la presente norma de los artículos del Decreto 304/1998, de 10 de noviembre, que permanecen vigentes así como las modificaciones que se proponen, por entender que aporta mayor claridad a la hora de su aplicación. En este sentido, mediante el presente Decreto se pretende adaptar la práctica de la actividad recreativa a las necesidades actuales de este sector y conjugar los intereses tanto del sector profesional como recreativo.

Itsasoko Kirol Arrantzaren Arautegia hiru kapitulutan banatzen da. I. kapituluan arau orokorrak jartzen dira, eta kirol-arrantza zer den zedarriztatzen da. Horren arabera, aisialdi, kirol edo zaletasun hutsagatik, irabazi-asmorik gabe, egiten den arrantza-mota da. Definizio hori legean ere jasotzen zen, eta arrantza profesionalaren kasuan bezala ingurune berean egiten da, baina azken horren helburua oso bestelakoa da: baliabideak lortu eta etekin ekonomikoa ateratzea.

El Reglamento de Pesca Marítima Recreativa se estructura en tres Capítulos. El Capítulo I establece las normas generales y define el concepto de pesca recreativa como una actividad que se realiza por entretenimiento, deporte o afición y sin ánimo de lucro. Esta definición, que ya viene recogida en la norma legal, contrasta con la actividad pesquera profesional que, pudiéndose ejercer en el mismo espacio físico, tiene por finalidad la obtención de recursos con fines económicos.

Aisialdiko jarduera hutsa denez, arrantzan egiteko modua eta baimendutako aparailuak arautu beharra sortu da, eta hala egin da II. kapituluan. Ildo horretatik, kirola egiteko berebiziko aparailuak zehaztu behar dira; izan ere, oso espezializatuak direnak baztertu beharra dago, arrantza profesionalean erabiltzen direnekiko lehian sar ez daitezen. Azken horien artean honako hauek daude: mailasareak, tretza, otarreak eta gainerako sare finkoak eta trabes sareak.

Este objetivo estrictamente recreativo ha llevado a la necesidad de regular en el Capítulo II el ejercicio de la pesca, los sistemas de artes permitidos para su práctica, y la forma de desarrollo de la actividad, considerándose que los artes permitidos deben ser el reflejo de esa finalidad recreativa o deportiva y no aquellos que por su carácter especializado pueden entrar en competencia con los que vienen siendo utilizados por el sector pesquero profesional, como son los de enmalle, palangre, nasas y demás artes fijos o de deriva.

6/1998 Legearen 55, 56-4 eta 58 artikuluetako arau-hauste eta zehapenak III. kapituluan garatzen dira, zigortzeko moduko jokabideak eta dagozkien zehapenak hobeki emateko jakitera.

En el Capítulo III se recogen las normas sobre infracciones y sanciones, que viene regulados en los artículos 55, 56.4 y 58 de la Ley 6/98, con el fin de facilitar el conocimiento detallado de las conductas infractoras y las sanciones que le son aplicables a esas conductas.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Batzorde Juridiko Aholku-emailearekin adostu eta gero, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzan onarturik, eta Jaurlaritza Kontseiluak 2000ko urriaren 3ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, de conformidad con la Comisión Jurídica Asesora del Gobierno Vasco, a propuesta del Consejero de Agricultura y Pesca, previa aprobación de la Presidencia y deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el 3 de octubre de 2000

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK
DISPONGO:
CAPÍTULO I
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Itsasoko kirol-arrantzaren arauak jartzea da dekretu honen xedea. Kirol-arrantza da aisialdi, kirol edo zaletasun hutsagatik egiten dena, inolako irabazi-asmorik gabe, eta ez da zilegi, beraz, harrapaturikoa salgai jartzea, ezta beste edonolako merkataritza-eragiketarik egitea ere.

El presente Decreto tiene por objeto establecer las normas de desarrollo que regulan la pesca marítima recreativa, entendiendo por tal la que se realiza por entretenimiento, deporte o afición, sin ánimo de lucro, no pudiendo ser objeto de venta ni transacción las capturas obtenidas.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ambito de aplicació n.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko itsas uretan egiten den kirol-arrantzari aplikatu behar zaio dekretu hau.

El presente Decreto es de aplicación a la pesca marítima recreativa que se efectúe en aguas de competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3. artikulua.– Baimenak.

Artículo 3.– Licencias.

1.– Itsasoko kirol-arrantzan aritzeko, baimen egokia eduki behar da, hau da, arrantza-motaren araberako baimena. Arrantza-arloko eskumena duen zuzendaritzak emango du baimena.

1.– Para el ejercicio de la pesca marítima recreativa será necesario estar en posesión de la correspondiente licencia, según la modalidad que se ejerza, que será expedida por la dirección competente en materia de pesca.

2.– Baimena pertsonala da, eta ezin zaio inori utzi. Bestetik, baimena baliozkoa izan dadin, Nortasun Agiri Nazionala eraman behar da, edo titularraren nortasuna frogatzen duen beste edozein agiri.

2.– La licencia tiene carácter personal e intransferible y para su validez deberá ir acompañada del Documento Nacional de Identidad o de cualquier otro documento que acredite la personalidad del poseedor.

4. artikulua.– Baimen-motak.

Artículo 4.– Clases de licencias.

1.– Baimenak bi motatakoak izan daitezke: itsasoko urazaleko kirol-arrantzako baimena eta itsasoko urpeko kirol-arrantzako baimena.

1.– Existen dos modalidades de licencia: licencia de pesca marítima recreativa de superficie y licencia de pesca marítima recreativa submarina.

a) Lehorretik edo Matrikula Erregistroko Zazpigarren Zerrendako ontzi batetik kirol-arrantzan egiteko ahalmena ematen du urazaleko baimenak. Zerrenda horretako ontzien erabilera bakarra irabazi-asmorik gabeko kirola edo arrantza ez-profesionala egitea da.

a) Licencia de pesca marítima recreativa de superficie es la que faculta a ejercer la pesca recreativa desde tierra o desde una embarcación de la Séptima Lista del registro de matrí cula cuyo uso exclusivo es la práctica del deporte sin propósito lucrativo o la pesca no profesional.

b) Igeri eginez edo urpean birika hutsekin arrantzan ibiltzeko ahalmena ematen du urpeko baimenak.

b) Licencia de pesca marítima recreativa submarina es la que autoriza a ejercer la pesca nadando o buceando a pulmón libre.

2.– 1a) idatz-zatian adierazitakoa gorabehera, Matrikula Erregistroko Seigarren Zerrendako ontzi batetik arrantzan aritzeko ahalmena emango da, baldin eta ontzia besteren batek erabiltzen badu kirol edo aisialdi moduan.

2.– No obstante lo señalado en el párrafo 1 a), se faculta el ejercicio de la pesca desde una embarcación de la Lista Sexta de registro de matrícula, cuando ésta se emplee por terceras personas en prácticas deportivas o de recreo.

5. artikulua.– Baimenen indarraldia.

Artículo 5.– Periodo de validez de las licencias.

1.– Itsasoko urazaleko kirol-arrantzako baimenen indarraldia bost urtekoa izango da, bai lehorretik, bai ontzi batetik jarduteko. Indarraldia amaitu baino lehen berritu behar dira.

1.– Las licencias de pesca marítima recreativa de superficie ejercida desde tierra o desde una embarcación tendrán un periodo de validez de cinco años, debiendo renovarse antes del término de su vigencia.

2.– Itsasoko urpeko kirol-arrantzako baimenen indarraldia urtebetekoa izango da gehienez. Aseguruaren indarraldia urtebetekoa baino laburragoa bada, baimena ere laburragoa izango da.

2.– Las licencias de pesca marítima recreativa submarina tendrán una vigencia máxima de un año o inferior a este tiempo, si el periodo de validez del seguro fuera inferior.

6. artikulua.– Beste Administrazio batzuek emandako baimenen balioa.

Artículo 6.– Validez de las licencias expedidas por otras Administraciones.

1.– Arrantza-arloko eskumena duten beste autonomia-erkidego batzuek edo Administrazio Zentralak itsasoko kirol-arrantzarako ematen dituzten baimenek ere balioa izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko uretan, itsasoko kirol-arrantzan jarduteko, baldin eta EAEko baimenek balio badute beste Administrazio horien eskumeneko uretan. Bestela izanez gero, dekretu honetan xedatutakoaren arabera emandako baimena eduki behar izango du.

1.– Las licencias de pesca marítima recreativa, expedidas por otras Comunidades Autónomas con competencia en la materia o por la Administración Central, tendrán validez para el ejercicio de la pesca marítima recreativa en aguas del País Vasco siempre que exista reciprocidad en aguas de competencia de esas Administraciones debiendo, en caso contrario, disponer de la correspondiente autorización expedida de acuerdo a lo ordenado en este Decreto.

2.– Itsasoko urpeko kirol-arrantzako baimenen kasuan, hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoan urpeko kirol-arrantzan egin ahal izateko, beharrezkoa da arrantza-arloko zuzendaritza eskudunak baimena berrestea.

2.– Las licencias de pesca marítima recreativa submarina deberán, no obstante, ser ratificadas por la dirección competente en materia de pesca para poder ejercer esa modalidad en aguas del País Vasco.

3.– Aurreko bi lerroaldeetan xedatutakoaren kaltetan jo gabe, arautegi honetan ezarritakoaren arabera jardun behar dute baimendutako pertsona guztiek.

3.– Sin perjuicio de lo dispuesto en los dos párrafos anteriores, las personas autorizadas deberán ajustar su actividad a las normas establecidas en este Reglamento.

7. artikulua.– Titularren baldintzak.

Artículo 7.– Requisitos de los titulares.

1.– Itsasoko urazaleko kirol-arrantzako baimen baten titularra izan ahal izateko, gutxienez hamasei urte eduki behar dute. Adin horretatik beherakoek arrantzan egin ahal izango dute, baldin eta baimena duen pertsona batekin badaude.

1.– Para ser titular de una licencia de pesca marí tima recreativa de superficie es necesario tener una edad mínima de dieciséis años. Los menores de esta edad podrán ejercer la misma, si están acompañados de una persona provista de la correspondiente licencia.

2.– Ontzi batetik urazaleko kirol-arrantzan egin ahal izateko, beharrezkoa da, gainera, ontzi hori Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ontzien Erregistroko Bigarren Liburuan inskribatzea. Liburu horretan ontziaren izena, matrikula eta folioa, ontziaren ezaugarriak eta ontziaren titularra jaso behar dira, I eranskinean xedatutakoaren arabera.

2.– Para poder ejercer la pesca recreativa de superficie desde embarcación es necesario, además, que ésta se inscriba en el Libro Segundo del Registro de buques del Departamento de Agricultura y Pesca donde deberá figurar el nombre, matrícula y folio de la embarcación, sus características y la titularidad de la misma, según lo dispuesto en el Anexo I.

3.– Urpeko kirol-arrantzan egin ahal izateko, beharrezkoa da 16 urte beterik edukitzea, eta kirol horretarako gaitasuna frogatzen duen kirol-ziurtagiri medikua edukitzea. Horrez gain, istripuetarako eta erantzukizun zibileko berariazko asegurua eduki behar da, titularrak baimenaren indarraldian zehar kalterik eraginez gero kalte horiek estaltzeko. Aseguruak gutxinez hogeita bost milioi pezetako estaldura izan beharko du.

3.– Para la práctica de la pesca marítima recreativa submarina se requiere haber cumplido los 16 años, disponer de un certificado médico deportivo oficial de aptitud para la prá ctica de este deporte y ser titular de un seguro de accidentes y de responsabilidad civil, específico para el ejercicio de esta actividad y con una cobertura mínima de veinticinco millones de pesetas, que cubra los daños que pudiere originar el titular de la licencia durante el periodo de validez de la misma.

II. KAPITULUA
ARRANTZAKO JARDUERA
CAPÍTULO II
DEL EJERCICIO DE LA PESCA

8. artikulua.– Itsasoko urazaleko kirol-arrantza lehorretik.

Artículo 8.– De la pesca marítima recreativa de superficie desde tierra.

1.– Itsasoko urazaleko kirol-arrantzarako, lehorretik egiten bada, amu-aparailu edo amu-lerroak erabil daitezke; aparailuoi eusteko eskua edo kainabera (jaurtikiz, kortxoz edo hondora bidaliz) erabil daiteke.

1.– El ejercicio de la pesca marítima recreativa de superficie desde tierra se podrá practicar mediante el empleo de líneas o aparejos de anzuelo sostenidos con la mano o con una caña de pesca por el sistema de lanzado, corcho ó a fondo.

2.– Gehienez ere 6 amu erabil daitezke baimen bakoitzeko.

2.– Se permite un máximo de 6 anzuelos por licencia.

9. artikulua.– Itsasoko urazaleko kirol-arrantza ontzitik.

Artículo 9.– De la pesca marí tima recreativa de superficie desde embarcación.

1.– Itsasoko urazaleko kirol-arrantzarako, ontzitik egiten bada, gehienez 6 amu erabil daitezke baimen eta aparailu bakoitzeko. Koraina edo aborina izeneko aparailua erabiltzen bada, gehienez bi lerro bota daitezke baimen bakoitzeko.

1.– La pesca marítima recreativa de superficie desde embarcación se podrá ejercer mediante el empleo de un máximo 6 anzuelos por licencia y aparejo. Si se emplea el aparejo denominado potera, se podrá utilizar un máximo de dos líneas por licencia.

Ontzi bakoitzeko arrantza-baimenen kopurua ez da inolaz ere handiagoa izango ontziaren despatxo-agirian agertzen den eskifaiaren kopurua baino.

