Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

57. zk., 2000eko martxoaren 22a, asteazkena

N.º 57, miércoles 22 de marzo de 2000


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
Vicepresidencia del Gobierno
1327
1327

38/2000 DEKRETUA, otsailaren 29koa, Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala arautzen duena.

DECRETO 38/2000, de 29 de febrero, por el que se regula el Servicio Oficial de Traductores.

Azaroaren 24ko 10/1982 Legeak -Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak- abiapuntu gisa zehazten duenez, Euskadiko herritar guztiek dute hizkuntza ofizial biak hitzez zein idatziz jakin eta erabiltzeko eskubidea, eta, horren ondorioz, hizkuntza-arloko oinarrizko zenbait eskubide aitortzen die. Ildo horretan, eskubideok asebetetzeko, aipatutako legeak botere publikoen esku jartzen du herritar guztiek administrazioarekiko harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eskubidea bermatzeko behar diren neurri guztiak hartzea eta bitarteko egokiak jartzea. Arau horrek, orobat, herritarrei aitortzen die badutela eskubidea nahi duten hizkuntza ofizialean harrera egin diezaieten. Bestalde, euskara Euskal Autonomia Erkidegoko lur-eremu osorako hizkuntza idatzi ofiziala denez, arauak ezartzen du botere publikoei dagokiela euskararen batasunaz eta normalizazioaz arduratzea.

La Ley 10/1982, de 24 de noviembre, Básica de Normalización del Uso del Euskera, partiendo del presupuesto inicial de que todos los ciudadanos del País Vasco tienen derecho a conocer y usar ambas lenguas oficiales, tanto oralmente como por escrito, les reconoce una serie de derechos fundamentales en materia lingüística. En este sentido, con el ánimo de satisfacer tales derechos, dicha norma atribuye a los poderes públicos la responsabilidad de adoptar las medidas oportunas y arbitrar los medios necesarios para garantizar a todos los ciudadanos el derecho a usar tanto el euskera como el castellano en sus relaciones con la Administración y a ser atendidos en la lengua oficial que elijan, y, asimismo, de velar por la unificación y normalización del euskera en su condición de lengua escrita oficial común en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Lege-esparru horretan, itzulpena da herritarren hizkuntza-eskubideak asebetetzeko oinarrizko zutabeetako bat, betiere, langile publikoek beren eginkizunak betetzeko duten hizkuntza-gaitasuna alde batera utzi gabe. Euskaratik edo euskarara itzultzeko jardunaren gaiak, horregatik, tratamendu sistematikoa behar du, ikusmira integral eta orokorretik planteatuta, eta erabili beharreko kudeaketa-ereduak bat egin behar du hizkuntza-politikarekin. Itzulpengintzak eragin handia duenez euskararen erabileran eta, gainera, euskara normalizatzeko elementua ere badenez, jardun horrek tresna-izaera garrantzitsua ematen dio Itzultzaile Zerbitzu Ofizialari, eta garrantzi horren lekuko zerbitzua sortzeko modua bera da; izan ere, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak -Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legeak- 12. artikuluan emandako aginduaren ondorioz sortu zen delako zerbitzua. Beraz, azken batean, delako legea garatzeko arau gisa hartu behar da Itzultzaile Zerbitzuaren arautzea, legearen aplikazio orokorrean kokatuko dena, hizkuntza-politikan hain zuzen ere.

En este marco legal, la traducción es uno de los pilares básicos para la satisfacción de los derechos lingüísticos de los ciudadanos de forma complementaria a la capacitación de los empleados públicos para el desempeño bilingüe de sus funciones. En efecto, la problemática de la traducción del y al euskara debe someterse a un tratamiento sistemático, con una perspectiva integral y global y con un modelo gestor coherente con la política lingüística. La importante incidencia del fenómeno de la traducción en el uso del euskara y como elemento normalizador del euskara, otorga al Servicio Oficial de Traductores un importante papel instrumental como lo constata el hecho de que su creación derive del mandato señalado por el artículo 12 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, Básica de Normalización del Uso del Euskera. Por lo tanto, en definitiva, la regulación de dicho servicio no puede entenderse sino como una norma de desarrollo de la referida ley y, por tanto, inserta en la aplicación global de la misma, es decir, en la política lingüística.

Euskara erabiltzeko eta normalizatzeko tresna-izaera horrek, bestalde, indar handiagoa hartzen du administrazioan bertan; izan ere, euskararen koofizialtasuna dela-eta, administrazio barruko hainbat eta hainbat agiri elebitan edo euskara hutsez idatzi beharra alde batera utzi gabe, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak funtsezko eginkizuna du, batetik, euskarazko lege- eta administrazio-hizkera modernoa sortu, estandarizatu eta hedatzeko eta, bestetik, lege- eta administrazio-terminologia finkatzeko, nahiz eta azken egiteko hori euskararen corpusa finkatzeko esparru orokorrean burutu behar den.

