Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

1. zk., 1997ko urtarrilaren 2a, osteguna

N.º 1, jueves 2 de enero de 1997


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Osasuna
Sanidad
2
2

312/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa, Euskal Herriko Autonomi Elkartean Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortzeko dena.

DECRETO 312/1996, de 24 de diciembre, por el que se crea el Sistema de Vigilancia Epidemiológica en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Apirilaren 14ko 3/1986 Legeak, osasun publikoko gaiari dagozkion neurri bereziei buruzkoak, bide ematen die agintari sanitarioei neurri konkretuak hartzeko, larrialdiko eta beharrizaneko arrazoi sanitarioek hala eskatzen dutenean. Sanitateari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak, bere 8. atalean eta sistema sanitarioaren funtsezko iharduera lez, biltzen ditu, batetik, osasun-arriskuen prebentzioa efikazia handiagoz orientatzeko behar diren ikerlan epidemiologikoak egitea eta, bestetik, plangintza eta ebaluazio sanitarioa. Plangintza eta ebaluazio hauek, bestalde, oinarritzat eduki behar dute informazio sanitarioko eta zaintza eta ekintza epidemiologikoko sistema eratu bat. Gainera, 40.12 atalean xedatu duenez, Estatuko Administrazioak garatu behar ditu, beste ekintzen artean eta Autonomi Elkarteei emandako eskuduntzen kalterik gabe, zaintza eta analisi epidemiologikoko zerbitzuei dagozkien ekintzak.

La Ley 3/1986, de 14 de abril, de medidas especiales en materia de salud pública, permite a las autoridades sanitarias adoptar determinadas medidas cuando así lo exijan razones sanitarias de urgencia y necesidad, y la Ley 14/1986, de 25 de abril, General de Sanidad, en su artículo 8 recoge como actividad fundamental del sistema sanitario la realización de los estudios epidemiológicos necesarios para orientar, con mayor eficacia, la prevención de los riesgos para la salud, así como la planificación y evaluación sanitaria, que debe tener como base un sistema organizado de información sanitaria, vigilancia y acción epidemiológica, y su artículo 40.12 dispone entre las actividades a desarrollar por la Administración del Estado, sin perjuicio de las competencias atribuidas a las Comunidades Autónomas, las relativas a los servicio de vigilancia y análisis epidemiológicos.

Goikoa garatzeko, abenduaren 28ko 2210/1955 Errege Dekretua, Zaintza Epidemiologikoko Sare Nazionala sortzeko dena, onartu eta oinarrizko arautzat hartzen da.

En desarrollo de ello se ha aprobado el Real Decreto 2210/1995, de 28 de diciembre, por el que se crea la Red Nacional de Vigilancia Epidemiológica, teniendo el carácter de norma básica.

Ahalegin garrantzitsuak egiten ari dira aspalditik zaintza epidemiologikoko arloan, eta emaitza positiboaz egin ere. Lortutako esperientziak erakutsi duenez, beharrezkoa da ildo horretatik aurrera segitzea, zaintza-dispositiboetan hobekuntzak sortuz. Dispositibook, berriz, kontuan izan behar dituzte epidemiologia-arloan gertatu diren aldaketak, zerbitzu sanitarioen berrantolamendua eta Euskadiko Osasun Planaren helburuak. Horri guztiari, gai horri buruzko Europar Batasunaren iniziatibak gehitu behar zaizkio. Izan ere, horixe moldatu nahi da arau honen bidez; beraz, Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortu egiten da Euskal Herriko esparruan, gaixotasunak prebenitzeko helburuaz. Euskal Herriko Autonomi Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Legeko 18.1 atalaren arabera, Euskal Herriko Autonomi Elkarteak eskuduntza du Estatuko oinarrizko legeria, barne-sanitateari buruzkoa, garatzeko eta gauzatzeko. Ahalmena du, beraz, Dekretu hau egiteko.

Desde hace tiempo se están llevando con resultado positivo importantes esfuerzos en materia de vigilancia epidemiológica. La experiencia adquirida ha mostrado la necesidad de avanzar en la misma línea, introduciendo innovaciones en los dispositivos de vigilancia que tengan en cuenta los cambios operados en el campo de la epidemiología, la reordenación de los servicios sanitarios, y los objetivos del Plan de Salud de Euskadi. A ello hay que añadir las iniciativas de la Unión Europea al respecto, lo que se intenta plasmar a través de esta norma, creando en el ámbito del País Vasco el Sistema de Vigilancia Epidemiológica, con la finalidad de prevenir la enfermedad.

Ondorioz, Osasun Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko abenduaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dado que la Comunidad Autónoma del País Vasco, a tenor del artículo 18.1 de la Ley 3/1979, de 18 de diciembre, de Estatuto de Autonomía para el País Vasco, tiene la competencia de desarrollo legislativo y ejecución de la legislación básica del Estado en materia de sanidad interior, ello le permite dictar este Decreto. En su virtud, a propuesta del Consejero de Sanidad, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el 24 de diciembre de 1996,

XEDATU DUT

DISPONGO:

1. atala.– Xedea. Euskal Herriko Zaintza Epidemiologikoko Sistema sortu egiten da. Osasun Sailaren menpe egongo da eta informazio epidemiologikoa bildu eta aztertu egingo du, gaixotasunak prebenitzeko, kontrol sanitarioko neurrien bidez; horretarako, osasun-arazoak eta beren faktore determinatzaileak identifikatu egingo dira, osasun publikoan egingo den ikerketa, plangintza eta ebaluazio egokiaren bidez.

Artículo 1.– Objeto.

2. atala.– Helburuak.

Se crea el Sistema de Vigilancia Epidemiológica del País Vasco, dependiente del Departamento de Sanidad, que permite la recogida y el análisis de la información epidemiológica, con la finalidad de prevenir la enfermedad, mediante medidas de control sanitario, para lo cual se identificarán los problemas de salud y sus factores determinantes, a través de una correcta investigación, planificación y evaluación en salud pública.

Euskal Herriko Zaintza Epidemiologikoko Sistemaren helburuak hauexek dira:

Artículo 2.– Objetivos.

a) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko gaixotasun transmitagarriak, ez-transmitagarriak eta bestelako prozesu akutuak zein kronikoak kontrolatzea. Puja epidemiologikoak eta bestelako alerta sanitarioko egoerak detektatzea, kontrolatzea eta ikertzea barne sartzen dira.

Los objetivos del Sistema de Vigilancia Epidemiológica del País Vasco son:

b) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko gaixotasunik nagusienei buruzko ezaguera eguneratua eta etengabea izatea.

a) Posibilitar el control de las enfermedades transmisibles y no transmisibles, así como otros procesos de tipo agudo o crónico en la Comunidad Autónoma del País Vasco, incluyendo la detección, el control y el estudio de brotes epidémicos así como de otras situaciones de alerta sanitaria.

c) Patroi epidemiologikoaren joerak eta aldaketak identifikatzea, interbentzio-beharrizana baloratzeko eta martxan jarritako kontrol-programak ebaluatzeko.

b) Mantener un conocimiento actualizado y permanente de la situación de las principales enfermedades en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Gaixotasunen aurrean eta osasun publikoko arazo berrien aurrean, ikerketa- eta ekintza-oinarriak eratzea.

c) Identificar tendencias y cambios en el patrón epidemiológico, con el fin de valorar la necesidad de intervención y evaluar los programas de control puestos en marcha.

e) Espainiar Estatuko eta Europar Batasuneko zaintza epidemiologiokoari, behar den informazioa ematea.

d) Establecer bases para la investigación y la actuación frente a enfermedades y nuevos problemas de salud pública.

f) Informazio epidemiologikoa, estatistikak eta txosten sanitarioak egin eta sistema sanitarioko estamentu desberdinei zabaltzea.

e) Aportar la información necesaria para la vigilancia epidemiológica del Estado español y de la Unión Europea. f) Elaborar información epidemiológica así como diferentes estadísticas e informes sanitarios y difusión de los mismos a los diferentes estamentos del sistema sanitario.

3. atala.– Jarduerak.

Artículo 3.– Actividades.

Aurreko atalean ezarritako helburuak lortzeko, Euskal Herriko Zaintza Epidemiologikoko Sistemak ondoko jarduerak garatuko ditu:

Para alcanzar los objetivos establecidos en el artículo anterior, el Sistema de Vigilancia Epidemiológica del País Vasco desarrollará las siguientes actividades:

a) Jakinarazteko gaixotasun eta prozesuei buruzko informazioa sistematikoki eta aldizka biltzea, Dekretu honetan araututakoaren arabera.

a) Recogida sistemática y periódica de la información referente a las enfermedades y procesos sometidos a notificación, de acuerdo con lo establecido en el presente Decreto.

b) Esandako informazioa aztertzea.

b) Análisis de la antedicha información.

c) Lortutako informazioa eta informazio horretatik eratorritako gomendioak hedatzea.

c) Difusión de la información elaborada y de las recomendaciones que de ella se deriven.

