Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2019ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1490

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 12koa, Gazteriako zuzendariarena, Gazteriaren Euskal Legearen aurreproiektuaren jendaurreko informazio izapidea abian jartzeko dena.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Gazteriaren Euskal Legearen aurreproiektua egin du. Aurreproiektua izapidetu behar da Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legeak xedatutakoarekin bat etorriz.

Aipatutako legean jasotako xedapenak betez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2018ko ekainaren 29ko Aginduaren bidez, hasiera eman zion arestian aipatutako aurreproiektua egiteko prozedurari, eta geroago, 2018ko abenduaren 18ko dataz, aurreproiektua aurrez onartzeko agindua eman zuen, testu artikulatua idatzi ondoren.

Aipatu 8/2003 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak –kasu honetan gertatzen den legez– edota xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarriko dira.

Horiek horrela, Gazteriaren Euskal Legearen aurreproiektua jendaurreko informazio izapidean jarriko da 20 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Aurreko guztia aintzat hartuta, aurreproiektua egiteko prozedurari hasiera emateko Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak 2018ko ekainaren 29an emandako Aginduan zehaztutakoaren arabera –Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 75/2017 Dekretuko 11. artikuluan xedatutakoarekin lotuta–, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gazteriaren Euskal Legearen aurreproiektua jendaurreko informazio izapidean jartzea, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bigarrena.– Goragoko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkez ditzaten, aurreproiektuaren edukia eskuragarri egongo da helbide honetan: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritza (Donostia kalea 1 – Lakuako O eraikina, 3. solairua – Vitoria-Gasteiz), eta eskuragarri egongo da, orobat, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (www.euskadi.eus) eta Euskadiko gazteen Atarian (www.gazteaukera.euskadi.eus).

Hirugarrena.– Gazteria Zuzendaritzan aurkez daitezke alegazioak, baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak zehaztutako tokietan ere, eta Gazteriako zuzendariari zuzendu beharko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 12a.

Gazteriako zuzendaria,

ANDER AÑIBARRO MAESTRE.


Azterketa dokumentala