Por otro lado, tal papel instrumental al servicio del uso y normalización del euskara adquiere mayor énfasis sobre todo en el ámbito administrativo ya que, sin perjuicio de las necesidades de orden interno que vienen derivadas de la cooficialidad del euskara y que requieren la redacción bilingüe o en euskara de un importante volumen de documentación administrativa, el Servicio Oficial de Traductores debe desempeñar una labor fundamental en la progresiva creación, estandarización y difusión de un lenguaje moderno jurídico-administrativo en euskera y la fijación de una terminología jurídico-administrativa a utilizar, si bien dicha labor debe realizarse en el marco general de fijación del corpus del euskera.

Itzulpengintzak eta herri-administrazioak beren artean duten harreman berezia dela-eta, ezinbestekoa da, gainera, bi eremu elkarri lotzea: bat, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren egitekoa eta, bi, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak ezarritako irizpideak. Delako plana, hain zuzen ere, funtsezko atala da hizkuntza normalizatzeko helburuak bete daitezen, eta batez ere, jakiteko zein dokumentu sortu behar diren euskaraz edo elebitan, eta zein nolako parte-hartzea izango duten hizkuntza-gaitasuna duten funtzionarioek.

La particular interrelación del fenómeno de la traducción con la Administración Pública obliga, además, a establecer una conexión entre la labor del Servicio Oficial de Traductores y los criterios que establece el Plan de Normalización del Uso del Euskara en la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, pieza primordial de la política encaminada al cumplimiento de los objetivos de normalización, sobre todo a los efectos de saber qué documentos deben producirse en euskara o de forma bilingüe y de la participación de los funcionarios capacitados lingüísticamente en el hecho traductor.

Horri dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak, 1998-2002 aldirakoak, hainbat neurri planteatzen ditu. Besteak beste, honako hauek: hizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibideak, hain zuzen ere administrazio-atal elebidunak zehazten diren neurrian arian-arian ezarriko direnak; eta itzulpen-irizpideak, erabilera-jarraibideen osagarriak izateaz gain, jarraibideekin bat egin behar dutenak. Hizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibideak ezartzean, zehatz agertuko da zein diren itzulpen-beharrak eta, azken batean, zein lan dagokion Itzultzaile Zerbitzu Ofizialari eta zein Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioan itzultzen diharduten langileei.

A este respecto, el Plan de Normalización del Uso del Euskera en la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el período 1998-2002 contempla una serie de medidas tales como la fijación de unas pautas de uso de las lenguas oficiales, que se comenzarán a aplicar de forma progresiva, según se vayan declarando las unidades administrativas bilingües, y unos criterios de traducción complementarios y coherentes con tales pautas de uso. La aplicación de tales pautas de uso de las lenguas oficiales concretará las necesidades de traducción y, en definitiva, la labor que deberá corresponder tanto al Servicio Oficial de Traductores como al resto del personal de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma dedicado a tareas de traducción.

Dena dela, itzultzaileen jardun-eremuari dagokionez, berariaz adierazi behar da bereziak direla Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren xedapenak eta egintzak; izan ere, aldizkari ofiziala arautzen duen 155/1993 Dekretuak, ekainaren 1ekoak, 5. artikuluan dioenez, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzen diren testuak ofizialtzat eta benetakotzat jotzen dira biak. Testuok, aldizkarian txertatzean, jendaurreko izaera eta ofizialtasuna hartzen dituzte eta administrazio-hizkera finkatzen laguntzen dute; baina hori ez ezik, bertan argitaratzeko, bermatu ere egin behar da itzulpena zehatza eta juridikoki baliokidea dela.

No obstante, en relación con el ámbito de actuación del personal traductor debe contemplarse explícitamente la especificidad de aquellas disposiciones y actos que sean objeto de publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, ya que como señala el artículo 5 del Decreto 155/1993, de 1 de junio, que lo regula, el texto publicado en euskera y castellano tiene la consideración de oficial y auténtico en ambos idiomas, y no sólo por su contribución a la fijación del lenguaje administrativo derivada de la publicidad y oficialidad que les otorga su inserción en dicho Boletín sino también por la necesidad de asegurar la exactitud y equivalencia jurídica de su traducción.

Ezin da ahaztu, bestalde, azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 12.2 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek eta herri-erakundeek Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala erabil dezaketela itzulpenen zehaztasuna eta baliokidetasun juridikoa bermatzeko. Ondorioz, zerbitzuari definizio berria ematean, ezin zaio barne-izaerari bakarrik begiratu, alegia, administrazioko ekoizpen idatzia itzultzeko zerbitzuaren izaerari bakarrik; izan ere, kontuan hartu behar da kanpora begira zerbitzu publikoa ere badela, bera baita, legeak hala aginduta, itzulpenen zehaztasuna eta baliokidetasun juridikoa ziurtatzeko organoa.

Por otro lado, tampoco debe olvidarse que, de conformidad al artículo 12.2 de la referida Ley 10/1982, de 24 de noviembre, el Servicio Oficial de Traductores debe estar a disposición de los ciudadanos y entidades públicas de la Comunidad Autónoma con el fin de garantizar la exactitud y equivalencia jurídica de las traducciones. En consecuencia, no cabe plantearse ninguna redefinición del mismo atendiendo únicamente a su faceta interna, esto es, como un servicio de traducción de la producción escrita de la Administración sino que también deberá contemplar su papel como servicio público, su actividad hacia el exterior, como un órgano que certifique la exactitud y equivalencia jurídica de las traducciones, ya que la citada norma así se lo demanda.

Arrazoi horiek guztiak direla-eta, beharrezkoa eta komenigarria da itzulpen-arloko agintaritza nagusi bakarra izatea. Horrek ezinbestez dakar oraingo Itzulpen Zerbitzu Ofiziala berriro definitzea, hain zuzen ere, batetik, dagozkion eskumenak eta eginkizunak ezartzeko eta, bestetik, itzultzearekin zerikusia duten gainerakoekiko harremanak finkatzeko. Horrela, itzultzen diharduten langileak antolatuz eta hizkuntza-gaitasuna duten funtzionarioen jarduera elebidunak bultzatuz, itzulpen-zerbitzu eraginkorra eskaintzeaz gain, administrazio-hizkeraren homogeneitatea bermatuko da.

Todas esas razones avalan la necesidad y conveniencia de la existencia de una autoridad centralizada en materia de traducción, lo que obliga a redefinir el actual Servicio Oficial de Traducción estableciendo sus competencias, funciones y relaciones con los demás agentes involucrados en el hecho traductor, de tal manera que, organizando los recursos humanos existentes para la traducción y potenciando el desempeño bilingüe de los funcionarios capacitados lingüísticamente, no sólo se preste el servicio de traducción de modo eficaz y eficiente sino que también se garantice la homogeneidad del lenguaje administrativo.

Organo berean itzulpen-arloko agintaritza nagusi bakarra eta itzulpen-zerbitzuak biltzeak berarekin dakar beren arteko harreman funtzionalak zehaztea, alegia, zein nolako harremanak izango diren Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren eta itzultzen dihardutenen artean. Horregatik, itzulpengintzarekin zerikusia duten lanpostuen beharrezko homogeneizazioa ahaztu gabe, eta lanpostu horiek hizkuntza-normalkuntzan dihardutenetatik bereiztu behar direla ahaztu gabe, hierarkiari dagokionez eredu deszentralizatua aukeratu da, hurbiltasuna, antolamendua, espezializazioa eta isilpekotasuna direla-eta; eginkizunei dagokienez, berriz, ezinbestekoa da Itzultzaile Zerbitzu Ofizialarekiko mendekotasun funtzionala ezartzea itzultzen diharduten langileei, eta, ondorioz, behar diren koordinazio-mekanismoak aurreikusiko dira zerbitzua antola dadin.

El hecho de aunar en un mismo órgano el carácter de autoridad en materia de traducción y de prestador de servicios de traducción implica, necesariamente, definir cuáles deben ser las relaciones funcionales entre el Servicio Oficial de Traductores y los agentes involucrados en el hecho traductor, es decir, con los ejecutantes materiales de las traducciones. Por ello, sin perjuicio de la necesaria homogeneización de los puestos de trabajo relacionados con la traducción, así como de su diferenciación con aquéllos dedicados a labores de normalización lingüística, y aunque jerárquicamente, por razones de cercanía, organización, especialización e, incluso, confidencialidad, se opte por un modelo descentralizado, es indispensable establecer la dependencia funcional del personal dedicado a tareas de traducción del Servicio Oficial de Traductores y la previsión de aquellos mecanismos organizativos de coordinación del mismo que sean necesarios.

Hala ere, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren eskumenak beste erakunde batzuetara ere iristeko, beste herri-administrazioen barruan euskaratik eta euskarara egiten diren itzulpenen langintza koordinatzeko -arloko agintaritza nagusi bakarraren ahalmenak erabiliz- eta euskarazko lege- eta administrazio-hizkera normalizatu, batu eta garatuko dela bermatzeko, ezinbestekoak dira, bada, adostasun- eta lankidetza-bideak; izan ere, kontuan hartu behar da administrazio horietako bakoitza espezifikoa dela, eta, gainera, euskara hizkuntza ofiziala dela Nafarroako Foru Erkidegoan ere.

Sin embargo, el alcance interinstitucional de las competencias del Servicio Oficial de Traductores y los cauces mediante los que, en funciones de autoridad centralizada en la materia, coordina las traducciones del y al euskara en el seno de otras Administraciones Públicas y garantiza la normalización, unificación y desarrollo de un lenguaje jurídico-administrativo en euskera no puede sino derivarse de mecanismos de consenso, colaboración y cooperación dada la especificidad de las mismas y la consideración del euskera como lengua oficial en la Comunidad Foral de Navarra.

Azkenik, nahiz eta Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala aparteko zerbitzu gisa egituratu, zerbitzua bera nahitaez kokatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioaren antolamendu-egituraren barruan. Horretarako, bidezkoena da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari atxikitzea; izan ere, uztailaren 27ko 16/1983 Legeak -Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari buruzkoak- ezartzen duenarekin bat, erakunde horren eginkizunetako bat da euskara herri-administrazioan sartu, hedatu eta normalizatzea, bai eta administrazio-hizkera finkatzea ere, hala ezartzen baita Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legean.

Por último, sin perjuicio de la configuración del Servicio Oficial de Traductores como un servicio independiente es necesario proceder a su incardinación en la estructura organizativa de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi. A estos efectos, resulta más oportuna su adscripción al Instituto Vasco de Administración Pública, que entre sus fines, de conformidad a la Ley 16/1983, de 27 de julio, sobre Régimen Jurídico del Instituto Vasco de Administración Pública, contempla la introducción, difusión y normalización del euskera en la Administración Pública, así como la fijación de su lenguaje administrativo, en cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Básica de Normalización del Uso del Euskera.

Ondorioz, Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat eginez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko otsailaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Vicepresidenta del Gobierno y Consejera de Hacienda y Administración Pública, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora del Gobierno Vasco, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 29 de febrero de 2000

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Helburua.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen helburua da, bateko, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren eskumenak eta eginkizunak arautzea, eta, besteko, zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioan itzultzen diharduten langileekiko duen harreman funtzionalaren eredua ezartzea.

Es objeto del presente Decreto la regulación de las competencias y funciones del Servicio Oficial de Traductores, así como el establecimiento del modelo de relación funcional del mismo con el personal dedicado a las tareas de traducción en el seno de la Administración Publica de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2. artikulua.– Eskumenak.

Artículo 2.– Competencias.

1.– Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak eskumena du euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzultzen diren testuen zehaztasuna eta baliokidetasun juridikoa bermatzeko.

1.– El Servicio Oficial de Traductores es el órgano competente para garantizar la exactitud y la equivalencia jurídica de las traducciones al euskera y del euskera al castellano.

2.– Bere eginkizuna da, halaber, arloko agintaritza nagusi bakarra den neurrian, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioan euskarara eta euskaratik gaztelaniara egiten den itzulpen-langintza koordinatzea. Zerbitzuari dagokio, orobat, euskarazko administrazio-hizkeraren nahiz lege- eta administrazio-terminologiaren batasuna, normalizazioa eta garapena bultzatzea. Horiez gain, eremu hauetako lankidetza bultzatuko du beste herri-administrazio, erakunde publiko eta pribatuekin.

2.– Asimismo, es el órgano encargado de coordinar, como autoridad centralizada en la materia, la labor de traducción al euskera y del euskera al castellano en el seno de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi y de impulsar la unificación, normalización y desarrollo del lenguaje administrativo y de la terminología jurídico-administrativa del euskera y la colaboración y cooperación con otras Administraciones Públicas y entidades públicas y privadas en estos ámbitos.

3. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 3.– Funciones.

Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak, bere eskumenez baliatuz, honako eginkizunak izango ditu:

En el ejercicio de sus competencias el Servicio Oficial de Traductores desarrollará las siguientes funciones:

a) Itzulpen-, interpretazio-, ziurtatze- eta terminologia-zerbitzuak ematea, ondoko artikuluan adierazten denarekin bat.

a) La prestación de los servicios de traducción, interpretación, certificación y terminología, de conformidad a lo señalado en el artículo siguiente.

b) Ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak -Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzkoak- ezarritakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioan testuak euskaratzeko eta euskarazkoak gaztelaniaz jartzeko zerbitzuak estandarizatu eta homologatzeko, honako hauek proposatu ahal izango ditu: zerbitzuon ezaugarri teknikoak eta baldintzak; erabili beharreko hizkeraren eta terminologiaren homogeneitateari buruzko arauak, eta kalitateari buruz ezarri beharreko estandarrak eta arauak, bai eta itzulitako testuak zuzentzeko posibilitatea ere.

b) A los efectos de la estandarización y homologación de los servicios de traducción al euskera y del euskera al castellano en el ámbito de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, de conformidad al Decreto 136/1996, de 5 de junio, sobre régimen de la contratación de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, podrá proponer las características técnicas y requisitos de tales servicios, las cláusulas sobre homogeneidad del lenguaje y terminología a utilizar y los estándares y normas de calidad a los que deban ajustarse, incluyendo la posibilidad de revisión del texto traducido.

c) Euskarazko lege- eta administrazio-terminologia bildu, hustu, fitxatu eta aztertzea, bai eta glosarioak, terminologia-hiztegiak eta abar prestatu eta argitaratzea ere.

c) La recopilación, vaciado, fichado y estudio de la terminología jurídico-administrativa en euskera, así como la elaboración y publicación de glosarios, diccionarios terminológicos, etc.

d) Itzulpengintzako eta euskarazko lege- eta administrazio-terminologiako jarraibide teknikoak prestatzea.

d) La elaboración de directrices técnicas en materia de traducción y de la terminología jurídico-administrativa en euskera.

e) Administrazioaren lanean ohikotasunez eta aldian-aldian sortzen diren administrazio-dokumentuak, inprimaki-ereduak, idazkiak edo komunikazioak –testu-zati handi bat guztientzat berdina edo aldaezina dutenak–, hizkuntza bietan estandarizatzea; multzo honetan sartzen dira, besteak beste, ofizioak, ohiko jakinarazpenak, gonbiteak, ziurtagiriak, iragarkiak, zenbait agindu edo ebazpen eta abar. Horren helburua izango da, bada, terminologia zuzentzea eta egokitzea, bai eta administrazio-hizkera erabiltzeko irizpideak aplikatzea ere.

e) La estandarización de la redacción bilingüe de documentos administrativos o de modelos tipo de impresos, escritos o comunicaciones que son producidos habitual o periódicamente y con una gran parte del texto común o invariable, tales como oficios, notificaciones habituales, invitaciones, certificaciones, anuncios, determinadas órdenes o resoluciones, etc., a los efectos de la revisión y adaptación terminológica de los mismos y de la aplicación de criterios de uso del lenguaje administrativo.

f) Itzultzen diharduten langileei eta, oro har, euskaraz idazten duten langileei aholkularitza eta laguntza teknikoa ematea.

f) El asesoramiento y apoyo técnico del personal dedicado a tareas de traducción y, en general, del personal que redacta en euskera.

g) Euskara idatziaren erabilera errazten duten informatikako programak, datu-baseak eta bestelako tresnak ezarri eta garatzea.

g) La implantación y desarrollo de programas informáticos, bases de datos y otras herramientas que faciliten la utilización del euskera escrito.

h) Itzultzen diharduten langileen prestakuntza eta hobekuntza lortzeko planak eta programak lantzea; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango langile bakoitza atxikita dagoen herri-administrazioaren eskumenetarako eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Prestakuntza Zerbitzuaren eskumenetarako.

h) La preparación de planes y programas de formación y perfeccionamiento del personal dedicado a tareas de traducción sin perjuicio de las competencias correspondientes a las Administraciones Públicas de las cuales dependan y al Servicio de Formación del Instituto Vasco de Administración Pública.

i) Itzulpengintzaren eta euskarazko lege- eta administrazio-terminologiaren arloko lankidetza- eta laguntza-hitzarmenak eta akordioak ondoko hauekin egitea proposatzea: Estatuko Administrazio Orokorra eta Erakunde Administrazioarekin, beste autonomia-erkidego batzuekin, lurralde historikoekin eta toki-korporazioekin.

i) La propuesta de convenios y acuerdos de colaboración y cooperación con la Administración General e Institucional del Estado, con otras Comunidades Autónomas, con los Territorios Históricos y Corporaciones Locales, así como con otras entidades y personas públicas y privadas en el campo de la traducción y de la terminología jurídico-administrativa en euskera.

j) Ordenamendu juridikoak ematen dion beste edozein eginkizun.

j) Cualesquiera otras que le atribuya el ordenamiento jurídico.

4. artikulua.– Zerbitzuak ematea.

Artículo 4.– Prestación de servicios.

1.– Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak, bere eginkizunen baitan, honako zerbitzu hauek eskainiko ditu:

1.– En el desarrollo de sus funciones el Servicio Oficial de Traductores prestará los siguientes servicios:

a) Itzulpen-zerbitzuak, euskarara eta euskaratik gaztelaniara.

a) Servicios de traducción al euskera y del euskera al castellano.

Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden herri-administrazioek eskatutako testuak itzuliko ditu, eta itzulitakoak egiaztatu nahiz zuzenduko ditu.

Con carácter general, prestará los servicios de traducción o de verificación y corrección de traducciones de textos a solicitud de las Administraciones Públicas radicadas en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Bereziki, honako hauek itzuli beharko ditu gaztelaniatik euskarara edo alderantziz: Eusko Jaurlaritzako lege-egitasmoak –Eusko Legebiltzarrera bidali aurretik–, eta Euskal Autonomia Erkidegoko organo jurisdikzionalek -Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez- eskatutako dokumentu judizialak.

En particular, le corresponderá la traducción del castellano al euskera y viceversa de los Proyectos de Ley del Gobierno Vasco, con anterioridad a su remisión al Parlamento Vasco, y de aquellos documentos judiciales cuya traducción le sea requerida por los órganos jurisdiccionales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, a través del Departamento de Justicia, Trabajo y Seguridad Social.

Halaber, testua sortzen duen pertsona publiko edo pribatuarekin berariaz hala hitzartzen denean, zerbitzuaren ardura izango da hedapen handiko edo interes publikoko testuak itzultzea, baldin eta tratamendu espezifikoa behar badute.

Asimismo, cuando se acuerde o convenga expresamente con la persona pública o privada generadora del texto, se encargará de la traducción de aquellos textos que, por su gran difusión o interés público, requieran un tratamiento específico.

b) Interpretazio-zerbitzuak, euskarara eta euskaratik gaztelaniara.

b) Servicios de interpretación al euskera y del euskera al castellano.

