Sede electrónica del Gobierno Vasco

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2019ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5162

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 534/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 534/2018B hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Setalde Suministros Integrales SA.

Abokatua: Itxaso Jaureguizar Marina.

Prokuradorea: Fernando Mendavia Gonzalez.

Demandatua: Jose Ignacio Lizaso Escudero eta Jon Lizaso Escudero.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan 202 epaia eman da 2019-06-14an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Mendavia González prokuradoreak, Setalde Suministros Integrales SAren izenean eta haren ordezkari gisa, aurkeztu duen judizio arrunta egiteko demanda Jon Lizaso Escudero eta José Ignacio Lizaso Escudero jaunen aurka. Deklaratzen dut azken horiek obligazio sozialen erantzule direla, KSLren 367. eta 365. artikuluetan ezarritakoa betez; ondorioz, 3.794,05 euro gehi sortutako interesak ordaintzera kondenatzen ditut.

Alderdi demandatuak ordainduko ditu judizioaren kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da; baldintza hori bete ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 2196000000 053418. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, errekurtsoa dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Ignacio Lizaso Escudero eta Jon Lizaso Escudero demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake alderdi demandatuak, hogei egun balioduneko epean.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia / San Sebastián, 2019ko ekainaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, bien común