Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2019ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1493

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 11koa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez EEEko zuzendari nagusiaren 2018ko maiatzaren 29ko Ebazpenaren arabera emandako dirulaguntzen zerrenda argitara ematen baita. Ebazpen horren bidez, 2018. urtean geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira.

AURREKARIAK

I.– 2018ko ekainaren 13ko EHAAn (113. zk.) argitaratu zen EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko maiatzaren 29ko Ebazpena, 2018. urtean geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dituena.

II.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, dirulaguntzak emateko ebazpenak eta haiei aldaketak egitekoak EHAAn argitaratuko dira, laguntzak eta dirulaguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Adierazitako guztiagatik, eta EEEren dirulaguntzei lotutako jardunak eskatzen duen publizitate-printzipioa betetzeko xedez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEEko zuzendari nagusiaren 2018ko maiatzaren 29ko Ebazpenaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean, 2018ko geotermia ustiatzeko instalazioetan inbertsioak sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren onuradunen berri emateko.

Bilbao, 2019ko martxoaren 11.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala