Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

216. zk., 1997ko azaroaren 11, asteartea

N.º 216, martes 11 de noviembre de 1997


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Ogasuna eta Herri Administrazioa
Hacienda y Administración Pública
5652
5652

AGINDUA, 1997ko urriaren 29koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, toki erakundeetako akta-liburuetarako, Euskal Autonomi Elkarteko zenbakidun paperaren ezaugarri teknikoak arautzen dituena.

ORDEN de 29 de octubre de 1997, del Consejero de Hacienda y Administración Pública, por la que se regulan las características técnicas del papel numerado de la Comunidad Autónoma del País Vasco, para libros de actas de las entidades locales.

Toki-Jaurbidearen alorrean indarrean diren legezko xedapenen testu bateginean —apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege–Dekretuaz onartua—, 52. atalean esandakoaren arabera, akta–liburua tresna publiko ospeduna da, orri guztiak zenbakituak izan behar dituena. Orriok, bestalde, erakundeko lehendakariaren izenpekoa eta korporazioaren zigilua izan behar dute.

De acuerdo con el artículo 52 del Texto refundido de las disposiciones legales vigentes en materia de régimen local, aprobado por Real Decreto Legislativo 781/1986, de 18 de abril, el libro de actas tiene la consideración de instrumento público solemne y debe llevar todas sus hojas debidamente foliadas. Estas hojas deberán llevar, a su vez, la rúbrica del Presidente de la Entidad y el sello de la Corporación.

Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Lege Jardunbidearen Araudian —azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaz onartua—, 199. atalean jartzen duenez, akta-liburuak orri mugikorrak izan behar ditu, aktak transkribatzeko baliabide mekanikoak erabiltzen direnerako, egun oso erabilia baita baliabide hori. Aipatu aginduaz bat etorriz, toki erakundeek orri mugikorrak erabili beharko dituzte Estatuaren tinbre-paperaz nahiz autonomi elkarteko zenbakidun paperaz. Akta-liburuak egiteko arauak aurrez aitatutako arudian ezarrita daudenez, ez da beharrezko gehiago garatzea arauen bitartez eta, ondorioz, bidezko da Euskal Autonomi Elkarteko zenbakidun paperaren ezaugarri teknikoak ezartzea. Horrela, aktak transkribatzeko baliabide mekanikoak darabiltzaten Euskal Autonomi Elkarteko toki erakundeek behar besteko bermeaz osatu ahal izango dituzte beren akta–liburuak.

El art. 199 del Reglamento de organización, funcionamiento y régimen jurídico de las Corporaciones locales, aprobado por Real Decreto 2568/1986, de 28 de noviembre, prevé que el libro de actas esté compuesto por hojas móviles, en el supuesto, actualmente muy común, de que se utilicen medios mecánicos para la transcripción de las actas. De acuerdo con el precepto citado, las entidades locales deberán utilizar, como hojas móviles, papel timbrado del Estado o papel numerado de la Comunidad Autónoma. Dado que las reglas de confección de este tipo de libro de actas se hallan establecidas en el propio Reglamento anteriormente citado, de modo tal que no precisan de mayor desarrollo reglamentario, procede establecer las características técnicas del papel numerado de la Comunidad Autónoma del País Vasco, al objeto de que las entidades locales de esta Comunidad Autónoma que utilicen medios mecánicos para la transcripción de las actas puedan componer sus libros de actas con las debidas garantías.

Hori dela eta, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta funtzioak ezarri zituen otsailaren 28ko 173/1995 Dekretuaren 1.1.j) atalarekin bat etorriz, hau

En su virtud, de conformidad con el art. 1.1.j) del Decreto 173/1995, de 28 de febrero, por el que se establece la estructura y funciones del Departamento de Hacienda y Administración Pública

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. atala.– Aktak transkribatzeko baliabide mekanikoak darabiltzaten Euskal Autonomi Elkarteko toki erakundeen akta–liburuak egiteko erabiltzen den Euskal Autonomi Elkarteko zenbakidun paperak, Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Lege Jardunbidearen Araudiko 199. atalarekin bat etorriz, ezaugarri hauek izango ditu:

Artículo 1.– El papel numerado de la Comunidad Autónoma del País Vasco que se emplee para confeccionar libros de actas de las entidades locales que utilicen medios mecánicos para la transcripción de las actas, de acuerdo con el art. 199 del Reglamento de organización, funcionamiento y régimen jurídico de las Corporaciones locales, tendrá las siguientes características:

Formatua: UNE A-4;

formato: UNE A-4;

ezkerraldean 3 zm.ko marjina jarriko da, tinta beltzez inprimaturiko lerro zuzen batez banatuta;

en la parte izquierda figurará un margen de 3 centímetros separado por una línea recta impresa en tinta de color negro;

gramajea: 90 gramu/metro karratuko;

gramaje: 90 gramos/metro cuadrado;

ezkerraldeko beheko aldean idazkun hau jarriko da: «Zenbakidun papera. Toki Administrazioa. Euskal Autonomi Elkartea / Papel numerado. Administración Local. Comunidad Autónoma del País Vasco»;

en la parte inferior del margen izquierdo figurará la siguiente leyenda: «Zenbakidun papera. Toki Administrazioa. Euskal Autonomi Elkartea / Papel numerado. Administración Local. Comunidad Autónoma del País Vasco»;

Goialdeko eskumako angeluan, folioaren zenbakia, inprimatuta, ageriko da.

en el ángulo superior derecho figurará impreso el número del folio.

2. atala.– Aurreko atalean aipatzen den zenbakidun papera toki erakundeak derrigor egin beharreko akta-liburuak eta erakundeko lehendakariaren nahiz alkatearen erabakien liburuak osatzeko baino ez da izango.

Artículo 2.– El papel numerado al que se refiere el artículo anterior solo podrá ser utilizado para componer los libros de actas que sean de obligada llevanza por parte de la entidad local y para libros de resoluciones del Alcalde o Presidente de la Entidad o de quienes actúen por su delegación.

3. atala.– Euskal Autonomi Elkarteko toki erakundeek, urte bakoitzeko abenduaren 1a baino lehenago, hurrengo ekitaldirako zenbakidun papererako aurreikusten dituzten beharren berri eman beharko diote Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko Zuzendaritzari.

Artículo 3.– Las entidades locales de la Comunidad Autónoma del País Vasco comunicarán a la Dirección de Relaciones Institucionales y Administración Local, antes del 1 de diciembre de cada año, una previsión de necesidades de papel numerado para el ejercicio siguiente.

4. atala.– Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko Zuzendaritzak dohainik emango du zenbakidun papera, Euskal Autonomi Elkarteko toki erakundeek eskabidea egin ostean. Eskabidean folio kopurua eta aurrez igorritakoei emandako erabilera zehaztu beharko da (zehatz mehatz adierazi beharko dira erakundeko lehendakariaren erabakiak edo aktak transkribatzeko erabilitakoak, deuseztatuak eta gelditzen direnak).

Artículo 4.– La Dirección de Relaciones Institucionales y Administración Local distribuirá gratuitamente el papel numerado, previa solicitud de las entidades locales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en la que deberán indicar el número de folios y el destino dado a los remitidos en remesas anteriores (indicando con precisión los utilizados para transcribir actas o resoluciones del Presidente de la Entidad, los anulados y las existencias). Artículo 5.– Las entidades locales que por extinción u otra causa no vayan a utilizar, de acuerdo con su destino, el papel numerado que tienen en existencias, deberán remitirlo a la Dirección de Relaciones Institucionales y Administración Local.

5. atala.– Toki erakundeek, deuseztatzea nahiz beste kausa bat medio, izendatutako erabilerarako erabiliko ez duten zenbakidun papera Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko Zuzendaritzara bidali beharko dute.

DISPOSICIÓN FINAL

AZKEN XEDAPENA

Se faculta al Director de Relaciones Institucionales y Administración Local para dictar cuantos actos fueran necesarios para la aplicación de lo dispuesto en esta Orden, así como para aclarar y completar su contenido.

Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko Zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu honetan xedatutakoa aplikatzeko beharrezko diren egintzak burutzeko, bai eta aginduaren edukina argitzeko eta osatzeko ere.

En Vitoria-Gasteiz, a 29 de octubre de 1997.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriaren 29a.

El Consejero de Hacienda y Administración Pública,

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común