4. atala.– Informazio-iturriak.

Artículo 4.– Fuentes de información.

Euskal Herriko Zaintza Epidemiologikoko Sistema osatzen duten informazio-iturriak hauexek dira:

El Sistema de Vigilancia Epidemiológica del País Vasco lo constituyen las siguientes fuentes de información: a) Enfermedades de Declaración Obligatoria (E.D.O.). Son los casos nuevos de las enfermedades que se recogen en la hoja epidemiológica semanal del Anexo I de este Decreto.

a) Aitortu Beharreko Gaixotasunak (A.B.G.): Dekretu honen I Eraskineko asteroko orri epidemiologikoan biltzen diren gaixotasunen kasu berriak.

b) Situaciones de alerta sanitaria y brotes epidémicos. Se consideran como tales los casos de urgencia por:

b) Alerta sanitarioko egoerak eta puja epidemikoak. Halakotzat jotzen dira ondoko larrialdiko kasuak:

– Enfermedades que puedan comportar algún riesgo para la salud pública.

– Osasun publikorako arrisku izan daitezkeen gaixotasunak. – Edozein intoxikazio kolektibo akutu nabarmen, ustegabez, manipulazioz edo kontsumoz gertatu den kontuan izan gabe.

– La presencia de cualquier proceso relevante de intoxicación aguda colectiva, independientemente de que sea causado por accidente, manipulación o consumo.

– Komunitatearen osasunean eragina izan dezakeen edozein hondamen-motako intzidentzia agertzea.

– La aparición de cualquier incidencia de tipo catastrófico que pueda afectar a la salud de la comunidad.

– Espero izan diren baloreak baino kasu gehiago eta modu esanguratsuz gertatzea.

– El incremento significativamente elevado de casos en relación con los valores esperados.

Kasu guzti horietan beharrezko izango da agintari sanitarioak prebentzioko edo kontrol urgenteko ekintzak martxan ipintea, biztanleriaren osasuna babesteko.

En todas ellas será necesaria la puesta en marcha de actuaciones preventivas o de control urgente por parte de la autoridad sanitaria para proteger la salud de la población.

c) Mikrobiologia-informazioko sistema. Berak biltzen du Euskal Herriko Autonomi Elkarteko mikrobiologiako labotatorioetan detektatutako patologia infekziosoei buruzko informazioa.

c) Sistema de información microbiológica. Es el que recoge la información sobre las patologías infecciosas detectadas en los laboratorios de microbiología que ejercen su actividad en el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

d) Sistema espezifikoak, hots, kasuen erregistroak, seroprebalentzia-inkestak, mediku begiraileak eta HIESa, GIBagatiko infekzioa eta bestelako gaixotasun inmunoprebenigarriak jagoteko aplika daitezkeen beste batzuk ere.

d) Sistemas específicos, como los registros de casos, encuestas de seroprevalencia, médicos vigía y otros que se podrán aplicar a la vigilancia del SIDA, de la infección por VIH y de otras enfermedades inmunoprevenibles.

e) Osasun Sailak, bere eskuduntza-esparru barruan, unean-unean osasun publikoa kontrolatzeko eta babesteko egoki joko dituen gainerako zaintza epidemiologikoko sistemak, abenduaren 28ko 2210/1995 Errege Dekretuko 4.3 atalean ezarritakoari jarraituz.

e) Aquellos otros sistemas de vigilancia epidemiológica que el Departamento de Sanidad, dentro de su ámbito competencial, considere oportunos en cada momento para controlar y proteger la salud pública, según lo establecido en el artículo 4.3 del Real Decreto 2210/1995, de 28 de diciembre.

5. atala.– Ezaugarriak.

Artículo 5.– Características.

Hona hemen Euskal Herriko Zaintza Epidemiologikoko Sistemaren ezaugarriak:

Las características del Sistema de Vigilancia Epidemiológica del País Vasco son:

a) Biltzeko den informazioa homogeneoa izatea.

a) Homogeneidad de la información a recoger.

b) Epeak, edukia, formatoa eta informazio-fluxuak, sortuko den Zaintza Sistemaren maila bakoitzean, Zaintza Epidemiologikoko Sistemara egokitzea.

b) Adecuación de plazos, contenido, formato y flujos de información a las funciones del Sistema de Vigilancia Epidemiológica, en cada uno de los niveles del Sistema de Vigilancia que se crea.

c) Informazioa eraginkortasunez bildu eta hedatzea.

c) Eficiencia en la recogida y difusión de la información.

d) Informazioa konfidentzialtasunez erabiltzea, datu pertsonalen tratamendu automatizatuari buruzko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoan eta bere garapen-arautegian ezarritakoaren arabera.

d) Confidencialidad en el tratamiento de la información, de acuerdo con lo dispuesto en la Ley Orgánica 5/1992, de 29 de octubre, por la que se regula el tratamiento automatizado de los datos de carácter personal, y su normativa de desarrollo.

e) Gerta daitezkeen egoera epidemiologiko berrietara egokitzea.

e) Adaptabilidad a las nuevas situaciones epidemiológicas que puedan producirse.

f) Sortutako datuen banapen-aldizkakotasuna.

f) Periodicidad de distribución de los datos generados.

g) Sistemako estamentu guztiak, sistema berak sortutako datuez baliatzea.

g) Acceso de todos los estamentos del sistema a los datos generados por el mismo.

h) Pertsonal sanitarioak parte hartzea zaintza epidemiologikoaren elementu desberdinak garatzean eta ezartzean.

h) Participación del personal sanitario en el desarrollo e implantación de los diferentes elementos de la vigilancia epidemiológica.

6. atala.– Egitura funtzionala.

Artículo 6.– Estructura funcional.

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko sare sanitario osoak, hots, publikoak eta pribatuak osatzen du Euskal Herriko Zaintza Epidemiologikoko Sistema, helburua zein den kontuan hartu gabe.

Forma parte del Sistema de Vigilancia Epidemiológica del País Vasco toda la red sanitaria de la Comunidad Autónoma del País Vasco, tanto la pública como la privada, con independencia de su finalidad.

7. atala.– Egitura organikoa.

Artículo 7.– Estructura orgánica

Euskal Herriko Zaintza Epidemiologikoko Sistemaren egiturak antolakuntza-maila hauek ditu:

El Sistema de Vigilancia Epidemiológica del País Vasco se estructura en los siguientes niveles organizativos:

a) Osasun Saileko Osasun Publikorako Zuzendaritza.

a) Dirección de Salud Pública del Departamento de Sanidad.

b) Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak.

b) Delegaciones Territoriales del Departamento de Sanidad. c) Comarcas de Atención Primaria de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

c) Osakidetza/Servicio Vasco de Saludeko Lehen Mailako Atentzio Eskualdeak.

d) Hospitales de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

d) Osakidetza/Servicio Vasco de Saludeko ospitaleak.

Artículo 8.– Funciones de la Dirección de Salud Pública.

8. atala.– Osasun Publikorako Zuzendaritzaren funtzioak.

Corresponden a la Dirección de Salud Pública las siguientes funciones:

Osasun Publikorako Zuzendaritzari dagozkion funtzioak hauexek dira:

a) La planificación, priorización, organización, dirección y evaluación de las actividades de vigilancia epidemiológica en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

a) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko zaintza epidemiologikoko jarduerak plangintzatu, lehentasuna eman, antolatu, zuzendu eta ebaluatzea.

b) La coordinación de las actividades de las Delegaciones Territoriales de Sanidad en dicha materia.

b) Osasuneko Lurralde Ordezkaritzek gai horri buruz egiten dituzten jarduerak koordinatzea.

c) La coordinación con los otros órganos del Departamento de Sanidad y de Osakidetza-Servicio vasco de salud de las actividades de vigilancia epidemiológica.

c) Zaintza epidemiologikoko jarduerak Osasun Saileko eta Osakidetza/Servicio Vasco de Saludeko gainerako organoekin koordinatzea.

d) La transmisión de la información del Sistema de Vigilancia Epidemiológica a la Administración del Estado así como a otras Comunidades Autónomas, instituciones y organismos tanto públicos como privados.

d) Estatuko Administrazioari eta beste Autonomi Elkarte, instituzio eta organismo batzuei ere, publikoak izan zein pribatuak izan, Zaintza Epidemiologikoko Sistemaren informazioa pasatzea.

