Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

60. zk., 2020ko martxoaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1698

EBAZPENA, 2020ko otsailaren 17koa, Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordearena, ospitaleen eremuan erabiltzeko sendagai berrien ebaluazio-batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, ospitaleen eremuan erabiltzeko sendagai berrien ebaluazio-batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), ospitaleen eremuan erabiltzeko sendagai berrien ebaluazio-batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Francisco Javier González Mielgo jauna (Farmazian lizentziatua eta Ospitaleko Farmazian espezialista) ospitaleen eremuan erabiltzeko sendagai berrien ebaluazio-batzordeko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.– Idoia Bilbao Meseguer andrea (Farmazian lizentziatua eta Ospitaleko Farmazian espezialista) izendatzea ospitaleen eremuan erabiltzeko sendagai berrien ebaluazio-batzordeko kide.

Hirugarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko otsailaren 17a.

Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,

FÁTIMA ANSOTEGUI ELORDI.


Azterketa dokumentala