Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

38. zk., 1999ko otsailaren 24a, asteazkena

N.º 38, miércoles 24 de febrero de 1999


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Osasun Saila
Sanidad
946
946

AGINDUA, 1999ko otsailaren 2koa, Osasun sailburuarena, hortzorde-egileei eta haginetako higienistei lanbide-gaikuntza emateko prozedura ezartzen duena.

ORDEN de 2 de febrero 1999, del Consejero de Sanidad, por la que se establece el procedimiento de habilitación profesional para Protésicos dentales e Higienistas dentales.

Martxoaren 17ko 10/1986 Legeak (1986ko martxoaren 20ko EBO) odontologo-lanbidea arautu eta hortzetako osasunarekin loturiko beste bi lanbide aitortu eta sortu zituen hurrenez hurren: hortzorde-egilea eta haginetako higienista. Legea indarrean sartu zenerako aitortu edo sortu berri zen lanbide batean ari zirela sinesgarriro egiaztatuko zutenentzat bere lanbiderako gaikuntza lortzeko prozedura bereziak iragartzen ziren Aldibaterako Xedapenean. <P ALIGN="JUSTIFY">

La Ley 10/1986, de 17 de marzo (Boletín Oficial del Estado de 20 de marzo de 1986), reguló la profesión de Odontólogo y reconoció y creó, respectivamente, las de otros profesionales relacionados con la salud dental: la de Protésico dental y la de Higienista dental. En su disposición transitoria se anunciaban procedimientos específicos para la habilitación profesional de aquellos que acreditasen de manera fehaciente que estaban ejerciendo las profesiones recién reconocidas o creadas en el momento de la entrada en vigor de la misma.

Aipatutako legea garatzen duen 1594/1994 Errege-Dekretuak (1994ko irailaren 8ko EBO), odontologo, hortzorde-egile eta haginetako higienistek bete beharreko funtzioak gaikuntzako akademia-tituluei loturik ezarri, eta osasun-zentroen gutxieneko osasun-baldintzak zehaztu zituen. Era berean, Errege-Dekretua indarrean sartu aurretik beren lanbidetan aritu ziren hortzorde-egileak eta haginetako higienistak gaitzeko prozedurak iragarri zituen Aldibaterako Lehen Xedapenean.

En desarrollo de la mencionada Ley, el Real Decreto 1594/1994, de 15 de julio (Boletín Oficial del Estado de 8 de septiembre de 1994), fijó el contenido funcional de las profesiones de Odontólogo, Protésico dental e Higienista dental, vinculadas a sus correspondientes títulos académicos habilitantes y determinó los requisitos sanitarios mínimos de los centros de salud dental. Al mismo tiempo, en su disposición transitoria primera, anunció la regulación de un procedimiento para la habilitación profesional de Protésicos dentales e Higienistas dentales que hubieran ejercido las profesiones citadas antes de la entrada en vigor del propio Real Decreto.

Prozedura horrek zuzen-zuzeneko gaikuntza aurreikusiko zuen honako profesionalentzat: Legea indarrean sartu aurretik edo Errege-Dekretua argitaratu aurreko 5 urteetan bere lanbideetan jardun zutela egiaztatuko zutenentzat. Hala ere, Errege-Dekretua argitaratu baino lehen bere lanbideetan jardun baina aipatutako baldintzak bete ez zuten eskatzaileek, gaitasun-proba bat gainditu beharko zuten, eta horretarako 3 urtetan zehar urtero-urtero deialdia egingo zen.

El citado procedimiento contemplaría la habilitación profesional directa para aquellos profesionales que acreditasen haber ejercido antes de la entrada en vigor de la Ley y para los que acreditasen haberlo hecho durante un período de 5 años antes de la publicación del propio Real Decreto. Sin embargo, aquellos solicitantes que, habiendo ejercido la profesión antes de la publicación de este último, no cumplieran los requisitos mencionados, deberían superar una prueba de aptitud que se convocaría anualmente durante un periodo de tres años.

Aldibaterako Xedapen horretan, Azterketa Batzordeen eraketa iragartzen zen, Autonomia Erkidegoek gaitasun-probetan zein profesionalei gaitasun-egiaztagiria ematerakoan aplikatu beharreko irizpideak zehazteko.

En esta misma disposición transitoria se preveía la creación de Comisiones de Análisis encargadas de determinar tanto los criterios a aplicar por las Comunidades Autónomas para la emisión del certificado acreditativo de habilitación profesional, como los criterios a aplicar en la realización de las pruebas de aptitud.

Lehendakaritzako Ministerioko 1997ko maiatzaren 14ko Aginduaren (1997ko maiatzaren 19ko EBO) bitartez 1594/1994 Errege-Dekretuko Aldibaterako Lehen Xedapena garatu zen, hortzorde-egileak eta haginetako higienistak gaitzeko Azterketa Batzordeak sortuz eta Azterketa Batzorde horiek aztertu behar dituzten gaitasun-eskabideak aurkezteko sistema finkatuz. Eskabide horiek Osasun eta Kontsumo Ministerioan aurkeztu behar ziren, nahiz eta Autonomia Erkidegoak izan ebazteko eskudunak.

Por Orden del Ministerio de la Presidencia de 14 de mayo de 1997 (Boletín Oficial del Estado de 19 de mayo de 1997), se desarrolló la disposición transitoria primera del Real Decreto 1594/1994, creándose las Comisiones de Análisis para la Habilitación Profesional de Protésicos dentales y para la Habilitación Profesional de Higienistas dentales y estableciéndose un sistema específico de presentación de solicitudes de habilitación profesional para su estudio por parte de las mencionadas Comisiones. Tales solicitudes debían presentarse en el Ministerio de Sanidad y Consumo, si bien, finalmente, serían las Comunidades Autónomas las competentes para resolverlas.

Aipatutako Azterketa Batzordeen lana 1998an amaitu zen, eta bere ondorioak Osasun Ministerioko Idazkariordetzaren 1998ko uztailaren 12ko Erabakian (1998ko uztailaren 27ko EBO) argitaratuak izan ziren. Momentu hartatik aurrera Autonomia Erkidegoek beren gaitasun-prozedurak garatu behar dituzte, beti ere aipatutako arauak kontuan hartuta eta antzeko egutegiari jarraituz. Autonomia Erkidego bakoitzak bere prozedurei jarraituz ematen dituen erabakiak Autonomia Erkidego guztietan izango dute eragina. (...)

El trabajo de las citadas Comisiones de Análisis culminó en julio de 1998 y sus conclusiones fueron publicadas mediante Resolución de 12 de julio de 1998 de la Subsecretaría del Ministerio de Sanidad (Boletín Oficial del Estado de 27 de julio de 1998). A partir de ese momento las Comunidades Autónomas deben desarrollar sus propios procedimientos de habilitación profesional, aunque han de hacerlo dentro del marco establecido por la normativa citada y en calendario similar. En todo caso, las resoluciones dictadas por cada Comunidad Autónoma en el marco de sus respectivos procedimientos surtirán efectos en todas ellas.

Horrela bada, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak erabiliz, Autonomi Estatutuko 18.1 eta 10.22 ataletan eta Osasun Saileko egitura organiko eta funtzionaleko 369/1995 Dekretuko (azaroaren 11ko 254/1997 Dekretuaren bidez aldatua) 3. atalean ezarritakoaren arabera, hortzorde-egileak eta haginetako higienistak gaitzeko prozedura arautuko da, titulu ofizialik izan gabe 1994ko irailaren 9a baino lehen lanean jardun dutenena hain zuzen.

Así pues, en el ejercicio de las competencias que corresponden a la Comunidad Autónoma del País Vasco con arreglo a lo establecido en los artículos 18.1 y 10.22 del Estatuto de Autonomía, así como de lo establecido en el artículo 3 del Decreto 369/1995, de 11 de junio, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Sanidad, modificada por Decreto 254/1997, de 11 de noviembre, procede regular el procedimiento de habilitación profesional de Protésicos Dentales e Higienistas Dentales sin titulación oficial que hubieran ejercido dichas profesiones antes del 9 de septiembre de 1994.

Hori dela-eta, hauxe

En su virtud,

Xedatu DUT:

DISPONGO:

1. atala.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Uztailaren 15eko 1594/1994 Errege-Dekretuaren Aldibaterako Lehen Xedapenaren aplikazio-eremuko pertsonak izan eta gaur egun edo azkenengo aldiz Euskal Autonomia Erkidegoan beren lanbidean aritu direnentzat, hortzorde-egile edota haginetako higienistak izateko gaikuntza-prozedura ezartzea da Agindu honen xedea.

La presente Orden tiene por objeto establecer el procedimiento para la habilitación profesional como Protésicos dentales e Higienistas dentales de aquellas personas comprendidas en el ámbito de aplicación de la disposición transitoria primera del Real Decreto 1594/1994, de 15 de julio, que ejerzan actualmente o hubieran ejercido por última vez su profesión en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. atala.– Eskabideen aurkezpena.

Artículo 2.– Presentación de solicitudes.

1.– Aurreko atalean aipatutako pertsonak hortzorde-egile edo haginetako higienista lanbideetarako gaitzeko, Agindu honen eranskinean agertzen den ereduari jarraituz eskabidea aurkeztu beharko dute hauetako leku batean: Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean, Sail horren Lurralde Zuzendaritzetan, edo 30/1992 Legeko 38.4 atalean aurreikusten diren lekuetan.

1.– Las personas incluidas en el ámbito delimitado en el artículo anterior que deseen obtener la habilitación profesional como Protésicos dentales o Higienistas dentales, deberán presentar en el Departamento de Sanidad del Gobierno Vasco, en las Direcciones Territoriales de dicho Departamento o en cualquiera de los lugares previstos en el artículo 38.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, una solicitud ajustada al modelo que se publica como anexo a esta Orden.

2.– Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da Agindua EHAAn argitaratzen denetik.

2.– El plazo de presentación de solicitudes será de veinte días naturales a partir de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Interesdunek ez dute beste eskabide bat aurkeztu beharko baldin eta 1997ko maiatzaren 14ko Lehendakaritzako Ministerioaren Aginduari jarraituz lanbiderako gaikuntza eskatu badute eta Osasun Ministerioak beren eskabidea Osasun Sailera bidali duela jakinarazi badie.

3.– No deberán presentar una nueva solicitud aquellos interesados que solicitaron su habilitación profesional conforme a lo previsto en la Orden del Ministerio de la Presidencia de 14 de mayo de 1997 a quienes el Ministerio de Sanidad hubiera notificado el traslado de su solicitud al Departamento de Sanidad del Gobierno Vasco.

4.– Prozedura honen aplikazio-eremuko pertsonaren batek, aurreko ataletan ezarritako epeetan eskabiderik aurkeztu ez balu, baina hori justifikatzen duen arrazoiren bat izango balu, 5.1 ataleko gaitasun-probak egiteko azken deialdirako izena emateko epea amaitzen den arte aurkeztu ahal izango ditu gaikuntza lortzeko eskabidea eta behar diren egiaztagiriak.

4.– Las personas incluidas en el ámbito de aplicación de este procedimiento que por causa justificada no hubieran accedido al mismo en los plazos señalados en los puntos anteriores de este artículo, contarán con la posibilidad de presentar su solicitud de habilitación, así como la correspondiente documentación acreditativa, hasta el día en que concluya el plazo de inscripción para la última convocatoria de las pruebas de aptitud mencionadas en el artículo 5.1.

1.– Eskabidea Gizarte Segurantzari kotizatutako boletinekin edo kudeaketa-entitateak igorritako kotizazio-ziurtagiriekin aurkeztu beharko da. Aipatutako boletinek 1594/1994 Errege Dekretuko Aldibaterako Lehen Xedapenean azaltzen diren epeetan aurrera eramandako lan-jardueretakoak izango dira. Agiri horiez gain, lanean aritutako epea eta epe horren lehen eguna ziurtatzen duten agiriak aurkez daitezke.

Artículo 3.– Documentación a presentar.

Hortzorde-egileen kasuan kotizazio-boletinek edo Gizarte Segurantzaren ziurtagiriek interesdunaren lan-jarduera zehaztu beharko dute. Horrela izango ez balitz, beste agiri ofizial batzuk aurkeztu beharko dira, eta hor zehaztu beharko da prozeduran zehaztutako aldietan lanean jardun duen.

1.– La solicitud deberá venir acompañada por los boletines de cotización a la Seguridad Social referidos al ejercicio profesional en los periodos de tiempo contemplados en la disposición transitoria primera del Real Decreto 1594/1994 o la certificación de dichas cotizaciones expedida por la correspondiente Entidad gestora. A esta documentación se podrá añadir cualquier otra que acredite el tiempo de ejercicio profesional y la fecha de su inicio.

Haginetako higienistek, aldiz, bete dituzten funtzioak egiaztatzeko, odontologoaren edo estomatologoaren ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute. Herri-jabetzako osasun-zentrotan jardun bazuten lanean, aipatutako ziurtagirian gerentearen edo zentroko zuzendariaren oniritzia agertu beharko da. Hortz-klinika pribatuetan jardun bazuten, berriz, Odontologo eta Estomatologoen Elkargoak zigilatu beharko du ziurtagiria.

En el caso de los Protésicos dentales, los boletines de cotización o la certificación de la Seguridad Social deberán expresar la actividad profesional desarrollada por el interesado. Si no fuera así, será necesaria la presentación de documentación oficial complementaria en la que se exprese con claridad dicha actividad profesional en las fechas relacionadas con el objeto de este procedimiento.

2.– Agiriak honako moduetan aurkez daitezke: jatorrizkoa, fede-emaile publikoak egiaztatutako kopia edo eskabideak jaso behar dituzten funtzionarioek agiri originala eskatu ondoren konpultsatutako kopia.

En el caso de los Higienistas dentales, se adjuntará, además, certificación de las funciones desempeñadas expedida por el Odontólogo o Estomatólogo correspondiente. Cuando el ejercicio profesional se hubiera desarrollado en centro sanitario de titularidad pública, en dicha certificación deberá figurar el visado del Gerente o Director del centro. Si el ejercicio profesional se hubiera desarrollado en clínicas dentales privadas, la certificación deberá ser visada por el correspondiente Colegio de Odontólogos y Estomatólogos.

4. atala.– Izapidetza eta erabakia.

2.– Los documentos podrán ser presentados en original o en copia autenticada por fedatario público, así como en copia compulsada por los funcionarios encargados de la recepción de las solicitudes, previa presentación del documento original.

1.– Agindu honek aipatzen dituen eskabideak, 2.3 atalean aipatutakoak eta berekin aurkeztu beharreko agiriak barne, Osasun Saileko Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako Zuzendaritzak aztertu beharko ditu.

Artículo 4.– Tramitación y resolución.

2.– Eskabideren batek baldintza guztiak beteko ez balitu edota derrigorrezko agiriez lagunduta aurkeztu ez balitz, interesdunari eskatuko zaio, hamar egunetako epean, akatsa konpontzeko edo eman ez dituen agiriak aurkez ditzan. Era berean, informatuko zaio, hori egiten ez badu, bere eskaerari uko egiten diola joko dela, eta besterik gabe artxibatuko dela.

1.– La Dirección de Ordenación y Evaluación Sanitaria del Departamento de Sanidad será la encargada de examinar todas las solicitudes a que se refiere esta Orden, incluidas las mencionadas en el artículo 2.3, así como su documentación adjunta.

3.– Eskatutako agiriak aztertu eta egiaztatu ondoren, Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako zuzendariak egintza bakarraren bidez ebatziko ditu eskabide guztiak, 2.4 atalekoak izan ezik. Azken horiek hauetako atal batean sartuko ditu:

2.– Si alguna solicitud no reuniera los requisitos exigidos o no viniera acompañada de la documentación preceptiva, se requerirá al interesado para que, en el plazo de diez días, subsane la falta o presente los documentos omitidos, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición, que se archivará sin más trámite.

a) Lanbiderako gaikuntza zuzena: 1986ko apirilaren 9a baino lehen dagozkien lanbidean jardun dutenentzat edo gutxienez 5 urtetan 1994ko irailaren 9a baino lehen. Bi kasuetan sinesgarriro frogatu beharko dute hori horrela dela.

3.– Una vez examinada y comprobada la documentación requerida, el Director de Ordenación y Evaluación Sanitaria resolverá en un único acto todas las solicitudes presentadas, excepto las previstas en el artículo 2.4, incluyéndolas en alguno de los tres apartados siguientes:

b) Gaitasun-proba bat gainditzea eskatzen duen lanbiderako gaikuntza: 1994ko irailaren 9a baino lehen dagozkien lanbidean jardun baina Aldibaterako Xedapenak eskatzen dituen 5 urteak baino gutxiago egiaztatzen dutenentzat.

a) Habilitación profesional directa para aquellos solicitantes que hubieran ejercido la profesión correspondiente antes del 9 de abril de 1986 o la hubieran ejercido durante un periodo de 5 años, antes del día 9 de septiembre de 1994 y, en ambos casos, lo hubieran acreditado fehacientemente.

c) Lanbiderako gaikuntza ukatzea: 1994ko irailaren 9a baino lehen dagozkien lanbidean jardun ez dutenei edo hori Agindu honen 3. atalean ezarritako agirien bitartez egiaztatu ezin dutenei.

b) Habilitación profesional condicionada a la superación de una prueba de aptitud para aquellos solicitantes que, habiendo ejercido la profesión antes del 9 de septiembre de 1994, acreditaran un período inferior a los 5 años exigidos por la citada disposición transitoria.

4.– Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako zuzendariaren erabaki hau eskatzaile guztiei jakinaraziko zaie banan-banan, eta EHAAn argitaratuko da. Erabaki horren aurka errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

c) Denegación de la habilitación profesional para aquellos solicitantes que no hayan ejercitado la profesión antes del 9 de septiembre de 1994 o que no pudieran acreditar esa circunstancia por medio de la documentación que se exige en el artículo 3 de la presente Orden.

5.– Agindu honen 2.4 atalean oinarrituta egin ziren eskabideak banan-banan ebatzi eta jakinaraziko dira, horrela, interesdun guztiek, behar izanez gero, prozedura honetan aurreikusten diren 3 gaitasun-probetara aurkezteko aukera izan dezaten.

4.– Esta resolución del Director de Ordenación y Evaluación Sanitaria será notificada individualmente a cada uno de los solicitantes, así como publicada en el Boletín Oficial del País Vasco. Contra ella se podrá interponer recurso ordinario ante el Viceconsejero de Sanidad en el plazo de un mes a partir de la notificación.

5. atala.– Gaitasun-probak.

5.– Aquellas solicitudes que fueran presentadas al amparo de lo previsto en el artículo 2.4 de esta Orden serán resueltas y notificadas individualmente, de tal modo que los interesados puedan tener acceso, en su caso, a la realización de al menos una de las tres pruebas de aptitud previstas en este procedimiento.

1.– Hortzorde-egile edo haginetako higienista bezala aritzeko, lanbiderako gaikuntza behar da. 1994ko irailaren 9a baino lehen eta 5 urte baino gutxiagoko epealdian lanbide horretan jardun dutela egiaztatzen duten eskatzaileek Lanbiderako gaikuntza egiaztatzeko gaitasun-proba gainditu beharko dute. Gaitasun-proba hori, urtero eta hiru urtez jarraian deituko du, erabaki bidez, Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako zuzendariak.

Artículo 5.– Pruebas de aptitud.

2.– Deialdi-erabakietan adieraziko da gaitasun-probak noiz eta non egingo diren, eta proba horietara partehartzaileek eraman beharreko tresneria zein izango den.

1.– Para acceder a la habilitación profesional como Protésicos dentales o Higienistas dentales, aquellos solicitantes que hayan acreditado haber ejercido la profesión correspondiente un período anterior al día 9 de septiembre de 1994 que no llegue a 5 años, deberán superar una prueba de aptitud que se convocará anualmente durante tres años consecutivos mediante resolución del Director de Ordenación y Evaluación Sanitaria.

3.– Gaitasun-probetan interesdunen lanbide-gaitasuna neurtuko da. Horretarako, hortzorde-egile eta haginetako higienista lanbideei dagozkien heziketa-curriculumetan jasotako ereduak erabiliko dira. Gaitasun-probak 1998ko uztailaren 12ko erabakian (Osasun Ministeritzako Idazkariordetzak emana) zehaztutako gai, irizpide eta modalitateei loturik egongo dira.

2.– Las resoluciones de convocatoria indicarán el lugar y la fecha de celebración de las pruebas de aptitud, así como el instrumental y equipamiento personal que los participantes hayan de aportar a la misma.

4.– Deialdi eta espezialitate bakoitzerako osatuko den Balorazio-batzordeak zehaztuko ditu, gaitasun-proba bakoitzean, antolamendu-alderdiak eta ebaluazio-irizpideak.