e) La adopción de las medidas que se estimen oportunas en cada momento en materia de salud pública en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

e) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko esparruan, unean-unean egokitzat joko diren neurriak hartzea, Osasun publikoko gaiari dagokionez.

f) La realización del análisis de los datos epidemiológicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco y la difusión de los resultados obtenidos junto con las recomendaciones que deriven de los mismos.

f) Euskal Herriko Autonomi Elkarteko datu epidemiologikoak aztertzea, eta lortutako emaitzak hedatzea, emaitzotatik eratorriko diren gomendioekin batera.

g) El estudio y, en su caso, la proposición de todos aquellos programas y estudios epidemiológicos necesarios para alcanzar y mejorar los objetivos de la vigilancia epidemiológica.

g) Zaintza epidemiologikoaren helburuak lortzeko eta hobetzeko behar diren programa eta ikerlan epidemiologiko guztiak aztertzea eta, kasua balitz, proposatzea.

Artículo 9.– Funciones de las Delegaciones Territoriales de Sanidad.

9. atala.– Osasuneko Lurralde Ordezkaritzen funtzioak.

Corresponden a las Delegaciones Territoriales de Sanidad las siguientes funciones:

Osasuneko Lurralde Ordezkaritzei ondoko funtziook dagozkie: a) Bakoitzak bere lurraldean zaintza epidemiologikoko jarduerak antolatu eta bultzatzea.

a) La organización e impulso de las actividades de vigilancia epidemiológica en su territorio.

b) Bakoitzak bere lurraldean, zaintza epidemiologikoko jarduerak, beste eskualde sanitarioekin, ospitale publikoekin eta zentro sanitario pribatuekin koordinatzea.

b) La coordinación en su territorio de las actividades de vigilancia epidemiológica con las diferentes comarcas sanitarias y hospitales públicos así como con centros sanitarios privados.

c) Bakoitzak bere lurraldean eta osasun publikoko gaiari dagokionez, unean-unean egokitzat joko diren neurriak hartzea.

c) La adopción de las medidas que se estimen oportunas en cada momento en materia de salud pública en el ámbito de su territorio.

d) Bakoitzari bere lurraldean dagozkion datu epidemiologikoak Osasun Publikorako Zuzendaritzari pasatzea, aste epidemiologikoa amaitu eta 10 eguneko epean asko jota.

d) La transmisión de los datos epidemiológicos correspondientes a su territorio a la Dirección de Salud Pública, en un plazo máximo de 10 días desde la finalización de la semana epidemiológica correspondiente.

e) Bere lurraldeko datu epidemiologikoak aztertzea eta lortutako emaitzak hedatzea, emaitzotatik, eta lurraldearen erantzukizun mailan, eratorritako gomendioekin batera.

e) La realización del análisis de los datos epidemiológicos de su territorio y la difusión de los resultados obtenidos, junto con las recomendaciones que deriven de los mismos a los diferentes niveles de su responsabilidad.

f) Zaintza epidemiologikoaren helburuak lortzeko eta hobetzeko eratuko diren beharrezko programa eta ikerlan epidemiologiko guztiak egokitu eta burutzea.

f) La adecuación y ejecución de todos aquellos programas y estudios epidemiológicos necesarios que se establezcan para alcanzar y mejorar los objetivos de la vigilancia epidemiológica.

10. atala.– Osakidetza/Servicio Vasco de Saludeko Lehen Mailako Atentzio Eskualdeen funtzioak.

Artículo 10.– Funciones de las Comarcas de Atención Primaria de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

Osakidetza/Servicio Vasco de Saludeko Lehen Mailako Atentzio Eskualdeei ondoko funtziook dagozkie:

Corresponden a las Comarcas de Atención Primaria de Osakidetza-Servicio vasco de salud las siguientes funciones:

a) Bakoitzak bere esparruan zaintza epidemiologikoko jarduerak antolatu eta bultzatzea.

a) La organización e impulso de las actividades de vigilancia epidemiológica en su ámbito territorial.

b) Proposatuko diren zaintza epidemiologikoko jarduerak, bakoitzak bere eragin-esparruan garatzea.

b) El desarrollo en su ámbito de influencia de las actividades de vigilancia epidemiológica que se propongan.

c) Lehen mailako asistentziako prestazio sanitarioa eta egokitzat joko diren prebentzio- eta kontrol-neurriak hartzea.

c) La prestación sanitaria de asistencia primaria y la adopción de aquellas medidas de prevención y control que se consideren oportunas.

d) Bakoitzari bere esparruan dagozkion datu epidemiologikoak Osasuneko Lurralde Ordezkaritzari pasatzea, abenduaren 28ko 2210/1995 Errege Dekretuko 10. atalean ezarritakoari jarraituz.

d) La transmisión de los datos epidemiológicos correspondientes a su ámbito territorial a la Delegación Territorial de Sanidad en tiempo oportuno, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 10 del Real Decreto 2210/1995, de 28 de diciembre.

11. atala.– Osakidetza/Servicio Vasco de Saludeko ospitaleen funtzioak.

Artículo 11.– Funciones de los hospitales de Osakidetza-Servicio vasco de salud.

Ospitaleei ondoko funtziook dagozkie:

Corresponden a los hospitales las funciones siguientes:

a) Ospitale-zerbitzu desberdinetako zaintza epidemiologikoko jarduerak inplementatzea.

a) La implementación de las actividades de vigilancia epidemiológica en los diferentes servicios hospitalarios.

b) Asistentzia sanitarioaren prestazioa eta kasu bakoitzean beharrezkoak diren prebentzio, isolamendu eta kontroleko neurri indibidualak hartzea.

b) La prestación de asistencia sanitaria y la adopción de aquellas medidas individuales de prevención, aislamiento y control que sean necesarias en cada caso.

c) Dagokion Osasuneko Lurralde Ordezkaritzarekin koordinatuta, proposatuko diren zaintza epidemiologikoko jarduerak ospitale-mailan garatzea.

c) El desarrollo a nivel hospitalario de las actividades de vigilancia epidemiológica que se propongan en coordinación con la Delegación Territorial de Sanidad correspondiente.

d) Datu epidemiologikoak Osasuneko Lurralde Ordezkaritzari sasoiz pasatzea, abenduaren 28ko 2210/1995 Errege Dekretuko 10. atalean ezarritakoari jarraituz.

d) La transmisión de los datos epidemiológicos a la Delegación Territorial de Sanidad en tiempo oportuno, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 10 del Real Decreto 2210/1995, de 28 de diciembre.

12. atala.– Gaixotasunak, alerta sanitarioak eta puja epidemikoak aitortzea.

Artículo 12.– Declaración de enfermedades, alertas sanitarias y brotes epidémicos.

1.– Euskal Herriko Autonomi Elkartean diharduten mediku guztiek, baita Elkarte horretan dauden zentro sanitarioek ere, obligazioa dute oraingo Dekretuaren 4. ataleko a) eta b) idazatietan sartzen diren kasu guztiak Euskal Herriko Zaintza Epidemiologikoko Sistemari aitortzeko; aitorpen horien helburua da, izan ere, gure lurralde-esparruko kasuak kontrolatzera jotzen duten osasun publikoko neurriak garatu eta ebaluatzea.

1.– Todos los médicos que ejercen en la Comunidad Autónoma del País Vasco así como los centros sanitarios ubicados en la misma están obligados a declarar al Sistema de Vigilancia Epidemiológica del País Vasco todos los supuestos incluidos en los apartados a) y b) del artículo 4 del presente Decreto, con la finalidad de desarrollar y evaluar las medidas de salud pública tendentes al control de las mismas en nuestro ámbito territorial.

2.– Asteroko orri epidemiologikoan (I Eraskinean) bildutako aitortu beharreko gaixotasun transmitigarriak direla eta, aitorpeneko denbora-unitaterik behinena da, izan, larunbata igaro eta hurrengo 24 ardura amaitzen den astea. Aitorpenaren barruan sartuko dira, bada, aste horretan detektatutako kasuak, baita susmo klinikoa dutenak ere, laboratorioko baieztapenera begira egon barik. Aitorpena egiteko, I Eraskineko orria behar moduan bete eta Osasuneko Lurralde Ordezkaritzako Zaintza Epidemiologikoko Unitatera bidali behar da.

2.– Para las enfermedades transmisibles de declaración obligatoria recogidas en la hoja epidemiológica semanal (Anexo I), la unidad básica temporal de declaración es la semana que acaba a las 24 horas del sábado. Esta declaración comprenderá los casos detectados en dicha semana, notificándose los mismos bajo sospecha clínica, sin esperar la confirmación de laboratorio. La declaración se efectuará remitiendo, debidamente cumplimentada, a la Unidad de Vigilancia Epidemiológica de la Delegación Territorial de Sanidad correspondiente, la hoja del Anexo I.

Aste epidemiologikoa amaitzen denean, aitortu beharreko gaixotasunik detektatu ez bada ere, mediku aitortzaileak berdin-berdin bidaliko du I Eraskineko orria, bere datu pertsonalak behar moduan ipinita.

Aun cuando no se haya detectado ninguna de las enfermedades sometidas a declaración al término de la semana epidemiológica, el médico declarante deberá remitir igualmente, la hoja del Anexo I debidamente cumplimentada con sus datos personales.

I Eraskineko B taldeari dagozkion gaixotasunak direla eta, aitorpen inbibidualeko orria (II Eraskina) ere bete behar da, I Eraskinarekin batera.

Para aquellas enfermedades pertenecientes al grupo B del Anexo I será necesaria también la cumplimentación de la hoja de declaración individual (Anexo II), junto con el Anexo I.

3.– Alerta sanitarioen eta puja epidemikoen kasuan, baita Dekretu honetako I Eraskineko 1B taldean bildutako gaixotasunen kasuan ere, aitorpena obligaziozkoa izateaz gainera urgentea ere bada; beraz, faxez edo telefonoz aurreratu beharko da, nahiz eta gero partea idatziz bidali eta berretsi Osasuneko Lurralde Ordezkaritzako Zaintza Epidemiologikoko Unitatera.

3.– En el caso de alertas sanitarias y brotes epidémicos, así como en las enfermedades recogidas en el grupo B1 del Anexo I de este Decreto, la declaración además de obligatoria, será urgente y deberá adelantarse por fax o por teléfono, lo que no elude el envío y ratificación posterior del parte escrito, a la Unidad de Vigilancia Epidemiológica de la Delegación Territorial de Sanidad correspondiente.

13. atala.– Dekretu honetan araututakoa hausteak, zigor administratiboa ekar dezake, behin espedientearen instrukzioa egin eta gero, Sanitateari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorraren VI. atalburuan ezarritakoaren arabera, aplikagarriak izan daitezkeen osagarrizko eta geroagoko arauekin bat etorriz, eta gerta daitezkeen erantzukizun zibilen, penalen edo beste maila batzuen kalterik gabe.

Artículo 13.– Las infracciones a lo dispuesto en el presente Decreto podrán ser objeto de sanciones administrativas, previa instrucción del oportuno expediente, de conformidad con lo dispuesto en el Capítulo VI de la Ley 14/1986 de 25 de abril, General de Sanidad, y normas complementarias y posteriores que les sean de aplicación, sin perjuicio de las responsabilidades civiles, penales o de otro orden que pudieran concurrir.

ERABAKI GEHIGARRIA

DISPOSICIÓN ADICIONAL

Erabaki honetan aurrikusitako Eraskinak, Osasun Sailburuaren Aginduz alda daitezke.

Los Anexos previstos en esta disposición podrán ser modificados por Orden del Consejero de Sanidad.

INDARGABETZEKO ERABAKIA

DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabe gelditzen dira: azaroaren 2ko 207/1982 Dekretua, aitortu beharreko gaixotasunak eratzen dituena, eta Dekretu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo beheragoko erabaki guztiak.

Queda derogado el Decreto 207/1982, de 2 de noviembre, por el que se establecen las enfermedades de declaración obligatoria, y cuantas disposiciones de igual o inferior rango se opongan a lo dispuesto en este Decreto.

AZKEN ERABAKIAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Osasun Sailburuari Dekretu hau garatzeko eta burutzeko beharrezko diren erabakiak hartzeko baimena ematen zaio.

Primera.– Se faculta al Consejero de Sanidad para dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo y ejecución del presente Decreto.

Bigarrena.– Dekretu hau 1997ko urtarrilaren 1ean hasiko da indarrean.

Segunda.– El presente Decreto estará en vigor el 1 de enero de 1997.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko abenduaren 24an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 24 de diciembre de 1996.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Osasun Sailburua,

El Consejero de Sanidad,

IÑAKI AZKUNA URRETA.

IÑAKI AZKUNA URRETA.

<IMG SRC="Image33.gif" WIDTH=592 HEIGHT=855>


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común