Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2019ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1503

EDIKTUA, 652/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 652/2018 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Lorenzo Mancera Triviño.

Abokatua: Eduardo Lopez de Calle Martinez de Lagran.

Prokuradorea: Itziar Landa Irizar.

Demandatua: Esther Noemi Romero.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-03-06an. Hona hemen epaitza:

75/2019 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hemeretziko martxoaren seia.

Alderdi demandatzailea: Lorenzo Mancera Triviño.

Abokatua: Eduardo Lopez de Calle Martinez de Lagran.

Prokuradorea: Itziar Landa Irizar.

Alderdi demandatua: Esther Noemi Romero.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratuak, oro har.

EPAITZA

Baiesten dut Landa Urizar prokuradoreak Lorenzo Mancera Tribiñoren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Esther Noemí Romeroren aurkakoa. Hori dela-eta, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 2.846,43 euro; Kode Zibilaren 1.101. eta 1108. artikuluetan ezarritako interesak, demanda jarri zen egunetik ebazpen honen egunera arte sortutakoak, eta ebazpen honen egunetik guztia ordaintzen den arte sortzen diren interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan zehazten direnak. Halaber, kostuak ordaindu beharko ditu demandatuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi, horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, Pzlko 455.1 artikulua aldatzen duen Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen eta Xedapen Iragankor Bakarraren arabera. Lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen Boen, eta urte bereko azaroaren 1ean indarrean sartu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Esther Noemi Romero demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala