Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

70. zk., 1997ko apirilaren 15a, asteartea

N.º 70, martes 15 de abril de 1997


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Ogasuna eta Herri Administrazioa
Hacienda y Administración Pública
1909
1909

54/1997 DEKRETUA, martxoaren 18koa, Euskal Autonomi Elkarteak bermeak emateari buruzkoa.

DECRETO 54/1997, de 18 de marzo, de prestación de garantías por la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Euskal Autonomi Elkarteak bermeak eman ohi ditu sustapen edo interes publiko mailako helburuekin. Honek finantza errekurtsoak erabiltzeko bide ematen du, baina helburu horietarako eskuartean dituen baliabideak baino handiagoak.

La Administración de la Comunidad Autónoma viene prestando garantías con fines de fomento o interés público, lo cual permite movilizar recursos financieros muy superiores a los propios disponibles para esos fines.

Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko III. Idazpuruko 36. ataletik 51ra artekoetan, bermeak emateko erregimena arautzen da. Azken xedapenetatik hirugarrenean xedatzen dena aplikatuz, bidezkoa da, erregimen hori arauen bidez garatzea.

La Ley 8/1996, de 8 de noviembre, de Finanzas de la Comunidad Autónoma de Euskadi regula en su Título III, artículos 36 a 51, el régimen de prestación de garantías. En aplicación de su disposición final tercera procede desarrollar reglamentariamente el referido régimen.

Lege horretan esaten denaren arabera, hiru aldi ezberdin ditu berme publikoak. Bermea emate-aldian, harremanak sortzen dira Administrazioaren eta onuradunaren artean, harreman horiek juridiko-administratibo mailakoak dira erabat eta, beroien arauketa, lege horretan eta dekretu honetan jasotzen da. Bermea formalizatzeari dagokionetan, zuzenbide pribatuari atxikita dauden beste harreman-modu batzuk sortzen dira Administrazioaren eta hartzekodunaren artean eta, hori, lehen aipatu diren harreman horietaz aparte. Kontratu mailakoak dira harreman horiek eta hauek arautuko dituzte bermearen funtsezko aldeak eta, bereziki, edukina. Honek, berriz, exekutatzeko modua eta harmena finkatuko ditu eta exekuzioari aurre egingo dio bere garaian. Dekretu honek, aipatu diren alde juridiko-administratibo horiek hartzen ditu bere baitan.

De acuerdo con la citada Ley, se distinguen las diferentes fases por las que atraviesa la garantía pública. En la fase de concesión surgen relaciones, exclusivamente jurídico-administrativas, entre la Administración y el beneficiario de la garantía y su regulación se contiene en dicha Ley y en el presente Decreto. En cuanto a la formalización de la garantía, se presentan, junto con relaciones de la naturaleza indicada, otras sometidas al derecho privado, de carácter contractual, entre la Administración y el acreedor en la obligación garantizada, que regulan los aspectos substanciales de la garantía y, fundamentalmente, su contenido, el cual determinará el modo y alcance de la ejecución, haciendo frente a la misma, cuando proceda. El presente Decreto se limita a los aspectos jurídico-administrativos indicados.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko martxoaren 18an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Consejero de Hacienda y Administración Pública, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 18 de marzo de 1997,

XEDATU DUT:

DISPONGO:

1. atala.- Dekretuaren xedea.

Artículo 1.- Objeto del Decreto.

Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko III. Idazpuruaren garapen erreglamentarioa egitea du xedetzat dekretu honek. Bermeak emate-erregimena arautzen da idazpuru horretan.

El presente Decreto tiene por objeto el desarrollo reglamentario del Título III de la Ley 8/1996, de 8 de noviembre, de Finanzas de la Comunidad Autónoma de Euskadi, sobre el régimen de prestación de garantías.

2. atala.- Bermea eskatzea.

Artículo 2.- Solicitud de garantías.

1.- Beste arau edo prozedura batzuetan eskatzen diren agiriez gain, gero aipatzen direnak erantsi beharko zaizkio berme-eskabideari, onuraduna, zuzenbide publikoari atxikitako eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionala osatzen duten entitate bat izan ez dadinean:

1.- A la solicitud de garantía, además de la documentación requerida por otras normas o procedimientos, se acompañará, cuando el beneficiario no sea un ente sometido a derecho público ni integrante de la Administración Institucional de la Comunidad Autónoma, la siguiente:

a) Onuradunaren identifikazioa, Identifikazio Fiskaleko Kodearen eta bizilekuaren bidezkoa.

a) la identificación del beneficiario mediante su Código de Identificación Fiscal y domicilio,

b) Erregistro merkantilari buruzko agiriak edo pertsona fisiko onuraduna sortzeko erregistroari buruzkoak. Ez da beharrezkoa izango agiri horiek aurkeztea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak partaide deneko baltzu bat izan dadinean edo, baltzu hori, dirulaguntzaren baten edo bermeren baten onuraduna izana dela gerta dadinean. Laguntza horrek Administrazioaren pentzutangoa izan behar du, eskabidea egin zeneko aurreko urtekoa eta eskabidean aipatzen diren zirkunstantzietan ez dadila egon aldaketarik.

b) documentación del registro mercantil o del correspondiente registro público sobre constitución de la persona jurídica beneficiaria. No será necesario acompañar esta documentación cuando el beneficiario sea una sociedad participada por la Administración de la Comunidad Autónoma o haya sido beneficiario de una subvención o una garantía, con cargo a la misma Administración, en el año inmediatamente anterior a la solicitud, sin que se hayan alterado las circunstancias a que se refiere aquélla,

c) Onuradunak, zerga mailako eta gizarte segurantzarekiko obligazioak beteta dituela kreditatuko duten agiriak.

c) documentación acreditativa de que el beneficiario se encuentra al corriente en sus obligaciones tributarias y de seguridad social, y

d) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak edo beronen Erakunde Autonomoren batek bermatutako obligazioren bat onuradunak betegabe ez duenari buruzko egiaztagiria. Emandako Bermeen Erregistroko organu kudeatzaileak eman behar du egiaztagiri hori. Eginbehar hori bete ez izanaren eraginez, aipatutakoek aurre egin behar izan diote obligazioari edo, ez-betetzea eman baldin bada ere, bermemaileari kalteak ordaindu beharrak indarra galtzea gertatu bada.

d) certificación, expedida por el órgano gestor del Registro de Garantías Prestadas, relativa al hecho de que el beneficiario no ha incumplido una obligación garantizada por la Administración de la Comunidad Autónoma o uno de sus Organismos Autónomos dando lugar a que éstos hayan hecho frente a la misma o al de que, habiéndose producido tal incumplimiento, se ha extinguido la obligación de indemnizar al garante.

2.- Sei hilabeteko epearen barruan eman behar zaio ebazpena eskabideari eta epealdi horrek indarrean iraun duen bitartean erabakirik hartu ez bada, ukoa eman zaiola ulertuko da prozedura administratiboari buruzko arauei dagokienetan.

2.- La solicitud deberá ser resuelta en el plazo de seis meses y transcurrido dicho plazo sin que se haya dictado resolución, aquélla se podrá entender desestimada, a los efectos de la normativa de procedimiento administrativo.

3. atala.- Bermea ematearen aldeko proposamena.

Artículo 3.- Propuesta de concesión.

1.- Bermea emateari dagokionetan interesa duen sailak, Jaurlaritzaren Kontseiluari egin beharko dio proposamena.

1.- El Departamento interesado en la prestación de garantía lo propondrá al Consejo de Gobierno,

2.- Bermea ematearen alde hurrengo atalean ematen diren zehaztasunak jaso behar dituen proposamenarekin batera, bermatu behar den eragiketaren gaineko memoria ekonomiko-finantzario bat aurkeztu behar da.

2.- A la propuesta, que debe incluir las determinaciones que el artículo siguiente establece para el acuerdo de concesión, se acompañará una memoria económico-financiera sobre la operación principal a garantizar.

3.- Proposamena eta horrekin batera aurkeztu behar diren agiriak ikusi ondoren, Bermeen Erregistroko organu kudeatzaileak txosten bat eman behar du honako hauei buruz: Euskal Autonomi Elkarteko finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 37. atalean finkatzen den muga amaitu ez denari buruzkoa eta, bestea, eragiketaren ezaugarri ekonomiko-finantzarioei buruzkoa. Lege horretako 38. ataleko 2. lerroaldean esaten denaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak bakarrik eman ahal izango dio onarpena proposamenari, aldezkoa izatea gerta dadinean.

3.- A la vista de la propuesta y de la documentación que la debe acompañar, el órgano gestor del Registro de Garantías emitirá informe relativo al no agotamiento del límite establecido en el artículo 37 de la Ley 8/1996, de 8 de noviembre, de finanzas de la Comunidad Autónoma de Euskadi y a las características económico-financieras de la operación. Según el párrafo 2 del artículo 38 de la referida Ley, la propuesta sólo podrá ser aprobada por el Consejo de Gobierno si dicho informe es favorable.

4. atala.- Bermea emateari buruzko akordioa.

Artículo 4.- Acuerdo de concesión.

1.- Jaurlaritzaren Kontseiluak emango dio onarpena bermea emateari, arauzkoak diren txostenak aztertu ondoren.

1.- El Consejo de Gobierno, previos los informes preceptivos, aprobará, en su caso, la concesión de la garantía.

2.- Honako hauek jaso beharko dira gutxienez bermea emate-akordioan:

2.- El acuerdo de concesión de garantía debe contener como mínimo:

a) Bermearen onuradunaren izena edo enpresarena.

a) la denominación o razón social del beneficiario de la garantía,

b) Bermearen goreneko zenbatekoa, Estatuan legezko indarra duen monetan; hala ere, obligazio hori, dibisetan ere izan daiteke, zenbateko horren kontrabalioaren heinean.

b) el importe máximo de la garantía, por su principal en moneda de curso legal en el Estado, sin perjuicio de que pueda referirse a obligación en divisa, por el contravalor de dicho importe,

c) Bermearen destinoa, sustapen arloan edo interes publiko mailan.

c) el destino de la garantía, en el marco del fomento o interés público, y

d) Hartzekodun nagusiekin izenpetutako eta aplikagarriak izan daitezkeen hitzarmen edo hitzarmenen aipamena. Beroietan jasotako arauak, emate-akordioaren osagarritzat hartuko dira.

d) la referencia al convenio o convenios con acreedores principales que resulten de aplicación, en su caso, cuyas determinaciones se entenderán integrantes del acuerdo de concesión.

3.- Aurreko lerroaldeko d) idazatian aipatzen den hitzarmenean edo hitzarmenetan aipatu gabe egotea gerta dadinean, honako hauek jaso ditzake emate-akordioak:

3.- Cuando no estén señalados por el convenio o convenios a que se refiere el apartado d) del párrafo anterior, el acuerdo de concesión puede contener:

a) Bermatze eragiketaren eta bermearen beraren ezaugarri ekonomiko-finantzarioak eta, bereziki, ordena eta dibisioaren onurekiko ukoa edo ez-ukoa eskusio-onurarekiko.

a) las características económico-financieras de la operación a garantizar y de la propia garantía, y especialmente la renuncia a los beneficios de orden y división o la no renuncia al beneficio de excusión,

b) Berme-eskubidearen aldeko eskabidea, onuradunak bere egitekoak eta ezaugarriak ez betetzea gertatu delako emandakoari aurre egin dakion kasurako. Eskubide hori eratu egin beharko da, emandako bermea formalizatu baino lehen hain zuzen.

b) la exigencia de derecho de garantía para el caso de que se haga frente a la concedida, por incumplimiento del beneficiario y sus características, derecho que deberá constituirse antes de la formalización de la garantía concedida,

c) Bermea formalizatzeko epealdia.

c) el plazo para que se formalice la garantía,

d) Administrazioaren aldeko komisio-debengoa.

d) el devengo de comisión a favor de la Administración, y

e) Bete beharreko baldintzak. Bermearen formalizazioa, horri atxikita gelditzen da.

e) las condiciones a cuyo cumplimiento queda sujeta la formalización de la garantía.

4.- Emate akordioa, aplikagarria den hitzarmen batera edo batzuetarako bidaltzea gerta dadinean, onuradunari eman beharko zaio horren edo horien berri, hitzarmenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea gerta dadinean izan ezik.

4.- Cuando el acuerdo de concesión se remita a un convenio o convenios aplicables, el contenido de los mismos será puesto en conocimiento del beneficiario, salvo que hayan sido publicados en el Boletín Oficial del País Vasco.

5. atala.- Barmea emate-akordioa aldatzea.

Artículo 5.- Modificación del acuerdo de concesión.

Emate-akordioa aldatzeko, 2. eta 3. ataletan finkatzen den izapideak bete beharko dira eta, ez da beharrezkoa izango, proposatu dadin aldaketak hartzen dituen datuak eta agiriak bertan sartzea.

La modificación del acuerdo de concesión seguirá la tramitación establecida en los artículos 2 y 3, sin que sea necesario incluir los datos o la documentación que no se vean afectados por la modificación propuesta.

6. atala.- Bermeak formalizatzea.

Artículo 6.- Formalización de las garantías.

1.- Bermeak formalizatzeko edo aldatzeko agintea duen organuari dagokio formalizazioaren edukia finkatzea, formalizazio-instrumentuan bertan gainera eta, hori, Euskal Autonomi Elkartearen Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean, dekretu honetan, aplikagarriak diren hitzarmenetan eta, hala behar izan dadinean, emate-akordioan xedatzen direnen arabera.

1.- Corresponde al órgano competente para formalizar las garantías, o su modificación, determinar, en el propio instrumento de formalización, su contenido de acuerdo con la Ley 8/1996, de 8 de noviembre, de Finanzas de la Comunidad Autónoma de Euskadi, el presente Decreto, los convenios aplicables, en su caso, y el acuerdo de concesión.

2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren izenean formalizatuko da bermea, emate-akordioan bermatzailetarako Erakunde Autonomo bat izendatu dadin kasuan izan ezik.

2.- La garantía se formalizará en nombre de la Administración de la Comunidad Autónoma, salvo que el acuerdo de concesión señale como garante a un Organismo Autónomo.

7. atala.- Baldintzak ez betetzeari buruzko komunikazioak eta bermeari aurre egin dakionaren eskabideak.

Artículo 7.- Comunicaciones sobre incumplimiento y solicitudes de que se haga frente a la garantía.

1.- Baldintzak ez betetzeari buruzko komunikazioak eta obligazioari aurre egin dakionaren eskabideak, Emandako Bermeen Erregistroko organu kudeatzaileari aurkeztu beharko zaizkio.

1.- Las comunicaciones sobre incumplimiento y las solicitudes de que se haga frente a la obligación se dirigirán al órgano gestor del Registro de Garantías Prestadas.

2.- Hartzekodun nagusiak, egoera konkurtsal bat edo fidantza-kontratuan aurrikusita dagoen beste zirkunstantzia objektibo bat, bermea exekutatzeko kausa gisa, alegatuz eskabidea egitea gerta dadinean, bermeak eskaintze-arloan agintea duen sailak, beharrezkoak diren kudeaketak burutuko ditu. Eta ondorioz, obligazioari aurre egitea erabakiko du sail horrek, sailburuaren agindu-bidez; horretarako, egoera hori edo zirkunstantzia hori ematen dela kreditatu beharko da aurrez. Fidantza kontratuaren arabera, epealdiaren baldintza betetzearen edo epealdia igarotzearen baldintzapean baldin badago exekuzioa, hauek betetzearekin bat emango da erabakia.

2.- Cuando se presente solicitud de acreedor principal alegando una situación concursal, u otra circunstancia objetiva, prevista en el contrato de fianza como causa de ejecución de la garantía, el Departamento competente en materia de prestación de garantías llevará a cabo las gestiones necesarias y resolverá, mediante Orden del Consejero, hacer frente a la misma en cuanto se acredite dicha situación o circunstancia. Si la ejecución se encuentra condicionada, según el contrato de fianza, al cumplimiento de condición o al transcurso de plazo, la resolución se dictará en cuanto se hayan producido éstos.

3.- Hartzekodun nagusiak eskabidea aurkeztu zuenetik sei hilabeteko epealdia igaro eta erabakirik eman ez baldin bada, eskabideari ukoa eman zaiola jo ahal izango da, administrazio prozedurari buruzko arauetan xedatzen direnen ondorioetarako.

3.- Transcurrido el plazo de seis meses desde la presentación de la solicitud del acreedor principal, sin que se haya dictado resolución, aquélla se podrá entender desestimada, a los efectos de la normativa de procedimiento administrativo.

4.- Hartzekodun nagusiak arauhaustearen berri eman bai, baina horrek, beste gabe, bermea exekutatu beharra ez baldin badakar, bermeak prestatzeko eskumena duen Sailak, berorren egoera ezagutzeko bidezkoak diren kueaketa-lanak burutuko ditu.

4.- Cuando el acreedor principal comunique una situación de incumplimiento que no dé lugar, por sí misma, a la ejecución de la garantía, el Departamento competente en materia de prestación de garantías llevará a cabo las gestiones oportunas para conocer su situación.

5.- Atal honetan aipatzen diren komunikazioen eta eskabideen berri eman beharko zaio bermea ematearen proposamena egin zuen Sailari edo eskuduntza horretaz baliatuz sail horren ordezkotza egin eta proposamena aurkeztu duenari. Gaiari buruz duen informazioa eskatuko zaio.

5.- Las comunicaciones y solicitudes a que se refiere este artículo, se pondrán en conocimiento del Departamento que propuso la concesión de la garantía, o del que le haya sustituido en el ejercicio de la competencia en virtud de la cual se hizo la propuesta, solicitándole la información que disponga sobre el caso.

8. atala.- Bermeari aurre egiteari buruzko erabakiaren ondorioak.

Artículo 8.- Efectos de la resolución haciendo frente a la garantía.

1.- Bermeari aurre egin dakionari buruzko erabakian, bermea ematearen ondorioz prestatutako guztiei buruzko aipamena egingo da, honako baldintza hauen pean:

1.- La resolución de que se haga frente a la garantía se referirá a todas las prestadas como consecuencia de la misma concesión siempre que:

a) Horren kausa izan den egoeraren edo zirkunstantziaren eraginpean egon daitezela, honek indarra izan dezan bitartean edo

a) se vean afectadas por la situación o circunstancia que ha dado lugar a aquélla, mientras subsista ésta, o

b) Hartzekodun nagusi eskegileak arauhauste bat gauzatu duela kreditatzea. Arauhaustearen ezaugarriek eta eskabide egiteko oinarri izan zirenek, berdinak izan behar dute eta, eskabidea, hori egin zeneko hurrengo urtearen barruan aurkeztu beharko da.

b) se acredite un incumplimiento, respecto al acreedor principal solicitante, de las mismas características que el que sirvió de base a la resolución y la solicitud se presente dentro del año siguiente a la misma.

2.- Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeko 47. atalean aipatzen diren baldintzak bete daitezenean izan ezik, ez da onartuko subrogaziorik zordun nagusiaren posizioan. Subrogazio hori onartzea gertatuko balitz, erabakia aplikagarri izango zaie ordaintzeke dauden guztiei, erabakiak bere eremuaren barruan hartzen dituen berme guztiei alegia, aurreko lerroaldean esaten denari jarraituz.

2.- Salvo que se hayan cumplido los requisitos establecidos en el artículo 47 de la Ley 8/1996, de 8 de noviembre, de Finanzas de la Comunidad Autónoma de Euskadi, no se acordará la subrogación en la posición del deudor principal. En caso de acordarse dicha subrogación, la resolución será aplicable a todos los pagos pendientes referidos a las garantías a que alcanza la misma, según el párrafo anterior.

9. atala.- Hartzekodun nagusiaren eskubidea onartzea.

Articulo 9.- Reconocimiento del derecho del acreedor principal.

1.- Aurreko bi ataletan aipatzen den erabakia hartzerakoan, jadanik ordainduta dagoen zenbateko bat eskabidea egin duen hartzekodun nagusi baten alde likidatzeko behar hainbat elementu egotea gertatuko balitz, onartu ahal izango da beronen aldeko eskubidea erabakian bertan.

1.- Si al dictar la resolución a que se refieren los dos artículos anteriores existiesen los elementos suficientes para liquidar la cantidad cubierta en favor de un acreedor principal que lo hubiera solicitado, se podrá reconocer el derecho del mismo en la propia resolución.

2.- Exekuzio erabakiak onarpena ez ematea gerta dadinean, eskabidea egin dezan hartzekodun nagusi bakoitzaren eskubidea onartu egingo da, bere alde jarri den zenbatekoa likidatzeko beharrezkoak diren elementuak kreditatu daitezeneantxe. Kasu honetan, Emandako Bermeen Erregistroaren organu kudeatzaileari dagokio onarpena emateko agintea.

2.- Cuando no lo hubiese reconocido la resolución de ejecución, el derecho de cada acreedor principal que lo solicite será reconocido en cuanto se hayan acreditado los elementos necesarios para liquidar la cantidad cubierta en su favor. En este caso, la competencia para el reconocimiento corresponde al órgano gestor del Registro de Garantías Prestadas.

10. atala.- Ordaindutako zenbatekoak eskuratzea.

Articulo 10.- Recuperación de cantidades pagadas.

1.- Hartzekodun nagusiaren aldeko ordainketa egin ostean, hurrengo atalean aipatzen den Erregistroko organu kudeatzaileak errekerimendua egingo dio onuradunari bermea itzuli dezan zerga-bilketei buruzko arauetan finkatzen den epearen barruan. Bermearen zenbatekoa, bermatzaileari itzuli beharko dio noski.

1.- Después de efectuado el pago al acreedor principal, el órgano gestor del Registro al que se refiere el artículo siguiente, dictará requerimiento al beneficiario de la garantía para que reintegre, en el plazo previsto por la normativa recaudatoria, el importe de aquél al garante.

2.- Borondatezko ordainketa-aldia igaro ondoren, premiamendu-prozedurari eta egokitzat jotako beste bide batzuei ekingo zaie zerga-bilketa arloari buruzko arautegian xedatzen denari jarraituz. Eta beharrezkoa bada, bermemailearen esku dauden berme-eskubideak exekutatu egingo dira

2.- Transcurrido el período de pago voluntario se seguirá el procedimiento de apremio, de acuerdo con la normativa en materia recaudatoria, y los demás que se estimen oportunos, con ejecución, en su caso, de los derechos de garantía a disposición del garante.

11. atala.- Emandako Bermeen Erregistroa.

Artículo 11.- Registro de Garantías Prestadas.

1.- Emandako Bermeen Erregistroa, bermeak prestatze arloan agintea duen Saileko organuak kudeatuko du. Sailaren arau organikoetan finkatuta daude prestazioei buruzko arauak. Erregistro horretan inskribatuko dira Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta honen Erakunde Autonomoen pentzutan emandako bermeak.

1.- El Registro de Garantías Prestadas, con carácter administrativo y público, será gestionado por el órgano del Departamento competente en materia de prestación de garantías que establece su normativa orgánica, y en él se inscribirán las concedidas con cargo a la Administración de la Comunidad Autónoma y por sus Organismos Autónomos.

2.- Bermeen Erregistro horretan jasoko dira, bermea emate, formalizatze, exekutatze edo liberatzeari buruzko datuak.

2.- El Registro de Garantías incluirá los datos relativos a la concesión, formalización y ejecución o liberación, en su caso, de la garantía.

12. atala.- Zuzenbide pribatupeko Izaiki Publikoek eta Baltzu Publikoek bermeak ematea.

Articulo 12.- Prestación de garantías por los Entes Públicos de Derecho Privado y por Sociedades Públicas.

1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionala osatu eta zuzenbide pribatupeko diren Izaiki Publikoek eta Baltzu Publikoek bermeak emateko baimen eskabideak bere baitan jaso beharko ditu, dagokion entitatearen pentzutan eta bermepean egingo den eragiketaren ezaugarri partikularrak eta bai guztirako arrisku eragindunari buruzko informazioa ere.

1.- La solicitud de autorización para la prestación de garantías por los Entes Públicos de Derecho Privado y las Sociedades Públicas, integrantes de la Administración Institucional de la Comunidad Autónoma, deberá incluir las características particulares de la operación garantizada y la información relativa al riesgo total vivo con cargo a la respectiva entidad.

2.- Emandako Bermeen Erregistroaren organu kudeatzaileak emango du erabakia.

2.- La resolución será dictada por el órgano gestor del Registro de Garantías Prestadas.

GEHIGARRIZKO XEDAPENA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Hitzarmenak.

Convenios.

Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 7/1996 Legeko 50.2 atalean xedatzen denari jarraituz hitzarmenak izenpetzea gerta dadinean, horren edukinari egokituko zaizkio dekretu honetan jasotzen diren xedapenak.

En el caso de Convenios suscritos al amparo del artículo 50.2 de la Ley 7/1996, de 8 de noviembre, de Finanzas de la Comunidad Autónoma de Euskadi, las prescripciones del presente Decreto se adaptarán a su contenido.

ALDIBATERAKO XEDAPENA

DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Dekretu hau argitaratu aurretik emandako bermeak.

Garantías concedidas con anterioridad al presente Decreto.

1.- Dekretu hau indarrean jarri ondoren burututako ekintzei aplikagarri izango zaie dekretu hau, dadina-dadila eman diren bermeen aldia.

1.- El presente Decreto será aplicable a los actos que se realicen con posterioridad a la entrada en vigor del mismo, cualquiera que sea el momento en que fueron concedidas las garantías a que se refieran.

2.- Dekretu hau indarrean jarri dadin egunetik hasita emandako berme guztiak Bermeen Erregistroan jasoko dira, hala ere, indarrean jarri aurretik emandakoak ere sartu ahal izango dira.

2.- El Registro de Garantías incluirá todas las garantías concedidas a partir de la entrada en vigor del presente Decreto, pudiendo incluir garantías concedidas con anterioridad a la misma.

AZKEN XEDAPENA

DISPOSICIÓN FINAL

Indarrean jartzea.

Entrada en vigor.

Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko martxoaren 18an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 18 de marzo de 1997.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

El Consejero de Hacienda y Administración Pública,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común