Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

84. zk., 1998ko maiatzaren 8a, ostirala

N.º 84, viernes 8 de mayo de 1998


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente
1891
1891

76/1998 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entseiu-laborategietako zenbait alor kudeatzeko erakunde publiko eta pribatuekin Lankidetza-Hitzarmenak izenpetzeko modua arautzen duena.

DECRETO 76/1998 de 21 de abril, por el que se regula la suscripción de Convenios de Colaboración con entidades publicas y privadas para la gestión de áreas determinadas de los laboratorios de ensayos de control de calidad en la construcción.

Eraikuntza prozesuetan eragiten duten elementu tekniko eta teknologikoen bilakaeraren ondorioz, alor horretan erabiltzen diren materialetan gero eta entseiu gehiago egiten da. Beraz, egokitzat jo da Administrazioaren eta ezaugarri jakin batzuk betetzen dituzten izaera pribatuko erakundeen arteko lankidetzarako egiterapideak gauzatzea, titulartasun publikoa duten laborategietako arlo zehatz batzuen kudeaketa egin dezaten, horrela, arlo pribatuak parte hartuko baitu horrelako jardueren garapenean.

<FONT SIZE=3><P>La evolución creciente de los elementos técnicos y tecnológicos que inciden en los procesos constructivos, ha llevado consigo un importante aumento en los ensayos de materiales empleados en dicho ámbito, estimándose conveniente el instrumentar figuras de colaboración entre la Administración y aquellas entidades y asociaciones de carácter privado que reúnan determinadas características, al objeto de encomendarles la gestión de áreas específicas de laboratorios de titularidad pública, posibilitando así la participación del sector privado en el desarrollo de las mencionadas actividades.

Urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuaren bidez arautu zen eraikuntzaren kalitatea zaintzeko laborategiak kreditatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan erabili beharreko jardunbidea. Kreditazio hori administrazioaren berariazko onarpentzat jo daiteke, alegia, laborategi baten gaitasun teknikoari arlo berezi bati buruzko entseiuak egin eta horren emaitzak jasotzen dituen agiria emateko.

Por Decreto 11/1990, de 23 de enero, se procedió a regular la acreditación de Laboratorios de Ensayos para el Control de Calidad de la Edificación, en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco, entendiendo dicha acreditación como el reconocimiento expreso por parte de la Administración, de la capacidad técnica de un laboratorio para realizar los ensayos relativos a un área determinada y emitir el documento que refleja los resultados obtenidos.

Xedapen horretan ohartemandako kreditazio erregimena aldatu gabe, Administrazio honi dagokiola laborategi bat gai den eta egiten dituen entseiuek balioa duten finkatzea, bidezko jo da administrazioaren laguntzaile egin daitezkeen erakundeen jarduera ahalbideratu eta sustatzea, hain zuzen, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entseiu-laborategietan espezializazio eta garapen teknologiko maila altua eskatzen duten zenbait alorreko ikerketa eta kudeaketa lanak garatzeko euren gaitasun teknikoa eta teknologia eskainiaz, helburu hori bete ahal izateko bidezko diren bideak finkatuta.

Sin modificar el régimen de acreditaciones previsto en la citada disposición, en el que corresponde a esta Administración declarar la aptitud de un determinado laboratorio y la validez de los ensayos que realiza, se estima procedente favorecer e impulsar la actividad de aquellas entidades que puedan constituirse en colaboradoras de la Administración aportando su capacidad técnica y tecnología en el desarrollo de las funciones de investigación y gestión de determinadas áreas de los Laboratorios de Ensayos para el Control de Calidad de la Edificación que requieren un alto grado de especialización y desarrollo tecnológico, estableciendo los mecanismos oportunos que permitan alcanzar tal finalidad.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko apirilaren 21ean izandako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta del Consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente, y previa deliberación del Consejo de Gobierno en su reunión de 21 de abril de 1998,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

Lehenengo atala.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entseiu-laborategietako zenbait alorren kudeaketa lanen garapena antolatzeko, Sail horren aginpidetzapekoa baita, Lankidetza-Hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu aipatutako alorretan gaitasun teknikoa eta kudeaketakoan izen ona duten erakunde publiko edo pribatuekin.

Artículo 1.- El Departamento de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente, al objeto de instrumentar el desarrollo de actividades relacionadas con la gestión de determinadas áreas de los Laboratorios de Ensayos para el Control de Calidad de la Edificación, competencia del citado Departamento, podrá suscribir Convenios de Colaboración con entidades de carácter público o privado, con reconocida capacidad técnica y de gestión en las referidas áreas.

Bigarren atala.– 1.– Izenpetzen diren hitzarmenetan, parte hartzen duten erakundeen eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren arteko lankidetzaren baldintzak finkatuko dira, hala nola, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko entseiu-laborategietako zenbait alorren kudeaketa; laguntza teknikoaren beharra entseiuen arloan; kasuan kasuko erakundearekin bere lankidetza jarduera behar bezala garatzeko ituntzen diren ekarpen, baliabide eta gainerako baldintzak bai eta itundutako egitekoak eraginkortasun handiagoz betetzen laguntzen duen besterik ere.

Artículo 2.- 1.- En los Convenios que se suscriban, se definirán los distintos aspectos de la colaboración entre las entidades intervinientes y el Departamento de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente, en materias tales como la gestión de áreas determinadas de los Laboratorios de Ensayos de Control de Calidad de la Edificación, las necesidades de apoyo técnico en materias de ensayos, las aportaciones mutuas, medios, y demás condiciones que, en su caso, se acuerden con la entidad respectiva para el adecuado desarrollo de su actividad de colaboración, así como cuantos otros extremos puedan contribuir a una mayor eficacia en el ejercicio de las funciones pactadas.

2.– Kasuan kasuko hitzarmenetan jaso ahal izango da erakundeak araupetze gai diren xedeak betetzeko erabil ditzakeela Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikitako baliabide material eta instalazio teknikoak, horien titulartasunari eragingo ez diola, behin horrelako ondasunak emateari buruz indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen betekizunak betez gero beti ere.

2.- Los Convenios respectivos podrán establecer la utilización por la entidad de medios materiales e instalaciones técnicas adscritos para los fines objeto de regulación al Departamento de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente, sin que dicha circunstancia afecte a la titularidad de los mismos, y una vez cumplimentados los requisitos exigidos por la normativa en vigor para la cesión de tales bienes.

3.– Hitzarmenek jaso egingo dituzte lankidetza harremana era egokian arautzeko beharrezkoak diren alde guztiak eta hitzarmenaren jarraipenerako batzorde iraunkorra beti ere eratu behar dela ezarriko du, parte hartzaile bakoitzaren ordekari gisa gutxienez bokal tekniko batek osatua eta Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria buru izango duena.

3.- Los Convenios recogerán todos aquellos aspectos que se consideren necesarios para articular adecuadamente la relación de colaboración y establecerán en todo caso la creación de una Comisión permanente de seguimiento del Convenio, formada como mínimo por un vocal técnico en representación de cada una de las partes intervinientes, que será presidida por el Director de Vivienda y Arquitectura.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari baimena ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa garatu eta burutzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan.

Primera.- Se autoriza al Consejero de Ordenación del Territorio, Vivienda y Medio Ambiente, para dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo y ejecución de lo dispuesto en el presente Decreto.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Segunda.- El presente Decreto entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko apirilaren 21ean,

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 21 de abril de 1998.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Lurralde Antolamendu, Etxebizitza

El Consejero de Ordenación del Territorio,

eta Ingurugiro sailburua,

Vivienda y Medio Ambiente,

FRANCISCO JOSE ORMAZABAL ZAMAKONA.

FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.<A NAME="Selec"></A>


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común