Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2019ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1501

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 330/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegia – ZULUP.

Judizioa: 330/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Reale Seguros Generales SA.

Abokatua: Jose Joaquin Calafel Telleria.

Prokuradorea: Eskarne Ruíz de Arbulo Aizpuru.

Demandatua: Ernesto Rodriguez Rua.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2019-02-04an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Eskarne Ruiz de Arbulo epaitegietako prokuradoreak Reale Seguros Generales SAren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Ernesto Rodriguez Ruaren aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hauek ordaintzera: 4.218,79 euro eta demandaren egunetik sortutako legezko interesak. Kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Ernesto Rodriguez Rua demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2019ko martxoaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala