Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

115. zk., 2000eko ekainaren 19a, astelehena

N.º 115, lunes 19 de junio de 2000


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
Hacienda y Administración Pública
2585
2585

78/2000 DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta bere erakunde autonomoen Administrazio Orokorreko Prebentzioko Zerbitzuaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoa.

DECRETO 78/2000, de 16 de mayo, sobre organización y funcionamiento del Servicio de Prevención propio de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos.

Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, indarrean jarri zenetik, langileen segurtasunari eta osasunari buruzko araudi berria sortu da. Araudi horren aplikazio-eremua ez da soilik herri-administrazioetara mugatzen; aitzitik, berariaz ezartzen du administrazio horiek beren langileak laneko arriskuetatik eraginkortasunez babesteko duten betebeharra.

Con la entrada en vigor de la Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de Prevención de Riesgos Laborales, ha aparecido un nuevo marco regulador en materia de seguridad y salud de los trabajadores, que no sólo extiende su ámbito de aplicación a las Administraciones Públicas, sino que también establece el reconocimiento expreso del deber que corresponde a éstas de proteger eficazmente a sus empleados frente a los riesgos laborales.

Urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, Prebentzioko Zerbitzuen araudia onesten duenak, zehazten du laneko arriskuen prebentzioa lan-esparruan egiten diren jardueren eta hartzen diren erabakien barruan kokatu behar dela; eta hori horrela egin behar da bai prozesu teknikoei dagokienez, bai lanaren antolamenduari eta lana egiten den baldintzei dagokienez, bai eta lana egiten den erakundearen ildo hierarkikoari dagokionez ere, horren maila guztiak barne direla.

El Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, que aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención, determina que la prevención de riesgos laborales debe integrarse en el conjunto de actividades y decisiones adoptadas en el ámbito laboral, tanto en los procesos técnicos, en la ordenación del trabajo y en las condiciones en que éste se presta, como en la línea jerárquica de la organización en que se desarrolla, incluidos todos los niveles de la misma.

Bi premisa horiek, alegia, langile publikoak eraginkortasunez babesteko beharra eta erakundean segurtasuna eta osasuna integratzea abiapuntutzat hartuz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak, 1999ko apirilaren 15ean egin zuen bilkuran, onetsi egin zituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketarako sistema integratuaren estrategiari eta antolamenduari buruzko oinarrizko alderdiak. Erabaki horretan, kudeaketa-sistema ezartzeko behar diren ekintzen plangintza ezarri zen; kudeaketa-sistema horrek langile publikoen lan-jardueraren ondorioz sortzen diren arriskuak eraginkortasunez kontrolatuko direla bermatu behar du.

Partiendo de estas dos premisas, la necesidad de proteger eficazmente a los empleados públicos y la integración de la seguridad y salud en la organización, la Comisión Delegada para Asuntos Económicos en sesión celebrada el día 15 de abril de 1999 aprobó los aspectos estratégicos y organizativos básicos del Sistema de Gestión Integrada de Prevención de Riesgos Laborales de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos. En este acuerdo se establece la planificación de las acciones precisas para implantar un sistema de gestión que garantice un eficaz control de los riesgos que se produzcan como consecuencia de la actividad laboral de los empleados públicos.

Aipaturiko ekintza horietako bat Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen Prebentzioko Zerbitzu Propioa eratu eta arautzea da; izan ere, Prebentzioko Zerbitzua arriskuen kudeaketarako sistema ezartzeko funtsezko tresna da. Hortaz, langileen ordezkariei kontsulta egin ondoren, prebentzioa antolatzeko eredu propioa aukeratu da, Laneko Arriskuen Prebentzioko Legeak xedatzen duena betez.

Una de estas acciones es la constitución y regulación del Servicio de Prevención Propio de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos, instrumento fundamental de implantación del Sistema de Gestión de Riesgos. De esta forma se opta, después de consulta efectuada a la representación de los trabajadores, en cumplimiento de las previsiones de la Ley de Prevención de Riesgos Laborales, por un modelo propio de organización preventiva.

Prebentzioko Zerbitzuaren jardun-eremuari dagokionez, dekretu honetan arautzen den Prebentzioko Zerbitzu Propioak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta bere erakunde autonomoen Administrazio Orokorreko langileak hartzen ditu bere baitan, dekretu honen 2. artikuluan zehazten den moduan. Beste sektore batzuetako langileak, ordea, ez ditu hartzen, kasu horietako bakoitzean eskumena duten erakundeei baitagokie laneko arriskuen prebentzioari loturiko jarduera antolatzea; horrela, prebentzioak langile publiko guztiak babestea lortu nahi da, inolako bereizketarik egin gabe. Eta hori guztia Laneko Arriskuen Prebentzioko Legeak 31. artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz egingo da; hau da, administrazio publikoetan prebentzioko zerbitzuak ezartzeko, kontuan hartu beharko da erakundearen antolamenduzko egitura, bai eta bestelako sektore deszentralizaturik baduen ere.

En cuanto a su ámbito de actuación el Servicio de Prevención Propio que se regula en este Decreto comprende al personal de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos en los términos previstos en su artículo 2, excluyéndose al personal perteneciente a ámbitos sectoriales diferenciados, en los que corresponde a los órganos competentes en cada caso organizar la actuación en materia de prevención de riesgos laborales de modo que ésta alcance a la totalidad de los empleados públicos sin distinción. Todo ello de conformidad con el artículo 31 de la Ley de Prevención de Riesgos Laborales, que señala que para el establecimiento de los servicios de prevención en las Administraciones Públicas se tendrá en cuenta su estructura organizativa y la existencia, en su caso, de ámbitos sectoriales y descentralizados.

Prebentzioko Zerbitzua sail asko hartzen dituen zerbitzua denez gero, Ogasun eta Herri Administrazio Sailean kokatzen da. Mota horretako prebentzioko antolamendua berria da administrazio publikoetan; horrez gain, segurtasunari eta osasunari loturiko jarduera guztiek langileen parte-hartze aktiboa izan behar dute oinarri, ez soilik Segurtasun eta Osasuneko Batzordeen bitartez, baita horretarako sortuko diren tresnen bitartez ere, esate baterako, Segurtasun eta Osasuneko Unitateen bitartez. Hori dela eta, gai honekin zerikusia duten alderdi guztiak moldatu, koordinatu eta ebatziko dituen xedapen espezifikoa ematea komeni da.

El Servicio de Prevención se sitúa en el Departamento de Hacienda y Administración Pública, dado su carácter de servicio multidepartamental. La novedad de este tipo de organización preventiva en las Administraciones Públicas, y la necesidad de que toda actividad en materia de seguridad y salud se sustente en una participación activa de los trabajadores, no sólo a través de los Comités de Seguridad y Salud, sino también a través de instrumentos de nueva creación, como son las Unidades de Seguridad y Salud, son razones que aconsejan una disposición específica que adapte, coordine y resuelva las múltiples cuestiones que se plantean al respecto.

Administrazio honek bultzatu egin nahi ditu Prebentzioko Zerbitzuak lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitateekin, beste administrazio publiko batzuetako prebentzioko zerbitzuekin eta prebentzio-jarduerari loturiko erakundeekin dituen harremanak. Harreman horiei esker, ezaupideak eta esperientziak trukatzearen poderioz, langile publikoen segurtasunaren eta osasunaren babes-maila handitu egingo da.

Esta Administración desea potenciar las relaciones del Servicio de Prevención con Mutuas de Accidentes de Trabajo y Enfermedades Profesionales, con Servicios de Prevención de otras Administraciones Públicas y con Entidades implicadas en la actividad preventiva. Estas relaciones permitirán elevar, a través de un intercambio de conocimientos y experiencias, el nivel de protección de la Seguridad y Salud de los empleados públicos.

Bestalde, uztailaren 27ko 306/1999 Dekretua, prebentzioko zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena, aldatu egingo da; helburua laneko arriskuen prebentzioari buruzko legeria Euskal Autonomia Erkidegoaren eta bere erakunde autonomoen Administrazio Orokorrera egokitzea da, osasun-arloari dagokionez.

Por otro lado, se procede a la modificación del Decreto 306/1999, de 27 de julio, por el que se regulan las actuaciones sanitarias de los servicios de prevención en la Comunidad Autónoma de Euskadi, a fin de adaptar la legislación de prevención de riesgos laborales, desde el ámbito sanitario, a la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuordearen, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko maiatzaren 16an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, y de los Consejeros de Justicia, Trabajo y Seguridad Social y de Sanidad, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno, en la sesión celebrada el día 16 de mayo de 2000

XEDATU DUT:
I. KAPITULUA
PREBENTZIOKO ZERBITZUA

1. artikulua.– Definizioa eta xedea.

<PALIGN="CENTER">

DISPONGO:
CAPÍTULO I
EL SERVICIO DE PREVENCIÓN

1.– Euskal Autonomia Erkidegoaren eta bere erakunde autonomoen Administrazio Orokorreko Prebentzioko Zerbitzu Propioa Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzari atxikita egongo da.

<PALIGN="JUSTIFY">

2.– Prebentzioko Zerbitzu honek laneko arriskuen prebentzioaren arloko jarduerak egingo ditu; horretarako, zerbitzuak eskainiko dizkie Administrazioari, langile publikoei, horien ordezkariei eta beren ordezkaritza-organo espezializatuei.

Artículo 1.– Definición y objeto.

2. artikulua.– Eremua.

1.– El Servicio de Prevención Propio de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de sus Organismos Autónomos se adscribe a la Dirección de Negociación Colectiva del Departamento de Hacienda y Administración Pública.

1.– Prebentzioko Zerbitzuaren jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoaren eta bere erakunde autonomoen Administrazio Orokorreko langileak hartzen ditu.

2.– Este Servicio de Prevención realizará la actividad en materia de prevención de riesgos laborales, asistiendo para ello a la Administración, a los empleados públicos, a sus representantes y a sus órganos de representación especializados.

2.– Prebentzioko Zerbitzu honen jardun-eremutik kanpo geratuko dira honakoak hauek:

Artículo 2.– Ámbito.

a) Ertzaintzako langileak eta bere laguntza-zerbitzuetako langileak.

1.– El ámbito de actuación del Servicio de Prevención se extiende a los empleados públicos de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos.

b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko unibertsitatez kanpoko irakasleak, bai eta sail horri dagozkion gainerako langile-taldeak ere.

2.– Se excluye del ámbito de este Servicio de Prevención:

3.– Era berean, dekretu honen jardun-eremutik kanpo geratuko dira Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako langileak, baldin eta arrisku larriko egoeratan, katastrofeetan eta hondamen publikoetan honako eginkizun hauek betetzen badituzte: segurtasun-lan publikoak, babes zibileko zerbitzu operatiboak eta auzitegi-peritazioa.

a) Al personal de la Ertzaintza-Policía Vasca y al personal de sus servicios auxiliares.

II. KAPITULUA
PREBENTZIOKO ZERBITZUAREN ANTOLAMENDUA ETA EGINKIZUNAK

3. artikulua.– Antolamendua.

b) Al personal docente no universitario dependiente del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, así como al resto de colectivos propios de este Departamento.

1.– Prebentzioko Zerbitzuak hiru arlo hartzen ditu: Osasun Arloa, Arlo Teknikoa eta Arlo Juridikoa.

3.– Asimismo, no se incluye dentro del ámbito de aplicación del presente Decreto, al personal de Administración General y sus Organismos Autónomos, siempre que desempeñen funciones públicas de seguridad, servicios operativos de protección civil y peritaje forense, en los casos de grave riesgo, catástrofe y calamidad pública.

1.1.– Osasun Arloa araudi aplikagarriaren arabera beharrezkoak diren Oinarrizko Osasun Unitateez (OOU) osaturik egongo da.

<PALIGN="CENTER">

CAPÍTULO II
ORGANIZACIÓN Y FUNCIONES DEL SERVICIO DE PREVENCIÓN

1.2.– Arlo Teknikoak gutxienez unibertsitateko tituludun bat edukiko du; pertsona horrek goi-mailako eginkizunak betetzeko behar den prestakuntza eduki beharko du, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, prebentzioko zerbitzuen araudia onesten duenak, VI kapituluan ezartzen duenarekin bat etorriz.

<PALIGN="JUSTIFY">

1.3.– Arlo Juridikoa zuzenbideko lizentziatura duen pertsona batek osatuko du; pertsona horrek oinarrizko mailako eginkizunak betetzeko beharrezkoa den prestakuntza eduki beharko du, urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuak, prebentzioko zerbitzuen araudia onesten duenak, VI kapituluan ezartzen duenarekin bat etorriz.

Artículo 3.– Organización

2.– Zerbitzuaren hiru arloak elkarrekin koordinatzeko zereginak Prebentzioko Zerbitzuaren arduradunak beteko ditu. Hala ere, horrek ez du esan nahi Negoziazio Kolektiboko zuzendariak berari dagozkion zuzendaritzako eta kudeaketako eginkizunak bete behar ez dituenik.

1.– El Servicio de Prevención se organiza en tres áreas: un Área Sanitaria, un Área Técnica y un Área Jurídica.

4. artikulua.– Osasun Arloaren eginkizunak.

1.1.– El Área Sanitaria estará compuesta por las Unidades Básicas Sanitarias (U.B.S.) necesarias conforme la normativa de aplicación.

1.– Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen Prebentzioko Zerbitzu Propioaren zaintza-eginkizunak prebentzioko zerbitzuen osasun-jarduera arautzen duen araudiaren arabera beteko dira.

1.2.– El Área Técnica estará formada, al menos, por un titulado universitario que ha de contar con la cualificación necesaria para el desempeño de las funciones de nivel superior, de acuerdo con lo establecido en el capítulo VI del Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención.

2.– Behar bezala egiaztatuta eta baimenduta dauden zentro espezializatuekin azpikontratak egin ahal izango dira, zerbitzuaren oinarrizko osasun-jardueratik harantzago doazen jarduerak nahiz diagnostikoko teknika osagarri jakinak eskain ditzaten.

1.3.– El Área Jurídica estará formada por una persona con licenciatura en Derecho con la cualificación necesaria para el desempeño de las funciones de nivel básico, de acuerdo con lo establecido en el capítulo VI del Real Decreto 39/1997, de 17 de enero, por el que se aprueba el Reglamento de los Servicios de Prevención.

5. artikulua.– Datu mediko pertsonalen konfidentzialtasuna.

2.– Las tareas de coordinación entre las diferentes áreas del Servicio serán realizadas por el Responsable del Servicio de Prevención, sin perjuicio de las funciones de dirección y gestión que correspondan al Director de Negociación Colectiva.

Prebentzioko Zerbitzuko pertsonal sanitarioak, edo bere kargua edo zeregina dela eta, datu mediko pertsonalak eskura dituen beste edozeinek bermatu egingo du pertsonaren duintasuna eta intimitatea eta datu horien konfidentzialtasuna errespetatuko direla. Horretarako, langileek datuen konfidentzialtasuna bermatuko duten zaintza-sistemez hornituriko ekipoak eta artxiboko materiala izango dituzte eskura, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoak, xedatzen duenaren arabera.

Artículo 4.– Funciones del Área Sanitaria.

6. artikulua.– Arlo Teknikoaren eginkizunak.

1.– La funciones de vigilancia de la salud en el Servicio de Prevención Propio de la Administración General y sus Organismos Autónomos se realizará conforme a la normativa que regula la actividad sanitaria de los Servicios de Prevención.

1.– Arlo Teknikoko langileei ondoren zehazten diren eginkizunak dagozkie; hala ere, Zerbitzuko gainerako arloetako langileek lagundu egin beharko diete premia sortzen denean:

2.– Se podrán subcontratar con centros especializados debidamente acreditados o autorizados tanto actividades que transciendan la actividad sanitaria básica del servicio, como determinadas técnicas de diagnóstico complementarias.

a) Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen prebentzioko politika aplikatzeko beharrezkoak diren dokumentuak eta prozedurak sortu eta gauzatuko ditu, lanaren ondorioz sortzen diren arriskuak kontrolatu eta murrizteko. Eginkizun hori bere kabuz edo Administrazioaren beste organo batzuekin lankidetzan egin ahal izango du.

Artículo 5.– Confidencialidad de los datos médico-personales.

b) Lantokietako arriskuak ebaluatuko ditu.

El personal sanitario del Servicio de Prevención o cualquier otra persona que por su cargo u ocupación tuviera conocimiento de datos médicos-personales garantizará el respeto a la dignidad e intimidad de la persona y la confidencialidad de dichos datos. Para ello, dispondrán de los equipos y material de archivo con los sistemas de custodia que garanticen la confidencialidad de los datos, de acuerdo a lo establecido en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.

c) Helburuak eta xedeak finkatuko ditu, bai eta eduki medikorik ez duten prebentzioko programak eta planak ere. Era berean, laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketarako sistema integratua ezartzeko beharrezkoak diren eta datu pertsonalik ez daukaten erregistro eta informazioko sistemen mantenimendua eta zaintza egingo du.

Artículo 6.– Funciones del Área

d) Prebentzioko Zerbitzuaren urteko planaren edukia zehaztuko du alderdi teknikoei dagokienez.

Técnica.

e) Ezbeharrak eta gertakariak ikertu egingo ditu, horiek sortzeko arrazoiak zein diren jakiteko eta arrazoi horiek deuseztatzeko.

1.– Corresponde al personal del Área Técnica, sin perjuicio

f) Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko prestakuntza-beharrak hauteman eta aztertuko ditu. Betiere, prestakuntza honako hauek errespetatuz egingo da: alde batetik, uztailaren 27ko 16/1983 Legeak, HAEEren araubide juridikoari buruzkoak, erakunde honi Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioen eta kontratupeko langileen prestakuntzari eta hobekuntzari buruz ematen dizkion eskumenak; eta, beste aldetik, prebentzioaren arloan eskumena duten Administrazioko erakunde espezializatuei dagozkien eskumenak.

de la colaboración necesaria del personal de las otras áreas del Servicio, las siguientes funciones:

g) Beharrezko diren segurtasun-ikuskaketak egingo ditu.

a) Elaborará y ejecutará los documentos y procedimientos que precise la aplicación de la política de prevención de la Administración General y sus Organismos Autónomos, para controlar y minimizar los riesgos derivados de trabajo, bien por sí solo o en colaboración con otros órganos de la Administración.

h) Segurtasunari eta osasunari buruzko estatistikak egingo ditu.

b) Realizará la evaluación de riesgos en los centros de trabajo.

i) Sistemaren ekintza zuzentzaileak proposatuko ditu.

c) Establecerá los objetivos y metas, así como los programas y planes de Prevención que no tengan contenido médico. Igualmente, le corresponderá el mantenimiento y custodia de los Sistemas de Registros e Información precisos para la implantación de un Sistema de Gestión Integrada de Prevención de Riesgos Laborales que no contengan datos personales.

j) Larrialdietarako planak diseinatuko ditu eta horien eraketa zuzenduko du.

d) Determinará el contenido del Plan Anual del Servicio de Prevención en materia técnica.

k) Segurtasun eta Osasuneko Unitateek prestakuntzari dagokionez egiten dituzten eskariei erantzungo die, betiere f) idatz-zatian ezarritakoarekin gatazkarik sortzen ez badute.

e) Investigará los accidentes e incidentes, con el fin de identificar sus causas y proceder a su eliminación.

2.– Arlo Teknikoko langileek laneko segurtasuneko edo/eta higiene industrialeko prebentzioko diziplinei dagozkien eginkizunak beteko dituzte, bai eta ergonomia eta psikosoziologia aplikatuko eginkizunak ere.

f) Procederá a la detección y análisis de las necesidades de formación en materia de seguridad y salud laboral. La formación se realizará, en cualquier caso, respetando las competencias que la Ley 16/1983, de 27 de julio, sobre Régimen Jurídico del IVAP, atribuye a este Organismo en materia de formación y perfeccionamiento de los funcionarios y contratados de la Administración Autónoma del País Vasco, así como las que puedan corresponder a aquellos organismos especializados existentes en la Administración con competencia en materia preventiva.

3.– Arlo honek prebentzio-jarduerak egin ahal izateko beharrezkoak diren neurketak, azterketak edo saiakuntzak egiteko ekipamendua eskuratuko du. Halaber, ekintza horiek ohiz kanpokoak direnean edo ekipamendua erostea komeni ez denean, horiek egiteko kanpoko enpresak kontratatzea proposatu ahal izango du.

g) Realizará las inspecciones de seguridad que sean precisas.

7. artikulua.– Arlo Juridikoaren eginkizunak.

h) Elaborará estadísticas en materia de seguridad y salud.

Arlo Juridikoko langileei ondoren zehazten diren eginkizunak dagozkie; hala ere, Zerbitzuko gainerako arloetako langileek lagundu egin beharko diete premia sortzen denean:

i) Propondrá las acciones correctoras del sistema.

a) Prebentzioko Zerbitzuak prebentzio-jardueran aplikatu behar dituen irizpide juridiko eta lege-eskakizunen berri emango du.

j) Diseñará y dirigirá la elaboración de los planes de emergencias.

b) Dekretu honetako III kapituluan jasotzen diren erregistroen zaintzaz eta, hala badagokio, mantenimenduaz arduratuko da.

k) Atenderá las demandas formativas que realicen las Unidades de Seguridad y Salud, siempre que no entren en colisión con lo dispuesto en el apartado f).

c) Administrazio Orokorreko Lantoki arteko Segurtasun eta Osasuneko Batzordearen Idazkaritza bere gain hartuko du.

2.– El personal del Área Técnica ejercerá las funciones correspondientes a las disciplinas preventivas de seguridad en el trabajo y/o higiene industrial y las funciones de ergonomía y psicosociología aplicada.

III. KAPITULUA
SEGURTASUN ETA OSASUNAREN ARLOKO
ERREGISTROAK

8. artikulua.– Sorrera eta helburua.

3.– Este Área se dotará con los equipamientos necesarios para realizar las mediciones, análisis o ensayos precisos para el ejercicio de la actividad preventiva. Igualmente, podrá proponer la contratación externa de estas operaciones cuando se realicen de forma excepcional o no resulte oportuna la adquisición de equipamiento.

1.– Jarraian aipatzen diren bi erregistroak sortuko dira; bi erregistro horiek Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzari atxikita egongo dira, Prebentzioko Zerbitzuak kudeatuko ditu, eta Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak hartuko dituzte beren baitan.

Artículo 7.– Funciones del Área Jurídica.

Prebentzioko Ordezkarien Erregistroa

El personal del Área Jurídica, sin perjuicio de la necesaria coordinación con el personal de las otras áreas del Servicio, realizará las siguientes funciones:

Ezbehar eta Gertakarien Erregistroa

a) Informará sobre los criterios jurídicos y los requisitos legales que deban ser aplicados en la actividad preventiva por el Servicio de Prevención.

2.– Erregistro horiek prebentzio-jarduerak ezagutzeko, antolatzeko eta egiaztatzeko tresnak izatea dute helburu, bai eta segurtasunaren eta osasunaren arloan ezarritako xedeak lortzea ere.

b) Se encargará de la custodia y, en su caso, mantenimiento de los Registros previstos en el capítulo III de este Decreto.

3.– Era berean, Prebentzioko Zerbitzuari dagokion prebentzio-jarduera behar bezala egiteko beharrezkoak diren beste erregistro batzuk ere sortu ahal izango dira.

c) Desempeñará la Secretaría del Comité de Seguridad y Salud Intercentros de Administración General.

9. artikulua.– Prebentzioko Ordezkarien Erregistroa.

<PALIGN="CENTER">

CAPÍTULO III
REGISTROS EN MATERIA DE SEGURIDAD
Y SALUD.

1.– Langile publikoen ordezkaritza-organoek Prebentzioko Zerbitzuari jakinarazi beharko dizkiote prebentzioko ordezkariei buruzko datuak, izendapena egin eta hamabost egun balioduneko epean; Prebentzioko Zerbitzuak kudeatuko du Prebentzioko Ordezkarien Erregistroa.

<PALIGN="JUSTIFY">

2.– Datu horiek erregistroko fitxa batean jasoko dira; bertan, honako informazio hau agertuko da: izena, bi deiturak, zein sindikatu-erakunde ordezkatzen duen, zein zentro organikotan egiten duen lan eta, hala badagokio, zein Segurtasun eta Osasuneko Unitatetakoa den.

Artículo 8.– Creación y Objeto

3.– Erregistroko fitxa batean jasotako datuei eragiten dieten aldaketa guztiak hamabost egun balioduneko epean jakinarazi beharko dira, aldaketa gertatzen den unetik hasita, erregistroan dagokion aldaketa egin dadin.

1.– Adscritos a la Dirección de Negociación Colectiva del Departamento de Hacienda y Administración Pública y gestionados por el Servicio de Prevención y para el ámbito de Administración General y sus Organismos Autónomos, se crean los siguientes registros:

10. artikulua.– Ezbeharren eta Gertakarien Erregistroa.

Registro de Delegados de Prevención.

1.– Erregistro honetan Prebentzioko Zerbitzu honen jardun-eremuan sartzen diren langile publikoek beraien lan-jardueraren ondorioz gertatutako gora-beheren, gertakarien, edo egitateen eraginez jasan dituzten edo jasan ditzaketen kalteak jasoko dira.

Registro de Accidentes e Incidentes.

2.– Halaber, Administrazioak gertakari horiek erasan dieten langileen segurtasuna eta osasuna babesteko hartutako neurriak eta egindako ekintzak ere jasoko dira.

2.– Estos Registros pretenden ser instrumentos de conocimiento, ordenación y acreditación de la realización de las actividades preventivas y de la consecución de los objetivos establecidos en materia de seguridad y salud.

3.– Ezbeharren eta Gertakarien Erregistroan jasotako datuen tratamendua profesional sanitario batek edo sekretua gordetzeko obligazio baliokidea duen beste pertsona batek egitea hobetsiko da, abenduaren 13ko 15/1999 Legeak, izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoak, 7. artikuluan xedatzen duenaren arabera.

3.– Asimismo, se podrán crear aquellos otros Registros que sean precisos para el correcto desempeño de la actividad preventiva atribuida al Servicio de Prevención.

IV. KAPITULUA
SEGURTASUN ETA OSASUNEKO UNITATEAK

11. artikulua.– Segurtasun eta Osasuneko Unitateak.

Artículo 9.– Registro de los Delegados de Prevención.

Administrazio Orokorreko sail eta erakunde autonomo bakoitzean Segurtasun eta Osasuneko Unitate bat osatuko da, prebentzio-jardueraren ardura erakunde administratibo osora zabaltzeko asmoz.

1.– Los órganos de representación de los empleados públicos deberán notificar al Servicio de Prevención, que gestionará el Registro de los Delegados de Prevención, en el plazo de quince días hábiles desde que se produce la designación, los datos relativos a los Delegados de Prevención.

12. artikulua.– Osaera.

2.– Estos datos aparecerán contenidos en una ficha registral, en la que se recogerá el nombre, los dos apellidos, la organización sindical a la que representa, el centro orgánico en el que desempeña su labor profesional y, en su caso, la Unidad de Seguridad y Salud de la que forme parte.

1.– Segurtasun eta Osasuneko Unitateak honako hauek osatuko dituzte: Zerbitzu zuzendariak edo sailetako nahiz erakunde autonomoetako langileriaren arloan eskumena duen zuzendariak, eta berak izendatzen dituen langileek.

3.– Cualquier variación que afecte a los datos contenidos en una ficha registral será comunicada en el plazo de quince días hábiles, a contar desde el momento en que se produzca aquella, con objeto de proceder a la oportuna modificación registral.

2.– Zerbitzu zuzendariak edo langileriaren arloan eskumena duen zuzendariak finkatuko du Segurtasun eta Osasuneko Unitatean parte hartuko duten langileen kopurua, langileen kopuruaren eta barreiaketaren nahiz langileek jasan ditzaketen arriskuen arabera. Kopuru hori gehienez ere hiru langilekoa izango da; izan ere, sailak edo erakunde autonomoak langileak dituen lurralde historiko bakoitzetik langile bakarra izendatu ahal izango du.

Artículo 10.– Registro de Accidentes e Incidentes.

3.– Prebentzioko ordezkariek Segurtasun eta Osasuneko Unitateetan parte hartu ahal izango dute, Laneko Arriskuen Prebentzioko Legearen 36. artikuluak aitortzen dizkien eskumenen alorrean.

1.– En este Registro se recogerán las incidencias, sucesos o hechos de los que haya resultado o pueda resultar un daño derivado de la actividad laboral para los empleados públicos incluidos en el ámbito de actuación de este Servicio de Prevención.

13. artikulua.– Segurtasun eta Osasuneko Unitateen eginkizunak.

2.– Igualmente, se recogerán las medidas adoptadas y las actuaciones llevadas a cabo por la Administración en relación con tales incidencias con el objetivo de proteger la seguridad y salud de los empleados afectados.

– Segurtasun eta Osasuneko Unitateek honako ardura hauek izango dituzte beren sail edo erakunde autonomoaren barruan:

3.– El tratamiento de los datos contenidos en el Registro de Accidentes e Incidentes se realizará preferentemente por un profesional sanitario o por otra persona sujeta asimismo a una obligación equivalente de secreto, conforme a lo establecido en el art. 7 de la Ley 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.

a) Prebentzioko Zerbitzuak eginiko programak eta sistemak, laneko segurtasunari eta osasunari buruzko xedapenak eta arauak beteko direla ziurtatzera zuzendurikoak, praktikan jartzea.

<PALIGN="CENTER">

CAPÍTULO IV
UNIDADES DE SEGURIDAD Y SALUD

b) Sail eta erakunde autonomoetako langileen kexa, eskaera eta iradokizunei erantzuteko beharrezkoak diren ekintzak egitea.

<PALIGN="JUSTIFY">

c) Kexa, eskaera eta iradokizun horiek konplexuegiak direlako, zehaztasun tekniko handiegiak dituztelako, edo sail edo erakunde autonomo bati baino gehiagori eragiten dietelako beraiek erantzun ezin diezaieketenean, Prebentzioko Zerbitzuari horiek behar bezala helaraztea.

Artículo 11.– Unidades de Seguridad y Salud.

d) Bere langileek dituzten prebentzio-prestakuntzako beharren berri ematea Prebentzioko Zerbitzuari.

Se constituirá un Unidad de Seguridad y Salud en cada uno de los Departamentos y Organismos Autónomos de la Administración General con el fin de extender la responsabilidad de la actividad preventiva a toda la organización administrativa.

e) Sailaren edo erakunde autonomoaren baitan segurtasunari edo osasunari buruz gertatzen diren ezbeharren edo gertakarien berri ematea Prebentzioko Zerbitzuari. Horrez gain, Prebentzioko Zerbitzuarekin lankidetzan jardungo du hala eskatzen zaionean.

Artículo 12.– Composición.

f) Laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketarako sistema integratua gauzatzean zehaztu daitezkeen eduki eta xedapenak modu eraginkorrean beteko direla ziurtatzea.

1.– Las Unidades de Seguridad y Salud estarán compuestas por el Director de Servicios, o por el Director competente en materia de personal de los Departamentos u Organismos Autónomos, y por el/los trabajador/es que éste señale.

g) Prebentzioko Zerbitzuari hiru hilero txosten bat bidaltzea, segurtasunaren eta osasunaren arloan egindako eskaera, kexa eta ekintzen berri emateko.

2.– El Director de Servicios o el Director competente en materia de personal determinará, en atención al número y dispersión del personal y a la clase de riesgos a los que esté expuesto, el número de trabajadores que participarán en la Unidad de Seguridad y Salud, con un máximo de tres, uno por cada Territorio Histórico en que el Departamento u Organismo Autónomo tenga empleados adscritos a su servicio.

2.– Segurtasun eta Osasuneko Unitateek urtero-urtero memoria bat egingo dute, dagokion sail edo erakunde autonomoan egin diren prebentzioko ekintzak azaltzeko. Txosten hori Prebentzioko Zerbitzuari bidaliko zaio hurrengo urteko lehenengo hiruhilekoaren barruan.

3.– Los Delegados de Prevención podrán participar en las Unidades de Seguridad y Salud, en el ámbito de las competencias que les reconoce el art. 36 de la Ley de Prevención de Riesgos Laborales.

V. KAPITULUA
INFORMAZIO ETA KONTROLAREN BERMEAK

14. artikulua.– Parte-hartzeko eta kontroleko tresnak.

Artículo 13.– Funciones de las Unidades de Seguridad y Salud.

1.– Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako Segurtasun eta Osasuneko Batzordeek, Laneko Arriskuen Prebentzioko Legeak ematen dizkien eskumenak eta ahalmenak gauzatzeaz gain, ondorengo dokumentuen gaineko irizpena emango dute:

1.– Las Unidades de Seguridad y Salud serán las encargadas en relación con su Departamento u Organismo Autónomo de:

a) Prebentzioko Urteroko Plana.

a) Poner en práctica los programas y sistemas elaborados por el Servicio de Prevención dirigidos a asegurar el cumplimiento de las disposiciones y normas asociadas a la seguridad y salud laboral.

b) Prestakuntzako Urteroko Plana.

b) Realizar las actuaciones necesarias para resolver las quejas, peticiones y sugerencias de los empleados de los Departamentos y Organismos Autónomos.

c) Prebentzioko Zerbitzuaren Urteroko Memoria.

c) Canalizar adecuadamente estas quejas, peticiones y sugerencias al Servicio de Prevención cuando no puedan resolverlas o atenderlas, bien por su complejidad o especificidades técnicas, o bien por afectar a más de un Departamento u Organismo Autónomo.

d) Segurtasun eta Osasuneko Unitateek egin beharreko urteroko memoriak, dekretu honetako 13.2 artikuluan jasotzen direnak.

d) Informar al Servicio de Prevención sobre las necesidades de formación preventiva de su personal.

2.– Segurtasun eta Osasuneko Batzordeek Prebentzioko Zerbitzuari prebentzioaren arloan duen edozein informazio eskatu ahal izango diote. Halaber, segurtasunaren eta osasunaren arloko gai orokorrei nahiz bereziei buruzko aholkularitza ere eskatu ahal izango diote.

e) Informar al Servicio de Prevención sobre accidentes e incidentes en materia de seguridad y salud que ocurran en el ámbito del Departamento u Organismo Autónomo, así como colaborar con aquél en los casos en que sea requerido para ello.

3.– Funtzio Publikoaren Sailburuordetzak artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatzen diren txostenak eskuratuko ditu, segurtasunaren eta osasunaren arloko helburuak eta xedeak zein mailaraino bete diren egiaztatzeko.

f) Velar por el efectivo cumplimiento de los contenidos y disposiciones que se pudieran dictar en desarrollo de un Sistema de Gestión Integrada de Prevención de Riesgos Laborales.

15. artikulua.– Langileen parte-hartzea eta beraiei kontsultak egitea.

g) Enviar un informe trimestral al Servicio de Prevención sobre las peticiones, quejas y actuaciones realizadas en materia de seguridad y salud.

Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako langile publikoek informazioa jasotzeko, kontsultatuak izateko eta parte hartzeko duten eskubidea bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira; eskubide hori Laneko Arriskuen Prebentzioko 31/1995 Legeak jasotzen du, eta hori bermatzeko neurriak Segurtasun eta Osasuneko Unitateen nahiz Segurtasun eta Osasuneko Batzordeen bitartez hartu ahal izango dira, bai eta zuzenean Prebentzioko Zerbitzuaren bitartez ere.

2.– Anualmente las Unidades de Seguridad y Salud emitirán una memoria de las actividades preventivas que se hayan llevado a cabo en el Departamento u Organismo Autónomo correspondiente. Este informe será remitido al Servicio de Prevención dentro del primer trimestre del año siguiente.

16. artikulua.– Prebentzioko Zerbitzuaren auditoria.

<PALIGN="CENTER">

CAPÍTULO V
GARANTÍAS DE INFORMACIÓN Y CONTROL

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluak zehaztuko du zein entitate edo erakunde arduratuko den Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen Prebentzioko Zerbitzu Propioaren auditoria egiteaz, Prebentzioko Zerbitzuen Araudiko V. kapituluan xedaturikoarekin bat etorriz.

