Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2019ko irailaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4159

EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 12koa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 13ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrendaren berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2019ko martxoaren 4an argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 13ko Agindua. Agindu horrek Arte Plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko erregimena arautzen du.

2.– 2019ko otsailaren 13ko Aginduaren 17. artikuluak jasotzen du ezen, dirulaguntzen eskatzaileei ebazpenaren banakako jakinarazpena egiteaz gainera, Kulturako sailburuordearen ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla, denek horren berri izan dezaten.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, eranskinean azaltzen den moduan, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 13ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrena eta esleitutako diru kopura.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesatu guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 12a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala