Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2019ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1506

IRAGARKIA, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluarena, irakasle-ikertzaileen ordainsari osagarrien inguruko zenbait akordio jakinarazteko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak ordainsari osagarriei buruz 2018ko uztailaren 25ean hartutako akordioak eranskinetan zerrendaturiko irakasle-ikertzaileen ikastegietan aurrez aurre jakinarazten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betez.

Jendaurrean jartzen da hau, eranskinetan zerrendaturiko interesdunek jakin dezaten, zeinak jakinarazpen indibidualtzat hartu beharko duten eta 15 egun balioduneko epea izango duten Kontseiluaren bulegoetan jasotzeko, Bilbon, Kristo kaleko 1. zenbakian, 2. solairuan, 4 departamentuan.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2019ko martxoaren 7a.

Kontseiluburua,

JOSEBA AGUSTÍN EIZAGUIRRE AGOTE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala