Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

205. zk., 1998ko urriaren 28a, asteazkena

N.º 205, miércoles 28 de octubre de 1998


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
Industria, Agricultura y Pesca
4827
4827

254/1998 DEKRETUA, irailaren 29koa, Pagoeta aldea parke natural deklaratzen duena.

DECRETO 254/1998, de 29 de septiembre, por el que se declara parque natural el área de Pagoeta.

Pagoeta aldea Gipuzkoako Lurralde Historikoan dago eta Euskal Herriko natura babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legean eskatzen diren baldintzak betetzen ditu Parke Natural deklaratu ahal izateko. Naturak balore eta baliabide garrantzizkoak ditu bertan, eta astiorduetarako diren jarduerak egin daitezke, izan ere, erabilpen publikorako aldea da inguruko eskualdeetatik bertara doazen herritar pilo batentzat.

El área de Pagoeta, situada en el Territorio Histórico de Gipuzkoa, reúne los requisitos exigidos por la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, para su declaración como Parque Natural, tanto por la presencia de importantes valores y recursos naturales, como por el desarrollo en la misma de actividades ligadas al ocio, disfrute y uso público para una amplia población proviniente de las comarcas que la circundan.

Pagoeta Parke Natural deklaratuta bete egiten dira natura zaintzeari buruz Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan eta «Euskal Landa-Ingurunea garatzeko Jarduera Plana 1997-2000» izenekoan emandako manuak.

Con la declaración de Pagoeta como Parque Natural se da cumplimiento a las previsiones realizadas sobre conservación de la naturaleza por el instrumentos de Directrices de Ordenación del Territorio como por el Plan de Actuación para el desarrollo del Medio Rural Vasco 1997-2000.

Parke Naturalen kategorian Pagoeta babestutako natur inguru lez deklaratzen duen egitasmoa baino lehen Natur Baliabideen Antolamendurako Plana gertatu eta izapidatu da. Plan hori, bere baitango fase guztiak gainditu ostean, horrela ezartzen baita 16/1994 Legeko 7. atalean, irailaren 29ko 253/1998 Dekretuaren bidez onartu zen behin betirako.

Tal proyecto de declaración de Pagoeta como espacio natural protegido en la categoría de Parque Natural ha venido precedida de la imperativa elaboración y tramitación de un Plan de Ordenación de los Recursos Naturales, Plan que una vez superadas todas sus fases, tal y como se establece en el artículo 7 de la Ley 16/1994, fue aprobado definitivamente por Decreto 253/1998, de 29 de septiembre.

Natur Baliabideen Antolamendurako Planean zehaztu egiten da zein aldek jaso duen Parke Natural eta Inguru Babesle deklaratzeko proposamena.

Dicho Plan de Ordenación de los Recursos Naturales describe las áreas propuestas para su declaración como Parque Natural y Zona Periférica de Protección, respectivamente.

Pagoeta aldea Parke Natural deklaratu aurretik berorren aldeko txostena aurkeztu beharko du Conservación de la Naturaleza del País Vasco-Naturzaintzaren Kontseilu Aholkuemaileak. Bestalde, Pagoeta aldea 5 b) helburutzat hartuta dagoela aintzat hartuz eta Landa Ingurunearen garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legearen babesean, txostena eskatzen zaie Landaberriri eta Landagipuzkoari.

La declaración de Pagoeta como Parque Natural ha sido informada favorablemente por el Consejo Asesor de Conservación de la Naturaleza del País Vasco-Naturzaintza. Asimismo, y por estar considerada el área de Pagoeta como zona objetivo 5 b), y al amparo de la Ley 10/1998, de 8 de abril, de Desarrollo Rural, se solicita informe a Landaberri y Landagipuzkoa.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko irailaren 29an egindako bileran aztertu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Consejero de Agricultura y Pesca, previa deliberación del Consejo de Gobierno, en su reunión de 29 de septiembre de 1998

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. atala.– Helburua.

Artículo 1.– Objeto.

Parke Natural deklaratuz Pagoeta alderako babespen erregimen juridiko berezia ezarri nahi du dekretu honek; eta hori, Euskal Herriko natura babesteari buruzko ekainaren 30eko 16/1994 Legeko III. Idazpuruan ezarritakoaren babesean.

Es objeto del presente Decreto establecer un régimen jurídico especial de protección para el área de Pagoeta mediante su declaración como Parque Natural, al amparo de lo establecido en el título III de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco.

2. atala. Helburua.

Artículo 2.– Finalidad.

Irailaren 29ko 253/1998 Dekretuz Pagoeta alderako onartutako Natur Baliabideen Antolamendurako Planean ezarritako artezbideen barruan, erregimen juridiko berezi horrek, honako helburu hauek izango ditu:

Dentro de las directrices establecidas en el Plan de Ordenación de los Recursos Naturales, aprobado para el área de Pagoeta por Decreto 253/1998, de 29 de septiembre, dicho régimen jurídico especial tendrá las siguientes finalidades:

a) Parkearen eremuan dauden landareria, fauna, gea, paisaia eta gainerako ekosistemak babestu, zaindu eta, behar izanez gero, berrezartzea.

a) La protección, conservación y, en su caso, restablecimiento de la flora, fauna, gea, paisaje, así como del conjunto de los ecosistemas existentes en el ámbito del Parque.

b) Alde horretako balore naturalen berri izatea eta eraz gozatzea; horretarako hainbat jarduera burutuko dira, heziketa, kultura, olgeta, turismo, gizarte eta ekonomiarekin lotutakoak.

b) El conocimiento y disfrute ordenado de los valores naturales de la zona, a través del desarrollo de actividades de interés educativo, cultural, recreativo, turístico y socio-económico.

c) Aldearen garapen soziala eta ekonomikoa, baliabide naturalak era arrazoitsuan erabiliz.

c) El desarrollo social y económico del área, basado en la utilización racional de los recursos naturales.

d) Ekoizpen jarduera tradizionalak, hots, nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak eta basokoak, hots, ingurune fisikoa benetan zaindu eta babestuko dutenak, zaintzea, hobetzea, lehengoratzea eta ezartzea.

d) La conservación, mejora, recuperación e implantación de las actividades productivas tradicionales de carácter agrícola, ganadero y forestal que contribuyen a la preservación y protección activa del medio físico.

e) Zientzi ikerketaren sustapena eta funtsezkotzat jotzen diren prozesuen azterketa.

e) El fomento de la investigación científica y el estudio de los procesos ecológicos esenciales.

3. atala.– Lurralde eremua.

Artículo 3.– Ambito territorial.

1.– Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren 4.1 idazatian zehaztu eta grafiatutako eremua hartzen du Pagoetako Parke Naturalak. Irailaren 29ko 253/1998 Dekretuaren bidez onartu zen plan hori.

1.– El Parque Natural de Pagoeta comprenderá el área geográfica descrita y grafiada en el apartado 4.1 del Plan de Ordenación de los Recursos Naturales aprobado por Decreto 253/1998, de 29 de septiembre.

2.– 2.910 Ha. ditu Pagoetako Parke Naturalak, denak Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aia, Zarautz eta Zestoako udalerrietan.

2.– El Parque Natural de Pagoeta abarca una superficie de 2.910 Ha, correspondiente a los términos municipales, del Territorio Histórico de Gipuzkoa, de Aia, Zarautz y Zestoa.

4. atala.– Ingurune babeslea.

Artículo 4.– Zona periférica de protección.

1.– Baliabide naturalak guztiz babesteko eta inguruko ekologiak eta paisaiak kanpotiko eragin kaltegarririk jasan ez dezan, ingurune babeslea ezartzen zaio Parke Naturalari. Irailaren 29ko 253/1998 Dekretuaren bidez onartutako Natur Baliabideen Antolamendurako Planaren zonifikazioan izen horrekin agertzen den eremua hartzen du ingurune horrek.

1.– A fin de garantizar una completa protección de los recursos naturales y evitar los posibles impactos ecológicos y paisajísticos procedentes del exterior, se establece una zona periférica de protección del Parque Natural que abarcará el área que con este nombre aparece en la zonificación del Plan de Ordenación de los Recursos Naturales aprobado por Decreto 253/1998, de 29 de septiembre.

2.– Pagoeta Parke Naturaltzat deklaratzea dakarten eta Baliabide Naturalen Antolamendurako Planean ezartzen diren helburuak inguru babeslean lortzea galeraz edo eragotz dezaketen jarduerak organo kudeatzaileak baimendu beharko ditu.

2.– En la zona periférica de protección, toda actuación que pueda impedir o dificultar la consecución de los objetivos que motivan la declaración de Pagoeta como Parque Natural así como los establecidos en el Plan de Ordenación de los Recursos Naturales, deberá ser autorizado por el órgano gestor.

3.– Parke Naturaleko organo kudeatzaileak parke horren egoera fisikoa edo biologikoa eraldatu edo horri eragin diezaiokeen edozein jarduera mugatu edo eten dezake, arrazoiak agertuz horretarako.

3.– El órgano gestor del Parque Natural podrá, en la zona periférica de protección, limitar o suspender, motivadamente, cualquier actividad que pueda afectar o alterar la realidad física o biológica del Parque Natural.

5. atala.– Eragin sozio-ekonomikoko aldea.

Artículo 5.– Área de influencia socio-económica.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Aia, Zarautz eta Zestoako udalerriek osatzen dute eragin sozio-ekonomikoko aldea; eta hori, 16/1994 Legearen 22. atalean jasotako ondorioetarako.

Se declara área de influencia socio-económica los términos municipales del Territorio Histórico de Gipuzkoa de Aia, Zarautz y Zestoa a los efectos previstos en el artículo 22 de la Ley 16/1994.

6. atala.– Parkearen kudeaketa.

Artículo 6.– Gestión del Parque. 1.– La Gestión del Parque Natural de Pagoeta corresponderá al órgano foral competente del Territorio Histórico de Gipuzkoa.

1.– Gipuzkoako Lurralde Historikoko foru organo eskumendunari dagokio Pagoeta Parke Naturalaren kudeaketa.

2.– El Órgano Gestor del Parque Natural nombrará un Director Conservador del Parque, que tendrá como funciones las establecidas en el artículo 34 de la Ley 16/1994 y aquéllas que expresamente se le encomienden.

2.– Parke Naturaleko organo kudeatzaileak Parkearen zuzendari zaintzailea izendatuko du. Honen egitekoak 16/1994 Legeko 34. atalean ezarritakoak dira eta, horietaz gain, beren-beregi egozten zaizkionak.

Artículo 7.– Patronato del Parque Natural.

7. atala.– Parke Naturaleko Patronatoa.

1.– De conformidad con lo previsto en el Capítulo VIII del Título III del la Ley 16/1994, se constituirá un Patronato como órgano asesor y de colaboración del Parque Natural de Pagoeta.

1.– 16/1994 Legeko III. idazpuruaren VIII. atalburuan jasotakoaren arabera Patronatoa osatuko da, Pagoeta Parke Naturalaren lankidetzarako eta aholkuematezko organo lez jardungo duena.

2.– El Patronato funcionará en pleno y en Comisión Permanente.

2.– Osoko Bilkura eta Batzorde Iraunkorra dira Patronatoaren jarduteko era.

3.– El Patronato estará integrado por el Diputado Foral de Agricultura y Medio Ambiente de la Diputación Foral de Gipuzkoa que actuará como Presidente, y además por los siguientes miembros:

3.– Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiroko foru diputatua lehendakari izango dela, honako hauek izango dira Patronatoko osakideak:

a) Un representante del Departamento de Industria, Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco.

a) Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari bat;

b) Un representante del Departamento de Cultura y Euskera de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskera Saileko ordezkari bat.

c) El Director General de Agricultura y Ganadería de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

c) Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia.

d) El Director General de Montes y Medio Natural de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

d) Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruetako zuzendari nagusia.

e)Dos representantes del Ayuntamiento de Aia.

e) Aiako Udaleko ordezkari bi.

f) Un representante del Ayuntamiento de Zarautz.

f) Zarauzko Udaleko ordezkari bat.

g) Un representante del Ayuntamiento de Zestoa.

g) Zestoako Udaleko ordezkari bat.

h) Un representante de las asociaciones radicadas en Gipuzkoa con una trayectoria acreditada en el estudio, defensa, protección y conservación del medio natural.

h) Ingurunea aztertzen, defendatzen, babesten eta zaintzen frogatutako aztura euki eta egoitza Gipuzkoan duten elkarteen ordezkari bat.

i) Un representante de Altzola Bigantxategi Elkartea.

i) Altzola Bigantxategi Elkarteko ordezkari bat.

j) Un representante de la Universidad del País Vasco, o una persona de reconocido prestigio en temas relacionados con el medio natural.

j) Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bat, edo ingurunearekin lotutako gaietan itzal handiko norbait.

k) El Director Conservador del Parque Natural.

k) Parke Naturalaren zuzendari kontserbatzailea.

l) Un representante de la Sociedad de Montaña Pagoeta.

l) Pagoeta Mendi Elkarteko ordezkari bat.

m) Un representante de las Federaciones Territoriales de Caza y Pesca.

m) Ehizako eta Arrantzako Lurralde Federazioetako ordezkari bat.

n) Un representante de los Sindicatos Agrarios con implantación en la zona.

n) Eskualde horretako nekazaritza sindikatuen ordezkari bat. o) Gipuzkoako Baso Jabeen elkarteko ordezkari bat.

o) Un representante de la Asociación de Propietarios Forestales de Gipuzkoa.

8. atala.– Batzorde Iraunkorra.

Artículo 8.– Comisión Permanente.

1.– Patronatoaren barruan, eta horren menpe, Batzorde Iraunkorra eratuko da. Lehendakariaz gain, honako kide hauek izango ditu:

1.– En el seno del Patronato y dependiente del mismo se constituirá una Comisión Permanente que estará integrada, además de por su Presidente, por los siguientes miembros:

a) Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkaria.

a) El representante del Departamento de Industria, Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco.

b) Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Saileko ordezkari bat.

b) Un representante del Departamento de Agricultura y Medio Ambiente de la Diputación Foral de Gipuzkoa.

c) Parkearen eraginpean dauden udalen ordezkari bat.

c) Un representante del conjunto de Ayuntamientos afectados. d) El Director-Conservador.

d) Zuzendari kontserbatzailea.

e) Un representante del resto de colectivos incluidos en el Patronato.

e) Patronatoan dauden gainerako kolektiboen ordezkari bat. 2.– Patronatoak bere barne erregimeneko arauetan eskuorde diezazkion egitekoak beteko ditu Batzorde Iraunkorrak.

2.– La Comisión Permanente ejercerá las funciones que le delegue el Patronato en sus normas de régimen interno. Artículo 9.– Plan Rector de Uso y Gestión.

9. atala.– Erabilpen eta Kudeaketarako Eraentza Plana.

En desarrollo del Plan de Ordenación de los Recursos Naturales el órgano foral gestor del Parque Natural elaborará el Plan Rector de Uso y Gestión, en los plazos, términos, condiciones y procedimiento establecido en los artículos 27, 28 y 29 de la Ley 16/1994.

Parke Naturaleko foru organo kudeatzaileak, Baliabide Naturalen Antolamendurako Planean esandakoa garatuz, Erabilpen eta Kudeaketarako Eraentza Plana gertatuko du. Epeak, moduak, baldintzak eta prozedura 16/1994 Legeko 27., 28. eta 29. ataletan ezartzen dira.

Artículo 10.– Utilidad Pública e Indemnizaciones.

10. atala.– Herri onura eta kalteordainak.

1.– La declaración de Pagoeta como Parque Natural lleva aparejada la de utilidad pública a efectos expropiatorios de los bienes y derechos afectados.

1.– Pagoeta Parke Naturaltzat deklaratzeak onura publikoa dakar berarekin, eragindako ondasun eta eskubideen desjabetze ondorioetarako. 2.– Baliabide Naturalen Antolamendu Planean eta Erabilpen eta Kudeaketarako Eraentza Planean Parke Naturaleko eremurako ezarritako manuak aplikatzearen ondorioz jabetza pribatuaz edo ondare-eskubideez eta –interesez berariaz gabetzeak kalteordaina kobratzeko eskubidea dakarkie eragindako titularrei, indarrean dauden legeen arabera.

2.– La privación singular de la propiedad privada o de los derechos e intereses patrimoniales legítimos, con motivo de la aplicación de las determinaciones establecidas en el Plan de Ordenación de los Recursos Naturales y en el Plan Rector de Uso y Gestión en el ámbito del Parque Natural, implicará para los titulares afectados el derecho a obtener la pertinente indemnización, conforme a lo establecido en la legislación vigente.

11. atala.– Eros-lehentasunerako eta atzera-eskuratzeko eskubideak.

Artículo 11.– Derecho de tanteo y retracto.

1.– Eskumenduna izan dadin organoaren bidez Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio bizien arteko zamadun eskualdaketa guztietako eros-lehentasunerako eta atzera-eskuratzeko eskubideez baliatzea.

1.– Corresponde a la Diputación Foral de Gipuzkoa, a través del órgano que resulte competente, el ejercicio de los derechos de tanteo y retracto en todas las transmisiones onerosas intervivos de terrenos situados en el interior del Parque.

2.– Eros-lehentasunerako eta atzera-eskuratzeko eskubideez baliatzea, honako prozedura honen arabera egingo da:

2.– El ejercicio de los derechos de tanteo y retracto se efectuará conforme al procedimiento siguiente:

a) Eskualdaketaren funtsezko baldintzen berri fidagarria eman beharko dio eskualdatzaileak Administrazio jarduleari. Administrazioak hiru hilabeteko epea eukiko du, jakinarazpenaren egunetik gehiago, eros-lehentasunerako eskubideaz baliatzeko. Epe hori igaro eta ez bada gauzatzen eskubide hori, ez da inskribatuko Jabego Erregistroan.

a) El transmitente deberá notificar fehacientemente a la Administración actuante las condiciones esenciales de la transmisión, quien dispondrá de un plazo de 3 meses, a contar desde su notificación, para ejercitar el derecho de tanteo. Transcurrido dicho plazo sin ejercicio del derecho de tanteo se producirá la caducidad del mismo.

b) Eskualdatzaileak, eskualdaketa egin ostean, hau gauzatu deneko eskritura publikoaren kopia fidagarria bidaliko dio administrazio organo jarduleari. Jakinarazteko behar hori beteta dagoela jasota egongo da eskritura horretan, izan ere, beteta ez badago eskualdaketa ezingo da Jabego Erregistroan inskribatu.

b) Realizada la transmisión, el transmitente remitirá al órgano administrativo actuante copia fehaciente de la escritura pública en que aquélla se hubiese instrumentado, la cual habrá de especificar el cumplimiento del citado deber de notificar sin el cual la transmisión no podrá inscribirse en el Registro de la Propiedad.

c) Parkearen barruko terrenoek titularitate aldaketaren bat izango balute eta ez balituzte beteko eskualdatzaileari dagozkion beharrak, eskumena duen foru organoa atzera-eskuratzeko eskubideaz balia daiteke urtebeteko epearen barruan, eskualdaketaren edo hau gertatzean izandako baldintza errealen berri izaten den egunetik hasita.

c) Si se realizase algún cambio de titularidad en los terrenos situados en el interior del Parque con incumplimiento de cualquiera de los deberes que incumben al transmitente, el órgano foral competente podrá ejercitar el derecho de retracto dentro del plazo de un año desde que tenga conocimiento de la realidad de la transmisión o de las condiciones reales en que la misma se produjo.

3.– Dena delako Sailaren ahalmenen barruan erraztu egingo dira trukeen bidezko jabetza aldaketak. Parke Naturalaren barruan dauden lurren titularitatea erosteko aukera ematen diote, trukeok, eskumena duen Administrazio Publikoari.

3.– Dentro de las posibilidades de los Departamentos correspondientes, se favorecerán los cambios de propiedad a través de permutas que permitan la adquisición, por la Administración Pública competente, de la titularidad de los predios situados en el interior del Parque Natural.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Dekretu hau burutzeko eta garatzeko behar diren xedapenak emateko baimena ematen zaio Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari.

Primera.– Se autoriza al Consejero de Industria, Agricultura y Pesca para que dicte las disposiciones necesarias para la ejecución y desarrollo del presente Decreto.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik gehiago hartuko du indarra dekretu honek.

Segunda.– Este Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko irailaren 29an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 29 de septiembre de 1998.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

El Consejero de Industria, Agricultura y Pesca,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

JAVIER RETEGUI AYASTUY.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común