Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2020ko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1714

IRAGARKIA, zeinen bidez Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresa zitatzen baita, agerraldi bidez, Uraren Euskal Agentziaren 2019ko azaroaren 20ko ebazpen-proposamenaren berri emateko. Ebazpen-proposamen honen bidez, Uraren Kanonari dagokion likidazioa jaulkitzen zaio Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresari.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Jakinarazten den egintza: Uraren Euskal Agentziaren 2019ko azaroaren 20ko Ebazpen Proposamena, egiaztapen mugatuko prozedurarena, Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresak 2018an euri-uren aprobetxamenduan kontsumitutako edo erabilitako urari dagokion Uraren Kanonari dagokionez, zeinaren titularra edo erabiltzaile zuzena baita.

Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritza aipatutako ebazpen-proposamena jakinarazten saiatu zen, baina, Administrazioari egotzi ezin dakizkion arrazoiengatik, ez zen helburua lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 42., 44. eta 46. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Beraz, Fundiciones Eskoriatza, S.L. (Fundesko) enpresako legezko ordezkariak zitatzen dira, enpresari dagokion Uraren Kanonaren likidazioa jaulkitzea proposatzen duen Uraren Euskal Agentziaren 2019ko azaroaren 20ko Ebazpen Proposamena jakinarazteko aurrez-aurreko agerraldia egiteko Uraren Euskal Agentziaren Jabari Publikoa Kudeatzeko Zuzendaritzan (Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba). Iragarki hau EAOean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamar egun balioduneko epean, egintza honen eduki osoaren berri izateko eta ezagutza hori jasota uzteko.

Aipatutako epean agerraldirik egon ezean, jakinarazpena egintzat joko da lege-ondorio guztietarako, epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsalaren 19a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala