Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

129. zk., 1997ko uztailaren 8a, asteartea

N.º 129, martes 8 de julio de 1997


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Merkataritza, Kontsumoa eta Turismoa
Comercio, Consumo y Turismo
3581
3581

148/1997 DEKRETUA, ekainaren 17koa, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren menpe egongo den Euskal Autonomi Elkarteko Merkatarien Elkarteen Errolda sortzen duena.

DECRETO 148/1997, de 17 de junio, por el que se crea el Censo de Asociaciones de Comerciantes de la Comunidad Autónoma del País Vasco, dependiente del Departamento de Comercio, Consumo y Turismo del Gobierno Vasco.

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz onartutako Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.27. atalean jartzen duenez, autonomi elkarteak baino ez du izango aginpidea barne merkataritzaren alorrean, baina prezioei buruzko politikari, Estatuko lurraldeetan ondasunak libreki zirkulatzeari eta konpetentzia babesteari buruzko legediari kalterik eragin gabe.

El Estatuto de Autonomía para el País Vasco, aprobado por Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, establece en su artículo 10.27 la competencia exclusiva de la Comunidad Autónoma en materia de comercio interior, sin perjuicio de la política de precios, la libre circulación de bienes en el territorio del Estado y de la legislación sobre defensa de la competencia.

Funtsezko eskubideen artean, Konstituzioaren 22.1. atalean elkarteak sortzeko eskubidea aitortzen da.

El artículo 22.1 del Texto Constitucional reconoce el Derecho Fundamental de Asociación.

Testuinguru horretan, Euskal Autonomi Elkarteak ahaleginak egin ditu gero eta ordezkaritza handiagoa duten elkarteak sustatzen, eurak izan daitezen sektoreko solaskiderik nagusienak. Ildo horretan, Bazkuneei buruzko 3/1988 Legearen 26.1. atalean (martxoaren 1eko EHAA, 42 zk.) hau jartzen du: «Autonomia-Elkarteko herri-agintaritzek Euskadirentzat lehen mailako interesgarritasuna izan dezaten alorretan bazkunak sustatu eta horiek eratzeko eta horiek ihardun dezateneko erreztasunak emango dituzte.»

Dentro de este marco, la Comunidad Autónoma del País Vasco ha procurado fomentar la existencia de asociaciones cada vez más representativas que se constituyan como los principales interlocutores sectoriales. En este sentido el artículo 26.1 de la Ley 3/1988, de Asociaciones (BOPV n.º 42, de 1 de marzo) establece: «Los poderes públicos de la Comunidad Autónoma, fomentarán y facilitarán la constitución y desenvolvimiento de Asociaciones, en aquellos sectores que sean de interés prioritario para Euskadi».

Bide horretatik, lan handia egiten ari da enpresei informazioa ematen elkartegintza bultzatzeko. Izan ere, elkartegintza formula aproposa da, merkataritzako egiturak hobetzen eta modernizatzen uzten duena, Europaren gaurko testuinguruan lehiakortasuna funtsean areagotzen duena eta sektorearen interes orokorrak ordezkatzea eta defendatzea bideratzen duena.

Desde esta perspectiva se viene realizando una labor importante de información a las empresas con el fin de potenciar el asociacionismo como una fórmula ideal que permite la mejora y modernización de las estructuras comerciales, eleva sustancialmente la competitividad en el actual marco europeo y facilita la representación y defensa de los intereses generales del sector.

Helburu horrekin zuzeneko laguntzak prestatu dira, bai aurkezten diren inbertsio-proiektuak bai merkataritzari buruzko informazioa emateko eta hedatzeko ekintzak partzialki finantzatzeko, funtsezkoak direnez gero sektoreko enpresa txiki eta ertainei laguntza teknikoa emateko.

Con este mismo fin se habilitan líneas de ayudas directas, destinadas a financiar parcialmente tanto los proyectos de inversión presentados, como diversas actividades de divulgación e información comercial, que cumplen una labor fundamental de apoyo técnico a las pequeñas y medianas empresas del sector.

Informazioa eta finantza-laguntza emateko neurri horiek beste batzuez osatu behar dira. Neurri horiek, batetik, elkarte jakin batek merkataritzaren alorrean duen ordezkaritzaren gradua baloratzeko irizpide guztiz objetiboak erabiltzea bidera dezakete; eta bestetik, gure elkartean elkartegintza zein egoeratan dagoen zehatzago azaltzen lagunduko dute.

Estas medidas de apoyo financiero y de información deben completarse con otras que permitan incorporar criterios totalmente objetivos a la hora de valorar el grado de representatividad de una determinada Asociación en el sector comercial, y por otro lado faciliten un conocimiento más exacto del panorama asociativo en nuestra Comunidad.

Helburu horrekin, Konstituzioaren esparruaren barruan eta Bazkuneei buruzko 3/1988 Legearen 26. atalean (martxoaren 1eko EHAA, 42 zk.) agindutakoaz bat etorriz, Euskal Autonomi Elkarteko Merkatarien Elkarteen Errolda sortzen da.