Oro har, kide anitzeko administrazio-organoetan, bilera ofizialetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek antolatzen dituzten biltzar edo jardunaldietan egiten diren berbaldiak interpretatzea dagokio.

Con carácter general, le corresponderá la interpretación en las intervenciones orales que se produzcan en el seno de órganos administrativos de carácter colegiado, reuniones oficiales o congresos y jornadas organizadas por la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Bereziki, honako saio hauek interpretatu beharko ditu euskarara eta euskaratik gaztelaniara: hitzezko jardun judizialak, hala nola epaialdiak, kareoak, lekukoen aitorpenak edo bestelakoak, baldin eta organo jurisdikzionalek -Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez- hala eskatzen badute.

En particular, le corresponderá la interpretación al euskera y del euskera al castellano en actuaciones judiciales de naturaleza oral, tales como vistas, careos, declaraciones testificales u otras, cuando así lo soliciten los órganos jurisdiccionales a través del Departamento de Justicia, Trabajo y Seguridad Social.

c) Ziurtatze-zerbitzuak.

c) Servicios de certificación.

Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek eta herri-erakundeek Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala erabili ahal izango dute euskarara edo euskaratik gaztelaniara egindako itzulpenen zehaztasuna eta baliokidetasun juridikoa ziurtatzeko.

Con carácter general, el Servicio Oficial de Traductores estará a disposición de los ciudadanos y entidades públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi para la certificación de la exactitud y la equivalencia jurídica de las traducciones al euskera y del euskera al castellano.

Bereziki, besteek eskatuta, euskaratik gaztelaniara eta alderantziz egindako itzulpenen zehaztasuna eta baliokidetasuna ziurtatu beharko ditu, baldin eta edozein herri-administraziok, organo jurisdizkionalek edo erregistro publikoek, fede publikoa emateko, hala eskatzen badiote.

En particular, le corresponderá la certificación de la exactitud y equivalencia de traducciones del euskera al castellano y viceversa realizadas por terceros, cuando así sea solicitado por cualquier Administración Pública, los órganos jurisdiccionales o los Registros Públicos, a efectos de fe pública.

d) Terminologia-zerbitzuak.

d) Servicios de terminología.

Oro har, euskarazko lege- eta administrazio-hizkera eta -terminologiarekin zerikusia duten kontsultak jaso eta erantzungo ditu; eta terminologiako lan-tresnak –terminologia-bankuak, glosarioak eta bestelakoak- eskainiko dizkie Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan itzultzen diharduten langileei.

Con carácter general, atenderá las consultas relacionadas con el lenguaje y la terminología jurídico-administrativos en euskera y ofrecerá instrumentos y herramientas de trabajo, tales como conexión a bancos terminológicos, glosarios y otros, al personal dedicado a tareas de traducción en las Administraciones Públicas radicadas en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak, nolanahi ere, bere gain hartuko ditu eskatzen zaizkion itzulpen-, interpretazio-, ziurtatze- eta terminologia-zerbitzuak, nahiz eta aurreko paragrafoetan jasota ez egon, betiere, zerbitzu ofizialak, aurretiaz, zerbitzuok ematea onartu badu.

2.– En cualquier caso, el Servicio Oficial de Traductores asumirá la prestación de aquellos servicios de traducción, interpretación, certificación y terminología que, aun no estando comprendidos en los apartados anteriores, se le soliciten y sean aceptados por el mismo.

5. artikulua.– Itzultzen diharduten langileekiko harreman funtzionala.

Artículo 5.– Relación funcional con el personal dedicado a tareas de traducción.

1.– Langile bakoitzari dagokion organoarekiko mendekotasun hierarkikoaren aurka joan gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan itzultzen diharduten langileek Itzultzaile Zerbitzu Ofizialarekiko mendekotasun funtzionala izango dute.

1.– Sin perjuicio de la dependencia jerárquica de los órganos correspondientes, el personal de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos dedicado a tareas de traducción dependerá funcionalmente del Servicio Oficial de Traductores.

2.– Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak, dagokion arloko agintaritza funtzional nagusi bakarraz baliatuz, itzulpen-arloko eta euskarazko lege- eta administrazio-terminologiaren arloko arau, erregela eta prozedura orokorrak ezarri ahal izango ditu, bai eta jarraibide teknikoak eman ere; eta itzultzaile guztiek bete beharrekoak izango dira.

2.– En el ejercicio de su autoridad funcional centralizada en esta materia el Servicio Oficial de Traductores podrá establecer normas, reglas y procedimientos de carácter general, así como directrices técnicas en materia de traducción y de la terminología jurídico-administrativa en euskera, que serán de común aplicación para todo el personal traductor.

3.– Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko arduraduna buru dela, lan-talde bat osatuko da honako eginkizun zehatz hauekin: batetik, itzulpen-arloko eta euskarazko lege- eta administrazio-terminologiaren arloko arau, erregela, prozedura eta jarraibide teknikoak proposatzea; bestetik, sailen arteko arlo hauetako egitasmoak bultzatu eta sustatzea; eta, azkenik, sailen eta erakunde autonomiadunen artean arlo hauetako esperientzien trukea egitea edo arlo nahiz gai zehatzak aztertzea. Lan-taldean, itzultzen diharduten langileek hartuko dute parte.

3.– Bajo la presidencia del responsable del Servicio Oficial de Traductores se constituirá un grupo de trabajo con participación del personal dedicado a tareas de traducción con la misión de proponer normas, reglas, procedimientos y directrices técnicas en el campo de la traducción y de la terminología jurídico-administrativa en euskera, impulsar y promover proyectos interdepartamentales y el intercambio de experiencias entre los Departamentos y Organismos Autónomos en estas materias o para el adecuado estudio de materias o asuntos concretos.

6. artikulua.– Itzultzen diharduten langileen jardun-esparrua.

Artículo 6.– Ámbito de actuación del personal dedicado a tareas de traducción.

1.– Hizkuntza ofizialak erabiltzeko arau eta irizpideak aplikatuz sortutako beharretara mugatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan itzultzen diharduten langileen eginkizuna.

1.– La labor del personal de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus Organismos Autónomos dedicado a tareas de traducción se circunscribirá a las necesidades derivadas de la aplicación de las normas y criterios de uso de las lenguas oficiales.

2.– Beraiei dagokie, halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar diren xedapenak eta egintzak itzultzea, edo, itzulita daudenean, itzulpenak egiaztatu eta zuzentzea.

2.– En todo caso, le corresponderá la traducción o, en su caso, la verificación y corrección de la traducción de las disposiciones y actos que vayan a ser publicados en el Boletín Oficial del País Vasco.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Herri-baltzuak eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeak.

Primera.– Entes públicos de derecho privado y sociedades públicas.

Euskararako eta euskaratik gaztelaniarako itzulpen-zerbitzuen homologazioa aplikatzeko eremua Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Administrazioko zuzenbide pribatuko herri-erakundeetara eta herri-baltzuetara ere hedatzearen aurka joan gabe, erakunde eta baltzu horiek Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak ezarritako jarraibide teknikoetara egokitu beharko dute itzulpeneko eta euskarazko lege- eta administrazio-terminologiako beren jarduna.

Sin perjuicio de la extensión a los entes públicos de derecho privado y sociedades públicas de la Administración Institucional de la Comunidad Autónoma de Euskadi del ámbito de aplicación de la homologación de los servicios de traducción al euskera y del euskera al castellano, dichas entidades deberán ajustar su actividad en materia de traducción y de la terminología jurídico-administrativa en euskera a las directrices técnicas establecidas por el Servicio Oficial de Traductores.

Bigarrena.– Itzultzen diharduten langileen lanpostuak homogeneizatzea.

Segunda.– Homogeneización de los puestos de trabajo del personal traductor.

Dekretu hau indarrean sartzen denetik sei hileko epean, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren Zuzendaritzaren laguntzarekin, itzulpengintzarekin zerikusia duten lanpostuak homogeneizatzeari ekingo dio. Horretarako, zehaztu egingo dira lanpostu bakoitzerako baldintzak, bete beharreko eginkizunak, sailkapena, lanpostu bakoitzaren balorazioa; eta hizkuntza-normalkuntzako lanpostuetatik bereiziko dira. Zehaztapen horien barruan sartuko dira, orobat, bai bakoitzaren mendekotasun-mota, alegia, funtzionala ala hierarkikoa, bai bete beharreko eginkizunak, eta, hori guztia, bat eginda, bateko, dekretu honek ezartzen duenarekin, besteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak ezarriko dituen irizpideekin eta, azkenik, plana garatuko duten arauekin. Sailak, azkenean, lanpostu horien zerrenda aldatzea proposatuko dio Jaurlaritzaren Kontseiluari.

En el plazo de seis meses a partir de la entrada en vigor del presente Decreto, el Departamento de Hacienda y Administración Pública procederá, en colaboración con la Dirección de la Oficina para la Modernización Administrativa, a la homogeneización de los puestos de trabajo relacionados con la traducción, definiendo los requisitos exigidos para su desempeño, sus funciones, la clasificación y valoración de cada uno de ellos y su diferenciación con aquéllos dedicados a labores de normalización lingüística, en relación tanto a su dependencia funcional y/o jerárquica como a las funciones o labores que deban desarrollar, todo ello de conformidad al presente Decreto y a los criterios que establezca el Plan de Normalización del Uso del Euskara en la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi y la normativa que lo desarrolle, y propondrá al Consejo de Gobierno las correspondientes modificaciones de las relaciones de puestos de trabajo.

Hirugarrena.– Erakundeen arteko lankidetza.

Tercera.– Colaboración y cooperación interinstitucional.

