Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

33. zk., 1999ko otsailaren 17a, asteazkena

N.º 33, miércoles 17 de febrero de 1999


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
Justicia, Trabajo y Seguridad Social
785
785

64/1999 DEKRETUA, otsailaren 2koa, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena.

DECRETO 64/1999, de 2 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento sobre procedimientos y requisitos relativos a las sociedades cooperativas de utilidad pública.

1993ko uztailaren 19an, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legea argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Legea Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 1993ko ekainaren 24ko osoko bilkuran eta argitaratu eta hogeita hamar egunen buruan jarri zen indarrean.

Con fecha 19 de julio de 1993, se publicó en el Boletín Oficial del País Vasco la Ley 4/1993, de 24 de junio, de Cooperativas de Euskadi, aprobada en sesión plenaria del Parlamento Vasco de fecha 24 de junio de 1993, y que entró en vigor a los treinta días de su publicación.

Zioen adierapenean, XIII. idazatian, kooperatiben eta Administrazioaren inguruan, «erabilgarritasun publikoa» kontzeptua sartu zen, Euskadiren interes orokorrari laguntzen dioten kooperatiben izaerari atxikitzeko.

Ya en el apartado XIII de la Exposición de Motivos de dicha Ley, se menciona la introducción, respecto a las cooperativas y la Administración, del concepto de «utilidad pública», como elemento del carácter de aquellas entidades cooperativas que contribuyan al interés general de Euskadi.

Hain zuzen ere, III. idazpuruak kooperatiben eta Administrazioaren arteko harremanak arautzen ditu eta 137.2 atalean agintzen duenez, beren jarduerekin Euskadiren interes orokorra sustatzen laguntzen duten kooperatibak herri-onurakotzat hartuko ditu Eusko Jaurlaritzak, arauz ezartzen diren prozedura, araubide eta eskakizunen arabera.

En efecto, en el Título III, regulador de las relaciones entre las Cooperativas y la Administración, y concretamente en el art. 137.2, se establece que las entidades cooperativas que contribuyan a la promoción del interés general de Euskadi mediante el desarrollo de sus funciones serán reconocidas de utilidad pública por el Gobierno Vasco conforme al procedimiento, régimen y requisitos que se establezcan reglamentariamente.

Gogorarazi beharrik ere ez dago Autonomia Erkidegoan kooperatiben elkartegintzarako ekimenak izan duen eta egun ere duen garrantzia hainbat sektore garrantzitsutan, hala nola, industrian, irakaskuntzan eta etxebizitzetan, besteak beste.

Resulta casi innecesario recordar la importancia que la iniciativa de asociacionismo cooperativo ha tenido y sigue teniendo en el ámbito de la Comunidad Autónoma, en sectores tan trascendentes como la industria, la enseñanza y la vivienda, entre otros.

Agerikoa da, halaber, kooperatiba-sozietate bati herri onurako izaera aintzatestea oso baliabide aparta gerta dakiokeela bere bilakaerako, erakundeen laguntza eta babesa jasotzeko, eta, horrekin, mugimendu kooperatibistak bazkideei ez ezik oro har gizarteari ere eskaintzen dion zerbitzurako.

Y, es igualmente evidente que el reconocimiento de la condición de utilidad pública puede significar para una sociedad cooperativa un resorte de gran interés para sus posibilidades fácticas de desenvolvimiento, acceso a la ayuda y protección institucionales, y, con ello, para el servicio que el movimiento cooperativista presta, no sólo a sus asociados, sino también a la sociedad en general.

Suposizio eta aurrekari horiekin, dekretu honen xedea legeetan egindako aurreikuspena —aipatutako manuan jasotzen da hori— garatzea eta arautzea da. Autonomia erkidego honetako kooperatiba-sozietateek herri onurako izaera lortzeko eta, kasua bada, baliogabetzeko edo kentzeko bete beharreko araubidea, prozedura eta betekizunak ezarriko dira.

Bajo estos presupuestos y con estos antecedentes, el presente Decreto tiene por objeto desarrollar y reglamentar la previsión legal, contenida en el precepto antes citado, estableciendo el régimen, procedimiento y requisitos que han de seguir las Sociedades Cooperativas de esta Comunidad Autónoma para la obtención y, en su caso, revocación o pérdida de la declaración de utilidad pública.

Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenari eta interesatuta dauden gainerako organo aholkulariei entzunda eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko otsailaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Consejero de Justicia, Trabajo y Seguridad Social, oídos el Consejo Superior de Cooperativas de Euskadi y los demás órganos consultivos interesados, previa deliberación y aprobación por el Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 2 de febrero de 1999,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

Atal bakarra.– Herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzea. Araudia dekretu honen eranskinean azaltzen da.

Artículo único.– Se aprueba el Reglamento sobre procedimientos y requisitos relativos a las sociedades cooperativas de utilidad pública, que se adjunta como Anexo al presente Decreto.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Ordezko araubidea.

Primera.– Régimen supletorio.

Dekretu honetan administrazio prozedurari buruz aurreikusi gabe geratu diren gaietan, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

En lo no previsto en este Decreto en cuanto al procedimiento administrativo será de aplicación la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Bigarrena.– Arauaren garapena.

Segunda.– Desarrollo reglamentario.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko beharrezko diren xedapenak eman ditzan.

Se faculta al Consejero de Justicia, Trabajo y Seguridad Social para adoptar las disposiciones necesarias para el desarrollo y ejecución del presente Decreto.

Hirugarrena.– Indarrean jartzea.

Tercera.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko otsailaren 2an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 2 de febrero de 1999.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

El Consejero de Justicia, Trabajo y Seguridad Social,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

ERANSKINA

ANEXO

HERRI ONURAKO KOOPERATIBA-SOZIETATEEI DAGOZKIEN PROZEDUREN ETA BETEKIZUNEN ARAUDIA

REGLAMENTO SOBRE PROCEDIMIENTOS Y REQUISITOS RELATIVOS A LAS SOCIEDADES COOPERATIVAS DE UTILIDAD PÚBLICA

I. ATALBURUA

CAPÍTULO I

ATARIKO XEDAPENA

DISPOSICIÓN PRELIMINAR.

1. atala.–

Artículo 1.–

Beren jarduerekin Euskadiren interes orokorraren alde egiten duten kooperatiba-sozietateei herri onurako izaera aintzatesteko, baliogabetzeko edo kentzeko, araudi honetan propio ezarritako prozedurei jarraituko zaie.

La declaración de utilidad pública de las sociedades cooperativas que contribuyan mediante el desarrollo de sus funciones a la promoción del interés general de Euskadi, y la revocación o pérdida de las declaraciones de utilidad pública se llevarán a cabo por los procedimientos respectivos regulados en el presente Reglamento.

II. ATALBURUA

CAPÍTULO II

HERRI ONURAKO IZAERA EMATEA

DECLARACIÓN DE UTILIDAD PÚBLICA.

1. SEKZIOA – XEDAPEN OROKORRAK.

SECCIÓN 1.ª.– DISPOSICIONES GENERALES.

2. atala.–

Artículo 2.–

Beren jarduerekin Euskadiren interes orokorraren alde egiten duten kooperatiba-sozietateei herri onurako izaera aintzatetsi ahalko zaie, araudi honetan ezartzen diren betekizunen eta prozeduraren arabera.

Las Sociedades Cooperativas que contribuyan mediante el desarrollo de sus funciones a la promoción del interés general de Euskadi podrán ser declaradas de utilidad pública, a través del procedimiento y conforme a los requisitos que se establecen en el presente Reglamento.

3. atala.–

Artículo 3.–

Aurreko atalean esandako ondorioetarako, Euskadiren interes orokorraren alde egiten dutela aintzatesteko, kooperatiba-sozietateek, funtsezko xedeen artean, alor hauek izan beharko dituzte: gizarte laguntza, gizartea, hezkuntza, kultura, zientzia eta ikerketa, kirola, osasuna, garapenerako lankidetza, ingurugiroa babestea, gizarte ekonomia sustatzea, gizarte eta hiritarren arteko bakea bultzatzea edo antzerakoak.