Con esta finalidad, dentro del marco constitucional y de conformidad con lo dispuesto en el artículo 26 de la Ley 3/1988, de 12 de febrero, de Asociaciones (BOPV n.º 42, de 1 de marzo), se crea el Censo de Asociaciones de Comerciantes de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbara Ofizialei buruzko 3/1993 Oinarrizko Legearen 2. atalean eta Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren egitura organikoa ezarri zuen abenduaren 10eko 682/1991 Dekretuaren 8. atalean agindutakoaren arabera, Elkarteen Erroldaren eraketa eta prozedura Autonomi Elkarteko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbara Ofizialek gauzatuko dute Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzaren ikuskapenaz eta kontrolaz.

En base a lo previsto en el artículo 2 de la Ley 3/1993, Básica de las Cámaras Oficiales de Comercio, Industria y Navegación, y en el artículo 8 del Decreto 682/1991, de 10 de diciembre, por el que se establece la estructura orgánica del Departamento de Comercio, Consumo y Turismo, la elaboración y procedimiento del Censo de Asociaciones se llevará a cabo por las Cámaras Oficiales de Comercio, Industria y Navegación de la Comunidad Autónoma, bajo la supervisión y control de la Viceconsejería de Comercio y Consumo del Departamento de Comercio, Consumo y Turismo.

Ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Comercio, Consumo y Turismo, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 17 de junio de 1997.

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. atala.- Dekretu honen helburua Euskal Autonomi Elkarteko Merkatarien Elkarteen Errolda sortzea eta arautzea da. Errolda hori Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren menpe egongo da.

Artículo 1.- El presente Decreto tiene por objeto la creación y regulación del Censo de Asociaciones de Comerciantes de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que dependerá del Departamento de Comercio, Consumo y Turismo del Gobierno Vasco.

2. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Merkataritza, Industria eta, kasua bada, Nabigazioko ganbara ofizialei dagozkie Merkatarien Elkarteen Errolda eratzea; bertako antolaketa eta inskripziorako prozedura arautzea; eta erroldarekin loturik dagoen gai oro. Guzti horren berri Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari eman beharko zaio zehatz mehatz.

Artículo 2.- Corresponderá a las Cámaras Oficiales de Comercio, Industria y, en su caso, Navegación de la Comunidad Autónoma la elaboración del Censo de Asociaciones de Comerciantes, regular la organización y procedimiento de inscripción en el mismo, así como todas aquellas materias que tengan relación con éste, debiendo dar información precisa de todo ello al Departamento de Comercio, Consumo y Turismo.

3. atala.- 1.- Erroldan Merkatarien Elkarteak inskribatuko dira, bai eta Elkarte Mistoak ere, baldin eta beren estatutuetan helburu moduan merkatarien interesak defendatzea baldin badago, beren jarduera Euskal Autonomi Elkartean burutzen badute eta egoitza soziala ere hortxe baldin badute. Elkarteek formalki eratuta eta dagozkien erregistroetan inskribatuta egon beharko dute, edo, bestela, beren estatutuek erregistroaren baliokide diren bulego publikoren baten sartuak egon beharko dute.

Artículo 3.– 1.– En el Censo se inscribirán las Asociaciones de Comerciantes y aquellas Asociaciones Mixtas que tengan entre sus fines estatutarios la defensa de los intereses de los comerciantes, que desarrollen su actividad y dispongan de domicilio social en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Las Asociaciones deberán hallarse formalmente constituidas e inscritas en el Registro correspondiente o depositados sus estatutos en Oficina pública equivalente.

2.- Merkatarien Elkarteen Federazioak eta konfederazioak ere inskribatu ahalko dira, 5. ataleko a) eta b) idazatietan aurreikusitako agiriak aurkeztu beharko dituztela. Halaber, federazioan sartuta dauden elkarteen zerrenda aurkeztu beharko dute. Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzak elkarte horiek errolda honetan inskribatu direla egiaztatu ahalko du, Autonomi Elkarteko Merkataritza, Industri eta Nabigazioko ganbara ofizialen bitartez.

2.- También se inscribirán en el mismo las Federaciones o Confederaciones de Asociaciones de Comerciantes, mediante la aportación de la documentación prevista en los apartados a) y b) del artículo 5. De igual modo deberán facilitar la relación de las Asociaciones Registradas que se integran en las mismas, cuya inscripción en el presente Censo podrá ser comprobada por la Viceconsejería de Comercio y Consumo, a través de las Cámaras Oficiales de Comercio, Industria y Navegación de la Comunidad Autónoma.

4. atala.- Elkarteen Erroldan inskribatuta egotea ezinbesteko baldintza izango da Merktaritza, Kontsumo eta Turismo Sailak ematen duen edozein dirulaguntza eskuratzeko.

Artículo 4.– La inscripción en el Censo de Asociaciones será condición imprescindible para optar a cualquiera de las líneas de ayudas convocadas por el Departamento de Comercio, Consumo y Turismo.

5. atala.- 1.- Merkataritza jarduera nagusiena burutzen den lurralde historikoari dagokion Merkataritza, Industria eta, kasua bada, Nabigazioko Ganbara Ofizialean eskabidea aurkeztuz formalizatuko da inskripzioa.

Artículo 5.- 1.- La inscripción se formalizará mediante solicitud presentada en la Cámara Oficial de Comercio, Industria y, en su caso, de Navegación correspondiente al Territorio Histórico donde se ejercite de forma principal la actividad comercial.

2.- Agiri hauek aurkeztu beharko dira:

2.- Se adjuntará la siguiente documentación:

a) Elkartearen izena eta egoitza soziala.

a) Nombre de la Asociación y Domicilio Social.

b) Identifikazio Fiskalerako Kodearen (IFK) fotokopia.

b) Fotocopia del Código de Identificación Fiscal (CIF).

c) Estatutuen fotokopia (estatutuek dagokien erregistroan behar den moduan inskribatutakoak edo baliokidea den bulego publikoren batean gordetakoak izan beharko dute).

c) Fotocopia de sus Estatutos, debidamente inscritos en el Registro correspondiente o depositados en Oficina pública equivalente.

d) Elkartean sartutako enpresen zerrenda, xehetasun hauekin:

d) Relación de las empresas asociadas, con especificación de los siguientes datos relativos a las mismas:

- Elkarkide zenbakia.

- Número de asociado.

- Izena edo helbidea.

- Nombre o razón social.

- IFZ edo IFK

- NIF o CIF

- Establezimenduaren errotuluak.

- Rótulo/s del establecimiento/s.

- Establezimenduaren E.J.Z. (epigrafe bat baino gehiago izanez gero, guztiak zehaztu).

- I.A.E del establecimiento/s (en caso de ser varios epígrafes, especificar todos).

Lehendakaria eta gobernu organoak.

Presidente y órganos de gobierno.

Fotokopiekin batera jatorrizkoak aurkeztuko dira, erkatu eta konpultsatu ahal izateko.

Las fotocopias se acompañarán de los documentos originales para su cotejo y compulsa.

3.- Inskribatzeko eskabideak aurreko idazatian jasotako baldintza guztiak jasotzen ez baditu, dei egingo zaio interesatuari hamar eguneko epearen barruan akatsa zuzen dezan edota behar diren agiriak aurkez ditzan, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1. atalean esandakoari jarraituz.

3.- Si la solicitud de inscripción no reuniera todos los requisitos exigidos en el apartado anterior, se requerirá al interesado para que, en un plazo de diez días, subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, en los términos previstos en el artículo 71.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

6. atala.- Aurkeztutako datuak eta agiriak egiaztatu ondoren, eta legez eskatutako baldintzak eskabidearekin bat datozela ikusi ondoren, ganbarak kasuan kasuko elkartea inskribatuko du identifikaziorako zenbaki batekin. Erabakia idatziz jakinaraziko zaio interesatuari.

Artículo 6.- Una vez comprobados los datos y documentación aportados, y apreciada la conformidad de la solicitud con los requisitos legales exigidos, se procederá por parte de la Cámara a la inscripción de la asociación correspondiente con asignación de un número de identificación, siéndole notificada la resolución por escrito al interesado.

Erabakia Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzari ere jakinaraziko zaio.

Se notificará asimismo la resolución a la Viceconsejería de Comercio y Consumo.

Ezezkoa ematen bada, arrazoiak eman beharko dira, hau da, bete ez diren baldintzak edo aurkeztu ez diren agiriak adierazi beharko dira. Hori ere idatziz jakinaraziko zaie interesatuei.

La denegación será motivada, indicando los requisitos o documentación no cumplidos o aportados y será igualmente comunicada por escrito a los interesados.

Arlo horretan Merkataritza, Industri eta, kasua bada, Nabigazioko Ganbara Ofizial bakoitzak ematen duen erabakiaren aurka errekurtso arrunta jarri ahalko zaio Merkataritza eta Kontsumo Sailordetzari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpenaren egunetik kontatzen hasita.

Contra las resoluciones que en esta materia dicten cada una de las Cámaras Oficiales de Comercio, Industria y, en su caso, Navegación, podrá interponerse recurso ordinario ante la Viceconsejería de Comercio y Consumo en el plazo de un mes a partir del día de la notificación.

7. atala.- Erroldan inskribatzeak elkarteei betekizun batzuk ekarriko dizkie kasuan kasuko Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbara Ofizialekiko; hauetxek, hain zuzen ere:

Artículo 7.- La inscripción en el Censo supondrá para las asociaciones censadas las siguientes obligaciones ante las respectivas Cámaras Oficiales de Comercio, Industria y Navegación:

1.- Jatorrian emandako datuen inguruan egindako aldaketa oro jakinaraztea.

1.- Notificar cuantas modificaciones se produzcan en relación con los datos originalmente suministrados.

Ganbarek eskatzen duten adina informazio edo agiri ematea, aurkeztutako datuak egiaztatzeko eta ziurtatzeko ahalmena duten aldetik.

Facilitar cualquier información y/o documentación que les fuese requerida por éstas, en uso de las facultades de verificación y comprobación de los datos aportados.

2.- Elkarkideen zerrendan izandako aldaketak urtero jakinaraztea; inolako aldaketarik izan ez bada, hori egiaztatzea.

2.- Aportar con carácter anual aquellas modificaciones producidas en sus relaciones de asociados, o en caso de no existir alteración alguna, acreditación sobre tal extremo.

Aldaketa horien edota kasuan kasuko ganbarak eskatutako argibideen agiriak aipatu epean ez aurkeztea Merkatarien Elkarteen Erroldan baja emateko arrazoi izango da eta, ondorioz, errolda horretan inskribatuta egoteak ematen dituen eskubideak galdu egingo dira.

La no presentación de los documentos indicados con las modificaciones o aclaraciones que en su caso se soliciten por la Cámara correspondiente en el plazo señalado, será motivo para causar baja en el Censo de Asociaciones de Comerciantes con pérdida de los derechos correspondientes.

8. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Merkatarien Errolda publikoa izango da, Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35 h) eta 37. ataletan agindutakoaren arabera eta bertan jarritako mugekin.

Artículo 8.- 1.- El Censo de Asociaciones de Comerciantes de la Comunidad Autónoma del País Vasco tendrá carácter público, en los términos y con las limitaciones previstas en los artículos 35 h) y 37 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y de Procedimiento Común, y demás normativa vigente en la materia.

2.- Errolda horretan dauden datuetara jotzeko ahalmena, titularrez gain, interes legitimoa eta zuzena egiaztatzen dutenek ere izango dute; horretarako, eskabide bat egin beharko dute beren nortasuna eta arrazoiak azalduz.

2.- Estarán facultados para acceder a los datos contenidos en dicho Censo, además de sus titulares, aquellos que acrediten un interés legítimo y directo, mediante solicitud escrita expresando su identidad y motivo de la misma.

3.- Euskal Autonomi Elkarteko Merkataritza, Industria eta, kasua bada, Nabigazioko ganbara ofizialak arduratuko dira Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari elkarteen erroldan izandako mugimenduak eta aldaketak urtero jakinarazteaz.

3.- Las Cámaras Oficiales de Comercio, Industria y, en su caso, Navegación de la Comunidad Autónoma, serán las encargadas de actualizar e informar anualmente al Departamento de Comercio, Consumo y Turismo de los movimientos y variaciones producidos en el Censo de Asociaciones.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu hau indarrean sartzean, xedapen honen eranskinean jasotako merkatarien elkarteek, bai eta egoitza Euskal Autonomi Elkartean izanik jarduera bertan burutzen dutenek ere, hiru hilabeteko epea izango dute Merkatarien Elkarteen Erroldan dagokion inskripzioa egiteko.

A la entrada en vigor del presente Decreto, las Asociaciones de Comerciantes recogidas en el Anexo de la presente disposición, y todas aquellas que desarrollen su actividad y tengan su domicilio en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, dispondrán de un plazo de tres meses para solicitar la inscripción que corresponda en el Censo de Asociaciones de Comerciantes.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 17an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 17 de junio de 1997.

Lehendakariordea,

El Vicepresidente,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua,

La Consejera de Comercio, Consumo y Turismo,

ROSA DIEZ GONZÁLEZ.

ROSA DIEZ GONZÁLEZ.

I. ERANSKINA

ANEXO I

Elkartearen izena Helbidea Herria

Nombre de la Asociación Dirección Localidad

ARABA

ÁLAVA

Agrupación de Comerciantes de Venta de Calzado de Álava Diputazio kalea, 9 Vitoria-Gasteiz

Agrupación de Comerciantes de Venta de Calzado de Álava Diputación, 9 Vitoria-Gasteiz

Agrupación de Mayoristas de Frutas y Verduras Oto hiribidea, 72 Vitoria-Gasteiz

Agrupación de Mayoristas de Frutas y Verduras Avda. de los Huetos, 72 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Anticuarios de Vitoria Hedegile kalea, 33 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Anticuarios de Vitoria Correría, 33 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Carniceros y Charcuteros «Cadena 15» La Paloma kalea, 6 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Carniceros y Charcuteros «Cadena 15» La Paloma, 6 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comerciantes de la calle Correría Hedegile kalea, 36 - behea Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comerciantes de la calle Correría Correría, 36 - bajo Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comercios de Electrodomésticos y afines Legutianoko Atea, 22-24 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comercios de Electrodomésticos y afines Portal de Villarreal, 22-24 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comercios de Fotografía Antso Jakitunaren kalea, 16 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comercios de Fotografía Sancho el Sabio, 16 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comercios y Servicios de la calle Gorbea Gorbea, 42 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comercios y Servicios de la calle Gorbea Gorbea, 42 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comercios y Servicios de la calle Francia Frantzia kalea, 20 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Comercios y Servicios de la calle Francia Francia, 20 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Detallistas de Alimentación Posta kalea, 48-1. 3. bulegoa Vitoria-Gasteiz

Asociación de Detallistas de Alimentación Postas, 48-1.º. Oficina 3 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Empresarios de Confiterías y Pastelerías Zurrupitieta, 1. Jundiz Vitoria-Gasteiz

Asociación de Empresarios de Confiterías y Pastelerías Zurrupitieta, 1. Jundiz Vitoria-Gasteiz

Asociación de Empresarios del Comercio Textil Gurutze Zuriko kalea, 3 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Empresarios del Comercio Textil Cruz Blanca, 3 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Expendedores de Tabaco y Timbre de Alava Blas López, 76 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Expendedores de Tabaco y Timbre de Alava Blas López, 76 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Herboristerías y Dietéticas. Sendie Errege Atea, 6 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Herboristerías y Dietéticas. Sendie Portal del Rey, 6 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Joyeros, Relojeros y Bisuteros de Alava Dato, 7 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Joyeros, Relojeros y Bisuteros de Alava Dato, 7 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Libreros y Papeleros San Antonio, 13 Vitoria-Gasteiz

Asociación de Libreros y Papeleros San Antonio, 13 Vitoria-Gasteiz

Asociación del Mercado de Santa Bárbara Santa Bárbara plaza Vitoria-Gasteiz

Asociación del Mercado de Santa Bárbara Plaza de Santa Bárbara Vitoria-Gasteiz

Asociación para el Fomento de la Artesanía de Alava «Artisau» 49 apartadua Vitoria-Gasteiz

Asociación para el Fomento de la Artesanía de Alava «Artisau» Apartado, 49 Vitoria-Gasteiz

Asociación Profesional de Floristas de Alava Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 26 Vitoria-Gasteiz

Asociación Profesional de Floristas de Alava Beato Tomás de Zumárraga, 26 Vitoria-Gasteiz

Asociación Profesional de Vendedores de Prensa San Antonio, 30 Vitoria-Gasteiz

Asociación Profesional de Vendedores de Prensa San Antonio, 30 Vitoria-Gasteiz

Gremio de Carniceros y Charcuteros de Alava Olagibel, 23-7. esk. Vitoria-Gasteiz

Gremio de Carniceros y Charcuteros de Alava Olaguibel, 23-7.º dcha. Vitoria-Gasteiz

Gremio de Detallistas de Pescado Urbina, 11-. esk. Vitoria-Gasteiz

Gremio de Detallistas de Pescado Urbina, 11-1.º dcha. Vitoria-Gasteiz

Mercadillo Jesús Guridi Pintore kalea, 88-3. ezk. Vitoria-Gasteiz

Mercadillo Jesús Guridi Pintorería, 88-3.º izda. Vitoria-Gasteiz

Asociación de Pequeños Comerciantes de Amurrio «Apymca» Dionisio Aldama, 15 Amurrio

Asociación de Pequeños Comerciantes de Amurrio «Apymca» Dionisio Aldama, 15 Amurrio

Asociación de Pequeños Comerciantes e Industriales de Llodio «Apill» Zumalakarregi, 33-1. esk. Llodio

Asociación de Pequeños Comerciantes e Industriales de Llodio «Apill» Avda. Zumalakarregui, 33-1.º dcha. Llodio

Asociación de Comerciantes e Industriales de Salvatierra «Acisa» Mayor, 67 Agurain

Asociación de Comerciantes e Industriales de Salvatierra «Acisa» Mayor, 67 Salvatierra

GIPUZKOA

GIPUZKOA

Federación de Asociaciones de Comerciantes de Gipuzkoa «Acogi» Soraluze, solairuartekoa, eskuma. Donostia-San Sebastián

Federación de Asociaciones de Comerciantes de Gipuzkoa «Acogi» Soraluce, Entresuelo drcha. Donostia-San Sebastián

Asociación de Carniceros de Guipúzcoa Mandasko Dukearen kalea, 44-1. A Donostia-San Sebastián

Asociación de Carniceros de Guipúzcoa Duque de Mandas, 44-1.º A Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes «Urbieta-Zubieta» Urbieta, 12 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes «Urbieta-Zubieta» Urbieta, 12 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes «Catedral-Centenario» Urbieta, 36 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes «Catedral-Centenario» Urbieta, 36 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes de la Plaza de Gipuzkoa Gipuzkoa plaza, 4 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes de la Plaza de Gipuzkoa Plaza de Gipuzkoa, 4 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes de la calle Peñaflorida Peñaflorida, 8 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes de la calle Peñaflorida Peñaflorida, 8 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes de la Parte Vieja de San Sebastián «Zaharrean» Soraluze, 3-Solairuarteako, eskuma. Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes de la Parte Vieja de San Sebastián «Zaharrean» Soraluce, 3-Entresuelo dcha. Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes del «Mercado de la Brecha» Alai-ondo, 8-3 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comerciantes del «Mercado de la Brecha» Alai-ondo, 8-3.º Donostia-San Sebastián

Asociación de Detallistas de Pescado Loiola, 14-3 C Donostia-San Sebastián

Asociación de Detallistas de Pescado Loyola, 14-3.º C Donostia-San Sebastián

Asociación de Joyeros, Plateros y Relojeros de Gipuzkoa Txurruka, 2-3 Donostia-San Sebastián

Asociación de Joyeros, Plateros y Relojeros de Gipuzkoa Churruca, 2-3.º Donostia-San Sebastián

Asociación de Pasteleros y Confiteros Artesanos Mandasko Dukea, 2 Donostia-San Sebastián

Asociación de Pasteleros y Confiteros Artesanos Duque de Mandas, 2 Donostia-San Sebastián

Asociación de Comercios y Servicios del centro de Arrasate «Ibai-Arte» Maalako Errabala, 13 Arrasate

Asociación de Comercios y Servicios del centro de Arrasate «Ibai-Arte» Maalako Errabala, 13 Mondragón

Asociación de Comerciantes del Urola Medio «U.E.M.E.» Nagusia, 26 Azkoitia

Asociación de Comerciantes del Urola Medio «U.E.M.E.» Mayor, 26 Azkoitia

Asociación de Comerciantes de Beasain «Bareak» Oriamendi, 15 Beasain

Asociación de Comerciantes de Beasain «Bareak» Oriamendi, 15 Beasain

Bergarako Dendarien Elkartea «Bedelkar» Bidegurutzeta, 44 - behea Bergara

Bergarako Dendarien Elkartea «Bedelkar» Bidegurutzeta, 44 - bajo Bergara

Asociación de Comercios y Servicios de Deba «Ekain» 62 apartadua Deba

Asociación de Comercios y Servicios de Deba «Ekain» Apartado 62 Deba

Asociación de Comerciantes de Eibar Arrageta, 3-1 Eibar

Asociación de Comerciantes de Eibar Arragüeta, 3-1.º Eibar

Asociación de Comerciantes «Txankakua» 189 apartadua Elgoibar

Asociación de Comerciantes «Txankakua» Apartado 189 Elgoibar

Asociación de Comerciantes y Hosteleros de Hernani «Berriak» Elkano, 1 Hernani

Asociación de Comerciantes y Hosteleros de Hernani «Berriak» Elcano, 1 Hernani

Asociación de Comerciantes y Servicios de Hondarribia Damarri, 1 Hondarribia

Asociación de Comerciantes y Servicios de Hondarribia Damarri, 1 Hondarribia

Asociación de Comerciantes de Irún «Mugan» Colón pasealekua, 27-1. 11. bulegoa Irun

Asociación de Comerciantes de Irun «Mugan» P.º Colón, 27-1.º Oficina 11 Irun

Asociación de Comerciantes del centro de Irún «Acocen» 559 apartadua Irun

Asociación de Comerciantes del centro de Irun «Acocen» Apartado 559 Irun

Asociación de Comerciantes Luis Mariano Luis Mariano Merkataritza Aldea, 1 Irun

Asociación de Comerciantes Luis Mariano Luis Mariano - Zona comercial, 1 Irun

Asociación de Comerciantes Pio XII Serapio Múgica, 1 Irun

Asociación de Comerciantes Pio XII Serapio Múgica, 1 Irun

Asociación de Comerciantes y Bareros de Lasarte-Oria «Aterpea» Zubieta plaza, z/g Lasarte-Oria

Asociación de Comerciantes y Bareros de Lasarte-Oria «Aterpea» Plaza Zubieta, s/n Lasarte-Oria

Asociación de Comerciantes de Legazpi «ilinti» Kale Nagusia, 9 Legazpi

Asociación de Comerciantes de Legazpi «ilinti» Kale Nagusia, 9 Legazpi

Asociación de Comerciantes de Ordizia «Ordizian» Santa María, 18 Ordizia

Asociación de Comerciantes de Ordizia «Ordizian» Santa María, 18 Ordizia

Asociación de Comercios, Hostelería y Servicios de Rentería «Errenkoalde» Viteri, 10 Rentería

Asociación de Comercios, Hostelería y Servicios de Rentería «Errenkoalde» Viteri, 10 Rentería

Asociación de Comerciantes de Tolosa «Igarondo-Urdinak» Arostegasta, z/g Tolosa

Asociación de Comerciantes de Tolosa «Igarondo-Urdinak» Arostegasta, s/n Tolosa

Asociación de Comerciantes de Zarautz Zigordia, 18 Zarautz

Asociación de Comerciantes de Zarautz Zigordia, 18 Zarautz

Asociación de Comerciantes de Urretxu-Zumárraga «Bitartean» Labeaga, 31 Zumarraga

Asociación de Comerciantes de Urretxu-Zumárraga «Bitartean» Labeaga, 31 Zumarraga

Elkartearen izena Helbidea Herria

Nombre de la Asociación Dirección Localidad

BIZKAIA

BIZKAIA

Federación Vasca de Joyeros Gran Vía, 17-6. 16 dpta. Bilbao

Federación Vasca de Joyeros Gran Vía, 17-6..ª Dpto. 16 Bilbao

Agrupación de Comerciantes de Santutxu Antonio Egiluz Medikua, 1-solairuartekoa. Bilbao

Agrupación de Comerciantes de Santutxu Médico Antonio Eguiluz, 1-Entrepl. Bilbao

Asociación de Comerciantes del Casco Viejo de Bilbao Plaza Barria, 10-2. ezk. Bilbao

Asociación de Comerciantes del Casco Viejo de Bilbao Plaza Nueva, 10-2.º izda. Bilbao

Asociación de Comerciantes del Mercado de la Ribera Erribera, z/g, 169 eta 171 postuak Bilbao

Asociación de Comerciantes del Mercado de la Ribera La Ribera, s/n - Puestos 169 y 171 Bilbao

