Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2019ko azaroaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5160

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 114/2018 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko (Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala) Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honen fede ematen dut:

Delitu arinen gaineko 114/2018 judizioan, epaia eman du 2018-02-21ean Pablo García Abad epaitegi honetako epaileak.

18/2018 EPAIA

Irun, bi mila eta hamazortziko otsailaren hogeita bata.

Nik, Pablo Garcia Abadek, Irungo Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, delitu arinen gaineko 114/2018 berehalako judizioko autoak ikusi ditut. Horrenbestez, Konstituzioak ematen dizkidan eskumenen indarrez eta erregearen izenean, epai hau ematen dut:

EPAITZA

Mohamed Maifdate absolbitzen dut haren aurkako salaketan egozten zitzaion mehatxu-delitu arinetik (Zigor Kodearen 171.7 artikuluan jasota dago delitu hori). Kostuak ofizioz ezartzen ditut.»

Segidako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarazten zaion pertsona: Ahmed Hallali. Titular gisa duen AIZ: X6927920k.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen, bi mila eta hemeretziko urriaren bederatzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala