Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2019ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1488

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez instalazioa baimendu eta proiektu hau onartzen baita: «"ST Abadiano" izeneko 220/132/30 kV-ko transformazio azpiestazioa berritzea», Abadiñoko udalerrian.

Zerbitzua: Energia.

Erreferentzia: IFT/YMM.

Espedientea: AT-Y-2018-117.

AURREKARIAK

1.– 2018ko urriaren 18an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresak (egoitza: San Adrián etorbidea, 48 Bilbao) honako hau eskatu zuen: Abadiño udal-mugartean (Bizkaia), «ST Abadiano» izeneko 220/132/30kV-ko transformazio azpiestazioa berritzea. Horretarako, eskabidea eta proiektu teknikoak aurkeztu zituen; proiektua M.ª Eugenia Dorrosoro Paulis industria-ingeniariak sinatu zuen, 2018ko urriaren 4ko eskumen-adierazpenari jarraikiz.

2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, iragarki bat argitaratu zen, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko: 2019ko urtarrilaren 25eko EHAAn eta 2019ko urtarrilaren 29ko BAOn.

3.– 2019ko urtarrilaren 21ean, ofizio bat igorri zioten Abadiñoko Udalari, aipatutako jarduketaren iragarkia udaletxeko iragarki-oholean jar zezan. Halaber, egun horretan, Abadiñoko Udalari eskatu zitzaion txostena egin zezan, bertan adierazteko eskatutako baimenaren alde edo aurka zeuden, bai eta egoki irizten zioten baldintza teknikoak aurkezteko ere.

4.– Arauzko izapideak beteta, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk erakunde guztien baldintzak onartu ditu.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Espedienteak arauzko izapide hauek bete ditu: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua eta bat datorren gainerako legedia.

Bi.– Aztertu da, halaber, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2018ko martxoaren 8ko txostena.

Hiru.– Bizkaiko lurralde-ordezkariak ematen du ebazpen hau, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak horretarako eskuordetuta 2018ko martxoaren 16an eman zuen Ebazpenari jarraituz, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzen esku uzten baita energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri instalazio hau ezartzeko eta haren gauzatze-proiektua onestea: «ST Abadiano» izeneko 220/132/30kV-ko transformazio azpiestazioa berritzea, Abadiñoko udalerrian. Jardueraren ezaugarri nagusiak hauek dira:

220 kV-ko sistema:

Gaur egun dagoen AT2 transformadorea, 220/132 kV-koa eta 170 MVA-koa, ordeztea, eta, horien ordez, beste hau jartzea: 225 MVA-koa.

Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuari jarraituz eta baldintza orokor hauek kontuan hartuz ematen da:

1.– Aipatutako proiektuari jarraituz egin beharko dira obrak, aintzat hartuta kasuan-kasuan eskatzen eta onartzen diren aldaketak.

2.– Martxan jartzeko epea urtebetekoa izango da gehienez ere, ebazpen honen egunetik hasita.

3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman dezan eta abian jartzeko akta egin dezan.

4.– Baimen hau emateak ez du esan nahi obrak egiteko behar diren udal- eta probintzia-eskumeneko baimenak edo lizentziak eta bestelakoak eskatu behar ez direnik. Eskatzaileak, beraz, nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da baimen hau, jabetza-eskubidea zainduta betiere.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.

Bilbao, 2019ko martxoaren 11.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala