Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2019ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1487

25/2019 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea 2010eko ekainaren 16an Alegiako Udalarekin zuzkidura-bizitokiak sustatzeko sinatu zen lankidetza-hitzarmena eteteko Akordioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako akordioa sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2010eko ekainaren 16an Alegiako Udalarekin zuzkidura-bizitokiak sustatzeko sinatu zen lankidetza-hitzarmena eteteko Akordioa. Honen eranskinean dago jasota testu hori.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 8a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 8KO 25/2019 EBAZPENARENA
Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Alegiako Udalaren artekoa, Alegiako TS lursailean zuzkidura-bizitokiak sustatzeko eginda zuten lankidetza-hitzarmena eteteko. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailak ordezkatzen du Administrazio orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 27a.

HONAKO HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, Ignacio Maria Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua.

Eta, bestetik, Unai Iraola Agirrezabala jauna, Alegiako Udaleko alkate-udalburua.

NOR ORDEZKATZEN DUTEN:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko buru gisara dator, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezko. Gobernu Kontseiluaren baimena dauka, 2019ko urtarrilaren 15eko akordio bidez emana.

Eta, bigarrena, Alegiako Udaleko alkate-udalburu gisara eta hango ordezkari modura. Toki-korporazio horretako osoko bilkuraren baimena dauka, 2019ko otsailaren 25eko akordio bidez emana.

Bi alderdiek akordio hau izenpetzeko behar besteko gaitasuna aitortu diote elkarri eta, ados jarrita, honako hau

AZALDU DUTE:

Lehenik.– 2010eko ekainaren 16an, Lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailak eta Alegiako Udalak, TS partzelan zuzkidura-bizitegi batzuk sustatzeko, Alegian.

Lankidetza-hitzarmen haren arabera, Alegiako Udalak partzela jarriko zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dohainik lagatzeko akordio baten bidez. Sailak, gero, zuzkidura-bizitegiak eraikitzeko sustapen bat egingo zuen, aldi baterako alokairuan uzteko. Lursailaren lagapena ez da burutu.

Bigarrenik.– Lankidetza-hitzarmenaren Seigarren Klausulak aurreikusten duen Jarraipen Batzordeak, 2018ko martxoaren 12an izandako bileran, hurrengo erabakia hartu du: hitzarmena iraungitzeko pausuak zehaztea. Erabaki hori Alegiako udalerrian eta bere inguruko udalerrietan dagoen zuzkidura bizitokien eskari eskasia eta herri baliabideen erabilera eraginkorra kontuan hartuta hartu zen.

Hirugarrenik.– Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legean begiratzen badugu, 51. artikuluan ezartzen da hitzarmenak azkentzen direla, hain zuzen ere, edo hitzartu ziren jarduketak burutu direlako, edo hitzarmena suntsiarazteko arrazoiren bat gertatu delako, eta arrazoi horietako bat, besteak beste, alderdi guztiek aho batez hala erabakitzea dela.

Bi alderdiek uste dute lankidetza-hitzarmen hura azkendu eta likidatu beharra dagoela, eta, horretarako sinatu dute agiri hau eta

ADOSTU DUTE:

Lehena.– Aipaturiko lankidetza-hitzarmena etetea. Hitzarmen hori orduko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Alegiako Udalak sinatu zuten, 2010eko ekainaren 16an, TS partzelan zuzkidura-bizitegiak sustatzeko modua egiteko, Alegian.

Bigarrena.– Lankidetza-hitzarmen hori likidatzea, sinatzaileetako inori obligaziorik edo konpromisorik eskatu gabe.

Eta, ados daudela adierazteko eta fede onez, agiri honen lau ale sinatu dituzte parte-hartzaileek, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Alegiako Udaleko Alkatea,

UNAI IRAOLA AGIRREZABALA.


Azterketa dokumentala