Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

59. zk., 1998ko martxoaren 27a, ostirala

N.º 59, viernes 27 de marzo de 1998


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
1344
1344

3/1998 LEGEA, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra.

LEY 3/1998, de 27 de febrero, general de protección del medio ambiente del País Vasco.

Eusko Legebiltzarrak ondoko legea onartu duela jakinarazaten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Se hace saber a todos/as los/las ciudadanos/as de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la siguiente:

OTSAILAREN 27KO 3/1998 LEGEA, EUSKAL HERRIKO INGURUGIROA BABESTEKO LEGE OROKORRA.

LEY 3/1998, DE 27 DE FEBRERO, GENERAL DE PROTECCIÓN DEL MEDIO AMBIENTE DEL PAÍS VASCO.

ZIOEN ADIERAZPENA

EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Ingurugiro-politika autonomikoaren adierazpen juridiko positibo gisa eta Autonomi Estatutuan Euskal Autonomia Erkidegoari onartutako eskumenen garapen moduan, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra ingurugiroa ulertzeko guztien borondatea zehazteko premiatik sortu da, ingurugiro-politikaren helburu komunak hierarkizatu, eskumenak antolatu eta horretarako prozedura eta baliabide egokiak diseinatuko direlarik. Azken finean, ingurugiro-baliabideen babes-erregimena finkatzea, ingurugiroan eragina duten jarduerentzat Administrazioaren parte-hartzea arautzea (zigor-erregimena barne) eta epe labur, ertain eta luzera bizi garen gizartean ingurugiro-babesarentzat eredu bideragarri berriak sustatzea nahi da.

La Ley General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, como expresión jurídico positiva de la política ambiental autonómica, en desarrollo de las competencias reconocidas a la Comunidad Autónoma vasca en virtud de su Estatuto de Autonomía, nace de la necesidad de concretar una voluntad colectiva de entender el medio ambiente, jerarquizando objetivos comunes de la política ambiental, articulando competencias y diseñando, a tal fin, procedimientos e instrumentos adecuados. Se trata, en definitiva, de fijar el régimen de protección de los recursos ambientales, de regular la intervención administrativa respecto de las actividades con incidencia en el medio ambiente, incluyendo un régimen sancionador, y de propiciar nuevas fórmulas viables para abordar a corto, medio y largo plazo la protección ambiental en la sociedad en la que vivimos.

Euskal gizartean ingurugiroaz sortzen ari den sentiberatasunak, presazkoa du arau-esparru egonkor, argi eta bideragarria edukitzea. Derrigorrez konplexua izango den arren, agente publiko eta pribatu guztiak erabat errespetatuz, era eraginkorrean etorkizuna izango duen etorkizuna eraikitzeko aukera eman behar dio.

La emergente sensibilidad ambiental de la sociedad vasca precisa con urgencia de un marco normativo estable, nítido y viable que, aunque forzosamente complejo, le permita, con el máximo respeto hacia todos los agentes públicos y privados, construir de forma eficiente un futuro con futuro.

Horregatik lege honek gizarte eta gizabanakoen portaeraren norabide eta gidari izan dadin ingurugiroa ulertzeko modu berriaren arau-oinarriak ezartzeaz gain, euskal gizartea eta ingurugiroa zehazki larritzen duten arazoak gaur egun tratatzeko ere balio izatea nahi da.

Es por esto por lo que la presente ley pretende sentar las bases normativas no sólo de la nueva percepción ambiental, de forma que sirva de orientación y guía de los comportamientos sociales e individuales, sino también del tratamiento actual de los problemas que acucian en concreto a la sociedad vasca y al medio ambiente.

Horiek horrela, legeak bere lege-babesa ingurugiro eta ekologiari buruz Estatuko lege-garapenerako eta oinarrizko legeria exekutatzeko Autonomi Estatutuak 11.1.a) atalean ezartzen duen eskumenean du. Lege honek esparru egonkorra ezartzen du, eta horren barruan, bai agente pribatu desberdinen jarduerak eta bai bere indarraldiko leku eta denboraren esparruan parte hartzen duten botere exekutibo desberdinen politikak beren lekua dute eta legean markatutako helburuak lortzen lagun dezakete eta lagundu egin behar dute.

Con todo ello, la ley, que encuentra su amparo legal en la competencia establecida en el artículo 11.1.a) del Estatuto de Autonomía para el desarrollo legislativo y ejecución de la legislación básica del Estado en materia de medio ambiente y ecología, aporta un marco estable dentro del cual tanto la actividad de los distintos agentes privados como las políticas de los distintos ejecutivos que concurran en el ámbito espacial y temporal de su vigencia tienen cabida y pueden y deben contribuir a los objetivos que en ella se marcan.

Legea ordenamendu juridiko bateratzaileen sisteman txertatzen da, eta Europako zuzenbidea, nazioarteko hitzarmenak eta beren transposizioak azaltzeaz gain, Estatuko oinarrizko legeria errespetatu behar du, eta, aldi berean, ingurugiro aldetik garrantzitsuak diren beste gai batzuei buruzko arauei lotu behar zaie zeharka.

La ley se incardina en un sistema de ordenamientos jurídicos confluyentes, de forma que, además de plasmar el derecho comunitario, los convenios internacionales y sus transposiciones, ha de respetar la legislación básica estatal, a la vez que transversalmente ha de articularse con las regulaciones propias de otras materias con trascendencia medioambiental.

Horrela, legea, lehenengo eta behin, Europako araudietara lotu behar da, ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioa, kutsaduraren kontrol integratua, hondakin-kudeaketa, airearen kalitatearen babesa, ekoikuskapen-sistemak eta ingurugiro-kudeaketa, eta ingurugiroari buruzko informazioa izateko eskubidea, arautzen dituzten araudietara hain zuzen.

De este modo la ley ha de articularse en primer lugar con las normativas europeas reguladoras de la evaluación de impacto ambiental, control integrado de la contaminación, gestión de residuos, protección de calidad del aire, sistemas de ecoauditorías y gestión ambiental y derecho de acceso a la información en materia de medio ambiente.

Eta, bigarren, Estatuan indarrean dauden araudietara lotu behar da legea, ingurugioaren gaineko eraginari, hondakin toxiko eta arriskutsuen kudeaketari, sailkatutako jarduerei, biodibertsitateari eta itsasbazterraren eta lehorreko uren babesari dagokienez.

En segundo lugar la ley se articula con la regulación estatal vigente en materia de impacto ambiental, gestión de residuos tóxicos y peligrosos, actividades clasificadas, biodiversidad, y protección de la costa y las aguas litorales.

Legearen oinarriak administrazio publikoen arteko lankidetza eta elkarlanerako printzipio orokorrak dira, batetik, eta herritarrek, pertsona fisiko zein juridiko gisa, herritar gisa eta agente sozioekonomiko gisa parte hartzeko printzipioak, bestetik, ingurugiroari buruzko informazioa zein komunikazioa eta benetako erantzule izatea bilatuko delarik. Izan ere, legeak ingurugiroa eskubideak eta betebeharrak sortzen dituen gizarte-ondasun gisa hartzen du. Era jasangarrian erabili behar da, Europako Batasunak ingurugiro eta garapen jasangarriaz duen Bosgarren Ekintza Programako eta Batasunerako Tratatuan xedatutako helburuak definitzeko eta euskal ingurugiro-politikan integratzeko ahaleginetan.

La ley se inspira en principios generales de cooperación y colaboración entre las Administraciones públicas y de participación de los ciudadanos y ciudadanas, tanto personas físicas como jurídicas, fomentando la información y comunicación, a la búsqueda de una efectiva corresponsabilidad, ya que el medio ambiente se concibe en la ley como un bien social generador de derechos y obligaciones, que ha de ser usado de una forma sostenible, en un esfuerzo de integración tanto en la definición como en la realización de la política ambiental vasca de los objetivos del Quinto Programa de Acción en Materia de Medio Ambiente y Desarrollo Sostenible de la Unión Europea y de lo dispuesto en el Tratado de la Unión.

Beraz, legea era berean berariazko zuhurtasun- eta prebentzio-ekintzetako printzipioetan oinarritzen da. Ingurugiroko kalteak saihestu nahi dira, eta horiek sortzen direnean, kalteak konpontzeko (sorburuan konpontzea lehenesten da) printzipioa eta poluitzen duenak ordaindu egingo duela zein kalte egiten duenak erantzun egingo duela dioen printzipioa erabiltzen dira. Formulazio jakin honen helburua, onartutako poluzio-maila duen edozein jardueraren ingurugiro-kostuak barneratzeko obligazioa eta ingurugiroari eragindako kalteei sortu dituenak erantzuteko duen obligazioa bereiztea da. Hori guztia kasu bakoitzean aplika daitekeen zigor-erregimenaren kalterik gabe. Atariko idazpuruak orain arte hemen adierazi diren eta gero hurrengo ataletan garatzen diren alderdiak jasotzen ditu.

De esta manera, la ley se inspira, a su vez, en principios específicos de cautela y acción preventiva, tratando de evitar daños ambientales, y, cuando éstos se produzcan, en los principios de corrección de los daños, preferentemente en la fuente, y en el principio de que quien contamina paga y quien daña responde. Esta concreta formulación persigue definir y diferenciar la obligación de internalizar los costes ambientales propios de cualquier actividad que suponga algún nivel de contaminación tolerada de la obligación de responder de los daños ambientales que se puedan generar por parte de quien los ha causado; todo ello con independencia del régimen sancionador que en su caso pueda concurrir. El Titulo Preliminar contempla sintéticamente los aspectos hasta aquí señalados, que luego son desarrollados en el articulado posterior.

Lehen idazpuruak, xedapen orokorrekoei buruzkoak, ingurugiroa herritarrek erabiltzeko eta gozatzeko, ingurugiroari buruzko informazioa izateko eta parte hartzeko eskubide gisa hartzen du. Administrazio publikoek ingurugiro osasuntsua izateko eskubidea erabili ahal izateko ingurugiro-politikak sustatzeko duten betebeharra eratzen du. Betebehar hori gauzatzeko akzio publikorako eskubidea aitortzen du eta era berean gai honetan portaerak administrazioaren esku-hartzearen menpe (baita zigortzekoaren menpe ere) uzten ditu.

El Titulo Primero, de disposiciones generales, aborda la concreción del medio ambiente como derecho de los ciudadanos y ciudadanas al uso y disfrute, a la información ambiental y a la participación, configurando la obligación de que las Administraciones públicas promuevan políticas ambientales para garantizar el ejercicio del derecho a un medio ambiente saludable, reconociendo el derecho a la acción pública para exigir su cumplimiento, a la vez que somete las conductas a la intervención administrativa, incluso sancionadora, en esta materia.

Halaber, ingurugiro-politikarako oinarriak ezartzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko, lurralde historikoetako foru-organoetako eta udaletako erakunde komunen eskumenen edukia kokatu eta definitu egiten delarik. Administrazioen arteko koordinaziorako eta elkarlanerako tresnak aurreikusten ditu eta legegintzaldirako baino epe luzeagorako asmotan ingurugiroarentzako esparru-programa lantzea aztertzen du. Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea eratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurugiro arloan diharduten administrazio desberdinen harreman, parte-hartze eta koordinaziorako organo gisa. Ingurugirorako Aholku Kontseilua sortzen da, gizarteko eta ekonomiako agenteen parte hartzeko eta aholkuak jasotzeko organo gisa. Ingurugiroari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea arautu eta gai honi buruz dagoen legeria osatzen du.

Así mismo, establece las bases de la política ambiental, enmarcando y definiendo el contenido de las competencias de las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma del País Vasco, los órganos forales de los territorios históricos y los municipios. Prevé los instrumentos de coordinación y cooperación entre Administraciones y contempla la elaboración de un programa marco ambiental con vocación temporal más amplia que las propias legislaturas. Se configura a la Comisión Ambiental del País Vasco como el órgano de relación, participación y coordinación de las distintas Administraciones que en materia de medio ambiente actúan en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Se crea el Consejo Asesor de Medio Ambiente como órgano consultivo y de participación de los agentes sociales y económicos, regulando el derecho de acceso a la información de medio ambiente, completando la regulación vigente en esta materia.

Azkenik, Administrazioaren eta parte hartutako agenteen arteko ingurugiro-akordioen bidez prozedura hitzartuta nola amaitu arautzen da, Europako arteztarauak betetzeko ingurugiro-hitzarmenerako bide zehatzei leku egiten zaielarik.

Por último se regula la terminación convencional del procedimiento a través de acuerdos ambientales entre la Administración y los agentes implicados, dando entrada a concretas vías de concertación ambiental en cumplimiento de directrices comunitarias.

Bigarren idazpuruak ingurugiro-baliabideen babesaz dihardu eta besteak beste oinarritzat Rio de Janeiro-ko Biodibertsitateari buruzko Hitzarmena eta klima-aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioa hartzen ditu. Era berean, Europako Batasunaren arauetan xedatutakoa aplikatzen da eta horretarako administrazio publikoek biodibertsitatea eta urak babesteko jardueraren oinarriak ezartzen dira. Babes horretan, itsasbazterra, lurzorua eta atmosfera sartzen dira, zaraten eta dardaren kontrako borroka ere barne hartzen delarik.

El Titulo Segundo aborda la protección de los recursos ambientales inspirándose, entre otros, en el Convenio sobre Biodiversidad de Río de Janeiro y en la Convención Marco de las Naciones Unidas sobre el cambio climático, aplicando, asimismo, lo dispuesto en la normativa comunitaria y estableciendo a tal efecto los principios que debe informar la actuación de las Administraciones públicas en relación con la protección de la biodiversidad, las aguas, incluyendo el litoral, el suelo y el medio atmosférico, abarcando la lucha contra el ruido y las vibraciones.

Hirugarren idazpuruan, ingurugiroan eragina duten jardueren antolamendua arautzen da. 96/61/CE Arteztaraua betetzeko, poluzioaren kontrol integratuaren printzipioa sartzen du eta geroko arauen oinarriak ezartzen dira. Arau horietan arteztarauak eragindako jarduerentzat baimena emateko baldintzei buruzko ikusmolde integratu eta eraginkorra bermatuko da.

El Titulo Tercero regula la ordenación de las actividades con incidencia en el medio ambiente, introduciendo el principio de control integrado de la contaminación en cumplimiento de la Directiva 96/61/CE, y estableciendo los pilares de la futura regulación que garantizará un enfoque integrado y efectivo de las condiciones de autorización de las actividades afectadas por aquella norma.

Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioari eskainitako atalburuan, legearen I. eranskinean zerrendatzen diren proiektu eta planak burututa ingurugiroan izan ditzaketen eraginak balioesteko sistema diseinatzen da. Horretarako planen ingurugiroaren gaineko eraginak elkarrekin ebaluatzeko prozedura ezartzen da. Horren bidez egon daitezkeen alternatibak egoki ebaluatuko dira eta bertako proiektuek batera eta metatuta ingurugiroan izan dezaketen eragina balioetsiko da. Proiektuek banaka izan dezaketen ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedura ere ezartzen da eta ebaluazio sinplifikatuko prozedura ere bai, ingurunean munta eta eragin txikiagoa dutelako hain prozedura konplexua behar ez denerako.

El capítulo dedicado a la evaluación de impacto ambiental diseña un sistema que permitirá estimar los efectos que sobre el medio ambiente puedan derivarse de la ejecución de los planes y proyectos que se relacionan en el Anexo I de la ley, estableciéndose a tal efecto un procedimiento de evaluación conjunta de impacto ambiental de planes a través del cual se evaluarán adecuadamente las posibles alternativas y se estimará la repercusión ambiental acumulada y conjunta de los proyectos en ellos contemplados, un procedimiento de evaluación individualizada de impacto ambiental de proyectos y un procedimiento de evaluación simplificada para aquellas actuaciones en las que por su menor envergadura e incidencia en el entorno se requiera de un procedimiento de menor complejidad.

II. eranskinean azaltzen den sailkatutako jardueren erregimenari dagokionez, lizentziak emateko prozedura eguneratu egiten da. Berrikusteko garaia heldu da, baina gogoan izan behar da kontrol integratuaz aterako diren arauek emango diotela gaina baimen-sistemari behin betiko. Industriak eta jarduerak ezartzeko aurretiazko betebeharra izango da, Europako arteztarauaren helburu eta oinarriak gauzatzeko. Sailkatutako jardueren erregimenean aipamen berezia merezi dute araututako jarduerak ahalik eta ongien fiskalizatzeko sartu diren mekanismoek.

Respecto al régimen de actividades clasificadas, cuya relación se contempla en el Anexo II, se actualiza el procedimiento de concesión de licencias, procedimiento que con el transcurso del tiempo demandaba su revisión, teniendo presente que será la futura regulación sobre control integrado quien culmine definitivamente el sistema de autorización, como requisito previo para la implantación de industrias y actividades haciendo efectivos los principios y objetivos de la directiva comunitaria. Especial mención merece, dentro del régimen de actividades clasificadas, la introducción de mecanismos encaminados a una óptima fiscalización de las actividades reguladas.

Hondakinei buruzko politikaren oinarriak gai honi buruzko atalburuan biltzen dira. Lehentasuna ematen zaie hondakinen prebentzioari eta produkzioko minimizazioari, berriz erabiltzeari eta balioztatzeari, eta, azkenean, balioztatzea ezinezkoa denean hondakinak behar bezala deuseztatzea tratatzen da.

Los principios inspiradores de la política de residuos se recogen en el capítulo dedicado a esta materia, priorizándose la prevención y minimización en la producción de residuos, la reutilización y valorización, y contemplándose, en último término, la eliminación adecuada de los mismos cuando tal valorización no sea posible.

Oinarri horiek aplikatuta, administrazio publikoek hondakin arriskutsu, hirietako hondakin solido eta gainerako hondakin-motei buruz dituzten erantzukizunak eta jarduerak definitzen dira.

En aplicación de tales principios se definen las acciones y responsabilidades de las Administraciones públicas en materia de residuos peligrosos, sólidos urbanos y restantes tipologías de residuos.

Poluitutako lurzoruetan parte hartzeari dagokionez, eragindako lurzoruentzat kaltegarriak diren aldaketak ezagutzeko ekintzak aipatzen dira. Bertako poluzio-mailaren arabera erabilpenak mugatu egiten dira, oinarri gisa lurzoruaren poluzioa lurzoruaren zati dela eta lurzoruaren jabearena dela hartzen delarik. Era berean, poluitutako lurzoruentzat prebentzio, defentsa eta berreskurapenerako neurriak ere aipatzen dira.

La intervención en materia de suelos contaminados contempla las acciones dirigidas al conocimiento de las alteraciones perjudiciales de los suelos afectados, con limitación de usos en función de los niveles de contaminación de los mismos, partiendo de la base de que la contaminación de un suelo forma parte del propio suelo y de la propiedad del mismo. Contempla, asimismo, la adopción de medidas de prevención, defensa y recuperación de suelos contaminados.

Laugarren idazpuruan, ingurugiro-politikarako baliabideak arautzen dira. Baliabide publikoak eta borondatezko baliabideak bereizten dira, lehen aipatu diren erantzukizuneko eta parte hartzeko printzipioen arabera.

El Título Cuarto regula los instrumentos de política ambiental, distinguiendo entre instrumentos públicos e instrumentos voluntarios, de forma coherente a los principios de corresponsabilidad y participación expresados anteriormente.

Plangintzarako eta antolamendurako baliabide klasikoenen ondoan bide berriak markatzen dira, prebentzio, babes eta berreskuratzeko aukera modernoenen ildotik erantzukizun-sistemak razionalizatzeko.

Junto con los instrumentos más clásicos de planificación y ordenación, se avanzan nuevas vías que pretenden racionalizar los sistemas de responsabilidad en relación a las más modernas posibilidades de prevención, protección y restauración.

Bestetik, ingurugiro-politikaren kudeaketa ekonomikoa legean baliabide ekonomiko-finantzarioen eta zerga-baliabideen bitartez gauzatzen da. Berariazko fondoak sortzeko aukera emanda, sustapen fiskala eta prezio publiko eta tasen politika egokia proposatzen du, merkatu-sisteman «poluitzen duenak ordaintzen du» printzipioa behar bezala bideratzeko. Aipamen berezia egitea merezi du arrisku eta erantzukizunei dagozkien segurtatzeko mekanismoen inplementazioak. Segurtatzeko produktu egokiak sortzeko aukera egiazkoagoak ematen dira eta administratiboki erantzukizun zibilaren kopuru maximoak ezartzen dira, arrisku-sortzaileek prebentziorako neurriak hartzearen arabera.

Por otra parte, la gestión económica de la política medioambiental está contemplada en la ley a través de diversos instrumentos económico-financieros y tributarios que, partiendo de la posibilidad de crear fondos específicos, propone la incentivación fiscal y una correcta política de precios públicos y tasas que permita articular adecuadamente el principio de que «quien contamina paga» en el sistema de mercado. Especial atención merece el tratamiento otorgado a la implementación de los mecanismos aseguradores en relación a los riesgos y responsabilidades, aportando posibilidades más reales de que surjan productos aseguradores adecuados, con la fijación administrativa de cuantías máximas de responsabilidad civil, en función de la adopción de medidas preventivas por parte de los generadores de riesgo.

Era berean, ingurugiroa zaindu eta kudeatzeko borondatezko baliabideak adierazten dira. Legeak sustatu eta aintzakotzat hartu nahi ditu, eragin jakin batzuk onartuta. Ingurugiro-ikuskapenak eta ekoetiketa, berriz, prozedura administratiboetan sartzeko ingurugiro-kudeaketarako benetako baliabide gisa hartzen dira eta, aldi berean, ingurugiroari buruzko informazioa jasotzeko eta ingurugiroaz gozatzeko eskubideen tresna eraginkor ere badira. Gaur egun hori informazioa bereizten duten eta erabiltzaileek erraz eskura ditzaketen sistemen bidez baino ez da posible, nahiz eta produktore eta administrazioentzat lantzea eta kontrolatzea konplexua izan.

Se recogen, igualmente, los instrumentos de tutela y gestión ambiental, de carácter voluntario, a los que la ley quiere impulsar y dar carta de naturaleza a través del reconocimiento de determinados efectos. Las auditorías ambientales y la ecoetiqueta se conciben como auténticos instrumentos de gestión ambiental a incorporar en los procedimientos administrativos, a la vez que como eficaces vehiculadores de los derechos a la información ambiental y al disfrute de un medio ambiente saludable sólo posible, hoy, mediante sistemas discriminatorios de la información, de fácil acceso para los usuarios aunque de compleja elaboración y control para los productores y las administraciones.

Ingurugiro-hezkuntzak diseinatu diren baliabideen osagarri izan behar du, garapen jasangarri onena lortzeko gizarteko sektore guztiek ingurugiroaz duten ezagutza eta kultura handiagoak izan daitezen. Ingurugiro-hezkuntza, ikerketa eta sentiberatasunari buruzko ekintza-plana martxan jartzeko obligazioa ezartzen da. Hezkuntza-mailako informazioa eta parte-hartzea eta asoziazionismoa bultzatzea ere giltzarri dira ingurugiro-hezkuntza ezartzeko.

La educación ambiental ha de ser el complemento de los instrumentos diseñados, de forma que todos los sectores sociales crezcan en conocimiento y cultura ambiental, para conseguir el mejor desarrollo sostenible. Se establece la obligación de poner en funcionamiento un plan de actuación en materia de educación, investigación y sensibilización ambiental. Información y participación en clave educativa, y fomento del asociacionismo son, a su vez, claves para la efectiva implantación de la educación ambiental.

Bosgarren idazpuruak, ingurugiro-diziplinari buruzkoak, ingurugiro-erantzukizuna eta zigor-erregimena konbinatuta eta elkarren menpetasunean arautzen ditu.

El Título Quinto, de disciplina ambiental, regula la responsabilidad ambiental y el régimen sancionador de forma combinada e interdependiente.

Besteak beste, erantzukizun pertsonal edo solidarioaren, aldatutako ingurunea berreskuratzearen eta exekuzio subsidiarioaren printzipioak biltzen dira, eta, aldi berean, kaltea murrizteko kautelazko neurriak hartzeko aukera ematen da (ustezko arau-hausleen eskubideen erabateko errespetuaren kalterik gabe), zuzenbide penala gidatzen duten printzipioak aplikatuz, zeina zigor-erregimenerako ordezko gisa aplikatzeko baita.

Se recogen los principios de responsabilidad personal o solidaria, restitución del medio alterado y ejecución subsidiaria, entre otros, a la vez que se posibilita la adopción de medidas cautelares que tiendan a evitar o reducir el daño, sin perjuicio del más absoluto respeto de los derechos de los presuntos infractores, en aplicación de los principios inspiradores del derecho penal, que es de aplicación supletoria para el régimen sancionador.

Administrazioei ematen zaizkien ikuskapen eta kontrolerako mekanismoak sendotu egiten dira, legeak ikuskariak agintaritzaren agente gisa (kasuari dagozkion eskubideak dituztelarik) onartu egiten dituelako.

Los mecanismos de inspección y control atribuidos a las Administraciones se refuerzan con el reconocimiento desde la ley de la figura de los inspectores como agentes de la autoridad con las pertinentes prerrogativas al caso.

Arau-hausteetarako erregimenak oso arau-hauste larrietatik arinetarainoko ekintzak sailkatzen ditu, eta zigorrak ere ezartzen dira, arau-hausteen motei dagozkien maila desberdinen berri emanez.

El régimen de infracciones recoge una tipificación de los hechos constitutivos de infracción de muy graves a leves, y así mismo se fijan las sanciones, con las escalas propias para cada tipo de infracción.

Oro har arautzen da zigortzeko prozedura, instrukzio-fasea eta zigortze-fasea bereizten direlarik.

Finalmente se regula con carácter general el procedimiento sancionador con la adecuada separación entre fase instructora y sancionadora.

ATARIKO IDAZPURUA

TÍTULO PRELIMINAR

LEGEAREN XEDEA

OBJETO DE LA LEY

1. atala.- Legearen xedea.

Artículo 1.- Objeto de la ley.

1.- Lege honen xedea ingurugiroa babesteko arau-markoa ezartzea da, pertsona fisikoen eta juridikoen eskubide eta betebeharrak zehazten direlarik.

1.- Es objeto de la presente ley establecer el marco normativo de protección del medio ambiente, determinando los derechos y deberes de las personas físicas y jurídicas.

2.- Aireak, urak, lurzoruak, paisajeak, florak eta faunak, beren parametro eta elkarrekintza egokiekin, giza bizia garatzen deneko ingurugiroa osatzen dute. Era jasangarrian erabiliko da.

2.- El aire, el agua, el suelo, el paisaje, la flora y la fauna, con sus parámetros e interrelaciones adecuadas, constituyen el medio ambiente en el que se desarrolla la vida humana. Su uso se hará de forma sostenible.

3.- Ingurugiroa gizarte-ondarea da, gizabanakoengan zein taldeengan eskubideak eta betebeharrak sortzen dituena.

3.- El medio ambiente es un bien social generador de derechos y obligaciones individuales y colectivos.

2. atala.- Helburuak.

Artículo 2.- Fines.

Lege honen helburuak honako hauek dira:

Son fines de la presente ley:

a) Etorkizuneko belaunaldiek beren premiak asetzeko ahalmena arriskuan jarri gabe, oraingo premiak betetzeko garapen jasangarria bermatzea.

a) Garantizar un desarrollo sostenible que satisfaga las necesidades del presente sin poner en peligro la capacidad de las generaciones futuras para satisfacer sus propias necesidades.

b) Biodibertsitatea mantentzea, bere osagaiak ingurugiro-baliabideak erabilita sortzen diren irabaziak era zuzen eta bidezkoan banatzeko era jasangarrian erabiltzen direla zainduz.

b) Conservar la biodiversidad, velando por la utilización sostenible de sus componentes, a fin de obtener una participación justa y equitativa en los beneficios derivados de la utilización de los recursos ambientales.

c) Edozein ingurunetan bizi direla ere, euskal herritarren bizi-kalitatea hobetzea.

c) Mejorar la calidad de vida de la ciudadanía, cualquiera que sea el medio ambiente en el que habite.

d) Ingurugiroa babestea, kalteak prebenitzea eta kaltetu den lekuan leheneratzea.

d) Proteger el medio ambiente, prevenir su deterioro y restaurarlo donde haya sido dañado.

e) Ingurugiroko eraginak minimizatzea, jardueren ondorioak aurrez ebaluatuz eta zuzentzeko neurriak ezarriz.

e) Minimizar los impactos ambientales, evaluando previamente las consecuencias del ejercicio de las actividades, estableciendo las medidas correctoras.

f) Ingurugiro-ezagutzako arlo guztietan ikerketa sustatzea.

f) Fomentar la investigación en todos los campos del conocimiento ambiental.

g) Hezkuntzako maila guztietan ingurugiro-hezkuntza bultzatzea eta ingurugiroa babesteko herritarrak kontzientziatzea.

g) Promocionar la educación ambiental en todos los niveles educativos, así como la concienciación ciudadana en la protección del medio ambiente.

h) Ingurugiro-kontsiderazioak era eraginkorrean hiri-plangintzan eta ondare historikoaren babeste-lanean sartuta, hiri-ingurugiroaren jasangarritasuna bermatzea.

h) Garantizar la sostenibilidad del medio ambiente urbano a través de la integración efectiva de las consideraciones medioambientales en la planificación urbana y la protección del patrimonio histórico.

i) Landa-ingurugiroaren jasangarritasuna bermatzea nekazaritzaren eta ingurugiroaren arteko oreka zainduz eta bultzatuz

i) Garantizar la sostenibilidad del medio rural, preservando e impulsando el equilibrio entre la actividad agraria y el medio ambiente.

I. IDAZPURUA

TÍTULO PRIMERO

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

I. ATALBURUA

CAPÍTULO I

PERTSONEN ESKUBIDE ETA BETEBEHARRAK

DERECHOS Y DEBERES DE LAS PERSONAS

3. atala.- Eskubideak.

Artículo 3.- Derechos.

1.- Pertsona orok du ingurugiro osasuntsua erabili eta horretaz gozatzeko eskubidea. Eskubide honen erabiltzea bermatzeko administrazio publikoei dagokie ingurugiro-politika egokiak sustatzea.

1.- Todas las personas tienen derecho al uso y disfrute de un medio ambiente saludable, correspondiendo a las Administraciones públicas promover políticas ambientalmente adecuadas para garantizar el ejercicio de este derecho.

2.- Pertsona orok du ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera ingurugiroaz informazioa eskuratzeko eskubidea.

2.- Todas las personas tienen el derecho a la información ambiental, de conformidad con lo establecido en el ordenamiento jurídico.

3.- Pertsona orok du, zuzenean edo ingurugiroaren aldeko taldeen bidez, arauek ezartzen dutenaren arabera ingurugiroa babesteko erabakietan parte hartzeko eskubidea.

3.- Todas las personas tienen el derecho a participar, directamente o a través de asociaciones de defensa ambiental, en los términos que establezcan las normas, en las decisiones de protección ambiental.

4.- Legean aurreikusitakoa betetzea exigitzeko akzioa publikoa izango da, bai bide administratiboan eta bai jurisdikziokoan.

4.- Será pública la acción para exigir el cumplimiento de lo previsto en esta ley, tanto en vía administrativa como jurisdiccional.

4. atala.- Betebeharrak.

Artículo 4.- Deberes.

1.- Pertsona fisiko zein juridiko orok ingurugiroa zaintzeko betebeharra du.

1.- Todas las personas físicas o jurídicas tienen el deber de conservar el medio ambiente.

2.- Administrazio publikoek betebehar zehatzak ezarri ahal izango dituzte aurreko azpiatalean azaldutakoa egoki betetzearren.

2.- Las Administraciones públicas podrán imponer obligaciones concretas para el adecuado cumplimiento de lo expuesto en el apartado anterior.

3.- Ingurugiro-legeria hausten dutenak legeak ezartzen duen eran zigortu egingo dira eta egindako kaltea konpontzera derrigortuko dira.

3.- Aquellas personas que vulneren la legislación ambiental serán sancionadas y obligadas a reparar el daño causado, en la forma en que se determine legalmente.

II. ATALBURUA

CAPÍTULO II

EAE-KO INGURUGIRO POLITIKA

LA POLÍTICA AMBIENTAL DEL PAÍS VASCO

5. atala.- Ingurugiro politika.

Artículo 5.- Política ambiental.

1.- Administrazio publikoen erantzukizun den ingurugiro-politika, ingurugiroa babesteko eta leheneratzeko legezko, arauzko, exekuziozko eta kudeaketazko neurriez osaturik egongo da, bertako definizio eta garapenean erantzukizundun eta partaide diren ekonomiako eta gizarteko agenteen premiazko parte-hartzearen kalterik gabe, ingurugiroak duen gizarte-funtzioa kontuan harturik.

1.- La política ambiental, responsabilidad de las Administraciones públicas, estará constituida por las medidas legislativas, reglamentarias, ejecutivas y de gestión referidas a la protección y restauración del medio ambiente, sin perjuicio de la necesaria participación, en su definición y desarrollo, de los agentes sociales y económicos, corresponsables y copartícipes de la misma, dada la función social del medio ambiente.

2.- EAEko ingurugiro-politika baliabideen aprobetxamendu jasangarrian, kautelazko eta prebentziozko ekintzetan, kalteak konpontzean (sorburuan konpontzea lehenetsiko da) eta poluitzen duenak ordaindu behar duela eta kaltetzen duenak erantzun behar duela dioen printzipioan oinarritua izango da, ingurugiro-babesa sektoreko politika guztiak definitu eta exekutatzean integratuko delarik.

2.- La política ambiental en el País Vasco estará basada en los principios de aprovechamiento sostenible de los recursos, de cautela y acción preventiva, en el principio de corrección de los daños, preferentemente en la fuente, y en el principio de que quien contamina paga y quien daña responde, debiendo integrarse la protección del medio ambiente en la definición y ejecución de todas las políticas sectoriales.

3.- Ingurugiro-politikak antolamendu egonkor eta iraunkorra sortzea bultzatuko du, ekintza publikoari eta ekimen pribatuari bermea, segurtasuna eta eraginkortasuna eman diezaien.

3.- La política ambiental propiciará la creación de una ordenación estable y duradera que dote de garantía, seguridad y eficacia a la acción pública y a la iniciativa privada.

6. atala.- Ingurugiroari buruzko Esparru Programa eta txostena.

Artículo 6.- Programa Marco Ambiental y memoria.

1.- Euskal Herriko ingurugiro-politika ingurugiroari buruzko esparru-programa batean azalduko da. Programa hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak egingo du Euskal Herriko Ingurugiro Batzordean ordezkotza duten administrazio publikoekin lankidetzan.

1.- La política ambiental del País Vasco se plasmará en un programa marco ambiental elaborado por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco en colaboración con las Administraciones públicas representadas en la Comisión Ambiental del País Vasco.

Ingurugiroari buruzko esparru-programa horren iraupena lau urtekoa izango da, esandako Batzordeak txostena egin ondoren Jaurlaritzak onetsiko du eta ondoren Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio. Esparru-programa hori berariazko plan eta programen bidez garatu ahal izango da.

El Programa Marco Ambiental, que tendrá una duración de cuatro años, será aprobado por el Gobierno, previo informe de la citada Comisión, y elevado posteriormente al Parlamento Vasco. Dicho programa marco podrá desarrollarse a través de planes y programas específicos.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hiru urtez behin txostena argitaratuko du Euskal Herriko ingurugiroaren egoeraren berri emanez.

2.- La Administración General de la Comunidad Autónoma publicará con carácter trienal una memoria sobre el estado del medio ambiente del País Vasco.

7. atala.- Ingurugiro arloko eskumenak erabiltzea.

Artículo 7.- Ejercicio de competencias en materia de medio ambiente.

1.- Erakunde komunei dagokie, lege honetan ezarritako esparruaren barnean ingurugiro-arauak prestatu eta onartzea eta ingurugiroaz zein ekologiaz Estatuko oinarrizko legeria garatzea eta exekutatzea, Euskal Herriko Autonomi Estatutuan aurreikusitakoaren arabera.

1.- Corresponde a las instituciones comunes la elaboración y aprobación de la normativa en materia de medio ambiente en el marco de lo establecido en la presente ley, así como el desarrollo legislativo y la ejecución de la legislación básica del Estado en materia de medio ambiente y ecología, de conformidad con lo previsto en el Estatuto de Autonomía para el País Vasco.

Era berean, erakunde komunen eskumena da Europako Batasuneko araudiak zuzenean aplikatzeko behar diren neurriak hartzea eta arteztarauetan zein Europako gainerako arauetan ezarritako obligazioak betearaztea.

Asimismo, es competencia de las instituciones comunes la adopción de las medidas necesarias para la directa aplicación de los reglamentos de la Unión Europea y la ejecución de las obligaciones establecidas por las directivas y en el resto de la normativa comunitaria.

2.- Lurralde historikoetako foru-organoei dagokie, bestalde, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean aitortutako eskumenak, eta lege honek eta ingurugiroari buruzko gainerako arau autonomikoek adierazitakoak erabiltzea.

2.- Corresponde a los órganos forales de los territorios históricos ejercer las competencias reconocidas en la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, las atribuidas por la presente ley y por el resto de la normativa autonómica medioambiental.

3.- Udalei dagokie lege honek, toki-jaurbiderako legeriak eta ingurugiroko sektoreko legeriak aitortutako eskumenak erabiltzea.

3.- Corresponde a los municipios ejercer las competencias reconocidas por esta ley, las atribuidas por la legislación de régimen local y las que les atribuye la legislación sectorial medioambiental.

8. atala.- Ingurugiro-politikaren koordinazioa.

Artículo 8.- Coordinación de la política ambiental.

1.- Administrazio publikoek eraginkortasun- eta koordinazio-printzipioen arabera jardun behar dute ingurugiro arloko eskumenak erabiltzean.

1.- En el ejercicio de competencias en materia de medio ambiente, las diversas Administraciones públicas actuarán de acuerdo con los principios de eficacia y coordinación.

2.- Ingurugiro-politikaren koherentzia bermatzeko, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren egitekoa izango da Euskal Herriko interes orokorrek eskatzen duten koordinazio-ahalmenen erabiltzea. Adibide gisa, honako baliabide eta mekanismoak izango ditu:

2.- Para garantizar la coherencia de la política ambiental, corresponderá al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma el ejercicio de las facultades de coordinación que demande el interés general del País Vasco y que comprenderá indicativamente algunos de los siguientes instrumentos y mecanismos:

a) Arauak egitea.

a) Elaboración de normativa.

b) Ingurugiroari buruzko esparru-programa egitea.

b) Elaboración del Programa Marco Ambiental.

c) Prozedura administratiboak erraztea.

c) Simplificación de los procedimientos administrativos.

d) Metodo eta irizpide teknikoak bateratzea.

d) Homogeneización de métodos y criterios técnicos.

e) Agintaritza desberdinen ekintza bateratua beren eskumenen esparruan.

e) Acción conjunta de las respectivas autoridades en el ámbito de sus competencias.

f) Elkarri informazioa emateko sistemak ezartzea.

f) Implantación de sistemas de información recíproca.

9. atala.- Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea.

Artículo 9.- Comisión Ambiental del País Vasco.

Euskal Herriko Ingurugiro Batzordea, ingurugiroaren arloan ardura duen sailari atxikitako aholku-organoa denez, ingurugiroaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten administrazio desberdinen harreman, parte-hartze eta koordinazioaz arduratzeko da.

La Comisión Ambiental del País Vasco, órgano de naturaleza consultiva adscrito al Departamento responsable del área de medio ambiente, se configura como un órgano de relación, participación y coordinación de las distintas Administraciones que en materia de medio ambiente actúan en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

10. atala.- Zereginak.

Artículo 10.- Funciones.

Euskal Herriko Ingurugiro Batzordearen egitekoak dira:

Son funciones de la Comisión Ambiental del País Vasco:

a) Koordinazioa sustatzea eta ingurugiroaren arloan Batzordean ordezkatuta dauden erakundeek garatzen dituzten ekintza guztiei dagozkien segimendu-lanak egitea.

a) Promover la coordinación y realizar las labores de seguimiento pertinentes de todas aquellas actuaciones que, en el área de medio ambiente, sean desarrolladas por las instituciones representadas en la Comisión.

b) Ingurugiro-eskumenak exekutatzeko erantzukizuna duten organo guztiei ekintza-proposamenak aurkeztea.

b) Elevar propuestas de actuación a todos aquellos órganos responsables de ejecutar competencias medioambientales.

c) Lege hau garatzeko arauen aurreproiektuez txostenak egitea.

c) Informar los anteproyectos normativos elaborados en desarrollo de la presente ley.

d) Ingurugiroari buruzko Esparru Programaz txostena egitea.

d) Informar el Programa Marco Ambiental.

e) Batzordean ordezkatuta dauden erakundeek prestaturiko ingurugiro-arauen aurreproiektuen berri izan eta iritzia ematea.

e) Conocer y pronunciarse sobre los anteproyectos normativos en materia medioambiental elaborados por las instituciones representadas en la Comisión.

f) Ingurugiroari buruzko Esparru Programa garatzeko prestaturiko plan eta programez txostenak egitea.

f) Informar los planes y programas elaborados en desarrollo del Programa Marco Ambiental.

g) Ingurugiroaren gainean eragin nabarmenak dituzten arauen aurreproiektuak, planak eta programak ezagutzea.

g) Conocer aquellos anteproyectos normativos, planes y programas que tuvieran significativas repercusiones sobre el medio ambiente.

h) Ingurugiro-baliabideen katalogoez txostenak egitea.

h) Informar los catálogos de recursos ambientales.

i) Batzordeko barne-funtzionamendurako arauak onartzea eta, dagokionean, tratatu beharreko gaiek hori eskatzen dutenean, sailak sortzea.

i) Adoptar las normas de funcionamiento interno de la Comisión y crear, en su caso, secciones, cuando así lo requiera la naturaleza de los asuntos a tratar.

11. atala.- Osaera.

Artículo 11.- Composición.

Euskal Herriko Ingurugiro Batzordearen buru ingurugiro arloan eskumena duen saileko sailburua izango da, eta honako kide hauek izango ditu:

La Comisión Ambiental del País Vasco, presidida por la Consejera o Consejero titular del Departamento competente en materia de medio ambiente, estará constituida por los siguientes miembros:

a) Ingurugiro-arloaren ardura duen saileko ordezkariak.

a) Representantes del Departamento responsable del área de medio ambiente.

b) Beren jarduerek ingurugiroarekin zerikusia duten Jaurlaritzako sailetako ordezkariak.

b) Representantes de aquellos Departamentos del Gobierno cuyas actuaciones guarden relación con el área de medio ambiente.

c) Lurralde historikoetako foru-organoetako ordezkariak.

c) Representantes de los órganos forales de los territorios históricos.

d) Euskal Udalerrien Elkarteko (EUDELeko) ordezkariak.

d) Representantes de la Asociación de Municipios Vascos, EUDEL.

III. ATALBURUA

CAPÍTULO III

INGURUGIRORAKO AHOLKU KONTSEILUA

CONSEJO ASESOR DE MEDIO AMBIENTE

12. atala.- Ingurugirorako Aholku Kontseilua.

Artículo 12.- Consejo Asesor de Medio Ambiente.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugirorako Aholku Kontseilua sortzen da. Aholku ematekoa da izaeraz, eta ingurugiro-politika prestatu, kontsultatu eta segimendua egiten gizarteko eta ekonomiako interesak ordezkatzen dituzten sektoreen eta unibertsitatearen parte-hartzeari laguntzeko da.

1.- Se crea el Consejo Asesor de Medio Ambiente de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de naturaleza consultiva, para favorecer la participación de los sectores representativos de intereses sociales y económicos y de la Universidad, en la elaboración, consulta y seguimiento de la política ambiental.

2.- Eragin administratiboei dagokienez, Kontseilua ingurugiroaren arloan eskumena duen sailera atxikitzen da.

2.- El Consejo queda adscrito, a efectos administrativos, al Departamento competente en materia de medio ambiente.

13. atala.- Zereginak.

Artículo 13.- Funciones.

Kontseiluak honako zeregin hauek izango ditu:

Corresponden al Consejo las siguientes funciones:

a) Ingurugiroarekin zerikusia duten eta iritzia eskatuz aurkezten dizkioten ingurugiro-politikako plan eta programei buruz aholku ematea.

a) Asesorar en materia de política ambiental, planes y programas que sean sometidos a su consideración y guarden relación con el medio ambiente.

b) Bere ekimenez edo ingurugiro arloko administrazio publikoen eskariz, txostenak eta proposamenak egitea.

b) Emitir informes y propuestas, a iniciativa propia o a petición de las Administraciones públicas, en materia ambiental.

c) Ingurugiro-politikak enplegua sortzearekin, garapen jasangarriarekin, ekimen ekonomiko publikoa eta pribatua koordinatzearekin eta ingurugiro arloan herritarrek parte hartzearekin eta hauek sentiberatzearekin lotzen dituzten neurriak proposatzea.

c) Proponer medidas que conecten las políticas ambientales con la generación de empleo, el desarrollo sostenible, la coordinación de la iniciativa económica pública y privada y la participación y sensibilización ciudadana en materia medioambiental.

d) Unibertsitateak eta ikerketa-zentroek ingurugiro-politikan parte hartzea sustatzea.

d) Impulsar la participación de la Universidad y centros de investigación en la política ambiental.

14. atala.- Osaera.

Artículo 14.- Composición.

Ingurugiroaren Aholku Kontseilua, ingurugiro arloan eskumena duen saileko sailburua buru duela, ondorengo zerrendan ematen diren kideek osatuko dute.

El Consejo Asesor de Medio Ambiente, presidido por el Consejero o Consejera titular del Departamento competente en materia de medio ambiente, estará constituido por los vocales que se relacionan en el apartado siguiente.

Aholku Kontseiluko kideak ez dira 30 baino gehiago izango, eta beren ordezkari izateko honako hauek proposatuko dituzte:

Los vocales del Consejo Asesor, en número no superior a 30, lo serán en representación y a propuesta de:

a) Eusko Legebiltzarrak

a) Parlamento Vasco.

b) Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak.

b) Administración General de la Comunidad Autónoma.

c) Foru-administrazioek.

c) Administraciones Forales.

d) Udal-administrazioek, EUDEL edo Euskal Udalerrien Elkarteak proposaturik.

d) Administraciones Locales a propuesta de la Asociación de Municipios Vascos, EUDEL.

e) Ekologista arloan garrantzitsu diren herritar-elkarte edo -mugimenduek.

e) Asociaciones o movimientos ciudadanos representativos de sectores ecologistas.

f) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen erakundeek.

f) Organizaciones de consumidores y usuarios.

g) Enpresario-erakunde eta -taldeek.

g) Organizaciones y agrupaciones empresariales.

h) Sindikatuek.

h) Organizaciones sindicales.

i) Teknologi zentroek.

i) Centros tecnológicos.

j) Ingurugiroarekin zerikusia duten ikerketa-zentroek.

j) Centros de investigación relacionados con el medio ambiente.

k) EHU / UPVk.

k) UPV / EHU.

l) Ingurugiro arloan ospe handia duten pertsona adituek.

l) Personas expertas de reconocido prestigio en materia medioambiental.

15. atala.- Funtzionamendua.

Artículo 15.- Funcionamiento.

1.- Aholku Kontseilua urtean gutxienez hiru aldiz bilduko da, bertako lehendakariak deituta, eta bere zereginak betetzeko behar den guztietan ere bai. Bileretako bat Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak prestatu behar direnean egin beharko da.

1.- El Consejo Asesor se reunirá al menos tres veces al año, mediante convocatoria de su Presidente, y cuantas veces lo exija el cumplimiento de sus funciones. Una de las reuniones tendrá lugar preceptivamente con motivo de la elaboración de los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma.

2.- Antolaketa eta barne-funtzionamendurako erregimena Kontseiluak berak ezarriko ditu indarrean dauden arau eta xedapen administratiboen arabera.

2.- La organización y el régimen de funcionamiento interno serán establecidos por el propio Consejo, de acuerdo con las normas y disposiciones administrativas vigentes.

IV. ATALBURUA

CAPÍTULO IV

INGURUGIROARI BURUZKO INFORMAZIOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA

DERECHO DE ACCESO A LA INFORMACIÓN EN MATERIA DE MEDIO AMBIENTE

16. atala.- Ingurugiroari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea.

Artículo 16.- Derecho de acceso a la información en materia de medio ambiente.

Edozein pertsona fisiko edo juridikok, aurrez eskatuta, administrazio publikoek ingurugiroaz duten informazioa eskuratu ahal izango du, eskatzen duenaren nortasuna isilpean geratuko dela bermatuko zaiolarik eta eskatzen duenak interes jakinen bat duela frogatu beharrik izango ez duelarik.

Cualquier persona física o jurídica podrá acceder, previa solicitud, a la información que sobre el medio ambiente obre en poder de las Administraciones públicas, garantizando la confidencialidad de la identidad del solicitante y sin que éste se vea obligado a probar un interés determinado.

17. atala.- Esparrua.

Artículo 17.- Ámbito.

1.- Administrazio publikoetan edo/eta ingurugiroarekin zerikusia duten zerbitzu publikoen emakidadunek, edozein adierazpide eta edozein motatako euskarri materialetan, eskueran duten informazioa abenduaren 12ko 38/1995 Legeak ingurugiroari buruzko informazioa eskuratzeko eskubideari buruz ezartzen duen prozeduraz emango da, eta gaia honakoa izango da:

1.- La información ambiental disponible en las Administraciones públicas y/o en los concesionarios de servicios públicos relacionados con el medio ambiente, bajo cualquier forma de expresión y en todo tipo de soporte material, será proporcionada por el procedimiento establecido en la Ley 38/1995, de 12 de diciembre, sobre el derecho de acceso a la información en materia de medio ambiente, y estará referida:

a) Uren, airearen, lurzoruaren eta lurraren, faunaren, floraren eta espazio naturalen egoera, horien arteko elkarrekintzak eta elementu horien egoerari eragin dioten edo eragin diezaioketen jarduerak eta neurriak barne.

a) Al estado de las aguas, el aire, el suelo y la tierra, la fauna, la flora y los espacios naturales, incluidas sus interacciones recíprocas, así como a las actividades y medidas que hayan afectado o puedan afectar al estado de estos elementos.

b) Ingurugiroa kudeatzeko planak edo programak eta ingurugiroa babesteko ekintzak edo neurriak.

b) A los planes o programas de gestión del medio ambiente y a las actuaciones o medidas de protección ambiental.

2.- Informazioa eskuratzeko eskubidea erabiltzeko, dagokionean, informazioa eskatu zaion Administrazioak ezarritako prezio publikoa ordaindu beharko da, eta bere zenbatekoa ez da bidezko kostua baino handiagoa izango. Bidezko kostutzat informazioaren euskarri fisikoarena hartuko da.

2.- El ejercicio del derecho de acceso a la información dará lugar, en su caso, al pago del precio público que establezca la Administración requerida y cuyo importe no podrá exceder de un coste razonable, entendiéndose por tal el coste del soporte físico de la información.

18. atala.- Informazioa ukatzea.

Artículo 18.- Denegación de información.

1.- Ingurugiroari buruzko informazioa ukatu ahal izango da informazio horrek ondoko alderdietakoren bati eragiten dionean:

1.- Se podrá denegar el acceso a la información sobre medio ambiente cuando ésta afecte a cualquiera de los aspectos siguientes:

a) Gobernu Kontseiluko deliberazioen sekretuari.

a) La confidencialidad de las deliberaciones del Consejo de Gobierno.

b) Segurtasun publikoari.

b) La seguridad pública.

c) Sub judice dauden gaiei edo ikertzen ari direnei, diziplinazko edo aurretiazko ikerketak barne.

c) Los asuntos que se encuentren sub judice o sean objeto de pesquisas, incluidas las investigaciones disciplinarias o preliminares.

d) Merkataritzako eta industriako sekretuei, jabego intelektuala barne.

d) Los secretos comerciales e industriales, incluida la propiedad intelectual.

e) Datu edota espediente pertsonalen sekretuari.

e) La confidencialidad de datos y/o de expedientes personales.

f) Hirugarren batek eskainitako datuei, hori juridikoki ematera behartuta ez dagoelarik.

f) Los datos proporcionados por un tercero, sin que éste esté obligado jurídicamente a facilitarlos.

g) Zabalduz gero ingurugiroari kalte egiteko aukera eskaintzen duten datuei.

g) Los datos cuya divulgación pueda perjudicar al medio ambiente al que se refieren.

2.- Agintari publikoen eskuetan dagoen informazioaren zati bat emango da, bertan aurreko azpiatalean aipatutako interesetatik dagozkien puntuak bereizteko modua dagoenean.

2.- Se facilitará parcialmente la información en poder de las autoridades públicas cuando sea posible separar de la misma la información sobre puntos relacionados con los intereses mencionados en el apartado anterior.

3.- Informazio-eskeari uko egiterik izango da, amaitu gabeko dokumentu edo datuak edo barneko jakinarazpenak eskatzen direnean, edo eskea argi eta garbi gehiegizkoa denean edo era orokorregian egindakoa denean.

3.- Se podrá denegar una solicitud de información cuando ésta implique el suministro de documentos o datos inconclusos o de comunicaciones internas o cuando la solicitud sea manifiestamente abusiva o esté formulada de forma demasiado general.

4.- Ingurugiroari buruzko informazio-eskeak gehienez ere bi hilabeteko epean ebatzi beharko dituzte administrazio publikoek. Epe hori informazio-eskeak administrazio-organo eskudunaren edozein erregistrotan sartzen diren egunetik hasiko da neurtzen.

4.- Las Administraciones públicas deberán resolver las solicitudes de información sobre el medio ambiente en el plazo máximo de dos meses a partir de la fecha en que aquéllas hayan tenido entrada en cualquiera de los registros del órgano administrativo competente.

5.- Eskatutako informazioa erabat edo zati batean ukatzen duten administrazio-ebazpenak arrazoituak izango dira, eta, horretarako, gertakarien eta zuzenbidezko oinarrien aipamen laburra egingo da.

5.- Serán motivadas, con sucinta referencia de hechos y fundamentos de derecho, las resoluciones administrativas que denieguen total o parcialmente la información solicitada.

6.- Ebazpen horiei errekurtsoa jarri ahal izango zaie Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Jardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusita dagoen eran.

6.- Las citadas resoluciones podrán ser objeto de recurso en los términos previstos en el Título VII de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

V. ATALBURUA

CAPÍTULO V

PROZEDURA HITZARMENEZ AMAITZEA

TERMINACIÓN CONVENCIONAL DEL PROCEDIMIENTO

19. atala.- Hitzarmenez amaitzea.

Artículo 19.- Terminación convencional.

1.- Lege hau aplikatzetik ondorioztatzen diren prozedura administratiboak, nolanahi ere transakziopekoak ez diren gaiei buruzkoak salbu, eskatzailearen eta eskudun Administrazioaren arteko hitzarmenez amaitu ahal izango dira. Horretarako, zuzeneko negoziaziora edo biek onartuta izendatzen diren bitartekari edo bakegileengana jo ahal izango da.

1.- Los procedimientos administrativos derivados de la aplicación de esta ley, exceptuando, en todo caso, aquellos que versen sobre materias no sujetas a transacción, podrán concluir mediante acuerdo entre el solicitante y la Administración competente. A tal fin, podrá optarse por la negociación directa o a través de mediadores o conciliadores nombrados de común acuerdo.

2.- Negoziazioak hasi eta handik hiru hilabetera akordiorik ez badago, Administrazioak behin betiko erabakia emango du.

2.- Si transcurridos tres meses desde el comienzo de la negociación no se hubiese llegado a ningún acuerdo, la Administración resolverá definitivamente.

3.- Adiskidetze-akta edo antzeko dokumentua sinatzen bada, edukia behin betiko ebazpen gisa formalizatuko da.

3.- En caso de que se firme un acta de conciliación o documento equivalente, su contenido será formalizado como resolución definitiva.

20. atala.- Bide administratiboaren amaiera.

Artículo 20.- Fin de la vía administrativa.

1.- Bide administratiboari amaierarik ematen ez dioten ebazpenei bi aukera hauetako baten bidez errekurtsoa jar dakieke:

1.- Las resoluciones que no pongan fin a la vía administrativa podrán ser recurridas opcionalmente:

a) errekurtsorako prozedura orokorren bidez.

a) mediante los procedimientos generales de recurso.

b) bitartekaritza, adiskidetze eta arbitrajearen bidetik ebazteko eskatuz.

b) solicitando su resolución por vía de mediación, conciliación o arbitraje.

2.- Azken kasu horretan bitartekari, adiskidetzaile eta arbitroak ados jarrita izendatuko dira eta horien parte-hartzea errekurtsoa ebazteko oro har ezarrita dagoen epea amaitu baino lehen gauzatuko da.

2.- En este último caso la designación de los mediadores, conciliadores o árbitros se hará de común acuerdo y su actuación deberá darse antes de que se agote el plazo que con carácter general se haya establecido para la resolución del recurso.

21. atala.- Mugak.

Artículo 21.- Límites.

Administrazioak prozedurak edo errekurtsoak hitzarmenez amaitzen dituenean, honakoak errespetatuko ditu:

La Administración en la terminación convencional de los procedimientos o recursos habrá de respetar:

a) Ordenamendu juridikoaren funtsezko xedapenak,

a) las disposiciones sustantivas del ordenamiento jurídico,

b) ingurugiro-babeserako interes orokorra,

b) el interés general de protección ambiental,

c) hitzarmenak eragin diezaiekeen hirugarrenen eskubideak.

c) los derechos de los terceros, eventualmente afectados por el acuerdo.

II. IDAZPURUA

TÍTULO II

INGURUGIRO BALIABIDEEN BABESA

PROTECCIÓN DE LOS RECURSOS AMBIENTALES

I. ATALBURUA

CAPÍTULO I

BIODIBERTSITATEA

LA BIODIVERSIDAD

22. atala.- Biodibertsitateaz.

Artículo 22.- De la biodiversidad.

1.- Biodibertsitatea edo dibertsitate biologikoa esaten zaio edozein iturritako, lehorreko ekosistemetako, itsasoko ekosistemetako eta beste ekosistema urtarretako organismo bizien desberdintasunari, haiek parte hartzen duteneko konplexu ekologikoak barne direlarik. Espezie bakoitzaren barneko, espezieen arteko eta eskosistemen arteko dibertsitatea hartzen ditu barnean.

1.- Se entiende por diversidad biológica o biodiversidad a la variabilidad de organismos vivos de cualquier fuente, los ecosistemas terrestres, marinos y otros ecosistemas acuáticos, comprendiendo los complejos ecológicos de los que forman parte; comprende la diversidad dentro de cada especie, entre las especies y de los ecosistemas.

2.- Biodibertsitatea kontserbatzea eta horren osagaien erabilera jasangarria eta baliabide genetikoen erabileratik eratorritako onuren bidezko eta berdintasunezko partaidetza izango da ingurugiroari buruzko politikaren eta gainontzeko alor-politiken zehaztapenerako funtsezko ardatza.

2.- La conservación de la biodiversidad y la utilización sostenible de sus componentes y la participación justa y equitativa en los beneficios que se deriven de la utilización de los recursos genéticos constituirá eje esencial de la definición de la política ambiental y demás políticas sectoriales.

23. atala.- Xedeak.

Artículo 23.- Objetivos.

Beren eskumenen esparruetan, administrazio publikoei dagokie:

Corresponderá a las Administraciones públicas en sus respectivos ámbitos competenciales:

a) Biodibertsitatearen kontserbazioa eta erabilpen jasangarria zaintzea eta bere funtsezko prozesu ekologikoak mantentzea.

a) Velar por la conservación y uso sostenible de la biodiversidad y el mantenimiento de sus procesos ecológicos esenciales.

b) Kontserbatzeko eta erabilpen jasangarrirako garrantzitsuak diren dibertsitate biologikoaren osagaiak identifikatzea, adierazleak eta balorazio-irizpideak zein mantenimendurako arriskuak definituz.

b) Identificar los componentes de la diversidad biológica que sean importantes para su conservación y utilización sostenible, definiendo indicadores y criterios de valoración, así como los riesgos para su mantenimiento.

c) Biodibertsitatea kontserbatzeko eta baliabide natural berriztagarriak era jasangarrian erabiltzeko estrategiak, planak eta programak prestatzea, baliabide berriztaezinak agortzea saihestuko delarik.

c) Elaborar las estrategias, planes y programas para la conservación de la biodiversidad y la utilización sostenible de los recursos naturales renovables, evitando el agotamiento de los no renovables.

d) Kontserbaziorako neurriak proposatzea, biodibertsitatea mantentzeko datu-bankuak, biodibertsitate-korridoreak eta espezio aloktonoak eta genetikoki aldatutako organismoak sartzeko kontrolak ezarriz.

d) Proponer medidas de conservación estableciendo para el mantenimiento de la biodiversidad bancos de datos, corredores de biodiversidad y controles de la introducción de especies alóctonas y de organismos genéticamente modificados.

e) Kaltetutako habitatak berreskuratu eta leheneratzeko eta arriskuan diren espezieak kontserbatzeko neurriak proposatzea.

e) Proponer las medidas de rehabilitación y restauración de hábitats degradados y la conservación de las especies amenazadas.

f) Dibertsitate biologikoaren kontserbazio eta erabilpen jasangarrira aplikatutako ikerketa bultzatzea eta sustatzea. Halaber biodibertsitatea ezagutzeko eta kudeatzeko arlo interesgarrietan adituak prestatzea.

f) Promover y fomentar la investigación aplicada a la conservación y utilización sostenible de la diversidad biológica, así como la formación de especialistas en las áreas de interés para el conocimiento y gestión de la biodiversidad.

g) Parte hartzen duten alderdi guztien elkarlan aktiboaren bidez estrategiaren azken helburua lortzeko, erakunde publikoen eta gizarteko agenteen arteko konpromisoa lortzea.

g) Lograr el compromiso de las instituciones públicas y de los agentes sociales en la consecución del fin último de la estrategia, mediante una cooperación activa entre todas las partes implicadas.

h) Biodibertsitatea kontserbatzeko eta erabilpen jasangarria sustatzeko gizartearen konpromisoa sendotzearren, herritarren ezagutza- eta kontzientzi maila sustatzea.

h) Fomentar el conocimiento y la concienciación ciudadana para fortalecer el compromiso social dirigido a conservar la biodiversidad y promover su uso sostenible.

i) Elkarlanerako programetan parte hartu eta laguntzea.

i) Participar y colaborar en programas de cooperación.

j) Paisajea kontserbatzeaz arduratzea.

j) Velar por la conservación del paisaje.

II. ATALBURUA

CAPÍTULO II

UREN ETA ITSASERTZAREN BABESA

PROTECCIÓN DE LAS AGUAS Y DEL LITORAL

24. atala.- Xedeak.

Artículo 24.- Objetivos.

Administrazio publikoek urak eta itsasbazterra babesteko duten politikaren helburua kudeaketa jasangarria lortzea eta ur-baliabideak aurreztu eta berriz erabil daitezen bultzatzea da, ekosistema urtar eta itsasbazterrekoen biodibertsitatea, funtzionaltasuna eta prozesu ekologikoak kontserbatzea eta berritzea oinarritzat hartuz.

La política de las Administraciones públicas en materia de protección de las aguas y del litoral estará encaminada a lograr su gestión sostenible y la potenciación del ahorro y reutilización de los recursos hídricos, basándose en los principios de conservación y restauración de la biodiversidad, funcionalidad y procesos ecológicos de los ecosistemas acuáticos y ribereños.

25. atala.- Oinarriak.

Artículo 25.- Principios.

Administrazio publikoek, beren eskumenen esparruetan, ura eta itsasbazterra babesteko ekintzak burutuko dituzte, eta bereziki honako hauek:

Las Administraciones públicas en sus respectivos ámbitos competenciales desarrollarán actuaciones dirigidas a la protección ambiental del agua y del litoral y en especial a:

a) Kalitate eta emari ekologikoetarako estandarrak finkatzea.

a) Fijar estándares de calidad y caudales ecológicos.

b) Uren eta itsasbazterraren kalitate-maila egokia lortu eta mantentzea.

b) Conseguir y mantener un adecuado nivel de calidad de las aguas y de la ribera del mar.

c) Lur azpiko uren kalitatea eta erabilera jasangarria bermatzea, errekargako zonak eta akuiferoen poluzio-zaurgarritasuna mugatzea.

c) Garantizar el uso sostenible y la calidad de las aguas subterráneas delimitando las zonas de recarga y la vulnerabilidad frente a la contaminación de los acuíferos.

d) Ur, ibilgu eta urbazterretan ingurugiro-kalteak prebenitzea.

d) Prevenir situaciones de deterioro ambiental del agua, cauces y riberas.

e) Ur-baliabidearen kalitatea eta kantitatea areagotzeko bide emango duen erabilpena bermatzea, baliabide hori aurreztea bultzatuz, kontsumoko erabilera guztietan eraginkortasuna handituz eta ura alferrik galtzea saihestuz.

e) Garantizar un uso que permita acrecentar la calidad y cantidad del recurso acuático, impulsando su ahorro, incrementando la eficiencia en todos los usos consuntivos y evitando su despilfarro.

f) Ur-baliabidearekin elkartutako ekosistemak poliki-poliki berreskuratzea.

f) Recuperar paulatinamente los ecosistemas asociados al recurso acuático.

g) Ahal den neurrian ibilgu eta urbazterren korridore-izaera bermatzea.

g) Garantizar, en la medida de lo posible, el carácter de corredor ecológico de los cauces y riberas.

h) Itsasbazterreko zonen erabilpen jasangarria segurtatuko duten planak prestatzea.

h) Elaborar planes que aseguren el uso sostenible de las zonas costeras.

i) Dagokionean babesteko eta berreskuratzeko behar diren neurriak hartuz, itsasbazterraren osotasuna eta kontserbazio egokia segurtatzea.

i) Asegurar la integridad y adecuada conservación del litoral, adoptando, en su caso, las medidas de protección y restauración necesarias.

j) Itsaso/lehorreko jabari publikoa osatzen duten ondasunak beren izaera eta helburuen arabera razionalki erabiltzen direla zaintzea eta paisajea, ingurugiroa eta ondare historikoa errespetatzea.

j) Velar por la utilización racional de los bienes que integran el dominio público marítimo-terrestre de acuerdo con su naturaleza, sus fines y el respeto al paisaje, al medio ambiente y al patrimonio histórico.

k) Zona hezeak kontserbatzea, babesteko eta berreskuratzeko helburuak eta neurriak finkatuz, bere ezagutza bultzatuz eta betiere deuseztatzea eta kaltetzea saihestuz.

k) Conservar las zonas húmedas, fijando objetivos y medidas de protección y recuperación, potenciando su conocimiento y evitando, en todo caso, su destrucción y deterioro.

26. atala.- Emakidak eta baimenak.

Artículo 26.- Concesiones y autorizaciones.

1.- Administrazio publikoek baimen eta emakidetan ur-baliabideak eta itsasbazterra kontserbatzea bermatuko duten ingurugiro-irizpideak sartuko dituzte, aurreko atalean ezarritako oinarrien arabera.

1.- Las Administraciones públicas incorporarán, en las autorizaciones y concesiones, los criterios ambientales que garanticen la conservación de los recursos hídricos y del litoral en consonancia con los principios establecidos en el artículo anterior.

2.- Itsaso/lehorreko jabari publikoaren babes-zortasuneko zonan, erabilpen eta jarduerek, eta Estatuaren eskumeneko uretan egindako isurpen industrial eta poluitzaileek, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren baimen administratiboa behar dute, arlo honetako legeriaren arabera eta araudi bidez xedatzen denaren arabera.

2.- Los usos y actividades en la zona de servidumbre de protección del dominio público marítimo-terrestre, así como los vertidos industriales y contaminantes en las aguas territoriales del Estado correspondientes al litoral vasco, estarán sometidos a autorización administrativa del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco de acuerdo con la legislación sectorial en la materia y lo que se disponga reglamentariamente.

III. ATALBURUA

CAPÍTULO III

LURZORUAREN BABESA

PROTECCIÓN DEL SUELO

27. atala.- Lurzorua.

Artículo 27.- El suelo.

1.- Lurzorua Lurraren kanpo-geruzako alderdi solidoa da, harri amatik gainerainokoa. Barne hartzen ditu fase likidoa, gaseosoa eta bertan bizi diren organismoak. Zeregin naturalak edo erabilpenezkoak ditu.

1.- Se entiende por suelo la parte sólida de la corteza terrestre desde la roca madre hasta la superficie, que incluye tanto sus fases líquida y gaseosa como los organismos que habitan en él, con la capacidad de desempeñar funciones tanto naturales como de uso del mismo.

2.- Zeregin naturalak hauek dira:

2.- Son funciones naturales:

a) Gizakien, floraren eta faunaren habitat eta euskarri izatea, lurreko organismoak barne direlarik.

a) Hábitat y soporte de los seres humanos, flora y fauna, incluyendo a los organismos del suelo.

b) Ziklo naturaleko parte izatea, bere elikagai eta uraren zikloena bereziki.

b) Parte del ciclo natural, y en especial de sus ciclos de nutrientes e hidrológicos.

c) Deskonposiziorako, konpentsaziorako eta agente kimikoak eratzeko ingurune izatea, iragazki, metagailu eta substantzi transformatzaile gisa jokatzen duelako.

c) Medio de descomposición, compensación y formación de agentes químicos en virtud de sus propiedades como filtro, acumulador y transformador de sustancias.

3.- Erabilpen-zereginak hauek dira:

3.- Son funciones de uso:

a) Lehengai berriztaezinen hobi eta erreserba izatea.

a) Yacimiento y reserva de materias primas no renovables.

b) Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzako ustiapenen kokaleku eta lehengai berriztagarriak lantzeko kokaleku izatea.

b) Emplazamiento para la explotación agrícola, ganadera y forestal, y el cultivo de materias primas renovables.

c) Etxebizitzen eta aisia-lekuen kokaleku izatea.

c) Emplazamiento de vivienda y áreas de recreo.

d) Beste zenbait erabilpen ekonomiko eta azpiegituren kokaleku izatea.

d) Emplazamiento para otros usos económicos e infraestructuras.

28. atala.- Oinarriak.

Artículo 28.- Principios.

1.- Administrazio publikoek, lurzorua babestearren, ondoko oinarri hauen arabera jokatuko dute:

1.- Las Administraciones públicas, en aras de la protección del suelo, actuarán conforme a los siguientes principios:

a) Lurzoruaren erabilpenak hirigintza- eta lurralde-plangintzako tresnen bidez, haren zereginak bermatzeko esleitzea, lehentasuna emanez nekazaritza-ekoizpenean erabiltzeko gordetzeari eta, nolanahi ere, lurzoruak berriz erabiltzeari.

a) La asignación de los usos del suelo a través de los instrumentos de planeamiento territorial y urbanístico en orden a garantizar sus funciones, dando prioridad a la preservación del uso productivo agrario y, en todo caso, a la reutilización de los suelos.

b) Lurzoruaren erabilpenean ahalik eta zeregin natural gehienak mantentzea.

b) El mantenimiento del máximo de funciones naturales en el ejercicio de las funciones de uso del suelo.

2.- Horretarako, araudi bidez erabilpen desberdinei lotutako lurzoru-kalitateen estandarrak ezarriko dira, zeregin naturalen eta erabilpenezkoen bateratzea optimizatzearren. Era berean, erreferentzia gisa erabiliko dira erabilpenak esleitzeko eta lurzorua babesteko politikak bere dituen prebentzio, defentsa eta berreskuratzeko neurriak ezartzeko.

2.- A tal fin, se establecerán reglamentariamente estándares de calidad del suelo vinculados a los distintos usos, que optimicen la armonización entre funciones naturales y de uso y sirvan así mismo de referencia tanto para la asignación de usos como para el establecimiento de las medidas de prevención, defensa y recuperación propias de la política de protección del suelo.

29. atala.- Lurzoruaren babesa.

Artículo 29.- La protección del suelo.

Lurzorua babestea oinarrizko betebeharra dute lurra daukatenek eta jabeek. Horrek berekin du lurzoruaren kalitatea nolakoa den jakin eta kontrolatu beharra eta prebentzio-, defentsa- zein berreskurapen-neurriak hartzea.

La protección del suelo constituye un deber básico de sus poseedores y propietarios, que conllevará las obligaciones de conocer y controlar la calidad del suelo, así como de adoptar medidas preventivas, de defensa y de recuperación.

IV. ATALBURUA

CAPÍTULO IV

AIREAREN BABESA, ZARATAK ETA DARDARAK

PROTECCIÓN DEL AIRE, RUIDOS Y VIBRACIONES

30. atala.- Helburuak.

Artículo 30.- Objetivos.

1.- Airean pertsonentzat edo edozein motatako ondasunentzat arriskua, kaltea edo eragozpena sor dezaketen materia edo energi erak (akustikoa eta dardarazkoa barne) egon ez daitezen prebenitu, zaindu eta zuzentzekoa izango da atmosfera babesteko politika. Horretarako kalitate-helburuak, mugako balioak eta alertarako atalaseak definitu eta ezarriko dira.

1.- La política de protección de la atmósfera estará orientada a prevenir, vigilar y corregir la presencia en el aire de materias o formas de energía, incluida la acústica y vibratoria, que impliquen riesgo, daño o molestia para las personas y bienes de cualquier naturaleza, procediéndose a tal fin a la definición y establecimiento de objetivos de calidad, valores límite y umbrales de alerta.

2.- Atalburu honetan xedatzen dena betetzeko, poluitzaile bakoitzarentzat (zaratak eta dardarak barne direlarik) mugako balioa finkatutako maila bat izango da. Maila hori ezagutza zientifikoetan oinarrituz finkatzen da, giza osasunarentzat eta ingurugiroarentzat oro har izan daitezkeen eragin kaltegarriak saihestu, prebenitu edo murrizteko. Maila hori epe jakin batean lortu behar da eta lortu ondoren ez da gainditu behar.

2.- A efectos de lo dispuesto en el presente capítulo, se entenderá por valor límite para cada contaminante, incluyendo los ruidos y vibraciones, un nivel fijado basado en conocimientos científicos, con el fin de evitar, prevenir o reducir los efectos nocivos para la salud humana y para el medio ambiente en su conjunto, que debe alcanzarse en un plazo determinado y no superarse una vez alcanzado.

Era berean, poluitzaile bakoitzarentzat (zaratak eta dardarak barne) alerta-atalasea maila bat izango da. Maila horretatik gora denboraldi laburrean egonda, giza osasunarentzat arriskuak daude, eta neurriak berehala hartu behar izaten dira.

Asimismo se entenderá por umbral de alerta para cada contaminante, incluyendo los ruidos y vibraciones, un nivel a partir del cual una exposición de breve duración supone un riesgo para la salud humana, debiendo tomarse medidas inmediatas.

31. atala.- Airea babesteko ekintzak.

Artículo 31.- Acciones para la protección del aire.

Aurreko ataleko helburuak betetzearren, airea babesteko ondoko ekintzak garatuko dira:

Con el fin de cumplimentar los objetivos del artículo anterior, en materia de protección del aire se procederá al desarrollo de las siguientes acciones:

a) Ingurugiroko airearen kalitate-helburuak definitu eta ezartzea, giza osasunarentzat, jendearen lasaitasunarentzat eta oro har ingurugiroarentzat kaltegarri diren eraginak saihestu, prebenitu edo murrizteko.

a) La definición y el establecimiento de los objetivos de calidad del aire ambiente para evitar, prevenir o reducir los efectos nocivos sobre la salud humana, el sosiego público y el medio ambiente en su conjunto.

b) Ingurugiroko airearen kalitatea ebaluatzea.

b) La evaluación de la calidad del aire ambiente.

c) Ingurugiroko airearen kalitateaz informazio egokia lortzea eta jendeari oro har berri ematea.

c) La obtención de información adecuada sobre la calidad del aire ambiente y su puesta en conocimiento del público en general.

d) Ingurugiroko airearen kalitate ona mantentzea eta, dagokionean, hobetzea.

d) El mantenimiento de una buena calidad del aire ambiente y la mejora en su caso.

e) Euri azidoak, klimaren aldaketak, ozono-geruza agortzeak, mugetan zeharreko fluxu poluitzaileek eta poluzio erradioaktiboak sortutako ingurugiro-arazoak arindu eta konpontzeko behar diren neurriak hartzea.

e) La adopción de las medidas necesarias a fin de contribuir a la mejora y solución de los problemas medioambientales generados por la lluvia ácida, el cambio climático, el agotamiento de la capa de ozono, los flujos transfronterizos contaminantes y la contaminación radiactiva.

32. atala.- Zarata eta dardaren arloko ekintzak.

Artículo 32.- Acciones en materia de ruidos y vibraciones.

Atmosferako ingurugiroa zarata eta dardaren arloan babesteko helburuak betetzearren, ondoko ekintzak garatuko dira:

En aras de cumplimentar los objetivos de protección del ambiente atmosférico en materia de ruidos y vibraciones, se desarrollarán las siguientes acciones:

a) Ingurugiroko airearen kalitate-helburuak definitu eta ezartzea, zarata eta dardarengatik giza osasunarentzat, jendearen lasaitasunarentzat eta oro har ingurugiroarentzat kaltegarri diren eraginak saihestu, prebenitu edo murrizteko.

a) La definición y el establecimiento de los objetivos de calidad del aire ambiente para evitar, prevenir o reducir los efectos nocivos que sobre la salud humana, el sosiego público y el medio ambiente en su conjunto se derivan de la generación de ruidos y vibraciones.

b) Zarata- edo dardara-maila maximo onargarriak finkatzea garraiobide, industria, jarduera, instalazio, makina, aparatu eta elementuetarako eta, oro har, eragozpen-bide izan edo pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurugiroarentzat edozein motatako arrisku-bide gerta daitezkeen zaratak edo dardarak eragiten dituen edozein egoeratarako.

b) La determinación de los niveles máximos de ruido y vibración permitidos para los medios de transporte, industrias, actividades, instalaciones, máquinas, aparatos, elementos y, en general, cualquier situación susceptible de generar niveles de ruido o vibración que puedan ser causa de molestia o suponer riesgos de cualquier naturaleza para las personas, los bienes o el medio ambiente.

c) Hirigintzako planetan zarata edo dardarak dauden zonetan mugak edo zehaztapenak finkatzea.

c) La fijación de las limitaciones o especificaciones al planeamiento urbanístico en áreas expuestas al ruido o la vibración.

d) Zarata eta dardarekiko sentikor diren erabilpenak dituzten eraikinek bete beharreko isolamendu-baldintzak eta beste baldintza akustikoak definitzea.

d) La definición de las condiciones de aislamiento y otros requisitos acústicos a cumplir por los edificios que alberguen usos sensibles al ruido o la vibración.

e) Zarata eta dardaren mailak ebaluatzea.

e) La evaluación de los niveles de ruidos y vibración.

33. atala.- Ingurugiro-organoaren eskumenak.

Artículo 33.- Competencias del órgano ambiental.

1.- Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagokio, lege honen 38. atalean xedatutakoaren kalterik gabe eta atalburu honetan araututako gaietan, hondoko zereginak garatzea:

1.- Corresponderá al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 38 de la presente ley, y en aquellas materias reguladas por el presente capítulo, el desarrollo de las siguientes funciones:

a) Atmosferako ingurugiroaren kalitatea ebaluatzea.

a) Evaluar la calidad del medio ambiente atmosférico.

b) Atmosfera polui dezaketen jardueren katalogoa osatzea.

b) Elaborar un catálogo de actividades potencialmente contaminadoras de la atmósfera.

c) Poluitzaileak murrizteko planak ezartea.

c) Establecer planes de reducción de contaminantes.

d) Poluitutako atmosferaren zonak deklara ditzan Jaurlaritzari proposatzea.

d) Elevar al Gobierno la propuesta de declaración de zonas de atmósfera contaminada.

e) Isurpen-fokuak kontrolatzeko programak ezartzea, isurpen-mugak errespetatzen direla zaindu eta bermatzeko.

e) Establecer programas de control de los focos emisores a fin de vigilar y garantizar el cumplimiento de los límites de emisión aplicables.

f) Isurpen-fokuen eragina ebaluatu eta eragin horiek zuzentzeko neurriak hartzea.

f) Evaluar los impactos generados por los focos emisores y medidas de corrección de dichos impactos.

g) Mugako balioak edo alerta-atalasea gainditzeko arriskua dagoenean, aireko noizbehinkako edo larrialdietako poluzioegoerak konpontzeko jarduera-programak ezartzea.

g) Establecer programas de actuación para resolver situaciones de contaminación del aire episódicas o de emergencia que supongan riesgo de superación de los valores límite o de los umbrales de alerta.

h) Akustikoki poluitutako zonak deklara ditzan Jaurlaritzari proposatzea.

h) Elevar al Gobierno la propuesta de declaración de zonas acústicamente contaminadas.

2.- Atal honetako 1.g) azpiatalak aipatzen dituen jarduera-programek barne izango dute mugako balioak edo alerta-atalaseak gainditzeko arriskua duten zonetan epe motzean hartu beharreko neurrien multzoa. Neurri horietakoa izan daiteke, premia dagoenean, jarduerak aldi baterako bertan behera uztea, ibilgailuen zirkulazioa barne.

2.- Los programas de actuación a los que se refiere el apartado 1.g) del presente artículo incluirán el conjunto de medidas que deban adoptarse a corto plazo y en las zonas afectadas por el riesgo de superación de los valores límite o de los umbrales de alerta, entre las que podrán contemplarse, cuando sea preciso, la suspensión temporal de actividades, incluido el tráfico automovilístico.

34. atala.- Udalen eskumenak.

Artículo 34.- Competencias de los municipios.

Atmosferako ingurugiroa babesteko politikaren helburuak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalek ordenantzak argitaratuko dituzte edo daudenak moldatuko dituzte. Era berean, beren lurraldeplangintzetako baliabideetan kalitate-helburuak, mugako balioak eta alerta-atalaseak sartuko dituzte. Poluzio-maila handiak detektatu diren lurzoruen erabilpenean murrizketak ezar ditzakete eta beste poluzio-iturri batzuk ezartzea ere muga dezakete.

Con el fin de cumplimentar los fines de la política de protección del medio atmosférico, los municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco procederán a la promulgación de ordenanzas o a la adaptación de las ya existentes, así como a la incorporación a sus instrumentos de planificación territorial de los objetivos de calidad, valores límite y umbrales de alerta, pudiendo incorporar medidas de restricción en la utilización de suelos donde se hayan observado altos niveles de contaminación y limitando asimismo la implantación de nuevas fuentes emisoras.

35. atala.- Neurriak hartu beharra.

Artículo 35.- Obligación de adoptar medidas.

Airea poluitzeko (zarata eta dardarazko poluzioa barne) edozein fokuren titularrek obligazioa dute maila onargarriak mantentzeko behar diren neurriak hartzeko, horretarako banakako errekerimendu edo loturako ekintza beharko ez delarik.

Los titulares de cualesquiera focos de contaminación atmosférica, incluida la causada por ruido y vibración, tendrán la obligación de adoptar las medidas necesarias para observar los niveles aplicables, sin necesidad de actos de requerimiento o sujeción individuales.

36. atala.- Ibilgailuak.

Artículo 36.- Vehículos.

Autonomia Erkidegoko lurretan dabiltzan ibilgailu guztiek gas poluitzaile eta partikulen isurpen-mailak bete behar dituzte. Halaber, zarata-mailari eta kalitate akustikoari aplikatzekoak diren gainerako baldintzak beteko dituzte, baita bertan instalaturik dituzten alarma-sistema edo sirenei aplikatzekoak ere.

Todos los vehículos que circulen por el territorio de la Comunidad Autónoma deben cumplir los niveles de emisión de contaminantes gaseosos y partículas. Asimismo cumplimentarán los niveles de emisión de ruido y demás condiciones de calidad acústica aplicables, incluso para los sistemas de alarma o sirena que lleven instalados.

37. atala.- Eraikin eta lokaletako obrak.

Artículo 37.- Obras en edificios y locales.

1.- Zarata edo dardara sortu edo jaso dezakeen obra edo jarduerarako edozein proiektuk eragin horien azterketa eduki beharko du.

1.- Todo proyecto de obra o actividad susceptible de producir o recibir ruido o vibración deberá incluir un estudio de estos impactos.

2.- Obra guztiek geroko erabilpenean aplika daitezkeen poluzio akustikoaren mailak errespetatzeko behar diren zuzenketa-neurriak eduki behar dituzte.

2.- Todas las obras deberán incorporar las medidas correctoras necesarias para que su futura utilización respete los niveles de contaminación acústica aplicables.

3.- Udal-ordenantzek edozein jarduera ezartzen den lokaletan poluzio akustikoaren eragina murrizteko neurriak zorrotz ezarri behar dituzte.

3.- Las ordenanzas municipales deberán extremar las medidas tendentes a paliar los efectos de la contaminación acústica de los locales en los que se instale cualquier actividad.

III. IDAZPURUA

TÍTULO III

INGURUGIROAN ERAGINA DUTEN JARDUEREN ANTOLAMENDUA

ORDENACIÓN DE LAS ACTIVIDADES CON INCIDENCIA EN EL MEDIO AMBIENTE

I. ATALBURUA

CAPÍTULO I

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

38. atala.- Ingurugiroa eta osasun publikoa.

Artículo 38.- Medio ambiente y salud pública.

1.- Ingurugiroan eragina duten jardueren antolamendua ingurugiro-osasuna babesteko premiari erantzunez eta jardueragatik giza osasunarentzat dauden arriskuak baloratuta egingo da.

1.- La ordenación de las actividades con incidencia en el medio ambiente se llevará a cabo atendiendo a la necesaria protección de la sanidad ambiental y a la valoración de los riesgos que del ejercicio de aquéllas se deriven en la salud humana.

2.- Aurreko azpiatalean adierazitakoaren arabera, idazpuru honetan aipatutakoa burutzeko ingurugiro-organoari emandako ahalmenak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak garatzen dituenen kalterik gabe erabiliko dira.

2.- De acuerdo con lo expuesto en el apartado anterior, las funciones atribuidas al órgano ambiental para la ejecución de lo contemplado en este Título se ejercitarán sin perjuicio de las que desarrolle el Departamento de Sanidad del Gobierno Vasco.

39. atala.- Poluzioaren kontrol integratua.

Artículo 39.- Control integrado de la contaminación.

1.- Ingurugiroan eragina duten jarduerak egoki antolatzeko eta poluzioaren kontrol integratuaren oinarria eraginkorra izan dadin, eta eskudun organo batek baino gehiagok parte hartzen duenean, ingurugiroaren arloko arauetan aipatutako lizentzia eta baimenak lortzeko diren prozedura administratiboak eta bertan ezarritako baldintzak koordinatzeko behar diren neurri guztiak hartzea bultzatuko da.

1.- Con el fin de lograr una correcta ordenación de las actividades con incidencia en el medio ambiente y en aras asimismo de hacer efectivo el principio de control integrado de la contaminación, y en el supuesto de intervención de varios órganos competentes, se impulsará la adopción de todas aquellas medidas necesarias para coordinar los procedimientos administrativos destinados a la obtención de las licencias y autorizaciones contempladas en la normativa sectorial medioambiental, así como las condiciones que en las mismas se impongan.

2.- Era berean, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren eskumen diren gaietan, aipatutako organoak ingurugiroaren arloko legerian aipatzen diren baimen eta prozedurak bateratzea bultzatuko du.

2.- Asimismo, en aquellas materias competencia del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma se impulsará por éste la refundición de las autorizaciones y procedimientos contemplados en la legislación sectorial de medio ambiente.

II. ATALBURUA

CAPÍTULO II

INGURUGIROAREN GAINEKO ERAGINAREN EBALUAZIOA

EVALUACIÓN DE IMPACTO AMBIENTAL

40. atala.- Kontzeptua.

Artículo 40.- Concepto.

Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioa honako hau da: lege honetako I. eranskinean dauden plan eta proiektuak gauzatzean ingurugiroan sor daitezkeen eraginak balioetsi eta zuzentzeko aukera ematen duten azterketa eta sistema teknikoen multzoa.

Se entiende por evaluación de impacto ambiental el conjunto de estudios y sistemas técnicos que permiten estimar y corregir los efectos que sobre el medio ambiente puedan ser originados por la ejecución de los planes y proyectos contenidos en el Anexo I de esta ley.

41. atala.- Aplikazio-esparrua.

Artículo 41.- Ámbito de aplicación.

1.- Lege honen I. eranskinean egonda Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu nahi diren planen eta proiektuez (publiko zein pribatuez), nahitaez egin beharko da ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioa.

1.- Deberán someterse preceptivamente al correspondiente procedimiento de evaluación de impacto ambiental los planes y proyectos, bien fueran públicos o privados, que, encontrándose recogidos en el Anexo I de esta ley, se pretendan llevar a cabo en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.- Ohiz kanpoko kasu batzuetan Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak, arrazoitutako erabakiaren bidez, lege honetan aipatutako ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko prozedurak aplikatzetik erabat edo neurri batean salbuetsita utz dezake I. eranskinean jasotako plan eta proiekturen bat. Esandako erabaki hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

2.- En casos excepcionales el Gobierno de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá exceptuar, mediante acuerdo motivado, en su totalidad o en parte a alguno de los planes y proyectos citados en el Anexo I de la aplicación de los procedimientos de evaluación de impacto ambiental recogidos en esta ley. El citado acuerdo será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco.

42. atala.- Helburuak.

Artículo 42.- Objetivos.

Ingurugiro-eraginaren ebaluazioek ondoko helburuak egoki beteko direla bermatuko dute:

Las evaluaciones de impacto ambiental garantizarán de forma adecuada el cumplimiento de los siguientes objetivos:

a) Plangintzako lehen faseetan, eta alternatiba egokienak aukeratzeko, ingurugiroan izango diren eraginen analisia sartzea, jarduera desberdinen eragin metagarri eta sinergikoak kontuan hartuko direlarik.

a) introducir en las primeras fases del proceso de planificación, y en orden a la elección de las alternativas más adecuadas, el análisis relativo a las repercusiones sobre el medio ambiente teniendo en cuenta los efectos acumulativos y sinérgicos derivados de las diversas actividades.

b) Jardueraren sustatzaileari ahal den informazio guztia ematea, horrek ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa egin ahal dezan.

b) facilitar al promotor de la actividad cuanta información sea posible para que éste se halle en condiciones de poder realizar el estudio de impacto ambiental.

c) Ingurugiroan planen eta proiektuen eraginak baloratzeko behar diren ingurugiro-kalitateko irizpideen berri sustatzaileari ematea.

c) informar al promotor sobre los criterios de calidad ambiental necesarios para la valoración de las repercusiones de los planes y proyectos en el medio ambiente.

d) Arlo publikoak eta pribatuak parte hartzea erraztea.

d) favorecer la participación pública y privada.

43. atala.- Ingurugiro-eragina ebaluatzeko prozedurak.

Artículo 43.- Procedimientos para la evaluación de impacto ambiental.

Lege honetan, ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko hiru prozedura ezartzen dira:

A efectos de la presente ley se establecen tres procedimientos de evaluación de impacto ambiental:

a) Ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratua, plan bat aplikatuta ingurugiroan sortaraziko diren eraginak araudi bidez garatuko den prozeduraren arabera baloratzeko.

a) Evaluación conjunta de impacto ambiental, destinada a valorar los efectos que sobre el medio ambiente se deriven de la aplicación de un plan, de acuerdo con el procedimiento que se desarrollará reglamentariamente.

b) Ingurugiro-eraginaren banakako ebaluazioa. Helburua proiektu bat burututakoan ingurugiroarekiko eraginak ekainaren 28ko 1.302/1986 Legegintzako Errege Dekretuan eta hori garatzen duen araudian jasotako prozeduraren arabera baloratzea da.

b) Evaluación individualizada de impacto ambiental, destinada a valorar los efectos de la ejecución de un proyecto sobre el medio ambiente de acuerdo con el procedimiento contemplado en el Real Decreto Legislativo 1302/1986, de 28 de junio, y su normativa de desarrollo.

c) Ingurugiro-eraginaren ebaluazio sinplifikatua. Helburua ingurunean eragin txikia duen proiektua burututakoan edo ingurugiroaren gaineko eraginak detektatzea edo zuzentzea erraza denean ingurugiroaren gaineko eraginak baloratzea da.

c) Evaluación simplificada de impacto ambiental, destinada a valorar los efectos que sobre el medio ambiente se deriven de la ejecución de un proyecto de menor incidencia en el entorno y respecto del cual la detección o corrección de impactos ambientales pueda ser simple.

