Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2019ko martxoaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1480

49/2019 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Debabarrena Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarrena Erakunde Sanitario Integratuko Anestesiologia eta Bizkorketako zerbitzu sanitarioko Atalburuaren lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko dei egiten da.

Debabarrena ESIko Anestesiologia eta Bizkorketako zerbitzu sanitarioko Atalburuaren lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Zuzendaritza Gerentzia honek lanpostu hori lehiaketa bitartez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du honako arauek xedatukoaren arabera: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen hirugarren arau arruntaren 28. Artikulua, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua. Hauek dira oinarriak:

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutarioa, funtzionarioa edo lan kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zentrotan, edo pertsonal estatutario finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta A1 lanbide-taldekoa izatea.

b) Medikuntzan lizentziatua, Anestesiologia eta Bizkorketako Espezialitatean.

c) Gutxienez, 3 urteko lan-esperientzia izatea Ospitaleko Anestesiologia eta Bizkorketako espezialitatean.

2.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarrena ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzan (Mendarozabal Auzoa z.g., 20850 Mendaro) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpena dagokien Aldizkari Ofizialetan argitaratzen den azken egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. Artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin bete eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera Debabarrena ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali beharko dute.

Dokumentazioak honakoak barne hartu behar ditu:

a) NANaren, pasaportearen edo gida-baimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionario edo langile estatutario izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua (Lanpostu Funtzionalen Dekretuaren arabera).

d) Egindako zerbitzuen ziurtagiri original eguneratua, deialdia dagokien Aldizkari Ofizialetan argitaratzen den azken eguneko kategoria zein den adierazita.

e) Bete nahi den zerbitzuaren kudeaketari buruzko txosten proiektua.

f) Merezimendu boloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta daudena, ez dira aurreko paragrafoan zehazten den moduan egiaztatu beharko. Hala ere, izangaiak halaxe adierazi beharko du eskabidea betetzean.

3.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Debabarrena ESIko zuzendari gerenteak ebazpen baten bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratuko du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren web-orrian, baztertzeko arrazoia zein den adierazita. Baztertutako izagaiek 10 laneguneko epea izango dute erreklamazioak egiteko, aipatutako ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

4.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.

Erreklamazioetarako epea amaituta, Debabarrena ESIko zuzendari gerentearen ebazpen bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da aurreko lerrokadan adierazitako toki beretan.

5.– Balorazio Batzordea.

Kudeaketa Zuzendaritzak Balorazio Batzordeko kideak izendatuko ditu. Ebazpen hori Osakidetzaren webgunean argitaratuko da, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, erakunde publikoko zuzendari nagusiaren aurrean.

Balorazio Batzordeko burua zuzendari medikoa izango da eta kide hauek izango ditu: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko zuzendariorde mediko edo zerbitzuburu korporatiboa, Langileen Kudeaketako zuzendaria (idazkari gisa jardungo du eta bozkatzeko ahalmena edukiko du) eta hiru kide –horietako bat IVAPek izendatuko du–. Hiru horiek izangaiei eskatutako titulazioa eta espezialitatea eduki beharko dituzte, estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo langile finkoak izan beharko dira, eta deialdian eskainitako lanpostuaren maila funtzional bereko edo goragoko lanpostu funtzional bat izan beharko dute.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Aktan, hauek jaso behar dira: hautagaien izenak, baremazio-irizpideak, merezimenduen baremoaren ataletako bakoitzean emandako puntuazioak eta guztira lortutako puntuazioa.

Era berean, deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak ere jasoko dira, hala badagokio.

6.– Hautaketa-prozedura.

Izangaien merezimenduen balorazioak honako fase hauek izango ditu:

a) Kudeaketako memoria-proiektua eta horren defentsa (gehienez, 30 puntu).

Balorazio Batzordeak deialdia egingo die izangaiei, prozesuan parte hartzen uzteko eskariarekin batera aurkeztu duten memoriari dagokion kudeaketa-proiektuaren defentsa publikoa egiteko. Deialdi hori gutxienez hamar egun lehenago egin beharko da, izangaien agerraldia noiz, non eta zer ordutan izango den adierazita, eta Osakidetzaren webgunean horren iragarki bat argitaratu beharko da.

Oro har, aurkeztutako kudeaketa-proiektuen defentsa publikoa egin baino lehen, Balorazio Batzordeko kideek Batzordeko kideei beraiei eragin diezaieketen abstenitzeko edo errekusatzeko arrazoi posibleak aztertuko dituzte eta organo deitzaileari jakinaraziko dizkiete.

Gero, deialdia egingo zaio izangai bakoitzari, proiektuaren aurkezpena eta defentsa egiteko, eta ondoren, elkarrizketa bat izateko. Elkarrizketa horretan, Balorazio Batzordeko kideek proiektuan jasotako alderdiei buruzko galderak egingo dizkiote izangaiari, gehiago argitzeko edo sakontzeko. Bai proiektuaren aurkezpena eta defentsa, bai elkarrizketa publikoak izango dira.

b) Merituen Balorazioa (gehienez, 30 puntu).

Izangaien proiektuen aurkezpen publikoa bukatutakoan, Balorazio Batzordeak puntuazioa emango dio izangai bakoitzari, deialdiko oinarrietan jasotakoaren arabera.

c) Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).

d) Akta eta izendapen-proposamena.

Epaimahaiaren aktan, epaimahaiko kideek hautagai bakoitzari baremoko atal bakoitzean emandako puntuazioa zehazki jaso beharko da, baita epaimahaiak hautagaiei emandako puntuazio osoa ere, eta horrez gain, epaimahaiak puntuazioak emateko–bai hautagai bakoitzak aurkeztutako zerbitzuaren kudeaketari buruzko memoria-proiektuaren edukiaren puntuazioa, bai egindako aurkezpen publikoaren puntuazioa–oinarritzat hartu dituen alderdiei buruzko azalpen labur bat jaso beharko da aktan, baita beste ataletako puntuazio xehatua ere.

Izendatua izateko, prozesu osoko puntuazio maximoaren erdia lortu behar da gutxienez, eta proiektua eta proiektuaren defentsa baloratzeko atalerako finkatutako puntuazio maximoaren erdia, nahitaez.

Era berean, Aktak Balorazio Batzordeak puntuazio handiena lortu duen pertsona hautagaiaren aldeko proposamena jasoko du.

7.– Prozeduraren ebazpena.

Prozedura Debabarrena ESIko gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatzeko edo deialdia hutsik uzteko. Izendapenaren ebazpena, interesdunei jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

8.– Esleipenaren ondorioak.

Izendapen-ebazpenak ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzen denetik. Euskadiko antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen 28 ataleko 3. arauaren 8. puntuan xedatutakoaren arabera, Burutzako lanpostu funtzionalek lau urteko eperako izendapen tenporala eduki dezakete; lau urteko izendapen hori luza daiteke arau honetan ezarritakoaren arabera.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau dagokien aldizkari ofizialean argitaratzen den azken eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Mendaro, 2019ko otsailaren 4a.

Debabarrena ESIko zuzendari gerentea,

MARBELLA GARCÍA URBANEJA.

ERANSKINA

Merezimenduen baremoa (gehienez, 66 puntu).

Merezimenduen balorazioak fase hauek izango ditu:

I.– Proiektua eta horren defensa (gehienez, 30 puntu).

Izangaiek dagokion zerbitzuaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko memoria-proiektu bat aurkeztu beharko dute, kalifikazio-epaimahai baten aurrean aurkezpen publikoa egin beharko dute eta epaimahaiko kideek planteatutako galderei erantzun beharko diete.

Fase horretako puntuazioa bi atal hauetan banatuta dago:

A) Aurkeztutako zerbitzuaren kudeaketari buruzko memoria-proiektuaren edukiaren balorazioa (gehienez, 15 puntu).

Kudeaketari buruzko memoria-proiektuan, gutxienez, ondoren zehazten diren atalak garatu beharko dira. Deialdian eskainitako lanpostu bakoitzaren ezaugarrien arabera, deialdiarean ebazpenean agintaritza deitzaleak a.1), a.2) eta a.3) atal hauei dagokien gehieneko puntuazioa zehaztuko du:

a.1.– Antolaketarekin eta kudeaketarekin lotutako atala (7 puntu):

Zerbitzu/atalaren organigrama, bai buruzagitza-postuaren bai horri atxikitako gainerako postuen funtzioak adierazita.

Zerbitzuak/atalak erakunde bereko beste zerbitzu batzuekin duen harremana. Buruzagitza/atala kudeatzeko plana, antolaketa-helburuak definituta, hobetu beharreko eremuak aztertuta eta hautemanda eta horiek lortzeko egokiak diren neurriak identifikatuta. Horrekin batera, esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak modu efizientean erabiltzeko konpromisoa edo plana.

a.2.– Osasun-laguntzarekin lotutako atala (5 puntu):

Osasun-laguntzako zerbitzuen zorroaren deskribapena.

Osasun-laguntzaren helburuak eta adierazleak finkatzea, eta horrekin batera, horien etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema bat.

a.3.– Irakaskuntzaren eta ikerketaren atala (3 puntu):

Zerbitzu/ataleko irakaskuntzaren plangintza zehaztea.

B) Memoria-proiektua Balorazio Batzordearen aurrean publikoki aurkeztea (gehienez 15 puntu).

Proiektuaren aurkezpen publikoa baloratzeko orduan, memoria-proiektuaren defentsa modu argian eta zehatzean egitea baloratuko da, baita horren alderdi esanguratsuenak azaltzeko ahalmena ere. Dagokion aktan, kide bakoitzak hautagai bakoitzari emandako puntuazioaren justifikazioa jaso beharko da. Proiektuaren defentsaren argitasuna eta zehaztasuna baloratuko dira, baita proiektuaren alderdi esanguratsuenak azaltzeko ahalmena ere.

II.– Merezimenduen balorazioa (gehienez 30 puntu).

Puntuazioa honela banatuko da:

II.1.– Laneko esperientzia (gehienez 13 puntu).

– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa lan egiten emandako hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.

– Dagokion espezialitatean atalburu gisa lan egiten emandako hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa lan egiten emandako hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

– Dagokion espezialitatean osasun-arloko administrazio publikoetako zuzendari gisa lan egiten emandako hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

Osakidetza eta Gizarte Segurantza osasunaren arloko zerbitzu-erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako edo edozein administrazio publikotako osasun-zerbitzuetan egindako lana lan-esperientzia gisa baloratuko da, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan egindako lana ere.

Guztizko denbora zenbatzeko, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan eta hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak ez dira zenbatuko. Ildo horretan, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

II.2.– Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren zabalkuntza (gehienez 17 puntu).

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

II.2.1.– Kudeaketan prestakuntza izatea (gehienez 3 puntu).

Osasunaren arloko kudeaketarekin lotutako ikastaro bakoitzera joateagatik emango den puntuazioa, iraupenaren arabera:

– 20 ordutik 30era: 0,2000 puntu.

– 31 ordutik 50era: 0,3000 puntu.

– 51 ordutik 100era: 0,4000 puntu.

– 101 ordutik 200era: 0,5000 puntu.

– 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, osasun-erakundeek, eta kasuan kasu, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako ikastaroak baloratuko dira. Era berean, Osakidetzak edo edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.2.– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez 3 puntu).

Dagokion lanpostuko espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzera joateagatik emango den puntuazioa, iraupenaren arabera:

– 20 ordutik 30era: 0,2000 puntu.

– 31 ordutik 50era: 0,3000 puntu.

– 51 ordutik 100era: 0,4000 puntu.

– 101 ordutik 200era: 0,5000 puntu.

– 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, osasun-erakundeek, eta kasuan kasu, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako ikastaroak baloratuko dira. Era berean, edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.3.– Graduondoko prestakuntza (gehienez 5 puntu):

– Doktorea: 3 puntu.

– Doktorea cum laude: 4 puntu.

– Graduondoko masterra: 2 puntu.

– Unibertsitateko aditu/espezialista: 1 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma: 1 puntu.

– Doktorego-ikastaroa, doktorego-ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez 10 ikastaro): 0,1000 puntu.

Doktore, doktore cum laude, ikertzeko nahikotasun edo ikasketa aurreratuetako titulu bat lortzeko balio izan duten programetako doktorego-ikastaroak ez dira baloratuko.

II.2.4.– Jarduera zientifikoa (gehienez 3 puntu).

Dagokion espezialitatearekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratu, txostenak aurkeztu, komunikazioak egin, hitzaldiak eman edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:

– Eskualde bateko txosten-aurkezpen bakoitzeko: 0,2500 puntu.

– Txosten-aurkezpen nazional bakoitzeko: 1,000 puntu.

– Nazioarteko txosten-aurkezpen bakoitzeko: 1,500 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.

– Ahozko komunikazio/poster nazional bakoitzeko: 0,6000 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,0000 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.

– Mahai-inguru nazional bakoitzeko: 0,7500 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 1,5000 puntu.

II.2.5.– Irakaskuntza-jarduera (gehienez 3 puntu).

– Medikuntzako fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatekoa (urteko): 1,0000 puntu.

– Medikuntzako fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatekoa (urteko): 0,5000 puntu.

– Medikuntzako fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatekoa (urteko): 0,2500 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako onetsitako tutorea, dagokion espezialitatekoa (urteko): 0,5000 puntu.

– Etengabeko prestakuntzako programa ofizialetako irakaskuntza (orduko: 0,050 puntu.

III.– Euskara-ezagutza (gehienez 6 puntu).

Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta berau garatzeko arauetan jasotakoaren arabera baloratuko da.


Azterketa dokumentala