A los efectos previstos en el artículo anterior, se considerarán Sociedades Cooperativas que sirven al interés general de Euskadi aquéllas en cuyo objeto social sean primordiales los siguientes fines: asistencia social, cívicos, educativos, culturales, científicos y de investigación, deportivos, sanitarios, de cooperación para el desarrollo, defensa del medio ambiente, fomento de la economía social, fomento de la paz social y ciudadana, o cualesquiera otros fines de naturaleza análoga.

4. atala.–

Artículo 4.–

Herri onurako izaera jasotzen duten kooperatiba-sozietateek eskubide hauek izango dituzte:

Las Sociedades Cooperativas que obtengan la declaración de utilidad pública tendrán los siguientes derechos:

a) Agiri guztietan «herri onurakoa» aipamena erabiltzeko, erakundearen izenaren ostean.

a) Utilizar la mención «Declarada de utilidad pública» en todos sus documentos, a continuación del nombre de la Entidad.

b) Beren jardueren alorrekin zuzenean loturik dauden xedapen orokorrak egiteko eta sozietateentzat garrantzi handikoak diren programak prestatzerakoan hitza izateko, kasuan kasuko federazio nahiz konfederazioen bitartez.

b) Ser oídas, a través de las Federaciones o Confederaciones correspondientes, en la elaboración de disposiciones generales relacionadas directamente con las materias de su actividad y en la elaboración de programas de trascendencia para las mismas.

c) Ekonomia, zerga eta administrazio mailan kasuan kasu ezartzen diren salbuespenak, hobariak, dirulaguntzak eta bestelako onurak izango dituzte.

c) Gozarán de las exenciones, bonificaciones, subvenciones y demás beneficios de carácter económico, fiscal y administrativo que en cada caso se acuerden.

2. SEKZIOA – BETEKIZUNAK.

SECCIÓN 2.ª.– REQUISITOS.

5. atala.–

Artículo 5.–

Herri onurako izaera jasotzeko, kooperatiba-sozietateek betekizun hauek bete beharko dituzte:

Podrán ser declaradas de utilidad pública aquellas Sociedades Cooperativas en las que concurran los siguientes requisitos:

a) Estatutuetan ezarritako xedeek araudi honen 3. atalean aipatutakoak izan beharko dute.

a) Que sus fines estatutarios sean los citados en el artículo 3 del presente Reglamento.

b) Ez dute irabazi-asmorik izango. Estatutuetan honako hauek jasotzen dituzten kooperatiba-sozietateak hartuko dira irabazi-asmorik gabekotzat:

b) Que carezcan de ánimo de lucro. A estos efectos serán consideradas como Sociedades Cooperativas sin ánimo de lucro las que en sus Estatutos recojan expresamente:

– Ekonomia ekitaldi batean emaitza positiborik sortzen bada, onurak ez dira bazkideen artean banatuko.

– Que los resultados positivos que se produzcan en un ejercicio económico no podrán ser distribuidos entre sus socios. – Que las aportaciones de los socios al capital social, tanto obligatorias como voluntarias, no podrán devengar un interés superior al interés legal del dinero, sin perjuicio de la posible actualización de las mismas.

– Sozietatearen kapitalean bazkideek egiten dituzten ekarpenek, derrigorrekoek nahiz borondatezkoek, ez dute diruaren legezko korritutik gorako interesik sortzerik izango, horiek eguneratzerik izango den arren.

– El carácter gratuito del desempeño de los cargos del Consejo Rector, sin perjuicio de las compensaciones económicas procedentes por los gastos en los que puedan incurrir los Consejeros en el desempeño de sus funciones.

– Artezkaritza-Kontseiluko karguak dohainik beteko dira. Hala ere, diru-konpentsazioak izango dira Kontseiluko kideek dagozkien egitekoak burutzerakoan izaten dituzten gastuetarako.

– Que las retribuciones de los socios trabajadores, o, en su caso, de los socios de trabajo y de los trabajadores por cuenta ajena no podrán superar el ciento cincuenta por ciento de las retribuciones que en función de la actividad y categoría profesional, establezca el Convenio colectivo aplicable al personal asalariado del sector.

– Langile bazkideen edo, kasua bada, lan-bazkideen eta norbere konturako langileen ordainketek ez dute gainditzerik izango sektoreko soldatadun langileei aplikatzen zaien hitzarmen kolektiboak lanbideko kategoria eta jardueraren arabera ezartzen dituen ordainketen ehuneko berrogeita hamarra.

c) Que se encuentren constituidas, debidamente inscritas en el Registro de Cooperativas de Euskadi, en funcionamiento y dando cumplimiento efectivo a sus fines estatutarios, de forma ininterrumpida durante al menos dos años inmediatamente anteriores a la fecha de presentación de la solicitud de declaración de utilidad pública.

c) Herri onurako izaera lortzeko eskabidea aurkeztu zen eguna baino bi urte lehenago gutxientez, jadanik eratuta egon beharko dute, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan behar den moduan inskribatuta, funtzionamenduan, etenik gabe, eta estatutuetako helburuak gauzatzen.

d) Que, en el caso de ser titulares, directa o indirectamente, de participaciones mayoritarias en sociedades mercantiles, acrediten ante el Departamento de Justicia, Trabajo y Seguridad Social, la existencia de dichas participaciones, así como que la titularidad de las mismas coadyuva al mejor cumplimiento de los fines expresados en el artículo 3 del presente Reglamento.

d) Dela zuzenean dela zeharka, merkataritza-sozietateetan partaidetza gehiengoaren titular badira, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean egiaztatu egin beharko dute partaidetza hori. Horren titular izateak araudi honen 3. atalean adierazitako helburuak hobeto lortzen laguntzen duela ere egiaztatu beharko dute.

Artículo 6.–

6. atala.–

Podrán solicitar la declaración de utilidad pública las Cooperativas de segundo o ulterior grado que reúnan, tanto ellas como sus asociados o federados, los requisitos establecidos en el artículo anterior del presente Reglamento.

Bigarren mailako edo maila handiagoko kooperatibek ere eskatu ahal izango dute herri onurako izaera, baldin eta araudi honen aurreko atalean ezarritako betekizunak betetzen badituzte, nola haiek hala beroien bazkideek nahiz federatuek.

SECCIÓN 3.ª.– PROCEDIMIENTO.

3. SEKZIOA. PROZEDURA.

Artículo 7.–

7. atala.–

Para la obtención de la declaración de utilidad pública, las Sociedades Cooperativas deberán presentar su solicitud ante la Dirección de Economía Social del Departamento de Justicia, Trabajo y Seguridad Social, bien directamente o a través de cualquiera de los medios previstos en el artículo 38.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. Dicha solicitud contendrá los siguientes datos:

Herri onurako izaera jasotzeko, kooperatiba-sozietateek eskabide bat aurkeztu beharko dute Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean, bai zuzenean bai Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 atalean aurreikusitako bideen bitartez. Eskabide horretan datu hauek jasoko dira:

a) Denominación social de la solicitante, así como su número de identificación fiscal y datos de inscripción en el Registro de Cooperativas de Euskadi.

a) Eskatzailearen sozietatearen izena, identifikazio fiskalerako zenbakia eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan egindako inskripzioaren datuak.

b) Hechos, razones y documentación que fundamenten y acrediten el cumplimiento de los requisitos establecidos en el artículo 5 del presente Reglamento.

b) Araudi honen 5. atalean ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak, arrazoiak eta egintzak.

c) Lugar y fecha de la solicitud.

c) Eskabidearen eguna eta lekua.

d) Firma del Presidente y Secretario del Consejo Rector, para formular la solicitud, así como acuerdo del Consejo Rector en que se adopte solicitar la declaración de utilidad pública.

d) Artezkaritza-Kontseiluko lehendakariaren eta idazkariaren izenpea, eskabidea egiteko, eta herri onurako izaera eskatzeko Artezkaritza-Kontseiluak hartutako erabakia.

Artículo 8.–

8. atala.–

Si la solicitud no viniere cumplimentada en todos sus términos, o no fuere acompañada de la documentación que se menciona en el artículo anterior, se requerirá a la persona interesada para que, en el plazo de diez días, subsane la falta, con apercibimiento de que, si así no lo hiciere, se le tendrá por desistido de su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esta solicitud, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 71.1 y 42.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Eskabidea behar bezala betetzen ez bada edo aurreko atalean aipatutako agiriak falta baditu, hamar eguneko epea emango zaio interesatuari akatsa zuzentzeko. Agindutakoa bete ezean, eskabidea alde batera laga dela esan nahiko duela ohartarazten zaio. Administrazioa behartuta dago eskabidearen gaineko erabaki adierazia ematera. Hala dago aginduta Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1. eta 42.1 ataletan.

Artículo 9.–

9. atala.–

Presentada, y en su caso subsanada la solicitud, el Director de Economía Social acordará de oficio la realización de cuantos actos de instrucción, práctica de pruebas, o solicitud de informes se estimen necesarios o convenientes para una mejor determinación, conocimiento y resolución del expediente.

Eskabidea aurkeztuta, eta kasua bada, zuzenduta, espedientea hobeto zehazteko, ezagutzeko eta ebazteko egokitzat edo komenigarritzat joz gero, argibideak, frogak edo txosten-eskabideak egitea ebatzi ahalko du ofizioz Gizarte Ekonomiako zuzendariak.

Preceptivamente solicitará informe, con carácter no vinculante, a los Departamentos que sean competentes por razón de materia de que se trate, que deberán ser evacuados en el plazo de veinte días.

Legeak hala aginduta, txostenak eskatuko dizkie alorraren arabera eskumenak dituzten sailei. Txostenak, ez baitira lotesleak izango, hogei eguneko epean egin beharko dira.

Asimismo, el Director de Economía Social acordará un período de información pública, mediante la publicación de la solicitud en el Boletín Oficial del País Vasco, a fin de que cualquier persona interesada pueda examinar el expediente y formular alegaciones, durante un plazo de veinte días.

Gizarte Ekonomiako zuzendariak jendaurrean jartzeko aldi bat ebatziko du, eskabidea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz. Horrela, interesatuta dagoen edonork espedientea aztertu ahalko du eta alegazioak jarri ahalko ditu, hogei eguneko epean.

Artículo 10.–

10. atala.–

Instruido el expediente e inmediatamente antes de redactar la propuesta de Resolución, el Director de Economía Social lo pondrá de manifiesto a los interesados, a fin de que en el plazo de diez días formulen cuantas alegaciones y presenten cuantos documentos y justificaciones estimen pertinentes.

Espedientea izapidetuta eta erabaki-proposamena idatzi aurretik, Gizarte Ekonomiako zuzendariak interesatuak jakinaren gainean jarriko ditu, alegazioak jarri eta agiriak eta justifikatzeko agiriak aurkez ditzaten, egokitzat joz gero.

Artículo 11.–

11. atala.–

La declaración de utilidad pública, o su denegación, se realizará mediante Orden del Consejero de Justicia, Trabajo y Seguridad Social, que se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco y surtirá efectos al día siguiente al de su publicación.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren agindu baten bidez emango edo ukatuko da herri onurako izaera. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Contra dicha Orden, que agota la vía administrativa, las personas interesadas podrán interponer recurso contencioso administrativo en la forma y plazos previstos en la Ley reguladora de la Jurisdicción Contencioso Administrativa.

Agindu hori azkena izango da administrazio bidean. Beraz, horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Administrazioarekiko Auzitarako Jurisdikzioa arautzen duen legeak ezartzen dituen moduan eta epeetan.

Artículo 12.–

12. atala.–

El plazo máximo para resolver las solicitudes formuladas al amparo de este Decreto será de 4 meses. En el caso de que no recaiga resolución expresa en dicho plazo, deberán entenderse estimadas las solicitudes, a los efectos de lo establecido en el artículo 43 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, sin perjuicio de la obligación que la citada Ley impone a la Administración de resolver expresamente.

Lau hilabetekoa izango da dekretu honen arabera egindako eskabideak ebazteko epea. Epe horretan erabaki adierazirik ematen ez bada, eskabideak ezetsi egin direla esan nahiko du, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. atalean ezarritako ondorioetarako. Hori gorabehera, lege horrek ebazpen adierazia emateko obligazioa ezartzen dio Administrazioari.