44. atala.- Eskumenak.

Artículo 44.- Competencias.

1.- 46 eta 47. ataletan aurreikusitakoari dagokionez, eta ingurugiroaren gaineko eraginaren txostena eta deklarazioa egiteko eskudun organoa Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoa izango da.

1.- A los efectos de lo previsto en los artículos 46 y 47 se entenderá como órgano competente para la emisión del informe y de la declaración de impacto ambiental el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma.

2.- Eskumen hori eduki arren, plana onartzeko edo proiektuari baimena emateko funtsezko eskumena lurralde historikoetako foru-organoek dutenean, aurreko paragrafoan onartutako eskumen hori azken horiei esleitzen zaie, gauzatu nahi den planak edo proiektuak lurralde historiko bat baino gehiagoko lur-esparrua gainditzen duenean izan ezik. Azken kasu horretan prozeduran foru-organoen parte-hartzea bermatuko da.

2.- No obstante tal atribución, en aquellos casos en los que la competencia sustantiva para la aprobación del plan o autorización del proyecto resida en los órganos forales de los territorios históricos, la competencia reconocida en el párrafo anterior queda atribuida a estos últimos, excepto cuando el plan o proyecto que se pretenda ejecutar supere o afecte al ámbito territorial de más de un territorio histórico, supuesto éste en el que se garantizará la participación en el procedimiento de los órganos forales.

45. atala.- Ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa.

Artículo 45.- Estudio de impacto ambiental.

43. atalaren b) azpiatalean adierazitako prozeduraren pean jartzeko, I.B) eranskinean aipatzen diren plan eta proiektuek ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa eduki beharko dute, azterketak gutxienez honako puntu hauek izango dituelarik:

En orden a su sometimiento al procedimiento contemplado en el apartado b) del artículo 43, los proyectos contenidos en el Anexo I.B) deberán incluir un estudio de impacto ambiental, que contendrá al menos los siguientes datos:

a) Proiektuaren eta horretatik ondorioztatzen diren ekintzen deskribapena.

a) Descripción del proyecto y acciones que de él se deriven.

b) Alternatiben laburpena eta onartutako soluzioaren justifikazioa.

b) Resumen de las alternativas y justificación de la solución adoptada.

c) Ingurugiro-inbentarioa eta ekologiako zein ingurugiroko elkarrekintza nagusien deskribapena.

c) Inventario ambiental y descripción de las interacciones ecológicas o ambientales claves.

d) Eraginen identifikazioa eta balorazioa, bai proposaturiko soluzioan eta bai alternatibetan.

d) Identificación y valoración de impactos tanto en la solución propuesta como en sus alternativas.

e) Zuzentzeko neurriak ezartzea.

e) Establecimiento de medidas correctoras.

f) Ingurugiroa zaintzeko programa.

f) Programa de vigilancia ambiental.

g) Sintesi-dokumentua.

g) Documento de síntesis.

46. atala.- Ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratua.

Artículo 46.- Evaluación conjunta de impacto ambiental.

1.- I. eranskineko A) zatian aipatutako planei dagokienez, eta horiek onartu baino lehen, formulatzeko ardura duen organoak ebaluazio bateratua egingo du. Eskudun organoari dagokio 44. atalean xedatutakoaren arabera ingurugiroaren gaineko eraginaren txostena egitea. Bertan, ingurugiroaren arloari bakarrik dagokiolarik, eraginei buruz eta ingurugiroaren gaineko ebaluazioari buruz duen iritzia emango du, eta, era berean, planak burutzen direnean prebenitzeko, zuzentzeko edo konpentsatzeko bere iritziz hartu beharreko neurrien berri ere emango du.

1.- En relación con los planes contemplados en el apartado A) del Anexo I, y con carácter previo a su aprobación, el órgano responsable de su formulación procederá a realizar una evaluación conjunta, correspondiendo al órgano competente de conformidad con lo dispuesto en el artículo 44 la emisión de un informe de impacto ambiental que exprese, a los solos efectos ambientales, su parecer sobre aquéllos y sobre su evaluación ambiental, así como sobre las medidas de carácter preventivo, corrector o compensatorio que, en su opinión, debieran acompañar a la ejecución de los mismos.

2.- Aurreko azpiatalak aipatzen duen ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko txostena emateko epea gehienez lau hilabetekoa da. Txosten hori kontuan hartu beharko dute planak egiteko eta onartzeko ardura duten organoek, erabakiak hartzerakoan.

2.- El plazo máximo para la evacuación del informe de impacto ambiental a que se refiere el apartado anterior será de cuatro meses. Dicho informe deberá ser tenido en cuenta por los órganos responsables de la elaboración y aprobación de los planes en el proceso de toma de decisión.

3.- Plana onartzen deneko ebazpen administratiboak, eta dagokionean onespena ematen duen legezko arauak, erabakia hartzeko izandako arrazoiak azaldu beharko ditu erabaki hori ingurugiroaren gaineko eragineko txostenaren edukiarekin bat ez datorrenean.

3.- La resolución administrativa por la que se apruebe el plan, y, en su caso, la norma legal que dicte la aprobación, deberá motivar la decisión adoptada cuando la misma discrepe del contenido del informe de impacto ambiental.

4.- Planen ingurugiroaren gaineko eraginei buruzko txostenek bertako proiektuek duten ingurugiroaren gaineko eragina banaka ebaluatzeko jarraibide orokorrak adieraziko dituzte.

4.- Los informes de impacto ambiental de los planes contendrán las directrices generales para la evaluación individualizada de impacto ambiental de los proyectos en ellos contemplados.

47. atala.- Ingurugiro-eraginaren banakako ebaluazioa.

Artículo 47.- Evaluación individualizada de impacto ambiental.

1.- Lege honetako I. eranskineko B) zatian aipatutako proiektuak egiteko (edo dagokionean baimena emateko) ebazpen administratiboa onartu baino lehen, proiektuek banakako ebaluazioaren prozedura bete beharko dute. Prozedura 44. atalean xedatutakoaren arabera eskudun organoak ingurugiroaren gaineko eraginaz egiten duen deklarazioaz amaituko da, eta, ingurugiro arloan baino eragina izan ez dezan, ekintza hori komeni den edo ez adieraziko du. Erabakia baiezkoa denean, zein baldintzarekin egin behar den finkatuko du.

1.- Con carácter previo a la resolución administrativa que se adopte para la realización o, en su caso, autorización de los proyectos contemplados en el apartado B) del Anexo I de esta ley, éstos se someterán a un procedimiento de evaluación individualizada que culminará con una declaración de impacto ambiental del órgano competente de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 44 y determinará, a los solos efectos ambientales, la conveniencia o no de tal actuación y, en caso afirmativo, fijará las condiciones en que deba realizarse.

2.- Ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioaren edukia loteslea izango da I. eranskinean B) zatian aipatzen diren proiektuak burutzeko neurri eta baldintzei dagokienez. Baita deklarazioa kontrakoa denean ondorio gisa proiektua burutzeko modurik ez izateko ere.

2.- El contenido de la declaración de impacto ambiental tendrá efectos vinculantes en lo relativo a las medidas y condiciones para la ejecución de los proyectos contemplados en el apartado B) del Anexo I, así como respecto a la imposibilidad de su ejecución como consecuencia de una declaración desfavorable.

3.- Lege honetako II. eranskinean aipatzen diren jarduerak direnean eta ingurugiroaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioa dutenean, ebaluazio horrek ordeztuko du eragin guztietarako lege honen 59. atalak adierazitako neurri zuzentzaileak ezartzeko tramitea.

3.- En los supuestos de actividades incluidas en el Anexo II de la presente ley y sometidas a su vez al procedimiento de evaluación individualizada de impacto ambiental, dicha evaluación suplirá, a todos los efectos, al trámite de imposición de medidas correctoras al que se refiere el artículo 59 de esta ley.

4.- Ingurugiroaren eraginaren gaineko deklarazioa emateko epea gehienez lau hilabetekoa izango da, 44. atalean xedatutakoarekin bat etorriz eskumenak dituen organoari ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko azterlana bidaltzen zaionetik kontatuta. Epe hori amaituta berariazko erabakirik ez badago, prozedurari jarraipena eman ahal izango zaio.

4.- El plazo máximo para la emisión de la declaración de impacto ambiental será de cuatro meses, a contar desde la remisión del estudio de impacto ambiental al órgano competente de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 44. Transcurrido dicho plazo sin que existiera pronunciamiento expreso podrá proseguirse con el procedimiento.

5.- Aurreko azpiatalean aipatutako epea hilabetekoa izango da, baldin eta ekainaren 28ko 1.302/1986 Legegintzako Errege Dekretuan aipatutako jendaurreko jakinarazpen-izapideak proiektua baimentzeari edo egiteari buruzko ebazpena ematen duen organoak egin baditu.

5.- El plazo contemplado en el apartado anterior será de un mes en el supuesto de que el trámite de información pública contemplado en el Real Decreto Legislativo 1302/1986, de 28 de junio, hubiera sido sustanciado por el órgano que resuelva sobre la autorización o realización del proyecto.

6.- Eskumena duen organoak, 44. atalean xedatutakoaren arabera, eta arrazoitutako ebazpenaren bidez, luzatu ahal izango ditu ingurugiro-eraginaren deklarazioa emateko epeak, atal honetako 4 eta 5. azpiataletan aipatzen direnak.

6.- El órgano competente, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 44, podrá prorrogar, mediante resolución motivada, los plazos para la emisión de la declaración de impacto ambiental a los que se refieren los apartados 4 y 5 del presente artículo.

7.- Eragin guztietarako, eta batez ere ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioa betetzen dela zaindu eta segimendua egiteko, deklarazioaren edukia proiektuak egiteko (edo dagokionean baimena emateko) ebazpen administratiboaren gainerako edukiaren balio eta eragin berekoa izango da.

7.- A todos los efectos, y en especial a los de vigilancia y seguimiento del cumplimiento de la declaración de impacto ambiental, el contenido de ésta tendrá el mismo valor y eficacia que el resto del contenido de la resolución administrativa que se adopte para la realización o, en su caso, autorización de los proyectos.

8.- Ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioak epe bat emango du proiektuak burutzen hasteko, eta epe hori sustatzaileari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik proiektua burutzen hasi gabe igaro bada, deklarazioak indar guztia galduko du. Dena den, behar bezala justifikatutako arrazoiak badaude, burutzen hasteko epea luzatu ahal izango du organo eskudunak, 44. atalean xedatutakoaren arabera.

8.- La declaración de impacto ambiental contendrá un plazo para el inicio de la ejecución de los proyectos, transcurrido el cual sin haberse procedido al mismo, por causas imputables a su promotor, aquélla perderá toda su eficacia. No obstante, si existieran causas debidamente justificadas, el órgano competente, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 44, podrá prorrogar el plazo de inicio de ejecución.

9.- Proiektuaren sustatzaileari eta ingurugiroaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioaren prozedurako jendaurreko jakinarazpen-fasean alegazioak aurkeztu dituzten interesatu guztiei jakinaraztearen kalterik gabe, ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edota dagokion lurralde historikokoan argitaratuko da.

9.- Sin perjuicio de su notificación al promotor del proyecto y a cuantos interesados hubiesen formulado alegaciones en la fase de información pública del procedimiento de evaluación individualizada de impacto ambiental, la declaración de impacto ambiental se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco y/o en el del territorio histórico donde corresponda.

10.- Ingurugiroaren gaineko eraginaren deklarazioan jasotako baldintza orokorrak edo berariazkoak moldatu egin beharko dira aurrerapen zientifiko edo teknikoak ekarri dituen eta ebaluatutako jardueran eragina duten berrikuntzetara, betiere ekonomikoki bideragarriak baldin badira, kostuak eta onurak kontuan izanik eta proiektuaren sustatzaileak berrikuntza horietara arrazoizko moduan iristerik badu.

10.- Las condiciones generales o específicas recogidas en la declaración de impacto ambiental deberán adaptarse a las innovaciones aportadas por el progreso científico o técnico que incidan sobre la actividad evaluada, siempre que sean económicamente viables, tomando en consideración los costes y beneficios y que el promotor del proyecto pueda tener acceso a ellas en condiciones razonables.

11.- Erabat deusezak izango dira ingurugiroaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioaren prozedura bete gabe eman diren baimen, lizentzia eta gainerako ebazpenak, prozedura hori exigi daitekeenean.

11.- Serán nulas de pleno derecho las autorizaciones, licencias y demás resoluciones adoptadas sin observar el procedimiento de evaluación individualizada de impacto ambiental, cuando éste sea exigible.

48. atala.- Desadostasunak ebaztea.

Artículo 48.- Resolución de discrepancias.

Aurreko ataleko lehen azpiatalean aipatutako organoen artean egon daitezkeen desadostasunak Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak ebatziko ditu edo, dagokionean, eskudun foru-aldundiak.

Las discrepancias que pudieran generarse entre los órganos citados en el apartado primero del artículo anterior serán resueltas por el Gobierno de la Comunidad Autónoma o en su caso por la Diputación Foral correspondiente.

49. atala.- Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazio sinplifikatua.

Artículo 49.- Evaluación simplificada de impacto ambiental.

Eranskineko C) zatian aipatzen diren eta bertako B) zatian ez dauden proiektuak egiteko (edo, dagokionean, baimena emateko) ebazpen administratiboa onartu baino lehen, ebazpena onartzeko eskudun organoak proiektuaren ebaluazio sinplifikatua eginaraziko du. Ebaluazioa ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko txostenarekin amaituko da. Bertan ingurugiroaren gaineko eragin garrantzitsuenak eta hauek minimizatzeko neurri zuzentzaileak adieraziko dira. Txostenaren edukia aipatutako ebazpen administratiboan joango da.

Con carácter previo a la resolución administrativa que se adopte para la realización o, en su caso, autorización de los proyectos contemplados en el apartado C) del Anexo I y no incluidos en el apartado B) del mismo, el órgano competente para emitir dicha resolución someterá el proyecto a una evaluación simplificada, la cual culminará en un informe de impacto ambiental que identifique las afecciones ambientales más significativas y exprese las medidas correctoras para minimizarlas y cuyo contenido deberá incorporarse al de la resolución administrativa mencionada.

50. atala.- Plan eta proiektuen aldaketak edo hedapenak.

Artículo 50.- Cambios o ampliaciones de planes y proyectos.

1.- Lege honen I. eranskinean aipatutako eta baimena emandako, burututako edo burutzen ari den plan edo proiektuaren edozein aldaketa edo hedapenetarako, bertan aipatzen diren ingurugiroaren gaineko eragineko ebaluazio-prozeduretakoren bat ezarriko da, ingurugiroan eragin negatibo esanguratsuak eduki baditzake aldaketa edo hedapen horrek.

1.- Cualquier cambio o ampliación de un plan o proyecto que, encontrándose recogido en el Anexo I de esta ley, se halle ya autorizado, ejecutado o en proceso de ejecución, será sometido a alguno de los procedimientos de evaluación de impacto ambiental que en ella se contemplan, en el caso de que pueda tener efectos negativos significativos sobre el medio ambiente.

2.- Araudi bidez ezarriko da eskudun organoak onartzen den ebazpen administratiboa emateko prozedura. Ebazpen horren gaia, aurreko paragrafoan aipatutako plan edo proiektuak egiteko (edo, dagokionean, baimena emateko) proposatutako aldaketa edo hedapenengatik egon daitezkeen ingurugiroaren gaineko eragin negatiboak garrantzitusak diren edo ez finkatzea izango da.

2.- Reglamentariamente se establecerá el procedimiento para que el órgano competente para emitir la resolución administrativa que se adopte para la realización o, en su caso, autorización de los planes o proyectos contemplados en el párrafo anterior determine si los posibles efectos negativos sobre el medio ambiente derivados de los cambios o ampliaciones propuestos tienen un carácter significativo.

3.- Aurreko paragrafoak aipatzen duen prozedurak kasu bakoitzerako azterketa ezar dezake edo aurrez atalase edo irizpideak finkatzea ere bai, horretarako 97/11/CE Arteztarauaren III. eranskinean ezarritako hautespen-irizpideak kontuan hartu beharko direlarik.

3.- El procedimiento al que se refiere el párrafo anterior podrá contemplar un estudio caso por caso o el establecimiento previo de umbrales o criterios, debiendo tener en cuenta los criterios de selección establecidos en el Anexo III de la Directiva 97/11/CE.

51. atala.- Ingurugiro-zona sentikorrak.

Artículo 51.- Zonas ambientalmente sensibles.

1.- Ingurugiro-zona sentikortzat hartuko dira dauzkaten ingurugiro-balio eta beren hauskortasuneko ezaugarri bereziengatik ingurugiroa gehiago kaltetzeko modua dagoenekoak.

1.- Se entenderá por zona ambientalmente sensible la que por sus especiales características en cuanto a valores ambientales contenidos y fragilidad de los mismos sea susceptible de un mayor deterioro ambiental.

2.- Atalburu honetan xedatzen dena aplikatzeko, eta nolanahi ere lege hau promulgatzen den unean hiri-lurzorutzat sailkatutako lurrak salbuetsiz, zona sentikortzat gutxienez ondoko hauek hartuko dira:

2.- A efectos de la aplicación de lo dispuesto en este capítulo, y exceptuándose en todo caso el territorio clasificado como suelo urbano en el momento de la promulgación de la presente ley, se entenderán, al menos, como zonas sensibles las siguientes:

a) Itsaso/lehorreko jabari publikoa eta horren babes-zortasunak.

a) El dominio público marítimo terrestre y su servidumbre de protección.

b) Uretako jabari publikoa, korronte iraunkorreko ibilgu naturalak, laku eta aintziretako hondoak eta ibilgu publikoetako gaineko urtegien hondoak. Garbitasun-zona eta ertzetako zortasun-zonari dagozkion areak, betiere katalogatuta badaude.

b) El dominio público hidráulico que incluye los cauces naturales de corriente continua, los lechos de los lagos y lagunas y los de los embalses superficiales en cauces públicos. Las áreas pertenecientes a la zona de policía y zona de servidumbre de márgenes siempre y cuando se encuentren catalogadas.

c) Akuiferoak kargatzeko zonak eta horiek poluitzeko arrisku handia duten zonak, betiere katalogatuta baldin badaude.

c) Áreas de recarga de acuíferos, así como zonas que presenten alta vulnerabilidad a la contaminación de los mismos, siempre y cuando se encuentren catalogadas.

d) Natura aldetik interes handikoak diren zona edo enklabeak, betiere katalogatuta baldin badaude.

d) Áreas o enclaves de elevado interés naturalístico siempre y cuando se encuentren catalogadas.

e) Ondare historiko artistikoaren zati direlako katalogatuta eta inbentariatuta dauden area edo enklabeak, ingurunea barne.

e) Las áreas o enclaves catalogados o inventariados por constituir parte del patrimonio histórico artístico, incluyéndose su entorno.

3.- Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzari dagokio, eskudun organoak proposatuta eta Euskal Herriko Ingurugiro Batzordeak aurretiazko txostena eginda, ingurugiro-zona sentikorren katalogoa onartzea.

3.- Corresponderá al Gobierno de la Comunidad Autónoma la aprobación, a propuesta del órgano ambiental y previo informe de la Comisión Ambiental del País Vasco, de un catálogo de zonas ambientalmente sensibles.

4.- Araudiz finkatuko da katalogoak berrikusi eta aldatzeko prozedura, beti eguneratuta egon daitezen.

4.- Reglamentariamente se determinará el procedimiento de revisión y modificación de los catálogos a fin de mantenerlos permanentemente actualizados.

52. atala.- Erkidegoarteko eta mugaz haraindiko harremanak.

Artículo 52.- Relaciones intercomunitarias y transfronterizas.

1.- Beste autonomia-erkidego batean ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko jarduerak izan eta Euskal Autonomia Erkidegoan eragina izango balute, azken honek erkidego hari jarduera horri buruzko informazioa eskatuko lioke.

1.- En el supuesto de actuaciones sometidas a evaluación de impacto ambiental que, teniendo lugar en otra Comunidad Autónoma, tuvieran incidencia en el territorio de la Comunidad Autónoma vasca, esta última solicitará de aquella Comunidad información sobre dicha actividad.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan garatutako jarduera batek ondoko beste Autonomi Elkarte batean eragina badu, hark jarduera horri buruzko informazioa eskainiko du.

Asimismo, en el supuesto de que una actividad desarrollada en la Comunidad Autónoma vasca tenga efectos sobre el medio ambiente de otra Comunidad Autónoma colindante, aquélla procederá a facilitar información sobre dicha actividad.

2.- Lege honen I. eranskinean aipatutako ekintzak burutzeak mugaz haraindi beste estatu bateko ingurugiroan eragina izango balu, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak kasu horretarako egiten den ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa eskainiko lieke erasandako lurraldeko eskudun agintariei.

2.- En el supuesto de que la ejecución de las actuaciones contempladas en el Anexo I de esta ley causara efectos transfronterizos sobre el medio ambiente de otro Estado, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma facilitará a las autoridades competentes del territorio afectado el estudio de impacto ambiental que a tal efecto se elabore.

53. atala.- Ikuskapena eta kontrola.

Artículo 53.- Inspección y control.

1.- Planak edo proiektuak burutzeko (edo, dagokionean, baimena emateko) onartzen den ebazpen administratiboa luzatzeko eskudun organoak bere gain hartuko du ingurugiroaren gaineko eraginaren txostenean edo deklarazioan ezarritako baldintzak betetzen direla zaintzea eta kontrolatzea.

1.- El órgano competente para emitir la resolución administrativa que se adopte para la realización o, en su caso, autorización de los planes o proyectos asumirá la vigilancia y control del cumplimiento de las condiciones impuestas en el informe o en la declaración de impacto ambiental.

2.- 44. atalean xedatutakoaren araberako eskudun organoak agindu dezake I. eranskineko B) zatiko eta baimena emandako proiektuak geraraztea, derrigorrezkoa den ebaluaziorik egon ez denean, ebaluazio-prozeduran datuak faltsutu, manipulatu edo ezkutatu egin direla ikusten denean edo deklarazioan aipatzen diren ingurugiro-baldintzak hautsi edo betetzen ez direnean.

2.- El órgano competente de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 44 podrá ordenar la suspensión de la ejecución de los proyectos ya autorizados contemplados en el apartado B) del Anexo I cuando no hubiera tenido lugar la preceptiva evaluación o se descubra falseamiento, manipulación u ocultación de datos en el procedimiento de evaluación, así como un incumplimiento o transgresión de las condiciones ambientales contempladas en la declaración.

3.- Aurreko azpiatalak aipatzen dituen proiektuak burutzeagatik errealitate fisikoa edo biologikoa aldatuko balitz, aldaketaren arduradunak lehengo egoerara itzularazi beharko luke, 44. atalean xedatutakoaren araberako eskudun organoak adierazten duen moduan eta epeetan.

3.- Cuando, como consecuencia de la ejecución de los proyectos a que se refiere el apartado anterior, resultara una alteración de la realidad física o biológica, el responsable de la misma deberá proceder al restablecimiento a la situación anterior, en la forma y plazos que disponga el órgano competente de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 44.

54. atala.- Finantzaketa publikoa.

Artículo 54.- Financiación pública.

Finantzaketa publikorik ezingo da egin ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurapean dauden eta prozedura hori gabe edo prozedurako erabakien kontra egindako proiektuei.

No podrá otorgarse financiación pública a los proyectos sometidos a los procedimientos de evaluación de impacto ambiental que se hubieran realizado con ausencia del procedimiento o contraviniendo las determinaciones resultantes del mismo.

III. ATALBURUA

CAPÍTULO III

SAILKATUTAKO JARDUERAK

ACTIVIDADES CLASIFICADAS

55. atala.- Aplikazio-esparrua.

Artículo 55.- Ámbito de aplicación.

1.- Legearen II. eranskinean aipatzen diren jarduera eta instalazio publikoak zein pribatuak, eragozpenak sor baditzakete edo pertsonei edo beren ondasunei arriskuak sortu, edo ingurugiroari kalteak eragiten badizkiote, hurrengo ataletan aipatzen den lizentzia administratiboaren erregimenaren menpe geratuko dira funtzionatzen hasi baino lehen eta derrigorrez. Jarduera eta instalazio horien izen generikoa sailkatutakoak izango da.

1.- Las actividades e instalaciones públicas o privadas, contenidas en el Anexo II de la presente ley, que fueran susceptibles de causar molestias o producir riesgos a las personas o sus bienes, así como originar daños al medio ambiente, deberán sujetarse al régimen de licencia administrativa contemplado en los artículos siguientes, con carácter preceptivo y previo a su puesta en funcionamiento. Dichas actividades e instalaciones adoptarán la denominación genérica de clasificadas.

2.- Ingurugiroan eta pertsonen osasunean eragin txikia dutelako atalburu honetan ezarritako erregimenetik aske geratzen diren jardueren zerrenda araudian finkatuko da. Baita lizentzia lortzeko prozedura sinplifikatua izan dezaketenena ere, eta hori guztia horretarako berariaz adieraziko diren baldintzak bete ondoren.

2.- Se determinará reglamentariamente la relación de actividades que por su escasa incidencia en el medio ambiente y en la salud de las personas resulten exentas de la aplicación del régimen establecido en el presente capítulo, así como la de aquellas que pudieran ser objeto de un procedimiento simplificado de obtención de licencia, y todo ello previa cumplimentación de los requisitos que a tal efecto se especifiquen.

56. atala.- Jarduera-lizentzia.

Artículo 56.- Licencia de actividad.

Sailkatutako jarduera bat ezartzeko (eta hedatzeko nahiz aldatzeko) ahalmena ematen duen udal-lizentziari jarduera-lizentzia deituko zaio eta formalizatzeko ondorengo azpiataletan zein garatzeko emango diren arauetan zehaztutakoa bete beharko da.

La licencia municipal que faculta para la implantación de una actividad clasificada, así como para su ampliación o reforma, se denominará licencia de actividad y se atendrá en su formalización a lo especificado en los siguientes apartados y en la normativa de desarrollo que se dicte.

57. atala.- Jarduera-lizentziaren eskaera.

Artículo 57.- Solicitud de licencia de actividad.

1.- Jarduera-lizentzia eskatu baino lehen, jarduera publiko zein pribatuaren sustatzaileak udalean kontsulta egin ahal izango du, lizentziaren baldintza juridiko eta teknikoei buruz, aurreikus daitezkeen neurri zuzentzaileei buruz eta jardueraren bideragarritasun formalaz informazioa eskuratzeko.

1.- Con antelación a la propia solicitud de licencia de actividad, el promotor de la actividad pública o privada podrá realizar una consulta al Ayuntamiento, dirigida a que se le proporcione información de los requisitos jurídicos y técnicos de la licencia y de las medidas correctoras previsibles, así como sobre la viabilidad formal de la actividad.

2.- Lizentzi eskearekin batera, eskudun teknikariak sinatuta, proiektu teknikoa eta deskribapen-txostena aurkeztu beharko dira. Bertan jardueraren ezaugarriak, kokatuko den ingurunearen deskribapena, ingurugiroan izan ditzakeen eraginak eta erabiltzeko proposatzen diren neurri zuzentzaileak (beren eraginkortasun-maila eta segurtasun-bermea adieraziz) zehaztuko dira.

2.- La solicitud de la licencia deberá acompañarse de proyecto técnico y memoria descriptiva, firmados por técnico competente, en los que se detallarán las características de la actividad, la descripción del medio sobre el que se emplace, su posible repercusión ambiental y las medidas correctoras que se propongan utilizar, con expresión de su grado de eficacia y garantía de seguridad.

3.- Ingurugiro-eraginaren ebaluazioa behar duten proiektuetan, aurreko azpiatalean aipatutako dokumentazioak ingurugiroaren gaineko eraginaren azterketa edukiko du, idazpuru honetako II. atalburuan xedatutakoa aplikatzearren.

3.- En los supuestos de proyectos sometidos a evaluación de impacto ambiental, la documentación citada en el apartado anterior deberá incorporar un estudio de impacto ambiental, a efectos de la aplicación de lo dispuesto en el Capítulo II de este título.

58. atala.- Jendaurrean jarri eta txostenak egitea.

Artículo 58.- Información pública y emisión de informes.

1.- Hirigintzako planetan edo udal-ordenantzetan oinarrituta udal-eskumenengatik jarduera-lizentzia espreski ukatzea ez dagokionean, alkateak 15 eguneko epearen barruan jarduera ezartzeko eskearen espedientea jendaurrean jarriko du, Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta pertsonalki jakinaraziko die ezarriko den lekuko inguruko auzotarrei.

1.- Salvo que proceda la denegación expresa de la licencia de actividad por razones de competencia municipal basadas en el planeamiento urbanístico o en las ordenanzas municipales, el Alcalde o Alcaldesa, en el plazo de 15 días, someterá el expediente relativo a la solicitud de establecimiento de actividad a exposición pública en el Boletín Oficial del Territorio Histórico y la notificará personalmente a los vecinos inmediatos al lugar donde haya de emplazarse.

2.- Jendaurrean jartzeko epea 15 egunekoa izango da, erasanda senti daitezkeenek beren alegazioak aurkez ditzaten. Halaber, espedienteari derrigorrezkoa eta loteslea izango den osasun-txostena erantsiko zaio, era berean jardueraren izaeragatik beharrezkoak diren txosten teknikoak ere sartuko direlarik.

2.- El periodo de exposición pública será de 15 días, al objeto de que puedan presentarse alegaciones por quienes se consideren afectados. Asimismo, se incorporará al expediente un informe sanitario de carácter preceptivo y vinculante, debiendo incluirse, igualmente, aquellos informes técnicos que resulten necesarios según la naturaleza de la actividad.

3.- Osasun-txostena eta gainerako txosten teknikoak gehienez ere 15 eguneko epearen barruan egingo dira, jendaurrean jartzeko denboraldia amaitu ondoren. Lehen aipatutako tramiteak egin ondoren, udalak arrazoiak emanez txostena egingo du gehienez 10 eguneko epearen barruan, aipatutako jarduera ezartzeari buruz.

3.- La emisión del informe sanitario y del resto de informes técnicos se llevará a cabo en el plazo máximo de 15 días una vez agotado el periodo de exposición pública. Realizados los trámites señalados anteriormente, el Ayuntamiento emitirá informe razonado sobre el establecimiento de la mencionada actividad en el plazo máximo de 10 días.

59. atala.- Neurri zuzentzaileak ezartzea.

Artículo 59.- Imposición de medidas correctoras.

1.- Aurkeztutako dokumentazioa eta aipatutako udal-ekintzak ikusita eta alkateak jardueralizentzia eman baino lehen, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak edo eskudun foru-organoak txostena egingo du, dagokionean eskatutako jardueraren instalazio- edo hedapen-proiektuari gehienez hamabost eguneko epean neurri zuzentzaileak ezarriko dizkiolarik.

1.- A la vista de la documentación presentada y de las actuaciones municipales indicadas y previamente al otorgamiento de la licencia de actividad por el Alcalde o Alcaldesa, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma u órgano foral competente emitirá informe imponiendo, cuando procediere, medidas correctoras al proyecto de instalación o ampliación de la actividad solicitada, en el plazo máximo de quince días.

2.- Aurreko azpiatalak aipatzen duen txostena loteslea izango da bai udal-agintaritzarentzat jardueralizentzia ematearen kontrakoa denean eta bai neurri zuzentzaileak ezartzeko premia dagoela erabakitzen duenean.

2.- El informe al que se refiere el apartado anterior será vinculante para la autoridad municipal cuando sea contrario a la concesión de la licencia de actividad, así como cuando determine la necesidad de imposición de medidas correctoras.

60. atala.- Isiltasun administratiboa.

Artículo 60.- Silencio administrativo.

Lizentzi eskea formalki udalean aurkeztu, geroztik sei hilabete igaro eta erabakitzeko organoak espreski ebazpenik jakinarazi ez duenean eta eskatzaileari prozedura geraraztea egozterik ez dagoenean, lizentzia emantzat hartuko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Jardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. atalaren arabera, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak edo eskudun foru-organoak kontrako txostena jakinarazi eta delako udalak gauzatu gabe dagoen kasuan izan ezik.

Transcurridos seis meses desde que se presentó formalmente la solicitud de licencia ante el Ayuntamiento sin haberse emitido resolución expresa por el órgano decisorio, y no mediando paralización del procedimiento imputable al solicitante, se entenderá otorgada la licencia en los términos del artículo 43 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, sobre Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, salvo en aquellos casos en que el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma u órgano foral competente hubiere notificado su informe desfavorable y se hallase éste pendiente de ejecución por parte del respectivo Ayuntamiento.

61. atala.- Obrak egiteko eta irekitzeko lizentziekiko harremana.

Artículo 61.- Relación con las licencias de obra y apertura.

1.- Udalek ezingo dute sailkatutako jardueretarako obrak egiteko lizentziarik eman jarduera-lizentzia ematen ez den bitartean.

1.- Los Ayuntamientos no podrán conceder licencias de obra para actividades clasificadas en tanto no se haya concedido la licencia de actividad.

2.- Eskatzaileak jarduera-lizentzian ezarritako neurriak bete direla jakinarazten duen hurrengo egunetik hasita 15 egun naturaleko epean, udalteknikariek ikuskapen-bisita egingo dute. Aldeko egiaztapen-akta egingo dute, instalazioa onartutako proiektuarekin eta Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak edo eskudun foru-organoak ezarritako neurri zuzentzaileekin ados dagoela egiaztatu ondoren. Bestela, interesatuari ikusitako hutsuneen berri jakinaraziko diote eta epe bat emango diote dauden hutsuneak betetzeko.

2.- En el plazo de 15 días naturales contados a partir del siguiente a la notificación por el solicitante del cumplimiento de las medidas impuestas en la licencia de actividad, los técnicos municipales girarán visita de inspección y expedirán un acta de comprobación favorable, una vez constatado que la instalación se ajusta al proyecto aprobado y a las medidas correctoras impuestas por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma u órgano foral competente. En otro caso, comunicará al interesado las deficiencias observadas, otorgando un plazo para su subsanación.

3.- Aldeko egiaztapen-akta eman ondoren eta sailkatutako jardueran hasi baino lehen, dagokion udalak irekitzeko lizentzia emango dio.

3.- Expedida el acta de comprobación favorable y con anterioridad al inicio de una actividad clasificada, el Ayuntamiento respectivo otorgará una licencia de apertura.

4.- Irekitzeko lizentzia energia elektrikoaren horniketa behin betiko erantsi edo handiagotu, erregai likido edo gaseosoak erabili eta edateko ura hornitu baino lehen lortu behar da.

4.- La obtención de la licencia de apertura será previa a la concesión de las autorizaciones de enganche definitivo o ampliación de suministro de energía eléctrica, de utilización de combustibles líquidos o gaseosos y de abastecimiento de agua potable.

5.- Lizentziak indarrik gabe geratuko dira emateko baldintzak betetzen ez badira. Eta lizentzia edo baimena ukatzeko balio zezaketen arrazoiak agertzen badira, eta horiek emateko balio duten arrazoiak interpretatzeko irizpide berriak onartzen badira, ezeztatu egingo dira lizentzia horiek, hori guztiori Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Jardunbide Komunari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotako administrazio-egintzak berraztertzeko prozeduren arabera.

5.- Las licencias quedarán sin efecto si se incumplieran las condiciones a que estuvieran subordinadas y deberán ser revocadas cuando aparezcan circunstancias que hubieran justificado la denegación de la licencia o autorización y cuando se adopten nuevos criterios interpretativos sobre las normas que rigen la concesión, todo ello de acuerdo con los procedimientos de revisión de los actos administrativos contemplados en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

62. atala.- Eskumenak delegatzea.

Artículo 62.- Delegación competencial.

Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak eta lurralde historikoetako foru-organoek, beren eskumenen esparruan, zerbitzu egokiak dituzten udaletan delegatu ahal izango dute, udalok aurrez espresuki eskatuta, finkatzen diren jardueretarako neurri zuzentzaileak ezartzeko txostenak egitea. Nolanahi ere, onartu egingo da eskumen horiek erkidetutako, partzuergoz elkartutako edo beste era bateko udal-elkarteetan bildutako organoen bidez benetan erabiltzea.

El Gobierno de la Comunidad Autónoma y los órganos forales de los territorios históricos, en el ámbito de sus respectivas competencias, podrán delegar en aquellos Ayuntamientos que cuenten con servicios adecuados, previa petición expresa, la emisión de informes sobre imposición de medidas correctoras para las actividades que se determinen. En todo caso, se admitirá que el ejercicio efectivo de estas competencias pueda llevarse a cabo a través de órganos mancomunados, consorciados o en otra forma de asociaciones locales.

63. atala.- Interes orokorreko jarduerak.

Artículo 63.- Actividades de interés general.

Jaurlaritzak erabakitzeko ahalmena izango du Autonomia Erkidegoko interes orokorrei zuzenean erasaten dieten ingurugiro-kudeaketako azpiegituren gaietan, aurrez udalaren txostena edukiz eta kasuaren apartekotasunaren arrazoien deklarazioa egin ondoren.

El Gobierno dispondrá de facultades decisorias en relación con aquellas infraestructuras de gestión medioambiental que afecten directamente a intereses generales de la Comunidad Autónoma, previo informe municipal y declaración motivada sobre la singularidad del supuesto.

64. atala.- Ikuskapena eta kontrola.

Artículo 64.- Inspección y control.

1.- Udalaren eskumenekoak izango dira lizentziaren edukian xedatutakoa benetan betetzeko eta behar diren ikuskapenak egiteko garatu behar diren eginkizunak. Dagokien alkateak ahalmena du legez kanpoko jarduerak bertan behera utzi edo ixteko, lizentziak deuseztatzeko eta legez finkatuta dauden zigorrak ezartzeko.

1.- Serán competencia municipal las funciones a desarrollar para el efectivo cumplimiento de lo dispuesto en el contenido de la licencia, así como para realizar las debidas inspecciones, hallándose facultados los Alcaldes o Alcaldesas respectivos para decretar la suspensión o clausura de las actividades ilícitas, la revocación de las licencias y la imposición de las sanciones legalmente determinadas.

2.- Jardueraren funtzionamenduan akatsak daudela ikusten denean, alkateak jardueraren titularrari haiek epe jakin baten barruan konpontzera errekerituko du, eta epea, behar bezala justifikatutako kasu berezietan izan ezik, sei hilabetekoa baino luzeagoa ez da izango.

2.- Advertidas deficiencias en el funcionamiento de una actividad, el Alcalde o Alcaldesa requerirá al titular de la misma para que corrija aquéllas en un plazo determinado que, salvo casos especiales debidamente justificados, no podrá ser superior a seis meses.

3.- Alkateak, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak edo eskumena duen foru-organoak, prebentzio gisa, eraikuntza- edo ustiapen-fasean dagoen edozein jarduera erabat edo neurri batean geraraz dezake, ondoko arrazoiren bat dagoenean:

3.- El Alcalde o Alcaldesa o el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma u órgano foral competente podrá paralizar, con carácter preventivo, cualquier actividad en fase de construcción o explotación, total o parcialmente, por cualquiera de los siguientes motivos:

a) Lizentzia eskatzen den proiektuan datuak ezkutatu, faltsutu edo maltzurkeriaz manipulatu direnean.

a) Ocultación de datos, su falseamiento o manipulación maliciosa en el proyecto cuya licencia se solicita.

b) Proiektua gauzatzeko ezarri diren ingurugiro-baldintzak bete ez direnean edo aginduak hautsi direnean.

b) El incumplimiento o transgresión de las condiciones ambientales impuestas para la ejecución de proyecto.

c) Ingurugiroari kalte larriak edo konponezinak egingo zaizkiola edo pertsona zein ondasunentzat berehalako arriskua dagoela susmatzeko arrazoi sendoak daudenean, egoera hori dagoen bitartean, arriskuak baloratzeko edo murrizteko behar diren neurriak har ditzaketelarik.

c) Cuando existan temores fundados de daños graves o irreversibles al medio ambiente o peligro inmediato para personas o bienes, en tanto no desaparezcan las circunstancias determinantes, pudiendo adoptar las medidas necesarias para valorar o reducir riesgos.

4.- Bai funtzionamenduan eta bai denboraldi baterako gerarazita zein behin betiko itxita dagoen jardueraren titularrak ezarri zaion neurri zuzentzailea gauzatzeari uko egiten dionean, ekintza agindu duen agintariak, aurrez ohartarazita, ordezko izaeraz neurria gauzatu ahal izango du eta titularraren kontu izango dira hortik sortutako gastuak, zeinak premiamendu-bidez exigitu ahal izango baitira.

4.- Cuando el titular de una actividad, tanto en funcionamiento como en situación de suspensión temporal o clausura definitiva, se niegue a adoptar alguna medida correctora que le haya sido impuesta, la autoridad que haya requerido la acción, previo apercibimiento, podrá ejecutarla con carácter sustitutorio, siendo a cargo del titular los costes derivados, que serán exigibles por vía de apremio.

65. atala.- Lizentziarik gabeko jarduerak.

Artículo 65.- Actividades sin licencia.

Dagozkien zigorren kalterik gabe, alkateak jarduera batek beharrezko lizentziarik gabe funtzionatzen duela jakiten duenean, honako iharduketa hauek burutuko ditu:

Sin perjuicio de las sanciones que procedan, cuando el Alcalde o Alcaldesa tenga conocimiento de que una actividad funciona sin las licencias pertinentes efectuará las siguientes actuaciones:

a) Jarduera legeztatzeko modukoa baldin bada, bere titularra errekerituko du egoera arauen barruan jar dezan. Horretarako epea emango zaio, eta epea, behar bezala justifikatutako ohiz kanpoko kasuetan izan ezik, sei hilabetekoa baino luzeagoa ez da izango. Gainera, jarduera itxi egin ahal izango da egoerak hori egokia dela erakusten badu, interesatuari entzun ondoren.

a) Si la actividad pudiese legalizarse, requerirá al titular de la misma para que regularice su situación, concediéndole al efecto un plazo que, salvo casos excepcionales debidamente justificados, no podrá ser superior a seis meses, pudiendo además clausurarla, si las circunstancias lo aconsejaran, previa audiencia del interesado.

b) Indarrean dauden sektoreko arauak edo dagozkion udal-ordenantzak betetzen ez direlako jarduerarako legeztatzerik ez badago, itxi egin behar da, interesatuari entzun ondoren.

b) Si la actividad no pudiera legalizarse por incumplimiento de la normativa sectorial vigente o de las ordenanzas municipales correspondientes, deberá procederse a su clausura, previa audiencia del interesado.

66. atala.- Sailkatutako jardueren erregistroa.

Artículo 66.- Registro de actividades clasificadas.

1.- Udalek Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari edo eskudun foru-organoari berri eman beharko diote emandako lizentziez eta toki-erakundeek sailkatutako jarduerez hartutako gainerako erabakiez.

1.- Los Ayuntamientos tendrán el deber de informar al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma u órgano foral competente de la concesión de licencias y demás decisiones adoptadas por parte del ente local en relación con las actividades clasificadas.

2.- Udalek sailkatutako jardueren erregistroa edukiko dute. Bertan gai honi buruzko edozein parte hartze publiko jaso beharko da.

2.- Los Ayuntamientos mantendrán un registro de actividades clasificadas, en el que deberá incluirse cualquier actuación pública que se refiera a esta materia.

IV. ATALBURUA

CAPÍTULO IV

HONDAKINAK

RESIDUOS

1. SAILA

SECCIÓN 1.ª

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

67. atala.- Definizioak.

Artículo 67.- Definiciones.

Lege honi dagokionerako, hondakintzat bere edukitzaileak utzitako edo uzteko asmoa edo obligazioa duen edozein substantzia edo objektu hartuko da. Nolanahi ere, hondakintzat hartuko dira Batzordearen 1993ko abenduaren 20ko (94/3/CE) erabakiz Europako Hondakin Katalogoan dauden eta aurreko lege-definizioarekin bat datozenak.

A los efectos de la presente ley, se entenderá por residuo cualquier sustancia u objeto del cual su poseedor se desprenda o del que tenga la intención u obligación de desprenderse. En todo caso, serán considerados residuos las sustancias que, incluidas en el Catálogo Europeo de Residuos (C.E.R), establecido por decisión de la Comisión de 20 de diciembre de 1993 (94/3/CE), se ajusten a la definición legal anterior.

68. atala.- Kanpo geratzen direnak.

Artículo 68.- Exclusiones.

Atalburu honetan xedatzen denari dagokionez, berariazko legerian arautu gabe geratzen diren alderdietan ordezko zuzenbide gisa izan dezakeen aplikazio ordezkatzailearen kalterik gabe, kanpo geratzen dira:

A efectos de lo dispuesto en el presente capítulo, quedan excluidos, sin perjuicio de su aplicación subsidiaria como derecho supletorio en los aspectos no regulados por su legislación específica:

a) Hondakin erradioaktiboak.

a) Los residuos radiactivos.

b) Baliabide mineraletatik eta harrobietatik eratorritako hondakinak.

b) Los residuos derivados de recursos minerales y canteras.

c) Sailkatu gabeko lehergaiak.

c) Los explosivos desclasificados.

d) Hondakin arriskutsu ez diren hondakin-urak.

d) Las aguas residuales que no constituyan residuos peligrosos.

e) Atmosferara isuritako gasak.

e) Los efluentes gaseosos emitidos a la atmósfera.

69. atala.- Oinarriak.

Artículo 69.- Principios.

Hondakinen gaiari buruz Autonomia Erkidegoak duen politikak ondoko oinarriak ditu, hierarkiaren araberako ordenan zerrendatzen direlarik:

La política de la Comunidad Autónoma en materia de residuos se inspirará en los siguientes principios, enumerados por orden jerárquico:

a) Jatorrian prebenitu eta minimizatzea, produkzioa eta kaltegarritasuna murriztuz.

a) Prevención y minimización en origen, reduciendo la producción y nocividad.

b) Berriz erabiltzea, birziklapena eta balioztatzeko zein zikloak ixteko beste edozein forma sustatzea.

b) Incentivación de la reutilización, reciclado y cualesquiera otras formas de valorización y cierre de ciclos.

c) Baliozta ezin daitezkeen hondakinak egoki deuseztatzea eta egoki kudeatzeko behar diren bitartekoak ezartzea.

c) Eliminación adecuada de los residuos que no puedan valorizarse e implantación de los medios necesarios para su correcta gestión.

70. atala.- Hondakin-planak.

Artículo 70.– Planes de residuos.

1.- Aurreko atalean adierazitako oinarriak benetan eraginkorrak izan daitezen, administrazio publikoek hondakin-planak egingo dituzte, eta bertan, besteak beste, lortu beharreko helburuen, garatu beharreko estrategien, azpiegiturak sortzearen eta finantzaketa-sistemen zehaztasunak azalduko dira.

1.- Con el fin de hacer efectivos los principios contenidos en el artículo anterior, las Administraciones públicas elaborarán planes de residuos que contendrán, entre otras, especificaciones relativas a objetivos a cumplimentar, estrategias a desarrollar, creación de infraestructuras y sistemas de financiación.

2.- Planek espreski adieraziko dituzte lotespenari eta mailari buruzko zehaztasunak. Baita beren iraupen eta indarraldia ere, zeina plangintzaren egonkortasun eta eraginkortasun egokia bermatzearren ziklo eta jarduera ekonomiko industrialetara moldatuko baita.

2.- Los planes deberán contener pronunciamientos expresos sobre vinculación y rango, así como su duración y vigencia, que deberá acomodarse a los ciclos y actividades económicas industriales, al objeto de garantizar la deseable estabilidad y la eficacia de la planificación.

3.- Hondakin-planak egiteko, Ingurugirorako Aholku Kontseiluan ordezkatuta dauden agente eta erakundeen parte-hartzea eta elkarlana bermatuko da.

3.- La elaboración de los planes de residuos garantizará la participación y colaboración de los agentes e instituciones representados en el Consejo Asesor de Medio Ambiente.

71. atala.- Baimena emateko berariazko erregimenak.

Artículo 71.- Regímenes de autorización específicos.

Araudi bidez, baimena emateko berariazko erregimenak ezarri ahal izango dira hondakinak sortzeko edota kudeatzeko jarduera desberdinentzat. Besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak baimena emateko baldintza hauek ezar ditzake:

Reglamentariamente se podrán establecer regímenes de autorización específicos para las distintas actividades de producción y/o gestión de residuos. Entre otras exigencias, el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá condicionar la autorización a:

a) Kalteengatik erantzukizun zibileko asegurua egitea.

a) La constitución de un seguro de responsabilidad civil por daños.

b) Bere jardueran ari denean egon daitezkeen erantzukizunengatik baimena ematen duen Administrazioari erantzuteko fidantza ematea.

b) La prestación de una fianza para responder ante la Administración autorizante de posibles responsabilidades en el ejercicio de la actividad.

c) Produktoreei, eta dagokionean kudeatzaileei, minimizazio-planak aplikatzea.

c) La aplicación de planes de minimización a los productores y, en su caso, a los gestores.

d) Lege honetan ezarritako irizpide eta lehentasunen arabera alternatiba tekniko eta ekonomikoak ezartzea.

d) La incorporación de alternativas técnicas y económicas, con arreglo a los criterios y prioridades establecidos en la presente ley.

2. SAILA

SECCIÓN 2.ª

HIRIKO HONDAKIN SOLIDOAK

RESIDUOS SÓLIDOS URBANOS

72. atala.- Hiriko hondakin solidoak. Ekintzak.

Artículo 72.- Residuos sólidos urbanos. Acciones.

Hiriko hondakin solidoei dagokienez, eskudun administrazio publikoek honako helburu hauek lortzeko ekintzak egingo dituzte:

En materia de residuos sólidos urbanos, las Administraciones públicas competentes desarrollarán acciones dirigidas a:

a) Euskal Autonomia Erkideagoaren esparru osoan hiriko hondakin solidoak gaika biltzeko sistemak sustatzea, birziklatzeko edo balioztatzeko beste era batzuetarako aukera egon dadin.

a) Promover la implantación en todo el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco de sistemas de recogida selectiva de residuos sólidos urbanos que posibiliten su reciclado u otras formas de valorización.

b) Gaika biltzeko sistema ezartzen aktiboki parte hartzeko herritarrak hezi eta kontzientziatzeko kanpainak garatzea eta jendea produktuen ontziak (batez ere berriz erabiltzen edo birziklatzen zailak direnak) gutxiago erabil ditzan bultzatzea.

b) Desarrollar campañas de formación y concienciación ciudadana dirigidas a promover la participación activa en la implantación de la recogida selectiva y fomentar la disminución del uso de envases de productos, principalmente de los de difícil reutilización o reciclado.

c) Ekiteko mekanismoak ezarri eta ontziak zein ontzi-hondakinak egoki kudeatzeko behar diren azpiegiturak sustatzea.

c) Establecer los mecanismos de actuación y promover las infraestructuras necesarias para la correcta gestión de envases y residuos de envases.

d) Hiriko hondakin solidoak bildu eta tratatzeko udal-zerbitzuak partzuergoan edo mankomunitatean kudeatzea sustatu eta koordinatzea.

d) Fomentar y coordinar la gestión consorciada o mancomunada de los servicios municipales de recogida y tratamiento de residuos sólidos urbanos.

e) Berriz erabiltzeko, hondakinak minimizatzeko edo eragina murrizteko bidea ematen duten kontsumo-produktuen eta zerbitzugintza-moduen garapen teknikoari eta komertzializazioari laguntzea.

e) Apoyar el desarrollo técnico y la comercialización de productos de consumo y formas de prestación de servicios que permitan la reutilización, minimicen los residuos generados o reduzcan su impacto.

f) Materialak berreskuratzeko eta balioztatzeko azpiegiturak ezartzea bultzatzea.

f) Impulsar la implantación de infraestructuras de recuperación y valorización de materiales.

g) Materialak eta ontziak berriz erabiltzea sustatzea, ahal dela material edo ontzi horien jatorrizkoen produkzio-ziklo beren barruan.

g) Fomentar la reutilización de materiales y de envases preferentemente dentro de los mismos ciclos productivos que los originarios.

h) Material birziklatuak dituzten produktuak lortzea lehenetsiko duen erosketa publikoen politika ezartzea.

h) Instaurar una política de compras públicas que priorice la adquisición de productos que incorporen materiales reciclados.

73. atala.- Ingurugiro-organoaren eskumenak.

Artículo 73.- Competencias del órgano ambiental.

1.- Hiriko hondakin solidoen esparruan eta udal-erakundeenak izan daitezkeen eskumenen kalterik gabe, indarrean dagoen legeriaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagokio hiriko hondakin solidoak kudeatzeko esparru-plangintza prestatzea.

1.- En materia de residuos sólidos urbanos, y sin perjuicio de las competencias que puedan corresponder a los entes locales en virtud de la normativa en vigor, corresponderá al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco la elaboración de la planificación marco de la gestión de residuos sólidos urbanos.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren ahalmena izango da Ontzi eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legean definitutako kudeaketa-sistema integratuen arloan baimenak ematea, ikuskatzea eta zigortzea.

Se atribuye, igualmente, al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma la autorización, inspección y sanción de los sistemas integrados de gestión definidos en la Ley 11/1997, de 24 de abril, de Envases y Residuos de Envases.

2.- Halaber Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagozkio:

2.- Asimismo corresponderá al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco:

a) Ingurugiro-babeseko estandar handiak bermatuko dituzten hondakin-kudeaketako azpiegiturak kokatzeko, ezartzeko eta ustiatzeko baldintzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko esparruko irizpide-batasuna definitzea.

a) la definición de los requisitos técnicos de ubicación, implantación y explotación de infraestructuras de gestión de residuos que garanticen altos estándares de protección medioambiental y la uniformidad de criterios dentro del ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

b) Hondakin-kudeaketan sortzen ari diren sistemak ingurugiroaren ikuspegitik ontzat ematea.

b) la validación desde una óptica medioambiental de los sistemas emergentes de gestión de residuos.

74. atala.- Lurralde historikoetako foru-organoen eskumenak.

Artículo 74.- Competencias de los órganos forales de los territorios históricos.

Hiriko hondakin solidoen arloan, lurralde historikoetako foru-organoei dagozkie ondoko eskumenak:

En materia de residuos sólidos urbanos corresponden a los órganos forales de los territorios históricos las siguientes competencias:

a) Lurralde historiko bakoitzean hiriko hondakin solidoen esparru-plangintza beren foru-planen bidez garatzekoa.

a) El desarrollo, en cada territorio histórico, de la planificación marco de gestión de residuos sólidos urbanos, a través de los correspondientes planes forales.

b) Lurralde historiko bakoitzeko esparruan udaljarduerak koordinatzekoa, arlo honetan zerbitzuak era osatuan betetzearren.

b) La coordinación, en el ámbito de cada territorio histórico, de las actuaciones municipales en orden a garantizar la prestación integral de servicios en esta materia.

c) Hondakinak kudeatzeko udalaz gaindiko azpiegiturak bultzatzekoa.

c) El impulso de infraestructuras supramunicipales de gestión de residuos.

3. SAILA

SECCIÓN 3.ª

HONDAKIN ARRISKUTSUAK ETA BESTE ZENBAIT MOTATAKO HONDAKINAK

RESIDUOS PELIGROSOS Y OTRAS TIPOLOGÍAS DE RESIDUOS

75. atala.- Hondakin arriskutsuak eta beste zenbait motatako hondakinak. Ekintzak.

Artículo 75.- Residuos peligrosos y otras tipologías de residuos. Acciones.

69. atalean hondakin arriskutsuei eta beste zenbait motatako hondakinei buruz izendatutako oinarriak betetzearren, eskudun administrazio publikoek ondoko helburu hauek lortzeko ekintzak egingo dituzte:

Con el fin de dar cumplimiento a los principios enumerados en el artículo 69 en materia de residuos peligrosos y otras tipologías de residuos, las Administraciones públicas competentes desarrollarán acciones dirigidas a:

a) Baliabide naturalak era eraginkorragoan erabiltzeko teknologia garbiak sartzea bultzatzea, sortutako hondakinen kopurua eta arrisku-maila minimizatzearren.

a) Impulsar la introducción de tecnologías limpias que permitan un uso más eficiente de los recursos naturales, minimizando la cantidad y peligrosidad de los residuos generados.

b) Beren fabrikazio, erabilpen eta deuseztapeneko ezaugarriengatik sortutako hondakinen kantitatea eta arrisku-maila zein poluitzeko arriskua murriztuko dituzten produktuen komertzializazioan eta garapen teknikoan laguntzea.

b) Apoyar el desarrollo técnico y la comercialización de productos que, por sus características de fabricación, utilización y eliminación, reduzcan la cantidad y peligrosidad de los residuos generados y los riesgos de contaminación.

c) Elementu arriskutsuak edo hondakin arriskutsu ugari sortzen dituzten lehengaiak eta produktu lagungarriak mailaka eragin txikiagoko beste batzuez ordezka daitezen sustatzea.

c) Promover la sustitución progresiva de materias primas y productos auxiliares que contemplen elementos peligrosos o generen importantes cantidades de residuos de tal carácter, por otros de menor impacto.

d) Produzitzaileak prebentziorako eta birziklatzeko/ berreskuratzeko neurriak aplikatuz beren ahaleginak minimizazio-politikara bidera ditzaten bultzatzeko, hondakinak deuseztatzeak eta botatzeak gero eta kostu handiagoak izango dituen eta teknologiaren aldetik aurreratua izango den hondakin-kudeaketa sustatzea.

d) Potenciar una gestión tecnológicamente avanzada de los residuos que conlleve costes crecientes en la eliminación o vertido de los mismos, con el fin de incentivar a los productores a orientar sus esfuerzos hacia una política de minimización, aplicando medidas de prevención y de reciclaje-recuperación.

e) Euskal Autonomia Erkidegoan sortzen diren hondakin arriskutsuak kudeatzeko behar adina azpiegitura edukitzea sustatzea, eta, hurbiltasun-printzipioaren arabera, behar adina azpiegitura dagoenean zona geografiko batetik bestera poluzioa eramatea saihestea.

e) Promover la suficiencia de las infraestructuras de gestión para los residuos peligrosos que se generen en la Comunidad Autónoma del País Vasco y evitar, acorde con el principio de proximidad, el traslado de contaminación de unas a otras áreas geográficas cuando exista esta suficiencia.

f) Aurreko azpiatalean ezarritako buruaskitasunaren eta hurbiltasunaren printzipioen esparru orokorraren barruan, hondakin arriskutsuen korronte desberdinentzat irtenbide malguak eta era askotakoak sustatzea.

f) Fomentar la multiplicidad y flexibilidad de soluciones para las distintas corrientes de residuos peligrosos, dentro del marco general de los principios de autosuficiencia y proximidad establecidos en el apartado anterior.

g) Balioztatzeko azpiegiturak daudenean hondakin arriskutsuak botatzea saihestea.

g) Evitar el vertido de los residuos peligrosos que dispongan de infraestructuras de valorización.

76. atala.- Ingurugiro-organoaren eskumenak.

Artículo 76.- Competencias del órgano ambiental.

1.- Hondakin arriskutsu eta gainerako hondakin-motetan, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagokio hondakinen produkzio eta kudeaketako jardueren baimena ematea, ikuskatzea eta zigorrak ezartzea, indarrean dagoen legeriaren arabera toki-erakundeei dagozkien eskumenen kalterik gabe.

1.- En materia de residuos peligrosos y restantes tipologías de residuos, corresponderá al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco la autorización, inspección y sanción de las actividades de producción y gestión de residuos, sin perjuicio de las competencias que puedan corresponder a los entes locales en virtud de la normativa en vigor.

2.- Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagozkio:

2.- Asimismo corresponderá al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco:

a) Ingurugiro-babeseko estandar handiak bermatuko dituzten hondakin-kudeaketako azpiegiturak kokatzeko, ezartzeko eta ustiatzeko baldintzak eta Euskal Autonomia Erkidegoko esparruko irizpide-batasuna definitzea.

a) la definición de los requisitos técnicos de ubicación, implantación y explotación de infraestructuras de gestión de residuos que garanticen altos estándares de protección medioambiental y la uniformidad de criterios dentro del ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

b) Hondakin-kudeaketan sortzen ari diren sistemak ingurugiroaren ikuspegitik ontzat ematea.

b) la validación desde una óptica medioambiental de los sistemas emergentes de gestión de residuos.

77. atala.- Planak.

Artículo 77.- Planes.

Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagokio hondakin arriskutsuentzat eta beste zenbait hondakin-motarentzat plan arteztaileak egitea, eta plan horietako jarraibideak bete beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan garatzen diren produkzio eta kudeaketa publiko zein pribatuko jarduerak.

Corresponderá al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco la elaboración de planes directores de residuos peligrosos y otras tipologías de residuos, a cuyas directrices deberán someterse las actividades de producción y gestión públicas o privadas que se desarrollen en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

78. atala.- Kudeaketa-zerbitzuak.

Artículo 78.- Servicios de gestión.

1.- Hondakin arriskutsuen eta beste zenbait hondakin-motaren kudeaketaren arloan Administrazioaren ekintzak kudeaketa pribatuarekiko ordezkotasun-printzipiora moldatuko dira. Hondakin desberdinak dagokion zerbitzu publikoa sortuta kudeatu ahal izango dira.

1.- Las actuaciones de las Administraciones en el ámbito de la gestión de residuos peligrosos y otras tipologías de residuos se acomodarán al principio de subsidiariedad respecto de la gestión privada. La gestión de determinados residuos podrá realizarse mediante la constitución del servicio público correspondiente.

2.- Ingurugiroa babesteko objektiboki funtsezkoa denean, kudeaketa-zerbitzu publikoa monopolioerregimenean eratu ahal izango da, horretarako dagokion tasa eratuko delarik.

2.- El servicio público de gestión, cuando resulte objetivamente esencial para los fines de la protección ambiental, podrá constituirse en régimen de monopolio, creándose a tal efecto la correspondiente tasa.

79. atala.- Ingurugiro-zergak.

Artículo 79.- Tributos medioambientales.

1.- Hondakin arriskutsuak minimizatu eta balioztatzeko, ingurugiro-zergen berariazko erregimena ezarri ahal izango da, lege honen 87. atalean ezarritakoaren arabera.

1.- En orden a la minimización y valorización de los residuos peligrosos se podrá establecer un régimen específico de tributos medioambientales de acuerdo con lo establecido en el artículo 87 de la presente ley.

2.- Aurreko azpiatalean aurreikusitako ingurugiro-zergek honako hauei eragin diezaiekete: hondakin arriskutsuen produktoreei eta kudeatzaileei, hondakinen bizi-zikloan parte hartzen duen edo bitartekari den beste edozein agenteri eta erabiltzean hondakin arriskutsuak sor ditzaketen produktuen fabrikatzaileei, eskuratzaileei eta inportatzaileei.

2.- Los tributos medioambientales contemplados en el apartado anterior podrán repercutirse a los productores y gestores de residuos peligrosos, a cualquier otro agente interviniente o intermediario en el ciclo de vida de los residuos y a los fabricantes, adquirientes o importadores de productos de cuyo uso pudieran derivarse residuos peligrosos.

V. ATALBURUA

CAPÍTULO V

POLUITUTAKO LURZORUAK

SUELOS CONTAMINADOS

80. atala.- Poluitutako lurzoruak.

Artículo 80.- Suelos contaminados.

1.- Poluitutako lurzoruak honako hauek dira: ezugarri kimikoetan bere eginkizunarekin bateraezina den aldaketaren bat izan (osasun publikoarentzat edo ingurugiroarentzat arriskutsuak direlarik) eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak horrela deklaratu dituenak.

1.- Son suelos contaminados aquellos que presenten una alteración de sus características químicas incompatible con sus funciones, debido a que supongan un riesgo inaceptable para la salud pública o el medio ambiente, y así sean declarados por el órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.- Lurzorua poluitutzat jotzea bazterrean jasoko da, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoaren ekimenez, ohar gisa Jabetza Erregistroan, eta ohar hori ezabatu egingo da ingurugiro-organoak lurzorua dagoeneko poluitutzat jotzen ez dela aditzera ematen duenean.

2.- La declaración de un suelo como contaminado será objeto de nota marginal en el Registro de la Propiedad a iniciativa del órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Dicha nota marginal se cancelará cuando el órgano ambiental declare que el suelo ha dejado de tener tal consideración.

81. atala.- Betebeharrak.

Artículo 81.- Obligaciones.

1.- Lurzorua poluitutzat jotzeak berreskuratzeko neurriak ingurugiro-organoak erabaki dezan eran hartu beharra ekarriko du berekin. Betebehar hori poluitzaileei egokituko zaie, eta elkartasunez erantzungo dute bat baino gehiago direnean, eta subsidiarioki, poluitutako lurraren jabeei dagokienez.

1.- La declaración de un suelo como contaminado conllevará la obligación de adoptar medidas de recuperación en la forma que determine el órgano ambiental. Tal obligación corresponderá a los causantes de la contaminación, que cuando sean varios responderán de forma solidaria, y subsidiariamente a los propietarios del suelo contaminado.

2.- Nolanahi ere, poluitutako lurzoruak berreskuratzeko neurriak finantzaketa publikoaren bidez hartuko balira, laguntzak jasotzeko modu bakarra hau izango da: aldez aurretik hitzematea lurzoruek beretzen dituzten gainbalioak aipatu laguntzak finantzatu dituen Administrazio publikoari itzuliko zaizkiola jasotako laguntzen araberako zenbatekoz.

2.- En todo caso, si la adopción de las medidas de recuperación de suelos contaminados fuera realizada con financiación pública, sólo se podrán recibir ayudas previo compromiso de que las posibles plusvalías que adquieran los suelos revertirán en la cuantía subvencionada en favor de la Administración pública que haya financiado las citadas ayudas.

82. atala.- Egiune bidez ordaintzea.

Artículo 82.- Reparación en vía convencional.

Poluitutzat jotako lurzoruak berreskuratzeko jarduerei ekiteko, jarduera horiek egitera behartutakoen eta administrazio publiko eskudunen artean sinatutako borondatezko akordioez baliatzeko aukera izango da.

Las actuaciones para proceder a la recuperación de los suelos declarados como contaminados podrán llevarse a cabo mediante acuerdos voluntarios suscritos entre los obligados a realizar dichas actuaciones y las Administraciones públicas competentes.

83. atala.- Poluitutako lurzoru-politikaren oinarriak.

Artículo 83.- Principios de la política de suelos contaminados.

Poluitutako lurzoruentzat Autonomia Erkidegoko politikak oinarri hauek ditu:

La política de la Comunidad Autónoma en materia de suelos contaminados se inspirará en los siguientes principios:

a) Lurzoruaren zeregin naturalak kontserbatzea.

a) La conservación de las funciones naturales del suelo.

b) Ahalik eta zeregin gehienak mantentzea.

b) El mantenimiento del máximo de sus funciones.

c) Lurzorua gero izango duen erabilpenaren arabera berreskuratzea.

c) La recuperación del suelo, acorde con el uso a que vaya a ser destinado.

d) Poluitutako lurzoruei lurzorua egoki berreskuratzeko ekintzaren kostuak bereganatuko dituzten erabilpenen esleipena.

d) La asignación de usos que permitan absorber los costes de una acción recuperadora adecuada del suelo.

e) Poluitutako lurzoruari erabilpen bat esleitzen zaionean, hirigintza-kudeaketaren esparruan dagoen lurzoru osoarentzat ingurugiro-soluzioa exigitzea.

e) La exigencia de solución ambiental para la totalidad del suelo comprendido en el ámbito de gestión urbanística cuando se asigne un uso a un suelo contaminado.

f) Lurzoruaren babes juridikoa, ondasuna definitzeko elementu diren eta jabego-eskubideko eduki arruntaren parte diren ezaugarri kimiko, biologiko edo fisikoak kontuan hartuta egituratuko baita.

f) La protección jurídica del suelo, que se estructurará teniendo en consideración las características químicas, biológicas o físicas que son elementos definitorios del bien y forman parte del contenido normal del derecho de propiedad.

g) Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruen kalitatearen kalterako aldaketa ezagutu eta kontrolatzeari lehentasuna ematea.

g) La prioridad del conocimiento y control de la alteración de la calidad de los suelos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

84. atala.- Eskumenak.

Artículo 84.- Competencias.

1.- Lehen aipatutako oinarriak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoari dagozkio:

1.- Para el cumplimiento de los principios anteriormente descritos, corresponde al órgano ambiental de la Comunidad Autónoma:

a) Lurzoruaren poluitzaile izan daitezkeen jardueren eta instalazioen zerrenda egitea.

a) La elaboración de una lista de actividades e instalaciones potencialmente contaminantes del suelo.

b) Poluitutako lurzoruen prebentzio, defentsa eta berreskurapeneko neurriak definitzea eta inposatzea eta saneatzeko eta berreskuratzeko planak onartzea, haiek bereziki korapilatsuak edo larriak gertatzen direnean.

b) La definición e imposición de las medidas de prevención, defensa y recuperación de suelos contaminados y la aprobación de planes de saneamiento y recuperación cuando aquéllas resulten de especial complejidad o gravedad.

c) Bere erabilpen desberdinen arabera, lurzoruaren osagai desberdinen balio maximo onargarriak ezartzea.

c) El establecimiento de los valores máximos tolerables de los distintos componentes del suelo, en relación con los distintos usos del mismo.

d) Lurzoruko aldaketak ebaluatu eta kontrolatzeko mailakako sistema, bai eta ebaluaziobalioen sistema ere, ezartzea.

d) El establecimiento de un sistema progresivo de evaluación y control de las alteraciones del suelo y de un sistema de valores de evaluación.

e) Administrazioak parte hartzea presazkoa edo premiazkoa dela frogatzen duen espedientea aurrez eginda, kontrolerako mekanismoak eta babesteko edo berreskuratzeko neurriak ezarri behar direnean onura publikoaren deklaraziorako proposamena egitea.

e) La propuesta de declaración de utilidad pública en aquellos supuestos de imposición de mecanismos de control y de medidas de protección o recuperación, previo expediente en que se acredite la urgencia o necesidad de la intervención administrativa.

f) Gai honetan jarduera administratiboari dagokionez, segurtasun juridikoa, informazio-eskubidea eta fede publikoa bermatuko dituzten inbentarioak eta erregistro administratiboak sortzea.

f) La creación de inventarios y registros administrativos que garanticen la seguridad jurídica, el derecho a la información y la fe pública en relación con la actuación administrativa en la materia.

2.- Udalei dagokie:

2.- Corresponde a los Ayuntamientos:

a) Hirigintzako planetan 81. atalean adierazitako oinarriak jasotzea.

a) La recepción en el planeamiento urbanístico de los principios recogidos en el artículo 83.

b) Oinarri horiek hirigintzako kudeaketan sartzea.

b) La incorporación de dichos principios en la gestión urbanística.

c) Hirigintzaren arloan oinarri horiek aplikatzea.

c) La aplicación de estos principios desde la disciplina urbanística.

IV. IDAZPURUA

TÍTULO IV

INGURUGIRO POLITIKARAKO BALIABIDEAK

INSTRUMENTOS DE POLÍTICA AMBIENTAL

I. ATALBURUA

CAPÍTULO I

BALIABIDE PUBLIKOAK

INSTRUMENTOS PÚBLICOS

1. SAILA

SECCIÓN 1.ª

ANTOLAMENDURAKO BALIABIDE PUBLIKOAK

INSTRUMENTOS PÚBLICOS DE ORDENACIÓN

85. atala.- Planak eta programak.

Artículo 85.- Planes y programas.

Ingurugiro-politika gauzatzeko baliabide gisa, EAEko administrazio publikoek helburuak, epeak eta jarduera publiko zein pribatuak finkatzeko planak edota programak prestatuko dituzte, arduradun diren organoak eta aurreikuspen ekonomiko-finantzarioak adieraziko direlarik.

Como instrumentos de ejecución de la política ambiental, las distintas Administraciones públicas vascas elaborarán los planes y/o programas que fijarán objetivos, plazos y actuaciones públicas y privadas, con indicación de los órganos responsables y las previsiones económico-financieras.

86. atala.- Lurralde-antolamendurako baliabideak.

Artículo 86.- Instrumentos de ordenación territorial.

Lurralde-antolamendurako eta arloantolamendurako planek eta gainerako baliabideek ondoko ingurugiro-eskakizunak errespetatu behar dituzte:

Los planes y demás instrumentos de ordenación territorial y sectorial deberán respetar las siguientes exigencias ambientales:

a) Ingurugiro-baliabideen kontserbazioa bermatzea.

a) Garantizar la conservación de los recursos ambientales.

b) Lurralde-antolamenduan kalifikazio egokiak eta babes-arauak sartzea.

b) Integrar en la ordenación territorial las adecuadas calificaciones, así como las normas de protección.

c) Kaltetuta dauden area eta prozesu ekologikoak hobetu, berreskuratu eta birgaitzea.

c) Mejorar, recuperar y rehabilitar las áreas y procesos ecológicos que se encuentren degradados.

87. atala.- Ingurugiroari buruzko udal-ordenantzak.

Artículo 87.- Ordenanzas municipales de medio ambiente.

Toki-erakundeek, ingurugiroaren arloan dituzten eskumenak erabiliz, ingurugirorako udal-ordenantzak onartu egin beharko dituzte.

Los entes locales, en el ejercicio de sus atribuciones en materia ambiental, deberán aprobar las correspondientes ordenanzas municipales de medio ambiente.

2. SAILA

SECCIÓN 2.ª

HITZARMEN-BALIABIDEAK

INSTRUMENTOS DE CONCERTACIÓN

88. atala.- Ingurugiro-hitzarmenak.

Artículo 88.- Conciertos ambientales.

1.- Ingurugiro-baliabideak kudeatzea edo zaintzea bere gain duten administrazio publikoek erantzukizun-mugen zenbatekoak hitzartu ahal izango dituzte baliabide horiek erabiltzeko eskubidea duten titularrekin edo baliabide horientzat arriskutsu izan daitezkeen jarduerak dituztenekin.

1.- Las Administraciones públicas que tengan encomendadas la gestión de recursos ambientales o la tutela de los mismos podrán concertar la cuantificación de los límites de responsabilidad con los titulares de derecho de uso de los citados recursos o con quienes realicen actividades que entrañen riesgos para los citados recursos.

2.- Era berean, osagarri gisa babes, prebentzio eta berreskuratzeko jarduerak hitzartu ahal izango dira. Horiek arduradun diren subjektuek finantzatuko dituzte eta erantzukizun-muga objektibagarrietan murrizketa garrantzitsua eragin dezakeenak izango dira. Jarduera horiek, ahal den neurrian, hezkuntza, informazio eta ikerketarako ekintzak izango dituzte.

2.- Asimismo, se podrán concertar de forma complementaria acciones de protección, prevención y restauración que, financiadas a cargo de los sujetos responsables, puedan suponer una reducción importante de los límites objetivables de responsabilidad. Estas acciones deberán incorporar, en la medida de lo posible, acciones formativas, informativas y de investigación.

3. SAILA

SECCIÓN 3.ª

BALIABIDE EKONOMIKO-FINANTZARIOAK ETA ZERGABALIABIDEAK

INSTRUMENTOS ECONÓMICO-FINANCIEROS Y TRIBUTARIOS

89. atala.- Berariazko fondoak eta ingurugiro-zergak.

Artículo 89.- Fondos específicos y tributos medioambientales.

1.- Administrazio publikoek berariazko fondoak sortu ahal izango dituzte ingurugiroa babesteko jarduerak finantzatzeko, indarrean dagoen aurrekontu-legeriara moldatu beharraren kalterik gabe.

1.- Las Administraciones públicas podrán crear fondos específicos destinados a financiar actuaciones de protección del medio ambiente, sin perjuicio de la adecuación a la legislación presupuestaria en vigor.

2.- Era berean, lege honen esparruan finkatutako printzipio eta ekintzak benetan ezartzeko, ingurugiro-zergen berariazko erregimenak ezarri ahal izango dira, eta zerga horien bidez bildutako dirua aurreko azpiatalean aurreikusitako fondoak finantzatzeko erabili ahal izango da.

2.- Asimismo, para la efectiva implantación de los principios y acciones establecidos en el marco de la presente ley, se podrán establecer regímenes específicos de tributos medioambientales cuya recaudación podrá destinarse a la financiación de los fondos previstos en el apartado anterior.

90. atala.- Ingurugiroari buruzko betebeharren bermeak.

Artículo 90.- Garantías de obligaciones ambientales.

Administrazio publikoek, ingurugiro-betebeharrak bete egiten direla bermatzeko eta bere berariazko eskumenen esparruan, horretarako behar adinako kopurua duten fidantza eta beste zenbait berme exigitu ahal izango dituzte.

Las Administraciones públicas podrán exigir, para garantizar el cumplimiento de las obligaciones ambientales y en el marco de sus competencias específicas, la constitución de fianzas u otras garantías en cantidad suficiente a tal fin.

91. atala.- Pizgarri fiskalak.

Artículo 91.- Incentivos fiscales.

Administrazio publikoek aldika ebaluatuko dute arlo ekonomiko edo arlo fiskalean indarrean dauden ingurugiro-baliabideen eraginkortasuna, ingurugiroa hobetzeko dauden politika fiskal sustagarriak bultzatuko dituzte eta, dagokionean, beste pizgarri batzuk aplikatzea edo daudenak aldatzea proposatuko dute.

Las Administraciones públicas evaluarán con carácter periódico la eficacia de los instrumentos medioambientales de índole económica y/o fiscal en vigor, impulsarán y potenciarán las políticas fiscales incentivadoras de la mejora medioambiental ya existentes, y propondrán, en su caso, la aplicación de nuevos incentivos o modificaciones en los ya establecidos.

92. atala.- Tasak eta prezio publikoak.

Artículo 92.- Tasas y precios públicos.

1.- Administrazio publikoek ingurugiro-zerbitzu publikoak, tasak eta prezio publikoak aplikatuta, zerbitzuen onuradun edo erabiltzaileei ordainarazterik izango dute, tasa eta prezio horiek aplika daitekeen zerga-erregimenaren arabera ezarriko direlarik.

1.- Las Administraciones públicas podrán repercutir los costes de servicios públicos ambientales mediante la aplicación de tasas o precios públicos a los beneficiarios o usuarios de los mismos, cuyo establecimiento atenderá al régimen tributario aplicable.

2.- Administrazio publikoek ingurugiroari kaltea eragiten dion erabilpen pribatiboagatik edo jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik tasak ezarri ahal izango dituzte. Baita ere, ingurugiroari dagozkion zerbitzuak edo jarduerak egiteagatik edo jarduerak burutzeagatik, hauek administratuek derrigor eskatu edo hartzekoak ez direnean eta arlo pribatuarekin lehian eskaintzen direnean.

2.- Las Administraciones públicas podrán fijar tasas por la utilización privativa o el aprovechamiento especial del dominio público que ocasionen deterioro al medio ambiente, así como por la prestación de servicios o realización de actividades medioambientales cuando éstos sean de solicitud o recepción obligatoria por los administrados y no exista concurrencia del sector privado en su prestación.

3.- Era berean, administrazio publikoek ingurugiro-jarduerak burutzeagatik edo zerbitzuak egiteagatik prezio publikoak ezarri ahal izango dituzte, zerbitzu edo jarduera horiek administratuek derrigor eskatu edo hartzekoak ez direnean eta arlo pribatuarekin lehian eskaintzen direnean.

3.- Asimismo, las Administraciones públicas podrán fijar precios públicos por la prestación de servicios o realización de actividades medioambientales cuando estos no sean de solicitud o recepción obligatoria por los administrados y sean prestados en concurrencia con el sector privado.

93. atala.- Arriskuak aseguratzea.

Artículo 93.- Aseguramiento de riesgos.

1.- Beren jardueragatik ingurugiroarentzat arriskuak sortzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, beren oraingo eta geroko betebeharrei egoki erantzun ahal izateko, hainbat aseguru egin ahal izango dituzte.

1.- Las personas físicas o jurídicas de cuya actividad se deriven riesgos ambientales podrán dotarse de instrumentos asegurativos diversos con el fin de poder responder adecuadamente a sus obligaciones presentes y futuras.

2.- Aurreko azpiatalean adierazitakoaren arabera, pertsona fisiko eta juridikoek honako baliabide hauek eduki ahal izango dituzte:

2.- A efectos de lo dispuesto en el apartado anterior, las personas físicas o jurídicas podrán dotarse de los siguientes instrumentos:

a) Behar bezala bermatuko diren autoaseguru-sistemak.

a) Sistemas de autoseguro que deberán ser garantizados adecuadamente.

b) Aseguruen merkatuan kontrataturiko berariazko aseguruak, bai erantzukizun zibilari dagokionez eta bai bere ondasun eta instalazioei dagokienez.

b) Seguros específicos contratados en el mercado asegurador, tanto en materia de responsabilidad civil como respecto de sus propios bienes e instalaciones.

4. SAILA

SECCIÓN 4.ª

INBENTARIOAK ETA DATU-BASEAK

INVENTARIOS Y BASES DE DATOS

94. atala.- Inbentarioak.

Artículo 94.- Inventarios.

1.- Administrazio publikoek ingurugiro-baliabideen inbentario publikoak prestatuko dituzte. Inbentario irekiak izango dira.

1.- Las Administraciones públicas elaborarán inventarios públicos de los recursos ambientales, los cuales tendrán carácter abierto.

2.- Araudi bidez finkatuko da inbentarioak, beti eguneratuta edukitzearren, berrikusteko eta aldatzeko prozedura.

2.- Reglamentariamente se determinará el procedimiento de revisión y modificación de los inventarios, a fin de mantenerlos permanentemente actualizados.

95. atala.- Ingurugiroari buruzko datu-baseak.

Artículo 95.- Bases de datos ambientales.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak koordinatuko du ingurugiroari buruzko datu-basea sortzea eta kudeatzea. Datu-baseak, Autonomia Erkidegoko ingurugiro-baliabideez informazioa emango duten dokumentu eta kartografiaz osatu ahal izango da.

1.- El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco coordinará la creación y gestión de una base de datos ambientales, tanto documentales como cartográficos, que faciliten la información sobre los recursos ambientales de la Comunidad Autónoma.

2.- Estatuan eta nazioartean horretarako dauden datu-baseekin elkarlana eta informazio-trukea bideratuko da.

2.- Se instrumentará la cooperación e intercambio de información con las bases de datos y redes estatales e internacionales establecidas al efecto.

II. ATALBURUA

CAPÍTULO II

INGURUGIROA ZAINDU ETA KUDEATZEKO BALIABIDEAK

INSTRUMENTOS DE TUTELA Y GESTIÓN AMBIENTAL

1. SAILA

SECCIÓN 1.ª

INGURUGIRO-AUDITORETZAK

AUDITORÍAS AMBIENTALES

96. atala.- Ingurugiro-auditoretza.

Artículo 96.- Auditoría ambiental.

1.- Administrazio publikoek jarduera ekonomikoak dituzten enpresen ingurugiro-kudeaketaren ebaluazio-sistema gisa ingurugiro-ikuskapenak edo ekoikuskapenak egitea bultzatuko dute eta horien berri jendeari ematea ere bai.

1.- Las Administraciones públicas fomentarán la realización de auditorías ambientales o ecoauditorías, como sistema de evaluación de la gestión ambiental de empresas que desarrollen actividades económicas, así como su correspondiente información al público.

2.- Lege honen arabera, hauxe da ingurugiro-ikuskapena: jarduera ekonomikoen eta ingurugiro-eskakizunak betetzearen ingurugiro-kudeaketarako sistema borondatez, sistematikoki, objektiboki eta aldizka egiten den ebaluazio-prozesua.

2.- A efectos de la presente ley, se entiende por auditoría ambiental el proceso de evaluación voluntaria, sistemática, objetiva y periódica, del sistema de gestión ambiental de las actividades económicas, así como del cumplimiento de requerimientos ambientales.

3.- Ingurugiro-ikuskapenak, poluitzaile-igorpenari, hondakin-produkzioari, lehengai, energia eta uraren kontsumoari eta indarrean dagoen ingurugiro-legeriaren betetze-mailari dagokien jarduera ekonomikoaren diagnostikoa lortzeko izango dira. Ikuskatutako jarduerak eskatzen den ingurugiro-kudeaketa segurtatzeko duen ahalmena ere ebaluatuko da.

3.- Las auditorías ambientales irán dirigidas a la obtención de un diagnóstico de la actividad económica en lo que se refiere a emisión de contaminantes, producción de residuos, consumo de materias primas, energía y agua, y análisis del grado de cumplimiento de la legislación ambiental vigente, así como de la capacidad de la actividad auditada para asegurar la gestión ambiental requerida.

4.- Ikuskapeneko emaitzak jendearen esku utziko dira ingurugiro-deklarazioaren bidez. Honek labur eta ulertzeko eran enpresaren kudeaketako ingurugiro-egoera adierazi beharko du, aplikatzekoak diren Europako Batasuneko arauek xedatutakoaren arabera.

4.- La información al público de los resultados de la auditoría se realizará a través de la declaración ambiental, que habrá de expresar, de forma resumida y comprensible, la situación ambiental de la gestión de la empresa, conforme lo dispone la reglamentación comunitaria de aplicación.

2. SAILA

SECCIÓN 2.ª

EKOETIKETA

ECOETIQUETA

97. atala.- Ekoetiketa.

Artículo 97.- Ecoetiqueta.

1.- Ekoetiketa ingurugiro-ezaugarria da, eta honakoa adierazten du: Europako Batasunaren 1992ko martxoaren 23ko 880/92 Araudiaren arabera, hori daraman produktuak ingurugiroa errespetatu egiten duela eta produktuaren bizi-ziklo osorako ingurugiro-kostuak behar bezala bere gain hartuak dituela.

1.- La ecoetiqueta es un distintivo ambiental que acredita, de conformidad con el Reglamento 880/92/CEE, de 23 de marzo de 1992, que el producto que la ostenta es respetuoso con el medio ambiente y tiene debidamente internalizados los costes medioambientales, respecto de todo el ciclo de vida del producto.

2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzak izendatu ahal izango du etiketa emateko eskudun erakundea, Europako Batasuneko arauak garatuz.

2.- El Gobierno de la Comunidad Autónoma del País Vasco podrá designar el organismo competente para la concesión de la ecoetiqueta, en desarrollo de la normativa comunitaria.

3.- Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak ekoetiketa-sistemen helburu eta ezaugarrien informazioa kontsumitzaileengana eta enpresetara zabaltzea bultzatuko du.

3.- El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco promoverá la difusión de información a los consumidores y consumidoras y empresas sobre los objetivos y características de los sistemas de ecoetiquetado.

4.- Behar diren neurriak hartuko dira genetikaz manipulatutako edo manipulazio genetikoz lortutako produktu guztiek beren etiketa edo identifikazioan zehaztasun hori agertaraz dezaten.

4.- Se tomarán las medidas necesarias para que todo producto manipulado genéticamente u obtenido a partir de manipulación genética haga constar esta circunstancia en su etiquetado e identificación.

3. SAILA

SECCIÓN 3.ª

INGURUGIROARI BURUZKO HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA

EDUCACIÓN Y FORMACIÓN AMBIENTAL

98. atala.- Ingurugiro-hezkuntza.

Artículo 98.- Educación ambiental.

Administrazio publikoek gizarteko arlo guztietan ingurugiro-hezkuntza sustatuko dute. Horretarako, herritarrengana eta erakundeetara oro har ingurugiro-arazoak prebenitzeko eta benetan konpontzeko ezagutza, informazio, jarrera, balore, portaera eta trebetasun praktikoak zabaldu eta helaraziko ditu.

Las Administraciones públicas impulsarán la educación ambiental en todos los sectores sociales, mediante actuaciones que difundan y extiendan en la ciudadanía y en el conjunto de instituciones conocimientos, información, actitudes, valores, comportamientos y habilidades prácticas encaminadas a la prevención y resolución efectiva de los problemas ambientales.

99. atala.- Ingurugiro-dibulgazioa.

Artículo 99.- Divulgación ambiental.

Ingurugiro-kudeaketako programek betiere heziketa eta dibulgaziorako osagai bat edukiko dute, herritarrek horiek ezagutzea eta gizarteko talde desberdinen parte-hartzea bultzatuko delarik. Era berean, ingurugiroa babesteko arloan asoziazionismoa sendotzea bultzatuko da.

Los programas de gestión ambiental tendrán, en todo caso, un componente de educación y divulgación, favoreciendo el conocimiento de los mismos por parte de la ciudadanía y la participación de los diferentes sectores sociales, fomentando, asimismo, la consolidación del asociacionismo en el área de la protección del medio ambiente.

100. atala.- Ingurugiro-hezkuntzarako planak.

Artículo 100.- Planes de educación ambiental.

1.- Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ingurugiro-hezkuntza, -ikerketa eta -sentikortasunerako jarduera-plana elkarlanean martxan jarriko dute.

1.- El órgano ambiental de la Comunidad Autónoma del País Vasco y el Departamento de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco pondrán en funcionamiento un plan de actuación conjunta en materia de educación, investigación y sensibilización ambiental.

2.- Planaren helburuak hauek izango dira:

2.- El plan tendrá como finalidades:

a) Ingurugiro-kontzientzia zabaltzea.

a) La generalización de la conciencia ambiental.

b) Unibertsitatekoak ez diren irakaskuntza-mailetan ingurugiro-heziketa egokia izatea.

b) La correcta educación ambiental en las enseñanzas no universitarias.

c) Unibertsitatearen esparruan ingurugiro-ezagutzako arlo desberdinetan trebakuntza espezializatua eskaintzea.

c) Ofrecer, en el ámbito universitario, capacitación especializada en los distintos sectores del conocimiento ambiental.

d) Ingurugiro-ikerketa teknologian, osasun-zientzietan, zientzia esperimentaletan, gizarte-zientzietan eta humanitateetan sustatzea.

d) El fomento de la investigación ambiental en los campos de la tecnología, ciencias de la salud, ciencias experimentales, ciencias sociales y humanidades.

V. IDAZPURUA

TÍTULO V

INGURUGIRO DIZIPLINA

DISCIPLINA AMBIENTAL

1. ATALBURUA

CAPÍTULO I

PRINTZIPIO OROKORRAK

PRINCIPIOS GENERALES

101. atala.- Erantzukizuna.

Artículo 101.- Responsabilidad.

1.- Lege honen aginduak betetzen ez dituzten ekintza edo ez-egiteek izaera administratiboko erantzukizuna sortuko dute, bide penaletik edo zibiletik eska daitekeenaren kalterik gabe.

1.- Las acciones u omisiones que supongan un incumplimiento de los preceptos de la presente ley, generarán una responsabilidad de carácter administrativo, sin perjuicio de la exigible en vía penal o civil en que se pueda haber incurrido.

2.- Arau-hauste administratiboaren heineko ekintzengatik, ekintza horien erantzukizuna duten pertsona fisiko zein juridikoak soilik zigortu ahal izango dira. Arau-haustea pertsona bati baino gehiagori batera ezarritako betebeharrak ez betetzetik heldu denean, haiek guztiek era solidarioan erantzungo dute.

2.- Sólo podrán ser sancionadas por hechos constitutivos de infracción administrativa las personas físicas o jurídicas que resulten responsables de los mismos. Cuando la infracción consista en el incumplimiento de obligaciones impuestas a varias personas conjuntamente responderán todas ellas de forma solidaria.

102. atala.- Aldatutako ingurunea leheneratzea.

Artículo 102.- Restitución del medio alterado.

1.- Ezartzen diren zigorren kalterik gabe, araua hausten dutenak behartuta daude eragindako kalteak ordaintzera, aldatutako ondasunak konpondu eta lehengo egoerara ekartzearren.

1.- Sin perjuicio de las sanciones que se impongan, los infractores o infractoras estarán obligados a reparar los daños causados, con objeto de restaurar y reponer los bienes alterados a su estado anterior.

2.- Araua hausten duenak aurreko azpiatalean ezarritako betebeharra betetzen ez duenean edo erabat betetzen ez duenean, behartzeko isunak ipini ahal izango dira.

2.- Cuando el infractor o infractora no cumpla la obligación impuesta en el apartado anterior o lo haga de una forma incompleta, podrán serle impuestas multas coercitivas a tal fin.

3.- Aurreko azpiatalean aipatutako isunak ezarri baino lehen, araua hausten duena errekeritu egingo da agindutakoa borondatez bete dezan; horretarako epea egoera aztertuta finkatuko da, baina borondatez betetzeko behar adinakoa izango da.

3.- Con anterioridad a la imposición de las multas contempladas en el apartado anterior, se requerirá al infractor para la ejecución voluntaria de lo ordenado, fijando un plazo cuya duración será determinada atendidas las circunstancias y que será suficiente para efectuar dicho cumplimiento voluntario.

4.- Behartzeko isunak egin den arau-hausteagatik zigor gisa ipini zaizkion edo ipin dakizkiokeen isunekiko independenteak eta bateragarriak izango dira.

4.- Las multas coercitivas serán independientes y compatibles con las multas que se hubieran impuesto o puedan imponerse como sanción por la infracción cometida.

5.- Kaltea elementu berean edo leku geografiko berean konpondu ezin denean, eskudun organoak baliokidea den konponketa agindu dezake.

5.- Cuando la reparación del daño no pudiera realizarse sobre el mismo elemento o en el mismo punto geográfico, el órgano competente podrá ordenar la reparación por su equivalente.

6.- Administrazioak ezarritako zigorretatik lortzen diren fondo ekonomikoak erabat ingurugiroa hobetzeko erabili behar dira.

6.- Los fondos económicos obtenidos por las sanciones que imponga la Administración deberán destinarse íntegramente a medidas dirigidas a la mejora del medio ambiente.

103. atala.- Premiamendu-bidea.

Artículo 103.- Vía de apremio.

Premiamendu-bidez eskatu ahal izango dira ezarritako diru-zigorren zenbatekoa, behartzeko isunena eta lege honetan adierazitako arau-hausteengatik kaltetu diren ondasunak berritzeko egiten diren jarduera ordezkatzaileek eragindako gastuena.

Podrá ser exigido por la vía de apremio el importe de las sanciones pecuniarias impuestas, el de las multas coercitivas y el de los gastos ocasionados por la ejecución subsidiaria de las actividades de restauración de los bienes dañados como consecuencia de las infracciones reguladas en la presente ley.

104. atala.- Ordezko burutzapena.

Artículo 104.- Ejecución subsidiaria.

1.- Horretarako zigortzeko organoak errekerituta arau-hausleak ingurugiroa konpontzeko betebeharrak beteko ez balitu, organo horrek ordezkatze-izaeraz exekutatzea aginduko du.

1.- Si el infractor o infractora no cumpliera sus obligaciones de restauración del medio ambiente habiendo sido requerido a tal fin por el órgano sancionador, éste ordenará la ejecución subsidiaria.

2.- Aurrez errekeritu beharrik ez da izango eta exekuzioa berehala burutu daiteke, egoerak iraunez gero giza osasunerako eta ingurugirorako berehalako arriskua baldin badago.

2.- No será necesario requerimiento previo, pudiendo procederse de modo inmediato a la ejecución, cuando de la persistencia de la situación pudiera derivarse un peligro inminente para la salud humana o el medio ambiente.

3.- Ordezko burutzapena erantzukizuna dutenen kontura egingo da, egon daitezkeen diru-zigor eta gainerako kalte-ordainen kalterik gabe.

3.- La ejecución subsidiaria se hará por cuenta de los responsables, sin perjuicio de las sanciones pecuniarias y demás indemnizaciones a que hubiere lugar.

105. atala.- Ezohiko kasuetan kautelazko neurriak hartzea.

Artículo 105.- Adopción excepcional de medidas cautelares.

Salbuespenez, eta zigor-espedientea irekitzeari hasiera eman aurretik, administrazio publikoek zigor-izaerarik ez duten ondoko kautelazko neurriak hartu ahal izango dituzte edo lege honetan arau-hauste gisa tipifikatutako edozein ekintzaren ustezko arduradunari neurri horiek harrarazi ahal izango dizkiote:

Excepcionalmente, y con carácter previo a la incoación de expediente sancionador, las Administraciones públicas podrán adoptar o imponer al presunto responsable de cualquiera de los hechos tipificados como infracciones en la presente ley la adopción de las siguientes medidas cautelares que no tendrán carácter sancionador.

a) lanak edo jarduerak bertan behera uztea.

a) suspensión de obras o actividades.

b) aparatuak, ekipoak edi ibilgailuak prezintatzea.

b) precintado de aparatos, equipos o vehículos.

c) ingurugiroko kaltea zabal ez dadin zuzentze, segurtasun edo kontrolerako beste edozein neurri.

c) cualquier otra medida de corrección, seguridad o control que impida la extensión del daño ambiental.

II. ATALBURUA

CAPÍTULO II

IKUSKAPENA ETA KONTROLA

INSPECCIÓN Y CONTROL

106. atala.- Ikuskapena eta kontrola.

Artículo 106.- Inspección y control.

1.- Beren eskumenen esparruan administrazio publikoei dagozkie zaintzeko, ikuskatzeko eta kontrolatzeko ahalmenak Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan gauzatutako jardueren arloan.

1.- Corresponderán a las Administraciones públicas, en sus respectivos ámbitos de competencias, las facultades de vigilancia, inspección y control en relación con las actividades radicadas en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.- Ikuskapena egiten dutenak beren lanean ari direnean agintaritzaren agente izango dira, eta ahalmena dute, identifikatu ondoren, eta dagokionean, aurrez abisatu gabe, lege honetako gai diren jarduerak egiten diren instalazioetara sartzeko.

2.- El personal que realice la inspección dispondrá en el ejercicio de esta función de la consideración de agentes de la autoridad, hallándose facultados para acceder, en su caso sin previo aviso, tras su identificación, a las instalaciones en las que se desarrollen actividades objeto de esta ley.

3.- Administrazio publikoek, zaintza eta kontrolerako, behar bezala kreditaturiko erakunde publiko edo pribatuei ahalmen jakin batzuk eman ahal izango dizkiete. Araudian ezarriko dira burutu beharreko eginkizunak eta horretarako bete beharreko baldintzak.

3.- Las Administraciones públicas podrán otorgar determinadas facultades de vigilancia y control a entidades públicas o privadas debidamente acreditadas, estableciéndose reglamentariamente las funciones a desarrollar y los requisitos para su ejercicio.

107. atala.- Ikuskapen-akta.

Artículo 107.- Acta de inspección.

Ikuskapen-bisita bakoitzean irregulartasuna izan dezaketen gertaeren deskribapen-akta jasoko da. Bertan gertaeren arduradunak egindako alegazioak azalduko dira. Akta horiek ziurtasun-presuntzioa eta froga-balioa izango dute, administratuek beren interesen defentsan ekar ditzaketen gainerako frogen kalterik gabe.

De toda visita de inspección se levantará un acta descriptiva de los hechos que puedan ser motivo de irregularidad, acta en la que se harán constar las alegaciones que formule el responsable de aquéllos. Estas actas gozarán de la presunción de certeza y valor probatorio, sin perjuicio de las demás pruebas que, en defensa de los respectivos intereses, puedan aportar los administrados.

III. ATALBURUA

CAPÍTULO III.

ARAU HAUSTEAK

INFRACCIONES

108. atala.- Arau-hausteak.

Artículo 108.- Infracciones.

Lege honen arabera arau-hausteak hurrengo ataletan aurreikusitakoak izango dira, eta oso larri, larri eta arin gisa sailkatuko dira.

Se considerarán infracciones, conforme a la presente ley, las previstas en los artículos siguientes, las cuales se clasificarán en muy graves, graves y leves.

109. atala.- Oso arau-hauste larriak.

Artículo 109.- Infracciones muy graves.

Ondoko ekintzak arau-hauste oso larriak dira, pertsonei, beren ondasunei edo ingurugiroari arrisku edo kalte handiak sortzen dizkietenean eta ordenamendu juridikoaren kontra burutzen direnean:

Son infracciones muy graves los siguientes hechos, cuando generen riesgos o daños de este carácter a las personas, sus bienes o al medio ambiente y se realicen contraviniendo el ordenamiento jurídico:

a) Lizentziarik gabe, ingurugiroaren gaineko eraginaren baimen edo ebaluaziorik gabe edo ingurugiro-baimen edo -lizentzietan edo ingurugiroaren gaineko eragineko deklarazioetan ezarritako baldintzak bete gabe obrak, proiektuak eta jarduerak hasi edo burutzea.

a) La iniciación o ejecución de obras, proyectos y actuaciones sin licencia, autorización o evaluación de impacto ambiental o sin ajustarse a las condiciones impuestas en las autorizaciones y licencias ambientales o en las declaraciones de impacto ambiental.

b) Ingurugirora (uretara, atmosferara edo lurrera), ingurugiro-egoera kaltetu edo oro har oreka ekologikoari eragiten dioten produktu edo substantziak (solido, likido edo gasak edo energi formak, soinu-energia barne) botatzea.

b) La descarga en el medio ambiente, bien sea en las aguas, la atmósfera o el suelo, de productos o sustancias, en estado sólido, líquido o gaseoso, o de formas de energía, incluso sonora, que suponga un deterioro de las condiciones ambientales o afecte al equilibrio ecológico en general.

c) Ingurugiro-eragina ebaluatzeko edo era guztietako ingurugiro-baimen eta -lizentziak emateko behar diren datuak ezkutatu edo faltsutzea.

c) La ocultación o falseamiento de los datos necesarios para la evaluación de impacto ambiental o para la emisión de autorizaciones y licencias ambientales de todo tipo.

d) Gelditzeko edo ixteko aginduak ez betetzea edo neurri zuzentzaileak behin eta berriz ez betetzea.

d) El incumplimiento de las órdenes de suspensión o clausura, o el incumplimiento reiterado de medidas correctoras.

e) Ingurugiroa zaintzeko programak ez betetzea.

e) El incumplimiento de los programas de vigilancia ambiental.

f) Ingurugiro-kontrolerako lanak erakunde laguntzailearen bidez araudian aurreikusitakoaren aurka egitea.

f) La realización de tareas de control ambiental por entidad colaboradora de forma contraria a las previsiones reglamentarias.

g) Aldatutako ingurugiroa berritzeko eta berreskuratzeko agindu administratiboak ez betetzea.

g) El incumplimiento de las órdenes administrativas de restauración y recuperación del medio ambiente alterado.

h) Eskumena duen organoak hartutako kautelazko neurriak ez betetzea.

h) El incumplimiento de las medidas cautelares adoptadas por el órgano competente.

i) Hondakinak aire zabalean erretzea.

i) La incineración de residuos a cielo abierto.

j) Poluitutako lurzoruei buruzko xedapenen kontra obrak egitea, erabiltzea eta jarduerak burutzea.

j) La realización de obras, usos y actividades en contra de las disposiciones relativas a suelos contaminados.

k) Poluitutako lurzoruei buruzkoan, berreskuratzeko, aurre hartzeko edo aldezteko neurririk ez hartzea.

k) La no adopción de medidas de recuperación, prevención o defensa en relación con suelos contaminados.

110. atala.- Arau-hauste larriak.

Artículo 110.- Infracciones graves.

1.- Arau-hauste larriak dira aurreko atalean aipatutakoak, pertsonei, beren ondasunei edo ingurugiroari arrisku edo kalte larriak sortzen dizkietenean eta ordenamendu juridikoaren kontra burutzen direnean.

1.- Son infracciones graves las contempladas en el artículo anterior cuando generen riesgos o daños de carácter grave a las personas, sus bienes o el medio ambiente y se realicen contraviniendo el ordenamiento jurídico.

2.- Halaber, arau-hauste larritzat hartuko dira:

2.- Se considerarán asimismo infracciones graves:

a) Jardueren titularrei eskatutako datuak ezkutatzea eta emateari uko egitea eta Administrazioaren ikuskapen-lanari aktiboki zein pasiboki eragozpenak jartzea.

a) La omisión de datos y la negativa a facilitar los que sean requeridos a titulares de actividades y la obstrucción, activa o pasiva, a la labor inspectora de la Administración.

b) Lege honetan aseguru eta fidantzei buruz adierazitako betebeharrak ez betetzea.

b) El incumplimiento de las obligaciones sobre seguros y fianzas previstas en la presente ley.

111. atala.- Arau-hauste arinak.

Artículo 111.- Infracciones leves.

Arau-hauste arinak izango dira aurreko ataletan oso larri edo larritzat hartu eta pertsonengan, horien ondasunetan edo ingurugiroan eragin txikia dutelako maila horietan sailkatzekoak ez direnean.

Se considerarán infracciones leves las señaladas en los artículos anteriores como muy graves o graves, cuando por su escasa incidencia sobre las personas, sus bienes o el medio ambiente no se den los supuestos para dicha calificación.

112. atala.- Preskripzioa.

Artículo 112.- Prescripción.

Lege honek aipatzen dituen arau-hausteek preskribitu egingo dute honako epe hauetan (arau-haustea egin zen egunetik edo, kaltea berehalakoa izan ez bada, ingurugiro-kaltea detektatu zenetik kontatzen hasita):

Las infracciones a que se refiere la presente ley prescribirán en los siguientes plazos a contar desde la comisión del hecho o desde la detección del daño ambiental, si éste no fuese inmediato:

a) Urtebetera, arau-hauste arinak direnean.

a) Un año en caso de infracciones leves.

b) Hiru urtera, arau-hausteak larriak direnean.

b) Tres años en caso de infracciones graves.

c) Bost urtera, arau-hausteak oso larriak direnean.

c) Cinco años en caso de infracciones muy graves.

IV. ATALBURUA

CAPÍTULO IV

ZIGORRAK

SANCIONES

113. atala.- Mailakatzea.

Artículo 113.- Graduación.

1.- Lege honetan aipatutako arau-hausteengatiko zigorrak eragin den arriskua edo kaltea, lortutako etekina, izandako asmoa eta inguruabar aringarriak edo astungarriak kontuan edukita mailakatuko dira.

1.- Las sanciones por las infracciones contenidas en la presente ley se graduarán teniendo presente el riesgo o daño ocasionado, el beneficio obtenido y la intencionalidad, así como las circunstancias atenuantes o agravantes que concurran.

2.- Zigor-prozeduran inguruabar astungarritzat hartuko dira indarrean dagoen Kode Penaleko 326. atalean adierazitakoak.

2.- Tendrán la consideración de circunstancias agravantes en un procedimiento sancionador las expresadas en el artículo 326 del vigente Código Penal.

3.- Halaber, inguruabar astungarri izango da arau-haustetzat hartzen diren ekintzak zona sentikorretan burutzea.

3.- Tendrá también la consideración de circunstancia agravante la comisión de hechos tipificados como infracciones, cuando los mismos se realicen en zonas sensibles.

4.- Erantzukizun administratiboko inguruabar aringarritzat hartuko da zigor-espedienteari hasiera eman baino lehen jarduera jakin batetik ingurugiroan sortzen diren eragin kaltegarriak minimizatu edo deuseztatzeko neurri zuzentzaileak hartzea.

4.- Será considerada circunstancia atenuante de la responsabilidad administrativa la adopción, con antelación a la incoación de un expediente sancionador, de medidas correctoras que minimicen o resuelvan los efectos perjudiciales que sobre el medio ambiente se deriven de una determinada actividad.

114. atala.- Zigorrak.

Artículo 114.- Sanciones.

1.- Legean aurreikusitako arau-hauste administratiboak egiteagatik ondoko zigorrak ezarri ahal izango dira:

1.- Por la comisión de las infracciones administrativas previstas en esta ley se podrán imponer las siguientes sanciones:

a) Arau-hauste arinengatik:

a) Para las infracciones leves.

- 50.000 pezetatik 4.000.000 pezetarainoko isuna.

- Multa de 50.000 a 4.000.000 PTA.

- Instalazioen zati bat denboraldi baterako, gehienez urtebeterako, ixtea.

- Clausura temporal y parcial de las instalaciones por un periodo máximo de un año.

- Jarduerak gehienez urtebeterako geraraztea.

- Cese temporal de las actividades por un periodo máximo de un año.

- Ohartarazpena.

- Apercibimiento.

- Erakunde laguntzaile izatea gehienez hiru urterako galtzea.

- Pérdida de la condición de entidad colaboradora por un periodo máximo de tres años.

b) Arau-hauste larriengatik:

b) Para las infracciones graves.

- 4.000.001 pezetatik 40.000.000 pezetarainoko isuna.

- Multa de 4.000.001 a 40.000.000 PTA.

- Instalazio osoa edo instalazioen zati bat gehienez hiru urterako ixtea.

- Clausura temporal, total o parcial, de las instalaciones por un periodo máximo de tres años.

- Jarduerak gehienez hiru urterako geraraztea.

- Cese temporal de las actividades por un periodo máximo de tres años.

- Erakunde laguntzaile izatea hiru urtetik gorako eta gehienez 10 urteko eperako galtzea.

- Pérdida de la condición de entidad colaboradora por un periodo de más de tres años y no superior a 10 años.

c) Arau-hauste oso larriengatik:

c) Para las infracciones muy graves

- 40.000.001 pezetatik 200.000.000 pezetarainoko isuna.

- Multas entre 40.000.001 y 200.000.000 PTA.

- Instalazio osoa edo instalazioen zati bat behin betiko ixtea.

- Clausura definitiva, total o parcial, de las instalaciones.

- Behin betiko geraraztea.

- Cese definitivo.

- Gehienez sei urterako geraraztea.

- Clausura temporal no superior a seis años.

- Jarduerak gehienez sei urterako ixtea.

- Cese temporal de las actividades por un periodo no superior a los seis años.

- Erakunde laguntzaile izatea behin betiko galtzea.

- Pérdida definitiva de la condición de entidad colaboradora.

2.- Isunak bateragarriak izango dira ondoko zigorrekin: ohartarazpenarekin eta instalazio osoa edo instalazioen zati bat aldi baterako gerarazte eta ixtearekin.

2.- Las multas serán compatibles con las sanciones de apercibimiento, cese temporal y clausura temporal, total o parcial.

115. atala.- Eskumenak.

Artículo 115.- Competencias.

1.- Erakunde komunen eskumeneko gaietan, arau-hauste larri eta arinengatik zigorra ezartzea eskumena duen Sailburuari dagokio, eta arau-hauste oso larriengatikoa Gobernu Kontseiluari.

1.- En las materias de competencia de las instituciones comunes corresponderá la sanción al Consejero o Consejera competente, por las infracciones graves y leves, y al Consejo de Gobierno por las infracciones muy graves.

2.- Udal- eta/edo foru-eskumeneko gaietan, arau-hausteengatik zigorra ezartzea eskumena duten organoei dagokie beren antolaketa- eta funtzionamendu-arauek gai honi buruz diotenaren arabera.

2.- En las materias de competencia municipal y/o foral, la imposición de las sanciones corresponderá a los órganos competentes de acuerdo con lo que dispongan al respecto sus normas de organización y funcionamiento.

116. atala.- Preskripzioa.

Artículo 116.- Prescripción.

Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zigorrek hiru urtetan preskribituko dute, arau-hauste larriengatikoek bi urtetan, eta arau-hauste arinengatikoek urtebetean. Preskribitzeko epea ezarritako zigorra irmo den hurrengo egunean hasiko da.

Las sanciones impuestas por faltas muy graves prescribirán a los tres años, las impuestas por faltas graves a los dos años, y las impuestas por faltas leves al año. El plazo de prescripción comenzará a contarse desde el día siguiente a aquel en que adquiera firmeza la resolución por la que se impone la sanción.

117. atala.- Kontratatzeko debekua.

Artículo 117.- Prohibición de contratar.

Ingurugiro-legeria ez betetzeagatik arau-hauste larri edo oso larriengatik zigortu diren enpresek administrazio publikoekin kontraturik ezingo dute egin, ez eta administrazio publikoen dirulaguntzarik jaso ere, dagozkien neurri zuzentzaileak gauzatu arte eta zigorrak ordaindu arte.

Las empresas que hayan sido sancionadas por faltas graves y muy graves derivadas del incumplimiento de la legislación medioambiental no podrán contratar ni obtener subvenciones de las Administraciones públicas hasta no haber ejecutado las medidas correctoras pertinentes y haber satisfecho la sanción.

V. ATALBURUA

CAPÍTULO V

ZIGORTZEKO PROZEDURA

PROCEDIMIENTO SANCIONADOR

118. atala.- Zigortzeko prozedura.

Artículo 118.- Procedimiento sancionador.

1.- Zigortzeko prozedurak egoki bereizi behar ditu instrukzio-fasea eta zigortzeko fasea, horiek organo desberdinen esku egongo direlarik.

1.- El procedimiento sancionador deberá establecer la adecuada separación entre la fase instructora y la sancionadora, encomendándolas a órganos distintos.

2.- Prozedurari amaiera emango dion ebazpenak, arrazoiak emanez, espedientean planteatutako gai guztiak ebatziko ditu eta bide administratiboari amaiera ematen dionean exekuziozkoa izango da.

2.- La resolución que ponga fin al procedimiento, que será motivada, resolverá todas las cuestiones planteadas en el expediente y será ejecutiva cuando ponga fin a la vía administrativa.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.-

Primera.-

Euskal Autonomia Erkidegoan natura babesteko eta kontserbatzeko, Euskal Herriko Natura Babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean xedatutakoa beteko da.

La protección y conservación de la naturaleza en la Comunidad Autónoma del País Vasco se regirá por lo dispuesto en la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco.

Bigarrena.-

Segunda.-

Jaurlaritzari dagokio diru-zigorren zenbatekoa eguneratzea.

Corresponderá al Gobierno la actualización del importe de las sanciones pecuniarias.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.-

Primera.-

1.- Lege honen 73. atalean aurreikusten den esparru-plangintza onartzen ez den bitartean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetan erabat aplikatzekoak izango dira beren foru-organoek hiriko hondakin solidoak kudeatzeko onartuta eduki ditzaketen plan integralak.

1.- En tanto en cuanto no se proceda a la aprobación de la planificación marco contemplada en el artículo 73 de la presente ley,serán de plena aplicación en los territorios históricos de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa los planes integrales de gestión de residuos sólidos urbanos que hubieren sido aprobados por sus órganos forales.

2.- Esparru-plangintza onartzen denean, horren jarraibideetara moldatu beharko dute aipatutako foru-planek.

2.- La aprobación de la planificación marco supondrá la adaptación a sus directrices de los citados planes forales.

Bigarrena.-

Segunda.-

Euskal Autonomi Elkarteko Hondakin Berezien Plan Berezia (Eusko Legebiltzarrak 1994ko ekainaren 24an onartua) oso-osorik aplikatu behar da, harik eta lege honetako 77. atalean aurreikusitako hondakin arriskutsuen eta beste hondakin-mota batzuen plan arteztaileak onartu bitartean.

El Plan Especial de Residuos Especiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco aprobado por el Parlamento Vasco con fecha 24 de junio de 1994 será de plena aplicación en tanto en cuanto no se proceda a la aprobación de los planes directores de residuos peligrosos y otras tipologías de residuos contemplados en el artículo 77 de esta ley.

Hirugarrena.-

Tercera.-

Lege honen 51.2.c) eta d) eta 51.3 ataletan aipatzen diren ingurugiro-zona sentikorren katalogoa onartu arte, ingurugiro-zona sentikortzat hartuko dira Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Artezpideetan natura aldetik interes-area gisa daudenak eta betiere jarraibide horietan aurreikusitako erabilpen-erregimenaren menpe daudenak.

En tanto en cuanto no se proceda a la aprobación del catálogo de zonas ambientalmente sensibles al que se refiere el artículo 51.2.c) y d) y 51.3 de la presente ley, se considerarán zonas ambientalmente sensibles las incluidas en la Directrices de Ordenación del Territorio del País Vasco como áreas de interés naturalístico y sometidas, en todo caso, al régimen de usos en ellas previsto.

Laugarrena.-

Cuarta.-

1.- Lege honen indarraldia baino lehen hasitako espedienteen tramitazioa hasi ziren unean indarrean zeuden xedapenen arabera egingo da.

1.- Los expedientes iniciados con anterioridad a la entrada en vigor de esta ley se tramitarán con arreglo a las disposiciones vigentes en el momento de su incoación.

2.- Lizentzia eta baimenen titular direnek titulu administratiboen edukiaren eta legeak berak ezartzen duenaren arabera beren eskubideez gozatzen segituko dute, dagozkien prozeduren bidez ateratzen diren ebazpenek adierazita bezala legera moldatu beharraren kalterik gabe.

2.- Quienes fueran titulares de autorizaciones y licencias seguirán disfrutando de sus derechos conforme al contenido de sus títulos administrativos y lo que la propia ley establece, sin perjuicio de que hayan de adaptarse a ésta a tenor de las resoluciones que recaigan en virtud de los procedimientos correspondientes.

Bosgarrena.-

Quinta.-

1.- Lege honen 43.1.a) atalean aurreikusitako ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateraturako prozedura honako plan hauei aplikatuko zaie: I.A eranskinean jasota egon eta aipatu prozedura hori arautzen duen araudia indarrean jarri eta gero tramitatzen hasten diren planei.

1.- El procedimiento de evaluación conjunta de impacto ambiental previsto en el artículo 43.1.a) de la presente ley será de aplicación a aquellos planes comprendidos en el Anexo I.A cuya tramitación se inicie con posterioridad a la entrada en vigor de las normas reglamentarias que regulen aquel procedimiento.

2.- Lege honetako 43.1.a) atalean aurreikusitako ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratua ez zaie aplikatuko honako plan hauei: I.A eranskinean jasota egon eta hasierako onarpena aipatu prozedura arautzen duen araudia indarrean jarri aurretik egina duten planei, guztia ere 50. atalean xedatutakoaren kalterik gabe.

2.- No será de aplicación la evaluación conjunta de impacto ambiental prevista en el artículo 43.1.a) de la presente ley a aquellos planes contemplados en el Anexo I.A cuya aprobación inicial se hubiera llevado a cabo con anterioridad a la entrada en vigor de las normas reglamentarias que regulen aquel procedimiento, todo ello sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 50.

INDARGABETZE XEDAPENA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Lege honetan ezartzen denari kontra egiten dion edozein xedapen indargabeturik geratzen da.

Quedan derogadas cuantas disposiciones se opongan a lo establecido en la presente ley.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.-

Primera.-

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hiru hilabetera hartuko du indarra lege honek.

La presente ley entrará en vigor a los tres meses de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Bigarrena.-

Segunda.-

Jaurlaritzaren Kontseiluari baimena ematen zaio lege hau betetzeko behar diren aplikazio- eta garapen-xedapenak emateko, eta, zehazki, III. idazpuruko II eta III. atalburuetako edukiari buruzkoan 39. atalean xedatutakoa burutzeko.

Se autoriza al Consejo de Gobierno para dictar las disposiciones de aplicación y desarrollo que fueran precisas para el cumplimiento de esta ley, y en concreto para hacer efectivo lo dispuesto en el artículo 39 en relación con el contenido de los capítulos II y III del Título III.

I. ERANSKINA

ANEXO I

A) Ingurugiroaren gaineko eraginaren ebaluazio bateratua egiteko planen zerrenda

A) Lista de planes sometidos al procedimiento de evaluación conjunta de impacto ambiental.

1.- Lurralde Antolamendurako Artezpideak.

1.- Directrices de Ordenación del Territorio.

2.- Lurraldearen zatiko planak.

2.- Planes territoriales parciales.

3.- Lurraldean eragina duten arloko planak eta beste edozein plan eta programa.

3.- Planes territoriales sectoriales y cualesquiera otros planes y programas con incidencia territorial.

4.- Hiri-antolamendurako plan orokorrak eta urbanizatu ezin diren lurzoruei eragiten dizkieten aldaketak.

4.- Planes generales de ordenación urbana y sus modificaciones que afecten al suelo no urbanizable.

5.- Plangintzarako arau subsidiarioak eta urbanizatu ezin diren lurzoruei eragiten dizkieten aldaketak.

5.- Normas subsidiarias del planeamiento y sus modificaciones que afecten al suelo no urbanizable.

6.- Plan bereziak eta urbanizatu ezin diren lurzoruei eragiten dizkieten aldaketak.

6.- Planes especiales y sus modificaciones que afecten al suelo no urbanizable.

B) Ingurugiroaren gaineko eraginaren banakako ebaluazioa egin behar duten lan eta jardueren zerrenda

B) Lista de obras o actividades sometidas al procedimiento de evaluación individualizada de impacto ambiental.

1.- Garraio-azpiegiturako proiektuak.

1.- Proyectos de infraestructura del transporte.

1.1.- Autobide, autobia, bide azkar eta ohiko errepideak eraikitzea. 2 km baino luzera handiagoko saihesbide eta ibilbide-aldaketak, baldin eta lurzoruen kalifikaziorik ez badago ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratua pasa duten lurralde-antolamendurako planetan.

1.1.- Construcción de autopistas, autovías, vías rápidas y carreteras convencionales. Las variantes y modificaciones de trazado de longitud superior a 2 km., cuando no cuenten con calificación de suelo en los planes de ordenación territorial que hayan sido sometidos al procedimiento de evaluación conjunta de impacto ambiental.

1.2.- Trenbideak, garraio-eraz aldatzeko instalazioak eta garraio-era desberdinetarako terminalak eraikitzea. Tranbiak, airetiko eta lurpeko metroak, zintzilikako lineak edo antzeko lineak, batik bat edo nagusiki bidaiariak garraiatzeko balio dutenak. Trenbideen ibilbide-aldaketak, saihesbideak eta bikoizketak, urbanizatu ezineko lurrean 2 km baino gehiagoko luzeran baldin badaude, ingurugiro-eraginaren ebaluazio bateratuko jardunbidearen menpe jarritako lurralde-antolamendurako planetan lurzoru-kalifikaziorik ez dutenean.

1.2.- Construcción de vías ferroviarias y de instalaciones de transbordo intermodal y de terminales intermodales. Tranvías, metros aéreos y subterráneos, líneas suspendidas o líneas similares que sirvan exclusiva o principalmente para el transporte de pasajeros. Modificaciones de trazado, variantes y desdoblamientos de vías de ferrocarril que se desarrollen en suelo no urbanizable en longitud superior a 2 Km., cuando no cuenten con calificación de suelo en los planes de ordenación territorial que hayan sido sometidos al procedimiento de evaluación conjunta de impacto ambiental.

1.3.- Merkataritzarako eta arrantzarako portuak, nabigazio-bideak eta kirol-portuak. Itsaso/lehorreko jabari publikoan oraingo azaleraren %50eko okupazioa edo handiagoa izango duten edo 5 ha-ko okupazioa baino handiagoa izango duten portuetako hedapen edo sarbideak.

1.3.- Puertos comerciales, pesqueros, vías navegables y puertos deportivos. Ampliaciones y accesos de puertos que supongan una ocupación del dominio público marítimo-terrestre de un 50% o más de la superficie actual o siempre que superen la superficie de 5 Ha.

1.4.- Aireportuak, horietarako sarbideak barne, eta horien hedapenak, oraingo azaleraren %50eko okupazioa edo handiagoa dagoenean edo 5 ha-ko okupazioa edo handiagoa dagoenean.

1.4.- Aeropuertos, incluidos sus accesos, y sus ampliaciones cuando supongan una ocupación del suelo de un 50% o más de la superficie actual o siempre que superen la superficie de 5 Ha.

2.- Azpiegitura hidrauliko, uraren kudeaketa eta tratamenduko eta ur-jabari publikoko jardueretako proiektuak.

2.- Proyectos de infraestructura hidráulica, de gestión y tratamiento del agua y actuaciones en dominio público hidráulico.