Euskarazko administrazio-hizkera eta lege- nahiz administrazio-terminologia batu, normalizatu eta garatzeko arloan, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak egiten duen jarduna, eta arlo horietan beste herri-administrazioekin eta erakunde publiko zein pribatuekin burutzen den lankidetza, gizartearen hainbat esparrutako euskararen corpusa finkatzeko esparru orokorrean gauzatu beharko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Kultura Sailak eta Euskararen Aholku Batzordeak arlo horietan dituzten eskumenetarako.

Las actuaciones del Servicio Oficial de Traductores en el campo de la unificación, normalización y desarrollo del lenguaje administrativo y de la terminología jurídico-administrativa en euskera y la colaboración y cooperación con otras Administraciones Públicas y entidades públicas y privadas en estos ámbitos deberán desarrollarse en el marco general de fijación del corpus del euskera en diferentes ámbitos de la sociedad y sin perjuicio de las competencias del Departamento de Cultura y del Consejo Asesor del Euskera en dichos ámbitos.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Arauen aldaketak

Primera.– Modificaciones normativas.

1.– Paragrafo berri bat gehitu zaio Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 11. artikuluari. Hona testua:

1.– Se añade al artículo 11 del Decreto 155/1993, de 1 de junio, sobre el Boletín Oficial del País Vasco, un nuevo párrafo con la siguiente redacción:

“4.– Euskaraz eta gaztelaniaz argitaratzeko igortzen diren testuak txertatzeko baimenak, hizkuntza bietako edukia bera dela bermatzeaz gain, itzulpenaren zehaztasuna edo baliokidetasuna ziurtatzen duen agiria ere eraman beharko du berarekin. Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala izango da agiri hori emateko organoa, nahiz eta testuen estiloa, betiere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko estilo-arauetara egokitu beharko den. Igorritako testuak ez badakar berarekin horrelako ziurtagiririk, edo hizkuntza ofizialetako bakar batean idatzita badago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko itzultzaileei egokituko zaie testua itzultzea -betiere Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren arau, erregela eta jarraibide teknikoen arabera-, edo, itzulita daudenean, itzulpena egiaztatu eta zuzentzea.”

“4.– La autorización de inserción de los textos remitidos para su publicación en euskera y castellano, además de garantizar su autenticidad en ambos idiomas, deberá contener una certificación de la exactitud o equivalencia de la traducción expedida por el Servicio Oficial de Traductores, sin perjuicio de la acomodación de los mismos a las normas de estilo del Boletín Oficial del País Vasco. Si no viniera acompañado de dicha certificación o en el caso de que el texto remitido estuviera redactado en uno solo de los idiomas oficiales, corresponderá al personal traductor dependiente del Boletín Oficial del País Vasco, en el marco de las normas, reglas y directrices técnicas del Servicio Oficial de Traductores, la traducción o, en su caso, la verificación y corrección de la misma.”

2.– Aldatu egin da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura organikoa erabakitzen duen urtarrilaren 9ko 1/1996 Dekretuaren 11. artikuluko b) idatz-zatia. Honela gelditu da testua:

2.– Se modifica la letra b) del artículo 11 del Decreto 1/1996, de 9 de enero, por el que se establece la estructura orgánica del Instituto Vasco de Administración Pública, que queda redactada como sigue:

“b) Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala.”

“b) Servicio Oficial de Traductores.”

3.– Aldatu egin da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura organikoa erabakitzen duen urtarrilaren 9ko 1/1996 Dekretuaren 13. artikulua. Honela gelditu da testua:

3.– Se modifica el artículo 13 del Decreto 1/1996, de 9 de enero, por el que se establece la estructura orgánica del Instituto Vasco de Administración Pública, que queda redactado como sigue:

“13. artikulua.– Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala.

“Artículo 13.– Servicio Oficial de Traductores.

1.– Euskarako Zuzendariordetzari dagokio Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala gainbegiratzea eta zuzendaritza-lana egitea, betiere zerbitzua arautzen duten arau espezifikoei jarraituz.

1.– Corresponde a la Subdirección de Euskera la dirección y supervisión del Servicio Oficial de Traductores, de conformidad a la normativa específica que lo regula.

2.– Dagozkion eginkizunak betetzeko, Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak honako atal funtzional hauek izango ditu bere baitan:

2.– En orden al ejercicio de sus funciones el Servicio Oficial de Traductores se divide en las siguientes unidades funcionales:

a) Itzulpengintza eta Interpretazioa.

a) Traducción e Interpretación.

b) Terminologia.”

b) Terminología.”

Bigarrena.– Arau bidez garatzea.

Segunda.– Desarrollo normativo.

Baimena ematen zaio Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari dekretu hau garatzeko beharrezko diren xedapen guztiak emateko.

Se faculta a la Vicepresidenta del Gobierno y Consejera de Hacienda y Administración Pública para dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo del presente Decreto.

Hirugarrena.– Indarrean sartzea.

Tercera.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko otsailaren 29an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 29 de febrero de 2000.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Jaurlaritzako lehendakariorde eta

La Vicepresidenta del Gobierno

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

y Consejera de Hacienda y Administración Pública,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común