Asociación de Comerciantes de la Peña Ibaizabal, 5 Bilbao

Asociación de Comerciantes de la Peña Ibaizabal, 5 Bilbao

Asociación de Comerciantes de la calle Colón Colon de Larreategi, 24 Bilbao

Asociación de Comerciantes de la calle Colón Colón de Larreategui, 24 Bilbao

Asociación de Comerciantes de Deusto-San Ignacio Plácido Careaga, 2 - Lonja Bilbao

Asociación de Comerciantes de Deusto-San Ignacio Plácido Careaga, 2 - Lonja Bilbao

Asociación de Comerciantes de San Francisco San Frantzisko, 67 Bilbao

Asociación de Comerciantes de San Francisco San Francisco, 67 Bilbao

Asociación de Comerciantes de Calzado Gran Vía, 37 Bilbao

Asociación de Comerciantes de Calzado Gran Vía, 37 Bilbao

Asociación de Joyeros, Plateros, Relojeros y Bisuteros de Vizcaya Gran Vía, 17-6. solairua, 16 dpta. Bilbao

Asociación de Joyeros, Plateros, Relojeros y Bisuteros de Vizcaya Gran Vía, 17-6..ª planta. Dpto. 16 Bilbao

Asociación de Representantes de Comercio San Mamés Zumarkalea, 43-bis.-4. 3-4 departamenduak Bilbao

Asociación de Representantes de Comercio Alda. San Mamés, 43-bis.-4.º Dptos. 3-4 Bilbao

Asociación de Vendedores de Prensa de Bizkaia Bilbao

Asociación de Vendedores de Prensa de Bizkaia Bilbao

Asociación de Vendedores Ambulantes de Bizkaia Bilbao

Asociación de Vendedores Ambulantes de Bizkaia Bilbao

Asociación Empresarial de Farmacéuticos de Vizcaya Gran Vía, 37-2. ezk. Bilbao

Asociación Empresarial de Farmacéuticos de Vizcaya Gran Vía, 37-2.º izda. Bilbao

Agrupación Comercial de Indautxu Ertzilla, 24-4. - 34 dept. Bilbao

Agrupación Comercial de Indautxu Ercilla, 24-4.º - Dpto. 34 Bilbao

Asociación Provincial de Empresarios Carniceros-Charcuteros de Bizkaia Marino Acher, 43- 2B pabiloia -

Asociación Provincial de Empresarios Carniceros-Charcuteros de Bizkaia Marino Acher, 43-Pabellón 2B -

«Carchavisa» Bilbaoko hiltegia Zorroza-Bilbao

«Carchavisa» Matadero de Bilbao Zorroza-Bilbao

Comercios Unidos Uribarri-Campo Volantín Hiriko ortuak, 10 Bilbao

Comercios Unidos Uribarri-Campo Volantín Huertas de la Villa, 10 Bilbao

Asociación de Anticuarios de Bizkaia 754 apartadua Bilbao

Asociación de Anticuarios de Bizkaia Apartado 754 Bilbao

Asociación de Empresas Mercantiles del centro comercial «Bidarte» Agirre Lehendakaria, 20 Bilbao

Asociación de Empresas Mercantiles del centro comercial «Bidarte» Lehendakari Agirre, 20 Bilbao

Asociación de Empresarios de Supermercados Gardoki, 1-4 Bilbao

Asociación de Empresarios de Supermercados Gardoqui, 1-4.º Bilbao

Asociación de Supermercados y Autoservicios «Dendariak» Iturriondo plaza, 2 Bilbao

Asociación de Supermercados y Autoservicios «Dendariak» Plaza Iturriondo, 2 Bilbao

Asociación de Comerciantes de Amorebieta Sabino Arana, 4 Amorebieta

Asociación de Comerciantes de Amorebieta Sabino Arana, 4 Amorebieta

Asociación de Comerciantes de Barakaldo Herriko Plaza, 9-2. ezk. Barakaldo

Asociación de Comerciantes de Barakaldo Herriko Plaza, 9-2.º izda. Barakaldo

Asociación de Comerciantes «Arteagabeitia» Barakaldo

Asociación de Comerciantes «Arteagabeitia» Barakaldo

Asociación de Comerciantes del Mercado central de Barakaldo Elkano, 2 - Udal Azoka Barakaldo

Asociación de Comerciantes del Mercado central de Barakaldo Elkano, 2 - Mercado Municipal Barakaldo

Asociación de Comerciantes de Cruces Gurutzeta-Barakaldo

Asociación de Comerciantes de Cruces Cruces-Barakaldo

Asociación de Asentadores Mayoristas de Frutas y Hortalizas de Vizcaya Merkabilbao - Artunduaga auzoa, z/g Basauri

Asociación de Asentadores Mayoristas de Frutas y Hortalizas de Vizcaya Mercabilbao - B.º Artunduaga, s/n Basauri

Asociación de Asentadores y Entradores Mayoristas de Pescado Merkabilbao - Zerbitzuen pabiloia, 21. postua Basauri

Asociación de Asentadores y Entradores Mayoristas de Pescado Mercabilbao - Pabellón de Servicios, Puesto 21 Basauri Asociación de Comerciantes de Balentin de Berriotxoa Balentin de Berriotxoa, 4 Basauri

Asociación de Comerciantes de Balentin de Berriotxoa Berriotxoako Balendin Saindua, 4 Basauri

Asociación de Comerciantes de Basauri Avda. Lehendakari Agirre, 52-2.º Basauri

Asociación de Comerciantes de Basauri Agirre Lehendakariaren hiribidea, 52-2 Basauri

Asociación de Compradores Detallistas de Mercabilbao Mercabilbao, s/n Basauri

Asociación de Compradores Detallistas de Merkabilbao Merkabilbao, z/g Basauri

Asociación de Mayoristas de Pescado Mercabilbao Basauri

Asociación de Mayoristas de Pescado Merkabilbao Basauri

Bermeoko Saltzaileen Elkartea Nardiz´tar Jon, 38 Bermeo

Bermeoko Saltzaileen Elkartea Nardiz´tar Jon, 38 Bermeo

Asociación de Comerciantes «Azoka-Barría» Bermeo

Asociación de Comerciantes «Azoka-Barría» Bermeo Asociación de Comerciantes de Durango-Iurreta Artekale, 17-1 Durango

Asociación de Comerciantes de Durango-Iurreta Artekale, 17-1.º Durango

Comercios Unidos de Erandio Legazpi, z/g Erandio Asociación de Comerciantes de Ermua VI Centenario de la Villa, 11 Ermua

Comercios Unidos de Erandio Legazpi, s/n Erandio Asociación de Comerciantes de Ermua VI Centenario de la Villa, 11 Ermua

Comercios Asociados de Galdakao «Dendari Elkartea» Agirre Lehendakariaren plaza, 5 Galdakao

Comercios Asociados de Galdakao «Dendari Elkartea» Plaza Lehendakari Agirre, 5 Galdakao

Comercios Unidos de Gernika Santa Maria, 1 Gernika-Lumo

Comercios Unidos de Gernika Santa María, 1 Gernika-Lumo

Asociación Tiendas Selectas de Vizcaya «Atisevi» Neguri hiribidea, 15 Getxo

Asociación Tiendas Selectas de Vizcaya «Atisevi» Avda. de Neguri, 15 Getxo

Comercios Unidos de Getxo Arene, 22 Getxo

Comercios Unidos de Getxo Arene, 22 Getxo

Asociación de Comerciantes de Gorliz-Plentzia Hormaza Landa, 4 Gorliz

Asociación de Comerciantes de Gorliz-Plentzia Hormaza Landa, 4 Gorliz

Arratiako Merkatarien Elkartea Olabarri, 16 Igorrre

Arratiako Merkatarien Elkartea Olabarri, 16 Igorrre

Asociación de Comerciantes «Elkarlea» Arranegi plaza, 2 Lekeitio

Asociación de Comerciantes «Elkarlea» Plaza Arranegi, 2 Lekeitio

Mundaka Bizirik Mundakako Udaletxea Mundaka

Mundaka Bizirik Ayto. de Mundaka Mundaka

Asociación de Comerciantes de Mungia Lauzeta, 10 Mungia

Asociación de Comerciantes de Mungia Lauzeta, 10 Mungia

Asociación de Comerciantes de Muskiz Muskiz

Asociación de Comerciantes de Muskiz Muskiz

Ondarroako Merkatarien Elkartea «Onmerka» Arteabide, 17 Ondarroa

Ondarroako Merkatarien Elkartea «Onmerka» Arteabide, 17 Ondarroa

Asociación de Comercializadores de Pescado de Ondarroa Egidazu Kaia, 7-2 A Ondarroa

Asociación de Comercializadores de Pescado de Ondarroa Egidazu Kaia, 7-2.º A Ondarroa

Asociación Profesional-Comercial de Portugalete Correos, 8-1. 107 departamendua Portugalete

Asociación Profesional-Comercial de Portugalete Correos, 8-1.º Dpto. 107 Portugalete

Asociación «Zona 4» de Santurtzi Capitán Mendizabal, 8 Santurtzi

Asociación «Zona 4» de Santurtzi Capitán Mendizabal, 8 Santurtzi

Asociación de Comerciantes «Txitxarra 2000» Gabriel Aresti, 1 Santurtzi

Asociación de Comerciantes «Txitxarra 2000» Gabriel Aresti, 1 Santurtzi

Asociación de Comerciantes «Serantes» de Santurtzi Ramón y Cajal, 11 (lonja) Santurtzi

Asociación de Comerciantes «Serantes» de Santurtzi Ramón y Cajal, 11 (lonja) Santurtzi

Asociación Profesional de Comerciantes de Sestao Iberia, 13 Sestao

Asociación Profesional de Comerciantes de Sestao Iberia, 13 Sestao

Asociación de Comerciantes de Sopelana Loyola San Andrés, 38 Sopelana

Asociación de Comerciantes de Sopelana Loyola San Andrés, 38 Sopelana

Comercios Unidos de Sopelana Aquilino Arriola, 4 Sopelana

Comercios Unidos de Sopelana Aquilino Arriola, 4 Sopelana


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común