3.– Las pruebas de aptitud estarán dirigidas a evaluar la competencia profesional de los interesados en los distintos módulos previstos en los currículos formativos de ambas profesiones y se realizarán de forma ajustada a los temas, criterios y modalidades que se describen en la Resolución de 12 de julio de 1998 de la Subsecretaría del Ministerio de Sanidad.

5.– Hortzorde-egileak gaitzeko gaitasun-probak neurtuko dituen Balorazio-batzordea osatuko dutenak honoko hauek izango dira:

4.– Los aspectos organizativos y los criterios concretos de evaluación de cada una de las pruebas de aptitud que se celebren serán los que en cada caso establezcan los Comités de Valoración que se constituirán por cada una de las especialidades y convocatorias.

Lanbide-heziketako irakasle bat, hortz-protesien espezialitatean tituluduna. Irakasle hori, HUISeko (Hezkuntza,Unibertsitate eta Ikerketa Saila) lanbide-heziketako zuzendariak proposatuko du eta gainera, Balorazio-batzordeko buru izango da.

5.– Para las pruebas de aptitud de habilitación de Protésicos dentales el Comité de Valoración estará compuesto por:

Hortz-protesien espezialitatean tituludun bat, Osasun Saileko Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako zuzendariak proposatua berau.

Un profesor de Formación profesional titulado en la especialidad de Prótesis Dental, propuesto por el Director de Formación Profesional del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, que actuará como presidente del Comité de Valoración.

Hortz-protesian goi-mailako teknikari tituludun bat, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten lanbide-elkargoen izenean.

Un titulado en la especialidad de Prótesis Dental, designado por el Director de Ordenación y Evaluación Sanitaria del Departamento de Sanidad.

Osasun Saileko Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako Zuzendaritzako teknikari bat. Honek ez du Balorazio-batzordearen erabakietan botorik izango, baina batzordeko idazkari bezala arituko da.

Un representante elegido de entre aquellas Asociaciones profesionales con representación en la Comunidad Autónoma del País Vasco, igualmente, con titulación de Técnico Superior en Prótesis Dental.

6.– Haginetako higienistak gaitzeko gaitasun-probak neurtuko dituen Balorazio-batzordea osatuko dutenak hauexek dira:

Un técnico de la Dirección de Ordenación y Evaluación Sanitaria del Departamento de Sanidad, sin voto en las decisiones del Comité de Valoración, que actuará como secretario del mismo.

Lanbide-heziketako irakasle tituludun bat, aho eta hortz higienean espezializatua, edo horren ezean, odontologoa edo estomatologoa. Irakasle hori HUISeko zuzendariak proposatua izango da, eta gainera, Balorazio-batzordearen buru egingo du.

6.– Para las pruebas de aptitud de habilitación de Higienistas dentales el Comité de Valoración estará compuesto por:

Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duen lanbide elkarteen artetik aukeratutako ordezkari bat, aho eta hortz higienean goi-mailako teknikari tituluduna.

Un profesor de Formación profesional titulado en la especialidad de Higiene Buco-dental o, en su defecto, Odontólogo o Estomatólogo, propuesto por el Director de Formación Profesional del Departamento de Educación, Universidades e Investigación, que actuará como presidente del Comité de Valoración.

Osasun Saileko Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako zuzendariak izendatutako odontologo bat.

Un representante elegido de entre aquellas Asociaciones profesionales con representación en la Comunidad Autónoma del País Vasco, con titulación de Técnico Superior en Higiene Bucodental.

Osasun Saileko Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako Zuzendaritzaren teknikari bat. Horrek ez du botorik izango Balorazio-batzordearen erabakietan eta batzordeko idazkari gisa arituko da.

Un Odontólogo designado por el Director de Ordenación y Evaluación Sanitaria del Departamento de Sanidad.

7.– Gaitasun-proben deialdian bertan argitaratuko dira Balorazio-batzordea osatuko dutenen zerrendak. Zerrendako pertsona horiek ezetsiak izan daitezke azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. atalaren arabera (Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko), bertan zehazten den momentutik aurrera eta ezarritako epean.

Un técnico de la Dirección de Ordenación y Evaluación Sanitaria del Departamento de Sanidad, sin voto en las decisiones del Comité de Valoración, que actuará como secretario del mismo.

8.– Batzordeko kideek (zein administrazioaren menpe daudenak zein ez daudenak) eskaini duten zerbitzuarengatiko eta egin dituzten bidaiengatiko ordainsaria jasoko dute. Hori guztia, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan ezartzen denaren arabera.

7.– La relación de personas que compondrán los Comités de Valoración se hará pública en las propias convocatorias de las pruebas de aptitud. Dichas personas podrán ser recusadas a partir de ese momento y en el plazo que se indique, tal como prevé el artículo 29 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

9.– Gaitasun-proben emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta erabaki hori nahikoa izango da lanbide-gaikuntza egiaztatzeko. Dena den, interesdunari gaikuntza horren berri jakinaraziko zaio.

8.– Los miembros de estos Comités, tanto los pertenecientes como los no pertenecientes a la Administración recibirán las indemnizaciones correspondientes por razón del servicio, en concepto de gastos, desplazamientos y asistencias, tal como establece el Decreto 16/1993, de 2 de febrero.

6. atala.– Lanbiderako gaikuntza egiaztatzen duen ziurtagiria.

9.– El resultado de las pruebas de aptitud será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco y conllevará la correspondiente resolución de habilitación profesional, que será notificada al interesado.

1.– Titulazio ofizialik ez dutenentzat, hortzorde-egile eta haginetako higienista bezala jarduteko baliozko agiri bakarra izango da, lanbiderako gaikuntza egiaztatzen duen ziurtagiria.

Artículo 6.– Certificado acreditativo de habilitación profesional.

2.– Horretarako aurreikusitako bideak jarraituz lanbiderako gaikuntza lortu dutenei, ziurtagiria egingo die Osasun Antolamendu eta Ebaluaziorako zuzendariak.

1.– El certificado acreditativo de habilitación profesional será el único documento válido para el ejercicio de las profesiones de Protésico dental e Higienista dental por parte de quienes carezcan de titulación oficial.

3.– Indarrean dagoen legeak ezarritako tasa ordaindu beharko da lanbiderako gaikuntza egiaztatzen duen agiria jaso ahal izateko.

2.– El Director de Ordenación y Evaluación Sanitaria expedirá dicho certificado en favor de aquellos solicitantes que hubieran obtenido una resolución de reconocimiento de habilitación profesional por cualquiera de las vías reseñadas.

7. atala.– Lanbide horretan jardutea.

3.– La emisión del certificado de habilitación profesional estará sometida al pago de la tasa que, en su caso, establezca la legislación vigente.

1.– Agindu horren 4. atalean aipatzen den erabakian lanbiderako gaikuntza ukatu zaien pertsonek, hortzorde-egile eta haginetako higienista bezala jarduteari utzi behar diete. Hala egin beharko dute, hori ebazten duen erabakiaren berri jakinarazi zaien egunetik aurrera. Horrek ez du eragotziko, espezialitate horiei dagozkien ikasketak burutuaz titulazio akademikoa lortzeko aukera izatea.

Artículo 7.– Ejercicio de la profesión.

2.– Beste Autonomia Erkidego batean hortzorde-egile eta haginetako higienista bezala jarduteko lanbiderako gaikuntza ukatu zaien pertsonek ere (uztailaren 15eko 1594/1994 Errege Dekretua eta berau garatzen duten arauetan ezarritakoa betez), Euskal Autonomia Erkidegoan lanbide horretan jarduteari utzi behar diote; hala egin beharko dute, lanbiderako gaikuntza ukatu dien erabakiaren berri jakinarazi zaienetik aurrera.

1.– Las personas a las que la resolución mencionada en el artículo 4 de esta Orden les deniegue la habilitación profesional, deberán abandonar el ejercicio de las profesiones de Protésico dental e Higienista dental a partir de la notificación de dicha resolución, sin perjuicio de su opción a conseguir la titulación académica cursando los estudios oficiales correspondientes.

3.– Agindu horren 4. atalean aipatzen den erabakiaren arabera, lanbiderako gaikuntza lortzeko gaitasun-proba gainditu behar dutenek, beren lanbidean jardun ahalko dute 3. gaitasun-proba amaitu arte.

2.– Asimismo, aquellas personas a quienes se hubiera denegado la habilitación profesional como Protésicos dentales e Higienistas dentales en alguna otra Comunidad Autónoma al amparo de lo establecido en el Real Decreto 1594/1994, de 15 de julio, y sus normas de desarrollo, deberán igualmente abandonar el ejercicio de la profesión en la Comunidad Autónoma del País Vasco desde el momento de la notificación de la correspondiente resolución.

4.– Azken deialdiko gaitasun-probak amaitu ostean, Euskal Autonomia Erkidegoko hortzorde-egile eta haginetako higienista lanbideetan soilik jardungo dute: titulazio ofiziala dutenak eta, horren ezean, lanbiderako gaikuntza egiaztatzen duen ziurtagiria dutenak. Ziurtagiri hori eman dezakete, bai Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, bai gainontzeko Autonomia Erkidegoetako Osasun Sailek (uztailaren 15eko 1594/1994 Errege Dekretua eta berau garatzen duten arauen arabera).

3.– Las personas que, según la resolución mencionada en el artículo 4 de esta Orden, tengan que superar una prueba de aptitud para obtener la habilitación profesional, podrán continuar en el ejercicio de sus profesiones hasta la finalización de la tercera de las pruebas de aptitud.

5.– Gaitasun-probak gainditu ez dituztelako lanbiderako gaikuntza egiaztatu gabe gelditu direnek lanbide horretan jarduteari utzi behar diote. Dena den, honek ez du esan nahi, espezialitate horiei dagozkien ikasketak egin eta titulazio akademikoa lortzeko aukerarik izango ez dutenik.

4.– Una vez concluidas las pruebas de aptitud correspondientes a la última de las convocatorias anunciadas en el artículo 5.1 de esta Orden, únicamente podrán ejercer las profesiones de Protésico Dental e Higienista Dental en la Comunidad Autónoma del País Vasco aquellas personas que cuenten con la titulación oficial correspondiente o bien, aquellas que, en su defecto, se encuentren en posesión del certificado acreditativo de habilitación profesional expedido por el Departamento de Sanidad del Gobierno Vasco o por los Departamentos de Sanidad del resto de las Comunidades Autónomas con arreglo a lo establecido en el Real Decreto 1594/1994, de 15 de julio, y sus normas de desarrollo.

AZKEN XEDAPENAK

5.– Desde ese momento, y sin perjuicio de su opción a conseguir la titulación académica cursando los estudios oficiales correspondientes, aquellas personas que no hubieran obtenido el certificado de habilitación profesional por no haber superado la prueba de aptitud, deberán abandonar el ejercicio de la profesión.

Lehenengoa.– Agindu horrek arautzen ez duen guztirako azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzkoa, izango da aplikagarri.

DISPOSICIONES FINALES

Bigarrena.– Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Primera.– En todo lo no previsto en la presente Orden será de aplicación lo establecido en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Segunda.– La presente Orden entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

En Vitoria-Gasteiz, a 2 de febrero de 1999.

El Consejero de Sanidad,

IÑAKI AZKUNA URRETA.

ANEXO I

SOLICITUD DE RECONOCIMIENTO DE

HABILITACIÓN PROFESIONAL

El/La abajo firmante solicita ser aceptado/a en el procedimiento convocado por Orden del Consejero de Sanidad de

ejercicio profesional de las especialidades de Protésico dental e Higienista dental, en base al RD 1594/1994, de 15 de julio, por el que se desarrolla lo previsto en la Ley 10/1986, que regula las profesiones de Odontólogo, Protésico dental e Higienista dental y según los criterios desarrollados en la Resolución de 12 de junio de 1998 del Ministerio de Sanidad y Consumo por el que se acuerda la publicación de los criterios aprobados por la Comisión de Análisis para la Habilitación Profesional de Protésicos Dentales y para la Habilitación profesional de Higienistas Dentales, para lo cual aporta los siguientes datos y la documentación correspondiente.

PROTÉSICO DENTAL n HIGIENISTA DENTAL n

DATOS PERSONALES

1er Apellido: 2º Apellido:

Nombre: DNI

Domicilio a efecto de notificaciones

Dirección:

Localidad Territorio:

PC: Teléfono:

DATOS PROFESIONALES

Fecha de inicio de la actividad profesional:

Total período de actividad profesional acreditado:

Documentación aportada para la habilitación profesional:

1–

2–

3–

En........................... a ......... de

Firma del/de la solicitante

DIRECTOR DE ORDENACIÓN Y EVALUACIÓN SANITARIA


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común