<PALIGN="JUSTIFY">

2.– Auditoria horren emaitzak txosten batean jaso beharko dira, eta txosten hori Segurtasun eta Osasuneko Batzordeen eta langile publiko guztien eskura egongo da.

Artículo 14.– Instrumentos de participación y control.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

1.– Los Comités de Seguridad y Salud de la Administración General y sus Organismos Autónomos, además de ejercer las competencias y facultades que les atribuye la Ley de Prevención de Riesgos Laborales, informarán sobre los siguientes documentos:

Lehena.– Prebentzioko Zerbitzu Propioa sortzen da dekretu honen 2. artikuluan zehazten den eremurako.

a) Plan Anual de Prevención.

Bigarrena.– Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren titularrari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko, bai eta helburu horretarako lantokiak zehazteko ere.

b) Plan Anual de Formación.

Hirugarrena.– Uztailaren 27ko 306/1999 Dekretuari beste xedapen gehigarri bat eransten zaio, bosgarrena; xedapen horren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko prebentzioko zerbitzuek egingo dituzten jarduera sanitarioak arautzen dira, eta honako eduki hau izango du:

c) Memoria Anual del Servicio de Prevención.

Bosgarrena.– Laneko arriskuen prebentzioko legeria Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrera eta bere erakunde autonomoetara moldatzea.

d) Memorias Anuales elaborados por las Unidades de Seguridad y Salud previstas en el art. 13.2. del presente Decreto.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunak beharrezkoak diren ekintzak egingo ditu pertsonal sanitarioa laneko arriskuen prebentzioko zereginak betetzen dituzten langileen eginkizun eta prestakuntza-mailetara moldatzeko.

2.– Los Comités de Seguridad y Salud podrán requerir del Servicio de Prevención cualquier información de la que éste disponga en materia preventiva, así como el asesoramiento sobre cuestiones generales o particulares en materia de seguridad y salud.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko zerbitzu medikoetako pertsonal sanitarioa eratzen den prebentzioko zerbitzuan integratuko da; hala ere, esleiturik dituen eta prebentzioko zerbitzuari dagozkion eginkizunetatik bestelakoak diren eginkizunak ere betetzen jarraituko du.

3.– La Viceconsejería de Función Pública conocerá los informes mencionados en el apartado 1 de este artículo con el fin de que pueda comprobar el grado de cumplimiento de las metas y objetivos en materia de seguridad y salud.

Pertsonal sanitarioaren inkorporazio berriek Lan Medikuntzako fakultatibo espezialistak, Enpresa Medikuntzan diplomatuak edo enpresako OTLak izan beharko dute.

Artículo 15.– Consulta y participación de los trabajadores.

AZKEN XEDAPENA

Se adoptará las medidas necesarias para garantizar el derecho de información, consulta y participación de los empleados públicos de la Administración General y sus Organismos Autónomos previsto en la Ley 31/1995, de Prevención de Riesgos Laborales, bien a través de las Unidades de Seguridad y Salud y de los Comités de Seguridad y Salud, o bien directamente a través del Servicio de Prevención.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Artículo 16.– Auditoría del Servicio de Prevención.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko maiatzaren 16an.

1.– El Consejo de Gobierno de la Comunidad Autónoma de Euskadi determinará la entidad u organismo encargado de realizar la auditoría del Servicio de Prevención Propio de la Administración General y sus Organismos Autónomos, de acuerdo con lo establecido en el capítulo V del Reglamento de los Servicios de Prevención.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

2.– Los resultados de esta auditoría deberán quedar reflejados en un informe que estará a disposición de los Comités de Seguridad y Salud y de todos los empleados públicos.

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

DISPOSICIONES ADICIONALES

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

<PALIGN="JUSTIFY">

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Primera.– Se crea el Servicio de Prevención Propio para el ámbito determinado en el art. 2 del presente Decreto.

Osasun sailburua,

Segunda.– Se faculta al titular de la Consejería de Hacienda y Administración Pública a dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo del presente Decreto y para la determinación, a efectos del mismo, de los centros de trabajo.

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

Tercera.– Se añade una nueva Disposición Adicional, la quinta, al Decreto 306/1999, de 27 de julio, por el que se regulan las actuaciones sanitarias de los servicios de prevención en la Comunidad Autónoma de Euskadi, que tendrá el siguiente contenido:

Quinta.– Adaptación de la legislación de prevención de riesgos laborales a la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos.

El Órgano competente de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi realizará las actuaciones que se consideren necesarias para adaptar el personal sanitario disponible a las funciones y niveles de cualificación del personal que lleve a cabo las tareas de prevención de riesgos laborales.

El personal sanitario perteneciente a los servicios médicos de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi se integrará en el servicio de prevención que se constituya, sin perjuicio de que continúe efectuando aquellas funciones que tuviera atribuidas, distintas de las propias del servicio de prevención.

Las nuevas incorporaciones de personal sanitario se efectuarán con facultativos especialistas en Medicina del Trabajo, diplomados en Medicina de Empresa o ATS de empresa.

DISPOSICIÓN FINAL

<PALIGN="JUSTIFY">

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 16 de mayo de 2000.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

La Consejera de Hacienda y Administración Pública,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

El Consejero de Justicia, Trabajo y Seguridad Social,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

El Consejero de Sanidad,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común