El número de licencias por embarcación en ningún caso podrá superar el numero de tripulantes del despacho del buque.

2.– Amu-aparailu edo lerroek ontziari loturik egon behar dute; bestela, eskuaz edo kainaberaz eutsi behar zaie.

2.– Las líneas o aparejos de anzuelo deberán ir sujetos a la embarcación o sostenidos con la mano o con la ayuda de una caña de pesca.

3.– Horrez gain, ondoko modu hauetan bakarrik egin daiteke arrantzan: jaurtiketaren bidez, kortxoaz, kazan eta aingura botata edo ontzia geldi dagoela.

3.– Se autoriza la práctica de la pesca por el sistema de lanzado, corcho, a fondo y cacea al curricán y en la situación de fondeo o parada.

10. artikulua.– Itsasoko urpeko kirol-arrantza.

Artículo 10.– De la pesca marí tima recreativa submarina.

Itsaspeko kirol-arrantza igeri eginez edo birika hutsez urpean murgilduz egingo da.

La pesca recreativa submarina se realizará nadando o buceando a pulmón libre.

11. artikulua.– Balizamendua.

Artículo 11.– Balizamiento.

Itsaspeko kirol-arrantzan, urpekari guztiek beren kokalekua markatu behar dute aise ikusteko moduko buia gorri edo laranja-koloreko batez.

En la práctica de la pesca submarina, todo buceador deberá marcar su posición mediante una boya de señalización de color rojo o naranja claramente visible.

12. artikulua.– Harrapakinen gehinezko kopurua.

Artículo 12.– Tope máximo de capturas.

1.– Itsasoko urazaleko kirol-arrantzako baimen baten titularrak gehienez 5 kg harrapatu ahal izango ditu baimen eta egun bakoitzeko, edo, kopuru hori gaindituz gero, ale bat baimen eta egun bakoitzeko. Pisu horretatik gorako harrapaketa onar liteke, baldin eta azken harrapakinari egoztekoa izan baledi. Itsaspeko kirol-arrantzan, gehienez 5 kg harrapa daitezke.

1.– El titular de una licencia de pesca marítima recreativa de superficie podrá capturar un máximo de 5 kg. por licencia y día o una pieza por licencia y día si superara esta cantidad. Se admitirá un incremento de dicho peso imputable ú nicamente a la última captura. El tope máximo para la pesca recreativa submarina se establece en 5 kg.

2.– Ontzi batetik arrantzatuz gero, gehienez 5 kg harrapa daitezke baimen eta egun bakoitzeko; ontzian hiru edo gehiago badira baimen baten titularrak, gehienez 25 kg harrapa daitezke ontzi eta egun bakoitzeko.

2.– Si la pesca recreativa se realiza desde una embarcación, el máximo de capturas por licencia y día es de 5 kg. con un tope máximo de 25 kg. por embarcación y día si son cinco o más las personas embarcadas titulares de una licencia.

3.– Aurrekoa gorabehera, pelagiko handien arrantzan —tunidoak, ezpatarrainak, edo antzerako espezieak— eta legatzaren arrantzan gehienez 5 ale harrapa daitezke baimen eta egun bakoitzeko. Ontzian lau edo gehiago badira baimendunak gehienez 20 ale (atun hegaluzea, atun moja eta legatza) harrapa daitezke ontzi eta egun bakoitzeko. Gainerako espezieei dagokienez, ale bat baimen eta egun bakoitzeko, gehienez lau ale direla ontzi eta egun bakoitzeko.

3.– No obstante lo anterior, en la pesca de grandes pelágicos- túnidos y peces espada o especies afines- y en la especie merluza, el tope máximo de capturas se establece en 5 piezas por licencia y día con un tope máximo de 20 piezas por embarcación y día para el conjunto de atún blanco, patudo y merluza si son cuatro o más las personas embarcadas titulares de una licencia. Para el resto de las especies, una pieza por licencia y día, con un máximo de cuatro piezas por embarcación y día.

4.– Ontziek ezin izango dute arrantzatu, garraiatu edo deskargatu aurreko bi lerroaldeetan adierazitako gehieneko harrapaketetatik gorako kopururik, nahiz eta egun bat baino gehiago eman jarraian nabigatzen.

4.– Las embarcaciones no podrán pescar, transportar ni efectuar descargas superiores a los topes máximos de capturas señalados en los dos apartados anteriores, aunque se hayan empleado diversos días continuos en la navegación.

13. artikulua.– Gutxieneko neurriak.

Artículo 13.– Tallas mínimas.

Itsasoko kirol-arrantzan nahitaez errespetatu behar dira Bizkaiko Golkoko ipar-mendebaldeko kalarako ezarri diren gutxieneko neurriak, eta neurri horietatik beherako arrain guztiak itsasora itzuli behar dira.

En el ejercicio de la actividad de pesca marítima recreativa se deberán respetar las tallas mínimas establecidas para el caladero del Cantábrico-Noroeste, debiendo ser devueltos al mar los ejemplares que no alcancen las tallas mínimas autorizadas.

14. artikulua.– Distantziak.

Artículo 14.– Distancias.

1.– Urazaleko kirol-arrantzan, dela lehorretik, dela ontzitik, gutxienez 100 metroko tartea utzi behar da beste edozein arrantza-tresna edo aparailu profesionaletatik, eta beste horrenbestekoa bainurako edo beste edozein ur-kiroletarako eremuetatik. Hala tresna profesionalek, nola bainurako edo ur-kiroletarako eremu horiek behar bezala seinalaturik eta mugaturik egon behar dute.

1.– La pesca recreativa de superficie que se practica desde tierra o desde embarcación no podrá efectuarse a menos de 100 metros de distancia de cualquier arte o aparejo profesional debidamente señalizado, ni de las zonas convenientemente delimitadas para la práctica del baño o de cualquier otro deporte acuático.

2.– Ingurasareez arrantzatzen den tokitik 300 metroko tartea utzi behar da gutxienez, edo 500 metrokoa tunidoak kainaberaz, edozein motatan eginda ere, arrantzatzen diren tokietatik.

2.– La distancia mínima a la zona en que se esté ejerciendo la pesca de cerco será de 300 metros, o de 500 metros, si se ejerce la pesca de túnidos con caña en sus diversas modalidades.

3.– Bainurako edo beste edozein ur-kiroletarako esparruetatik 250 metrora bitartean ezin da itsaspeko arrantzan egin (gune horiek behar bezala mugaturik egon behar dute). Legezko arrantza profesionala egiten den aldeetan jardunez gero, aurreko bi lerroaldeetan ezarritako gutxieneko distantziak errespetatu behar dira.

3.– La práctica de la pesca submarina recreativa no se podrá efectuar a menos de 250 metros de las zonas debidamente delimitadas para la práctica del baño o de cualquier otro deporte acuático. Cuando se practique en zonas donde se está ejerciendo labores legales de pesca profesional, se respetarán las distancias mínimas establecidas en los dos apartados anteriores.

15. artikulua.– Ontzi profesionalak eta kirol-arrantzakoak toki berean eta aldi berean.

Artículo 15.– Coincidencia en la zona de embarcaciones profesionales de pesca y de recreo.

1.– Arrantza-ontzi profesionalak eta kirolekoak toki berean eta aldi berean elkarrekin suertatuz gero, profesionalek izango dute lehentasun osoa, beti ere legezko arrantza-lanetan badabiltza.

1.– Cuando coincidan en la misma zona embarcaciones profesionales de pesca y de recreo, aquellas tendrán total preferencia en el ejercicio de la pesca en la zona siempre que se encuentren desarrollando labores legales de pesca.

2.– Arrantza profesionaleko aparailuak behar bezala seinalaturik dauden tokietan ezin izango dute kirol-ontziek arrantzan egin.

2.– Las embarcaciones que practiquen la pesca marí tima recreativa no podrán ejercer la misma en el lugar donde se hallen debidamente señalizados los aparejos de pesca profesional.

16. artikulua.– Arrantza-orduak.

Artículo 16.– Horarios de la actividad.

Urazaleko zein urpeko itsasoko kirol-arrantza eguzkia sortu eta sartu bitartean egingo da.

La práctica de la pesca marítima recreativa submarina y de superficie desde embarcación se ejercerá del orto al ocaso.

17. artikulua.– Kirol-demak.

Artículo 17.– Competiciones deportivas.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko uretan edozein kirol-lehiaketa egiteko, beharrezkoa da arrantza arloan eskuduna den zuzendaritzak baimena ematea. Antolatzaileek eskatu behar dute baimena, dema egiteko aurreikusi den eguna baino hilabete lehenago gutxienez. Eskaria egitean, lehiaketaren zertzelada guztiak azalduko ditu: mota, tokia, eguna, ordua eta aurreikusitako lehiakide-kopurua.

1.– Todas las competiciones deportivas que se celebren en aguas de competencia del País Vasco, deberán disponer de una autorización administrativa de la dirección competente en materia de pesca. Esta autorización deberá solicitarse por la persona o entidad organizadora con un mes de antelación a la fecha prevista de realización, e indicará todos los extremos necesarios sobre modalidad, lugar, dí a y hora de la celebración y número previsto de participantes en la competición.

2.– Kirol-arrantzako lehiaketetan, legez baimenduta badaude, ez dira errespetatu behar lehen ezarritako gehieneko harrapaketak, ukituriko arrantza-baliabideak babesteko muga bat jartzea beharrezkotzat jo ezik. Hala eta guztiz ere, 13. artikuluan ezarritako gehieneko kopurutik gorako harrapaketak, behin kontabilizatuz gero, inguruko edo eskualdeko zentro sozialei edo ongintzakoei emango zaizkie.

2.– La celebración de concursos o competiciones de pesca recreativa, legalmente autorizadas, no estarán sometidas al tope máximo de capturas establecido, salvo que se considere necesario establecer un límite para preservar los recursos pesqueros afectados. No obstante, las capturas que sobrepasen el tope máximo establecido en el artículo 13, una vez contabilizadas, serán donadas a los centros sociales o benéficos de la zona o comarca.

3.– Kirol-demak behar bezala eta indarreko legeriaren arabera egiten ote diren egiaztatu ahal izango du Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzuak.

3.– El Servicio de Inspección Pesquera podrá comprobar la correcta realización de las competiciones deportivas y la sujeción de éstas a la legalidad vigente.

18. artikulua.– Debekaturiko aparailu, zona eta metodoak.

Artículo 18.– Artes, zonas y mé todos prohibidos.

1.– Debekaturiko tresnak: Dekretu honetan baimentzen ez diren tresna guztiak debekaturik daude.

1.– Artes prohibidos: Quedan prohibidos todos los artes no autorizados en este Decreto.

2.– Baimenduriko tresnak.

2.– Artes autorizados.

a) Kirol-arrantzarako baimenduriko tresnak amu-lerroak edo amu-aparailuak, esku-arpoiak eta arpoi mekanikoak dira. Koraina edo aborina eta arrainak edo beita artifizialak amu-aparailutzat jotzen dira.

a) Los artes autorizados para la práctica de la pesca recreativa son las líneas o aparejos de anzuelos, entre los que se incluye la potera y los peces o cebos artificiales, y el arpón impulsado por la mano o por medios mecánicos.

b) Aurreko lerroaldean ezarritakoa ezarrita ere, zilegi da salabardoak —gehienez 6—, aitzurrak, arrasteluak eta antzerako esku-tresnak erabiltzea, arrantza lagungarrietan eta beita gisara jarriko diren krustazeoak edo moluskuak harrapatzeko, Dekretu honen II. eranskinean zehazturiko kopuruan eta moduan.

b) No obstante lo establecido en el párrafo anterior, se permite el uso de salabardos, reteles, con un máximo de 6, y ú tiles manuales como la azada, rastrillo y similares para la captura de crustáceos o moluscos como cebo o pesca auxiliar de otra principal en la cantidad y con los requisitos establecidos en el Anexo II de este Decreto.

3.– Urazaleko kirol-arrantzarako zilegi ez diren zonak:

3.– Zonas no autorizadas a la pesca recreativa de superficie:

a) Legezko arrantza profesionala egiten den zonetan, ezarritako gutxieneko distantzia errespetatzen ez bada.

a) Aquellas en las que se esté ejerciendo labores legales de pesca profesional cuando se practique a menor distancia de la establecida.

b) Portuetan, ontziak sartu edo irteteko maniobrak egiten diren bitartean; eta nabigazio-kanaletan, ontziak igarotzen diren bitartean.

b) En los puertos durante la maniobra de entrada o salida de embarcaciones y en los canales de navegación durante el tránsito de buques.

c) Behar bezala seinalaturik dauden eta bainua edo beste edozein ur-kirol egiten den zonetan.

c) En las zonas, debidamente señalizadas, donde se esté practicando el baño o cualquier otro deporte acuático.

d) Geben-esparruetan, erreserba biologikoetan, biotopoetan, babes bereziko aldeetan eta harralde artifizialetan, arau erregulatzaileek hala ezartzen dutenean.

d) En las zonas de veda, zonas de reserva biológica, biotopos, zonas de especial protección y en los arrecifes artificiales cuando lo determine su norma reguladora.

2.2.– Itsaspeko kirol-arrantza debekaturik dago a), c) eta d) idatz-zatietan adierazitako aldeetan, portuetan, dartsenetan, ohiko ainguratokietan, nabigazio-kanaletan eta ontzien igarobideetan.

2.2.– La pesca recreativa submarina estará prohibida en las zonas señaladas en los apartados a), c) y d) y en los puertos, dársenas, lugares habituales de fondeo de embarcaciones, canales de navegación y zonas de tránsito de buques.

3.– Debekaturiko metodoak:

3.– Métodos prohibidos:

a) Harrapatu beharreko espezieak erakarri eta pilatzeko, kirol-arrantzan dihardutenek ezin dute argi edo apeurik erabili, beita edo mazia ez bada.

a) Los pescadores deportivos no podrán hacer uso de la luz o señuelos, excepto la carnada o macizo, como elemento de atracción y concentración de las especies a capturar.

b) Propultsio-indarra lortzeko, nahastura detonatzaile edo lehergarriak erabiltzea.

b) El uso de aparatos que empleen, como fuerza propulsora, mezclas detonantes o explosivas.

c) Lehergaiak, gai toxikoak, pozoitsuak, geldiarazgarriak, lo-eragingarriak edo korrosiboak erabili edo edukitzea.

c) El uso o tenencia de explosivos o cualquier clase de sustancia tóxica, venenosa, paralizante, soporífera o corrosiva.

19. artikulua.– Lehorreratutakoaren aitorpena.

Artículo 19.– Declaración de desembarque.

1.– Kirol-ontzien kapitain edo patroiek edo, kasuan kasu, baimenen titularrek, haien kasa edo aintzatetsitako kirol-elkarteen bidez, lehorreratutakoaren aitorpena aurkeztu edo igorri behar dute Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzura, baldin eta babes-neurri berezien menpeko espezierik harrapa badezate, eta, horretarako, eredu ofiziala erabiliko dute. Babes-neurri berezien menpeko espezieak III. eranskineko zerrendakoak dira.

1.– Los capitanes o patrones de las embarcaciones de recreo o, en su caso, los titulares de las licencias, por sí o a través de sus Asociaciones recreativas reconocidas, deberán presentar o enviar al Servicio de Inspección Pesquera una declaración de desembarque cumplimentada según modelo oficial, cuando capturen las especies sometidas a medidas de protección diferenciadas, cuya relación se recoge en el Anexo III.

2.– Arrantza-arloan eskuduna den zuzendaritzak Itsas Arrantzako Idazkaritza Nagusira igorriko ditu faxez edo posta elektroniko bidez aitorpenean jasotako datuak.

2.– El órgano competente en materia de pesca remitirá a la Secretaría General de Pesca Marítima, por fax o correo electrónico, los datos obtenidos en la declaración.

III. KAPITULUA
ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK
CAPÍTULO III
INFRACCIONES Y SANCIONES

20. artikulua.– Arau-hausteak.

Artículo 20.– Infracciones.

Itsas Arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-hausteak arinak, larriak edo oso larriak izan daitezke.

De acuerdo con lo establecido en el artículo 49 de la Ley 6/1998, de 13 de marzo, de pesca marítima, las infracciones se clasifican en leves, graves y muy graves.

1.– Lege horren 55.1 artikuluan xedatutakoaren arabera eta kirol-arrantzari dagokionez, ondoko hauek hartuko dira arau-hauste arintzat:

1.– Según el artículo 55.1, tendrán la consideración de leves en materia de pesca recreativa las siguientes infracciones:

Baimenik gabe edo debekatutako hondo eta aldeetan arrantzatzea, arau-hauste larria ez denean; ezarritako ordutegia edo gutxieneko distantziak ez gordetzea; urpeko arrantzan balizarik ez erabiltzea; debekaturiko apeu edo argiak erabiltzea; baimendutakoak baino kopuru handiagoak edo debekatutako espezieak harrapatu, eduki edo garraiatzea; harrapatutako espezieak saltzea edo beraiekin salerosketak egitea; eta administrazio-baimenik izan gabe kirol-demak egitea.

El ejercicio de la actividad pesquera sin licencia, o la realizada en fondos y zonas prohibidas, cuando no constituyan falta grave; no respetar el horario o las distancias mínimas establecidas; la falta de empleo de la boya baliza en la actividad de pesca submarina; el uso de señuelos o luces prohibidas; la captura, tenencia o transporte de especies prohibidas o en número o cantidad superior a la autorizada; la venta o transacció n de las especies capturadas, y la realización de competiciones deportivas sin disponer de la correspondiente autorización administrativa.

2.– 55.2 artikuluak ezartzen duenez, ondoko hauek hartuko dira arau-hauste larritzat:

2.– El artículo 55.2 establece que serán infracciones graves:

Erreserba biologikoetan, biotopoetan, babes bereziko aldeetan edo harralde artifizialetan aritzea kirol-arrantzan, horretarako baimenik izan gabe; baimenduta ez dauden arrantza-tresna, aparailu, lanabes edo ekipoak izatea edo erabiltzea ontzian; patroiak uko egitea gelditzeari, maniobratzeari, edota arrantza-ikuskariak ontzira sartzeko modua erraztera zuzendutako beste ekintza batzuk egiteari; patroiak uko egitea ontzia portura ekartzeari, jagotzako agintari edo agenteek hala agintzen dutenean arauz kontra arrantzatzeagatik; urpeko arrantzan jardutea bainurako aldeetan, beren beregi debekatutako aldeetan, edota ur-kirol edo kirol-demarik egiten den bitartean; edota urtebeteko epearen barruan arau-hauste arin batean berrerortzea.

El ejercicio de la pesca recreativa en zonas de reserva biológica, biotopos, zonas de especial protección o en los arrecifes artificiales cuando no esté autorizada; la tenencia a bordo o el empleo de artes, aparejos, instrumentos y equipos de pesca no autorizados; la negativa del patrón a parar, maniobrar o llevar a cabo otras acciones dirigidas a facilitar el acceso a bordo de la Inspección de Pesca, o a llevar la embarcación a puerto cuando fuere ordenado por las Autoridades o Agentes de vigilancia por ejercer la pesca de forma irregular; el ejercicio de la pesca submarina en zonas de baño, zonas expresamente prohibidas o donde se esté practicando cualquier deporte acuático o competición deportiva, y la reincidencia en una falta leve en el plazo de un año.

3.– 55.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, ondoko hauek hartuko dira arau-hauste oso larritzat:

3.– Tendrán la consideración de muy graves según lo ordenado en el artículo 55.3:

Arrantzan tresna elektrikoak erabiltzea, edo lehergaiak, gai toxikoak, pozoitsuak, geldiarazgarriak, lo-eragingarriak edo korrosiboak erabili edo edukitzea, eta bi urteko epearen barruan arau-hauste larri batean berrerortzea.

El empleo en la pesca de instrumentos eléctricos, o el uso o tenencia de explosivos, sustancias tóxicas, venenosas, paralizantes, soporíferas o corrosivas, y la reincidencia en una falta grave en el plazo de dos años.

21. artikulua.– Zehapenak.

Artículo 21.– Sanciones.

1.– Martxoaren 13ko 6/1998 Legearen 58. artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-hauste arinak ohartarazpenarekin edo 25.000 PTAra bitarteko isunarekin zehatuko dira; arau-hauste larriak 25.001 PTAtik 100.000 PTAra bitarteko isunarekin zehatuko dira; eta arau-hauste oso larriak 100.001 PTAtik 1.000.000 PTAra bitarteko isunarekin zehatuko dira.

1.– De acuerdo con lo establecido en el artículo 58 de la Ley 6/1998, de 13 de marzo, las infracciones leves serán sancionadas con apercibimiento o con multa de hasta 25.000 PTA; las infracciones graves serán sancionadas con multa de 25.001 a 100.000 PTA, y las infracciones muy graves serán sancionadas con multa de 100.001 a 1.000.000 de pesetas.

2.– Kirol-arrantzaren arloko arau-hauste larriei, dagokien isunaz gain, ondoko zehapen hauek ezar dakizkieke: tresna, aparailu edo lanabesak bahitzea, eta lorturiko produktu edo ondasunak dekomisatzea.

2.– Las infracciones graves en materia de pesca recreativa, además de la multa correspondiente, podrán ser sancionadas con la incautación de los artes, aparejos, instrumentos o útiles y el decomiso de los productos o bienes obtenidos.

3.– Kirol-arrantzaren arloko arau-hauste oso larriei, dagokien isunaz gain, martxoaren 13ko 6/1998 Legearen 56.1 artikuluaren c), d) eta g) idatz-zatietan jasotako zehapen berezietariko bat edo gehiago ezar dakieke. Hona hemen zehapenok: tresna, aparailu edo lanabesak bahitzea; produktu edo ondasunak dekomisatzea; baimena aldi baterako edo behin betiko kentzea.

3.– Las infracciones muy graves en materia de pesca recreativa, además de la multa correspondiente, serán sancionadas con una o varias de las sanciones específicas contempladas en el artículo 56. 1 c), d) y g) de la Ley 6/1998, de 13 de marzo, como son: la incautación de artes, aparejos, instrumentos o útiles de pesca; el decomiso de los productos o bienes, y la retirada temporal o definitiva de la licencia.

4.– Harrapatutako espezieak saldu edo haiekin transakziorik eginez gero, harrapatutakoaren balioa besteko gehikuntza izango du zehapenak. Horri dagokionez, baimen bakoitzeko, 80.000 PTAtik gora egiten duten espezieak harrapatzea parekatuko da salmenta edo transakzioarekin, baimendutako harrapaketa-muga gainditzen denean.

4.– En caso de venta o transacción de especies capturadas, la sanción se verá incrementada del tanto al doble del valor de lo capturado. A estos efectos, se asimilarán a la venta o transacción la captura de especies por un valor de más de 80.000 pesetas por licencia, cuando se rebase el límite de capturas autorizado.

5.– Martxoaren 13ko 6/1998 Legearen 56.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, 70.1 artikuluan aurreikusitako epeen barruan berreroriz gero honela zehatuko da: arau-hauste arintzat jotako egintzak errepikatuz, arau-hauste larria izango da; arau-hauste larria errepikatuz, arau-hauste oso larria izango da; eta arau-hauste oso larria errepikatuz, gehieneko zehapena ezarriko da, eta horrekin batera, neurri osagarriak, kasuan kasuko egintzaren larritasuna kontuan harturik.

5.– De acuerdo con lo establecido en el artículo 56.4 de la Ley 6/1998, de 13 de marzo, dentro de los plazos previstos en el artículo 70.1, la reincidencia en la comisión de hechos tipificados como infracción leve será sancionada como infracción grave; en una infracción grave será sancionada como infracción muy grave, y en el caso de una muy grave se impondrá la sanción má xima prevista además de las correspondientes medidas accesorias en función de la gravedad de los hechos ilegales cometidos.

6.– Zehapenak graduatu eta banakatzeko, kontuan hartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 14. artikuluan (3. lerroaldetik 9.era) eta 15. artikuluan xedatutakoa.

6.– En la graduación e individualización de las sanciones se tendrá en cuenta lo ordenado en los artículos 14 párrafos 3 a 9 y en el artículo 15 de la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la potestad sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

XEDAPEN GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Eusko Jaurlaritzak izendaturiko erreserba biologiko, geben-esparru, harralde edo babes bereziko aldeetan berariazko arauak ezarri ahal izango dira urtero arrantzan egiteko, edozein motatan, baliabideak nola dauden ikusi eta gero.

En las zonas declaradas por el Gobierno Vasco como áreas de reserva bioló gica, zonas vedadas, de arrecifes o zonas de especial protección se podrán establecer anualmente normas especificas para el ejercicio de la actividad pesquera, en cualquiera de sus modalidades, en función de la situación de los recursos.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

DISPOSICIONES DEROGATORIAS

Lehenengoa.– Itsasoko Barruko Uretako Kirol Arrantzaren Arautegia onartzen duen azaroaren 10eko 304/1998 Dekretua indargabe geratzen da.

Primera.– Queda derogado el Decreto 304/1998, de 10 de noviembre, por el que se aprueba el Reglamento de Pesca Marítima Recreativa en aguas interiores.

Bigarrena.– Dekretu honetan ezarritakoaren aurka doan beste edozein xedapen, kirol-arrantzakoa, indargabe geratzen da.

Segunda.– Quedan derogada cualquier otra disposición en materia de pesca recreativa que se oponga a lo dispuesto en este Decreto.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Ahalmena.

Primera.– Autorización.

1.– Ahalmena ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza sailburuari dekretu honetan ezarritakoa garatu eta betearazteko.

1.– Se autoriza al Consejero de Agricultura y Pesca para el desarrollo y ejecución de lo dispuesto en este Decreto.

2.– Dekretu honen II. eranskinaren bigarren puntuan zehazten diren espezieak harrapatzeko aldia eta baldintzak urtero-urtero aldatu ahal izango dira, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren agindu bidez, itsas baliabideen egoerari buruz egiten diren azterlan eta analisi zientifikoetatik ateratzen diren ondorioen arabera.

2.– Anualmente por Orden del Consejero de Agricultura y Pesca se podrá modificar el periodo hábil y las condiciones para la captura de las especies que se recogen en el apartado segundo del Anexo II de este Decreto, en función de las recomendaciones que se deriven de los estudios y análisis científicos que se realicen sobre la situación de los recursos marisqueros.

Bigarren.– Indarrean noiz jarri.

Segunda.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko urriaren 3an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 3 de octubre de 2000.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MAKUARTU.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

El Consejero de Agricultura y Pesca,

IÑAKI GERENABARRENA MARTINEZ DE LAHIDALGA.

IÑAKI GERENABARRENA MARTINEZ DE LAHIDALGA.

I. ERANSKINA
KIROL-ONTZIEN ERREGISTROKO
INSKRIPZIOA
ANEXO I
INSCRIPCIÓN EN EL REGISTRO DE
EMBARCACIONES DEPORTIVAS

Izena.

Nombre.

Matrikula eta folioa.

Matrícula y folio.

Ontziaren ezaugarriak:

Características de la embarcación:

Luzera...................................... metro........................

Eslora....................................... metros.......................

Motor-mota. Xasis-zk.:

Tipo de motor N.º de bastidor

Nabigagarritasun-ziurtagiria: Bai......... Ez.................

Certificado de navegabilidad. Si....... No

Despatxorako behar den titulazioa:

Titulación requerida para su despacho.

Baimendutako pertsona-kopurua:

N.º de personas autorizadas

Amarra-portua:

Puerto de amarre

Ontziaren titularra:

Titular de la embarcación:

Izena:

Nombre:

Abizenak:

Apellidos:

Helbidea:

Domicilio:

Posta kodea, herria eta lurraldea edo probintzia:

C.P. y Población Territorio o Provincia.

Ontziak ba al dauka nabigazio-baimena?

¿Dispone la embarcación de licencia de navegación? .

Ontziaren despatxo-aldia:

Periodo de despacho de la embarcación.

Data eta ontziaren titularraren sinadura.

Fecha y firma del titular de la embarcación.

Oharra: Esandako datuak Ontzien Erregistroko Bigarren Liburuan jasotzeak ez du esan nahi egiazkoak direnik, ez badira aurkezten jabetza-tituluaren kopia baimendua, Merkataritza Erregistroko ziurtagiria eta nabigazio-baimena.

Nota: La inscripción en el Libro Segundo del Registro de Buques de los datos reseñados, no da fe de la veracidad de los mismos, salvo que se presente copia autorizada del título de propiedad, certificado del registro mercantil y la licencia de navegación.

II. ERANSKINA
KIROL-ARRANTZAN DABILTZANEI
DEBEKATZEN EDO MUGATZEN ZAIZKIEN
ITSASKI-ESPEZIEAK.
ANEXO II
ESPECIES MARISQUERAS CUYA CAPTURA ESTA PROHIBIDA O LIMITADA A LOS PESCADORES
RECREATIVOS.

1.– Kirol-arrantzako baimena dutenek debekaturik daukate hurrengo espezie hauetako alerik harrapatzea:

1.– Los titulares de una licencia de pesca recreativa tienen prohibido la captura de las siguientes especies:

Moluskuak

Moluscos

Berberetxoak (Cerastoderma edule)

Berberechos (Cerastoderma edule)

Txirla garatxoduna (Venus verrucosa)

Escupiña o Verigüeto (Venus verrucosa).

Murex arrunta (Trunculariopsis trunculus)

Busano (Trunculariopsis trunculus)

Krustazeoak

Crustaceos

Abakandoa / Misera (Hommarus gammarus)

Bogavante (Hommarus gammarus)

Buia (Cancer pagurus)

Buey (Cancer pagurus)

Izkiratzarra (Plesiopenacus edwardsianus)

Carabinero (Plesiopenacus edwardsianus)

Txangurroa (Maia squinado)

Centollo (Maia squinado)

Zigala (Nephrops norvegicus)

Cigala (Nephrops norvegicus)

Lohitako karramarrotxoa (Thalassinidea)

Grillos o cangrejillo del fango (Thalassinidea)

Otarraina (Palinurus vulgaris)

Langosta (Palinurus vulgaris)

Otarrainxka (Penaeus sp.)

Langostino (Penaeus sp.)

Txamarra / Nekora (Necora puber)

Nécora (Necora puber)

Santio txikia (Scyllarus arctus)

Santiaguiño (Scyllarus arctus)

Ekinodermatuak

Equinodermos

Itsas trikua (Paracentrotus lividus)

Erizo marino (Paracentrotus lividus)

Triku morea (Spabrechinus granularis)

Erizo violáceo (Spabrechinus granularis)

2.– Saiakera moduan eta itsaskien ugaritasuna zaindu eta gordetzearren, hurrengo espezieotako 50 ale eguneko harrapatzeko baimentzen da: txirla lingirdatsua (Venerupis pullastra), txirla handia (Tapes decussatus) eta txirla (Chamelea gallina), urriaren 1 eta abenduaren 31 bitartean. Sasoi hori urtero irekiko da, besterik esan ezean, hau da, espezieen egoerari buruz egiten diren azterlan eta ikerlanetan kopuruak nabarmen urritu ez direla ikusten bada. Edonola ere, arrantzako haizualdiak, gutxieneko neurriak eta baimendutako zonak errespetatu behar dira, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1993ko uztailaren 2ko Aginduan eta ondoko aldaketetan jartzen den bezala.

2.– Con carácter experimental y en aras de la protección y conservación de los recursos marisqueros, se autoriza la captura de un total de 50 unidades al día de las especies marisqueras almeja babosa (Venerupis pullastra), almeja fina (Tapes decussatus) y chirla (Chamelea gallina), durante el periodo comprendido entre el 1 de octubre y el 31 de diciembre. Dicho periodo quedará prorrogado anualmente, salvo disposición en contrario, si de los estudios e investigaciones realizados sobre la situación de los recursos no se derivara una seria disminución de los mismos. En todo caso, será necesario respetar las normas sobre periodos hábiles y tallas mínimas así como las zonas autorizadas de conformidad con lo establecido en la Orden de 2 de julio de 1993, del Consejero de Agricultura y Pesca y sus modificaciones posteriores.

3.– Kirol-arrantzako baimena dutenek hurrengo harrapaketa hauek egin ditzakete egunean: 40 zizare (poliketoak), 40 karramarro beltz (Pachygrapsus marmoratus), 200 gramo izkira (Palaemon sp. eta crangon), 5 kg txibia (Loligo vulgaris) eta antzekoak eta olagarro edo hamarratz bat.

3.– Los titulares de una licencia de pesca recreativa podrán capturar diariamente por licencia de pesca hasta un total de 40 gusanas (poliquetos), 40 cangrejos zapateros (Pachygrapsus marmoratus), 200 gramos de quisquillas (Palaemon sp. y crangon), un máximo de 5 kilogramos de las especies de calamar (Loligo vulgaris) y una unidad de pulpo.

4.– Aurreko puntuetan jaso ez diren itsaskiei dagokienez, kirol-arrantzaleek espezie bakar bateko edo askotariko 500 gr bildu ahal izango dute egunean, baimen bakoitzeko.

4.– Respecto al resto de las especies marisqueras no incluidas en los apartados anteriores, los pescadores recreativos podrán capturar diariamente por licencia un máximo total de 500 gramos de una o varias especies.

5.– 2, 3 eta 4 puntuetan aipatzen diren gutxieneko neurriak eta gebenaldiak hauexek dira:

5.– Las condiciones sobre tallas mínimas y é pocas de veda a las que se refieren los apartados 2, 3 y 4 son las siguientes:

IZENA: GEBENALDIA NEURRIA

NOMBRE EPOCA DE VEDA TALLA

Moluskuak

Moluscos

Txirla lingirdatsua (Venerupis pullastra) Martxoaren 1etik urriaren 1era* 40 mm.

Almeja Babosa (Venerupis pullastra) 1 de marzo – 1 de octubre* 40 mm.

Txirla handia (Tapes decussatus) Martxoaren 1etik urriaren 1era* 40 mm.

Almeja finda (Tapes decussatus) 1 de marzo – 1 de octubre* 40 mm.

Txirla (Chamelea gallina) Martxoaren 1etik urriaren 1era* 30 mm.

Chirla (Chamelea gallina) 1 de marzo –1 de octubre* 30 mm.

Muskuilua (Mutilus edulis) Urtarrilaren 1etik uztailaren 1era 50 mm.

Mejillón (Mutilus edulis) 1 de enero – 1 de julio 50 mm.

Datila (Solen sp. eta Ensis sp.) Maiatzaren 1etik urriaren 1era 80 mm.

Navaja (Solen sp. y Ensis sp.) 1 de mayo – 1 de octubre 80 mm.

Ostratzarra (Crassostrea sp) Maiatzaren 1etik urriaren 1era 60 mm.

Ostión (Crassostrea sp) 1 de mayo – 1 de octubre 60 mm.

Ostra arrunta (Ostrea edulis) Maiatzaren 1etik urriaren 1era 60 mm.

Ostra Plana (Ostrea edulis) 1 de mayo – 1 de octubre 60 mm.

Karrakela edo magurioa (Littorina litorea) Gebenaldirik ez 15 mm.

Bigaro (Littorina litorea) Sin veda 15 mm.

Lapa (Patella sp.) Gebenaldirik ez 20 mm.

Lapa (Patella sp.) Sin veda 20 mm.

Txokoa edo txibia (Sepia officinalis) Gebenaldirik ez 80 mm.

Choco o jibia (Sepia officinalis) Sin veda 80 mm.

Txoko dotorea (Sepia elegans eta orbgn.) Gebenaldirik ez 40 mm.

Choquito (Sepia elegans y orbgn.) Sin veda 40 mm.

Txipiroia (Loligo vulgaris) Gebenaldirik ez 60 mm.

Calamar (Loligo vulgaris) Sin veda 60 mm.

Olagarro edo hamarratz arrunta (Octopus vulgaris) Gebenaldirik ez 750 gr

Pulpo Común (Octopus vulgaris) Sin veda 750 grs.

Olagarro edo hamarratz zuria (Eledone cirrosa) Gebenaldirik ez 750 gr

Pulpo Blanco (Eledone cirrosa) Sin veda 750 grs.

* (Espezie hauetarako orokorrean jarritako gebenaldia eranskin honen 2 lerroaldean ezartzen denaren arabera alda daiteke).

* (La veda establecida con carácter general para estas especies quedará condicionada por lo que establece el párrafo 2 del presente Anexo II.)

Poliketoak

Poliquetos

Zizarea edo harra (Nereis diversicolor) Gebenaldirik ez 50 mm.

Gusana, Chichare o bicho (Nereis diversicolor) Sin veda 50 mm.

Lohi-harra (Arenicola marina) Gebenaldirik ez 100 mm.

Gusana del fango o de churro (Arenicola marina) Sin veda 100 mm.

Lohitako zizare tubikola (Diopatra neapolitana) Gebenaldirik ez 100 mm.

Gusana tubicola del fango (Diopatra neapolitana) Sin veda 100 mm.

Kare-hodiko zizarea (Serpula vermicularis) Gebenaldirik ez 50 mm.

Gusana de tubo calcáreos (Serpula vermicularis) Sin veda 50 mm.

Krustazeoak

Crustaceos

Karramarro beltza Gebenaldirik ez 40 mm.

Cangrejo cuadrado o zapatero Sin Veda 40 mm.

(Pachygraosus marmoratus)

(Pachygraosus marmoratus)

Karramarro berdea (Carcinus maenas) Maiatzak 1 - urriak 1 40 mm.

Cangrejo verde (Carcinus maenas) 1 mayo – 1 octubre 40 mm.

Txangarra (Eriphia verrucosa) Maiatzak 1 - urriak 1 40 mm.

Cangrejo moruno (Eriphia verrucosa) 1 mayo – 1 octubre 40 mm.

Izkira (Palaemon sp. eta Crangon crangon) Gebenaldirik ez 30 mm.

Quisquilla (Palaemon sp. y Crangon crangon) Sin Veda 30 mm.

Lanperna (Pollicipes cornucopia) Maiatzak 1 - urriak 1 40 mm.

Percebe (Pollicipes cornucopia) 1 mayo – 1 octubre 40 mm.

III. ERANSKINA

ANEXO III

BABESTURIKO ESPEZIEEI BURUZKO
AITORPENA, KIROL-ARRANTZA
LEHORRERATZEAN EGIN
BEHARREKOA
BABESTURIKO ESPEZIEAK
DECLARACIÓN DE DESEMBARQUE EN LA
PESCA MARÍTIMA DE RECREO DE ESPECIES
SOMETIDAS A
MEDIDAS DE PROTECCIÓN.
ESPECIES SOMETIDAS A MEDIDAS
DE PROTECCIÓN

Atun

Atún rojo (Thunnus Thynnus); Atún blanco (Thunnus alalunga); Patudo (Thunnus obesus); Pez espada (Xiphias gladius); Marlines (Makaira spp.); Agujas (Tetrapturus spp.); Pez Vela (Istiophorus albicans) y Merluza (Merlucius merlucius).

CAPTURAS DE ESPECIES

hegalaburra (Thunnus Thynnus); Atun hegaluzea (Thunnus alalunga); Atun moja (Thunnus obesus); Ezpatarraina (Xiphias gladius); Marlina (Makaira spp.); Akulak eta Orratzak (Tetrapturus spp.); Belarraina (Istiophorus albicans) eta Legatza (Merlucius merlucius).

Denominación.

HARRAPAKINAK

Deitura:

N.º de ejemplares..

Ale-kopurua

Peso total (kg.)

Pisua guztira (kg-tan)

DATOS DEL DECLARANTE

AITORTZAILEAREN DATUAK

Nombre y apellidos

Izen-abizenak:

DNI .

NAN:

Licencia N.º

Baimen-zk.:

Otorgada por Sociedad Deportiva.

Baimena eman duen Kirol-elkartea:

Concurso autorizado por Resolución de fecha

Lehiaketa baimendu duen ebazpenaren data:

IDENTIFICACIÓN DE LA EMBARCACIÓN

ONTZIAREN XEHETASUNAK:

Titular.

Titularra:

Nombre y matrícula..

Izena eta matrikula:

N.º de inscripción en el Libro Reg

Erregistro-liburuko inskripzio-zk.:

AREA DE PESCA (marque con una aspa)

ARRANTZA-ALDEA (gurutze batez markatu)

Cantábrico.

Kantaurian.

Atlántico.

Atlantikoan

Mediterráneo

Mediterraneoan

Fecha y firma del declarante.

Data eta aitortzailearen sinadura


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común