Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2019ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO EPAITEGIA
5163

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeko bideratutako 96/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Penala.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzekoa, 96/2018.

Demandatzailearen prokuradorea: Estibaliz Agote Aizpurua andrea.

Judizio horretan epaia eman da, 2019ko maiatzaren 2an. Hona hemen xedapena, hitzez hitz:

Osorik baiesten da demandatzaileak Shish Pal-en aurka aurkeztutako demanda, epaitegi honek 2016ko apirilaren 7an, adostasun gabeko 10/2016 dibortzio-prozesuari lotuta, eman zuen dibortzio-epaian ezarritako familia-neurriak aldatzeari buruzkoa. Eta honako erabaki hau hartzen da: epai hau ematen den egunetik aurrera amak bakarrik izango du, ez beste inork, bere seme-alaba adingabeen guraso-ahala, haien bizitzaren esparru guztietan; beraz, amak bakarrik hartu ahal izango ditu, aitaren baimenik behar izan gabe, seme-alaba adingabeei eskola, prestakuntza, osasuna, erlijioa, administrazioa eta bestelako esparruetan eragiten dieten erabaki guztiak (adibidez: nazionalitatea eskuratzea, bizileku-baimenak eskatzea, pasaporteak egitea edo beste nortasun-agiri batzuk egitea).

Ez da erabakirik hartzen prozesu-kostuen gainean.

Jakinaraz bekie ebazpen hau Fiskaltzari eta alderdiei.

Epaian ezarri den neurria hura eman den egunetik betearaziko da, eta haren eraginkortasuna ez da etengo errekurtsoren bat aurkezten bada.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (2314 0000 33 0010 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori kontsignatu dela egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau argitaratzen da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jakinarazteko eta epaiaren berri emateko eginbidea gauza dadin.

Donostia / San Sebastián, 2019ko maiatzaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala