Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Boletin Oficial del País Vasco

131. zk., 1990eko uztailaren 3a, asteartea

N.º 131, martes 3 de julio de 1990


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales del País Vasco

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
2053
2053

4/1990 Legea, Maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa.

LEY 4/1990 de 31 de Mayo, de Ordenación del Territorio del País Vasco.

Eusko Legebiltzarrak Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legea onarto duela jakinerazten zaie Euskadiko Autonomi Elkarteko herritar guztiei. Beraz, Lege horri men egiteko eta men eginerazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos de Euskadi, que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 4/1990, de 31 de mayo de Ordenación de Territorio del País Vasco. Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Gasteiz, 1990.eko ekainak 12.

Vitoria-Gasteiz, a 12 de junio de 1990.

Lehendakaria,

El Lehendakari.

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO

ZIOEN ADIERAZPENA

EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

- I -

- I -

1978.eko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioaren 148.1.3. atalak eta Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 10.31.ak, eta halaber, Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta horko Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legeaz eratutako eskuduntza-egiturarekin bat etorriz, oso-osoan dagokio Euskal Autonomi Elkarteari Lurraldearen Antolakuntzaren eta Hirigintzaren arloko legegintza-ahalmena.

De conformidad con la estructura competencial configurada por los artículos 148.1.3° de la Constitución Española de 27 de Diciembre de 1978 y 10.31 del Estatuto de Autonomía para el País Vasco, así como por la Ley 27/1983, de 25 de Noviembre, de Relaciones entre las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma y los Órganos Forales de sus Territorios Históricos, corresponde íntegramente a la Comunidad Autónoma del País Vasco la capacidad legislativa en materia de Ordenación del Territorio y Urbanismo.

- II -

- II -

Lurraldearen Antolakuntza kontzeptuaren barruan, lurraren eta baliabideen erabilpenik arrazoizkoena lortzeko bidean taiutu eta egiteratu daitezkeen ekintzen multzoa sartzen da, eta honako hau ere bai, lurraldeetan eragina izango duten aginte-maila ezberdinen artean ezarri behar diren harremanen zehaztapena, alegia.

Dentro del concepto de Ordenación del Territorio se integran el conjunto de actuaciones diseñables y realizables en orden a conseguir la más racional utilización del suelo y de sus recursos, incluida la definición de las relaciones que han de establecerse entre las distintas instancias cuya actividad ha de incidir sobre los espacios territoriales.

Lurralde-Antolakuntzarako politikaren bidez lur mota bakoitzaren eretzean erabilpen onargarri eta bultzagarriak zehaztea lortu behar da lehenik eta behin, eta zehazketa horren bidez, beharrezko azpiegiturak lortzea, herritarrei osasun, irakaskuntza eta merkatal antolamendu ezberdinetarako zein beste zenbaitetarako bideak zabaltzea, berezko baliabideak arduraz kudeatzea eta ingurugiroa zaintzea.

A través de la política de Ordenación del Territorio se ha de perseguir, de manera inmediata, la definición de los usos aceptables o potenciables en función de cada tipo de suelo, y a través de tal definición, la consecución de las infraestructuras precisas, el acceso de la población a los equipamientos sanitarios, docentes, administrativos, comerciales etc., la gestión responsable de los recursos naturales y la protección del medio ambiente.

Lurralde-Antolakuntzarako politikaren azken helburuak, aurrez zehaztutako ihardunek horietara jo beharko baitute, ez dira honako hauek baino, hots, eskualdeen garapen sozio ekonomiko orekatua eta bizitza-kalitatearen hobekuntza, biztanle-sail ezberdinen artean dauden alde handiak horrela deuseztuz.

Los objetivos últimos de la política de Ordenación del Territorio, a los que habrán de dirigirse las actuaciones anteriormente definidas, no son otros que el desarrollo socioeconómico equilibrado de las regiones y la mejora de la calidad de vida, con eliminación de las grandes diferencias existentes entre los diferentes sectores de población.

Lurralde-Antolakuntzarako eskuduntzak, horren ondorioz, erabilpen ezberdinek lurraldearen gainean izango duten kokagunea zehazteko beharrezko diren ahalmen guztiak hartu beharko ditu bere barnean, zehazketa hori kidetasunezko erizpidean oinarriturik zertu beharko delarik, dela tokian bertan eragina duten alorkako politiken ikuspuntutik, dela lurralde-mailako Erakunde ezberdinen eskuduntzak aintzat hartzeari dagokionez.

La competencia de Ordenación del Territorio ha de comprender, consecuentemente, el conjunto de facultades precisas para determinar la ubicación de los diversos usos sobre el territorio, definición que ha de estar fundamentada sobre la base de un criterio coordinador, tanto desde la óptica de las políticas sectoriales incidentes sobre el espacio físico, como desde la consideración competencial de los distintos Entes de naturaleza territorial.

- III -

- III -

Euskal Autonomi Elkarteak, Lurralde-Antolakuntzari buruzko gaietan, bertako administrazio-erakuntza izango denaren nondik-norako nagusiak ezar ditzan, berezko legezko esparrua eratu beharra dauka, luzapenetan ibili gabe.

La Comunidad Autónoma del País Vasco precisa, de manera inaplazable, la conformación de un marco jurídico propio que establezca las líneas maestras de lo que ha de ser la organización administrativa de Euskadi en materia de Ordenación del Territorio.

Eta hori bi arrazoi mota ezberdin direla eta. Lehenik eta behin, Euskal Autonomi Elkarteak, batez ere mende honen bigarren erdian, jasan duen hiri eta industri hazkunde kontrolgabeak ekarri dituen eraginei aurre egiteko, izan ere lurralde horretan kokatutako biztanlegoaren bizitza-mailaren andeapen garrantzitsurako bide eman baitu horrek. Eta bigarrenik, Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren garapenak honako hau ahalbidetu duelako, hots, lurraldean eragina duten gaiei dagozkien eskuduntzen zati handi bat Euskal Autonomi Elkartearen barruan bertakotuta geratu ahal izatea; bestalde, Kondaira-Lurraldeei buruzko 27/1983 Legean ezartzen den eskuduntzari buruzko banaketa-eredua onartua izanak zera sortu du Euskal Autonomi Elkarte barruan, hau da, Lurralde edo alor-mailan gaitasuna izanezko aginte-maila ezberdinek agintea izatea, ondorioz, Lurralde beraren gain batek baino gehiagok agintea izatearen egoera zaila sortu dela.

Y ello en base a un doble orden de razones. En primer lugar, para paliar los efectos que ha producido el incontrolado crecimiento urbano e industrial soportado por la Comunidad Autónoma del País Vasco fundamentalmente durante la segunda mitad del presente siglo, efectos que han conducido a una importante degradación del nivel de vida de la población ubicada en su territorio. Y en segundo lugar, porque el desarrollo del Estatuto de Autonomía para el País Vasco ha posibilitado la circunstancia de que una gran parte de las competencias atinentes a materias con incidencia sobre el territorio, hayan quedado residenciadas en el seno de la Comunidad Autónoma, y dentro de la misma, según el modelo distributivo establecido en la Ley 27/1983, de Territorios Históricos, originando una compleja situación de coincidencia competencial sobre un mismo territorio, de diversas instancias capacitadas territorial o sectorialmente.

- IV -

- IV -

Azalduu diren zio eta helburuei erantzuten die Lege honek; berau onartzea ez da Euskal Autonomi Elkartearen lurraldearen erakuntza zehatza, aukeratutako eredutik abiatuz garatu beharko duen antolabide sail bat mailaz-maila egiten joateko gauzatze-oinarria baino.

A las motivaciones y objetivos descritos responde la presente Ley, cuya aprobación no es sino la base habilitante para la formulación escalonada de una serie de instrumentos ordenadores que habrán de desarrollar, a partir del modelo elegido, la concreta configuración del territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Ildo horretatik, Legetik bertatik, nahita jo da bertan ohartematen diren lurralde antolabide ezberdinen erakuntzan funtsezko xumetasuna bilatzera, antolabide horien egikortasuna bultzatzearren, esperientziak azaldu duenez Lurraren Jaurpideari eta Hiri-Antolakuntzari buruzko Legearen 1976.eko Idazki Bateratuan ohartemandako antolakuntza irudietan -Antolakuntzako Nazio-mailako Egitamua eta Gidatarako Lurralde-Egitamuak- egiten ziren huts egiteak saihestuz.

En este sentido, se ha buscado deliberadamente desde la propia Ley una sencillez sustancial en la configuración de los diversos instrumentos de ordenación territorial que se prevén en la misma, al objeto de promover la operatividad de dichos instrumentos, evitando caer en los defectos en que incurrían, como la experiencia ha demostrado, las figuras ordenadoras - Plan Nacional de Ordenación y Planes Directores Territoriales - previstas en la Ley sobre Régimen del Suelo y Ordenación Urbana, Texto Refundido de 1976.

- V -

- V -

Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldea antolatzeko xedez, Legean zehazten diren antolabideak honako hauek dira:

Los instrumentos perfilados en la Ley con la finalidad de ordenar el Territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco son los siguientes:

a) Lurraldearen Antolakuntzarako Artezpideak.

a) Las Directrices de Ordenación Territorial.

b) Lurraldearekiko Zatikako Planak.

b) Los Planes Territoriales Parciales.

c) Lurraldearekiko Sektorekako Planak.

c) Los Planes Territoriales Sectoriales.

Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde-Antolakuntzako Artezpideek izan behar dute gainerako lurralde eta hiri-antolabideak egiteko abiapuntu orokor. Horiek, beren zernolakoen eta egoeraren kariaz antolakuntza zehatzagoa eskatzen duten esparru jakinetarako egin beharko diren Lurraldearekiko Zatikako Egitamuen bidez gara litezkeela ohartematen du Legeak; Eusko Jaurlaritzari dagokio alderdi horiek ematen direnentz ikustea.

Las Directrices de Ordenación Territorial del País Vasco han de constituir el marco general de referencia para la formulación de los restantes instrumentos de ordenación territoriales y urbanos. La Ley introduce la previsión de su desarrollo a través de los Planes Territoriales Parciales, que habrán de formularse para aquellos ámbitos concretos que, por razón de sus características y situación, requieran una ordenación más detallada, correspondiendo al Gobierno Vasco la apreciación de la concurrencia de tales factores.

Horren ondorioz, Lurraldearekiko Zatikako Egitamuen xede den esparrua administrazio-banaketekin nahitaez bat etorri beharrik ez duten parametroen bidez zehaztuko da, toki jakin horretan ematen diren zernolako ezberdinak aintzat hartu beharko direlarik.

En consecuencia, el ámbito objeto de los Planes Territoriales Parciales se definirá en base a parámetros que no obligatoriamente habrán de coincidir con las divisiones administrativas, debiendo tomarse en consideración las diversas circunstancias incidentes sobre un espacio físico determinado.

Eusko Jaurlaritzakako Sailek eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Sailek gauzatu eta lurraldean eragina duten alorkako antolabide ezberdinak arautzen dira Lurraldearekiko Alorkako Egitamuen pean, horien eraketan, eta halaber Estatuko Administrazioari eta horien menpeko diren izaiki eta erakundeei Euskal Autonomi Elkarteko lurraldean bultzatzea dagokien egitamu eta egitasmoetan ere, lurralde-antolakuntzaren izaera bateratzaileak gailendu beharko du, eta Lurralde-Antolakuntzarako Artezpideekiko begiruneak.

Bajo la denominación de Planes Territoriales Sectoriales se regulan los distintos instrumentos de ordenación sectorial con incidencia territorial elaborados por los Departamentos del Gobierno Vasco y por los Órganos Forales de los Territorios Históricos, en la configuración de los cuales, así como en la de los planes y proyectos que corresponda promover en el territorio de la Comunidad Autónoma a la Administración del Estado y a las entidades y organismos de ella dependientes, deberá prevalecer el carácter integrador y prevalente de la ordenación territorial y el respeto a las Directrices de Ordenación Territorial.

Lege honetan galdatzen diren lurralde-antolabideen garapena bertan ezarritako mugen barruan gauzatu beharra agintzen da, Lurraren Jaurpideari eta Hiri-Antolakuntzari buruzko Legean, 1976.eko Idazki Bateratuan, ohartemandako egitamuketa orokor eta berezi-mailako irudien bidez gauzatu ere, irudi horiek lurralde-antolabideei egokitu beharko zaizkielarik.

El desarrollo de los instrumentos de ordenación territorial requeridos en esta Ley se dispone sea realizado, en los términos que la misma establece, a través de las figuras de planeamiento general y especial previstas en la Ley sobre Régimen del Suelo y Ordenación Urbana, Texto Refundido de 1976, figuras que habrán de ajustarse a los instrumentos territoriales.

- VI -

- VI -

Zehaztasun bereziz araupetzen dira Lege honetan, doakien aginte-maila ezberdinek lurraldearen antolabideen gauzaketan eskuhartzeari buruzko alderdiak, alde batetik, eta garapenerako egitamuketaren gain antolabide horiek duten behartze-indarreko eraginkortasuna bestetik, beti ere lehentasuna administraritza-eraginkortasun eta elkarlaneko oinarri-irizpideek izango dutela.

Se regulan con especial detalle en la presente Ley los aspectos relativos a la participación de las diversas instancias afectadas en la elaboración de los instrumentos de ordenación del territorio, por un lado, y a la eficacia vinculante de dichos instrumentos sobre el planeamiento de desarrollo, por otro, prevaleciendo en todo caso los principios de eficacia y coordinación administrativa.

Lurraldearen antolabideak lantzeko bidean eragina (lurraldekakoa zein alorkakoa) izan duten Izaiki ezberdinei dagozkien zuduen aldezpena bermatu nahiz geratu da errepika eginezkoa, hala nahita, Legearen atalketa, izan ere, horien eginkortasuna­a, baita Legearena berarena ere, behin-betiko onarpenak emango dien bapateko behartze-indarrean bait datza, arauketaren gai den tokian bertan biltzen diren interes guztiak "ex ante" baliarazi beharko direlarik.

El articulado de la Ley resulta meditadamente reiterativo en orden a garantizar la salvaguarda de los intereses correspondientes a los distintos Entes -territorial y sectorialmente afectados-, en el procedimiento de elaboración de los instrumentos territoriales, pues no en vano la operatividad de los mismos, e incluso de la propia Ley, radica en la inmediata fuerza vinculante que su aprobación definitiva les ha de otorgar, debiendo hacerse valer "ex ante" la totalidad de los intereses concurrentes sobre el espacio físico objeto de regulación.

- VII -

- VII -

Era berean, lurralde-antolakuntzako artekaritza eta artarako zenbait neurri ezartzen dira, horien helburua Legean ohartemandako lurralde-antolabideen balioa eta eraginkortasuna bermatzea bait da, bertan erdietsi nahi diren eta Zioen Adierazpen honetako bigarren idazatian aipatu diren helburuak lortze bidean.

Asimismo, se establecen una serie de medidas de intervención y control en materia de ordenación del territorio cuya finalidad es la de garantizar la virtualidad y eficacia de los instrumentos territoriales previstos en la Ley, en orden a la consecución de los objetivos perseguidos por la misma y a los que se ha hecho referencia en el apartado segundo de la presente Exposición de Motivos.

- VIII -

- VIII -

Azkenik, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde-antolakuntzarako erakunde-arteko ihardutze-sailei buruz ari da azken izenburua. Alde batetik, Euskal Herriko Lurralde-Antolakuntzarako Batzordeak izan beharko duen zereginaren garrantzia baiezten da, horren barnean Herri-Administraritza guztiek beren ordezkariak izanik; eta Autonomiez osatutako Estadu korapilatsuari darizkion konstituzioko oinarri-arauak gai honetan behar bezala betetzeko nahitaezkoa den guzti horien arteko elkarlana eta lankidetza ahalbidetuko du Batzorde hori izateak. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Politikarako Kontseilu Aholku-emailea sortzeak berekin dakar Lege honek sortzen dituen lurralde-antolabideak eratu eta onartzekoan ihardune eta administraritzako harreman egokiak izatea.

Finalmente el último título se refiere a los órganos interinstitucionales de la ordenación del territorio de Euskadi. De un lado, se afirma el importante papel que corresponderá desarrollar a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco como organismo del que forman parte representantes de todas las Administraciones Públicas, y que posibilitará la imprescindible cooperación y coordinación de todas ellas para el cumplimiento efectivo en esta materia de los principios constitucionales derivados del complejo Estado de las Autonomías. De otro lado, la creación del Consejo Asesor de Política Territorial del Gobierno Vasco supone la correcta interrelación funcional y administrativa en la formación y aprobación de los instrumentos de ordenación del territorio que la presente Ley crea.

I IZENBURUA

TITULO I

ERABAKI NAGUSIAK

DISPOSICIONES GENERALES

1. atala.

Artículo 1

Lege honek Euskal Autonomi Elkarterako lurralde-antolabideak zehaztea eta araupetzea du xede, eta halaber lurraldean eragina duten eta Herri-Administraritza ezberdinek, beren eskuduntzez baliatuz, garatu beharrekoak diren ekintzen kidetasuna ziurtatzeko beharrezko diren irizpide eta ihardunbideak ezartzea.

Es objeto de la presente Ley la definición y regulación de los instrumentos de ordenación territorial del País Vasco, así como el establecimiento de los criterios y procedimientos necesarios para asegurar la coordinación de las acciones con incidencia territorial que corresponda desarrollar a las diferentes Administraciones Públicas en ejercicio de sus respectivas competencias.

2. atala.

Artículo 2

1.- Euskal Autonomi Elkartearen lurralde-antolakuntza honako antolabide hauetaz baliatuz egingo da:

1.- La ordenación territorial del País Vasco se realizará a través de los siguientes instrumentos:

a) Lurralde-Antolakuntzarako Artezpideak.

a) Las Directrices de Ordenación Territorial.

b) Lurraldearekiko Zati-Egitamuak.

b) Planes Territoriales Parciales.

c) Lurraldearekiko Alor-Egitamuak.

c) Planes Territoriales Sectoriales.

2.- Aurreko idazatian aipatzen diren lurralde-antolabideak lur-jaurpideari buruzko legeetan ohartemandako egitamuketa nagusi eta berezien bidez garatuko dira hala behar dadinetan, Lege honek ezartzen dituen mugen barruan, horiek haiei egokitu beharko zaizkielarik.

2.- Los instrumentos de ordenación territorial a que se refiere el apartado anterior serán desarrollados, cuando sea preciso, a través de las figuras de planeamiento general y especial previstas en la legislación sobre régimen del suelo, que habrán de ajustarse a las determinaciones contenidas en aquéllos, en los términos que establece la presente Ley.

3. atala.

Artículo 3

1.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailburuaren saloz edo, hala badagokio, horren eta doakien Sailetako arduradunaren edo arduradunen saloz, eta Lurralde-Antolakuntzarako Batzordeak txostena egin ondoren eta eraginpeko Foru Aldundi eta Udalei entzuteko hilabeteko aldia igaro ondoren, lur-jaurpideei buruzko legeetan ohartemandako Antolakuntza-Egitamuak eta lege honetan araupetutako Lurralde-Antolakuntzarako Artezpideak eta Lurraldearekiko Zati eta Alor-Egitamuak indarrik gabe uztea erabaki ahal izango du Eusko Jaurlaritzak, lurralde-antolabideen eraketa edo berrikusketari ekin ahal izateko.

1.- El Gobierno Vasco, a propuesta del Consejero de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente, o, en su caso, a propuesta de éste y del titular o titulares de los Departamentos interesados, y previo informe de la Comisión de Ordenación del Territorio y audiencia de las Diputaciones Forales y Ayuntamientos afectados por plazo de un mes, podrá acordar la suspensión de la vigencia de los Planes de Ordenación previstos en la legislación sobre régimen del suelo y de las Directrices de Ordenación Territorial y Planes Territoriales Parciales y Sectoriales regulados en la presente, a fin de proceder a la formación o revisión de los instrumentos de ordenación territorial.

2.- Foru-Aldundiek, aurreko zenbakian esaten den erabakia hartzeko eskatu ahal izango diote Eusko Jaurlaritzari, helburu berberak izanik bere eskuduntzapeko lurralderako antolabideei buruz.

2.- Las Diputaciones Forales podrán solicitar del Gobierno Vasco la adopción del acuerdo al que hace referencia el número anterior, con idénticos fines respecto de los instrumentos de ordenación del territorio de su competencia.

3.- Eusko Jaurlaritzaren erabakiak, indargabetzeak hartzen dituen lurralde-esparru zehatza, arauak eta xedapenak finkatuko ditu, eta erari, epeei eta eraginei dagokienez, Lur-Jaurpideei eta Hiri-Antolakuntzari buruzko Legeko (1976.eko Idazki Bateratua) 27. atalak edo lur eta hiri-antolakuntzari buruz indarrean dauden manuek, haiekin bat datozenek alegia, biltzen dituzten lege-arauetan agindutakoei egokitu beharko zaie.

3.- El acuerdo del Gobierno Vasco precisará el ámbito territorial concreto, las normas y las determinaciones a los que afecta la suspensión y se ajustará en cuanto a la forma, plazos y efectos a lo dispuesto en el artículo 27 de la Ley sobre Régimen del Suelo y Ordenación Urbana, Texto Refundido de 1976 o sus concordantes en normas legales que recojan las disposiciones vigentes sobre suelo y ordenación urbana.

4.- Aurreko idazatietan esaten den indargabetzeko erabakia argitara ematen denetik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan, Eusko Jaurlaritzak, dagozkion Ordezkatze-Arauak emango ditu, eta eraginpeko lurraldean izango dira horiek ezargarri delako antolabide edo egitamua onartzen ez den bitartean, hori gertatu ahal izateko hartu zen erabaki hura eta.

4.- En el plazo de seis meses contados a partir de la publicación del acuerdo de suspensión al que se refieren los apartados anteriores, el Gobierno Vasco dictará las Normas Subsidiarias correspondientes, que serán de aplicación en el territorio afectado en tanto no se apruebe el plan o instrumento de ordenación para cuya elaboración se dictó aquel acuerdo.

5.- Aurreko idazatian esandako sei hilabeteko epearen barruan, Ordezkatze-Arauen aintzin-adierazpena Jaurlaritzak onartuko ez balu, indargabetzearen gai izandako egitamua berez eta besterik gabe berriro indarrean jarriko da.

5.- Si en el plazo de seis meses señalado en el apartado anterior, el Gobierno no aprobara el avance de las Normas Subsidiarias correspondientes, quedará automáticamente restablecida la vigencia del plan objeto de suspensión.

II IZENBURUA

TITULO II

EUSKAL HERRIKO LURRALDE-ANTOLABIDEEZ

DE LOS INSTRUMENTOS DE ORDENACIÓN TERRITORIAL DEL PAÍS VASCO

I Atalburua. Lurralde-Antolakuntzarako Artezpideez

Capítulo I. De las Directrices de Ordenación Territorial

4. atala.

Artículo 4

Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde-Antolakuntzarako Artezpideak izango dira Lege honetan araupetzen diren gainerako antolabideak aurkezteko abiapuntu nagusi, eta halaber lur-jaurpideei buruzko legeetan ohartemandako antolakuntza-egitamu entzat ere, lege horiei egokitu beharko bait zaizkie beti ere Herri-Administraritza ezberdinek, direla autonomiazko, foruzko zein toki-mailakoak, bakoitza bere eskuduntzez baliatuz, gara ditzaten eta lurraldean eragina izan dezaten egitamu, egitarau eta ekintzak.

Las Directrices de Ordenación Territorial del País Vasco constituirán el marco general de referencia para la formulación de los restantes instrumentos de ordenación regulados en la presente Ley, así como de los planes de ordenación previstos en la legislación sobre régimen del suelo, al que en todo caso habrán de acomodarse los planes, programas y acciones con incidencia en el territorio que puedan desarrollar las diferentes Administraciones Públicas, de carácter autonómico, foral o local, en el ejercicio de sus respectivas competencias.

5. atala.

Artículo 5

Lurralde-Antolakuntzarako Artezpideen egitekoak honako hauek izango dira:

Son funciones de las Directrices de Ordenación Territorial:

a) Dena delako lurraldean diharduten herri zein norbanako-alorreko sailen ekonomi eta gizarte-aldetikako ekintza ezberdinak lurralde horretan kokatzeko aldiak bideratu eta araupetuko dituzten irizpide eta arau guztiak orohartzeko kutsuz eta elkarri atxikizko izanez eta Euskal Autonomi Elkarteko politika eta/edo ekonomi egitamuekin bat etorriz egitea, horrela Euskadi osoaren onerako beharrezko den lurralde-oreka bermatu eta ekonomi iharduna lurralde egokietara erakartzeko bidezko diren baldintzak sortu ahal izateko.

a) Formular con carácter global e interrelacionado y de acuerdo con la política y/o planes económicos de la Comunidad Autónoma del País Vasco, el conjunto de criterios y normas que orienten y regulen los procesos de asentamiento en el territorio de las distintas actividades económicas y sociales de los agentes públicos y privados que operen en dicho territorio a fin de garantizar el necesario equilibrio territorial de interés general para Euskadi y la creación de las condiciones adecuadas para atraer la actividad económica a los espacios territoriales idóneos.

b) Tokien eta lurraldearen antolakuntzari eta erabilpenari dagokienetan abiapuntu izanezko esparrua gauzatzea, Autonomi Elkarteko lurraldean lan egi duten Herri-Administraritza ezberdinen alor-politikak aurkeztu eta egiteratzeko, eta halaber Foru Aldundi eta Udalen hirigintza-lanerako, guzti horien arteko antolakideketa egokia eta elkargarritasuna bermatzeko.

b) Construir un marco de referencia en cuanto a la ordenación y al uso de los espacios y del territorio para la formulación y ejecución de las políticas sectoriales de las distintas Administraciones Públicas que hayan de actuar sobre el territorio de la Comunidad Autónoma así como para la actividad urbanística de las Diputaciones Forales y Ayuntamientos, a fin de garantizar una adecuada coordinación y compatibilización de todas ellas.

c) Estaduarekin edo beste Autonomi Elkarte batzurekin batera ihardutea eskatzen duten ekintzak ohartematea, beharrezko gertatzen diren hitzarmen edo ituneak egiteko aski oinarri eskainiz.

c) Prever las acciones territoriales que requieran la acción conjunta con el Estado u otras Comunidades Autónomas ofreciendo las bases suficientes para celebrar los convenios o acuerdos de cooperación que resulten necesarios.

6. atala.

Artículo 6

Lurralde-Antolakuntzarako Artezpideak, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde osoaren antolakuntzarako bide direnez, aurreko atalean adierazitako egitekoei egokituko zaizkie eta honako xedapen hauek gutxienez izango dituzte beren barne:

Las Directrices de Ordenación Territorial, como instrumento de ordenación conjunta de la totalidad del territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se ajustarán a las funciones señaladas en el artículo anterior y contendrán, al menos, las siguientes determinaciones:

1.- Euskal Herriko lurraldearen azterketa zehatza, honek bertan diren arazoen zehazketa zehatza eta horiei eman dakizkiekeen erabilera ezberdinen balio-neurketa barne izango dituela.

1.- Un análisis detallado del territorio del País Vasco, que incluirá una definición precisa de los problemas existentes y una valoración de las diferentes posibilidades de tratamiento de los mismos.

2.- Herri-Administraritza ezberdinen ekintzak egokitu beharko direneko irizpide orokorrak adieraztea, somatutako arazoei aurre egin ahal izateko.

2.- El señalamiento de los criterios generales a los que habrá de acomodarse la acción de las diferentes Administraciones Públicas a fin de hacer frente a los problemas detectados.

3.- Horietako ekologiaren, kulturaren edo ekonomiaren aldetikako balioak zaindu ahal izateko, babes bereziaren gai izan behar duten alor edo aldeen mugaketa eta zehaztapen zehatza egitea eta, hala dagokionean, horietako berezko baliabideen arrazoizko ustiaketa segurtatzea, kasuan kasu ezargarri izan daitezen berarizko legeen arauera.

3.- La delimitación y definición precisa de las áreas o zonas que deban ser objeto de especial protección con el fin de preservar sus valores ecológicos, culturales o económicos y asegurar, en su caso, la explotación racional de los recursos naturales existentes en las mismas, de acuerdo con la legislación específica en cada caso aplicable.

4.- Nekazaritza-ustiakuntzarako duten edo izan dezaketen egokitasunagatik babesaren edo haunditzearen gai izan beharreko lurren zehaztaketa, horrela hauen eta etorkizuneko hiri-garakuntzakoen artean heintasun egokia bermatuz.

4.- La definición de los suelos que por su idoneidad actual o potencial para la explotación agraria hayan de ser objeto de protección o ampliación, de manera que se garantice la adecuada proporción entre éstos y los del futuro desarrollo urbano.

5.- Egungo kokagune eta egoera eta beren ezaugarri bereziak kontutan izanik, Lurraldearekiko Zatikako Egitamuen bidezko antolakuntza zehatzaren gai izan behar duten alor edo aldeen zehaztaketa, eta bai antolakuntza hori egokitu beharko zaieneko berarizko irizpideak ere.

5.- La definición de las áreas o zonas que deban ser objeto de una ordenación pormenorizada a través de Planes Territoriales Parciales en razón de su situación y estado actuales y de sus características peculiares, así como de los criterios específicos a los que habrá de ajustarse dicha ordenación.

6.- Lurraldea taiutzeko beharrezko diren azpiegitura eta antolapide haundien, eta inguru-giroaren arloko arazo ezberdinei irtenbidea ematearekin zer ikusirik dutenen kokaleku gisa baliatzeko egokien diren alorren zehaztaketa.

6.- La definición de las áreas más idóneas para servir de asentamiento a las grandes infraestructuras y equipamientos de los que depende la vertebración del territorio, así como a las relacionadas con la solución de los diferentes problemas ambientales.

7.- Lurraldeko alor edo alde ezberdinetan behar diren etxebizitzen, agintaritza-babespekoena batipat, zenbatekoa ematea eta horien nongoa finkatzeko irizpideak eta hirigintza-antolakuntzarako egiterapideek kontutan izan beharreko parametroak jartzea eta, hori, helburu horretarako lurra eskuera izatea segurtatzeko.

7.- Cuantificación de la necesidad de viviendas, especialmente de las de protección oficial, en las diferentes áreas o zonas del territorio y establecimiento de los criterios de localización de las mismas y de los parámetros a tener en cuenta por los instrumentos de ordenación urbanística, a efectos de asegurar la disponibilidad del suelo necesario para dicho fin.

8.- Lurraldeko alor ezberdinetako antolapide-mentsaren haztaketa.

8.- Evaluación de los déficit de equipamiento en las diferentes áreas del territorio.

9.- Lurraldeko alor edo alde ezberdinetan dauden izaera bereko ondare mugiezinak eta kondaira eta arte aldetikakoak birgaitzeko beharren haztaketa orokorra.

9.- Estimación global de las necesidades de rehabilitación del patrimonio inmobiliario e histórico-artístico de igual naturaleza en las distintas áreas o zonas del territorio.

10.- herri-administraritza eta ihardutze-erakunde ezberdinen artean, beren alor-egitamuak eta egitarauak behar bezala gertatzeko eta Artezpideek ezartzen duten abiapuntutarako lurralde-esparruarekiko barne-egokitasuna segurtatzeko beharrezko diren xehetasunak batzuei zein besteei eskaintzeko gai izanezko elkarrekiko informazioa izateko erapidetzak jartzea.

10.- El establecimiento de los sistemas de información recíproca entre las distintas Administraciones y organismos públicos capaces de facilitar a unas y otros los datos necesarios para la correcta elaboración de sus planes y programas sectoriales y asegurar su coherencia con el marco territorial de referencia que las Directrices establecen.

11.- Artezpideen egokiketa edo aldaketa finkatuko duten arrazoiak eta agiazkoak izendatzea, Artezpide horiek gorabeheren bilakaerari eta bilakaera horrek itxuratu dezan lurraldearen benetako egoerari etengabe egokitzea bermatu ahal izateko.

11.- El señalamiento de las causas y supuestos que habrán de determinar la adaptación o modificación de las propias Directrices a fin de garantizar la permanente adaptación de éstas a la evolución de las circunstancias y a la situación real del territorio que dicha evolución vaya perfilando.

7. atala.

Artículo 7

1.- Honako Agiri hauek osatuko dituzte Lurralde-Antolakuntzako Artezpideak:

1.- Las Directrices de Ordenación Territorial estarán integradas por los documentos siguientes:

1.- Argipide-txostenak.

1.- Memoria.

2.- Argipide eta antolakuntzako launirudi eta guztiko dituen irudibidezko agiriak.

2.- Documentación gráfica, que conste de planos de información y ordenación.

3.- Horietako xedapenen erabilerarako arauak.

3.- Normas para la aplicación de sus determinaciones.

2.- Lurralde-Antolakuntzarako Artezpideek dituzten helburu eta nolakpa lortzeko beharrezkotzat eta egokitzat jo daitezen bestelako agiriak ere jaso ahal izango dira beroietan.

2.- Las Directrices de Ordenación Territorial, podrán contener también otros documentos que se consideren necesarios y adecuados a sus fines y naturaleza.

8. atala.

Artículo 8

1.- Lurralde-Antolakuntzarako Artezpideak, bai Herri-Administraritzentzat eta bai norbanakoentzat ere, beti behartze-indarrekoak izango dira.

1.- Las Directrices de Ordenación Territorial tendrán en todo caso carácter vinculante para las Administraciones Públicas y para los particulares.

2.- Artezpideak, beren nolakoa dela eta, euskal lurralde osoari doazkion bideen garapenerako arauak jartzea eta bideratzea helburu izanezko eta guztiei ezarri beharreko arau zehatzetan eman daitezenean, horien behartze-indarra artezkoa izango da .

2.- La eficacia vinculante de las Directrices tendrá carácter directo cuando éstas se expresen en normas concretas de aplicación general cuyo objetivo sea disciplinar y encauzar el desarrollo de procesos que, por su propia naturaleza, afectan al conjunto del territorio vasco.

3.- Artezpideak duten behartze-indarra zeharbidezkoa izango da honako kasu hauetan: lurralde eta hirigintzari buruzko egitamuketarako gai diren Herri-Administraritza ezberdinentzako berariz egindakoak direnean eta lur-jaurpideei buruzko legeetan eta Lege honetan ohartematen diren irudi eta baliapideez garatu behar direnean.

3.- La eficacia vinculante de las Directrices será indirecta cuando éstas vayan específicamente dirigidas a las distintas Administraciones Públicas competentes en materia de planeamiento territorial y urbanístico y deban ser desarrolladas a través de las figuras e instrumentos que contemplan la legislación sobre régimen del suelo y la presente Ley.

4.- Artezpideen behartze-indarra honako hauen bidez eman ahal izango da aditzera:

4.- La vinculación de las Directrices podrá expresarse a través de:

a) Tokia antolatzeko eta horretzaz baliatzeko irizpideak ezarriz.

a) La imposición de criterios de ordenación y uso del espacio.

b) Artezpideetan jasotzen diren haztaketa eta balio-neurketekin elkartu ezinezkotzat jo daitezen irizpideak baztertuz.

b) La exclusión de aquellos criterios que se consideren incompatibles con el análisis y valoraciones que las propias Directrices incorporan.

c) Onargarritzat jotako hainbat irizpideren arteko aukera zehaztuz.

c) La definición de alternativas entre varios criterios considerados admisibles.

d) Ihardunbiderako aholkuak emanez. Gai izanezko Administraritzak bide hori alde batera utziz gero, hartu duen erabakia eta erabaki horrek, dagokion gomendioaren erizpena ematen dueneko helburu bakoitzarekiko duen elkargarritasuna berariz zuritu beharko ditu.

d) La simple recomendación de líneas de actuación. Cuando la Administración competente se apartase de ésta, vendrá obligada a justificar de forma expresa la decisión adoptada y su compatibilidad con los objetivos que en cada caso informan la recomendación de que se trata.

Aurreko idazatietako ondoritarako, Artezpideek, horietan jaso daitezen xedapen guztiek eta bakoitzak izan beharko duten jokabidea zehatz-mehatz eta zalantzapiderik gabe adierazi beharko dute.

A los efectos de los apartados anteriores las Directrices expresarán de forma clara y sin equívocos el sentido concreto en el que habrán de operar todas y cada una de sus determinaciones.

9. atala.

Artículo 9

1.- Egitamu Nagusi eta Bereziak eta Egitamuketa Osatzezko eta Ordezkatzezko Arauak Artezpideei aurreko ataletan ezartzen denez egokitu beharko zaizkie.

1.- Los Planes Generales y Especiales y las Normas Complementarias y Subsidiarias de Planeamiento habrán de ajustarse a las Directrices en los términos establecidos en los artículos anteriores.

2.- Horretarako, aurreko idazatian esandako lehendikako Egitamu eta Arauak Artezpideei egokitu beharko zaizkieneko epeak ezarriko dira Artezpideetan.

2.- A estos efectos las Directrices establecerán los plazos dentro de los cuales deberán adaptarse a las mismas los Planes y Normas preexistentes a que hace referencia el apartado anterior.

Lur-Jaurpideei eta Hiri-Antolakuntzari buruzko Legeko 41. atalean, (1976. urtean Bateratutako Idazkia) edo lur eta hiri-antolakuntzari buruz indarrean dauden manuetan jasotako lege-arauekin bat datozenetan ezartzen den ihardunbidez bideratuko dira Egitamu eta Arau horiek egokitzeko saloak. Hauei buruzko erizpena Euskal Herriko Lurralde-Antolakuntzako Batzordeak eman beharko du, horretarako gai den agintariak behin-betiko onarpena eman baino lehen.

Las propuestas de adaptación de dichos Planes y Normas se tramitarán por el procedimiento previsto en el artículo 41 de la Ley sobre Régimen del Suelo y Ordenación Urbana, Texto Refundido de 1976 o sus concordantes en normas legales que recojan las disposiciones vigentes sobre suelo y ordenación urbana. Estas deberán ser sometidas, antes de su aprobación definitiva por la autoridad competente al efecto, a informe de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco.

Batzordearen informeak behartze-indarra izango du, Egitamu edo Arauetako Artezpideek ezartzen dutenarekin irizkidetasunik eza eman dadin guztietan, eta horrelakoetan, behin-betiko onarpena eman baino lehen, txostenean ezarri dadin eran, zuzenketak egin beharko dira.

El informe de la Comisión tendrá carácter vinculante siempre que exista disconformidad con las Directrices de los Planes o Normas de que se trate, que en tal caso habrán de ser corregidos en la forma que el informe indique antes de su aprobación definitiva.

3.- Egitamuak eta Arauak Artezpideei, horietan finkatutako epearen barruan arauz egokitu ez edo Lurralde-Antolakuntzako Batzordeak emandako txostena behartze-indarrekoa izanik, hor esaten dena bete gabe behin-betiko onarpena ematea gerta dadinean, Eusko Jaurlaritza, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailburuaren saloz, Lege honetako 3. atalean ematen zaion ahalmenaz baliatu ahal izango da.

3.- En el supuesto de que los Planes y Normas no sean adaptados formalmente a las Directrices dentro del plazo establecido en éstas o sean aprobados definitivamente sin atenerse a los términos del informe emitido por la Comisión de Ordenación del Territorio cuando éste sea vinculante, el Gobierno Vasco, a propuesta del Consejero de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente, podrá hacer uso de la facultad que le concede el artículo 3 de la presente Ley.

4.- Nolanahi ere, Lege honetako 8.2 atalean ohartemandako esate-modu eta neurritan artez ezarri beharrekoak diren, edo antolakuntzari, nongoa finkatzeari, erabilpenari edo taiuketari buruzko erizpide zehatzak ezarrizko edo bazter utzizko Artezpideetako xedapenek, argitaratu daitezen une beretik, Udal Egitamu eta Arauetako xedapenekiko lehentasuna izango dute, hauek haiei arauz egokituta egon nahiz ez egon.

4.- En cualquier caso, las determinaciones de las Directrices que sean de aplicación directa en los términos previstos en el artículo 8.2 de la presente Ley o que impongan o excluyan criterios concretos de ordenación, localización, uso o diseño prevalecerán desde el mismo momento de su publicación sobre las determinaciones de los Planes y Normas municipales, se haya o no realizado la adaptación formal de éstos al contenido de aquéllas.

10. atala.

Artículo 10

Honako ihardunbide honi egokituko zaizkio Artezpideen aurkezpen eta onarpenak:

La formulación y aprobación de las Directrices se ajustarán al siguiente procedimiento:

1.- Eusko Jaurlaritzari dagokio Lurralde-Antolakuntzako Artezpideak emateko egokitasunari edo horiek aldatzeari buruzko erabakia hartzea.

1.- Corresponde al Gobierno Vasco decidir acerca de la oportunidad de formular las Directrices de Ordenación Territorial o su reforma.

Artezpideak lantzen hasteko agindua emanez Eusko Jaurlaritzak har dezan erabakia zio eta guztikoa izango da, horren bidezkotasun-arrazoiak adieraziz eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailak dagokion Aintzin-adierazpena gertatu beharko dueneko epea ere zehatz emango da.

El acuerdo del Gobierno Vasco por el que se disponga la iniciación del procedimiento de elaboración de las Directrices será motivado, señalando las causas que lo justifiquen y precisará igualmente el plazo dentro del cual el Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente habrá de preparar el correspondiente Avance.

Erabaki hori Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian eta Autonomi Elkartean hedapenik handieneko diren egunkarietatik bitan gutxienez argitaratu beharko da.

El acuerdo habrá de ser publicado en el Boletín Oficial del País Vasco y en, al menos, dos periódicos de los de mayor circulación en la Comunidad Autónoma.

Erabaki horren berri, Udal Elkarteen bidez Udalei, Foru-Diputazioei eta Jaurlaritzak Euskal Herriko Autonomi Elkartean duen Ordezkariari ere emango zaie.

El acuerdo en cuestión se notificará, además, a los Ayuntamientos a través de las Asociaciones de Municipios, a las Diputaciones Forales y al Delegado del Gobierno en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.- Artezpideen Aintzin-adierazpenaren gidaritza eta hori gertatzeko ardura, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailari dagokio.

2.- La dirección y preparación del Avance de Directrices corresponde al Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente.

Lurralde-mailako aginpideak izanezko Eusko Jaurlaritzako Sailek, seigarren atalean ematen diren Artezpideetako alor-mailako edukiei buruz dagozkien aintzin-uste eta xedapenak aurkeztuko dituzte, horiek Aintzin adierazpenean sartu ahal izateko. Ihardunbidearen gidari den Sailari hori eskatu dakion egunetik hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan egin beharko da aurkezpen hori.

Los Departamentos del Gobierno Vasco con competencias de proyección territorial formularán las previsiones y determinaciones que les correspondan respecto de los contenidos sectoriales de las Directrices descritos en el artículo seis a efectos de su integración efectiva en el Avance. Dicha formulación se hará en el plazo de tres meses a contar desde su petición por el Departamento director del procedimiento.

Helburu bererako, Estaduko eta Foru Aldundietako Administraritzei, beren agintepeko arloetarako dituzten aintzin-asmoak jakitera eman ditzatela eskatuko zaie, eta hori aurreko atalean aipatutako aldi berean gauzatu beharko dute.

Con la misma finalidad, se solicitará de la Administración del Estado y de las Diputaciones Forales, la comunicación necesaria sobre sus propias previsiones en las materias de su competencia, que habrán de materializar en igual plazo que el expresado en el párrafo anterior.

3.- Nolanahi ere, Artezpideen Aintzin-adierazpena gertatzeko, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailak, agiri hori ahalik eta egokien idazteko beharrezko diren xehetasunak eta argibideak eskatuko dizkie Eusko Jaurlaritzako gainontzeko Sailei, Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailei eta, hala behar izan dadinean, Udalei Udal Elkarteen bidez.

3.- En cualquier caso para la elaboración del Avance de Directrices, el Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente recabará de los demás Departamentos del Gobierno Vasco, de los Órganos Forales de los Territorios Históricos y, en su caso, de los Ayuntamientos a través de las Asociaciones de Municipios, cuantos datos e informaciones sean necesarios para la más correcta redacción de dicho documento.

Eskabide horri erantzuna dagokion herri-erakunde edo ihardutze-sailak eskabidea egin dadin egunetik hasi eta 2 hilabeteko epearen barruan eman beharko dio.

La contestación a la solicitud anterior deberá evacuarse por el órgano o entidad pública correspondiente en el plazo de 2 meses a partir del momento en que le sea solicitada.

Hala ere, esandako herri-erakunde eta ihardutze-sail horiek, helburu horiek lortzeko komenigarritzat jo ditzaten argipide eta iradokizunak bidali ahal izango dituzte, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailera.

No obstante los órganos y entidades públicas mencionados podrán igualmente hacer llegar al Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente cuantas informaciones y sugerencias estimen convenientes a los mismos fines.

4.- Artezpideen Aintzin-adierazpenari, Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolakuntzako Aholku-Batzordearen eta Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde-Antolakuntzako Batzordearen txostena egin beharko zaio.

4.- El Avance de Directrices será sometido a informe del Consejo Asesor de Política Territorial del Gobierno Vasco y de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco.

5.- Aurreko idazatietan esandako Administraritzetara eta horretan interes dutentzat jotako herri eta norbanako-alorreko erakundeetara bidaliko da Artezpideen Aintzin-adierazpena, jaso diren txosten eta guzti, egokitzat jo ditzaten oharrak, saloak eta ordezko aukerak 3 hilabeteren barruan bidal ditzaten.

5.- El Avance de las Directrices se remitirá con los informes evacuados a las Administraciones citadas en los apartados anteriores y a las entidades públicas y privadas que se estimen interesadas, para que en el plazo de 3 meses aporten cuantas observaciones, propuestas y alternativas estimen oportunas.

6.- Egindako oharrak eta iradokizunak aztertu ondoren, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailak egokitzat jo ditzan aldaketak egingo dizkio Aintzin-adierazpenari edo, hala badagokio, idazki berria idatziko du, hau Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolakuntzako Aholku-Batzordearen eta Euskal Herriko Lurralde-Antolakuntzako Batzordearen txostenpean jarri beharko dela. Horiek kontutan hartuz, Artezpideei hasierako onarpena emango die bidezko baderitzo.

6.- Analizadas las observaciones y sugerencias formuladas, el Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente realizará las modificaciones que procedieren, o, en su caso, redactará un nuevo texto que se someterá a informe del Consejo Asesor de Política Territorial del Gobierno Vasco y de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco, a la vista de los cuales, aprobará inicialmente, si procede, las Directrices.

7.- Artezpideei hasierako onarpena emateko erabakia Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian, Estaduko "Boletín Oficial"ean eta Autonomi Elkartean kaleratzen diren egunkarietatik hedapenik handieneko bitan argitaratuko da eta, idazki oso-osoa, Jaurlaritzak Autonomi Elkartean duen Ordezkaritzara, Foru-Aldundietara eta, Udal Elkarteen bidez, Udaletara bidaliko.

7.- El acuerdo de aprobación inicial de las Directrices será publicado en el Boletín Oficial del País Vasco, y asimismo en el Boletín Oficial del Estado, y en, al menos, dos periódicos de los de mayor circulación en la Comunidad Autónoma, y el texto íntegro de las mismas será remitido a la Delegación del Gobierno en la Comunidad Autónoma, a las Diputaciones Forales y a los Ayuntamientos a través de las Asociaciones de Municipios.

Hasierako onarpena emateko akordioa Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratzen den unean emango zaio bi hilabeteko entzutealdiari; aldi horretan, Administraritza eta Herri nahiz Norbanako-alorreko Erakunde ezberdinek egokitzat jotako oharrak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte, eta Artezpideei buruzko agirisorta Kondaira-Lurraldeetako bakoitzean horretarako jarriko den lekuan agerian eukiko da.

Desde el momento de la publicación del acuerdo de aprobación inicial en el Boletín Oficial del País Vasco quedará abierto un plazo de audiencia de dos meses, dentro del cual las distintas Administraciones y Entidades Públicas y Privadas podrán exponer cuantas observaciones y sugerencias estimen convenientes, quedando expuesta la documentación de las Directrices en el lugar que al efecto se señale en cada uno de los Territorios Históricos.

8.- Aurreko zenbakian esandako aldia amaitu eta entzutealdian jasotako emaitzak aztertu ondoren, hala behar izanez gero, bidezko izan daitezen aldaketak egingo dira eta ondoren, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailburuak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolakuntzako Aholku-Batzordeak eta Lurralde-Antolakuntzako Batzordeak txostena egin ondoren, aldi baterako onarpena emango die Artezpideei eta Jaurlaritza-Batzarrari bidaliko dio, honek behin-betiko onarpena eman diezaien.

8.- Concluido el plazo a que hace referencia el número anterior y a la vista del resultado del trámite de audiencia, se realizarán, en su caso, las modificaciones que procedieren, tras lo cual el Consejero de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente, previo informe del Consejo Asesor de Política Territorial y de la Comisión de Ordenación del Territorio, procederá a otorgar la aprobación provisional de las Directrices, que elevará al Consejo de Gobierno para su aprobación definitiva.

9.- Dekretu bidez emango da behin-betiko onarpena eta hori Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratuko, Artezpideetako xedapenen ezarketarako arauekin batera. Halaber, Artezpideen behin-betiko onarpena ematezko akordioa Estaduko "Boletín Oficial"ean eta Euskal Autonomi Elkartean kaleratzen diren egunkarietatik hedapen handieneko bitan gutxienez argitaratuko da.

9.- La aprobación definitiva revestirá la forma de Decreto y será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco, juntamente con las normas para aplicación de las determinaciones de las Directrices. Asimismo, el acuerdo de aprobación definitiva de las Directrices será publicado en el Boletín Oficial del Estado y en, al menos, dos periódicos de los de mayor circulación en la Comunidad Autónoma.

10.- Lurralde-Antolakuntza Artezpideen aldaketak egiterapide hori erabat edo funtsean aldatzezkoak ez badira, Eusko Jaurlaritzak horretarako jarri dezan ihardunbidez egingo dira.

10.- Las modificaciones de las Directrices de Ordenación del Territorio que no supongan revisión general o sustancial de tal instrumento tendrán lugar mediante el procedimiento que al efecto establezca el Gobierno Vasco.

Ihardunbide horretan, hala behar izanez gero, hasierako eta behin-betiko onarpenerako jarritako biderapenei eutsi beharko zaie, horietako jarritako epeak murriztu ahal iuzango direla.

Dicho procedimiento deberá, en todo caso, conservar los trámites establecidos para la aprobación inicial y definitiva, pudiéndose reducir los plazos previstos para los mismos.

11.- Bi urtez behin Jaurlaritzak egoera eta Lurralde-Antolakuntzako Artezpideen erabilera aztertuzko Argipide-Txostena egingo du.

11.- Cada dos años el Gobierno elaborará una Memoria en la que se analice la situación y aplicación de las Directrices de Ordenación del Territorio.

II Atalburua. Lurraldearekiko Zati-Egitamua

Capítulo II. De los Planes Territoriales Parciales

11. atala.

Artículo 11

Lurraldearekiko Zati-Egitamuek Lurralde-Antolakuntzako Artezpideak osabideratuko dituzte hauek mugatzen dituzten eta udal batenak baino gehiagorenak diren alor edo aldeei dagozkienetan, horietako bakoitza antolatzeko Artezpideek ezartzen dituzten berarizko erizpideak zehaztuko dituztela.

Los Planes Territoriales Parciales desarrollarán las Directrices de Ordenación Territorial en las áreas o zonas supramunicipales que éstas delimiten, concretando para cada una de ellas los criterios específicos de ordenación que las Directrices establezcan.

12. atala.

Artículo 12

1.- Honako xedapen hauek jasoko dira Lurraldearekiko Zati-Egitamuetan:

1.- Los Planes Territoriales Parciales contendrán las siguientes determinaciones:

a) Antolakuntzako helburuen zehaztapena, lurraldearen oraingo egoera, gizarte eta ekonomiaren aldetikako egoera eta horiek nolako aurrera-bidea izan dezaketen aztertzetik abiatuz.

a) Definición de los objetivos de la ordenación a partir del análisis del estado actual del territorio, de la situación socioeconómica y de sus posibilidades de evolución.

b) Azpiegitura handientzako irozkai izateko gai diren tokien zehaztapena, horien zernolakoen arabera.

b) Señalamiento de los espacios aptos para servir de soporte a las grandes infraestructuras, según sus características.

c) Egitamuaren gai den alor edo aldetarako guztien onerakoak izanezko antolapideen kokaleku-zehaztapena.

c) Definición de la ubicación de los equipamientos de interés común para el área o zona objeto del Plan.

d) Hiri-antolakuntza haiei atxikibeharko zaieneko irizpide, sortarau eta arau nagusiak.

d) Criterios, principios y normas generales a los que habrá de atenerse la ordenación urbanística.

e) Birregokiketaren, birroneratzearen edo birgaitzearen gai izan beharreko tokien zehaztapena, horien andeapena eragozteko edo erabat edo bere baten bestelakoak izanezko erabileretarako birreskuratu ahal izateko. Baita horretarako garatu beharreko egitarauena eta horiek gauzatzeko bultzabide izan daitezen laguntza-neurriena ere.

e) Definición de los espacios que hayan de ser objeto de remodelación, regeneración o rehabilitación con el fin de evitar su degradación o de conseguir su recuperación para usos, total o parcialmente, distintos, así como de los programas a desarrollar a estos efectos y de las medidas de apoyo encaminadas a incentivar su realización.

f) Dena dela, honako helburu hauetakoren batetarako gorde beharreko lurren luze-zabalaren zenbaketa:

f) Cuantificación de las superficies de suelo que hayan de reservarse en todo caso con destino a alguna de las siguientes finalidades:

- agintaritza-babespeko etxebizitzak (herri nahiz norbanako-alorrak suztatuzkoak), edo etorkizunean beren azken prezioa berarizko araupeketaz mugatu dakiekeen beste edozein eratakoak egiteko.

- Construcción de viviendas de protección oficial, tanto de promoción pública como privada, o cualesquiera otras que en el futuro pudieran ser limitadas en su precio final mediante regulación específica.

- Hirigintza-lanak egindako lur-eremuak eratzeko bide egin ahal izateko, industri lurraren herri-suztapena egiteko.

- Promoción pública de suelo industrial al objeto de posibilitar la formación de polígonos urbanizados.

g) Artezpideetan jasotzen diren xedapenak osabideratzeko beharrezkoak diren irizpide, arau eta sortarauak.

g) Criterios, normas y principios necesarios para el desarrollo de las determinaciones contenidas en las Directrices.

2.- Aurreko idazatian esandako xedapenak aurkeztu, beti ere, Toki-Erakundeei bermatzen zaien aginte-eremuari begirune izanez aurkeztuko dira.

2.- La formulación de las determinaciones a que se refiere el apartado anterior se realizará, en todo caso, respetando el ámbito competencial garantizado a las Entidades Locales.

3.- Honako agiri hauetan zehaztuko dituzte Lurraldearekiko Zati-Egitamuek beren xedapenak:

3.- Los Planes Territoriales Parciales concretarán sus determinaciones en los siguientes documentos:

a) Argipidetarako azterlanak eta launirudietan.

a) Estudios y planos de información.

b) Egitamuari buruzko azalpen-txostenean.

b) Memoria explicativa del Plan.

c) Ekonomi eta Dirubideen azterketan.

c) Estudio Económico-Financiero.

d) Egiteratze-egitarauan, lau urtekako alditan zatikatuz.

d) Programa de ejecución, desglosado en etapas de cuatro años.

e) Antolakuntzarako launirudi eta arauetan.

e) Planos y normas de ordenación.

4.- Beren helburu eta nolakorako beharrezko eta egokitzat jotako beste agiriak ere jaso ahal izango dira Lurraldearekiko Zati-Egitamuan.

4.- Los Planes Territoriales Parciales podrán contener también otros documentos que se consideren necesarios y adecuados a sus fines y naturaleza.

13. atala.

Artículo 13

Honako ihardunbide honen arabera egin eta onartuko dira Lurraldearekiko Zati-Egitamuak:

La formulación y aprobación de los Planes Territoriales Parciales se ajustarán al siguiente procedimiento:

1.- Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailak nahiz Foru Aldundiek aukeran aurkeztu ahal izango dituzte, Egitamu hori Kondaira-Lurralde ezberdinetako Udal bati baino gehiagori doakiena bada salbu; horrelakoetan, aipatutako Saila baliatuko da arioaz, bere aginduz, nahiz Foru-Aldundiek eskatuta.

1.- La iniciativa para su formulación corresponderá indistintamente el Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente del Gobierno Vasco y a las Diputaciones Forales, salvo que el Plan afecte a Municipios de diferentes Territorios Históricos en cuyo caso la iniciativa será ejercitada siempre por el citado Departamento, de oficio o a instancia de las Diputaciones Forales.

Lurralde-Antolakuntzako Artezpideek horretarako mugatzen dituzten alor edo aldeetan sartzen diren Udalek, zio eta guztiko erabakiz, ario hori erabili dadin akio ekin ahal izango dute. Erabaki hori doakien eta biztanlegoaren erdia behintzat izanezko udalerrien hirutik bik hartutakoa izan dadinean, horretarako gai diren Administraritzentzat behartze-indarrekoa izango da.

Los Municipios comprendidos en las áreas o zonas delimitadas a estos efectos por las Directrices de Ordenación Territorial podrán, mediante acuerdo motivado, instar el ejercicio de dicha iniciativa. Cuando tal acuerdo lo sea de al menos dos tercios de los municipios afectados que representen como mínimo la mitad de la población, tendrá carácter vinculante para las Administraciones competentes.

2.- Arioa izan dezan autonomi nahiz foru-mailako Administraritzak, Egitamua idazteko beharrezko eritzitako informazio orokorra eta eraginpeko aldeari buruzkoan dituen asmo baita ekintza-egitarauei buruzko berarizkoa ere eskatuko dio besteari.

2.- La Administración, autonómica o foral, que adopte la iniciativa recabará de la otra la información general que considere necesaria para la redacción del Plan, así como la específica que se refiera a sus previsiones y programas de actuación relativos a la zona afectada.

Halaber, eraginpeko Udalei ere, ondorio horietarako beharrezko eritzitako argipideak eskatu ahal izango dizkiete.

Asimismo recabarán de los Municipios afectados la información que consideren necesaria a los mismos efectos.

Estaduko Administraritzak ekintzarako eta diruezarketarako dituen aintzin-asmo eta egitarauei buruzko argipideak, Jaurlaritzak Autonomi Elkartean duen Ordezkaritzari eskatuko zaizkio, beti ere, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailaren bidez.

La información relativa a las previsiones y programas de actuación e inversiones de la Administración del Estado será solicitada a la Delegación del Gobierno en la Comunidad Autónoma a través en todo caso del Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente del Gobierno Vasco.

3.- Egitamua egiteko arioa har dezan ihardutze-saila gai izango da ihardunbidea bideratzeko eta bai hari hasierako eta aldi baterako onarpena emateko ere.

3.- El órgano que adopte la iniciativa para la formulación del Plan será competente para conducir el procedimiento y para aprobar aquél inicial y provisionalmente.

4.- Hasierako onarpena eman aurretik Aintzin-adierazpena gertatuko da eta lurralde-mailako Herri-Administraritza guztiei bidaliko zaie, hauek bi hilabeteko aldian oharrak, iradokizunak, ordezko aukerak eta saloak egin ditzaten.

4.- Antes de proceder a la aprobación inicial se elaborará un Avance, que será remitido a todas las Administraciones Públicas territoriales interesadas a los efectos de que en el plazo de dos meses puedan formular sus observaciones, sugerencias, alternativas y propuestas.

5.- Egitamuari hasierako onarpena emateko erabaki-saloak nahitaez Lurralde-Antolakuntzako Batzordearen txosten eta guztikoa izan beharko du.

5.- La propuesta de acuerdo de aprobación inicial del Plan será preceptivamente informada por la Comisión de Ordenación del Territorio.

6.- Hasierako onarpena izan duen Egitamua, erabakia Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitara dadin egunetik hasi eta bi hilabetez herri-argipideketara aterako da. Era berean, Estaduko "Boletín Oficial"ean, dagokion Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean eta Autonomi Elkarteankaleratzen diren egunkarietatik hedapen handieneko bitan gutxienez ere argitaratu beharko da.

6.- El Plan inicialmente aprobado será sometido a un período de información pública por plazo de dos meses, contado a partir de la publicación del acuerdo en el Boletín Oficial del País Vasco. Asimismo el acuerdo habrá de publicarse en el Boletín Oficial del Estado, en el Boletín Oficial del Territorio Histórico correspondiente y en, al menos, dos periódicos de los de mayor circulación en la Comunidad Autónoma.

7.- Herri-argipideketara aterako aldi berean, horretan interesa duten Herri-Administraritza guztiei entzungo zaie, bidaliko zaien Egitamuari buruzko oharrak eta iradokizunak hilabeteren barruan egin ditzaten.

7.- Simultáneamente al período de información pública se dará audiencia a todas las Administraciones Públicas territoriales interesadas a fin de que en el plazo de un mes puedan formular sus observaciones y sugerencias al Plan, que les será remitido a estos efectos.

8.- Aurreko biderapen horien emaitza ikusi ondoren, aldi baterako onartzeko erabakia hartuko da eta hori, zehaztapidetzarekin batera, Lurralde-Antolakuntzako Batzordeari bidaliko zaio, honek arauz ezarrita dagoen txostena egin dezan.

8.- A la vista del resultado de los trámites precedentes se adoptará el acuerdo de aprobación provisional del que se dará traslado, junto con el expediente, a la Comisión de Ordenación del Territorio para su preceptivo informe.

9.- Hori egin ondoren, Batzordeak zehaztapidetza, bere txosten eta guzti, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailari bidaliko dio eta honek dagokion saloa Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko dio, Egitamuari behin-betiko onarpena emateko.

9.- Evacuado éste, la Comisión remitirá el expediente con su informe al Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente, que elevará la correspondiente propuesta al Gobierno Vasco para la aprobación definitiva del Plan.

10.- Eusko Jaurlaritzaren Dekretu bidezko onarpena, Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian Antolakuntzako Arauekin batera argitaratuko da. Era berean, Estaduko "Boletín Oficial"ean eta dagokion Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean eta Autonomia Elkartean kaleratzen diren egunkarietatik hedapen handieneko bitan gutxienez ere argitaratuko da.

10.- La aprobación mediante Decreto del Gobierno Vasco se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco juntamente con las Normas de Ordenación. Asimismo será publicada en el Boletín Oficial del Estado, en el Boletín Oficial del Territorio Histórico correspondiente y en, al menos, dos periódicos de mayor circulación en la Comunidad Autónoma.

14. atala.

Artículo 14

Lurraldearekiko Zati-Egitamuetako aldaketak Lege honen 10. ataleko 10 idazatian agindutakoari atxikiko zaizkio.

Las modificaciones de los Planes Territoriales Parciales se atendrán a lo dispuesto en el artículo 10 apartado 10 de esta Ley.

15. atala.

Artículo 15

1.- Lurraldearekiko Zati-Egitamuek, Lurraren Legean arautzen diren Hirigintza-Egitamuak esate-modu eta neurri beretan lotzeko indarra izango dute.

1.- Los Planes Territoriales Parciales vincularán en sus propios términos a los Planes urbanísticos regulados en la Ley del Suelo.

2.- Lurraldearekiko Zati-Egitamuek lehendik dauden hirigintza-egitamuetan eragina izan dezatenean, une horretatik aurrera hauetan aldatuta gelditzen diren puntu zehatzak zehaztuko dira haien behin-betiko onarpena emateko erabakian, doakien Udalek xedapen horiek sartzeko beharrezko izan daitezen ihardunbideei ekin diezaienaren kaltetan gabe.

2.- Cuando los Planes Territoriales Parciales incidan sobre planes urbanísticos ya existentes, el acuerdo de aprobación definitiva de aquéllos precisará los puntos concretos en los que éstos quedan modificados desde ese mismo momento, sin perjuicio de que los Ayuntamientos afectados puedan incoar los procedimientos precisos para incorporar dichas determinaciones.

III Atalburua. Lurraldearekiko Alor-Egitamuei buruz.

Capítulo III. De los Planes Territoriales Sectoriales

16. atala.

Artículo 16

1.- Eusko Jaurlaritzako Sailek gertatu eta lurraldean eragina izan dezaten egitamuak, Lurraldearekiko Alor-Egitamutzat hartuko dira eta Eusko Jaurlaritzak erabaki dezanean aurkeztuko dira.

1.- Los planes con incidencia territorial que elaboren los Departamentos del Gobierno Vasco tendrán el carácter de Planes Territoriales Sectoriales y se formularán cuando el Gobierno Vasco lo determine.

2.- Lege honen ondorioetarako, Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailek gertatu eta onartu ditzatenegitamuak ere izaera berekoak izango dira.

2.- El mismo carácter tendrán, a los efectos de esta Ley, los planes con incidencia territorial que elaboren y aprueben los Órganos Forales de los Territorios Históricos.

17. atala.

Artículo 17

1.- Lurraldearekiko Alor-Egitamuak Antolakuntza-Artezpideek zein horien garapenerako egin daitezen Lurraldearekiko Zati-Egitamuek zehaztutako lurralde-esparruan, hasiera-hasieratik, ahalik eta egokien sartzea bermatu ahal izateko, gaia dela-eta hori gertatzeko gaitasuna duten autonomiazko nahiz foruzko Administrazioko ihardutze-sailek aurrez iritzia eskatu beharko diote Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailari, alor-egitamuketaren helburu diren lan, ekintza edo zerbitzuen kokatzeko indarrean dagoen lurralde-antolakuntzak eskaintzen dituen aukera, konponbide eta ahalbide ezberdinei buruz.

1.- A fin de garantizar desde el primer momento la correcta inserción de los Planes Territoriales Sectoriales en el marco territorial definido por las Directrices de Ordenación y de los Planes Territoriales Parciales que, en su caso, los desarrollen, los órganos de la Administración, autonómica o foral, competentes para su elaboración por razón de la materia consultarán previamente con el Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente del Gobierno Vasco sobre las distintas alternativas, soluciones y posibilidades que la ordenación territorial vigente ofrezca para la localización de las obras, actividades o servicios que constituyan el objeto de la planificación sectorial.

2.- Kasu bakoitzean aukera dadin aukera indarrean dagoen lurralde-antolakuntzarekin baterakoa dela egiaztatu beharko da.

2.- La alternativa que en cada caso se elija habrá de justificar su compatibilidad con la ordenación territorial vigente.

3.- Salbuespenez, Alor-Egitamua gertatzeko gaitasuna duen ihardutze-sailak aztertutako aukera eta konponbideetatik bat bera ere indarrean dagoen lurralde-antolakuntzan kokatzea ezinezko izan eta horren edukia berarizko herri-zuduzkoa izan dadinean, ihardutze-sail horrek Eusko Jaurlaritzari, lurralde-antolabideetan ezinbestekoak izan daitezkeen zuzenketak egiteko saloa egin ahal izango dio.

3.- Excepcionalmente, cuando no sea posible enmarcar en la ordenación territorial vigente ninguna de las alternativas y soluciones analizadas por el órgano competente para la elaboración del Plan Sectorial y el contenido de éste sea de excepcional interés público, dicho órgano podrá proponer al Gobierno Vasco la introducción de las rectificaciones que resulten imprescindibles en los instrumentos de ordenación territorial.

Eusko Jaurlaritzak, Lurralde-Antolakuntzako Batzordearen eta doakien Administraritzen eritzia jaso ondoren, bakoitzean bidezko izan dadin erabakia hartuko du.

El Gobierno Vasco, oído el parecer de la Comisión de Ordenación del Territorio, y de las Administraciones afectadas, adoptará en cada caso la resolución que proceda.

4.- Lur-Jaurpideei buruzko Legeetan araupetutako hirigintza-egitamuak lurralde-antolabideetan egindako zuzenketei egokitu beharko zaizkie, horietan finkatutako epeen barruan, Lege honetako 9. atalean adierazitako ihardunbidearen arauera.

4.- Los planes urbanísticos regulados en la legislación sobre régimen del suelo, habrán de ajustarse a las rectificaciones introducidas en los instrumentos de ordenación territorial, en los plazos establecidos en los mismos, conforme al procedimiento señalado en el artículo 9 de la presente Ley.

5.- Lurraldearekiko Alor-Egutamuek eta Lurralde-Antolakuntzako Artezpideekin eta, hala egokituz gero, Lurraldearekiko Zati-Egitamuekin izan ditzaten aurkakotasunak, horiek berebaitan izan ditzaten Alor-Egitamuen zatia edo zatiak indargabetzeko zio izango dira.

5.- Las contradicciones de los Planes Territoriales Sectoriales con las Directrices de Ordenación Territorial y, en su caso, con los Planes Territoriales Parciales, serán causa de nulidad de la parte o partes del Plan Sectorial que las contengan.

18. atala.

Artículo 18

1.- Eusko Jaurlaritzako Sail ezberdinek aurkez ditzaten Lurraldearekiko Alor-Egitamuei buruzko erizpena nahitaez eman beharko dute Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailak eta Lurralde-Antolakuntzako Batzordeak, eta txostenarekin batera Jaurlaritza-Batzarrari bidali beharko zaizkio, honek, hori doakion Saileko buruaren eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailburuaren saloz, behin-betiko onarpena emateko.

1.- Los Planes Territoriales Sectoriales que se formulen por los diferentes Departamentos del Gobierno Vasco habrán de ser preceptivamente informados por el Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente y por la Comisión de Ordenación del Territorio y se elevarán al Consejo de Gobierno para su aprobación definitiva juntamente con dichos informes, a propuesta conjunta del titular del Departamento interesado y el titular del Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente.

2.- Behin-betiko onarpen-erabakia Dekretuzkoa izango da eta Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratuko.

2.- El acuerdo de aprobación definitiva, revestirá la forma de Decreto y se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco.

19. atala.

Artículo 19

17. ataleko 3 zenbakian ohartemandako agiangoan, Eusko Jaurlaritzako Sail ezberdinek gertatutako Lurraldearekiko Alor-Egitamuen behin-betiko onarpena, Eusko Jaurlaritzak lurralde-antolabideetan egin beharreko zuzenketak onartzearen menpe geratuko da, eta ordurarte ez du indarrik izango.

En el supuesto contemplado en el número 3 del artículo 17 la aprobación definitiva de los Planes Territoriales Sectoriales elaborados por los distintos Departamentos del Gobierno Vasco quedará supeditada a la aprobación por éste de las rectificaciones pertinentes de los instrumentos de ordenación territorial y carecerá de eficacia hasta ese momento.

Eusko Jaurlaritzak presazko arrazoiak daudela ikusiko balu, lurralde-antolabideen zuzenketa-bideraketan Aintzin-adierazpenik ez egiteko eta beste gabe hasierako onarpena emateko erabakia hartu ahal izango du, Lege honen 10. eta 13. ataletan esaten den herri-argipideketarako eta iritziak entzuteko aldiak erdira murriztuz.

Si concurrieran razones de urgencia, que corresponderá apreciar al Gobierno Vasco, éste podrá acordar que en la tramitación de las rectificaciones de los instrumentos de ordenación territorial se prescinda de la formulación del correspondiente Avance y se proceda directamente a la aprobación inicial, reduciéndose a la mitad los plazos de información pública y audiencia a que se refieren los artículos 10 y 13 de la presente Ley.

20. atala.

Artículo 20

1.- Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailek beren aginpideez baliatuz aurkez ditzaten Lurraldearekiko Alor-Egitamuak, Ihardutze-Sailok behin-betiko onartu baino lehen, Euskal Herriko Lurralde-Antolakuntzako Batzordeak arauzko txostena egin beharko du.

1.- Los Planes Territoriales Sectoriales que se formulen por los Órganos Forales de los Territorios Históricos en ejercicio de sus propias competencias se someterán, con carácter previo a su aprobación definitiva por dichos Órganos, al informe preceptivo de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco.

2.- 17. ataleko 3 zenbakian ohartemandako agizkoan, Egitamuekin elkartu ezinezko diren lurralde-antolabideetan egin beharreko zuzenketak Eusko Jaurlaritzak behin-betiko onartu artean, ez da Egitamu horiek balioz egiteratzen inola ere hasterik izango.

2.- En el supuesto contemplado en el número 3 del artículo 17 no podrá iniciarse válidamente actividad alguna de ejecución de estos Planes hasta tanto el Gobierno Vasco apruebe definitivamente las rectificaciones que sea preciso introducir en los instrumentos de ordenación territorial con los que aquéllos sean incompatibles.

Honelakoetan, aurreko ataleko bigarren idazatian agindutakoak ere erabiltzekoa izaterik izango du.

En estos casos podrá ser también de aplicación lo dispuesto en el párrafo segundo del artículo anterior.

21. atala.

Artículo 21

Lege honetako 17. atalean agindutakoa, Estaduko Administraritzak eta horren menpeko izaiki eta erakundeek, beren aginpideez baliatuz, suztatu behar ditzaten egitamu eta egitasmoekin ere erabili beharrekoa izango da.

Lo dispuesto en el artículo 17 de la presente Ley será de aplicación asimismo a los planes y proyectos que corresponda promover a la Administración del Estado y a las entidades y organismos de ella dependientes en ejercicio de sus propias competencias.

Eusko Jaurlaritzak lurralde-antolabideak zuzentzeko erabakia hartuko balu, 19. ataleko bigarren idazatian ohartemandako presazko ihardunbidez egingo da hori.

En el supuesto de que el Gobierno Vasco acuerde la rectificación de los instrumentos de ordenación territorial, ésta se llevará a cabo por el procedimiento de urgencia previsto en el párrafo segundo del artículo 19.

22. atala.

Artículo 22

Aurreko atalean esandako Lurraldearekiko Alor-Egitamuek eta, duten izaerarengatik udal eremu edo interesgarritasun hutsetik gorakoak izan eta, hala badagokio, horiek garatzen dituzten Antolakuntza-Artezpideetan eta Lurraldearekiko Zati-Egitamuetan zehaztutako lurralde-eremuan behar-bezala sartuta egon daitezen egitamu eta egitasmoek, horietako xedapenen bidez, lur-jaurpideei buruzko legeetan araututako hirigintza-egitamuak lotu egingo dituzte, 15.2 atalean ezartzen diren ondorioetarako.

Los Planes Territoriales Sectoriales y los planes y proyectos a que se refiere el artículo anterior, que por su naturaleza trasciendan el ámbito o interés estrictamente municipal y se encuentren correctamente insertados en el marco territorial definido por las Directrices de Ordenación y Planes Territoriales Parciales que, en su caso, los desarrollen, vincularán con sus determinaciones a los planes urbanísticos regulados por la legislación sobre régimen de suelo, con los efectos establecidos en el artículo 15.2.

23. atala.

Artículo 23

Lurralde eta Alor-Egitamuak elkarrekin gertatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzak Herri-Administraritza ezberdinekin ituneak egin ahal izango ditu.

El Gobierno Vasco podrá suscribir conciertos con las distintas Administraciones Públicas en orden a la elaboración conjunta de Planes Territoriales o Sectoriales.

Horretarako izenpetu daitezen ituneetan, Administrazioen arteko lankidetza-modua eta nolakoa zehaztuko da eta egitamu horiek lurralde eta hiri-antolabideekin, lege honetan ezarritako esate-modu eta neurritan, baterako direla bermatzeko behar diren moduak ezarriko dituzte.

Los conciertos que, al efecto, se suscriban precisarán la forma y los términos de la cooperación entre las diversas Administraciones y establecerán las fórmulas precisas para asegurar la compatibilidad de esos planes con los instrumentos de ordenación territorial y urbana en los términos establecidos por la presente Ley.

III IZENBURUA

TITULO III

LURRALDE-ANTOLAKUNTZAREN ARTARAKO BESTELAKO HERRI-EKINTZEI BURUZ

DE OTRAS ACTUACIONES PUBLICAS DE CONTROL DE LA ORDENACIÓN DEL TERRITORIO

24. atala.

Artículo 24

Euskal Herriko LurraldeAntolakuntzako Batzordeak, Lur-Jaurpidei buruzko legeetan araupetutako Hiri-Antolakuntzako Egitamu Nagusiak, Egitamu Bereziak eta Egitamuketa Osatzezko eta Ordezkatzezko Arauak behin betiko onartu baino lehen, gehienez hiru hilabeteko epearen barruan, horiei buruzko txostena nahitaez prestatu beharko du, horiek Lege honetan ohartemandako Lurralde-Antolabideei egokitzen zaizkiela egiaztatzeko.

La Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco informará preceptivamente, en el plazo máximo de tres meses, con carácter previo a su aprobación definitiva, los Planes Generales de Ordenación Urbana, los Planes Especiales y las Normas Complementarias y Subsidiarias de Planeamiento regulados por la Legislación sobre Régimen del Suelo a fin de comprobar la adecuación de los mismos a los instrumentos de Ordenación del Territorio previstos en la presente Ley.

Txostenaren gai diren Egitamu eta Arauen eta antolabide horien artean aurkakotasunak edo bat ez etortzeak daudela ikusten bada, Batzordearen txostena behartze-indarrezkoa izango da.

El informe de la Comisión será vinculante cuando aprecie la existencia de contradicción o disconformidad entre los Planes y Normas objeto del informe y los referidos instrumentos.

25. atala.

Artículo 25

1.- Lege honetan araupetutako lurralde-antolabideetako xedapenen edo Estaduko Administraritzak zein horren menpeko Herrilege-Alorreko Erakundeek eta Ihardutze-Erakundeek suztatutako lur-jaurpideei buruzko legeetan ohartemandako lan, ekintza edo zerbitzu-egitasmotarako hirigintza-egitamuenen aurkako izateagatik auzirik sortuko balitz, horiek Lur-Jaurpideei eta Hiri-Antolakuntzari buruzko Legeko 180. atalak dioenaren arabera erabakiko dira.

1.- Los conflictos que pudieran plantearse a causa de la eventual contradicción con las determinaciones contenidas en los instrumentos de ordenación del territorio regulados por la presente Ley o en los planes urbanísticos previstos en la legislación sobre régimen del suelo de los proyectos de obras, actividades o servicios promovidos por la Administración del Estado o por los Organismos y Entidades de Derecho Público de ella dependientes, se resolverán con arreglo a lo establecido en el artículo 180 de la Ley sobre Régimen del Suelo y Ordenación Urbana.

2.- Egitasmoari baimena eman ondoren, Eusko Jaurlaritzak, horrek lurrean izan ditzakeen ondorioak aldez aurretik neurtuz, doakien lurralde-antolabide eta hirigintza-egitamuetan beharrezko izan daitezen aldaketak egiteko agindua emango du.

2.- Una vez autorizado el proyecto, el Gobierno Vasco, previa valoración de sus repercusiones en el territorio, ordenará la formulación de las modificaciones precisas en los instrumentos de ordenación del territorio y planes urbanísticos afectados.

26. atala.

Artículo 26

1.- Honako hauek dagozkio Eusko Jaurlaritzari:

1.- Corresponde al Gobierno Vasco:

a) Lege honetan esaten diren lurralde-antolabideak behin-betiko onartzea, Lurraldearekiko Alor-Egitamuei buruz Foruzko Ihardutze-Sailek duten gaitasunaren kaltetan gabe.

a) Aprobar definitivamente los instrumentos de ordenación del territorio a que esta Ley se refiere, sin perjuicio de la competencia de los Órganos Forales respecto de sus Planes Territoriales Sectoriales.

b) Lege honetako 3. atalak esaten den erabakia hartzea eta, behar izanez gero, horren arauera gertatu beharreko Egitamuketaren Ordezkatzezko Arauak onartzea.

b) Adoptar el acuerdo a que hace referencia el artículo 3 de la presente Ley y aprobar, en su caso, las Normas Subsidiarias de Planeamiento que proceda elaborar de acuerdo con el mismo.

c) Salbuespenezko kasuetan, eta Lurrralde-Antolakuntzako Batzordeak aldez-aurre txostena eginik, hektareako 100 etxebizitza eraikitzeko baimena ematea. Aintzin-neurri hori, beti ere, dagozkion hiri-antolabideetan jaso beharko da.

c) Autorizar, en casos excepcionales, y previo informe de la Comisión de Ordenación del Territorio, densidades de hasta 100 viviendas por hectárea. En todo caso, dicha previsión deberá contemplarse en los instrumentos de ordenación urbana correspondientes.

d) Egoerak komenigarri egin dezanean eta Lurralde-Antolakuntzako Batzordeak aldez aurre txostena eginik, Lur-Jaurpideei eta Hiri-Antolakuntzari buruzko Legearen (1976.eko Bateratutako Idazkia) azken erabakietako hirugarrenean, edo lurrarri edo hiri-antolakuntzari buruz indarrean dauden manuetan jasotako lege-arauetan horrekin baterakoetan esaten diren emendio eta aintzin-asmoen kopurua aurkeztea; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailburuaren eta, behar izanez gero, Sail horretako buruaren eta gaiaren eretzean gaitasunaren jabe izanezko Sailburuaren saloz, beste emendio eta aintzin-asmo batzuk ezartzea.

d) Elevar, cuando las circunstancias lo aconsejen, y previo informe de la Comisión de Ordenación del Territorio, las cuantías de las reservas y las previsiones a que se refiere la disposición final tercera de la Ley sobre Régimen del Suelo y Ordenación Urbana, Texto Refundido de 1976, o sus concordantes en normas legales que recojan las disposiciones vigentes sobre suelo y ordenación urbana; establecer otras reservas y previsiones, a propuesta del Consejero de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente y, en su caso, del titular de este Departamento y el titular del Departamento competente por razón de la materia.

e) Euskal Herriko Elkarte Osorako edo Kondaira-Lurraldeetako Erakundeen menpeko herrilege-alorreko ihardutze-sail edo erakundeek suztatutakoak izanik, lege honetan araututako Hiri-Antolakuntzako edo Lurralde-Antolakuntzako Egitamuekin bat etorrizkoak ez badira, Lur-Jaurpideei eta Hiri-Antolakuntzari buruzko Legearen 180.2 atalean esaten diren egitasmoak egiteratzea egoki den ala ez erabakitzea.

e) Decidir sobre la procedencia de la ejecución de los proyectos a que se refiere el artículo 180.2 de la Ley sobre Régimen del Suelo y Ordenación Urbana, en el caso de disconformidad con los planes de Ordenación Urbana o de Ordenación del Territorio regulados en la presente Ley, cuando hayan sido promovidos por órganos o entidades de derecho público dependientes de las Instituciones Comunes o de los Territorios Históricos del País Vasco.

f) Lur-eremu edo ihardutze-banako osoetan nahitaezko jabegokenketa egin izanaren eraginpeko ondasun eta eskubideez ahalik eta azkarren jabetu behar dela aldarrikatzea, lurraldeko edo horren osagaietakoren bateko edo hiri-lurrean ekintza bakanak egiteko oro-erapidetza erabakitzea.

f) Acordar la declaración de urgencia de la ocupación de los bienes y derechos afectados por la aplicación de la expropiación forzosa a polígonos o unidades de actuación completos, sistemas generales de la ordenación urbanística del territorio o la de alguno de sus elementos o para la realización de actuaciones aisladas en el suelo urbano.

2.- Aurreko zenbakian adierazitako gaiei buruzko saloak Jaurlaritza-Batzarrari egitea Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailburuari dagokio, 18. atalean agindutakoaren kaltetan gabe.

2.- Corresponde al Consejero de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente elevar al Consejo de Gobierno las correspondientes propuestas en los supuestos enunciados en el número anterior, sin perjuicio de lo dispuesto en el artículo 18.

27. atala.

Artículo 27

Lege honetan eta hemen bertan araupetutako lurralde-antolabideetan agindutakoa bete dadila nornahik eskatu ahal izango du.

Será pública la acción para exigir el cumplimiento de lo dispuesto en la presente Ley y en los instrumentos de ordenación del territorio en ella regulados.

IV IZENBURUA

TITULO IV

ELKAR HARTZEAZ ETA AHOLKU EMATEAZ

DE LA COORDINACIÓN Y EL ASESORAMIENTO

28. atala.

Artículo 28

Euskal Herriko Lurralde-Antolakuntzako Batzordea da Lurralde eta Hiri-Antolakuntzari buruzkoan Euskal Herriko Autonomi Elkarteko elkar hartzeko aholku emateko ihardutze-saila, eta Lege honek, beste edozein legezko manuk eta araudiz finka daitezenek izenda diezazkioten aginpide eta egitekoak izango ditu.

La Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco es el órgano consultivo y de coordinación de la Comunidad Autónoma del País Vasco en materia de Ordenación del Territorio y Urbanismo, con las competencias y funciones que se atribuyen en esta Ley, las que pueda asignarle cualquier otra disposición legal y las que reglamentariamente se determinen.

29. atala.

Artículo 29

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailburua izango da Euskal Herriko Lurralde-Antolakuntzako Batzordeko buru eta horretan, araudiz finkatu dadin eran, Herri-Administraritza guztietako ordezkariak izango dira kide. Batzorde horretako Administrazio-Idazkaritza, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailean, gaiaren eretzean, horretazko gaitasuna duen Zuzendaritzari atxikiko zaio.

La Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco estará presidida por el Consejero de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente y formarán parte representantes de todas las Administraciones Públicas en la forma que reglamentariamente se establezca. La Secretaría Administrativa de esta Comisión estará adscrita a la Dirección competente, por razón de la materia, del Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente.

30. atala.

Artículo 30

Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolakuntzako Aholku-Batzordea Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailari atxikitako eskuharmenetarako saila da, eta Eusko Jaurlaritzaren lurralde-politikak izan behar duen kidekaketa eta Autonomi Elkarteko lurralde-antolakuntzan gizarteak partaidetza izatea bermatuko du. Eusko Jaurlaritzako Sail bakoitzeko ordezkari banak eta, beren lanbideagatik edo lurralde-antolakuntzarekin zerikusirik izanezko arazoetan duten ordezkotzagatik egokitzat jotako herritarren artetik aukeratutako beste hainbeste kidek osatuko dute.

El Consejo Asesor de Política Territorial del Gobierno Vasco es el órgano de participación adscrito al Departamento de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente que garantiza la necesaria coordinación de la política territorial del Gobierno Vasco y la implicación social en la ordenación del territorio de la Comunidad Autónoma. Estará compuesto por un representante de cada Departamento del Gobierno Vasco y otros tantos miembros, de entre aquellos ciudadanos que por su profesión o representación en la problemática relacionada con la ordenación del territorio sean considerados idóneos.

Eusko Jaurlaritzako Sailen eta Lurralde-Antolakuntzako Batzordearen hurrenez-hurreneko saloz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailburuak izendatuko ditu.

Serán nombrados por el Consejero de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente a propuesta de los Departamentos del Gobierno Vasco y de la Comisión de Ordenación del Territorio, respectivamente.

Egitekoak, osakera eta ihardunbidea araudiz ezarriko dira.

Las funciones, composición y régimen de funcionamiento se establecerán reglamentariamente.

31. atala.

Artículo 31

Lurralde-antolakuntzan eraginik izango duten aginpideak izanezko Herri-Administraritzek beren arteko harremanak, elkarri argipideak eta laguntza eman, elkar hartu eta elkarri begirune izan beharrari egokitu beharko zaizkie.

Las Administraciones Públicas cuyas competencias hayan de incidir en la ordenación del territorio, ajustarán sus relaciones recíprocas a los deberes de información mutua, colaboración, coordinación y respeto entre ellas.

ERABAKI GEHIGARRIETAKO LEHENENGOA

DISPOSICION ADICIONAL PRIMERA

Lege honetako hirugarren atalburuan agindutakoaren kaltetan gabe, Lurraldearekiko Alor-Egitamuak gaitasunaren jabe diren ihardutze-sailek aurkeztuko eta gertatuko dituzte, ezarri beharreko alor-legeetan ezarritako ihardunbideari eta, horren ezean, Lurraldearekiko Zati-Egitamuetarako Lege honetan ezarritakoari jarraiki.

Sin perjuicio de lo dispuesto en el capítulo tercero de esta Ley, los Planes Territoriales Sectoriales se formularán y prepararán por los órganos competentes con arreglo al procedimiento establecido en la legislación sectorial que sea aplicable, y en su defecto por la establecida en la presente Ley para los Planes Territoriales Parciales.

ERABAKI GEHIGARRIETAKO BIGARRENA

DISPOSICION ADICIONAL SEGUNDA

Estaduko Administraritzak, aginpideez baliatuz, Lurraldearekiko Alor-Egitamuak aurkeztu eta gertatu ahal izango ditu, erabili beharreko alor-legeen arabera. Egitamu horiek behin-betiko onartzeko Lege honetako 20.1 atalean agindutakoa bete beharko da beti.

La Administración del Estado podrá formular y preparar Planes Territoriales Sectoriales en ejercicio de sus competencias, de conformidad con la legislación sectorial que sea aplicable. En todo caso para su aprobación definitiva se estará a lo dispuesto en el artículo 20.1 de la presente Ley.

ERABAKI GEHIGARRIETAKO HIRUGARRENA

DISPOSICION ADICIONAL TERCERA

Lurralde-antolabideetan edo hirigintza-egitamuetan ezarritako xedapenak alde batera utziz, izadiko ondamendiei edo larrialdiko egoerei aurre egiteko edo horiek onbideratzeko xedezko lan-egitasmoak egiteratzeko baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari, horren berri doakien Udalei ematearen kaltetan gabe.

Se autoriza al Gobierno Vasco para la ejecución de aquellos proyectos de obras que, desviándose de las determinaciones establecidas en los instrumentos de ordenación territorial o en los planes urbanísticos, tengan por finalidad prevenir o remediar situaciones de desastres naturales o de emergencia, sin perjuicio de su comunicación a los Ayuntamientos afectados.

ERABAKI GEHIGARRIETAKO LAUGARRENA

DISPOSICION ADICIONAL CUARTA

Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia Araupetzeko maiatzaren 30eko 2/1989 Legeko Gehigarrizko Erabakietatik Bigarrenaren 1 eta 3 zenbakietan agindutakoaren arabera, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia onartzeak, honako hau dakar: lurraldearekiko zati eta alor-egitamuak eta eraginpeko udal edo hirigintza-eremuetako hirigintza-egitamuketari buruzko antolabideak Egitamuaren garapen-proiektuak egiteratzearekin elkartuezinak izan daitezenean, Errepideen Egitamuari egokitzea. Egitasmo horiek onartzen baldin badira, horietan ohartemandako lanak berehala egiteratzeko ahalmena emango dute.

De conformidad con lo dispuesto en la Disposición Adicional Segunda nº 1 y 3 de la Ley 2/1989, de 30 de Mayo, Reguladora del Plan General de Carreteras del País Vasco, la aprobación del Plan General de Carreteras del País Vasco conllevará la adaptación de los Planes Territoriales Parciales y Sectoriales así como de los instrumentos de planificación urbanística de los municipios o áreas urbanísticas afectadas cuando sean incompatibles con la ejecución de los proyectos en desarrollo del Plan. La aprobación de los citados proyectos facultará, en todo caso, para la inmediata ejecución de las obras previstas en los mismos.

ERABAKI GEHIGARRIETAKO BOSKARRENA

DISPOSICION ADICIONAL QUINTA

Lurraldearekiko Alor-Egitamuetan ohartemandakoak eta nabarmenki lurralde-mailakoak izan, eta Lurralde-Antolakuntzako Batzordeak Egitamua gertatzeko aldian horrelakoetan zermugatu dituen herri-lanak ez dira Toki-Jaurpideei buruzko Oinarri-Arauak araupetzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 84.1b) atalean esaten den udalaren aurre hartzezko kontrolpekoak izango.

Las obras públicas de marcado carácter territorial, previstas en los Planes Territoriales Sectoriales, y que así sean catalogadas por la Comisión de Ordenación del Territorio en el procedimiento de elaboración del Plan, no estarán sometidas a los actos de control preventivo municipal a que se refiere el artículo 84.1b) de la Ley 7/1985, de 2 de Abril, reguladora de las Bases del Régimen Local.

Hala ere, gaitasunaren jabe den Administraritzak herri-lanetarako egitasmoen berri doakien Udalei horiek onartzeko unean bertan emango die.

No obstante la Administración competente pondrá en conocimiento de los Ayuntamientos afectados los proyectos de obras públicas en el momento de aprobación de los mismos.

ERABAKI GEHIGARRIETAKO SEIGARRENA

DISPOSICION ADICIONAL SEXTA

Udalek, Lege honetako 6.7, 6.8 eta 12.1 f) ataletan ezarritako xedapenak betetzeko, hiri-lurren, egitarau eta guztiko hirigintza-lanetarako gai izanezko lurren alor eta sailak, herri-suztapeneko, Babes Ofizialeko nahiz Industri-Lurretako ezein jaurpidepetako etxebizitzei buruzkoan, Lurralde-Antolakuntzako Artezpideetan eta Lurraldearekiko Zati-Egitamuetan jarritako aintzin-usteak bete behar direneko Hiri-Antolakuntzako Udal Egitamu Nagusian edo Udal Egitamuketako Ordezkatzezko Arauetan finkatuko dituzte; horretarako, beharrezko izanezko lurra sailkatu eta zermugatuko dute.

Para el cumplimiento de las determinaciones establecidas en los artículos 6.7, 6.8 y 12.1 apartado f) de la presente Ley, los Ayuntamientos delimitarán las áreas o sectores de suelo urbano, urbanizable programado o apto para urbanizar en el Plan General Municipal de Ordenación Urbana o en las Normas Subsidiarias de Planeamiento Municipal, en los que deban cumplirse las previsiones que establezcan las Directrices de Ordenación Territorial y los Planes Territoriales Parciales, en materia de vivienda sometida a cualesquiera regímenes de Protección Oficial y de Suelo Industrial, de promoción pública, para lo que clasificarán y calificarán el suelo que resulte necesario.

Egitamuketan urreko idazatian ohartemandako helbururako izendatutako lurrak Hirigintza-Administraritzak kasu bakoitzerako egoki deritzon ihardutzeeraren bidez lortuko dira, Lur-Jaurpideei eta Hiri-Antolakuntzari buruzko legeetan agindutakoaren arabera.

La obtención de los terrenos destinados en el Planeamiento a la finalidad prevista en el apartado anterior, se realizará a través del sistema de actuación que la Administración Urbanística considere en cada caso más idóneo, de conformidad con lo dispuesto en la legislación sobre Régimen de Suelo y Ordenación Urbana.

ALDI BATERAKO ERABAKIETAKO LEHENENGOA

DISPOSICION TRANSITORIA PRIMERA

Lurralde-Antolakuntzako Artezpideak behin-betirako onartu artean, Lurraldearekiko Alor-Egitamuak gertatu eta bideratu ahal izango dituzte gaitasunaren jabe diren Herri-Administraritzek, Egitamuok, Lege honetan eta hasierako onarpena emana duten Lurralde-Antolakuntzako Artezpideetan jasotako helburuen aurkakoak izan ez izatearen baldintzapean.

En tanto no estén aprobadas definitivamente las Directrices de Ordenación Territorial, las Administraciones Públicas competentes podrán elaborar y tramitar Planes Territoriales Sectoriales siempre que dichos Planes no contradigan los objetivos de la presente Ley, así como los objetivos contenidos en las Directrices de Ordenación Territorial cuando éstas hubieran sido aprobadas con carácter inicial.

ALDI BATERAKO ERABAKIETAKO BIGARRENA

DISPOSICION TRANSITORIA SEGUNDA

Lege honetako 26. atalean ezarritako aginpideez gainera, honako hauek dagozkio Eusko Jaurlaritzari: ihardutze-eremua eta gehieneko eta gutxieneko prezioen taula onartzea eta etxe-bizitza eta hirigintza-egitamuak egiteratuz jabego-kenketa egin behar zaieneko lurren balio-neurketari buruzkoan, uztailaren 21eko 52/1962 Legearen babespean aurrera eramateko ihardunen presazkotasuna aldarrikatzea, lege hori Lur-Jaurpideei eta Hiri-Antolakuntzari buruzko (1976.eko Bateratutako Idazkia) Legearen aldi baterako erabakietako laugarrenean ezarritakoaren arauera erabili beharreko izan dadinetan.

Además de las atribuciones establecidas en el artículo 26 de la presente Ley, corresponde al Gobierno Vasco aprobar la delimitación de polígonos de actuación, el cuadro de precios máximos y mínimos y declarar la urgencia de las actuaciones que se desarrollen al amparo de la Ley 52/1962, de 21 de Julio, sobre valoración de terrenos sujetos a expropiación en ejecución de los planes de vivienda y urbanismo, en los supuestos que la misma sea de aplicación de acuerdo con lo establecido en la disposición transitoria cuarta de la Ley sobre Régimen del Suelo y Ordenación Urbana, Texto Refundido de 1976.

ALDI BATERAKO ERABAKIETAKO HIRUGARRENA

DISPOSICION TRANSITORIA TERCERA

Euskal Herriko Lurralde-Antolakuntzako Batzordearen egitekoak, osakera eta ihardunbidea, Lege honetan agindutakoen aurkako izan ez dadinetan, araudiz araupetu ez daitezen bitartean, uztailaren 30eko 278/1985 Dekretuak erabili beharreko izaten jarraituko du.

Hasta tanto se regulen reglamentariamente las funciones, composición y régimen de funcionamiento de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco, en lo que no se oponga a lo dispuesto en la presente Ley, continuará siéndole de aplicación el Decreto 278/1985, de 30 de Julio.

ALDI BATERAKO ERABAKIETAKO LAUGARRENA

DISPOSICION TRANSITORIA CUARTA

Lurralde-Antolakuntzako Artezpideak eta Lurraldearekiko Zati-Egitamuak behin-betiko onar ez daitezen artean, Euskal Herriko Lurralde-Antolakuntzako Batzordeak, Erabaki Gehigarrietako Seigarrenean esandakoetarako, behar diren babes ofizialeko edo azken salneurria mugatua izanezko etxebizitzen kopurua zehaztu ahal izango du.

En tanto no estén aprobadas definitivamente las Directrices de Ordenación Territorial y los Planes Territoriales Parciales, la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco podrá cuantificar la necesidad de viviendas de protección oficial o limitadas en su precio final, a los efectos de lo establecido en la Disposición Adicional Sexta.

AZKEN ERABAKIETAKO LEHENENGOA

DISPOSICION FINAL PRIMERA

Lege hau indarrean jartzetik hasi eta urtebeteko epearen barruan, Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiru-Sailburuaren saloz, Euskal Herriko Lurralde-Antolakuntzako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzaren Lurralde-Antolakuntzako Aholku-Batzordearen egitekoei, osakerari eta ihardunbideari buruzko Araudia onartuko du.

En el plazo de un año a partir de la entrada en vigor de la presente Ley, el Gobierno Vasco, a propuesta del Consejero de Urbanismo, Vivienda y Medio Ambiente, aprobará el Reglamento de funciones, composición y régimen de funcionamiento de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco y del Consejo Asesor de la Política Territorial del Gobierno Vasco.

AZKEN ERABAKIETAKO BIGARRENA

DISPOSICION FINAL SEGUNDA

Lege hau garatzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren manuak emateko baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari.

Se autoriza al Gobierno Vasco para dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo y aplicación de la presente Ley.

AZKEN ERABAKIETAKO HIRUGARRENA

DISPOSICION FINAL TERCERA

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko lurraldean kendu egiten dira Lur-Jaurpideei eta Hiri-Antolakuntzari buruzko Legeko (apirilaren 9ko 1346/1976 Errege Dekretuz onartutako bateratutako idazkia) 6. atalean ohartemandako Antolakideketarako Lurraldekako Artezte-Egitamuak.

Queda suprimida en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco la figura de los Planes Directores Territoriales de Coordinación previstos en el artículo 6 de la Ley sobre Régimen del Suelo y Ordenación Urbana, texto refundido aprobado por Real Decreto 1346/1976, de 9 de Abril.

AZKEN ERABAKIETAKO LAUGARRENA

DISPOSICION FINAL CUARTA

Lege honetan agindutakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko manuak indarrik gabe gelditzen dira Euskal Herriko eremuan.

Quedan sin efecto en el ámbito del País Vasco las disposiciones de igual o inferior rango que se opongan a lo que se establece en la presente Ley.

AZKEN ERABAKIETAKO BOSKARRENA

DISPOSICION FINAL QUINTA

Lege hau Euskal Herriko Agintaritza-Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamonean jarriko da indarrean.

La presente Ley entrará en vigor al día siguiente de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común