2.1.- Goiko gaineraino 10 m-ko altura baino handiagoa duten edo 100.000 m.3 baino gehiago bil ditzaketen presak.

2.1.- Presas que superen la altura de 10 mts. hasta la coronación o la capacidad de embalse de 100.000 m.3.

2.2.- Presak handiagotzea, ur-laminaren azalera handiena %25 edo gehiago hazten denean edo 5 ha baino handiagoa denean.

2.2.- Recrecimiento de presas cuando supongan un aumento de la superficie máxima de la lámina de agua de un 25% o superior, o bien sea superior a 5 Ha.

2.3.- Ibaiak bideratzeko lanak eta ibilguaren aldaketak, egoera naturaleko ibilguan gutxienez 250 metrotan eragiten denean.

2.3.- Encauzamientos fluviales y modificaciones de trazado de cauces que supongan la actuación sobre al menos 250 mts. de longitud de cauce en estado natural.

2.4.- Zentral hidroelektrikoak eta horiei erantsitako instalazioak.

2.4.- Centrales hidroeléctricas y sus instalaciones anejas.

2.5.- Ur-baliabideak ibai-arro batetik bestera eramateko obrak, eramandako uraren bolumena urteko 10 milioi metro kubikokoa baino handiagoa denean, tutueriaz eramaten den edateko ura salbu.

2.5.- Obras para el trasvase de recursos hídricos entre cuencas fluviales cuando el volumen de agua trasvasada sea superior a 10 millones de metros cúbicos al año, excluidos los trasvases de agua potable por tubería.

2.6.- Hondakin-urak tratatzeko plantak, 91/271/ CEE Arteztarauaren 2. ataleko 6. puntuak definitutakoaren arabera ahalmena 100.000 biztanle-baliokide baino handiagoa denean.

2.6.- Plantas de tratamiento de aguas residuales de capacidad superior a 100.000 habitantes-equivalentes, tal como se define en el punto 6 del artículo 2 de la Directiva 91/271/CEE.

2.7.- Lur azpiko uren aprobetxamendua edo akuiferoen karga artifiziala, deskarga naturala gutxienez bere eragineko ibai-ibilguen agorraldiko emarien %50ekoa denean edo zona heze garrantzitsuetan ur-lamina zein zona kriptohezeetako gainazal azpiko maila piezometrikoa mantentzearekin zuzeneko zerikusia dutenean, beti ere atalase hauetakoren bat gainditzen denean:

2.7.- Aprovechamientos de aguas subterráneas o recarga artificial de acuíferos cuya descarga natural suponga, al menos, el 50% de los caudales de estiaje de los cursos fluviales de su influencia o que tengan relación directa con el mantenimiento de la lámina de agua de las zonas húmedas conspicuas o del nivel piezométrico subsuperficial de los criptohumedales, y siempre que supere alguno de los siguientes umbrales:

a) urtean ateratzen den bolumena akuiferoaren urteko kargaren %25 baino handiagoa denean.

a) si el volumen anual de extracción supera el 25% de la recarga anual del acuífero.

b) jadanik ateratako uraren bolumenak akuiferoaren urteko karga-bolumenaren %50 gainditzen duenean eta aprobetxamendu berriak urtean gutxienez karga horren bolumenaren %10 gainditzen duenean.

b) si el volumen de agua ya extraído supera el 50% de la recarga anual del acuífero y el nuevo aprovechamiento supera un volumen anual de, al menos, el 10% de dicha recarga.

c) karga artifizialak, akuiferoaren urteko karga naturalaren %50 gainditzen duenean.

c) Si la recarga artificial supera el 50% de la recarga natural anual del acuífero.

3.- Energia sortu, garraiatu eta banatzeko azpiegitura-proiektuak.

3.- Proyectos de infraestructuras para la generación, transporte y distribución de energía.

3.1.- Zentral termikoak eta 50 MW-eko edo gehiagoko potentzia termikoa duten beste erreketa-instalazioak. Halaber zentral nuklearrak eta beste erreaktore nuklearrak, zentral edo erreaktore horiek eraistea edo behin betiko zerbitzutik kanpo uztea barne. (Hemendik kanpo geratzen dira fisio-materialak eta material emankorrak produzitu eta aldatzeko ikerketa-instalazioak, etengabeko iraupen termikoan potentzia maximoa 1 kW baino handiagoa ez bada).

3.1.- Centrales térmicas y otras instalaciones de combustión con potencia térmica de 50 MW o más, así como centrales nucleares y otros reactores nucleares, incluidos el desmantelamiento o la puesta fuera de servicio definitivo de tales centrales y reactores (con exclusión de las instalaciones de investigación para la producción y transformación de materias fisionables y fértiles en las que la potencia máxima no pase de 1 KW de duración permanente térmica).

3.2.-

3.2.-

a) Irradiatutako erregai nuklearrak berriz prozesatzeko instalazioak.

a) Instalaciones de reproceso de combustibles nucleares irradiados.

b) Honako lan hauetarako diseinatutako instalazioak:

b) Instalaciones diseñadas para:

- erregai nuklearra produzitu edo aberastekoak.

- la producción o enriquecimiento de combustible nuclear.

- irradiatutako erregai nuklearra edo erradioaktibitate handiko hondakinak prozesatzekoak.

- el proceso de combustible nuclear irradiado o de residuos altamente radiactivos.

- irradiatutako erregai nuklearrak edo hondakin erradioaktiboak produkzio-lekutik kanpo aldi baterako pilatzekoak bakarrik.

- exclusivamente el almacenamiento temporal de combustibles nucleares irradiados o de residuos radiactivos en un lugar distinto del de producción.

3.3.- Parke eolikoak eta energi fotoboltaikoko instalazioak, sarean konektaturik eta 100 kW-eko edo gehiagoko potentziarekin.

3.3.- Parques eólicos e instalaciones de energía fotovoltaica conectadas a red y con potencia superior a 100 KW.

3.4.- Lehen kategoriako (100 kV edo handiagoko) garraio-linea elektrikoak edo erregai fosil jariakorrak, lurrina eta ur beroa garraiatzeko lineak eraikitzeko proiektuak.

3.4.- Proyectos de construcción de líneas de transporte de energía eléctrica de primera categoría (igual o mayor de 100 KV) y de combustible fósil de tipo fluido, de vapor y agua caliente.

Energia elektrikoaren banaketa-lineak eta energia elektrikoa transformatzeko azpiestazioak eraikitzeko proiektuak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan eraikitzen denean.

Proyectos de construcción de líneas de distribución de energía eléctrica y subestaciones de transformación de energía eléctrica cuando se desarrollen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

3.5.- Lur azpian bilduta gas naturalaren horniketa erregulatzeko instalazioak.

3.5.- Instalaciones para la regulación del suministro de gas natural mediante almacenamiento subterráneo.

3.6.- Zundaketa geotermikoak.

3.6.- Perforaciones geotérmicas.

3.7.- Huila- eta lignito-aglomeratuen fabrikazio industrialerako instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

3.7.- Instalaciones para la fabricación industrial de briquetas de hulla y lignito cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

4.- Ingurugiroa kudeatzeko azpiegitura-proiektuak.

4.- Proyectos de infraestructura para la gestión ambiental.

4.1.- Hondakin erradioaktiboak etengabe bilduta edukitzeko baino ez diren instalazioak.

4.1.- Instalaciones destinadas exclusivamente al almacenamiento permanente de residuos radiactivos.

4.2.- Hondakinak tratatu, bildu edo deuseztatzeko instalazioak, birziklatzekoak barne; esaterako, errausteko instalazioak, segurtasun-deposituak, hiri-hondakinen zabortegiak (geldoak, industrialak eta geldoarazitakoak).

4.2.- Instalaciones de tratamiento, incluidas las de reciclaje, depósito o eliminación de residuos tales como instalaciones de incineración, depósito de seguridad, vertederos de residuos urbanos, inertes industriales e inertizados.

5.- Azpiegitura, industria eta nekazaritza, abelazkuntza, basogintza edo nekazaritza-elikagaietarako instalazio edo jardueren proiektuak.

5.- Proyectos de infraestructuras, industrias, instalaciones o actividades agrícolas, ganaderas, forestales o agroalimentarias.

5.1.- Lehen baso-berritzeak, eraldaketa ekologiko negatiborako arrisku handia dagoenean.

5.1.- Primeras repoblaciones cuando entrañen riesgos de graves transformaciones ecológicas negativas.

5.2.- Zohikatz-erauzketa, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan egiten denean.

5.2.- Extracción de turba cuando se desarrolle en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

5.3.- 1.000 t/urte baino ahalmen handiagoko hiltegiak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

5.3.- Mataderos con capacidad superior a 1.000 Tm/año cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

5.4.- Irina eta pentsu konposatuak fabrikatzeko instalazioak eta arrain-olioa atera eta tratatzekoak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

5.4.- Instalaciones para la fabricación de harinas, piensos compuestos y extracción y tratamiento de aceites de pescado cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

5.5.- Arrain eta haragi gazituak eta animali zein landare-produktuak kontserbatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

5.5.- Instalaciones para la fabricación de salazones y conservas de productos animales y vegetales cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

5.6.- Esneki-fabrikak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

5.6.- Fábricas de productos lácteos cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

5.7.- Alkohola eta alkohol-edariak fabrikatzeko industri instalazioak eta azukre-plantak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

5.7.- Instalaciones industriales para la fabricación de alcohol, bebidas alcohólicas y plantas azucareras cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

5.8.- Animalien zein landareen koipe eta olioak egiteko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

5.8.- Instalaciones para la elaboración de grasas y aceites vegetales y animales, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

5.9.- Animaliak intentsiboki hazteko instalazioak: hegaztiak eta txerriak haztekoak, honako leku hauek baino gehiago dituztenean:

5.9.- Instalaciones para la cría intensiva de animales (avícolas y de cerdos) con más de:

a) oilategiko hegaztientzako 40.000 plaza.

a) 40.000 plazas para aves de corral.

b) umetarako txerrientzako 300 plaza.

b) 300 emplazamientos para cerdas de cría.

5.10.- Genetikaz aldatutako organismoak ingurugiroan nahita askatzeko proiektuak, 90/220/CE Arteztarauari jarraituz.

5.10.- Proyectos de liberación intencional en el medio ambiente de organismos genéticamente modificados de conformidad con la Directiva 90/220/CEE.

5.11.- Arrainen hazkuntza intentsiboa.

5.11.- Cría intensiva de peces.

6.- Meagintzako proiektuak.

6.- Proyectos de minería.

6.1.- Huila, lignitoa eta beste mineralak erauztekoak.

6.1.- Extracción de hulla, lignito u otros minerales.

6.2.- Amiantoa erauzteko instalazioak, amiantoa bera eta amiantoa duten produktuak tratatu eta eraldatzekoak. Amianto-zementuko produktuentzat, amaitutako produktuetan 20.000 tona baino gehiagoko produkzioarentzat; marruskadura-materialentzat, amaitutako produktuetan 50 tona baino gehiago, eta amiantoaren beste erabilpenentzat, urteko 200 tona baino gehiagoko erabilpena.

6.2.- Instalaciones destinadas a la extracción de amianto, así como el tratamiento y transformación del amianto y de los productos que contienen amianto: para los productos de amianto-cemento una producción anual de más de 20.000 toneladas de productos terminados; para los materiales de fricción, una producción anual de más de 50 toneladas de productos terminados, y para otras utilizaciones de amianto una utilización de más de 200 toneladas por año.

6.3.- Mineral metalikoen erauzketa eta tratamendutik sortutako bitarteko produktu edo produktu antzuak.

6.3.- Depósitos de productos intermedios o estériles procedentes de la extracción y tratamiento de minerales metálicos.

6.4.- Haitz eta mineralak erauzteko industriaren gainazaleko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

6.4.- Instalaciones de superficie de la industria de extracción de rocas y minerales cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

6.5.- Gas naturala eta petrolioa erauzteko instalazioak.

6.5.- Instalaciones para la extracción de gas natural y petróleo.

7.- Materia mineraletan oinarrituta produktuak fabrikatzeko diren industrien proiektuak.

7.- Proyectos de industrias destinadas a fabricar productos en base a materias minerales.

7.1.- Petrolio gordinarentzako errefinategiak (petrolio gordinetik labaingarriak baino produzitzen ez dituzten enpresak salbu), eta eskisto bituminosoen ikatzetik egunean gutxienez 500 tona gasifikatzeko eta likidotzeko instalazioak.

7.1.- Refinerías de petróleo bruto (con la exclusión de empresas que produzcan únicamente lubricantes a partir de petróleo bruto), así como las instalaciones de gasificación y de licuefacción de al menos 500 toneladas de carbón de esquistos bituminosos al día.

7.2.- Koke-fabrikak.

7.2.- Coquerías.

7.3.- Zementugintzarako instalazioak, eta karobiak.

7.3.- Instalaciones destinadas a la fabricación de cemento y hornos de cal.

7.4.- Zuntz mineral artifizialak fabrikatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

7.4.- Instalaciones para la fabricación de fibras minerales artificiales cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

7.5.- Asfalto-plantak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

7.5.- Plantas asfálticas cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

7.6.- Beiragintzarako instalazioak, beira-zuntza egitekoak barne, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

7.6.- Instalaciones para la fabricación del vidrio, incluida la fibra de vidrio, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

7.7.- Labekatze bidezko zeramika-produktugintza, batik bat teilak, adreilu erregogorrak, axuleiuak, gresa edo portzelana, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

7.7.- Fabricación de productos cerámicos mediante horneado, en particular tejas, ladrillos refractarios, azulejos, gres o porcelana, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

8.- Industria kimikorako instalazio-proiektuak.

8.- Proyectos de instalaciones de industria química.

8.1.- Instalazio kimiko integratuak, hau da, transformazio kimikoaz funtzionalki elkarri lotutako unitate batzuk elkarren ondoan dituzten substantziak industri mailan fabrikatzeko instalazioak, helburu hauekin erabiltzen direnean:

8.1.- Instalaciones químicas integradas, es decir, instalaciones para la fabricación a escala industrial de sustancias mediante transformación química, en las que se encuentran yuxtapuestas varias unidades vinculadas funcionalmente entre sí y que se utilizan:

1) oinarrizko produktu kimiko organikoak produzitzeko,

1) para la producción de productos químicos orgánicos básicos,

2) oinarrizko produktu kimiko inorganikoak produzitzeko,

2) para la producción de productos químicos inorgánicos básicos,

3) fosforoa, nitrogenoa edo potasioa dituzten ongarriak (ongarri sinple edo konposatuak) produzitzeko,

3) para la producción de fertilizantes a base de fósforo, nitrógeno o potasio (fertilizantes simples o compuestos),

4) oinarrizko produktu fitosanitarioak eta biozidak produzitzeko,

4) para la producción de productos fitosanitarios básicos y de biocidas,

5) farmaziarako oinarrizko produktuak prozesu kimiko edo biologikoaz produzitzeko,

5) para la producción de productos farmacéuticos básicos mediante un proceso químico o biológico,

6) lehengaiak produzitzeko.

6) para la producción de explosivos.

8.2.- Petrolio-produktuak eta produktu petrokimiko edo kimikoak biltzeko instalazioak, gutxienez 200.000 tonako edukiera dutenean.

8.2.- Instalaciones para el almacenamiento de productos petrolíferos, petroquímicos o químicos, con una capacidad de, al menos, 200.000 toneladas.

8.3.- Elastomeroen bidez produktuak fabrikatu eta tratatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

8.3.- Instalaciones para la fabricación y tratamiento de productos a base de elastómeros cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

8.4.- Bitarteko produktuen eta produktu kimikoen tratamendua.

8.4.- Tratamiento de productos intermedios y de productos químicos.

8.5.- Pestizida-produkziorako eta farmaziarako produktugintzarako instalazioak, 8.1 puntuan jasotako proiektuak salbu.

8.5.- Instalaciones para la producción de pesticidas y productos farmacéuticos, con excepción de los proyectos contemplados en el apartado 8.1.

8.6.- Pinturak eta bernizak, elastomeroak eta peroxidoak fabrikatzeko instalazioak.

8.6.- Instalaciones para la fabricación de pinturas y barnices, elastómeros y peróxidos.

9.- Itsaso/lehorreko jabari publikoko jarduerak.

9.- Actuaciones en el dominio público marítimo-terrestre.

9.1.- Itsaso/lehorreko jabari publikoan kontserbatzeko, konpontzeko, berreskuratzeko, hobetzeko, defendatzeko edo okupatzeko obrak.

9.1.- Obras en el dominio público marítimo-terrestre, sean de conservación, regeneración, recuperación, mejora, defensa u ocupación.

9.2.- Hustubideak, oliobideak edo itsaspeko gasbideak.

9.2.- Emisarios, oleoductos y gasoductos submarinos.

10.- Turismoa eta aisiarako jarduerak

10.- Turismo y actividades recreativas.

10.1.- Kanpinak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

10.1.- Campings cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

10.2.- Automobil- eta moto-lasterketarako pista eta zirkuitu iraunkorrak.

10.2.- Pistas y circuitos permanentes de carreras de automóviles y motocicletas.

10.3.- Tiro-eremuak.

10.3.- Campos de tiro.

10.4.- Golf-eremuak.

10.4.- Campos de golf.

10.5.- Hektarea batetik gorako azalera duten parke tematikoak.

10.5.- Parques temáticos con una superficie superior a 1 Ha.

11.- Industria metalikorako instalazioen proiektuak.

11.- Proyectos de instalaciones de industria metálica.

11.1.- Burdingintza-planta integralak.

11.1.- Plantas siderúrgicas integrales.

11.2.- Burdingintza-establezimenduak, galdategiak, forjak, profilaketak eta ijezketak barne, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

11.2.- Establecimientos siderúrgicos comprendida la fundición, forjas, perfilados y laminados cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

11.3.- Prozesu metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez mineraletatik, kontzentratuetatik edo lehengai sekundarioetatik burdintsu ez diren landu gabeko metalak erauzteko instalazioak.

11.3.- Instalaciones para la extracción de metales en bruto no ferrosos a partir de minerales, de concentrados o de materias primas secundarias mediante procesos metalúrgicos, químicos o electrolíticos.

11.4.- Metalen eta plastikozko materialen gaina prozesu elektrolitiko edo kimikoz tratatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

11.4.- Instalaciones para el tratamiento de la superficie de metales y materiales plásticos por proceso electrolítico o químico, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

11.5.- Mineral metalikoak errausteko eta sinterizatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

11.5.- Instalaciones de calcinación y sinterizado de minerales metálicos, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

11.6.- Motoredun ibilgailuen fabrikazioa eta muntaketa eta ibilgailuentzako motoreen fabrikazioa, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

11.6.- Fabricación y montaje de vehículos de motor y fabricación de motores para vehículos, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

11.7.- Untziolak.

11.7.- Astilleros.

11.8.- Hegazkinak egin eta konpontzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

11.8.- Instalaciones para la construcción y reparación de aeronaves, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

11.9.- Trenentzako materialaren fabrikazioa, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

11.9.- Fabricación de material ferroviario, cuando se sitúe en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

12.- Ehun-zuntzak garbitu, deskoipeztatu, zuritu eta tindatzeko fabrikak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

12.- Fábricas de lavado, desengrasado, blanqueo y tintado de fibras textiles, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

13.- Zuntz, partikula eta kontraxaflatuzko taulen fabrikak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

13.- Fábricas de tableros de fibras, de partículas y de contrachapado, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

14.- Paper- eta kartoi-oreko eta zelulosa tratatzeko fabrikak.

14.- Fabricación de pasta de papel y de cartón y tratamiento de la celulosa.

15.- Larrua ontzeko plantak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

15.- Plantas de curtidos, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

16.- Gasolindegiak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

16.- Gasolineras cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

17.- Urbanizatu ezin den lurzoruko aparkalekuak, 3.000 m2-ko azalera baino handiagoa dutenean eta guztia edo zati ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

17.- Aparcamientos en suelo no urbanizable cuando superen la superficie de 3.000 m2 y se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

18.- Telekomunikaziorako antenen instalazioak eta horietarako sarbideak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

18.- Instalaciones de antenas para telecomunicaciones y sus accesos cuando se sitúen en su totalidad o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

19.- Lurzoruaren erabilpeneko aldaketak, zuhaixka edo zuhaitzezko geruza deuseztatzen denean eta interes orokorreko azpiegiturentzat arriskutsua izan daitekeenean. Nolanahi ere, aldaketa horiek 50 ha baino azalera handiagoari eragiten dioten bakoitzean.

19.- Transformaciones de uso del suelo que impliquen eliminación de la cubierta arbustiva o arbórea y supongan riesgo potencial para las infraestructuras de interés general y, en todo caso, cuando dichas transformaciones afecten a superficies superiores a 50 Ha.

20.- Zona industrialetarako proiektuak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

20.- Proyectos de zonas industriales, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

21.- Azaleraz 2.000 m.2 baino gehiagokoak diren urbanizazio-proiektuak, merkataritza-zentroen eta beren aparkalekuen eraikuntza, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

21.- Proyectos de urbanizaciones, construcción de centros comerciales y sus aparcamientos cuya superficie supere los 2.000 m.2. y se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

22.- Azaleraz 3.000 m.2 baino gehiagokoak diren txatar-biltegiak, eta ibilgailuak desegiteko tokiak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

22.- Almacenamiento de chatarra, cuya superficie supere los 3.000 m.2, y desguace de vehículos, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

23.- Motore, turbina eta erreaktoreen proba-lekuak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

23.- Bancos de prueba de motores, turbinas o reactores, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

24.- Substantzia lehergarriak berreskuratzeko edo ezabatzeko instalazioak, guztia edo zati bat ingurugiro-zona sentikorretan dagoenean.

24.- Instalaciones para la recuperación o destrucción de sustancias explosivas, cuando se sitúen en todo o en parte en zonas ambientalmente sensibles.

25.- Aurreko puntuetako proiektuak, bakar-bakarrik edo batik bat metodo edo produktu berriak garatzeko edo entseiuak egiteko izan eta bi urtez baino gehiago erabiliko ez direnak.

25.- Proyectos de los apartados anteriores que sirvan exclusiva o principalmente para desarrollar o ensayar nuevos métodos o productos y que no se utilicen por más de dos años.

C) Ingurugiro-eraginaren ebaluazio sinplifikatua egin behar duten obra edo jardueren zerrenda.

C) Lista de obras o actividades sometidas al procedimiento de evaluación simplificada de impacto ambiental.

1.- Garraio-azpiegiturako proiektuak.

1.- Proyectos de infraestructura del transporte.

1.1.- Galtzada bikoiztea eta errepideetako plataforma zabaltzea. Saihesbideak eta ibilbide-aldaketak 2 km baino luzera gutxiagokoak, eta 2 km baino gehiagokoak lurralde antolamendu-planetan lur-kalifikaziorik badaukate, eta ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko ebaluazio bateratuko jardunbidearen menpe jarri badira esandako planak.

1.1.- Duplicaciones de calzada y ensanches de plataforma de carreteras. Las variantes y modificaciones de trazado de longitud inferior a 2 Km., o superior a 2 Km. que cuenten con calificación de suelo en los planes de ordenación territorial, siempre que dichos planes hayan sido sometidos al procedimiento de evaluación conjunta de impacto ambiental.

1.2.- Trenbideen ibilbide-aldaketak, saihesbideak eta bikoizketak urbanizatu ezineko lurzoruan 2 km baino luzera txikiagokoak direnean, edo 2 km baino gehiagokoak, lurralde-antolamenduko planetan lur-kalifikaziorik badaukate, eta ingurugiroaren gaineko eraginari buruzko ebaluazio bateratuko jardunbidearen menpe jarri badira esandako planok. Garraio-geltokiak eta garraio-era desberdinetarako terminalak.

1.2.- Modificaciones de trazado, variantes y desdoblamientos de líneas de ferrocarril, cuando se desarrollen en suelo no urbanizable en longitud inferior a 2 km., o superior a 2 km. que cuenten con calificación de suelo en los planes de ordenación territorial, siempre que dichos planes hayan sido sometidos al procedimiento de evaluación conjunta de impacto ambiental.

1.3.- Itsaso/lehorreko jabari publikoan oraingo azaleraren %5-%50eko okupazioa izango duten edo 1 eta 5 ha bitarteko okupazioa izango duten portuetako hedapen edo sarbideak.

1.3.- Ampliaciones y accesos de puertos que supongan una ocupación del dominio público marítimo-terrestre entre el 5% y el 50% de la superficie actual o cuando se ocupe una superficie entre 1 y 5 Ha.

1.4.- Aireportuen hedapen eta aldaketak, orain duten azaleraren %50 baino gutxiagoko lurzoru-okupazioa dutenean, eta errodatzeko eta aireratzeko pistan oraingoaren %5 baino azalera handiagoa hedatzen denean.

1.4.- Ampliaciones y modificaciones de aeropuertos cuando supongan una ocupación del suelo inferior al 50% de su superficie actual y siempre que supongan una ampliación de las pistas de rodadura y despegue una superficie de más del 5% de la actual.

2.- Azpiegitura hidraulikoetarako eta ur-jabari publikoko jardueretako proiektuak.

2.- Proyectos de infraestructura hidráulica y actuaciones en dominio público hidráulico.

2.1.- Naza, deribazio eta bilketak, lehendik dauden horniketa-instalazio, zentral hidroelektriko eta presetan hedapen edo aldaketa gisa egiten direnean.

2.1.- Proyectos sobre azudes, derivaciones y captaciones, cuando se realicen como ampliación o modificación de instalaciones preexistentes de abastecimiento, de centrales hidroeléctricas y de presas.

2.2.- Ibilgu eta urtegietako dragatze eta garbiketak.

2.2.- Dragados y limpiezas de cauces y embalses.

2.3.- Presak handiagotzea, ur-laminaren azalera handiena %25 baino gutxiago hazten denean.

2.3.- Recrecimiento de presas cuando supongan un aumento de la superficie máxima de la lámina de agua inferior a un 25%.

2.4.- Ubide-instalazioa.

2.4.- Instalaciones de acueducto.

2.5.- Ur-baliabideak ibai-arro batetik bestera eramateko obrak.

2.5.- Obras de trasvase de recursos hídricos entre cuencas fluviales.

2.6.- Zundaketak, zulaketak edo laginketak dituzten ikerketa hidrogeologikoetako obrak, lur azpiko urak aprobetxatzeko eta akuiferoak artifizialki kargatzeko obrak.

2.6.- Obras de investigación hidrogeológica que impliquen sondeos, perforaciones o calicatas, proyectos de aprovechamiento de aguas subterráneas y de recarga artificial de acuíferos.

2.7.- Sare nagusiko hondakin-uren garraiorako instalazioak.

2.7.- Instalaciones de transporte de aguas residuales de la red primaria.

3.- Azpiegituren, industrien, instalazioen edo nekazaritza, ur edo basogintzako jardueren proiektuak

3.- Proyectos de infraestructuras, industrias, instalaciones o actividades agrícolas, acuícolas o forestales.

3.1.- Zohikatz-erauzketa.

3.1.- Extracción de turba.

3.2.- Mendiak antolatzeko proiektuak eta plan teknikoak, baso-berritze eta -ustiapenak, mendi-bideak eta baso-bideak eraikitzea.

3.2.- Proyectos de ordenación de montes y planes técnicos, repoblaciones y explotaciones forestales, construcción de caminos rurales y forestales.

3.3.- Animalia basatizko birpopulaketa.

3.3.- Repoblaciones de animales silvestres.

3.4.- Lursail-kontzentrazioko proiektuak.

3.4.- Proyectos de concentración parcelaria.

3.5.- Ur-baliabideak nekazaritzarako kudeatzeko proiektuak, ureztapena eta drenajea dutelarik.

3.5.- Proyectos de gestión de los recursos hídricos para la agricultura, con la inclusión de la irrigación y del avenamiento de terrenos.

4.- Meagintzako proiektuak.

4.- Proyectos de minería.

4.1.- Zulaketak, zundaketak eta laginketak egin beharreko meagintza-ikerketa.

4.1.- Investigación minera que implique perforaciones, sondeos y calicatas.

5.- Itsaso/lehorreko jabari publikoko jarduerak.

5.- Actuaciones en el dominio público marítimo-terrestre.

5.1.- Itsaso/lehorreko jabari publikoari eragiten dioten obra eta azpiegituretarako sarbideak.

5.1.- Accesos correspondientes a obras e infraestructuras que afecten al dominio público marítimo-terrestre.

6.- Urbanizatu ezin den lurzoruko aparkalekuak, 3.000 m.2-ko azalera baino handiagoa dutenean.

6.- Aparcamientos en suelo no urbanizable cuando superen la superficie de 3.000 m.2.

7.- Aurreko puntuetan aipatu ez arren lurzoruaren aprobetxamendu-motan aldaketa eragiten duten jarduerak, zuhaixka edo zuhaitzezko geruza deuseztatzen denean eta 5 ha eta 50 ha bitarteko azaleran egiten direnean.

7.- Actividades que, sin estar comprendidas en alguno de los apartados anteriores, supongan una transformación del tipo de aprovechamiento del suelo y una eliminación de la cubierta arbustiva o arbórea y se realicen en superficies entre 5 Ha. y 50 Ha.

II. ERANSKINA

ANEXO II

Sailkatutako jardueren zerrenda.

Lista de actividades clasificadas.

a) Erauzketa-jarduerak.

a) Actividades extractivas.

b) Instalazio nuklear eta erradioaktiboak.

b) Instalaciones nucleares y radiactivas.

c) Energia produzitzeko instalazioak.

c) Instalaciones productoras de energía.

d) Industriak oro har.

d) Industrias en general.

e) Hiltegiak eta abelazkuntza-ustiaketak.

e) Mataderos y explotaciones ganaderas.

f) Arrain-haztegiak.

f) Piscifactorías

g) Erregaiak, objektuak edo materialak pilatzen direlako su- edo leherketa-arriskua duten jarduera eta instalazioak.

g) Actividades o instalaciones con riesgo de incendio o explosión por almacenamiento de combustibles, objetos o materiales.

h) Ibilgailuentzako garajeak eta hornitegiak.

h) Garajes para vehículos y estaciones de servicio.

i) Merkataritzako eta oro har zerbitzuetako jarduerak.

i) Actividades comerciales y de servicios en general.

j) Ostalaritza-jarduerak.

j) Actividades hosteleras.

k) Ikuskizun publikoak eta aisiarako jarduerak.

k) Espectáculos públicos y actividades recreativas.

l) Hondakinak biltzeko, tratatzeko, balioztatzeko eta deuseztatzeko instalazioak.

l) Instalaciones de almacenamiento, tratamiento, valorización y eliminación de residuos.

m) Hondakin-urak arazteko instalazioak.

m) Instalaciones de depuración de aguas residuales.

n) Hilerriak.

n) Cementerios.

ñ) Osasunarentzat eta ingurugiroarentzat antzeko eragina duten beste zenbait jarduera.

ñ) Otras actividades con efectos análogos sobre la salud y el medio ambiente.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos/as los/las ciudadanos/as de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko martxoaren 13an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 13 de marzo de1998.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común