CAPÍTULO III

III. ATALBURUA

REVOCACIÓN Y PERDIDA DE LA CONDICIÓN DE COOPERATIVA DE UTILIDAD PÚBLICA.

HERRI ONURAKO KOOPERATIBAREN IZAERA BALIOGABETZEA EDO GALTZEA 13. atala.–

Artículo 13.–

Herri onurako izaera eman zaien kooperatiba-sozietateek aipatu izaera galdu egin dezakete, baldin eta:

Las Sociedades Cooperativas declaradas de utilidad pública perderán tal condición por cualquiera de las siguientes causas:

a) Araudi honen 5. atalean ezarritako betekizunetatik edozein bete gabe uzten badute.

a) La pérdida o incumplimiento de cualquiera de los requisitos establecidos en el artículo 5 del presente Reglamento.

b) Sozietatea desegin egiten bada.

b) La disolución de la Sociedad.

c) Sozietateak kooperatibaren kalifikazioa galdu egiten badu.

c) La descalificación de dicha Sociedad como Cooperativa.

d) Beste motako bateko sozietate bihurtzen bada; hala ere, aldatu den sozietateak herri onurako izaera eskatzeko eskubidea izango du kasuan kasu aplikatzekoa den araudiaren arabera.

d) La transformación en sociedad de otra naturaleza, sin perjuicio del derecho de la sociedad transformada a solicitar la declaración de utilidad pública con arreglo a la normativa que le sea aplicable.

e) Kooperatiba-sozietate berri bat sortzen bada bai lehendik zeuden bi ego gehiago batuz, bai lehendik zeuden kooperatiba bi edo gehiago zurgatuz; hala ere, sozietate berriak herri onurako izaera eskatzeko eskubidea izango du.

e) La constitución de una nueva sociedad cooperativa por fusión de dos o más preexistentes, así como la fusión por absorción de una o más sociedades cooperativas preexistentes, sin perjuicio del derecho de la nueva sociedad a solicitar la declaración de utilidad pública.

f) Kooperatiba-sozietate bat edo batzuk sortzen badira lehendik zegoen bat banatzearen ondorioz; hala ere, sozietate berriak herri onurako izaera eskatzeko eskubidea izango du.

f) La creación de una o más sociedades cooperativas por segregación de una preexistente, sin perjuicio del derecho de la segregada a solicitar la declaración de utilidad pública.

14. atala.–

Artículo 14.–

1.– Araudi honen 13. ataleko a) idazatian aurreikusitako kasuan, herri onurako kooperatiba-sozietatearen izaera baliogabetzeko, eta ondorioz, izaera horri dagozkion eskubideak kentzeko, araudi honetako 9. ataletik 11. atalera bitartean ezarritako prozedurari jarraituko zaio. Araudi honen 5. atalean ezarritako betekizunetatik edozein bete gabe uzten den edo eskubideak galtzen diren unetik aurrera izango ditu ondorioak baliogabetzeak.

1.– En el supuesto previsto en el apartado a) del artículo 13 del presente Reglamento, la revocación de la declaración de Sociedad Cooperativa de utilidad pública, y consecuentemente la pérdida de los derechos inherentes a tal declaración, se sustanciará conforme al procedimiento establecido en los artículos 9 a 11 de este Reglamento, si bien los efectos de la revocación se retrotraerán al momento en que se produjo la pérdida o incumplimiento de cualquiera de los requisitos establecidos en el artículo 5 de este Reglamento.

2.– Atal horretako b)-tik f)-ra arteko idazatietan jasotako kasuetan, automatikoki baliogabetuko eta kenduko dira, hurrenez hurren, herri onurako kooperatiba-sozietatearen izaera eta izaera horri dagozkion eskubideak. Ez da administrazioaren deklaraziorik beharko.

2.– En los supuestos contemplados en los apartados b) a f) del referido artículo, la pérdida de la condición de Sociedad Cooperativa de utilidad pública, y de los derechos inherentes a tal condición, se producirá automáticamente, sin necesidad de declaración administrativa previa.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común