Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

236. zk., 1998ko abenduaren 11, ostirala

N.º 236, viernes 11 de diciembre de 1998


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
5610
5610

307/1998 DEKRETUA, azaroaren 10ekoa, Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta sailburuaren bereizgarriak ezartzen dituena.

DECRETO 307/1998, de 10 de noviembre, por el que se establecen los Distintivos de Lehendakari y de Consejero del Gobierno Vasco.

Euskal Herriko Autonomia Estatutoko 24. atalean Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria aipatzen dira EAEko Botere Betearazle legetxe.

El Estatuto de Autonomía del País Vasco en su artículo 24 configura al Gobierno Vasco y a su Lehendakari como Poder Ejecutivo de Euskadi.

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta sailburuak Exekutiboko kideak dira, eta Euskal Herriko Autonomia Estatutoak eta indarreango legeek izendatzen dizkieten ardurak dituzte. Hori horrela, protokoloko eta goi-ordezkaritzako ekintzetan egoera hori erakustera emango duten ezaugarri sinbolikoak ezartzea beharrezkotzat jo da.

Siendo el Lehendakari y los Consejeros del Gobierno Vasco miembros del Ejecutivo con las altas funciones y responsabilidades que les asigna el Estatuto de Autonomía y la legislación vigente, se ha observado la necesidad de establecer distintivos de carácter simbólico que acrediten tal condición con ocasión de la asistencia a actos protocolarios y de alta representación en los que así se establezca.

Iraganean Eusko Jaurlaritzako kide izan direnek ere jaso ahal izango dute identifikazio hori, goraipamen legetxe hain zuzen ere.

Por otro lado, quienes en el pasado han ostentado la condición de miembros del Gobierno Vasco también resultan acreedores de recibir tal identificación, en este caso a modo de distinción.

Ondorioz, Lehendakaritzaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko azaroaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Presidencia, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno el día 10 de noviembre de 1998,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. atala.– «Euskadiko Lehendakaria» izeneko bereizgarria sortzen da. Kargu hori gaur egun betetzen duena edo iraganean bete duena goraipatzea da horren helburua.

Artículo 1.– Se crea el Distintivo de «Lehendakari de Euskadi» con el objeto de servir de distinción a quien ostenta tan alto cargo o a quien lo ha desempeñado en el pasado.

2. atala.– «Euskadiko Lehendakaria» bereizgarria domina bat da, eta bere ezaugarriak hurrengo atalean zehaztuko dira. Gaur egun lehendakari denak eraman dezake aldean, samatik eskegita koilarra bailitzan.

Artículo 2.– El Distintivo de «Lehendakari de Euskadi», constituido por una medalla con las características que se describen en el artículo siguiente, podrá ser portado por quien ejerza en activo esta condición y lo hará a modo de collar pendiente al cuello.

Lehendakari ohiek ere eramam dezakete aldean bereizgarria, iraganean izan duten ordezkaritza gorenaren oroigarri; eta eraman, holango karguaz agertzen den ekintzetan eraman dezakete. Bereizgarri horren lokarria ezberdina izango da.

Los ex-Lehendakaris, por la suprema representación que les ha correspondido, podrán portarlo, con cordón diferenciado, en todos aquellos actos a los que acudan en su condición de tal.

3. atala.– Dominaren eta horren elementu osagarrien ereduak eta zehaztasun teknikoak I. eranskinean daude jasota. Deskripzioa:

Artículo 3.– La medalla y sus elementos complementarios, cuyo modelo y especificaciones técnicas se reproducen en el Anexo I, tienen la siguiente descripción:

– Aurkia: Urreztatutako domina kalatua, borobila; elkarren gaineko hiru orla mailakatuak izango ditu, ñabarduraz eta leunduak izan ere. Erdialdean, plaka obalatuaren gainean, Eusko Jaurlaritzaren armarri heraldikoa, sutan esmaltatuta eta esmalte berdeko obaluan enmarkatuta.

– Anverso: Medalla dorada circular calada, formando tres orlas sobrepuestas y escalonadas, matizadas y pulidas. En el centro, sobre placa oval, el escudo del Gobierno Vasco, en su versión heráldica, realizado en esmalte al fuego y enmarcado en un ovalo en esmalte verde.

– Infrentzua: Ñabardurazko hondoaren gainean, erliebe leun batez, Gernikako Batzar Etxea eta Arbola. Goialdean hartzailearen izena; eta behealdean, kargua eta legegintzaldia edo legegintzaldiak.

– Reverso: Sobre fondo matizado y grabado con suave relieve el Árbol de Gernika y la Casa de Juntas. En la parte superior irá grabado el nombre del receptor, y en la parte inferior el cargo y la legislatura o legislaturas correspondientes.

4. atala.– «Eusko Jaurlaritzako sailburua» bereizgarria sortzen da, kargu horretan dagoen edo egon denarentzat izango dena.

Artículo 4.– Se crea el Distintivo de «Consejero del Gobierno Vasco» que corresponderá a quien ejerza o haya ejercido dicho cargo.

5. atala.– «Eusko Jaurlaritzako sailburua» bereizgarria, beronen titularrek, Eusko Jaurlaritzako kide aktiboak diren aldetik, ekintza publikoetara joaten direnean eraman dezakete aldean, baldin eta protokoloan horrela eskatzen bada.

Artículo 5.– El Distintivo de «Consejero del Gobierno Vasco» podrá ser portado únicamente cuando los titulares acudan a actos públicos en el ejercicio activo de sus responsabilidades de miembros del Gobierno, en los casos en que protocolariamente así se establezca.

6. atala.– «Eusko Jaurlaritzako sailburua» bereizgarria domina bat da, koilar moduan samatik eskegita eramateko. Horren eredua eta zehaztasun teknikoak II. eranskienean daude jasota. Deskripzioa:

Artículo 6.– El Distintivo de «Consejero del Gobierno Vasco» está constituido por una medalla para lucir a modo de collar pendiente al cuello, cuyo modelo y especificaciones técnicas se reproducen en el Anexo II, con la siguiente descripción:

– Aurkia: Urreztatutako domina borobila, ertza erliebean duela; eta berorren lau fragmenturen gainean kolore gorria eta berdea, sutan esmaltatuta. Ñabartutako hondoaren gainean, erliebe leuneko lau lauburu. Erdialdean Eusko Jaurlaritzaren armarri heraldikoa, sutan esmaltatuta.

– Anverso: Medalla dorada circular con un reborde en relieve, y sobre cuatro fragmentos de la misma los colores rojo y verde esmaltados al fuego. Sobre fondo matizado cuatro lauburus en suave relieve, y en el centro el escudo del Gobierno Vasco en su versión heráldica, realizado en esmalte al fuego.

– Infrentzua: Ñabartutako hondoaren gainean, erliebe leunean grabatuta, Gernikako Batzar Etxea eta Arbola. Goialdean hartzailearen izena; eta behealdean, kargua eta legegintzaldia edo legegintzaldiak.

Reverso: Sobre fondo matizado y grabado con suave relieve la Casa de Juntas y Árbol de Gernika. En la parte superior irá grabado el nombre del receptor, y en la parte inferior el cargo y la legislatura o legislaturas correspondientes.

bereizgarriak ohorezkotzat baino ez dira hartuko; ez dute, beraz, ezelango diru-eskubiderik ekarriko.

Artículo 7.– 1.– Los Distintivos regulados en el presente Decreto tienen carácter exclusivamente honorífico, sin que, por tanto, generen derecho económico alguno. 2.– Los Distintivos tienen, asimismo, carácter personal y confieren a sus titulares la facultad de exhibirlos en las condiciones reguladas en la presente norma.

2.– Bereizgarriak pertsonalak dira, eta dekretu honetan araututako baldintzetan erakusteko ahalmena ematen diete euren titularrei.

Artículo 8.– Los Distintivos establecidos en este Decreto resultan compatibles con otros títulos, honores, distinciones y demás derechos que a sus poseedores correspondieran.

8. atala.– Dekretu honetan ezarritako bereizgarriak eta beste titulu, ohore, goraipamen eta horien edukitzaileei dagozkien gainerako eskubide batzuk bateragarriak dira.

DISPOSICIONES FINALES

AZKEN XEDAPENAK

Primera.– La Secretaría de la Presidencia del Gobierno Vasco-Lehendakaritza podrá dictar las disposiciones complementarias precisas para la aplicación de este Decreto.

Lehenengoa.– Dekretu hau aplikatzeko beharrezkoak diren xedapen osagarriak eman ditzake Lehendakaritzako Idazkaritzak.

Segunda.– El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente a su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik gehiago izango ditu ondorioak dekretu honek.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 10 de noviembre de 1998.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko azaroaren 10ean.

El Lehendakari,

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

CARACTERISTICAS:

I. ERANSKINA / ANEXO I

Materiales: Realizada en plata de 925 milésimas y chapado en oro amarillo de 24 K.

«EUSKADIKO LEHENDAKARIA»

Grosor: 5,5 mm.

BEREIZGARRIA

Tamaño: 64 mm. de medida exterior

DISTINTIVO

Coloreado: Escudo y ovalo en esmalte al fuego, según pantones oficiales

«LEHENDAKARI DE EUSKADI»

Letras: En bajo relieve

EZAUGARRIAK:

Casa de Juntas y Arbol de Gernika: En suave relieve

Materialak: 925 milareneko zilarrez egindakoa. 24 K.-ko urre horian txapatua.

Sujeción: Asa y reasa en plata chapada en oro amarillo de 24 K., con cordón de seda dorada.

Lodiera: 5,5 mm.

Soporte: Peana en plata envejecida en color natural

Tamaina: 64 mm.-ko kanpo neurria.

CARACTERISTICAS:

Koloreak: Armarria eta obalua, sutan egindako esmaltean; pantoi ofizialen araberakoak izango dira.

Materiales: Realizada en plata de 925 milésimas y chapado en oro amarillo de 24 K.

Letrak: Baxuerliebean.

Grosor.: 5 mm.

Gernikako Batzar Etxea eta Arbola: erliebe leunean.

Tamaño: 49mm. de medida exterior

Euskarria: 24 K.-ko urre orian txapatutako zilarrezko heldulekuak, barnekoa eta kanpokoa; urrezko zetazko kordoia darama.

Coloreado: Escudo en esmalte al fuego, según pantones oficiales

Oinarria: Kolore naturalean zaharkitutako zilarrezko oinazpikoa.

Letras: En bajo relieve

II. ERANSKINA / ANEXO II

Casa de Juntas y Arbol de Gernika: En suave relieve

«EUSKO JAURLARITZAKO SAILBURUA»

Sujeción: Asa y reasa en plata chapada en oro amarillo de 24 K., con cordón de seda dorada.

BEREIZGARRIA

Soporte: Peana en plata envejecida en color natural

DISTINTIVO

«CONSEJERO DEL GOBIERNO VASCO»

EZAUGARRIAK:

Materialak: 925 milareneko zilarrez egindakoa. 24 K.-ko urre horian txapatua.

Lodiera: 5 mm.

Tamaina: 49 mm.-ko kanpo neurria.

Koloreak: Armarria, sutan egindako esmaltean; pantoi ofizialen araberakoa izango da.

Letrak: Baxuerliebean.

Gernikako Batzar Etxea eta Arbola: erliebe leunean.

Euskarria: 24 K.-ko urre orian txapatutako zilarrezko heldulekuak, barnekoa eta kanpokoa. Urrezko zetazko kordoia darama.

Oinarria: Kolore naturalean zaharkitutako zilarrezko oinazpikoa.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común