Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

140. zk., 1996ko uztailaren 22a, astelehena

N.º 140, lunes 22 de julio de 1996


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Industria, Nekazaritza eta Arrantza
Industria, Agricultura y Pesca
3481
3481

167/1996 DEKRETUA, uztailaren 9koa, Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda arautzeko dena.

DECRETO 167/1996, de 9 de julio, por el que se regula el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora, Silvestre y Marina.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 47. atalak sortu zuen Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda, zein osatuko baitute babes-neurri bereziak behar dituzten espezie, azpiespezie edo populazioek.

<FONT FACE="Courier New" SIZE=3><P>El artículo 47 de la Ley 16/1994, de 30 de junio, de Conservación de la Naturaleza del País Vasco crea el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora, Silvestre y Marina, el cual estará integrado por las especies, subespecies o poblaciones cuya protección exige medidas específicas.

Espezie, azpiespezie edo populazio bat zerrendan sartzeko edo zerrendatik ezabatzeko prozedura arautzea da dekretu honen xedea, baita 50.3. atalean aipatutako kudeaketa-planak egin eta onesteko arauak ezartzea ere.

El presente Decreto tiene por objeto regular el procedimiento de inclusión o exclusión de una especie, subespecie o población en el Catálogo, estableciendo, asimismo, normas para la elaboración y aprobación de los planes de gestión a que se refiere el artículo 50.3.

Halaber, gehigarrizko xedapenean ezartzen denarekin bat etorriz, zerrenda osatuko duten lehenengo animali espezie, azpiespezie eta populazioak onesten ditu dekretu honek, Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseilua-Naturzaintzak horren aldeko txostena egin ondoren.

Asimismo, este Decreto aprueba, de conformidad con lo que se establece en su Disposición Adicional, la primera relación de especies, subespecies y poblaciones de la fauna que van a integrar el Catálogo, lo que ha sido informado favorablemente por el Consejo Asesor de la Conservación de la Naturaleza del País Vasco-Naturzaintza.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Consejero de Industria, Agricultura y Pesca, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión de 9 de julio de 1996,

XEDATU DUT:
DISPONGO:

1. atala.- Izaera eta atxikipena.

Artículo 1.- Naturaleza y adscripción.

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda izaera administratiboko erregistro publikoa da, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpekoa eta Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzari atxikia.

El Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora, Silvestre y Marina es un Registro público de carácter administrativo dependiente del Departamento de Industria, Agricultura y Pesca y adscrito a la Dirección de Ordenación e Investigación del Medio Natural.

Basa eta itsas fauna eta landaredian babes-neurri bereziak behar dituzten espezie, azpiespezie edo populazioak sartuko dira Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan, Euskal Herriko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 48. atalean ezarritako kategorietariko baten batean eta dekretu honetan ezartzen den prozeduraren arabera.

Se incluirán en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora, Silvestre y Marina, en alguna de las categorías establecidas en el artículo 48 de la Ley 16/1994, de 30 de junio de Conservación de la Naturaleza del País Vasco, y de acuerdo con el procedimiento establecido en el presente Decreto, aquellas especies, subespecies y poblaciones de la fauna y flora, silvestre y marina, que requieran medidas específicas de protección.

3. atala.- Zerrendan sartu, zerrendatik ezabatu eta kategoriaz aldatzeko prozeduraren hasiera.

Artículo 3.- Inicio del procedimiento de catalogación, descatalogación y cambio de categoría.

1.- Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak emango dio hasiera, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzaren bitartez, halako ezpezie, azpiespezie edo populazioa zerrendan sartu, zerrendatik ezabatu eta kategoriaz aldatzeko prozedurari, horrela egitea gomendatzen duen informazio tekniko edo zientifikoa dagoenean.

1.- El Departamento de Industria, Agricultura y Pesca, a través de la Dirección de Ordenación e Investigación del Medio Natural, iniciará el procedimiento de catalogación, descatalogación o cambio de categoría de una especie, subespecie o población, cuando exista información técnica o científica que así lo aconseje.

2.- Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak emango du, edonola ere, prozedura hasteko agindua, foru organo eskudunek edo Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseilua-Naturzaintzak, informazio teknikoan oinarriturik, horrela egiteko eskatu ondoren.

2.- La Dirección de Ordenación e Investigación del Medio Natural ordenará, en todo caso, el inicio del procedimiento a instancia de los órganos forales competentes o del Consejo Asesor de la Conservación de la Naturaleza-Naturzaintza, en base a la información técnica existente.

3.- Estatutuen arabera, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan natura artatu eta aztertzea helburu duten elkarteek eskatu ahal izango dute zerrendan sartu, zerrendatik ezabatu eta kategoriaz aldatzeko prozedura hasteko. Eskabidea aztertutakoan, eta foru organo eskudunek txostena egin ondoren, Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak erabakiko du prozedura hasi behar den ala ez.

3.- Podrá solicitar la iniciación del procedimiento de catalogación, descatalogación o cambio de categoría las Asociaciones que estatutariamente tengan como fin la conservación y el estudio de la naturaleza en el ámbito de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Estudiada la solicitud, y previo informe de los órganos forales competentes, la Dirección de Ordenación e Investigación del Medio Natural resolverá la iniciación o no del procedimiento.

4. atala.- Naturzaintzaren txostena.

Artículo 4.- Informe de Naturzaintza.

1.- Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketa Zuzendaritzak, behin espedientea hasiz gero, haren berri emango dio Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseilua-Naturzaintzari, eta horrela egitea bidezkotzen duen memoria teknikoa igorriko dio. Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak dituen datuetan eta/edo Sailari lurralde historikoetako foru organoek ematen dizkioten datuetan oinarrituko da memoria hori, eta gutxienez ondoko kontu hauek bilduko ditu:

1.- La Dirección de Ordenación e Investigación del Medio Natural, una vez iniciado el expediente, lo comunicará al Consejo Asesor de la Conservación de la Naturaleza-Naturzaintza, junto con una memoria técnica justificativa, confeccionada sobre los datos que estén a disposición del Departamento de Industria, Agricultura y Pesca y/o de aquéllos que le suministren los órganos forales competentes de los Territorios Históricos, que contendrá al menos:

a) Ukituriko populazioari eta populazio horren banaketa naturalari buruzko informazioa.

a) Información sobre la población afectada y área de distribución natural.

b) Halako populazioaren berariazko habitaten deskripzioa.

b) Descripción de sus hábitats característicos.

d) Halako populazioak, arrisku-egoeraren arabera, zerrendan izan behar duen kategoriari buruzko proposamena, 16/1994 Legearen 49. atalean aurrikusitakoan oinarrituta.

d) Propuesta acerca de la categoría en que debe quedar catalogada en función de la situación de amenaza en que se encuentre la misma, en base a lo prevenido en el artículo 49 de la Ley 16/1994.

2.- Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseilua-Naturzaintzak, beranduen jota, espedientea bere idazkaritzan jaso eta hilabetera emango du txostena.

2.- El Consejo Asesor de la Conservación de la Naturaleza-Naturzaintza emitirá su informe en el plazo máximo de un mes a contar desde la recepción del expediente en su secretaría.

5. atala.- Zerrendan sartzea edo zerrendatik ezabatzea.

Artículo 5.- Inclusión o exclusión.

1.- Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Aginduaren bidez sartuko da halako espezie, azpiespezie edo populazioa Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan, eta era berean jokatuko da edozein espezie, azpiespezie edo populazio zerrendatik ezabatu edo kategoriaz aldatzeko. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

1.- La inclusión o exclusión de una especie, subespecie o población en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora, Silvestre y Marina, o el cambio de categoría dentro del mismo, se realizará mediante Orden del Consejero de Industria, Agricultura y Pesca, que se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.- Halaber, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Aginduaren bidez erabakiko da halakoa zerrendan ez sartzea, zerrendatik ezabatzea edo proposatutako kategoria aldatzea, baldin prozesuan zehar emandako txostenetatik ondorioztatzen bada ez dela bidezko babes-neurri berezirik hartzea.

2.- Igualmente, por Orden del Consejero de Industria, Agricultura y Pesca se resolverá la no inclusión, exclusión o cambio de categoría propuesta, si de los informes emitidos en el curso del procedimiento se derivara la no procedencia de adoptar medidas específicas de protección.

6. atala.- Zerrendaren informazioa.

Artículo 6.- Información del Catálogo.

1.- Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendak, jasotako espezie, azpiespezie edo populazio bakoitzari buruz, ondoko datu hauek bilduko ditu:

1.- El Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora, Silvestre y Marina incluirá para cada especie, subespecie o población catalogada, los siguientes datos:

a) Izen zientifikoa eta izen arruntak.

a) La denominación científica y sus nombre vulgares.

b) Zerrendan duen kategoria.

b) La categoría en que esté catalogada.

c) Ukituriko populazioari eta populazio horren banaketa naturalari buruzko informazioa.

c) La información relativa a la población afectada y su área de distribución natural.

d) 16/1994 Legearen 50. atalaren 3. lerroaldian aipatutako kudeaketa-planen onespen-datak.

d) Las fechas de aprobación de los Planes de Gestión a que se refiere el párrafo 3 del artículo 50 de la Ley 16/1994.

2.- Bi urterik behin gutxienez zerrendaren egoeraren berri jasoko du Euskal Herriko Natura Babesteko Aholku Kontseilua-Naturzaintzak.

2.- El Consejo Asesor de la Conservación de la Naturaleza-Naturzaintza será informado cada dos años, como mínimo, de la situación del Catálogo.

7. atala.- Ondorioak.

Artículo 7.- Efectos.

16/1994 Legearen 50. atalean aurrikusitako ondorioak izango ditu, Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-eremurako, halako espezie, azpiespezie edo populazioa Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan sartzeak.

La inclusión de una especie, subespecie o población en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora, Silvestre y Marina conllevará, para el ámbito territorial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, los efectos previstos en el artículo 50 de la Ley 16/1994.

8. atala.- Kudeaketa-planak.

Artículo 8.- Planes de gestión.

1.- Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagokio 16/1994 Legearen 50.3. aipatutako kudeaketa-planen idazketa, itsas fauna eta landarediko espezieei buruzkoak direnean. Plan horiek Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren Aginduaren bidez onetsiko dira.

1.- La redacción de los planes de gestión a que se refiere el artículo 50.3 de la Ley 16/1994 corresponderá al Departamento de Industria, Agricultura y Pesca, cuando se trate de especies de la fauna y flora marina, y su aprobación se realizará mediante Orden del Consejero de Industria, Agricultura y Pesca.

2.- Basa fauna eta landarediko espezieetako kategoria bakoitzarentzako kudeaketa-planak bakarrak izango dira Euskal Autonomi Elkartean, eta zein lurralde historikotan berreskuratu nahi den halako espeziea edo zeinetan duen espezieak berezko ingurunea, bertako foru organoek onetsiko dituzte kudeaketa-planok. Plan hauek Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin koordinaturik idatziko dira.

2.- Los planes de gestión para cada una de las categorías de especies de la fauna y flora silvestre, que serán únicos en la Comunidad Autónoma del País Vasco, serán aprobados por los órganos forales de los Territorios Históricos en cuyo ámbito tuviere la especie su distribución natural o se promoviere su recuperación. Su redacción se realizará en coordinación con el Departamento de Industria, Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco.

3.- Kudeaketa-planen indarraldia planetan beretan zehaztuko da, eta, edonola ere, halako espeziea zerrendatik ezabatu bitartekoa izango da. Kategori aldaketen kasuan, urtebeteko epearen barruan berrikusi behar da kudeaketa-plana.

3.- Los planes de gestión tendrán la vigencia que en ellos se determine, y en todo caso, hasta la descatalogación de la especie en cuestión. En los supuestos de cambio de categoría, el plan de gestión deberá ser objeto de revisión en el plazo de un año.

9. atala.- Informazio bidalketa.

Artículo 9.- Remisión de información.

Foru organoek eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak elkarri emango diote onesten dituzten kudeaketa-planen aplikazioaren berri. Horretarako, ekitaldi bakoitzeko abenduaren 31 baino lehen, memoria bat bidaliko dute, zeinetan zehaztuko baitira lortutako emaitzak, eta zeinetan egingo baita zerrendan jarraitzeko edo, kasuan kasu, zerrendatik ezabatzeko edo kategoriaz aldatzeko proposamena.

Los órganos forales y el Departamento de Industria, Agricultura y Pesca, se informarán recíprocamente sobre la aplicación de los planes de gestión que hayan aprobado, remitiendo una memoria, antes del 31 de diciembre de cada ejercicio, en la que se especifiquen los resultados obtenidos, con propuesta de mantenimiento de la catalogación o, en su caso, descatalogación o cambio de categoría.

Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan sarturik geratuko dira dekretu honen eraskineko zerrendan aipatzen diren ornodunen espezie, azpiespezie edo populazioak.

Quedan incluidas en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas de la Fauna y Flora, Silvestre y Marina, las especies, subespecies o poblaciones de vertebrados que se relacionan en el anexo del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.- Ahalmena ematen zaio Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari, dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkotzat hartzen dituen xedapen osagarriak eman ditzan.

Primera.- Se faculta al Consejero de Industria, Agricultura y Pesca para dictar las disposiciones complementarias que considere necesarias para el desarrollo y aplicación del presente Decreto.

Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Segunda.- El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 1996ko uztailaren 9an.

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 9 de julio de 1996.

Lehendakaria,

El Lehendakari,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

El Consejero de Industria, Agricultura y Pesca,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

ANEXO/ERASKINA

CATÁLOGO VASCO DE ESPECIES AMENAZADAS DE LA FAUNA Y FLORA, SILVESTRE Y MARINA

BASA ETA ITSAS FAUNA ETA LANDAREDIAN ARRISKUAN DAUDEN ESPEZIEEN EUSKADIKO ZERRENDA

1.- Especies, subespecies y poblaciones catalogadas en Peligro de Extinción.

1.- "Galtzeko arriskuan daudenen" kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak.

Peces

Arrainak

Leuciscus cephalus, iparraldeko katxoa, bagre.

Blennius fluviatilis, ibai-kabuxa, fraile.

Anfibios

Anfibioak

Hyla meridionalis, hegoaldeko zuhaitz-igela, ranita meridional.

Aves

Hegaztiak

Locustella luscinioides, benarriz gorrizta, buscarla unicolor.

Acrocephalus schoenobaenus, benarriz arrunta, carricerín común.

Mamíferos

Ugaztunak

Rhinolophus euryale, ferra-saguzar mediterraniarra, murciélago mediterráneo de herradura.

Lutra lutra, igaraba arrunta, nutria.

2.- Especies, subespecies y poblaciones catalogadas como Vulnerables

2.- "Kalteberen" kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak.

Peces

Arrainak

Gobio gobio, gobioa, gobio: Bidasoa.

Gasterosteus aculeatus, arrain hiruarantza, espinoso.

Bufo calamita, apo lasterkaria, sapo corredor: Txingudi.

Rana dalmatina, baso-igel jauzkaria, rana ágil.

Reptiles

Narrastiak

Emys orbicularis, apoarmatu istilzalea, galápago europeo.

Aves

Hegaztiak

Milvus milvus, miru gorria, milano real.

Neophron percnopterus, sai zuria, alimoche común.

Circus pygargus, mirotz urdina, aguilucho cenizo.

Aquila chrysaëtos, arrano beltza, águila real.

Charadrius dubius, txirritxo txikia, chorlitejo chico.

Upupa epops, argi-oilarra, abubilla.

Dendrocopos medius, okil ertaina, pico mediano.

Riparia riparia, uhalde-enara, avión zapador.

Phoenicurus phoenicurus, buztangorri argia, colirrojo real.

Lanius excubitor, antzandobi handia, alcaudón real.

Lanius senator, antzandobi kaskagorria, alcaudón común.

Mamíferos

Ugaztunak

Suncus etruscus, satitsu etruriarra, musarañita: Donostialdea. <P>Rhinolophus ferrumequinum, ferra-saguzar handia, murciélago grande de herradura.

Rhinolophus hipposideros, ferra-saguzar txikia, murciélago pequeño. de herradura

Myotis emarginatus, Geoffroy saguzarra, murciélago de Geoffroy.

Plecotus auritus, ipar-belarrihandia, murciélago orejudo septentrional.

Miniopterus schreibersii, Schreibers saguzarra, murciélago de cueva.

Mustela lutreola, bisoi europarra, visón europeo.

Eliomys quercinus, soro-muxarra, lirón careto: Donostialdea. Glis glis, muxar grisa, Lirón gris.

3.- Especies, subespecies y poblaciones catalogadas como Raras

3.- "Bakanen" kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak.

Alosa alosa, kolaka, sábalo.

Anfibios

Anfibioak

Triturus alpestris, gailurretako uhandrea, tritón alpino.

Discoglossus galganoi, apo pintatua, sapillo pintojo.

Aves

Hegaztiak

Tachybaptus ruficollis, txilinporta txikia, zampullín común.

Hydrobates pelagicus, ekaitz-txori txikia, paíño europeo.

Phalacrocorax aristotelis, ubarroi mottoduna, cormorán moñudo.

Ciconia ciconia, zikoina zuria, cigüeña blanca.

Pernis apivorus, zapelatz liztorjalea, abejero europeo.

Circaëtus gallicus, arrano sugezalea, culebrera europea.

Accipiter gentilis, aztorea, azor.

Hieraëtus pennatus, arrano txikia, águila calzada.

Falco subbuteo, zuhaitz-belatza, alcotán.

Falco peregrinus, belatz handia, halcón peregrino.

Rallus aquaticus, uroilanda handia, rascón.

Actitis hypoleucos, kuliska txikia, andarríos chico.

Bubo bubo, hontza handia, búho real.

Acrocephalus scirpaceus, lezkari arrunta, carricero común.

Acrocephalus arundinaceus, lezkari karratxina, carricero tordal.

Ficedula hypoleuca, euli-txori beltza, papamoscas cerrojillo.

Emberiza schoeniclus, zingira-berdantza, escribano palustre.

Mamíferos

Ugaztunak

Myotis nattereri, Natterer saguzarra, murciélago de Natterer. <P>Myotis myotis, arratoi-belarri handia, murciélago ratonero grande.

Nyctalus leisleri, gau-saguzar txikia, nóctulo pequeño. Martes martes, lepahoria, marta.

4.- Especies, subespecies y poblaciones catalogadas como de Interés Especial

4.- "Interes berezikoen" kategorian sailkatutako espezie, azpiespezie eta populazioak.

Cobitis calderoni, mazkar arantzaduna, lamprehuela.

Anfibios

Anfibioak

Euproctus asper, uhandre piriniarra, tritón pirenaico.

Pelobates cultripes, apo ezproidun arrunta, sapo de espuelas.

Rana iberica, baso-igel iberiarra, rana patilarga.

Reptiles

Narrastiak

Lacerta lepida, gardatxoa, lagarto ocelado.

Lacerta schreiberi, Schreiber muskerra, lagarto verdinegro.

Psammodromus algirus, txaradi-sugandila, lagartija colilarga.

Coluber viridiflavus, suge berde-horia, culebra verdiamarilla.

Elaphe longissima, Eskulapioren sugea, culebra de Esculapio.

Elaphe scalaris, eskailera-sugea, culebra de escalera.

Malpolon monspessulanus, Montpellierko sugea, culebra bastarda.

Podiceps cristatus, murgil handia, somormujo lavanco.

Gyps fulvus, sai arrea, buitre leonado.

Circus cyaneus, mirotz zuria, aguilucho pálido.

Accipiter nisus, gabiraia, gavilán.

Porzana porzana, uroilanda pikarta, polluela pintoja.

Porzana pusilla, uroilanda txikia, polluela chica.

Burhinus eodicnemus, atalarra, alcaraván.

Larus fuscus, kaio iluna, gaviota sombría.

Caprimulgus europaeus, zata arrunta, chotacabras gris.

Apus melba, malkar-sorbeltza, vencejo real.

Alcedo atthis, martin arrantzalea, martín pescador.

Merops apiaster, erlatxoria, abejaruco.

Jynx torquilla, lepitzulia, torcecuello.

Dendrocopos minor, okil txikia, pico menor.

Melanocorypha calandra, kalandria, calandria común.

Calandrella brachydactyla, txoriandre arrunta, terrera común. Galerida theklae, kutturlio mokolaburra, cogujada montesina.

Anthus campestris, landa-txirta, bisbita campestre.

Cinclus cinclus, ur-zozoa, mirlo acuático.

Prunella collaris, mendi-tuntuna, acentor alpino.

Saxicola rubetra, pitxartxar nabarra, tarabilla norteña.

Oenanthe hispanica, buztanzuri horia, collalba rubia.

Monticola saxatilis, harkaitz-zozo gorria, roquero rojo.

Monticola solitarius, harkaitz-zozo urdina, roquero solitario.

Sylvia cantillans, txinbo papargorrizta, curruca carrasqueña. Sylvia melanocephala, txinbo burubeltza, curruca cabecinegra.

Sylvia hortensis, zozo-txinboa, curruca mirlona.

Regulus regulus, mendi-erregetxoa, reyezuelo sencillo.

Remiz pendulinus, dilindaria, pájaro moscón.

Pyrrhocorax graculus, belatxinga mokohoria, chova piquigualda.

Pyrrhocorax pyrrhocorax, belatxinga mokogorria, chova piquirroja.

Corvus corax, erroia, cuervo.

Carduelis spinus, tarina, lúgano.

Coccothraustes coccothraustes, mokolodia, picogordo.

Emberiza hortulana, miarritza, escribano hortelano.

Mamíferos

Ugaztunak

Galemys pyrenaicus, muturluze piriniarra, desmán del Pirineo. <P>Plecotus austriacus, hego-belarrihandia, murciélago orejudo meridional.

Eptesicus serotinus, baratza-saguzarra, murciélago hortelano. Mustela erminea, erbinude zuria, armiño.

Mustela putorius, ipurtatsa, turón.

Felis sylvestris, basakatua, gato montés.

Chionomys nivalis, elur-lursagua, ratilla nival.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común